Fonendoskopio
Itxura
Fonendoskopioa edo estetoskopioa (antzinako grezieratik, stéthos, bularra, eta skopé, miaketa, hitzetatik) auskultazioa egiteko tresna medikoa da. Berarekin bihotzaren, biriken eta hesteen soinuak entzun daitezke. Miaketa fisikoan erabiltzen du medikuak. Laennec mediku frantziarrak asmatu zuen 1816an. Historian zehar mota desberdinak egon dira gaur egun arte. Hala ere, bi multzotan bana ditzakegu: Helduentzakoak eta pediatrikoak.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |