Etxano
Etxano | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Zornotza |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′34″N 2°42′45″W / 43.2261°N 2.7125°W |
Demografia | |
Biztanleria | 226 (2022) |
Etxano Zornotzako ekialdean dagoen baserri-auzoa da, antzinean herri garrantzitsua izandakoa eta 1950eko hamarkada arte udaletxe propioa eduki izan duena. Horren lekuko udalerriaren izen ofiziala da, Amorebieta-Etxano alegia. Bestela, XX. mendearen hasieran "auzo-ikastola" bat sortu zuten bertan.
Auzuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alakao
- Altzibarra
- Arrinda
- Dudea
- Epaltza
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan hainbat oinetxe eta etxe armarridunak eraiki zituzten: Larrea (877. urtekoa), Alzaibar, Aretxaga, Belaustegi eta Nafarroa. Azken honetan Bizkaiko Jaurerria eta Nafarroako Erresumaren arteko mugarria egon zen 1150 arte. Bestela, Etxano elizateak 30. eserleku eta botoa eduki zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan.
Parrokia eliza, Andra Mariarena, X. mendean eraiki eta XVI.enean berreraiki eta handitu zuten. Elizaz gain, Etxanon bost baseliza zeuden: Santa Luzia, San Joan Bataiatzailea, San Bartolome, San Andolin eta Bizkargiko Kurutze Santuarena, bai eta 1712an egindako komentu bat ere.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxanoko biztanleria |
---|
Etxanotar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pedro Ormaetxe (1891–1949), elizgizona eta euskal idazlea.
- Xabier Amuriza (1941), bertsolaria, Etxanoko Torreburu baserrian jaioa.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxanoko jaiak tradizioz abuztuaren 15eko Ama Birjinaren Jasokundearen omenez ospatzen dituzte.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Etxano Auñamendiko entziklopedian
- (Gaztelaniaz) Etxano 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Zornotzako auzoak | ||
---|---|---|
Aldana · Arazotza · Astepe · Autzagana · Berna · Bernagoitia · Boroa · Dudea · Elgezabal · Etxano · Euba · Larrea (Larra) · Leginetxe · Montorra · Oromiño |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |