Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ana Ferrer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Ferrer

Magistratu Espainiako Auzitegi Gorenean

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna María Ferrer García
JaiotzaMadril1959ko urtarrilaren 25a (65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakepailea, magistratua eta legelaria
Enplegatzailea(k)Espainiako Auzitegi Gorena

Ana Maria Ferrer Garcia[1][2] (Madril, 1959ko urtarrilaren 25a) madrildar epailea da. 2014ko apiriletik, Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor arloko Bigarren Salako kide den lehen emakumea.[3][4] Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako (Procés) epaiketako zazpi magistratuetako bat izan da.[5]

Madrilen jaio zen, 1959ko urtarrilaren 25ean, legelari familia batean; izan ere, haren aita, Daniel Ferrer. izan zen. Divina Pastora ikastetxean ikasi zuen, eta, familiaren tradizioari jarraituz, Zuzenbidean matrikulatu zen.[6]

1979an, aita hil zenean, artean Zuzenbidea ikasten ari zela, Adingabeen Tutoretza Auzitegian hasi zen lanean ordezkari tekniko gisa, eta, hortaz, oso goiz izan zuen harremana epaitegiekin. 1982an amaitu zuen karrera Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Urtebete geroago, 25 urterekin, epaile izateko oposizioa gainditu zuen. Bere lehen destinoa Valdepeñas (Ciudad Real) herrian izan zen, geroago Linares (Jaen), non Ana Thatcher deitzen hasi ziren, eta bertan epaitegiko gizonezko idazkaria agerian utzi zuen, hamabost urtean dirua lapurtu eta kartzelara bidali zuen.[6] Linaresetik Madrilera pasatu zen Aranjuezeko eta Leganéseko epaitegietara.

1989an Madrilgo 16. instrukzio epaitegiko titular lanetan hasi zen. Bertan egon zen 1996an magistratu mailara iritsi zen arte. Zazpi urte horietan Roldan kasu ezagunaren instruktorea izan zen, Luis Roldan Guardia Zibilaren zuzendariaren izena hartu zuen prozedura; auzipetua eta kondenatua izan zen, funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik, besteak beste. 1996an, Madrilgo Probintzia Auzitegiko magistratu izendatu zuten, eta bertan 2008tik izan zen presidente. Gainera, legelari gisa egin duen ibilbidean, Kodetze Batzorde Orokorreko kide izan da, eta praktika juridikoko irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Alfonso X. Jakitunarenean ere bai.[1]

2014ko otsailaren 27an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, 21 boto posibletatik 13 lortuta, Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salako magistratu izendatu zuen, Andres Palomo del Arco magistratuarekin batera.[3] Urte bereko apirilaren 7an egin zuen karguaren zina Auzitegi Gorenean, Clara Martinez de Careaga magistratua amabitxi zuela[7] — zeina auzitegi bereko Arlo Militarreko Aretora sartu zen lehen emakumea izan zen—.[4]

2019an, Procés-eko auzipetuak epaitu zituen auzitegiko kidea izan zen, beste sei magistraturekin batera, denak gizonezkoak.[5]

Familia-bizitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Javier Martinez-Lazaro magistratuarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba ditu: Julia eta Javier.[8]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]