Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Amaikak-Bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaikak-Bat Futbol Taldea
Ezizena(k)Tarinak
Sorrera1930 (94 urte)
Futbol zelaiaErrota-Zar
edukiera: 300 lagun
inaugurazioa: 1948
PresidenteaEuskal Herria Jose Maria Soto Aperribay[1]
EntrenatzaileaEuskal Herria Andoni Urkiri[2]
LigaGipuzkoako Ohorezko Erregionala
2023-2416.a
WebguneaAmaikak-Bat
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Amaikak-Bat futbol-taldea Gipuzkoako Deba herriko kirol-talde bat da. 1930an sortu zen eta Gipuzkoako Ohorezko Erregionala mailan jolasten du mutilen bere lehen taldeak.

Marra bertikaleko kamiseta hori eta beltza, praka beltzak eta marra horizontaleko galtzerdi hori eta beltzak.

Futbol-zelaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaikak-Batek futbolean aritzeko lehendabiziko zelaiak Montreal zeukan izena, 1924. urtean eraikia desagertutako Debako Lagun-Artea futbol-taldearentzat egina, eta "El Arenal" deritzon gunean kokatua.

Gaur egungo futbol-zelaia, 1948. urtean egina, Errota-Zar izenaz ezagutzen da, Deba itsasadarreko ibaiertzean kokatua. Haren izena bertan zegoen errota batengatik da, zelaia eraikitzean bere horma zati batzuk besterik ez zeudelarik.

Bitxikeria moduan aipa daiteke Real Sociedad futbol-talde gipuzkoarrak zituen tribuna zaharrak erosi zituela Amaikak-Batek 1950. urtean Errota-Zarri atxikituz. Azken hamarkadan, itsasadarreko uraren maila igoerek eragin izan dituzten kalteen ondorioz, zelaiaren altuera igotzea pentsatu zuten eta, bestalde, belar artifiziala landatzea.

Amaikak-Bat futbol-taldea ezin izango zen jaio bere aurretik bi futbol-talde ez baziren existitu Deban: lehenengoa, Or-Nauk (1913-1918) eta bigarrena, Lagun-Artea (1920-1927). Azken talde hau bere zortzi jokalari lehen mailako taldeetan fitxatu zituztelako desegin zen. Hiru urte igaro ondoren, gaur egungo Amaikak-Bat jaio zen, Lagun-Artea taldeko gazteen saileko jokalariez eta beste zenbait gazteez osatua.

1930eko udan lagun talde batek C.D. Amaikak-Bat sortu zuen eta futbol talde honentzako estreinako denboraldia 1930-31koa izan zen. Denboraldi hartako jokalariak hauek izan ziren: Felix Berasaluze, J.M. Alkorta, Antonio Galdona, Hilario Aperribai, Pedro Ulazia, Antonio Arrue, Mariano Rodriguez, Txomin Unzueta eta Nicomedes Urkiri.

39/40 denboraldian Kostaldeko Txapelketa bezalako txapelketetan parte hartzen dute, eta 1940an beren egoera legeztatzea eta Carlos Alzibar (Monte), Rafael Rodriguez, Benardino Esnaola, Ramon Unanue, Anton Barrera eta Jose Martinekin zuzendaritza bat osatzea erabaki zuten. Egoitza Iriondo hotelean finkatu dute, Montrealeko zelaian jolastu dira eta aldagelak Casino-Currería behealdean daude.

1944an desagertu zen Montrealeko zelaia. Urte zailak dira berriz ere, eta 1944/45 denboraldian Amaikak Batek ez du lehiaketa ofizialetan parte hartzen. 45/46 denboraldian, berrantolatu egiten da eta jokalekurik gabeko lehiaketetan parte hartzen du. Baina 1948an futbol-zelai berri bat eraiki zen, Errota Zar (1948/20/24). Eibarren aurkako partida batekin inauguratu zen, eta 3.542 pertsona bertaratu ziren. Visi hotela da taldearen egoitza. Errota-zar -eko tribuna 1950ean inauguratu zen.

Talde historiko honek Gipuzkoan izan duen ibilbideko istoriorik aipagarrienetako bat 1961/62 denboraldiko txapelketa bikoitza da. Atotxako finala irabazi ondoren, 3-0 irabazi zuen Montragon taldearen aurka, eta hirugarren mailara igotzea lortu zuten. Hala ere, harrigarria bada ere, zailtasun ekonomikoak zirela eta, kategoria horretan ez parte hartzea erabaki zuten.

2016/17ko Futbol taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaikak-Bateko web orriaren arabera honako hauek izango dira debarren taldeak 2016-17 denboraldian:

  • Ohorezko erregionala
  • Ohorezko jubenila
  • Nesken erregionala
  • Euskal ligako kadeteak
  • Nesken kadeteak
  • Infantilen lehen maila
  • Infantil txikiak
  • Nesken A infantila
  • Nesken B infantila
  • Alebin errendimendua
  • Futbol eskola

Mutilen lehen taldearen ibilbidea 2000-01 denboralditik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia # Maila Emaitza
2007-08 6 Erregional Preferentea 1.a (igo)
2008-09 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 18.a (jeitsi)
2009-10 6 Erregional Preferentea 12.a
2010-11 6 Erregional Preferentea 10.a
2011-12 6 Erregional Preferentea 12.a
2012-13 6 Erregional Preferentea 7.a
2013-14 6 Erregional Preferentea 2.a
2014-15 6 Erregional Preferentea 5.a
2015-16 6 Erregional Preferentea 1.a (igo)
2016-17 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 13.a
2017-18 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 8.a
2018-19 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 7.a
2019-20 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 8.a
2020-21 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 6.a/-
2021-22 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 14.a
2022-23 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 7.a
2023-24 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 16.a
2024-25 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Klubeko txirrindularitza atala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol-taldeek garrantzia handiena izan arren, urteak dira Amaikak-Batek izena lagatzen diola herrian txirrindularitza maite duen lagun talde bati. Talde honek, udaberriro, bi bizikleta-proba antolatzen ditu: bata, apirilean, jubenilen mailakoa, "Debako Amaikak-Bat K.E. saria" izena duela eta bestea, maiatzean, lehen urteko kadeteen mailakoa, "Deba saria" izenaz ezaguna.

Herri mailako lasterketez gain, noizean behin, lasterketa famaturen bat herritik pasatzea lortu ahal izaten dute, Euskal Bizikleta adibidez.

Zikloturismo eta mendi-bizikleta arloan beti dago prest lagun talde hau txangoak prestatzeko, izan ere, Deban, oso dute maite bizikletaz ibiltzea.

Bi webgune dauzka bizikleta maite duen lagun talde honek: Amaikak-Bat txirrindulari elkartea eta Amaikak-Bat foroa.

Taldeko jokalari debar ezagunenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jose Arana (Atzelaria) Bartzelonak 1933. urtean fitxatu zuen. Pare bat urtez Katalunian jokatu zuen eta gero Osasunan eta Bordeleko Girondinsen.
  • Pedro Garcia "Kantoi" (1900-1995) 1927an Alavesek fitxatu zuen
  • Esteban Arrizabalo "Deva" Hainbat taldetan aritu zen 30 eta 40ko hamarkadetan: Reala, Alaves, Sevilla eta Celta.
  • Pepe Rodriguez (1907- ? ) Hainbat taldetan aritu zen 20 eta 30eko hamarkadetan: Zaragozako Iberia, Zaragoza, Sevilla, Alaves eta Reala.
  • Luis Urkiri (1906-1979) 1927tik 1936ra Alavesen aritu zen eta 1939tik 1945era Atletico de Aviacionen jokatu zuen.
  • Jose Ignacio Urbieta; Gerra zibila amaitu eta gero Alavesen jokatzen hasten da eta 1941etik 1946ra Realean aritzen da. Beste urtebetez jokatzen du futbolean, botak profesionalki zintzilikatu aurretik, Osasunan.
  • Jose Maria Izaga. 1933. urtean Realak fitxatu eta bertan hiru urtez aritu zen futbolean. Gerra zibila bukatzen berriro bueltatzen da Realera bost urtez futbolari lanetan jo eta ke.
  • Roman Galarraga (Deba, 1921-8-9an jaioa eta 2009-2-22an zendua). Pelotaria eta futbolean atzelari moduan hasi zen bere kirol-bizitza baina behin lesionatu eta atezain eginkizunei ekin zion. Gauzak horrela, Logroñesen aritu zen bi urtez atezain, eta 1942an Real Madrilek fitxatu zuen. Gero Realera pasatu zen zazpi urtez titular eztabaidaezin izanda.
  • Javier Berasaluce. Hegal eskuineko postuan hasi bazen ere, ospea atezain modura etorri zitzaion. Reala, Alaves, Real Madril eta Santanderko Racing dira, besteak beste, bera izandako futbol-talde batzuk.
  • Jose Luis Ulacia. 1955ean Murtziak fitxatu zuen atezain eta hurrengo denboraldian U.D.Las Palmasen aritu zen, hamairu urtez Kanarietako taldeko atea zaindu zuelarik.
  • Jesus Arana. Denboraldi bat Zaragozako Iberian eta beste bat Realean.
  • Agustin Azcoitia. Denboraldi bat Realean.
  • Paco Rodriguez. Denboraldi bat Zaragozako Iberian.
  • Txomin Unzueta. Realean aritutakoa.
  • Pedro Galdona. Realean aritutakoa.
  • Cruz Deva. Realean aritutakoa.
  • Juan Jose Trecu. Atletico de Madrilen aritutakoa.
  • Javier Sarduy. Athletic de Bilbaon aritutakoa.
  • Asier Riesgo. 1983-10-06. Atezaina. Realak fitxatu zuen bere bigarren talderako 2000 urtean. Geroztik futbol talde askotan aritu da: Eibar KE, Recreativo de Huelva, Realera berriz itzuli zen eta 2010-2011 denboralditik aurrera Iruñeko Osasuna futbol-taldean arituko da.

Entrenatzaile debar ezagunenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Esteban Arrizabalo "Deva"

Celtan jokalari lanak amaitzean bi denboraldiz entrenatzaile lanetan aritu zen, bai Ourensen, bai Bervesen.

  • Luis Urquiri

Futbolari izateaz gain, entrenatzaile izan zen ere. Hercules, Malaga, Coruñako Deportivo, Celta, Zaragoza, Oviedo, Santanderko Racing eta Alaves.

  • Jose Ignacio Urbieta

Jokalariaren bizitzari agur esan eta gero entrenatzaile titulua atera eta Realean aritzen da. Gero Murtzian, Tenerifen eta U.D. Las Palmasen.

  • Roman Galarraga

Jokalari eta entrenatzaile moduan aritu zen Cultural Leonesan baina azkenean entrenatzaile. Taldea hirugarren mailatik lehen mailara igo zuen. Taldea uztean entrenatzaile izan zen Aviles, El Ferrol, Logroñes, Alaves, Burgos, Reala eta Xixongo Sportingen.

Bitxikeria moduan, 1955-1956 denboraldian lehen mailako hiru taldetan hiru debar izan zirela entrenatzaile esan daiteke. Baliteke kasu bakarra izatea lehen mailako historia osoan, hots, bost mila biztanle baino gutxiagoko herri bereko hiru lagunek entrenaitzaile postuak izatea lehen mailako hiru taldetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]