Algirdas Brazauskas
Algirdas Mykolas Brazauskas (Rokishkis, Lituania, 1932ko irailaren 22a - Vilnius, Lituania, 2010eko ekainaren 26a) Lituaniako politikaria, 1993tik 1998ra estatu horren lehendakaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan Komsomolen (Sobiet Batasuneko Gazteria Komunistan) aritu zen, eta, 1976an, Lituaniako Alderdi Komunistako Batzorde Zentraleko kide hautatu zuten; 1988an, alderdiko lehen idazkari izendatu zuten. 1990ean, Sobiet Batasuna desegiten ari zenean, Lanaren Alderdi Demokratikoa sortu eta hauteskundeetara aurkeztu zen. Galdu egin zuen, eta Vytautas Landsbergis heldu zen Lituaniako lehendakaritzara. 1992an, jarduneko lehendakaritza eskuratu zuen bere alderdiak hauteskundeak irabazita, eta handik urtebetera berak irabazi zituen, zuzenean, hauteskundeak. 1993an, itun bat adostu zuen Boris Jeltsinekin Errusiako gudarosteak Lituaniatik erretira zitezen. 1995ean, Lituania Europar Batasunera bilduko zuen hitzarmena sinatu zuen. 1998an utzi zuen Lituaniako lehendakaritza. 2010eko ekainaren 26an, 77 urte zituelarik, minbiziaz hil zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Biografia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Algirdas Brazauskas |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.