Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kinesina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kinesina, mikrohodi batetara lotua

Kinesinak zelula barneko eta mikrohodien arteko garraio anterogradoaren artean aurkitzen diren proteina motore familia bat dira, mikrohodiak, zitohezurduraren zati direlarik.

Bere azterketa ahalbidetu duten teknikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tipikoki, mikrohodietan aberatsak diren zelula zatietan eta besikula garraio oso ordenatu eta sarriarekin aztertua izan da. Hau da, neuronetako axoietan, sarriago txipiroi erraldoian. Aztertzeko gehien erabili diren teknikak, honako hauek izan dira: soilik morfologikoak, ekorketa edo igortzeko mikroskopia elektronikoa kasu, biokimikoak, elektroforesia bezala, biofisikoak, tranpa optikoa bezala, fluoreszentzia edo entzima bidezko immunomarkatzea, eta genetikoak, domeinu proteikoen ezabatzea edo knockout animalien bidez.

Egitura molekularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kinesina I, bi kate astuneko dimero bat da, kate astun horietako bakoitza, kate arin batekin lotuta dagoelarik, 380.000 Mauko masa molekularrarekin. Bi buru domeinuz, globo formakoak, erdiko zurtoin bat, eta bi isats domeinuz osatua dago, hauek ere globo formakoak, baina txikiagoak. Buru domeinuek, ATPasa aktibitatea du eta mikrohodiak lotzen ditu, eta isats domeinuak, garraiatu beharreko bexiken bikapa lipidikoa ezagutzen du, ziur aski, kate arinen bidez.

Kinesina gehienek, besikulen garraio anterogradoan parte hartzen dute, hau da, zelularen urruneneko zati edo neuritaranzko mugimendu bat suposatzen duela, mikrohodien mutur positiboraino, hauen gainean mugitzen direlarik. Aldiz, dineina izeneko beste proteina motore familia batek, bide berbera erabiltzen dute, baina besikulek, zelularen hurbileneko zatira garraiatzen dituzte, eta, beraz, bere garraioa atzeranzkoa da. Neuronetan, mikrohodien mutur positiboak, sinapsi terminaletaranzko norantzan daude.

Zelularen fisiologian duten betebeharraren arabera, honela banatzen dira kinesinak:

  1. Motore zitosolikoak
    1. Kinesinak I
    2. Kinesinak II
  2. Motore mitotikoak
    1. Kinesina BimC
    2. Kinesina Ncd

Ezberdintze hau, funtsezkoa da, zelularen zikloaren interfasean bexika garraioan parte hartzen badute ere, hau bezain garrantzitsua baita mitosian behar bezala funtzionatzea, non, mikrohodien mugimendua mesedetzen duten huso akromatikoa eratu eta, anafasean kromatida senideak banatzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]