Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bulgur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bulgur
ale, gari eta plater prestatu

Bulgur (turkierazko bulgur hitzetik ekarria) egosi ondoren lehortu eta txikitu egin den garia da. Oso erabilia da Magrebeko eta Ekialde Hurbileko sukaldaritzan.[1] Bulgurra egiteko hainbat gari mota erabiltzen dituzte, ohikoena gari gogorra izanda.

Modu tradizionalean prestatu nahi izanez gero, kazola sakon batean sartu behar dira gari aleak, bertan egosten diren bitartean ale hauek mugitu behar dira koilararekin. Egosketa prozesua luzea da, hasieran su bizian izan behar ditugu eta poliki poliki suaren potentzia jaitsiko dugu. Gari aleak egosita daudenean eguzkitan uzten dira lehortzen 4 egunez.

Lehortze lanak egin ondoren, gari aleak birrindu behar dira, hauek irregularrak izango dira. Behin aleak zatituta berriro errepikatu behar da lehortze prozesua, zatitxo txikitan hobeto sikatzen baitira aleak. Egunak eguzkitan pasa eta gero hiru bulgur mota lortzen dira, lodia, fina eta oso fina.

Eduki nutrizionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehun gramo bulgur prestatu gabek dakarrena:

  • Energia: 1.500kJ/360 kcal
  • Zuntzak: 8 g
  • Proteinak: 12,5 g
  • Karbohidratoak: 69 g; horietatik 0,8 g azukrea.
  • Koipeak: 1,75 g; horietatik 0,2 g gantz saturatua.

Bulgur gazta tradizio handiko jakia da Libanon. Ahuntz jogurta gehitzen zaio eta bere ohiko izena burghol da. Sarritan ahuntzik ez duten eta esnerik erosteko aukerarik ez duten nekazariek kechek el fouqara (pobreen gazta) izeneko aukera beganoa egiten dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.