Miribilla parkea
Itxura
Miribilla parkea | |
---|---|
Miribillako etxebizitzak eta parkea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′N 2°56′W / 43.25°N 2.93°W |
Miribilla Parkea Bilboko parkea da. Miribilla eta San Frantzisko auzoen artean. Miribillako auzune berria eraikitzearekin batera egin zen parkea, antzinako meategi gune batean.
Parkea eta Miribillako auzoak batzen ditu eta orokorrean malda asko dauzka. Parkearen hegoaldera Bilboko kirol jauregi berria, Bilbao Arena eraiki zen, eta etxe berri asko egiteaz gainera, Atxurirekin batzeko kale berria egin zen, Klaudio Gallastegi izenekoa. Inguruan zeuden etxe batzuk (Bilbo Zaharrekoak) bota eta gero, parke honen behekaldean egindako etxeetara mugitu zituzten antzinako etxe hauen jabe ziren bizilagunak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Miribillako auzoaren webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]