El Coitao
El Coitao, mal llamao Bilbon 1908an argitaratutako astekari kultural satirikoa izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkariak zazpi zenbaki besterik ez zituen atera, lehendabizikoa urtarrilean eta azkena martxoan.
Sortzaileak Gustavo de Maeztu, José eta Alberto Arrue eta Ángel Larroque margolariak, Nemesio Mogrobejo eskultorea, Juan de la Encina arte kritikaria, Tomas Meabe (Sabin Aranaren jarraitzailea izaten utzi eta "Ezkerraren gazteak" sortu berri zuena) eta Ramon Basterra poeta zituen. Batez besteko adina 23 urtekoa izan zen. Asmoa Katalunian argitaratutako El Quatre Gats edo Cut Cut aldizkariak hasitako bidea jarraitzea zuen.
Itu kuttunenak Deustuko Unibertsitatea, Jesusen Lagundia, abertzaletasuna, eta, orokorrean, bilbotar burgesak izan zituen. Bere arerioen presioak 7. zenbakian aldizkaria ixtea lortu zuen.
Miguel de Unamunok ere aldizkarian parte hartu zuen. Bigarren zenbakian argitaratutako ‘’ ¿Por qué se emborracha el vasco?’’ artikulua, abertzaletasunaren aurka idatzi zuena, famatua izan zen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Javier González de Durana: "El Coitao mal llamao. Periódico artístico, literario y radical de Bilbao". Bilbo: 1995.