Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

La Gazzetta dello Sport

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Gazzetta dello Sport
Motaegunkari eta sports newspaper (en) Itzuli
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaitaliera
Formatuatabloide
ArgitaletxeaRCS MediaGroup eta Sonzogno (en) Itzuli
Banaketa
Maiztasuna1 egun
Historia
SortzaileaEugenio Camillo Costamagna
Identifikadoreak
ISSN1120-5067 eta 2499-3093

gazzetta.it
Facebook: LaGazzettaDelloSport Twitter: Gazzetta_it Instagram: gazzettadellosport Edit the value on Wikidata

La Gazzetta dello Sport (euskaraz: «Kirolaren Kazeta») kirola jorratzen duen egunkari italiarra da, lehen aldiz 1896ko apirilak 3an argitaratu zena. Eliseo Riveraren Ciclista eta Eugenio Camilloren La Tripletta argitalpenen arteko elkartzetik sortu zen. Egunkaria, arrosa kolore bereizgarriko paperean inprimatzen da. 2017ko abenduan 225.499 ale argitaratzen zituen egunero. Italian zabalkunde gehien duen hirugarren egunkaria da, lehena kirol egunkarien artean.

2000tik larunbatetan Sportweek izeneko aldizkari bat gehitzen du.

Kirol mota guztiei buruzko berriak ematen dituen arren, futbola eta txirrindularitza dira garrantzitsuenak. Milanen argitaratzen da.

1909tik Italiako Giroaren antolaketako zati aktiboa da. Lasterketa horren bereizgarria den kolore arrosa ematen dio.

Bere egungo zuzendaria Andrea Monti da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]