Erne ibaia
Erne ibaia River Erne (en), Abhainn na hÉirne (ga) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 116 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°30′52″N 8°15′55″W / 54.514406°N 8.265153°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Lakuak | Erne |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa |
Erne ibaia (gaeleraz Abhainn na hÉirne), Irlanda uhartearen iparraldeko Ulster probintzian kokaturiko ibaia da, Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren lurrak zeharkatzen dituena.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Éirne printsesa mitologikoaren izena dauka.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erne ibaia Ulsterreko bigarren ibairik luzeena da, Bann ibaia baino 9 kilometro motzagoa baita.
Cavaneko konderrian sortzen da Stradone herriaren ondoko Gowna aintziran. Ondoren Ipar Irlandako muga zeharkatu eta Fermanagheko konderrian sartzen da. Bertan Erne aintzirak eratzen ditu. Goiko eta beheko aintziren artean konderriko hiriburua den Enniskillen zeharkatzen. Beheko Erne aintziratik ateratzen denean Donegalgo konderrian sartzen da kilometro gutxi batzutan Ballyshannonen itsasoratzen delarik.
Shannon–Erne ubideak Shannon ibaiarekin lotzen du.