Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kordobila

Koordenatuak: 42°47′15″N 1°38′50″W / 42.7875°N 1.6472°W / 42.7875; -1.6472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kordobila
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaGalar Zendea
Posta kodea31191
Herritarracordovillar
Geografia
Koordenatuak42°47′15″N 1°38′50″W / 42.7875°N 1.6472°W / 42.7875; -1.6472
Garaiera440 m
Demografia
Biztanleria829 (2020)

Kordobila edo Cordovilla[1] Galar Zendeako kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 254 biztanle ditu baina harrezkero etxe ugari eraiki dira bertan eta beraz datozen urteetan biztanleria era nabarian handituko da. 2012an 496 biztanle zituen.

1986ko urriaren 31n[2] eratu zen kontzeju honetan eremu batzuk desberdindu daitezke: batez ere herriska zaharra (bere inguruan eraikitzen ari dira aipatu etxe berriak) eta ekialdeko industria eta merkatalguneak.

Gaztelaniaz Cordovilla idazteko joera egon bada ere, euskararako proposatzen den Cordobilla gehiago hurbiltzen da leku-izenaren jatorrira: "Kordoba txikia, besterik gabe; Erdi Aroan hiri ezagunetako izenekin herrixkak bataiatzeko modaren barruan koka liteke. Hala ere, oraindik XVII. mendean euskaldunek herri honi Kordoba, aurrizki txikigarririk gabe deitzen zioten eta 1602ko Mutiloabeitiko dokumentazioan Cordoba bidea toponimoa jasotzen da.[3].

Batzuetan euskaraz Kordobilla[4] edo Kordobila[5] aldaerak ere erabili izan dira.

Herri zaharra mendebaldean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Herriska zaharra Elortz eta Sadar ibaien arroen artean dagoen muino batean dago. Historian zehar beti oso biztanle eta etxe gutxi izan ditu eta 1910ean 60 biztanle eskas zituen. Done Kosme eta Damian eliza da eraikin zaharren artean geratzen den bakanetakoa; Herriska honetan dorre bat nabaritzen bada, Erreleku jatetxearena da; la Rosa konteen jauregiko aztarnen gainean eraikitako tamaina handiko jatetxea da. Denbora luzez etxe oso gutxi izan dituen herriko gune zaharraren inguruan azken urteetan urbanizazio berriak eraikitzeari ekin zaio eta elizatxoa egun etxe berriz inguratuta dago.

Herriaren hegoaldetik PA-30 (Iruñeko saihesbidea) pasatzen da.

N-121 errepidearen inguruan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Iruñeko auzo batzuekin (Sadar, Arrosadia) erabat uztartuta "Kordobilako Bentak" deitu izan den zonaldean Kordobilako industrialdea eratuz joan zen: lehen fasea 1970eko hamarkadan garatu zen batez ere[11] eta egun errepidearen bi aldeetara zabalduta dago. Aipatzeko moduko lekuak:
    • Bihotz Sakratua parrokia, 1970ean sortua[12]. Herri zaharrean zegoen elizaren funtzioak ordezkatzen zituena eta Iruñeko Sadar alderako ere ezarri zutena.
    • Diario de Navarra egunkariaren egoitza; horregatik sarritan "Kordobilako kazeta" deitua[13].
    • Centro Infanta Elena nagusientzako egoitza[14].
  • Iruñerrirako Suhiltzaile Parke Zentrala 2009ko apirilean inauguratu zen[15].
  • Ardatz berean hegoalderantz eta Zaragozarako errepide nagusiaren ekialdean Morea merkataritza-gunea dago; 1990eko hamarkadatik aurrera eraikia.

Aztarna arkeologiko holozenikoak aurkitu ziren Sadar ibairen ondoan[16].

Iberiar Penintsulako Gerra izenekoaren barruan, 1812ko abenduaren 9an frantses tropek 34 lagun fusilatu zituzten bertan; Zaragozarako errepideko 3. kilometroan Nafarroako Foru Aldundiak oroitarria jarri zuen[17].

2009ko apirilaren 25ean Yamiled Giraldo Zubietako auzokidea Kordobilan hil zuten, hildakoak ustez prostituzio sare bat salatu zuelako[18].

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun suertatzen ari den hazkuntza baino lehen biztanleria oso eskasa izan du: 46 biztanle 1858an, 107 1920an, 27 1950ean[19].

Kordobilako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2012
200 228 230 217 228 217 238 254 496

Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:

Gainera, La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Sakontzeko, irakurri: «Morea (merkataritza-gunea)»

2000. urtean eraikitzen hasi eta 2002ko urriaren 16an Morea Merkataritza Gunea inauguratua zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Onomastikaren Datutegia. Cordovilla
  2. Urbanismo y Parroquias en Pamplona y Comarca[Betiko hautsitako esteka], Jesus Ekiza; ikus 17.or. Galarren kontzeju bihurtu den azkena.
  3. Mikel Belasko, Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra, Pamiela, Iruñea, 1999.
  4. Leku-izen zerrenda bat.
  5. Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas[Betiko hautsitako esteka], ik. 28.or.
  6. Euskaraz horrela deitua Foru Gobernuaren webgunean.
  7. Berria navactiva.comen[Betiko hautsitako esteka].
  8. Promozio bat.
  9. Ika-mika[Betiko hautsitako esteka] Nabarreria.comen.
  10. Galarreko Udalaren kontrako jarrera irakurgai; argazkian agertzen den goi-ordokian Cordobillako etxe eraiki berriak ikusten dira.
  11. Iturria: Iruñerriko metropolizazio prozesuari buruzko txostena, Iruñerriko AHTren Aurkako Asanblada, 2006.
  12. Inaugurazioaren berri..
  13. Esapidearen aipamen bat blog honetan.
  14. Egoitzaren fitxa Foru Gobernuaren webgunean.
  15. Inaugurazioa soitun.
  16. El poblamiento holocénico y su medio en las cuencas prepirenaicas de Pamplona y Aoiz-Lumbier; ikus 12.or. eta beste.
  17. Iturria: La Cendea de Galar, Udalaren liburuska.
  18. Susmagarrien atxiloketa[Betiko hautsitako esteka] Berrian.
  19. Recorridos por Navarra, Nafarroako Kutxa eta Diario de Navarra, 1992.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Galar Zendea
Kontzejuak: ArlegiKordobilaEspartzaEzkirotzGalarGetzeOlatz NagusiaSubitza

Etxaldea: Barbatain