Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Europako bisonte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako bisonte
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBison
Espeziea Bison bonasus
Linneaus, 1758
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia263 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbuff leather (en) Itzuli

Europako bisontea, Bison bonasus da betabere honen izen zientifikoa, abere ugaztun eta hausnarkari handia da. Europako lur ugaztunik handiena izanik, desagertzeko arriskuan dago. Duela mila urte, Europako basoetan oraindik ugari zen, baina espeziea desagertzeko zorian egon da, eta uroaren kasuan ez bezala, etxekotutako inolako oinordekorik utzi gabe gainera, duela hamarkada gutxi sortutako zubron izeneko hibridoa ez bada.

Sakontzeko, irakurri: «Zubron»

Garai batean basa abere bikain hau, Europako hostozabalen baso misto epeletan Ozeano Atlantikoaren bazterretik Asiako mendebalderaino zabaltzen omen zen. Gizakiak buruturiko ehiza zuzenaz gain, Europako baso eta oihan handien galerarekin joan zen bisonteen kopurua murrizten eta espeziea zokoratzen.

Garai historikoetan Europako bisontearen bi azpiespezie iraungi ziren: Kaukasoko bisontea, Bison bonasus caucasicus, (1930.en urtean galduta) eta Hungariako bisontea, Bison bonasus hungarorum, (1790. urtean galduta). Egun bizirik irauten duen azpiespezieak, Bison bonasus bonasus, Lituaniako bisontea deitua ere, ordokietako bisontea da.

  • Pisua: Ar heldu baten batez besteko pisua 700 kg. da, baina tona bateraino heldu daiteke.
  • Garaiera: Soin gurutzeraino garaiera 1,80-2 metrokoa izanik, bularraren perimetroa 3 metrokoa izan daiteke. Orohar Europako bisontea Ameriketako bisontea baino altuagoa da, baita indartsuago eta sendoagoa ere.

Azpiespezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako bisontearen zenbait azpiespezie baziren, baina haietatik bakarrak iraun du gaur egun arte, Lituaniako bisontea.

Amerikako bisontearen ohituren kontra, Europako bisonteek nahiago izan dituzte basoak habitat bezala eta ez eremu irekiak, estepak edo belaze handiak. Basoei dagokienez berdin izan zaie hosto zabaleko basoak edo koniferenak.

Espeziearen historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bisonte bat Białowieża basoan

Ezagutzen diren datuen arabera, Europako bisontea Eurasiaren mendebaldeko muturreraino sekula ez dela zabaldu uste da [2], eta pentsatzen da baita ere Würm glaziazioan heldu zela Europara Ipar Amerikatik, kontutan hartuz Ameriketako bisontearekin (Bison bison) daukan berdintasunak.

Aspalditik ehiza zuzena eta basoen eraldaketa, nekazaritzarako zein abeltzaintzarako lurrak sortzeko asmoz, espeziea zokoratzen joan ziren. Aspaldiko agirien arabera, VII. en mendean espeziea oraindik bizi zen Vosges mendietako basoetan. XI.en mendean Suitzako iparraldeko basoetan irauten zuen ere. Brandenburgotik XVI.en mendean desagertu zen, eta Ekialdeko Prusian zein Transilvanian XVIII.en mende arte iraun zuen.

XIX.en mendearen erdialdean espeziea soilik bi eskualdean bizi zen. alde batetik Białowieżako baso handian, Polonia eta Bielorrusiaren artean. Bestetik Kaukaso mendilerroaren iparraldean.

Europako bisontea Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kortezubiko armarria. Kortezubin Santimamiñeko harpea dago, bere labar arteko marrazkiekin, horregatik udalak bisontea ezarri zuen armarrian

Euskal Herrian ere orain dela milaka urte bisonteak bizi ziren, eta honen lekukotasuna gizaki paleolitikoak utzi zituen labar-pinturetan, Altxerrin, Santimamiñen, Venta Laperran edo Etxeberriko leizeetan. Hala ere hauetako zenbait pinturetan marraztutako bisonteak ez ziren gaur egungo bisonte europarrak, aspalditik desagertutako Bison priscus espeziekoak baizik. Aspaldiko bisonte hauen ondorengoak dira egungo Europako bisonteak. Bisonte hauek Amerikako bisonteekin antza handia zuten, eta dirudienez azken Izotz Aroa eta gero desagertu ziren. Dena den zenbait garaietan (Goi Paleolitoan), Bison bonasus Bison uriformis izeneko bisontearekin batera bizi zen Euskal Herrian, eta bion marrazki zein aztarna azaltzen zaizkigu[3]. Gune Franko-Kantabriarraren labar pinturetan agertzen diren bisontearen marrazkiak aztertu dituzten zenbait adituek bat datoz esaterakoan mota ezberdinetako bisonteak agertzen direla haietan. Beste batzuentzat ordea ezberdintasun hauek artista ezberdinen abilezia eta estiloaren ondorio izan daitezke besterik gabe. Dena den dauzkagun aztarnen arabera Bison priscus eta Bison bonasus batera bizi ziren Euskal Herrian eta bere inguruetan. Baita Bison uriformis ere. Bison Priscus bison bonasus baino handiagoa zen eta bere adarrak askoz handiagoak ziren ere. Bisonteari buruzko zenbait artikuluetan, Euskal Herriko azken bisontea XII.en mendean Nafarroako basoetan ehizatu zutela aipatzen da, baina informazio honi buruzko iturria eskaini gabe.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://web.archive.org/web/20150711184244/http://www.petermaas.nl/extinct/speciesinfo/caucasianbison.htm
  2. (Gaztelaniaz) ARRIBAS, Óscar. Fauna y paisaje en los Pirineos en la Era Glaciar. "Lynx Ediciones" Argitaletxea
  3. La caza en la prehistoria (Asturias, Cantabria, Euskal Herria). Jose. Maria Gomez-Taberna. Ediciones Istmo, 1980.
  • Dzięciołowski, R. M., 1991. Ecological niches of five big ungulates in Forest Tract. Folia Forestalia Polonica. Series A.- Forestry 33: 56–70.
  • European Bison Pedigree Book. 1996. European Bison Pedigree Book. Białowieża National Park.
  • Franklin, I. R., 1980. Evolutionary changes in small populations. A: M. E. Soulé i B. A. Wilcox (eds), Conservation Biology. An Evolutionary Ecological Perspective, pp. 135–150. Sinauer Associates, Sunderland, MA, els AEB.
  • Jakob, W., Schröder, H. D., Rudolph, M., Krasiński, Z. A., Krasińska, M., Wolf, O., Lange, A., Cooper, J. E. i Frölich, K., 2000. Necrobacillosis in free-living males European bison in Poland. Journal of Wildlife Diseases 36: 248–256.
  • Kita, J., Anusz, K., Dziąba, K., Piusiński, W., Kowalski, B., Krasiński, Z., Bielecki, W. i Osińska, B. 1995. Some biochemical parameters in blood of free-rearing European bison in the Białowieża Forest. Medycyna Weterynaryjna 51: 386–388.
  • Kobryńczuk, F., 1985. The influence of inbreeding on the shape and size of the skeleton of the European bison. Acta Theriologica 30: 379–422.
  • Korochkina, L. N. i Kochko, F. P., 1982. Mortality in free-ranging European bison population in Białowieża Forest. Zapovedniki Belarussi. Issledovaniya 6: 96–112.
  • Krasińska, M. i Krasiński, Z. A., 1995. Composition, group size, and spatial distribution of European bison bulls in Białowieża Forest. Acta Theriologica 40: 1-21.
  • Krasińska, M., Caboń-Raczyńska, K. i Krasiński, Z. A., 1987. Strategy of habitat utilisation by European bison in the Białowieża Forest. Acta Theriologica 32: 147–202.
  • Krasiński, Z. A., 1978. Dynamics and structure of the European bison population in the Białowieża Primeval Forest. Acta Theriologica 23: 3-48.
  • Krasinski, Z. A., 2005. The European bison forest emperor. Bialowieza National Park, Bialowieza: 1-24.
  • Krasiński, Z. A. i Krasińska, M., 1994. Performance of European bison population in the Borecka Forest. Parki Narodowe i Rezerwaty Przyrody 13(4): 89–106.
  • Krasiński, Z. A., Krasińska, M. i Bunevich, A. N., 1999. Free-ranging populations of lowland European bison in the Białowieża Forest. Parki Narodowe i Rezerwaty Przyrody 18(4): 3–75.
  • Krasiński, Z. i Raczynski, J., 1967. The reproduction biology of European bison living in reserves and freedom. Acta Theriologica 12: 407-444.
  • Olech, W., 1987. Analysis of inbreeding in European bison. Acta Theriologica 32: 373–387.
  • Olech, W., 1989. The participation of ancestral genes in the existing population of European bison. Acta Theriologica 34: 397–407.
  • Olech, W., 1998. The Inbreeding of European Bison (Bison bonasus L.). 49th EAAP meeting, Varsovia, Polonia.
  • Piusiński, W., Bielecki, W., Małecka, E., Kita, J., Dziąba, K., Osińska, B., Anusz, K., Kowalski, B. i Lenartowicz- Kubrat, Z., 1997. Pathomorphology and pathogenesis of diseased genital organs (prepuce and penis) of bison in the Białowieża Forest. Medycyna Weterynaryjna 53: 596– 600.
  • Podgurniak, Z., 1967. Pathological lesions in the European bison caused by foot-and mouth disease in Polish reservation. Acta Theriologica 12: 323-331.
  • Pucek, Z., 1986. Bison bonasus (Linnaeus, 1758) – Wisent. A: J. Niethammer i F. Krapp (eds), Handbuch der Säugetiere Europas 2/II Paarhufer, pp. 278–315. Aula Verlag, Wiesbaden, Alemania.
  • Pucek, Z., 1991. History of the European bison and problems of its protection and management. A: B. Bobek, K. Perzanowski i W. Regelin (eds), Global Trends in Wildlife Management, pp. 19–39. Świat Press, Krakovia-Varsovia, Polonia.
  • Pucek, Z., 2004. European Bison. Status survey and Conservation Action Plan. IUCN/SSC Bison Specialist Group. IUCN, Gland, Suitza eta Cambridge, Erresuma Batua.
  • Sztolcman, J., 1924. Matériaux pour l'histoire naturelle et pour l'historique du Bison d’Europe (Bison bonasus Linn.). Annales Zoologici Musei Polonici Historiae Naturalis.
  • Welz, K., Anusz, K., Salwa, A., Zaleska, M., Bielecki, W., Osińska, B., Kaczor, S. i Kita, J., 2005. Bovinae tuberculosis in European bison in Bieszczady region. Medycyna Weterynaryjna 61: 441-444.
  • Żórawski, C. i Lipiec, M., 1997. Generalized tuberculosis in a European bison. Medycyna Weterynaryjna 53: 90-92.
  • La caza en la prehistoria(Asturias, Cantabria, Euskal Herria). Jose. Maria Gomez-Taberna. Ediciones Istmo, 1980.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]