Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kindurtza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kindurtzaren kokapena

Kindurtza edo saia itsasontziaren beheko barrunbea da, gilaren gainean dagoena eta ontziaren alboetatik eta bizkarretik barrura iragazten den ura biltzen duena. Ponpen bidez kanporatzen da ur hori.[1]

Kindurtzako urak gai oliotsuen bereizgailuen bidez garbitzen dituzte, eta kanpora ponpatzen dira itsaso zabalean. Produktu kutsatzaileak ontzian geratzen dira, slop izenarekin ezagutzen direnak, eta portuan erretiratzen dira tratatu eta deuseztatzeko.

Zamalanetarako upeltegiek ere badute kindurtzako putzu bat, upeltegien planoaren mailaren azpitik dagoen eremuaren txopan eraikia, ontzien barruan sortzen den kondentsazio-ura biltzeko, kanpoko eta barruko atmosferaren tenperaturen arteko aldea dela-eta.

Ontzi txikietan edo kirol-ontzietan, kasko inguruko gunerik baxuenari deitzen zaio saia, bai ontziratutako ura bai euri-ura biltzen diren gilari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]