Castleknock
Itxura
Castleknock Caisleán Cnucha | |
---|---|
Dublin, Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Leinster |
Hiria | Dublin |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°22′31″N 6°21′21″W / 53.3752°N 6.3557°W |
Altuera | 63 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 21.457 (2006) |
Bestelako informazioa |
Castleknock (Irlanderaz Caisleán Cnucha, euskaraz Cnucharen gaztelua) Irlandako Errepublikaren hiri bat da, Dublinetik 8 km mendebaldera kokatuta dagoena, Liffey ibaiaren iparraldeko ertzean. 21.457 biztanle inguru ditu (2006). Fingaleko konderrian hirugarren udalerri handiena den arren esan beharra dago 22 herrik osatzen dutela Castleknock.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Castleknockeko baroierria XII mendean eratu zuen Tyrell familiak eta herentziaz Burnell familiak eskuratu zuen. Garai hartan baroierria 9 parrokiak osatzen zuten. mendeetan zehar nekazal eremua izan zen 1960ko hamarkadan Dublinen suburbio bihurtu zen arte. Ondoan dagoen Blanchardstownek bezala garapen hadia izan zuen 1970 eta 1980ko hamarkadetan.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Castleknock gaztelua: XII mendeko gaztelua da, udalerriari izena ematen diona. Aztarnak baino ez dira gelditzen.
- Santa Brigidaren monasterioa: XII mendeko abade-etxe agustindarra, Richard Tyrellek sortua.
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Samantha Power (1970- ), Barack Obamaren aholkularia
- Colin Farrell (1976- ), aktorea