Ana Ferrer
Ana Ferrer | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ana María Ferrer García | ||
Jaiotza | Madril, 1959ko urtarrilaren 25a (65 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | epailea, magistratua eta legelaria | ||
Enplegatzailea(k) | Espainiako Auzitegi Gorena |
Ana Maria Ferrer Garcia[1][2] (Madril, 1959ko urtarrilaren 25a) madrildar epailea da. 2014ko apiriletik, Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor arloko Bigarren Salako kide den lehen emakumea.[3][4] Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako (Procés) epaiketako zazpi magistratuetako bat izan da.[5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilen jaio zen, 1959ko urtarrilaren 25ean, legelari familia batean; izan ere, haren aita, Daniel Ferrer. izan zen. Divina Pastora ikastetxean ikasi zuen, eta, familiaren tradizioari jarraituz, Zuzenbidean matrikulatu zen.[6]
1979an, aita hil zenean, artean Zuzenbidea ikasten ari zela, Adingabeen Tutoretza Auzitegian hasi zen lanean ordezkari tekniko gisa, eta, hortaz, oso goiz izan zuen harremana epaitegiekin. 1982an amaitu zuen karrera Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Urtebete geroago, 25 urterekin, epaile izateko oposizioa gainditu zuen. Bere lehen destinoa Valdepeñas (Ciudad Real) herrian izan zen, geroago Linares (Jaen), non Ana Thatcher deitzen hasi ziren, eta bertan epaitegiko gizonezko idazkaria agerian utzi zuen, hamabost urtean dirua lapurtu eta kartzelara bidali zuen.[6] Linaresetik Madrilera pasatu zen Aranjuezeko eta Leganéseko epaitegietara.
1989an Madrilgo 16. instrukzio epaitegiko titular lanetan hasi zen. Bertan egon zen 1996an magistratu mailara iritsi zen arte. Zazpi urte horietan Roldan kasu ezagunaren instruktorea izan zen, Luis Roldan Guardia Zibilaren zuzendariaren izena hartu zuen prozedura; auzipetua eta kondenatua izan zen, funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik, besteak beste. 1996an, Madrilgo Probintzia Auzitegiko magistratu izendatu zuten, eta bertan 2008tik izan zen presidente. Gainera, legelari gisa egin duen ibilbidean, Kodetze Batzorde Orokorreko kide izan da, eta praktika juridikoko irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Alfonso X. Jakitunarenean ere bai.[1]
2014ko otsailaren 27an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, 21 boto posibletatik 13 lortuta, Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salako magistratu izendatu zuen, Andres Palomo del Arco magistratuarekin batera.[3] Urte bereko apirilaren 7an egin zuen karguaren zina Auzitegi Gorenean, Clara Martinez de Careaga magistratua amabitxi zuela[7] — zeina auzitegi bereko Arlo Militarreko Aretora sartu zen lehen emakumea izan zen—.[4]
2019an, Procés-eko auzipetuak epaitu zituen auzitegiko kidea izan zen, beste sei magistraturekin batera, denak gizonezkoak.[5]
Familia-bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Javier Martinez-Lazaro magistratuarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba ditu: Julia eta Javier.[8]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peñaforteko San Raimundo Ordenako Ohorezko Gurutzea, Espainiako Erresuma.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b La magistrada Ana Ferrer, primera mujer que ocupa plaza en la Sala Penal del Supremo. 27 de febrero de 2014.
- ↑ Francisco Javier Vieira, reelegido por unanimidad presidente del Tribunal Superior de Justicia de Madrid. 7 de abril de 2014.
- ↑ a b «La juez del ‘caso Roldán’ es la primera mujer en la Sala de lo Penal del Supremo» El País 27 de febrero de 2014.
- ↑ a b «Ana Ferrer toma posesión como primera mujer de la Sala de lo Penal del Supremo» El País 7 de abril de 2014.
- ↑ a b LaInformacion. «De Manuel Marchena a Ana Ferrer: así es el tribunal del juicio del procés catalán» La Información.
- ↑ a b País, Ediciones El. (11 de julio de 1995). Una magistrada discreta. ISSN 1134-6582..
- ↑ (Gaztelaniaz) Fabra, María. (2014-04-07). «Ana Ferrer toma posesión como primera mujer de la Sala de lo Penal del Supremo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
- ↑ «Multitudinario acto de recuerdo y homenaje al magistrado Javier Martínez Lázaro, un hombre en el buen sentido de la palabra, bueno» Confilegal 23 de febrero de 2018.