Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Real Zaragoza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Real Zaragoza S.A.D
Ezizena(k)Blancos
Maños
Sorrera1932
Futbol zelaiaLa Romareda estadioa
edukiera: 34.596 lagun
inaugurazioa: 1957
PresidenteaEspainia Christian Lapetra
EntrenatzaileaEspainia Víctor Fernández
Liga2. maila
2023-2414.a
Webguneawww.RealZaragoza.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Bilboko Athletic Klubaren aurkako partida.
La Romareda estadioa.

Real Zaragoza Espainiako futbol taldea da, Zaragoza hirikoa hain zuzen ere. 1932an fundaturik, lehen mailan aritzen da.

Talde ugari Zaragozan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobradielgo kondeak beste batzuekin batera Zaragoza Foot-Ball Club taldea sortu zuen 1903an. Kondea bera jokalari kapitaina eta presidentea zen eta berak sartu zuen historiako lehenengo gola. 1907ean desagertu zen taldea.

Beranduago Iberia Sociedad Cultural agertu zen. Liztorrak ezizena eman zitzaien beren jantzi hori-beltzagatik eta futbolean jokatzerakoan erakusten zuten grinagatik.

Hirugarren talde bat ere sortu zen 1921ean Zaragoza tomate izenaz ezagutzen zena bere kamiseta gorria zela eta. Medikuntzako ikasleek sortu zuten Ricardo Arribas jaunaren gidaritzapean eta Aragoiko Futbol Federazioaren sortzaileetako bat izan zen. Diru egonkortasunik lortzen ez zuenez beste talde batzuekin (Fuenclara eta Stadium) fusionatu zen Zaragoza Club Deportivo eratuz.

Iberia S.C. Liztorrak eta Zaragoza C.D. Tomateak taldeen arteko lehia izugarria izan zen urte haietan, baina berriz ere diru arazoak izan ziren eta azkenean 1932an biek bat egin zuten Zaragoza Fútbol Club izenarenpean. Gaur egun duen uniforme zuri-urdina hartu zuen (Aragoiko Federazioaren koloreak) eta bigarren uniformeak Iberiaren hori-beltza mantendu zuen eta hirugarrenak Tomateen elastiko gorria.

Gazte talde indartsua zeukan Los Alifantes ezizenarekin ezagutzen zirenak, baina Gerra Zibilak dena zapuztu zuen. 1951ean izena aldatu zuen Real Zaragoza Club Deportivo izatera pasatuz. Horretarako bere barnean zegoen Real Sociedad Atlética Stadium taldearen Errege eskubidea erabili zuen. Gerraren ondorengo hamarkada pare batean ere ez zuen emaitza aipagarririk izan taldeak.

Los magníficos eta Los Zaraguayos

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60. hamarkadaren hasieran Torrero zelai zaharra saldu eta La Romareda eraiki zuen. 1961-62an Juan Seminario jokalariak Pitxitxi Saria eskuratu eta taldearen "urrezko aroa"ri hasiera eman zitzaion. Canario, Santos, Marcelino, Villa eta Lapetra aurrelariek Los magníficos taldea osatu zuten eta urte haietan lau Kopa final jokatu zituzten, bi irabaziz. Ferien Kopan ere bi final jokatu zituzten, lehenengoa irabazi eta bigarrena galdu. Eta Europako Errekopan ere final erdietara iritsi ziren.

70. hamarkadako belaunaldiak Los Zaraguayos ezizena jaso zuen, jokalari uruguaytar eta paraguaytar ugari baitzituen. Ez zuten titulurik lortu baina bai Ligako 2. postua 1975ean eta Kopa finala jokatu ere 1976an. Hamarkadaren bukaeran ordea bigarren mailan aritu zen denboraldi batez.

Kopa tituluak eta Europako Errekopa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80. hamarkadatik aurrera Lehen mailan erdi inguruan aritu izan da (urte gutxi batzuk bigarren mailan ere bai). Hala ere Kopan paer ona egin du 1986, 1994, 2001 eta 2004ean garaipenak lortuz. Txapelketa honetan tituluen sailkapenean seigarrena da.

Kopako garaipenek Europako txapelketetan aritzeko aureka eman izan diote eta 1995ean Europako Errekopa lortu zuen. Parisen jokatu zuen final hura Ingalaterrako Arsenal FC-ren aurka eta luzapeneko azken minutuan Nayim jokalariak zelaiaren erditik sartu zuen jadanik mitiko bihurtu den gola.

2007an UEFA Europa Leaguerako sailkatu bazen ere hurrengo urtean maila galdu zuen. Urtebete baino ez zuen bigarren mailan egin, baina ordutik aurrera ez du denboraldi lasairik ezagutu. Istilu ugari, diru arazoak eta urtero azken jardunaldirarte tentsio handia. 2011-12 urtean denboraldiaren erdialdera kluba bigarren mailan ikusten zen eta zaletuak zuzendaritza taldearekin ere oso haserre zebiltzan. Manolo Jimenez entrenatzaile andaluziarra ekarri zuten eta izugarrizko txanpa eginez azken jardunaldian salbatzea lortu zuen. Hala ere hurrengo urtean bide beretik jarraitu zuen eta azken postuan gelditu zenez maila galdu zuen.

Hurrengo denboraldiak bigarren mailan egin ditu, eta igoera play-offerako sailkatu den arren ez du helburua betetzea lortu.

Real Zaragozaren uniforme zuri-urdinak Aragoiko Federazioaren koloreak dira eta bigarren uniformeak Iberia taldearen hori-beltza mantendu zuen eta hirugarrenak Tomateen elastiko gorria.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Iberia
(1917-1932)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Zaragoza CD (1925-1932)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Real Zaragoza 1932
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Real Zaragoza 1951
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Real Zaragoza 1974-tik

Etxeko ekipamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2023-2024

Kanpoko ekipamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bigarrena
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Hirugarrena

2024-25 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 59
  • Denboraldiak 2. mailan: 25
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 4
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1974-75)

Azken urteetako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa
1992-93 9.a 2.a 1/8 (UEFA Kopa)
1993-94 3.a 1.a
1994-95 7.a 1/8 2.a 1.a (Errekopa)
1995-96 13.a 1/4 2.a (Superkopa)
1/4 (Errekopa)
1996-97 14.a 1/16
1997-98 13.a Finalerdiak
1998-99 9.a 1/32
1999-2000 4.a 1/8
2000-01 17.a 1.a 1. itzulia (UEFA Kopa)
2001-02 20.a (jeitsi) 1/32 2.a 1/32 (UEFA Kopa)
2002-03 2.a (2. mailan) 1/16
2003-04 12.a 1.a
2004-05 12.a 1/32 1.a 1/8 (Europa League)
2005-06 11.a 2.a
2006-07 6.a 1/4
2007-08 18.a (jeitsi) 1/8 1. itzulia (Europa League)
2008-09 2.a (2. mailan) 2. itzulia
2009-10 14.a 1/16
2010-11 13.a 1/16
2011-12 16.a 1/16
2012-13 20.a (jeitsi) 1/4
2013-14 14.a (2. mailan) 2. itzulia
2014-15 6.a (2. mailan) 2. itzulia
2015-16 8.a (2. mailan) 3. itzulia
2016-17 16.a (2. mailan) 2. itzulia
2017-18 3.a (2. mailan) 1/16
2018-19 15.a (2. mailan) 3. itzulia
2019-20 3.a (2. mailan) 1/8
2020-21 15.a (2. mailan) 2. itzulia
2021-22 10.a (2. mailan) 1/16
2022-23 12.a (2. mailan) 1. itzulia
2023-24 14.a (2. mailan) 1. itzulia

2023/2024 Taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko abuztuaren 29an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1 Argentina ATE Cristian Álvarez (kapitaina)
3 Portugal ATZ Jair Amador
5 Espainia ERD Jaume Grau
6 Espainia ATZ Alejandro Francés
7 Espainia AUR Germán Valera (Atleticotik utzita)
8 Espainia ERD Marc Aguado
9 Espainia AUR Iván Azón
10 Espainia AUR Sergio Bermejo
11 Espainia ERD Maikel Mesa
12 Turkia AUR Sinan Bakis
13 Frantzia ATE Gaëtan Poussin
14 Espainia ERD Francho Serrano
Zbk. Postua Jokalaria
15 Uruguai ATZ Santiago Mouriño (Atleticotik utzita)
17 Espainia ATZ Carlos Nieto
18 Espainia ATZ Fran Gámez
19 Espainia ERD Manu Vallejo
21 Espainia ERD Toni Moya
22 Frantzia ATZ Quentin Lecoeuche
23 Katalunia AUR Sergi Enrich
24 Katalunia ATZ Lluís López
27 Espainia ATZ Marcos Luna
28 Espainia AUR Víctor Mollejo (Atleticotik utzita)
35 Espainia ATE Dani Rebollo

Utzitako jokalariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zbk. Postua Jokalaria
- Euskal Herria AUR Sabin Merino (Racing de Ferrolen utzita 2024ko ekainaren 30 arte)

Irabazitako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 11

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

bigarren 1974-75 denboraldian.

1964, 1966, 1986, 1994, 2001, 2004

2004

1978

1933, 1934

1941

Nazioarteko txapelketak: 2

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995

1964

Lagunartekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994

1965

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza