Garrapatea
Itxura
Garrapatea musikan biribil baten ehun eta hogeitazortzirena irauten duen musika irudi bat da. Fusaerdi baten erdia da.
Plikatik bost kortxete edo neuma irteten zaizkio, eta neuma horiek dituzten gainontzeko musika irudiak bezala, zenbait garrapatea bata bestetik gertu eta konpas berean daudenean, neumak bost lerro paraleloren bidez elkartzen dira.
Barrokoko musikan erabili zen, baina interpretatzeko zaila zenez, musika idaztean erabiltzeari utzi zitzaion. Horren ordez, konposatzaileek euren lanen tempoak bikoiztu eta, garrapateen ordez, erdikortxea irakurterrazagoak erabili zituzten. Garrapateaerdi izeneko musika irudia ere badago, garrapatearen erdia dirauena, biribil baten berrehun eta berrogeitamaseirena, beraz.