Wikipedia, Entziklopedia askea
Fermioa |
---|
|
100
Einstenioa ← Fermioa → Mendelevioa |
|
|
Izena, ikurra, zenbakia | Fermioa, Fm, 100 |
---|
Serie kimikoa | aktinidoak |
---|
Taldea, periodoa, orbitala | [[. taldeko elementu|]], 7, f |
---|
Masa atomikoa | (257) g/mol |
---|
Konfigurazio elektronikoa | [Rn] 5f12 7s2 |
---|
Elektroiak orbitaleko | 2, 8, 18, 32, 30, 8, 2 |
---|
|
Egoera | solidoa |
---|
Urtze-puntua | 1.800 K (1.527 °C, 2.781 °F) |
---|
Lurrun-presioa
P/Pa |
1 |
10 |
100 |
1 k |
10 k |
100 k
|
T/K |
|
|
|
|
|
| |
|
Oxidazio-zenbakia(k) | 2, 3 |
---|
Elektronegatibotasuna | 1,3 (Paulingen eskala) |
---|
Ionizazio-potentziala | 1.a: 627 kJ/mol |
---|
|
Fermioaren isotopoak
|
Fermioa elementu kimiko sintetiko bat da, Fm ikurra eta 100 zenbaki atomikoa dituena. Aktinidoen serieko elementu transuranido metaliko oso erradioaktiboa da. Plutonioa neutroiz bonbardatu ostean sortzen da. Izena Enrico Fermiri zor dio.
Orain arte fermio-kantitate urria ekoiztu ahal izan da. Bere propietate kimikoak gutxi ezagutzen dira. (III) oxidazio-egoera da ur-disoluzioetan existi daitekeen bakarra. 254Fm isotopoa eta hura baino astunagoak sintetizatzeko, elementu arinagoak (batez ere uranioa eta plutonioa) neutroiz biziki bonbardatu behar dira. Leherketa termonuklearretan baldintza horiek existitzen dira, eta laboratorioan ere errepikatu ahal izan dira, esaterako Estatu Batuetako Oak Ridge National Laboratory-ko fluxu handiko isotopo erreaktorean. Nobelioaren sintesia ere 250Fm kimikoki identifikatu zenean lortu zen. Fermioak ez dauka inolako erabilerarik, oinarrizko ikerketa ez bada.