Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Dibertsio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dibertsioa, dibertimendua edo jolas-jarduera aisialdiko jarduera bat da, aisialdia denbora diskrezionala izanik. "Entretenitzeko zerbait egin beharra" giza biologia eta psikologiaren oinarrizko elementu bat da[1]. Aisialdiko jarduerak norberaren gozamen edo plazerrerako egin ohi dira.

Marko kontzeptuala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisialdiaren baldintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiek beren denbora eguneroko ekintzetan pasatzen dute, lanean, lo egiten, betebehar soziala, eta aisialdia, azken hau aurretik aipatutako konpromezu fisiologiko edo sozialengandik libre dagoen denbora tartea izanik. Aisialdia handitu egin da bizi-esperantza handitu den hala, eta askorentzat, biziraupen fisiko eta ekonomikoari denbora gutxiago eskaini behar zaiolako. Dena den, beste batzuen iritziz, denboraren presioa handitu egin da pertsona modernoarentzat, betebehar gehiegi dituztelako[2]. Aisialdiaren paperaren garrantziaren handitzearen beste arrazoi batzuk aberastasuna, tendentzia demografikoak eta aisialdiko jardueren komertzializazioa izan dira[3]. Batzuentzat aisialdia "denbora librea" soilik den bitartean, beste batzuentzat aisialdia banakoari hausnartzen uzten dion indarra da, giza balioen inguruan zein egunerokotasunaren errealitatearen inguruan. Aisialdia giza eskubidetzat hartzen da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean[4].

Jolasa, aisialdia eta lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolasa aisialdiaren kontzeptuagatik bereiztea zaila da, hori izan ohi baita haurren jolas-jarduerarako terminoa. Haurrek modu ludikoan imitatu ditzakete helduen bizitzako errealitateak islatzen dituzten jarduerak. Jolasak edo jolas-jarduerak gehiegizko energiari irtenbidea emateko aukera aproposa dira, sozialki onargarriak diren ekintzetan parte hartuz behar indibidual eta sozialak ase daitezkeelako. Ikuspegi tradizionalaren arabera, lana aisialdian oinarritu behar da, lanean izaten den errendimendua handitzen baita aisialdia "bateria kargatzeko" erabiliz gero.

Lana, oro har, behar ekonomikoagatik eta gizartearentzat erabilgarria delako egin ohi den jarduera da, eta esparru ekonomikoaren barruan antolatzen da. Hala ere, atsegina ere izan daiteke eta autoinposatu egin daiteke, horrela aisialdiarekin dituen desberdintasunak lausotuz. Entretenimendurako jarduera asko lana izan daitezke pertsona batentzat eta aisialdia beste batentzat, hau da, ikuspegia banakoaren araberakoa da. Denborarekin, jolas-jarduera bat lan bihur daiteke, eta alderantziz. Horrela, musikari batentzat, une jakin batean instrumentu bat jotzea lanbide bat izan daiteke, eta beste batentzat aisialdiko jarduera soil bat.

Puenting-a jarduera arriskutsu gisa har daiteke, baina batzuek gustoko dute euren aisialdirako.

Era berean, zaila izan daiteke hezkuntza eta aisialdia bereiztea, jolas-matematikaren kasuan bezala[5].

Osasuna eta aisialdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisialdiak alde on asko ditu osasunarentzat, ondorioz, Aisialdi Terapeutikoa sortu da efektu hau aprobetxatzeko. Aisialdi Terapeutikoa Zertifikatzeko Kontseilu Nazionala da maila nazionalean errekonozitzen den erakundea Aisialdi Terapeutikoaren ogibidea zertifikatzeko. Sektore honetako profesionalak "aisialdi terapeutiko espezialista zertifikatuak" deitzen dira; euren titulua "Occupation Outlook" Estatu Batuetako Lan Departamentuko tituloaren baliokidea litzateke. Terapia hau errehabilitazioan, zentro psikiatrikoetan, adineko pertsonen, elbarrien edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen zainketan erabiltzen da. Jarduera fisikoa garrantzitsua da baita ere gizentasuna, osteoporosia edo minbizia bezalako gaixotasunak ekiditeko; gizonetan kolon eta prostatakoa eta emakumeetan bularrekoa. Dena den, aisialdia ingurune libreetan egiteak melanoma izateko aukera handiagoekin lotu da. Horrez gain, arrisku-aisialdiak (kirol arriskutsuak, adibidez) arrisku propioak dakartza.

Formak eta jarduerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisialdia gizakien bizitzako oinarrizko atala da eta forma asko har ditzake interes indibidualaren edo ingurune sozialaren arabera. Dibertsio jarduerak taldeka zein bakarka gozatu daitezke, aktiboak zein pasiboak izan daitezke, kanpoko espazio batean edo barneldean, osasuntsuak edo kaltegarriak izan daitezke eta gizartearentzat erabilgarriak ala ez. Ekintza batzuk, hala nola, apustuak, aisialdirako drogak erabiltzea edo ekintza deliktiboak, legearen kontra egon daitezke edo konbentzio sozialen aurka.

Jolas-jardueren zati handi bat denbora-pasak dira, eta plazerra lortzeko modu errgularrean egiten diren ekintzak dira. Hobby bat plazerez egiten den jarduera erregularra da, normalean denbora librean, ez modu profesionalean eta trukean dirurik jaso gabe egiten da. Zaletasunak, besteak beste, gaikako artikuluen eta objektuen bildumazaletasuna, sormen- eta arte-jardueretan parte hartzea, kirolak egitea edo beste dibertsio bide batzuk erabiltzea dira. Zaletasun desberdinak probatzeak arlo horretan garrantzitsuak diren trebetasunak eta ezagutzak eskuratzea sustatzen du. Zaletasunen zerrenda aldatu egiten da interesaren arabera eta moden garapenarekin, beraz, desberdinak dira pertsonaren eta garaiaren arabera. Zaletasunek gizartearen tendentziei jarraitzeko joera dute; esate baterako, XIX. eta XX. mendeetan posta-zigiluen bilduma egitea ezaguna izan zen, posta-sistemak baitziren komunikabide nagusia; aldiz, bideojokoak, gaur egun ezagunagoak dira aurrerapen teknologikoei esker. XIX. mendeko produkzioaren eta teknologiaren aurrerapenak zaletasunetan aritzeko denbora libre gehiago eman zien langileei. Horregatik, zaletasunetan inbertitzen duten pertsonen ahalegina handitu egin da denborarekin.

Brikolajea eta eskulanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brikolajea eta eskulanak gauzen eraikuntza, aldaketa edo konponketa deskribatzen duten terminoetako batzuk dira, adituen edo profesionalen zuzeneko laguntzarik gabe. Ikerketa akademikoek honela deskribatu dute brikolajea: "Gizabanakoek material eta pieza gordin eta erdigordinak erabiltzen dituzte ondasun materialak ekoizteko, eraldatzeko edo berreraikitzeko, ingurune naturaletik ateratakoak barne (adibidez, lorezaintza)"[6]. Brikolaje-portaera aldez aurretik kategorizatutako hainbat motibaziok eragin dezakete, hala nola merkatu-motibazioek (onura ekonomikoak, produktuen eskuragarritasunik eza, pertsonalizazio-beharra, kalitate-hobekuntza) zein identitatearen hobekuntza (artisautza, ahalduntzea, komunitate sentimendua, singularitatea)[6]. Lan kualifikatuko trebetasun eta ezagutza bereziak eskatzen dituzten artisautzak inplika ditzakete. "Maker" kulturak dituen ohiko interesek ingeniaritzara bideratutako denbora-pasak barne hartzen dituzte, hala nola, etxearen hobekuntza, elektronika, robotika, 3D inprimaketa eta ordenagailu bidezko zenbakizko kontrolerako tresnen erabilera; bai eta jarduera tradizionalagoak ere, hala nola metalurgia, arotzeria eta, batez ere, artisautza tradizionala. Azpikulturak afizionatuentzako teknologia estandarizatuak moztu eta itsatsi egiten ditu, eta zaleentzako webguneetan eta argitalpenetan argitaratutako diseinuak berrerabiltzea sustatzen du[7]. Enfoke handia dago trebetasun praktikoen ikasketan eta hauen aplikazioan. Ekitateari eta "maker" kulturari buruzko lan gero eta handiagoa ere badago.

Pertsona bat paraxutismoa praktikatzen

Aire libreko aisialdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek aire zabalean egiten diren jolas-jarduerak, normalean ingurune naturaletan. Berezko jarduerak -arrantza, ehiza, backpackinga eta zaldiketa, adibidez- egiten diren ingurunearen ezaugarrien araberakoak dira. Jarduera horietako asko kirol gisa sailka daitezkeen arren, guztiek ez dute eskatzen parte-hartzailea atleta bat izatea. Lehiaketa, banakako edo taldeko kiroletan baino lasaiagoa izaten da, ez baita trofeo edo txapelketa baten bila aritzen. Jarduerak emozio bat, erronka fisiko bat edo aparteko arrisku bat dakarrenean, batzuetan "abentura-aisialdia" edo "abentura-entrenamendua" esaten zaio, muturreko kirol baten ordez.

Aire zabaleko jolas-jardueren beste adibide tradizional batzuk mendi-ibiliak, kanpaldia, mendizaletasuna, txirrindularitza, piraguismoa, espeleologia, kayak, rafting, eskalada, running, bela, eskia, paraxutismoa eta surfa dira. Jarduera berriak sortzen diren heinean, askotan aurreko jarduera batzuen hibridoak, beren nortasuna hartzen dute, hala nola coasteering, canyoning, fastpacking eta plogging.

Brooklyn Museoan ikusgarri dagoen antzina egiptoar mahai-jokoa, beiraz egina.

Jolasak aisialdirako erabili ohi dira, baina helburu desberdinak ere izan ditzake, adibidez, diru-sari bat lortzea. Jokoen jarraitzaileek bakarrik, taldean edo online jolas daitezke. Horrez gain, badago jendea jolas egitea duena ogibide gisa, esate baterako, youtuber askok. Jolasak forma asko har ditzakete, izan ere, badaude materialik behar ez duten jolasak eta aldiz, ordenagailu bat eskatzen dutenak ere bai. Joko ohikoenak mahai jolasak, puzzleak edo bideojokoak dira. Donostian eta Interneten dagoen Jokoenea gunean beste askoren artean 1997an Patxi Angulok argitaratu zuen Mundu, zabaleko jokoak, jokoen mundu zabala liburukoak aurkitu daitezke, esaterako hauek:joko hauek aurkitu daitezke:[8]

Kartetako bakar-jokoak: Hamabosta, Harpa, Lore-azaoa, Xirula, Zabaldua

Bestelako Bakar-jokoak: Afrikako buruhausgarria, Bakar-jokoa, Hanoiko dorreak, Pentaminoa, Soma, Tangram, Txinako bakar-jokoa

Gezurtia, Kirikia, Lasterketa, Tortoloxak

Domino-jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominoa, Hexagramak, Garrafina, Hiltzailea

Azken altxaldia, Bihotzak, Kontinentala, Mah jong, Rumi, Ustela

Aurrez aurreko jokoak, Gala, baserritarren xakea, Shaturanga, Shogi, Japoniako xakea, Xiangqi, Txinako xakea, Alkerke, Fanorona, Seeg, Yote, Zamma, Abalone, Go edo Weiqi, Mu torere, Reversi, Azeria eta antzarak, Bagha chal, Erasoa, Erbia inguratu, Hnefatafl, Leopardoen jokoak, Rimau-rimau, Tablut

Egituraketa-jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halma, Piramidea, Salta, Txinako damak, Errotak, Go-bang, Hex, Havannah, Lasterketa-jokoak, Antzara, Asi keliya, Backgammon, Barrikadak, Kerala, Nyout, Partxisa edo Ludoa, Patol, Patolli, Saturankam, Senet, Tabula, Ur-eko erret jokoa, Mankalak, Awari, Congklak, Mbau, Gabata, Hus, Mefuhva.

Arte eszenikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza, dela dantza folklorikoa, dela gizarte-dantza, dela edozein formatako talde-dantza, dela bikote-dantza (mendebaldeko areto-dantzan ohikoagoa), helburu komun batekin egiten da nagusiki, hala nola, parte-hartzaileen entretenimendua, interakzio soziala edo ariketa fisikoa. Dantza mota ugarik aisialdirako aukera paregabea eskaintzen dute adin talde eta kultura guztientzat.

Sormen musikala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika helburu askorekin sortzen eta interpretatzen da, esate baterako, aisialdia, helburu erlijiosoak, ogibide gisa... Musika partituren bidez lor zitekeenean soilik, aro klasiko eta erromantikoetan, adibidez, musika maite zutenek gustoko zituzten abesti edo autoreen partiturak erosten zituzten euren etxeetan jo ahal izateko.

Artes bisualak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zura lantzea, argazkilaritza, filmak grabatzea, bitxien fabrikazioa, Photoshop bezalako software-proiektuak eta etxeko musika edo bideo ekoizpena, eskumuturrekoen fabrikazioa, marrazketa, pintura, cosplay-a bezalako proiektu artistikoak (diseinua, sorkuntza eta lehendik dagoen sormen-propietate batean oinarritutako jantziaren erabilera), kartoi mehe edo paperezko modeloen sorkuntza -papercraft deiturikoa-. Aisialdirako erabiltzen diren arte bisual bezala sailka daitezke.

Marrazkiak egitea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazkilaritza, gutxienez 16.000 urte atzera eginda aurkitzen da, Paleolitikoan hain zuzen ere, labar artearekin. Labar artea Frantziako Lascaux kobetan edo Espainiako Altamiran aurki daiteke, beste hainbat lekuren artean. Antzinako Egipton, marrazkiak tintaz egiten ziren papiroaren gainean; askotan pertsonak irudikatzen zituzten eta pintura edo eskulturarako modelo gisa erabiltzen zituzten. Greziarren artea, hasiera batean geometrikoa zen arren, eboluzionatu egiten du zeramika beltzezko pertsonen itxura hartu harte, K. a. VII. mendean. Papera ohikoa bilakatu zen Europan XV. mendean. Marrazkilaritza Sandro Botticelli, Rafael, Michelangelo eta Leonardo da Vinci bezalako artistek bereganatu zuten eta arte gisa erabili zuten, eskultura edo pinturarako prestakuntza soila izan orden.

Lascaux leizean aurkitutako pinturen irudia

Marrazkilaritzak bezala, pinturak ere kobazuloetan eta pareta harritsuetan dokumentatuta ditu bere jatorriak. Adibide onenen artean, batzuek 32.000 urteko antzinatasuna dutela uste dutenak, Frantzia hegoaldeko Chauvet eta Lascaux kobazuloetan daude. Kolore gorri, marroi, hori eta beltzetan, horma eta sabaietako pinturek bisonteak, abereak, zaldiak eta oreinak irudikatzen dituzte. Antzinako Egiptoko hilobietan giza irudien pinturak daude. Ramses II.aren tenplu handian, Nefertari, bere erregina, Isisek gidatzen duela ikus daiteke[9]. Greziar eta erromatar arteak, Fayumgo momia helenistikoen erretratuek eta Ponpeiako Issusko batailak bezala, bizantziar arteari lagundu zioten K. a. IV. mendean, ikonoen pinturan tradizio bat hasi zuena. Hegazkinen, itsasontzien, autoen, tankeen, artilleriaren eta baita soldadu eta superheroien irudien maketak eraikitzeko, margotzeko eta erakusteko gai entzutetsuak dira.

Literaturak eskutitzak, egunerokoak edo blogak ere barne hartzen ditu, ez dauka zertan nobela bat edo poesia izan zentzu hertsian. Estatu Batuetan, pertsona helduen erdiak gutxienez liburu bat irakurtzen du bere aisialdian; bestalde, %5 inguruk 50 liburu baino gehiago irakurtzen ditu[10].

Argazkilaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkilaritza hobby edo zaletasun gisa duen pertsonak ez du irabazi ekonomikorik lortzen bere lanaren truke, beraz, aisialdiko jarduera bezala sailka daiteke. Zale batzuek lanen kalitatea oso espezializatua edo eklektikoa izan daiteke gaien aukeraketan. Argazkilaritza amateurrean ez da ohikoa lotura komertziala daukaten gaiak erretratatzea. Argazkilaritza kategoria hau XIX. mendearen amaiera aldera hasi zen hazten, eskuko kameraren ospeagatik. Gaur egun oso zabaldurik dago, bereziki argazkiak sare sozialen bidez partekatzea, eta gainera, plataforma desberdinen bidez egin daiteke, mugikorra erabiliz. Gaur egun, mugikorrek sobera kalitate daukate argazki onak ateratzeko, ondorioz, argazkilaritza irisgarriagoa da jendearentzat[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Daniels, Bruce Colin. (1995). Puritans at play : leisure and recreation in colonial New England. (1st ed. argitaraldia) St. Martin's Press ISBN 0-312-12500-3. PMC 31377025. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «TIME.com: Stress: Can We Cope? -- Jun. 6, 1983 -- Page 1» web.archive.org 2007-01-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. McLean, Daniel D.. (2005). Kraus' recreation and leisure in modern society. (7th ed. argitaraldia) Jones and Bartlett Publishers ISBN 0-7637-0756-2. PMC 56324966. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. Team, ODS. «Universal Declaration of Human Rights, Article 24» documents-dds-ny.un.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. a b Wolf & McQuitty. (2011). Entendiendo al consumidor de bricolaje: Motivación y resultados del bricolaje. Academy of Marketing Science Review.
  7. «Makers UPV: making locally, winning globally | Startup Europe» web.archive.org 2016-08-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  8. «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  9. «HISTORY OF PAINTING» www.historyworld.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  10. (Ingelesez) Pinsker, Joe. (2019-09-19). «Why Some People Become Lifelong Readers» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  11. Peterson, Christian A.. (2011-11-01). «Home Portraiture» History of Photography 35 (4): 374–387.  doi:10.1080/03087298.2011.606727. ISSN 0308-7298. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]