Anthony Perkins
Anthony Perkins (New York, AEB, 1932ko apirilaren 4a - Los Angeles, 1992ko irailaren 12a) Estatu Batuetako zinema-antzezlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkian jardun zuen gaztetatik. George Kucoren The Actress (1953, "Emakume aktorea") filma izan zen zineman egin zuen lehen lana, 1956an Friendly Persuasion filman Gary Cooper aktorearekin batera antzeztu zuen. Hitchcocken Psycho (1960, "Psikosia") filmeko protagonista izan zen; lan horrekin arrakasta handia izan zuen. Geroztik gisa horretako antzezlanak egin izan zituen gehienetan. 1986an Psycho III ("Psikosia III") filmaren zuzendaria izan zen. Beste film ezagunak dira: Fedra (1962), The Trial (1962, "Auzia"), The Life and Times of Judge Roy Bean (1972, "Roy Bean epailearen bizitza eta garaia"), Murder on the Orient Expres (1974, "Hilketa Orient Expresen").
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anthony Perkins |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- New Yorkeko estatuko biografia zirriborroak
- 1932ko jaiotzak
- 1992ko heriotzak
- Newyorkarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendariak
- Donostia Sariaren irabazleak (Zinemaldia)
- Pertsona bisexualak
- HIESak hildakoak
- Pneumoniak hildakoak
- Cannesko Zinemaldiko gizonezko interpretazio onenaren saridunak