2006ko Italiako Giroa
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 89. Italiako Giroa | ||
Txapelketa | 2006 UCI ProTour 2.PT | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | maiatzak 6 – 2006.eko maiatzak 28 | ||
Luzera | 3.508,2 km | ||
Herrialdea | Italia Belgika Suitza Austria San Marino | ||
Irteera-lekua | Seraing | ||
Helduera-lekua | Milan | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 150 | ||
Bataz besteko abiadura | 38,315 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Ivan Basso (CSC) | ||
Txapeldunordea | José Enrique Gutiérrez (Phonak Hearing Systems) | ||
Hirugarrena | Gilberto Simoni (Saunier Duval-Prodir) | ||
Puntukako sailkapena | Paolo Bettini (Quick Step-Innergetic) | ||
Eskalatzailerik onena | Juanma Garate (Quick Step-Innergetic) | ||
Etapa hegalariak | Paolo Savoldelli (Discovery Channel) | ||
konbinatuan onena | Paolo Savoldelli (Discovery Channel) | ||
Talderik onena | Phonak Hearing Systems | ||
◀2005 | 2007▶ | ||
Dokumentazioa |
2006ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 89. edizioa izan zen. 2006ko maiatzak 6 eta 28 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3553 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Ivan Bassok, bataz beste, 38,262 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Belgikako Seraing herrian hasi eta Milanen amaitu zen.
Lasterketa Belgikako Valonia eskualdean hasi zen Bigarren Mundu Gerra amaitzean gertatu zen migrazioa omenduz, non 300.000 italiar baino gehiago hango ikatz meatzetara lan bila joan ziren. Era berean, Giro honek 1956an gertatu zen Bois du Cazierreko meatze hondamendian hildako 136 italiarren heriotza oroitzeko balio izan zuen.
Ivan Basso italiarra, hiru etapa irabazi zituena eta 8. etapatik maglia arrosa izan zena, izan zen edizio honen dominatzaile argia, sailkapen nagusian bigarrena izan zen José Enrique Gutiérrezi bederatzi minutu baino gehiago ateraz. 2001 eta 2003ko edizioen garailea izan zen Gilberto Simonik osatu zuen podiuma.
Juanma Garate izan zen etapa bat irabazi zuen euskaldun bakarra, itzulia amaitzeko bi egun falta zirela, sailkapen nagusian 7. amaituz eta mendiko sailkapena ere irabaziz. Puntukako sailkapena Paolo Bettinirentzat izan zen, intergiroarena Paolo Savoldellirentzat eta taldekakoa Phonakentzat.
11. etapako banakako erlojupekoa Jan Ullrichek irabazi zuen, baina TASak bi urteko zigorra jarri zion dopinagatik. Honen ondorioz, etapa horretako garaipena Ivan Bassorentzat izan zen.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etapa | Data | Etapako hiriak | type | Luzera (km) | Etapako garailea | Sailkapen orokorreko liderra |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Maik 6 | Seraing – Seraing | 6,2 | Paolo Savoldelli | Paolo Savoldelli | |
2 | Maik 7 | Mons – Charleroi | 203 | Robbie McEwen | Paolo Savoldelli | |
3 | Maik 8 | Perwez – Namur | 202 | Stefan Schumacher | Stefan Schumacher | |
4 | Maik 9 | Wanze – Hotton | 182 | Robbie McEwen | Stefan Schumacher | |
Maik 10 | Atseden eguna | |||||
5 | Maik 11 | Piacenza – Cremona | 38 | CSC | Serhiy Honchar | |
6 | Maik 12 | Busseto – Forlì | 223 | Robbie McEwen | Olaf Pollack | |
7 | Maik 13 | Cesena – Saltara | 236 | Rik Verbrugghe | Serhiy Honchar | |
8 | Maik 14 | Civitanova Marche – Passolanciano-Maielletta | 171 | Ivan Basso | Ivan Basso | |
9 | Maik 15 | Francavilla al Mare – Termoli | 127 | Tomas Vaitkus | Ivan Basso | |
10 | Maik 16 | Termoli – Peschici | 190 | Franco Pellizotti | Ivan Basso | |
Maik 17 | Atseden eguna | |||||
11 | Maik 18 | Pontedera – Pontedera | 50 | Ivan Basso | Ivan Basso | |
12 | Maik 19 | Livorno – Sestri Levante | 165 | Joan Horrach | Ivan Basso | |
13 | Maik 20 | Alessandria – La Thuile (Aosta Harana) | 216 | Leonardo Piepoli | Ivan Basso | |
14 | Maik 21 | Aosta – Domodossola | 224 | Luis Felipe Laverde | Ivan Basso | |
15 | Maik 22 | Mergozzo – Brescia | 182 | Paolo Bettini | Ivan Basso | |
16 | Maik 23 | Rovato – Monte Bondone | 173 | Ivan Basso | Ivan Basso | |
17 | Maik 24 | Tramin an der Weinstraße – Furkelpass | 121 | Leonardo Piepoli | Ivan Basso | |
18 | Maik 25 | Sillian – Gemona del Friuli | 227 | Stefan Schumacher | Ivan Basso | |
19 | Maik 26 | Pordenone – San Pellegrino mendatea | 220 | Juanma Garate | Ivan Basso | |
20 | Maik 27 | Trento – Aprica | 212 | Ivan Basso | Ivan Basso | |
21 | Maik 28 | Madonna del Ghisallo – Milan | 140 | Robert Förster | Ivan Basso |
- 17. etapa aldatua izan zen, hasierako kilometroak aldatuz eta helmuga 6 kilometro lehenago jarriz, ondorioz, "Plan de Corones"en goiko zati gogorrera iritsi ez zelarik.
Sailkapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapen orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iturria : ProCyclingStats |
Puntukako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Mendiko sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Taldekako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Intergiroaren sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Puerto Operazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giro honetan Puerto Operazioa deituriko doping auziarekin lotutako zenbait gertaera gertatu ziren. Gertaera hauek ulertzeko funtsezkoak izango ziren Guardia Zibilak auziari buruzko bere txostenean erakutsitako informazio eta frogak (lasterketan zehar grabatuak izan ziren telefonozko elkarrizketa adierazgarriak barne). Dopingaren aurkako Puerto Operazioaren lehen berriak 2006ko maiatzak 23an jakin ziren (atxiloketen eguna), hau da, Italiako Giroaren azken astean, eta italiar itzulia "maiatzeko jaialdia" bezala identifikatua izan zela Eufemiano Fuentesi eta bere laguntzaileei kendutako dokumentazioan. Gainera, doping sareko postaria zen Alberto Leónek, atxilotu zutenean maiatzak 22an, Giroa ospatzen ari zen bitartean, datatua zegoen Milanerako hegazkin txartel baten egiaztagiria zuen aldean.
Erregistroetan lortu zen 65 dokumentuan maiatzean ospatzen den jaialdiko partehartzaile eta laguntzaile zerrenda bat zegoen, non, Alberto León eta Alessandro Kalcez gain (laguntzaileak garraio lanetan), bitxia bada ere, lasterketa arrazoi bitxiengatik utzi edo itzulian ekitaldi bikaina izan zuten beste bost txirrindulari zeuden.