Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Azkuna Zentroa

Koordenatuak: 43°15′36″N 2°56′11″W / 43.259939°N 2.936487°W / 43.259939; -2.936487
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko Alondegia» orritik birbideratua)
Azkuna Zentroa
Alondegia
Kultura ondasuna
Alondegiaren sarrera nagusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′36″N 2°56′11″W / 43.259939°N 2.936487°W / 43.259939; -2.936487
Map
Historia eta erabilera
Berrikuntza2001 - 2010
Eraikuntza1905 - 1909
ErabiltzaileaBilboko Udal - Alondegia
Arkitektura
ArkitektoaRicardo Bastida
Philippe Starck
Estiloaarkitektura modernista
Ondarea
BICRI-51-0002364
475
Kontaktua
HelbideaPlaza Arriquibar, 4
E-postamailto:info@azkunazentroa.com
Telefonoatel:+34 944-014014

Bilboko Alondegia, gaur egun ofizialki Azkuna Zentroa, Bilbo hiriaren erdialdean dagoen eraikuntza historikoa da. Iparragirre kalearen 48. zenbakian dago, Osakidetzaren egoitzaren, Bizkaia Plaza eraikina eta Bizkaia plazaren alboan.

Birgaitze prozesu baten ondoren, diziplina anitzeko gune bihurtu zen, hurrengo helburuak zituelarik: hiritar guztiei irekia egotea eta ezagutza, ongizatea eta josteta ahalbidetzea. Antzina udal alondegia zen, hau da, aleak eta beste zenbait jangai gorde, saldu eta erosteko gunea.[1]

Hiri-kultura, gaurkotasuna, mugimendu berriak eta osasuna garatzeko eta zabaltzeko erreferentzia gunea bilakatzea jomuga du. Gozatzeko, hobeto ezagutzeko eta ikasteko elkargunea. Gizakien bizikidetzarako espazioa.

Gaur egun, Mediateka liburutegiaren egoitza da.

20. mendean zehar funtzioari lotutako izena izan zuen, Bilboko Alondegia esaten zitzaion, gazteleraz Alhondiga. 2009an Alhondiga izenarekin inauguratu zen, euskaraz ere H hori zeukala.

2014ko abenduaren 10etik aurrera Iñaki Azkuna alkate jeltzalea zenaren omenez izena darama.

Bilbo erdi-erdian, Errekalde zumarkalea, Iparragirre kalea, Urkixo zumarkalea eta Fernandez del Campo Kalearen arteko etxadi oso bat hartzen du kokagunetzat. Hiriko merkatal eta komunikazio ardatz nagusietatik minutu gutxitara dago oinez, garraio publikoko sareetarako sarbidearekin –metroa, autobusa, tranbia-, lurpeko aparkalekua eta era guztietako hiri zerbitzuz eta ekipamenduez inguratuta.

Ricardo Bastidak egindako proiektuari esker, 1906 eta 1909 artean eraiki zuten. Eraikitzeko aurrekontua 12.000 eurokoa izan zen[2]. Ordurako, zabalgunearen barnean bere kokapena, bere estilo eta eraikitzeko erabilitako teknikak zirela eta izugarrizko nobedade bilakatu zen.

Barnealdea.

Eraikinak, diseinatzerakoan aintzat hartu ziren eskakizun funtzionalak betetzeaz gain, gainditu egiten du biltegi-izaera hutsa eta bat egiten du zabalunearen bilbean hiria osatzeko asmoa duen elementu gisa. Planteamendu bikoitz hau argi antzematen da eraikinean eta adierazitako bi alderdietako bakoitzari dagozkion elementuak identifika daitezke.

Denbora luzez itxita izan ondoren, 1980ko hamarkadan Jorge Oteizarekin laguntza zuen kultura-gune sortzea proposatu zuten. proiektuak ez zuten aurrera atera eta Bilboko Udalak laster ahaztu zuen.

1998an Eusko Jaurlaritzak monumentu kategoriadun kultur ondasun izendatu zuen. Honek Bilboko Udala iratzarri eta berriro Alondegia suspertzeari lotu eta Philippe Starck diseinatzaileak egindako proiektua jarraituz erabilera anitzeko hiri-gune bilakatu zuten[3][4].

Lanak burutzeko, eraikina kudeatzeko eta Bilboko Alondegian eskainiko diren zerbitzuen garatzeko erantzukizuna du AlhóndigaBilbao izeneko sozietate horrek. 2005eko maiatzaren 10ean eratu zen, bederatzi kontseilarik kudeatzen dute administrazioa eta Bilboko Alkate Iñaki Azkuna zen mahaiburua. Honako hau zen hasierako Administrazioa Kontseiluaren osaketa:

  • Lehendakaria: Iñaki Azkuna
  • Lehendakari-ordea: José Luis Sabas
  • Kontseilari ordezkaria: M. Angeles Egaña (Gobernu Batzordearen izendapena)
  • Kontseilariak:
    • Ibone Bengoetxea (PNV-EAJ)
    • Beatriz Marcos (PP)
    • Txema Oleaga (PSE-EE)
    • Jon Sustatxa (EB-BERDEAK)
    • Javier Riaño (Gobernu Batzordearen izendapena)
    • Eduardo Aretxalde (Gobernu Batzordearen izendapena)
  • Idazkari ez Kontseilaria: Olatz Fernández

Lanen egutegia:

  • 2008ko ekaina: Jarduera Fisikorako Gunea, Erdi-sotoak (zinemak, erakusketa aretoak, etab.), Ataria, Sukaldaritza Esparrua, Merkataritza gune txikiak, Igerilekua eta solariuma
  • 2008ko abendua: Jarduera Osagarrien Eraikina (Bainuetxea, haurrentzako aisi gunea eta erakundearen egoitza)
  • 2009ko ekaina: Mediateka eta Irekiera ofiziala

2014ko abenduaren 10ean jakin zenez, Azkuna berriki hil zela eta, bere omenez Alondegiari Iñaki Azkuna izena jarriko zioten, Alondegia da Azkunaren kudeaketari zuzenki lotuta egon ziren proiektuen artetik 'garrantzitsuena eta kuttunena' zelako Ibon Areso alkatearen iritziz[5].

Gimnasioa.

Barnealdeak konfigurazio garbia du eta bertan bat egiten dute, batetik, zabaluneko etxadi bati dagokion espazioaren osotasuna esperimentatzeko aukera erakargarriak eta, bestetik, egituraren zorroztasun geometrikoak, biltzen duen espazioaren ikuspegi nabarmenak eskaintzen ditu-eta.

Hormigoi armatuko atariek (Bizkaian teknika honekin egindako lehen eraikinetako bat da) errepikatzen den modulazioa sortzen dute eta modulazio honek aldaketa txikiak ditu, zenbait behar funtzionalek hala eskatzen duten zonetan.

Behe-oineko eta sotoko barneko zirkulazio-kaleak, osotasunaren argiztapenerako goiko forjen bao handiekin bertikalki lotuak, egitura-bilbearen haustura bihurtzen dira. Horrenbestez, eraikinaren funtsa eraikina proiektatzerakoan aintzat hartu zen erabilerarako egokitzapen funtzionalean oinarritzen da eta, hori dela-eta, eraikina baloratzerakoan funtsezkoa da alderdi hau aintzat hartzea. Bestalde, gaur egun dagoen egituraren garbitasunak eta sendotasunak zehaztu egiten dute eraikinaren barnealdearen espazioa.

Barnealdaren espazio nagusia Kulturen Ataria deritzon espazio ireki handiak hartzen du, Philippe Starck diseinatzailearen eta Lorenzo Baraldi eszenografoaren sorkuntza. Aldi berean da atrio bat eta areto hipostilo bat, non deigarriak egiten diren diseinu bereziko 43 zutabeko multzo bat[6].

Izkina baten xehetasuna.

Kanpoaldetik, berriz, eraikinak monumentu-itxura du zalantzarik gabe eta garrantzi handiko elementutzat hartzeko baldintza nabarmenak ditu. Izan ere, bere fatxaden berezitasuna garrantzi handikoa da eraikinak hiriaren gainerakoarekin duen erlazioan eta funtsezkoa ikuspegi desberdinetatik egin beharreko eraikinaren kualifikazioan. Eraikinaren kanpoko irudiaren balorazioa bi maila desberdinetatik egin behar da: batetik, ingurune hurbilarekin eta bere asentamenduaren materialtasunarekin duen lotura kontuan izanik eta, bestetik, zabaluneko eraikinen multzoaren barruan dagoen unitate eraiki gisa aintzat hartuta. Eraikinak bere programa funtzionalaren ondorioz bete beharrekoak azaltzen ditu eta bere irudiaren homogeneotasunean soluzio zehaztuak ikus daitezke perimetroaren osotasunean, inguratzen duten bideekiko topaguneetan, hauen kota altimetrikoen eta eraikinaren barrura sartzeko beharraren arabera. Ikuspegi orokorrago batetik, inguruko eraikinen artean (gehienak bizitegi-eraikinak) eraikin berezi gisa argi eta garbi identifikatzen duen irudi berezia du, alondegiaren fatxadak eraikinaren industria-erabilera, batetik, eta hiri-izaera, bestetik, islatzen duten konposizio-ezaugarriak ditu-eta. Lerro horizontaletan antolatutako apaindura-material eta -irizpide desberdinak ditu eta aurretiko bisten goialdeko erremate gisa apaindura-leihoak ditu eta bi ezaugarri hauek etengabeko irizpide dira eraikitako perimetroan; alabaina, zabalunean barne hartzeko asmoaren ondoriozko ezaugarri nabarmen bat du: hiri-bilbeak berak sortzen dituen gune berezietan, fatxadaren hormatal jarraiak bira egiten duen guneetan (kantoietan alegia) erremate-dorretxoak ikus daitezke eta Arrikibar plazarantz fatxada-alde bereizgarria du.

Estalkia laua da eta argizulo handiak ditu, barne-zirkulaziorako kaleen gainean kokatuak, metalezko egitura batean inklinaturik dauden plano bidez ebatzita.

Eraikinak, alondegi gisa itxi zenetik, hainbat erabilera jaso ditu eta honek aldaketak eragin ditu eraikinaren jatorrizko konfigurazioan; nabarmenena, eraikinaren kanpoaldeari dagokionez, behe-oinean, Urkijo zumarkalerako fatxada-aldean, bi bao irekitzea izan da. Honen aurretik, zehaztu gabeko datan, erlaizean, goi-oineko leihoen aurrealdeen gailurren artean, kokatzen ziren errementaritza-erremateak bistako adreiluekin ordezkatu ziren eta honela, gailur hauen jatorrizko pertzepzioa, zeruan moztuak, aldatu egin zen eta murriztu egin zen lehen oineko hormatalaren konposizioaren berezitasuna, eraikinean material horrekin egindako elementu bakarra. Honez gain, fatxadako elementu desberdinetan kalte ugari sortu da, eraikinaren bizitzan gertatu diren jardun txikien ondorioz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo
Webgune ofiziala