Jakintza-arloa: Kazetaritza
Euskararen presentzia gaur egungo
prentsa elebidun abertzalean
Egilea:
AITOR ZUBEROGOITIA ESPILLA
Urtea:
2003
Zuzendaria:
TXEMA RAMÍREZ DE LA PISCINA
Unibertsitatea:
UPV-EHU
ISBN:
978-84-8438-118-1
Hitzaurrea
Aldagai berriak, betiko desafioa
Ia bost urte igaro dira dagoeneko Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien
Fakultatean doktorego-tesia irakurri nuenetik. Bizitza kasualitate bitxiz josirik
baitago, kinka berezian irakurri nuen euskarazko komunikazio-esparrua trinkotu
beharra agerian uzten duen ikerlan hau: 2003ko martxoan, Euskaldunon
Egunkaria indarrez zarratu berritan. Ez da, beraz, denbora askorik pasatu
ordutik hona, baina, abiada zoroak baitaroa gaur egungo mundua, aldagai berri
bezain esanguratsuak ditugu egun euskarazko komunikazio-esparru horretan
(tesia irakurtzen duenak antzemango dio, dena dela, aldagaion zantzuak suma
zitezkeela lan hau idatzi zenean ere): EAE eta Nafarroako tokiko telebista
digitalen araupetze-prozesuak, digitalizazioaren arribatzea bera gainerako
esparru guztietara, euskarazko tokiko telebistak sustatze aldera eraturiko
Tokiko eta Hamaika taldeen sorrera, Hitza eskualde-egunkarien hedapena,
Topagunean federaturiko hedabideen proiektu berriak (orainkariak edota
multimedia egitasmoak, berbarako), ohiko prentsak bizi duen krisia eta
Interneten bizkortze geldiezina…
Aldagai berriak, beraz, duela lauzpabost urtekoekin alderatuta, baina, funtsean,
tesi honek hizpide dituen desafioek bere horretan diraute (eskerrak eman gura
dizkiot, bidenabar, UEUri, tesiari bigarren bizialdi hau emateagatik):
a) euskarazko komunikazio-esparrua trinkotu eta beronen zentraltasuna
areagotu beharra (ezinbesteko kontua berau mundua txoko eta
txokoa mundu bihurtu zaizkigun garai global/birtualotan erabat
diluituko ez bagara), hizkuntzaren joan-etorri askea bermatze aldera
b) hizkuntza bistaratu eta hizkuntza horretan bizi direnek sortutako
mundu erreferentzial propio aberatsa hedatu, unibertso globalean
leku duina bilatzeko eta komunikazio-eskaintza partikular eta
interesgarria egiteko realeuskaldun guztiei.
Desafioek bere horretan diraute, bai, eta hizkuntza gutxituek aurrerantzean ere
ez dute bide errazik izango (gezurra dio besterik dioenak); ez da ordea hileta
jotzeko ordua, mehatxuekin batera aukera berriak ere hor baitira. Aukera horiek
identifikatzerakoan lagungarri izatea da tesi honen xedeetarik bat; bestea, orain
arteko hautu desegokiez hausnartzeko gonbidapena egitea. Eta, horrez gain,
ikerlan berrien ernamuin ere bihurtuko balitz, orduan eta hobeto, ikerketa baita
mundu konplexu honetan aurrera egiteko giltza.
Eskoriatza, 2007ko azaroa
En definitiva, o bilingüismo harmónico
é lanzar ao aire unha moeda de dúas caras
para que caia de canto
(Ferrolgo Artabria fundazioaren esku-orri batean irakurria)
Esker-ematea
Jose Luis Aizpuru Pepe, Gexan Alfaro Lantziri, Iñaki Altuna, Iñaki Aranbarri,
Luis Alberto Aranberri Amatiño, Aitor Arandia, Aitor Arozena, Mikel Asurmendi,
Mikel Atxaga, Oscar Bañuelos, Josi Basterretxea, Jojo Bidart, Eneko Bidegain, Jakes
Bortairu, Ximun Carrere, Jean Louis Davant, Janbattitt Dirassar, Jose Ramon
Etxebarria, Antton Etxeberri, Jean Noel Etxeberri Txetx, Lucien Etxezaharreta, Gotzon
Garate, Elixabete Garmendia, Xalbador Garmendia, Hur Gorostiaga, Arño Hegiaphal,
Juanma Idoiaga, Jean Michel Galant, Ximun Haran, Agus Hernan, Xan Koskarat, Iñaki
Larrañaga, Maite Lephaille, Ritxi Lizartza, Maritxu Lopepe, Emilio Lopez Adan,
Hartzea Lopez Arana, Larraitz Mendizabal, Jon Mimentza, Menane Oxandabaratz,
Manex Pagola, Txomin Peillen, Cristina Rodrigues, Joxe Rojas, Herve Thepault, Jose
Maria Sanchez Carrion Txepetx, Xabier Sanchez Erauskin, Allande Sokarros, Bixente
Vrignon, Iñaki Zabaleta, Pedro Zuberogoitia, Argia, Herria Eginez eta Laborari
aldizkariak, Euskaldunon Egunkariako zuzentzaileak, Txalaparta argitaletxea, Baionako
Euskal Museoko liburutegiko arduraduna, Lazkaoko beneditarren liburutegiko
arduraduna eta Baionako eta Bilboko udal liburutegietako, Bizkaiko Foru Aldundiaren
liburutegiko eta Euskaltzaindiaren Azkue liburutegiko beharginak. Horrez gain (last but
not least), eskerrak, bereziki, Craig Gallacher-i, bere laguntza barik lan hau ez
baitzatekeen posible.
1
3
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
AURKIBIDEA
6
I.- ATARIKOA
I.1.- Aurrekariak eta gaiaren egungo egoera:
6
I.2.- Helburuak, hipotesia, ikerketaren unibertsoa eta metodologia:
9
17
II.- BIDEAK, ESTRATAK, BIDEZIDORRAK
17
II.1.- Esparru elebidunetan zer gertatzen den
II.1.1.-
Esparru
elebidunak:
ezinbesteko
hizkuntzaren
eta
17
hizkuntza baztergarriaren eremuak
28
II.1.1.1.- Elebitasuna: mito baten iruzurra
II.1.1.2.- Diglosia: kontzeptu bat eta haren interpretazio
desberdinak
30
II.1.2.- Hizkuntzen ordezkatze-prozesuak: argi-ilunak
41
II.1.3.- Hizkuntzen ordezkatze-prozesuen giltzarria: esparru
44
sinbolikoa suntsitzea
II.2.- Hizkuntzen ikaskuntza/transmisio prozesuen nondik norakoak:
motibazioa-ezagutza-erabilera
zirkuitua
eta
zirkuitu
hori
blokeatzearen
54
ondorioak
II.2.1- Zer da motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua?
54
II.2.2.- Motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua zelan blokea
65
daitekeen: tapoiak
II.2.3.- Praktika elebidun diglosikoen arriskuak (Egin, Deia,
Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du Pays Basque)
67
II. 2.3.1.- Hedabide diglosikoek euskaldun berriekiko bete
dezaketen tapoi-funtzioa
1
69
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
II.2.3.2.-
Hedabide
diglosikoek
euskaldun
71
alfabetatubakoekiko bete dezaketen tapoi-funtzioa
II.3.- Funtzio guztiez hornituriko zirkuitua ala planteamendu diglosikoa
76
euskararentzat?
83
II.4.- Desereduak
84
II.4.1.- Deia: erdara unibertso, euskara azpikategoria
II.4.2.-
Ardatza, Consumer:
mamia
erdaraz,
ogi-papurrak
86
euskaraz
II.4.3.- Beste deseredu batzuk eta desereduon ifrentzua
89
II.5.- Hizkuntza-komunitateen premiei egokitutako hedabideak: hedabide
autozentratuen
eredua
(euskarazko
komunikazio-esparru
autozentratua
96
helburu)
II.5.1.- Nahikotasun-maila erdietsi guran: funtzio aglutinatzailea +
111
izateko borondatea
III.- EUSKAL KAZETARITZAREN URTEA ETA EUSKAL PRENTSARI BURUZKO
128
EZTABAIDA
III.1.- 1976: mendea betetzear zen euskal kazetaritzaren urtea
128
III.2- Anaitasuna, Goiz-Argi, Zeruko Argia: artean sendotzeke zegoen
Hegoaldeko euskal prentsaren ikur nagusi
143
III.3.- 1976. Hegoaldeko euskal prentsa bidegurutzean: elebitasuna ala
164
autobaieztapena
III.4.- El Díaren aldeko hautua, 1976ko eztabaidaren aurrerapen
184
III.5.- Kontzeptuak zehazte aldera: euskal prentsa, prentsa elebiduna,
198
euskal prentsa autozentratua
2
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
IV.-
HEGOALDEKO
KAZETA
ELEBIDUNEN
SORRERA
ETA
HAIEN
209
HELBURUAK
IV.1.-
Euskal
Herria
1970eko
hamarraldian:
hurbilketa
213
soziolinguistikoa
IV.2.- Elebidun autoizendaturiko aldizkarien sorrera-fenomenoa Hego
227
Euskal Herrian
IV.2.1.- Punto y Hora: euskararekin zer egin asmatu ezinda 235
IV.2.2.- Garaia: euskaltzaleek euskara bazter utzirik egina
237
IV.2.3.- Berriak: %30 euskaraz eman nahirik
239
IV.2.4.- Euzkadi: euskarari buruzko irizpide jakinik ez
241
IV.2.5.- Ere: Hego Euskal Herrian 70eko hamarraldian sorturiko
azken astekari elebidun diglosikoa
244
IV.3.- Deia eta Eginen sorrera eta hasierako asmoak
245
IV.4.- Hegoaldeko euskal prentsaren itolarria 1970eko hamarkada
264
amaieran
V.- ENBATAREN BILAKAERA BERE SORRERATIK 1975ERA ARTE
V.1.- Enbataren sorrera-aurreko urteak
271
271
V.2.- Enbata: Ipar Euskal Herriko estreinako kazeta elebidun
287
abertzalea
V.2.1.- Embatatik Enbatara eta Itsasuko Aberri Egunera
287
artekoak
V.2.2.- Itsasutik hauteskunde-garaira
300
V.3.- 1970eko hamarraldi hasiera Ipar Euskal Herrian: kazeta elebidunen
aldeko apustua nagusi euskara hutsezkoen kaltetan
3
303
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
V.3.1.- 1970eko hamarraldi hasierako kazeta-ugaritasuna Ipar
303
Euskal Herrian
V.3.2.- Enbata: debekutik berriz ere eredu elebidun diglosikoa
321
hobestera
VI.- IPAR EUSKAL HERRIKO EUSKARAZKO IRRATIEN ETA KAZETA
ELEBIDUN DIGLOSIKOEN SORRERA 1980KO HAMARRALDIAN
330
VI.1.- Perspektiba orokorra
330
VI.2.- Eredu autozentratu baten sorrera: euskal irratiak
339
VI.2.1.- Radio Adour Navarre eta Gure Irratia: eredu bi,
340
bide bi
VI.2.2.- Irulegiko Irratia
363
VI.2.3.- Xiberoko Botza
370
VI.3.- Eredu diglosikoaren berloratzea 1980ko hamarraldian Ipar Euskal
Herriko prentsa abertzalean: Egia, Herriz Herri, Ager, Abil, Laborari, Ateka,
379
Ekaitza, Patxaran eta Har Hitza!
VI.4.- Gaur egungo talaiatik begira
411
VI.4.1.- Komunikazio-esparru elebidun diglosikoa ala euskara
423
hutsezkoa?
VII.- GARA ETA LE JOURNAL DU PAYS BASQUEREN SORRERA ETA EUREN
428
ASMOAK
VII.1.- Gararen jaiotza eta hasierako planteamenduak
428
VII.1.1.- Euskal Herria XXI. mendearen atarian: argazki
440
soziolinguistikoa
4
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
VII.2.- Le Journal du Pays Basqueren jaiotza eta hasierako
450
planteamenduak
VII.2.1.- Ipar Euskal Herria XXI. mendearen atarian: hurbilketa
450
demografikoa
VII.2.2.-
Euskara
Ipar
Euskal
Herrian
XXI.
mendearen
452
atarian
VII.2.3.- Euskara Ipar Euskal Herriko hedabideetan XXI. mende
459
hasieran
VII.2.4.- Le Journal du Pays Basque egunkariaren eredua
469
VII.3.- Euskarazko kazetak indartzea, baldintza objektiboak hobetzeko
481
bide bakar
489
VIII.- HIPOTESIAREN EGIAZTAPENA: GURE IKERKETA
VIII.1.- Deia eta Eginen 1978-1998 bitarteko laginaren azterketa
VIII.2.-
Enbata
eta
Ekaitzaren
1986-2001
bitarteko
489
laginaren
498
azterketa
VIII.3.- Gara eta Le Journal du Pays Basqueren 2001-2002 bitarteko
508
laginaren azterketa
IX.- EMAITZEN IRAKURKETA ETA ONDORIOAK
515
IX.1.- Autozentramendua eta elkarlana lagun, aro berri baten
525
atarian?
IX.2.- Globalizazio garaiotarako desafio nagusia: pertsona eleanitzak
533
euskara giltzarri den gizartean
X.- HURRENGO LANETARAKO IRADOKIZUNAK
541
XI.- BIBLIOGRAFIA
543
5
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
I.- ATARIKOA
Ikerlan honen bitartez euskarak Euskal Herriko gaur egungo prentsa abertzale
elebidunean daukan presentzia ikertu gura dugu, prentsa-mota horrek euskararen
garapen kuantitatibo zein kualitatiboan duen eragina aztertzeko. Horretarako sei kazeta
hautatu ditugu, hiru Hegoaldekoak eta hiru Iparraldekoak: Egin, Deia, Enbata, Ekaitza,
Gara eta Le Journal du Pays Basque, hurrenez hurren.
I.1.- Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera
Hara zer idatzi zuen Joseba Agirreazkuenagak 1980ko hamarraldi amaieran
(1989: 95):
“Ez dugu oraindik orain ezagutzen zehatz-mehatz euskal prentsari buruzko
azterketarik, prentsaren iraganbideaz bereziki, zientziaren abiapuntu sistematikoetan
oinarriturik; ez da ez gure asmoa arazoaren gunea arakatzea ez eta ahitzea. Beraz egiteke
jarraituko da neurri batetan eta ondoko urteetan seguru asko baten batzuek helduko
diotelakoan gaude.”
Agirreazkuenagak berbok idatzi eta hurrengo urteetan baten batzuek heldu
zioten, bai, ikergaiari. Dena dela, 1996an kezka beretsua agertu zuen Jon Sarasuak.1
Izan ere, ez dira asko euskaraz idatziriko prentsari buruzko lanak. Horietako batzuk lan
eskergak izanik ere, Espainiako trantsizio-garairaino iristen dira gehien jota. Hori dugu,
esate baterako, Adolfo Ruiz de Gaunaren doktorego-tesiaren kasua; Ruiz de Gaunak
1975era arteko Euskal Herriko argitalpenak (ez euskarazkoak soilik, euskal herritarrek
eginiko denak baizik) ikertu zituen Catálogo de publicaciones periódicas vascas (siglos
1
Jon Sarasua, 1996a: 11: “Euskarazko kazetaritzaren ingurune soziolinguistiko eta linguistikoengatik,
hainbat arazo eta berezitasun ditu euskarazko kazetari hizkerak. Arazo horien gainean gabezia bat
somatzen da: gai honen inguruan daukagun ikerketa, lan eta gogoeta urria.”
6
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
XIX y XX) ikerlanean (1991); katalogazio-lana da berea, eta orotara 2.200 aldizkako
agerkari bilduak ditu bertan, 1803an hasi (Gazeta de comercio, literatura y política de
Bayona de Francia-ren erreseina eginez) eta 1975era arte (Francoren heriotzaren ostean
Hego Euskal Herrian abiatu zen arora arte, alegia).
Aldizkari bakoitzari eginiko fitxa du oinarri katalogoak. Fitxa bakoitzak, berriz,
bederatzi datu jasotzen ditu: izenburua, azpititulua, edizio-datak (argitaraturiko lehen
eta azken zenbakienak), maiztasuna, karakterizazioa (politikoa, erlijiosoa, kulturala...),
lotura politiko-sindikala (baldin eta halakorik baleuka), baliaturiko hizkuntza(k),
oharrak (sortzaile / zuzendari / jabe / idazle / editore / argitaratzaileei buruzko datuak,
desagerketaren arrazoiak, berrargitalpenak, finantzabideak...) eta kokapena (non aurki
daitekeen gaur egun aldizkari bakoitza eta zenbat ale -eta zein urtetakoak- dauden
eskuragai).
Javier Diaz Nocik, berriz, euskarazko estreinako kazeten eta hastapen-garaien
gorabeherak argitu ditu Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939) izeneko
doktorego-tesian (1995). Nolanahi dela, Espainiako gerraostean amaitzen da ikerketa
hori. Ezin uka, hala ere, badirela azken urteotako euskarazko prentsa aztertu duten
lanak; hor ditugu, esate baterako, Jesus Mari Zalakain, Jon Sarasua, Asier Aranguren
eta Idoia Camachoren doktorego-tesiak (Euskal prentsa herri-proiektua da, Bi begiratu
euskarazko kazetari hizkerari, Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian eta
Herri aldizkarien funtzioa euskara normaltzeko prozesuan (1989-1999), hurrenez
hurren).
Zalakainek (1993), Euskaldunon Egunkariaren protohistoria aztertua du batez
ere, euskarazko egunerokoa ateratzen hasi zen garaiko eztabaidei aparteko arreta
eskainita; horrez gain, 1930eko hamarkada hasieran zein 1976an euskal prentsan izan
ziren eztabaidei (euskara hutsezko kazetagintzari eutsi behar ote zitzaion ala bide
7
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
elebiduna hobetsi behar ote zen) eta eztabaida horien ondorioei ere erreparatu die.
Sarasuak (1996a), aldiz, euskarazko kazeta desberdinak baino gehiago, haietan ageri
den euskara eta kazetari-hizkera bera izan ditu gogoetagai, horretarako, besteak beste,
lau euskal kazetatan hustuketa-lana burututa. Asier Arangurenek (1999), berriz,
euskarazko komunikabide lokalen indize zehatza taxutzeaz gain, haien indargune eta
ahulezia-puntuak seinalatu eta etorkizunean jorratu behar lituzketen ildoak proposatu
ditu. Idoia Camachok (2002), azkenik, 1990eko hamarraldiko Euskal Autonomi
Erkidegoko euskarazko herri-aldizkariak ikertu ditu, euskara normaltzeko prozesuan
izan duten eragina aztertzeaz batera.
Kontuak kontu, Ruiz de Gaunak ez bezala, bost ikertzaile horiek batez ere
euskara hutsez jardun duen/diharduen prentsa dute hizpide (Diaz Nocik elebiduna ere
aztertu du, baina, esan bezala, 1939an planto eginda). Guk dakigula, ordea, inor gutxik
aztertu du modu sistematikoan Euskal Herriko egunkari eta astekari abertzale elebidun
garaikideetan euskarak duen presentzia; egin diren ikerketa xume eta bakanak, gainera,
Ipar Euskal Herriko kazeta elebidunak aintzat hartu gabe egin dira ia beti.
Bada ordea salbuespenik, eta gero eta gehiago dira gainera, zorionez; hor dugu,
batetik, EHU-UPVk Gorka Palazioren ekimenez argitara emaniko Hedabideetako
euskara lana (1994); haatik, lan hori, azterketa sistematikoa baino, zenbait autoreren
iritziez osaturiko artikulu-bilduma da. Ezin ahaztu, era berean, Txema Ramirez de la
Piscinaren Kazetari-lana Euskal Herrian (1998), euskaraz diharduten kazetarientzako
eskuliburua; estiloaz, iturriez, generoez eta kazetagintza espezializatuaz dihardu, beti
ere Euskal Herrian euskaraz idatzitako kazetak ardatz hartuta; dena dela, Ramirez de la
Piscinaren liburuak zeharka baino ez du aztertzen 1970, 1980 eta 1990eko
hamarkadetan Ipar zein Hego Euskal Herrian izaniko egunkari/aldizkari elebidun
abertzaleen loratzea eta haietan euskarak zeukan/daukan presentzia eta bilakaera, ez
8
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
baita hori bere lanaren helburua. Gauza bera esan dezakegu Jose Ignacio Armentia, Jose
Maria Caminos eta Gorka Palazioren Kazetaritzaren hasi-masiak (2000) lanaz: horrek
ere, kazetaritza-ikasleentzako eskuliburua izaki, zeharka baino ez du aipatzen Euskal
Herriko prentsa elebidunaren sorrera eta bertan euskarak daukan presentzia.
Hor dugu, azkenik, guri interesatzen zaigun ikuspegiari dagokionez behinik
behin, orain arteko lanik osatuena: Nor ikertaldearen Hedabideak eta Euskal Herria
liburua (2000). Bertan, Euskal Herriko hedabide nagusienen enpresa-egitura eta
hedapena aztertzeaz gain, haiek eskainitako Euskal Herriaren errepresentazio
mediatikoa zelakoa den ikertu dute egileek, eta baita, Jose Inazio Basterretxeak
buruturiko azterketa batean (“Hedabideak eta hizkuntza: erdaren aldeko erreprodukzio
mediatikoa”) euskarak hedabideotan duen presentzia jorratu ere.
Haatik, oro har argazki sinkronikoa da Nor taldearena, memento jakin bati
dagokion robot-erretratua. Guri, ordea, ikuspegi diakronikoa ere interesatzen zaigu;
alegia, 1976an Zeruko Argiak Euskal Kazetaritzaren Urtea aldarrikatu ostean, euskara
hutsezko kazetagintzaren hautua egin ordez kazetagintza elebiduna hobetsi zutenek
euskarari (kualitatiboki zein kuantitatiboki) zer eskaini dioten ikertu gura dugula,
oraindik inork ez duelako lan hori bere gain hartu. Hutsune horretaz jabetuta, tesi
honekin berau betetzea da gure asmoa.
I.2.- Helburuak, hipotesia, ikerketaren unibertsoa eta metodologia
Arestian esandako moduan, gure helburu nagusia aski zehatza da: euskarak
Euskal Herriko egunkari eta astekari elebidun abertzale esanguratsuenetan daukan
presentzia aztertzea. Azterketa horren bidez zera ikertu gura dugu: ea prentsa-mota
9
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
horren jardunak zelako eragina duen euskararen garapen kuantitatibo zein kualitatiboan.
Aipatu sei kazeta horien urteotako praktika zein bilakaera ikertuko ditugu horretarako.
Hori da hain zuzen ere gure kezka,2 eta azterketa egitera ere hipotesi horrek
bultzatu gaitu: alegia, prentsa elebiduna aho biko ezpata izan daitekeela, euskararen
gutxieneko presentzia ziurtatzen duen arren, batetik haren garapen kuantitatiboa
eragozten duelako, eta bestetik, kualitatiboki ere, euskara gai jakin batzuk jorratzera
kondenatzeaz gain, hizkuntza horren ahalbide guztiak garatzea oztopatzen duelako.
Aipatu hedabideen jarduna (batzuena mende laurden pasatxokoa honezkero) horren isla
delakoan gaude.
Horrez gain, beste uste/susmo bat ere badugu: prentsa elebidun diglosikoak ez
diola ahalbidetzen hizkuntza-komunitate gutxituari beharrezko dituen funtzio guztiak
(informazioaz jabetzea eta hura deskodetzea, kasu honetan) jatorrizko hizkuntzan modu
egokian asetzea, eredu horretan hizkuntza gutxitua hankamotz geratzen baita, beti
hizkuntza inbaditzailearen menpe, haren makuluaren eta haren gidaritzaren beharrean.3
Arrisku nagusi bi dakuskigu, horri gagozkiola:
1.- Eremu elebidunetan gertatu ohi dena gertatzen dela prentsa elebidunean ere:
hau da, bi hizkuntzetako bat beti soberatzen dela edo, gutxien-gutxienean,
testimonialtasunera, bazter-albisteetara kondenatuta dagoela, eta horrela ezin duela
zentralitate propiorik ezarri eta ezta osasuntsu birsortu ere. Horren guztiaren ondorioz,
hizkuntza horrek ezin du edozein mintzairak, biziko bada, ezinbesteko duen esparru
sinbolikoa ganoraz nuklearizatu, eta, ondorioz, gainbeheran abiatzen da.
2
Gurea ez ezik, beste batzuena ere bai. Hara, adibidez, zer zioen Jon Sarasuak bere doktorego-tesian
(1996a: 108): “Euskarazko kazetaritzaren zati handi batek funtzio lagungarria izan du nagusiki erdaraz
argitaratzen ziren agerkarietan, bigarren mailako edukiak landuz askotan.”
3
Inbaditzaile terminoa darabilgu, Jose Maria Sanchez Carrionen esparruen teoriari jarraiki, hizkuntza
batek bestearen esparruak inbaditzen dituela uste baitugu. Hala ere, hizkuntza menperatzailea / hizkuntza
menperatua terminoak ere erabil genitzakeen, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Azterketarako Lantaldeak bere
garaian proposatutako moduan (1983: 66): “Gizarte jakin batetan bi hizkuntza daudenean, bere hiztunen
artean beste hizkuntza mintzatzeko gai diren gizabanako-portzentaia txikiena duena menperatzailea dela
esaten da eta beste hizkuntza menperatua.”
10
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
2.- Jose Maria Sanchez Carrion Txepetxek frogatu bezala (1991: 33-71),
motibazioa-ezagutza-erabilera / erabilera-ezagutza-motibazioa bi norabideko zirkuitua
dago hizkuntzen ikaskuntza/transmisio prozesuen oinarrian. Haatik, prentsa elebidun
diglosikoak zirkuitu horretan tapoi-funtzioa egiten duela uste dugu, motibazio- eta
erabilera-defizitak ahalbidetuta zirkuituan zehar butxadura nabarmenak eragiten
dituelako.
Hortaz, prentsa-mota horrek euskarari hedabideetan bere zentralitatea ezartzea
eragozten diola ikusirik, euskal hizkuntza-komunitateari hautu garrantzitsua egiteko
garaia ailegatu zaiola uste dugu: bere komunikazio-premiak asetzea ahalbidetuko lukeen
euskara hutsezko hedabide autozentratuen eredua urratu eta beronen alde apustu sendoa
egiteko garaia, hain zuzen ere. Izan ere, hedabideek aparteko garrantzia baitaukate
hizkuntza gutxituen normalizazio-prozesuetan. Hara zer dioen Xavier Vilhar Trilho-k
(1986: 54) horri buruz:
“Hoje, a sorte das línguas minorizadas joga-se na sua presença nos meios de
comunicaçom, por isso nom é cassualidade que seja precismente neste ámbito onde mais
retrasada está a sua implantaçom. Em consequencia, onde há que aumentar mais a
presença do galego é no conjunto de vida pública, no maior número de ocasions de
ámbito social e nos meios de comunicaçom (...)”
Beste faktore batzuen garrantzia (lan-mundua, hezkuntza edota aisialdia, esate
baterako) gutxietsi barik, beraz, igar-igarrian dago hedabideek berebiziko garrantzia
daukatela hizkuntza gutxituen susperraldi/gainbeheretan. Horregatik hain zuzen,
euskara osasuntsu biziko bada, ezinbesteko deritzogu euskara hutsezko komunikazioesparru autozentratua eratzeari. Lan honen bitartez hipotesi hori frogatzea dagokigu
orain.
Prentsa elebidunari berez unibertso zabalegia iritzita, gaia gehiago mugatze
aldera, prentsa elebidun abertzalea hautatu dugu; bigarren mugatze-saio bat ere egin
dugu, sei kazeta zehatz aukeratuta (Egin, Deia, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du
11
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Pays Basque). Deia, Egin eta azken horren oinordeko den Gara, Hego Euskal Herrian
izan diren/diren egunkari elebidun abertzale garaikide ageriko bakarrak direlako;4 Le
Journal du Pays Basque, etiketa politikoengandik ihesi dabilen egunkaria izanagatik,
haren praktika abertzalea dela deritzogulako (hori, dena den, VII.2.2 atalean arrazoituko
dugu patxada gehiagoz). Enbata eta Ekaitza, azkenik, Ipar Euskal Herriko astekari
elebidun abertzale bakarrak direlako.5
Ikerturiko aldiari dagokionez, lan honek bi mugarri nagusi ditu:7 batetik, 1975.
urtea, 1975ean aro politiko berria abiatu zelako Hego Euskal Herrian. Horrek prentsa4
Ageriko idatzi dugu, baita apropos hautatu ere berba hori, bada-eta Hego Euskal Herrian abertzale
etiketaren muga-mugan dagoen beste egunkari bat: El Periódico de Álava. Bertako zuzendariorde Oscar
Bañuelosek adierazi digunez (komunikazio pertsonala, 2002), 1996 hondarrean sorturiko egunkari txiki
horrek (2.000 ale pasatxo saltzen zituen zenbaki bakoitzeko 2002 hasieran) Araba du eragin-eremu ia
bakar; horrez gain, oso modu herabean ageri da abertzaletasuna egunkarian. Ez dago, berbarako, “Euskal
Herria”, “Euskadi” edo antzeko atalik; “Hoy Álava” saila daukate izar modura, gainerako sailetan
(“Economía”, “Política”, “Cultura”...) EAEko (batez ere, gutxitan azaldu ohi baitira Nafarroako berriak,
eta are gutxiagotan Ipar Euskal Herrikoak), Espainiako edota nazioarteko albisteak ere agertu ohi direla.
Ezin esan, beraz, euskal hizkuntza-komunitatea hartzen duenik erreferentzi nagusitzat; hizkuntza-hautuan
bertan ere islatzen da hori, egunero albiste bat edo bi baizik ez baitute euskaraz kaleratzen (eta batzuetan
eurak ere ez; egin kontu hogeitazak laguneko lantaldean lau kazetari baino ez direla euskaraz idazteko
gai). Era berean, euskarari buruzko berriak “Sociedad y cultura” atalean atera ohi dituzte, lengua vasca
epigrafepean (euskara, beraz, unibertso erabat erdaldunaren azpiatal baten azpikategoria da). Hori guztiori
dela-eta, egunkari hori gure ikerketatik at uztea erabaki dugu. Gure ikerketatik at geratu da, halaber,
Diario de Noticias nafar egunkaria (zeinak, bidenabar esanda, El Periódico de Álavarekin kidetasun bat
baino gehiago daukan: 2002an behintzat, izen komunak ikus daitezke bataren zein bestearen
administrazio-kontseiluetan eta, horrez gain, egunkari nafarreko zuzendari Pablo Muñoz egunkari
arabarreko zuzendari Iñigo Muñozen osaba dugu). Izan ere, Diario de Noticiasek zenbait aferaren
inguruan joera euskaltzalea erakutsi duen arren, haren praktika ez baita egunkari abertzale etiketapean
sartzeko modukoa. Horren erakusgarri, adibidez, haren sailen banaketa, “Navarra” sailetik “España”
sailera jauzi egiten baitu, tarteko zubirik gabe. Esan dezagun, azkenik, ez dugula garai bateko Gaur
Express ere (zeina EA alderditik aski gertu baitzegoen) aintzat hartu, bizitza laburregia izan zuela iritzita
(1989-IV-9an sortu eta urte bereko azaroaren hirugarrenean desagertu zen, 208 zenbaki atera eta gero).
Nolanahi dela, egunkari horrek euskararekiko zeukan politika gaur egun Deiak daukanaren antzera
batekoa zen: egunero orrialde bat euskaraz (Euskaraz izeneko azpisaila, gero Euskadi/Bertan modura
berbataiatuko zutena) eta igandeetan zortzi orrialdeko kultur gehigarri bat, euskaraz baita. Gainerako
guztia, gaztelaniaz.
5
Izan dira gehiago ere, aurrerago ikusiko dugun moduan, baina haietako gehienek ez zuten askorik iraun.
ELB baserritar sindikatuak 1982az geroztik kaleratzen duen Laborari aldizkaria, konparazio baterako,
abertzale-joerako jendeak argitaratzen du, baina, aldizkariaren kudeatzaileek beraiek argitu digutenez
(komunikazio pertsonala, 2001), ez dute prentsa abertzale gisa definitzen astekari hori. Hor da, era
berean, garai batean Iparraldeko EAJren kazeta izaniko Ager, baina ezin dugu prentsa elebiduntzat har,
egun frantses hutsez kaleratzen dutelako; eta hor da, azkenik, 1996az geroztik EAJren Ipar Buru
Batzarraren (IBB) kazeta ofizial den Lema; haatik, IBBko Aitor Arandiak berretsi digunez (komunikazio
pertsonala, 2001) kazeta hori praktikan kasik alderdikideen artean baino ez dute banatzen, eta,
maiztasunari gagozkiola, hilabetekaria da; edozelan ere, Ipar Euskal Herrian (izan) diren beste kazeta
elebidun abertzale esanguratsu batzuen kontuak V.3, VI.3 eta VI.4 ataletan jorratuko ditugu.
12
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
jardunean ere eragin zuzena izan zuen. Egin kontu: Hegoaldean bertan, urtebete
geroago, Zeruko Argiak 1976a Euskal Kazetaritzaren Urtea izendatu eta euskara
hutsezko prentsaren aldeko apustua berretsi zuen bitartean (Anaitasuna hamaboskariak
ere apustu horri eusten ziola),8 beste batzuek kazetagintza elebiduna hobetsi zuten.
Horren ondorioz, hurrengo urteetan kazeta elebidun abertzaleen loratze itzela izan zen
Hego Euskal Herrian: 1976an bertan Punto y Hora, Berriak eta Garaia sortu ziren,
1977an Egin eta Deia, 1979an Ere...
Bigarren mugarria 1980ko hamarraldi hasieran topatu dugu, Ipar Euskal Herrian.
Izan ere, 1981ean Mitterrand Frantziako hauteskundeetan gailendu eta gero, aro berria
abiatu baitzen frantses Estatuko irratigintzan. Egoera berriari esker, 1981 eta 1982an
Iparraldean euskara hutsean (Gure Irratia) edo euskararen nagusitasunean oinarrituriko
elebitasun diglosikoan (Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza) ekin zioten lanari hiru
irratik, frantsesak arlo horretan zeukan nagusitasunari aurre eginda; garai berean, ordea,
Enbatak frantsesaren nagusitasunean oinarrituriko elebitasun diglosikoari eutsi zion, eta
bide bera jarraitu zuen Ekaitza sorberriak 1986an.9
Nola Hegoaldean hala Iparraldean, beraz, eredu bi finkatu zirela ikus daiteke.
Guk erdara nagusi duen eredu elebidun diglosikoak euskarari zer ekarri dion aztertu
gura dugu. Horretarako, bide deduktiboa hobetsi dugu lehenengo eta behin; alegia,
7
Dena den, mugarriok baino lehenagoko eta geroagoko kontuak ere ikertu ditugu, gertaeren ingurumaria
argitu eta berauen ondorioak erakuste aldera.
8
Bazen garai hartan Hego Euskal Herrian euskara hutsezko beste astekari bat ere: Goiz-Argi. Agur
astekari bizkaitarra, berriz, 1975ean desagertu zen, bertako idazle eta irakurleei Goiz-Argi sostenga
zezatela eskatu eta gero. Nolanahi dela, aurrerago ikusiko dugunez, garai hartan astekari horren eta
Zeruko Argia eta Anaitasunaren arteko harremanak aski gorabeheratsuak ziren. Azken honek ez bezala,
adibidez, Goiz-Argik ez zuen txalotu Zeruko Argiaren ekimena (1976a Euskal kazetaritzaren urte
izendatzea, alegia); beste bi aldizkariek, berriz, ez zuten begi onez ikusi Goiz-Argikoek euskarazko
egunkari bat egiteko zeukaten asmoa. Hirurak ziren, ordea, garai hartako Hegoaldeko euskal prentsaren
ikur nagusi, eta, hortaz, sasoi hartan hiru aldizkariok esan zituztenak eta izan zituzten gorabeherak ikertu
ditugu.
9
Ez dira gauza bera prentsa idatzia eta irratigintza, badakigu, baina nola Enbatak hala Ekaitzak prentsa
idatzian ere bazuten euskara hutsez ziharduen (eta egun ere badiharduen, Ipar Euskal Herriko gizartean
sendo sustraiturik jardun ere) kazeta baten erreferentea: Herria astekaria dugu gogoan hau diogunean.
Haatik, hizkuntzari gagozkiola, ez zuten haren bidea hautatu, elebitasun diglosikoarena baizik. Bide bera
hautatu zuen/du, bidenabar esanda, Ipar Euskal Herriko beste hainbat kazetak, ikerketa honen V.3, VI.3
eta VII.2 puntuetan ikusiko dugun moduan.
13
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
orokortasunaren azterketatik (batetik eremu elebidunetan eta bestetik hizkuntzen
ikaskuntza/transmisio prozesuetan gertatu ohi dena) abiatu garela lehenengo eta behin.
Hortaz, elebitasunari buruzko literatura esanguratsuena irakurri dugu lehen fase
batean. Esanguratsuena idatzi dugu, eta ez guztia, ezen Mari Jose Azurmendik 1978an
elebitasuna aztertzean zioen moduan (1978: 616)
“Horregatik beragatik da fenomeno hau, ordea, zailagoaz gainera, hain
kilikagarri. Zailtasuna, zeratik datorkio batez ere, orain arteko lan guztien ezagupena eta
informazioa ezinezkoa izatetik (I. oharrean aipatu bibliografian, 11.006 dira jadanik
errejistraturiko argitalpenak), eta erizpide objektiboz jokatu beharretik [letra etzana
geurea da].”
1978an 11.006 baziren erregistraturiko lanak, pentsa zenbateko bolumena ez ote
duen izango gaur egun elebitasunari buruzko literaturak.10 Beraz, den-dena irakurtzea
guztiz ezinezkoa izaki, arlo horretan autoritate diren autoreen (Fishman, Calvet,
Ninyoles, Aracil, Sanchez Carrion, Txillardegi, Azurmendi, Siguan...) obra batzuk
irakurri ditugu, egun indarrean diren teoria nagusiez jabetze aldera. Ahalegin horri
jarraiki, elebitasuna edo diglosia moduko kontzeptuen atzean zer gordetzen den aztertu
dugu, eta baita hizkuntzen ordezkatze-prozesuen giltzarria zein den ikertu ere. Giltzarri
hori hizkuntzen esparru sinbolikoen suntsitzea dela eta egoera elebidunetan, berauek
irauli ezik, hizkuntza gutxituen esparru sinboliko hori ezin dela taxuz nuklearizatu
ondorioztatu dugu (egoera desorekatu horietan hizkuntza gutxituek euren errealitate
espezifikoak eskatzen duen funtzio guztiez hornituriko zirkuiturik osatu ezin dutelako,
hain zuzen).
Bigarren fase batean, eta orokortasunaren azterketan murgildurik oraindik,
hizkuntzen ikaskuntza/transmisio prozesuek zelan funtzionatzen duten aztertu dugu.
Prozesu horien oinarrian motibazioa-ezagutza-erabilera/erabilera-ezagutza-motibazioa
10
Siguanek (2001: 21) gai horri buruzko bibliografiaren hazkundearen berri damaigu: “Hace cincuenta
años la bibliografía sobre bilingüismo era mínima, y así continuó ocurriendo durante bastante tiempo. A
partir de los setenta el interés por el tema aumentó hasta producirse una auténtica explosión que ha hecho
que en nuestros días la bibliografía sobre el tema sea literalmente inabarcable.” Eta hori soziolinguistika
diziplina aski berria izanik, ezen Lluis V. Aracil soziolinguistak dioenaren arabera (1987: 148), “gaur
egungo soziolinguistika (errotulua bezala) 1953 ingurukoa dugu.”
14
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
bi norabideko zirkuitua dagoela azaldu dugu, Sanchez Carrionen teoriak oinarri hartuta.
Horrez gain, praktika elebidun diglosikoek eragiten dituzten motibazio- eta erabileradefizitak
ikertu
ditugu,
defizitok
zirkuitua
blokea
(eta,
hortaz,
hizkuntzen
transmisio/ikaskuntza prozesua eten) dezaketela gaineratuta. Era berean, prentsa
elebidun diglosikoa defizit horien eragile dela ere ikusiko dugu, eta, ondorioz, baita
batzuek aldarrikatzen duten planteamendu diglosikoaren aurrean euskararentzako
funtzio guztiez hornituriko zirkuitua proposatu ere.
Azkenik, motibazioa/ezagutza/erabilera zirkuituan butxadurak sortzen dituzten
zenbait hedabide diglosikoren desereduak aztertu ondoren, hizkuntza-komunitateen
premietara egokitutako hedabideen beharra aldarrikatuko dugu, euskararentzat (biziko
bada behintzat) komunikazio-esparru autozentratuaren sorrera ezinbesteko dela
gaineratuta.
Behin orokortasuna aztertuta, maila orokor horretan (esparru elebidunetan zein
hizkuntzen ikaskuntza/transmisio prozesuetan) gertatu ohi dena esparru partikularrera
(sei kazeta horien kasu zehatzetara) lekualdatu ote daitekeen ikertu dugu. Horretarako,
sei kazeta horien sorrera-garaiak aztertu ditugu lehenengo eta behin. Landa-lanean
murgilduta jada, informazioa biltzeko zeharkako iturrietara (egunkariei eta astekariei
buruzko informazio guztia) zein iturri zuzenetara (egunkari-astekariak eurak zein
berauetako zuzendari edota hizkuntza-arduradunak) jo dugu. Iturri zuzenei dagokienez,
teknika kualitatiboak (sakoneko elkarrizketa edo focused interviews direlakoak) baliatu
ditugu batetik,11 baina, batez ere, teknika kuantitatiboagoak, hots, galdetegiak.12
11
Gisa horretako elkarrizketa luze bi izan ditugu: bata, Mikel Atxagarekin, bera izan zelako Hegoaldeko
euskal prentsan mugarri bihurtu zen 1976ko Euskal kazetaritzaren urtearen aita ponteko, eta, hortaz,
garai hartaz berbetako pertsonarik egokienetakoa delako; bestea, Jean Louis Davantekin, Iparraldeko
lehen kazeta abertzale elebiduneko (hots, Enbatako) kide izan zen heinean, pertsona aproposa delako
Iparraldeko garai hartako ingurumariaz argibideak emateko.
12
Zeruko Argian arduradun-lanetan ibilitako Mikel Atxaga berari, Anaitasunan ibilitako Jose Ramon
Etxebarriari, Goiz-Argin ibilitako Jon Mimentzari, Egineko euskara-arduradun ohi Xalbador Garmendiari,
Deiako kide ohi Luis Alberto Aranberri Amatiñori, Enbatako kide ohi Jean Louis Davanti, Gure Irratiako
Lucien Etxezaharretari, Irulegiko Irratiako Jojo Bidarti, Xiberoko Botzako Maite Lephailleri, Ekaitzako
15
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Kazeta horien sorrera-ingurumariari eta haien hasierako helburuei buruzko
informazioa jasota jada, kazetotan euskarak daukan presentzia (kuantitatiboa zein
kualitatiboa) aztertu dugu; horretarako, metodo jakin bat jarraituta, kazeten laginak
hautatu eta ikerketa-fitxa diseinatu eta gero, fitxa horrekin kazeta horien laginak ikertu
ditugu.
Segidan, aukeraturiko laginen azterketak eskaini dizkigun datuen irakurketa egin
dugu. Izan ere, prozesu logikoari jarraiki, ikerketa dedukzio-prozesuarekin abiatu eta
gero, gaiaren azterketa egin ondoren indukzio-prozesuarekin amaitu dugu kontua, kasu
partikular batzuetan (azterturiko sei kazeta horietan) jazotakoa oinarri hartuta ondorio
orokorrak ateratzeko.
Azken emaitzen irakurketa bikoitza egin dugula azpimarratu beharrean gaude:
-
Batetik, irakurketa sinkronikoa, fenomeno konkretu batek (prentsa
elebidun abertzaleko euskarak) memento historiko jakin batean (gaur
egun) eta esparru zehatz batean (Euskal Herrian) dauzkan ezaugarriak
aztertzeko.
-
Bestetik, irakurketa diakronikoa, euskarak XX. mendeko bigarren
erdiaz geroztik prentsa elebidun abertzalean bai kuantitatiboki bai
kualitatiboki izan duen garapena zehazteko asmoz.
Azkenik, emaitza horiek gogoan, globalizazio-garaiotarako euskara hutsezko
komunikazio-esparru autozentratuaren premia aldeztu dugu.
zuzendari ohi Allande Sokarrosi, Garako zuzendariorde Iñaki Altunari eta Le Journal du Pays Basqueko
idazleburu Hur Gorostiagari zuzendutako galdetegiak, hain justu; denek erantzun dituzte igorritako
galdetegiok. Pertsona horiez gain, Euskal Herriko beste zenbait hedabidetan diharduen/jardun zuen beste
makina bat lagunek ere erantzun dituzte telefono bidezko gure galderak.
16
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
II.- BIDEAK, ESTRATAK, BIDEZIDORRAK
Bide deduktiboari jarraiki, plano orokorrean (esparru elebidunetan zein
hizkuntzen ikaskuntza/transmisio prozesuetan) jazo ohi dena ikertzeari ekingo diogu
lehenengo eta behin.
II.1.- Esparru elebidunetan zer gertatzen den
II.1.1.-
Esparru
elebidunak:
ezinbesteko
hizkuntzaren
eta
hizkuntza
baztergarriaren eremuak
Esparru elebidunak ezinbesteko hizkuntzaren eta hizkuntza baztergarriaren
eremuak dira. Har dezagun Xavier Vilhar Trilho irakasle galiziarra lagun zer esan gura
dugun azaltzeko (1986: 55):
“Esta situaçom sociolingüística do galego pode ser caracterizada
conceptualmente como a propria de umha língua em situaçom minoritaria (...) A pedra
angular desta situaçom minoritaria é (...) o bilinguismo unilateral, porque os que falam a
língua minorizada, o galego, som bilingües, ja que necessitam saber também castelhano
para poder intervir em tuda classe de ocasions e actividades, dado que a competencia em
castelhano é umha qualificaçom indispensavel para poder dizer e fazer certas cousas
importantes. Mentras que os que falam castelhano podem ser unilingües (...) Numha
palavra, mentras que nom se pode ser falante unilingüe de galego impunemente, sem que
isso nom arraste consigo todo tipo de custos e incomodidades, sí se pode ser falante
unilingüe do castelhano sem nengumha dificuldade. Em definitiva, se pode dizer, que se
para os proprios falantes do galego, o galego é insuficiente, para os castelhano-falantes é
desnecessario.”
17
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Iñaki Larrañaga soziologo eta Siadeco elkarteko kideak ere lagunduko digu
hizkuntza ezinbesteko eta baztergarrien puntu hau era grafikoan definitzen. Hara zer
dioen horri buruz, elebitasuna hizpide hartuta (1998b: 20-23):
“(...) Jakina da, bestalde, ez teorian eta ez praxian elebitasun sozialaren kontu
hori modu iraunkor batean bideratu ezina dela. Izan ere, gizarte berean bi hizkuntza
funtzio berberak betetzeko erabiltzea proposatzen denean, jakina da zer proposatzen den:
bietako bat soberan edo alferrikakoa denez (superflue, deitzen dio W.F. Mackey
soziolinguistikan adituak14) indartsuena den hizkuntza nagusitzen dela, alegia. Eta noski,
soberan dagoen hizkuntza ahulena denez, hizkuntza indartsuena nagusitzea onartzen da
(modu subliminal batean bada ere). (...) Hizkuntzen artean bat dominantea eta besteak
subordinatuak diren bitartean ez baitago normalizazioa lortzeko ezinbestekoa den
berdintasunaren onarpenik. Horregatik subordinazio horrek irauten duen bitartean egoera
diglosiko batera kondenatuak gaude erremediorik gabe. K. Mitxelenak esan ohi zuen
bezala, diglosiazko purgatorioan bizitzera, alegia.”
Lan honetan behin baino gehiagotan bidera aterako zaizkigun funtsezko zenbait
kontzeptu agertu zaizkigu dagoeneko; adibidez, elebitasun soziala edo diglosia.
Kontzeptu bi horiek uztartzen dituen Jose Maria Sanchez Carrion Txepetxen aipu bat
ekarriko dugu segidan orriotara, kontuok aztertzen hasteko egokia delakoan (1991: 274275):
“¿Sería posible un bilingüismo social no diglósico?15 La literatura sobre
bilingüismo ha recogido, excepcionalmente, algún caso. Así Emenceau (cf. Shapiro H.F.
Schiffman, 1983) recogió un caso en el Indostán entre las comunidades Brahui y Balochi.
El antropólogo R. F. Salisbury (1962), por su parte, reprodujo en un artículo sus
observaciones sobre la prevalencia de modelos muy sofisticados de multilingüismo social
no diglósico en las Tierras Altas de Nueva Guinea. Pero tanto en uno como en otro caso
se trataba: a) de bilingüismo social bi- o multilateral (que implicaba por igual a las dos o
más comunidades lingüísticas) b) dentro de sociedades preestatales.”
Edozelan ere, elebitasun sozial (eta ez indibidual, bereizketa hori funtsezkoa
baita, aurrerago ikusiko dugunez) orekatuaren kasuak salbuespen bakanak baino ez dira
14
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik dioenaren arabera (2002: 97), “W. Mackey kanadarrak
aspaldidanik aurreikusi zuenez, gizatalde berean bi hizkuntza egokituz gero, eta biok funtzio berberekin,
biotako bat erredundante gertatzen da, soberan dago; eta suntsitu egiten da, gizataldeak erabiltzen ez
duelako.”
15
Lan honetan elebitasun diglosikoa modu honetan ulertzen dugu: bi hizkuntzen arteko funtzio-banaketa
hierarkikoa, funtzio formalak (bizitza publikoari dagozkionak) hizkuntza inbaditzailearentzat gordeta eta
hizkuntza gutxituak, aldiz, barne-esparruak (familia, lagunartea) baino atxikitzen ez dituela. Elebitasun
diglosikoaren barne-logikak geroz eta esparru gehiago inbaditzera darama hizkuntza inbaditzailea, modu
horretan hizkuntza gutxitua ezarian-ezarian desagertaraziz. Elebitasun diglosikoaren interpretazio hau eta
diglosia terminoaren sortzaile Charles A. Fergusonena desberdinak dira, aurrerago ikusiko dugun moduan
(ikus II.1.1.2).
18
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
elebitasunari buruzko literaturan. Hortaz, argi ibili behar du hizkuntza gutxituko
hiztunak, ezen Txepetxek berak dioenez (1991: 246): “(...) la concurrencia, sobre un
mismo territorio y durante el mismo periodo de tiempo, de una comunidad que aspira a
un bilingüismo generalizado, y la otra que generaliza un monolingüismo de uso, acelera
inevitablemente la extinción de la primera.”16
Horrez gain, eta aurrekoari lotuta, bada oso aintzat hartu beharreko puntu bat.
Rafael Ninyolesek (1989: 30) dioen moduan, elebitasuna ez da egoera egonkor bat,
trantsizio-fase bat baizik: “Ideològicament, el bilingüisme explica i alhora encobreix un
mateix procés: el desplaçament d’un idioma per l’altre. S’ha observat sovint que, des
del punt de vista psicològic, el bilingüisme és una situació inestable: de vegades,
purament transitòria.”
Situació inestable eta purament transitoria horren akabuko geltokia zein den
argi dago: hizkuntza inbaditzailea gailendu egiten da, gutxituaren kaltetan. Izan ere,
beste hainbat adituk sarritan adierazi eta Peter Hans Neldek gogoratu bezala (1998: 145151) ez dago gatazkarik gabeko hizkuntza-harremanik. “Esaldia gehiegikeria iruditzen
bazaigu ere”, dio Neldek, “Europako hizkuntzetan pentsaezina da harreman batek ez
duela hizkuntza gatazka ere ekarriko”. Apur bat aurrerago, gainera, zera eransten du:
“Gehiengo-hizkuntzak, alemanera, ingelesa eta frantsesa -eta, nolabait, italiera eta
gaztelania-, beren eragina zabaltzen ahaleginduko dira, ukipena eta istilua sortuz,
berariaz, bakoitza bere hizkuntzaren alde (eta ekonomiaren alde); horretarako beren
ekonomia, kultura eta politika baliapideak gehienera erabiliz.”
Hori horrela izanik, elebitasunari buruz berbetan hastean zera esan behar da
lehenengo eta behin: oharkabean bada ere, hizkuntza-aukera egitean hizkuntza bataren
16
Horren isla da, adibidez, Nor taldearen Hedabideak eta Euskal Herria ikerketan (2000) argi eta garbi
egiazta daitekeena: El Correo, Deia, Sud Ouest, Diario de Navarra, Diario de Noticias, El Diario Vasco,
El Mundo eta El País-ek ez dute ezelako borondaterik elebidun bihurtzeko; praktikan ia-ia
elebakartasunean gotortuta diraute, Garak nola-halako elebitasun desorekatua hobesten duen bitartean.
Hala ere, Gararen elebitasun horretan inertziak (planteamendu elebidun diglosikoaren barne-logikak,
zehatzagoak izateko) zein hizkuntzaren alde egiten duen esan beharrik ez dago.
19
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
ala bestearen aldeko hautua egiten dela beti, indartsuaren ala ahularen aldeko hautua.
Beraz, Txepetxen berbekin esanda (1991: 172)
“Para empezar a bailar la danza de los bilingüismos lo primero que debemos
entender (...) es que en el baile por parejas, (...) lo único que no cabe es que uno sea él y
ella al mismo tiempo: eso es confundir un dúo con un solo de flauta.
Hay que tomar partido: o se es él, o se es ella. (...) no se puede ser las dos cosas al
mismo tiempo. (...) puesto que el uso lingüístico aunque amplio, es limitado, no se puede
activar para dos (o más lenguas) al mismo tiempo, con la misma intensidad, en un mismo
territorio y para una misma comunidad lingüística. Cuando la situación de una lengua es
anormal porque va en contra de su dotación natural, alcanzar el equilibrio implica
siempre que esa lengua recupere derechos (de uso) para lo cual correlativamente la otra
debe ceder privilegios (de uso). Pretender devolver sus derechos a la lengua expoliada
partiendo de la declaración formal de que su protección no supondrá en ningún momento
una amenaza o un peligro para la vigencia de los privilegios de la otra, es una
falsificación a la que no podemos prestarnos en nuestra condición de seres racionales.
Necesitamos tomar partido, en el sentido estricto de adquirir una perspectiva: en
favor del conflicto y la desigualdad lingüística, o en favor del equilibrio y la equiparación
real.”
Koldo Mitxelenak berak ere giza talde batek ama-hizkuntzarekiko hiru jarrera
baino ezin har ditzakeela idatzi zuen. Baga: hizkuntza horrekin pozik izan eta berarekin
asebete, mintzaira nagusienekin gertatu ohi den bezala; biga: hizkuntzaren
gainbeheraren aurrean etsi, nostalgia puntu batez; eta higa: hizkuntza horren
berreskurapen-lanari ekin. Behin hori esanda, zera zehaztu zuen puntuan: hizkuntza
kontuan laisser faire, laisser passer politika aplikatzea ere, azken beltzean, hizkuntza
indartsuen mesedetan jokatzea dela (1974: 133).17
17
Antzeko konklusioetara ailegatu zen Joseba Intxausti ere, bere analisian zera ondorioztatzean (1978:
83): “Askotan aipatu ohi den hizkuntz neutraltasuna-ren arazoa da hau. Zer da ordea? Nola lor daiteke
horrelakorik? Ez, noski, oharkabe bezala sortzen den legeria batez, ezta historiaren joanetorrien
zurrunbiloan itsuki gauzak joaten utziz. Egon, ez dago, izan ere, hizkuntza kontutan oharkabe eta itsuki
egiten den neutraltasunik. Neutraltasun aktibo bat behar da, hizkuntz neutraltasunik egingo bada”. Gogora
dezagun, halaber, Vilhar Trilhok esanikoa (1986: 60): “Numhas condiçons de livre competência, a língua
minorizada leva tudas as de perder”. Tankera beretsuan egin dute berba Gotzon Loberak (Larrun 56,
2002ko ekaina: “Hizkuntz politika guztiek dute eragina, dela aldeko, dela bestelako. Izan ere, hizkuntz
politikarik ez izatea, berez, hizkuntz politika jakin bat bururatzea da, indartsuak beti ateratzen dizkio
abantailak statu quoari, ahulenaren kaltetan. Esan dezakegu, beraz, hizkuntz politikarik eza hizkuntz
politikarik eragingarriena dela, norabide baterantz, jakina.”) eta Richard Y. Bourhis soziolinguistak
(2002a: 17: “Merkatu librean askatasunak beti egiten du nagusi diren taldeen alde. Mundializazioan hori
oso agerikoa da. Beraz, merkatuaren legeari aurre egingo dion bultzada instituzionalik ez badago,
hizkuntza nagusiak gutxitua menderatuko du”). Lluís V. Aracil ere (1986: 57) gisa berean mintzo da
elebitasunaren barne-amarrua salatu eta gero “això és jugar a perdre” dioenean. Esanguratsua baita
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren pasarte hau (Askoren artean, 1999: 28): “Egoera desberdinetan
dauden hizkuntzei ezin zaie hizkuntza-politika bera ezarri, aldera-karga hori areagotu nahi ez bada
behintzat. Dagoen-dagoenean, bere gisa, uzteak, hizkuntzen alderoa handitzen du, ahulenaren eta
ttikienaren kaltetan. Hizkuntza-politikak, beraz, ahulenari eta txikienari lagundu behar dio, herritarren
20
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Ninyolesek, berriz, ez dio fede handirik elebitasunari, ez baitu uste egoera
horrek tartean diren bi hizkuntzen eskubideak modu berean babestu eta bermatzen
dituenik (1989: 24): “Per poc que reflexionem, veurem que el plet del bilingüisme és,
sobretot, un plet fictici. Un plet que já està resolt per endavant –només plantejant-lo- a
benefici d’una de les llengües en conflicte”.
Ninyolesek, hortaz, elebitasun sozialaren aldeko teorien atzean gibelasmo jakin
batzuk dakuski (gibelasmook, beti ere, une horretan indartsuen den hizkuntzaren
mesedetan direla); haren ustez, elebitasunaren teoriak motibazio instrumental jakina
daukala, alegia (1989: 25-28):
“No deixa d’ésser ben significatiu, respecte a això, l’interés –quan no
l’entusiasme- que el plantejament bilingüista del problema ha despertat en determinats
medis literaris castellanòfons. (...) Perquè, si ens hi fixem, aquesta freqüent exaltació del
bilingüisme respon molt clarament al propòsit de donar un sentit absolut i definitiu al
procés de castellanització de la nostra societat. (...) La significació social del bilingüisme,
com a resort ideològic, rau en el seu ús per a legitimar tota capitulació de l’idioma propi.
(...) Formular el problema en termes de bilingüisme equival a ocultar els aspectes més
centrals (dinàmics) del conflicte. És, sobretot, camuflar valoracions. En aquest sentit, el
bilingüisme ha arribat a esgrimir-se més com un lema ideològic que no com un
instrument precís d’anàlisi. (...) el bilingüista aspira a eixir del pas amb una mena
d’oportunisme conciliador, idealment neutre. La seua posició és essencialment ambigua i
capciosament pacificadora. No hi ha dubte que el seu designi és d’establir una
compatibilitat clarament jerárquica entre tots dos idiomes (...).”18
Ildo horretan sakonduta, beste kontu bat aipatu beharra dago. Sarritan
elebitasuna aldezteko edo haren bertuteak goresteko integrazioa kontzeptua aipatu ohi
da. Hara zer zioen, berbarako, Josune Ariztondok (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntzaoinarrizko eskubideak zanpatu gabe”. Jean-Paul Vinay ere (Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Azterketarako
Lantaldeak aipatua, in 1983), bestalde, kargutu izan da merkatu libreak egoera kaxkarrenean den
hizkuntzari dakarkion patuaz: “Bi hizkuntza edo gehiago Komunitate bat berean elkarbizitzea, gertakari
historiko bat da beti. Baina gisa horretako egoera bat mantentzea, ezinezkoa ez bada ere, zaila gertatzen
da Gobernuaren laguntzarik gabe edo legezko textu bat gabe”. Hizkuntza-politika desberdinei buruz, ikus
Siguan, 2001: 271-295.
18
Gibelasmo ideologikoez ari garela, oso argigarria da baita egile beraren beste aipu hau ere (1989: 9899): “Veiem que, al llarg del segle XIX, aquestes ideologies diglòssiques han trobat una expressió
característica en el paradigma “natura” uersus “cultura”. Segons ell, podríem conjugar una sèrie de
dicotomies inacabable, per exemple: “pobles naturals” (Naturvölker) i “pobles culturals” (Kulturvölker);
“poble” i “élite”; “massa” i “minoria” ; “Sentiment” i “Raó”; “Cultura Popular” i “Cultura Elevada”,
etcétera. I aquest perniciós dualisme ha perviscut a través dels conceptes de “llengua natural” i “llengua
materna” com a nocions contraposades a la de “Llengua de Cultura”. Un mecanisme més subtil actuaria
en les contradiccions parroquials de “llengua vernacla” (uernaculus, domèstic), “llengua autòctona”
(aborigen) i “llengua valenciana”, com a substitutius –adversatius, gairebé sempre- de llur equivalent
global.”
21
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Politikarako
sailburuorde
garai
hartan)
Euskal
Herri
Osoko
II.
Inkesta
Soziolinguistikoaren hitzaurrean (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal
Kultur Erakundea, 1997: 1): “Azken urteotako hizkuntza-politikaren helburu nagusia
erabilera zabaleko hizkuntzaren hiztunen eskubideak erabilera urrikoek ere pixkanaka
izango dituztela bermatzea eta horrela, gizarte geroz eta elebidunagoa eta
integratuagoa lortzea izan da [geurea da letra etzana].”
Era berean, Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako Hizkuntzapolitikarako idazkari ohiak eta Euskara Biziberritzeko Planak (EBPN) berak ere
elebitasuna aipatzen dute helburutzat, gizarte integratuagora bidean. Zera idatzi zuen,
adibidez, 1994an:19
“¿Y cuál es el problema que nos planteamos hoy? La cuestión es muy sencilla de
responder. El problema más candente hoy es la asunción, por unos y por otros, de que en
nuestro país existen, en mayor o menor proporción, dos lenguas que deben coexistir en
beneficio de todos.
Se trata de asumir que somos un país bilingüe, con una de sus dos lenguas,
precisamente la propia, en una situación de inferioridad. (...) Aspiramos a que en dos
generaciones, a lo sumo tal vez tres, los ciudadanos de este país puedan comunicarse en
ambas lenguas aunque cada cual prefiera y pueda hacerlo en la que más desee.”
Bistan denez, ohartuki zein oharkabean, Garmendiak ez zeukan euskararen
hizkuntza-komunitatea gogoan nuestro país horretaz aritzean, bestela biren lekuan hiru
hizkuntzari buruz jardungo zuelako. Kontuak kontu, euskarari bizi-beharra bera ere
ukatzen (zuzen zein zeharka) diotenei euskara izan badela eta existitzeko eskubidea
daukala adierazi gura zien Garmendiak, horretarako elebitasuna helburu modura jarrita.
Urte batzuk geroago, El Correo egunkariak Garmendiak gai honi buruz eginiko beste
adierazpen batzuk jaso zituen:20
“La consejera vasca de Cultura, Mari Carmen Garmendia, afirmó ayer en
declaraciones a Europa Press, que ``pretender el monolingüismo euskaldun sería la
muerte para el euskera´´.
19
20
Ikus El Mundo dEl País Vasco (Documentos gehigarria), 1994-X-20.
El Correo, 1998-X-18, Gotzon Garatek jasoa (2000: 81-82).
22
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
La consejera sostiene que la pervivencia del euskera como patrimonio de las
futuras generaciones requiere ``no sólo apostar por el bilingüismo, sino incluso por el
plurilingüismo´´ ”.21
1998an bertan, urtebete geroago argitaratu zen EBPNk (zeina gizarte
mugimenduen eta erakundeen arteko elkarlanaren fruitu baita), elebitasuna jarri zuen
helburu gisa, aurrerago ikusiko dugun moduan. Paulo Agirrebaltzategik, ordea,
elebitasuna zer den definitu eta gero, kritika zorrotza egiten dio, bide batez
Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren irizpideak auzitan jarrita eta kontu hauei buruz
jarduterakoan ezinbestekoa den bereizketa bat eginda: gauza bat da eleaniztasun
indibiduala eta beste bat (arras desberdina) inon inoiz modu orekatuan gauzatu ez den
eleaniztasun soziala (1987: 101-103):
“(...) bi hizkuntza leku berean –herri berean -, aldi berean eta hiztun berberetan
ukituan egotea da elebitasuna. Besterik ez da: bi hizkuntza elkarren ondoan, elkarren
gainean edo elkarren tartean gertatzea besterik. (...) elebitasunak edo hizkuntzazko ukituak
ez ote du ezkutatzen hizkuntzaren batek bestearen gain ezarritako inbasioa?
Orain esan dezagun, elebitasunak, hasteko, abiaburuko egoera sozial edo
pertsonala besterik ez duela adierazten. Baina gertatzen dena, zera da: helburu bihurtu
nahi dutela elebitasuna.22 Eta orduan, berehala galdetu behar: zer-nolako elebitasuna da,
hizkuntz politikak helburutzat duena?
(...) Baina zergatik ez da lortuko elebitasun osoa? Ezinezkoa delako. Eta hori
predikatzen ihardutea, jendea iruzurtzen ibiltzea da. (...) elebitasunaren predikua erabat
bihurriturik dator, hizkuntza menperatukoei ezarri egiten bait zaie hizkuntza
menperatzailea ikasi eta erabili beharra (...) Hizkuntza gutxituko hiztunen osagarritzat (...)
predikatzen dute elebitasuna, izatez haientzat erbesterako bidea den elebitasuna: azken
batean, hizkuntza ordezkapenerako bide demokratiko eta modernoa!
Orduan zertara dator euskararen normalkuntzarako elebitasun orekatua edo
elebitasun osoa predikatzea? (...) Orain arteko prozesuaren etena derrigorrezkoa da. (...)
21
Garmendiaren berbei erreparatuta, hara Gotzon Garateri bururaturiko kezka (2000: 82): “Eta espainolek
ere bi edo hiru hizkuntzez jakin beharko al dute? Eta frantsesek frantsesez gainera ingelesez edo
alemanez jakin beharko al dute? Ez dakit. Espainolek bi hizkuntzez mintzatu behar dutenik ez dugu
sekula entzuten.” Lerrook idazten ari garela, Garmendia ez da jada Eusko Jaurlaritzako sailburu, baina
hala ere EAEko Gobernuan irizpide beretsuetan oinarritutako politika sustatzen dihardute, kontzeptuen
indefinizioa edo, gutxien-gutxienean, zehaztasun-eza dela nagusi. Sabin Intxaurraga sailburuak Argia
astekariaren 1.822. zenbakian eginiko adierazpenak ditugu horren lekuko: “Eleaniztasuna bultzatzeko
konpromiso bat hartu dugu Eusko Jaurlaritzan. (...) nik ez dut sinesten elebakartasunean, eleaniztasunean
sinesten dut (...).” Kontzeptuen indefinizioa, bai, Intxaurragak ez duelako zehazten eleaniztasun hori
norbanakoengan ala gizartean gauzatu beharrekoa den. Ezen puntuan ikusiko dugun moduan, gauza bat
baita eleaniztasun indibiduala (gu geu ere horren aldezle garela) eta beste bat, oso bestelakoa, inon inoiz
modu orekatuan gauzatu ez den eleaniztasun soziala.
22
1987an idatzi zituen lerro horiek Agirrebaltzategik. Urteak igarota ere, Jaurlaritzaren hizkuntzapolitikaren xede nagusiak ez dira aldatu, arestian aipatu eta 1999an argitaraturiko EBPNak elebitasuna
jartzen baitu helburu (eta ez abiaburu) modura. Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakari
ohiak, adibidez, “guztiok nahi dugun eta legediaren asmoa den elebitasuneko egoera” du hizpide
hitzaurrean, 17. orrialdean. Elebitasuna, ordea, ez da egoera egonkor bat, apurka-apurka hizkuntza baten
gainbehera eta bestearen nagusigoa finkatzen dituen prozesuaren fase bat baizik.
23
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
elebitasun orekatua gezur eta iruzur hutsa da hizkuntza menperatzailearen aldetik
ezarritako elebitasunaz ari garenean, hau da, jatorrizko eta kulturazko hizkuntza (lehen
hizkuntza eta azken hizkuntza) erdara denean.
Elebitasun sozial orekaturik ez dago, borrokan dauden bi hizkuntzen arteko
desoreka berrira igarotzeko puntua besterik ez bait da oreka-une hori.”23
Nolanahi dela, EBPNk aipatzen dituen helburuei erreparatuta, logikak berak
itaun bat formulatzera garamatza. Xabier Vilhar Trilho irakaslearen ahotan paratuko
dugu itauna (1986: 58): “Se o uso normal de umha língua tende a faze-la de uso
exclusivo, nom é contraditório tratar de normalizar no ámbito de umha mesma
comunidade duas línguas em competência, que se disputam o espaço?”. Itauna hori
izanik, zinezko normalizazioaren helburu logikoak zein izan behar duen ere argi samar
dago. Hara zer dioen horri buruz Vilhar Trilhok berak: “Só quando o galego acadasse
um status hegemónico, se poderia falar de que estava efectivamente normalizado”.
Izan ere, hizkuntza gutxitua normalduko bada (hots, esparru eta funtzioak
(berr)eskuratuko baditu), jatorriz harenak ziren esparruak inbaditu dituen hizkuntzak
atzeraka egin beharko du (ez bere lurraldean, hizkuntza gutxituaren lurraldean baizik);
hori da Jaurlaritzaren hizkuntza-plangintzek ezkutatzen dutena (alegia, ez dagoela
hizkuntza batarentzat esparruak irabazterik baldin eta besteak aldi berean esparruak
galtzen ez baditu), eta hori da, halaber, logikak berak argi eta garbi erakusten duena.
Lontxo Oihartzabalen berbekin esate aldera (1987: 74):
“Izan ere, hizkuntza bat galbidean aurkitzen bada, beste batek tokia eta bere
betekizunak hartzen dizkiolako da. Nolabait egoera diglosikoa sortu delako. Lurraldeko
jatorrizko hizkuntza baino baliagarriago gertatu delako beste bat. Egoera hori gainditu
nahi bada, bertako hizkuntzaz edozertarako baliatuko direnen kopurua handitu egin
23
Hizkuntzen arteko ukipenaz ari garela, elebitasun indibidual eta sozialaren arteko bereizketa hori egitea
funtsezkoa da. Miquel Siguanek dioen moduan (2001: 24-32), “(...) una cosa es el estudio del
comportamiento individual del bilingüe, que incluye sus actitudes sociales, y otra cosa es el estudio de la
dinámica de las lenguas en contacto como signos de identidad de grupos distintos que comparten un
espacio social común. (...) es evidente que la palabra bilingüismo aplicada a una sociedad tiene un
significado totalmente distinto del que hemos visto que tiene aplicada a un individuo. Ninguna de las
características básicas que definen al individuo bilingüe (...) tiene sentido aplicada a una colectividad.”
Horregatik hain zuzen, ikertzaile honek pertsonentzat darabil “elebidun” (bilingüe) terminoa, gizarteez
mintzo delarik “sociedades de lenguas en contacto” kontzeptua baliatzen duen bitartean, ezen bere ustez
(2001: 19) “una sociedad no posee ni puede poseer los rasgos que justifican que a un individuo le
llamemos bilingüe.” Siguanen irudiko, dena dela (2001: 24), “(...) las explicaciones desde el individuo y
desde la sociedad deben ser mutuamente solidarias y complementarias.”
24
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
beharko, nagusitzen ari zen hizkuntzaz baliatuko direnenak murrizten joan beharko
duelarik. Era honetan bakarrik gaindituko da eta egoera diglosikoa.”
Horrez gain, iruzur intelektualik egin gura ez bada behintzat, zera gogoratu
beharra dago, Jaume Rusinyol-ek gogoratzen duen moduan (Txillardegik aipatua, in
Alvarez Enparantza, 1978a: 547):
“Il n’y a pas, et il n’y a jamais eu, stricto sensu, des peuples bilingues, mais
seulement des états de transition, accidentels, de bilinguisme, qui doivent se résoudre, tôt
ou tard, par le retour à la langue vernaculaire, lorsque celle-ci réfuse de disparaître, ou par
le triomphe définitif de la langue imposée. La situation substantiellement instable et
inconfortable des états de bilinguisme débouche inéluctablement dans un monolinguisme
[geurea da letra etzana].”
Hori berori ondo baino hobeto zekien Miguel Unamuno bilbotarrak, urte asko
lehenago zera bota baitzuen (in Garate, 2000: 99): “El vascuence y el castellano son
incompatibles, dígase lo que se quiera, y si caben individuos no caben pueblos
bilingües; es éste de la bilingüidad un estado transitorio (...)”. Eta berak bezala
hizkuntza txikia desagertu eta hizkuntza nagusia gailentzea desio zuen William
Marçais-ek ere argi zeukan afera hori (in Calvet, 1981: 117): “No es práctico, no es
razonable y, de suyo, es raro que dos idiomas de civilización coexistan durante mucho
tiempo en un mismo país.”
Bistan denez, idiomas de civilización ideologiaz lepo zamaturiko terminoa da
(ez ote da edozein hizkuntza zibilizazio-modu jakin baten adierazle?), besteak beste
zera onartzera garamatzalako: batetik zibilizazio-hizkuntzak eta bestetik hizkuntza basak
daudela, eta, beraz, hizkuntzen arteko hierarkia bat existitzen dela. Hau da, auskalo zein
irizpidetan (botere-harremanen erradiografian, oso oker ez bagaude behintzat)
oinarriturik, hizkuntza nagusiei berezko eskubideak eta zibilizazio-estatusa aldez
aurretik onartzen zaizkiela, besteei horiek guztiak ukatzen zaizkien ber.
Argi ikus daiteke hori (eta argi antzeman daitezke halaber Marçaisen gibelasmo
ideologikoak) arestian aipatutakoaren atzetik datozen esaldietan (in Calvet, 1981: 117118):
25
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“(...) cuando una de las lenguas es la de los dirigentes, abre el paso a una gran
civilización moderna (...) y cuando la otra es la lengua de los dirigidos, expresa en sus
mejores escritos una idea medieval (...) la primera debe, fatalmente, hacer retroceder a la
segunda. Esta, sin embargo, como idioma de conversación puede mantenerse”.
Mantenerse, bai, baina gainbeheran, harik eta berez desagertu arte, ezinbesteko
hizkuntza bestea baita, eta bera, aldiz, superflue-a. Horregatik hain zuzen, Jordi Sole
Camardons soziolinguista kataluniarrak zera azpimarratzen du: hizkuntza batek, biziko
bada, beharrezko izan behar duela, eta ez hautazko (1991: 94-95):
“Katalana funtzio batzuetarako erabilgarri egiteak ez du esan nahi beharrezko
denik. Horrek esan nahi du, katalana hizkuntza erabilgarri bihurtzea beste helbururik ez
duen hizkuntz politika orok, elebitasun edo hizkuntza ofizialtasun bikoitz deituak bezala,
ez garamatzala nahitaez hizkuntza normalkuntzara, eta katalana bere baitan uzkurtzera
eraman dezakeela. Hau da, filme jakin bat ikustera joan ahal izango gara, liburu edo
egunkari jakin batzuk irakurri, irrati emisora jakin batzuk entzun eta administrazioaren
inprimakiak elebietan irakurri ahal izango ditugu. Baina katalana beharrezko izatea nahi
badugu, ofizialtasun esklusiboa izan beharko du.
(...) Hizkuntza batek beharrezko izateari uzten badio, luzarora eragina izango du
erabileran, jendeak benetan beharrezko den hizkuntza erabiltzera joko baitu hizkuntza
ekonomia arrazoiengatik, eta hizkuntza menperatuaren erabilpen maila gutxitzen joango
da.
Erabiltzeko premiak, beraz, herriko bertako hizkuntzaren nagusitasuna esan nahi
du, atzerriko hizkuntzek izan dezaketen erabilgarritasuna zalantzan jarri gabe. Horixe da
hizkuntza normalkuntzara eramango gaituen norabide bakarra, munduko hizkuntza
normalizatu guztiak sozialki beharrezko baitira.”
Aurrerago, berriz, zera gaineratzen du (1991: 105):
“(...) zenbait lege, asmo onen adierazpena egitera mugatzen dira eta norberaren
hizkuntzaren erabilera gomendatzen dute. Era honetan, oso zaila da normalkuntza
prozesuak aurrera egitea, sekula ez baita iristen bi hizkuntzen arteko desberdintasun
historiko izugarri horiek gainditzera. Erbi baten eta barraskilo baten arteko lasterketa egin
nahi izatea bezalakoxea da eta gainera hizkuntza demokraziaren argudio gisa bi
animaliok irteera marratik une berean abiatu direla esatea...”
Ezen Sole Camardonsek Aracilen esaera gogoratuz argi adierazi bezala (1991:
98), “gehienezko jomuga bezala aurkezten dizkigute gutxienezko eskakizunen azpitik
dauden gauzak”; izan ere, berak dioen moduan (1991: 103), esparru formal eta ezformal guztiak bereganatzen dituenean baino ez baitago hizkuntza erabat normalizatuta.
Une hori iritsi arte, tokian tokiko egoerari erreparatuta, dudarik ez fase elebidunak
beharrezko izango direla, baina fase modura ulertuta, beste egoera baterako (gure kasura
etorrita, euskara -gune euskaldun eta erdi-euskaldunetan bederen- hegemoniko izango
26
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
den egoera baterako) trantsizio modura, eta sekula ere ez elebitasuna bera helburu
modura jarrita.24
Bada, bestalde, argitu beharreko beste puntu bat. Arestian esan bezala,
Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaz mintzatzean, ustez integrazioa helburu duen politika
batez ari gara. Mari Karmen Garmendiak, adibidez, zera idatzi zuen, artean Eusko
Jaurlaritzan Hizkuntza-Politikarako idazkari orokor zenean:25
“En esta comunidad hay no una sola lengua sino dos y tras ellas mundos
distintos, con historias, sensibilidades, valores y experiencias diferentes, pero que tienen
no sólo que convivir, sino que integrarse mutuamente, que es mucho más que convivir.
(...) Porque la normalización implica la aceptación y la colaboración mutua diaria y la
construcción de una sociedad más cohesionada e integrada. [geurea da letra etzana]”
Horri gagozkiola, Iñaki Larrañaga soziolinguistak Jaurlaritzaren hizkuntzapolitika plangintzek aipatu ohi duten integrazio kontzeptu hori ea zelan ulertu behar ote
den itauntzen du (1998b: 20-21):
“Askotan entzuten denaren arabera, gutxienez esan daitekeena zera da: hitz
horren erabilera zehaztugabeak nahasketa eta konfusioa sortzen duela.
Zenbait alditan, gehienetan ez bada, hitz horrekin adierazi nahi izaten da, gure
gizartean diren kultura eta hizkuntz komunitateen arteko elkarbizitzarako eredua plater
konbinatu baten antzekoa ez denean, mestizaiaren edo hibridazioaren gisakoa izan behar
duela. Jakina da, ordea, hibridoak diren produktuek ez dutela erreprodukziorako baliorik;
antzuak direla, alegia. Eta hibridatzen den kultura edo hizkuntza bati ere gauza bera
gertatzen zaio; hau da, erreprodukziorako indarra galdu egiten duela. Hibridatzaileak
gordetzen du beretzat indar hori.
Gehiago oraindik, jakina da kultur edo hizkuntzen arteko mestizaia edo
hibridazioak, indartsuenak diren kultur eta hizkuntzen mesedetan eta ahulenen kaltetan
gertatzen direla. Kultura eta hizkuntzen integrazioak horrela ulertuta euskal kultura eta
hizkuntza amildegira bidean jartzen ditu.”
Ninyoles bera ere oso kritiko ageri da hibridazioarekiko (1989: 25):
“L’hibridisme –si n’hi ha- és ideològic, i té un sentit prou identificable. Només cal
24
Alabaina, Euskal Herriko egoera soziolinguistiko konplexuari erreparatuta, ezin uka euskara nagusi den
guneak sortzea helburu lukeen hizkuntza-politika homogeneo batek kontrako efektuak eragin ditzakeela,
baldin eta hizkuntza-politika hori tokian tokiko errealitate eta beharren arabera moldatutakoa ez bada;
hara, esate baterako, zer dioen horretaz Iñaki Martinez de Luna soziolinguistak (Larrun 56, 2002ko
ekaina): “Arabatik ikusita, esango nuke arriskutsua izan daitekeela beste leku batzuetarako hartu diren
neurriak Araban indarrean jartzea itsu-itsuan. (...) Gasteiz moduko lekuetan, garrantzitsuena euskal
komunitatea sortzea da; euskal hiztunen kopuru esanguratsua badago, baina neurri handi batean
sakabanatuta. Araba moduko toki batean ezin da euskarazko zerbitzuen aldarrikapenean hasi euskal
hiztunen komunitatea sortu baino lehen. Bai, agian lortuko lirateke zerbitzu horiek, baina agian ez
erabiltzeko, komunitate kontzientzia eta babes hori ez dagoelako. Dauden ezaugarrien arabera, tokian
tokiko neurriak behar dira.”
25
Ikus El Mundo dEl País Vasco (Documentos gehigarria), 1994-X-20.
27
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
afegir que el contingut d’aquesta ideologia ha arribat a coincidir, massa estretament,
amb el contingut d’idess i d’actituds públicament consagrades. És en aquesta direcció
que hem d’apuntar.”26
Izan ere, soziolinguista valentziarraren irudiko (1989: 32) egoera elebidun
batean honako hauek baitira pausatu beharreko ezinbesteko galderak: zein da bi
hizkuntzetako bakoitzak betetzen duen lekua? Zeintzuk funtzio espezifiko egitera dago
bideraturik kultur mailan? Zeintzuk dira hizkuntzen portaera-eredu nagusiak?
Kezka horiek eta beste zenbait aintzat hartuta, hibridazioaren/integrazioaren
kontuari beste ikuspuntu batetik erreparatzea proposatzen du Larrañagak (1998b: 21):
“Benetako integrazioak, ordea, justu kontrako esanahia du; hau da, kultura edo
hizkuntza bakoitzari bere garapena bideratzeko eta lortzeko behar dituen aukerak eta
baliabideak errekonozitu behar zaizkiola.
(...) Kultura eta hizkuntz komunitate desberdinen arteko integrazioa ulertzeko
modurik egokiena kultura eta hizkuntz komunitate bakoitzaren garapena ziurtatzetik
datorrena da. Inori ezer kendu gabe. Norbera biziz eta besteei bizitzen utziz, alegia.
Bestela, orain gertatzen den bezala, batzuen hipertrofia edo espansionismoak besteen
atrofia eta garatu ezina ekartzen baitu. Eta horri ezin zaio inolaz ere integrazio izenik
eman.”
II.1.1.1.- Elebitasuna: mito baten iruzurra
Arestian ikusi dugun moduan, esparru elebidunak ezinbesteko hizkuntzaren eta
hizkuntza baztergarri edo superfluearen esparruak dira. Eta hala ere, hizkuntza
gutxituen hizkuntza-politikak diseinatzerakoan, oraindik elebitasun orekatua aipatu izan
ohi da helburutzat. Haatik, Lluís V. Aracil soziolinguista valentziarraren arabera,
elebitasun orekatuarena mitoa da, bi hizkuntzen artean hautatu beharra dagoela
ezkutatzea helburu duen mitoa, modu horretan bietan indartsuena gailen dadin;
26
Gauza beretsua iradokitzen digu Miquel Siguanek ere (2001: 182-186): “(...) las interferencias
favorecen en primer lugar a las lenguas más usadas por el bilingüe en unas actividades determinadas y, en
conjunto, en cada situación social, favorecen a las lenguas más fuertes (...) el aumento de las
interferencias es el resultado de la situación de inferioridad, numérica, social o cultural, de la colectividad
que habla una lengua en contacto con otra y puede considerarse un síntoma de su progresiva decadencia,
que puede llevar hasta su desaparición, sustituida por la lengua más fuerte. (...)”
28
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
elebitasun orekatuaren ustezko planteamendu neutrala, beraz, itxuraz baino ez da
neutrala haren iritziz (1986: 41); hasteko, mitoa (Levi Strauss-ek kontzeptu horri
zemaion adiera baliatuta) zer den azaltzen du: “Els mites pretenen ser `solucions al
problema d’unir dues concepcions contraposades i aspiren a resoldre una contradicció
(la qual cosa és imposible ja que la contradicció és real)´”.
Horretarako baliaturiko mekanismoa ez da konplexuegia Aracilen ustez; Levi
Straussen berbak bere eginez dioen moduan, “dos termes oposats sense intermedi
sempre solen ser reemplaçats per dos termes equivalents que n’admeten un de tercer
com a mediador´, el qual `ha de retenir alguna cosa d’aquella dualitat –és a dir: un
caràcter ambigu i equívoc´”.
Helburua, beraz, kontraesana neutralizatzea da, gatazka eta desberdintasun
egoera estaltzea, hartara egitura hierarkikoa zutik mantendu ahal izateko; horretarako,
berriz, arazo errealak desitxuratu, lausotu, zuritu egiten dira: “El mite no pot evitar de
caure en les contradiccions en escamotejar els problemes reals. I, com que els
problemes subjacents són reals, els mites són sempre significatius i intelligibles. No hi
ha cap mite sense significat.”
Ez dago esangura gabeko mitorik, beraz. Aracilen aburuz, honako hau da
elebitasunaren mitoaren esangura inplizitoa (1986: 42-43):
“En un país on dos idiomes estan debatent-se constantment i l’un expulsa l’altre,
l’entronització del bilinguisme com a valor suprem aspira sens dubte a neutralitzar
(almenys en fantasia) les tensions i les incerteses inherents a la situació. (...) No ens
enganyem. La temptativa conciliadora, per molt comprensible i confortant que sigui, a la
pràctica no mena enlloc. (...) el mite implica amb insistència que el català i el castellà són
compatibles (d’una banda), mentre que (de l’altra), no ho són i mai no han d’estar al
mateix nivell. Llur reconciliació és jeràrquica. Són complementaris perquè no són pas
iguals. Si no m’equivoco, això és precisament el quid de la qüestió. El mite presenta com
a indiscutible que el nostre bilingüisme és harmoniós, estable i inamovible.
Nogensmenys, el sentit mateix dels arguments és allò invers de l’equilibri, la neutralitat,
la imparcialitat, l’equitat o la justícia. La inferioritat absoluta i suposadament intrínseca
28
del català respecte al castellà és donada simplement per descomptat.”
28
Louis-Jean Calvetek ere (1981: 123) hizkuntzei buruzko diskurtso koloniala mitoz josia dagoela idatzi
zuen, eta baita puntuan zera gaineratu ere: “(...) pero los mitos tienen una vida más resistente que las
teorías. Reforzados por su apariencia de evidencia, por ese aspecto de caer por su propio peso que les
29
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Baina mitoa hori baino ez da: mitoa, eraikin ideala, errealitatearen abstrakzioa,
eta ez du hortaz izaera erabat fidagarririk (1986: 45):
“El dilema –el conflicte- roman, en termes de la vida pràctica, tal com estava
abans, per molt que els bilingüistes maldin arduament de diluir-lo en el pla ideològic. (...)
El mite bilingüista no reflecteix pas la realitat de forma directa i, per tant, no hauria de ser
pres de cap manera com un mapa fiable.”
Mitoa, beraz, abstrakzio ez oso fidagarria da, batik bat bere oinarriak aukera
irreal baten gainean eraikiak direlako (1986: 48): “(...) els lloadors del bilingüisme són
resolts a aconseguir una impossibilitat lògica. Car, és fora de tota raó d’esperar que una
situació desequilibrada romangui estàtica indefinidament.”29 Eta mitoa, gainera,
abstrakzio irreal baten gainean eraikia izateaz gain, aski interesatua da, ez baita
kasualitatea, Aracilek salatu bezala, Herrialde Katalanetan elebitasunaren apologista
gehien-gehienak gaztelaniaz mintzatzea; elebitasuna bestearentzat aldarrikatzen dela,
alegia, norberak elebakar dirauen bitartean (1986: 46-47): “(...) són generalment els
parlants natius de l’idioma inferior els que són suposats i/o encoratjats a ésser bilingües.
Ningú no insisteix pas en la reciprocitat”. Konklusioa ondo logikoa da: “(...) el
bilingüisme hauria de ser o bo per a tothom, o bo per a ningú”; horrela ez den bitartean,
norberarentzat estatus elebakarra bermatuta aldamenekoarentzat elebitasun-eske
diharduena iruzur egiten ari da.
II.1.1.2.- Diglosia: kontzeptu bat eta haren interpretazio desberdinak
Arestian ikusi dugun moduan, zenbait soziolinguistak diglosia berba maizantzean aipatzen du elebitasunaz diharduenean. Zer gordetzen da ordea kontzeptu
confiere la repetición, impregnan la sociedad de temas recurrentes y cuya misma fuerza radica en la
recurrencia.”
29
Aurrerago, berriz (1986: 56), zera gaineratzen du horri buruz: “Els paladins del bilingüisme semblen
decidits a perpetrar una impossibilitat lògica –perquè no és gens probable que una situació desnivellada es
mantingui indefinidament en suspens.” Sole Camardonsek zera gaineratzen du, elebitasunzaleak hizpide
hartuta (1991: 31): “Ez dakite, desorekak eta ezberdintasunak hizkuntza aldaketen indar higiarazleak
direla, eta, beraz, elebitasunak menperatutako hizkuntzaren desagertzea dakarrela”.
30
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
horren atzean? Mari Jose Azurmendi (1978: 620 eta hur.) saiatu izan da elebitasuna eta
diglosia zer diren definitzen. Bere ustez
“Elebitasuna, beraz, gizabanakoaren eta bere portakeraren mailako zerbait
litzateke: egoera horretan, posible da bi hizkuntzak botere, status, prestijio eta funtzio
maila berdin batetan egotea. Diglosia, ordea, maila sozio-kulturaleko hizkuntza
organizazio mota bati dagokio: hor ezinezkoa da hizkuntza biek maila berdina izatea, ez
botere status-ez, ez prestijioz, ez funtzioz; horregatik, gizarte horretan eten bat sortzen da
hizkuntza bien artean, nor bere eremura atxikiz, eta jendeak jokamolde desberdina
agertzen duelarik hizkuntza bakoitzaz. Horrela, adibidez, hizkuntza baten galera eta beste
baten bidezko substituzioa, beraren errekuperazio eta modernizazio prozesua, diglosi
mailatik bakarrik, ez elebitasunarenetik, azter daiteke.”
Elebitasuna eta diglosia terminoak definitu ondoren eta Euskal Herrian bere
ustez diglosia-egoeran gaudela adierazi ostean,30 egoera diglosikoen ezaugarriak
azaltzen ditu segidan Azurmendik (1978: 622-626):
“1) (...) egoera diglosiko batetan elkartopatzen diren hizkuntzak bikoiztasun
batean aurkitu ohi dira: A hizkuntza/B hizkuntza.
a) Bikoiztasun honen karakteristiketako bat polaritatea da. A eta B hizkuntzak,
estrukturari dagokionez, zein baino zein beharragoak dira egoera diglosiko horretan, eta
maila berekoak beraz alde horretatik. A, hizkuntza dominatzaileari (goikoa, gorenari,
etab...) deitzen diogu, eta B, aldiz, hizkuntza dominatuari; hizkuntza bakoitza funtzio edo
behar sozial desberdinetarako erabiltzen da, eta bakoitza bere leku propioan, hierarkia
baten arauz. Zentzu honetan, bi hizkuntzak ez dira baliokideak.
A hizkuntza zeragatik da dominatzailea, gizarte hartako funtzio hierarkiko
gorenak bereganatzen dituelako, eta hierarkia nahiz bereganatze hori batez ere talde
dominatzaileek egiten dutelako.
b) Hierarkizazio hau zenbat eta zurrunago izan, hainbat eta eraginkorragoa da
polaritatea bere hartan manten arazteko.
Askotan gertatu ere ohi da, A hizkuntzari berezko ondasunak (aurreiritzi hutsa)
aurkitzea, eta B hizkuntzari mantxak, ondorioz honelako esaerak sortuz: hizkuntza
kultoa/jaiot hizkuntza, hizkuntza literarioa/arrunta, hizkuntza ofiziala/ama hizkuntza,
hizkuntza ofiziala/herrialdekoa, e.a.
Bi hizkuntzen erabilkera subjektibo honek bere erabilpen ideologikoa agertzen
du.
2) Elebitasuna (bere era eta gradu orotan), egoera diglosiko batetan agertzen
denean, tertium quid ideal huts bat da; ideologia diglosikoek egoera establetzat jotzen
dutena, berez ordea iraun ezinezkoa. Elebakartasunerako trantsizio-aldia baizik ez da, B
hizkuntza A hizkuntzaz ordezkatuz edo (A hizkuntza alferrekotzat emanez) B hizkuntza
normalizatuz.”
Apur bat aurrerago (1978: 628), berriz, bigarren puntu horretan esanikoa
berresten du, bidenabar lehen aipatu ditugun Iñaki Larrañaga eta Sanchez Carrionen
ondorio berera ailegatuta: “Elebitasun ekilibraturik ez da oraindik inoiz gertatu”.31
30
Hogeita bi urte geroago, hara zer irakurri diogun Gotzon Garateri (2000: 83): “Garbi esan dezagun:
euskara galtzori gorrian dago elebitasuna dela kausa. Diglosia galgarrian bizi gara.”
31
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Haatik, Azurmendik diglosia horrela definituagatik, jatorriz beste zentzu bat
zeukan kontzeptu horrek. Noiz eta zer definitzeko sortu zen ordea diglosia terminoa?
Sanchez Carrion hartuko dugu bidelagun puntu hori argitzeko (1991: 343):
“En 1952 Fergusson acuñó el término diglosia para referirse a una situación
como la árabe, donde una comunidad lingüística alterna el uso de dos variedades o
registros lingüísticos diferenciados, uno asociado a un status alto y utilizado en las
funciones más formales de la comunidad, y el otro asociado a un status bajo y adscrito a
funciones no-formales, familiares y coloquiales.32
(...) es evidente que la palabra diglosia fue apropiada y extrapolada
sucesivamente de sus sentidos originarios en la literatura sociolingüística, porque entre
los hablantes de nuestras comunidades lingüísticas dominadas existía el sentimiento y el
instinto de que su situación, catalogada por el Estado y por la comunidad dominante
como bilingüismo, no tenía nada que ver con los valores que a su vez se asociaban a éste.
Y diglosia era para ellos una palabra nueva, que se adaptaba bien a los fines de
descolonizarse mentalmente de la supuesta situación de bilingüismo y su correlato de
ventajas psicológicas de número extraordinario de la revista de occidente.”
Jordi Sole Camardonsen arabera (1991: 67-68), berriz,
“Ferguson, adibidez, Suitza alemaniarrean duten egoeraz aritu zen. Bertan,
alemaniar standardak goi-mailako edo hizkuntza formalaren funtzioak betetzen ditu;
alemaniar suitzarra, berriz, hizkuntza kolokiala izango da. (...) Bere ustez, komunikazio
formalean, familiaren artean eta kolokialean goi-mailako barietatea (...) erabiltzen bada,
egoera diglosikoaren aurrean aurkitzen gara.
Egoera horietan bakarrik erabil daiteke, koherenteki, diglosiaren lehenengo
kontzeptua, bestela norabidea galdu eta nahastu egingo gara.”
Eta hori da hain justu soziolinguista katalanak salatzen duena; alegia, diglosia
terminoaren inguruan nahasketa eta txarto-ulertua nagusitu direla:
“Fergusonek zehatz-mehatz definitutako eta koherenteki aplikatutako kontzeptu
horrek, Iparrameriketan eta Europan ezezik, ospe handia izan du gure herrian ere. Buru-
31
Siguan ere (2001: 161) iritzi berekoa da: “(...) el rasgo más general es que en la mayoría de estas
situaciones se advierte un desequilibrio entre las dos lenguas y entre las poblaciones que las hablan, que
hacen que las funciones sociales más formales y prestigiosas sólo puedan ser tratadas en una de las
lenguas.” Nola Azurmendi hala Siguan elebitasun sozialaz ari dira, baina hizkuntzen arteko desoreka hori
gizartean ez ezik banakoen baitan ere gauzatzen dela diosku Siguanek (2001: 81-82 eta 154): “(...) De
todo lo anterior se desprende que el niño en contacto frecuente con dos lenguas se convierte pronto en
bilingüe pero que, en la mayoría de los casos, y dentro de una gran variedad de situaciones, de las dos
lenguas hay una que utiliza más a menudo y que puede considerarse su lengua principal. (...) la presencia
de las dos lenguas en su actividad mental y el predominio de una de ellas se mantendrán a lo largo de toda
la vida. (...) Y si esto ocurre en los que aprendieron a hablar al mismo tiempo en dos lenguas, con mucho
más motivo ocurrirá cuando se trata de un bilingüismo adquirido posteriormente.” Badira salbuespenak
hala ere; Siguanek (2001: 341-345) George Steiner idazlearen kasua aipatzen du, besteak beste, adibide
modura.
32
Horri buruz, hala ere, zehaztapen txiki bat egiten du Siguanek (2001: 190): “Durante mucho tiempo se
ha dicho que fue Ferguson (1959), en un artículo muchas veces citado, quien introdujo esta palabra, pero
en realidad era de uso común entre los lingüistas griegos para describir la coexistencia en su país de dos
variedades de una misma lengua (Psichari, 1928). Una situación singular que vale la pena recordar.”
32
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
belarri hasi ziren erabiltzen; dena azaltzeko erabiltzen zen, ezer azaldu eta ulertu gabe,
deformatu egin zen eta termino horren kontzeptua erabat aldatu zen.”
Fergusonek greziar hizkuntzalariengandik hartutako berbari beste zentzu bat,
beste esangura bat eman ziotela, alegia.33 Iñaki Muller-en ustez (1984: 29), beste
esangura bat emate horretan Fishmanek zerikusi handia izan zuen.34 Uste berekoa da
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi ere.35
Zer proposatu zuen baina Fishmanek? Elebitasuna maila psikologikopertsonalari dagokiola, eta diglosia, aldiz, maila sozialari. Bere berbekin esate aldera
(1988: 129): “(...) el bilingüismo es esencialmente una caracterización de la versatilidad
lingüística individual, mientras que la diglosia es una caracterización de la ubicación
social de las funciones para diferentes lenguas o variedades”. Lema-kolpea izan zen
Fishmanena, eta interpretazio-korronte berri bati eman zion bide. Sole Camardonsen
ustez, esate baterako (1991: 68), “[Fishmanen] Kontzepzio hori onartu, zabaldu,
interpretatu eta berrinterpretatu egin zuten beste autore batzuek, Ferguson-en hasierako
diglosia kontzeptu hura desagertarazi arte”. Joxe Manuel Odriozolaren irudiko (1998:
32), berriz,
“Diglosia kontzeptuaren ekarpenik eragingarriena, ezbairik gabe, honako ideiamuinean datza: hizkuntzaren gizarte-eremu eta funtzioen zer-nolakoa egitura
asimetrikoan funtsaturik dagoela. Hizkuntza bakoitzaren gizarte-sistema nolakoa,
33
Izan ere, diglosia terminoaz ari garela, aintzat hartu beharreko datua baitugu honako hau: anglosaxoniar
soziolinguistikaren atal handi batek ez darabil diglosia terminoa guk darabilgun zentzuan, Fergusonek
hasieran eman zion zentzuan baizik.
34
Hala ere, Muller kritiko ageri da Fishmanekiko. Bere iritziz (1984: 35), “Fishmanek elebitasuna
aztertzean agertzen duen jokaera funtzionalistak errealitatetik etenda dagoela edo ematen du. Bere
abiapuntuak ahalgarri egiten dio hari elebitasunaren dimentsio sinkronikoa kontsideratzea, hau da,
elebitasunaren egitura-elementuak eta horiek fenomenoaren existentzian duten partea begiratzea.
Denbora-dimentsioa ez da kontutan hartzen. Horrela elebitasunaren zergatiari, esanahiari eta hortik
espero izatekoak diren ondorioei buruzko arazoa erabat espekulatiboa da”. Hara, bestalde, zer dioen
Ninyolesek (1989: 133) horri lotuta: “És conegut que els estrats superiors (satisfets) de la societat solen
centrar llur atenció en els aspectes estàtics i en aquells processos que, en lloc d’un canvi, comporten una
renovació cíclica (...) En canvi, els estrats inferiors (insatisfets) es fixen prevalentment en els aspects
dinàmics de la societat.”
35
“Hizkuntzaren mailan, eta Fishman-en eraginez gehienik, argi iturri bikaina izan da elebitasun /
diglosia berezketa onartzea”, in Alvarez Enparantza, 1978b: 391. Joxe Azurmendik ere (1987: 127)
Fishmanen “ikerketa klasikoa”-k (1966ko Language Loyalty in the US) “kasik eredua inplantatu” zuela
dio “(...) alde batetik amerikano bilakatu, baina bestetik beren jatorrizko izaera (alemaniar, ukraniar,
frantsesa) gorde gura luketen komunitate inmigratzaileen hizkuntz konfliktoa” aztertzerakoan; hala ere,
zera gaineratzen du puntuan: “Aitortu beharra dago, gurea ez dela kasu berdina”.
33
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
halatsukoa izango da derrigorrez mintzaira horri dagokion lekune-zeregina. Nekez jakin
liteke, jakiterik egotekotan, hizkuntza baten estatus-egoera zertan den, harik eta bere
izatearen funtsa den gizarte-sistemaren botere-sarea nola egituratzen den jakin arte.”
Jada behin baino gehiagotan aipatu dugun Fishmani gagozkiola, (1988a: 120133) balizko lau egoera aipatzen ditu berak: diglosia eta elebitasuna (bilingualism),
elebitasunik gabeko diglosia, diglosiarik gabeko elebitasuna eta, laugarrenik, diglosia
eta elebitasunik eza. Azter ditzagun laurak banan-banan:
1.- Diglosia eta elebitasuna: Paraguai jartzen du Fishmanek eredu honen adibide
modura; izan ere, bertan, eta beti ere Fishmanen esanei jarraiki, populazio erdia baino
gehiago gaztelaniaz zein guaranieraz mintzo da, eta behiala elebakar izaniko landaeremuko populazioaren zati handi batek gaztelania erantsi dio bere hizkuntzaerrepertorioari, “en relación con los asuntos de la educación, la religión, el gobierno y la
cultura superior (...) De otro lado, la gran mayoría de los habitantes de la ciudad (casi
recién llegados del campo) mantienen el guaraní para asuntos de intimidad o solidaridad
primaria de grupo.” Hizkuntza bakoitzak, beraz, bere esparrua ei dauka. Fishmanen
iritziz, diglosia eta elebitasun egoeren adibide lirateke, halaber, Suitzan alemanieraz
mintzo diren kantoiak, “donde la población entera en edad escolar y los mayores
alternan el alto alemán y el alemán suizo, cada uno con sus funciones firmemente
establecidas y altamente valoradas”. Egoera honetan dauden banakoak, beraz,
elebidunak dira; horrez gain, hizkuntza bakoitzak bere funtzio eta esparru propioak
dauzka.
2.- Elebitasunik gabeko diglosia: Fishmanen ustez, oro har, eredu hau
ekonomikoki azpigaratuta dauden gizarteei dagokie; gizarte horietako harreman-sarean
mutur banatan dauden taldeak daude, eta euren hizkuntza-errepertorioek ez dute elkar
ukitzen. Adibide modura I. Mundu Gerra baino lehenagoko elite europarren kasua
aipatzen du soziolinguista ezagunak, garai hartan eliteek frantsesez egiten baitzuten
euren artean, herri xeheak bere nazio-hizkeraz ziharduen bitartean. Horrez gain, gaur
34
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
egun ere, eliteen mendebalderatze-prozesuen eraginez, Afrika eta Asiako zenbait
estatutan eredu hori gailen daitekeela dio.36
3.- Diglosiarik gabeko elebitasuna: honelakoetan gertatzen da: biztanleriak
aldaketa sozial gogor eta bizkorrak jasan dituen gizarteetan (immigrazioa edota
industrializazioa direla tarteko, adibidez). Fishmanen ustez, “los miembros de una
comunidad lingüística que proporcionan la fuerza de trabajo productiva abandonaron
rápidamente sus modelos sociales tradicionales y aprendieron (o fueron instruidos en) la
lengua asociada con los medios de producción”. Horregatik, “los niños se hacen
bilingües en una edad muy temprana, ya que sus mayores introducen en los dominios de
su intimidad una lengua aprendida fuera de sus confines. Las instituciones formales
tienden a hacer a los individuos cada vez más monolingües en una lengua distinta a la
de la intimidad o el hogar. Por último, la lengua del colegio y del gobierno reemplaza a
la lengua de casa y de la vecindad”. Kasu honetan, beraz, hizkuntza bakoitzak ez dauka
bere-berea den esparrurik, eta azkenean batak bestea erabat desagertarazten du.
4.- Diglosia eta elebitasunik eza: Kasu hau hizkuntza-komunitate txiki, bakartu
eta dibertsifikatugabeetan baino ezin ei daiteke gauzatu. Eta gisa horretako
komunitateak, Fishmanen irudiko, errazago dira irudikatzen errealitatean topatzen
baino.
Fishmanen berplanteamendu honen ondoren, beraz, Fergusonek emaniko
zentzuan baino beste zentzu batean erabili ohi da maiz diglosia terminoa. Ninyolesek,
adibidez, honela definitzen du (1989: 97):
“En el terreny lingüístic, diglòssia significa (...) la superposició de dos idiomes –
sovint com a expressió d’una jerarquia entre els grups- i llur vinculació a un status
cultural rígid. La capciosa disposició funcional entre ambdós idiomes no feia sino
plasmar una situació que la difusió de l’educació, el progrés econòmic i polític de
determinades classes hauria de posar al descobert. La normalització lingüística exigiria
necessàriament un gran canvi sòcio-cultural.”
36
Eta gailendu ere gailendu da, kasu askotan; ikus horri buruz, Calveten obra aipatua; ikus, halaber,
Fanon, 1999.
35
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Bada diglosia kontzeptuaren berdefinizio hori gustuko izan ez eta hasierako
adiera (Fergusonena, alegia) hobesten duenik. Hara bestela zer dioen afera honi buruz
Lluís V. Aracil-ek (1986: 119):
“Rafael Ll. Ninyoles (Conflicte lingüístic valencià, 1969; etc.) ha improvisat una
doctrina que confon indegudament la substitució amb una certa noció de “diglòssia”
(radicalment diferent del concepte de Charles A. Ferguson, 1969), el simplisme efectista
de la qual ha fet fortuna en cercles i regions poc avançats.”
Dena den, ezin uka (soziolinguista askorengan bederen) terminoaren hasierako
adiera aldatu egin dela eta egun Ninyolesek aipatu diglosia kontzeptuaren beste adiera
hori ere indarrean dela. Txillardegik (Alvarez Enparantza, 1978b: 258-259), esate
baterako, bi adieretan berriena damaio kontzeptu horri: elebitasuna eta bimintzotasuna
bereiztu eta gero (lehenengoa, psikologia-arloko fenomenoa izaki, pertsonari eta
hizkerari dagokie bere ustez; bimintzotasuna, berriz, soziologia-arloko fenomenoa izaki,
gizarte bati eta hizkuntzari berari dagokie), modu honetan definitu zuen diglosia:
“DIGLOSIA: hau ere SOZIOLOGIARI dagokio; eta funtsean bimintzotasunaren
kasu berezi bat baizik ez da. Diglosia dagoenean, A eta B hizkuntza ez dira elkarren
parean: A hizkuntza legezkoa da, eguneroko bizieran beharrezkoa, ekonomi-mailako
ekintzan ezinbestekoa, literaturan aberatsa, eta abar, B hizkuntza, berriz, legetik at dago,
izan ez da, ezertarako beharrezko ez da, aipu txarra du jendartean, eta gainbehera doa
sentidu guztietan.
Euskal Herrian, beraz, ez dago bimintzotasunik, DIGLOSIA NABARMENA
baizik; eta, esana dugunez, ELEBITASUN URRIAN emana.”
Koldo Mitxelenari ostutakoa da beste aipu hau (2001: 89):
“Fergusonek ez zekien ongi zer gerta zitekeen hedatu zuen diglosia hitzarekin eta
hitzak azaltzen edo estaltzen duen gogoetarekin: ezin asma zezakeen, leherrenak eginik
ere, hortik sortuko zela euskarak dituen eta izan dituen nolanahiko gaitzen argibidea.
Diglosiak joa dagoen egoeran, ez zaio orain beheko maila baizik aitortzen gure
hizkuntzari. Beldur naiz, haatik, ez ote ziren gauzak bestela gertatzen gurean, ez
baitaiteke izan azpiko eta morrontzako hizkuntzarik mendez mende iraungo duenik
gureak bezala.”
Mitxelenak ere, beraz, hitzaren adierarik berrienean darabil diglosia terminoa,
beste pasarte honetan bertan ere ikus dezakegunez (2001: 359-361):
“Diglosia, da ahoa bete belarrietaratzen diguten deiadarra, eta nik ere diglosia
diot. (...) Zorioneko diglosia hor daukagu geure gizartean eta lanak izango ditugu horretaz
libratzen. Agerkari horiek ez dira seinale pozgarriegiak izaten, gaitz ezkutuaren
adierazgarri izan daitezkeen aldetik. Okerragoa, haatik, bi hizkuntzaren barrunbean (hots,
36
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
hiztunaren gogoan) sortzen denean, bitarik bat gero eta nagusiago nabarmentzen delarik.
(...)
Barrunbean dugu, beraz, delako diglosia: barrunbean indarberritzen zaigu
besterekin mintzatzean baino areago. Apain, jantzi, landu, goitar den guztia erdarari
begira erabiliko dugu: erdarari eta erdararen begira, ea noiz eskainiko digun premia
duguna. (...)”
Euskararen kasu espezifikoa bazter utzita, ikus dezagun zelan definitu duen
diglosia Siguanek (2001: 192): “(...) diglosia es un término general que se refiere a la
diferencia y el desequilibrio entre las funciones que cumplen dos lenguas en un mismo
espacio social.” Bere iritziz, beraz, hizkuntzen arteko funtzio-banaketa desorekatua da
egoera horren eragile nagusia:
“El desequilibrio entre las lenguas en una situación diglósica es el resultado
directo de las diferentes funciones sociales que éstas permiten cumplir o en las que éstas
se utilizan. En las formas más típicas de diglosia la lengua fuerte, además de ser la lengua
familiar y cotidiana de una parte de la población, es la única que se utiliza para funciones
públicas y formales, la única que se utiliza en la administración, en la enseñanza en todos
sus niveles, en las producciones culturales... mientras que la lengua débil se utiliza
exclusivamente como lengua familiar y cotidiana por otra parte de la población. Dentro
de este esquema general caben muchas variantes (...) lo que autoriza a hablar de grados o
de modalidades de diglosia.”
Hara: diglosiaren mamia taxuz azaldu gura izanez gero derrigorrez barneratu
beharreko kontu batekin egin dugu topo; alegia, diglosiak era eta gradu zenbait dituela.
Lehen ere hori aipatu digu zeharka Mari Jose Azurmendik, eta puntu horri buruz
dezente sakondu du Sanchez Carrionek (1991: 345-346):
“(...) como el bilingüismo mismo, del que es su alter ego, o su caricatura, la
diglosia es también una cuestión de grado.
(...) la diglosia consiste en que en una sola escalera, un solo juego completo de
funciones está ocupado por dos lenguas distintas.
Ahora bien, hay dos cosas que enseguida aparecen a primera vista:
Las posiciones respectivas de las lenguas variarán mucho entre sí de acuerdo
con qué escalón ocupa cada una de ellas. Si llamo a la lengua que queda
encima dominante y a la que queda por debajo dominada, el grado de
dominación será mucho mayor cuantos más escalones haya entre ambas.
Puede ser que las dos lenguas tengan sólo esa escalera. O puede ocurrir que,
de las dos lenguas, una tenga su escalera compartida y la otra, además, tenga
una escalera para ella sola. Es el viejo esquema de lo mío es mío y lo tuyo de
los dos. Y puede, en fin, ocurrir incluso que al margen de pugnar por la
escalera que comparten en común, cada lengua tenga aparte una de uso
exclusivo.”
37
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hor esanikoari jarraiki, beraz, hiru egoera ditugu, hizkuntza bakoitzak betetzen
dituen funtzioen eta berea duen esparruaren arabera. Sanchez Carrionen irudiko, hiru
egoera horietan lehena (eskailera bakarra dago eta bertan bi hizkuntzetako bakoitzak
bere funtzioak betetzen ditu) buruan zeukala asmatu zuen Fergusonek diglosia berba.
Arabiera klasikoak eta Magrebeko arabierak Marokon bizi duten egoerak ilustratzen du
bere ustez diglosia-mota hau: Magrebeko dialektoak betetzen ditu famili-esparruko
funtzioak, eta hor arabiera klasikoak ez dauka sarbiderik; haatik, naziorako estandarfuntzioa arabiera klasikoak betetzen du, eta Magrebeko dialektoak ez dauka hor
zeresanik. Txepetxek semi-diglosia edo seudo-diglosia deritzo diglosia-mota horri; bere
ustez diglosia-mota hau egonkorra eta, oro har, tentsio bakoa da (ohar gaitezen, dena
den, nola Marokon hala Suitzako kantoien kasuan, azken batean hizkuntza bakar baten
aldaera/erregistro desberdinez ari garela, baina hizkuntza bat da, funtsean).
Iturria: J.C. Etxegoien, 2001: 140.
Sanchez Carrionen azalpenei segika (1991: 346-347), bigarren diglosia-mota
(diglosia partzial edo funtzionala) Belgikan joan den mendeez geroztik dagoena da, edo
Jugoslavia eta Italia edota Danimarka eta Alemaniaren mugaldeetan (adibide batzuk
jartze aldera) existitzen dena: esparru politikoaren baitan gutxiengoaren hizkuntza
baztertua da; haatik, esparru elebidun horretako hizkuntzetako bakoitzak aldameneko
herrian funtzio-sorta osoa dauka (erabateko hizkuntza-erabilera, alegia). Lehen kasuan
ez bezala, bigarren kasu honetan hizkuntza-komunitate bi daude buruz buru, eta, hori
38
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
dela kausa, gatazka-aldikadak barealdiekin tartekatu ohi dira; izan ere, tentsioa egon
badago, bi hizkuntza-komunitateren arteko interes-gatazka baitago, baina tentsio
proportzionatua da, (Sanchez Carrion, 1991: 347) “porque cada comunidad cuenta con
un territorio contiguo en el que cada lengua ostenta el máximo poder lingüístico (un uso
lingüístico completo, garantizado al máximo nivel político).”
Iturria: J.C. Etxegoien, 2001: 141.
Azkenik, hirugarren diglosia-mota (erabateko diglosia edo lurralde-diglosia),38
hots, bazter hauetan diglosiaz mintzo garenean gogoan izan ohi duguna; hau da,
frantsesa/gaztelania eta euskararen artekoa (1991: 346): “(...) parte de las funciones de
la escalera del Euskara están invadidas por el Castellano o el Francés. Pero, además,
éstos –y sólo ellos- tienen aparte, fuera y dentro del territorio euskaldún, su juego
completo de funciones.” Sanchez Carrionen aburuz, diglosia-mota hau, ezegonkorra
izateaz gain (ezarian-ezarian elebakartasunerantz lerratzen baita), gatazkatsua da;
38
“Diglosia total o diglosia territorial”, Txepetxen arabera (Sanchez Carrion, 1991: 347).
39
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
gatazka, bistan denez, oso desorekatua da, bi hizkuntzetako bat fagozitaturiko
hizkuntza-lurralde batean bizi delako.39
Iturria: J.C. Etxegoien, 2001: 142.
Hirugarren diglosia-mota horren pean bizi da, beraz, euskara, Ipar Euskal
Herrian frantsesa eta Hego Euskal Herrian gaztelania bizikide dituela. Eta, dagoeneko
ikusi dugunez, elebitasun diglosiko hau ez da egonkorra, elebakartasunerako joera
baitauka, hizkuntza ahulenaren kaltetan: hau da, erabateko diglosia egoeran bi
hizkuntzetako bat (gaztelania/frantsesa) sendo eta osasuntsu dago beti, ezinbesteko
hizkuntza da komunitateko kide guztientzat; bestea (euskara), aldiz, esparru zehatz
batzuetara mugatua dago, hizkuntza baztergarria da, ez du lehenengoak adinako itzal
eta sonarik, funtzioak ere kimatu, inausi egin dizkiote eta garatu ezinean dabil beti. Hau
guztia oso kontuan hartzekoa da; izan ere, Sanchez Carrionek dioen moduan (1987b:
39
Sole Camardons ez dator bat Txepetxekin, ez baitu uste aipatu berri ditugun 2. eta 3. kasuak diglosia
kasuak direnik (1991: 70-71): “Zergatik ote dabiltza burubelarri, desberdinak diren bi egoera diglosiatzat
jotzen? Horrekin lortuko duten gauza bakarra jendea nahastea da, edozein egoera soziolinguistiko hitz
magiko bakar batez adierazi nahi dutelako: diglosiaz. Horrela, dena azaltzen saiatuko dira, ezer
konkreturik argitu gabe. Zorrotz jokatu nahi badugu, diglosia kontzeptuaren hasierako zentzu
lehenengora, jatorrizkora itzuli beharko dugu.” Aurrerago, integrazio soziolinguistikoa, hizkuntzaordezkapena eta diglosia ez direla nahastu behar gaineratzen du.
40
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
50), “paradigma glotofagikoa (...) hizkuntza fagozitatuaren funtzio-defizit batekin
hasten da”.40
II.1.2.- Hizkuntzen ordezkatze-prozesuak: argi-ilunak
Aurreko atalaren amaieran Sanchez Carrionen arabera hizkuntza-fagozitazioa
nola abiatzen den ikusi dugu. Aracilek (1986: 115-116) honela deskribatu zuen berak
substitució lingüística modura izendatu zuen prozesua:
“(...) és el fenomen sociolingüístic més global. En el cas típic, una varietat
lingüística (dominant) guanya terreny en detriment d’una altra (recessiva) que en perd, i
en el desús d’aquesta pot ben bé menar-la a la seva extinció total. (...) El desplaçament és
quantitatiu (en termes de nombre de parlants, i freqüències d’ús) i/o qualitatiu (en termes
d’àmbits diferencials i normes d’ús). La substitució és sempre una concatenació alternant
d’etapes (relativament estables) i transicions (làbils) que, naturalment, apareixen
imbricades. Les continuïtats i les mutacions abruptes són així relatives i inseparables. El
procés consisteix precisament en canvis que redueixen les tensions en alguns àmbits
mentre en produeixen en d’altres, i aqueix desplaçament de les tensions és el centre de la
dinàmica del procés. (...) Mentre l’estructura de la varietat dominant s’enriqueix, la de la
recessiva s’empobreix.”
Substitució lingüística-ri gagozkiola, Sanchez Carrionen iritziz (1981: 48),
Euskal Herrian bizi dugun elebitasun diglosikoak, hizkuntza-interferentziak sustatzeaz
gain, fenomeno hori (hizkuntzen ordezkatze-prozesua) abiarazten du:
“En el momento actual, sin embargo, mientras el bilingüismo sigue siendo desde
el punto de vista del castellano un fenómeno marginal, la situación desde el euskera es
muy distinta: el bilingüismo es central. Es decir, dentro de la masa de castellanohablantes
(y refiriéndome exclusivamente a los límites del País Vasco) los que además saben
euskera son una minoría. Pero dentro de una masa de euskaldunes son minoría los que
además no saben castellano. Como consecuencia de ello el euskera se ha convertido en un
idioma exclusivo de gentes bilingües, y como en el caso del castellano en las Filipinas,
para muchas de estas gentes en la menos importante de sus lenguas.
Al perder su núcleo de monóglotas (y pseudobilingües) que interpreten la
realidad exclusivamente desde el euskera, y desde el momento en que la norma, o si se
prefiere, la legitimidad lingüística, no está representada por ellos sino por sujetos en los
que, más o menos mezclados, concurren continuamente los dos sistemas, y cuyo poder
ideativo se canaliza fundamentalmente en castellano, quedan sentadas las bases para una
cristalización en el sistema de la lengua de las interferencias lingüísticas.”
Izan ere, eta Iñaki Muller-ek idatzi moduan (1984: 31)
40
Glotofagiari buruz, ikus kontzeptu hori sortu zuen Louis-Jean Calveten liburu interesgarria (1981, batez
ere 29-30).
41
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Hizkuntza batek bestea erabat ordeztu aurretik elebitasunezko fase bat ematen
da, h.d., espazio batbera bi eremuz (Domäne) betetzen da denboraldi batean.41 Biek
funtzio berdinak edo antzekoak betetzen dituzte komunitatearentzat, baina jatorriz kultura
banatakoak dira.
[Hizkuntza inbaditzaileak] Eremu berriak hartu ahala zalantzan jartzen da rolen
diferentziazioa, eta portaera sozialen eta balore-ideien diferentziak, lehen nabariak
zirenak, lausotu egiten dira talde bakoitzean.”
Koldo Mitxelenak (1974: 128-130) zera utzi zigun idatzia hizkuntzen
ordezkatze-prozesuei buruz:
“Conviene señalar, por otra parte, que lingüistas y no lingüistas, mano a mano,
suelen equivocarse con frecuencia al emitir juicios sobre el futuro de las lenguas. Estas no
llevan impresas en la frente marcas visibles de su estado de salud. Ninguna persona
sensata habría podido predecir –predecir racionalmente se entiende-, hacia el año 1.200,
la difusión actual del inglés; tampoco habría pronosticado nadie, en tiempos del imperio
aqueménida ni muchos siglos después, que el arameo habría de encontrarse, como parece
que se encuentra, en trance de desaparición.
(...) En el fondo de todo hay, sin duda, un fenómeno colectivo, cuya
racionalización acaso nunca nos será dada. Se trata, en último término, de la adhesión o
despego de una comunidad respecto a su lengua.”
Joxe Manuel Odriozolak ere (1998: 8) faktore bat baino gehiago aipatzen du
hizkuntzen ordezkatze-prozesuen balizko eragile moduan:
“Nondik dator, ordea, hizkuntz komunitatearen galbidea? (...) Arrazoiak, bistan
denez, ugariak dira: egitura ekonomikoaren eraberritzea izan liteke bat (ordurarteko
sitema kulturala ez da egokia berrikuntzan abiatu den sistema ekonomikoari erantzuteko);
sistema politikoaren ordezkapena izan liteke beste zergati bat (...) Komunitatearen
iraungipenak, hortaz, eragile-multzo anitza du bere jardunean, eta sarrienik eragile
horietako bat baldin bada ere eragile (edo desegile) matrizea, prozesuaren konplexutasuna
izan ohi da arau honelako fenomenoetan.”
Hizkuntza-ordezkatze prozesuez berba egitean, language shift (hizkuntzen
lekualdaketa) terminoa darabil Fishmanek (1988a: 135-180). Zein da, ordea, hizkuntzalekualdaketaren eragilea? Ba ote fenomeno hori goitik behera baldintzatzen duen
faktore erabakitzailerik? Eragile bakun eta ahalguztidun bakarrari buruz baino, faktore
ugariri buruz berba egin beharko genukeela deritzo berak. Horrez gain, ohar hau ere
egiten du, Mitxelena eta Odriozolaren haritik tiraka jarraituz (1988a: 150): “Aunque
actualmente no podamos formular regularidades universalmente aplicables en nuestra
41
Hipotesi bera defendatzen du Aracilek ere zera idaztean (1986: 54): “La substitució lingüística
consisteix en una seqüència d’etapes, una de les quals –segurament la més hàbil i crucial- és un
bilingüisme transitori”.
42
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
área de investigación, podemos indicar que varios intentos en este sentido no han
logrado alcanzar sus objetivos”.
Fishmanen aburuz, hizkuntza-komunitate bakoitzak estrategia desberdina
jarraitu izan du. Batzuek (Venezuelako guajiroek, adibidez) hizkuntza albo batera laga
eta beste ezaugarriren bati heldu dioten bitartean, beste batzuek (yiddisharen aldekoek,
esate baterako) hizkuntza-mugimendua osatu dute erakundetze politikoaren bidea urratu
beharrean; horrez gain, afrikar estatu batzuetan jatorrizko hizkuntzarekiko atxikimendua
txikia izanagatik euren abertzaletasun-maila altua dela nabarmentzen du. Bere ustez ez
dago, hortaz, arrazoi bakarrari buruz berba egiterik (1988: 151): “El mantenimiento
lingüístico ha continuado bajo varias formas muy diferentes de pertenencia a un grupo”.
Aurrerago, ostera, uste eta hipotesi orokor batzuk auzitan jartzen ditu: esate
baterako, hiriko biztanleek euren berbeta aiseago galtzen dutelakoa, landaeremuetakoek (zeintzuk bakartuago egoteaz gain kontserbadoreago direla uste izan ohi
den) denbora luzeagoz eusten dioten bitartean; edo beste iritzi arras zabaldu bat: alegia,
itzal eta sonarik gehien duen mintzairak itzal eta sonarik gutxienekoa baztertu egiten
duela. Fishmanen aburuz uste horiek guztiak, faktore erabakitzaile denak, erlatibizatu
egin daitezke. Dena dela, faktore erabakigarri batzuk izan badirela dio: indar militarra,
kontrol ekonomikoa eta botere ideologikoa, hain justu.42
Eta hala ere, hizkuntzen ordezkatze-prozesuei buruz argi-ilunak oraindik nagusi
direla dio Fishmanek (1988a: 167-169): “Debería ser posible una clasificación más
42
Louis-Jean Calvetek ere (1981) antzeko faktoreak jotzen ditu glotofagiaren eragile nagusitzat: faktore
ekonomiko-politikoak, hain zuzen. Behin hizkuntza-inbasioa abiatuta, administrazio, legedi eta
hezkuntza-sistema arrotzen inposizioarekin sendotu eta bizkortzen ei da glotofagia-prozesua. Dena dela,
hau ere irakurri diogu (1981: 76) “(...) la desaparición de una lengua (la glotofagia lograda) o su
contrario dependen de numerosos factores no lingüísticos, en particular de las posibilidades de resistencia
del pueblo que habla esa lengua.” Aurrerago, herri zapalduen nazio-kontzientzia aipatzen du
erresistentziaren giltzarri modura. Siguanek ere, azkenik (2001: 255-264), hizkuntza-ordezkatze
prozesuek eragile askotarikoak dituztela dio, eta botere-borrokak, arrazoi ekonomikoak eta kultura jakin
batzuek, teknika eta aginte politikoa lagun, unibertsalizatzeko (hau da, besteen esparruak okupatzeko)
daukaten joera aipatzen ditu faktore nagusi modura. Bestalde, globalizazioa dela-eta, gaur egun
hizkuntza-ukipen prozesuak eurak ere aldatzen ari direla uste du egile honek, ikerlan honen ondorioetan
(IX. atala) ikusiko dugunez.
43
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
significativa de la variación en los resultados del mantenimiento y desplazamiento
lingüísticos. (...) Este estado de cosas está aún lejos (...) Las posibles relaciones entre el
reforzamiento lingüístico (o la planificación lingüística) de un lado y el crecimiento o
disminución del uso lingüístico real (o de otros procesos socioculturales) de otro, son
muy desconocidas actualmente”.
Aurrerago, behin betiko erantzunik ez dagoela adierazi ostean, ondorio honetara
ailegatzen da (1988: 177): “(...) el interés por los aspectos sociopsicológicos de la
conducta lingüística está actualmente en crecimiento (...) Este interés creciente
proporcionará
indudablemente
contestaciones
a
las
cuestiones
actualmente
incontestadas dentro del campo del mantenimiento y desplazamiento lingüísticos.”
Sanchez Carrion fenomeno kolektibo ilun horretan arakatzen saiatu da,
ordezkatze-prozesua determinatzen duen faktorerik ba ote den ikertze aldera. Haren
ustez (1981), hizkuntzen ordezkatze-prozesuetan giltzarri den faktore bat dago:
hizkuntzen esparru sinbolikoaren gaixotasun eta galera, hurrengo atalean ikusiko dugun
moduan.
II.1.3.-
Hizkuntzen
ordezkatze-prozesuen
giltzarria:
esparru
sinbolikoa
suntsitzea
Jose Maria Sanchez Carrion Txepetxen arabera (1981: 29-31), hizkuntza batek,
bizi ahal izateko, bere esparru sinbolikoa behar du. Zer adierazi gura du ordea esparru
sinbolikoaz mintzo denean? Horretarako, lehenengo eta behin, hizkuntza ororen
praktikan bi mutur bereizten ditu berak: batetik, hizkuntzaren erabilera mekanikoa,
gizarteak berak baldintzaturikoa, berori dela hizkuntzaren funtziorik periferikoena;
44
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
bestetik,
sensearen
mintzoa,
zentzuaren
lengoaia,
arrazoiketarena,
sormen
intelektualarena, hauxe dela hizkuntzaren funtziorik barne-barnekoena, funtzio
nuklearra.44
Egile honen irudiko, zentzuaren, sormenaren, arrazoiketaren mintzaira horren
muinera biltzen diren hiztunek osatzen dute hizkuntzaren esparru sinbolikoa; esparru
hori ezinbestekoa, funtsezkoa da hizkuntzaren bizitzarako, beronen osasun-egoeraren
ondorio baitira haren sendotasun ala ahulezia-uneak.45 Esparru sinbolikoa sasoiko,
indartsu badago, euren mundua une oro interpretatu eta berraurkitzea ahalbidetuko die
hizkuntza horretako hiztun kontzientziadunenei, eta, bidenabar, arrazoi horrexegatik
beragatik haien hizkuntzarekiko atxikimendua hazi egingo da (hizkuntza euren
egunerokotasuna eta nortasuna bera definitzeko tresna baliagarria zaielako); horrez
gain, kanpoaldeko espazioetan kokatutako hiztunen hizkuntzarekiko atxikimenduak ere
gora egingo du, zeharka bada ere, hauek ere esparru sinbolikotik bazkatzen baitira;
baina hori bai, han larre ganorazkorik aurkitu ezean, beste hizkuntza baten pentzeetara
joko dute bazka bila).46 Lluís V. Aracilek esandako moduan (1986: 24), “És clar que
parlants abandonen un idioma quaselvol quan aquest ja no satisfà algunes necessitats
socials.”
44
“(...) Creemos sin embargo que sería posible distinguir dos polos, más que como funciones separadas,
(función social / función de pensamiento) como cénit y nadir de la expresión lingüística. El polo inferior –
o exterior- estaría constituido por el lenguaje del nonsense entendiéndolo en el sentido en que lo utiliza
J.R. Firth, es decir (...) el lenguaje no como instrumento de la razón pura, sino como (...) red y tributo de
la convencionalidad social. En el otro polo, en el cénit, tendríamos el lenguaje del sense, esto es, de las
ideas, del razonamiento puro, de la creatividad intelectual, lenguaje que se desenvuelve en estricta
complicidad con el propio idioma y a veces en perturbadora oposición oposición a las reglas y ritos
sociales”.
45
Geroagoko lan batean (Sanchez Carrion, 1991: 64) honela definitu zuen Txepetxek esparru sinbolikoa:
“El núcleo de hablantes que dotan a su lengua de su desarrollo completo, o, correlativamente, el núcleo de
hablantes que tiene un desarrollo lingüístico completo en esa lengua”. Desarrollo lingüístico completo-a
duten hiztunez mintzo denean, berriz, hizkuntza horretan jatorrizkotuta, bertakotuta (haurtzaroan zein
helduaroan) egoteaz gain, kultur-beharrak ere hizkuntza horren bidez asetzen dituztenei buruz ari da,
aurrerago ikusiko dugun moduan.
46
“La idea que exponemos aquí es que la existencia y consistencia de un espacio simbólico propio es la
que determina la vitalidad o debilidad de un idioma: pues la existencia de este espacio propio motiva una
adhesión directa de los individuos en él situados hacia el idioma en que reinterpretan su mundo, y una
adhesión indirecta de los individuos situados en los espacios externos, pues estos espacios se alimentan de
los primeros (...).”
45
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hau da, bestalde, esparru sinbolikoaren egitura: bera dago erdian, inguruan toki
nuklearrik betetzen ez duten hizkuntza-funtzioak eta hiztunak jiraka darabiltzala
(Sanchez Carrion, 1981: 31): “Podemos imaginar las colectividades lingüísticas, en su
estado más puro, como una constelación de espacios físico-culturales (o si se prefiere,
de dominios) girando alrededor del espacio simbólico recreador”. Bada, bestalde, argi
utzi beharreko kontu bat: egile honen ustez (1981: 37), esparru sinbolikoaren osasunak
ez dauka zerikusi zuzenik hiztun-kopuruarekin, hizkuntzaren bizia haren hiztunen
kopuruarekin baino, hiztun horien kalitatearekin dagoelako lotuago.47
Era berean, honako hau ere badio esparru sinbolikoaren osasunaz (1981: 33-37):
zenbat eta trinkoago esparru hori, orduan eta biziago egongo da hizkuntza bera. Zenbat
eta jende gehiagok baliatu hizkuntza jakin hori bere sormena gauzatzeko, eta zenbat eta
jatorragoa, originalagoa izan sormen hori (“es decir, no se limite a la reproducción de
creatividades pensadas desde el espacio simbólico de otra lengua”) hainbat eta
ordezkaezinago izango da hizkuntza berau baliatuta gogoetan ibili diren subjektuentzat,
“o que han accedido mediante ella al pensamiento lingüístico recreador de los otros,
incorporándolo para sí”.
Esparru sinbolikoa eta bere egitura zelakoak diren azalduta, hizkuntza
bakoitzaren esparru sinbolikoaren osasuna funtsezkoa dela azaltzen du Txepetxek. Izan
ere, hizkuntza baten esparru sinbolikoa ahul badago, hizkuntza horrek ez ditu bere
funtzioak taxuz beteko, ez baitie bere hiztunei inguruan duten mundua ulertu eta
interpretatzeko tresnarik emanen eta, hori dela-eta, hiztun horien hizkuntzarekiko
47
Islandia aipatzen du Sanchez Carrionek adibidetzat: izan ere, 280.000 lagun inguruko hiztunkomunitatea baino ez izanik, sendo dago hango hizkuntza. 2000ko Galeuzcan idazle islandiarrak
Lekeition izan ziren gonbidatu modura eta, eurek emaniko datuen arabera, literatura plazaratzen duten
dozena bat argitaletxe dituzte. Uharteko biztanle-kopuruari dagokion liburu-ekoizpenaren batez bestekoa
munduko handiena da, eta islandiar denak daude alfabetatuta. Helduentzako literaturari dagokionez, 43
liburu berri eta 54 itzulpen plazaratu zituzten 1999an (hori bakarrik helduentzako literaturari dagokionez,
ezen guztira 1.200 bat liburu argitaratzen baitituzte urtero). Era berean, urtero islandieraz idatzitako 10-15
bat liburu beste hizkuntza batzuetan argitaratzen dira eta 80 bat idazleri dagoeneko euren lanak Europan,
Kanadan eta Txinan argitaratu dizkiete (ikus Euskaldunon Egunkariaren Begia kultur gehigarria, 2000IX-30).
46
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
atxikimendua jaitsi egingo baita, beste hizkuntza baten mesedetan izango den
ordezkatze-prozesua abiatuko delarik.48 Ezen Txepetxen ustez, elebitasuna ez baita
egoera estatiko bat, ez da egoera egonkor bat, mementoko orekaren ondorioa baizik
(Sanchez Carrion, 1981: 160):
“(...) el bilingüismo se presenta siempre como una tensión. Es decir, es la
ubicación de una persona, grupo o colectividad, en la intersección entre dos macroespacios (o dos circuitos) opuestos: cada uno de ellos ocupado por una lengua diferente, y
cuya contraposición (...) se intenta superar por esta ubicación en la zona dual, en el
espacio de transición”
Hizkuntzen ordezkatze-prozesua, berriz, hizkuntza bat bestearen funtzio eta
esparruak betetzen hasten denean abiatuko da (1981: 143):
“(...) el proceso de sustitución y lucha lingüística. Éste no es en efecto más que el
proceso de invasión de una lengua de los espacios de otra lengua. O mejor, de sustitución
de los dominios que se explicitan lingüísticamente desde la lengua A, por dominios
explicitados en la lengua B. En este proceso la lengua B puede limitarse a ocupar los
espacios que posee L-A, pero sin alterar la distribución de éstos: estamos en este caso
ante un proceso de cambio lingüístico. Pero puede simultáneamente descomponer toda la
trama espacial de la L-A y reorganizarla de nuevo: estamos entonces ante un doble
proceso de descomposición de una cultura y de instalación de otra distinta.”
Zelan eta noiz amaitzen da prozesua ordea? Modu honetan (1981: 34):
“¿Cuándo y cómo termina la lucha? Pues de lucha se trata y no de relación
armónica.49 (...) Este conflicto termina a favor de la propia identidad lingüística con la
recaptura de los espacios invadidos por muy exteriores que ellos sean; como ocurre por
ejemplo cuando el sujeto acaba por dirigirse en su propio idioma a los forasteros. Y
termina en la pérdida de la identidad lingüística originaria cuando uno restablece
relaciones fundamentales de intimidad, realidad, pensamiento o afecto en el idioma que
fue en su comienzo meramente exterior. Tal ocurre cuando la relación vinculante de
enseñanza idiomática al niño ya no se vierte en el idioma nativo: el ciclo sustitutorio está
consumado. A partir de este momento el idioma invasor se ha internado irremisiblemente
en los baluartes más irreductibles de la lengua nativa y recomienza desde aquí el proceso
de constitución de su propio espacio simbólico.”
48
Logika horrexek berak zera pentsarazten digu: euskara hutsezko D ereduan ikasten diharduten neskamutilengan ere nekez sortuko da euskararekiko atxikimendurik euskaraz transmititzen zaizkien edukiak
azken beltzean erdarazkoen kopia kaskarra baino ez badira; eduki original, bizi, propiorik ezean (eta
eskolaz kanpoko mundua erabat erdalduna izanik), normala gero umeek jatorrizko hizkuntzara (erdarara)
jotzea, kopia (halamoduzko euskaraz taxuturiko produktua) bazter utzita.
49
Hala ere, egile berak aurrerago (1981: 88-90) dioenaren arabera, edozein egoera elebidunetan kausi
daitekeen bi hizkuntzen arteko aurkakotasuna plano nagusiago batean desegin egiten da; gauzak apur bat
zehazte aldera, esan dezagun teoria honen arabera euskara-gaztelania edota euskara-frantsesa ez direla
elkarren aurkari, baldin eta dikotomiok neutralizatzen dituen planoa aintzat hartzen badugu. Zein da plano
hori? Osotasunaren planoa; Giza Hizkuntzarena, alegia. Gauzei perspektiba horretatik begiratuta,
euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa ez dira elkarren etsai, elkar osatzen duten berbetak baizik, ezen
Giza Hizkuntza den osotasunean dikotomia bakoitzeko elementu biak baitira behar-beharrezko. Baina
jakina, hizkuntza batek osotasunaren perspektiba hori ulertu/onartu ez eta beste hizkuntza baten/batzuen
esparruak inbaditzen baditu, arazoak sortzen dira.
47
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Azken aipu horrekin lotura zuzena dauka Txillardegiren beste aipu honek
(Alvarez Enparantza, 1986: 424): “Okupatzailea, bestalde, okupatutako lurralde horren
sakratutasunaz jabetua da; eta, hortaz, bertako sinbolo-gunean deuseztatzera jotzen du.
Zanpatu nahi den herriaren punturik errespetatuenak erasotzen dira, beraz”.
Sanchez Carrionen arabera egoera elebidunetan hizkuntza-aldaketa kanpotik
barrura abiatzen da, beraz, harik eta ordezkatze-prozesua esparru sinbolikoraino ailegatu
arte. Alegia, hiztun periferikoenak (kontzientzia gutxien dutenak eta hizkuntzaren
esparru sinbolikoa trinkotzeko beharrezko den sormen eta pentsamendu original
propiorik gauzatzen asmatzen ez dutenak) izan ohi direla hizkuntzaz aldatzen lehenak,
apurka-apurka prozesua barneko geruzetaraino, esparru sinbolikoraino bertaraino, iritsi
arte (1981: 33):
“El proceso de asimilación lingüística comienza en la periferia del campo
lingüístico, generalmente. Y sólo se consuma cuando penetra en su núcleo, cuando
despoja a esta lengua de un núcleo propio, atrayendo a su propia periferia al núcleo
residual de hablantes de la otra (sustitución de núcleos lingüísticos). Ello es debido a la
distinta naturaleza de la adhesión lingüística. Un campo lingüístico que resulta
inaccesible desde su núcleo puede ser muy vulnerable desde su periferia. Porque la
periferia tiene bastante de un mercado lingüístico donde los distintos productos sociales
entran en competencia. En la periferia la lengua es exclusivamente un producto social,
como el vestido, la propiedad, etc.: un status symbol.”
Periferian, beraz, azaleko kontua baino ez da hizkuntza, baina nukleoan, esparru
sinbolikoan, ordea, hizkuntza nortasun-iturri da; horregatik, gure hizkuntzaren esparru
sinboliko horretan ere beste hizkuntza bat sartzen denean gauzatzen da erabat
ordezkatze-prozesua. Hortaz, ordezkatze-prozesua guztiz baldintzatzen duen faktorea
hizkuntza bakoitzaren esparru sinbolikoaren osasuna da. Edozelan ere, komenigarria da
hizkuntzen ordezkatze-prozesuari astiroago erreparatzea. Prozesu hori abiarazteko
modu bat hizkuntza bat beste baten esparru huts batean sartzea da. Baina zer da esparru
huts bat? Hara zer dioen Txepetxek honi buruz (1981: 144):
“Una sustitución lingüística es más fácil si la comunidad invadida es convencida
de que es posible con la nueva lengua desempeñar de un modo por lo menos tan apto
todas aquellas funciones que ella aprecia en la propia. Hay algo que facilita este proceso,
48
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
y es que a veces la ocupación inicial se produce sobre algún espacio que esa comunidad,
debido a su modo de vida o a su grado de desarrollo material, no había podido aún llenar,
tal ocurre, por ejemplo, cuando esa comunidad no posee una lengua escrita; en estos
casos el acceso a la escritura que supone en muchos aspectos un acceso a perspectivas
culturales más amplias, y a un estándar de vida más elevado, se convierte en acceso a la
lengua ocupante; se consigue así crear en un espacio vacío una cadena de afinidad (...) Ni
que decir tiene que estos espacios que son los más fáciles de ocupar (y que son aquéllos
por los que trata de introducirse cualquier innovación) son siempre los más difíciles de
reemplazar (...)”
Alabaina, gauza bat da hizkuntza batek hutsik zeukan esparru bat beste batek
betetzea, eta beste kontu bat da lehendik hizkuntza batek betea zeukan esparru batean
beste hizkuntza bat sartzea. Hara zelan azaltzen duen bereizketa hori Sanchez Carrionek
(1981: 145-147):
“El proceso de ocupar un espacio vacío es un proceso distinto de el de reemplazar
a una lengua del espacio que ocupa. Si reservamos para el primer proceso el nombre de
ocupación, sólo el segundo será una sustitución en el justo sentido del término. La fase
inicial de un proceso de sustitución la denominamos transgresión: toda sustitución
comienza con una transgresión de espacios. (...)
Una transgresión de espacios se convierte en sustitución cuando se efectúa a
partir de los elementos que tienen “significación” (o “autoridad”) dentro de ese espacio
concreto.
(...) la transgresión de espacios se hace, salvo casos no demasiado infrecuentes de
genocidio cultural, de forma escalonada: va de unos espacios a otros a través de espacios
intermedios, contiguos a ambos. Para poner un ejemplo, una lengua “exótica” para llegar
a ser lengua de intimidad de un sujeto ha tenido que ser primero extraña, luego
simplemente exterior (lengua ritual, o de intercambio); luego externa (lengua formal, o
pública) luego lengua interna (privada o coloquial). Sólo en último lugar pasa a ser
lengua de pensamiento (...).”
Modu mailakatuan gauzatzen da hizkuntzen ordezkatze-prozesua, kanporengo esparruetatik
barrenekoenetara (iturria: J.C. Etxegoien, 2001: 94).
49
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Ordezkatze-prozesua, beraz, modu mailakatuan gauzatzen da, kanporengo
funtzio eta esparruetan abiatu eta barnekoenganaino.50 Logika horren arabera,
ordezkatze-prozesua hizkuntza-komunitatearen kanporengo geruzetan hasten da
gauzatzen (hizkuntza nortasun-iturri modura bizi ez duten hiztunengan, alegia). Izan
ere, Txepetxen ustez (1981: 37):
“Los hablantes situados en la periferia de una lengua, necesitan en todo momento
que exista un núcleo ideativo de gentes que proyectan en esta lengua su creatividad. Si no
encuentran este núcleo en su propia lengua lo buscan en otra (...) Si no existe un núcleo
de sujetos para los que su lengua sea fundamentalmente eso, y si existiendo ese núcleo no
se transmite, va perdiendo entidad, no es posible avalar la supervivencia de ninguna de
las lenguas actuales sean rollizas o estén depauperadas.”
Nukleo sinbolikoa gaixo, gauzak sortzeko indarge izanik, hibridazioa edota
besteen kulturen ideia eta produktuak mimetikoki kopiatzen hastea izango da hurrengo
pausoa, eta hortxe abiatzen da hain justu ordezkapen-prozesua; ezen badira euren kabuz
eta euren hizkuntza oinarri hartuta ezer sortzeko gai ez diren hizkuntza-komunitateak,
eta horrelakoen patua auzoko hizkuntza-komunitateen esparru sinbolikora beha geratzea
izan ohi da. Ondorioa, honako hau (1981: 37)
“(...) esto conlleva una labor constante de imitación, traducción, calcos que o
acaba con el idioma propio –porque la inercia de la imitación rehuye el esfuerzo de la
traducción- o lo desliza por los tortuosos caminos de la hibridación. En ambos casos la
lengua, en cuanto tal lengua, se ve comprometida en un proceso de sustitución.”51
50
Honi guztiari buruz, argigarria da (tesi honek aldeztu gura duen hipotesiari dagokionean bai behintzat),
Txepetx beraren beranduagoko aipu hau (Sanchez Carrion, 1987b: 57): “(...) hizkuntza inbadituaren
defizit funtzionala kulturazko funtzioen defizit bezala hasten da”. Izan ere, kultur-funtzioen defizit
modura ulertzen baitugu guk Euskal Herriko kioskoetan salgai den prentsa gehiena erdaraz idatzitakoa
izatea. Argigarri ditugu, halaber, Siguanen berba hauek, kanpotik hasi eta barrurainoko funtzio-galera
hori modu beretsuan deskribatzen baitute (2001: 262): “(...) una lengua en camino de disminuir su
influencia o de llegar a desaparecer presenta también una disminución en las funciones que cumple y un
empobrecimiento en sus sistemas propiamente lingüísticos. La pérdida de funciones empieza por las
funciones más cultas y formales para continuar perdiendo progresivamente la mayor parte de las
funciones públicas y acabar reducida a los usos familiares y cotidianos. (...) Finalmente, y en relación con
esta pérdida de funciones y de usos, la lengua débil pierde elementos lingüísticos, que dejan de usarse o
que son sustituidos por los de la lengua más fuerte. Las pérdidas pueden afectar incluso al sistema
fonético y al morfosintáctico (...)”.
51
Joxe Manuel Odriozolaren irudiko (1998: 89-91), hizkuntza-ordezkapenarekin batean, mundu-ikuskera
oso bat, jarduteko modu propio bat da ordezkatua dena: “(...) kontua ez baita lehen euskara zegoen
iharduera-gunean orain erdara arrotza tartekatzea interferentzia gisa. Areago doa aldaketa honen
sakoneko bestelakotzea: gizartegintza bera, bere osobetean, arroztu zaio euskal hiztunari, hizketa-bideaz
aparte. (...) Euskal izatearen ordezkapen hori ezin baita izan huts-hutsik hizkuntzazko bestelakotzefenomenoa; hizkuntzaren gainean eraikitako mundu sinbolikoaren euskarri asko orobat gainbehera datoz
ordezkapen honen dinamikapean. Mundu sinboliko hori, bestalde, ez da herri zaharraren izari
50
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Arrisku hori da hain justu Ibon Sarasolak (1998: 8) salatzen duena, “Hegoaldeko
euskalkia” (bere ustez, egun euskarak bi euskalki nagusi baititu: “errotik espainolaren
menpe” dagoen Hegoaldekoa eta “frantsesaren eraginpean” den Iparraldekoa),
Hegoaldeko euskalkia, genion, chicanoarekin alderatu eta segidan ohar hau eranstean:
“Chicano-a ingelesa ongi menderatu gabe ulertzen ez den espainol mota da,
Estatu Batuetan erabiltzen dena, tinajera muerta vacuando carpeta edo te llamo atrás
bezalako esaldiak dituena. Horrela besterentzen den hizkuntzaren hurrengo urratsa
heriotza izaten da.”52
Sarasolaren ustez, arazoa ez da chicanoarena bakarrik, Hegoaldeko euskaldunok
ere arriskupean baikaude (1998: 226-227):53
“(...) gure arazoa hau da: erdara biren, eta batez ere erdara baten, eragina, eta
eragina baino areago erasoa, jasaten dugula. Hau bi aldetatik da kaltegarria:
a)
Nazio hizkuntzaren duintasuna, eta horren ondorioz nazio duintasuna
deusezta diezagukeelako. (...) espainolaren erasoari amor emateak,
espainolaren hitzak ez ezik haren hitz bereizkuntzak, esapide ereduak
eta lexiko ikuspegiak onartzeak, espainolaren kultura kolonizazioa
onartzen dugula esan nahi du, hitz eta esapide sare berezko eta
beregain bat osatzeko gauza ez garela onartzen dugula.
b)
Praktikan, Ipar eta Hegoaldearen arteko bereizketa eta elkar ulertu
ezina izugarri areagotu dezakeelako. (...)
Gaur egun Hegoaldean eratzen ari den lexiko berria, ez erabat, baina bai neurri
handi batean, espainolaren erasoaren isla da: espainolaren ikuspuntutik egina dago,
espainolarenak soilik diren baliabideak erabiliz, espainolak soilik egiten dituen
bereizkuntzei atxikia eta espainola den sentiberatasun batek gidaturik.
Neurri handi batean, Hegoaldean azken urteotan eratzen ari garen lexiko
berriaren giltza espainolak du.”54
antropologiko-etnografikoa”. Calvetek, era berean, zera zioen (1981: 190): “(...) la lengua, poco o mucho,
constituye una visión del mundo, es el soporte de una cultura, de una civilización.”
52
Ingelesak gaztelanian duen eragin gaiztoari buruz (inbasio lexikalaz gain, zelan gaztelaniaren egiturak
eta sintaxia bera ere goitik bera eraldatzen dituen, bere logika propioa inposatuta), ikus, halaber, Gotzon
Garate, 2000. Hizkuntza inbaditzaileak hizkuntza gutxituaren barne-logika zenbateraino alda dezakeen
eta maileguak askotan zenbaiteraino diren menpekotasun-egoeren isla ikusteko, berriz, ikus Louis-Jean
Calvet, 1981.
53
Jada errealitatean nabarmen gauzatzen ari diren arrisku horien isla praktiko eta grafikoaren berri izan
gura duenak, irakur beza oso-osorik Sarasolaren lan hori. Interesgarria da halaber Miquel Siguanen lana.
Berak, besteak beste, zera dio (2001: 262): “La invasión de préstamos y calcos es el primer síntoma de la
debilidad de la lengua y de la intensidad del proceso de sustitución.” Bistan da, dena dela, beste muturrera
joatea ere ez dela konponbidea; horri lotuta, gehiegizko garbizaletasunak izan dezakeen eragin galgarriaz
ikus Altube, 1934.
54
Sarasolari egin izan dioten kritiketako bat honako hau da: hizkuntzaren corpusari baino ez diola
erreparatzen, berak aipatzen duen gaitzaren sustraiak hizkuntzaren egungo estatus nola-halakoan dauden
arren. Hara zelan mintzo zen adibidez Joxe Manuel Odriozola 1998-IX-13ko Euskaldunon Egunkarian:
“Euskara batuaren ajeak direla eta ez direla, euskañolaren auzia dela eta, nik neuk behintzat betiko
irudipena daukat. Eta irudipen hori honela adieraz dezaket: hizkuntza interferentzia eta nahasketaren auzi
honetan ez garela inoiz azaleko efektu-agerpenetatik haratago abiatzen. (...) Irtenbidea, egotekotan, ez
dago Iparraldeko hizkuntz baliadiak Hegoalderatzean (hau gainegitura linguistikoaren mailako adabakiak
jartzea delako), behinola Sebero Altubek, oker ez banago, egindako proposamenean baizik: euskal
lurralde autonomo bat (eskualde euskaldunak lehendabizi) euskarari gizarte-bizitza oso-betea eskainita.
51
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Garzia, Idoiaga eta Zallok ere aipatzen dute euskarak gaztelaniarengandik
jasotzen duen higaduraren arriskua (1999: 454): “[ETB-1-i buruz ari direla] Su
convivencia con ETB-2 (...) obliga a muchos profesionales a trabajar en dos idiomas,
con lo que la erosión del euskera es mucho más probable.”55
Txepetxen aburuz, bestalde (Sanchez Carrion, 1981: 53-55), hibridazio
linguistikoa gailen ez dadin
“(...) se deben de rehacer por todos los medios al alcance de la colectividad, las
empalizadas que impiden el acceso de la criollización lingüística (...) éstas se podrían
resumir en dos: condiciones transmisión y condiciones de protección del euskara (...) Por
condiciones de protección entendemos salvaguardar una lengua, en nuestro caso el
euskara, de todos aquellos factores que propician la hibridación. El más importante de
ellos es, a nuestro entender, el bilingüismo indiscriminado. Para proteger al euskara de
ello hay que reemplazar al castellano en todos aquellos “dominios” o espacios en que el
euskaldun tiene, dentro de su zona idiomática, la necesidad de acudir al castellano por la
sola razón de no estar cubiertos en vasco; administración pública, servicios, comercio,
enseñanza en todos sus grados, medios de comunicación, etc. De este modo se consigue
desplazar hacia el pseudobilingüismo a todo un sector de la población que se debate en
las molestias del bilingüismo contextual, permitiendo rehacer un núcleo de hablantes
para los que el euskara sea campo habitual y generalizado de expresión [geurea da letra
etzana].”
Hara: permitiendo rehacer un núcleo de hablantes para los que el euskara sea campo
habitual y generalizado de expresión. Ezen ikusi baitugu jada hizkuntzaren esparru
sinbolikoa osatzeaz gain hizkuntza horren sormen guztia bideratzen duen hiztunen
nukleo horrek zelako garrantzia daukan hizkuntzaren osasunerako.56 Tira, orain arte
esanikoa laburbilduz, Sanchez Carrion jarriko dugu berriro berbetan (1981: 131-132):
“Normalmente, un idioma sobrevive en tanto es lengua de identidad para alguno
de sus sujetos, ya sea esto a nivel de un territorio, o a nivel de una localidad concreta.
Euskalduna euskaraz sozializatzeko modu bakarra, euskaratik pentsatzen hasteko bide bakarra,
euskaldungoa beregaintasunean oinarritzeko irtenbide bakarra. Sistema soziolinguistiko autonomo bat
euskararentzat, euskararen sistema linguistiko autonomoa eraikitzeko. Bienbitartean, geure buruak
engainatzen ari gara.” Altuberen proposamenaz eta Odriozolak planteatzen duen auziaz II.5.1 atalean
jardungo dugu.
55
Joxerra Garziak behin baino gehiagotan idatzi izan du horri buruz. Hara bestela (1999: 13): “ETB-1i
dagokionez, kontua are larriagoa da, kazetariek euskaraz eta gaztelaniaz egin behar baitituzte beren lanak,
bestela ere nahikoa latza den diglosiarako joera areagotuz.” Erdarek euskaran eragiten duten higaduraz
gehiago in Sarasua, 1996a: 92-96.
56
Segidan datorren pasarte hau Helen O Murchu-rena da (1998: 232): “Oinarri ekonomiko osasuntsu bat
gabe Europako GHEdun [GHE = Gutxiago Erabilitako Hizkuntzak] komunitate askoren etorkizuna ez da
dizdiratsua. Guztiz biluztuak geratuko dira, hizkuntz aldaketa jasanez, edo zentro ekonomiko indartsu
baten periferiako zerbitzu arloa bihurtuko dira, ugazaba handien menpeko aizkolari edo ur erauzle
modernoen gisara”. Txepetxek esparru sinboliko idatziko luke oinarri ekonomiko jartzen duen lekuan.
52
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Cuando ya no hay ningún sujeto que tenga incorporada su identidad a este idioma, no
importa lo `interno´ que tal idioma sea sentido por la comunidad en cuestión (que
normalmente para entonces ya es pseudobilingüe de un idioma B, si es que no
monolingüe en él) se puede decir que el proceso de sustitución está consumado. Desde la
teoría de los espacios el problema de la sustitución y de la normalización lingüística
consiste en analizar cómo puede un idioma pasar de ser inasequible, a ser asequible, de
ser extraño a ser reconocido, de ser reconocido a ser aprendido, de ser aprendido a ser
interiorizado, y de ser distinto a mí, a ser parte de mí. Este proceso tiene lugar a través de
una sucesiva ocupación de los espacios categoriales, mediante un proceso de sustitución
de funciones. Funciones desempeñadas en la lengua A van siendo sustituidas por
funciones desempeñadas por la lengua B. Es normalmente un proceso que va desde la
esfera del EX a la esfera del IN, y donde en algún momento de la vida de la comunidad
dos lenguas distintas, durante un período de tiempo variable, comparten un único circuito
(forman un único `sistema´) dando una impresión de `equilibrio´ que los hablantes
asocian, inconscientemente con la situación de `bilingüismo´ que padecen. Pero no hay,
hablando con propiedad, ni equilibrio ni bilingüismo, sino sólo una fase en el proceso
que señala la igualación momentánea entre una fuerza creciente y una fuerza decreciente
[geurea da letra etzana].”
Egoera elebidunen oreka, beraz, mementokoa baino ez da, gero hizkuntza
bietako bat gailendu egiten baita. Esparru sinbolikorik, nukleo osasuntsurik ez duen
hizkuntzak, behea joko du, eta erreka-jotze horren abiapuntua hizkuntzaren funtziogalera da.57 Edozelan ere, zelan gauzatzen da hizkuntza gutxituaren normalizazioari
bide emango dion funtzio-ordezkatzea? Zelan espazioen berrokupazioa? Zeintzuk dira
prozesu horien gakoak? Galdera horiek guztiek beste puntu baten atarian jartzen
gaituzte.
57
1981ean eman zen argitara El espacio bilingüe liburua, baina Txepetxek gerora ere idatzi izan du lerro
interesgarri askorik kontu hauei buruz. Hara bestela (Sanchez Carrion, 1991: 81-82): “a) Todas las
lenguas están en pugna mientras no se alteren las condiciones internacionales de uso lingüístico. b) Una
lengua debe instalarse como lengua nacional para poder acceder a su valoración como lengua de cultura.
Las lenguas son, en sí mismas, cultura. Pero para que sean valoradas como tales por sus hablantes es
necesario que los grupos sociales que median entre la lengua y el sujeto individual realicen en ella todas
las funciones que corresponden a un estándar nacional. (...) es evidente que si la propia comunidad no
empieza por valorar a su lengua como lengua de cultura, no puede esperar que sea estimada en tal por las
comunidades lingüísticas rivales. Y si no la valora como tal, la comunidad lingüística vecina a la que
estima como poseedora de la verdadera lengua cultural acabará desplazando a la lengua propia y
reemplazándola por la ajena en su función de lengua nacional [geurea da letra etzana].”. Eta hizkuntza bat
lengua de cultura bihurtze bidean, bistan denez, egunkari-astekariek badute zeresanik, hizkuntzen
zokoratze-prozesuetan ere erantzukizunik badaukaten moduan. Hara zer dioen honetaz Ninyolesek (1989:
65): “Potser caldrà subratllar que, dins la segona meitat del segle XX, el canvi de llengua s’ha
independitzat de la mobilitat social –que l’hauria frenat- i ha desbordat tots els límits, gràcies als mass
media”.
53
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
II.
2.-
Hizkuntzen
ikaskuntza/transmisio
prozesuen
nondik
norakoak:
motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua eta zirkuitu hori blokeatzearen ondorioak
II.2.1- Zer da motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua?
Sanchez Carrionen arabera (1991: 33-71), motibazioa-ezagutza-erabilera
zirkuitua ezein hizkuntzaren ikaskuntza- zein transmisio-prozesuen oinarrian dagoen bi
norabideko zirkuitua da.58
Bi norabideon kontua azaltzen hasita, hara zer dioen Txepetxek berak (Sanchez
Carrion, 1987b: 38):
“[Hizkuntzen] Ikaskuntzan esku hartzen duten elementuak hiru dira: motibazioa,
ezagutza eta erabilera. Motibazioa, hizkuntza bat ikastera edo hizkuntza horretan irautera
eragiten duten arrazoiak, desirak edo interesak dira. Ezagutza, bere funtzionamendua
atzemateko ahalmena eta prozesua da. Eta erabilera, berriz, komunitateak historiako une
jakin batean dituen hizkuntz funtzioetako edozeinetan erabiltzeko iharduera efektiboa.
Faktore horietako bakoitza izan daiteke berezkoa (naturala) edo erreflexua
(induzitua). Berezkoa / induzitua hitzek zentzu oso zehatza dute eta ikaskuntza bataren
ala bestearen presentzia baldintzatu eta determinatzen duten aspektuetako bat dira.
Berezko ikaskuntzan gizartea edo ingurunea da eragile gertatzen dena, indibiduoak,
ingurune horren aurrean erreakzionatu eta berorretara moldatzearen ondorio diren
hizkuntz erabilera, ezagutza eta motibazioa hartzen dituelarik. Ikaskuntza erreflexuan,
aldiz, indibiduoa bera da eragile: bere baitatik abiatuz gizartean proiektatzen duen
motibazio bat erdietsi behar du, ezagutza bat lortu eta erabilera bat irabazi.”
Hizkuntzaren ikaskuntza-prozesu naturala, beraz, erabileratik abiatzen da,
zirkuituan barrena behar besteko ezagutza erdietsi eta gero berezko motibaziora iristeko.
Hau guztia, ordea, hobeto ulertuko dugu diagrama baten laguntzaz (iturria: Sanchez
Carrion, 1987b: 39):
58
Txepetxen beraren berbekin esate aldera (Sanchez Carrión, 1991, 36-37): “Existen dos grandes tipos de
aprendizaje lingüístico: la adquisición mediante exposición directa a la lengua, que es la que opera
básicamente en el niño, y el aprendizaje secundario mediante su estudio, que es el que a partir de una
determinada edad opera en el adolescente y en el adulto.”
54
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Hara zelan azaltzen duen Sanchez Carrionek berak hizkuntzaren lehen mailako
jabetzearen (hizkuntzaren ikaskuntza naturalaren) prozesu hau (1991: 38-39):
“Es decir, el niño comienza a hablar cuando empieza a usar el idioma. Empieza,
pues, por el ejercicio de la lengua. En la medida en la que alcanza cierto nivel de uso, se
va penetrando de sus reglas implícitas de funcionamiento (y de este modo va desterrando
los errores analógicos en las frases espontáneas que va construyendo). Y en la medida en
la que alcanza un cierto nivel de percepción se va impregnando de un cierto caudal
motivacional. La motivación hacia la lengua resulta así la suma de la utilidad que tiene
para él en situaciones efectivas de uso ((VASO E`) y de la complicidad del idioma en su
captación de la realidad (vaso F`). A este tipo de motivación la denominamos motivación
intrínseca o espontánea hacia el idioma nativo.”
Haatik, arestian ikusi dugun moduan, bada beste ibilbide bat ere. Ibilbide horri
hizkuntzaren bigarren mailako ikaskuntza deituko diogu, Txepetxen terminologia
baliatuta. Hara kontua diagrama bidez adierazia (iturria: Sanchez Carrion 1987b: 39):
Sanchez Carrionek honelatsu azaltzen ditu bigarren ibilbide horren nondik
norakoak (1991: 39):
55
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“En el adulto, en cambio, el proceso se inicia en sentido inverso. Parte de una
motivación o interés previo por el idioma, por razones de índole muy diferente
(culturales, educativas, profesionales, políticas, familiares, religiosas, ambientales, etc.)
pero en cualquier caso motivaciones extrínsecas, racionales o inducidas. Estas
motivaciones cuando exceden el nivel de suficiencia cristalizan en una toma efectiva de
contacto con la estructura de la lengua (estudio del idioma o percepción reflexiva). Y a
partir de un cierto nivel de percepción del idioma, si la presión motivacional continúa, el
aprendizaje se canaliza en forma de uso de la lengua en situaciones concretas y reales de
vida. Estas situaciones (VASO E``) parecen en principio estar determinadas por la
naturaleza de la motivación (VASO G``) y de la percepción (VASO F``).”
Kasu honetan, beraz, faktore erabakitzailea, bigarren ibilbidea martxan jartzen
duen motorra, motibazioa da (lehen ibilbidean, aldiz, erabilera da zirkuitua martxan
jartzen duen motorra).59 Ibilbide honetatik abiatuta, hortaz, hizkuntza-automatismora,
berezko ezagutzara ailegatzeko, erabileraren gehikuntza efektibo bat da beharrezko.
Aldiz, berezko ezagutzatik abiatu denak kultur-ezagutzara iritsi gura badu, motibazioa
gehitu behar du, ezinbestean.
Kontuak kontu, ikaskuntza-prozesu biak elkarren osagarri dira (Sanchez Carrion,
1987b: 43): “Ikaskuntza bakoitzaren azken puntua hurrengo ikaskuntzaren abiapuntua
da, horrela zirkuitu bat eratzeko batak bestea osatuz eta, beraz, osagarri gertatuz”.
Osagarritasun hori modu honetan gauzatzen da egile honen arabera (1991: 98-99):
“(...) los dos aprendizajes actúan como contrapesos que facilitan el progreso del
conocimiento lingüístico. Porque hay una adquisición natural del idioma, aprendices
(euskaldunberriak) que comenzaron a aprenderlo desde el aprendizaje secundario
(motivación-percepción-uso), pueden llegar a nativizarse (polo A: función de identidad) y
continuar adquiriendo la lengua naturalmente.
A su vez porque hay un aprendizaje secundario los nativos (euskaldun zaharrak
edo sortzezko euskaldunak) pueden alcanzar la función de civilización (polo B) y
continuar aprendiendo su lengua secundariamente, deviniendo hablantes cultos
(euskaldun eskolatuak) de ella.”
Errepara diezaiogun kontuari era grafiko batean. Hirugarren diagrama honek
jatorrizko hiztun alfabetatuan (euskaldun zahar alfabetatuan) hizkuntzaren ikaskuntzaprozesua osorik zelan burutzen den adierazten du (iturria: Sanchez Carrion, 1987b: 41):
59
Horrek, gauza guztiek bezala, abantaila eta arriskuak ditu, ezen Siguanek dioen moduan (2001: 106)
“(...) para el adulto la adquisición de otra lengua es fruto de una decisión personal, y la decisión supone la
existencia de una fuerte motivación para la adquisición. Y esta motivación es lo que explica la rapidez de
los progresos, que, en principio, son mayores que en la situación escolar. Aunque la necesidad de conocer
una lengua extranjera y la prisa por conseguirlo pueden actuar también en sentido negativo, favoreciendo
el desánimo y la decepción ante la lentitud del proceso de aprendizaje.”
56
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Jatorrizko hiztunengan (euskaldun zaharrengan, konparazio batean) hizkuntzaren
berezko erabileratik abiatzen da prozesua; behar besteko erabilerak hizkuntzaren
berezko ezagutza eskainiko dio jatorrizko hiztunari, eta, azkenik, hizkuntzaren behar
besteko ezagutza horrek hiztunari bere ingurua interpretatu eta inguru horri erantzunak
emateko tresna baliagarria damaionez, horrek hiztunaren behar adinako berezko
motibazioa eragingo du; berezko motibazio horrek hizkuntza lantzera bultzatuko du
jatorrizko hiztuna, era horretan kultur-motibazioa erdietsita; horrek, aldi berean,
hizkuntzaren kultur-ezagutza ekarriko du ondorio modura, eta, azkenik, kultur-ezagutza
behar bestekoa denean, hori kultur-erabileran gauzatuko da. Horra zirkulua itxirik.
Hiztun berrien (demagun, euskaldun berrien) kasuan, aldiz, beste norabide
batetik abiatuko da zirkuitua: motibaziotik, hain zuzen; azter dezagun kontua beste
diagrama bati begira jarrita (iturria: Sanchez Carrion, 1987b: 42):
57
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hara: behar besteko kultur-motibazioa (arrazionala, ez naturala) izanez gero,
protohiztunak berarentzat berria den hizkuntza ikasteari ekingo dio, eta ikasketaren
ondorioz hizkuntzaren kultur-ezagutza erdietsiko du; kultur-ezagutza behar bestekoa
denean, horrek hizkuntzaren kultur-erabilera bultzatuko du. Kultur-erabilera hori
areagotu ahala, ordea, hizkuntzaren gramatika-esparruaz landa barneratuko da ikaslea,
eta ezarian-ezarian hizkuntzaren esparru naturaletan sartu eta berezko ezagutza
erdietsiko du. Berezko ezagutza horri esker, akabuan, hiztun berriak bere ingurua
interpretatu eta inguru horri (dela jendeari, dela eguneroko kontuei) erantzunak emateko
tresna baliagarria eskuratuko du hizkuntza berriarekin batera; horrek, bistan denez,
ikaskuntza-prozesuan aurrera jarraitzeko beharrezko duen berezko motibazioa
sendotuko du berarengan, eta berezko motibazio horrek hizkuntza lantzen segitzeko
gogoa (kultur-motibazioa) areagotuko du, bidenabar zirkuituko zirkulazio egokia
bermatuta. Horra, berriro, zirkulua itxirik.
Beraz, motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua (bai behintzat interferentzia
barik funtzionatzen duenean) bi norabideko zirkuitua da, eta bertan zirkulazioa
58
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
ganorazkoa den artean, hizkuntza batek bere ikaskuntza- eta transmisio-prozesuak
ziurtatuta izango ditu.
Honenbestez, orain arte esaniko guztia kontuan hartuta, Txepetxen ustez
(Sanchez Carrion, 1987b: 42):
“Hiztun batek hizkuntza jakin batean hizkuntz garapen osoa lortzen du, berezko
ikaskuntzaren ondorio den hasierako berezko erabileratik hasita, hizkuntza horretan
kontzientzia linguistiko batetik abiatuz garatu diren erabilera kulturalak adieraztera eta
kanalizatzera iristen denean.
Lortzen du hizkuntz garapen osoa, baita, hizkuntzaren ikaskuntzara bultzatzen
duen motibazio kultural baten eraginez hizkuntza ikasten nerabezaroan edo helduaroan
hasi ondoren, ikasitako hizkuntzaren balorazio intrintseko batera iristen denean, zeina
hizkuntz erabilerako barne-espazioetan hizkuntza hori egokiro eta efektiboki
erabiltzearen ondorio bezala garatzen bait da.
Lehen hiztun-motari jatorrizko kultua edo kulturizatua deitzen diogu. Eta
bigarrenari, berriz, heldu jatorrizkotua esaten. Hiztun osoen multzoa jatorrizko kultuen
eta bere heldu jatorrizkotuen baturak eratua dago.
Hiztun osoek hizkuntzaren espazio sinbolikoa osatzen dute. Hau hizkuntz
komunitate baten nukleoa edo bihotza gertatzen da, eta honen `osasuna´ren pentzudan
dago hizkuntzaren bizitasun orokorra historiako une jakin batean.”
Dena dela, jatorrizko kultuez eta heldu jatorrizkotuez gain, izan badira beste
talde hauek ere (Sanchez Carrion, 1991: 98):
“Nativos que no se llegan a cultivar o culturizar en su idioma, sino que
permanecen en él como hablantes espontáneos y, al mismo tiempo, gran parte de los que
aprenden secundariamente una lengua no llegan a nativizarse en ella (lo que supone la
capacidad de hablarla espontánea y correctamente en cada una de las funciones que
materializan).”
Zein da honen guztiaren errepresentazio grafikoa? Honako diagrama hau
(iturria:Sanchez Carrion, 1991: 99):
59
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Diagrama azaltzen hasteko, Sanchez Carrion hartuko dugu bidelagun (1991: 98):
“Resulta, pues, que desde el punto de vista del aprendizaje los grupos
sociolingüísticos son cuatro:
1)
Nativos cultivados
2)
Adultos nativizados
3)
Nativos primarios (reflejos o espontáneos)
4)
Adultos secundarios (aprendices, o no nativizados).60
Para la lengua se agrupan tal y como establecemos en el diagrama Nº 12. Los
grupos 1 y 2 constituyen las capas más interiores: el espacio simbólico de la lengua [jada
ondo ezaguna dugun kontzeptua berau].61 Pero los dos grupos no se superponen, de entre
ellos el más nuclear es el grupo 1: si este grupo no vive y se expande en el corazón de la
comunidad lingüística, puede colapsar el propio idioma [esparru sinbolikoaren
gaixotasunak hizkuntzaren gainbeheran izan dezakeen eraginaz, ikus II.1.3].
60
Modu honetan euskaratu zituen Gotzon Nazabalek termino horiek (Sanchez Carrion, 1987b: 48): “1.Jatorrizko landuak. 2.- Heldu jatorrizkotuak. 3.- Jatorrizko primarioak (erreflexuak edo berezkoak). 4.Heldu sekundarioak (ikastunak, edo jatorrizkotu gabeak).”
61
Aurrerago, berriz, zera irakurri diogu (1991: 203): “Los nativos culturizados (AB) y los adultos
nativizados (BA) son los que mayor importancia tienen para la lengua. Son los que constituyen lo que
llamamos su espacio simbólico. (...) Los primeros representan el máximo de capacidad: de poder creativo,
adaptativo e ideativo en Euskara. Los segundos representan el máximo de motivación: son las ganancias
del Euskara”.
60
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Los grupos 3 y 4 constituyen las capas más exteriores. Pero ambos grupos
tampoco se superponen. El grupo 3 (nativos reflejos) ocupa la capa intermedia. Estos
hablantes son sólo relativamente seguros para el idioma, en el sentido de que si tienen
grupos de hablantes 1 y 2 completando el total de funciones necesarias de la lengua,
permanecen en la misma [geurea da letra etzana].”
Horra, beraz, puntu interesgarri bat, aurrerago ere jorratuko duguna: hizkuntza
batek (bere nukleo sinbolikoa osatzen duten jatorrizko kultu edo landuek eta heldu
jatorrizkotuek, zehatzagoak izateko) bere funtzio guztiak bete behar ditu, haren
periferian kokaturiko hiztunak galdu eta bere gainbehera-prozesua abiarazi gura ez
badu. Eta, funtzio horien guztien artean, hedabideena (eta, guri dagokigunean, prentsa
idatziarena) ez da, inolaz ere, garrantzi gutxien daukana. Baina, digresioa amaituta,
jarrai dezagun Sanchez Carrionen azalpenarekin (1991: 98-99): “Si ellos [hirugarren
taldeari, hots, jatorrizko hiztun alfabetatugabeei buruz ari da] son, por el contrario, la
capa más profunda del idioma, pasan entonces, gradualmente, a engrosar la capa 4 de
otra comunidad lingüística, buscando en ella este núcleo o espacio simbólico creativo e
ideativo que echan en falta en la propia.”
Azkenik, laugarren taldea daukagu: hizkuntza ikasten diharduten arren
jatorrizkotu ez diren helduak. Txepetxen ustez, hizkuntzaren “atariko atea” dira hauek,
beste hizkuntzekiko “harreman-eremuan” bizi direlako (Sanchez Carrion, 1991: 99):
“Todos estos hablantes son necesariamente bilingües, en diverso grado. Para
permanecer en su posición y no desaparecer por el foro hacia su lengua nativa estos
hablantes necesitan una serie de condiciones: la principal es, precisamente, que el
aprendizaje de la lengua les dé la capacidad de conectar con la capa más interior de
nativos reflejos.”
Beraz:
a) laugarren multzoko hiztunek, hizkuntza berrian ideia propio eta unibertsalen
baturatik
sorturiko
nukleo
esangura-sortzaile
eta
errealitate
bersortzailerik (esparru sinboliko bizirik) topatzen badute, eta
61
berrien
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
b) esparru horrek euren ingurura egokituriko erantzun taxuzko eta originalak
eskaintzen badizkie eta horrez gain partaide sentiarazten baditu,
c) orduan, laugarren multzoko hiztunak ez dira beste hizkuntza baten orbitara
joango; aitzitik, apurka-apurka barruragoko geruzetara pasatuko dira, hizkuntza
berriarekiko sentitzen duten atxikimendua areagotuta eta esparru sinbolikora
hurbilduta.
Izan ere, hori baita hizkuntza askoren arazo nagusia: ez dute euren zentroa ondo
ezarrita, ez dute esparru sinboliko taxuzkorik, eta horren eraginez hiztunen komunitatea
desartikulatu, zatikatu eta sakabanatu egiten da (Sanchez Carrion, 1987b: 49):
“Hizkuntz Komunitate bat desartikulatua dago, hiztun osoen taldeak uzkurtu
egiten direnean, deszentratuak daudenean (menperatzen dituen lurralde politikoaren
barnean eragin sozialik ez duen periferia osatzen dute), eta hizkuntzaren erabilera soziala
aski ez denean umeak ikaskuntza oso baten bidez ondarezko hizkuntzara txertatzeko.”
Horregatik da hain justu horren garrantzitsu hiztunen komunitateak zentralitatea
ezartzea, hori eginez gero esparru sinbolikoa nuklearizatu eta hizkuntza-komunitatea
trinkotu eta biziberrituko baitu. Sanchez Carrion beraren berbekin esate aldera (1991:
176):
“El interés del Euskara lo expresamos así: para realizarse completamente
necesita tener en su habitat lingüístico propio y exclusivo el mayor número posible
de hablantes completos (hiztun osoak): de hablantes que conocen y usan la Lengua
natural y culturalmente.”
Eta hiztunok kulturalki gara daitezen euren hizkuntzan hedabideak behar dituzte,
bistan denez. Nolanahi dela, Txepetxen irudiko arestian aipatu dugun ahalik eta hiztun
oso (euskaraz jatorrizkotu eta alfabetatuak) gehien lortzearekin lotua dago hizkuntzaberreskurapen eta normalizazioaren lehen axioma (Sanchez Carrion, 1991: 191):
“Para los euskaldunes completarse lingüísticamente (=alcanzar un desarrollo
lingüístico completo) y alcanzarlo en euskara, son una y la misma cosa.63
(...) Éste es el `turning point´ (birapuntua) o punto de inflexión capaz de cambiar
la situación y hacer posible, a partir de él, empezar a caminar en dirección contraria.”64
63
Gotzon Nazabalek modu honetan euskaratu du axioma hori (Sanchez Carrion, 1987b: 65): “Hizkuntza
minorizatu bateko hiztunentzat hizkuntza aldetik osatzea (hizkuntz garapen osoa iristea) eta hizkuntza
horretan iristea, gauza bat eta bera dira”.
62
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Talde soziolinguistikoak, beraz, aipatu berri ditugun lau horiek dira; edozein
hizkuntzaren ikasketa-prozesuan funtzionatzen duen zirkuituak, berriz, bi norabide
dituela ikusi dugu: jatorrizko hiztunen kasuan, erabilera-ezagutza-motibazioa;
jatorrizkotze bidean diren helduen kasuan, aldiz, bestelakoa da norabidea: motibazioaezagutza-erabilera. Hala ere, zirkuitua norabide batean zein bestean traba barik ibil
dadin, nahikotasun-maila da beharrezko. Zer da ordea nahikotasun-maila? (Sanchez
Carrion, 1987b: 39-40):
“Ikaskuntza horietako edozeinetan, konpartimentu batetik besterako pausua
(motibaziotik ezagutzarakoa; ezagutzatik erabilerarakoa; edota erabileratik
ezagutzarakoa; ezagutzatik motibaziorakoa) eman ahal izateko, aurreko konpartimentuak
halako maila batera iritsi behar du. Ikaskuntzaren aurrerapena bideratzeko beharrezko
maila horri, nahikotasun-maila deitzen diogu.”
Zer esan gura du horrek? Txepetxen ustez (Sanchez Carrion, 1987b: 40)
“Suposatzen du, haur batek ez baldin badu dagokion hizkuntzaren benetako
erabilera-maila jakin bat lortzen, ez dela iristen hizkuntza horren behar hainbateko
egokitasun-maila fonetiko, lexiko eta gramatikal baten jabe izatera, hau da, sistemaren
ezagutzara. Eta, korrelatiboki, bere adin eta bere eskolatze-mailako batezbesteko
hiztunaren mailarekin pareka daitekeen halako hizkuntza egokitasuneko maila bat ezin
baldin badu lortu, zaila dela bere motibazio-konpartimentua nahikotasun-mailaraino
betetzea. Beste hitzetan esateko: ez da iristen sarrera-hizkuntzarekiko behar hainbateko
motibazioa edukitzera –zein ere den hizkuntza hori-, eta horregatik motibazio-hutsune bat
ematen da bere baitan, beste hizkuntza batekin bete daitekeena, horrela ordezkapenprozesu bati ekinez. Behar hainbateko mailaraino menperatu ez den hizkuntza familiako
hizkuntza baldin bada, famili hizkuntzarekiko motibazio negatiboa gehi dakioke beste
hizkuntzarekiko (jeneralean inguruneko hizkuntzarekiko) motibazio positiboari, luzarora
soil-soilik inguruneko hizkuntzaren erabilera eraginez, zeinak ingurune-presiorik
handiena egiten dion hizkuntzako elebakar sutsu bihurtzen bait du elebidun goiztiarra.”
Haatik, erabilera-maila behar adinakoa bada, hau da, baldin eta behar besteko
erabilera-esparruak baditu (erabileraren nahikotasun-maila gainezkatutakoan, hortaz),
hizkuntza horretan trebatu egingo da (ezagutza eskuratuko du) eta, ondorioz, hizkuntza
64
Hizkuntzen berreskurapen-prozesuez beste ikuspegi bat in Siguan, 2001: 264-267. Siguanek,
Fishmanek horretaz dioena laburtzeaz gain, bere analisi propioa ere egiten du. Edozelan ere, bere ustez
bai bera bai Fishman bat datoz kontu honetan (2001: 266): “(...) el punto de partida del proceso es la
conciencia que adquiere el grupo lingüístico del valor simbólico que tiene para el grupo el mantenimiento
y la recuperación del uso de su lengua. Es a partir de esta conciencia cuando el grupo comienza a ejercer
una presión que finalmente obliga al entorno social y a las instituciones públicas a modificar su política
lingüística y a acceder a sus aspiraciones. Lo cual implica, evidentemente, que el grupo tenga bastante
fuerza para ejercer esta presión y que el contexto social tenga una organización política en alguna medida
democrática.”
63
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
hori bere egunerokotasunerako eta mundua interpretatzeko tresna egokia zaiola ikusita
(ezagutzaren nahikotasun-maila gainezkatuta, beraz), hizkuntzarekiko motibazioa ere
hazi egingo da.
Gisa berean (Sanchez Carrion, 1987b: 40)
“Helduaren (edo nerabearen) motibazio bereganatu edo razionalak, behar
hainbateko barneratze-maila lortu behar du, auzi den hizkuntzaranzko ikasteko bulkada
bezala kanaliza dadin [alegia, motibazioaren nahikotasun-maila gainezkatuta, ezagutzaren
esparrura igaro dadin]. Eta hizkuntzaren egitura eta sistemaren kaptazioak, bere aldetik,
behar hainbateko barneratze-mailara iritsi behar du, hizkuntzaren benetako erabilera
garatu ahal izan dezan [idem: ezagutzaren nahikotasun-maila gainezkatuta, erabileraren
esparrura igaro dadin]. Hizkuntzaren erabileran behar hainbateko minimo hori erdietsi
ezean, ez da lortzen produkzioa erraztu eta ikaskuntzarako estimuluari eutsiko dion
oinarrizko baliabideen automatizazioa; eta horrek erabilera-hutsune bat sortzen du, eta
hutsune honen ondoriozko hizkuntz produkzioko ankilosamendu edo hausturak,
hizkuntzari hasierako motibazioa erretiratzera eraman dezaketen nahasmendua eta
konfidantza-galera sortzen ditu ikastunarengan.”
Erabilera-hutsuneen ondorioz sorturiko erabilera- eta motibazio-defizitek
berebiziko garrantzia daukate tesi honentzat, aurrerago ikusiko dugun moduan (ikus II.
2.3.1 eta II.2.3.2). Ezen Txepetxek berak dioen moduan, hizkuntzaren erabileran
nahikotasun-mailarik erdietsi ezean ez dago hizkuntzaren esparru sinbolikoa
nuklearizatzerik.65 Eta ikusia dugu dagoeneko esparru sinbolikoaren nuklearizazioa zein
punturaino den ezinbesteko edozein hizkuntzarentzat. Geroago ere helduko diogu
berriro gai honi, baina oraingoz hementxe utziko dugu kontua, beste azpiatal bati
ekiteko.
65
Honekin lotuta, badu beste ideia interesgarri bat (Sanchez Carrion, 1987a: 175): hizkuntza bakoitzak
bere baitan gordea duen potentziala garatu beharra dauka. Euskararen esparrura etorrita: “Se trata de dar a
una lengua objetivamente valiosa (el Euskara) una existencia útil. De aglutinar la utilidad al valor, para
que el sentido de valor intrínseco de la lengua no esté en el hablante divorciado de su utilidad real como
instrumento de comunicación coherente y completo en las condiciones históricas actuales”. Hizkuntzaren
berezko balioari erabilgarritasuna erantsi behar zaiola, alegia, taxuzko komunikazio-tresna izan dadin.
Horretarako, ordea, ez da aski egunkari-astekari abertzale diglosikoetan egiten duten euskararen baztererabilera, inondik inora, zentralitatea beti erdarak markatzen baitu, euskara ia une oro periferiara
alboratuta, gero ikusiko dugun moduan. Eta horrela ez dago esparru sinbolikoa nuklearizatzerik.
64
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
II.2.2.- Motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua zelan blokea daitekeen: tapoiak
Ikusi dugu zelan: a) umeak bere ama-hizkuntzan hizkuntza-kontzientzia erdietsi
eta alfabetatze-maila egokia irits dezan, eta b) helduak bigarren hizkuntza batean
berezko erabilera lor dezan, baldintza bi direla beharrezko: umeak, batetik, hizkuntzaren
gehienezko erabilera baliatu behar du, eta helduak, bestetik, gehienezko motibazioa.
Kontua era grafikoan azaltze aldera, beste diagrama bat ekarriko dugu orriotara
(iturria: Sanchez Carrion, 1991: 42):
Sanchez Carrionen iritziz (1991: 40):
“Si el niño se encuentra con que no puede acceder a ciertos usos lingüísticos
(p.ej. medios de comunicación de masas [geurea da letra etzana], ciertos niveles de la
instrucción escolar, etc) porque al estar sistemáticamente ocupados por otra lengua tiene
que acceder a ellos siempre a través de esa lengua, su uso lingüístico en el idioma
materno o primario carece de la presión suficiente para permitirle alcanzar el nivel de
65
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
suficiencia final en el compartimento motivacional (VASO G). Si el adulto, por su parte,
no tiene la máxima motivación hacia su lengua tardía, de modo que operan en él, por
ejemplo, razones a favor, pero intereses en contra, su motivación, disociada entonces de
la necesidad real y personal de aprenderla, carece de la presión suficiente para
sobrepasar los obstáculos que evitan la aparición en él de un uso espontáneo en el idioma
aprendido secundariamente.”
Arrisku baten atarian gaude, beraz. Hiztun zaharrek behar beste erabileraeremurik eta helduek motibazio nahikorik ez badaukate, erabilera- eta motibaziodefizitak azaleratzen dira, euren eraginez zirkuitua blokeatu egiten da, ez dago
zirkulazio ganorazkotik eta hizkuntzaren gainbehera abia daiteke horrenbestez.
Zirkulazio ganorazkoa eragozten duten oztopoak tapoi edo traba modura izendatzen
ditu Txepetxek (Sanchez Carrion, 1991: 381):
“Hay dos tipos de tapones posibles: los que impiden la circulación entre la
motivación y la percepción del idioma. Y los que obstaculizan el paso entre la percepción
y el uso efectivo.
Ahora bien, ya hemos visto que la circulación se produce en ambos sentidos,
puesto que los recorridos de aprendizaje implican direcciones inversas (derechaizquierda; izquierda-derecha). Por lo tanto, puede haber tapones entre la motivación y la
percepción; entre la percepción y el uso. Y, a su vez, entre el uso y la percepción; y entre
la percepción y la motivación. Los dos primeros tapones afectarán a la vida cultural de la
lengua. Los dos segundos a su vida natural.
Cada tapón produce una anemia en el comportamiento que obtura: los recursos ya
existentes en ese compartimento no se canalizan, y al no canalizarse se desaprovechan: es
decir, se queman: se consumen, impidiendo que se alcance en el momento siguiente el
nivel de suficiencia y que haya, consecutivamente, la presión necesaria para desbloquear
el tapón y permitir la circulación de los estímulos.”
Lau tapoiak honela sailkatzen ditu (1991: 382-392). Lehenengoa:
“(...) el que impide el paso de la motivación racional o inteligente (la llamada
conciencia lingüística) hacia la percepción racional del Euskara. Es, pues, el obstáculo
que impide, por un lado, que la motivación ya existente entre los vascos desnativizados se
canalice en aprendizaje limitado pero efectivo del Euskara. Y, de otro, el que impide que
los euskaldunes naturales se cultiven en su lengua nativa: la presencia de este tapón será
por tanto la responsable de la caída subsiguiente de nivel motivacional provocando la
disminución alarmante del interés de los hablantes y de la valoración de los erdaldunes, y
la correlativa extensión de lo que Garagorri y Eguilior han llamado la mentalidad del
sujeto pasivo que no adquiere ningún tipo de compromiso ni implicación directa en la
suerte del Euskara.”
Bigarrenari buruz, berriz, zera dio: “(...) El segundo tapón consiste, pues, en un
tapón legal que consagra legalmente la desigualdad.” Tapoi horren lekuko modura,
espainiar eta frantses konstituzioetako zenbait artikulu aipatzen ditu. Hirugarren
66
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
tapoitzat, ostera, honako hau aipatzen du: “(...) consiste en el obstáculo que impide que
el uso ya existente del idioma produzca una percepción de la lengua correcta y lo
suficientemente intensa para transvasarse como valoración innata.” Zein da, baina, traba
hori? “Este obstáculo es el bilingüismo social, unilateral, indiscriminado y generalizado
de la comunidad euskaldun: bilingüismo que por consistir en un déficit de funciones en
la lengua minorizada (y sólo en ella) lleva aparejada una insuficiente percepción del
sistema (hibridación y conocimiento mutilado).”66
Azkenik, laugarren tapoia: “Es el que impide que la percepción natural de la
Lengua sea suficiente para transformarse en valoración intrínseca de la misma.”
Laugarren tapoi hau, beraz, “es de índole psicológica: consiste en un complejo de
inferioridad (el llamado auto odio) de la nación dominada.”67
II.2.3.- Praktika elebidun diglosikoen arriskuak (Egin, Deia, Enbata, Ekaitza,
Gara eta Le Journal du Pays Basque)
Euskal Herrian, beste hizkuntza-komunitate gutxitu askotan moduan, egoera
soziolinguistiko berezia bizi dugu: horren lekuko dira, esate baterako, gure
66
Traba honi buruz makinatxo bat literatura idatzi izan da; Txillardegik, adibidez, zera dio (Alvarez
Enparantza, 1978b: 259-262): “Bilinguismo oihukatzen dutenak elebakartasun hertsi-hertsian bizi ohi
dira. Beren inguruan elebakartasun osora behartzen dituzte denak; erdal elebakartasunera, esan beharrik
ez. (…) Erdaldunak elebakar eta euskaldunak elebidun izango direno, euskaldunen kopurua handiago
izanagatik ere, diglosia ttipiago izanik ere, egoera horrek ez darama, eta ez daramake, erdal
elebakartasunera eta euskararen heriotzara baizik”.
67
Lau tapoi hauen gorabeherak modu honetan laburbildu eta euskaratu ditu Paulo Iztuetak (1998: 58-59):
“1.- Traba politikoa, hizkuntza komunitatearen menpekotasun politikoa dakarrena. (...) 2.- Traba legala,
hizkuntza komunitatearen menpekotasun legala dakarrena. (...) 3.- Traba soziala, hizkuntza
komunitatearen menpekotasun soziala dakarrena. Traba hau aurrekotik eratorria da eta honek komunitate
euskaldunaren elebitasun soziala dakarkigu, unilaterala, indiskriminatua eta orokortua. (...) 4.- Azkenik,
traba psikologikoa aurkitzen da, hizkuntz komunitatearen menpekotasun psikologikoa dakarrena. Traba
hau nazio menperatuaren gutxiagotu-konplexuan edo auto-gorrotoan datza, hizkuntzaren gaitasun-ezean
alegia, zeina norbere intelektualitatea ez edukitzetik eratorria baita.” Gutxiagotu-konplexuari buruz, hara
Txepetx beraren aipu interesgarri bat (Sanchez Carrion, 1987b: 58): “Ezin bizi nahi izan daiteke
normaltasunarekin hizkuntza bat, era arrunt anormal batean hautematen bada, eta, ondorioz, hizkuntza
horretan bat bederak bere burua anormal hautematen badu. Infrasexuaren kasuan bezala, hizkuntzaren
behar publikoa lotsazko barne-sentimendu batek mozorrotua agertuko da: hizkuntza artifizialki zokoratua
izan den barne-espazio horietatik kanpora erakustea, zerbait komiko, anakroniko edo barregarria delako
sentsazio batek mozorrotua.” Autogorrotoari buruz gehiago, 73. oin-oharrean.
67
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
komunitateak daukan euskaldun zahar alfabetatu gabeen kopuru altua eta baita
jatorrizkotzeke (beti ere Txepetxek berba horri damaion zentzuan) dagoen euskaldun
berri andana ere. Horiek guztiz euskaldun daitezen (hau da, hiztun zahar landu eta
hiztun landu jatorrizkotu bihur daitezen), zirkuituak bi norabideetan (erabileraezagutza-motibazioa eta motibazioa-ezagutza-erabilera) oztopo barik zirkulatzea
ezinbesteko dela ere ikusi dugu. Haatik, prentsaren praktika elebidun diglosikoak ez du
zirkuituaren zirkulazioa batere arintzen; aitzitik: oztopoak jartzen ditu. Batetik,
motibazio-defizita eragiten du hizkuntza ikastekotan diren euskaldun berriengan;
bestetik, erabilera-esparruen defizita ere eragiten du, eta horren ondorioz euskaraz
alfabetatu gabeko euskaldun zaharrek ez dute euskaraz alfabetatzeko ez presiorik ez
beharrik sentitzen.
Beste lan batean, honela deskribatu izan du Txepetxek kontua (Sanchez Carrion,
1999: 107):
“La consolidación de un bilingüismo unilateral diglósico crea un tapón que
dificulta enormemente el paso del conocimiento al uso, y una fuga de agua que hace que
el uso social del euskera, en lugar de acumularse retroalimentando la percepción y la
motivación, se vaya vaciando.
En efecto, el tipo de bilingüismo que se sanciona legal, política y hasta
`científicamente´, al garantizar el monolingüismo de hecho de los erdaldunes y obligar al
bilingüismo solamente a los euskaldunes, provoca que los erdaldunes en proceso de
euskaldunización no tengan nunca la necesidad de usar el idioma en el que tienen menos
capacidad (menos competencia lingüística): con lo que esta capacidad se detiene y acaba
perdiéndose, y con ella la motivación inicial; y provoca, en cambio, que los euskaldunes
con más adhesión lingüística tengan siempre la necesidad de usar el idioma con respecto
al cual tienen menos motivación (el erdara), debido a la imposibilidad de encontrar
interlocutores euskaldunes para la materialización de numerosas funciones lingüísticas de
la vida social de cada día.
Si en los primeros la falta de uso del Euskara acaba retirándoles la motivación
(el impulso de aprendizaje), en los segundos la inevitabilidad del uso del erdara acaba
convenciéndoles, o, simplemente, venciéndoles acerca de la necesidad del erdara [geurea
da letra etzana].”
Beraz, aztergai ditugun hedabide abertzale elebidunek, diglosikoak (beti ere
Txepetxek eta beste hainbat soziolinguistak terminoari damaioten zentzuan, eta ez
Fergusonen adieran) diren heinean, jakinaren gainean ala oharkabean, arestian aipatu
ditugun tapoien funtzioa betetzen dute. Tapoiei gagozkiela, batik bat Txepetxek
68
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zerrendatzen dituen lauretan lehena interesatzen zaigu guri.68 Haatik, zelan gauzatzen da
tapoi hori praktikan? Ezen hurrengo puntuetan azalduko dugun moduan, euskaldun
berriengan zein euskaldun zahar alfabetatu bakoetan eragin zuzena baitauka berau
gauzatzeak.
II. 2.3.1.- Hedabide diglosikoek euskaldun berriekiko bete dezaketen tapoifuntzioa
Ikusi dugu lehen zelan motibazioa faktore ezin garrantzitsuagoa den bigarren
hizkuntza bat ikasteko garaian.69 Euskal Herrian jende asko dago egoera horretan, eta
ukaezina
da
jende-multzo
berreskuratze-prozesuan.
horrek
berebiziko
Euskaldun
berriengan,
garrantzia
beraz,
daukala
euskararen
funtsezkoena,
faktore
erabakigarriena, bigarren hizkuntzaren ikaskuntza-prozesua abiarazten duen motorra,
motibazioa da (ikus II. 2.1 puntuan bigarren diagrama eta beronen azalpena).
Haatik, hizkuntzaren esparru sinbolikoa euren erdian paratzen ez duten ereduek,
zentralitate propiorik ezartzen ez duten ereduek, nekez motibatuko dituzte hiztun
berriak. Euskara artikulu nagusiaren laburpentxoa baino ez bada, euskara Kirolak,
Mundua, Ekonomia edota Kultura bezalako azpikategoria bat gehiago bada (unibertsoa
erdara hutsezkoa den bitartean), euskara bertsolaritzari, folkloreari edo hizkuntzari
68
Gogora dezagun zein den (Sanchez Carrion, 1991: 382): “(...) el que impide el paso de la motivación
racional o inteligente (la llamada conciencia lingüística) hacia la percepción racional del Euskara. Es,
pues, el obstáculo que impide, por un lado, que la motivación ya existente entre los vascos desnativizados
se canalice en aprendizaje limitado pero efectivo del Euskara. Y, de otro, el que impide que los
euskaldunes naturales se cultiven en su lengua nativa (...)”
69
Hara zer dioen Siguanek horri buruz (2001: 95): “(...) si hay un punto en el que están de acuerdo la
mayoría de los enseñantes de lenguas extranjeras de todos los tiempos es en destacar la importancia de la
motivación para explicar los resultados conseguidos, por encima de cualquier otro factor o
consideración.” Bazterrotan motibazioaren garrantziaz teorizatzen lehena Sanchez Carrion izan zen;
haatik, badirudi beste batzuk ere faktore horren muntaz jabetzen hasiak direla. UEUk eta HABEk
antolaturiko Helduen Euskalduntzearen V. Jardunaldien harira prestaturiko prentsa-oharraren idazpurua,
adibidez, honako hau izan zen: “Motibazioa izan da Helduen Euskalduntzearen V. Jardunaldien ardatz
nagusia” (UEUren prentsa-bulegoak bidalitako prentsa-oharra, 2002-V-10).
69
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
berari buruz jarduteko baliabide mugatua baino ez bada (beste gauza garrantzitsuak
-editorialak direla, nazioarteko kontuak direla edota azaleko titulu nagusiak direlaerdaraz idazten diren bitartean), euskaldun berri potentzialek bizkor demonio osatuko
dute (osatzen dute) sekuentzia: gauza garrantzitsuak erdaraz esaten dira, ergo euskara
osagarria, anekdotikoa da, betelanerako baino ez da baliagarri, ergo euskaraz ez dago
gune bizi eta albiste-sortzailerik, ergo zertarako euskara ikasi? Azken itaun hori, hain
zuzen ere, Txepetxek aipatzen duen vacío motivacional delakoaren ondorio zuzena da,
kazeta elebidun diglosikoek eragiten duten motibazio-hutsunearen ondorioa.
Motibazioa trabatzeak berebiziko garrantzia dauka hizkuntzen ikaskuntza- eta transmisioprozesuetan (iturria: J.C. Etxegoien, 2001: 146).
Lontxo Oihartzabal ere bat dator motibazio-hutsuneen kontuarekin (1987: 80):
“Jatorriz euskararik ez dakiena euskara ikastera jar dadin eta ikasitako euskaraz
balia dadin (...) beretzako hizkuntza berria den honen erabilgarritasunak edo
baliagarritasunak eguneroko bizitzan sumagarria izan behar du. Zenbat eta gehiago izan
bere inguruan euskaraz baliatzen diren euskal hiztunak (euskal hiztun osoak, hobe),
orduan eta nabarmenagoa izango da sumatuko duen euskararen beharra.
(...) Euskara eguneroko bizitzako edozein arlotan erabilgarri eta erabilia dela
sumatu behar du hiztun berriak. Bestela, ikasi-berria duen hizkuntzaren prestigio soziala
zalantzan jarriko luke eta, honen ondorioz, berorretaz baliatzeko sumatuko lukeen
motibazioa nahikoa zalantzakorra izango litzatekeela pentsa daiteke. Hau da, motibazio
horrek euskaraz baliatzen jarraitzeko beharko lukeen nahikotasun-mailarik ez luke
izango.”
Paulo Agirrebaltzategi ere gisa beretsuan mintzo da (1987: 109): “Euskara
ikasteko
motibazioa,
horren
kultur
balioa
eta
kreatibitatea
ikustetik
eta
baliagarritasunetik bakarrik etor daiteke, edota horretan bakarrik finka daiteke benetan.
70
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Horretarako, ordea, euskarazko kultura hori benetan beteko deneko eremu hori sortu,
indartu eta zabaldu beharra dago.”
Hedabide diglosiko eta (bai behintzat euskararen ikuspegitik begiratuta)
dezentratuek, motibazio-defizita eragiteaz gain, beste aje nabarmen bat ere badute:
hizkuntza gutxituaren pobretzea eragiten dute, hizkuntza nagusiaren lexikoa, haren
erreferentziak, esamoldeak eta egiturak nagusitu ohi baitira hizkuntza gutxituan
idatzitako albisteetan ere. Horri gagozkiola, argigarria da N.C. Dorian-en aipua:
“As the language dies, a group of imperfect speakers characteristically appears
who have not had sufficiently intensive exposure to the home language, or who have been
much more intensively exposed to some other language; and if they continue to use the
home language at all, they use it in a form which is markedly different from the fluent70
speaker norm [geurea da letra etzana].”
Argigarri dugu, halaber, Garziak dioena (1999: 15): “Eskolatik ateratzen diren
gazteak, berriz, hizketarako gai ez direla ateratzen dira, eta horiek dira gero hedabide
mintzatuetan eredua ezartzen dutenak. Ederra martxa, euskara egoki baten jabe egin
daitezen!”. Kontu honekin amaitzeko, Garate paratuko dugu berbetan (2000: 85-86):
“Egiten den euskara gero eta kaxkarrago eta urriago egiten da. Gero eta txepelago
eta erdal usaintsuago.
Egunero ikusten dugu. Geure gurasoen euskararen eta egungo eguneko
euskararen artean, leize handia dago.(...) Euskara ahuldu, sorgortu eta gaixotasunak
hartua dago. Anitzek esaten duten bezala, maiz plastikozko euskaraz egiten da. Tradizioa
eten egin da.
Hogei urtean Euskal Filologia irakasle izan naiz. Ikastaro guztietan nire ikasleek,
bizpahiru kenduta, euskaraz baino espainolez hobeki dakite. Idazterakoan, euskaraz
erdaraz baino huts gehiago egiten dituzte. Ingelesez ere ez dakite ongi. Ondo espainolez
dakite. (...) Gaztelaniaren eragina izugarria da. Euskara alor askotan erdararen itzulpen
hutsa da.”
II.2.3.2.- Hedabide diglosikoek euskaldun alfabetatubakoekiko bete dezaketen
tapoi-funtzioa
Euskaldun alfabetatubakoak aipatu ditugu goiburuan, baina aipu hori zehaztu
beharrekoa da; izan ere, Dionisio Amundarainek dioen moduan (1987: 86)
70
Sanchez Carrionek aipatua, in 1991: 129.
71
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Euskal Herrian, gutxi edo gehiago alfabetatu edo eskolatu gabeko jende gutxi
aurkituko da; gehientxoenak dira eskolan ibiliak; beraz, alfabetatuak edo eskolatuak dira.
Baina, erdaraz dira alfabetatuak edo eskolatuak. Euskaraz, berriz, alfabetatugabeak dira,
eskolatu gabeak. Zentzu honetan esango da, jende horrek euskara landugabea duela.”
Landugabea
berba aipatzen du Amundarainek, alfabetatugabea baino
zehatzagoa delakoan (1987: 87):
“Hizkuntzarekin izandako kontaktu edo ukipen hutsean ikasia du bere hizkuntza,
eta bizitzako komunikazio-funtzio jakin batzuetarako bakarrik gaitzen duelarik:
entzutezko ulermenerako eta hitz egiteko bakarrik, eta, agian, gauzatxo xinpleren bat,
Arantzazuko Egutegia, esaterako, irakurtzeko; guztia ere, famili mailan, lagunarte-mailan
eta beste ezer gutxitan erabiltzeko moduan.
Euskararen sen handia eta aberatsa du; erabilera ere jatorra; baina, bizitzako
funtzio edo egiteko mugatu-mugatuetarako modukoa bakarrik. (...) Komunikazio-funtzio
horiek zabaltzen saiatzea: horixe da alfabetatzea edo eskolatzea.”
Euskaraz alfabetu barik edo euskararen erregistro idatziak behar beste landu
barik dituzten hauekin, bada, hizkuntzen ikaskuntza/transmisioaren oinarrian den
zirkuituak norabide honetan funtzionatzen duela esan dugu: erabilera-ezagutzamotibazioa. Txepetxen irudiko, hauei hizkuntza eguneroko kasu konkretuetan
(situaciones efectivas de uso dio berak) baliagarri bazaie, errealitatea atzeman eta
interpretatzeko tresna balekoa topatzen badute hizkuntzan, orduan motibatuko dira.
Bere esanetan, motibazio honi “motivación intrínseca o espontánea hacia el idioma
nativo” deritzo.
Motibazio-mota hori gara dadin, beraz, ezinbestekoa da aurretik erabilera- eta
ezagutza-maila egokiak izatea (erabilera-maila egokia batik bat, berorren ondorioz
heltzen baita jatorrizko hiztuna hizkuntzaren ezagutzara).71 Haatik, hedabide elebidun
diglosikoen praktikak ez du ziurtatzen erabilera-maila egokirik; are gehiago, Sanchez
Carrionek nivel insuficiente de uso gisa izendatzen duena eragiten du. Hortaz,
hedabideotako albiste gehienak erdaraz idatzita egonik, situaciones efectivas de uso
71
Berehala aipatuko dugu erabilera-maila egokirik ez izateak zer dakarren ordainetan; edozelan ere,
Espainiako gerraurrerako usaindua zeukan hori Altubek, zera idatzi baitzuen garai hartan (1934: 10): “(...)
si en las conversaciones sobre asuntos de alguna importancia no se emplea en casa el euskera, el niño no
puede aprenderlo íntegramente: cuando llegue a ser mayor se encontrará con que maneja el euskera para
tratar de cosas nimias, propias de niños; en otro caso, tendrá que recurrir, como los padres, al erdera. Así,
la transmisión familiar es cada vez más deficiente e irregular, hasta que llega a interrumpirse por
completo.”
72
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
horietan hizkuntza gutxitua (ustez) ezgauza izanik, hizkuntza gutxitua ama-hizkuntza
dutenek ere (oso sektore kontzientziadunek salbu) euren hizkuntza hizkuntza iletratu
modura ikusiko dute apurka-apurka, idatzizko gauzak, kontu garrantzitsuak, erdaraz
esaten dira-eta. Hortaz, erabilera-esparruen defiziten ondorioz, ez dute euren hizkuntzan
alfabetatzeko ez gogorik ez beharrik sentituko, eta faktoreon baturak motibaziohutsunea (vacío motivacional delakoa) eragingo du, hizkuntzaren ordezkatze-prozesua
bizkortuta (1991: 39).
Dionisio Amundarainen berbak argigarriak dira, horri gagozkiola (1987: 87):
“Alfabetatugabeak, bi norabide nagusi har ditzake: edota, bere komunikazio-funtzioeskasiaz
jabeturik
–ohartuki
nahiz
oharkabean-,
izen
handiagoko
hizkuntza
zanpatzailera joko du ahal duen guztietan, edota euskara ikastera edo lantzera joko du”.
Amundarainek aipaturiko lehen aukera hori indartzen dute, bada hedabide
elebidun diglosikoek: haiek irakurrita, euskaldun zahar alfabetatubakoek ez dute
aurkitzen presiorik ez premiarik euren hizkuntzan alfabetatzeko, erabilera-defizita
sortzen dute, eta, beraz, erabilera nahikorik ezean, ez dago ez ezagutza ez motibazio
nahikorik eta zirkuitua blokeatu egiten da. Erabilera eskasaren ondorioez Joxe
Azurmendik ere idatzi du lerro interesgarririk (1987: 125):
“Hizkuntza gutxitu bateko hiztun arruntek (agian maite badute ere) ez dute
aintzakotzat hartzen beren hizkuntzaren egiazko balioa, erabilpen eskasekoa ikusten
dutenean. Laster beren hizkuntzaz herabe izango dira, ezkutatu egingo dute jendearen
aurrean, azkenean guztiz baztertuz eta arbuiatuz bukatuko dute, hizkuntza handiago
batean berak ere handiagotu egingo direlakoan.”
Ez da azaleko kontua, inondik inora. Ezen Txepetx berari irakurri diogun
moduan (Sanchez Carrion, 1991: 246-247):
“¿Qué ocurre a nivel social cuando a una comunidad lingüística se le ahoga su
capacidad de expresar y recibir toda la cultura en su propia lengua?
(...) lo que ocurre es algo tan obvio como esto: que el aprendizaje cultural de la
lengua se guillotina.”
73
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Prozesuaren hurrengo urratsa, bistan denez, hizkuntza horren gainbehera
bizkorraren hasiera izango da.
Orain arte aipaturikoa laburbilduta, beraz, esan dezagun euskara ardatz ez duen,
bera alfa eta omegatzat ez dituen eredu elebidun diglosikoa prentsan oinarritzat hartzeak
ondorio kaltegarriak dituela hizkuntza horrentzat. Ondorio horietako bi nabarmendu
ditugu guk, motibazioa-ezagutza-erabilera eta erabilera-ezagutza-motibazioa ibilbideen
zirkulazioa blokeatzeaz gain, kalte nabarmena egiten dietelako hizkuntzaren ikaskuntzazein transmisio-prozesuei. Eta, Sanchez Carrionek dioenez (1991: 283)
“(...) al no tener como modelo lingüístico a los euskaldunes completos [euskaraz
jatorrizkotuta eta kulturizatuta daudenak, alegia], los euskaldunes incompletos pierden
conciencia del carácter limitado de su adquisición del Euskara y carecen del impulso para
seguir aprendiéndolo: culturalmente los nativos, y naturalmente los euskaldunberris.”
Txepetxek aipatu estreinako tapoiaren ereduan72 bete-betean sartzen da, beraz,
Hego zein Ipar Euskal Herriko prentsa abertzale elebidun diglosikoa. Izan ere, bigarren
tapoiari dagokionez (desberdintasuna legez berresten duen tapoia; Espainia zein
Frantziako Konstituzioak, adibidez), ezin uka euskarari beste esparru batzuetan kalte
handia egiten diola tapoi horrek; prentsaren arloari dagokionez, teorian Euskal Herriko
egunkari zein astekariei Frantzia zein Espainiako lege bakar batek ere euren produktuak
euskaraz argitaratzea debekatzen ez dien arren, Euskaldunon Egunkariaren aferak,
gutxien-gutxienean, zer pentsatu galanta ematen du.
Hirugarren tapoiari buruz (1991: 387: “el bilingüismo social, unilateral,
indiscriminado y generalizado de la comunidad euskaldun”), II.1.1 puntuan ikusi dugu
horren atzean zer gordetzen den eta zenbaterainoko kaltea eragin diezaiokeen egoera
elebidun diglosiko batek euskarari. Oraingoz, Egin, Deia, Ekaitza, Enbata, Gara eta Le
72
Gogora dezagun zein den tapoi hori: “(...) el obstáculo que impide, por un lado, que la motivación ya
existente entre los vascos desnativizados se canalice en aprendizaje limitado pero efectivo del Euskara. Y,
de otro, el que impide que los euskaldunes naturales se cultiven en su lengua nativa”.
74
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Journal du Pays Basquek egoera diglosiko hori betikotzen lagundu besterik ez dutela
egiten aipatuko dugu. Sanchez Carrionen aburuz (1991: 388), “para resolver este tapón
el Euskara debe acceder a todas las funciones en que es deficitario dentro de su propio
territorio, pasando a ser en él lengua nacional: esto es, la única lengua natural y cultural
de todos sus hablantes”. Bistan da, helburu hori iriste bidean, hedabideek berebiziko
garrantzia dutela. Kontuak kontu, formulazio horrek hedabideen eredu autozentratuaren
premiaren aurrean jartzen gaitu, baina apur bat aurreragorako utziko dugu gai hori (ikus
II.5 puntua).
Azkenik, gogora dezagun zein den Txepetxen aburuz laugarren tapoia (1991:
389): “Es el que impide que la percepción natural de la Lengua sea suficiente para
transformarse en valoración intrínseca de la misma”. Laugarren tapoi hau, beraz, “es de
índole psicológica: consiste en un complejo de inferioridad (el llamado auto odio) de la
nación dominada”. Sanchez Carrionen irudiko
“(...) la causa de esta patología se debe a que la percepción natural de la lengua
no se conecta dentro del compartimento específico con la percepción cultural, ya que esta
percepción cultural –aun y cuando se exprese en la lengua sojuzgada- es ajena al genio
intrínseco de la comunidad histórica por estar calcada en el modelo de la comunidad
subordinante.”73
73
Horri lotuta, beste hau ere irakurri diogu egile honi (1991: 132-133): “La normalización de una lengua,
decapitada durante años de una transmisión cultural consiste, desde el punto de vista de los hablantes
nativos, en que sea esa la lengua en que estos alcancen la percepción reflexiva, merced a que sea la
lengua básica en que reciban la alfabetización y la formación cultural.(...) Sólo ello puede producir en los
nativos de tal lengua la conciencia lingüística capaz de fijar su adscripción a su propia comunidad natural
y evitar lo que Lambert ha llamado dissatisfactions experienced in their own culture”. Lambertek
aipatutako faktore hori da, hain justu, kultura gutxituko hiztunaren autogorrotoa eta gutxiagotu-konplexua
eragiten dituena. Horri buruz gehiago in Sanchez Carrion, 1991: 244. Ikus halaber J. C. Etxegoien, 2001:
148. Era berean, eremu urriko hizkuntzetako hiztunen konplexuen eta autogorrotoaren kontua ondo baino
hobeto ilustratuta ageri da in Joxe Azurmendi, 1992, hainbat adibide eta pasarte historikoren bitartez.
Mari Jose Azurmendik ere (1978: 638), ondo definitu du autogorroto sentimendu hori: “Autogorroto
sindromea (sikologiatik jasotako hitza dugu hau), ihes jokabide baten barnean explikatzen da, multzo edo
gizarte dominatutakoek duten erantzukizunari ihes egitean. Iheskeria hau endotalde dominatuan
integraturik irauten dutenekiko segurtasun faltaren sentimendu, haserre, etsaigo, beldur, kontzientzia txar
eta abarrekin azaltzen da. Horregatik sentimendu honek norbere hizkuntza, B hizkuntza, galtzen ikusteko
nahira eraman ohi du, beregatik arrenkura gehiagorik ez sentitzearren. Textuinguru honetan uler liteke,
adibidez, Unamunoren jokabidea euskarari buruz (...)”. Azken puntu horrekin lotura zuzena dauka
Ninyolesen aipu honek (1989: 73): “És molt freqüent, d’altra banda, que l’individu vulga integrar-se en el
nou grup intensificant l’antagonisme i la intolerància envers el grup d’origen (autoodi)”. Autogorrotoaz
eta bere alderdi psikosozialez gehiago in Ninyoles, 1989: 74-86 (bereziki 76). Sole Camardonsek, azkenik
(1991: 24), hizkuntz gaitzespena aipatzen du autogorrotoaren aldaera modura: “Norbere hizkuntz
75
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Alegia, molde propioak, originalak jarraitu ezean, euskara zokoratuta utziz gero,
bere potentzial guztia garatzeke (eta honetan badute ardurarik aztergai ditugun sei
kazetek), erreferentzia nagusi modura albo-herrietako kulturak hartuta, ez dagoela
pertzepzio naturalaren osagarri izango den taxuzko kultur-pertzepziorik bermatzerik.
Ondorioz, hizkuntza-komunitateak kultur-eredu ganorazkorik ez daukanez, komunitate
hori albo herrietako kultur-ereduei begira jartzea izan ohi da konklusio logikoa, eta,
Sanchez Carrionek dioen moduan, hizkuntzaren pertzepzio naturalak pertzepzio
kulturalean ordainik topatzen ez duenez (1991: 389), “la percepción natural pierde
nivel, se consume (hibridación del sistema) y ello le impide alcanzar el nivel de
suficiencia que genera en los hablantes un sentimiento de confianza y orgullo en la
capacidad y posibilidades de su lengua para dotarles de una identidad completa.”74
Behin honaino helduta, ordea, itaun batekin egiten dugu topo: zilegi da
Txepetxek aldarrikatu moduan euskararentzat funtzio guztiak bere baitan hartuko dituen
zirkuitua prestatzea ala, planteamendu hori irrealtzat jota, eskema diglosiko bat hobetsi
behar dugu, euskararentzat funtzio batzuk gorde eta beste batzuk erdarentzat utzita?
Zein da bi alternatiba horien artean egokiena?
II.3.- Funtzio guztiez hornituriko zirkuitua ala planteamendu diglosikoa
euskararentzat?
gutxituarekiko sentimendu negatiboa da hizkuntz gaitzespena, eta horrek poliki-poliki hizkuntza hori
bazter uztea dakar (hizkuntz aldaketa)”.
74
Argigarria da B. I. Amasoyren aipu hau (J.M. Sanchez Carrionek aipatua, in 1991: 198): “Mientras
estemos en situación de dependencia con respecto al Inglés o Francés implantados como nuestras lenguas
oficiales para la instrucción en todas nuestras instituciones y nos sintamos felices de nuestra posición de
países africanos anglófonos y francófonos, nunca seremos capaces de explotar la riqueza de nuestro
propio idioma [azpimarra geurea da].” Aztergai ditugun egunkari eta astekarietan ere, euskara (momentuz
behintzat) gaztelania eta frantsesarekiko en situación de dependencia dago, aski modu nabarmenean
gainera.
76
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Orain arte ikusi dugunaren arabera:
a)
Elebitasun soziala ez da egoera egonkorra, bi hizkuntzetako bat
gailentzera eramango duen prozesuaren mementoko unea baizik.
b) Haren aldeko jarduera kontzientziadunik abiarazi ezean, egoera
elebidunean hizkuntza gutxituak behea joko du beti, hizkuntza inbaditzailearen
mesedetan.
c)
Hizkuntza
gutxitu
baten
aldeko
jarduera
kontzientziaduna
abiatzekotan, hizkuntza horren esparru sinbolikoa sendotu eta trinkotzea izan
behar da abiapuntua, modu horretan hizkuntzaren geruza barrenekoenetatik
(pentsamendu- eta esangura-sortzaile diren geruzetatik) kanpoko geruzetara
zabaltzen joateko, harik eta hizkuntzari funtzio guztiez osaturiko zirkuitua
bermatu arte.
d) Zirkuitu horrek, bestalde, ardatz originalen eta norbere kulturondasunaren arabera eraikia egon behar du baldin eta hiztun-komunitatearentzat
baliagarri (esangura- eta interpretazio-emaile) izango bada.
e)
Hala bada (nukleoak komunitatearen sormena bermatzen badu eta
sormen horrek norbere ikuskeran oinarrituriko produktu originalak eskaintzen
baditu), euskaldun berriek behar adina motibazio izango dute hizkuntza ikasten
jarraitzeko, nukleo erakargarria topatuko dutelako; era berean, nukleoa bizirik
badago, euskaldun zaharrek behar adinako erabilera-eremuak izango dituzte, eta,
aldi berean, hizkuntza euren inguruko errealitatea interpretatzeko eta errealitate
horri erantzuteko lanabes baliagarri izango zaie.
f)
Behar adinako motibazioa eta behar adinako erabilera-eremuak
bermatuta, hizkuntzaren behar adinako ezagutza ziurtatzen da, modu horretan
hizkuntzen ikaskuntza- eta transmisio-prozesuen oinarri den motibazioa-ezagutzaerabilera/erabilera-ezagutza-motibazioa bi norabideko zirkuituan behar bezalako
zirkulazioa eta, bide batez, hizkuntzaren beraren osasuna ziurtatuz.
Haatik, hizkuntza gutxituen inguruko beste zenbait teorikok bestelako bideak
proposatu dituzte; Joshua Fishmanek, esate baterako. Ezen Fishmanek (1988b: 5-21)
funtzioen usurpazioarekin hizkuntzen herio-arriskua hasten dela onartzen duen arren,
arrisku horri aurre egiteko eskema diglosikoa proposatzen baitu. Bere berbekin esateko
77
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
(1988b: 8): “Bilakabide hori gerarazteko aukerarik badago egon, jakina. Aukerabide
horri diglosia esaten diogu: talde etnolinguistiko edo hiztun-herri baten baitako
hizkuntzen funtzio-banaketa osagarri, luze-zabalean onartu eta iraunkorrari ematen zaio
izen hori”.75
Alegia, soziolinguista honen iritziz funtzio barrenkoienak (famili- eta
komunitate-harremanak) direla garrantzitsuenak, babestu beharrekoenak; horiek bizirik
zainduta hizkuntza salbu dago, eta ez du horrenbeste garrantzirik kanpo-funtzioak
(maila jasoa, unibertsitatea eta abar) beste hizkuntza baten menpe badaude. Eman
diezaiogun hitza berriro Fishman berari (1988b: 20):
“Arriskuan dagoen hizkuntza ororen aldeko hizkuntz politikak jaiotizkuntzaren
funtzio barrenkoi-intimoak zurkaiztu behar ditu lehenik. Eta gero, ahal bada, piskanapiskana handik aurrera jo behar du, ama-hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipen-iturri
diren lehen mailako alor-barrutietako erakundeetatik bigarren mailakoetara hedatuz.
Sarrera- edo hasiera-mailako lan-alorra ezinbestekoa da; goragoko mailetakoa, aldiz,
litekeena edo ahal balizkoa. Diglosia beharrezkoa da (galtzeko arriskuan dagoen
hizkuntzari burutik burura bereak, eta bereak bakarrik izango diren alor-barruti sendo
egonkortu zenbait atxekiz); autonomia ekonomiko edo independentzia politiko
elebakarra, aldiz, agian-beharbadakoa. Jaiotizkuntzaren funtzio barrenkoi-intimoak
berriro irabaztea nahitaezkoa da; hizkuntza hori agintearen eta modernitatearen goigailurretaraino hedatzea ausaz-akasokoa.”
Behin baino gehiagotan berretsi izan ditu Fishmanek uste eta ideia hauek. Hara
adibide bat, zeinetan, gainera, euskararen kasua espezifikoki aipatu baitzuen (1999:
118):
“(...) Euskara, ordea, erlatiboki nahikoa ongi dago; horren dago ongi hizkuntzari
dagozkion gai esoterikoez ere ardura daitekeela. Windows 98 euskaraz kaleratzeak
arduratzen du. Horrek euskal kultura mendebaldeko kulturan sakon murgildurik dagoela
adierazten du, eta, horrela, baliteke bera eserita dagoen adarra mozten ari izatea
praktikan. (...) auzotarren maila berari, hau da, mendebaldeko Europaren estilo eta
teknologiaren alderik zorrotzenari eusteko kultur helburua finkatzean, zeure buruari
ezinezko helburu bat jartzen ari zara, inoiz erdietsiko ez duzuna, frantsesak irabazi ezin
duen bezala, ezta espainierak ere. Euskarak bistan da ez duela inoiz erdietsiko. Okerreko
helburua da. Hala eta guztiz ere, euskara beste milaka hizkuntza baino askoz indartsuagoa
da. Izan ere, beste horiek ez dute tradizionala ez den beste bizimodurik eraiki. Eta beraz,
beste muturrean daude.”
75
Miquel Siguanek, ordea, ez du uste diglosia egoera egonkorra denik (2001: 193): “Aunque Ferguson
consideraba que la diglosia es relativamente estable, la verdad es que incluso cuando ésta se genera, como
ocurría en Grecia, a partir de dos variantes de una misma lengua, se produce una tensión más o menos
fuerte que a la larga hace variar la situación.”
78
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Fishmanen irudiko, beraz, mendebaldeko kultura euskaratu gura izate horrek,
arrisku nagusi bat dakar berarekin (1999: 119):
“Badakit nire jarrera ez dela oso onartua, baina sinesturik nago hori oharkabean
gelditzen den arazo garrantzitsu eta orokorra dela mehatxupean dauden hizkuntzentzat.
Ez dakite zein bide hartu. Mendebalderatzeko bidearen zorua asmo onez egina dago (…)
Mendebalderatzeko, ordea, ez dago ezta bide frantsesik ere. (…) Ikuspegi honen arabera
arazoa honela definitzen da: “Eurak bezain laster ibiltzeko gauza bagara, orduan salbu
gaude”. Lehen arazoa, ordea: ezin duzu eurak bezain laster ibili.”
Gure berbetari esparru orotan eutsiz mendebaldeko munduak bezain bizkor ibili
ezin badugu, zein da alternatiba? Hona Fishmanen proposamena (1999: 120-122):
“(...) nik ez dut uste posible denik euskaldunentzat beren historiarekin, eta beren
baldintza demografiko, kultural eta politikoekin, ehuneko ehunean euskaldun bizitzea.
Alta, ez dut uste bere buruari helburu horri jarri behar diotenik. Gaztelania euskaldunen
bizitzatik kanpo uztea beste konponbide politiko bat da, egungo egoeran ezinezkoa dena.
Beraz, borroka hori borrokatzea baino, izugarri garesti zatekeena eta ezinbestean galduko
zena, esku artean duzuen beste arazoari heldu beharko zeniokete, mendebalderatzearekin
batera bizitzen ahalegintzeari, alegia.
Nire ustez diglosia eredu aurreratuagoa beharko zenukete. Horrela, euskara biak,
J (High, Jasoa) eta X (Low, Xehea), izango litzateke, bai eta espainiera ere, eremuaren eta
pertsonaren historiaren arabera, J eta X izango litzateke. (...) beti izango da mundu
mailako literatura ugari euskaldunek espainieraren bidez soilik eskuratu ahal izango
dutena (...) Hori guztia zuentzat (...) erdararen bidez soilik izango da eskuragarri. Beraz,
nire ustez espainierak hor egon behar du J mailako zenbait funtzio betetzeko. (...) Beraz,
kontua muga funtzionalak zehaztea da. Politika sozialak bi hizkuntzak onartzea behar
luke izan. (...) Nire ustez euskaldunak indartsuago egingo lituzke, ez ahulago, espainiera
present testuinguru sozio-politiko-linguistiko jakin batean soilik egongo dela ohartzeak,
eta presentzia horren izaera da kolektiboki eta elkarlanean definitu behar dena.”76
Hortaz, den-dena euskaratzen energia alferrik erre beharrean, esparru
funtsezkoenak, hizkuntzaren bersortzea segurtatzen dutenak (esparru barnekoi eta
tradizionalak) euskararentzat segurtatu eta gainerakoan erdara ere hor dela onartu eta
hizkuntza bakoitzarentzako esparrua eta funtzio-kopurua definitzea, horra Fishmanen
proposamena. Antzeko ustekoa zen Villasante zena ere, honako hau idatzi baitzuen
(1988: 170):
76
Iritzi beretsua du R. Y. Bourhis soziolinguistak (2002a: 18): “(...) Fishmanekin ere nahiko ados nago
dioen horretan: alor askotan ezin zarete euskaldun elebakarrak izan eta beraz ezinbestean elebidunak izan
behar duzue eremu horietan. Eta egoera horrek zer dakar? Elebitasunaren inguruko borroka eguneroko
kontua dela, eta hizkuntza gutxituak egunero neurtzen duela hizkuntza nagusiarekiko bere indarra.
Horregatik, hemen [Euskal Herriaz ari da] normalizazio ahalegin handia egin behar da oraindik. (...)”
79
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“(…) bi hizkuntzaren jabe izateak mesede egin diezaiokeela euskaldunari euskara
atxikitzeko; baldinkizun batzuk gordetzen badira, behintzat. Ez dela hobe, inoiz uste den
bezala, euskaldun huts-huts eta soila izatea.
Euskarak ez du gaur lur-eremu bat bere-berea duenik, lurralde bat, alegia,
kontrario gabe berak bakarrik erreginatzeko. Hau larria da. Horregatik, estrategia bat ongi
pentsatu eta muntatuaren beharra. Bi hizkuntzen ezagutza orotara zabaltzea jarri dugu
helburutzat. Baina hori ez da aski. Hortaz gainera, zeregin batzuetarako euskara hobetsi
eta beharrezko bihurtu: horra noraezeko bidea.
Beharrezko ote da gauza denetan euskara erdararen parean jartzea eta jakingai
denetan erdararen lekuan euskara erabiltzea? Agian ez, gaurkoz behintzat. Zeregin
batzuetarako euskara ezin utzizko bihurtu: agian hori da bidea.”
Villasantek lerrook idatzi zituenetik urte batzuk igaro dira, eta harrezkero aldatu
egin da Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa (orduan ez bezala, adibidez, jada
errealitate sendo den euskara hutsezko egunkari bat daukagu gaur egun). Ezin jakin
ordea egoera soziolinguistikoaren aldaketak eraginik izango ote zuen haren
planteamenduetan. Dena dela, beraren zein Fishmanen proposamenei gagozkiela bada
aintzat hartu beharreko kontu bat: Fishmanen tesia onartuz gero, gaztelaniak Hego
Euskal Herrian eskaileraren (Txepetxen terminologiari jarraiki) zenbait maila
berarentzat izanen lituzke (baditu dagoeneko), baina horrez gain eskailera osoa edukiko
luke (badu dagoeneko) berarentzat nola Espainian hala beste hainbat herrialdetan.
Euskarak, aldiz, eskailera bakarraren laurden batekin etsi beharko luke.
Horrez gain, ezin bazter utzi beste kontu bat: Fishmanek gakoa funtzio
barnekoiak atxikitzean datzala dio, eta kanpo-funtzioen garrantzia erlatibizatu egiten du;
haatik, Txepetxek dioenaren arabera (Sanchez Carrion, 1981), egoera diglosikoetan
hizkuntza gutxituak kanpo-funtzioak galtzen dituenean, kanpo-funtzio horietatik hasten
da sartzen erdal hizkuntza, eta modu horretan abiatzen da ordezkatze-prozesua. Ezen
hainbat autoreren idatzietan jada ikusi dugun moduan, elebitasuna ez baita egoera
iraunkorra, prozesu dinamiko jakin baten une zehatza baizik; elebitasuna ez baita egoera
orekatua, guztiz kontrakoa baizik: egoera desorekatua da, zeinetan hizkuntza bat beti
baita ezinbestekoa eta bestea, aldiz, superflue; hortaz, elebitasunaren aldeko
planteamenduekin, kasurik onenean, egoera hierarkiko hori betikotu egingo da (kasurik
80
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
txarrenean, berriz, hizkuntza inbaditzaileak desagertarazi egingo du hizkuntza gutxitua,
eta ez da bakan gertatzen den kontua berau).
Era berean, oso aintzat hartzeko faktorea da hau ere: Sole Camardonsek dioen
moduan (1991: 28), elebitasuna (beronen aldaera den Fishmanen diglosia aurreratu hori
barne) norabide bakarrekoa da beti:
“(...) elebitasunak norabide bakarra du: hizkuntza menperatuko hiztunek
hizkuntza menperatzailea ere ikasi eta erabili egin behar dute. Hizkuntza menperatzaileko
hiztunek, ordea, arazorik gabe jarrai dezakete beren hizkuntza bakarrik erabiltzen,
hizkuntza hori baita pribilegio guztiak dituena, benetan beharrezkoa eta ezinbestekoa den
bakarra.
Horregatik, begi bistakoa da edozein elebitasunen atzean beti dagoela nolabaiteko
ezberdintasun gatazkaren bat, hiztun talde bat hizkuntz jarrera arraro eta ez ohizkoa
izatera bultzatu duena. Elebitasun mota hau elebitasun ordezkatzailea ere deitzen da,
menperatutako hizkuntza ordezkatzea duelako helburu.”
Euren aldeko politikak diseinatzerakoan, hizkuntza txikiek ez lituzketela
hizkuntza handien molde berberak erabili behar diosku Fishmanek; zuzen dabil puntu
horretan, hizkuntza bakoitzak bere errealitatearen arabera pentsatu eta diseinaturiko
jantziak behar dituelako, hizkuntza-komunitate bakoitzaren premia eta beharrak
desberdinak izan ohi baitira.77 Haatik, zeharka bada ere, Fishmanek berak egoera
hierarkiko bat betikotzea proposatzen du gero bere planteamenduarekin. Lluis V.
Aracilek behin eta berriro salatu izan du bimintzotasunaren barne-egituran inplizituki
(eta esplizituki ere bai, egia esan) indarrean den egitura hierarkikoa (1986, 449-451):
“Gracias precisamente al bilingüismo unilateral de las comunidades minorizadas,
el uni-lingüismo del Estado-nación (y de la mayoría) pasa inapercibido. La naturalidad
de esa distribución es en definitiva la premisa de la desigualdad. (...) Huelga añadir que
toda política lingüística que prescinda de la clarificación indispensable no sólo prejuzgará
lo cuestionable y escamoteará la opción, sino que mantendrá el pensamiento mismo
encerrado en una prison de longue durée.
(...) Desde luego, la extinción de las comunidades minorizadas es posible incluso
probable. De momento, sin embargo, lo único seguro es la imposibilidad de mantener el
desnivel, mayor que nunca, entre la lengua nacional y los idiomas minorizados (a veces
llamados regionales). Es puro ilusionismo presentar como solución un enunciado (una
lengua nacional y diversos bilingüismos regionales) que refleja la incoherencia misma de
esta coyuntura.”
77
Ezen maiz, norbere egoeraren analisitik abiatu beharrean, albo-herrien errealitatea erreferentzia
nagusitzat hartuta diseinatzen baitira hizkuntza-politikak, eta horrek distortsioa eragiten du. Ikus, horri
buruz, Ramon Saizarbitoriaren gogoeta interesgarriak (1999). Homologazio-konplexuaz eta
mimetismoaren eragin galgarriaz, bestalde, ikus Jon Sarasua, 1996a: 139.
81
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Era berean, Vilhar Trilhok dioenez (1986: 60), “o bilinguismo por muito que se
adorne de pretensas virtudes, nom pode ocultar um desequilibrio constitutivo. Nom é
possivel manter um bilinguismo perfeitamente equilibrado de um jeito permanente”.
Beatriu Guarro eta Josep Ingles ere uste berekoak dira (1986: 277-278):
“Los decretos de bilingüismo, que pretenden sistematizar y perpetuar el uso de
las dos lenguas en una misma comunidad, son un engaño: la utilidad de uso de una,
excluye la necesidad de uso de la otra (...)
Pero el engaño se convierte en insulto en una comunidad formada por bilingües,
hablantes de la lengua minorizada, y unilingües, los cuales sólo se convertirían en
bilingües si se crease necesidad de usar la lengua afectada; pero como ya hemos
apuntado, la utilidad de una excluye la necesidad de la otra.
La lengua que es útil y necesaria para menos cosas, lógicamente va siendo
abandonada por los mismos indígenas, y no-aprendida por los nuevos llegados.
(...) Si quisiéramos evitar el funesto final, tendríamos que crear necesidad de uso
de la lengua afectada. (...) La única salida posible sería reducir la utilidad de uso del
castellano, caso en que el uso del catalán empezaría a ser necesario.”
Hortaz, beti hizkuntza txikiaren kalterako den planteamendu hori (eremu
elebiduneko hizkuntzen arteko funtzioen banaketa mailakatu eta diglosikoa) baino,
funtzio guztiak euren mintzairan garatuko dituzten zirkuitu propioak behar dituzte
hizkuntza gutxituek (beti ere hizkuntza-politikak euren premien arabera diseinatuz, hori
bai). Izan ere, Jordi Sole Camardons soziolinguistak dioen moduan (1991: 25),
hizkuntza-funtzioak erabilera-eremuekin bat datoz eta indarrean diren arauen menpean
daude; egoera normalizatua gura duen hizkuntza-komunitate batean, beraz, gizarteak
garatzen dituen funtzio guztiekin bat etorri behar dute hizkuntza-funtzioek. Ezinbesteko
da, beraz, etorkizunerako hizkuntza-politikak Txepetxek nabarmentzen duen premia hau
ondo gogoan izanik apailatzea (Sanchez Carrion, 1991: 217): “La necesidad de que el
euskara alcance en su territorio lingüístico un desarrollo completo para que pueda al
mismo tiempo completarnos a nosotros como euskaldunes.”
Lehentasun nagusia hori izanik, logikaren aginduei jarraiki honako hau
ondorioztatu dugu: hizkuntza-komunitateko hiztunen autokonfiantza bultzatzen duten
sistemak hobetsi behar dira, komunitateak bere funtzio guztiak hizkuntza hori oinarri
82
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
duen eredu propioan gauzatzea ahalbidetuta. Eta jakina, horretarako, komunitatearen
autokonfiantza gutxitu eta eredu propioa urratzea galarazten duten desereduak bazter
utzi behar dira aurrena. Deseredu horietako batzuk aztertuko ditugu hurrengo puntuan.
II.4.- Desereduak
Arestian aipatutako hedabide elebidun diglosikoen praktikarekin, ez zirkuituaren
norabide batean (motibazioa-ezagutza-erabilera) ez bestean (erabilera-ezagutzamotibazioa) ez da nahikotasun-mailarik iristen, eta, ondorioz, ez dago hiru ontzien
arteko zirkulaziorik (ikus II.2.1 puntuko diagramak); ondorioz baita, hizkuntza
ororentzako baliagarri den eskema horren ibilbidea trabatu egiten da, ez da esparru
sinbolikorik nuklearitzatzen, ergo hizkuntza ez dago osasuntsu, haren bihotzak ez
duelako odol-banaketa taxuz egiten, ergo, egoera aldatu ezean, egoera diglosikoan
izatetik epe ertain-luzean ordezkatua izatera kondenatua dago hizkuntza gutxitua.
Behin puntu honetara ailegatuta, zehaztapen bat egin beharra dago: hedabide
elebidun diglosikoen praktikaz (ez praktikez) mintzo gara, praktika hori uniformea
balitz bezala, eta ez da horrela. Izan ere, hedabide batzuek (Garak batez ere, aurrerago
datuak eskuan ditugula ikusiko dugun moduan) beste batzuek baino ahalegin handiagoa
egin dute euskarari leku duin samarra eskaintzeko.
Kontuak kontu, euskaraz mintzo den hiztunen komunitateak saihestu behar
lituzkeen eredu batzuk aipatuko ditugu segidan; saihestu, euskara hutsez funtzionatuko
lukeen komunikazio-esparruaren sorrera oztopatzeaz gain, euskara leku anekdotikora
edo ehuneko ez-nahiko batzuen muga estuetara kondenatzen dutelako. Desereduok
zeintzuk diren aipatuko dugu, beraz; ez inor mintzeko asmoz, euren kasuen azterketa
83
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
norabide-aldaketa beharrezko ez ezik ezinbesteko ere badela ilustratzeko baliagarri
izango zaigulakoan baizik.78
II. 4.1.- Deia: erdara unibertso, euskara azpikategoria
Deiaren kasua aztertzen hasi baino lehen funtsezko kontu bat argitu beharra
dago; unibertso ala azpikategoria izatearen artean dagoen diferentzia ikaragarria dugu
gogoan hau diogunean. Funtsezko diferentzia horretaz jabetzen hasteko, Garzia, Idoiaga
eta Zalloren aipu batez baliatuko gara (1999: 417):
“Si algo incordia e incomoda a los actores de la cultura en euskera, eso es la
consideración del universo del euskera como mera categoría o apéndice de otro(s)
universo(s). Sin embargo, las situaciones y actuaciones que relegan el euskera a mera
categoría o subcategoría son innumerables: basta con acudir a una biblioteca u hojear un
anuario cualquiera. Bajo los epígrafes de Literatura, Medios de Comunicación, Cultura o
cualesquiera otros, es frecuente encontrar sólo referencias en castellano, francés o inglés.
Los productos en euskera, algunos de los cuales seguramente pertenecen a la literatura, a
los medios de comunicación o a la cultura, se reúnen en el ghetto de un epígrafe general
euskera”.
Ondorioa begi-bistakoa da, aipatu lanean aurrerago irakur daitekeen moduan
(1999: 441): “(...) el euskera no existe como universo. En el mejor de los casos, figura
como mera categoría, y la mayoría de las veces no pasa de ser mero apéndice. Y ya se
sabe cuál es el remedio quirúrgico que se aplica cuando el apéndice crece más de lo
conveniente.” Egoera irauli gura izatekotan bestemoduzko jokabidea da beharrezko
egileon irudiko (1999: 509):
“La normalización del euskera exige su aceptación universal como patrimonio de
todos. Ello exige un tratamiento del euskera como universo completo, no como mera
categoría o apéndice. El sujeto de esta recuperación identitaria ha de ser toda la
comunidad del euskera, por encima de divisiones jurídico-políticas. (...) Es urgente
considerar al euskera, también en los medios de comunicación, como universo.”
78
Segidan egingo duguna ez da azterketa zientzifiko zehatza, hori tesiaren bigarren fasean burutuko
baitugu, Deia, Egin, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal zehatz-mehatz eta metodologia jakin bati
jarraiki ikertzerakoan. Orain labur-labur aipatuko ditugun desereduen kasuan, euskararekiko izan duten
politika zein izan den baino ez dugu esango, izendaturiko kasu bakoitza hizkuntza gutxitu bat suspertu
nahi izatekotan jarraitu behar ez den bidearen isla grafikoa delakoan. Bestalde, Hego Euskal Herrikoak
dira hautatu ditugun deseredu guztiak, baina Ipar Euskal Herrian ere badira batzuk, aurrerago (V eta VI
ataletan batik bat) ikusiko dugunez.
84
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Berebiziko garrantzia duen kontua da hau, eta esaten ari garenaren adibide ezin
argiagoa ere bada: taxuzko ezer egitekotan (baldin eta osagarri eta anekdotiko izatera
kondenatuta egon gura ez badu bederen), bere neurrira eginiko unibertso propioa behar
du euskarak, eta ez inoren orbitan dantzan diharduen asteroide izaten jarraitu. Ez dago
argiago esaterik: “Es urgente considerar al euskera, también en los medios de
comunicación, como universo.”
Horregatik paratu dugu hain zuzen ere Deia egunkaria desereduen galeria
honetan: euskararentzat hain murrizgarria den erdara unibertso/euskara azpikategoria
formulazioaren isla grafikoa izan delako garai batean. Ezen 1990eko hamarkada
amaieran, aldikada batean (98aren zati handi batean eta 99 ia-ia osoan), hori izan
baitzen egunkari bizkaitarraren praktika: unibertsoa (egunkaria, bere osotasunean
hartuta) gaztelaniazkoa zen; gero, unibertsoaren azpian, azpisailak zeuden: Euskadi,
Economía, Deportes, Cultura, Televisión... eta Euskera. Euskara, beraz, elebitasun
diglosiko bortitzenaren menpe zegoen: bere unibertso-izaera ebatsi zioten, eta
azpikategoria izatera kondenatu (orrialde horretan, gainera, gehienetan bere buruaz
mintzatzera behartzen zuten: alegia, euskara eta euskalgintzari loturiko kontuak izaten
zituztela hizpide oro har, munduko kontuak, ekonomia eta gisako gaiak bazter utzita).79
Euskara, erdal unibertsoaren azpikategoria bihurtuta (iturria: Deia, 1999-I-8).
79
Oso-oso antzeko praktika izan zuen Gaur Express egunkari abertzaleak iraun zuen denbora laburrean
(1989ko apirilean jaio eta urte bereko azaroan hil baitzen): egunero den-dena gaztelaniaz kaleratzen zuen,
Euskaraz izenburupean (gerora Euskadi/Bertan) atera ohi zen orria eta igandeetako zortzi orriko kultur
gehigarria izan ezik.
85
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Esanguratsua da, halaber, 1998 eta 99an Deiak euskararekiko irizpide argiegirik
eduki ez izana: batzuetan Euskera izeneko azpisailean sartzen zuten euskal orria; beste
batzuetan, aldiz, Euskera azpisaila desagertu egiten zen eta Euskadi saileko azken orri
modura paratzen zuten euskaraz idatzitako orrialde bakar hori. Euskararekin zer egin
oso argi ez zeukatela ematen du, harik eta 99ko azaroan sailen berrantolaketa
orokorraren ondoren euskara orrialde bakarreko ghettora mugatzearen politika amaitu
zen arte.
Deia aldatu egin da harrezkero, aurrerago ikusiko dugun moduan, baina hala ere
euskarari eskainitako trataera eta lekua berdin-antzean dira urri, erreferentzia asko eta
asko kulturalki espainolak izateaz gain. Kontu hauek sakonago jorratuko ditugu gero,
baina hona adibide esanguratsu bat, aurrerapen modura: Deia itxuraberriturik agertu zen
2000-X-20an. Bezperan, 16 orrialdeko gehigarria kaleratu zuten produktu berriaren
nondik norakoak azaltzen; 16 orri horietan bi artikulu (artikulu, ez orrialde oso) baino
ez zeuden euskaraz idatzita (horrez gain, azken orrialdean 25 lagunen iritziak jaso
zituzten, Deiaren aro berriari buruzkoak; iritzi horietarik bi besterik ez zeuden
euskaraz). Baina hori bai: ia-ia goitik behera gaztelania hutsean idatzitako sail
eraberrituei izenak euskaraz paratu zizkioten (Iritzia, Ekonomia, Kirolak...).
II.4.2.- Ardatza, Consumer: mamia erdaraz, ogi-papurrak euskaraz...
Hori da, gordin esanda, Ardatza eta Consumer aldizkarien hizkuntza-politika:
mamia erdaraz dago, gauza garrantzitsu denak (den-denak) erdaraz esaten dira, eta
euren laburpena (Consumer-en kasuan laburpentxoa esan beharko genuke, asko jota)
euskaraz.
86
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Ez da Deiak 90eko hamarraldi amaierako une jakin batean baliatu zuen politika,
baina praktika hau ere diglosiaren eskema hierarkikoan sartzen da, bete-betean sartu ere.
Deiak, arestian aipatu dugun aldikadan, ghettora kondenatu zuen euskara (Euskera
izeneko azpisailera, edo batzuetan Euskadi saileko azken orrialdera), baina ghetto
horretan (orrialde bakarra) euskara zen hizkuntza bakarra. Ardatza eta Consumer-ek
bestemoduz jokatzen dute: euskara bazter gehiagotan ageri da (albiste gehienetan, egia
esan), baina modu aski berezian: albiste ia denei leada, sarreratxoa, barruko mamiaren
halamoduzko laburpena, euskaraz paratzen diete; gero, ordea, garapen guztia, gauza
garrantzitsu den-denak, erdaraz kontatzen dituzte.
Ardatza EHNE baserritar-sindikatuaren hamaboskaria da. Euskarak bertan duen
presentziari dagokionez, azalean, albiste nagusiaren sarreratxoa, beltzez, euskaraz joan
ohi da (idazpurua bera, azpititulua –dagoenean- eta albistearen garapena, aldiz,
gaztelaniaz). Azalean agertzen diren gainerako kontu denak gaztelaniaz daude.
Barruan ere gaztelania da nagusi: editoriala gaztelaniaz idatzia dago, esaldiak
azpisailean (sailen izenak bi hizkuntzetan paratu ohi dituzte: iritzia/opinión,
gaurkotasuna/actualidad, abeltzaintza/ganadería...) entresakaturiko aipuak gaztelaniaz
idatzita daude gehienbat, salbuespen bakarren batzuk kenduta... Euskarak, hori bai,
albiste ia guztietan du presentzia, baina beti ere lead modura eta titulua eta albistearen
garapena
gaztelaniaz
daudela
(badira
euskarazko
sarreratxorik
ez
daukaten
albiste/erreportaiak ere). Aztertu ditugun sei zenbakietan80 (euretariko bostek 24
orrialde dituzte eta seigarrenak 20) albiste bi baino ez ditugu aurkitu goitik behera
euskaraz idatzita (gaurkotasuna saileko laburrak azpisailean topaturiko mezu
telegrafiko bat edo beste ere bada, egia esan). Gainerakoetan, oro har, titulua eta
albistearen garapena erdaraz eta laburpentxoa euskaraz.
80
300, 301, 303, 315, 316 eta 317 zenbakiak (azken hori 2001-I-23koa). Harrezkero ere egin dugu
Ardatzaren jarraipena eta bere hizkuntza-politika ez da aldatu.
87
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Consumer hilabetekaria Eroski eta Consum aldizkarien bategitetik sortu zen
1997an. Aztertu ditugun zazpi zenbakien81 azaletan ez dugu euskara-arrastorik topatu.
Lehenengo bost zenbakietan editoriala erdaraz eta euskaraz zetorren (erdarazko testua
goian beti ere); hurrengo bietan, ordea (biak ere berriagoak), batean ez zegoen
editorialik eta bestean testu bakarra, gaztelania hutsean.
Presentzia erabat testimoniala dauka euskarak Consumer eta Ardatzako albisteetan (iturria:
Consumer, 12. zenbakia, 1998ko ekaina).
Sailen izenak (Portada/Azaleko gaia, Actualidad/Orainaldia –sic-, Medio
Ambiente/Ingurunea, Análisis/Azterketa...) bi hizkuntzetan emanak daude. Gainerakoan,
erreportaia nagusietan idazpurua eta testu nagusia gaztelania hutsez daude, euskarazko
2-4 lerro bitarteko sarrera txiki bat (20 berba ingurukoa, gehien jota) lagun dutela.
Erreportaia barruko testu txikiagoak, zatidurak eta abar ere erdaraz joan ohi dira, tarteka
euskarazkoren bat sartzen dutela. Elkarrizketetan ere eskema bera: dena erdaraz,
81
7, 8, 9, 12, 13, 31 eta 32 zenbakiak (azken hori 2001eko urtarrilekoa).
88
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
euskarazko sarreratxoa salbu (batzuetan hori ere ez). Ardatzaren antzeko hizkuntzapolitika dauka, beraz, baina euskararen presentzia urriagoarekin.
Breves/Berriak saileko albiste denak, adibidez, erdaraz dira, eta berdin
Consejos/Aholkuak eta Consultorio Legal/Lege-aholkularitza sailetan ere. Azken
orrietan, irakurleen gutunekin batean Consumer. Ideas y principios atal finkoa dago,
zenbakiz zenbaki eduki berbera daukana (aldizkariaren kode deontologikoa-edo),
gaztelania hutsean hau ere.82
II.4.3.- Beste deseredu batzuk eta desereduon ifrentzua
Jose Inazio Basterretxearen “Hedabideak eta hizkuntza: erdaren aldeko
erreprodukzio mediatikoa” azterketako datuen arabera (Nor taldea, 2000: 201), honako
hauek dira Euskal Herriko prentsa-irakurleek gehien irakurtzen dituzten egunkari
elebidunetan ageri diren euskara-ehunekoak:
•
•
Garak bere orrialdeen %17,10 argitaratzen du euskaraz.
•
Deiak %2,90.
•
El Paísek (El País del País Vasco delakoak) %2,00.
•
El Mundok (El Mundo del País Vasco delakoak) %4,50.
•
Diario Vascok %2,50.
•
Diario de Noticiasek %1,50.
•
Diario de Navarrak %0,30.
•
Sud Ouestek %1,10.
•
Periódico de Alavak %0,30.
Correok %0,10.
82
Bada dena dela aintzat hartu beharreko kontu bat: Ardatzak politika bera jarraitzen du bere edizio
elektronikoan. Consumer-ek, aldiz, gaztelania hutsezko edizio elektronikoaz gain, katalanera, valentziera
(hizkuntzalari gehienek onartzen ez duten bereizketa berau), galiziera eta euskarazko edizioak ditu
Interneten.
89
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hona euskarak egunkari elebidunetan daukan presentzia, Jose Inazio Basterretxearen ikerketaren
arabera (iturria: Nor taldea, 2000: 201).
Panorama orokorra, berriz, modu honetan deskribatzen du Basterretxeak (Nor
taldea, 2000: 202):
a)
b)
c)
d)
e)
f)
“Erabiltzen den euskara apurra, euskarari eta euskal kulturari buruz
hitz egiteko erabiltzen da, batez ere.
Bigarren maila batean gelditzen dira, oso atzeraturik gelditu ere,
egunkariek eskainitako euskarazko informazioen artean, politikari,
ekonomiari eta kirolari buruzko albisteak.
Euskarazko albiste gutxietako protagonistak, batez ere, norbanakoak
dira, beren buruaren ordezkari huts.
Bigarren maila batean gelditzen dira, oso atzeraturik gelditu ere,
erakundeetako ordezkariak. (...)
Albisteen garrantziari gagozkiolarik (alegia, luzeak ala laburrak diren,
orrialdearen goiko partea ala behekoa betetzen duten, orrialde
berezituetan ala arruntetan argitaratu diren, eta abar kontuan hartuta),
oro har bigarren edo oso bigarren mailako albisteak dira euskaraz
publikatzen direnak.
Lehen orrialdeetan euskarazko testu gutxi agertzen da. Tratamendu
tamalgarria eta mingarria du euskarak gure hedabide ez erabat
euskaldunetan.”
Ezaugarri horiez gain, garrantzitsu deritzogun beste kontu bat ere aipatzen du
aurrerago: euskara Euskal Herriko kontuez jarduteko erabiltzen da batik bat, ia-ia modu
esklusiboan. Munduko kontuak, oro har, erdaraz jorratzen dituzte egunkari diglosikoek.
Horiek aintzat hartuta, zera ondorioztatzen du Basterretxeak (Nor taldea, 2000: 203):
“Hedabideei berei esker, gure gizartea gero eta erdaldunagoa izaten jarraitzeko
bidean dago.
Hizkuntza-komunitateek biziraupena ziurtatzeko, erreprodukzio soziala bermatu
behar dute. Gure kasuan, euskararen komunitateak bere biziraupena ziurtatzeko, besteak
beste, hedabideen laguntza behar du bere buruaren erreprodukzio soziala bermatzeko.
Gure inguru hurbileko hedabideak urrun daude laguntza-emate hipotetiko horretatik.”
90
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Eta horrexegatik guztiagatik, azken beltzean, paratu du ikertzaileak esaldi hau
azterketaren hasieran (Nor taldea, 2000: 199): “Euskarak hedabideetan duen arazo
orokorra, batez ere eguneroko prentsari gagozkiolarik, elebitasunean bertan datza.”
Garzia, Idoiaga eta Zallok ere (1999: 445-446), artean arestian aipatu ikerketaren
emaitzak kaleratzeke zeudela, zera idatzi zuten (aipu luzea da, baina bere horretan
ekarri dugu orriotara, esanguratsua delakoan):
“Ya que hemos mencionado Egin y Deia (nacidos ambos en 1977 al socaire de
los nuevos tiempos y bajo el auspicio de sendas opciones políticas nacionalistas), no
podemos dejar de constatar el fracaso de las tentativas bilingües en la prensa diaria.
(...) Cuando se les obliga a cohabitar en el mismo periódico, siempre que faltan
recursos faltan para el euskera. ¿Qué queda de aquella intención fundacional de avanzar
poco a poco hacia un bilingüismo real en el que el euskera ganaría más y más terreno? El
título de cabecera, los nombres de las secciones, y poco más. Así las cosas, uno no puede
sino sonreír al escuchar las declaraciones de Mertxe Aizpurua, directora del recién nacido
Gara, reconociendo el escaso espacio de que dispone su periódico de momento, y
prometiendo que la presencia del euskera se irá incrementando con el tiempo.
En el resto de los soportes de prensa diaria, el panorama es aún más desolador,
pues a la insignificancia de la presencia del euskera en ellos se añade una línea de
selección de temas y colaboraciones que pocas veces escapan de lo meramente
anecdótico y que a menudo caen de pleno en el más kitsch de los folclorismos.
En los periódicos de Iparralde, el panorama es aún más desolador.
En resumen, y por decirlo eufemísticamente, en lo que atañe a la normalización
del euskera, bien poco ha contribuido la prensa bilingüe, y no parece razonable esperar
más de ella en el futuro.”
Argigarriak dira, halaber, Antton Azkargortak “Irratiak eta euskara” ikerketalanaren ostean ateratako ondorioak. Hara (1986: 253):
“Bestalde, irratia elebiduna ala euskaldun hutsa izan behar da? Halaber, zer da
irrati elebidun bat? Ze minimo eman behar du izen hori merezitzeko? (...) Lehenengo eta
behin, argi dago euskaldunok gure bizitza euskaraz eramateko eskubide osoa dugula,
hortaz, emisora euskaldun hutsak exijitu behar ditugu.
Bestalde, Euskal Herrian bizi garen hiru komunitate linguistikoak ez dira itxiak
eta mugigaitzak. Erdaldunak euskalduntzeko joera behar dugu, eta helburua hau izanik,
badute zeresanik irrati elebidunek? Noski, ezer baino gehiago badira, baina norainoko
efektibotasuna dute?
Irrati elebidunen defendatzaileek, horien komenientzia adierazten digute, horrela,
erdaldunak euskararen presentzia pixkanaka onartzen joango direlakoan. Baina tesi hau
onartuz gero, presentzia horrek gero eta zabalagoa izan behar luke, elebitasuna behin
behineko egoera bait da. Kontua da, orain arte eta betiko irrati elebidunetan ez dugula
tendentzia hau inondik somatzen.”
Ikusi dugunez, hizkuntza-komunitate batek, osasuntsu biziko bada, funtzio
guztiak bere hizkuntzan bete behar ditu, esparru sinbolikoa nukleariza dadin eta esparru
91
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
sinboliko horrek hizkuntza-komunitatearentzat ezinbesteko diren sorkuntza- eta
interpretazio-lanei ekin diezaien. Arestian aipatu ditugun hedabideen praktikak, ordea,
beste norabide baterantz garamatza, funtzio bakan batzuk (aski periferikoak kasu
gehien-gehienetan) baino ez baitizkio eskaintzen euskarari.
Bada Paulo Agirrebaltzategik (1987: 109) gogoratzen duen eta aintzat hartzekoa
den beste puntu bat ere, hedabide elebidun diglosikoei erreferentzia egiten baitie:
“Euskara kultur hizkuntza normaldu bihurtu arte, erdaraz egiten eta hartzen
dugun kultura ez doa Euskal Herriaren hizkuntzazko normalkuntzaren bidetik, eta,
osagarri izan beharrean, arroztaile gertatuko da, euskaldun osoen ikuspegitik; (...)
helburua eta erizpidea argi daude: euskaldun osoa euskarazko kultura osoan.”
Hedabide elebidun diglosikoak hizpide ditugula, gogoan izatekoa da baita Sole
Camardonsek esanikoa (1991: 111): “Prentsaren eta ikus-entzutekoen monopolizazio
eta kontrolak, eraginak edo jatorriak hizkuntza kontzientziaren eratzaile diren jakintza,
sinesmen, jarrera eta pentsamoldeak modu erabakiorrean baldintzatzen ditu.”
“Hortaz...”, pentsatuko du norbaitek, “zer egin behar dute Deia, Gara, Le
Journal, Enbata eta Ekaitzako kideek? Zer egin behar zuten Eginekoek? Euren
produktuak goitik behera euskaratu eta bezeria erdia galdu? Hori utopikoa da, ez da
planteamendu errealista; haiei ezin zaie eskatu bete ezin dutenik.”
Galderak zentzuzkoak dira, eta zentzuzkoak dira ondorengo baieztapenak ere
(bai hedabide horien azalean jarriz gero behinik behin). Izan ere, Gotzon Garatek El
Correo, El Diario Vasco, Deia eta Garak euskarari buruz duten jokabide zabarraz
jardun ondoren dioen moduan (2000: 84), “(...) ez da kazeten errua. Kazetek eskaeraeskaintzen arabera jokatzen dute. Euskaldunok erdaraz irakurtzea nahiago badugu,
kazetek erdaraz emango dizkigute berri-irakurgaiak.” Basterretxeak ere (Nor taldea,
2000: 200) bete-betean asmatzen du zera aipatzean: “(…) euskaldun elebidunak berak
du giltza, erraz asko kontsumi baititzake bai euskarazko produktu mediatikoa bai erdara
92
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
hutsezkoa ere”. Haatik, lerro batzuk aurrerago ateratzen dituen ondorioei zehaztapenen
bat egin beharra dago:
“Ezker abertzaleko euskaldunek, subjektu politiko legez, gizarte-talde kualifikatu
legez, Gara estutzen ez duten bitartean, edo eskuin abertzaleko euskaldunek, arrazoi
berengatik, Deiari konturik eskatzen ez dioten bitartean, eta espainolista euskaldunek –
honelakoak ere badira euskaldungoan- prentsa erdaldun hutsari jarrera euskaltzaleagoa
exijitzen ez dioten bitartean, euskarak zailtasun handiak izango ditu modu duinean
aurrera egiteko.”
Zailtasunak izango dituela bistan da, gaur egun ere galantak dauzka-eta. Dena
dela, azken 25 urteotako jardunari erreparatuta, zera ondoriozta daiteke: euskarazko
komunikazio-esparrua eratzeko bidea ez da gaur egun dauden hedabide elebidun
diglosikoak euskalduntzea, euskara hutsez dauden hedabideak eurak sendotzea edota
berriak (euskaraz edo nagusiki euskaraz, prefosta) sortzea baizik. Ezen hedabide
diglosikoek azken 25 urteetan jokatu duten moduan jokatu badute, ez baitago arrazoirik
bat-batean inertziak eta pilaturiko ajeak astindu eta bestemoduz jokatzen has daitezkeela
pentsatzeko (eta oso bestemoduz jokatu beharko lukete gainera). Haiei ate-joka jardutea
(euskara gehiago sar dezatela galdeginez), energia-galera galanta izateaz gain,
zaputzaldiari ateak parez pare zabaltzea litzateke, ahalegin handia eginagatik emaitzak
oso urriak liratekeelako. Giltza euskaldunek eurek daukatela, alegia, Basterretxeak
berak argi uzten duen moduan (Nor taldea, 2000: 200):
“Euskalduna etxean elebakar balitz, hots, bere herrian elebakar moduan
funtzionatuko balu, beste indar bat egin zezakeen komunikazio-enpresen aurrean.
Hartara, hedabideek, komunikazio-enpresek, beste esfortzu desberdin bat egingo zuketen
milioi-erdi bat kontsumitzaileren merkatua ez galtzeko.”
Conclusio: hedabide diglosikoek zer egin behar duten eurek erabaki beharko
dute, baina, bistan denez, euskaraz mintzo den hizkuntza-komunitateak ezin ditu bere
beharrizanak haien premietara makurtu; hedabideok eurok bilatu beharko dituzte euren
eguneroko kontuentzako eta etorkizuneko desafioei zuzendutako aterabideak; euskaraz
mintzo den hizkuntza-komunitateari, aldiz, bere soluzio propioak bilatzen hastea
dagokio, haien pentsuan geratu beharrean; bere neurrira eginiko jantziak behar dituela,
93
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
alegia, eta ez inoren mementoko premien arabera diseinaturiko arropak.83 Argigarria da,
horri dagokionez, Txepetxen aipu hau (Sanchez Carrion, 1999: 69):
“(...) las contradicciones que en unas y otras partes hay que resolver, entre las que
no es tampoco la menor la imposibilidad de subordinar el ritmo de la recuperación
lingüísticocultural (que ya tiene encendidos todos los pilotos de alarma) al ritmo de las
divergentes opciones políticas que hoy por hoy dividen y fragmentan la comunidad.”
Sanchez Carrion lehenago ere jarduna da kontu horiei buruz (1991: 217):
“Por eso la normalización lingüística debe ser en su aspecto político simplemente
esto: redistribución social del poder lingüístico y lo que esto quiere decir no es otra cosa
que ajustar el poder político a las necesidades de la comunidad lingüística. Y no a las
necesidades en abstracto, discutibles y negociables, sino a la necesidad que hemos
formulado con absoluta precisión páginas atrás y que volvemos a repetir aquí: La
necesidad de que el euskara alcance en su territorio lingüístico un desarrollo
completo para que pueda al mismo tiempo completarnos a nosotros como
euskaldunes.
(...) los euskaldunes no deberían aceptar por un momento más que ese objetivo se
cuestione o se aplace. Es en torno a él como puede cristalizar la unidad de la comunidad
euskaldun, superando la debilidad endémica que le causa su fraccionamiento interior.”
Hizkuntza-komunitateak, hortaz, osasuntsu bizi gura badu behintzat, soluzio
propioak bilatze horretan urgentziazko lana du bere eremu propioa eratzea, bere esparru
sinbolikoa trinkotzea, eta zeregin hori burutzeko nahitaezkoa du euskara hutsez
funtzionatuko duen komunikazio-esparruaren sorrera. Ezen Iñaki Larrañagak dioen
moduan (1998a: 126-128), hizkuntza-komunitate batek, biziko bada, erreprodukzio
sozialerako mekanismoak behar baititu. Zeintzuk dira mekanismo horiek? Familiabidezko transmisioa, irakaskuntza, administrazioa, gizarte-zerbitzuak, lan-mundua eta
komunikabide sozialak. Hara zer dioen azken horiei buruz:
“Komunikabide sozialei dagokienean, horiek dira, besteak beste, familian eta
eskolan ikasitako hizkuntzaren sozializazio prozesua bideratzen dutenak. Euskal Herrian,
euskarazko eta erdarazkoen artean, desoreka nabarmena ageri da. Izan ere, hauek
hizkuntzaren sozializazioa ziurtatzeko tresna indartsuenak izanik, euskararen kaltetan eta
beste erdaren mesedetan ari dira. Euskarazko bakar batzuk besterik ez baititugu, nahiz
irrati nahiz telebista nahiz prentsa aldetik. Erderetan produzitzen dena euskaraz
produzitzen denaren parean jartzen badugu desproportzio izugarria ageri da (kasu
batzutan 1/20koa; bestetan 1/50ekoa eta baita 1/100ekoa baino gehiagokoa ere). Horren
83
Baliagarria da, horri gagozkiola, Paulo Agirrebaltzategiren oharra (1987: 110): “(...) zertarako
euskaldun? galdera erdaldunarentzat bakarrik izan daiteke zentzuzkoa (...) Euskaldun osoarentzat ez da
inola ere zentzuzkoa. Kultura baldin bada norberaren eta gizartearen bizia, bere bizia du euskaldun osoak
euskaldun izatea. Eta zertarako bizi seriotan galdetzen dabilena gaixotzat jotzen dugu normalean. Orduan
gaitza da kendu beharrekoa; eta ez alferrikako galderei erantzuten ibili.”
94
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
ondorioz, erdarak indartzeko erabiltzen diren baliabideak euskara indartzeko erabiltzen
direnak baino 10/20 edo 100 aldiz handiagoak izanik, gure gizartea geroz eta
84
erdaldunagoa izaten jarraitzeko bidean dago.”
Argi dago Deia, Egin, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du Pays Basquen
euskarari eskaintzen zaion lekuarekin ez dagoela euskara hutsezko komunikazio-esparru
hori osatzerik (are gehiago: haien praktika dela bide, euskaldunak zerbaitetan ari direla
eta zerbait behintzat badaukatela pentsatzera hel daitezke, modu horretan komunikazioesparru propioaren aldeko oldarra balaztatuz).85 Era berean, ikusi dugu honezkero
esparru sinbolikoak, gune nuklear sendoa izateak, zelako garrantzia daukan hizkuntza
bat osasuntsu bizi dadin.86 Bada, kazeta horien praktikarekin euskarak sekula ez du
84
Argigarria da halaber Ibon Sarasolaren aipu hau (1998: 235): “(...) helburu hori bikoitza da. Lehenik
euskara duin (beregain, beraz), eta euskaldun guztientzat adierazpide eragikor eta erabilkor bat eratzea eta
egituratzea. Bigarrenik, baina lehen helburuarekin batera denboran, euskara duin hori euskaldun guztien
irispidean eta eskumenean jarriz joatea. Bigarren honetan euskal hedabideek, euskal eskolarekin batean,
ezin saihestuzko erantzukizuna dute [azpimarra geurea da].” Antzera batean mintzatu izan da Txepetx
bera ere (Sanchez Carrion, 1991: 221): “Desde estas coordenadas podemos entender también la
importancia de lo que ya se ha hecho (p. ej. la Euskal Telebista que permite un poder transmisor en
Euskara); y saber también la importancia de lo que falta: una prensa en Euskara [azpimarra geurea da],
un sistema educativo completo –en todos sus niveles y grados- en Euskara, una euskaldunización efectiva
de la administración, etc. Pero sobre todo se trata de conseguir que lo euskaldún no orbite en torno a un
vacío: que la política y la cultura de la comunidad lingüística euskaldún se hagan completamente en un
Euskara completo”. Hona beste aipu bat (Alvarez Enparantza, 1978a: 589), hedabideen garrantziaz
jabetze aldera: “Galestar nazionalista guztiak bat datoz ingeles hizkuntzazko Telebista, gaur gaurkoz,
etsairik boteretsuentzat jotzean: `the present state of television in Wales is fast undermining our efforts´,
idazten du Alwyn Rees-ek.”
85
Hara adibidez zer dioen Nor taldeak Euskal Herrian diharduten kazeta, irrati eta telebistak zertan diren
aztertu eta gero (2000: 15): “Gehienbat azterketa deskriptiboa burutu dugu, Euskal Herriak bere eremu
publiko propiotik eta bere komunikazio-esparru propiotik zein urrun gauden azpimarratzeko asmoz, eta
horren zergati eta ondorioen inguruko gogoeta piztu nahian.”
86
Hari horri tiraka, hara zer dioen Benjamin Tejerinak frankismo-garaiko euskararen susperraldiaz (Joxe
Manuel Odriozolak aipatua, in 1998: 52): “(...) puede comprenderse el proceso de recuperación de la
función comunicativa del euskara como resultado del incremento de la función simbólica o participativa
de la lengua, es decir, la creciente importancia de la lengua como elemento simbólico central de la
definición de la identidad vasca empuja a aquellos sectores sociales que la comparten a intentar recuperar
la función comunicativa de la lengua.” Gisa honetako ikuspegiak boluntaristatzat joak izan dira inoiz,
ideietan/kulturan (hortaz, gainegituran, askoren ustez) eta hiztunengan eurengan zentratzen direlako eta
aginteak horiengan duen eragin ia-ia erabatekoa (beti ere kritikari horien ustez) gutxiesten ei dutelako.
Ildo horretatik doa, adibidez, Paulo Iztuetak (1998) Sanchez Carrioni eginiko kritika. Antzekoa da Joxe
Manuel Odriozolaren ikuspegia ere (1998: 78): “Hemendik irakaspenik ateratzekotan, nik neuk hau
aterako nuke: hiztunaren hizkuntz jokamoldea azken batean sistema soziopolitikoak determinatzen duela,
tarteko sistema kultural eta sinbolikoen azpitik. Tarteko baloreak oso garrantzitsuak izango dira, ez dugu
ukatzen. Eta kulturaren sisteman txertatuak dauden jarrera-motibazioak, edo balore-sinboloak, hiztunaren
nortasunean eragin nabarmena izango dute. Baina, guztiarekin ere, gainegitura ideologiko-kulturala ez da
aski izango, baldintza arruntean behintzat, botere soziopolitikoaren hegemonia bere alde ez daukan
hizkuntz komunitatea bere mendekotasunetik ateratzeko. Bitasunaren alde material-sozialak izango du,
hemen ere, azken hitza, kulturaren berarizko eragin indarra ukatzeko xederik gabe.” Kritikok badute
funtsik, ez baitago botere sozio-politikoen eragin handia ukatzerik. Haatik, esparru sinboliko sendorik
trinkotu gabe, ahalegin guztiak beste barik alde material-sozial hori (agintea) harrapatzen zentratzeak,
95
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
esparru sinboliko sendorik erdietsiko, sekula ez du zentralitaterik ezarriko ezta
nukleorik osatuko, beti periferiara kondenatua egongo da, satelite izatera, gehien jota
%17 izatera. Behin puntu honetara helduta, egoki deritzogu Txillardegik probabilitatekalkuluan oinarrituta ateratako ondorioak orriotara ekartzeari (Alvarez Enparantza,
1978b: 241-242):
“Hitz gutxitan esateko, herri batetan jendetzaren ERDIA erdalduna baldin bada
(gaur leku askotan duguna), herri horretan erdaraz egiten da %91-97 kasutan! Herri
horretara datorren kanpotarrak, beraz, ez du ia inoiz euskaraz inor entzuten; eta bertan
galdutzat ematen du hizkuntza.
(...) Beste gauza bat agertzen da zifra horietan: erdaldun bakar batek duen eragin
galgarria. Sei lagunen talde batetan, esate baterako, aski da lagun BAKAR BATEK
euskaraz ez jakitea, talde horretan, besterik gabe, %53,4 multzotan erdaraz egin beharra
gerta dadin.”
Hortaz, irakurritako guztiei erreparatuta, dudarik ez arestian aipatu dugun
euskara hutsezko komunikazio-esparru propioaren sorrera bermatuko duen ereduaren
alde egin behar dela apustu. Baina, zein da eredu hori?
II.5.- Hizkuntza-komunitateen premiei egokitutako hedabideak: hedabide
autozentratuen eredua (euskarazko komunikazio-esparru autozentratua helburu)
Euskarak bere esparru sinbolikoa trinkotuko badu, urratuko beharreko bideetako
bat euskarazko komunikazio-esparru autozentratua eratzea dela uste dugu. Euskarazko
komunikazio-esparru etiketaren atzean guztiok dakigu zer dagoen. Zer esan gura dugu
ordea autozentratu berbarekin? Ekonomian-eta gero eta gehiago aipatzen den terminoa
da berau. Miren Etxezarreta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslearen aipu
morroitza ideologiko-kultural itzelak ekar ditzake, Afrikan deskolonizazio-garaian nabarmen geratu zen
moduan (ikus, horri buruz, Frantz Fanon eta Louis-Jean Calveten obra aipatuak). Odriozola bera ere
jabetua da horretaz, berak formulaturiko galdera bati gisa honetan erantzun baitio (1998: 36): “Zertarako
balio du, alegia, erdal ikusmolde eta baloreak jaun eta jabe diren unibertso sinbolikoan euskararen kultura
etniko-folkloriko batek? Deusetarako ez.” Hortaz, marko geo-politikoek ikaragarri baldintzatzen dutela
onartuta ere, hizkuntza-komunitatearen berreraikuntza bermatzeko lehenengo eta behin esparru sinbolikoa
sendotzea hobesten dugu, modu horretan barrutik kanporantz abiatuta apurka-apurka hizkuntzakomunitatearentzat egokiak diren egiturak eraikiz joateko.
96
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
batez baliatuko gara kontuari traza hartzen hasteko. Hara zer zioen Etxezarretak 1999III-21eko Euskaldunon Egunkarian:
“(...) esportazioei begira egonda soilik ekonomia ezin da ondo ibili. Esportazioak
mundu mailako lehiakortasuna izugarri altxatzen du, eta horrek lan baldintzen
prekarietate bortitza dakar. Horregatik, barrura begiratzen duten garapen eredu
autozentratuak dira gure proposamena. Ez dira eredu itxiak, baina bai barneko beharrei
begira dauden ereduak [geurea da letra etzana].”
Barneko beharrei begira dagoen eredu autozentratua: horixe bera aldarrikatzen
du Jabier Erize EHNEko kideak (2000) Euskal Herrian nekazaritzarako ere, eta horixe
bera ikusten dugu guk behar-beharrezko komunikazio-esparruan. Kontua ez da lehendik
dagoena edo besteena euskaraz paratzea; hala eginez gero, ez dago eredu erakargarririk
osatzerik, fotokopiek lan originalek baino kalitate txarragoa izaten dutelako beti.
Kontua da norbere beharrak zeintzuk diren aztertu, eta, mundura zabalik izateaz gain,
norbere hizkuntza-komunitatearen kultur-ondarea, haren nahiak eta haren premiak
ikertu eta horren araberako komunikazio-esparrua prestatzea, bertako kideak asebeteko
dituzten komunikabideak eskaintzea, inorenak modu kaskarrean kopiatzen ibili ordez.
Herri-komunikabideena da euskarazko komunikazio-esparru autozentratuaren oinarrietarik bat (iturria:
Herria Eginez, 82. zenbakia, 2000ko iraila).
Alde horretatik, zenbait hedabidek (Euskaltel-ek eskaintzen duen Canal21
izeneko internet-atariak, konparazio batean) euskarazko bertsioak eskaintzen ditu, baina
ezin esan hedabide autozentratuak (euskal hizkuntza-komunitatearen beharrei beha
97
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
daudenak) direnik, nola haien edukinak hala euren kultur-erreferenteak bestelako
parametroen arabera hautaturikoak direlako, nabarmen gainera.
Kolpe-huts egitea da, halaber, Luis Alberto Aranberri Amatiñok 1987an Baionan
eskainitako hitzaldi batean87 onetsitako moduan, inork beste hizkuntza batean eta
hizkuntza horren erreferentzia eta parametroen arabera idatzitakoa beste barik
euskaratzen saiatu eta horren emaitza norbere erreferentzia oinarrizkotzat hartzea. Zeri
buruz dihardugu? Hara zer zioen Amatiñok 1987 jada urrun samar horretan: “(...) aurten
hasi da lanean lehen aldikoz historian euskarazko albiste ajentzia. Hau da, azkenik
euskara teletipoetara ere heldu da, kazetarien eskutik ez bada, itzultzaileen lanari esker
[geurea da letra etzana].” Hau da, euskaratik bertatik (eta hizkuntza-komunitate guztia
erreferentzia modura hartuta) informazioa kodetu/deskodetzeko kazetariak kontratatu
beharrean, besteek beste erreferentzi batzuen arabera idatzitakoa itzuli, erreferentziok
norbere hizkuntza-komunitatearentzat aproposak ote diren kontuan hartzeke. Horrela
diharduen albiste-agentziari, bistan denez, ezin zaio inolaz autozentratu deitu.88
Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatibaren adibidea, aldiz, euskarazko
komunikazio-esparru autozentratuaren eredu dela iruditzen zaigu; kooperatiba horrek,
aurrerago ikusiko dugun moduan, bailarako udal zein euskara-elkarteekin izaniko
elkarlana tarteko, bere kargu dauka irrati eta telebista banaren eta sei herri-aldizkariren
kudeaketa eta 40 behargin biltzen ditu guztira. Inorena kopiatzen jardun beharrean,
87
Ikus Argia, 1988: 257.
Hara zer idatzi zuen Jesus Mari Zalakainek albiste-agentzia horri buruz (1993: 55-56): “Orduko
Euskadiko Ezkerrari esker, Legebiltzarrak agentzia bat sortzeko 1985eko aurrekontuetatik 20 milioi
erreserbatu zituen. Gobernuak, baina, ez zuen erabaki hori bete, bere kasa Vasco Press ajentzi
erdaldunarekin (eta ez EFErekin) lotu akordioz, (1987ko abenduan) itzulpen zerbitzu batean utzi baitzuen
dena: zehatz izateko lau itzultzailez osaturiko taldea sortuz. Geroztik, urterik urte berriztatu da zerbitzu
akordio hau eta 1992an abandonatuz, azkenean itzultzaileak hiru baino ez zirenean: Iñaxio Arrizabalaga,
Eukeni Abasolo eta Ana Lantzagorta. Ezin esan, baina, euskarazko prentsaren premiak ase dituenik:
``Vasco Pressek erdara hutsez funtzionatzen du, eta gero bada sail bat berriak euskaratzen dituena. Ez
dut uste honek dagoen premia betetzen duenik´´ zioen Eukeni Abasolok kontratua eten baino aste batzu
lehenago.” Autozentramenduarekin lotuta, bestalde, argigarri deritzogu, kontu honi: Joxerra Garzia, Petxo
Idoiaga eta Ramon Zallok (1999: 405-406), Euskal Herriko nortasun-arazoaz dihardutela, Euskal Herriak
aro garaikidean garapen autozentraturik eduki ez izana aipatzen dute aintzat hartu beharreko faktoreen
artean.
88
98
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
euskaratik sorturiko eta bailarako errealitateari egokituriko komunikazio-esparrua
eratzen asmatu dute, edo bide horretan dira behintzat. Baina aurrerago ere egingo dugu
berba egitasmo horri buruz.
Garapen-eredu autozentratuen ideia hizkuntza gutxituen errealitate-esparrura
ekartzea proposatzen dugu, beraz. Egia esan, estrapolatze-lan hori egina dago, edo horri
buruz teoritzatzen jardun izan du behintzat zenbait lagunek. Jordi Sole Camardonsek
dioskunez (1991: 63-65), Ronald Breton etnia eta nazio menperatuen (eta hedaduraz
hizkuntzaren) dezentramenduaz mintzo zen. Sole Camardonsek Louis-Jean Calvet-en
tesiak komentatzean dioenez, berriz
“(...) erabaki zentrua kanpora irteten denean, hizkuntza suntsitzeaz gain, elementu
sozial guztiek elkarren arteko harremana galdu egingo dute eta kanpoko zentruaren
menpean geldituko dira denak zuzenean. Hori dela eta, hizkuntza, gaur ez bada bihar,
desagertu egingo da, edo behintzat bide hori hartuko du; gainera, kanpoko zentru horrek
kultura materiala ordezkatu eta hierarkizatu egingo du.(...) Prozesu hori desegiteko era
bakarra (hau ere Calvet-ek dioenez) askatasun nazionala da; hau da, autozentramendua
(Breton-en arabera) edo kanpoko erabaki gunea barneko erabaki gune batek ordezkatzea.
[geurea da letra etzana].”
Hedaduraz, hizkuntzok euren errealitatera egokitutako komunikazio-ereduak
garatu behar dituzte, are gehiago egun hedabideek zenbaterainoko indarra daukaten
ikusita. Garzia, Idoiaga eta Zallorengana joko dugu berriz puntu hori azpimarratzeko
(1999: 412):
“El sistema mediático y de industrias culturales (disco, libro, cine, prensa, radio,
televisión) (...) es el otro componente socializador decisivo [bestea hezkuntza baita,
egileen ustez]. La mayor parte de la cultura normalizada tiene su origen en su ámbito o se
transmite a través de él. (...) La importancia en sí misma de un sistema mediático
autorreferencial es definitiva [geurea da letra etzana] en una sociedad moderna (...) Una
comunidad se hace en torno a la gestión de sus problemáticas.”
Hizkuntzok euren errealitatera egokitutako komunikazio-ereduak garatu behar
dituztela esan berri dugu. Kezka horrek bultzaturik, galdera hau pausatu zuten Josu
Amezaga eta Edorta Aranak (Nor taldea, 2000: 113): “Euskal Herrian hizkuntzakomunitatea eta komunitate politikoak bat ez datozela kontuan hartuta, noraino
eraikitzen dira erreferentzia-eremuak hizkuntzaren errealitatearen gainean, edo honek
99
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
hura baldintzaturik?”. Kezka horrek bultzaturik eginiko ikerketan islatzen denez,
hizkuntza-komunitatea erreferentzia nagusitzat duen komunikazio-esparru propioaren
eraikuntza-lanak hasi baino ez dira egin oraindik. Hedabide autozentratuak indartu eta
sustatzea da, beraz, etorkizuneko eginbehar nagusienetako bat.
EBPN berak ere, estrategikotzat jo zituen euskarazko hedabideak.89 Hara
(Askoren artean, 1999: 26): “Batzorde honek hizkuntza-politiken hiru ardatz nagusi
aztertu ditu: euskararen geroratzea, erabilera-eremuak eta komunikabideak eta
kulturgintza”. Horrez gain, aurrera begira zenbait arrisku aurrez ikusi zituen, telebistamunduan batez ere (1999: 38): “Mundu honek berebiziko aldaketa jasango du, digitalak,
kable bidezkoak eta abar direla. Orain EAEko bost kateetatik bat euskaraz dugu. Laster
50etik edo 100etik ere bakarra izango dugu euskaraz.” Eta aurrerago ere (1999: 47)
“informazioaren gizartean samaldan sartzen ari diren erdarazko komunikabideek duten
eragin erdaltzale gero eta handiagoa” aipatu zuen.
Prentsari dagokionez, berriz, erdal prentsak euskararekin daukan harremana
modu honetan definitu zuen EBPNk (1999: 39):
“(...) hutsaren hurrengoa da erdal prentsak euskarari ematen dion lekua.
Euskarazko prentsa hori erdarazkoaren mendekoa da, gainera. Iturriak erdaldunak
direlako, albisteak erdaraz sortzen direlako eta euskarazko agentziarik ez dagoelako.
Era guztietako prentsa-moldeak kontuan hartuko lituzkeen sistema falta da,
baliabideak erabiltzeko eta helburuak lortzeko orduan.”
Etorkizun perspektibei eta egungo panoramari erreparatuta, era guztietako
prentsa-moldeak kontuan hartuko lituzkeen sistema da, hain zuzen, euskararentzat
beharrezkotzat (are: ezinbestekotzat) dugun komunikazio-esparru autozentratua.
Komunikazio-esparru autozentratu horretarako bidea, ordea, 1976-80ko eztabaidaren
ostean (prentsa, elebiduna ala euskara hutsean?) Zeruko Argia eta enparauek jarraitu
89
Hori, egia esan, soziolinguista guztiek aho batez onartzen duten kontua da. Richard Y. Bourhis
soziolinguistaren irudiko, berbarako (2002b), “Hezkuntza kultur integrazioa garatzeko oso tresna
garrantzitsua da. Horrez gain, komunikabideak eta instituzioak ere funtsezkoak dira.” Euskararen kasu
zehatzera etorrita, hedabideek hizkuntza horren normalizazioan daukaten garrantziari buruz, ikus,
berbarako, Idoia Camachoren lana (2002). Ikus, halaber, Mari Karmen Garmendia, Miren Azkarate,
Antton Aranburu eta Jon Sarasuak diotena in Sarasua, 1996a: 18-22.
100
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zuten xenda da, eta ez Egin, Deia, Ere, Garaia, Punto y Hora, Euzkadi, Berriak eta
besteek hobetsi zuten autobidea. Izan ere, azken horiek sortu zirenetik mende-laurdena
igaroa denean, euretariko batzuk desagertuta daude jada, eta bizirik jarraitzen dutenek
(edo haien oinordekoek, Gara-ren kasuan) hasierako kopuru eta trataera beretsuak
eskaintzen dizkiote euskarari; hortaz, honako hauek nahi eta nahi ez formulatu
beharreko itaunak dira: zenbat denbora gehiago egon behar du zain euskal hizkuntzakomunitateak euskarak hedabide horietan zentralitatea erdietsi arte? Abiatu berri den
mendea oso-osorik? Argi-antzean dago bidea ez dela hori; bidea, esandako moduan,
1976ko eztabaidaren ostean Zeruko Argia eta enparauek jarraitu zutena da,
euskararazko komunikazio-esparru autozentratua helburu duen bidea, alegia.
Bide hori da, hain zuzen ere, Ipar Euskal Herrian euskaraz diharduten irratiek
1980ko hamarkadan abiatu zutena, eta ez Ekaitzak 1986an abiaturikoa edota Enbatak
urteak lehenagotik hasia zuena (irratia eta prentsa hedabide ezberdinak dira, bai, baina
prentsan ere Eskualdunak eta haren oinordeko Herria-k urtetan -mende bat baino
gehiago jada bien artean- frogatu izan dute Ipar Euskal Herrian posible dela euskara
hutsezko astekari bat astero-astero kaleratu eta irakurle-kopurua dezentea izatea).
Bide hori jarraitzeak euskararen motibazio, erabilera eta ezagutza jakinak
bultzatzea ekarriko du berarekin, eta, beraz, nahikotasun-maila ere bermatuko du.
Motibazioa bermatzean euskaldun berrien jatorrizkotzea ahalbidetzen da, eta erabileraesparruak bermatzean, berriz, euskaldun zahar alfabetatu bakoak irakurtzen eta idazten
jartzea. Horrela, hizkuntzari gagozkiola, (Sanchez Carrion, 1991: 378)
“(...) se articulan su parte innata o natural, con su parte adquirida o cultural. Esta
articulación produce para el Euskara un circuito completo que hace posible para los
infantes y para los hablantes individuales en condiciones idóneas adquirirlo y cultivarlo
completamente. Y para todos incorporarlo en una u otra medida.”
Ideia hau behin eta berriro azpimarratzen du Txepetxek. Aurrerago ere, adibidez
(1991: 391), zera dio:
101
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“El objetivo a lograr es ligar la percepción reflexiva con la percepción natural del
idioma que de este modo provoca la confianza de los hablantes en la lengua y su
valoración:
a)
en los hablantes naturales (euskaldunes primarios) porque les presenta
la expansión cultural como un continuo de aprendizaje a partir de lo
que ya han adquirido.
b)
En los aprendices adultos porque les da garantías de unas reglas claras
y seguras para producir un uso natural fluido y correcto.”
Hedabideen esparrura etorrita, dagoeneko egin dira urrats batzuk nuklearizaziora
bidean, euskarari bere zentralitatea eskaini guran beti ere (honetaz gehiago IX. atalean):
hor ditugu Egunkaria, Argia edota Herria, hor ditugu herri-telebista eta astekariak,
prentsa espezializatu sortu berria... Haatik, kopurua oso txikia eta ez-nahikoa da
oraindik. Esanguratsua da horretaz Garzia, Idoiaga eta Zallok idatzitakoa (1999: 509):
“En esa normalización [euskararena], juegan un papel importantísimo los medios
de comunicación. El universo mediático del euskera es un universo antonomásico. Un
solo periódico, una sola radio, una sola cadena de televisión. Las condiciones laborales de
los trabajadores de algunos de esos medios son realmente anormales. La repercusión de
las noticias –incluso cuando se trata de primicias- es escasa. El nuevo panorama de
medios que se nos avecina, con la proliferación de soportes y fragmentación de
audiencias que acarrea, exige una actuación ágil y atrevida, que anticipe las tendencias,
detecte los riesgos y establezca los mecanismos para evitar que la presencia del euskera
se diluya en ese panorama hiperfragmentado.”
Obra berean, euskarazko prentsaren ikur nagusi diren Euskaldunon Egunkaria
eta Argia aipatu ostean, panorama hori osatzen duten gainerako agerkarien roboterretratua osatzen dute egileek (1999: 450):
“El panorama de las revistas en euskera no se agota en Argia, pero poco menos.
Aparte de la mencionada Herria, que cumple su función en Iparralde, hay soportes
ligados a los organismos de euskaldunización y alfabetización (HABE, Aizu). HABE
publica también una versión en euskera del Correo de la UNESCO (UNESCOren
Albistaria); en el sector infantil Ipurbeltz y Kili-Kili; una revista de divulgación científica,
Elhuyar; Jakin, una revista más bien sesuda y académica; y poco más.”
Poco más horretan badira beste batzuk, ezarian-ezarian handitzen ari baita
euskarazko prentsaren panorama, emeki bada ere prentsa berezituaren bidea urratuz.90
Egia esan, herri- zein hiri-agerkariak bazter utzita ere, azken urteotan nabarmen ugaldu
90
Iritzi berekoa da Ramirez de la Piscina ere (1998: 197): “Oraingo hau, berriz, Kazetaritza
Espezializatuaren garaia ei da. Kazetagintzaren laugarren fase hori [adituen arabera fase ideologikoa,
informatiboa eta interpretatiboa dira aurreko hirurak] mundu osora zabaldu da, baita Euskal Herrira ere;
batzuetan, Espainian eta Frantzian garatu diren espezializazio-adarren luzapen gisara etorri zaigu
fenomeno hori. Besteetan, berriz, euskarazko prentsak berak dituen barne-indar bizien ondorioa izan da.”
102
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
dira euskara hutsezko aldizkariak; fenomenoa hartzen ari den indarraren adierazgarri da,
esate baterako, Grupo Correo talde indartsua ere euskarazko prentsaren uretan murgildu
izana, larunbatero kaleratzen den Zabalik astekariaren bitartez.
Azken urteotako eztanda txiki horren isla dira, halaber (batzuk lehenagokoak
dira, egia esan), underground-kutsuko Napartheid, Ostiela! eta Putz, musikari buruzko
Entzun!!,91 karmeldarrek ateratzen duten Karmel, hezkuntzari buruzko Hik hasi,
literatura ardatz duten Maiatz, Egan, Hegats, Idatz & Mintz eta Behinola (azken horrek
haur- eta gazte-literaturaren alor espezifikoa jorratzen du), gazteei zuzendutako
Gaztetxulo eta umeei zuzendutako Tobbogan, BIE, Nanai eta Pika, bertso-mundua
jorratzen duen Bertsolari, Luma taldeak egiten duen izen bereko denborapasahilabetekaria, giza eta gizarte zientziez diharduen Uztaro, pedagogia-gaiak lantzen
dituen Tantak, Nafarroa eragin-eremu nagusitzat daukan Nabarra, itzulpengintza eta
terminologia kontuei buruzko Senez, soziolinguistikaz diharduen Bat, euskalduntzealfabetatzeari buruzko Hizpide, hizkuntza-, nazio- eta kultur-aniztasunari buruzko
Zenbat Gara, hor dago Kale Gorria ikerkuntza-kazetaren euskara hutsezko bertsioa, hor
dira halaber abokatu euskaldunei zuzenduriko Eleria, EHUn zientzia eta teknologia
ardatz hartuta ateratzen duten Ekaia, ezin ahaztu era berean EHU bertako Kognizio,
Logika, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak argitaratzen duen Gogoa aldizkari
zientifikoa ere, hor da halaber bizkaierazaleen Zer, hor dira Administrazioa Euskaraz
eta Euskararen Berripapera...
91
Lerrook idazten ari garela (2002) musika-arloko beste euskarazko aldizkari-egitasmo bik euren 0
zenbakiak atera dituzte: Kantuzalek eta fantzine-tankerako Izu Giroak, hain zuzen.
103
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Nolanahi dela, kioskoetan daukaten presentzia oso txikia dela aitortu beharra
dago, are gehiago euretariko gehienek harpidetza-sistema hobesten dutela kontuan
hartzen badugu. Bada hala ere bazter utzi ezin den sektore bat, besteak beste euskarak
bertan bere zentralitatea ezartzea lortu duelako: herri-prentsaz ari gara. Jon Sarasuaren
arabera (1996b: 23)
“Errealitate gazte bezain oparoa da, zalantzarik gabe, eta hau topikoen gainetik.
43 aldizkari konta litezke. Garrantzitsuena, ordea, nahiko bide finkoa egin duten astekari,
hamabostekari eta hilabetekarien multzoa da. Zortzi astekariren artean 33.000 aleko tirada
osatzen dute, 100.000 irakurle inguru lortuz. Astekarioi hamabostekari eta hilabetekariak
gehituz, 250.000 irakurle estimatzen dira.”
1996a erreferentzia-urte modura hartuta, halaber, hara zer zioen Asier
Arangurenek (1999: 225):
“Euskarazko aldizkari lokalak 46 ziren 1996 urtean Euskal Herrian.
Edukiari dagokionez informazio orokorrekoak guztiak.
Maiztasunaren arabera: 7 astekari, 7 hamabostekari, 21 hilabetekari eta 11
agerkari.
Lurraldetasunaren arabera: 30 herri aldizkari eta 16 eskualde aldizkari.
Herrialdearen arabera: 27 Gipuzkoan, 11 Bizkaian, 6 Nafarroan eta 2 Araban.
Euskarazko aldizkari lokalek 122.000 aleko tirada dute eta 1.200 orrialdekoa.
Ale bakoitza 3,5 irakurlek gainbegiratu edo irakurtzen du eta beraz 427.000
irakurle ditu euskarazko aldizkarigintza lokalak.
Hiru euskaldunetatik bik euskal aldizkari lokalen bat irakurtzen du.”
Esan bezala, 1996. urtea erreferentzia hartuta idatzita daude berbok; harrezkero,
fenomeno hori ez da gainbeheran abiatu; 2000-VI-16ko Deian (Ortzadar gehigarrian),
adibidez, zera irakurri genuen:
“Euskara Elkarte eta Herri Komunikabideen Topagunea erakunde eraginkorra da
(...) Hogeita hamabi aldizkari eta 53 euskara elkarte biltzen ditu languneak. 92 Aurten 20
milioiko aurrekontua dute (...) Ia 8.000 bazkide guztira, laurogei bat langile
soldatapekoak eta 500 lankide inguru. Baina bestelako zifra batzuk ere badira,
argitaldarienak, hain zuzen. Topaguneko lehendakaria den Joxe Mari Muxikak aspaldi
burututako ikerketa baten emaitzak dira. Euskal Herri osoan 184 argitalpen daude, aldiko
518.190 ale kaleratzen dituztenak; urtean sei milioitik gora (6.265.860).93”
92
Joxe Mari Muxika Topaguneko lehendakariak Herria Eginez aldizkariaren 82. zenbakian (2000ko
iraila) berretsitakoaren arabera, 32 aldizkari horiez gain badira Topagunean ez dauden beste hainbat ere,
bere esanetan elkarrizketa egiterakoan 60 herri-aldizkari baitzeuden orotara Euskal Herrian.
93
Pare bat urte beranduago, berriz, gisa honetan mintzo zen Topaguneko lehendakaria (Muxika, 2002):
“Egun Euskal Herrian dauden euskara elkarteen %91 Topagunea Federazioko bazkide da. Bazkide diren
elkarte hauek 38 aldizkari argitaratzen dituzte. Hauetatik 9 astero; 16 hamabostero; 11 hilabetero eta 2
bakanago kaleratzen dira. Honetaz guztiaz gain, herri aldizkariak ez diren beste aldizkari berezi batzuk
ere argitaratzen dituzte euskara elkarte batzuek. (...) Astero 71.000 ale [herri aldizkarienak] kaleratzen
dira, hamabostero 39.300 ale, hilero 60.000 ale eta bakanago 10.000 ale. Produkzio hau urtera egokituz
104
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Nabarmentzeko modukoa da, gainera, arlo honetan bide berriak urratzen hasi
izana; Hernanin, berbarako, eguneroko orria (Hernaniko kronika) ateratzen dute
astegunetan; Basaurin, gaztelaniaz atera ohi zuten El Social hilabetekaria euskara hutsez
kaleratzen dute 2000ko abenduaz geroztik; Iruñetik diseinuari eta joera berriei buruzko
The Balde egiten dute bi hilero, %50 euskaraz eta %50 ingelesez; Deba Garaian, berriz,
aitzindari izaten jarraitzen dute, eta horren adibide paradigmatiko da honako kontu hau:
2001eko martxoan Deba Goienako euskara elkarteek eta Goiena Komunikazio
Zerbitzuak kooperatibak sinatutako hitzarmenaren bitartez, harrezkero komunikaziokooperatiba horrek bere kargu dauka bailarako irrati baten (Arrasate Irratia) eta sei
herri-aldizkariren kudeaketa (Aretxagazeta, Arrasate Press, Berrigara, Goibekokale,
Kontuola eta Ze Barri? aldizkariak, hain justu). Horrez gain, kooperatibak bailarako
beste komunikabide sendo biren ardura dauka: Goiena Telebista eta Goienkaria
astekaria (azken horrek daukan indarraren erakusle, bere zabalkundea, Euskal Herri
osoan zabaltzen diren euskarazko aldizkariena baino handiagoa baita: 21.000 ale).
2001-X-19an koxka bat gehiago estutu zuten Goiena Komunikazio Zerbitzuakeko kideek: egun horretatik aurrera, arestian aipatu sei herri aldizkariek bat egin zuten
Goienkarian, eraldaketa erraldoi bat baliatuta. Herri aldizkariek euren izaera eta izenari
eutsi diote harrezkero (are: Txirritola izeneko kazeta ere jaio da, Aramaioko berri
emango duen kazeta), baina, maiztasunari dagokionez, denak astekari bihurtu ziren
(ordura arte Arrasate Press eta Berrigara baino ez ziren astero kaleratzen); horrez gain,
formatua ere aldatu egin zuten, aurrerantzean egunkari-itxura hartu eta Goienkariaren
atal izatera pasatuta.
gero, 4.708.600 alerekin egingo genuke topo. Esan beharra dago ez dagoela euskaraz maila horretara hel
daitekeen beste aldizkari edo argitalpenik. Azkenaldian aldizkariak sendotzen ari dira, maiztasuna
ugaltzen, kudeaketa finkatzen, argitalpenak handitzen, soldatak eguneratzen eta elkarlana indartzen, beraz
une baikor bat bizitzen ari garela esan daiteke. (...) Gure herri aldizkarien irakurleei dagokienez, astero
240.000 dira, hamabostero 130.000 eta hilero 210.000. Emaitza hauek euskararen gizartean eragina
badugula ziurtatzen digute.”
105
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Harrezkero Goienkariaren atal komunak (24 orrialde) 21.000 aleko tirada dauka
eta eskualde osoan banatzen da, beti bezala, baina herriaren arabera gehigarri
desberdina izan ohi du, hiru edizio diferente baititu: Bergarakoa, 5.580 alerekin,
Berrigara, Kontuola eta Goibekokale ere bere baitan dituela (beste 24 orrialde);
Arrasatekoa, 7.160 alerekin, Arrasate Press eta Txirritola barruan dituela (beste 24
orrialde); eta, azkenik, Leintz bailarako edizioa, 2.270 alerekin, Aretxagazeta eta Zer
barri? barnean daramatzala (beste 12 orrialde). Horrez gain, Goienkarian ez dute
baztertzen egunen batean egunkari bihurtu eta, haiena enpresa multimedia izaki, irratitelebistaren esparruan ere beste urrats batzuk egitea;94 bien bitartean, epe motzean
Oñatiko edizioa ere abian jartzeko asmotan dabiltza. Dena dela, oraingoz Oñatiko
Udalak bultzatutako Kontzekupetik kazetak hilabetekari izaten jarraitzen du eta ez da
itxuraldatu (kazeta hau Goienkariarekin batera banatzen da Oñatin).95 Gogora dezagun,
bestalde, Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatibak 2001ean 40 behargin biltzen
zituela guztira eta, horrez gain, 235.000.000 pezetako aurrekontua zeukala.96
Garzia, Idoiaga eta Zallok ere erreparatu diote herri-komunikabideen
garrantziari, baina, hala ere, kontu bat azpimarratzen dute: hedabideon irakurleak
“intentsitate txikiko irakurleak” dira (1999: 450):
“Frente a la precariedad manifestada en otros ámbitos, el euskera parece haber
encontrado un ámbito en el que desarrollarse y captar lectores improbables en la prensa
nacional.
Son cantidad los soportes creados, muchos de ellos en euskera. En 1996 se crea
Topagunea, una coordinadora que integra 30 soportes de prensa local, la mayoría
semanarios.
Más de 400 personas trabajan en los diversos soportes integrados en Topagunea.
Se estima que las 630 publicaciones anuales (más de dos millones de ejemplares)
consiguen un total de 400.000 lectores, si bien estos lectores son, como los propios
informes de Topagunea indican, lectores de baja intensidad.”
94
Ikus Euskaldunon Egunkaria, 2001-X-19.
Azkarate, 2002: “Oñatin ez da herriko ediziorik, hala adostu dutelako Goiena Kooperatiba Elkarteak
eta Oñatiko Udalak, eta Goienkariaren edizio komuna bakarrik banatzen da Oñatin, 24 orrikoa.”
96
Honetaz guztiaz gehiago in Azkarate, 2002. Bestelakoan, Goiena Komunikazio Zerbitzuak-i buruz
gehiago 2001-III-6ko Euskaldunon Egunkaria eta Garan. Ikus, era berean, lan honetako 393. oin-oharra.
Herri aldizkariek Goienkarian izan duten bat-egite prozesuari buruz, berriz, ikus 2001-X-16ko Gara,
2001-X-19ko Euskaldunon Egunkaria eta Argiaren 1.829. zenbakia (2001-XI-11).
95
106
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Horiek guztiak kontuan hartuta, EBPNn modu honetan aztertu zuten euskarazko
prentsa idatziaren egoera (Askoren artean, 1999: 33):
“Asko hazi zaio euskarazko prentsari merkatua. Inoiz izan duen indarrik eta
hedapenik handiena du, gainera: argitalpen, kazetari, irakurle eta baliabideak. Herrialdizkariek, bestalde, arrakasta handia lortu dute, herriko albisteak ematen dituztelako
euskara errazean eta doan, eta ez dutelako erdarazkoen konpetentziarik. Euskaldunon
Egunkariak eta Argia astekariak lortu dute autofinantziazio-mailarik handiena. Euskarari
eta euskal kulturari ematen dieten lekua eta tratamendua dira, beharbada, berorien
indargune nagusiak, erdarazkoetan horretan parekorik ez dutenez. Iparraldean, Herria
astekariak eutsi dio euskal irakurleriari, gehienbat. Azken urteotan, bestalde, hasiak dira
zenbait truke-lerro euskal medioen artean.”
Apurka-apurka goraka doaz Egunkariaren salmentak, baina oso txikiak dira oraindik erdal prentsaren
salmentekin alderatuta (iturria: Euskaldunon Egunkaria, 2002-VI-16).
Eta hala ere, lehen esanikoa errepikatu beharrean gaude: erdal prentsaren
itsasoari erreparatuta, uhartedi txiki eta sakabanatu samarra osatzen du oraindik euskara
hutsezko prentsak. Uhartedi txiki horretako uharterik handienari erreparatzea baino ez
dago esanikoa egiaztatzeko: euskarazko prentsaren bandera-ontziak, Euskaldunon
Egunkariak, 1994an egunero 11.560 ale saltzen zituen batez beste, OJDren arabera;
erakunde berak emaniko datuek salmenta hazi egin dela erakusten dute, baina
hazkundea oso motela da oraindik: 1999an 13.839 ale, 2000n 14.205 eta 2001ean
107
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
14.396. Oso ale-kopuru txikia da erdal prentsak zer saltzen duen kontuan hartzen
badugu.97
EBPN euskarazko prentsaren merkatu eta hedapenaren hazkunde handiaz mintzo
denean, beraz, Sole Camardonsek Aracili lapurturiko aipu hura datorkigu, berriz ere,
gogora, ezinbestean etorri ere (1991: 98): “(...) gehienezko jomuga bezala aurkezten
dizkigute gutxienezko eskakizunen azpitik dauden gauzak.” Uste hori berretsi baino ez
dute egiten EBPNn bertan aurkitu ditugun era honetako esaldiek (Askoren artean, 1999:
32): “Ohiko irrati-entzule euskaldunen %36k entzuten du, beraz, astean behin bederen,
irrati euskaldunen bat. [geurea da letra etzana]”
Irratia eta telebista aipatu ditugunez, esan horietan ere antzera batean dagoela
kontua: nazio osorako euskara hutsezko hedabideak oso-oso gutxi dira eta euren ikusentzuleria ez da handia;98 horrekin batera gero eta gehiago ditugu euskara hutsezko kate
lokalak (edo eskualdekoak, gehien jota).
Kontuak kontu, mugak (handiak oraindik) aintzat hartuta ere, badago oinarririk
komunikazio-esparru autozentraturako bidea urratzen hasi eta jauzi kualitatiboa
emateko. Eta jauzia emateko oinarria ez ezik, premia dago, egon, galanta. Esanguratsua
da, adibidez, Kike Amonarrizen aipu hau (2000: 120):
“Lo preocupante es que en Euskal Herria, habiendo alcanzado niveles de
conocimiento y de presencia sectorial del euskara como no los hubo nunca, el fenómeno
no sea homogéneo. No quedan habitantes monolingües, y hay carencia de territorios
etnoespaciales en los ámbitos donde prevalece el castellano. No es normal que, tras 20
años de Gobierno autonómico, y más de 25 de ikastolas y enseñanza oficial en euskara,
en las poblaciones no se domine aún el euskara al cien por cien. Descompensación que
procede de una situación sociolingüística de partida; pero es que la generación nuestra,
97
Ikus adibidez, Edorta Aranaren “Medioen hedadura eta hartzaileen izaera Hego Euskal Herrian” (Nor
taldea, 2000, bereziki 21-22 orrialdeetako datuak); ikus, era berean, Azpillaga, De Miguel eta Zallo,
2002: 16. OJD erakundearen arabera, konparazio batean, 1999an El Correok 132.435 ale saldu zituen
batez beste egunero; Diario de Navarrak, berriz, 63.893, eta Diario Vascok 94.316; ikus halaber, Pascal
Ricaud-en “Ipar Euskal Herriko hedabideen egoera” (Nor taldea, 2000: 42 orrialdea bereziki). Ricaudek
dioenez, Sud Ouest egunkariaren Ipar Euskal Herrirako edizio bereziaren inprimaketa 40.000 alekoa da
(“hots, 100 etxetatik 36 baino gehiagotan irakurtzen da, beraz”).
98
Esanikoaren erakusgarri, datu bat: CIESen arabera ETB1-ek ikus-entzuleen %6,2ko tasa baino ez zuen
izan EAEn 1999an; pentsatzekoa da Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian tasa hori are baxuagoa izanen zela
(Nor taldea, 2000: 30; lan horretan Euskal Herriko informazio-enpresen diagnostiko zehatza aurki dezake
gura duenak; horretaz gehiago in Azpillaga, De Miguel, Zallo, 2002).
108
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
escolarizada en euskara y con referencias al euskara en casi todos sus entornos, todavía
no salta a vivir el euskara, a vivirlo.”
Ezin esanguratsuagoa baita, 1996ko udaberrian Siadeco elkarteak eginiko lan
bikoitzean islatzen dena. Batetik, merkatu-ikerketa egin zuen Siadecok, Euskaldunon
Egunkariaren aginduz; bestetik, eta oinarritzat unibertso bera harturik (20-39 urte
bitarteko goimailako ia euskaldunak –nekez hitz egin eta ongi ulertzen dutenak- eta
euskaldunak; 790 inkesta orotara), bestetik, genion, Hego Euskal Herrian helduen
alfabetatze-euskalduntzean diharduen hainbat taldek eskaturiko ikerketa. Bi lan
horietan, euskarazko kultur-produktuen kontsumoari buruzko atala txertatu zuten
Siadecokoek. Atal horren ondorioak argigarriak dira; hara (1996a: 41-42):
“20-39 urte bitarteko euskaldunek (...) ez dute arazo larririk euskarazko ekoizpen
idatzia irakurtzeko;99 hainbat arrazoiren ondorioz, ordea, erdarara jotzen dute.
Euskal ekoizpen idatziaren kontsumitzaile finkoen gunea txikia da (liburuak,
aldizkariak eta Euskaldunon Egunkaria irakurtzen dutenak); aztertzen ari garen
populazioaren %4.
Euskarazko ekoizpen idatziaren kontsumo altu samarra egiten duen gune
periferikoa eransten badiogu, euskarazko produktu desberdinen ohiko irakurleak 20-39
urte bitarteko euskaldunen %14ra igoko lirateke. Aztertzen ari garen unibertsoan 30.000
irakurle fidel samarrak.
Adin hauetako euskaldunen artean, laurdena pasatxok (%28) ez du inongo
harremanik euskarazko ekoizpenarekin: ez du ezertxo ere irakurtzen euskaraz. Beste %37
batek berriz oso harreman txikia du edo produktu jakin batzuetara mugatutakoa.
Heldu-gazte euskaldun gehienek badute harremanen bat euskarazko ekoizpen
idatziarekin, baina gehiengo batentzat harreman hori ahula da: noizbehinkakoa.
Multzorik gazteena ez da behar bezala txertatu euskarazko ekoizpen idatziaren
kontsumora.”
Dudarik ez ondorio asko atera daitekeela ikerketa horretatik. Siadecokoek
ondorioztatutako kontu bati behintzat oso esanguratsu deritzogu: “Euskarazko ekoizpen
idatziaren inguruko sustapen indartsu eta ongi zuzenduaren hutsunea sumatzen da.
Indartze honek euskarazko produkzio osoa indartuko luke; izan ere, gehien irakurtzen
duen guneak, denetik kontsumitzen baitu”.
99
Baieztapen hori zuzena dela pentsarazten dute Edorta Aranak aipatzen dituen CIES etxearen 1999ko
datuek (Nor taldea, 2000: 25-26); hara esaldi esanguratsu bat adibide modura: “Eguneroko prentsa
irakurtzen dutenen artean, euskararen ezagutza handia da. Nafarroaren kasuan %30ekoa eta
Baskongadetakoa nabarmen altuagoa: % 58,4koa.”
109
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Euskarazko prentsa idatziaren sustapen-premiaz dihardu, hain zuzen ere, Iñaki
Uriak, Jakin aldizkariaren zenbaki berean (96.ean) argitaraturiko beste artikulu batean
(1996: 43-44):
“Zabalkundeari gagozkiola esan dezakegun lehendabizikoa da euskal prentsa ez
dela existitu ere egiten merkatuan. (...) Egunkaria kenduta, gainerako aldizkariak ez
daude ez kiosko ez eta liburudendetan, salbuespenak salbuespen (Argia esaterako; baina
hemen ere salbuespen gisa; %10era ez baita iritsiko kioskoetan saltzen duena).
Honen guztiaren ondorioa garbia da: Euskal Prentsa ausente dago prentsaren
salmenta-puntuetan. Bere presentzia testimoniala da eta salmenta-puntuek merkatua
osatzen duten neurrian euskara out dago prentsa-merkatutik.”
Zabalpen urri horren arrazoi ekonomikoak argitu eta gero (“oso garesti ateratzen
dira banaketa, eta batez ere, itzulketak”), euskarazko prentsari irtenbide gisa harpidetzasistema geratzen zaiola dio Uriak. Haatik, hautu horren ondorioz sortzen den galdera eta
haren erantzuna formulatzen ditu segidan (1996: 46-48):
“Zer gertatzen da horrela? Euskaltzale fidelak direla gure erosleak eta euskaldun
arruntak, periodikua letuz ilustratzen den horrek, tentaziorik ere ez duela izango euskal
prentsa irakurtzeko: ez baitu ikusi ere egingo: ez du aurkituko.
Kioskoetara iristen ez garelako, edota iristen garenetan gure produktuak ezkutuan
jartzen dituztelako, euskaldunak, euskaldun irakurle potentzialak, ez du gure produkturik
aurkituko.
(...) DV, Sud Ouest, Hola edo Interviu, toki guztietan agertzen zaizkigu. Kiosko
eta denda guztietan dauzkagu. Eta horietan gutxi balitz, tabernan, ile-apaindegian,
dentistarenean, etxean... Presente daude une oro. Baina horrezaz gain etengabe ari dira
euren produktuak sustatzen. Telebistan eta irratian etengabe iragartzen dizkigute DV, El
Correo, El País edo El Mundo.
(...) Hiztegi Entziklopedikoaren kanpainak erakutsi digu ETB-1, ETB-2, irratiak,
etabar erabili arren euskaldungoaren erdiak ere ez duela izan kanpainaren berri. Eta
normala da. ETB euskal gizartearen %30era baino ez da iristen bere bi kateekin100 eta
Euskadi Irratiak entzuleen %6,5 baino ez ditu harrapatzen.”101
Hortaz, argi dago: jauzi kualitatiboaren behar gorria dago euskarazko
komunikazio-esparru autozentratura bidean. Koxka bat gehiago estutu beharra dagoela,
alegia. Izan ere, Txepetxek dioen moduan (Sanchez Carrion, 1999: 254), “cuando la
situación del idioma es insuficiente para garantizar su continuidad, toda actitud neutra
se contamina negativamente porque refuerza una situación que sólo puede mejorarse
positivándola.”
100
Arestian esan dugun moduan, CIESen arabera, 1999an populazioaren % 6,2 baino ez zen ETB1-en
ikusle Hego Euskal Herrian (Nor taldea, 2000: 30).
101
Ipar Euskal Herriko euskal irratiei dagokienez, ikus haiei buruzko datuak V. atalean.
110
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Positibatze hori, ordea, ezin da gauzatu prentsa elebidun diglosikoaren
jardunaren bidez, gehien jota euskararen erdarekiko menpekotasuna betikotzen baita
horrela, euskarari berau itotzen duten atal jakin batzuen edota aldez aurretik
zedarrituriko ehuneko batzuen mugarri estuak jokaleku bakartzat jarrita. Horregatik
hain zuzen, argigarria begitandu zaigu Joxerra Garziaren aipu hau (1999: 12):
“Hedabideek, ordea, beste lehentasun batzuk dituzte, eta ez dirudi behar besteko
arreta eskaintzen diotenik hizkuntza-eredu izateari. Arduragabekeria ez da hedabide
guztietan berdina. Euskararen kasuan, tamalez, aitortu behar da hedabide txikiek
(Euskaldunon Egunkariak, herri mailako prentsak) ahalegin handiagoa egiten dutela
hedabide handiek (ETB-1, Euskadi Irratia) baino.”
Ikusten ari garenaren arabera, horrek azalpen logikoa dauka: batzuk
(Euskaldunon Egunkaria, herri-prentsa) euskararen ikuspegitik hedabide autozentratuak
diren (edo gutxienez autozentratu izateko borondatea daukaten) bitartean, besteak
elebitasun diglosikoaren menpe daude sarri askotan (kontu hori askoz argiago froga
daiteke ETBn Euskadi Irratian baino, telebistan kazetariek erdaraz eta euskaraz jardun
behar izaten baitute maiz).
Euskara hedabideetan duintze-bidean jarri behar da, hortaz. Bide horretan,
Txepetxen aipu hau lagungarri izan dakiguke (Sanchez Carrion, 1999: 302): “(...) la
normalización consiste en que los euskaldunes se pongan a funcionar ipso facto a partir
del momento preciso en que, compartiendo el diagnóstico de la situación y de la
solución, deciden hacerlo como si psicológica y socialmente la comunidad lingüística
estuviera articulada.”
II.5.1.- Nahikotasun-maila erdietsi guran: funtzio aglutinatzailea + izateko
borondatea
Sanchez Carrionen ustez (2000), nahikotasun-maila gainditzea da egoera
iraultzeko ezinbesteko baldintza (II. 2.1 puntuan ikusi dugun moduan, nahikotasun111
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
mailara iristean, motibazioaren edukiontziak gainezka egiten du eta euskaldun berriak
euskara ikasten hasten dira, hortik hurrena ezagutzara eta erabilerara pasatuta;
euskaldun zaharren kasuan, haiei erabilera-esparruak ziurtatzen zaizkie eta, horrela,
esparru horrek ere gainezka egiten du, eta, horri esker, ezagutzara eta motibaziora
pasatuko dira; zirkuitua, hortaz, bi norabideetan izanen da abian).
Nahikotasun-mailara iristeko, berriz, faktore bi elkartu behar ei dira: izateko
borondatea eta funtzio aglutinatzailea. Bi horiek batzean nahikotasun-maila dago eta
orduan hasten da nuklearizatzen hizkuntzaren esparru sinbolikoa (eta ikusi dugu
dagoeneko hizkuntza baten bizitzarako zenbateko garrantzia daukan esparru sinboliko
horrek). Ikus dezagun, bada, gaur egun eta Euskal Herrian zertan diren Txepetxek
nahikotasun-mailara iristeko ezinbestekotzat jotzen dituen izateko borondatea eta
funtzio aglutinatzailea.
1.- Izateko borondateari dagokionez, apurka-apurka bada ere, gauzak aldatzen
ari dira. 1988an, adibidez, Aita Villasanteri kezka honek egoneza sortzen zion (1988:
123):
“Imanol Berriatua maiz zebilen euskararen auzi honen zehaztasun eta
xehetasunez kezkatua: Euskal Herria deitzen dugun herri honek bi miloi biztanle ditu.
Horietarik euskaraz hitz egiten dakitenak miloi erdi eta zerbait gehiago dira. Horietarik
euskaraz irakurtzen eta idazten dakitenak, zenbat izango ote dira? Hamabost mila?”
1996ko Euskal Herri osoko II. Inkesta Soziolinguistikoaren datuen arabera,102
ordea, 15 urtetik gorako 546.500 hiztun dituen hizkuntza-komunitatea da euskaldunona.
Izan ere, Inkestaren arabera, euskal herritarren %22,5 taxuz mintzo da euskaraz.103
102
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza-Politikarako zuzendaritzen eta Euskal Kultur
Erakundearen lankidetzaz buruturiko inkesta hori Euskal Herri osoan egin zen lagin bidez; alegia, Euskal
Autonomia Erkidegora mugatu zen II. Mapa Soziolinguistikoak ez bezala, ez zuela unibertso osoa
(maparen kasuan, EAEko biztanle guztiak) aintzat hartu, lagin bat baizik: 15 urtetik gorako biztanleei
zuzendutako 6.359 inkestako lagina, hain zuzen (inkesta horietarik 3.495 EAEn egin ziren, 1.464
Nafarroan eta 1.400 Ipar Euskal Herrian, laginketa-errorea 1,6koa izanik).
103
Horrez gain, Inkestak jasotzen duenez, badago euskaraz “zertxobait” hitz egiten dakien eta entzun eta
irakurritakoa ongi ulertzen duen beste %14,5 bat. Alabaina, horiek (elebidun hartzaileak, inkestaren
112
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Badago halaber oso kontuan hartu beharreko fenomeno bat: euskaldunen artean
gero eta alfabetatu gehiago dago. Adibidez, Txepetxek jasoa duen moduan (Sanchez
Carrion, 1999: 332-334), Bilbon 1996ko erroldan ageri ziren 50.758 euskaldunetatik
(80.000 ia euskaldunak ez ditugu aintzat hartuko, arestian esandako moduan ia
euskaldun kategoria aski lausoa dela begitantzen zaigulako) %83,1 euskaldun zahar
alfabetatuak (nativos cultos) eta euskaldun berri jatorrizkotuak (hablantes nativizados)
ziren; %83,1 hori (42.000 bilbotar inguru) prentsa euskaraz irakurtzeko gai zela, alegia.
Kopuru txikia irudi dakiguke ausaz, baina haziz doa etengabe; fenomeno hori ondo
baino hobeto ilustratzen digu datu honek: 1986ko erroldaren arabera Bilbon zeuden
34.000 euskaldunetatik (garai hartako 75.780 ia euskaldunak berriro ere kanpoan utzita)
%72,7 ziren euskaldun zahar alfabetatu eta euskaldun berri jatorrizkotuak (24.000
bilbotar inguru). Esan bezala, 1996an %83,1 zen jada ehunekoa (42.000 bilbotar).
Gainera, euskaldun alfabetatuen hazkunde handi hori Bilbon ez ezik Euskal
Herri osoan ere suma daiteke. Segidan aipatuko ditugun datuak EBPNtik
entresakaturikoak dira (Askoren artean, 1999: 29-30):
“[EAEn] Irakaskuntzan D, B eta A ereduak ezarri zirenetik, ordea, nabarmena
izan da gurasoek egin duten aukera, gero eta eredu euskaldunagoak edota euskalduntzen
trinkoagoak eskatzen baitituzte. Horren ondorioz, gero eta haur erdaldun gehiago ari da
euskaraz eskolatzen. (...) Hasieran, B eredua hazi zen gehien. 90. hamarkadan, ordea, D
eredua nagusitu zaio. A eredua, berriz, urterik urte ari da ahultzen eta urritzen. (...)
Euskararen mailari dagokionez, berriz, B eta, batez ere, D ereduetan euskara-maila
egokia lortzen dute haur euskaldunek, irakurketa-idazketan eta hizketan. Are eta hobea,
jakina, etxeko eta inguruko euskara zenbat eta biziagoa den edota harreman-sarea
trinkoagoa duen.
(...) Nafarroan ere gora egin dute elebidunek, eskolari esker gehienbat. 1996-97
ikasturteko A ereduaren kopurua %17,26 zen; D ereduarena, berriz, %26,27. D eta B
ereduetan batez bestekoak gora egin du. Hemendik urte batzuetara nafarren ia erdiek
jakingo dute gutxienez euskara zer den. Laurdena, gainera, euskalduna izango da.
(...) Iparraldean, haurren %12 eskolatzen da ikastoletan eta ikasgela elebidunetan.
Garapen Kontseiluak neurri egokiak proposatu ditu, bestalde, irakaskuntza
euskalduntzeko: euskarazko irakaskuntza lurralde osora zabaltzea, eta itsasaldean,
bereziki, B eta D ereduak eskaintzea.”104
arabera) ez ditugu aintzat hartuko; izan ere, Iñaki Larrañagak dioenez (1998b: 25), “zoritxarrez badakigu,
ordea, elebidun hartzaileek erdaldun izatetik hurbilago jarraitzen dutela euskaldun izatetik baino”.
104
Kontuak kontu, zalantzapean dago (kasu askotan bai behintzat) esaldi hau: “B eta, batez ere, D
ereduetan euskara-maila egokia lortzen dute haur euskaldunek, irakurketa-idazketan eta hizketan.”
113
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Dena dela, ezin esan euskararen egoera ona denik, ezta hurrik eman ere. Iñaki
Larrañagaren ustez (1998b: 24-25)
“Benetako kontua, eta garratza gainera, zera da: euskaldunok ez garela Euskal
Herriko biztanleriaren laurden batera iristen. Eta hori, esan beharrik ez dago,
euskararentzat ez da egoera batere ona. (...) Izan ere, euskararen errealitatea zera da:
Euskal Herri osoan euskal hiztunok ez garela autokonsistentea den masa kritikoa osatzera
iristen.”
Zer esan gura du horrek? Alfer-lanean gabiltzala euskarazko komunikazioesparru autozentratua aldarrikatzean? Ez behintzat baldin eta, Larrañagak bezala,
kontuari beste perspektiba batetik erreparatzen badiogu (1998b: 24-25):
“Esan behar da, gainera, euskararen arazoa ez dela kopuru arazoa.105 Izan ere,
Euskal Herriko lurraldeetan (kanpoan daudenak kontatu barik) 15 urtetik gorako 546.500
hiztun dituen Hizkuntz Komunitatea izanik (ikus 1996ko Inkesta) badu bere biziraupena
ziurtatzeko behar hainbat hiztun eta gehiago. Kontua da Hizkuntz Komunitate hori
hizkuntzaren funtzioen arabera artikulatzea eta konpaktatzea.”
Orain arte aipaturikoak dira, beraz, oinarri objektiboak, eta horietatik abiatuta
sendotu beharko du izateko borondateak. Honek, bistan denez, funtzio aglutinatzailera
garamatza.
2.- Funtzio artikulatzaile/aglutinatzaileari dagokionez (izateko borondatearekin
batera, nahikotasun-maila gainezkatzeko beharrezko den bigarren elementua, Txepetxen
arabera), hori konpaktaziotik etorriko da. Zer da ordea hizkuntza-komunitate bat
Bestelakoak dira, adibidez, Joxerra Garziak bere doktorego-tesian (1999) ateratako ondorioak, gazteen
euskara oro har trakets eta mordoiloa izateaz gain euren komunikazio-gaitasuna nabarmen murrizten ari
dela baitio. Gauza bat baita astean eskola-ordu batzuk euskaraz ematea eta beste bat hori ume/gazteak
euskarara lerrarazteko edota gizartea euskalduntzeko nahikoa izatea. Horren lekuko, Erramun Osak, SEI
elkartearen euskararen kale-erabilerari buruzko 2001eko ikerketa gogoan (IX. puntuan aipatuko dugu
zabalago ikerketa hori), Argiak hilero kaleratzen duen Larrunen 56. zenbakian (2002ko ekaina)
adierazitakoa: “(...) Kaleratutako kale-neurketak, bestalde, belaunaldi gazteenetan azken urteetan
hezkuntzaren eraginez izandako ezagutzaren gorakadak erabileran eragin eskasa izan duela eman du
aditzera.”
105
Iritzi berekoa da Txillardegi ere, hainbat hizkuntzaren gorabeherak aztertu eta gero zera
ondorioztatzen baitu (Alvarez Enparantza, 1978b: 475): “Hiztunen kopurua, hitz batez, inportantea da, ez
da dudarik. Baiña 150 milloi mintzo dira urdueraz (hindustanieraz, India’n). Grezia’ko hizkuntza, ordea,
Mendebalde’ko loria eta kultura hillezkor baten mintzabide sortu zanean, herri txiki baten hizkera zan.
Ez da kopurua kakoa, hedadurak lagun badezake ere; nola ez!”. Aintzat hartzekoa, halaber, Lluis V.
Aracilen aipu hau (1986: 23): “Poso la hipòtesi que l’existència –i doncs la subsistència- d’un sistema
lingüístic quaselvol no depèn pas simplement del nombre de parlants que té –grossera noció quantitativasinó de la integritat o plenitud qualitativa de les seves funcions”. Gogoratu, azkenik, Islandiak eskaintzen
digun adibidea (ikus 47 eta 115. oin-oharrak).
114
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
konpaktatzea? Hara zer dioen Txepetxek honi buruz (Sanchez Carrion, 1999: 298): “(...)
compactar consiste en unir o articular: El recorrido de aprendizaje natural con el
recorrido de aprendizaje cultural (produciendo un circuito completo).”
Konpaktazioa gauza dadin, hortaz, berebiziko garrantzia dauka bere eguneroko
funtzio guztiak euskara hutsez garatuko dituen nukleo sendo bat osatzeak; hala egin
ezean, besteak beste, euskaraz zertxobait berba egiten dakiten eta entzun eta
irakurritakoa ondo ulertzen ei duten horiek (elebidun hartzaileak), nekez bihurtuko dira
euskaldun oso (hots, euskaraz jatorrizkotu eta kulturizaturiko pertsona). Villasantek argi
ikusi zuen hori, honako hau utzi baitzigun idatzirik (1988: 157-161):
“Altubek garbi ikusi zuen non zen auziaren gakoa: euskarak gaztelu bat behar
zuela, lur-eremu edo barruti bat, zeinetan jaun eta jabe eta errege bakar izango baitzen,
handik kanpora erregetza hori besterekin banatua izango bazuen ere. Eta horretan begi
erne-zolia izan zuela aitortu behar.106 Hizkuntzak leku bat behar du han erro sakonak
botatzeko, hizkuntz komunitate trinko bat mantentzeko. Bere-berea duen leku hori gabe
nekez iraun eta besteen erasoei aurpegi eman dezake.
(...) Bi hizkuntzek elkarrekin topo egiten dutenen eta horietarik bata bestearen
erasopean gertatzen denean, zer behar du ttipiak handiaren aurrean on edukitzeko?
Hauxe: Hizkuntza ttipiak behar du gune bat izan, hots, mintzatzaileen multzo bat
hizkuntzaren “harrokeria” (nolabait mintzatzeko), sentitzen duena, hizkuntza
horren balioaren kontzientzia zolia duena, hizkuntza hori beti edo ahal den
guztietan erabiltzen duena, lantzen duena, etab. [azpimarra guztiak geureak dira,
harrokeria berbarena salbu]”107
Berriro ere kopuru kontuetara etorrita, elebidun hartzaileak aipatuko ditugu
segidan, berebiziko garrantzia daukatelako gaur egun Euskal Herrian. Iñaki Larrañagak
dioenez (1998b: 24):
106
Lur-eremu hori Gipuzkoako Goierri izan zitekeela iradoki zuen Altubek; gisa horretako nukleo
euskaldunak (mintzairari zirkuitu osoa eskaintzen ziotenak) gotortu eta, behin hizkuntza berauetan
sendotuta, euskararen hedapena nukleo horietatik berrabiatzea ere proposatu zuen (ikus 1934: 92-95).
107
Haatik, eta nori berea aitortze aldera, esan dezagun hor goiko horiek idatzi izanagatik, Villasantek
“ameskeria” eta “abentura ero” (1988: 162) irizten ziola asmo honi: “(...) gaztelania Euskaditik errotikan
erauzi eta haren ordez euskara landatu, eta eremu, langintza, sail, zeregin eta premia guztietan euskara
soilki erabili” [honek badu parekotasunik Koldo Mitxelenaren (2001: 381) iritziarekin: “Gure hizkuntza
opa diogunaz osorik jabetuko balitz ere, ez lituzke erdarak erabat baztertuko: erdarez ari naiz (...), eta ez
erdaraz.”]. Asmo hori baztertuta, beraz, hara zer proposatzen zuen Villasantek alternatiba modura (1988:
168): “Euskadin erdeldun direnek euskaraz ere ikas dezatela, eta euskaldun direnek erdaraz ere bai:
badirudi xede hori jarri behar genukeela helburutzat, elkarrekin anaikiro bizitzen ikasiz, bi hizkuntzetako
hiztunen eskubideak zainduz. Hau izan bedi helburua edo ideala: bi hizkuntzon ezagutza orotara
zabaltzea. Bestela, berriz, euskaldunek erdaraz ere baldin badakite, eta erdaldunek euskararik ez,
euskarak, bistan da, beti parterik txarrena izango du.” Asmo onak asmo on, ordea, elebitasun-egoerak
aztertzean ikusi dugun moduan, Villasantek aipuaren amaieran izendaturiko arrisku hori beti gauzatu ohi
da egoera elebidunetan, beti ere hizkuntza gutxituak izanik kaltetuak.
115
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“[Eusko Jaurlaritzako] Hizkuntz Politikako arduradunek argitaratutako
Euskararen Jarraipena I (1991ko Inkestako datuekin) eta Euskararen Jarraipena II
(1996ko Inkestako datuekin) liburukietan azaltzen diren datuak erabiliz, honako emaitza
hauek bildu ditut:
Euskaldunak
Elebidun hartzaileak
Erdaldunak
1991
%22
%8
%70
1996
%22,5
%14,5
%63
Datu hauetan ikus daitekeenez ez da hobekuntza nabarmenik euskaldunen
proportzioari buruz (%0,5 besterik ez). Hobekuntza adierazgarria (%6,5ekoa) elebidun
hartzaileen aldetik gertatu da.”
Etengabe haziz doan elebidun hartzaileen kopuru hori euskaldundu egingo da
baldin eta euskaraz mintzo den munduan zentro bizirik ikusten badu; alegia, euren
egunerokotasuna azaltzeko eta beroni erantzunak emateko gai den hizkuntza baten
zirkuitu dinamiko eta osoa (Villasantek idatzi zuen gunea edota mintzatzaileen multzoa,
hizkuntzak bere-berea duen leku hori) ikusten badute, euskaldunduko dira, ez bestela.
Beraz, elebidun hartzaileek euskara hutsezko bazka txukuna behar dute euren
motibazioa igotzeko; eta, horri gagozkiola, berebiziko garrantzia dauka komunikazioesparru original eta propioa taxutzeak.
Orain artekoak laburbilduz joate aldera, gogora dezagun azken ikerketen
arabera108 Euskal Herrian 15 urtez gorakoen %22,5 direla euskaraz ongi hitz egiten
dutenak, eta horien artean gero eta gehiago direla euskaraz alfabetatuta daudenak.
Hortaz, batetik funtzio aglutinatzailea (euskaldun horiek bilduko dituen euskara
hutsezko komunikazio-esparru autozentratua, klabe propioen gainean eraiki beharreko
esparru original eta bizigarria), eta bestetik gero eta gehiago diren euskaldun
alfabetatuen izateko borondatea batuta, nahikotasun-maila gainditu eta geure esparru
sinboliko propioa nuklearizatzen hasteko moduan gaude.
Horregatik hain zuzen, jauzi kualitatiboa emateko moduan gaudela iruditzen
zaigulako, ez dira nahiko helburu modura gizarte elebiduna jartzen duten plangintzak
108
Lerro hauek gainbegiratzen ari ginela, Euskal Herriko III. Inkesta Soziolinguistikoa egina zen jada,
Euskararen Aholku Batzordea, Jaurlaritzaren Hizkuntza-Politikarako Sailordetza eta Iparraldeko
Hizkuntza Kontseiluaren elkarlanari esker; haatik, artean ez genituen emaitzak ezagutzen.
116
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
(eta, logika horri segika, ezta hedabide elebidun diglosikoak ere, noski). Argigarria da,
adibidez, zera ikustea: EBPNk (Askoren artean, 1999: 35) UEMAri garrantzi handia
damaio, euskara hutsez diharduten udalerriek euskararen mundu sinbolikoarentzako eta
corpusaren
eta
estatusaren
normalkuntzarako
daukaten
izaera
estrategikoa
azpimarratzen baitu; horrez gain, honelako esaldiak ere irakur daitezke EBPNn
helburuei dagokien atalean (1999: 60): “Euskaraz bakarrik jaso daitekeen hori
irrikagarri egiten ahalegindu eta horren berri eman erdaldunei ere; hau da, euskal
kulturaren emaitzak barreiatu, euskaraz ez dakienak zerbait galtzen duen irudipena izan
dezan. Erdarazkoei aurrea hartu.”
Era berean, gune elebakar euskaldunen garrantzia azpimarratzeaz gain, EBPNk
A eta B ereduen hutsuneak aitortzen ditu (1999: 36 eta 47), batez ere euskaldun berrien
kasuan, eredu horiek legeek finkaturiko nahikotasun-maila lortzea bermatzen ez
dutelako eta euskaldun berrien behar funtzional eta sinboliko-afektiboak betetzeko aski
ez direlako.
Bada, UEMAren eta euskaraz bakarrik jaso daitekeen horren garrantzia eta A
eta B ereduen ahulezia azpimarratuagatik ere, elebitasunaren alde egiten du apustu
EBPNk; are, elebakartasunaren aldarrikapena “mehatxutzat” jotzen du (1999: 47),
horren ordez elebitasuna jarrita helburutzat (eta ez abiaburutzat).
Iñaki Mullerrek, aldiz, honela azaltzen du eredu elebidunaren problematika
(1984: 34-35):
“Euskararen kasuan, elebitasuna programatzen da, programatu, zuzenbide aldetik;
baina bi hizkuntzen arteko indar-erlazioak begiratuz gero, elebitasun-modu hori diglosia
marginalarena besterik ez daiteke izan.
(...) Nire eritzia da, elebitasun-politika Euskadin, hizkuntz politika kolonial
aktibo, beste helpide batzurekin jarraitutako, bat bezala ikusi behar dela. Diglosia, Euskal
Herrian ikusi den bezala, hizkuntz sustituzioaren seinale bat da. Madrileko hizkuntz
politika, euskararen deuseztapena bilatzearen ondorio da eta bi hizkuntzen arteko
desorekak aurrerantzean ere jarraituko duen seinale garbi garbia. Desoreka honek, berriz,
aurki edo luzarora ahulenaren desagerpena erakutsiko du.”
117
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Desagerpenik ez dugu izan oraingoz, baina honezkero gizarte elebidunetan
hamarretik hamarretan zer jazo ohi den ikusten eta frogatzen hasiak gara.109 Hortaz,
euskarak anekdotiko izatetik ezinbesteko izatera, betegarri izatetik ardatz izatera,
periferian egotetik zentralitatea ezartzera jo behar du. Txepetxek dioen moduan
(Sanchez Carrion, 1991: 300):
“(...) el objetivo de toda la planificación no puede ser otro que hacer el idioma
necesario.
El idioma se hace necesario a partir del momento en que lo es para el grupo que tiene
ya, de modo innato, la necesidad de adquirir el Lenguaje Humano: los infantes. Para ello la
comunidad lingüística debe articularse de modo que la lengua deje de ser superflua en el resto
de los grupos sociales. Esto es, pase a un lugar central; se recuperen el conjunto de sus espacios
de uso; y se incremente en todos la necesidad de la lengua, en la medida en la que va
aumentando progresivamente el número y la importancia social de los hablantes para los que ya
es necesario vivir su idioma de modo completo.”
Hari horri tiraka, zera irakurri diogu Paulo Iztuetari (1998: 88):
“(...) gatazka-egoera honetan, diglosiatik ateratzeko, ez elebitasuna, baizik
elebakartasuna ezartzea eta praktikatzea aldarrikatzen da, hain zuzen, euskara, lehenik,
balorazio sinbolikotik komunikatibora pasa dadin eta, bigarrenik, hizkuntza
komunitatearen esparru murriztuak esparru geografiko zabalagoak irabaz ditzan. Hau da
Soziolinguistikako BAT aldizkariko lankideek eta, oro har, euskararen inguruan mugitzen
diren kultur erakunde nahiz gizarte-egile gehienek proposatzen duten alternatiba.”
109
Horren isla dugu, izan ere, Euskal Herrian gertatzen dena. Iñaki Larrañagarengana joko dugu berriz
(1998b: 26): “1970ean %22,7koa zen euskaldunen proportzioa Pedro de Irizarrek egindako datu bilketa
baten arabera. 1978an %23,4koa zen euskaldunen proportzioa Euskaltzaindiarentzat Siadeco ikerketa
elkarteak Euskal Herri osoan egin zuen lehen inkesta soziolinguistikoaren arabera”. Eta 1996an Eusko
Jaurlaritzako Hizkuntza-Politikarako Sailordetzak Nafarroako Gobernuko Hizkuntza-Politikarako
Zuzendaritza Nagusiarekin eta Euskal Kultur Erakundearekin batean buruturiko Euskal Herri osoko II.
Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, %22,5 ziren euskaldunak Euskal Herrian. Larrañagaren irudiko,
EAEn ere ez da askoz hobea izan bilakaera (1998b: 26): “1983an Eusko Jaurlaritzako Gabinete de
Prospección Sociológica delakoak egindako inkestaren arabera, euskaldunen proportzioa %26,9koa zen.
1991ko [Eusko Jaurlaritzaren] Hizkuntza-Politika Sailordetzako inkestaren arabera, proportzio hori
%24,1ekoa zen. 1996ko inkestaren arabera, berriz, proportzio hori %25,3koa zen”. Bilakaera hori
gogoan, zera ondorioztatzen du Larrañagak: “Euskal Herri osoari dagokionez garbi dago azken 25-30
urteotan ez dagoela hobekuntza nabarmenik. Gertatzen dena zera da: kopuruari dagokionez, alde batetik
irabazten duguna bestetik galdu egiten dugula eta, oro har, aurreratu bezainbat atzeratzen ari garela azken
25-30 urteotan.” Datuek erakusten dutenez, beraz, euskaldunen kopurua bere horretan mantendu da;
etengabe haziz doana elebidun hartzaileen kopurua da, eta horiek euskaldun oso bihurtzeko iman-efektua
eragingo duen nukleoa osatzea ezinbesteko lana da. Lontxo Oihartzabalen berbak hona ekarrita (1987:
81), “beste urrats ziurragorik eman ez dadin bitartean” nukleo horren funtsa “erabateko autodefentsa”
funtzioa gauzatzea da: “Edozertarako euskara hutsez baliatuko den talde zabal baten autodefentsa. Talde
honen jokabideak sortuko bait du euskararen beharra, besteetan euskara ikasteko motibazioa indartuz, eta
erabilera nahikotasun-mailara eramanez. Eta horrela bakarrik sumatuko du gaurko ikasle gazteak
euskaraz hitz egiten jarraitzeko motibazioa, eta euskararen ezagupenean sakontzen jarraitzeko gogoa.
Hau da, orduan bakarrik sumatuko dio euskal hiztun gazte berriak euskarari bere balio instrumentala,
Lambert eta Gardner-en terminologia erabiltzeko.” Iman-efektua eragingo duen nukleo horren osaketan
kokatu behar da, noski, hedabide autozentratuen eredua ere.
118
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Joxe Manuel Odriozolak (1998: 34), berriz, zera dio, hezkuntza-sistema hizpide
hartuta:
“(...) irakaskuntza diglosikoan ez jausteko, gizarte sisteman nagusi diren hizkuntz
lotura diglosikoak gainditzen hasteko, euskal eskolaren eredua justu-justu alderantzizkoa
behar dugu. Alegia, euskara hutsezko giza sare eskolarra garatzen duen eredua; erdararen
funtzio hegemonikoak desagertzen diren eskolagintza; gizartetik datozkion hizkuntz eta
kultur erreferenteen ezarpena indargabe dezakeen euskal hezkuntza. Neurri guztiok
harturik ere, lanak izango ditu euskal eskolak bere erronka historiko hau hezurmamitzeko. (...) Irtenbide bakarra (...) burutik burura euskara hutsean garatuko den
heziera dugu.”
Ildo beretik, Vilhar Trilhok ere (1986: 59) galegoaren normalizazio-legea (bai
behintzat galizieraren monolinguismoa helburutzat jartzen ez zuen bitartean)
normalizatzailea baino azpinormalizatzailea izango zela idatzi zuen, helburu hori jarri
ezean beti gutxienekoen azpitik legokeelako.
Baina... gizarte elebakarra ote da, bada, aldeztu beharrezkoa? Galdera hau
erantzuten hasteko, Joxe Manuel Odriozolaren testu batek eskaini makuluaz baliatuko
gara (1998: 111): “Ez goaz elebakartasun hutsaren errekara: ur garden eta freskoak nahi
ditugu, ahalik eta hizkuntza gehienetan igeri egiteko, baina euskararen hegemonia
jartzen dugu ukaezinezko eskubidetzat [geurea da letra etzana].”
Hau da, hizkuntza bat baino gehiago jakitea aberasgarri dela,110 baina
zehaztapen bat egin beharra dagoela: gauza bat da eleaniztasun pertsonala, eta beste
bat (oso bestelakoa gainera) inon inoiz taxuz gauzatu ez den elebitasun/eleaniztasun
soziala. Hara zer dioen Gotzon Garatek horri buruz (2000: 82-83):
110
Eta hala ere, oso kontuan hartu beharrekoa da gune elebakarren garrantzia, gune horietan bizi baita
hizkuntza bizien, dinamikoen, eta gune horietan gotortzen baita trinkoen hizkuntzaren esparru sinbolikoa.
Horrez gain, ezin ahaztu soziolinguista askok eta askok maiz azpimarratu dutena (Alvarez Enparantza,
1978a: 582): “(...) egoera markatzen dutenak elebakardunak izan ohi dira (...) komunitateetako batek bere
azken elebakardunak galtzen ditueneko une berean, biena ez den hizkuntza minoritarioa berehalako
hondamenera erortzen da, bai famili mailan eta bai nazio mailan.” Iñaki Larrañagak ere (1987: 15)
hizkuntza-ordezkapenaren lehen urratsa deritzo euskaldun elebekarrak desagertu eta den-denak elebidun
bihurtzeari. Hurrengo urratsak beste hauek lirateke: “(...) erdaldun elebakar asko, gehienak, euskara ikasi
ez dutenak eta ikasi beharrik ere sentitzen ez dutenak direla, nahiz kanpotik etorriak nahiz bertan jaioak
(…) Horren ondorioz, Euskal Herrian euskara bakarrik jakinez bizitzea ezinezkoa gertatzen den bitartean,
erdara bakarrik jakinez bizitzea, posible ezezik, gehiengoaren egoera arrunt bilakatzen da (…)”. Azken
urratsa, bistan denez, hizkuntzaren beraren heriotza da.
119
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Herri batek ezin du bi hizkuntzez ongi hitz egin. Ez da sekula izan eta orain ere
ez da munduan bi hizkuntzez mintzo den herririk. Euskaldunok herri berezia garela eta bi
edo hiru hizkuntzez egin dezakegula pentsatzea amets hutsa da.
Ez da horrelako herririk izan. Bi hizkuntzez mintzo ziren herrietan bata besteari
nagusitu egin zaio eta azpikoa galdu egin da.
Egungo egunean ere gauza bera gertatzen da. Ni lau kontinentetan ibili naiz. Ez
dut inon bi hizkuntzez mintzo den herririk ikusi.
Batzuek Suitza ipintzen dute elebitasunaren eredu. Ni bi urtez hantxe bizi izan
nintzen. Ez dago holakorik. Suitzan frantsesez mintzo direnetarik oso gutxik dakite
alemanez. (...) Eta alemanez mintzo diren gehienek ez dakite frantsesez edo italianoz.”111
Iñaki Larrañagaren beste aipu bat ere ekarriko dugu orriotara, aski argigarria
delakoan, ezinbesteko bereizketa egiten baitu (1998b: 20):
“Beste kontu bat da gizarte bateko pertsonak hizkuntza bat baino gehiago
ezagutzea, eta beraz, elebidun edo eleaniztun izatea. Gure seme-alabek hiru edo lau
hizkuntza jakitea normala izango dela, alegia. Hori, ordea, elebitasun pertsonala da eta
ez soziala.
Izan ere, elebitasuna edo eleaniztasuna beti dira indibidualak edo pertsonalak eta
ez sozialak. Gizarteez hitzegiterakoan bere baitan kontaktoan dauden hizkuntzez edo,
hobeto esanda, bere baitan gizarteak dituen hizkuntza komunitateez aritu behar da. Baina
ez ditzagun gauzak nahasi. Elebitasunaz ari garenean subjektua pertsona da, eta bestean,
berriz, gizartea. Bereizketa hori elementala da hizkuntza-politika egoki bat diseinatu nahi
bada [geurea da letra etzana].”
Gisa berean mintzo da Paulo Agirrebaltzategi zera aipatzean (1987: 103): “(...)
Herri honetan elebitasun indibidual orekatu zabala bakarrik gerta daiteke Euskara Herri
honen eta euskal herritarron hizkuntza oso bihurtuko denean: Jatorrizkoa eta
kulturazkoa.”
Argigarri deritzogu halaber Txillardegik proposatu banaketari (Alvarez
Enparantza, 1978b: 258):
“Lehenengo argitzapen bat: zer da elebitasuna? Zer da diglosia? Zer da
bimintzotasuna?
(...) ELEBITASUNA: pertsona batek, kasuen edo egoeren arabera, A
hizkuntzatik B hizkuntzara igarotzeko duen dohaina. Elebitasuna, honetara, hizketari
dagokio, Saussureren parole delakoari; mintzaira pare bat, edo gehiago, erabiltzeko
ahalmenari.
(...) Elebitasuna, beraz, PSIKOLOGI-mailako fenomenoa edo dohaina da.(...)
111
Gisa berean mintzo da Txillardegi ere (Alvarez Enparantza, 2002: 97): “(...) Elebidun fama (merezia)
duten eskualdeetan (Belgika, Suitza, Suomi), biztanlerik gehienak elebakarrak izaten direla; eta ez
elebidunak. (...) Eskualde elebidunetan denak elebidun leloa, beraz, errentagarri gerta daiteke, agian,
boto-emendiorako; baina osoki elebidunez, eta ez bestez, osatutako herririk... ez dago. Are gutxiago
elebidun orekatuz soilki osatutakorik. Komunikazioaren mailan, hizkuntz ordezkapenerako trantsiziogune
berezi eta igarokorretan salbu, hizkuntza bat agertzen da gailen. Gehien-gehienez, nola-halako diglosi
egoera gerta daiteke (...)”.
120
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
BIMINTZOTASUNA: gizarte batek, bere barruan, bere klaseen edo eskualdeen
arabera, A hizkuntza edo B hizkuntza gizarte-trabarik edo gizarte-desberdintasunik gabe
erabiltzea. Hauxe da, SOZIOLOGIAREN mailan orain, erdaraz, bilinguismo esan ohi
dena. Bimintzotasuna, beraz, hizkuntza-ri dagokio. Saussure-ren langue delakoari.
Bimintzotasuna dagoenean, gizarte horretan bi code, bi sistema, bi MINTZAIRA
erabiltzen dira. Bimintzotasuna SOZIOLOGIARI dagokio.”
Eleaniztasun pertsonala, beraz,112 baina hori bai, elebakartasun soziala nagusi
den inguru batean, hots, euskarak gizarte-funtzio guztiak bere baitan hartuko dituen
esparru hegemoniko batean. Puntu honetara helduta, Txepetx hartuko dugu berriro
bidelagun (Sanchez Carrion, 1991: 388):
“El paradigma de equilibrio o de normalización inspirador no sólo de la ley, sino
de la dinámica social de la comunidad, pasará a ser (...) un monolingüismo territorial,113
dentro del cual es posible un pseudobilingüismo social (bilingüismo pasivo; o bien
bilingüismo exterior), dentro del cual es posible el monolingüismo euskaldun secundario
(AB en Euskara), el bilingüismo primario (AB/A) el bilingüismo secundario (AB/B) y el
ambilingüismo (AB/AB)114 de los hablantes individuales.”
Lehenago ere esana dugun moduan, horra iriste bidean, tokian tokiko kinkari
erreparatuta, dudarik ez fase elebidunak beharrezko izango direla, baina fase modura
ulertuta, iraganaldi modura, beste egoera baterako trantsizio modura, eta sekula ere ez
helburu modura. Honetan gehiago sakontze aldera, Sanchez Carrionen beste aipu bat
ekarriko dugu orriotara (1991: 264):
“Sólo después de haberse optimizado en Euskara, esto es, de estar fijados al
Euskara por un aprendizaje completo, deberán los euskaldunes individuales, si lo desean,
implementarse en otra lengua. Sin embargo: a) esta implementación sólo puede ser
facultativa a título individual e innecesaria para la comunidad euskaldún en su conjunto.
Lo que quiere decir que ningún euskaldún completo monolingüe debe ser discriminado
socialmente dentro de su territorio en razón de su monolingüismo (como no lo es, por éste
sólo hecho, ningún erdaldun en el suyo), ni debe ver alteradas las condiciones de
homogeneidad en el máximo nivel de uso del Euskara que son las que hacen posible su
derecho a vivir completamente en Euskara, en un Euskara completo.”115
112
Siguanek dioenez, (2001: 16) eleaniztasun indibiduala, gizabanakoarentzat aberasgarri izateaz gain,
sozialki ere sano onuragarria da, pertsona eleanitzei esker gauzatu baita historian zehar herrien arteko
komunikazioa. Gure kasuan, euskaldunona bezalako hizkuntza-komunitate txikientzat oso garrantzitsua
da bertako kideek hizkuntza bat baino gehiago jakitea, bai mundu zabalarekin harremanetan izateko, bai
mundu zabal horretan sortzen diren ekarpen interesgarriak euskaratu eta geuretu ahal izateko.
113
Hara zer dioen horri buruz Richard Y. Bourhis soziolinguistak (2002a: 17): “(...) Quebecen eta
Kanadan hizkuntza-eskubide elebakarrak bermatzen dituzten guneak daude maila guztietan. Posible
balitz, hemen ere [Euskal Herriaz ari da] halako zerbait lortu beharko litzateke. (...)”
114
Tipologia horiei buruz gehiago jakin gura izanez gero, ikus egile beraren “Los tipos lingüísticos” in
1991: 153-166.
115
Islandiako adibidea jartzen du berriro egile horrek (1991: 258), ezen herri hartako 1936ko Hezkuntza
Aktak zera baitio: islandieraren gramatikaren taxuzko ezagutza izateaz gain islandieraz ondo irakurtzen
121
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Esanguratsua da baita Ipar Euskal Herriko Euskal Herrian Euskaraz taldearen
aldizkaritxoaren 10. zenbakian irakurritakoa [beraienak dira azpimarrak]:116
“(...) damugarri da ikustea afitxak euskara hutsez egiten zituzten batzu hasten
direla afitxa elebidunen egiten, elebitasuna hautatzean, frantsesari emaiten zaiolako
garrantzia gehienetan.
Frantses hutsezko afitxak gero eta gutiago egiten dira, tokia utziz afitxa
elebidunei, eta hori urrats positiboa da, bainan hein batean bakarrik: elebitasunak ez
baitu euskara indartzen baizik eta bigarren hizkuntza gisa mantentzen.
Afitxak euskara hutsez izaitea molderik hoberena da hizkuntza sustatzeko,
horrela erdalduneri Euskal Herriko hizkuntzaren ezagutzeko eta ikasteko gogoa
pizten baitzaie eta eguneroko bizian behar duen tokia emaiten baitzaio.”
Argi gera bedi, beraz, hobetsitako eredua ez dela autoisolamendurako bidea, ezta
hurrik eman ere. Pertsona eleanitzak, baina euskararentzako esparru homogeneoa,
hortxe dago gakoa. Ez gaude, hortaz, etorkizuneko pertsona eleaniztunen gizartearen
kontra, are gehiago hori kultur-aberastasuna ukatzea ez ezik egun nagusi diren
immigrazio-joeren aurka jotzea litzatekeelako. Izan ere, Miguel Siguani irakurri
diogunez (2000: 11)
“Gaur egun hiztun gehiago mintzo da arabieraz Frantzian, euskaraz, bretoieraz,
katalaneraz eta alsazieraz baino. Guk oraindik ez dugu horrelako arazorik baina egoera
oso azkar aldatuko da, areago, kontuan hartzen badugu gure jaiotza-tasak oso txikiak
direla. (...) Kataluniako jaiotza-tasa orokorra oso txikia da, eta urtero-urtero jaisten da
etengabe; gora egin duen jaiotza-tasa bakarra afrikarrena da, izan ere 1999an jaiotakoen
%5 afrikarren seme-alabak dira, nahiz eta afrikarrak Kataluniako biztanleen %2 izan.”
Hori esanda, zera gaineratzen du segidan:
“Lehenengo eta behin, etorkinei bertako hizkuntza irakatsi behar zaie, eta ez
dezagun ahaztu une honetan bertako hizkuntzak bi direla, horiexek izango direlako kalean
entzungo dituztenak. (...) Nire iritziz, hizkuntza bakarreko etorkizuna ezinezkoa da herri
batentzat, eta are ezinezkoago, herri hori txikia bada. Agian, ingeles hiztunak dira une
honetan elebakarrak izaten jarrai dezaketen bakarrak. Beraz, geroari begira euskarak
gaztelaniarekin bizi beharko du, baina baita ingelesarekin, arabierarekin eta auskalo
zenbat hizkuntzarekin ere. Hona hemen galdera: zein baldintzatan?”
Etorkizuna eleanitz dator, beraz. Eta etorkizunean esparru publikoan hizkuntza
jakin baten erabilera gailentzerakoan, funtsezkoa izango da, tokian tokiko
eta idazten duten umeei baino ez dietela erakutsiko atzerriko hizkuntzarik. Txepetxek gaineratzen duenez,
“a pesar de eso, o más bien por ello mismo, el islandés es el pueblo donde, a nivel individual, es más
frecuente el poliglotismo y el interés hacia las lenguas y culturas de otras naciones”.
116
“Orduan afitxak nola: elebidunak?” (sinatu gabeko artikulua), Euskal Herrian Euskaraz-EHEren
aldizkaria, 10. zenbakia, 2000ko abendua.
122
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
administrazioaren hizkuntza-politikaz gain, gizarte horretan nagusi izango den
komunikazio-esparruaren hizkuntza-hautua. Siguan ere uste berekoa da (2000: 11):
“Erabilera publikoari dagokionez, arazoa ez da izango Espainiako Estatuaren
inposizioa, komunikabideak baizik. Komunikabide horiek gero eta urrutirago helduko
dira, gero eta ikus-entzule gehiago izango dituzte, eta hori hizkuntza handien mesederako
izango da. Internetek arazo hori areagotu baino ez du egingo, eta horretan ere abantaila
izango dute hizkuntza handiek.”
Horra beraz etorkizuneko panorama, eta horra beraz zergatik diogun
euskararentzat hil ala biziko kontua dela hemen eta orain bere komunikazio-esparru
autozentratua
eratzea. Izan ere,
arabierarekin,
gaztelaniarekin, frantsesarekin,
ingelesarekin eta beste hizkuntza batzuekin bizi beharko duela euskarak, horixe dio
Siguanek, baina zein baldintzatan? itauntzen du puntuan; ezen beste hizkuntza horiek
bai baitituzte hemendik landa euren komunikazio-esparru propioak, erabilera-esparru
esklusiboak. Euskarak, ordea, oraingoz ez du horrelakorik, eta horixe eraikitzea du
premia gorri; hortaz, pertsonen eleaniztasuna aintzat hartuta, eta azpitaldeei euren
hizkuntzan funtzionatuko duten azpiguneak bermatuta ere, pertsona eleaniztunez
osaturiko gizarte elebakarraren, euskara den-denen hizkuntza erreferentzial komun
bakar izango duen gune baten alde apustu egin beharra dago, ezinbestean. Eta bide
horretan, hizkuntzaren esparru sinbolikoa trinkotu eta haren sortze-, kodetze- eta
deskodetze-gaitasunak bizirik mantentze aldera, euskara hutsezko komunikazio-esparru
autozentratua sortzearena erabateko lehentasuna daukan lana da.
Lan zaila da hori, inondik ere, baina hala ere ez gara entelekiez ari, gauzagarria
den egitasmo batez baizik; egitasmo integratzaile batez, gainera dezagun. Adibide
modura, Basauriko El Social hilabetekariaren kasua aipatuko dugu. Herri-aldizkari hori
gaztelania hutsez kaleratu zen 1987ko apirilean sortu zutenetik 1996ra arte, Basauri
bezalako herri handi eta erdaldundu batean; urte horretan Berbaz euskarazko gehigarria
argitaratzen hasi ziren aldizkariarekin batera. Hiru urtez argitaratu zuten, harik eta
123
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Basaurin bertan Bost Axola euskal aldizkaria agertu zen arte. Bost Axola amatatu eta
gero, ordea, 2000ko abenduan euskara hutsezko bihurtu zuten El Social.
Hizkuntza-aldaketarekin batera lan metodologia ere aldatu behar izan zuten,
baina polito batean dabiltza hala ere. Gaztelaniaz idatzi ohi zuten kolaboratzaileek
euskaraz dihardute gaur egun; bestelakoan, inoiz beharra izanez gero, erredakzioko
kideek gogotsu itzultzen dituzte gaztelaniazko artikuluak euskarara. El Socialen
arduradunen arabera, hizkuntzaren ezagutza ez da oraindik oztopo izan, erredakzioan
argi baitute euskara denon hizkuntza dela eta euskaldun ez direnak ere euskararen
aldeko lanera ekarri behar direla. Arduradunen esanetan, euskaraz idazten hasi zirenetik
zenbait iragarle galdu dituzte, baina berriak ere hurreratu zaizkie. Hilabetekari honek
5.000 ale bota ohi ditu zenbaki bakoitzeko eta dohainik plazaratzen dute.117
Horra, beraz, euskarazko komunikazio-esparru autozentratu eta integratzailea
posible dela erakusten duen adibidea. Sanchez Carrionen pare bat iritzi jasoko ditugu,
azkenik, gure apustu hori berresteko. Hona lehena (, 1987b: 60):
“Egoera normalizatuak, bere aldetik, lurralde-elebatasunaren ezarpenera eramaten
du, zeinaren bitartez Euskara hizkuntz lurralde homogeno bateko hizkuntza nazional
bakarra izatera pasatzen bait da. Eta bere muga-barnean hiztun guztiak hizkuntza garapen
(hots, ikaskuntza) oso batez hornitzeko gauza den bakarra izatera, alegia.”
Eta bigarrena (1991: 58):
“En nuestra opinión, la situación lingüística más equilibrada es aquella que
concede a cada lengua –en su respectivo territorio- ámbitos completos y homogéneos de
uso. Pero reservando un espacio de motivación, percepción y uso para la lengua de los
otros (las otras lenguas): primero, por el valor funcional de lengua de relación al
desplazarse fuera de los límites de la propia comunidad lingüística, pero también por el
valor formativo que el aprendizaje de otras lenguas tiene para acercarse al entendimiento
de la naturaleza del Lenguaje Humano y a la aceptación, como patrimonio común
humano, de las particularidades de los pueblos.
Lo que ocurre es que, para garantizar el equilibrio global, esta distribución de los
espacios de uso lingüístico habría de ser simultánea y correlativa en cada una de las
diferentes naciones idiomáticas. De lo contrario, el relativismo lingüístico de los unos
117
Honi buruz gehiago Argia aldizkariaren 1.805. zenbakian (2001-IV-29), Asier Bidart-en “El Socialek
gaztelaniatik euskarara egin du jauzi” artikuluan.
124
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
puede verse seriamente descompensado frente al dogmatismo e imperialismo lingüístico
de los otros.”118
Azken aipu horrek, bistan denez, ur handitara garamatza, eta ez da hori gure
asmoa, lerroon bitartez egin gura den apustua xumeagoa baita: euskararentzako (eta
baita gainerako hizkuntza gutxituentzako ere), haren funtzio guztiak betez119
hizkuntzaren esparru sinbolikoa nuklearizatzea eta euskararen potentzial osoa garatzea
ahalbidetuko duen komunikazio-esparru autozentratuaren eredua hobesten dugu. Hori
da jorratu beharreko bidea. Kolpe-huts egingo dute, beraz, eta nabarmen egin ere,
elebitasuna helburu (eta ez abiaburu) modura jartzen duten plangintzek, ezen handiak
elebakar jarraitzen duen bitartean txikiari elebidun izan dadin eskatzea bere buruaz
beste egin dezan galdegitea baita. Gotzon Garatek (2000: 99-100) bi adibide
paradigmatiko jarriak ditu:
1.- 1998ko uztailean Espainian eginiko XIII Congreso Internacional de
Hispanistas delakoan jazotakoa da bata. Bertan 1.000ren bat filologo, hizkuntzalari,
118
Nazioarteko hizkuntzaren funtzioa beteko lukeen mintzamolde baten sorrera izan liteke auzia
konponbidean jartzeko moduetako bat (bakarra agian). Txepetxek dioenez (Sanchez Carrion, 1991: 8889), orain arte hizkuntza klasikoek (latina, greziera klasikoa, sanskritoa...), lingua franca edota pidgin-ek
(“creaciones espontáneas (...) surgidas con el mínimo de complicación gramatical y léxica para responder
a ciertas necesidades de comunicación internacional, y válidos exclusivamente en esos ambitos”) eta
alfabeto ideografikoek bete izan dute nazioarteko hizkuntzaren funtzioa, baina euren bitartez bideraturiko
saiakerek huts egin dute. Hortaz, Sanchez Carrionen arabera:
“(...) el establecimiento de un nuevo orden o nuevo equilibrio entre las naciones
idiomáticas del planeta supondrá, inevitablemente, el descubrimiento de un sistema comunicativo
común que posea las ventajas acumulativas de los tres:
La facilidad de adquisición y adaptación a nuevas necesidades que los pidgins
poseen, correlativa a su inoperancia para la expresión de las necesidades ya cubiertas
por la lengua nacional.
El prestigio para la comunicación cultural intercivilizacional de las lenguas clásicas,
correlativo a su ineficacia práctica para los espacios de uso interiores.
La objetividad o capacidad de expresar lo esencial humano de los alfabetos
ideográficos, correlativa a su inoperancia como sustitutos de la expresión oral de las
lenguas naturales.
Todos los intentos efectuados hasta la fecha, no obstante la profundidad de algunos de ellos, no pueden
considerarse más que anteproyectos y esbozos de una búsqueda que está aún muy lejos de haber llegado a
esta síntesis final.” Kreolera, sabir eta pidginez gehiago in Calvet, 1981: 105-111; ikus, halaber, Siguan,
2001: 185-187. Siguanek, era berean (2001: 354), hipotesi hau ere bota du airera: kreoleren eta pidginen
sorrera-prozesuak gogoan, eta munduko hizkuntza gehienak ingelesa imitatzen ari direla ikusirik, ea ez
ote gauden ingelesean oinarrituriko nazioarteko hizkuntza komun baten sorreraren atarian.
119
Azpimarra dezagun berriro jada behin baino gehiagotan adierazi duguna, kasu honetan Joxe Manuel
Odriozolaren berbak baliatuta (1998: 52): “Gauza txit jakina da (...) hizkuntzaren baliagarritasuna
mintzaira honek beronek dauzkan funtzio-esparruen neurrikoa eta tamainakoa izaten dela.”
125
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
kritikari eta historialari elkartu zen. Asociación Internacional de Hispanistas-eko buru
Agustin Redondok zera bota zuen: “En estos momentos, el peligro más importante con
el que se enfrenta el español es la situación de bilingüismo que se da en muchos lugares,
ya que puede llegar a ser dominado por la otra lengua.” Eta 400 milioi hiztun dituen
hizkuntza-komunitate bateko kideak zioen hori.120
2.- Katalunian Unescoren zuzendari den Felix Marti-k 1994an esanikoa da
bigarrena. Hara: “Sería deseable que el catalán fuera la única lengua oficial de Cataluña,
porque el bilingüismo es una forma de condenar a muerte a la cultura débil”.
Gotzon Garatek ateratako ondorioa logikoa da: “Geure buruok engainatzen ari
gara elebitasuna aldarrikatuz. Euskal Herrian espainola [edo frantsesa] ala euskara
garaile aterako dira. Biak garaile ateratzea ezinezkoa da.”
Artikulu berean, hautua irudi grafiko baten bidez planteatzen du Elgoibarko
idazleak (2000: 83):
“Euskal Herria batera euskaldun eta erdaldun izatea zentauro bat bezala izatea da.
Zentauroak mitologian bakarrik izan dira. Gizaburua eta zaldi gorputza zuten izaki horiek
ez dira sekula izan. Euskaraz eta erdaraz ari den Euskal Herria zentaurokeria hutsa da.
(...) Pertsona bati ezin bi buru ipini, birekin hobeto pentsatuko duelakoan.
Herriari ere lepo gainean bi hizkuntza erantsi nahi izatea, hiltzeko operazioa egitea da.”
Honen guztiaren ondoren, Y. Rouquette-k zioen hura datorkigu gogora
(Calvetek jasoa, in 1981: 227): “Bilingües, todo lo que queráis: pero de primera lengua
occitano. O eso o la liquidación final.”
Azaldu dugu jada zein den gure hipotesia, eta, hipotesia hori izanik, egin
beharreko apustua zein den ere formulatu dugu. Orain, ordea, garai jakin batean egin
zen beste apustu batek (kazeta elebidun abertzaleen apustuak) euskarari zer eman dion
120
Frantzian bertan ere, haiena hizkuntza hagitz hedatua izanagatik, ingelesaren hegemoniaren beldur
dira. Ikus horri buruz Siguan, 2001: 185. Siguanek berak, halaber, zera diosku AEBetako hizkuntzaegoeraz (2001: 284): “(...) El movimiento en favor de la educación bilingüe contó con un amplio apoyo
federal y se ha mantenido durante muchos años, pero los resultados no han sido demasiado convincentes
y actualmente se asiste a una reacción que reclama la desaparición de esta enseñanza y la imposición del
english only (...)”. Eta hori, gainera, Siguanek berak ez ezik gainerako adituek eta datuek eurek erakusten
duten moduan, ingelesa munduko lingua franca bihurtze-bidean den (bihurtua den?) honetan...
126
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
aztertu behar dugu. Horretarako, 1976an pausatu behar dugu soa, urte hori bide
desberdin biren abiapuntua izan baitzen.121
121
III.4 atalean ikusiko dugunez, bi bideon artean hautatu beharra lehenago ere planteatu izan den kontua
da, baina 1976an berriro planteatu zen auzia, sekula baino indar gehiagoz gainera.
127
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
III.- EUSKAL KAZETARITZAREN URTEA ETA EUSKAL PRENTSARI
BURUZKO EZTABAIDA
III.1.- 1976: Mendea betetzear zen euskal kazetaritzaren urtea
1976a Euskal Kazetaritzaren Urtea izendatu zuen Zeruko Argia astekariak, eta
Anaitasuna hamaboskariak euskara hutsean aritzeko konpromisoa berretsi zuen urte
horretan (baziren garai hartan Hego Euskal Herrian euskara hutsezko beste astekari bi,
Agur eta Goiz-Argi, baina bata –Agur- 1975 amaieran desagertu zen; besteak –GoizArgik-, bere orrietan gero eta erdara gehiago sartzeari ekin zion, aurrerago ikusiko
dugun moduan). Era berean, beste batzuek euskara hutsean aritzeari buruzko
komenigarritasuna zalantzan jarri zuten garai hartan. Hartara, hura une erabakigarria
izan zen askoren irudiko. Jesus Mari Zalakainek (1993: 148), adibidez, zera uste du:
“Euskal prentsa izenez ezagutzen den fenomenoa gertakizuna da peto-petoan eta hasi
1976an hasten da Zeruko Argiak eta Anaitasunak euskarazko prentsaren alde apustu
publikoa egin zutenean. Une hori, ez da beste bat. Une hori, gertakizun bat da. Geroztik
euskarazko prentsa gertakizun horren inguruan mugitu baita.”
128
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Hego Euskal Herrian euskal prentsa Resurrecion Maria Azkuek sorturiko euskara hutsezko lehenengo
astekari biekin (Euskalzale, 1897-1899 eta Ibaizabal, 1902-1903) abiatu zen
Aurrerago aipatuko ditugun arrazoiengatik (ikus III.5 puntua) dio hori
Zalakainek, baina, dena dela, zera gogoratu beharra dago: euskarazko prentsa ia-ia
mende bat lehenago abiatu zen. Joseba Agirreazkuenagaren arabera (1989: 96)
“Euskal prentsaren sorrera iparraldean mamitu zen (...) Le Réveil basque (1886)
eta Eskualduna (1887) asterokoak dira lehen kazetarien habia. Eskualdunak, iraupen luze
bat izan zuenez, 1887tik 1944arte, aldi batzuetan izenburua aldatu arren, etenik gabeko
kazetal tradizio bat sortu zuen. Lapurtar eta baxenafar euskalkien batasuna oinarritu eta
finkatu zuen, euskara komunikazio-tresna bihurtu zuelarik. Hala ere, ez da nabarmentzen
hizkuntzarekiko kontzientzia politiko berezirik. Azken batez, euskara, hesirik propioena
zen, ikuspegi kontserbadoreak eta tradizionalistak zaintzeko, hiriko kutsadura eta
eraberritzeari aurre egiteko berezko bitartekoa.
Hegoaldean, berriz, (...) XX. mendeko abertzale-joera berrian, komunikabide
tresna edo propaganda bide indar gehiago izan zuen ikur edo sinbolo huts bezala,
euskararen aldeko joerak erabat politizatuz eta instrumentalizatuz. Eliz erakundeak, aldiz,
komunikabide tresna legez gero eta sarriago erabiltzen zuen.”
Gauzak lehenbailehen argitzen haste aldera, esan dezagun (gero III.5 puntuan
zabalago azalduko dugunez) euskara hutsez edo euskararen nagusitasun nabarmenez
idatzitako agerkariak baino ez ditugula guk euskal prentsatzat; agerkari elebidun
diglosikoak, beraz, ez ditugu euskal prentsatzat, prentsa elebidun (Euskal Herrian
eginikoa, gura izanez gero) eta gehien-gehienetan diglosikotzat baizik.
Haatik, ordura arteko saio erdi-anekdotikoak gorabehera, oso aintzat hartu
beharrekoa da 1886an sorturiko Le Réveil Basque astekaria, euskara hutsezkoa edo
haren nagusitasunean oinarriturikoa ez izan arren, euskarak presentzia oso garrantzitsua
129
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
izan zuelako bertan. Diaz Nociren irudiko (1995: 48), “frantsesez eta euskaraz idatzia
zen, erdibana gutxigorabehera. Lehen orrialdeko mezu politikoa, astekariak zituen lau
zutabeetatik bizpahiru betetzen zituena, euskarazkoa izaten zen, eta barruko zenbait
testu ere bai (...)”.122 Gure ikuspegitik, beraz, Le Réveil Basque euskal prentsaren
protohistoriatzat hartu behar dugu, eta baita hasierako Eskualduna elebiduna bera ere,
harik eta azken hau sortu eta lau urtera, 1891n, Jean Hiriart-Urrutik apurka-apurka
astekarian euskararen nagusitasuna bermatu zuen arte.123
122
Diaz Nociren arabera (1995: 46-51), kazeta hori Pauen zegoen errepublikazale-nukleo batek sortu
zuen 1886an, eta 1894 amaieran iraungi zen. Garai hartan izan zen Ipar Euskal Herrian Le Réveil
deituriko beste kazeta bat ere, ezen Ruiz de Gaunaren arabera (1991) Le Progrès du Sud Ouest kazeta
ordezkatuz 1873an Baionan sortu eta 1908an hiri berean itzalitako L’avenir des Pyrénées et des Landes
egunkariak ere Le Réveil (Basque izenlagunik gabe) izena hartu zuen 1901-1903 bitartean. Baionako Udal
Liburutegian ikuskatu dugu Le Réveil, eta baita zera egiaztatu ere: Le Réveil Basque ez bezala, M. S.
Trebucq-ek zuzendu zuen aldizkari ezohiko hori (astean hirutan kaleratzen zuten: astearte, ostegun eta
larunbatetan) frantses hutsez argitaratzen zuten. Journal Républicain indépendant des Pyrénées et des
Landes esaldia ageri zen aldizkariaren izenaren azpian, eta Ipar Euskal Herriko eta Frantziako kontuak
jorratu ohi zituen. Tabloide formatua zeukan eta lau orrialde ematen zituen argitara zenbakiko.
Goihenetxeren arabera (1979: 89), ezkertiarra eta chauvinista zen kazeta hori.
123
Gai hau sakon ikertu duen Jose Mari Larreak ere (1995), berbarako, euskal prentsa Eskualdunarekin
hasi zela dio. Hiriart-Urruti aipatu dugunez, bestalde, zera esan beharrean gaude: gizon hori maiz
(gutunetan-eta) kexu agertu zen batzuek Eskualduna astekaria kaskoindu nahi zutelako (ikus adibidez
Diaz Noci, 1995: 121). Baionako Euskal Museoan dauden Eskualdunaren zenbakirik zaharrenak
1895ekoak dira. Garai hartan egunkari formatuko lau orrialdeko astekaria zen, Arnaud Pochelou zuen
kudeatzaile eta Baionan zeukan egoitza. Eskualduna. Journal basque- français hebdomadaire zioen
mantxetak eta haren gainean esaldi hau irakur zitekeen: “Herrialde guzietan toki onak badira / bainan
bihotzak dio: zoaz Eskual-herrira.” 1895 eta 1896ko zenbakiak aztertuta, hara zelakoa zen garai hartako
Eskualduna: azala hiru zutabetan antolatu ohi zuten; horietako bi inguru (batez beste) Igandeko irakuraldiak bete ohi zituen, euskara hutsez. Hirugarrena, frantsesez idatzitako artikulu batek. Erdiko orrialde
bietan, hiru sail izan ohi ziren, hirurak ere euskara hutsez: Asteko berriak (nazioarteko berriak batez ere,
Bismarck zela, Kubako matxinoak zirela, Txinako gerla zela... Sail honek batzuetan azalaren zati bat ere
hartu ohi zuen), Laborarier (nekazariei zuzendutako saila) eta Eskual-Herria (Ipar Euskal Herriari
buruzko albisteak). Azken orrialdean, berriz, frantsesa zen nagusi, hizkuntza horretan idazten zutelako
orrialdea betetzen zuen Nouvelles du Pays saila. Laburbilduz, beraz, hiru orrialdetan euskara zen nagusi,
eta bakar batean frantsesa. Ikuspegi euskaltzalea ageri zuen gainera. Adibidez, 406. zenbakian (1895-III22) kaleratu sinadura gabeko testu honetan: “Berritan aiphatu dugu hemen eskuara gure mintzaia; egun
hamabortz azkenik. Erran dugu zer sinheste behar diotegun eratchiki Eskual-herriaz eta eskuaraz deus
jakin gabe mintzo diren frantchimant elhuntzi batzuen erasiei. (...)” Euskaltzalea zen, beraz, baina ezin
esan astekari honetan protoabertzaletasunik suma zitekeenik. Hara adibidez sinatu gabeko zer testu topatu
dugun 411. zenbakian (1895-IV-26): “La France chrétienne se prépare à célébrer en 1896 le quatorzième
centenaire de son baptême. C’est en 496, le jour de Noël, que Clovis et ses Francs ont trouvé la foi au
lendemain de la victoire. De ce jour date vraiment la nation généreuse et magnanime qui traversera les
siècles comme le soldat de l’Eglise et le champion de Dieu.” Are: Hiriart Urruti Iparraldeko abertzaleez
trufatu ere trufatzen zen Eskualdunan bertan; hori dela-eta, Arbelbidek astekari hori “muñetaradino,
ideologiaz frantsesa” zela deritzo (ikus 1996: 40-46). Horrez gain, oso erlijiozale eta Antzinako
Erregimenaren aldeko ere bazen Eskualduna. Kontuak kontu, gorabehera batzuk tarteko, 1904an
kudeatzailea (M.C. Monge izanen zen aurrerantzean) eta izena bera (Eskualdun ona deituko zen denboratarte batez) aldatu zituen Eskualdunak, baina Baionan jarraitu zuen, orri-kopuru, formatu eta sail berekin
jarraitu ere (Iparragirreren esaldiak, adibidez, goiburu modura segitu zuen azalean). Urteak aurrera egin
ahala frantses hizkuntza azaletik desagertu egin zen, eta kazetan bertan ere euskara zen nagusi; horrez
130
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Ber gisan, Hegoaldean Kanpion eta enparauek 1878an sorturiko Revista Euskara
(Diaz Nociren arabera gutxi gorabehera %25 euskaraz) eta haren atzetik etorri ziren
beste batzuk ere euskal prentsaren protohistoria dira; Iparraldean euskararen
nagusitasuna hobetsi zuen Eskualdunarekin bezala, Hegoaldean euskal prentsa
Resurrecion Maria Azkuek sorturiko euskara hutsezko lehenengo astekari biekin
(Euskalzale, 1897-1899 eta Ibaizabal, 1902-1903) abiatu zen.124
Agirreazkuenagarengana bueltatuta, dena den, esan dezagun Hego Euskal
Herrian prentsaren hiru aro nagusi bereizten dituela berak: lehenengoa, XIX. mende
amaieran, industri-iraultzaren lehen abiada sendoarekin batera; Bizkaiko Ibaizabalen
ertzetan euskarazko prensa estreinakoz loratu izana nabarmentzen du (Ibaizabal eta
Euskalzalerekin, besteak beste). Bigarrena, XX. mendean jada, Espainiako Errepublika
eta Eusko Jaurlaritzaren agintaritzaren garaian (1989: 97): “(...) lehenagotik zetozen
Argia eta Zeruko Argia-z gain, Ekin, Euzko, Ereintza eta Eguna, eguneroko bakarra
gure kondairan barrena. Aipagarriak direlarik, Eliz giroko aldizkariak: Jesus Biotzaren
Deya, edo Kardaberaz bazkunaren boletina.” Azkenik, hirugarren aroa 1980ko
hamarraldian abiatzen dela dio, euskarazko prentsaren loratze berri batekin.
gain, erlijioari eta mundu-ikuskera tradizionalari zioten atxikimendua ere areagotu egin zen urteotan.
Azpimarratzeko modukoa da, halaber, aldaketa horiekin salmentak izugarri hazi izana: Arbelbidek
dioenez (1996: 34), 1904ko urtarrilean 1.700 ale saltzen zituen Eskualdunak, eta urte bereko abenduan
5.000 jada; Lafittek dioenez (1971: 19), berriz, 1905ean 5.000 ale saltzetik hiru urteren buruan 7.000
erosle izatera iritsi zen (honi guztiari buruz, ikus Diaz Noci, 1995, eta Lafitte, 1971; izen-aldaketari
buruz, ikus 1904-I-8ko Eskualdun Ona).
124
Euskalzale astekariari dagokionez, 1897ko urtarrilaren 3an atera zen estreinakoz Resurreccion Maria
Azkueren ekimenez. Zortzi orrialde zituen, Bilbon zeukan egoitza nagusia eta, Azkueren zaletasunei
jarraiki, euskarari buruzko idatziak, kantuak, pasadizo eta xelebrekeriak (izkirimiriak) eta erlijio-kontuak
plazaratu ohi zituen batik bat. Hala ere, nola Ipar zein Hego Euskal Herriko hala atzerriko berriak ere
bazekartzan, hileak igaro ahala kutsu informatibo hori galduz joan zen arren. Iragarkiak eta argazkiak ere
izan ohi zituen (azken horiek azalean batez ere). 1899ko irailaren 27az geroztik astekaria euskaraz eta
gaztelaniaz ateratzera behartu zuten Azkue, eta, egoera ezin jasanda, urte bereko abenduaren 24an
argitaratu zuen azken zenbakia. Ibaizabal hiru urte beranduago kaleratuko zen, 1902ko urtarrilaren 5ean.
Astekaria zen hau ere, egunkari formatuduna eta lau orrialdeduna, eta Bilbon zeukan egoitza. Estreinako
zenbakian gisa honetan mintzo zen: “(...) minduteko gauzea da izan be, Europa guztiko izkuntzetan
albistariak ikustea, gueu bakarrik gareala ainbakoak. Gure anaia Prantzes-Euskaldunak daukee bat
Donibane Lohitzunen (San Juan de Luz), amabost urte onetan, Eskualduna derichona, erdizka Prantzesez
eta Euskeraz eguiña; beste bat eidaukee Kalifornian, ara bizi izaten joan direanak sorturikoa. (...)”.
Euskalzaleren gai beretsuak jorratzen zituen Ibaizabalek: euskarari buruzko kontuak, ipuin, bertso, olerki
eta pasadizoak eta asteko berriak (euskal zein erdal herrietakoak); erlijio-kontu gutxiago ageri ziren, hori
bai, eta argazkirik ere ez ohi zuen argitaratu. Azken zenbakia (103.a) 1903-XII-27an kaleratu zen.
131
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Zeruko Argia zaharraren oinordeko garaikide den Argiakoen ustez, berriz (1988:
247), Eskualduna izan zen “kazetaritza-zentzu minimo batez aritu zen lehenengo
aldizkaria. (...) Euskal prentsan, beste alor batzutan bezala, Iparraldea izan da
Hegoaldearen aintzindari. Euskal kazetaritzak, halere, Hegoaldean ezagutu du garapenik
handiena, bi aro desberdinetan banaturik.” Honako hauek dira bi arook: “Batetik,
[Espainiako] gerraurreko euforia giroaren barruan sortutako aldizkari andana (orduko
Argia astekariaren kasua aipagarrienik); eta bestetik 1953an hasi eta 1977ra bitartean
nozitutako aurrerapen handia (Anaitasuna eta Zeruko Argiaren adibideak nagusi)
[kontuan hartu behar da lerrook 1987an idatziak direla, artean Euskaldunon Egunkaria
jaiotzeke zela].”
Javier Diaz Nociren irudiko, berriz, kinka berezian sortu zen prentsa Euskal
Herrian (1995: 18):
“Kazetaritza hasten denean, 1834.ean Hegoan (lehen Karlistadaren garaian,
alegia) eta 1848.ean Iparrean (hauteskunde garaian), hau da, polarizazio politiko
haundiko garaietan, hauxe zen euskararen egoera: bi administrazio oso desberdinetan
(Espainian eta Frantzian) kokatutako lurraldeetan erabilia, euskalki batzutan banatua, ia ia
gizatalde bakar batek [eliz-jendeak] kultur-hizkuntzatzat hartua, eta Administraziohizkuntza bezala inoiz ez erabilia.”
Ikertzaile
honek
(1995:
30-31)
Javier
Fernandez
Sebastian-en
tesian
oinarrituta125 dioenez, Donostiako liberalek atera zituzten euskarazko lehen kazetaritzatestuak euren El Correo del Norte aldizkarian. Euskara hutsezko estreinako kazeta,
ordea, beranduago ailegatuko zen. Diaz Nociren irudiko (1995: 32), kazeta hori 1848an
birritan agertu zen Joseph Agustin Chahoren Uskal Herrico Gaseta da. Diaz Nociren
ustez (1995: 34), euskal prentsa “momentu historiko konkretu batean” sortzen da,
“polarizazio politikoa handiagotzen denean, modernitatearen ezaugarriak bereganatzen
ari den gizartearen baitan. (...) Ez hori bakarrik, Ancien Régimeko gizarte batetik
125
Javier Fernandez Sebastian: Prensa y publicística vasconavarra en la crisis del Antiguo Régimen,
doktorego-tesia, 1989.
132
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
besterako zubia den garai hartan antzinako egoera eta berriaren partaideen arteko
borrokaren islada ikusi ahal izango dugu almanaka eta kazeten orrialdeetan”.
Izan ere, estreinako agerpen herabeti horien ostean, euskara batez ere
almanakatan agertuko zitzaigun hurrengo urteetan, nola alde batekoek (gorri,
errepublikazale edo liberalek) hala bestekoek (xuri, karlista edo behialako erregimena
begiko zutenek) iritzi publikoa alde batera ala bestera lerrarazteko baliatuko zituztela
almanakok Ipar zein Hegoaldean.
Hurrengo jauziak honako hauek izanen ziren: arestian ikusi dugun moduan, Ipar
Euskal Herriko errepublikazale batzuk (Martial Henri Berdoly politikaria buru zela eta
Paueko beste zenbaiten laguntzarekin) 1886an Le Réveil Basque astekari elebiduna
argitaratzen hasi ziren (1894ra arte iraun zuen).126 Urtebete geroago, eta astekari horren
kontrako erreakzio modura, Eskualduna aldizkaria (hamaboskari hasieran, astekari
gero) sortu zuten Baionan (hasieran frantsesez eta euskaraz idatzia, euskaraz nagusiki
gero).
Piarres Lafittek idatzirik utzi zigunez (1971: 17):
“Frantzian lehenbiziko kazeta 1631ean agertu zen. Eskual-herrian eskuarazko
berriketako ostorik gabe egon dira gure arbasoak hemeretzigarren mende ondarreraino.
Egia erran, 1880-etik harat, bozak zirelarik, deputatu-gai zonbaitek ateratzen
zituzten osto ttipi batzu eta hetan frantsesarekin batean eskuara poxi bat emaiten,
Eskualdunen errexkiago biltzeko esperantzarekin. Lan hortan ari izan ziren bai xuriak eta
bai gorriak.
Bainan gorriek pentsatu zuten noizean behinka, hots! lau-bortz urtetarik agertu
paperek ez zutela ondorio handirik ukaiten ahal, eta ideiak ez zirela gogo-bihotzetan
sartzen maiz eta segituki errepikatuz baizik: Berdoly, Mauleko suprefet ohia sustatzale,
astekari bat sortu zuten parte frantsesez, parte eskuaraz, 1886-eko agorrilaren lehenean.
Le Réveil Basque eman zioten izena.
Louis Etcheverry Donazaharreko deputatu-gai xuriak asmatu zuen bisian-bis
behar zela xutik ezarri astekari katoliko bat. 1887-ko urtats-inguruan adixkide-multxo bat
bildu zuen, eta elgarrekin erabaki zuten baietz, nork bere laguntza eskainiz. Ondoko
martxoaren 15-ean jalgi zen Eskualduna deitu kazeta parte frantsesez, parte eskuaraz.”
126
Bada, egia esan, apur bat lehenagoko jauzi bat, 1885eko Gabonetan Martin V. Biscailuz abokatuak
AEBetako Ozeano Bareko kostaldean euskara hutsezko Escualdun Gazeta astekaria argitaratzeari ekin
baitzion. Ahalegin laudagarria izanagatik, anekdotiko samarra ere bada, Xahoren saiakera bezalaxe,
1886ko urtarrilaren 16an hirugarren zenbakia atera eta gero bertan behera geratu zelako egitasmoa. Askoz
serioagoa izan zen San Frantziskon 1893ko uztailaren 15ean eta J. P. Goytino-ren ekimenez kaleratzen
hasi zen California-ko Eskual Herria astekaria, larunbatero kaleratu baitzen harik eta 1897ko abenduaren
18an bere argia betiko amatatu zen arte. Honi buruz gehiago in Diaz Noci, 1995: 40-45.
133
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Eskualdunak 1944. urtera arte iraun zuen, harik eta II. Mundu Gerran alemanen
alde erakutsitako jarreragatik agintariek itxi zuten arte; astekari honek izan zuen
indarraren erakusgarri, esan dezagun bere gararirik onenean (Domingo Soubelet 19301937 bitartean kazetaren buru zela) 8.000 erosle pasatxoren gailurra erdietsi zuela.127
Nolanahi dela, Eskualduna itxi zuten urte berean (1944an)128 sortu zen, Piarres
Lafitteren zuzendaritzapean, haren lekukoa hartu eta egun ere bizirik dirauen Herria
astekaria.129
Hegoaldean, berriz, beste zenbait kazeta nabarmendu behar dira: Resurreccion
Maria Azkue izan zen euskara hutsezko astekariak hauspotuko zituen lehena:
Euskalzale lehenengo (1897-1899) eta Ibaizabal gero (1902-1903). Diaz Nocik
dioskunez (1995: 97)
“Euskalzale hiru urtetan kaleratu zen, eta argitaratzeari utzi ziotenean ere,
Bizkaiko Gobernadore zibilaren aginteak euskaraz eta erdaraz idaztera behartzen zuelako
zen: Azkuek ezin izan zuen jasan.
127
Hara zer dioen Lafittek kopuru-kontuez (1971: 17-19 eta 33): “1888-an baziren 850 erosle abendoondarrean; 1889-an 950; 1890-ean 1200; 1891-n 1300. (...) 1904-eko urtea hastearekin Eskualdun onak
1700 erosle bazituelarik, 1905-eko urtarrilaren lehenean 5000 bazituen. Ondoko hiru urteen buruan
[Hiriart-Urrutyk kazetaren zuzendaritza erdietsita jada] heldu izan zen 7000-etarat. Hori zen, hori jauzi
ederra! (...) D. Soubelet gazte-gaztea izendatu izan zen kalonje, Jaun apezpikuaren segretario, eta
Eskualduna-ren buruzagi. (...) haren manupean da Eskualduna heldu sekulan izan den kukulu gorenerat,
zortzi mila eroslez goiti ukaiterainokoan.”
128
Lafittek dioskunez (1971: 34), Xalbat Arotzarena Eskualdunaren azken zuzendaria “Libération-ean
arrestatu eta jujetarat jaukitu” zuten. Lafitten arabera (1971: 34), “Arotçarena preso hartu zutelarik,
Eskualduna ere kondenatu zuten, haren sosak eta liburuak norapait ereman. Eta hola bururatu zen haren
iraupen luzea!”. Xarlex Bidegainek, berriz, apunte interesgarria utzi zuen idatzia Eskualdunaren hautu
politikoak mundu euskaltzalean gerora izaniko eraginaz. Hara zer zioen Zeruko Argiaren 716. zenbakian
(1976-XII-12): “(...) Euskarari beste ezbehar bat gertatu zitzaion, baita beste hizkuntza nazionalei ere
azken gerla denboran. Betron eta euskal eskuindar nazionalista edo erregionalista batzuk oso petainistak
ziren eta geroago kolaboradoreak ere, erran nahi baita Alemanen aldekoak, ustez eta Hitlerrek zerbait
gehiago ekar ziezaiokeelakoan gure populuari. (...) Liberazionea jin orduko debekatua izan zen
Eskualduna (...) Segur nago konpromizione hunek ez diola deus onik ekarri gure euskarari.”
129
Hara Lafittek (1971: 34) zelan kontatzen duen sorrera-prozesua: “L. Léon, Uztaritzeko jaun erretor
nausia penatua zen Eskualdunek ez zutela gehiago beren kazetarik. Ez zitakela hola egon deus egin gabe,
adixkide eskualzale zonbait asaldatu zituen, hala nola Mgr Saint-Pierre, Louis Dassance, Oxobi,
Zerbitzari, Duhour, Dufau... Eta pentsatu zuten Lafitte ezarri behar zutela kazeta berri baten moldatzaile:
inprimeriako lanetan ez omen zen hain arrotz eta bertzalde orok jakinki ez zela behin ere Alemanen
aldekoa izan, memento hartan gauza premiatsua baitzen. L. Léon, jin zen bada Uztaritzeko Semenariorat
Lafitte-n mintzatzerat. Hunek ez zuen ezetz erran (...) Bilkura egin zen. Oro akort, behar zela eskuarazko
astekari bat muntatu, eta dotzen-erdi bat izenen artetik hautatu zuten Herria. (…) Eta Lafitte kargatu
zuten Herria delakoaren jalgi-arazteko urhatsez.” Artikulu horretan dioenez (1971: 48-49), zenbakiko bi
mila ale pasatxo botaz ekin zion Herriak bere ibilbideari. Garairik onenean (Aljeriako gerra-sasoian)
7.000 bota izan ditu, eta egun, Janbattitt Dirassar astekariko idazleburuak esan digunez (komunikazio
pertsonala, 2001), 3.300 ale zabaltzen dituzte zenbakiko.
134
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Hiru urte haietan, Azkuek Hego Euskal Herriko euskaraz egindako lehenengo
aldizkari modernoa ateratzea lortu zuen (...).”
Euskalzaleren ostean Ibaizabal (1902-1903) etorri zen, esandako moduan, eta
estuasun ekonomikoek itoarazi zuten bigarren egitasmo hori. Urte batzuk beranduago,
jelkideek hartuko zuten bi haiek utzitako lekukoa, Euzko-Deya sortuta. Euskara
hutsezko kultur-hamaboskaria zen; 1916an jaiota, bi arotan argitaratu zen: 1916-1920
eta 1921-1923, harik eta Espainiara Primo de Riveraren diktadura ailegatzean desagertu
zen arte.
Nolanahi dela, diktadura-atarian (1922an) inoiz baino hobeto (eta ez ondo, hala
ere) zegoen euskal prentsa Euskal Herrian. Argiakoen ustez (1988: 248)
“Iparraldean Eskualdunak zabaldutako bideak jarraipenik izan zuen Hegoaldean.
Izan ere, Arana Goiriren ikuspegi eta ekimen politikoak alde batetatik, eta Azkueren lan
eragileak bestetik, halako boom bat ekarri zuten Hegoaldean ere, euskal kazetaritzak gero
eta espresabide gehiago aurkitu zituela. 1920tik aurrera, batik bat, astekariak ikaragarri
ugaldu ziren, 1930-36 bitarteko urteetan euskal kazetaritza idatziak inoiz ezagutu duen
komunikabide ugaltasun handiena emanez.”
Euskalzale eta Ibaizabalek ereindako haziak fruitu ugari eman zuen Hego Euskal Herrian.
1920az geroztiko astekarien ugalketari gagozkiola, euskara hutsezko hamar
aldizkari zeuden garai hartan Diaz Nociren arabera (1995: 138). Honako hauek,
hurrenez hurren: Jaungoiko-Zale, Zeruko Argia (1919ko urtarrilean jaioa eta 1980ko
hamarkada hasieran Argia soil bihurtu eta jabez aldatuta egun arte iritsi zaiguna),
Irugarrengo Prantziskotarra, Irugarrengoen Irakaslea, San Francesen Deia, Jesus’en
Biotzaren Deya, Euzko Deya, Fedearen Propagacioneko Urtecaria, Eskualduna eta
Argia. Diaz Nocik zera diosku eurei buruz: “Hauetatik zazpi erlijiosoak ziren, eta beste
135
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
bitan (Eskualduna eta Argia) apaiz asko zegoen zuzendaritza-taldean”.130 Euskara
hutsez ez izanagatik, bazen aintzat hartu beharreko beste aldizkari bat ere, ezen
Argiaren 1987ko Euskal kulturaren urtekarian irakurri dugunez (1988: 246)
“[Lehen Mundu] Gerra finitu zenean, gerratik itzuli ziren soldadu gazteek Gure
Herria sortu zuten (1921), eta lehenbiziko aldiz Eskualdunari konpetentzia sortzen zaio:
Gure Herria. Azken honek berean biltzen ditu gazte jende guztiak, eta Eskualdunak
berriz indarra galtzen du.”
Gure Herriak euskal literatura eta ikerketa-lanak argitaratu zituen. Esan bezala,
elebiduna zen, eta hilabetero kaleratu zuten hasieran eta bi hilean behin 1927az
geroztik. 1939an desagertu zen, II. Mundu Gerrarekin batera, baina gerraondoan berriro
agertuko zen (horri buruz gehiago V.3 puntuan).
Kontuak kontu, arestian aipatu aldizkari-sorta horren artean, Eskualdunaz gain,
bada azpimarratu beharreko beste bat: Argia astekariaz ari gara. Diaz Nociren arabera
(1995: 145 eta 225) informazio-astekari hau beste zenbait egitasmo ere (komikialdizkari bat eta euskara hutsezko estreinako egunkaria, besteak beste) hauspotzen
ahalegindu zen. Horrez gain, 1921ean kaleratu zenez geroztik kontuan hartzeko harrera
izan zuen: ia 800 zenbaki atera zituen Espainiako gerrarekin batera iraungi zen arte, eta
garairik hoberenetan (36ko gerraurreko pizkunde betean) 7.000 bezero izan zituen.
130
Aldizkari-kopurua asko hazi izanagatik, ordea, irakurle aldetik apal-antzean zebiltzala dirudi. Hara
bestela Jaungoiko-Zaleren orrietan agerturiko kexua (206. zenbakia, 1922-XI-15, Diaz Nocik jasoa in
1995: 138-139): “Baña irakurgayak geituten diran neurrijan geitu ete dira irakurliak be? Agirijan dago
gaur euskaldunak zerbait irakurten dabela, orain ogetamar urte baño askoz geyago. Baña ondiño asko dira
ezertxu be irakurten ez dabenak (...)”. Irakurle-kopuru urriaren erakusle, hara zer zioen Ogoñopek 1933III-4an Euzko euskara hutsezko astekari jeltzalean (1932-1934 bitartean kaleratu zen): “Zenbat Euzko
euzkal-izparringi-aberrtzale saltzen dira Bilbao’ko 30.000 euskaldun artian? Berreun (200) baño ez, eta
au lotsagarrijetan be lotsagarrija da (...)” (Diaz Nocik aipatua in 1995: 201). Urte mordoa (mende bete,
ohartzerako) igaro da ordudanik, eta kezka berberen bueltan jiraka gabiltza oraindik; are: salmentaproportzioak ez dira askoz hobeak gaur egun ere. Eskualduna sortu eta mende batera, kasurako, gisa
honetan mintzo zen Joxemi Zumalabe zena 1987ko Euskal kulturaren urtekarian (Argia, 1988: 251):
“Ehun urte. Botepronto botata, iruditzen zait urte gehitxo direla urte horien emaitzak zein izan diren
kontutan hartuz gero. Ze hastapenetan dagoen inpresioa ematen bait du, ehun urte horiek izango direla
euskarak sufritu duen egoeraren beste seinaleetako bat, inpresio hori dut. Lehenengo aldiz horrelako
zerbait argitaratu zenetik hainbeste denbora pasa eta oraindik ganorazko prentsa bat ez edukitzea.”
Antzeko ondorioetara iritsi zen Luis Alberto Aranberri Amatiño ere (Argia, 1988: 255): “Tristuraz aitortu
behar dut halere 100 urte alferrik joan ez diren arren euskal kazetaritzak ez duela oraindik garai hartako
lehen urrats baliotsu haietatik itxaron zitekeenik lortu (...) Izan ere, euskal kazetaritza idatzia bait da
oraino 100 urtetan loratu ez den lanbidea. (...) bildur naiz ez ote den beti urri eta berantegi ibili.” Hara
hortaz zergatik diogun euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratuaren sorrera behar-beharrezkoa
dela: beste 100 urte kexuka igaro ez dakizkigun.
136
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Bolada emankor horretako azken katebegia euskal prentsaren edozein ikerketan
erreferentzia saihestezin dugun Eguna egunerokoa da, euskara hutsez kaleraturiko
lehenengo egunkaria. Eguna 1937ko Urteberri egunean kaleratu zen lehenengo biderrez,
Manuel Ziarsolo Abeletxe zuzendari eta Agustin Zubikarai erredakzio-buru zirela;
Eusebio Erkiagak, Alexander Mendizabalek eta gerora Arrasateko kooperatibamugimenduaren sustatzaile nagusi izateagatik ezagun egin zen Jose Maria
Arizmendiarrietak osatzen zuten erredakzioa, eta kolaboratzaile-talde zabala (Iñaki
Eizmendi Basarri, Jesus Insausti Uzturre edota Argiako Ander Artzeluz, besteak beste)
zeukaten horiez gain. Unerik onenetan 20.000 ale botatzen zituzten zenbakiko, eta
gehien-gehienak fronteko gudarien artean dohainik banatzen ziren. 1937ko ekainaren
13an kaleratu zen azkenengo biderrez, faxistek Bilbo mendean hartu baino egun gutxi
batzuk lehenago.131
Espainiako gerrak Hego Euskal Herrian bezala, Bigarren Mundu Gerrak izan
zuen eraginik Ipar Euskal Herriko prentsan, gerraondoan Eskualduna aldizkaria zarratu
egin baitzuten, jarrera sobera alemanzalea izan zuela argudiatuta (honi buruz gehiago in
Lafitte, 1971). Diaz Nocik dioskunez (1995: 221)
“Euskarazko aldizkaririk iraunkorrenak, euskara eta euskal kulturarentzat hain
garrantzitsu izandakoa, oso bukaera txarra eta itsusia izan zuen: Frantziako
Erresistentziakoek 1944.ean Xalbat Arotçarena detenitu eta juzkatu egin zuten, `haren
sosak eta liburuak norapait eraman´, eta Eskualduna itxi eta berriro kaleratzea debekatu
zuten. Urte berean, L. Léon Uztaritzeko erretoreak –hor zegoen Lafitte, ez ahaztu- beste
aldizkari bat argitaratzea deliberatu zuen, eta Piarres Lafitten zuzendaritzapean 1944.etik
1969. arte Herria astekaria agertu zen.”132
Lafittek 1969an aldizkariaren zuzendaritza utzi izanagatik, Herriak gaur egun
arte jarraitu izan du, eta egun ere kaleratzen da, euskara hutsez kaleratu ere (Janbattitt
131
Egunari buruz gehiago in Diaz Noci, 1995; Agirreazkuenaga, 1989, eta Argia, 1988. Gogora dezagun,
bestalde, 1986tik 1990era bitartean Deiak argitara emaniko euskara hutsezko egunkari formatuko
astekaria ere Eguna deitu zela. Epe berean (1986-1990), bestalde, Eginek ere euskara hutsezko egunkari
formatudun beste astekari bat kaleratu zuen, Hemen izenekoa. Biak hala biak euskarazko egunkaria
bideratzeko Eusko Jaurlaritzak emaniko dirulaguntzan oinarritu ziren.
132
Herria Eskualdunaren oinordeko naturala dela frogatze aldera, hona Emile Larre Herriaren
zuzendariaren aipua (in Herria, 1977-VII-7): “Urteak jin, urtean joan... eta Herria beti pixkor: 1887’gn
urtean sortu ta, beraz, aurten 90 urte...”.
137
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Dirassar egungo idazleburuak aipatu digunez –komunikazio pertsonala, 2001-, lehen
zenbaki bakoitzeko artikulu bat sartu ohi zuten frantsesez, Hexagonoko lege batek
hartara behartzen zituztela prentsatuta;133 1990eko hamarkadaz geroztik, ordea, euskara
hutsez kaleratzen dute Herria).
Ipar Euskal Herriko prentsari gagozkiola, ezin beste aldizkari elebidun bat ere
ahaztu: Aintzina. Klaudio Harluxet Fundazioaren Euskal Hiztegi Entziklopedikoaren
arabera (Askoren artean, 1995: 75), honako hauek ziren bere ezaugarriak: “Politika eta
kultur alorreko hilabetekaria, Ipar Euskal Herrian argitaratua, euskaraz eta frantsesez. Bi
epe izan zituen: 1934-37 eta 1942-1943. Lankide izan ziren, besteren artean, P. Lafitte,
M. Legasse, P. Xarriton, P. Lartzabal, Iratzeder.” (Aintzinaren bi aro horien zergatiaz
eta hilabetekari horri buruzko beste kontu batzuez, ikus V. Atala).
...eta Hego Euskal Herrian? Zertan zen euskal prentsa Hego Euskal Herrian
1936ko gerraren ondoren? Hara zer dioskun Argiakoen txostenak (1988: 253):
“Hegoaldeari dagokionez, frankismoak agintea hartu zuenetik kasik hogei urteko
isilunea dago aldizkarigintzaren alorrean. Orden erlijiosoen babesean hasi ziren lehen
urratsak burutzen: frantziskotarrek sortu zituzten Anaitasuna (1953) eta Jakin (1956),
kaputxinoek Zeruko Argiaren etapa berria, eta karmeldarrek Karmel (1956). Beste batzu
instituzio ofizialen babesean eragin ziren: Egan, 1954ean euskaldun bilakatu zena;134 eta
Euskeraren bigarren aldia (1956).”
Deiako kazetari ohi eta garai batean Zeruko Argiako idazleburu izaniko Mikel
Atxaga ere gerraondoaz mintzo zen 1987ko Euskal Kulturaren Urtekarian. Berak
133
Hara zer zioen Emile Larrek 1987an Euskal kulturaren urtekarian (Argia, 1988: 252-253): “Erdera
sartu behar dugu. Zerengatik? Legeengatik. Zeren zenbait legezko agerketa batzu badira eta diru aldetik
holako zerbait izaitea beharrezkoa daukagu. Hargatik egiten dugu artikulu bat bakarrik.” Argiaren dosier
horretan irakurri dugunez, zenbaki bakoitzeko 3.000 ale botatzen hasi zen Herria, harik eta Aljeriako
gerra-sasoian 5.000ko gailurra erdietsi zuen arte (haatik, Lafittek garai hartan Herria 7.000 ale botatzera
ailegatu zela idatzi zuen; ikus Lafitte, 1971: 48). Gainbehera etorri zen gero. Larrek 1987an zioenez
(Argia, 1988: 253), “orain 2.800 ditugu, duela bi urte edo behititu bait ginen 2.800etara 3.000tarik. Hiru
milen behetik orain pasatuak gara, eta hemendik beheiti joaitea ez dugu soportatzen ahalko.” Denbora
igarota, 129. oin-oharrean esandako moduan, 2001ean Herriak zenbaki bakoitzeko 3.300 ale botatzen
dituela adierazi digu Janbattitt Dirassar idazleburuak.
134
1948an sortu zen Egan aldizkaria, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Gipuzkoako
Diputazioaren magalean; Argiakoek ondo diotenez, 1954an euskara hutsez kaleratzen hasi zen, Aingeru
Irigarai, Antonio Arrue eta Koldo Mitxelenak osatzen zutela zuzendaritza-taldea (Mitxelenaren arabera,
eurek ardura hori hartu zutenerako euskalduntze-bidean zegoen jada Egan; ikus Mitxelena, 2001: 404405). Lau urte lehenago, 1950ean, euskara hutsezko Euzko Gogoa aldizkaria sortu zuen Guatemalan
Jokin Zaitegik. Bi aldizkariok Espainiako gerraosteko euskal letren pizkundean izan zuten eraginari
buruz, ikus Josu Landa, 1983.
138
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zioenez, Hego Euskal Herrian Espainiako gerraurrean sorturiko kazetek bestelako jitea
hartu zuten gerraondoan, batez ere Zeruko Argia eta Anaitasunak (Argia, 1988: 247):
“Frankismoaren garaian ere, nolabait, guk nahi genuen euskara batetik, baina
bestetik geure eritziak eta abertzale sentimenduak-eta, arrazoi horiek plazaratu. Hori jirabiraka ibiltzen da gure aldizkarietan. Egan eta Euzko Gogoa beste moeta batekoak ziren;
herriari begira hasten diren Zeruko Argia eta Anaitasunak –geroztikako kontua da GoizArgiren kasua-, ni ez nintzen sorketa momentu haietan han, baina suposatzen dut
egundoko zirrara sortuko zutela euskaldungoan, artean ez bait zuten alderdi honetan
behintzat horrelako aldizkaririk.”
Zer egin zuten, bada, Zeruko Argia eta Anaitasunak, horrelako aldaketa
ekartzeko? Aldaketa ulertzeko, jakina, ordura arteko bilakaera aztertu beharra dago.
Zeruko Argiari gagozkiola, Txema Ramirez de la Piscinak dioenez (1998: 187):
“(…) hasierako Zeruko Argia hark tarte desberdinak igaro zituen. Lehenengoa,
[Espainiako] gerrarekin batera ahitu zen, orduan iraungi baitzen (1936) Zeruko Argiaren
distira. Garai hobeak etorri eta, 1954an, kaputxinoek hilabetekaria kaleratzeari berrekin
zioten. Zentsuraren zentzugabekeriak, aldiz, garai hartan ezin zuen jasan euskararen
usaina jaregiten zuen ezer, eta 1960an berriz ere amatatu zen aldizkariaren dirdira,
[Espainiako] Turismo-Ministerioak aginduta orduan.”
Haatik, egile horren arabera (1998: 187) berrindartuta bueltatu zen aldizkaria
1963. urtean:
“Zeruko Argiaren historian 1963ko urtea giltzarri gertatu zen, hasierako egitasmo
hura orduan birkaleratu eta birmoldatu egin baitzen, goitik behera gainera. Batetik,
astekari bihurtu zen eta bestetik, informatiboa egin. Harexek eman zion behin betiko
bultzada Zeruko Argiari. Orduko aldaketen erantzulea Agustin Ezeiza izan zen. Bera izan
genuen benetako sortzaile, sustatzaile eta gidatzailea.135 Zentsurarekin arazo asko izan
bazituen ere (adibidez Aberri hitza ezin zuten erabili), aldizkariak euskaltzaleen etxeetan
sartzea lortu zuen, pitinka-pitinka. Izan ere, Nemesio Etxaniz eta Rikardo Arregi bezalako
idazleek dezente lagundu zioten haizea hartzen hauspo hari. Orduko bultzagileek garbi
asko zeukaten alderdikeria eta taldekeria guztietatik libro bizi behar zuela aldizkariak, eta
horretan ahalegindu ziren.”
Zeruko Argia aipatu dugun moduan, ezin ahantzi Anaitasuna aldizkaria ere:136
1953an sortu zen Bizkaiko Anaitasuna hilabetekaria, Gipuzkoako izen bereko
aldizkariaren gehigarri modura eta Imanol Berriatua zuela bultzatzaile nagusi. Legearen
135
Horri buruz gehiago in Larrun 48 (2001eko urria), “60etako euskal kultura” izenburudun
monografikoan. Bertan ageri denez, Agustin Ezeizak 1963tik (1963ko martxoan atera baitzen
aldizkariaren aro berriko lehenengo zenbakia) 1972ra bitartean eraman zuen Zeruko Argiaren lema, harik
eta astekaria “kazetarien esku” utzi zuen arte.
136
Aldizkari horren 300-301 zenbaki bikoitz monografikotik (1975-VIII-15) hartu ditugu batik bat
segidan datozen datuak.
139
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
aurrean aldizkari biek Tolosan zuzendari bera zeukaten, nahiz eta gero praktikan
elkarrekiko lotura barik jokatu. Bizkaiko Anaitasunak 1967an lortu zuen beregaintasun
osoa, hamaboskari bihurtu zenean. Gorabehera eta zuzendari-aldaketa dezenteren
buruan, 1982an desagertu zen behin betiko.
Bada ordea Zeruko Argia eta Anaitasunaz gain, aintzat hartu beharreko euskara
hutsezko beste informazio-aldizkari bat: Goiz-Argi; hau ere, aurreko biak bezala,
newsmagazine bihurtu zen Francoren heriotzarekin Hego Euskal Herrian abiatu zen aro
politiko berria baliatuta. Ramirez de la Piscinaren arabera (1998: 194)
“Goiz-Argi (1958-1986) Arantzazuko gordelekuaren itzalean sortutako aldizkaria
dugu. Jose Antonio Garate izan zen hasierako zuzendari eta bultzatzailea. Garai hartan
Arantzazu aldizkariaren eranskina izan zen. Bertan, erlijiosoak ez ziren idazleek idatzi
zuten, batez ere, nekazaritzari lotutako gaiez. Maiztasuna eta orri-kopurua ere aldakorra
izan da aldizkariaren historian. Azken fasean (1983-1986) hilabetekari bihurtu eta
informazio orokorreko gaiak agertzen zituen.”
Hori izan zen hain zuzen ere, Mikel Atxagaren ustez, garai hartako berrikuntza
nagusia euskarazko prentsan: informazio orokorreko gaiak jorratzen hasi izana. Kazetari
horren ustez, 1976an gertaera erabakigarri bat jazo zen (Argia, 1988: 247):
“Informazio orokorrekoak izatea lortzen dute bai Anaitasunak eta bai Zeruko
Argiak; itxuraz ere aldatzen dira. Hor berotasun eta ilusio haundi bat bizitu genuen garai
haietan, eta beno, ausardia handiz kazetaritza urteak eta honelako izenak eman genizkion
aldiari eta momentu hartako gure ilusioen dizdiren lekuko dira horiek.”
Arrastoan sartu gaitu jada Mikel Atxagak, izendapen berezi baten berri emanez:
kazetaritza urteak. Ezen 1976a Euskal Kazetaritzaren Urte izendatu baitzuen Zeruko
Argiak. Zer gertatu zen ordea 1976a Euskal Kazetaritzaren Urte izendatzeko? Izan ere,
arestian ikusi dugun moduan, euskaraz aritzeko hautua beste aldizkari batzuek ere egina
baitzuten lehendik (ia-ia mende bat aurretik). Argiakoen ustez (1988: 253-254), “urrats
kualitatibo nabarmenena 1976 urte inguruan eman zen. Anaitasuna eta Zeruko Argiak
newsmagazine formatoa berenganatzen dute, eta ahal zen kazetaritza homologagarriena
egiten saiatzen dira. Ikuspegi periodistikoa ahalik eta gehien zaintze horrek
aurrerapausu etengabeak emango ditu hurrengo urteotan.”
140
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Jesus Mari Zalakainek ere, bestalde, garai hartan euskal aldizkari batzuek
newsmagazine eredua hobetsi izana azpimarratzen du (1993: 88):
“Euskal Kazetaritzari emana izan zen urte haren [1976az dihardu] atarian, halako
berrikuntza nabarmena antzeman zitekeen euskal prentsa deitzen dugun horretan. Hego
Euskal Herrian diren informazio orokorreko aldizkariek, bai Goiz-Argik, bai Zeruko
Argiak bai Anaitasunak, newsmagazine-en antza hartzen dute. Espainian, gauza bera ari
da gertatzen lehenagotik. Besteak beste, Cambio 16, Gentleman, Doblón, Posible eta
gisakoen urteak ziren.”
Ramirez de la Piscinak ere garrantzitsu deritzo euskal aldizkarien eredualdaketari, baina sasoi hartan euskal prentsan eragin zuen beste elementu garrantzitsu
bat ere aipatzen du berak: prentsa elebidun abertzalearen ailegaera, alegia (1998: 198):
“[Hego Euskal Herriko] Euskarazko prentsak (Zeruko Argia, Anaitasuna, GoizArgi), 1976, euskal kazetaritzaren urtea aldarrikatuz hasi zuen epealdi berria (1975- gaur
arte). Eta hiru aldizkari horiek, bateratsu, newsmagazine bihurtzea erabaki eta informazio
orokorreko gisa aurkeztu zuten beren burua. Ordura arte aginte politikoak erlijiora,
kulturara edo informazio lokaletara mugatuak eduki zituen.
Urte berean sortu ziren, Punto y Hora de Euskal Herria Iruñean, eta Garaia eta
Berriak Donostian. Elebidun gisa aurkeztu zuten beren burua, baina euskarak toki urria
eta/edo eskasa zuen. Talde politikoei lotuta etorri ziren eta azkenengo biek ez zuten asko
iraun. Astekari horiek estreinatu zuten kazetaritza informatibo-politikoa Euskal Herrian.
Hari beretik etorri zen Ere (1979) astekari elebiduna. Hark ere gutxi iraun zuen.
1977an kaleratu ziren Deia eta Egin egunkariek ere elebiduntzat jo zuten beren
burua. (...)”
Aipu horiek apur bat zehaztu beharrean gaude; izan ere, aurrerago ikusiko dugun
moduan, 1976a Euskal kazetaritzaren urte izendatzearena Zeruko Argiaren burutazioa
izan zen, aldizkari honek egin baitzuen proposamena 1976-I-4an, aurrerago ikusiko
dugun moduan; Anaitasunak begi onez hartu zuen ekimena, eta bestelakoa izan zen
Goiz-Argikoen harrera. Kontuak kontu, Zalakainek, prentsa elebidunaren ailegaera
aipatzeaz gain, harekin batera planteatuko zen dilema ere aipatzen du (1993: 86):
“Azken hamarkadan, 1980koan, alegia, gertatu dena ulertzeko urte batzu atzerago
jo behar da, 1976ra hain zuzen, urte hori Euskal Kazetaritzaren Urtea izendatu baitzuten
euskal prensan ari zirenek. Honen egokitasuna, prentsa elebakarra eta elebitakoaren
gatazka barruan kokatu behar da. Hor baitago, egon ere, katramila hau askatzeko giltza.
Gatazka, ez da urte horietakoa, askoz ere zaharragoa, baina une politiko berezi batean –
erreforma eta transizio politikoa- gatazka hori ere bereziki berotu zen. Euskal prentsa
idatziak era bortitzean jasan behar izan baitzuen gatazka orokor horren goritzea.
Larogeigarren hamarkadan gertatutakoan zentratuz, bi lerro nagusi ikusten dira
aipatu eztabaidan. Batetik, elebitako prentsaren porrotetik abiatuta datorrena; bestea (...)
euskarazko egunkariaren bilaketari eusten diona.”
141
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hortaz, prentsa abertzale elebidunaren ailegaerarekin batera prentsa euskaraz /
prentsa elebiduna eztabaida azaleratu zen. Ez berehala ordea, hasieran Hego Euskal
Herriko euskara hutsezko astekariek ere prentsa abertzale elebidunaren premiaz jardun
baitzuten, eta baita estreinako agerkariei abegi bero samarra eskaini ere. Gerora, ordea,
bide berri hark euskarari egin ziezaiokeen ekarpen urriaz jabetuta, jarrera aldatzen hasi
ziren, euskal prentsa euskaraz idatzitakoa baino ez zela aldarrikatuta. Garai haiek
gogoan, segidan datozen lerroak idatzi zituen Pello Zubiriak Jakin aldizkarian. Aipu
luze samarra da, baina bere horretan paratuko dugu, interesgarria delakoan (1996: 64):
“Duela 20 urte, azalean Lemoizko zentral nuklearraren argazkia zekarren zenbaki
profetiko hartan, Zeruko Argia-k Euskal Prentsaren Urtea deitu zion urte hari. Itxaropen
eta apostu aldarrikapenez betetako eslogana zen. Baina gero, dozenerdi bat urte edo
gehiago iraun zuen gripe alu bat gainditu behar izan zuen euskal prentsa gizajo honek.
Gogor eraso gintuen prentsa elebidunaren mamuak urte horietan. Hainbat
eztabaida, bazterketa, ihes eta birmoldaketaren ondoren –eta agindu zizkiguten sagar
tentagarri haiek gezurraren harrak jota zeudela demostratu zenean- konplexu
gutxiagorekin begiratu ahal izan genion eskuartean geneukan gutxi hari. Gauza kaxkarra
ginen, denok kontatuta ere, baina geundenak ginen.
70eko azken urteak eta 80ko lehenak ikaragarriak izan ziren euskarazko
prentsarentzako, eta urte horietan desafio nagusia bizirautea izan zen. Eta bizirauteko
beharrezkoa izan zen prentsa egiten zuten langileen jokabide militantea, ingurutik
babesten zuten euskaltzaleen militantzia pazientziaz betea, eta zenbait kasutan zenbait
erakunde euskaltzaleren laguntza ere bai. Askorentzako ahaztutako gauzak dirateke
horiek, baina klabe horiek gabe ezin da ulertu gaur bizi duguna, eta horiek baztertuta
ezingo zaio egoki aurre egin etorkizunari.
Bizirauteko desafio horretan bizirik atera zirenez oroitzen gara sarri, baina bidean
erori zirenez oroitzea garrantzi handikoa da. Horien artean, Anaitasuna-ren
hondamendiak garrantzi apartekoa izan zuelakoan nago, Bizkaian oraindik nabarmentzen
dena.”
Zubiria ihesez mintzo denean, kontuan hartu behar dugu datu hau: garai hartan
euskarazko prentsan (Zeruko Argian batez ere) ziharduten kazetari gehienek prentsa
elebidunera jo zuten lanera. Zalakainek dioenez (1993: 45),
“1980-IX-2an kalean da Zeruko Argia, Argia bihurturik, eta juridikoki
kooperatiba eginik. Azken bi data hauen artean nabarmenak dira ausentziak. Desagertu
dira erredakzioan ziren hirurak: José Luis Alustiza, Lurdes Auzmendi eta Gorka
Reizabal, prentsa elebidunak irentsirik;137 beste batzu, idazle zakuan gorderik dira, era
137
Izan, Gorka Reizabal sekula ez zen izan Zeruko Argiako behargina, Mikel Atxagak eta Elixabete
Garmendiak jakinarazi digutenez (komunikazio pertsonalak, 2001). Bere izena staffean ageri zen, hori
bai, garai hartako legeek erredakzioan hiru kazetari tituludun izatera behartzen zutelako Zeruko Argia.
Horregatik, Reizabalek bere izena erabiltzen utzi zien euskal astekariko lagunei, eta tarteka
kolaborazioren bat ere egiten zuen.
142
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
sinbolikoan gehien bat desagertu arte. Izenik esanguratsuenak ematearren, adibidez,
Elixabete Garmendia (zuzendaria), Pilar Iparragirre (zuzendariordea), Mikel Atxaga
etab.”
Zalakainen ustez, kazetari batzuek prentsa elebidunera alde egin izanak hilzorian
utzi zuen euskal prentsa (1993: 107): “Arazoa da 1980-82an euskal prentsa ahulezia
osoan egonik zenbait kazetari euskaldunek alde egin zutela erdal medioetara, edota
elebikoetara, lehendik ere ahula zen egitura erabat ahulduz. Horien artean, Amatiño,
lehenetarikoa izan zen.” Amatiño Deiara joan zen, bai, baina bera ez zen sekula Zeruko
Argiako kontratupeko behargin izan; bai ordea Mikel Atxaga, eta hau ere Deiara joan
zen. Beste batzuk, berriz, Eginera pasatu ziren (Donato Unanue eta Xalbador
Garmendia, esaterako); eta beste batzuk, azkenik, prentsa elebidun abertzalera
(Garaiarako jauzia, adibidez, Zeruko Argian idatzi ohi zuen idazle dezentek eman zuen,
Mikel Atxagak aitortu digunez –komunikazio pertsonala, 2001).138
Prentsa elebiduna eta prentsa elebakarraren arteko orduko bidegurutze hura
aztertuko dugu segidan, horretarako garai hartan Hego Euskal Herriko euskal prentsan
ziren hiru kazeta nagusietako (Zeruko Argia, Anaitasuna eta Goiz-Argiko) kide banaren
lekukotzak jasoz lagungarri modura (2001eko komunikazio pertsonalak dira hirurak).
III.2.- Anaitasuna, Goiz-Argi, Zeruko Argia: artean sendotzeke zegoen
Hegoaldeko euskal prentsaren ikur nagusi
1976an oso urria zen euskarak orduko egunkarietan zeukan presentzia,
Anaitasunaren 290. zenbakian (1975-I-31) topatu dugun aipu honek frogatzen duen
moduan:
138
Ikus horretaz (eta, oro har, 1970eko euskal kulturaren kontuez) gehiago Argiak hilero banatzen duen
Larrun gehigarriaren 59. zenbakian (2002ko urria).
143
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Gutti bada ere, erabiltzen da euskara Iruineko eta Donostiako egunkarietan;
baina deus ere ez Gasteiz eta Bilbokoetan.
Iruineko egunkarietan lan handia egiten ari da Aingeru Irigarai jauna. Bilbon ere
hasi zen talde bat horrelakorik egiten; baina, zoritxarrez, oso denbora laburretan, zeren
behingoan debekatu baitzioten euskaraz idazten.”
Xabier Aranburu, berriz, gisa honetan mintzo zen 1976an Euskaltzaindiarentzat
apailatu txostentxoan (1977):
“Lehenengoa, euskaraz idatzitako lan bat argitaratu zuena, Donostiako El Diario
Vasco izan zen. 1962ko azaroan, Gipuzkoan egiten ziren merkatuen goraberak, bai
erdaraz eta euskaraz ere, ostegunero ematen hasi zen. Ordutik jarraitzen du.
Gero –1966ko apirilan- Diario de Navarrak sortzen du bere hamabostetik
hamabosterako Nafar izkuntzan orria.
Urte berean –uztailak 3- Donostiako La Voz de Españan, Basarri hasiko da
euskaraz idazten. Bere lanak egunero azaltzen dira. Egunkari hau bakar bakarra da euskal
Herri osoan, egunero lan bat euskaraz argitaratzen duena.
1969an El Diario Vascok, igandeko ebanjelioa bi hizkuntzetan emango du, urte
bete geroago bere euskal orria azalduaz.
1971 –maiatzak 31- Donostiako Hoja del Lunes delakoak argitaratuko du,
lehenengo aldiz, euskaraz idatzitako artikulu bat. Jarraitzen du, eta esan beharra da,
Euskal Herri osoan, astelenero agertzen diren periodikuen artean, Donostiako hau bakarra
euskaraz zerbait ipintzen duela.
Urte berean, Bilboko La Gaceta del Norte orri bat bi hizkuntzetan idatzia
argitaratzen hasiko da. Lehendabizi astearteetan bakarrik, gero ostiraleetan ere bai, eta
azkenean, astean hiru aldiz. Baina egia esan... azken azkenean orri hori etzen gehiago
argitaratu. Hau 1974 gn urtean gertatu zen. (...) Orain dela urte ta erdi La Voz de Españak
bere Igandeko euskal orria sortuko zuen.”
Hutsaren
hurrengoa
zen,
beraz,
euskararen
presentzia
garai
hartako
egunerokoetan. Are gehiago kontuan badugu Aranbururen arabera garai hartako Hego
Euskal Herriko egunkarietan ez zegoela euskaraz zekien zuzendari bakar bat ere.
Kazetarien artean kontua ez zegoen askoz hobeto: Aranbururen ustez, Hegoaldeko
eguneroko kazetetan beharrean ziharduten 178 kazetarietatik zazpi baino ez ziren
euskaraz zekitenak (hots, %3,9). Horrez gain, beste kezka bat ere bazuen: bere iritziz,
euskarari tokiren bat uzten zioten egunkarien euskal orriek folklore-gaiez eta euskarari
berari buruz ziharduten batik bat, gainerako gaiak bazter utzita.
1976 horretan egunkarien panorama (euskarari gagozkiola beti ere) ez zen hobea
Ipar Euskal Herrian. Janbattitt Dirassar Herria astekariko idazleburuak adierazi digunez
(komunikazio pertsonala, 2001), garai hartan Sud Ouesten baino ezin zitekeen aurki
144
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
euskara poxiren bat (Dirassar berak idatzi ohi zuen Zer eta zer sailtxoa, hain zuzen,
astean behin agertu ohi zena. “Gauza labur eta mugatua biziki”, egilearen ustez;
gainerako egunkarietan, euskararen arrastorik ere ez).139
Panorama horretan egin behar zuten igeri, beraz, hiru euskal aldizkari hauek:
Anaitasuna, Goiz-Argi eta Zeruko Argiak, hain justu. Izan ere, Torrealdairen arabera
(1977), hiru horiek baitziren Herria, Hitz eta Zabalekin batera, garai hartan gehien
irakurtzen ziren euskal aldizkariak. Haatik, Bidasoaz gaindiko hiru aldizkari horiez
aurrerago jardungo dugunez, gatozen beste hiruren kontuak jorratzera.
Goiz-Argiri dagokionez, 1958an sortu zen. Hasieran Aranzazu hilabetekariaren
nekazarientzako eranskin gisa atera zen. 1960tik aurrera informazio orokorreko
aldizkari autonomo bihurtu zitzaigun, gaiak zabalduta eta orrialde-kopurua handituta;
maiztasunari dagokionez, epe ezberdinak izan zituen: hamaboskaria, astekaria,
hilabetekaria. J.A. Garate izan zen eragile nagusi eta lehen zuzendari aldizkariaren
bigarren aroan. Azken urteetan maiztasun finko barik kaleratu ondoren, 1986an
desagertu zen.
1974 amaiera aldera eta 1975ean zortzi orrialdeko aldizkaria zen Goiz-Argi;
tabloide formatua baino formatu apur bat txikiagoa zeukan (newsmagazineena baino
apur bat handiagoa hala ere), zuri-beltzez kaleratzen zen eta argazkiak oso-oso bakan
baino ez ziren ageri bere orrietan. Iritzi-aldizkaria zen batik bat (gerora -1975 amaiera
eta 1976 hasierako aldaketekin batera- gailenduko baitzen eredu berriemailea Hego
Euskal Herriko euskal astekarietan), baina hala ere arreta berezia eskaintzen zion herriz
herriko informazioari (Erriz erri sailean, hain justu). Kostunbrismo-haizeak ere nabari
139
Gexan Lantzirik Anaitasunaren 303. zenbakian zioenez (1975-IX-30), 1970-74 bitartean Paueko
Éclair-Pyrénées egunkariaren Ipar Euskal Herrirako edizioan (Basque-Éclair-en, alegia) astean hiru bider
euskaraz idazten zuen; haatik, egunkari horrek kendu egin zuen Ipar Euskal Herrirako edizioa. Gerora,
1974ko azarotik 1975eko uda amaierara bitarte, L’Écho du Sud Ouest egunkarian jardun zuen beharrean
Lantzirik; euskarazko artikulu bat idatzi ohi zuen larunbatero, harik eta 1975 hondarrean behar barik
geratu zen arte.
145
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
zitzaizkion: nekazari-jendeari zuzendutako artikulu asko izan ohi zituen (baita sail oso
bat ere, Espainiako gerraurreko Argia astekariaren tradizioari eutsita), herri-kirolei ere
arreta berezia eskaintzen zien, hor zegoen Basarriren Ene bordatxotik ere...
Euskal aldizkariek Prentsa Euskaraz kanpaina antolatu zuten (iturria: Ere, 61. zenbakia, 1980-XI-12).
Dena dela, garai hartako Goiz-Argiren ezaugarriren bat azpimarratu behar izango
bagenu, honako hau aipatuko genuke: aldizkari honek euskara batuaren kontra eta
146
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
erribideko euskararen alde ageri zuen jarrera militantea. Ikus, adibidez, Aita Villasante
garai hartako euskaltzainburuaren kontra kaleraturiko iritzi-artikulu zorrotza;140 zer
eredu proposatzen zuten alternatiba modura? Hara: “Gure erakunde ontara, euskerazale
denak gureganatu nai genituzke, baña idazkera dala-ta gure artean sortu zen ixkanbilla
aundia izanik, aurrez, gure jokabidea argi ta garbi adierazi nai degu: gure idazkera,
ERRIBIDEkoa da.”141 Tokian tokiko euskalkietatik abiatuta idaztea hobesten zutela,
alegia. Pare bat hilabeteren buruan, Manu Oñatibiak apur bat gehiago zehaztu zuen
asmo hori Goiz-Argiren 226. zenbakian (1975-I-15): “Bakoitza gure euskalkia
obeagotzen alegindu lendabizi; beste euskalkietan idatzitakoa irakurtzen eta ikasten
saiatu gero; pixkanaka-pixkanaka, euskalki bat gaientzen joango da eta azkenean danok
erabat artaratuko gera. Zeiñ euskalki? Ori erriak esango du.”
Horrez gain, eztabaida ideologikoari bide ematen zioten iritzi-artikuluak ere
erruz topa zitezkeen Goiz-Argin, kapitalismoari, sozialismoari, demokraziari eta gisako
kontzeptu potoloei buruzkoak, sasoi hartan ohikoa zen bezala. 1975ak aurrera egin
ahala, artikuluokin batera nazioarteko kontuei buruzko informazioa (Vietnam, Txile,
Hego Afrika…) ugalduz joan zen.
Goiz-Argik albisteei molde zaharreko perspektiba euskaltzale eskuindar-samar
batetik erreparatzen bazien, bestemoduzkoa zen Anaitasunaren optika, 1975-1976
inguruan euskara batuaren alde argi eta garbi lerratuta egoteaz gain, aldizkari honek
bere burua sozialistatzat baitzeukan. 1953.eko ekainean agertu zen Anaitasunaren lehen
zenbakia, Bizkaian agertu ere. Hilabeterokoa zen orduan. Lau orrialde zituen. Bizkaiko
140
Goiz-Argi, 207. zenbakia, 1974-IX-4, 5. orrialdea, Berrikarik sinaturiko artikulua. Dena dela, sasoi
hartan kasik astero-astero kaleratzen zituen aldizkari honek euskara batuaren kontrako artikulu gogor
samarrak. Ikus adibidez (bakarren batzuk aipatzearren), Goiz-Argiren 226, 238, 256 eta 257. zenbakietan
ageri direnak. 238. zenbakikoa (JOLU’k sinatua), bereziki gogorra da, izenburua bera lekuko: “Batukeria,
fazismo-bidez sartu nai diguten mito erdibitzallea!”. 257. zenbakian, berriz, gisa honetan mintzo zen
IRULITA: “Gure errietako euskalkiak, eta ia-ia erri bakoitzeko izkera euskalki bat da, galdu ezkero ze
euskera gelditzen da jaun agurgarriok? Nik beziñ ondo dakizute une ori irixten danean euskera illa
dagoala. Joan bitez orduan zakurraren ipurtzulora gure gaurko liburu bitxi oiek!!!”.
141
Goiz-Argi 218, 1974-XI-27, Manuk sinaturiko artikulua (berehala aipatuko dugun Manu Oñatibia ote
zen Manu hori?).
147
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Anaitasuna Gipuzkoan izen berarekin ateratzen zuten aldizkariaren gehigarri moduan
agertu zen. Bizkaiko Anaitasunak 1967.ean lortu zuen beregaintasun osoa, hamaboskari
bihurtzeaz batera. Ordura arte, legearen aurrean aldizkari biek Tolosan zuzendari
berbera zeukaten; nolanahi dela, Bizkaiko kazetaren bene-benetako zuzendaria Imanol
Berriatua izan zen; hori bai, gerora, nahiz eta Berriatua beti hantxe izan, beste zenbait
lagunek ere hartu zuen aldizkariaren ardura: Alfontso Irigoienek, Jakin taldekoek...
Ikergai dugun garaiari gagozkiola, Xabier Gereño honela mintzo zen
Anaitasunaren 288. zenbakian (1974-XII-31): “Aldizkari honek, Joseba Intxaustiren
zuzendaritzapean, berritze bat izan du 1974. urtean, artikuluentzako tokia gutituz eta
berrientzakoa gehituz. (...) Zuzendari berriek ideia berriak ekartzen dituztenez gero, ikus
dezagun orain, zeintzuk diren Torrealdairenak.” Izan ere, 1973ko martxotik 1974ko
azarora bitarte Joseba Intxausti zuzendari-lanetan aritu eta gero, 1974 amaieran Joan
Mari Torrealdaik hartu baitzuen bere gain hamaboskaria zuzentzearen ardura.
1974-1975ean hamasei orrialdeko zuri-beltzezko hamaboskaria zen Anaitasuna,
eta, Zeruko Argia eta Goiz-Argi astekari gipuzkoarrek ez bezala, Bilbon zeukan egoitza.
Goiz-Argik bezala, tabloide formatua baino apur bat formatu txikiagoa zeukan (baina
hark baino zortzi orrialde gehiago ere bai); horrez gain, Goiz-Argin bezala,
Anaitasunaren azalean, marrazki bat lagun zuela, editorial-gisako testua agertu ohi zen.
Barruan, alfabetatze-liburuen iragarkien aldamenean (iragarkiok, bide batez esatearren,
aldizkari horrek euskara batuaren eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen alde egiten
zuen apustu garbiaren isla grafikoa ziren), sinaturiko iritzi artikulua (batzuetan
azalekoaren segida) paratu ohi zuten. Ondoren, honako sailok: Iberia Express (espainiar
Estatuko –batez ere- eta Portugalgo berri), Hementxe denok makrosaila (Ipar aldea,
Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa eta Euskal Herria azpisailekin -Araba azpisailik ez dugu
topatu ez 1974ko azken zenbakietan ezta 1975ekoetan ere), Herrialde guztietan (mundu
148
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zabaleko berri), eliz-orria, denborapasak, hiztegia (Imanol Berriatuaren ardurapeko Ikas
zeure hizkuntza atala, non aldizkarian izartxo batez markaturiko berben esangura
azaltzen zuen)142 eta azken orrialdea (erreportaia edo iritzi artikuluren bat –batzuetan,
azaleko artikuluaren segida).
Zeruko Argia, azkenik, 1919an jaio zen Iruñean, kaputxinoen ekimenez eta
hilabetekari modura jaio ere. 1936an, Espainiako gerra zela kausa, bere jarduna eten
beharrean izan zen, harik eta 1954an berpiztu zen arte. Ez zen ordea berpizte oparoegia
izan, lau urteren buruan berriro ere aldizkariaren argia amatatu beharrean izan baitziren.
Hirugarren saialdi labur bat egin zuten 1959-60 urteetan, baina behin betiko berpiztea
1963an ailegatu zen, sei orrialdedun astekari modura jada eta Agustin Beizama
zuzendari zela. 1975ean, berriz, tabloide formatudun hamabi orrialdeko astekaria zen
Zeruko Argia; goitik behera zuri-beltzez atera ohi zuten, argazkiek presentzia lar ez
zeukatela. Muinari gagozkiola, euskara eta euskal kulturari buruzko lanek, iritziartikuluek, eztabaida ideologikoek eta herrietako kronikek betetzen zuten lekurik
gehien. Garai hartan Donostiako Okendo kalean zeukan egoitza Zeruko Argiak.
Hiru ziren, beraz, garai hartan Hegoaldeko euskal aldizkari nagusiak
(Iparraldeko Herriarekin ez zeukaten harreman larregi, eta Agur astekari bizkaitarra,
berriz, garai hartan desagertu zen). Hiruren artean, hizkuntza-eredua zela-eta, zatiketa
suma zitekeen: Goiz-Argi batuaren kontra eta erribidekoaren alde, Anaitasuna batuaren
alde erabat eta, azkenik, Zeruko Argia ere batuaren alde baina kolaboratzaileen
hizkuntza-hautuak errespetatuta. Joan Mari Torrealdai (Anaitasunaren zuzendari garai
hartan), adibidez, honela mintzo zen 1974 hondarrean “Euskal kultura idatzia 1974”
artikuluan:143
142
Azpimarratzeko modukoa iruditu zaigu honako hau ere: artikulu-azpietan euskara batuan paraturiko
aditzen bizkaierazko ordainak jarri ohi zituzten Anaitasunakoek, euskalkitik nazio osorako
estandarrerako jauzia errazte aldera.
143
Anaitasuna, 288. zenbakia, 1974-XII-31.
149
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“(...) ikus daiteke nolakoa izan den eboluzioa, hots, euskararekiko ardura
garbizaletik euskara moderno bat sortzeko ahaleginetara, eta honekin batean euskara
batura.
Garai hartan sortutako elkarren arteko ezinulertzeak oraindik ere irauten du. Nola
adieraz hori?
Joera garbizalekoentzat, kontradizio nagusia euskara mordoilozale/garbizale zen.
Horren arabera epaitzen zuten dena. (...) Euskara kulturgailu bihurtu nahi zutenentzat,
aldiz, kontradizioa (nola esan?) honetan zetzan, hots, ala euskara bizimolde zaharrari
loturiko hizkuntza da, ala euskara hizkuntza moderno eta oso bat egin daiteke. Kultur
hizkuntza bat nahi da euskara. Hau da gure bidea.”
Bestelakoa zen, jakina, Goiz-Argi-koen ikuspegia. Hara zer zioen adibidez Jose
Agustin Orbegozo pasiotarrak “Horma atzean den astoari belarriak ageri!” artikuluan:144
“Aspaldi hasi zen ANAITASUNA iñoren eltzean burduntzalia sartzen. Aspaldi
asi zen asmakerizko jolasa eskeintzen. Orain, labe-xomorrotara ikasten dabil...
(...) Zer irakurtzen duzute? Euskera Bakarraren aurkako bezela jotzen
gaituzutenok, argitaratzen den guzia irakurri oi degu lentxo edo geroxeago. Zuek, zer?
Zuen iritziz, zuen liburuetan idazten den euskera beti berdiña da. Toki batetan zein
bestetan dialektu asko badira, ziur egon, dialektu geiago azaltzen direla zuen liburuetan.
Ikusi al duzute zenbat dialektutan idazten duten Euskaltzaindi bertako batuzaleek? Edo
errezagoa da ezer irakurri gabe itzegitea?
`Beraz, garbi ikusten dugu, Euskeran ere batasuna behar dela.´
A zer nolako baba-lastoak! Ba al da orren aurka dijoakeenik? Zuen inguruko
guziak itxuak direla uste al duzute? Baiña, ez duzute gero esan naiko, batasun ori lortzeko
zuen bidea besterik ez dagokeenik!”145
Zeruko Argiak ere zera zioen 622. zenbakiko (1975-II-2) editorialean: “(…)
alderdikeriaren gaitzak joak gaude idazle eta aldizkariak ere. (...) Ilunpean muturjoka ari
direnen antzera ari gara muturjoka, nork nor jotzen duen ez dakielarik”. Horren froga
modura-edo, Zeruko Argiako Mikel Atxaga eta Goiz-Argiko Jesus Gaztañagaren arteko
polemika baten lekuko izan zen Zeruko Argiaren hurrengo zenbakia (623.a, 1975-II9koa). Esanguratsua da, era berean, Kamiñazpi modura sinatzen zuen batek GoizArgiren 235. zenbakian (1975-III-12) idatzitakoa:
“Gure aldizkariak geienbat euskera indartzeagatik sortuak dira. Baña euskerak
utsik iñor ez gaitu arduratzen. Garrantzi aundiko kontuak jokatzen dira gaur. Orregatik
euskeratik kanpora ere ba-dira asko kezkatzen gaituan arazoak. Gu ta besteak; bestela
ikusi dezagun urak beren errotara eramaten zenbat saiatzen diran. Zertarako Agur sortu
zuten eta Goiz-Argi eskuratu? Zeruko Argia ta Anaitasuna lenengo bidetik okertu ziralako
ta beren jokabide berria iñolaz ontzat ezin eman genuelako. Zegatik bestela? Agur’en
144
Goiz-Argi, 232. zenbakia, 1975-II-19.
Euskararen batasun-prozesuak eragindako eztabaida eta liskarrei buruz, ikus, besteak beste, Koldo
Mitxelena, 2001: 281-296 eta 305-325.
145
150
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Zeruko Argia’gatik eta Anaitasuna’gatik lan asko egindakoak egongo dira. Ni bai
behintzat lenbizikoagatik.”
Artean Zeruko Argian beharrean ziharduen Mikel Atxagak ere sasoi hartan
aldizkarien arteko harremana tirabiratsua zela berretsi digu:
“Egia da, tirabira handi samarrak genituen. Anaitasunak zorrotz heldu zion
euskara batuaren bideari; Zeruko Argiak, erdi bideari heldu zion, idazle bakoitzaren
idazkera errespetatuz; Agur eta Goiz-Argi batuaren oso kontra jarri ziren. Abertzaleen
arteko desberdintasunaren isla ere baziren, noski. Bestalde, lehiakideak ziren. Ahal
zituzten irakurle eta erosle gehienen bila burrukatu behar zuten elkarrekin. Hala ere,
Anaitasuna eta Zeruko Argia elkarrekin komiki berdina argitaratzera iritsi ziren, aldi
batean.”
1970eko hamarraldian Goiz-Argiko kide izaniko Jon Mimentzak ere euskal
aldizkarien artean oso harreman gutxi zegoela aitortu digu: “Orduko Zeruko Argia,
Goiz-Argi, Anaitasuna eta Agur-eko erredakzioen arteko harremanak oso txikiak izan
ziren, ia apenas esango nuke nik aldi horretan. Baina bazen bere lanak aldizkari
horietara bidaltzen zituen idazlerik. Beste batzuek bere aldizkarirako idazten zuten.”
Azkenik, garai berean Anaitasunan ibilitako Jose Ramon Etxebarriak tirabira
haien oinarrian zeuden elementuak aipatu dizkigu:
“Tirabira horiek bi elementurekin zuten zerikusia, hots, euskara batuarekin eta
ezker abertzalearen inguruko politikarekin. Ezker abertzaleak lehen unetik egin zuen
batasunaren aldeko apostua, Euskal Herria bere osotasunean onartuz, bai euskarari
zegokionez, zein politika-arloko erabakiei zegokienez ere. Agur eta Goiz-Argi gehiago
zeuden eskuin abertzalearen inguruetan —eskuetan esatea, ez dakit egokia den— eta
hortik etorri ziren hainbat arazo, irain eta beste. Baina argi esanda, euskal prentsaren
aldeko ekimena batez ere Zeruko Argia eta Anaitasuna taldeen eskuetatik etorri zen.”
Hiru aldizkarien arteko harremana, beraz, gorabeheratsua zen (ona Zeruko Argia
eta Anaitasunaren artekoa, ez hain ona horien bien eta Goiz-Argiren artekoa). Zelakoa
zen ordea mugaz bestaldeko euskal aldizkariekin zeukaten harremana? Edo, lehenengo
eta behin, ba ote zegoen harremanik mugaz bestaldekoekin? Mikel Atxagak dioskunez,
“Herriarekin zerbait”; Mimentzaren arabera, berriz, “erredakzio-mailan oso gutxi.
Idazleen artean zerbait gehiago. Gaurkoarekin konparatuz, alde handia zegoen
harremanak izateko (zailtasun gehiago zegoen orduan).” Azkenik, Etxebarriak,
Anaitasunak bokazio nazionala izan eta mugaz bi aldeetako albisteak ematen zituen
151
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
arren, mugaz gaindikoekin harreman gutxi zeukatela aitortu digu: “Guk harreman
motela geneukan Iparraldekoekin —UEUren bitartez zerbait, Manex Goihenetxe eta
beste EHASekoak baitziren—. Hala ere, Anaitasunako kide modura, ahalegin handia
egiten genuen Ipar Euskal Herriko esamoldeak eta hitzak geureganatzeko, eta horretan
euskararen batasunerako pausoak emateko.”
Mugaz bestaldekoekin harreman gutxi, beraz, eta Hegoaldeko hiru euskal
aldizkari nagusien artean ere tirabirak nagusi. Ez al zuten egin elkarlana urratzeko
ahaleginik? Euskal prentsa sustatzeko kanpaina berezirik? Etxebarria ez dago ziur: “Ene
ustez, kanpainaren bat egin genuen, gogoan baitut horretarako berariaz ateratako
pegatinaren bat. Baina ezin dizut datu ziurrik eman.” Atxaga, ordea, ziur dago: “Ez, ez
zen horrelakorik izan. Bakoitzak bere aldetik egiten zuena ere oso urria zen.” Mimentza
ere iritzi berekoa da: “1976. urtekoa, Zeruko Argiak bultzatutakoa izan ezik, ez zen
kanpainarik bultzatu, ni oroitzen naizeneko.”
Kontuak kontu, batetik Madrilen garai hartan (aro politiko berria abiatzearekin
batera) loratzen ari zen aldizkarigintzaren fenomeno berria zela-eta, eta bestetik euskal
astekariek eurek pairatzen zuten bizi-ezina tarteko, nola Anaitasuna hala Zeruko Argia
bera euskal prentsak koxka bat gehiago estutu beharra zeukala aldarrikatzen hasi ziren.
Anaitasunak, adibidez, 1974ko azken zenbaki bien bigarren orrialdeak eskaini zizkion
gaiari.146
Anaitasuna beraren 1974ko azken zenbakian (288.a, 1974-XII-31koa) “Euskal
kazetaritza 1974” balantze-gisako artikulua idatzi zuen garai hartan Zeruko Argian
ziharduen Luis Alberto Aranberri Amatiñok. Bertan, Ipar Euskal Herriko Herria tarteka
146
Ikus Joan Altzibarren (Joan Mari Torrealdai) “Aldizkari berriak” in Anaitasuna, 1974-XII-15, 287.
zenbakia, eta P. Kortabarriaren (Paulo Agirrebaltzategi) “Aldizkari zaharrok”, in Anaitasuna, 1974-XII31, 288 zenbakia. Torrealdaik Madrilen loratzen ari zen prentsa-fenomeno berria zuen hizpide;
Agirrebaltzategik, berriz, haiei so egon beharrean eredu propioa taxutzearen premia aldarrikatu zuen; hara
bestela artikulu-amaierako esaldi hau: “(...) geure aldizkari zaharretan finkatuz, euskal aldizkaritzaren
bideak urratuz joan beharko dugu.” Jauzi kualitatiboaren premia sumatzen zuten orduan ere, ezen
Agirrebaltzategik zioenez, “gure aldizkari zaharren giroa, itsusia, hestua, garratza, pobrea eta txikia da.”
152
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
baino ez zutela eskuratzen esan eta gero, Zeruko Argia, Goiz-Argi eta Agur (aurrerago
ikusiko dugun moduan, handik lasterrera desagertuko zen agerkaria) astekariak eta
Anaitasuna hamaboskaria aipatu zituen garai hartako euskal kazetaritzaren aitzindari
modura; hala ere, bere ustez euskal kazetaritzak gainditu gabeko ikasgai batzuk zeuzkan
artean; eta horien artean nagusiena, honako hau: “(...) iraganeko flexioak konjugatzeari
utzi eta interes eta funtzio bat lortzen duenean, pauso handi bat urratuko du, euskal
harremanen eta komunikabideen onetan”.
Zeintzuk ziren, baina, “iraganeko flexioak”? Bata, amateurismoa; izan ere,
euskal kazetaritzak garai hartan ez baitzeukan kasik soldatapeko kazetaririk. Hori delaeta, kulturgintzaren planteamendu oso bat egiteko premia azpimarratzeaz gain, zera
eskatu zuen Torrealdaik 1974 amaieran “Euskal kultura idatzia 1974” artikuluan:147
“Jendea libera, bai idazteko, bai itzultzeko, bai banakuntza sare bat sortzeko”. Urtebete
beranduago, gisa berean mintzo zen Amatiño Zeruko Argian:148
“Amateurismo, espontaneismo eta gainerako ismoek betidanik markatu izan dute
gure euskal kulturaren konstanterik bakarrenetakoa. Aje kroniko honek baldintzapetu du
behin eta berriz euskalgintzaren hazkunde eta abiadura orokorra. (…)
Hauk honela, profesionalizazioa, liberalizazioa eta beste honelako zio askoren
premia gero eta nabarmenago da hainbat eta hainbat alorretan. Han hemenka edozein
euskal aldizkariren erredakzioan, argitaretxeetan, irakasle bileretan, kultur batzorde eta
elkarteetan errepikatzen den hotsa dugu: liberatzea.149”
Garai hartan euskal prentsak bizi zuen egoeraren isla dugu Zalakainen aipu hau
(1993: 88): “1976an – lehen konstatazioa- euskal kazetaritzak ez du oraindik bere lehen
liberaturik ezagutzen, hortara dedikatua eta hortatik bizitzerik ahal duena. Mixeriaren
seinale, kazetaritza konbentzionaletik begiratuta. Hortik, seguruaski, seinalatzen den
lehen premia: kazetarien profesionalizazioa.”
147
Anaitasuna, 288. zenbakia, 1974-XII-31.
Zeruko Argia, 665. zenbakia, 1975-XII-7.
149
Garai hartan behin eta berriro errepikatu zituen Amatiñok ideia horiek. Ikus, adibidez, 1975-VIII-17
eta 24ko Zeruko Argiaren 650. zenbakian (Zenbat Gara atalean) euskal prentsaren garrantzi estrategikoari
eta prentsa hori profesionalizatzeko premiari buruz idatzirikoak; ikus, halaber, Anaitasunaren 300.
zenbakiaren kariaz egile berak Anaitasunan bertan idatzitako artikulua (1975-VIII-15).
148
153
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Ahul zegoen euskal prentsa; ahul baino ahulago, gutxieneko egituren jabe ere ez
zen-eta. Horren lekuko, Anaitasunaren 300. zenbakia (1975-VIII-15) aitzakia hartuta
Torrealdaik idatzitako berba hauek: “Irakurleak, gure buztinezko zangoak ezagut ditzan
komeni da. Legezkoekin batera, ekonomiazko mugak dira guretzat larrienak. Dirurik ez
dugulako, ez dugu infraestruktura egokirik, ez dugu lankide liberaturik, ez idazle
profesionalik.”
Mikel Atxagak, ordea, zehaztu egin dizkigu apur bat Torrealdai eta Zalakainen
berbak: “Liberatu bakarrak Zeruko Argia astekarian geunden. Hiru ginela, uste dut,
kazetaritzatik bizi ginenak, soldata, aseguru eta guzti.” Jon Mimentzak argitu digunez,
ordea, Goiz-Argin ez zegoen horrelakorik: “Idazleek beren lanak bidaltzen zituzten eta
bi-hiru lagunen artean aldizkaria eratu eta banatzen genien harpideei, postaz. Lan hori
orduz kanpokoa zen, aisialdietakoa, eta gastuak ordaintzeko adina ematen zuen.
Besterik gabe.” Jose Ramon Etxebarriaren arabera, antzera batean ibili ohi ziren
Anaitasunan ere:
“Lana erabat militantea zen. Anaitasunari dagokionez; astean behin edo
hamabostean behin biltzen ginen, eta gutariko bakoitzak zenbait orri betetzeko ardura
hartzen genuen, edo guk geuk idatziz edo beste norbaiti eskatuz. Lan finko modura egiten
zuena Imanol Berriatua zen, goitik behera testuak zuzentzen zituena, eta inprentako
gorabehera guztiez arduratzen zena; baina frailea zenez —frantziskotar pobrea, benetan—
, hark ez zuen ezer kobratzen... eta aurrera. Berdin zuzendariak —Torrealdai ote zen
orduan?, eta gerotxoago ni neu, txakurrandirik ere ez, noski—.150 Lan-taldea ez zen hain
txikia: idazle finko samarrak hamar bat edo, eta gero aldizkako kolaboratzaileak. Eta,
batez ere, asto-lana egiten zuen Imanol Berriatua zegoen dena bideratzen.
Dena den, une batean frantziskotarrek utzi egin zuten ardura eta Iker taldearen
eskuetara pasatu zen Anaitasuna (politikoki EHAS talde politikoaren eskuetan zegoen
Iker taldea, eta gu han genbiltzan). Hortik etorri zen eguneratze eta modernotzerako
beharra, ikuspegi politikoa tartean sartuta.”
Orduko egoera hain behin-behinekoa izanda, Hegoaldeko politikara iristen ari
ziren haize berriak lagun, ba al zeukaten etorkizun hurbilean azpiegitura sendoagorik
edo aldizkarigintza profesionalik izateko esperantzarik? Atxagaren iritziz
150
Une hartan Torrealdai zen zuzendaria, bai. Haatik, 1976ko abenduan Zeruko Argian elkarrizketa egin
zioten eta elkarrizketa hartan bertan Torrealdaik ardura hori utzi eta Jakin kultur-aldizkariari lotzekotan
zebilela iragarri zuen.
154
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“orduan ekin zitzaion profesionaltzeari. Zeruko Argia kaputxinoena zen. Beste
batzuen eskuetan uzteko gogoa zuten. Kooperatiba gisako elkarte bat sortu genuen,
bakoitzak diru piska bat jarriz, Franco hiltzen zenean aldaketa hori egiteko asmoz.
Orduan errejistratu genuen Argia izena ere. Baina ez zen behar ziren guztiak liberatzeko
modurik ikusten”.151
Mimentzak dioenaren arabera, Goiz-Argin are gordinago zeuden kontuak:
“Liberatzea eta profesionaltasuna amets bat zen, gure artean behintzat.” Etxebarriak
esan digunez, berriz, Anaitasunan profesionaltzearena planteatu, planteatu zuten:
“EHASek profesionalizazioren inguruko arazoa planteatu zuen. Horrela, Iker
taldearen inguruan antolatu nahi izan zuen Anaitasuna, beste zenbait lan-talderekin
batera. Garai hartan Anaitasunaren erredakzio-taldea Santutxura pasatu zen —aurretik
frantziskotarrek Iralabarrin zuten komentutik gidatzen zen gehienbat—, eta bertan
EHASen propaganda-materialak egiteaz gain, liburuen banaketa eta salmentarako taldea
muntatu zen bertan, eta ikasmaterialak prestatzeko talde bat ere, SAIOKA izenekoa hain
zuzen. Talde horien azpiegitura modura, fotografo eta maketatzaile profesionalak
kontratatu ziren, eta bertan egiten hasi zen bai liburuen eta bai aldizkariaren maketazioa
eta muntaketa. Inprenta-lanak bertan egiten hasi ziren eta hortik etorri zen bai euskal
prentsaren aldeko kanpaina eta baita newsmagazine eran ateratzeko ideia ere.
Aldizkariaren estetika eta diseinuari ere garrantzia ematen hasi ginen. Teknikariez gain,
Anaitasunaren administraziokoak (abonatuen ardura zutenak eta banatzaileak, besteak
beste), zuzentzaileak —orduan Xabier Kintana hasi zen Imanol Berriatuaren ordez, hau
laster hil baitzen; eta ni neu ere geroago—, eta zenbait idazle ere Iker taldetik
finantziatzen ziren.”
Nolanahi dela, Torrealdaik esan bezala, euskal prentsa buztinezko zangoak
zituen umea zen artean. Zeruko Argiakoak jabetzen ziren horretaz, bai ondo jabetu ere.
Hara bestela zer zioten 625. zenbakiko (1975-II-23) editorialean: “Gaurregun sekulako
garrantzia dute komunikabideek. (...) Indar ttikikoak ditugu euskaldunok geure
komunikabideak. Ikustekoa litzateke nork eta zenbatek irakurtzen dituen euskal liburu
eta aldizkariak. (...) egiten duguna baino zerbait gehiago egin dezakegu. (...) Hil ala
biziko jokoa jokatzen ihardun gintezke euskal komunikabideetan. (...)”
Ikasturte berrira begira, bestalde, eraberritu beharra argi ikusten zuten hiru
astekariek. Torrealdaik besteek ere ordurako buruan zerabilten hipotesiari buruz idatzi
151
Horri guztiari buruz informazio gehiago in Egin, 1980-VII-5.
155
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
zuen uda minean: “Euskal newsmagazine bat bilakatuko ote da Anaitasuna? Aldizkari
mota horik dira, gaur egun Europan arrakastarik handiena dutenak.”152
Irautearen aldeko apustua egin zuen Anaitasunak 1975 amaieran.
152
Anaitasuna, 300. zenbakia, 1975-VIII-15.
156
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Udako eten txikitik bueltan, “Geure astoari arre” izeneko editoriala kaleratu zuen
Zeruko Argiak, 651. zenbakian (1975-VIII-31). Hara bertatik entresakaturiko esaldi
batzuk:
“(...) elkarbiderik ez dugu egiten. (...) Kazetaritzan dihardugunok ere ez diogu
behar bezala premia honi erantzuten. Ez diezaiokegu erantzun ere euskaldunok
kazetaritzari garrantzi haundiagoa ematen ez diogun bitartean. (...) Herriak benetan hartu
duen lana da ikastola. Kazetaritzaz ez dezakegu beste horrenbeste esan. Lau gizarajori
utzia da egiteko hau. Lan hau ez dugu oraindik aintzakotzat hartu. Gure aldizkariak ez
dira bizi, bixi baizik. Ahuleriak jota dira. Borondate oneko bizpahiru lagunek ez dute
euskal kazetaritza sendatuko eta sendotuko. Euskaltzale guztion laguntza behar du. (...)
Harpidedun, irakurle eta idazle gehiago behar ditugu. Baina horretarako euskal
kazetaritzaren beharra sortu behar dugu ezpairik gabe. (...)”
Konpromiso hori berori berretsi zuen Anaitasunak udagoien hasieran, 304.
zenbakiaren azalean (1975-X-15) Joan Mari Torrealdaik sinaturiko “Iraun!” artikulua
paratuta: “Guk ere –eta nik neuk orain zeuon aurrean- dugun egoera kontuan edukita,
zer egin? Galdetzen diogu behin eta berriz geure buruari. Hontan hiru jokabide izan
daitezke: iraun, erre, etsi. (...) IRAUN! Irautea erabaki dugu, muga mugan irautea.”
Anaitasunak iraupenaren aldeko konpromisoa publiko egin eta justu hilabete
geroago (1975-XI-15ean) kaleratu zen Goiz-Argiren 267. zenbakia. Hurrenkerari
erreparatuz gero, zenbaki bat gehiago, ez besterik; haatik, bazuen 267. hark zerbait
berezia: Goiz-Argi guztiz itxuraldaturik ageri zen. Hasteko, newsmagazine formatua
zeukan, kolorea ere sartu zuen azalean, orrialde-kopurua ere bikoiztu egin zuen
(zortzitik hamaseira igaro zen)...
Haren idiosinkrasiari gagozkiola, ordea, ordura arteko bidean barrena jarraitzeko
prest agertu ziren: ordura arteko hizkuntza-ereduari (erribideko izkera) eutsi zioten, eta,
gainerakoan, aro berriko estreinako zenbaki haren azala ere aski esanguratsua genuen.
Lehenengo eta behin, Gu ta gu-tarrak goiburuaren azpian, Emeterio Arrese idazle
tolosarraren eta Pedro Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren argazkiak paratu zituzten,
eta argazkion azpian, bertso hau: “Miru gaiztuak menderatutzen / duten bezela uxua /
etzazutela iltzera utzi / gure euskera gaxua.”
157
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Bertsoaren azpian, bestalde, “Erri-arnasa” izeneko testu sinatu gabea irakur
zitekeen. Espainiako gerraurreko prentsaren tonu berbera zeukan testu hark. Hara
adibidez bertako pasarte bat, esanikoaren froga modura: “(...) Jaungoikoak berak nai
izan zuan gu euskaldun jaiotzea. Jaungoikoaren naiari ez diogu muxin egingo. Aren
naia beteaz eta euskaldun izanaz bizi nai dugu...” Barruan, berriz, bigarren orrialdean
zetorren “Eraberritu edo il” izenburudun editorialak aldizkariaren itxuraldaketaren berri
eman zuen:
“Eraberritu edo il.
GOIZ-ARGI’k ere lege orren sare barruan erortzeko arrisku gogor bat ikusi du.
Jasotako oiartzunak asma-indarrak ibillian jartzera beartu gaitu.
Euskal egunkari bat sortzera omen doa, zurrumurruaren oiartzunak dionez.
Euskal gaztediak zerbait egin nai omen du. Gazteak omen dabiltza…
Ori orrela ba’da, aukera bakarra gelditzen da astekari zaarrentzat: eraberritu edo
il.
Goiz-Argi’k bizirik jarraitu nai du. Bizi egin nai du. Odol berriz, arnas garbiz.
Beraz, odol-berritu egin bear. Arnas-berritu egin bear.
Eskuetan duzu, irakurle-min, gure asma-indarraren emaitza. Eraberritutako GoizArgi.(...)”
Goiz-Argik harpide, irakurle eta idazle berriak behar zituela gogoraraziz amaitu
zen editorial hura, baina hori bai, idazleei gomendio hau egin eta gero: “Sarri ta labur
idatzi ezazute. Gaieri kertenetik eldu. Orbelak astindu eta alea eman. Azala utzi eta
mamiari eldu.” Gomendio anekdotikoa begitanduko zaio norbaiti, baina ez zaigu hala
denik iruditzen. Izan ere, aldizkariak gura zuen estilo berriaren isla baita: astunkeriak
bazter utzi eta newsmagazineei zerien bizitasuna nahi zuen Goiz-Argik ere berarentzat.
Aldizkariaren antolaketa berriari gagozkiola, azalean editorial-gisako bat azaldu
ohi zen beti (aldiro pertsona jakinek sinatua, aldiro Goiz-Argik sinatua eta batzuetan
erdaraz eta euskaraz agertu ohi zena153), garaiko aferak hizpide hartuta (egituratze
politikoa, amnistia, unibertsitatea, euskara…). Gero, barruan, beste sail hauek zeuden:
Mundu guztitik, Gizartea, Eliz-ataria, Baserri-arazoak eta erri jokuak (Inazio Eizmendi
153
Hori batez ere abagune berezietan egin ohi zuten; adibidez, Santiago Carrillo garai hartako PCEko
buruari edota Espainiako Erregeari idatzitako gutun irekietan edota 1975-XII-27an (Goiz-Argiren 273.
zenbakian) idatzitako “Zer ez geran” / “Lo que no somos” izeneko editorialean (zeinean euren ideologia
zein zen azaldu baitzuten).
158
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Basarriren Nere bordatxotik azpisail ospetsua barne zuela), Jakintza, Errigintza, Eziera,
Euskalerria, Erriz erri eta, azken orrian, oro har (ez beti) Joxe Mari Gabiriak egin ohi
zuen elkarrizketa edo kronikaren bat.
Arlo grafikoari dagokionez, argazki gutxi samar ageri zen, idazle eta iritziemaileen erretratuak salbu (azalean, adibidez, normalean marrazki bat jartzen zuten
testuaren lagun). Mamiari gagozkiola, berriz, iritziek eta garaiko eztabaida ideologikoek
zeukaten pisurik gehien, duda barik, baina, jarrera jakin batzuk aldezteaz gain, munduko
zein Euskal Herriko kontuen berri ere ematen zuen Goiz-Argik (hots, berriemaileago
bihurtu zela).
Bada, bestalde, aintzat hartu beharreko beste datu bat: aro berriko estreinako
zenbaki horretan Agur astekari bizkaitarraren batzordearen gutun bat zetorren, zera
esanez: “Bai, zuengana, Agur’eko idazle, irakurle ta arpidedun zareengana, Goiz-Argi
anaikor onen bidez gatozkizue. (...) Agur, asteroko bezela ez argitaratzea erabaki dogu.
(...) apur baten ixildu egingo gara. Ona emen, baiña, gure eskaria: Goiz-Argi’ri
lagundu!” Hamabost egun geroago (1975-XI-30ean), ostera, zera irakurri genion
Anaitasunan (307. zenbakian) Joan Altzibar modura sinatu ohi zuen Joan Mari
Torrealdairi:
“Agur hildakotzat eman daiteke. Oraingoz eta apur baterako bakarrik ixiltzen dela
esanez, birpiztearen esperantzaren argiak irakurlearengan itzali gabe iraun dezan nahi
dute Agurtarrek nonbait. Hala ere, heriotza horrek hiru egun baino gehiago iraungo ote
duen gaude, idazleari bezala irakurleari ere Goiz-Argira joateko deia Agur-ek berak egiten
diela ikusirik.
Diru aldetik nahiko urri dabilelako hartu omen dute gehiago ez argitaratzeko
erabakia. Horregatik, eta indar guztiak bat eginda irtenbide hobeago bat lortzekotan.”154
1975 amaiera aldera, beraz, bide berriari ekin zion Goiz-Argik, Agur astekariko
idazle eta irakurleak ere lagun zituela.155 Eta, bien bitartean, zertan ziren Anaitasuna eta
154
Ruiz de Gaunaren arabera (1991), Agur aldizkaria Bilbon sortu zen 1970eko maiatzean. 12. zenbakira
arte hileroko maiztasunez kaleratu zuten; 13.etik 33.era, berriz, hamabostero; azkenik, astero plazaratzeari
ekin zioten, harik eta 1975ean astekaria gehiago ez egitea erabaki zuten arte.
155
Bazen garai hartan oraindik aipatu ez dugun beste euskal agerkari bat: Príncipe de Viana hilabetekaria.
Zeruko Argiaren 677. zenbakian (1976-II-22) zera idatzi zuen Amatiñok kazeta horri buruz: “Príncipe de
159
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Zeruko Argia? Biek ala biek aspaldidanik ziharduten euskal prentsa moderno eta
sendoaren premia aldarrikatzen, eta hauek ere itxuraz aldatzekotan ziren. Ez dakigu
Goiz-Argi eraberritu izanak katalizatzaile-efektua eragin ote zuen, baina kontua da hura
itxuraldatuta kaleratu eta hamabost egunen buruan (664. zenbakian, 1975-XI-30ean)
“Biziberritu” izenburua zuen editorial esanguratsu hau kaleratu zuela Zeruko Argiak:
“Hau da gaurko bizimoduak jotzen digun erronka. Egunetik egunera aldatzen ari
da bizitza. Mundu berri horren arabera moldatu behar dugu edozertan. Baita
kazetagintzan ere.
Gure aldizkari honek euskaldunon astekari izanaz jarraitu nahi baldin badu, gain
eta barru, du aldatu beharra. (...)
Urte Berri bat, Haro berri bat, hasten dugu laster. Aldizkari berri asko sortu da
gaztelaniaz. Zaharretatik ere, azalez eta mamiz, berritu denik bada.
Neurriz, itxuraz eta mamiz euskaldunon astekari bihurtu behar dugu denon artean
aldizkari hau. Baina horretarako gauza asko egin behar da. (...)”
Data berberean kaleraturiko Anaitasunaren 307. zenbakian Joan Altzibar/Joan
Mari Torrealdai ere gisa berean mintzo zen, Goiz-Argi berriaz jardun eta gero
Anaitasunaren eraberritze-asmoak baitzituen hizpide:
“Goiz-Argi, 267. zenbakian, arras berriturik datorkigu. (...) Ezagutzen ditugun
izenetatik soma daitekeenez, Goiz-Argi egiten ari dena lehengo talde bera da, osoagoturik
badago ere. Agur-ekoak ere horra etortzekotan dira nonbait. Ez du ematen joeraz aldatu
denik.
Gauza batek utzi gaitu benetan harriturik. Urtea amaitu aurretik aldizkariaren
neurriak aldatzea ez da batere normala. Oker ez banago, aldizkarien aldakuntzak urte
berriarekin batera egin ohi dira, bestelako arazo nagusirik tartean ez dagoenean noski.
Anaitasuna ere eraberritze asmotan dabil, azken aldi hontan. Baina egon lasai,
irakurle bildumatzaile, egin behar duguna urtearen hasera baino lehen ez dugu egingo
eta.”
Giro horretan ailegatu zen urte amaiera. Eta hartan, hiru euskal aldizkariak diruarazotan murgildurik zeudela,156 euskarazko egunkariaren egitasmoari buruzko
Viana euskal hilerokoa ez da azken bost hilabeteotan argitara eman. Orain dela hamar urte sortu zen
Nafarroako Diputazioaren babespean. Duela bi urte zuzendaritza aldatu zuen (...)”. Behin hori esanda,
zera gaineratu zuen Amatiñok, nola Agur hala Príncipe de Viana gogoan zeuzkala: “Kontrara jokatzea
ondo dagoke, baina... Agur aldizkaria eskuindarren erreakzioz sortu zen. Anaitasunari kalte handia egin
zion Bizkaian barrena, eta inor izorratu ondoren bere ezinean poto egin zuen. Príncipe de Viana delakoak,
berriz, bi urte iraun du integristatu egin zenetik. Zenbat indar alferrik gero Euskal Herrian!”.
156
“Gaur-egun aldizkariak, 190.000 laurleko zorretan dauzka”, zioen adibidez Goiz-Argiren 270.
zenbakian (1975-XII-6) Aita Garaialde Tolosako komentuko buruzagiak (bertan baitzeukan astekari
honek zuzendaritza nagusia, nahiz eta diru-eragintza Donostiako Getaria kalean izan).
160
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
esamesak bolo-bolo zebiltzala,157 Zeruko Argiak “Zeruko Argiaren aldi bati, agur”
izeneko editoriala kaleratu zuen urte hondarrean (666. zenbakian, 1975-XII-14an);
editorial horrek laster, urte berriaren hasierarekin batera, abiatuko zen mugimendua
erdi-iragarri zigun:
“Euskal kazetaritza indartzeko orduak jo du. Baina kazetaritza kazetagintzan
bakarrik indartu daiteke. Lehengoari utzi gabe gai orokorragoei ekiteko garaia du.
Gizarteko hauzi-mauziei begira azterketa egin eta argia eskaintzeko ordua badu. Gure
herriak bere nortasuna gorde nahi baldin badu bideak egin beharko ditu. Bidegintzan ari
direnen berri eman beharko du euskal kazetariak. Gure herria bidekurutzetan ere aurki
daiteke behin baino gehiagotan; bidea hautatzeko argia eskaini beharko du kazetariak.
(…) Agur Urte berrira arte, Argia berri den arte.”
Bai berria ere, gainera, urte berria, ezen Zeruko Argia goitik behera
itxuraldaturik kaleratu baitzen 1976-I-4an (669. zenbakia zuen hura): kolorez jantzita
zetorren, azalean Lemoizko zentral nuklearraren argazkia eta titulu potoloa zirela
protagonista nagusi (barruan zioten moduan, kazetaritza-molde berri baten bila
zebiltzan, ibili ere). Horrez gain, formatu berria (garaiko newsmagazineei zegokiena)
zeukan, orri eta argazki gehiago ageri ziren, berriemaileago bihurtu zen, eta hala ere
leku asko betetzen zuten sasoi hartako eztabaida ideologiko (sozialismoa zela, masaerakundeen gorabeherak zirela...) zein estrategikoek (euskal unibertsitatearen premia,
amnistia, Euskal Herriaren egituratze politikoa...); bere garaiaren kume izaki, sutsu
jokatu zuen bolada hartan Zeruko Argiak orduko aferak jorratzerakoan (aski da sasoi
hartako azalak gainbegiratzea esanikoa zenbateraino den egia frogatzeko). Edozelan ere,
bertoko berriez gain, munduko kontuak ere aletzen zituzten, ordura artekoa baino tarte
zabalagoa eskainita gainera.
Anaitasunakoeek harrera beroa egin zioten Zeruko Argia berriari. Hara bestela
zer zioten 309. zenbakian (1976-I-15):
157
Hara zer zioen Suzitza ezizenez sinatu ohi zuen batek Goiz-Argiren 271. zenbakian (1975-XII-13):
“Goiz-Argiren eraberritzeak itxaropen dizdira berri bat dakar. Ez ote euskal eguneroko baten bide
erakuslea?”. Ikus Goiz-Argikoen egunkari-egitasmoari buruzkoak III.4 puntuan.
161
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Biziki pozik jaso dugu Anaitasunako Zuzendaritzan Zeruko Argiaren zenbaki
berria, benetan berria. 1976: euskal kazetaritzaren urtea? Hori nahi genuke, eta hala izan
dadin saiatuko gara gu ere. Euskal kazetaritza hobetzeko urrats ezin hobea eman du
Zeruko Argiak.
Anaitasunaren irakurleak ere bazuen gure burkidearen aldakuntzaren berririk.
Axal eta barne aldatu da Zeruko Argia. 36 horrialdekoa da. Neurrietan, 28 X 21 luzezabalekoa.”
Anaitasuna bera ere eraberriturik zetorren ordea. Hamaboskari modura segitzen
zuen, baina newsmagazine formatuz, sail berriekin, azalean kolorea zuela, orri
gehiagorekin (28 orrialde izatera igaro zen, eta 1976an zehar batzuetan 36 ere izan
zituen)... Argazki gutxi-samar zekartzan, hori bai, (hala ere, urteak aurrera egin ahala
horiek ere ugaldu egin ziren). Hara zelan baloratu zuen Amatiñok Zeruko Argian (674.
zenbakia, 1976-II-8) aldaketa hori:
“Arras eraberriturik jaso dugu Anaitasuna hamabosterokoaren aurtengo lehen
alea.
Z. Argia honen neurri antzerakoa, 28 orrialde haina luze. Hamabosteroko den
aldetik patxadazko muntaketa bat eskaintzen du, sail fijoez burutua batipat: Euskal
Herrian, Iberian zehar, Munduan barrena, Erlijioaz, Elkar ikuska, eta Liburuak dira
sailik nagusienak. Horrez gainera, albiste laburrak, ohizko hiztegiak, irakurleen gutunek
eta umore orrialdeak osatzen dute aldizkariaren molde berria.
Zerbait onik azpimarkatzekotan, hamabosteroko bati gehiago dagokiokeen
erapena, paper ona eta maketa lan bikaina. Akatsik aipatu behar badugu, berriz, ale
guztiari nolabait dario sine die kutsua eta prezio garesti samarra, Z. Argia baino %75
gehiago.”
Zerk bultzatuta egin zituzten aldaketok hiru euskal aldizkariek? Mikel
Atxagaren irudiko, “berritu eta aurrera jo beharrak” bultzatu zituen, “jada hasiak
baitziren gaztelaniaz astekari erakargarriak.” Mimentzak, aldiz, ez du uste aldatzeko
arrazoi zehatzik zutenik: “Aldizkariaren formatu-aldaketa kasualitatez egin zen, inolako
eredurik gabe. Agian, garaiak eskatzen zituen aldaketa horietako bat izan zen geurea
ere.” Etxebarriaren aburuz, azkenik, “modernotze-ahalegina” zegoen eraberrikuntzaren
oinarrian:
“Mundu moderno berrirako prestatu behar zen euskara, eta hortik bideratu nahi
zen ahalegina. Euskal gizarte berria euskaraz funtzionarazi nahi genuen. Horregatik,
produktu erakargarria sortu nahi genuen, homologagarria, inguruko erdaretan ateratzen
zirenen maila berekoa. Espainiako ereduei gehiegi begiratu ote zitzaien? Agian bai, baina
kontu egin Hego Euskal Herria borroka latzean zegoela; eta euskara ere bai. Ene ustez,
162
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
gehiago zen kalitatearen eta modernotzearen aldeko ahalegina,
kopiatzearena baino; dena den, beti dugu inguruan zerekin konparatua.”
ingurukoena
Izan al zuten eraginik aldaketa horiek aldizkarien zabalkundean? Eduki, zelako
zabalkundea zeukaten? Atxagak esanikoaren arabera, “formatu-aldaketa baino lehen,
Zeruko Argiaren zabalkundea 8.000 ale ingurukoa zela, uste dut. Gero, 15.000 ere
zabaldu genituen. Amparo Arangoa neska torturatuaren argazkiak eta azalean ikurriña
argitaratu genituenean burrunba handia eragin baitzuen Zeruko Argiak.”158 Goiz-Argiren
zabalkundea ere igo egin zen aldaketekin; Jon Mimentzak ondo gogoan dauka hori:
“Formatua aldatu aurretik, 2.000 harpide inguru genituen. Eraberritze ostean 3.500
harpide izatera iritsi ginen.” Anaitasunan, aldiz, eredu-aldaketak ez zuen gorakadarik
ekarri, Jose Ramon Etxebarriak ez baitauka horrelakorik gomutan: “Zeruko Argiaren
zabalkundea 10.000–12.000 ale ingurukoa zela uste dut; Anaitasunarena erdi inguruan
zebilen (5.000 edo). Aldaketak ez dut uste gorakadarik ekarri zuenik, izan ere, beste
hainbat proiektu elebidunekin konpetitu beharra egon baitzen.”159
Hurrengo atalean aipatuko ditugu sortzear ziren kazeta elebidunak; ez dezagun
ahantz, dena den, Zeruko Argiaren 1976ko lehen zenbakian (669, 1976-I-4) bazela beste
berrikuntza nagusi bat. Izan ere, hirugarren orrialdean haren luze-zabal osoa betetzen
zuen editoriala baitzetorren, izenburu esanguratsu honekin etorri ere: “1976: euskal
kazetaritzaren urtea”. Horrek, ordea, aparteko atala merezi du.
158
Mikel Atxagaren berbak egiaztatu eta apur bat zehazten dituen aipu bat, Zeruko Argiaren 678.
zenbakian (1976-III-7) Amatiñori irakurria: “Z. Argia polito ari da saltzen kioskotan. Hau nahiko berria
da gero euskal kazetaritzan. Kioskotako salmenta hau dela eta, Z. Argiaren tiradak 2.000 ale gehiago
izango ditu aurrerantzean.”
159
Anaitasunak 316. zenbakian zioenaren arabera (1976-V-1), Presse Actualite hilabetekari frantsesak
honako kopuruak aipatu zituen Euskal Herriko aldizkariak hizpide zituela: Zeruko Argiari dagokionez,
zenbaki bakoitzeko 10-12.000 ale ingururen zabalkundea; Anaitasunak, 6.000koa; Goiz-Argik, 5.000
ingurukoa, eta Herriak ere beste horrenbestekoa.
163
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
III.3.- 1976. Hegoaldeko euskal prentsa bidegurutzean: elebitasuna ala
autobaieztapena
Zeruko Argiaren 1976ko estreinako editorialaren (669. zenbakia, 1976-I-4)
izenburua “1976: euskal kazetaritzaren urtea” zen, eta bertan gisa honetako gauzak
irakur zitezkeen:
“(…) Beste urrats bat egin behar dugu orain. Komunikabideetan sartu behar dugu
euskara. Komunikabide eta zerbitzu leku guztietan sartzen ez dugun bitartean euskara
zertarako galdatuko du askok. Toki hoietan denetan gaztelania erabiltzen den bitartean ez
du inork euskararen premiarik sumatuko, erdararen beharra baizik. (...) hau ez dugu
astean behingo telesaio edo egunkarietako orritxo batekin agertuko. Euskal kazetaritza
irmo bat sortu behar dugu. Euskaldunon iritzi, lan arazo, jokabide eta ametsen berri
emango duen kazetaritza behar dugu. Euskal leihatilatik munduari so egingo dion
kazetaritza. Munduko berriez gure herria hezetuko duen kazetaritza.
Hau gogoan izanik heldu dio Zeruko Argiak aldaketari. (...) 1976garrengo urtea
euskal komunikabideei, kazetaritzari bereziki, indarra emango dion urtea izan dezagula.
Beronen garrantziaz euskaldun guztiok ohar gaitezela.”
Mikel Atxaga izan zen editorial horren egilea, eta berari galdetu diogu ea zerk
bultzatuta erabaki zuten 1976a euskal kazetaritzaren urte izendatzea: “Euskal
Kazetaritzaren Urtea zerk bultzata? Giroak, ikastoletan eskolatutako irakurle berrien
esperantzak, askatasunaren esperantzak, berritu eta aurrera jo beharrak...” Eta zelako
harrera egin zioten Hego Euskal Herriko beste aldizkari nagusi biek (Anaitasuna eta
Goiz-Argik) izendapen horri? Jon Mimentzaren arabera, Goiz-Argikoei ez zien aparteko
zirrarrik eragin: “Ez hotz eta ez bero.” Etxebarriak dioskunez, aldiz, eurek pozik hartu
zuten ekimena: “1976an, Euskal Kazetaritzaren Urtea izendatzean, aurrerapausoak
eman nahi genituen, euskarazko prentsa —egunerokoa barne— sortzeko bidean. Franco
desagertu berria zen, eta ilusioz ekin genion borroka-ekimen horri.”
Zenbateko oihartzuna izan zuen euskal kulturan zein gizartean izendapen hark?
Mimentzak dezentekoa izan zuela deritzo: “Nik uste garai hartan erantzun handia izan
zuela, gaztelaniazko egunkarietan ere agertu baitzen izendapen hura.” Mikel Atxaga,
aldiz, eszeptikoago ageri zaigu:
164
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Euskal mundura mugatutako oihartzuna izan zuen. Itxuraberritu egin ziren
aldizkariak. Donostiako Herri Irratiak 24 orduak euskaraz antolatu zuen. Euskaltzaindiak
kazetari batzuk izendatu zituen euskaltzain urgazle. Kazetaritzari buruzko txosten batzuk
irakurri ziren Gipuzkoako Diputazioan Euskaltzaindiak egin zuen bileran, 24 orduak
euskaraz egunean irratiz entzuteko. Erria izeneko egunkari baten asmoak ere kaleratu
zituen Goiz-Argi taldeak...”
Etxebarriaren irudiko, ahalegin baten isla izan zen izendapen hori, baina
ahalegina beste diskurtso batek zapuztu zuen: elebitasunaren eta eraginkortasunaren
aldeko diskurtsoak:
“Euskarazko prentsa eta gizartea bultzatu nahi genuenon artean, ahalegin berezia
sumatu nuen garai hartan. Baina aldi berean, elebitasuna bultzatu behar zela uste zutenek
indar politiko handiagoa zuten. Badakizu, efektibotasunaren izenean. Trantsizio-garaia
deritzon horretan murgiltzen hasiak ginen. Eta orduan ere, euskaldunok gutxiengoan.”
Espainiako trantsizio politikoarekin batera hainbat kazeta elebidun sortu zen Hego Euskal Herrian
(iturria: Goiz-Argi, 307. zenbakia, 1976-IX-11).
Nolanahi dela, Zeruko Argiaren editorial hartan ageri ziren berbek badute
gaurkotasunik, euskal kazetaritzak ez baitu lortu oraindik euskal gizartearen esparru
zabal-zabal batean erreferentzial izaterik (kioskoetan daukan presentzia txikia da horren
165
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
lekukorik fidelena). Kontu horiek gorabehera, Anaitasunaren 310. zenbakian (1976-II1) Zeruko Argiaren editorial hura zuten hizpide:
“(…) Kazetaritzaren urtetzat jo zuen aurtengoa Zeruko Argia bazkideak. Osorik
gaude harekin. Aspalditik gabiltza Anaitasunan ere arazo berarekin. Urte berri, asmo
berri, Anaitasuna berri esaten genuen ihazko azken zenbakian ere. Euskal komunikabide
guztien urtea izan dadila. (...)
Hasi dira gauzak aldatzen. Gure inguruko hiru euskal aldizkari arras aldatu
zaizkigu. Zurrumurruak dioenez, euskal astekari-hamabostekari zenbaiten lanasmo eta
projekturik ez da falta. Bizpahiru ba omen datoz, euskaraz eta erdaraz. Zain gaude. Kezka
batekin: zein leku izango du euskarak? Iturri onetik jakin izan dugunez, Jakin aldizkaria
ere ba dator,160 hutsune bat betetzeko asmotan. Egunkari bat ere ateetan dugu, diotenez.
(...) Uste dugunez, aldakuntza handien atarian gaude.”
Hor jada prentsa elebidunaren ailegaera antzematen hasiak zirela ikus dezakegu,
eta, horrekin batera, baita haien etorrerak ernaraziko zuen kezka ere: zein leku utzi
behar zioten euskarari etortzear ziren aldizkari elebidunek? Zeruko Argiak ere bazeukan
kezka hori, 674. zenbakiaren (1976-II-8) editorialean argi ageri zen moduan:
“Erdal ikuspegiz moldatzen diren erdal aldizkariei indar ematea euskal
politikagintza koxkorra izango litzateke. Euskal ikuspegiz egiten den aldizkariren bat
eskatzen du une honetako politikagintza jatorrak, agian. (…)
Euskal kazetaritza ahultzeko eta zapuzteko bide bilakatzen den erdal aldizkaririk
`euskaldunena´ ere ez bait daiteke onar [geurea da letra etzana]. Ez gaitezen zulo
horretan eror. Arrisku horretatik gorde gaitzala zentzuak eta elkar-lanak.”
Ba ote zen, baina, elkarlanik euskal aldizkarien artean? Xabier Ezkauriatzak
Goiz-Argiren 277. zenbakian (1976-I-24) idatzitako artikulutxoak kontua zertan zen
azal diezaguke:
“Aldizkaritza edo periodismoa gaur egun, garrantzi aundiko gauza da. Bai gizaarteko komunikabide bezala, bai kultura emoille bezala, bai izkuntza zabaltzaille bezala,
bai alfabetatzaille bezala...
Eta Euskal Erriak, euskal aldizkaritza bat bear dau. Eta Euskal Erriak ba-ditu
euskerazko aldizkariak. Baiña zelakoak? Ai!
(...) Askotan, euskal aldizkariak monopolistak izatea nai dabe: eurena bakarrik oi
da onena (euskera, pentsakera ta aldizkaritza aldetik). Eta jokabide onek ekarten ditu
ainbat istillu ta aserre. (...) Zergaitik ez bakoitzak aukeratu dauan bidetik tinko eta zintzo
ekin eta besteeri bakean itzi?
(...) Orregaitik, bearrezkoa da bideak elkartzea eta elkar errespetatzea... baiña
aldizkari bakoitzak bere nortasuna galdu barik.
160
Jakin kultur-aldizkaria Arantzazuko Teologia-ikasle frantziskotarrek sortu zuten 1956an. 1961 arte
lauhilabetekaria izan zen eta filosofia- eta teologia-gaiak jorratu zituen batik bat; bi urte debekatuta egon
ondoren, 1964an agertu zen berriro, hiruhilabetekari gisa, kultur- eta gizarte-gaietara zabalduta. 1969an
beste debeku bat izan zuen, eta 1977an hasi zen berragertzen, hiru hilean behin (1989az geroztik
bihilabetekaria da).
166
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
(...) Nire iritzia, nirea da, ez Goiz-Argirena ez beste iñorena.(...)”
Izan ere, Hegoaldeko aldizkarien arteko ika-mikek (Anaitasuna eta Zeruko Argia
batetik eta Goiz-Argi bestetik) bere horretan jarraitzen baitzuten. Ikus bestela Zeruko
Argiaren
674.
zenbakian
(1974-II-8)
Berresalek
Goiz-Argiko
batzuei
buruz
idatzitakoak, edota aldizkari beraren 699. zenbakian (1976-VIII-8-15) Goiz-Argiko
Jesus Gaztañagaren “Gutun irekia Zeruko Argiari” eta gutun horri Irastortzak (Mikel
Atxaga) emaniko erantzuna; ikus, halaber, Xabier Armendaritzek (Xabier Kintana)
Anaitasunaren 313. zenbakian (1976-III-15) idatzitako “Euzko bunkerra (z-gaz)”
artikulua eta astebete geroago (1976-III-20) Goiz-Argiren 285. zenbakiko laugarren
orrialdean zein ingurumaritan ageri den Anaitasunatik ateratako aipu bat.
Kontuak kontu, eta galdu dugun haria berreskuratze aldera, esan dezagun
Hegoaldeko euskal aldizkariak hasiak zirela ordurako aldizkari elebidunen berehalako
etorrera aurrez ikusten; horrek, errezelo-hondarren bat ernaraztearekin batera, nork bere
burua berkokatu beharra eskatzen zuen. Horregatik hain zuzen, hurrengo asteetan euskal
prentsari eta haren behar eta premiei buruzko hainbat artikulu atera zen euskal
aldizkariotan: Amatiñoren “Euskal kazetaritzaren inguruan” hausnarketa luzea (lau
orrialde) Zeruko Argiaren 675. zenbakian (1976-II-15) edota Deustuko Unibertsitatean
euskal komunikabideei buruz eginiko mahai-ingurua, besteak beste, esanikoaren froga
ditugu.
Garai hartako euskal kazetarien kezkei erreparatuz gero, bestalde, kezka nagusia
kazetariak profesionalizatzeko premia gorria zela antzeman daiteke. Torrealdairen
berbok aski argigarriak ditugu (1977): “Oraingo aldakuntza hauek zerbait esan nahi
badute, hauxe adierazten dute gauza guztien aurretik: euskal kazetaritza heldu eta
profesionaldu bat premiazko dela, beharrezko, urgente.”
167
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Eta hartan, euskal prentsa artean profesionaltzeke zegoela, kazeta elebidunak
ailegatu ziren. Prentsa elebidunaren lehorreratzea gauzatzen hasi zela, alegia. Ikus
dezagun zelan bizi izan zuten euskal kazetariek prentsa-mota horren ailegaera. Amatiño,
adibidez, gisa honetan mintzo zen Zeruko Argiaren 675. zenbakian (1976-II-15):
“Aldizkari berriei bagagozkie, ordea, sei bat edo prestatu asmoz omen. Bi
Nafarroan, bata nafar-nafarra (nafarrista) eta bestea, aldiz, Euskal herriari begira. Biak
erdaraz, guztiz edota gehienbat.
Beste bi Z. Argia honen lineatik nahiko hurbil, abertzale giro batetan edo. Eta
beste bi, gutienez, Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait kazetariren inguruan.
Izenak, kapitalak (ez nola-nahikoak), asmoak eta beste hor dabiltza ahoz-aho,
bolo-bolo. Euskal prensak ez du orain arte hoien asmoen berri ofizialki edota pertsonalki
jakin. Edozein modutan, antza denez, egitekotan erabateko kazeta entrepresa eta
profesional mailan egingo lirateke, euskaraz eta gaztelaniaz, Madriletik datozkigun
hainbaten konpetentzian.”
Eta behin puntu horretara ailegatuta, kezka azaleratu zuen Amatiñok:
“(...) badirudi aldizkari hoiek euskal aldizkaritzat azalduko dutela burua, euskal
kazetaritza hori –euskaraz behintzat- egingo duten kazetariak inondik inora ikusten ez
baditugu ere, eta ez dago, egia esan, zoritxarrez, non ikus aukera handirik.
Hala ere, agertuko balira, orain arteko euskara hutsezko aldizkariak nahiko
deuseztaturik eta ahuldurik geratuko lirateke. Politika eta ideologia mailan, aldizkari hoik
onuragarri izan daitezke, gaur egun datorkigun prensa mota horretara horren atxikia den
jendea erakartzeko, baina, era berean, bertako euskarazko prensak ez luke, agian,
konpetentzia hori aguantatuko. (...)
Euskara-erdara bikote artean, ekilibrioa non kokatua behar genukeen hainbat
alorretan eztabaidatu izan dugu. Aldizkari berri hauek euskal kazetaritzaren eskasia
salatzera datoz, problematika batez jabetzen dira, baina euskal kazetaritzaren hauzia
erdaraz konponduko denik ez dut uste [geurea da letra etzana].”
Errezeloa, beraz, oso presente zegoen euskal kazetarien artean, baina baita
sortzear ziren kazeta abertzale elebidunekiko lilura ere. Lilura hori argi eta garbi
azaleratuko zen hurrengo asteetan; eta nabaritu, gainera, batez ere, Zeruko Argian
(Hegoaldeko euskal aldizkari nagusian) nabaritu zen, eta, neurri txikiagoan, baita GoizArgin ere. Ez baina bai-an murgilduta zebilen garai hartan Zeruko Argia: alde batetik,
ikusten zuen prentsa elebidun abertzaleak ez ziola mesederik egingo euskarazko
prentsari, baina, aldi berean, Madrildik zetorren informazio-oldea nola-hala
neutralizatzeko premia ere bazekusan.
168
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Esanikoaren adibide modura, hona Joxe Lizarraldek Zeruko Argiaren 680.
zenbakian (1976-III-21) idatzitako “Nuevo diario eta euskal prensa” izeneko artikulua:
“Euskal Herriari dagokiokeen erdarazko prensa euskotar baten premia nabaritzen gero
eta gehiago, hemengo komunikabideak geureganatzeko baino ez bada ere. Ez, jakina –
nik uste- kultur alternatiba gisa, politik estrategia bezala baizik, nahiz eta denok jakin,
prensa mota horrek ez diola egiazko euskal prensari batere mesederik egingo.”
Ezin dugu ahaztu, era berean, garai hartan elebitasunaren aldeko aldarria jaun eta
jabe zela; elebitasuna zela, azken beltzean (eta beti ere orduan diskurtso politikoan zein
kultur-arlokoan nagusi ziren irizpideen arabera), erdietsi beharreko lorpen nagusia,
Jesus Mari Zalakainek (1993: 95) ondo dioen moduan.
Giro hartan, beraz, hara zelan mintzo zen Amatiño bera ere Zeruko Argiaren
681. zenbakiko (1976-III-28) Bulebar irekian:
“Bestalde, euskal egunkaria ere berehalakoan izango omen dugu.
Izango badugu, itxura denez dirurik badagoelako izango da, jakina, eta dirurik
badago zergatik ez erdarazko egunkari abertzale bat egin?
Euskal Herriko hedatuena izan zitekeen, eta ez dirudi tirada zein zabalkunde
problemarik izango lukeenik.”
Eta hartan, 1976an ezarian-ezarian aldizkari elebidunak agertzen hasi ziren.
Berriak izan zen horietako bat. Goiz-Argi-k 295. zenbakian (1976-VI-5) zioenez
“Bizkaia, Naparroa, Araba eta Gipuzkoa’ko 112 baltzukok osatzen duten Berriak,
S. A. Elkartea dugu, laister jaiotzerakoan jarrai-marraiak aurrera eramango dituana. Berriemaille maila profesional batean jokatuko omen. Eta gure Erria gaurregun bi izkuntzatan
mintzo dela gogoan izanik, erderaz eta euskeraz emango: eundik 70 erderaz eta eundik
30-edo euskeraz, entzun dugunez. Betor astekari berria, eta betoz orrelako berriak.”
Eta etorri ziren, bai, beste batzuk ere. Eta euskal aldizkariek haien berri eman
zuten, luze eta zabal eman gainera. Zeruko Argiak, adibidez, 697. zenbakiaren (1976VII-25) azala eskaini zion fenomeno horri: aldizkari-meta bat ageri zen Olariagaren
marrazkiaren albo batean (den-denak ere Espainia partekoak: Triunfo, Cambio 16 eta
enparauak), eta haien aldamenean gizonezko bat, Punto y Hora eta Garaia astekari
elebidunak eskuan zituela eta Goiz-Argi, Anaitasuna eta Zeruko Argiaren ale bana
169
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
lurrean zeutzala. Gaiari eskainitako editorialaren izenburua ere aski esanguratsua zen:
“Hitzegiteko garaia, puntua eta ordua”.
Izan ere, barruan luze eta zabal mintzo baitziren Garaia eta Punto y Hora
aldizkariez; Garaiari buruz pare bat orrialdeko artikulua idatzi zuen Xabier Letek
(Zeruko Argiaren ohiko kolaboratzaile hori ere kazeta elebidun horretan hasi baitzen
idazten); Amatiñok, berriz, bost orrialdeko elkarrizketa luzea egin zion Mirentxu Purroy
Punto y Horaren zuzendariari. Egia esan, garai hartako Punto y Horari elebidun etiketa
eransteari lartxo deritzogu; ezen elkarrizketan Purroyk berak aitortu zuenez, zenbaki
bakoitzeko artikulu bakarra atera ohi zuten euskaraz, eta, aldizkaria osatzen zuten 32
kazetarietatik, bik baino ez ei zekiten euskaraz idazten. Ezin ahantz, era berean,
Garaiak euskarari eskaini ohi zion lekua ere horixe bera zela (artikulu bakarra zenbaki
bakoitzeko).
Arestian aipatu Zeruko Argiaren editorialean, bestalde, zera irakur zitekeen:
“Euskal ikuspegiz egindako erdarazko egunkari eta astekariak beharrezkoak zaizkigu.
Betoz garai, puntu eta ordu onean. (...) Baina hau ezin daiteke euskararen galeran egin.
Euskara indartzea eta zabaltzea nahi baldin badugu euskal komunikabideak, euskaraz
diren komunikabideak alegia, indartu eta zabaldu behar ditugu.”
Anaitasunak ere Punto y Horari aipuren bat eta Garaiari artikulutxo bat eskaini
zien;161 horrez gain, Goiz-Argik ere elkarrizketa egin zien Garaiakoei, aldizkaria
plazaratu eta apur batera; Joxe Mari Gabiriak Andoni Iturria Garaiaren zuzendariari
eginiko orrialde bateko elkarrizketa da, Goiz-Argiren 307. zenbakian (1976-IX-11)
kaleratua. Goiz-Argik, gainera, zenbaki horren azala eskaini zien aldizkari elebidunei,
eta bertan, aldizkarien argazkiak biltzen zituen collage baten aldamenean, testu hau:
161
Punto y Horari buruzko aipua ez dugu aurkitu, baina kontua da Mirentxu Purroy Punto y Horako
zuzendariak zera esan zuela Amatiñok egin eta Zeruko Argiak argitaratu zuen aipatu berri dugun
elkarrizketan: “Amaitzeko eskerrak Anaitasunari, gutaz arduratu zen lehen euskal aldizkaria izan zenez
gero.” Anaitasunak Garaiari buruz kaleraturiko artikulotxoa, berriz, aldizkari horren 322. zenbakian
(1976-VIII-15) argitaratu zuten, sinadura barik argitaratu ere.
170
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Gure Euskalerri ontako ORDU ta UNE berezien berri eman nairik-edo, or dator
Iruña’tik PUNTO Y HORA, 11’gn alea eman digun amabosterokoa.
Ba-zala ta ba-dala garaia esanaz, or agertu da GARAIA asterokoa Donosti’tik
Euskalerrira. (...)
Ba-dator beste bat ere, BERRIAK taldea gurasotzat duan asteroko berria,
Bilbo’tik zabalduko omen dana bereala.
Aspalditxoan etortzen dator ERRIA eguneroko euskalduna, osoro euskeraz.
Luzaro baiño leen ikusi aal izan dezagula kalez-kale euskaldun guztion laguntzat eta
guztiontzat.
Euskerazko GOIZ-ARGI ta ZERUKO ARGIA asterokoak, eta ANAITASUNA
amabosterokoa berriturik eta itxura-aldaturik ditugu, joan zan azillaren 15’az gero.
Eta zer esan? Igerle gertatu zan Zeruko Argia, urte au berri-emailleen eta
albistarien, gizarteko artu-emanen urte, esan zigunean.
Asko dirala? Geiegi? (...) Betoz argitara. Erakus bezaigute aurpegia. Ikus
ditzagun beren aurpegi aldeak. Betoz eta ibil bitez beren oiñez. Denborak ikus-eraziko
dizkigu beren aurpegiak eta aldeak, beren oiñak eta bideak.”
Eta etorri ziren, etorri zirenez; urte horretan bertan, jada behin baino gehiagotan
aipatu ditugun Hegoaldeko aldizkari elebidun abertzaleak estreina; hurrengo urtean,
berriz, Deia eta Egin egunerokoak ailegatu ziren; eta apur bat geroago, Ere eta Muga.
Ikusi dugun moduan, horien guztien ailegaera begi onez hartu zuten oro har Hego
Euskal Herriko euskarazko hiru aldizkari nagusiek.
Zelan bizi izan zuten hori denori euskal prentsa barrutik? Mikel Atxagak azaldu
digunez, “aldizkari elebidunen sorrerak idazleak kendu zizkigun. Eta irakurleak
kenduko zizkigun beldurra genuen. Batez ere, Garaia izan zen Zeruko Argiari
buruhauste handienak sortu zizkiona. Gero, Deia eta Egin egunkariek erabat inausi
zuten Zeruko Argia.” Jon Mimentzak, berriz, memento interesgarria deritzo prentsa
elebidunaren sorrera-garaiari: “Prentsa berri hori, mobida politikoen eskutik etorri zen
eta helburu politikoak zituen. Dena den, aro interesantea izan zen, bizitzeko modukoa:
berrikuntza asko, jende berria, exiliatuen buelta, etab.”. Jose Ramon Etxebarriaren
oroimenean, ostera, eztabaida-garai gisa ageri da sasoi hura:
“Hor eztabaida latza izan genuen euskaraz idazten genuen batzuek. Guk argi
eta garbi ikusi genuen prentsa elebidunak zekarren arriskua eta faltsukeria. Argi ikusi
genuen irakurleak kenduko zizkigula —konpetentziagatik— eta gainera, azkenean erdara
nagusituko zela. Horregatik eutsi genion euskara hutsezko prentsari, eta denborak
arrazoia eman zigun. Prentsa elebidunean euskarak leku sinbolikoa izan zuen beti, eta
gainera, denborarekin, desagertu egin zen; hori bai, guri kaltea egin ondoren. Ikasgaia
171
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
ikasi genuen, ordea: euskararen aldeko proiektuek aurrera egin dezaten, euskaraz —
euskara hutsez— landu behar dira, elebitasuna besterentzat utziz.”
Egon ere, ondo presente zegoen kezka hori euskal kazetarien buruetan: zelako
jokabidea izango ote zuten aldizkari berriek euskararekiko? Errezelo hori jada izendatu
ditugun artikulu batzuetan ageri da; Zeruko Argiaren editorial aipatu berriak, adibidez,
zera zioen: “Betoz garai, puntu eta ordu onean. (...) Baina hau ezin daiteke euskararen
galeran egin.” Joxe Mari Gabiriak Garaiako Andoni Iturriari eginiko aipatu
elkarrizketan, bestalde, itaun/gogoeta hau bota zion Goiz-Argiko kazetariak aldizkari
elebiduneko zuzendariari: “Euskal aldizkariek betetzen ez duten zuloa bete nahi dugu.
Ori erderaz ere idazteko arrazoia da, baiña euskeraz ain gutxi idazteko ez. Ez al diozute
efikaziarik ikusten euskerari?”.
Horregatik hain zuzen, euskara tresna eraginkor modura hartzen ez zutelako, edo
haientzat euskara aldizkari bakoitzaren zenbaki bakoitzean bete beharreko artikulukopuru jakin baten ehuneko testimonialaren sinonimo baino ez zelako, edo euskara
elebitasun diglosikorik gordinenera kondenatzen zutelako, edo arrazoi horien guztien
baturagatik, baina kontua da duda-muda garai baten ostean, euskal prentsak bere lekua,
bere zentralitatea eta bere izaera aldarrikatu zituela, bide batez ailegatu berri ziren
aldizkariei zera gogorarazita: euskal prentsarik izatekotan, hori euskaraz idatzitako
prentsa baino ez dela. Modu horretan formulatuta Pernandoren egia dirudien arren, garai
hartan autobaieztapen-saioa ere bazen berdefinizio hura guztiz ezinbestekoa zen, hain
baitzegoen kontua nahasirik, hain baitzegoen euskal prentsaren zaku zabala euskal
prentsa ez ziren kazetaz beterik.
Berdefinizio hori, autobaieztapen-saio hori, Anaitasunaren orrietatik dator;
haren orrietan argitaraturiko hiru artikulutatik, hain zuzen. Lehenengo biak (Joan
Altzibar/Joan Mari Torrealdairen “Euskal prentsa euskaraz. Aldizkari berriak” eta Luis
Mari
Mujikaren
“Garaiaren
geroko
geroaren
172
erredentismoa”)
hamaboskari
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
bizkaitarraren uda-osteko zenbaki bikoitzean (323-324, 1976-IX-15) agertu ziren;
hirugarrena (Xabier Kintanaren “Erdarazko euskal aldizkarien inguruan”), berriz,
hilabete geroago (326. zenbakian, 1976-X-15ean) plazaratu zen. Azkenik, azaroan jada
eta erremate modura, Mikel Atxagak prentsa elebidun abertzaleari buruzko
“Erdipurdiko profetak” izenburudun iritzi-artikulua kaleratu zuen Zeruko Argian (711.
zenbakia, 1976-XI-7), modu horretan Anaitasunan abiatua zuten saioari beste bultzada
bat emanez.
Egia esan, artikulu horietan lehenak argitaratu baino ia hilabete lehenago,
Torrealdaik berak 24 orduak euskaraz ekitaldian Euskaltzaindiaren eskariz irakurri zuen
txostenean, hain justu, gero etorriko zenaren zantzu batzuk antzeman zitezkeen. Hara
zelan mintzo zen Torrealdai (1977):
“Gaur egun kanpoko erdal aldizkariak bakarrik ezagutzen baditugu ere, giro eta
inguru hautan dabiltzanentzat ez da inolako segereturik ba datozela Euskal Herrian bertan
hainbeste eta hainbeste aldizkari, astekari erdaraz. Hauzi askoren artean, hizkuntzarena
izanen zaigu hurbilko etorkizun honetan aldizkari berri hauekin planteatuko zaiguna.
Euskarari zein leku? Zein gai? Zein proportzio? Zein euskara?”
Ikuspegi kronologikoari segika, Torrealdai berarenak eta Mujikarenak dira
arestian
aipatu
dugun
autobaieztapen-saio
horren
estreinako
artikulu
biak.
Altzibar/Torrealdairenak izenburu aski esanguratsua dauka: “Euskal prentsa euskaraz.
Aldizkari berriak”. Bazegoen beraz kezka euskal aldizkarien artean, prensa vasca
sorberria zela eta ez zela nahaste galanta sortu baitzen euskal prentsaren inguruan:
euskara hutsez eginikoa zen euskal prentsa? Ala nagusiki euskaraz eginikoa? Erdaraz
idatzita egon arren sentiera abertzalea zutenena ere ez ote zen euskal prentsa? Azken
uste hori nagusi zela ikusita idatzi zuen artikulua Torrealdaik.
Hasteko, kezka nagusi bat plazaratu zuen Anaitasunako kideak. Hara: “Jakin
nahi genuke, aurrerantzean euskal kazetaritzaren alde gertatuko ote diren erdal
aldizkariak, eta zer egingo duten”. Kezka horren ondoren, analisia zetorren, egoera berri
baten analisia:
173
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“1976: euskal kazetaritzaren urtetzat jotzea, beraz, euskal kazeten iniziatiba eta
asmoa zen. Hori dela eta, egin ziren proposamenak ere euskal kazetaritzaren alde
zihoazen.
Aurtengo urte hau epe berri bat bezala euskal kazetaritzan kontsideratzeko, datu
berririk ez da falta. (...) Kazetaritzaren ingurua ere bapatean aldatzen zaio orain euskal
kazetagintzari. Euskal kazetaritzaren faboretan izango ote? Ikusten dena hau da, euskal
aldizkariak sortzeko projektu guti dagoela bazterretan. Askoz ere tentagarriago da erdaraz
aldizkariak egitea. (...) galde batek ba du hemen lekurik: nork egingo dio jaramonik
euskal prentsari? Euskal prentsa ez ote da izango Euskal Herrian aterako den prentsaren
parent pauvre, etxekorik pobreena?
Zeren-eta, hemen hartu dugun perspektibatik, nork ez du ikusten erdal prentsa
abertzalea bera ere euskal prentsaren kaltetan izan daitekeela? Ikusera honetan
oinharriturik, zaku berean sar genitzake Punto y Hora de Euskal Herria, Garaia, Berriak,
Sorka, denak batean gurekiko hizkuntza desberdintasun bera baitute.”
Aurrerago, berriz, prentsa abertzale diglosikoa euskal prentsarentzat hiru arlotan
bereziki kaltegarri izan zitekeela zioen: a) irakurleak kenduko zizkiolako b) kazetariak
kenduko zizkiolako162 eta c) publizitatea kenduko ziolako, iragarleek euren publizitatea
abertzaleak izateaz gain irakurle gehiago zeukaten hedabideetan sartzea eraginda.
“Nueva prensa vasca” artikulua ilustratu zuen irudia, Berriak aldizkariaren 26. zenbakian (1977-III-16).
Bete al ziren Torrealdairen pronostikoak? Baietz uste du Jose Ramon
Etxebarriak:
162
Argigarria da, adibidez, aipu hau: “Harritzen naiz, esaterako, Garaiako plantillan hainbeste euskal
idazle, eta hain zuzen euskal aldizkarietan lan egiten dutenak, ikusiz. Jende berria bilatzeko ahalegin
gehixeago egitea eskertzekoa litzateke. Euskal kazetaritza kazetarien premia gorrian aurkitzen denean,
adarra jotzea dirudi euskal idazleak erdaraz idaztera bultzatzea. Erdaraz idazteko besterik ez balego
bezala!”. Euskal prentsatik prentsa elebidunerako ihes hori areagotu egingo zen hurrengo urtean, nola
Deiak hala Eginek (biak ere artean jaio berri) euskal prentsan ziharduten kazetari batzuk kontratatu
baitzituzten.
174
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Bai: batetik, harpidedun/irakurle/iragarle... askok alde egin zuten
efektibotasunaren izenean; bestetik, gure azalean eta praktikan ikusi izan behar genuen
euskal prentsa euskarazkoa baino ez dela, eta elebitasuna euskara sartu nahi ez dutenen
babesleku ziurra dela. Erdararen itsasoan euskara itotzeko metodorik onena.
Esperientziak erakutsi digu, ezen elebidun-borondatez hasitakoak azkenean gaztelaniara
lerratu edo desagertu egin direla; eta euskaraz soilik iraun duten proiektuak, gauzatu eta
garatu direnean, aurrera atera, eta elebidunak euskalduntzera bultzatu dituztela.”
Mimentzak, aldiz, zera diosku: Goiz-Argik ez zuela gehiegi nabaritu kazeta
elebidunen ailegaera: “Prentsa berri horrek ez zigun zirrara berezirik sortu aldizkari
bezala, ez idazle aldetik ez iragarkien aldetik. Gainera guretzako ere berria zen orduan
gertatzen ari zena.” Haatik, Mikel Atxagak ere euskal aldizkariek kazeta horien
eraginari ederto antzeman ziotela uste du: “Prentsa-mota horren ailegaerak kinka larria
ekarri zuen euskarazko aldizkarientzat, 76an ekin zitzaion bidetik prentsa elebidunera
egin baitzen jauzi. Buztinezko oinak zituen euskarazko prentsa sendotzeko eta
garatzeko ordez, prentsa elebidunari (?) heldu zitzaion.”
Torrealdairen artikulura bueltatuta, arestian aipatu kezkak gogoan zituela, zera
ondorioztatu zuen Anaitasunako kazetariak:
“Euskal prentsa euskaraz dela aitortu, onhartu eta laguntzen ez duen erdal
prentsak diglosia finkarazten du. Aldizkarien euskal izenak eta tituluak ez daitezela
inoren engainutarako izan.
Hona hemen euskal kazetaritzaren puntu larri batzu. Aztertzeak merezi du, eta
aurrez aurre ez ikusi nahia geure buruaren kaltetan da. Erdal eta euskal prentsaren arteko
erlazio hau, euskal kazetaritzaren urtea amaitu orduko argitan jarri behar genukeen arazo
bat da.”
Oso garrantzitsu deritzogu artikulu honi. Batetik, egileak kontzeptuak definitu
zituelako, garai nahasi haietan funtsezko kontu bat gogora ekarrita: euskaraz egiten
dena baino ez da euskal prentsa; eta biga: erdal eta euskal prentsaren arteko erlazioa
lehenbailehen argitan jarri beharra dago. Izan ere, Torrealdaik ondo baino hobeto intuitu
zuen moduan, “euskal prentsa euskaraz dela aitortu, onhartu eta laguntzen ez duen erdal
prentsak [nahiz eta bertoko edo abertzale edo gisako eranskailuren bat atxikia izan]
diglosia finkarazten du.” Aurrebaldintza hori bera ere kendu egingo genuke guk, kontua
era sinpleagoan formulatuta: erdararen nagusitasunean oinarrituriko prentsa
175
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
elebidunak diglosia finkatzen du. Ezen lan honen estreinako partean ikusi dugun
moduan, ez baitago elebitasun orekaturik: joku horretan bi hizkuntzetarik bat beti da
galtzaile. Hortaz, euskarazko komunikazio-esparrua eraikitzera bideratu beharrean
prentsa elebidun diglosikora bideratzen den energia, euskal komunikazio-esparruaren
eraikuntza oztopatzen ari da, zeharka bada ere.
Erdal eta euskal prentsaren arteko erlazioa lehenbailehen (Euskal Kazetaritzaren
Urtea amaitu baino lehen) argitan jarri beharra zegoela, hara Torrealdairen gaztigua.
Erlazio hori aztertzea merezi zuela zioen, afera “aurrez aurre” ez ikusi nahia “geure
buruaren kaltetan” dela gaineratuta. Haatik, urak beste erreten batzuetan barrena abiatu
ziren eta hurrengo urtean, Deia eta Eginen ailegaerarekin batera, erdal eta euskal
prentsaren arteko erlazioak oraindik argitzeke jarraituko zuen; aitzitik: erlazio hori,
argitu beharrean, are gehiago ilundu zen.
Izan ere, garai hartan uste hau aski zabaldua baitzegoen (euskal prentsa barruan
ere bai): prentsa elebidun abertzaleak onurak ekarriko zizkion euskarari. Mikel Atxagak
ere hori aitortu digu: “Hori uste genuen, bai. Teorian, irakurle gehiagotara irits zitekeen
euskara. Euskarazko aldizkarietan sekulan profesionalduko ez zen kazetari taldea
profesionaldu zen, telebistarako eta irratirako ere baliagarria.” Jon Mimentza prentsamota horren sorrera euskararentzat positiboa izan zelakoan da gaur egun ere:
“Mugimendu hura guztia euskararentzako bizigarria izan zela iruditzen zait, nahiz eta
elebidun aldizkari horietan, gaztelaniak zati handiena hartu.”
Jose Ramon Etxebarriak, aldiz, zera esan digu: Anaitasunakoak ez zirela uste
horretakoak 1976 inguruan:
“Nik ez diot gaztelaniaz ere euskararen alde egin ezin daitekeenik. Bistakoa da,
erdaraz ere euskararen aldeko lana egin behar dela. Baina garai hartan argi intuitzen
genituen azken urteotan euskararen unibertsoa kontzeptuaren inguruan bildu diren
ideiak. Alegia, euskaldunok geure unibertso euskalduna eraiki ezean, proiektu
elebidunetatik unibertso erdalduna baino ezin espero dezakegula.”
176
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Intuizio horri jaramon eginez esan zuen Torrealdaik erdal eta euskal prentsaren
arteko erlazioa lehenbailehen argitan jarri beharra zegoela. Eta asmatu egin zuen
azterketa egin ezean hori geuretzako kalte izanen zela iragartzean, egun ere euskal eta
erdal prentsaren arteko erlazioak argitzeke eta definitzeke jarraitzen baitu; eta
horregatik da hein handi batean oraindik eginkizun euskarazko komunikazio-esparru
autozentratua.
Torrealdaik ez ezik, beste batzuek ere ikusi zuten erdararen nagusitasunean
oinarrituriko prentsa elebidunaren arriskua. Torrealdairen artikulua kaleratu zuen
Anaitasunaren zenbaki berean (323-324, 1976-IX-15) Luis Mari Mujikak “Garaiaren
geroko geroaren erredentismoa” artikulua plazaratu zuen. Garaiaren sorreraren albistea
pozez hartu zuela adierazi eta gero, aldizkari horri eta Punto y Hora de Euskal Herriari
buruzko zenbait zalantza haizatu zituen Mujikak. Hara:
“Dirudienez, GARAIAk praxian dituen abertzaletasunaren ideiak eta nireak ez
dira guztiz berdinak. Akusazio hau publikoki baita ere PUNTO Y HORA
hamabostekariari doakio. Noiztik PUNTO Y HORA de EUSKAL HERRIA? Astekaria, ia
osorik, Herri honi milaka urtetan arraro izan zaion hizkuntzan gure problemak emanez ari
da.
(...) Ba dakit GARAIAren erantzuna zein izango den. Erantzun hori bere
editorialean dago. Barkatu baina ni ez naiz EUSKAL HERRIAN euskal monolinguismo
bat ezarri nahi luketen horietakoa; hori utopia hutsa da gaurko egoeran; geroago bai, eta
planteatu dezakegu noski eta eskubide guztiaz... Nik GARAIAri eta PUNTO Y HORA de
EUSKAL HERRIA(??)-ri kritika hau egitekoan ez dut erori nahi beraiek egiten duten
alderantzizko zapalketa kultural batean. Ez, ez dut eskatzen GARAIA edo PUNTO Y
HORA euskara hutsean ateratzea; ezta ere erdia, askoz posibilistagoa naiz. Nik eskatzen
dudana da gutienez %30 bat euskaraz idatzia egon behar lukeela, euskal politik astekaria
deitzeko.”
Parentesi txiki bat eginez, esan dezagun (II.5 atalean jada formulatua dugun
moduan) hori ere ez zaiela eskatu behar kazeta elebidun abertzaleei: eskatu, deus ere ez,
haiek jakingo baitute eurei zer komeni zaien. Eskatu, edo hobe esan, gogorarazi, euskal
hizkuntza-komunitateari gogorarazi behar zaio funtsezko kontu bat: hau da, ezein
hizkuntza-komunitatek, osasuntsu biziko bada, ezinbesteko duela bere kultura propioa
une oro (ber)sortzea eta jasotzen duen komunikazioa deskodetu eta berak ekoizten
177
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
duena zabaltzea; horretarako, ezinbesteko da hori egitea ahalbidetuko dion
komunikazio-esparru
autozentratuaren
eraikuntza;
hots,
hizkuntza-komunitatea
erreferentzia nagusitzat hartu eta bere premia eta beharren arabera diseinaturiko
komunikazio-esparruaren sorrera. Hizkuntza-komunitateak ezinbesteko du, halaber,
energia eta arreta hedabide elebidunetan fokalizatu beharrean, bere zentro propioa
eraikitzea, bere hizkuntzan dauden hedabide autozentratuak bultzatzea (eta existitzen ez
badira, haiek sortzea), bere hizkuntzatik eta bere hizkuntzan taxuturiko komunikazioesparru autozentratu propioa bermatze aldera.
Parentesia itxita, bigarren sartu-irten bat egingo dugu Mujikaren artikuluan,
pasarte honi ere garrantzitsu irizten baitiogu:
“(...) ez dut onhartzen GARAIAren eta PUNTO Y HORAren kontradikzio nagusi
hori. Bien euskarazko artikulu BAT BAKAR hori parragarria da, eta involuntarie gure
herriko etsaiek eta faxistek gure kulturaren aurka egin duten jokabidea hartzen dute.
GEROago, GEROago egingo dugu euskaraz, ‘Herriaren errekonbertsioa’ egingo
denean esateak injenuitate handi bat darama... Beraz, gerta daiteke GEROKO GERO hori
iristekoan euskara hilda egotea. (...) Euskararen erreibindikazio eta praxia GAUR
GAURTIK hasi behar da, GERORA uzteak sorpresak ekar ditzake. (...)”
Arestian esaniko moduan, hilabeteren buruan Xabier Kintanak “Erdarazko
euskal aldizkarien inguruan” izenburua zeukan iritzi-artikulua kaleratu zuen
Anaitasunan bertan (326. zenbakia, 1976-X-15). Hara zer zioen:
“Guti da, oro har, gure erdarazko euskal aldizkariek euskarari eskaintzen diotena;
orain arte behintzat. Honetan –eta paradoxatzat hartuko dukete norbaitzuk berau- Berriak
dateke arlo honetan aurrerazaleena eta euskaltzaleena. Ba dago beste puntu okerrago bat,
gainera. Euskarari txoko bat eskaini ohi zaio, museoko pitxi bat balitz bezala. Honetan
folkloristena, ene ustez, Garaia da. Emakume, Batasuna, Elebitasuna eta gisa honetako
hitz asko tituluetan eta gero artikulu osoak erdaraz. Behialako “el lendakari le dijo a las
emakumes del batzoki que los gaztetxus sacaran la ikurriña...” xelebre eta nigargarri hura
dakarkigu gogora, eta gaurko euskaldunok ez dugu beti erdaraz aipatzen den Euzkadirik
nahi, erabat herritar eta euskalduna izango den Euskal Herria baizik.”
Euskarari txoko bat eskaini, kategoria txiki bat, unibertsoa oro erdalduna den
bitartean: lehen ere (ikus II.4 atala) izan dugu hizpide praktika horren orokortzeak
euskarari eragin diezaiokeen kaltea; ez diogu, hortaz, berriro gai horri ekingo. Hala ere,
komeni da kontuan hartzea Kintanak, praktika hori bultzatzen zutelako eta euskarazko
178
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
aldizkariei publizitatea kentzen zietelako, zera ondorioztatu zuela erdarazko euskal
aldizkariei buruz: “(...) konkurrentzia oportunista eta diglosikotzat hartu beharko dugu
euskaldunok agerkari berriok geure orain arteko euskal aldizkariei egiten diotena.”
1976ko udagoien hasieran, beraz, Anaitasunak definizio eta autobaieztapen
saioa burutu zuen hiru iritzi artikulu horiekin. Mikel Atxagak antzeko gauza egin zuen
Zeruko Argian udagoien horretan (711. zenbakia, 1976-XI-7) “Erdipurdiko profetak”
artikulua plazaratzean. Artikuluari modu honetan ekin zion Atxagak: “(...) ustekabeko
eragozpenak eraso die euskal aldizkariei: erderazko euskal aldizkarien erasoak.”
“Deseuskaldundutako Euskal Herrian” artean erdararen beharra ere bazela esan
eta gero, Atxagak argi utzi gura izan zuen puntu hau: “(...) erdarazko horrenbeste euskal
astekari sortzea euskararen kaltetan da, nere ustez.” Aldizkari horiek sustatu beharrean,
beraz, beste alternatiba hau hobetsi zuen berak: “Euskaraz badakien eta euskara ikasten
ari den jendearentzat euskarazko astekari onak egin behar ditugu. Abertzaleak diren
euskal idazle eta euskal irakurleek euskarazko astekariak eta komunikabideak behar
dituzte.” Eta segidan, kezka nagusi bat:
“Abertzale ikuspegiz egiten diren astekariak non saltzen eta irakurtzen dira?
Euskara galdurik duten herrialdeetan? Tafallan, Tudelan, Lizarran, Sanguesan, Errioxan,
Enkartaziotan, Orduñan, Araban, Bilboz ezkerrera? Eta Ebrotik haruntz zenbat?
Ala euskaraz dakien jendearen artean zabaltzen dira batipat?
(...) Euskarak indarrik haundiena duen lekuan erdarazko bi euskal astekari sortzea
ez ahal da nahiko harrigarri?
Nork erosten eta irakurtzen dituen jakitea ez da zaila. Euskal fruiturik ematen
dutenez jakitea zailagoa da, baina jakin beharrezkoa.”
Prentsa abertzale elebidunaren eragin gaiztoaren erakusle zen adibide bat jarri
zuen segidan Atxagak: euskal prentsaren irakurle batzuen arreta desbideratzeaz gain,
euskaraz idazten ziharduten batzuk erdaraz idaztera bultzatu ei zituen prentsa
elebidunak. Goiz-Argiren kasua aipatu zuen eredu modura: “Euskara hutsean zen GoizArgi erdia erdaraz egiten hasia da dagoenekoz. Hori besterik gabe atzerapen nabarmena
da. (...) Euskaraz idazten zuen zenbait idazle ere erdaraz idazten hasia zaigu.”
179
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Erdia ez beharbada, baina egia da Goiz-Argi garai hartan bere orrietan erdara
sartzen hasi zela (azaleko titulu nagusia ere erdaraz paratu izan zuen); egia da, halaber,
ordura arte euskaraz idazten ibilitako zenbait kazetarik erdaraz idazteari ekin ziola
(garai hartako Goiz-Argiren zenbakiak arakatzea baino ez dago hori frogatzeko). Jon
Mimentza garai hartan Goiz-Argiko kidea zen, eta berak azaldu digunez, “editorialak ele
bitan argitaratzea erabaki genuen. Horrez gain, baziren aldizkari berri horietan
gaztelaniaz idazten zutenen artean, lan interesgarriak bidaltzen zizkigutenak.”
Kontuak kontu, ingurumari horretan 1976ko abenduan Zeruko Argian
elkarrizketa egin zioten urte hartako Kirikiño kazetari-saria irabazia zuen eta artean
Anaitasunaren zuzendari zen Joan Mari Torrealdairi (elkarrizketa hartan bertan ardura
hori utzi eta Jakin kultur-aldizkariari lotzekotan zebilela iragarri zuen). Honek zalantzak
plazaratu zituen berriro erdarazko euskal aldizkarien inguruan: “(...) egia esan ez dut
garbi ikusten kazeta hauen jokoa. Laguntzera omen datoz, bai, lagundu bai, baino nola?
Zelan eta zertan konkretatzen da beren laguntza?”.
Ordudanik mende laurdena igarota, itaun hori egin diegu hain zuzen garai hartan
Zeruko Argian, Goiz-Argin eta Anaitasunan beharrean ziharduten kazetariei: hau da,
kazeta elebidunek sortu ziren garaian agindu zutenari eta gaur egun eskaintzen dutenari
erreparatuta, ea zer datorkien gogora. Mikel Atxagak gertutik ezagutzen du prentsa
elebidunaren praktika, urte asko eman baitu Deian beharrean:
“Prentsa idatzian oso zaila da elebitasuna. Are zailagoa kazetariak elebidunak ez
badira, batez ere buruek euskararik ez badakite. Ez zen esperientziarik. Nola sartzen da
%25 euskaraz? Orri oro? Sail oro? Euskarazko orri bereziak eginaz? Zer gai? Zein berri?
Garrantzizko ezer kentzerik onartzen al dio erdal irakurleak? Zer uzten zaio euskarari eta
euskal kazetariari? Gainera, euskara eta euskal taldea arrotzak ziren erredakzioko beste
kazetarientzat.”
Etxebarriak, kezkak plazaratu beharrean, bere uste sendo baten berri eman digu:
“Labur esanda: prentsa elebidunak euskaldunok erdaldun bihur gaitzake; prentsa
euskaldunak, ordea, erdaldunak euskalduntzera behar ditzake. Hor dago apustua eta
180
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
aukera.” Eta zer datorkie gogora 1976ko eztabaidak (prentsa euskaraz ala bi
hizkuntzatan) gogoratzean? Jon Mimentzari ezer berezirik ez: “Guretzat eztabaida hori
ez zen esanguratsua, nahiz eta zera esan beharra dagoen: Goiz-Argin gaztelaniari lekua
ematea ez zen harpide batzuren gogoko izan. Baja gutxi batzuk izan genituen
horregatik.” Mikel Atxaga arestian aipatu dizkigun kezken haritik mintzatu zaigu:
“Elebitasuna oso zaila da. Bi hizkuntzei funtzio berdinak eman nahi bazaizkie
gaitzago. Bi hizkuntzak berdin irakurtzen eta ulertzen dituen nahiko irakurlerik ez dagoen
lekuan ezin da prentsa idatzi elebidun itxurazkorik egin. Kataluñan ere ez dut egunkari
elebidunik sumatu izan. El Periódicok berak bata gaztelaniaz eta bestea katalanez
argitaratzen ditu. Gaztelaniakoa eroso antzean itzul daiteke katalanera. Baina euskarara?
Eta hori egiteko indarra El Correo Español eta El Diario Vascok bakarrik izan dezakete.
Euskarara itzulitako horiek irakurgarriak gertatuko al lirateke?”
Etxebarriak, berriz, beste kontu batzuk ekarri dizkigu mahai gainera:
“Niri zera datorkit gogora: euskalduntzearena prozesu luzea dela, bizitza osorako
proiektua, eta gogoz ekin behar zaiola. Orduko ekimenak gaurko egoeran eragin handia
izan duela —zorionez— eta gaur egungo hautuek eragina izango dutela etorkizunean. Eta
merezi duela apustua egitea. Bistan denez, nire ikuspuntuaren arabera, euskal prentsa
euskarazkoa baino ez da, sensu estricto; baina bidea sasiz beterik dagoenez, tarteko
pausoak ez dira arbuiatu behar, nahiz eta gure aukerak beti ere garbia izan behar duen,
euskara hutsezkoa alegia. Izan ere, ulertzen ez gaituztenean, ulertuko gaituzte.”
Eta gaur egun? Onura ala kaltea, zer dakarkiote hedabide elebidunek euskarari?
Mesederako dira ala aho biko ezpata ditugu? Atxagarentzat, kazeta horiek ez diote
aparteko kalterik egiten euskarari: “Prentsa elebiduna erdara hutsezkoa baino
mesedegarriagoa da euskararentzat. Euskarazkoak ez ditu lehen bezala kazetaririk gabe
uzten. Euskarazko prentsarentzat ez da elebiduna eragozpen, euskarazkoak beste
eragozpen batzuk ditu, nik uste.” Iritzi beretsukoa da Jon Mimentza ere:
“Prentsa elebiduna ez da kaltegarria. Dena den, frantsesa eta gaztelania baino,
euskara bera dela, esango nuke nik, euskararentzako aho biko ezpata. Izan ere, adibide
gisa, unibertsitatean euskaraz ematen diren materia batzuek ez diote euskarari ezer onik
ekartzen; Zuzenbidean Derecho Romano euskeraz ematea gure hizkuntzari bortxakeria
egitea dela deritzait. Zer kalte dakarkio euskarari, erabili nahi dutenek soberania bere
horretan erabiltzea, euskaratu gabe? Badakigu horrela kontzeptu hori ez dela euskal
kulturan sortu, arrotza dela. Aipatutako euskaratze horrek, euskararen lardaskatzea dakar.
Ziur nago, aho biko ezpata asko ditugula gure unibertsitatean eta hiztegietan; eta euskara
erabili arren, ohartzeke, euskal akulturizatzea bultzatzen ari garela.”
181
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Ez da iritzi berekoa Jose Ramon Etxebarria, hedabide elebidunez gisa honetan
mintzo baita: “Nik aho biko ezpata deritzot prentsa elebidunari”. Dena dela,
zehaztapena egiten du segidan: “Nahiago dut hala ere alboan izan beharreko laguntzat
hartu, ezen ez aurka egingo didan etsaitzat.”
Kontuak kontu, eta 1976az geroztik igaro den mende laurden pasatxoan,
euskarazko komunikazio-esparrua gogoan dugula, zeintzuk lorpen azpimarratuko
lituzkete eurek? Zeintzuk dira aurrera begira eman beharreko jauzi kualitatiboak?
Azken horiek aipatu dizkigu batik bat Mikel Atxagak:
“Orain 25 urte esparru oso mugatua zuen euskarak kazetaritzan. Orain, sail, gai
eta esparru guztietara zabaldu da. Hala ere, euskarazko kazetaritza itzulpenezkoa da
nagusi. Kazetaritzako iturriak erdaldunak baitira. Gizarteak eta agintaritzak, politikoek
eta abarrek erdaraz produzitzen badute, euskal kazetariak itzultzaile izanaz jarraitu
beharko du. Bestalde, euskarazko kazetaritzarentzat ikusle, entzule eta irakurle multzoa
murritza denez, euskarazko prentsa ez daiteke bakoitza bere gisa ibil. Euskarazko irrati,
telebista, herrietako aldizkari, Euskadi mailako astekari, egunkari eta abarrekin enpresa
indartsu bat eta elkarlan egoki eta emankorra egiten ez bada beti arrastaka eta ezinean
ibiliko da euskarazko prentsa.”
Atxagak bezala (beste optika batetik, hori bai), Mimentzak ere hizkuntza batetik
besterako itzulpenak eragiten dituen arazoak planteatu dizkigu :
“Lehen baino sarriago agertzen da euskara komunikabideetan, telebistan,
irratietan, egunkarietan, liburu gehiago egiten dira eta abar. Euskalkiak irratietan gehiago
agertzen dira telebistan baino. Dena dela, gaurko unibertsitateko euskaldun irakasle
gehienek erdal hizkeraz ikasi dutenez (gaztelania eta frantsesa gehienbat), beldur naiz
euskaratze akritiko bat ez ote duten erabiltzen zenbait materia euskaraz ematen dutenean.
Agian, katalanek ez dute zailtasunik gaztelaniatik bere hizkuntzara itzultzen dutenean,
funtsean kultura berdinekoak direlako. Baina euskerak, beste begirune bat behar du, eta
arlo hau ikertu gabe eta landu gabe dago.”
Etxebarriak, azkenik, lorpenak eta eginkizun direnak zerrendatu ditu:
“Euskararen bizia bidean dago, ez helburuan —nahiz eta benetan helburua lortu
nahi dugun—. Lorpenik handiena? Dudarik gabe, bidea egiten abiatu ginela, bidean
segitzen dugula eta bidean segitzeko asmoa dugula. Bidean goazela, hainbat eta hainbat
azpiegitura berri sortu —eraiki esaten da gaur egun— ditugu. Euskararen batasuna sortuz
goaz, euskal prentsa sortuz doa, euskara hutsezko eremu berriak sortuz doaz... Hitz batez,
bizirik gaude. Aurrera begira zer? Hartutako bidetik aurrera egitea, euskararen unibertsoa
eraikitzeko aukera berriak erabiliz.”
182
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Behin hona helduta, Fishmanen planteamenduari buruz galdekatu gura izan
ditugu Atxaga, Mimentza eta Etxebarria. Jada ikusia dugunez, Fishmanek zera
proposatzen baitu (1988: 20):
“Arriskuan dagoen hizkuntza ororen aldeko hizkuntz politikak jaiotizkuntzaren
funtzio barrenkoi-intimoak zurkaiztu behar ditu lehenik. Eta gero, ahal bada, piskanapiskana handik aurrera jo behar du, ama-hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipen-iturri
diren lehen mailako alor-barrutietako erakundeetatik bigarren mailakoetara hedatuz.
Sarrera- edo hasiera-mailako lan-alorra ezinbestekoa da; goragoko mailetakoa, aldiz,
litekeena edo ahal balizkoa. Diglosia beharrezkoa da (galtzeko arriskuan dagoen
hizkuntzari burutik burura bereak, eta bereak bakarrik izango diren alor-barruti sendo
egonkortu zenbait atxekiz); autonomia ekonomiko edo independentzia politiko
elebakarra, aldiz, agian-beharbadakoa.”
Planteamendu horri jarraiki, euskarak aski ote du oinarrizko funtzio eta sail
batzuk euskaraz zurkaiztu eta gainerakoan erdarari lekua egingo dion prentsaereduarekin ala euskara hutsezko komunikazio-esparrua du beharrezko? Puntu horri
dagokionez, hiru lagunak bat datoz. Atxagaren irudiko, “oinarrizko funtzio eta sail
batzuk euskaraz bermatzetik hasi izan bagina, euskarak bere baitan izan duen
euskañoltzerik ez zukeen izango, agian. Baina honez gero, komunikazio-esparruan
funtzio eta sail guztiak eskainiz jarraitu beste biderik ez dugu, bestea atzerapauso
onartezintzat joko baikenuke.” Gisa berean mintzo da Mimentza ere: “Euskerak beste
hizkuntza garatuen funtzio guztiak beteko dituen komunikazio-esparrua behar du.”
Argigarriak dira, azkenik, Etxebarriaren berbak: “Ez ditzagun guk mugak jarri
helburuetan, mugak berez agertuko baitzaizkigu. Oso alderantziz, bidean agertzen
zaizkigun mugak gainditzen saia gaitezen, horretan baitago euskararen bizia: bizitzeko
ahaleginean, eta mugak gainditzeko ahaleginean.”
Horra, bada, zeintzuk izan ziren Euskal Kazetaritzaren Urtearen gorabeherak eta
zein urte horretako eztabaida nagusia: kazetagintza, euskara hutsez ala bi hizkuntzatan?
Dena dela, auzi hori askoz lehenago ere planteatu izan da. Hurrengo atalean aztertuko
dugun afera dugu horren lekuko.
183
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
1970eko hamarkada amaieran euskara hutsezko kazetagintzaren aldeko apustua egin zuen Zeruko Argiak.
III.4.- El Día-ren aldeko hautua, 1976ko eztabaidaren aurrerapen
1920ko hamarkada bukaeran Hego Euskal Herriko (Gipuzkoako batez ere)
euskaltzale talde bat euskara hutsezko egunkaria kaleratu gura ibili zen. Xabier Lizardi
idazle ezaguna eta Argia euskal astekarikoak ziren, besteak beste, egitasmoaren
184
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
bultzagile-lanetan zebiltzanak. Haatik, jeltzaleek, Jose Ariztimuño Aitzol buru zutela,
gurago zuten egunkari elebidun abertzale bat Gipuzkoarako. Azken horien tesiak
gailendu ziren azkenean eta horren ondorioz 1930ean Donostian El Día egunkari
abertzale elebiduna kaleratzen hasi ziren (1930-VI-1ean sortu eta 1936an Espainiako
gerrarekin batera itzali zen). Dena dela, kontua lehenagotik dator, euskara hutsezko
egunkariaren asmoa aspaldikoa baitzen. 1924an, adibidez, gisa honetan mintzo ziren
Argian (in Diaz Noci, 1995: 147): “Egun oetan ospatzen du La Veu de Catalunyak bere
agerpenaren 25’g. urteurrena. Barcelona’n agertu zan, guzia katalanez eta... astero.
Orain ere Barcelona’n agertzen da, eta katalanez, baña egunero. Asieran gure antzekoa
zen bada. Guzia berdin izateko, Argia ere eguneroko egin bear dogu. Noiz? Erantzun,
irakurleak.”
Aurrerago ikusiko dugunez, gai horren inguruan oldar berria izan zen urte
batzuk geroago, batez ere Jose Mari Agirre Xabier Lizardik hauspoturiko egitasmo bati
esker, baina 1924a baino lehen ere bazen euskara hutsezko egunkaririk kaleratzeko
asmorik. Jesus Mari Zalakainen arabera (1993: 165-185), 1908an jada birritan agertzen
da gaia Diario de Navarran Agerre´tarren luman; 1908an bertan, Engrazio Aranzadi
Kizkitzak, Ola izengoitiz, Diario euskérico izeneko artikulua kaleratu zuen Gipuzkoarra
astekarian; 1917ko otsailean, berriz, Ormetse’tar P.A.k zera dio Euskal Esnalean:
“Euskerea gorago jazoteko egunari (diario) euskarazkoa bear genduke”. Pare bat
hilabete geroago, agerkari berean, Arbelaitz kaputxinoak ekin zion gaiari (maiatzean ere
idatzi zuen horri buruz). 1917ko apirilean bertan baita, garai hartako euskal kazetaririk
ekinenetako batek artean euskara hutsezko egunkaririk ez zela posible iritzi zion. Hara
bestela zer zioen Ebaristo Bustintza Kirikikiñok garai hartan (1984: 167):
“Euskal-Esnaleatik artuta atzo leku onetan argitaldu genduan irakurgaian
Arbelaitzek diño izparringia dala ikaragarrizko izkillu bat, indar andia daualako, ta
eskatzen dau alegindu gaitezala bat euskaraz sortzeko, baiña egunerokoa.
Irakurgai orren azken aldera itanduten dau ia zer diñogun euskeraz idazten
dogunok.
185
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Nik, lengo egun baten esan neban emen, nire ustez ondiño ez gagozala
orretarako, iñoz eguna elduko dan arren.”
Eta zergatik ez zeuden horretarako oraindik? Kirikiñoren ustez, hiru arrazoi
hauek zirela tarteko (1984:167-168):
“Eguneroko izparringiak zotz asko daukoz, uste izaten dan baiño zotz geitxuago.
Agiri-agirian dagozan zotzak dira: nok idatzi, nok irakurri, nok dirua emon irasteko.
Nok idatzi. (...) Euskeraz lan au ondo egingo leukienak, idoroko litzakez, baiña
nekez.
Nok irakurri. Arazo au gatxagoa da askozaz be. Euskeraz len baiño gehiago
irakurten da, ori ezin ukatu lei, baiña ondiño gitxi eguneroko izparringi bati eutsiteko.
Onetarako bearko litzakez zazpi-zortzi milla, ta nun dagoz urrik emoteko be? Zenbat ete
dira izparringi onetako [Euzkadi eguneroko jeltzaleaz ari da] gure euskerea irakurten
dabenak? Bosteun bai?
Nok ipiñi dirua. (...) Eguneroko izparringia irasteko millaka ogerleko asko bear
da, ta nun bildu? Nogana jo? Au, arazo latza da; Ormetsek diñoala: `Gauza gatxagorik asi
ta jarraitu bere egiten da´. Ta zer? Diru ori euskaldun euskaltzaleen artean, bakotxak
onenbeste emonda, bildu bear, edo aberats andiren bati sakela ebagi bear; lenengoa guztiz
nekeza, bigarrena nekezagoa.
Euskerazko izparringi egunerokoa irasteko, nire ustez labea ondiño oztxu dago.”
Kontuak kontu, hurrengo hilabeteetan labe hori apurka-apurka berotuz joan zen,
bai behintzat 1923ra arte (Primo de Riveraren diktaduraren hasiera Espainian).
Zalakainen ustez (1993: 168), “Ez zen egunkaririk sortu baina ahaleginik egin zen. Urte
horietan, eta seguraski Euskal Esnaleak Euskal Herrian zehar euskararen alde egiten
zuen lan eskergaitzaren harian, orduko mugimendu euskaltzalearen baitan egunkari bat
nola molda zitekeen galdezka aritu ziren.”163
Euskarazko egunkariaren aldeko hurrengo oldarraldia Lizardik gidaturik
datorkigu. Joseba Agirreazkuenagak dioskunez (1989: 97):
“Euskadi egunkariak euskal atala izeneko orri bat argitaratzen zuen euskaraz eta
1929an eztabaida interesgarri baten topaleku egin zen. Zergatik ez euskal egunkari bat?
Lizardi idazle haundiak, Mendi-lauta (Txomin Arruti) eta beste euskaltzale
batzuek proiektuaren inguruan zenbait artikulu idatzi zuten. Lizardiren hitz lauzko lan
artean euskal egunkariaren gaia gunetariko bat dugu. Kalkulu ekonomikoak ere zehatzmehatz burutu zituen. Baina euskal egunkariaren gaia erdarazko egunkarietara ere hedatu
163
Zera dio Diaz Nocik Euskal Esnaleari buruz (1995: 62-64): “Iparrekoek Eskualtzaleen-Biltzarra
antolatu zuten bitartean, Hego Euskal Herrian ere antzeko elkarte bat sortu zen, urte batzu geroago.
1907.ean Gregorio Mujikak (...) Euskal Esnalea elkartea sortarazi zuen. (...) Euskaldun gaztedia
iratzartzeko sortu zen urte hartan Euskal Esnalea. 1908.ean elkarteak aldizkari bat kaleratu zuen, izen
berdinekoa. (...) Euskal Esnaleak oso erakunde irekia izan nahi zuen, denetariko euskaltzale eta iritziak
biltzeko gauza, oreka bilatu nahian (...) Hasieran Tolosan, gero Irunen, eta gero Donostian argitaratua,
Euskal Esnalea 1911.ean beste aldizkari baten euskarazko gehigarri bihurtu zen: Euskalerriaren alde.
1931. urtera arte kaleratu zen (...)”.
186
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zen. Adibidez El Sol egunkari ospetsuak edo Donostiako La Voz-ek mesfidantzazko
eritziak agertu zituzten.”
Zalakainen irudiko (1993: 172), “kronologiari begiratuz, 1929ko martxoaren
13an idazten du lehenik Lizardik, euskal egunkariari buruz, arazoa zerbait gehixeago
zehaztuz.” Diaz Nociren iritziz, berriz, (1995: 164)
“1929an, Euskaltzaleak taldeak eraginda, planteatu zen euskarazko egunkari bat
argitaratzeko aukera. Argian horren berri ugari eman zuten, eta badakigu Donostiako
astekaria euskal egunkariaren asmoari oso lotuta zegoela. Argia bihur zitekeen euskal
egunkari berria? Baliteke; Lizardik uste zuen ez zegoela egunkari berria ateratzerik, ez
zegoela inprimategi berri bat erosterik, ez eta langile berririk kontratatzerik. Idazlearen
ustez, hoberena izango zatekeen esistitzen zen euskal aldizkari batean oinarriturik,
egunkari berria ateratzea.”
Hara zer idatzi zuen Lizardik berak honi guztioni buruz: “Gure ustez
aukerakoena Argia asterokoa degu. Ori izan da egunkariaren aitzindari edo aurrelari.
Orrek diardu bideak zakarrez garbitzen. Ori dago lanbide horretan zerbait zaildua, ta
orren lantegietan baditugu artarakoxe irar-langille euskeldunak (…)”.164 Pare bat
hilabete lehenago, euskarazko egunkaria sortzeko bidean zeintzuk mutur lotu beharko
liratekeen argitzen saiatu zen Lizardi bera iritzi-artikulu batean:
“Euzkerea’k dionez, euskel-egunkariak urte-mordoska aundi-samarrean urteroko
berrogei bat milla laurleko galdu bear lituzke. (...) guk eztakusgu arloa Euzkerea’k bezin
illun; gaurdañoan behintzat, baikorxeago gaituzu.
Ori bai: ari-mutur guziak lotu bear dira len-lenetik. (...) Gure lan-asmoa auxe da.
Lenbizi, al-dan zeatzenik arloa argi ikusi, zenbaiten iritzi ta aolkuak entzunaz. Ontan
Euzkadik ere, ta Argiak, asko lagunduko al diguten ustea badegu.”165
Eta arloari ahalik eta zehatzen erreparatzen hasita, hona planteatzen ziren
arazoetako batzuk (1934: 79-80):
“Egunkaria berriro-berrirotik egin, lankiñak eta abar erosiaz? Ala, iñoren
babesean?… Iñoren babesean, noski, amets dana amets izana iñoiz biurtuko ba-da.
Artara, zenbat diru bear?... Zenbat eta nolako otseñak?... Auetxek ere aurre-aurretik begiz
yo ta itzartu bear dira. Gero, zenbat arpidedun eta zenbat iragarki gutxienez bear ditugu,
lenengo egunetik galdu gabe, ala oso gutxi galtzen, asteko?...
Ona, egin-bearreko azterketaren zati nagusitxoenak.
Azterketa ori oso egiña danean, euskeltzale guztiok, eta batez ere bazkun
euskeltzaleen ordezkariak, batzar batera deituko zaituztegu.(...)
164
165
Eusko Ikaskuntzaren Deia, 1929-VI-27; Diaz Nocik aipatua in 1995: 164.
Lizardi, 1934: 78-79.
187
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Antxe egin diteke, guzien iritzi ta eztabaida anaikorraz, azken azterketa. Bertatik
baiezko erabakia ba’letor, bazkun guziek, norbere lurraldean, asi bitez erriz-erriko lanean,
diru-arpide-iragarki aginduak yasotzen.
Orrela yakin genezake egunkaria egin diteken ala ez (...).”
1929ko ekainean, bestalde, Euskaltzaleak taldeak txostena argitaratu zuen
Argian, euskarazko egunkaria ardatz hartuta; ez hori bakarrik: egunkari horren jaiotza
iragarri ere iragarri zuten. Uztailaren 14an, ostera, euskal egunkariaren lagin bat
kaleratu zuten. Abuztuan diru-bilketari ekin zioten, eta horrez gain estiloa, itxura,
edukiak eta enparauak zehazten ere ibili ziren. Enparau horien artean, erosle-kopurua.
Zenbat erosle beharko lituzke euskara hutsezko egunkariak bizi ahal izateko? Lizardik
1929ko uztailean bertan iritzi-artikulu batean idatzi zuenez, hiru mila lagun behar ziren
(1934: 81):
“Aspaldian ixilik da gure euskel ataletan egunkariarekiko asmoa.(...)
Asmoaren gorabera nagusienak aztertu dira, ta ezagun arazi ere, Donostia’n,
Eusko-Ikaskuntza aretoan.
Esan dezagun gaurkoz, soilki, Euskalerria’n iru milla eusko yator ba-da, mamitze
aal dala gure asmoa: bestela, ez.”
Alabaina, Argian euskal egunkariari buruz ateratako azken aipua 1930eko
martxokoa da, hasierako garra apurka-apurka amatatzen joan zen seinale.166 Zumaian
egindako Euskaltzaleaken batzarraren berri ematen du aipu horrek, eta bertan Lizardik
urtebete leheneago aipaturiko hiru mila lagunen kontuari artean eutsi egiten ziola ikus
dezakegu (Argia, 1930-III-16, in Diaz Noci, 1995: 166):
“Azken-azkenik Egunkariatzaz erabaki zan. Lizardi jaunak esan zuan berriro,
egunkari ori irtetea al izango bada iru milla arpidedun bear dirala, iru milla arpide oiek
billatzen saia gaitezen bada guztiok (...). Orrenbeste ta orrenbeste biztanle gera Euskalerrian eta hainbeste eta hainbeste euskaldun bizi dira Euskal-erritik kanpora eta ez ote
gera bada iru milla irakurle batuko euskel-egunkaria izan dezagun? Bai, noski, batez ere
danok gogoz artzen badegu (...).”
Haatik, asmo onak asmo on, laster isilduko zen kontua. Diaz Nociren ustez
(1995: 166)
166
Zalakainek dioenez (1993: 178), Euzkadi egunkarian euskara hutsezko egunerokoaren aldeko hotsak
amatatzen joan ziren 1929aren azken hondarrekin batera, eta apustu hori baino beste hau hobesten zuten
artikuluak agertzen hasi ziren: Euzkadi elebidun jeltzalearen Euzkel Atala hobetzea onuragarriago zela
euskararentzat.
188
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Momenturik egokiena ematen zuen (…) euskarazko egunkari bat kaleratzeko:
lehen aldiz, egoera politikoak uzten zuen horrelako asmoak burutzen, Argiak irakurlego
garrantzitsu bat lortu izan zuen, denetariko aldaketek kazetaritza modernorako baldintzak
bultzatu zituzten, baina, arazo ekonomikoak zirela medio, Argia ez zen egunkari bihurtu.”
Arazo ekonomikoek zerikusi zuzena izan zuten egitasmoaren zapuztean, hori ez
dago ukatzerik, baina badirudi beste faktore batek ere zeresan dezente izan zuela:
jeltzaleek Gipuzkoan egunkari abertzale elebidun baten alde eginiko hautuak, hain
zuzen (euskara hutsezko egunkariaren kaltetan, bistan denez). Egunkari hori (El Día),
Jose Ariztimuño Aitzol sortzaile eta ideologo nagusi zela, 1930ean bertan hasi zen
kaleratzen Donostian, justu Argian euskarazko egunerokoaren aldeko kanpaina
itzaltzearekin batera. Datu argigarria da, kanpaina-itzaltze horri gagozkiola, honako
hau: Ander Artzeluz Luzear izan zen El Díaren euskal atalaren arduraduna.
Sintomatikoa baita, nola Diaz Nocik (1995: 169) hala Zalakainek (1993: 179) jasotzen
duten kontua: El Día sortzearekin batera Argiaren salmentak dezente jaitsi ziren.
Garai hartan euskaltzaleen artean izaniko tirabiren isla fidel dira Nemesio
Etxanizen idazlanak. Mikel Atxagaren arabera (Etxaniz, 2000: 8), garai hartan (1934an)
“Lizardik, Luzear, Mendilauta eta abarrekin batera, euskarazko egunkariaren alde piztu
zuen sua itzalixea da. Egunkarietako txoko batera mugatu da euskara. Nemesio
Etxanizek gogor erasotzen dio berriro euskarazko egunkariaren alde.”
Garai hartan euskalgintzan eragile nagusietarik ziren Luzear eta Aitzoli idatzi
zien Etxanizek, Aurtiz’tar Xabier izenordean gorderik. Luzearri, adibidez, zera
gogorarazi zion, El Díak euskarazko kontuei orri erdi baino eskaintzen ez ziela-eta:
(Etxaniz, 2000: 33): “Gutxitxo dugu hori, gutxitxo eguneroko euskaltzale batek
eskeintzeko. Ez ote da hori ejenplo txarra ematea herriari? Gure esanak esan, euskara
txoko
estu
batean
gordetzen
badugu
alperrik
herriari
jardungo
diogu
euskaltzaletasunean aurreratzeko deadarka.” Aitzoli, berriz, honela zuzendu zitzaion
(2000: 34):
189
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Eguneroko euskaltzaleenak ere euskara hain gutxi ekartzeak herria erderara
gehiago erakarri du: nere ustez (barkatu) gure artean izan ditugun erdal irakasle guztiak
baiño erdera gehiago sartu digute herrian El Día-k eta Euzkadi-k. (...) Jauregik zuzen
dioenez, erderaz egin beharra ere badugu: baiña beti edo ia beti erderaz idatzi beharrik
eztugu. Hasi bada Jauregi, Artetxe, Aitzol ta beste idazle izen haunditxoa duzutenok,
euskeraz sarri eskribitzen.”
Izan ere, Etxaniz ez zegoen batere pozik euskarak garai hartako egunkari
abertzaleetan betetzen zuen lekuarekin, are gutxiago esleitzen zioten funtzioarekin
(2000: 42-43):
“Euskaltzale soiñekoz bere burua apaindu nai digun egunkariak euskeraren
aurrerapen erakustoki izan beharra dizu; ta Euzkadi ta El Día ikusita bakarrik, ez dio
iñork antz emango euskerak azkenengo urte hauetan egin dizun gorakoari. (...)
Eztitugu alperrik izan oraiñarteko euskaltzaletasun zalapartak, egunkariek
agertzen diguten aurrerapena besterik egin ezpadegu. Horietan izan ere oso kaxkar
azaltzen zaigu euskera gaixoa ta zerbait piztuago dugulakotz bizi giñen gu. (...) eztakit
zergatik ote diteken gure hizkuntza gehiago ez gizentze hori izperringietan. (...)
Baditugu egunkarietako euskal sailak, baditugu euskal asterokoak, baiño guztiak
kaxkarrak. (...)”
Egunkarietako euskal sailei hankamotz iritzita, beraz, beste bide bat hobetsiko
du Etxanizek: behiala Lizardik eta enparauek proposatu bezala, euskara hutsezko
egunkariaren prestaketa-lanei lotzea. Haatik, hori egitekotan, indar eta energia guztiak
zeregin horretan jarri behar ziren, prentsa elebidunaren saihesbide zabalak bazter utzita.
Horra, beraz, 1976an berriro errepikatu zen kinka, eztabaida, hautatu beharra:
euskarazko prentsa indartzen saiatu ala prentsa elebiduna hobetsi. Azkenean prentsa
elebidunaren aldeko hautua egin zen orduan, eta 1976an ere hautu hori egin zuen
zenbaitek. Prentsa elebidunak eskain zezakeenaz askorik ez jakitea, perspektiba falta,
mementoko egoera berezia eta beste faktore batzuk gorabehera, kontua da kazeta
elebidunen aldeko hautua egin izanak ondorio kaltegarriak eragin izan dizkiola euskal
prentsari; batetik, euskara hutsezko prentsan indarrak metatu eta produktuak hobetzen
tematu beharrean, kazetari askok prentsa elebidunera ihes egiten duelako (partzialki
1930ean, Luzear-en kasuan adibidez; kasik erabatean 1976an: Amatiño, Mikel Atxaga,
190
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Donato Unanue...167); bestetik, euskarazko kazeten lehiakide zuzen diren kazeta
elebidun abertzaleak sortuta, euskara hutsezkoen salmentak jaisten direlako, hauek
ataka larrian utzita. Zalakainek honela laburbiltzen du kontua (1993: 179-181):
“(...) ororen gainetik El Día-ren kasua (...) da eredugarriena, apustu eta
erabakitasunaren ezaren susmoa finkatzeko, alegia. Eta hori belaunaldi oso baten ilusioa
eta garra segitzen jakin ez zutelako: gradualismo elebikoa hobetsiz. Nazionalismoaren
kultur buruzagitza esplizitoa eta errekonozitua, Jose Ariztimuño Aitzol apaiz tolosarrak
zeukan.
(...) El Día-ren hautua Argia donostiarrarekin alderatuz atzerapausua baino ez da.
El Día-k ez du euskararentzako formula berririk, eta are guttiago, eraginkorragorik
asmatzen. Eta, aldiz, etsipenerako bidean jartzen ditu euskaltzaleak.
Euskararen kopurua zenbatzen bada hauxe da aurkitzen dena. Euskal Orria deitu
atala Vida Religiosa sailarekin orrialdea konpartituz, elkarri bultzaka. Orrialde-erdia
(aldiz, guttiago; aldiz, hiru laurden) osatzen ditu sailak. Inoiz hondarren bat ere bai beste
txokoren batean. 1934an Euskal gaia / herrietako berriak saila agertzen da. 1935ean
Eguneroko Xalxa. Gehituz baino urrituz joan zen euskararen kopurua, erdarak lurra janda.
Guttiegi euskarazko egunkari baten atzetik ibili zirenentzat.” 168
Euskarazko egunkari horren aldarri lotsatiren bat agertuko zen aurrerantzean El
Dían, oso lantzean behin, baina ez lehen besteko maiztasunarekin, ezta hurrik eman ere.
Aurtiz’tar Xabierrek (Nemesio Etxanizek, alegia) honela azaldu zuen, 1934an jada,
egunkariaren oldarra bertan behera geratu izanaren zergatia (Etxaniz, 2000: 44-45):
“(...) Baiña izperringietzaz ari naizela, ezin ixilik utzi Lizardi zenak (Goian bego)
hain ederki jaso zigun Euskal Egunkaria ateratzeko asmoa. Honenbeste abertzale artean,
167
Ez da harritzekoa, bestalde, Zalakainek dioenez (1993: 88) 1976an euskarazko prentsak ez baitzuen
artean bere lehen liberaturik ezagutzen. Mikel Atxagak, aldiz, Zeruko Argian soldatapeko bakar batzuk
(bera tartean) bazirela esan digu, baina baldintza txar-samarretan, hori bai. Kontuak kontu, ordura arte
bertan ziharduten gehienek prentsa elebidunera alde izanak eragin zuen ika-mikarik garai hartan. Hara
bestela zer idatzi zion Artasok (Pello Zubiria) Amatiñori Eginen 1981-XI-18an (in Zalakain, 1993: 4849): “Egunkarietako aproba zerorrek ere egin duzu, Argiatik joandako beste zenbaitekin batera. Deian
zuen etorkizun pertsonala konpondu bazenuten ere, ze irtenbide eman zenioten euskarari? Aitzakiak jarri
itzazu, eta guk sinistuko dizuegu, nahi badugu: esaiguzu ordea egiaz ze intzidentzia izan duzuen.”
168
El Día-ren sorrera-urteko (1930) hiru zenbaki gordeta dituzte Euskaltzaindiaren Bilboko Azkue
liburutegian: uztailak 30, abuztuak 8 eta irailak 26koak, hain justu. Bakoitzak 16 orrialde ditu orotara, eta
albistez jositako hiru azaletan ez da euskara zipitzik ageri, uztailaren 30ekoan salbu (Telesforo Monzonen
hitzaldi baten pasartetxo bat, erdaraz idatzitako albiste baten barruan). Uztailaren 30ekoak orrialde bete
eta azalaren eta azken orrialdearen zatitxo bana eskaini zizkion Donostiako Victoria Eugenia antzokian
egin zen Homenaje de la Mujer al Euskara izeneko jaiari; kronika erdaraz idatzita zegoen, eta, tarteka,
Telesforo Monzonen arestian aipatu hitzaldiko pasarteak eta Euskal Herri guztiko beste zenbait
emakumek esanikoak euskaraz paratu zituzten. Gainerakoan, ez zen euskara gehiagorik ageri egunkarian
(euskara, berriz ere, bakarrik bere buruaz berba egitera kondenatua zegoela dirudi), baina anitz ziren
euskal ikerketa eta jaiei eta euskarari berari buruzko gorazarreak (erdaraz denak). Abuztuaren 8ko El
Díak 12. orrialdeko txokora (Euskal orria) eraman zuen euskara, eta orrialde erdi eskaini zion: albiste
laburrez osaturiko Tantaka saila batetik, Luzear-ek sinatua; Felipe Arrese Beitiaren olerki bat eta
Otxandioko poetari buruzko iruzkin laburra bestetik, eta Azkoitia eta Lezoko kronika bana hirugarrenik.
Azkue liburutegian dagoen irailaren 26ko El Díaren aleak, azkenik, 11 eta 12. orrialdeak falta ditu (apika
12. orrialdean izango zen Euskal orria, abuztuaren 8an bezala).Edozelan ere, gainerako orrietan ez da
euskararik ageri, 9. orrialdean topatu ditugun Bidasoa eskualdeari buruzko hiru bertso solteak salbu.
191
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
ez ote ditugu aurkituko hiru mila harpide Euskal Egunkari horrentzako? (...) Lizardiren
aldi hartan Egunkari asmo hori zerabiltenak izan ere gehienak El Día-n sarturik ditugu
eta, nik uste, El Día-ri kalte egingo ote lioken bildurrez ixildu zitzaizkigula Euskal
Egunkariaren aldezlariok. Bildur horiek alde batera bota eta zerbait honetan egiteko
sasoia dugulakoan nauzu ni. (...) Noiz ote guretzako ametsik gozoen zaigun euskera,
egunkari osoz jabeturik ikustea?”
Zerbait horri urte batzuk geroago ekin zioten jeltzaleek, 1936ko guda betean
Eguna, euskara hutsezko estreinako egunkaria sortu zutenean, ika-mikak bazter utzi eta
apustu sendoa eginda (horri buruz gehiago in Agirreazkuenaga: 1989).
Jauzi handi samarra eginda, 1976an beste eztabaida interesgarri bat ere izan zen,
aipatu berri dugunaz gain. Eztabaida horren funtsa ez zen prentsa euskaraz ala prentsa
elebiduna, euskarazko egunkari bat egin ala ez baizik. Egia esan, Hegoaldeko euskal
prentsako kide denak zeuden euskarazko egunkaria egitearen alde; eztabaida horren
muina, beraz, hau zen: ea 1976an horretarako beharrezko baldintzak ba ote zeuden eta
ea mahai-gainean jarritako egitasmoa ganorazkoa ote zen. Eztabaida hori aztertuko
dugu segidan.
“Aspalditxoan etortzen dator Erria eguneroko euskalduna, osoro euskeraz.
Luzaro baiño leen ikusi aal izan dezagula kalez-kale euskaldun guztion laguntzat eta
guztiontzat.” Horrela mintzo zen, Goiz-Argi aldizkariaren 307. zenbakia (1976-IX-11).
Kontua, ordea, dezente lehenagotik zetorren. Joan Altzibar (Joan Mari Torrealdai),
adibidez, gisa honetan mintzo zen urtebete lehenago Anaitasunaren 304. zenbakian
(1975-X-15), “Egunkari bat euskaraz?” artikuluan: “Han eta hemen zurrumurruak
entzun ditugu. Behin eta berriz entzun ere. Euskal egunkari bat ateratzeko omen da.
Premiazko dugu euskal egunkari bat. Euskaraz izango dena. Euskal arazoari helduko
diona.”
192
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
1980-1981ean Zeruko Argia eta Anaitasunan maiz agertu ziren gisa honetako kartel eta leloak.
Haatik, behin puntu honetara helduta, arazoak planteatu zituen Torrealdaik.
Lehenengoa, honako hau: “Egunkari batek diru asko behar du. Nork jartzen du dirua?”
Eta hala ere, diruarena baino arazo larriagorik bururatzen zitzaion: “Diruarena da,
beharbada, euskal egunkari batek izan ditzakeen problema handietarik tipiena.”
Zeintzuk ziren, bada, gainerako problema handiok? Zein euskara erabili, adibidez
(Goiz-Argiko jendea ari baitzen egunkari-egitasmo hura bultzatzen, eta haiek,
Anaitasuna eta Zeruko Argia ez bezala, euskara batuaren kontra zeuden). Hori gogoan,
zera zioen Torrealdaik: “Ez ahal dute ahantziko, ez probintzia bat, ez lau, baizik eta
zazpi probintzia garela! Eta zazpi probintziek Euskal Herria osatzen dutela! Eta zazpi
probintzietakook elkar ulertzeko, ba dagoela guztiok lagundu eta bultzatu behar
genukeen euskara bat, Euskal Akademiak proposatua: Euskara Batua!”
Kontu horiez gain, hirugarren kezka bat ere bazeukan Torrealdaik:
193
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Eman dezagun, dirua mahai gainean dagoela. Antolatzaile taldea ere osaturik
dagoela. Eta kazetariak?
Non daude euskal kazetariak, euskal periodistak, profesionalki hor lan egin
dezaketenak, hortarako eta hortik biziko direnak?”
Horiek esan ostean, gisa honetan amaitu zuen artikulua: “Egiazko egunerokoa
izango den egunkari bat nahi dugu. Ez egunkari itxurako egutegi bat.” Apur bat
geroago, Anaitasunaren 307. zenbakian (1975-XI-30), zera irakurri genion berriro Joan
Altzibar izenordearekin sinatu zuen Torrealdai berari:
“Euskal egunkariak, entzun dugunez, pot egin du, jaio orduko egin ere. Han eta
hemen esan zigutenaz baliaturik, ba genekien oso aurrera zihoala asmo eta projektu hori.
Baina, nonbait, haseran uste zen baino diru gehiago behar edo... Ez dakigu. Horren berri
ematean jartzen genituen hiru baldintzetatik lehenengoan pot egin ote dute, bada,
antolatzaileek? (...) Astekari batekin konformatzen bide dira gaurkoz.”169
Torrealdaik lehenago aipatu kezka berak Amatiñok mahai-gaineratu zituen
gerora, Zeruko Argiaren 675. zenbakian (1976-II-15):
“Hileak dira gero euskarazko egunkari bat ateratzekotan dela entzuten
dihardugula. Badirudi Goiz-Argi giroko jendearen inguruan sortarazteko dela.
Antolatzaileek etsi ote zuten ere zabaldu da geroztik. Hala ere, dugun azken
informazioaren arauera, joan zen astean ere herrietako berri-emaleak bilatzen ari ziren;
beraz, asmoa, dirudienez, aurrera doa.
Oraingoz benetako taxuzko egunkari bat ez da posible Euskal Herrian. Ez dagoke
ez kapital, ez kazetari, ez irakurlego, ez estatu eta ezta batasunik ere. Oraindik orain Agur
astekaria isildu delarik egunkari batek nola iraun dezakeen sinestea zaila da, gero. Lujo
handiegia litzateke eta arriskugarria gainera, berehala poto egiteko arriskua, Euskal Herri
guztiak egundainoko erridikulua eginez.”
Beste zenbait eztabaida ondo ezagunetan bezala, baldintza objektiboak ziren,
orduan ere, hizpide. Irakurle nahikorik ba ote zen, hori zen eztabaidaren puntuetako bat.
Horri buruz datu esanguratsu hauek aurkitu ditugu Anaitasunaren 311. zenbakiaren
editorialean (1976-II-15):
“Orain dela hiru urte (1973), Euskal Herrian egindako galdeketa batek ondoren
hauetxek eman bide zituen: 33% euskaldunek ulertzen zuten euskara (miloi bat lagun
eskas); 25% euskaldunek egiten zuen euskaraz (750.000 lagun inguruk); 17%
euskaldunek irakurtzen zuen euskaraz (510.000 lagun inguruk); 10% euskaldunek idazten
zuen euskaraz (300.000 lagun inguruk). Ba liteke zenbaki hauk goiegitik ibiltzea garai
hartan [harrezkero egin izan diren inkesta soziolinguistikoek ere uste hori egiaztatzen
dute; ikus, horri dagokionez, II.5.1 atala]; dena dela, ezkortasunerako zenbakiak ziren
orduan bertan, eta ez baikortasunerako.”
169
Torrealdaik Erria egunkari-egitasmoaz zeukan iritziaz gehiago in Torrealdai, 1977.
194
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Haatik, bazen ezkortasun haren erdian baikor izateko itxaropenik; Anaitasunaren
editorial
hark
faktore
hau
aipatu
baitzuen
itxaropen-iturri
nagusi
modura:
“ALFABETATZEN eta EUSKALDUNTZEN oldea Euskal Herri berria sortzen ari da;
eta Euskal Herri berri hori derrigorrez izango da Euskal Herri ikasia.”
Datuak datu eta kritikak kritika, ordea, euskarazko egunkaria atera gura zuen
taldeak aurrera egin zuen, Aritz izeneko elkartea sortuta. Manu Oñatibia zen elkarte
horretako buru, eta buruordeko, berriz, Joxe Murua; egitasmoaren gorabeherak-eta,
berriz, Santiago Aizarna, sortzear zen euskarazko egunkariaren zuzendari izateko
izendatu zutenak azaldu zizkion Herrialderi Zeruko Argiaren 690. zenbakian (1976-V30); baimenak-eta, berbarako, aspalditik eskatuak zituztela zioen. Astebete geroago,
Mikel Urretabizkaiak zera idatzi zuen Goiz-Argiren 295. zenbakian (1976-VI-5):
“Euskalerriko komunikabideen urrengo oinkada egunkari eder bat ateratzera bear
litzake. Egunkari onek, kapital aldetik, erriak finantziatua izan bear du geienez.”
Asmoak gauzatzear zela ematen zuen, Goiz-Argiren hurrengo zenbakian (296,
1976-VI-12) eta Zeruko Argiaren 692.ean (1976-VI-13) Aritz’eko idazkariak sinaturiko
idatzia kaleratu baitzen, “Erria egunerokoa gure izkuntzan” izenburupean. Bertan,
Euskal Herriko erakundeen eta euskaldun guztien laguntza galdegiteaz gain, zera
aldarrikatu zuten:
“Zenbait eragozpen gainditu ditugu ARITZ sortu genduanok. Emandako pausoak,
ala ere, gure Erriak berak ebaki bear duan bidearen atari besterik ez dira. Baiña, gero
oberik izango dan amets antzuan, ORAIN eta EMEN, eskaintzen zaigun aukerari muzin
egitea, GAUR egin daitekean Euskerazko eguneroko bakarrari muzin egitea da.
GAUR, beraz, guztion artean egin dezagun gaurkoz egin dezakegun euskal
egunkaria: ERRIA, amasei orrialdeak Euskeraz lituzkeana.”
Asmoak asmo eta polemikak polemika,170 ordea, Erriaren egitasmoa amatatuz
joan zen, eta, nahiz eta urte-hondarrean Gotzon Egañak “Euskal egunkaria bear dugu”
170
Ikus adibidez Zeruko Argiaren 694. zenbakian (1976-VI-27) Herrialdek Erria egunkari-egitasmoaz
idatzirikoa eta Jon Mimentzaren erantzuna Goiz-Argiren 302. zenbakian (1976-VII-24).
195
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
izeneko artikulua atera Goiz-Argiren 317. zenbakian (1976-XI-20), hamarkada bat
igaroko zen harik eta beste euskarazko egunkari-egitasmo bat gauzatu arte.
Aritz elkartearen saio azkenean antzu haren alde lanean ibilitakoa da Jon
Mimentza. Bere ustez, “garai hartarako ideia aurreratuegia izan zen, eta alderdi
politikoen mobida orduantxe hasi zenez, bitartekoak banatu egin ziren eta proiektu
guztiek ezin aurrera egin. Gureak porrot egin zuen, eta ez dut uste beste euskal
aldizkariek ere aintzat hartu zutenik proiektu hura.” Hori ala izan ote zen jakin guran,
beste euskal aldizkarietako kideengana jo dugu iritzi-eske.
Orduan Zeruko Argian zen Mikel Atxagak esan digunez, “ez genuen egitasmo
hura begi onez ikusi. Astekari on bat egiteko ez ginen gai, nolatan egunkari bat? Erria
izena ere errespetu gutxikotzat jotzen genuen, ez baitzuen izen bereko Iparraldekoa
aintzakotzat hartzen. Batua arbuiatzen zuen egunkari bat ez zen bidezkoa, gainera.”
Anaitasunan ibilitako Jose Ramon Etxebarriak ere egitasmo hura babestu ez
izanaren arrazoiak azaldu dizkigu: “Haiek erabilitako ortografiatik bertatik suma daiteke
erantzuna. Erria ortografia —hatxerik gabe— 1976an? Aritz elkartea? Nork eta
Santiago Aizarnak? Hor bi proiektu politiko kontrajarri zeuden azken batean, Euskal
Herriaren eta euskararen bi kontzeptzio kontrajarriren adierazle.”
Dena dela, lehentxoago esan dugun moduan, orduko eztabaida ez zen prentsa
euskaraz / prentsa bi hizkuntzatan, egunkaria bai / egunkaria ez (edo egunkari-egitasmo
hura bai / ez) baizik. Kazeta elebidun abertzaleen ailegaerarekin prentsa euskara hutsez /
prentsa bi hizkuntzatan hautatu-beharra planteatu zenean, berriz, berriro ere (neurri
handi batean bai behintzat) prentsa elebidunaren aldeko hautua gailendu zen euskara
hutsezkoaren kaltetan, 1920ko hamarraldi amaieran gertatu bezala.
Eta prentsa elebidunean, lehen zein orain, Mokoroak salaturikoa jazo ohi da beti
euskararekin: “Las secciones euskéricas de la prensa diaria”, idatzi zuen Mokoroak,
196
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“más que a la necesidad informativa del público parecen responder a la consigna
patriótica del dar cabida al idioma de la raza”.171 Euskarak, beraz, berriemaile-funtzioa
naturaltasunez bete beharrean, prentsa elebidunean kontzientzia-zuritzaile rola jokatu
ohi duela, bazter-albisteetara edota testimonialtasunera kondenatuta. Eta horren ordez,
bestelakoa zen oraindik gaurkotasunik baduen Mokoroaren planteamendua. Hara:
“Al hablar, pues, de literatura, nuestro pensamiento no excluye producción
alguna, gráfica u oral, de las que se destinan al público, sea cual fuere el medio difusor
por el que llegue hasta él: libro, periódico, tribuna, teatro, disco de gramófono, film... Por
todos estos flancos es acometido hoy el euskera; y en todos ellos ha de ejercitar su
función asimiladora, so pena de rendirse inerme y morir.”172
Honek berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, Mendebaldeko zibilizazioaren
parametroetan bizi-beharra duen hizkuntza batek adierazpide idatzirik ez badu, nekez
lortuko du begirunerik; kontua are nabarmenagoa da egun hedabide idatziek duten
garrantzia aintzat hartzen badugu. Lehen ere orriotara ekarria dugun Sanchez Carrionen
aipu bat gogoratuko dugu berriz; hizkuntza-ordezkatze prozesua hizpide duela, honela
dio berak (1981: 144):
“Hay algo que facilita este proceso, y es que a veces la ocupación inicial se
produce sobre algún espacio que esa comunidad, debido a su modo de vida o a su grado
de desarrollo material, no había podido aún llenar, tal ocurre, por ejemplo, cuando esa
comunidad no posee una lengua escrita; en estos casos el acceso a la escritura que
supone en muchos aspectos un acceso a perspectivas culturales más amplias, y a un
estándar de vida más elevado, se convierte en acceso a la lengua ocupante (...) [geurea
da letra etzana]”.
Aurrerago, berriz, (1981: 161) beste hau ere badio:
“(...) para que una `nación´ trate de conservar en su seno dos (o más) lenguas
diferentes, es necesario que se le concedan a ambas un status y un prestigio idéntico:
ambas deben ser consideradas como `instrumentos culturales´ (o lenguas civilizadas)
[geurea da letra etzana]. Si una de ellas es considerada como anécdota exótica (p.ej. el
esquimal en Alaska) el bilingüismo progresa en un solo sentido: en el grupo subvalorado,
y en consecuencia los espacios se descompensan: un grupo (dominante) cubre todo su
circuito con un solo idioma (grupo norteamericano en el caso alaskeño); el otro cubre su
circuito (o su campo lingüístico: la suma de sus necesidades de expresión lingüística en
todos los niveles y grados) con la ayuda de las dos lenguas (grupo esquimal, en el
ejemplo citado).”
171
172
Javier Diaz Nocik aipatua, in 1995: 236.
Javier Diaz Nocik aipatua, in 1995: 170.
197
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Batzuek argi ikusi zuten hori orduan (1976an); bazekiten (edo intuitu egin zuten)
zenbaterainokoa den hedabideek eta, oro har, kultura idatziak hizkuntza baten
osasunean daukaten garrantzi erabatekoa; hortaz, uste horretan oinarrituta, euskarak arlo
horietan sartu behar zuela ikusi zuten, baina ez bazter-era batean, era anekdotikoan, ez
zeharka, bere zentralitatea ezarrita baizik. Beste batzuek, ordea, erdararen mesedetan
zen bide elebiduna hobetsi zuten. Orduko eztabaida hartan argi-antzean geratu zen zer
den euskal prentsa eta zer prentsa elebiduna, baina hala ere, mende laurden pasatxo
geroago, hain begi-bistako diruditen kontzeptu horien atzean zer dagoen gogoratu
beharra dago; hori egingo dugu hurrengo atalean, horrez gain, beste kontzeptu bat ere
erantsita: euskal prentsa autozentratua.
III.5.- Kontzeptuak zehazte aldera: euskal prentsa, prentsa elebiduna, euskal
prentsa autozentratua
Atal honetan euskal prentsa, prentsa elebiduna eta euskal prentsa autozentratua
kontzeptuak definitu eta zehaztuko ditugu. Jesus Mari Zalakainen aipu honetaz
baliatuko gara definizio-saioari ekiteko (1993: 164):
“Nik dakidanez inork ez du euskarazko prentsaren alor espezifikoan aldarrikapen
orokorrik egin, erdarazko prentsaren eta elebikoaren euskaltasuna nolabait arbuiatuz eta
ukatuz, 1976a arte. Euskararen garrantzia (erdararen kontra) eta lehentasuna bai, hori
azpimarratu da baina ez da euskal prentsaren esklusibitatea goraipatu, apustu propio baten
bidez. Euskal kazetaritzak 1976an eman zuen urratsa, erabateko apustuaren fruitu da.
Historia ez du bitan zatitzen baina duda barik bultzada berria emanez norabide berrirantz
abiarazi du (...). Gertakizun fundatzailea da gerora prentsan sortuko den ugaritasuna
ulertzeko.”
Liburu berean zera ere irakurri diogu Zalakaini (1993: 134): “Nik nire lan
honetan aurkezten dudan hipotesia hauxe da: euskal prentsa 1976-1978an sortzen da eta
1980 (Argiaren abiapuntuan) du antolaketa-unea. Gainera euskaraz idazte soilak ez dio,
198
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
nire hipotesian, besterik gabe euskal prentsa delakoari izaerarik ematen.” Gerora ere
dezentetan azpimarratu izan du Zalakainek 1976ko eztabaidaren eta orduan eginiko
hautuaren garrantzia. Hara bestela (1996: 75):
“Belaunaldi berriek jakin behar dute prentsa diglosikoaren nagusitasun
kontzeptuala 1976an amaitu zela, diglosiaren ezinbestekotasuna prentsa idatzian
garaitzen hasi baitzen urte hartan. Jakin behar dute, apustu historiko hartan sustraitzen
dela gaurko aberastasuna. Harrez geroztik dakigu Euskal Herriaren prentsa-alorra
euskaraz idazten dela.”
Aipuok iruzkintzen hasita, esan dezagun egia dela 1976an eginiko apustuari
esker euskara hutsezko esparruaren aldeko hautua berretsi zutela euskal prentsan,
prentsa diglosikoaren proposamenak berarekin batera zekarren kale itsurako bideari
aurre eginda. Dena dela, “apustu historiko hartan sustraitzen dela gaurko aberastasuna”
dio Zalakainek; haatik, aberastasun hori apustu hari ez ezik kasik 100 urte lehenago
(Eskualdunarekin Iparraldean eta Euskalzalerekin Hegoaldean, III.1 puntuan azaldua
dugun moduan) abiatu zen kazetaritza-tradizioari eta harrezkeroko egunez egun eta
urtez urteko kazetari-lan isilari ere zor zaio neurri handi-handi batean. Duela 100 urte
inguruko agerkariak (Iparraldean batez ere) ez ziren ausaz ohartuki abiatu egun aipatzen
dugun autozentramenduaren bidetik, baina prentsan euskararentzako esparruak
irabazten aitzindari izan ziren, eta, hortaz, onarpen hori zor zaie.
Gainerakoan,
1976ra
itzulita,
Hegoaldeko
euskarazko
astekariena
autobaieztapen-saioa ere izan zen, euskal prentsa euskaraz idatzitakoa baino ez dela
aldarrikatu zuten-eta. Nolanahi dela, aldarri hori ez da bat-batean hutsetik loraturiko
formulazioa, prozesu luze baten katebegi bat gehiago baizik. Izan ere, arestian ikusi
dugun moduan (ikus III.4 puntua), Espainiako gerraurrean ere egin zen euskara
hutsezko prentsa-esparru bat sortzeko ahaleginik (gogoratu adibidez Lizardiren eta
Euskaltzaleak elkartekoen ahalegin eta aldarriez).
Zertan
datza,
beraz,
1976ko
aldarrikapenaren
garrantzia?
Gertakizun
fundatzailea izan ote zen benetan? Jon Mimentzak ez du argi, “horretaz iritzigabekoa
199
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
nauzu” erantzun baitigu. Mikel Atxagaren aburuz, berriz, “izendapen hori amets baten
aldarrikapena zen, deiadarra, errealitateak buztinezko hankak baitzituen. Jendea
esnatzea nahi zen. Mende bat lehenago sortu zen euskal prentsaren aztarren handirik ez
genuen orduan, frankismoak ez baitzigun haren berri jakiteko aukera handirik utzi.”
Jose Ramon Etxebarriaren ustez, azkenik,
“Gure aurrekoak izan garelako gara, horretan dudarik ez dago, eta horregatik
oso kontuan hartu behar dira gerra-aurreko ekimenak. Dena den, birsorkuntzaren
abiapuntutzat har daiteke 1975-80 urteetako une hura, elementu berriak baitzeuden,
bereziki honako bi hauek: Euskara Batua prentsa horretarako elementu eta tresna komun
modura hartzen zen, eta horrez gain, Euskal Nazio-Askapenerako Mugimendua abiatuta
zegoen, Euskal Herria nazio modura ulertzeko. Nire ustez, bi horien uztarduran zegoen
nobedaderik handiena. Bestalde, sentimendua zegoen, funtsezkoa zela komunikabideen
eremu hori euskara hutsez bultzatzea, nahiz eta puntu hori euskal prentsaren aldeko
kanpaina hura bultzatu zutenek / genuenok soilik planteatu eta ikusi.”
Kontua da, beraz, 1976an inoiz baino indartsuago egin zela aldarrikapena, inoiz
baino sendoagoa izan zela autobaieztapen-saioa, kontraesana bera ere inoiz baino
bortitzago azaleratu zelako: birsorkuntzaren abiapuntu betean, euskal prentsa apur bat
sendotzen hasia zenean, prentsa elebidun abertzalea ailegatu zen. Eta ailegatu ere,
burrunba betean iritsi zen ordura arte euskara hutsezko prentsak betetzen zuen
jokalekura, eta, kinka horretan, zirt edo zart egiteko trantzea azaleratu zen: edo euskara
hutsezko prentsarekin segi edo, hondoratze-arriskua aurrez ikusita, prentsa elebidunaren
ontzidira hanka egin. Argigarriak dira Joxe Azurmendik Argiaren milagarren
zenbakiaren kariaz ateratako artikuluan idatzi zituenak:173
“Gogora dezagun 1963an itxura berrikoa egin zitzaigunez gero, 1975era arte,
Argiak bere espazio politiko-kultural jakina zeukan Euskal Herrian informazio kritiko eta
abertzale gisa. Konpetentziarik ez zeukan. Justu espazio horixe okupatzera sartu bait zen
Franco hil ondoan, prentsa vaska berria burrunban. Euskarak (ez diot Argiak) ez zeukan
erdal prentsarekin maila horretan konpetitzerik [geurea da letra etzana]”.
Eta, kazeta elebidun abertzaleen lehorreratzearekin batera, gurmaz bete ziren
bazterrak, lausotu esparruak: Eginen, adibidez, ordurako Zeruko Argia eta
Anaitasunako irakurleek ondo ezagun zituzten bi marrazkigileren (Antton Olariaga eta
173
Argia, 1984-I-14.
200
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Jon Zabaleta) marrazkiak ikus zitezkeen, sailen izenak euskaraz zekartzan egunkari
berriak, albiste batzuk ere bai, estreinako zenbakian Euskal Herriko zazpi herrialdeetako
egunkaria zela zioen gainera... Deiak ere Gure Lurraren Deia goiburua zerabilen,
ordura arte Zeruko Argian jardundako Mikel Atxaga eta Amatiñok idazten zuten
bertan... Urtebete lehenago sortutako Punto y Hora, Berriak eta Garaiak ere euskal
prentsa zirela eta ikuspegi abertzaletik idazten zutela zioten... Zelan ez zen izango hori
ere euskal prentsa, haiek ere gureak baziren? Hori guztia zela-eta, definizio-arazoa sortu
zen (sortu zuten) bat-batean: zer da euskal prentsa? Bertoko hedabideek egiten dutena?
Ala bertoko hedabide abertzaleek egiten dutena? Ala euskara hutsez egiten dena?
Kazeta abertzale diglosikoen lehorreratzeak nahasmen hori eragin zuela ikusita
ekin zioten Anaitasunatik autobaieztapen saioari, aurreko atalean ikusi dugun moduan.
Eta argi utzi zuten euskara hutsez egiten zena baino ez zela euskal prentsa. Amatiñok,
aurretiaz, zera idatzi zuen urte hasieran Zeruko Argian: “(...) euskal kazetaritzaren
hauzia erdaraz konponduko denik ez dut uste (...)”.174 Zeruko Argian bertan, zera irakur
zitekeen astebete geroago: “(...) Euskal kazetaritza ahultzeko eta zapuzteko bide
bilakatzen den erdal aldizkaririk euskaldunena ere ez bait daiteke onar”.175
Pare bat urte igarota, Egin eta Deia kalean zirela jada, euskarazko prentsan
zihardunetek oraindik ozenago burutu zuten nahasmena gainditzea helburu zuen
autobaieztapen-saioa. Hara adibidez zer zioen Zeruko Argiak 1978a hasi berritan:
“(...) gauza jakin bat esan beharrean gaude: euskal prentsa euskaraz eginikoa da.
Egun [Hego] Euskal Herrian Anaitasuna eta Zeruko Argia dira bakarrik euskal prentsa
hori. Gustatu ala ez, baina hala da. Beste guztiak, bai egunkariak eta baita aldizkariak ere,
Euskadin eginikoak –euskal ikuspegitik nahi baduzue- dira baina ez euskal prentsa”.176
174
Zeruko Argia, 1976-II-1.
Zeruko Argia, 1976-II-8.
176
Zeruko Argia, 1978-I-15.
175
201
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Pare bat hilabete geroago, gisa berean mintzo zen Anaitasuna ere, baina hori bai,
Jakin eta Herria ere euskal prentsaren zakuan sartuta.177 Aldarri horren adierazpen
grafikoa, berriz, bi aldizkariok sasoi hartan kaleratu ohi zuten orri beteko iragarkia zen:
gizonezko baten aurpegiaren marrazkia; haren begi baten gainean, esaldi hau:
Anaitasuna. Euskal Herriari, informazioa euskaraz. Beste begiaren gainean, beste
esaldi hau: Euskal prentsa euskaldunon hitza. Zeruko Argia. Eta gizonezkoaren
zabalduriko ahotik, esaldi bat ateratzen ari: Geu gara euskal prentsa.
Argi utzi zuten, beraz, zer zen (eta den) euskal prentsa eta zer ez. Haatik,
harrezkero mende laurdena igarota, orduan bezala gaur egun ere makina bat lagunek ez
du argi oraindik euskal prentsa zer demontre ote den. Hori argitu guran, hona
Zalakainen proposamena (1996: 74):
“Gauzak argitzeko, bederen, izen-bereizketa bat proposatzen dut: herrimugimendu gisa arituz eta prentsa-alorretik atera barik proiektu nazionala eraikitzeko
bitarte denari, euskal prentsa deitzea. Gizarte-mugimendu mailan ari denari, ostera,
kazetari-proiektu huts izan nahi duenari, profesionaltasunaren atxakiaz gizarteko proiektu
politiko guztiak berdinkidetzat hartzen dituenari, euskarazko prentsa.”
Haatik, ez gatoz bereizketa horrekin bat, zehaztugabea deritzogulako, proiektu
nazionala eraikitzeko (eta berori ulertzeko) modu asko egon baitaitezke; hortaz, ikerlan
honetan euskarazko prentsaz edota euskal prentsaz dihardugunean gauza bakarrari
buruz ari gara: euskaraz idatzitako prentsaz. Argigarria da honi buruz Koldo Izagirrek
dioena (1997: 82-83):
“(...) Anjel Lertxundi se confesaba aburrido de las discusiones sobre el adjetivo
euskal (vasco). Comentaba cómo hace pocos días la Academia del Cine Francés ha
considerado como películas no francesas aquellas que, aun producidas por franceses, no
fuesen habladas en la lengua de Sacha Guitri, Simone Signoret y Jean Gabin. Los
afectados (Malle, Polanski, Annaud, Ridley Scott) han protestado, pero nadie ha negado
al francés su derecho a protegerse ante el acoso inglés. Y a nosotros, constata Lertxundi,
se nos llama imbéciles cada vez que intentamos proteger nuestro idioma. (...) La
nacionalidad del escritor, en todo el mundo, se mide por su lengua. Aducimos que las
obras portuguesas de Fray Luis de Granada no se consideran españolas. La literatura
española no acepta las cartas de Blanco White escritas en inglés. La literatura portuguesa
no parece interesarse mucho por los poemas ingleses de Pessoa. Cela nunca formará parte
177
Anaitasuna, 1978-III-1/15.
202
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
de la literatura gallega. Nunca Vázquez Montalbán ha intentado hacerse pasar, que yo
sepa, por escritor catalán.”
Koldo Mitxelenak berak ere argi utzi gura izan zituen euskal adjektiboarekikoak.
Haren aipu luze bezain interesgarri bat ekarriko dugu segidan orriotara (2001: 54):
“Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatzirikako zernahi,
literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko
jendeak –eta jakinaren gainean darabilt izen hau, Euskal Herriaren lehen zatiaren bitartez
nahastea sor ez dadin-, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke
izan euskal idazle [geurea da letra etzana]; euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere,
erdal idazle dira. Horrela, euskal idazle genuen Silvain Pouvreau; erdal idazle, haatik, Pio
Baroja eta Jean de Sponde. Eskubide osoa dute, beraz, Zeruko Argiak eta Anaitasunak
iragarkietan oihukatzen dutenean: Geu gara euskal prentsa. Eta gainerakoak euskal
prentsa dira euskarari sarrera uzten dieten heinean eta ez gehiagotan. Obras son amores, y
no buenas razones, esan ohi da aski ezaguna dugun beste hizkuntza batean, eta ez
dabiltza oker, nik uste, hori diotenak.”178
Horri buruz aurrerago ere egingo dugu berba, ikerlan honen ondorioak zeintzuk
diren azaltzeko garaia iristean (ikus, adibidez, 373. oin-oharra). Dena dela, ordura arte
zain geratu beharrean, atera dezagun estreinako konklusio bat: euskaraz idatzitako
prentsa guztia, euskal prentsa da; besterik da, noski, prentsa hori autozentratua den ala
ez; hau da, ea hizkuntza-komunitateari dagozkion erreferentziak darabiltzan eta ea
komunitate horren premiei egokituriko produktua ateratzen duen.
Esate baterako, euskal hizkuntza-komunitatearen ikuspegitik, segidan aipatuko
dugun Gara egunkariaren titulua, euskaraz idatzitakoa balitz ere, autozentramenduaren
deseredu izanen litzateke; 2001-III-9an idazpuru hau paratu zuen egunkari horrek bere
azalean: “La última entrega de Harry Potter ya está en las librerías”. Harry Potterren
sailaren azken lana (originala, ingelesezkoa) lehenago aurkeztua zela bagenekienez,
barruko orrialdeetara jo genuen argibide gehiagoren bila. Euskarazko itzulpenari buruz
178
Obra bereko beste pasarte batean (2001: 73), “(...) euskal (hots, euskaraz mintzatzen direnen) (...)”
zehazten du Mitxelenak. Obra horretako 393. orrian, berriz, zera dio: “(...) ez dut uste, ez dugu uste,
euskararik gabe deus denik euskal kulturaren izena eskubide osoz har dezakeenik. (...)”. Azkenik, hara zer
irakurri diogun liburu horretako 399. orrian: “(...) erdaldun diot, ez arrotz, jakinaren gainean.
Hizkuntzaren aldetik, berdintsu baita, ez berdin, etxeko erdalduna eta erdaldun etorkia. Beste kontua da
zer bide har dezaketen politikan bigarren gizaldiko etorkinek. Euskal Herriko hizkuntzaz jabetzen ez
diren bitartean, objektiboki Don Karlosek [Karlos Santamaria?] ziokeenez, ez da bereizkuntzarik,
euskarari dagokionez, han-hemen jaiorikako erdaldun hutsen artean.”
203
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
ari ote zen? Izan ere, zuela gutti agertua baitzen J.K. Rowling-en pertsonaia ospetsuaren
estreinako liburua euskaraz.
Euskal hizkuntza-komunitatearen berezko mintzaira baino, gaztelania hartzen du albiste honek
erreferentzia nagusitzat (iturria: Gara, 2001-III-9).
Goian ikus dezakezuenez, bestalde, Kultura saila zabaltzen zuen orrialde beteko
artikuluan, idazpuru hau paratua zuen Garak: “Vuelve Harry Potter, esta vez más
maduro”. Aurretituluak, berriz, zera zioen: “Hoy se pone en venta Harry Potter y el
cáliz de fuego, cuarto volumen de la serie de J. K. Rowling”. Goian egilearen argazkia
ageri zen, argazki-oin hau lagun zuela: “La escritora británica J.K. Rowling muestra su
última obra (...) cuya versión en castellano se pondrá mañana a la venta en las tiendas
de Hego Euskal Herria [geurea da letra etzana]”. Hara zergatik diogun albiste horren
planteamendua
autozentramenduaren
komunitatearen
ikuspuntutik:
izan
deseredu
ere,
dela
euskaraz
euskaraz
mintzo
mintzo
den
den
hizkuntza-
komunitatearentzat ez bezala, Gararentzat albiste erreferentziala ez baitzen Rowling-en
lan berria (hizkuntza originalean) edo haren euskarazko itzulpena agertzea, ez; “Vuelve
Harry Potter” edo “La última entrega de Harry Potter ya está en las librerías” esatean,
beraz, ez zuten gogoan euskaraz mintzo den eta euskarazko produktuak kontsumitzen
dituen komunitatea, gaztelania hizkuntza erreferentzialtzat daukan komunitatea baizik
(proposatzen dugun prentsa autozentratuari buruz gehiago II.5 puntuan).
204
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
1976ra bueltatuta, berriz, argi dago urte horrek garrantzi berezia izan zuela
euskal kazetagintzarentzat. Haatik, bada 1977a 1976a baino garrantzitsuagotzat duenik.
Zer dela-eta? 1977an sortu zirelako Egin eta Deia eta, ondorioz, harrezkero Euskal
Herriko kazetari askok soldatapean lan egin ahal izan zuelako. Hara bestela zer esan
zuen Amatiñok 1987ko martxoan Baionan irakurri eta gero Argiaren Euskal kulturaren
urtekariak jaso zuen hitzaldian (Argia, 1988: 256):
“Euskal aldizkaritzaren [geurea da letra etzana] aldaketaren lehen errainuak
1970eko hamarkadarekin batera bizkortu ziren, eta lanbide arloaren ikuspegitik begiratuz
gero, 1977an gertatu zen Deia eta Egin egunkarien sorreraz bat. Izan ere, zenbait
koiuntura eta lege arazogatik 1976a euskal kazetaritzaren urtea izendatu bazuen ere
kazetaritzatik bizi ez zen hainbatek, euskal kazetariaren lanbide profesionala, Segurtasun
Soziala, hilaren azkeneko soldata eta, bataz beste, langile statusa, ez ziren 1977ra arte
etorri.”
Hori bota eta segidan, zera erantsi zuen Amatiñok 1987an: euskal kazetaritza
idatziaren arloan [geurea da letra etzana] ordura arte sekula historian eginiko apusturik
handiena Deia egunkariak egin zuela 1977ko ekainean hamaika kazetariko erredakzioa
kontratatzean. Era berean, apur bat aurrerago Egin egunkariaren beste apustu bat ere
aipatzen du, euskal kazetaritzan aintzat hartu beharreko puntu moduan.
Haatik, Amatiñoren berben azpian definizio-akats galanta suma daiteke, Deia
zein Egin, euskal kazetaritza barruan sartzen baititu.179 Deia eta Eginek garai hartan
kazetari euskaldun batzuk kontratatu eta euren erredakzioetan txertatu zituzten, egia da
hori, eta baita artikuluren batzuk euskaraz argitaratu ere, baina nola batak hala besteak
ateratzen zituzten produktuak erdaraz zeuden nagusiki, euskarazko artikulu batzuk
gorabehera. Eta, arestian ikusi dugun moduan, Annaud edo Mallen ingelesezko filmak
ez dira zinema frantsestzat hartzen, Montalbanen liburuak katalan literaturatzat hartzen
ez diren moduan edota Cela literatura galiziarraren antologiatan ageri ez den gisan.
179
Garai hartan nagusi zen (eta egun ere hein batean nagusi izaten jarraitzen duen) nahasmen
kontzeptualaren beste adibide bat lehentxoago aipaturiko artikulu batean topatu dugu; Luis Mari Mujikak
Anaitasunan (323-324 zenbaki bikoitza, 1976-IX-15) idatzitako “Garaiaren geroko geroaren
erredentismoa” artikuluan, hain zuzen, beronen hasieran gisa honetan mintzo baita egilea: “Pozez hartu
dut euskaldun bezala Garaia izeneko astekari berria. Dudarik gabe euskal prentsak duen hutsune nagusia
betetzera dator [geurea da azpimarra].”
205
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hortaz, zehaztasunez berba egin gura badugu, zera esan beharra dago: Deia eta
Egin (eta baita haren oinordeko Gara ere), Enbata, Ekaitza eta Le Journal du Pays
Basque bezala, ez dira euskal prentsa, euskal prentsa euskara hutsez (edo nagusiki
euskaraz) eta euskararen parametroetatik pentsatu, diseinatu eta gauzaturikoa baino ez
delako. Tautologia-traza dauka, baina, hala ere, oraindik hau behin eta berriro errepikatu
beharra dago: kazeta bat euskaraz (edo nagusiki euskaraz) idatzita badago, hori euskal
prentsa da. Gainerakoa, prentsa elebiduntzat, edo (izendapena gehiago zehaztu gura
bada) Euskal Herrian eginiko prentsa elebidun abertzaletzat har dezakegu, baina sekula
ez euskal prentsatzat.
1976an autobaieztapen-saioa abiatu eta hurrengo urteetan, nola Anaitasunatik
hala Zeruko Argiatik hori gogorarazi nahi izan zuten: euskal prentsa euskaraz
idatzitakoa dela, ez besterik. Amatiñok berak parametro egokietan kokatu zuen auzia
Basarri zenarekin izaniko polemika batean, 1975-I-12ko Zeruko Argiaren 619.
zenbakian zera idaztean:
“Hiru urtetako esperientzia baino ez dugunok euskal prentsaren garrantzia
sumatzen dugu. Hogeita hamar urtetan diharduenak, ostera, poztu egiten, sariketa
batetako bertso berririk gehienak erdal aldizkari batetara bidaltzen direlako.
(...) Problema sakonagoa da. Problema agian, hainbat eta hainbat euskaldunek ez
dutela euskal aldizkaririk kontutan hartzen (erdal itzulpenik falta zaie, nonbait), ez kolore
batekoak ez bestekoak. Eta, hori, kontzientzi eza da, interes falta, heziketa eskasa eta
nortasun urria.
(...) Euskal Herriak bere burua altxatuko badu, bere euskal prentsa beharko du
izan, euskal mundu, ikuspegi eta interpretazio baten lekuko. Eta aldizkari bat, azken
batez, ez du dozena erdi idazlek egiten, irakurleek baizik, parte hartzen duten irakurleek,
batik bat.”
Ondo formulatu zuen Amatiñok auzia, baina gaur egun ere berdin-antzean
jarraitzen dugu. Eta kontuak badu mamirik, ez baita ordudanik mende laurden pasatxo
alferrik igaro: orduan ez bezala, alfabetatu-kopuru altua dugu (garai hartan ikastoletan
25.000 ume zebiltzala zioen Zeruko Argiak 632. zenbakiko editorialean, 1976-IV-13an;
sare publikoan, bistan denez, ez zen euskara arrastorik ere artean); euskarazko
prentsaren osasuna ere ordukoa baino hobea da oro har; orduan ez bezala, estandar
206
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
idatzia kasik finkatua dago eta batuari buruzko eztabaidak jada (ia) ez dira bereizketaeragile...
Adibide gehiago ere jar litezke, eta, hala ere, euskal prentsaren irakurle/harpide
kopuruan ez da hazkunde nabarmenik izan eta bere presentzia oso urria da oraindik
kioskoetan. Are: beste mende laurden igarota ere berdin jarraituko du kontuak, baldin
eta euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratuaren auzia behingoz mahai
gainean paratu eta gai horren inguruan serio hausnarrean hasi ezean.
1976ra bueltatuta, urte hartan batzuek euskara hutsezko kazetagintzaren aldeko
apustua egin zuten arren, bide horretan traba handiak topatuko zituzten. Hamar urte
geroago, denborak ematen duen perspektiba osatuagotik jada, Argiakoek oztopo nagusi
bi izendatu zituzten (1988: 254):
“Bi faktore izan ziren, halere, euskal prentsaren garapenari langa jarri ziotenak.
Alde batetatik, [Espainiako] transizioak ekarritako irekidurak prentsa elebidunari
zabaldu zion bidea, eta 1977an sortu ziren Egin eta Deia egunkariak batetik, eta Punto y
Hora, Berriak eta Garaia astekariak. Horrek lilura benetan handia sortu zuen ordurarte
euskal prentsan arizandakoenengan, eta euskal kazetaria prentsa elebidunean barreiatu
zen euskal prentsa esperientziadun profesionalik gabe utziz. Euskal prentsaren
profesionalek berriz ia hutsetik hasi behar izan zuten.”
Argiakoen irudiko, honako hau izan zen urte haietan euskal prentsak taxuz
garatu ahal izateko topatu zuen bigarren traba nagusia: erakunde autonomiko sorberrien
laguntzarik eza. Bi faktoreon baturak krisi latza eragin zuen euren aburuz (1988: 254):
“Azken bi faktore horiek euskal prentsaren behin-behineko porrota sortu zuten,
eta 1982an aldizkariek antolatutako Prentsa Euskaraz kanpaina dugu berorren lekuko.
Krisi horren ondorioz, Anaitasuna itxi behar izan zen, eta Argia ere zenbait hilabetez
kaleratu ezinik izan zen.180
180
Zer gertatu zen ostean? Hara zelan kontatzen duten dena Argiakoek eurek (1988: 257): “1980an
susmatzen dira dagoeneko Argiaren krisirik handiena suposatuko zuen egoeraren lehen datuak. Egin eta
Deia egunkariak alde batetatik, eta erderazko astekari andana bestetik, 1977-78an sortu berriak izanik,
astekariaren harpidedun-kopurua piska bat gutxitu zen, horrekin batera aurretik zetorren diru-zuloari
irtenbideak aurkitzeko arazo larriak planteatuz. 1980an izenez eta jabegoz aldatzen da. Argia sortzen da
eta jabegoa kaputxinoengandik Zeruko Argia kooperatibara pasatzen da. Urtebete buruan ordurarteko
ekipo guztiak utzi egiten zuen, eta lekukoa hartuko zutenak gaur egungo Argiako ekipoaren hazia edo
aintzindariak izan ziren. 1981 urte bukaeran hilabete batzuz eten egiten da astekariaren argitalpena,
instituzioekiko tirabira gogor baten erdian. 1982an –eta instituzioen begirune minimorik gabe- berriz ere
abiatzen da Argia, bost urteren buruan harpidedunen kopurua bikoiztuz, eta horrek (taldearen jarrera
militantearen laguntzaz) segurtatzen dio astekariari iraupena”. Prozesu horri eta Anaitasunaren
iraungitzeari buruz gehiago jakin gura izanez gero, ikus Zalakain, 1993, batez ere 43-51.
207
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Krisi horren azken datua hauxe izan zela esan genezake: prentsa elebiduna
prentsa erdalduna bilakatzearen porrota. Deian hasiera batetan egin zen planteamendu
serioa (11 kazetari euskaldun), eta Eginen egindako estraineko saioa ere, pikutara joan
ziren urtebete pasa baino lehen. Astekari elebidunen etorkizuna ere ez zen goxoagoa izan:
Garaia eta Berriak berehala desagertu ziren, eta Punto y Horak berrestrukturaketa gogor
bat behar izan zuen iraun ahal izateko.
Porrot horren ostean lau-bost urtetako parentesi bat eman zen. Prentsa
elebidunean euskarari duintasunezko tratamendua bilatu ezinean, euskal prentsaren
norabidea zuzentzeko behar bezalako indarrik ere ez zen inondik sumatzen.”
Haatik, 1980ko hamarkadan berrindartu egin zen euskal prentsa, krisi hori
ezarian-ezarian gaindituta (ikus, adibidez, Argia, 1988: 257; ikus, halaber, Zalakain,
1993: 43-51, eta Ramirez de la Piscina, 1998: 187). Dena dela, prentsa elebidunaren
hautua egin zutenen lorratzak segitu behar ditugu guk orain, euren hasierako
planteamenduak zeintzuk ziren ikusi eta gero zer bilakaera izan zuten jakiteko.
208
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
IV.- HEGOALDEKO KAZETA ELEBIDUNEN SORRERA ETA HAIEN
HELBURUAK
1976-77 urteak urte oso berezi eta aldi berean oso garrantzitsuak izan ziren
euskal prentsarentzako, hurrengo urteetan prentsa-mota horren jarduna eta ibilbidea
errotik baldintzatuko zuen fenomeno indartsu bat abiatu baitzen orduan. Zein zen
fenomeno hori? Prentsa elebidun modura autoizendatu ziren kazeten agerraldia, hain
justu. Ezen Zeruko Argiak Euskal Kazetaritzaren Urte izendatu zuen 1976 hartan bertan
euskara hutsezko prentsarena ez bezalako beste bide bat ireki baitzen Hego Euskal
Herrian: urte horretan, berbarako, Punto y Hora, Garaia eta Berriak aldizkariak sortu
ziren; hurrengo urtean, berriz, Deia eta Eginen txanda ailegatu zen, eta 1979an, azkenik,
Ere astekariarena (garai hartako kazetarik esanguratsuenak aipatzearren).
Txema Ramirez de la Piscinaren aipu luze batez baliatuko gara kazeton sorreraingurumaria aztertzeko (1998: 227-228):
“Franco hil aurreko eta osteko hilabeteak istiluz betetako egunak izan ziren
Euskal Herrian. Egoera aldakor hartan, erreakzioak eta ekimenak egun batetik bestera
gauzatzen ziren. Espainian, El País egunkaria (1976) izan zen diktaduraren ondoren jaio
zen lehen kazeta demokratikoa. [Hego] Euskal Herrian beste hainbeste gertatu zen
1977an, Deia eta Egin egunkarien sorrerarekin. Bost urte beranduagokoa da ETB (1982).
Bizkitartean, euskal gizartea borborrean zegoen. Erreforma politikoak instituzioaldaketa ugari erakarri zuen. Egoera politiko berri horretara egokitu ez izanak hainbat
egunkariren desagerpena ekarri zuen, dela eredu enpresarial zaharkituari eutsi ziotelako,
dela politikoki jokoz kanpo geratu zirelako: Unidad (1980), La Voz de España (1980),
Pensamiento Navarro (1981), Norte Express (1982), Hierro (1983), Hoja del Lunes de
San Sebastián (1983), Hoja del Lunes de Bilbao (1984) eta La Gaceta del Norte (kazeta
horren heriotza bi epetan gauzatu zen: 1984 lehenengo eta 1987 ondoren; azken hatsa
izan zen hura).
Beste egunkari batzuk ere bitarte horretan jaio eta desagertu ziren, merkatu-kuota
nahikorik lortu ez zutelako: Tribuna Vasca (1982 jaio eta 1983an desagertu), Navarra
Hoy (1982-1993), La Voz de Euskadi (1983-1985), La Tarde de Euskadi (1984), Gaur
Express (1989).”
Berriak astekariak bere 26. zenbakian (1977-III-16) OJDren iturriak aipatuta
zioenaren arabera, bestalde, honako hau zen, zifrei erreparatuz gero, orduko prentsa209
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
panorama Hego Euskal Herrian (artean Deia eta Egin agertzeke zeudela): 1975ean La
Gaceta del Nortek (Errioxa, Santander eta Logroñon ere saltzen zen) 84.777 aleko
hedapena zeukan (beheranzko joera nabarmenean murgildua zen ordurako); El Correo
Español-El Pueblo Vascok, berriz, 86.329koa (goranzko joera nabarmena zeukan).
Gipuzkoari dagokionez (hauek 1976ko datuak dira) 38.130 alekoa zen La Voz de
Españaren hedapena; Diario Vascorena, 31.229koa; Unidad-ena, 10.409koa. Nafarroan
(1976an baita), Arriba itxita jada, El Pensamiento Navarrok 4.000 eskas bota ohi
zituen; Diario de Navarrak, aldiz, 43.129 aleko hedapena zeukan. Araban, azkenik,
Norte Expres egunkariak 12.000 ale inguru bota ohi zituen egunero.
Espainiako trantsizioak hainbat kazeta berri ekarri zuen Hego Euskal Herrira, lehendik zeuden euskara
hutsezkoen kaltetan (iturria: Argia, 1988).
Ingurumari horretan sortu ziren Deia eta Egin. Deia-ren sorreraz gehiago jakite
aldera, beste aipu bat ekarriko dugu orriotara (Armentia, Caminos, Palazio, 2000: 54):
“[Espainiako] Trantsizioaren garaian Euskal Herrian jaio zen lehen egunkari
berria Deia izan zen. Hau 1977ko ekainaren 8an gertatzen zen, [Espainiako] lehen
210
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
hauteskundeen bezperetan (ekainaren 15ean burutu baitziren). Bere lerro editoriala
nazionalismo moderatura zuzentzen zen.
Deiaren sortzaileen artean Eusko Alderdi Jeltzaleko pertsona ezagunak zeuden:
Jesús Duñabeitia, Mitxel Unzueta, Eli Galdos, Luzio Aginagalde, Sabin Zubiri, Luis
María Retolaza, Carmelo Renobales, Jesús María Alkain... Hala ere, batez ere lehen
urteetan Deia alderdiaren arloa gainditzen saiatu zen eta beste irakurleria motak ere
bereganatzen saiatu zen.”
Apur bat geroagokoa da Egin, eta iturri berera jo dugu eguneroko horren
sorrerari buruz zerbait gehiago jakin guran (Armentia, Caminos, Palazio, 2000: 55):
“Egin 1977ko irailaren 29an plazaratu zen lehenbizikoz. Egunkaria ateratzeko
herri-partaidetza bilatu zen, ekarpen txikien bitartez. Kazetaren helburuen artean Euskal
Herriaren defentsa zegoen, baita euskararen sustapena ere. Halaber, edozein zapalkuntza
motaren kontra agertzen zen agerkari berria. Egin-ek bere burua ezker abertzaletzat jotzen
zuen, baina inolako indar politikori lotuta egon gabe. Lehen zuzendaria Mariano Ferrer
kazetari gipuzkoarra izan zen.
Lehen etapan, Egin-en, bai Euskadiko Ezkerra, baita Herri Batasunaren aldeko
jarrerak ere batzen ziren. Hala ere 1978ko abenduan Herri Batasunaren aldeko taldeak
egunkariaren kontrola bereganatzen du. Mirentxu Purroy kazetaren zuzendaritzara heldu
zen, trafiko istripu batean hil zen Juan Ramón Martínez ordezkatzeko.”
Euren buruak elebiduntzat zituzten egunkari abertzale bi sortu ziren, beraz,
1977an. Eta euren buruak elebidun autoizendatzea ere ez zen kasualitatea, Zalakainek
dioen moduan garai hartan elebitasunarena gizartean bolo-bolo zebilen kontzeptua
baitzen (1993: 95): “Garai politiko berriak, hizkuntza-politika berria zekarren
derrigorrez. Gatazkaren alde garrantzizko bat hizkuntzarekin lotuta baitzegoen Euskal
Herrian. Hizkuntza-politika berria elebitasuna deitzen da. Elebitasunaren bidea da, garai
eta mailako, eskakizun gorena, politikarien artean eta euskal prentsan ere bai.”
Garai hartan, ordea, Euskaltzaindiak hala aginduta, euskarak Euskal Herrian bizi
zuen egoerari buruzko ikerketa sakona egin zuen Siadeco taldeak (bi urteko lanaren
fruitu izan zen ikerketa hori eta 1979an argitaratu zuten). Siadecokoek bazekiten
elebitasunari buruz berba egitean lehenengo eta behin zenbait kontzeptu argitu beharra
zegoela, eta horretan saiatu ziren lanaren sarreran bertan garbi adierazi zuten moduan;
hasteko, jada aipatua dugun oinarri-oinarrizko bereizketa bat egin zuten. Elebitasun
indibidualaren eta elebitasun sozialaren arteko bereizketa, alegia (Siadeco, 1979: 17):
211
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Horra geure buruari galdetzen diogun lehenengo gauza: elebitasuna ekilinguismo
edo anbilinguismo baten parekidea bada, bi hizkuntzen arteko inolako gaitasun
preferentzialik gabea... zer neurritan hitzegin ote daiteke Euskal Herrian elebitasunaz bai
maila indibidualean, bai maila kolektiboan?
(...) Neurkera sinplista bat besterik ez baita Euskadiko errealitatea, errealitate
elebidun bat dela esatea. Faltsua da, eta ez du analisirik txikiena ere gainditzen.
Gaztelania ala frantsesa hitzegiten duten euskaldun guztiak ez baitira elebidun, zentzu
hertsian: beren euskarak definizioak eskatzen duen hainbateko gaitasunik ez duelako, edo
euskaldun horrek hitzegiten duen frantsesa nahiz gaztelaniak maila beharrezkorik iristen
ez duelako.
Honainokoak, elebitasun indibidualari dagokionez.”
Elebitasun sozialaren kontuak jorratzeari ekin zioten segidan (1979:17-18):
“Charles A. Ferguson izan zen lehenik diglosia kontzeptua erabili zuena, ondoko
zera adierazteko: hizkuntza bat beraren erabilkera ezberdinak funtzio edo betebehar jakin
batzuetarako garbi bereizten direnean eta ondorioz, erabilkera bakoitzari status kultural
berezi bat ezartzen zaionean.
Elebitasun sozialari dagokionez berriz, hau da, gizarte bat elebidun izateari edo
ez izateari dagokionez, nabardura batzuk beharrezko dira. Izan ere norbanako bat bi
hizkuntza erabili beharrean gertatzeko, bi komunitate linguistiko izatea ezinbestekoa da,
noski; honek ez du, ordea, esan nahi komunitate hori elebiduna denik. Beste kontzeptu
bat ere agertzen bait da hemen errealitatea deskribatzeko egokia dena: diglosia.
Diglosia delako kontzeptu hau, egun, bi hizkuntzen arteko banatze edo
gainezarmen linguistikozko egoera bat explikatzeko erabiltzen da: bi hizkuntzetarik bati
goikoa esaten zaio, komunikazio formalean erabiltzen dena hura delako; eta besteari
behekoa, famili barruko elkarrizketan bakarrik erabiltzen delako.”
Behin elebitasun indibidual eta sozialaren arteko banaketa eginda eta diglosia
zer den azalduta, ondorio batzuk atera zituzten Siadecokoek. Lehenengoa, honako hau
(1979: 18-19):
“Hemen azpimarratzea interesatzen zaiguna, eta estudio honetan zehar baieztatuz
joango zaiguna, zera da: elebitasun sozial iraunkor bat, bi hizkuntzetarik baten
gainbeheran interesaturik dauden ideologiek mantentzen duten ideal kimerikoa dela;
biztanle guztiek arreta linguistiko bera jasotzen ez duten artean, behintzat, eta denei bi
hizkuntzen ezaguera-maila berdina ematen ez zaien artean. Bestela, egoera degradatuz
joango da, azkenik elebakartasun batetara heldu arte.
Bestela esanik: hizkuntza batek bestea desplazatu arte.
Hau da denek jakin behar dutena: gure herriko biztanle guztiak euskaratuko
dituen tresneria ezartzen ez bada (euskalduntze hori eskola eta unibertsitateetako
heziketaz eragin liteke, eta administrazio nahiz komunikabideez), gaztelaniaren parekoa
egiten ez bada beraz, problemak ez duela askabiderik izango.
(...) Indar berdinekoak diren bi hizkuntza bizi daitezke, soilik, osasuntsuki herri
batetan.”
Aurrerarago,
berriz,
hizkuntzen
ordezkapen-prozesuak
jorratzen
hasita,
hedabideei egin zieten erreferentzia (1979: 29):
“Indar politiko, ekonomiko eta kulturalen laguntza duen hizkuntza bat
sartzerakoan, jatorrizko hizkuntza higadura-prozesu batetan barrena abiatzen da; eta
212
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
honek, azkenean, bi hizkuntzen arteko ordezkatze bat dakar beti (...) Hau da, indar-erlazio
desorekatu batetan elkar ukitzen dutenean, ordezkapena sortzen da.
Mendeetako experientzia da.
Joera hau larriagotuz doa noski, ofizialki eutsitako hizkuntzaren zerbitzuan
jarritako masa-komunikabideak barneratuz doazen eran [geurea da letra etzana].”
Mezu zuzena zen hura, elebidun autoizendaturiko kazeten sorrera-garaian
idatzirikoa. Aurrerago, azkenik, bi ondorio hauek azpimarratu zituzten (1979: 37-38):
“(...) Eta bi ohar hauen ondorioz, konklusio garrantzitsuok:
1.- Hizkuntzen arteko ukipena ez da elebitasunezko egoera nola-hala orekatu
batez konpontzen; aitzitik, hizkuntza batek bestea ordezkatuz bukatzen du. Hortaz, beti
ere biktima bat sortzen da, heriotz-zeinua berekin daramana.
2.- Gertaera hau arrazoi extralinguistikoen emaitza da, funtsean arrazoi soziopolitikoena.”
Garrantzitsua da berboi erreparatzea, esaldi horiek garai hartan boladan zen
elebitasunaren diskurtsoari azpiak jaten dizkiotelako, elebitasun orekatuarena oinarri
sendorik ez duen diskurtso interesatua dela frogatuta. Siadecoren aldarriak ez zuen
ordea behar bezainbat oihartzun izan kazetagintza abertzalean, sasoi hartan Hego Euskal
Herriko prentsa-munduan eredu elebiduna hobetsi zutelako. Ba ote zen ordea beste bide
bati (euskara hutsezko kazetagintzari) ekiteko baldintza objektiborik? Hori da hain justu
hurrengo azpiatalean aztertzen saiatuko garena.
IV.1.- Euskal Herria 1970eko hamarraldian: hurbilketa soziolinguistikoa
Soziolinguistikaren ikuspegitik begiratuta 1970eko hamarraldian Euskal Herria
zertan zen aztertzen saiatuko gara azpiatal honetan. Klaudio Harluxet Fundazioaren
Euskal Hiztegi Entziklopedikoaren arabera (Askoren artean, 1995b: 1.193):
“Pedro de Yrizar izan zen 1970ean euskaldunen kopurua modu sistematikoan
zehazten ahalegindu zen lehena. Metodologia xumea erabili zuen: herri bakoitzeko
parrokoari galdetzen zion zenbat euskaldun zegoen herrian. Beraz, atera zitzaizkion
kopuruek ez dute berme zientifikorik, eta emaitzak hurbilpen moduan hartu behar dira.
Yrizarrek lortutako datuak hauexek izan ziren: Euskal Herrian 596.926 eta diasporan
100.000 inguru; guztira 696.926 euskaldun.
213
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Bost urte geroago, 1975ean hain zuzen, Siadeco Ikerketa Institutuak banakako
inkesta egin zuen Hego Euskal Herrian, zenbat euskaldun zeuden zehazteko. Erabilitako
lagina oso mugatua izan zen (424 inkesta) eta errore-marjina handi samarra. Siadecoren
kalkuluen arabera, hauek ziren euskaldunak 1975ean: Euskal Herrian 632.301 eta
diasporan 90.000; guztira: 722.301.”
Hiztegi Entziklopediko honek dioenari, ordea, zenbait zehaztapen egin behar
zaizkio: Iñaki Larrañaga Siadecoko kide eta ikerketa hartan parte hartu zuen lagunak
argitu digunez (komunikazio pertsonala, 2001), inkesta 520 familiari egin zitzaion; 520
familia horietako kide bakoitzari (aiton-amonetatik hasi eta ilobetaraino), zehatzagoak
izateko (orotara 2.000 lagun ingururi, beraz); horrez gain, inkesta Hego Euskal Herrian
baino, Euskal Herri guztian egin zuten. Azkenik, errore-marjina handi samarra dela dio
Hiztegi Entziklopedikoak, baina besterik da Siadecokoen ustea (Siadeco, 1979: 67):
“Jasotako inkesten proportzioa %74,4 da famili mailan, eta %81,2 pertsona mailan; oso
baliozko emaitza, beraz, inkesta-tipo hau izateko.” Datuei gagozkiela, entziklopediak
ematen dituenak eta Siadecok plazaratu zituenak bat datoz: Euskal Herrian bertan,
632.301 euskaldun; horiei diasporakoak batuz gero, 722.301 euskaldun orotara. 181
Ñabardurei erreparatzen hasita, honako kontuok azpimarra litezke (Siadeco,
1979: 67-112): euskaldunen ehunekoa area euskalduneko biztanle guztien %47,5era
iristen zen (443.765 euskaldun guztira area horretan). Familia euskaldunei zegokienean,
berriz, hona aintzat hartzeko moduko proportzio batzuk (beti ere Siadecoren ikerketaren
arabera): euretarik %43,0 euskaraz oztopo barik irakurtzeko gai zen; horiei, gainera,
oztopo batzuekin izanagatik, irakurtzeko lain bazen %31,8 gehitu behar zaie. Familia
181
Siadecok eginiko inkesta hura (metodologiari buruzko argibideak ere bertan ageri direla)
Euskaltzaindiaren Bilboko Azkue Liburutegian kontsulta daiteke. Urte batzuk geroagoko egoeraz, berriz,
honela mintzo da Klaudio Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa (Askoren artean, 1995b: 1.193):
“Ezagutzari buruzko informazioa estatistika ofizialetan jasotzen 1981ean hasi zen Euskal Autonomi
Elkartean eta 1986an, berriz, Nafarroan. Biztanleria osoaz bost urtero biltzen den informazio ofizial hau
ez dago oraindik Ipar Euskal Herrian eta diasporan.” Hiztegi entziklopediko horren arabera, 1981ean
448.156 ziren euskaldunak EAEn; 1986an, berriz, 564.777 euskaldun ei zeuden Hego Euskal Herrian.
1996ko Euskal Herri osoko II. Inkesta Soziolinguistikoak dioenez, aldiz, 15 urtetik gorako 546.500 hiztun
dituen hizkuntza-komunitatea da euskaldunona (ikus horri buruz 102, 103 eta 109. oin-oharrak).
214
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
euskaldunen %20,7, berriz, oztopo barik idazteko gai ei zen, eta %3,2, aldiz, zenbait
oztoporekin izan arren, idazteko gai genuen baita.
Laburbilduz, beraz, famili euskaldunen %74,8 euskaraz irakurtzeko gai zen (ezin
ahaztu garai hartan desagertu zen Agur-ez gain euskara hutsezko beste hiru astekari –
Herria, Goiz-Argi eta Zeruko Argia- eta hamaboskari bat –Anaitasuna- izan bazirela eta
euren jardunarekin euskaraz irakurri eta informatzeko tradizioa eta ohitura –minoritario
samarra izanagatik- sortua zutela).182
Uste hori sendotzen du, gainera, beste pare bat faktorek. Baga: helduen
alfabetatze-euskalduntze mugimendua indartsu zegoen eta etengabe ari zen bezero
berriak bereganatzen. Siadecokoek ziotenez,
“1966ko urtarrilean, Euskaltzaindiko zenbait kide eta laguntzailek (haien artean
bultzatzaile nagusi bezala Rikardo Arregi zegoelarik) alfabetatze-kanpaina bat
antolatzeko asmoa aurkeztu zioten biltzar nagusiari.
Euskaltzaindiak ideia hura gogoz onartu zuen, horretarako batzorde bat sortuz.
Hamar urte beranduago, 1976-1977 ikasturtean hain zuzen, eta mila gorabehera
pasa ondoren, 40.000 ikasle eta 2.000 irakasle inguru biltzen ditu erakunde honek, Ipar
eta Hego aldeko geografia osoan zehar jendea euskaldunduz eta alfabetatuz.”
Horrez gain, ikastoletan ere gero eta ume gehiago zebilen (1975ean 35.000 eta
1979ean jada 50.000, Siadecoren arabera).183
Biga: euskararen aldeko iritzi-giroa zen nagusi (nabarmen gainera) gizartean.
Siadecokoen arabera, familia euskaldunen %90,8k euskara gorde eta zabaltzeko joera
zeukaten (1979: 75), eta familia erdaldunen %78k ere euskaldunek euskara erabiltzea
hobesten zuten (1979: 111).
182
Hara zer zioen, adibidez, Koldo Mitxelenak (1978: 24): “Egungo egunean, lehen aldikoz gure artean,
bere hizkuntzan analfabeto ez den minoria ugaria dago, eta hauk bidea errazten ari zaizkie hasi berriei,
adineko garenoi bezain nekeza gerta ez dakien.”
183
Hori ikastolei dagokienez, gainerako ikastetxeetan, honako hau ei zen egoera (1979: 195): “Ikastetxe
pribatuetan, 200.000 haur hezitzen zen 1975ean. Euskararen irakaskuntza, eskasa izan arren, %40 batera
iristen zen; hau da, 80.000 inguru haurretara. Ikastetxe estataletan, salbuespenak alde batera utziaz,
euskararen irakaskuntzarik ez zen oraindik eratzen hasi 1975ean. Badirudi geroztik gauzak hobetzen ari
direla, berdin estataletan nola pribatuetan; oraindik neurri ahulean izan arren, hasten ari bait dira euskara
irakasten.” Eta hala ere, bai batzuetan bai besteetan euskararen irakaskuntza (ezen ez euskarazko
irakaskuntza) minimoez azpitikoa zen artean. Horri buruz gehiago in Siadeco, 1979: 169-171.
215
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Oro ez zen urre, ordea; hots, oztopoak ere bazirela. Horietako batzuk aipatze
aldera, esan dezagun familia euskaldunetan euskaraz normaltasunez (maiz-antzean)
irakurtzen zutenak %18,7 baino ez zirela,184 %60,5k noizbehinka edo gutxitan
irakurtzen zuela euskaraz eta %13,4k inoiz ez (eta proportzioak are baxuagoak ziren
euskaraz idazteko gaitasunari erreparatuz gero). Horren arrazoiak zerrendatzen hasita,
irakurgaien aldetik ohitura-falta aipatzen zuen %44,7k, eta hizkuntza behar adina ez
ezagutzea %15,00ek. Irakurleen aldetik, berriz, hizkuntzaren beraren eragozpena
aipatzen zuen %45,9k, eta hizkuntza behar adina ez ezagutzea %16,6k (Siadeco, 1979:
102-104).
Hizkuntzaren eragozpena edo hizkuntza behar adina ez ezagutzea aipatzen zuen
askok, beraz, eragozpen modura. Izan ere, familia euskaldunetan gehienek euskara
batuari beharrezko (%55,7) edo komenigarri (%19,8) irizten zioten arren (Siadeco,
1979: 107) kontuan izan behar da Euskaltzaindiaren Arantzazuko 1968ko batzar
erabakigarriaz geroztik urte gutxi igaro zirela, eta ikastoletan eta idazle zein kazetarien
artean batua gero eta normalizatuago egon arren, oraindik tradizio gutxi zeukala;
gizartean txertatu eta errotzeke zegoela, azken batean.
Lehendik ere euskaraz irakurtzeko nahikoa oztopo baldin bazegoen, nola garai
hartan gertaturiko kazeta eta egunkari elebidun autoizendatuen lehorreratzea, hala
elebitasunaren aldeko diskurtsoa bera, traba erantsiak baino ez ziren izan
euskararentzat. Argigarria da, adibidez, garai hartan euskaldunek testu elebidunen
aurrean zeukaten joera zein zen ikustea (Siadeco, 1979: 121-122): %35,6k beti
erdarazko testua irakurri ohi zuen lehenik, eta %26,9k batez ere erdarazkoa; beti
euskarazko testua irakurtzen zutenak %14,7 baino ez ziren, eta batez ere euskaraz
184
Zera dio aurrerago Siadecokoen ikerketak (1979: 115): “[Familia euskaldunetan] Irakurtzean bi
mintzairak berdin erabiltzen dituztenak hizketan dohain hori duten bertsuak dira (%12,1). Batez ere
erdaraz edo erdara hutsean irakurtzen dutenen portzentaia, ordea, aldatu egiten da (% 63,1)”. Orri berean
irakur daitekeenez, familia euskaldunetan %6,1 ziren euskaraz bakarrik irakurtzen zutenak, eta %7,9,
berriz, batez ere euskaraz irakurtzen zutenak.
216
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
irakurtzen zutenak, berriz, %8,6. Desoreka begi-bistakoa da. Horri horrela, hara zer
zioten Siadecokoek:
“(...) eskertzekoa bada ere bi mintzairetan argitaratzeko egiten den esfortzua,
ondorioa ez da mesedegarri.
Euskara promozionatzeko era honek euskarak duen egoera diglosikoa finkatu
besterik ez du egiten.”
Eta hala ere, garai hartako gizarte-giroan bolo-bolo zebilen kontzeptua zen
elebitasunarena, jada esana dugun moduan. Zer zuen gogoan ordea jendeak elebitasunaz
mintzatzean? Hara (Siadeco, 1979: 123):
“[Familia euskaldunetan] Bi erizpide desberdin somatzen dira elebitasunari
buruz:
1. Gehiengo batentzat (%39,8) elebitasuna pertsona guztiek bi mintzairak
ezagutzea da; elebitasun indibidualaren kontzepzioa da. Gutxiengo batek (%2,2)
kontzepzio hauxe beste era batetara adierazten du: batzuek mintzaira bat ezagutzea eta
besteek bestea.
Bigarren lekua elebitasun sozialarentzat da:
Bi mintzairek izan dezatela berdintasun osoa (%28,2) eta erabil daitezela berdin
(%17,3). Biek (%42,0 eta %45,5) garrantzia dute, beraz.
2. Beroien iritziz bi mintzairek komunitatean izan behar duten postuaz galdetu
zaienean, elebitasun indibidualaren alde %43,2 azaldu dira eta sozialaren alde %43,3.
Hemen ondorio bat atera dezakegu: bi kasuetan egoera diglosikoa gaindituko
lukeen zerbait bezala ikusten dela elebitasuna.
Errealitatean bi mintzairak euskaldunek bakarrik ezagutzen dituztela ikusirik,
Euskal Herriko biztanle guztiek jakin behar lituzketela planteatzen da hemen, soluzio
bezala. Bada, beraz, euskaldunen artean, euskarak duen egoera tratamendu sozial berdin
batez aldatu beharraren kontzientzia generalizatu bat.”
Hori familia euskaldunei dagokienez. Familia erdaldunei gagozkiela, berriz,
euretako %40,9k beharrezko eta %49,6k komenigarri irizten zioten irakaskuntzasistema elebiduna ezartzeari; era berean, %39,4k beharrezko eta %47,4k komenigarri
elebitasuna administrazio publikoan sartzeari. Horrez gain, erdaldunen ustez alor
hauetan ere soluziorik egokiena bi mintzairak parez pare jartzea litzateke: merkataritzazerbitzuetan, %89,3; aurrezkian eta bankan, %89,1; garraio eta komunikabideetan,
%88,0; osasun zerbitzuetan, %88,4; erlijio-zerbitzuetan, %85,7; ostalaritza eta
jolasaldietan, %87,7; zerbitzu pertsonal eta profesionaletan, %86,4 (1979: 128-133).
Familia erdaldunekin segiz, bada azpimarratzeko modukoa den kontu bat:
frankismoa amaitu berritan familia erdaldunek euskararekiko zeukaten jarrera
217
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
abegikorra. Horren lekuko, haien %2,4k baino ez zutela euskararen apurka-apurkako
desagertzerik gura; %5,8k, aldiz, orduko mugetan manten zedila gura zuten; %13,4k,
ordea, “oraindik duela gutxi erabiltzen zen lekuetara hedatzea” opa zioten euskarari, eta
%71,7k (gehiengo zabalak) Euskal Herri osora heda zedila nahi zuten (1979: 154).185
Datu horiek gogoan, ondorio hauetara iritsi ziren Siadecokoak (1979: 157):
“Erantzun guzti hauen artetik interesanteena zera da, erdaldunetarik ia heren bat
(%30,6) euskara zuzenki ikasteko prest dagoela. Beste heren bat (%32,3) soilik ulertzeko
adina ikasteko prest dago. Honela, ia bi heren batzen dute (%62,9) euskara ikasteko
esfortzu pertsonal bat egiteko asmoa dutenek.
Haurrekiko: erdiak (%50,1) dira beren seme-alabak ikastola edota gaueskoletara
bidaltzeko prest daudenak; eta hauei beren haurrei euskararenganako onespena sorrerazi
nahi diotenak (%30,4) batzen badizkiegu, portzentaia jadanik inportantea dugu.
Ingurune sozialarekiko: saiakuntza babesteko jarrera (%43,5) eta laguntza
aldekoak dira.
Beraz: erdaldunen jarrera euskararen berreskurapenari buruz ez da hitzezkoa
bakarrik; beraiek ere prest daude lan egiteko.
Bide egokiak eskaintzea besterik ez da falta.”
Bide egoki bat euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua eraikitzen
hastea izan zitekeen. Haatik, bolo-bolo zebilen elebitasunaren kontuak hori egitea
eragotzi zuen. Hain zegoen elebitasunaren kontzeptua barneratua garai hartako
gizartean ezen familia euskaldunetan euretan ere horixe baitzen eskaera gorena:
komunikabideetan elebitasuna ezartzea (Siadeco, 1979: 126-127): “Ia aho batez hiru
komunikabideetan elebitasuna ezartzearen alde azaldu dira inkestak: %89,7 prentsan;
%90,2 irratian eta %90,4 telebistan. Baina, nola joka?”. Bada, familia euskaldunen
%77,3rentzat komunikabideetan elebitasuna indarrean jartzeko era egokia honako hau
zen: bi mintzairei leku berdina ematea.
Familia erdaldunen kasuan, %87,8 prentsan elebitasuna ezartzearen alde zeuden,
eta %88,8 irratian eta %84,4 telebistan ezartzearen alde. Elebitasuna ezartzeko era
egokiari buruz, %43,5ek bi mintzairek leku berdina izan zezatela gura zuten, %23,9k
185
Familia euskaldunen kasuan, %1,2k baino ez zion opa euskarari desagertuz joatea, eta %1,2 baino ez
ziren, halaber, euskara orduko mugetan mantentzea desio zutenak. Gutxi ziren, era berean, “oraindik
duela gutxi hitzegiten zen lekuetara heda dadila” nahi zutenak (%9,3), eta gehiengo zabalak (%81,2)
euskara Euskal Herri osora zabaltzea nahi zuen (Siadeco, 1979: 150).
218
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
euskara “apur bat” sar zedila komunikabideetan eta %23,7k zera nahi zuten:
komunikabide batzuk euskaraz eta beste batzuk erdaraz izatea.
Prentsaren esparruari erreparatuko diogu, horixe baita ikergai dugun eremua.
Garai hartan familia euskaldunen ehuneko dezenteak (%28,7) euskaraz aldizkari
gehiago argitaratzea nahi bazuen ere, familia euskaldunen %17,4 baino ez ziren
euskarazko
aldizkariez
normalki
baliatzen
informazioa
eskuratzeko,
%20,8k
noizbehinka irakurtzen zituela zioen bitartean (1979: 137-141).
Komunikabideena garrantzi estrategikoa duen arloa da, eta hala ulertu zuten
Siadecokoek ere. Hori gogoan, zera zioten hedabideei buruz (1979: 175):
“Irakaskuntzaren arloarekin batera (...), euskararen berreskuratze-prozesua
komunikabideetara zuzendu da. Gero eta gehiago duen garrantziaren arabera, kontutan
izan behar da [Espainiako] gerrarekin aro berri bat hasi zela, euskal kulturaren mundua
arras suntsitu zuena, batez ere komunikabideena. (...)
Gartzelatik pasa ondoren geratu zirenek ez zuten kulturgintzan sartzerik izan:
euskarazko prentsa, argitalpenak eta irratia debekatuta zeudelako, mintzaira bera ere
egitez debekatuta zegoelako eta biltzeko modurik ere ez zegoelako; euskal kulturaren
mugimendua deseginda geratu zen.”
Eta hala ere, jaso zuen burua, apurka-apurka izan arren. Siadecokoen aburuz
(1979: 175-178), iratzartze horrek hiru fase izan zituen. Lehenengoa, intelektualak
Erdialdeko zein Hegoaldeko Amerikan barreiaturik zeudenekoa. Garai honetakoak dira,
besteak beste, Ameriketan jaiotako Ekin eta Ipar Euskal Herriko Aintzina
argitaletxeak.186
Bigarren aroa, berriz, aldizkarien aroa izan zen: 1950 inguruan Euzko Gogoa
jaio zen Guatemalan (Hego Euskal Herriko idazle askok ekin zion bertan idazteari), eta
haren ondotik Egan eta Jakin iritsi ziren (Egani buruz ikus 134. oin-oharra). Aldizkariez
gain, zenbait argitaletxe ere orduantxe sortu zen, hala nola Itxaropena eta bere Kuliska
Sorta ospetsua. Hirugarren fasea, azkenik, 1960 inguruan hasi zen Siadecokoen ustez:
186
Hara zer dioen azken horri buruz Xipri Arbelbidek (1996: 57): “(...) Gure Herriaren zuzendaritzaren
ikusmoldera itzulia zen artean Lafitte, ez zela aski libertate idazteko, Alemanak hemen zireno. Hartu zuen
halere, bainan aldizkaria, argitaletxe bilakatu zen. Aintzinaren ale zenbait agertu ziren ez aldizkari bezela
bainan liburuxka bezela (...)”.
219
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Hirugarren aro hau beste bien gailurra bezala izan zen, orduandaino neke handiz
ereindako haziaren fruitu bezala izan zelako.
Geroztik, editorialen ugalpena (12 sortzen dira 1958-59tik 1975a bitartean),
euskarazko aldizkarien (Goiz-Argi, Zeruko Argia, Anaitasuna) eta elebidunen (Punto y
Hora de Euskal Herria, Garaia, Berriak) jaiotza edo berriztapena aipa daitezke.”
Zeruko Argia, Herria, Anaitasuna eta Goiz-Argi, orduko euskal aldizkari nagusiak (iturria: Zeruko Argia,
675. zenbakia, 1976-II-15).
Editorialen ugaltzea nabarmentzen dute, eta badute horretarako arrazoirik; izan
ere, eurek emaniko datuen arabera, Espainiako gerra-garaitik 1940ra euskarazko lau
liburu baino argitaratu ez ziren bitartean, 1940tik 1960ra 25 argitaratu ziren, eta 1960tik
1976ra, aldiz, 554.187 Aldizkariei gagozkiela, III.2 atalean aztertu ditugun Goiz-Argi,
187
Hazkunde horrek, hala ere, oinarri ahulak zeuzkan. Siadecokoek ziotenez (1979: 180), “euskal
editoriala ez da enpresa editorial izatera iritsi; artesau erako editorial mailan geratu da. Lan handia,
220
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Anaitasuna eta Zeruko Argiaz gain, Elhuyar, Euskera, Othoizlari, Jaunaren Deia,
Zabal, Zehatz, Jakin, Karmel, garai hartan erdi desagertuta zebilen Egan (“ez da ia
argitaratu ere egiten”, dio Siadecoren txostenak, in 1979: 181) eta hasi berriak izateaz
gain bizi laburra izan zuten Kurpil eta Ustela aipatzen ditu, besteak beste, Siadecok.
Horra, beraz, estreinako hurbilpen bat garai hartako egoera soziolinguistikora.
Datu hotzak dira horiek, baina, zein zen oro har joera? Badakigu egoera elebidunak ez
direla estatikoak, bi hizkuntzetako bat gailentzera daramaten prozesu baten mementoko
faseak baizik. Hortaz, zein fasetan zegoen kontua? Gorantzako ala beherako joera
zeukan euskarak? Argigarriak dira Siadecokoen berbak (1979: 161):
“Berreskuratze-prozesu batetan aurkitzen gara, gure geografia guztira hedatzen
den prozesu batetan, bere presentzia gehienbat irakaskuntza, komunikabide eta zerbitzu
publikoen eremuetan agertzen delarik. Orain artean galerazi izan zaizkion eremu
linguistikoetan, hain zuzen.
Gure herriko historiak ez du inoiz honelako berreskuratze-mugimendurik
ezagutu.”
Aurrerago, berriz, eta berreskuratze-prozesuaz zihardutela, zera gaineratu zuten
(1979: 193): “Hainbaterainokoa izan da hori, non, Historian lehenengoz, berreskuratzea,
nolakoaz eta zenbatekoaz, atzerapena eta galera baino garrantzitsuago bait da.
Euskaldunek sortu duten iraulketaren seinale garbia da guzti hau.”
Urte batzuk geroago argitaratutako lan batek uste hori berretsi zuen. Eusko
Jaurlaritzaren Gizarte Azterketarako Lantaldeak 1980ko hamarraldi hasieran burutu
zuen ikerketaz ari gara. Bertan, besteak beste, zera irakurri dugu (1983: 22):
“Egia esateko, euskara likidazio-errestaurazioko prozesu bikoitz baten menpean
ote dagoen susmoa dugu; eta, kupidagabeko dinamika baten bidez euskara hizkuntza
bezala erabateko kolapsura zeraman prozesu horren arabera, iritsia zen jadanik, ia, psikosoziologoek itzulezinezko bezala definitzen duten punturaino. Hau da, Euskara halakoxe
hizkuntz kulunkako larrialdi sakonera jausia zegoen, non inola ere atzeraezinezko
heriotzaren mehatxupean aurkitzen bait zen. Zorionez, ordea, prozesu hori, nahiz eta bere
eraginak oraindik ere irauten duen, errotik iraulia izan dela ematen du eta gaur egun
Euskararen errestaurazio kuantitatibo eta kualitatibo baten bidean doala hain zuzen.”
jende gutxi eta irabazi txikia gurpilean sartuta dabil.” Hau da, lehenago euskal aldizkarien gorabeherak
aztertzean ikusi dugun moduan, garai hartako euskal argitaletxeak ere erdi-amateurrak zirela.
221
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Erabateko kolapsu hori gertu zela adierazten duen indikatzaile bat honako hau
zen, Jaurlaritzako ikertzaileen ustez (1983: 67):
“Bestalde, gaztelaniaz euskaraz bezain erraz edo errezago mintzatzen den
euskaldun-talde garrantzitsu bat badela detektatzen dugu eta, larriagoa dena, horietako
batzu galtzen ari direla euskara pentsamendurako edo barne-komunikaziorako hizkuntza
bezala. (...) Beraz, gaztelaniaz mintzatzeko erraztasun handiagoa hartu duen pertsonaproportzio errespetagarria dago (%26,6). Bestalde, euskararekiko fideltasuna pentsatzeko
tresna den aldetik galdu dutenen eta gaztelaniaz mintzatzea errazago zaienen portzentaien
arteko bateratasuna edo kointzidentzia esanguratsua gertatzen da”.188
Lan berean maiz azpimarratzen duten paradoxa da; hau da, euskara hil-hurren
zen hartan, aldi berean inoiz baino gaituago zegoela bere benetako errekuperazioa
bermatzeko (ikus, adibidez, 1983: 195-196): batetik, beraz, euskal hiztunak nahiz eta
kopuruz gero eta gehiago izan, gero eta sakabanatuago zeuden Gizarte Azterketarako
Lantaldearen aburuz, euskal hiztunen ehunekoa bera ere, biztanle guztien aldean, urtean
baino urtean sistematikoki jaisten ari zela. Euskara ikasten ez zuten etorkinez gain,
gaztelaniara pasatzen ari ziren euskaldun zaharrak ere ba omen ziren fenomeno horren
eragile. Horri, gainera, euskarak hedabide, epaitegi eta oro har bizitza publiko guztian
bizi zuen diglosia-egoera galgarria batu behar bide zitzaion.
Baina beste aldetik, eta hemen dago paradoxaren funtsa, euskara bere
errestaurazio sozialerako (Gizarte Azterketarako Lantaldekoen terminologia baliatuta)
inoiz ez bezain hornitua omen zegoen, zientzialari eta filologo prestuak, ezarian-ezarian
hazten
ari
ziren
hedabideak
eta
ikastolak
zein
alfabetatze-euskalduntzearen
mugimendua bera lagun zituela.
1970eko hamarraldi amaieran eta 1980koaren hasieran, beraz, euskara
“errestaurazio kuantitatibo eta kualitatibo baten bidean” abiatua zela zioen Gizarte
Azterketarako Lantaldeak. Esanikoaren froga modura, hara datu batzuk: batetik (1983:
68), “erdizka bakarrik bada ere euskaldundu den erdaldunen %11 hori.” Horrez gain,
188
Euskara zokoratzen zuten hedabide elebidun diglosikoek, bistan denez, prozesu hori bultzatzen zuten
oharkabean, euskaldun askoren gogoetan euskara pentsamendu-tresna gisa ahulduta eta haien
gaztelaniartzea sustatuta.
222
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Siadecok 1970eko hamarkada erdialdean eginiko ikerketak Euskal Herrian 632.301
euskaldun zirela baldin bazioen, Jaurlaritzaren Gizarte Azterketarako Lantaldeak datu
hauek eman zituen 1983an (1983: 40):
“1981eko otsaileko populazio-zentsuaren arabera, Komunitate Autonomoko
euskaldunen kopurua 700.000ra gerturatzen zen, populazioaren ia heren bat zelarik. Zifra
hau gehitzera zetozen ulertu bai, baina hitzegin ez zutela egiten aitortzen zuten 50.000
pasatxo biztanle, euskaldun pasibo dei ditzakegunak.”
Zenbaterainokoa zen ordea euskaldun horiek euskaraz berba egin, idatzi edota
irakurtzeko zeukaten gaitasuna? Lan beraren hurrengo orrialdean irakurri dugunez,
1981eko EAEko errolda oinarri hartuta, EAEn garai hartan 752.426 lagunek
(populazioaren %35,33) ulertzen zuen euskara, 696.695 lagun (%32,71) euskaraz
berbetako gai zen,189 580.364 lagun (%27,25) irakurtzeko gai eta 520.718 lagun
(%24,45) idazteko gai ere bai. Azken talde bi horiei begirako euskarazko komunikazioesparrua eratzea posible zen, beraz, are gehiago Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere
euskaraz irakurri eta idazteko gai zen jende gehiago zegoela kontuan hartuta. Hala ere,
ez ote ziren baikorregi datuok? (Eusko Jaurlaritza, 1983: 43-45):
“(...) [EAEko] euskaldunen gehiengoak bere burua alfabetatutzat jotzearen datua,
hots, euskaraz irakurri eta idazteko gaitasuna beren buruei gaineratzea da interesgarriena.
Honek, Komunitate Autonomoan milioi-erdi euskaldun alfabetatu baino gehiago dagoela
ematen du eta hori datu baikorregia da komunikabide idatzien bezeria potentziala
baloratzeko orduan.”
Zalantzak zalantza, ordea, handik orrialde batzuetara zera irakur daiteke (1983:
49): “Alfabetatze-indizeei dagokienez, xehetasunik esanguratsuenak bezala ondorengo
hauek seinala ditzakegu: 1. [EAEko] populazio euskaldunaren %75 alfabetaturik dago.
%17k ez dakite euskaraz irakurtzen ere.”
189
Datu horri zehaztapen bat egin beharra dago, ezen lan horrek berak puntuan baitio horietarik %8
inguru euskaldun berriak direla, eurei buruz aipu hau erantsiz segidan (1983: 42): “Hasteko esan
dezakegu, euskaldunberri hauen erdiek zertxobait baino ez dutela hitzegiten. (...) %31,5 dira euskaldun
jendeak hitzegiten duena ulertzeko gai direnak, zeintzuri %48,5 bat gehi bait geniezaieke zerbait
zailtasunez ulertzen dutenen kopuru bezala. Euskaraz hitzegin behar bada, %38 bat badago erraztasun
dexentez egiten duena. Datu hauek baloratuz, benetako euskaldun berriak, izen honen pean sartzen
direnen %50 inguru direla esatera ausartuko ginateke. Hau egia izanez gero, Euskal Komunitate
Autonomoko euskaldunak bertako biztanleriaren %29,1 direla gutxi gorabehera ondorioztatu beharko
genuke (...) [geurea da azpimarra]”.
223
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Azter ditzagun alfabetizazioari buruzko datu horiek tentu handiagoz, zenbait
giltza eman diezagukete-eta. Gizarte Azterketarako Lantaldearen tipologiaren arabera
(1983: 69-73), EAEko bizilagunen artean tipo nagusia euskara ikasteko saiorik egin ez
duten erdaldunena da. Hauek %43,8 ziren garai hartan. Hauen atzetik zetorren tipoa
euskara ikasten noizbait saiatu baina bidean geratu ziren erdaldunena da (EAEko
populazioaren %21,2).190
Tapoien kontua aztertzean ikusi dugun fenomenoa (ikus II.2.2 eta II.2.3 atalak)
bete-betean betetzen da hemen: arestian aipatu tipo bi horietako pertsonek ez dute
zentro bizirik topatzen euskararen munduan, bertan bizi direnek ere oro har prentsa
erdalduna edo diglosikoa kontsumitzen dutelako; ez dute zentro ideia-sortzailerik,
kodetze-deskodetze funtzioak erreferentzia-esparru propioaren arabera gauzatuko duen
eremu trinkorik aurkitzen eta, ondorioz, ez daukate motibazio nahikorik hizkuntza
ikasten hasteko, edo, baldin badaukate ere, motibazio txikia da, bidean geratzen dira, ez
dira ezagutzara eta are gutxiago erabilerara iristen.
Ber gisan, azterketa horren arabera euskaldun zaharren artean beste hiru tipo
hauek zeuden: alfabetatzen ari zen edo alfabetatua zegoen euskaldun zaharra (EAEko
bizilagunen %14,2), alfabetatzeko asmotan zena (%1) eta alfabetatzeko asmorik ez zuen
euskaldun zaharra. Azken horiek %9,8 ziren EAEko populazio guztia kontuan hartuta,
baina euskaldunak eurak aintzat hartuta oso ehuneko esanguratsua osatzen zuten:
%39,1. Hauen kasuan, zera pentsa daiteke: letren mundua nagusiki erdaraz zegoela
zekusaten, ez zuten beraz erabilera-esparru nahikorik, ez zuten hortaz euren hizkuntzan
190
Datuok oso kontuan hartzekoak dira; helduen euskalduntzean zerbaitek huts egin duen seinale ote
ditugu? Ezen ikerketa horretan ageri denez (1983: 83), “euskara ikasten saiatu diren Komunitate
Autonomoko erdaldunen %70 baino gehixeagok, ez du lortu bere helburua.” Badirudi, gainera, arazoa ez
dela helduen euskalduntze-alfabetatzera mugatzen. Hara bestela zer dioen Kepa Altonagak horren harira
(Askoren artean, 2002: 130-131): “(...) oso kezkagarria iruditzen zait ikasle horiek hainbeste urtez
euskaraz ikasi eta gero horren euskara-maila eskasa edukitzea. Zerk egin du huts irakaskuntzaren behemailetan, unibertsitateraino iritsitako ikasle gehienek hain euskara narrasa erakuts dezaten?”.
224
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
alfabetatzeko beharrik sentitu ere egiten, ergo ez zuten hizkuntzaren erregistro idatzien
ezagutzarik lortzen, eta, faktoreon baturaz, motibazio-hutsunea sortzen zen eurengan.
Bai estreina aipatu ditugun tipo bien kasuan, bai azken honetan, ondorioa
beretsua da: batzuek ez dute euskararik ikasiko, besteak ez dira euskaraz alfabetatuko,
euskararen esparru sinbolikoaren trinkotzeari ateak itxita. Zer esanik ez euskarazko
komunikazio-esparru autozentratu baten faltak arestian ikusi ditugun motibazio- eta
erabilera-defizitetan zerikusi zuzena daukala, eta baita prentsa elebidun diglosikoak
berak ere, indarrak sistema autozentraturantz bideratu beharrean euskararentzat kale
itsua den sasi-alternatiba baterantz bideratzen dituelako.
Ez da hor amaitzen kontua, Jaurlaritzaren Gizarte Azterketarako Lantaldeak
beste datu hauek ere eskaini baitzituen (1983: 75): [EAEko] Eginen irakurleen %36,7
euskaldun zahar alfabetatuak ziren, eta %41,2 euskaldun berriak (alfabetatuak, beraz);
Deiaren kasuan, haren [EAEko] irakurleen %28 ziren euskaldun zahar alfabetatuak, eta
%7,9 euskaldun berriak. Ondorioa argia da (1983: 77): “Eginen irakurleetan 3tik 2
alfabetatuak daude (...) eta Deiarenen erdiak baino gehixeago.”
Irakurle horiek, bistan denez, euskal prentsaren bazka potentziala ziren, are
gehiago datu hauek aintzat hartuz gero (1983: 107): “Euskaldun guztiek, zahar eta
berri, euskara expresabide bezala erabiltzen duten komunikabideak nahiago dituzte.”
Horren lekuko, gehiago edo gutxiago baina euskaldun zaharren %69,3k eta euskaldun
berrien %67,3k euskaraz irakurri irakurtzen zuela (1983: 120-121).191
Era berean, horien artean euskaldun berrien %16,4k egunero zerbait irakurtzen
zuten euskaraz egunkarietan, %30,3k ia egunero eta %9,1ak astean behin; euskaraz
irakurri ohi zuen euskaldun zaharren %69,3ren artean, berriz, %35,4 ziren
191
Hala ere, aurrerago zera irakurri dugu liburu berean (1983: 131): “[EAEko] Euskaldunzaharren egoera
erabat bestelakoa da. Hauetatik %53,9 besterik ez dago alfabetatua. Euskararen erabilerari buruz ari
ginenean, berriek zaharrek baino gehiago irakurtzen zutela esaten genuen; azken hauetatik %25,8 batek
ez du inoiz irakurtzen euskaraz, berrietatik %12,1 batek egiten duen bitartean.”
225
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
egunkarietako euskarazko orriak egunero irakurtzen zituztenak, %15,2 ia egunero
irakurtzen zituztenak eta %10,5 astean behin irakurri ohi zituztenak. Bistan denez,
egunkarietan euskarazko orriak gehiago balira (are: egunkariak eurak euskararen
parametroetatik pentsatu, diseinatu eta idatzirik baleude), irakurleak gehiago lirateke,
baina kontsumitzaile potentzialak egon hor zeuden. Bazka egokia, baina komunikazioesparru autozentratua eskaintzea falta.
Erants dezagun puntuan aintzat hartzeko beste kontu bat (Eusko Jaurlaritza,
1983: 132-133):
“[EAEko euskaldunen artean] Bi euskal talde handi dago: euskaldunzaharrak,
ama-hizkuntza euskara dutenak (%75,63); eta, gaztelania jakin ondoren, euskara ikasi
zutenak, euskaldunberriak (%24,37).
(...) euskararen geroa, neurri handi batetan, euskararik egiten ez duten euskal
biztanleriaren bi heren horien eta 70az geroztik gehituz datozen euskaldunberrien
eskuetan dago.
(...) euskaldunberri horiek ikasten duten hizkuntzaz baliatu daitezen girorik sortu
eta indartzen ez bada, euskaraz bizitzeko eskubidea murriztua geratuko da. Eta hauxe da
egun gertatzen dena (...)”.
Eta nola euskaldun berri horien artean hala artean euskarara hurbiltzeke
zeudenen artean, euskararen aldeko iritzi-giroa zen, nabarmen gainera, nagusi garai
hartan. Hara (Eusko Jaurlaritza, 1983: 197):
“Hiru jarrera orokor aurkitzen dira hedatuak biztanleriaren artean. Eta hirurak
uste osoz eta lehiaz defendatuak gainera:
Gaztelaniaren hegemonia (...) biztanleriaren %7k defendatzen duena.
Elebitasun diglosikoa, biztanleriaren %40,9k defendatua, eta, era lausoagoan
bada ere, etorkinek eta erdaldunek sostengatua.
Euskararen hegemonia, biztanleriaren %53 batek epe luzera lortu beharreko
192
helburu bezala defendatua.”
Behin honaino helduta, Siadecokoen azterketara itzuli behar dugu, bertan ageri
zen pasarte bat orriotara ekartzeko (1979: 196): “Komunikabideek duten garrantzia
kontutan hartuz, guztiz beharrezkoa da hor ere esfortzu sakon bat egitea, hizkuntza
192
Ikus, halaber, lan beraren 148-167 orrialdeak. Hona, esate baterako, ale esanguratsu batzuk (1983:
157-158): “Euskararen ikuskera ezkorra eta heriotzerakoa ikusten dutenak %5era nekez iristen diren
bitartean, etorkizun argitsu batekin ikusten dutenak %90era iristen dira. (...) Euskara pobre eta
disfuntzional ikusten dutenen kopuruak apenas osatzen duen %10eko talde bat, eta, aldiz, euskara zientzi
munduko mezuak transmititzeko ezin hobeki hornitua bezala ikusten dutenak, %80tik gora iristen dira.”
Ikus, baita, Siadeco, 1979.
226
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
ofizialaren inertzia gotorra gainditzeko: asmamena eta baliabide materialak ongi bildu
beharrak daude, gure hizkuntzaren etorkizunerako hor bait dago giltzarri bat.”
Funtsezko kontua da hori, eta halaxe ulertu zuten urte batzuk geroago Gizarte
Azterketarako Lantaldekoek eurek ere (1983: 29):
“(...) euskarak eta gaztelaniak elkarren artean daramaten mendetako burruka
honetan, oraindik ez du batek besteari erabateko elebakartasuneko monopolio-egoera bat
ezartzea lortu. Horrek ez du esan nahi, ordea, lehiaketa amaitua denik, eta ezta arindu edo
baretu egin denik ere. Zeren, egia esateko, benetako lehiaketa bat bait da, hizkuntz
gatazka bat. Eta gatazka hori, euskara/gaztelaniaren arteko kasuan, Komunitate osoaren
komunikazioaren nagusigoa eta monopolioa lortzeko burruka bat gertatzen da [geurea da
letra etzana].”
Komunikazioaren nagusigoa ez beharbada, baina euskarazko komunikazioesparru baten eraketa bai bazegoen jokoan. Haatik, salbuespenak salbuespen,
gehiengoak beste bide bat hobetsi zuen orduan: elebidun autoizendaturiko kazeten
bidea. Ikus dezagun zertan ziren hedabideak Hego Euskal Herrian aro politiko berria
hasi zen garai hartan eta baita zelan gauzatu zen elebidun autoizendaturiko kazeten
lehorreratzea.
IV.2.- Elebidun autoizendaturiko aldizkarien sorrera-fenomenoa Hego Euskal
Herrian
1970eko hamarraldian Hego Euskal Herrian abiaturiko aro politikoaren hasieran,
euskarak ez zeukan presentziarik telebistan, eta, irratiei gagozkiela, garai hartan Hego
Euskal Herrian zeuden 17 irratietatik lauk baino ez zuten sartzen euskara dezente euren
saioetan (ikus Siadeco, 1979: 186-187). Garai hartako Hego Euskal Herriko prentsaren
panoramaz, berriz (Ipar Euskal Herrikoaz, ikus III.2 atalaren hasiera, eta bereziki 139.
oin-oharra), Siadecoren lanak argibide dezente damaigu. Aipu luzea lekualdatu dugu
bertatik, interesgarria delakoan (1979: 183):
227
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Lan hau irakurlearengana iristen denerako informazioaren mundua dezente
aldatua izango da [Hego] Euskal Herrian. Beste arrazoi batzuren artean, Deia eta Egin
egunkariak kalean izango direlako.
Fenomeno berri interesgarri baten aurrean gaude. Ezinbestekoa dirudi luzaro
baino lehen gure Herriko informazioaren monopolioa izan dutenen aparatua likidatu
egingo dela.
Bi egunkari abertzale hauek azaltzearekin, posizioak asko aldatuko dira.
Izan ere, prentsaren egoera tamalgarria izan baita gure artean: [1936ko] gerra
aurretik baino aldizkari gutxiago izan dira eta izan diren guztiak errejimenaren zerbitzuan
egon dira kritikari lekurik txikiena ere eskaini gabe.
Hona hemen koadroa:
Bizkaian hiru: bi goizeko, La Gaceta del Norte eta El Correo Español; eta
arratsaldeko bat, Hierro. Gipuzkoan beste hiru: goizeko bi, El Diario Vasco eta La Voz de
España; eta arratsaldeko bat, Unidad. Nafarroan, Arriba España desagertu ondoren, bi
geratzen dira: El Pensamiento Navarro eta Diario de Navarra. Araban egunkari bakarra
dago, Norte-Express, eta oso gutxi saltzen da. Gehiago saltzen dira Gipuzkoatik eta
Bizkaitik iristen direnak.
Deia eta Egin egunkari berriak azaltzeak guztiontzat izango ditu ondorioak,
monopolioa puskatzen hasten baita horrekin.”
Hori zen, beraz, garaiko iritzi-giroa euskaltzaleen euren artean ere. Euskara
hutsezko aldizkarien eta aldizkari elebidun diglosiko abertzaleen artean ere anaitasungiroa genuen nagusi. Horren erakusle, Berriak-en lehen zenbakian (1976-IX-16)
editorial elebidunaren euskarazko atalean irakurri duguna:
“(...) gure lehen urrats honetan eskerrak eman nahi dizkiegu euskal prentsaren
bidea urratu dutenei. Eskerrak Garaiari, eskerrak Punto y Horari eta eskerrak, batipat eta
bihotzez, Anaitasuna, Goiz-Argi, Herria eta Zeruko Argiari lau hauek izan bait dira
euskararen kinka larrienetan harnasa eta korajea eman diotenak.
Esan genezake, behingoz, gure eskuetan ditugula euskaldunok euskal informazio
benetako bat eraikitzeko tresnak.(...)”193
Anaitasun-giroaren erakusle dugu baita, 1977ko urtarrilean Anaitasuna, Berriak,
Enbata, Garaia, Goiz-Argi, Herria, Punto y Hora eta Zeruko Argiak batera atera zuten
editoriala.194 Giroak berak ere horretara behartzen zuen, prentsa-askatasuna nabarmen
mugatzen zuten gertaerak ari baitziren jazotzen. Hona testutxo bat, horren adierazgarri
(Anaitasuna, 332. zenbakia, 1977-I-15):
“Aldizkariaren ateak irakurleei zabaltzeagatik giltzapean sartu duten eta sei
urtetako gartzela izan dezakeen Mirentxu Purroy-en egoerak larritzen gaitu bereziki,
editorial hau egiten ari garen une honetan. Berriak-i su emateak, Enbata epaitzeak,
193
Editorial honek, aldizkarien arteko anaitasun-giroaren berri emateaz gain, garai hartan nagusi zen
kontzeptu-nahasketaren berri ere ematen digu, aldizkari guztiak (nola elebidun diglosikoak hala euskara
hutsezkoak) euskal prentsaren zaku aukeran zabalegian sartzen baititu (ikus horri buruz III.5 atala).
194
Gerora ere izango ziren antzeko keinuak aldizkarion artean. Punto y Horaren lokala zartatu zutenean,
berbarako, gai horri azala eta erreportaia eskaini zizkion Zeruko Argiak (756. zenbakia, 1977-X-16).
228
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Garaia militarren hauzitegira eramateak, Goiz-Argi bahitzeak eta abarrek ere kezkatzen
gaituzte.”
Epe motzean ere ez zen giroa gozatu, Loiola Herri Irratiak eta Punto y Horak
jasan zituzten erasoek erakutsi zuten moduan. Hala ere, erasoek batzen zituzten arren,
gauza batek zituen bereizten, bereizi, orduko euskal aldizkariak eta kazeta abertzale
diglosikoak. Hara bestela zer zioen Jose Ramon Etxebarriak Anaitasunaren 334.
zenbakian (1977-II-15):
“Aspaldi aipatua da, Euskal Herriko aldizkari sasibilingueek euskarari egin
diezaioketen kaltea. Haseran, euskarari hainbeste garrantzi emanen ziotela, euskararen
aldeko zirela... esan zuten. Hitz hutsak. Zer geratzen zaio praktikan euskarari aldizkari
horietan? Ia ezer ez. Eta bestela, azter itzazue azken Garaia, Berriak eta Punto y Hora.
Bide horretan barrena, Euskal Herriko kultura erdal itsasora bultzatzen delakoan nago.
Entzuna dugu, oraintsu, Egin izenez sortzeko den egunkariak, euskarari hainbat
leku emanen diola. Eskari bat eginen nieke egunkari horren arduradunei, hauxe halegia,
lehenik egin egin dezatela eta gero zenbat eta zer kalitateko lekua ematen dioten konta
diezagutela, zeren eta nik neuk behintzat, fruituetan ezagutzen baitut arbola.”
Eginen jaiotza iragartzen zuen iragarkietako bat (iturria: Anaitasuna, 1978-III-1-15).
229
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Aipatzeko modukoak dira, era berean, garai hartan Hego Euskal Herriko hiru
euskal astekarietan azaldu zirela (behin eta berriro azaldu ere) agertzear ziren bi
egunkari elebidun abertzaleen orri beteko iragarkiak. Lelo esanguratsuak zituzten bi
iragarkiok. Lematzat Gure lurraren deia esaldia zeukan Deiaren iragarki batek,
adibidez, “gure prentsa behar dugulako” zioen. Eginen iragarki batek, aldiz, zera zioen:
“Euskaraz zer? Hona gure hitza: egunero erabiltzea.
Egin dezagun egunkari elebidun bat, gure kale, eskola eta lantegietan euskara
egunoro erabil-araz dezan.
Iritsi baita euskara geure etxe-zulotik ateratzeko garaia. Guztiok hartu behar dugu
esku, Egin geurea, elebiduna, geuk nahi dugun hori izan dedin. (...)”
Anaitasunak berak ere harrera ona egin zien bi egunkari horiei labetik atera
berritan. 348. zenbakian (1977-X-1), adibidez, zera irakur zitekeen: “Panoramika
nigargarri hau pixkat alaitzeko, ordea, Egin egunkariaren irteera –azkenik!- izan dugu.
Ongi etorria, lagunok!”. Zenbaki berean, garai hartan Eginen Bilboko erredakzioburu
zen Bernardo Arrizabalaga markinarrari elkarrizketa egin zioten Anaitasunakoek. Era
berean, hilabete batzuk lehenago aldizkari beraren 342. zenbakian (1977-VI-15)
agertutako agur hau ere topatu dugu: “Deia kaleratu da, gure agurra bertan lan egiten
duten guztientzat.”
Arreta egunkari sorberrietatik euskal aldizkarietara lekualdatuta, zera azpimarra
dezakegu: kultur-edukiek zentralitatea galdu zuten garai hartan euskal aldizkarietan,
nabarmen gainera. Aldizkariak oso politizaturik zeuden, eta bakoitzak bere hautua egina
zuen ordurako: KASen ildoekin bat zetorren Anaitasuna, ezker abertzale pluralago
batean kokatua zen Zeruko Argia (hor ere, kinka politiko bereziak eraginda, euskal
prentsaren estrategikotasunari buruzko planteamenduak kasik desagertu eta “Presoak
kalera” moduko sail finko berriak agertu ziren, adibidez) eta Goiz-Argik, azkenik,
1977ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan EAJren alde bozkatzeko eskatu
230
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zuen editorial batean195). Eta jakina, hautu hori gero bakoitzak egunkari sorberriei
eginiko harreraren zer-nolakoan ere islatzen zen. Horrela, Anaitasunak Deiari harrera
hotz samarra egin zion bitartean, Goiz-Argin (1977-VI-18ko 346. zenbakian, “Agertu da
Deia” izeneko sinatu gabeko artikuluan) poz-pozik hartu zuten egunkari bilbotarraren
jaiotza. Hori bai, kexu bat ere ageri zen testuan: euskara gutxi zerabilen Deiak:
“Ongi-etorririk beroena opa diogu Deia, eguneroko euskal izparringi berriari. Zai
ta zai eduki gaitu. Asi da beintzat bere aurpegia erakusten. Asi da, baiña asi bakarrik.
Euskal alorrean ezagunak diren zenbaiten izenak adierazten ditu ale bakoitzean:
batzuk idazle, besteak arduradun, urrengoak ordezkari e.a.
Guztira 32 orrialde, euskeraz oso gutxi. Ezagun zaiola, oiñez asi-berria dalazkoa?
Barkakizun zaizkio, beraz, zenbait gauzatxo. Goizegi da epaitzeko. Betor osasuntsu,
sendotu bitza bere oiñ-urratsak, ager beza osoro bere aurpegia. (...)”.196
Zeruko Argiak ere kexu bera izan zuen Eginekiko hura atera berritan. Hara zer
irakurri dugun astekariaren 755. zenbakian (1977-X-9), “labur” sailean:
“Egin egin dute. (...) harritu gaituena hauxe izan da: euskara benetan gutxi azaldu
da lehen zenbaki hauetan. Euskara zenbat sartu bezain inportantea dela non sartu egia da,
eta ez dela erraza elebitasunaren arazoa publikazioetan konpontzea, baina hizkuntza bien
artean, ez ote dago ekilibrio hoberik iristerik? Eginen ekipoa honetan saiatuko dela espero
dugu.”
Egunerokoei eskainitako abegia gorabehera, Deia kalean zela jada eta artean
Egin plazaratzeke zegoela, Anaitasunak, prentsa elebidun abertzaleak euskara
hutsezkoari eragin ziezaiokeen kalteaz jabetuta-edo, publizitate-kontraerasoari ekin zion
1977ko udan, hurrengo orrian paratu dugun iragarkia kaleratzeari ekinda. Hurrengo
hilabeteetan, behin eta berriro agertu zen iragarki hori Anaitasuna eta Zeruko Argian.
Ez iragarki hori bakarrik: Anaitasunakoak garai hartan hainbeste aldarrikatzen
zen elebitasunari belarritxoak ikusten hasi zitzaizkion antza, horri buruzko salaketaartikulu ugari kaleratu baitzituen sasoi hartan Bizkaiko hamaboskariak. 346. zenbakian
(1977-IX-1), konparazio batean, zera zioen Xabier Kintanak:
195
Ikus Goiz-Argi, 345. zenbakia, 1977-VI-11.
Goiz-Argikoek Deia eta Egini buruz zer pentsatzen zuten ikusteko, argigarria da aldizkari horren 359.
zenbakian (1977-X-8) Gaztañaga’ k sinaturiko artikulua irakurtzea.
196
231
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“(...) euskara zailegia zaielako, hura ezin ikasi dutenak, guk subgizontzat jo
beharko dituzkegu. Eta ba dirudi holako gixonskak direla, hain zuzen, euskaldunon
interesak Madrilen defendatzen ari diren batzu.
Elebitasuna aldarrikatzen duten patres patriae horiek, gero, eginez,
monolinguismorik lotsagarriena besterik ez darabilte. (...)”
Aldizkari berean baina 353. zenbakian (1977-XII-15) testu esanguratsuokin egin
dugu topo “Ohar laburrak” sailean: “(...) Elebitasuna eskatzen den artean, gure
gauzetarako ere diglosia ikaragarria erabiltzen da. Zer pentsatu behar da guzti honi
buruz? Uste al duzue euskara eta euskal kultura desarroilatzeko gogorik dagoela?”. Eta
apur bat aurrerago, sail berean, Egin egunkaria hizpide hartuta:
“(...) Guk ez dugu esan nahi errugabeak garenik, ez, mediorik bagenu igual
leporaino hanka sartuko genuke. Bitartean beste batzu egiten ari dira hau. Zertaz ari gara?
Egin kazetari buruz ari gara. Non daude lehengo egun zoragarri haietako euskarazko
tituluak? Non daude euskarazko artikuluak? Hori al da herriari prometatu egin zaiona?
(...)”.
1977ko udan hasi zen Anaitasuna iragarki hau kaleratzen
232
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Goiz-Argin ere laster hasi zen jendea Deiaren jokamoldea zela eta kexuka.
Haatik, euskararen proportzioa baino, erabilitako euskara bera zen kasu honetan kexuen
eragile nagusi. 340. zenbakian (1977-V-7), berbarako, Sollube’ko Arranoa izenpetzen
zuen bat haserre ageri zen, Deiak, editorialak eta gai garrantzitsuak euskaraz jorratzean,
batua erabiltzeko asmoa zeukala-eta. Gisa berean mintzo zen Josu Arenaza 344.
zenbakiko (77-VI-4) “Ya tragarán” artikuluan:
“(...) Lo único que pretendo hoy es denunciar (protestar no ha servido de nada) la
bofetada moral que para muchos de nosotros supone el euskera elegido y más aún el
equipo contratado para aplicarlo. (...) Será una parte de la redacción de Zeruko Argia la
que campeará a sus anchas en este periódico en el que tantas ilusiones ha puesto nuestra
gente de base. Otra parte de dicha redacción queda en reserva para Egin.”197
Era berean, astekariaren 349. zenbakian (1977-VII-9) Manuel Mitxelena kexu
zen, Deian batua gehiegi ageri zela-eta. 350. zenbakian (1977-VII-16), berriz, GoizArgik berak sinaturiko oharra atera zen astekarian, bere irakurleei Deiara idatziak “errieuskeran” bidaltzeko dei egiten. Hala ere, Deiaren jokabideagatik ez ezik Goiz-Argiren
jokabideagatik ere kexu ziren irakurle batzuk. Izan ere, astekari hori gaztelaniazko
artikuluak ere kaleratzen hasia baitzen 1976an, III.3 atalean jada ikusia dugun moduan.
Hori zela-eta, 323. zenbakian (1977-I-8) zera zioen Goiriak “Goiz-Argi euskera utsean”
artikuluan:
“Onezkero danak oartuko ziran noski Goiz-Argik aspaldi ontan erderazko lan
bazuk dakarzkiala. Zuzendaritzakoek erabakiko zuten, noski, eta berek jakingo dute
zergatik. Ez naiz iritzi ortakoa ta beste asko ere ez. Nere ustez Goiz-Argik bere nortasunik
asko galtzen du erderazko idazlanei tokia emateaz. Gai batzuk erderaz erabilli bear dirala
euskeraz ez dakitenek ulertu dezaten? (...) ba-dituzte beste asteroko batzuk: Punto y
Hora, Garaia, Berriak; baiña Goiz-Argi, Anaitasuna ta Zeruko Argiak (irurek sor-etxe bat
izan zuten) euskera utsean bear dute.”
Gisa berean, 360. zenbakian (1977-X-15) Azpeitia’tar Gotzon’en bertso jarriak
agertu ziren Goiz-Argin, gaztelania sartuta euskara hutsezko izateari utzi izanagatik
197
Ez dakigu protestok adierazten duten egonezarekin zerikusirik duen, baina Deia kaleratu eta gutxira
(1977ko uztailean) hasi zen plazaratzen Agur desagertuaren oinordeko zen Zer aldizkaria, bizkaieraz (hrik erabili barik, hori bai). Egun ere iraun badirau.
233
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
protesta egite aldera. Horrez gain, 362. zenbakian (1977-X-29) Tene Mujikak gai bera
zuen hizpide beste gutun batean.
1977ko Zeruko Argian ere, azkenik, elebidun autoizendaturiko prentsa
abertzalea hizpide zuten idatzi batzuk topatu ditugu. 726. zenbakian (1977-II-20),
adibidez, gisa honetan mintzo ziren Maria Landa eta Izaskun Obieta gutun batean:
“Algortako Ikastolako ikasle bi gara eta Berriak, Punto y Hora eta Garaia
aldizkariez kritika bat egin nahi genuke. Gure eritziz aldizkari honek bilingüe aldizkariak
ez dira. Bilingüe izateko erdia euskaraz eta beste erdia erdaraz izan behar litzateke.
Aldizkari hauek bakarrik artikulo bat edo bi euskaraz dute eta horregatik bilingüe
aldizkariak ez dira. Ez dugu esan nahi aldizkari hauek ez direla erosi behar; bakarrik esan
nahi dugu, benetako euskal aldizkariei indar gehiago eman behar diegula; Zeruko Argiari
eta Anaitasunari, esate baterako. (...)”
Zein zen, baina, prentsa abertzale diglosikoaren jokabidea? Zeruko Argian
plazaraturiko artikulu bi baliatuko ditugu prentsa elebidun abertzalera estreinako
hurbilketa egiteko. Lehenengo eta behin Andolin Eguzkitza mintzo zaigu, “Euskaraz
Egin eginen dugu?” artikuluan, Zeruko Argiaren 729. zenbakian (1977-III-13):
“Erdarazko aldizkari legaletan, Berriak (euskaraz gehiena egiten duena), Garaia
eta Punto y Hora, azken hau ene gustuko hiruetarik onena dela, erdaraz ari dira ia
bakarrik. Garaia apurtxo bat aurreratu da azken zenbakietan, baina lar nekatu gabe. (...)
Zertan daude hor Txillardegi eta Ajestaran, kasu batez? (...) Punto y Horaz hobe deus ez
esatea. Artikulu bat bakarra eta gainera Euskara izenburuarekin.”
Hori horrela, hara zein zen Eguzkitzak ateratako konklusioa:
“Euskal Herrirako Euskal Herrian egindako erdarazko aldizkarien beharrari
oharturik, beraz, hauek denek ehuneko 30 euskaraz eman beharko lukete, editoriala
euskaraz eta erdaraz eta gehienetan orain arte bezala euskal munduaren berri erdaraz ere
eman. Bestela jai dugu. Eta borreroak denok dira, nola Estatua, hala Mirentxu Purroi,
nahiz Garaiakoak edo eta Enbata aldizkarikoak, edo agian Eginekoak [artean kaleratzeke
zen Egin] ez baldin badute ehuneko 30 guttienez euskaraz ematen, zeren nik ikusi arte,
Santo Tomasen antzeko, sinetsi ez baitut egiten. (...) Eta agerkari ezlegaletan gauza bera,
Euzkadi txatxarrenetakoa dela (...)”.
Eguzkitzaren artikulua kaleratu eta gutxira, Zeruko Argiaren 731. zenbakian
(1977-III-27), Joxe Azurmendiren “Burgesak eta euskara” artikulua agertu zen. Pasarte
batzuk hautatu ditugu bertatik. Hara: “ (...) Begira: Franco hil zen eta nik ez dakit zenbat
aldizkari sortu diren harrez gero Euskadin. Punto y Hora, Garaia, Berriak... Laster Egin
234
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
egingo da. Egia esateko, ni poztu egiten naiz. Uste dut, Euskadik ez duela biderik
holakoxe prentsa gabe. (...)”
Behin poza agertuta, ordea, kezka zetorren. Kezka hau, hain justu: kazeta
horietan euskarak adabaki-zeregina baino ez zuela betetzen:
“(...) Amorratzen nauena, da, horiek denak etortzen zaizkigula beti esanez,
euskararen alde ez dakit zer egingo dutela eta hori eta zera, dena oso polita. Gero ez dute
ezer egiten. Eta normala iruditzen zait ezer ez egitea. Horien konzepzioak ongi erakusten
bait du, puntatik puntaraino, han euskara sobrante dagoela, eta erruki txar batez bakarrik
sartu dela, aurpegia salbatzeko ere. Kritika asko egiten zaie, euskara guti dakartelako. Nik
nahiago nuke batere ekarriko ez balute. Gutien-gutienez periodismo bat egingo lukete
orduan, hainbeste partxe itsusi gabe. (...) Bai, ba, bi euskara dago: euskara bat, beti bezain
gaizki ordaindua orain ere eta bestea, erdal aldizkaritako enplastoa. Bat euskara da eta
bestea euskara politikoa (amaginarreba ama politiko den moduan).”
Euskara politiko hori aztertzen jarraitu behar dugu guk, eta horretarako
Eguzkitzak aipatutako aldizkarien garai hartako hainbat zenbaki aztertu ditugu, sasoi
hartan zertan ziren jakin guran.
IV.2.1.- Punto y Hora: euskararekin zer egin asmatu ezinda
Has gaitezen Punto y Horarekin. Punto y Hora, Garaia eta Berriak bezala,
Zeruko Argiak aldarrikaturiko Euskal Kazetaritzaren Urtean sortu zen, 1976an, Iruñean
sortu ere. Mirentxu Purroy zuzendari zela kaleratu zuten estreinako zenbakia (1976ko
apirilaren 1etik 15erako datarekin, lehenengo urte hartan hamaboskari modura agertu
baitzen). Estreinako zenbaki hartan jada antzeman zitekeen zein izango zen Punto y
Horaren euskararekiko politika, artikulu bakarra irakur zitekeen-eta euskaraz: garai
hartan
euskaltzainburu
zen
Luis
Villasante
zenaren
ongi-etorri
gutuna,
Euskaltzaindiaren izenean. Hurrengo zenbakietan ere euskarazko artikulu bakarra
agertuko zen aldizkariaren orrietan, Euskara atalean gainera, horrela erdara unibertso /
euskara azpikategoria eskema hezur-muinetaraino barneratuz (ikus II.4.1 atala).
235
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
1977 hasieran, berriz, Purroy espetxetik kaleratzeaz batera (Punto y Horan
argitaraturiko idatzi batzuk zirela medio kartzelatu baitzuten), hamaboskari modura jaio
zena astekari bihurtuko zela iragarri zuten aldizkariko arduradunek. 1977ko zenbaki
guztiak aztertuta, hona atera ditugun ondorioak: astekariak 52 orrialde eduki ohi zituen
batez beste, atalburuak erdaraz zekartzala. Urte hasieran sail finko bakarra zeukan
euskaraz, eta, euskara ghettora kondenatzearen politikari jarraiki, bertan kontzentratzen
zuten aldizkarian agertu ohi zen euskara apurra: “Euskal Herriko berriak” atala zen
hura, albiste laburrez osatua eta batzuetan orrialde bakarra eta lantzean behin orrialde bi
hartu ohi zituena.
Gainerakoan, atal horretatik landa, aldiro iritzi-artikulu edo iruzkinen bat agertu
ohi zen euskaraz (oro har Sagik, Jose Maria Satrustegik, Imanol Berriatuak, Jose Ramon
Etxebarriak edota Xabier Gereñok sinaturik), baina beste guzti-guztia gaztelaniaz
(tarteka euskarazko izenburuak ere agertu ohi ziren, baina gero albistea bera gaztelaniaz
idatzita zegoela). Gerora, Astea Euskadin modura berbataiatu zuten arestian aipatu
dugun atala, hiru orrialde emanez berorri, baina urteak aurrera egin ahala atal hori ere
desagertu egin zen, euskara sail finko barik utzita. Deiari lehenago aipatua duguna
(ikus, berriro, II.4.1 atala) gertatzen zitzaion nonbait Punto y Horari euskararekin: ez
zekiela berarekin zer egin, alegia.
Autozentramenduari gagozkiola, aldizkariak, oro har, Hego Euskal Herriko
berriak jorratu ohi zituen, salbuespenak salbu (Piarres Lartzabali elkarrizketa, Enbatari
buruzko aipuren bat...). Zenbakiz zenbaki, ordea, orri banako Crónica de Catalunya eta
Crónica del Estado español argitaratu ohi zituen.
236
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
IV.2.2.- Garaia: euskaltzaleek euskara bazter utzirik egina
Garaia aldizkaria Donostian sortu zen 1976-VII-21ean; estreinako zenbaki hura
foruen mendeurrenari eskainitako dosier berezi batez horniturik zetorren. Hurrengo
zenbakia irailaren 3an agertuko zela iragarri zuten, data horretatik aurrera asteroko
ibilaldiari ekinda. Euskal Sozialisten Biltzarra (ESB) alderdiaren inguruko aldizkaria
zen Garaia, eta horren erakusle dugu staffean ESBko kide ezagun ugari agertzea: K.
Caballero, I. Aldekoa, A. Kaiero, Txillardegi... Horiez gain, euskal prentsan zein
kulturan aski ezagunak ziren sinadurak ere ikus zitezkeen Garaian: Miren Jone Azurza,
Xabier Lete, Jose Ramon Beloki, Henrike eta Gorka Knörr, Anjel Lertxundi, Gurutz
Ansola, Balere Bakaikoa...
Nazio osoko informazioa eskaini ohi zuen, Hego zein Ipar Euskal Herrikoa, eta,
euskarari dagokionez, hara zer zioen astekariak lehen zenbakiko editorialean: “(...) Gure
asmoa euskaraz egitea izango litzateke, aldiz, gehienbat erderaz egingo dugu eta
arrazoia erraza da: euskal aldizkariek betetzen ez duten zuloa bete nahi dugu guk, ez
baiditugu euskaraz ez dakitenak euskal ez den informazioaren menpean utzi nahi. (...)”.
Baita gehienbat erderaz egin ere, ezen 64 orrialdeko lehen zenbaki hartan bertan
bi hizkuntzatan zetorren editoriala eta Andu Lertxundiren “Foruak eta euskal literatura”
pare bat orrialdeko artikulua salbu, gainerako guztia gaztelaniaz baitzetorren. Bigarren
zenbakian ere ez ziren gauzak aldatu: 48 orrialde haietan Gorka Knörr eta Andu
Lertxundiren iruzkin labur bana eta UEUri buruzko pare bat orrialdeko artikulua ziren
euskarazko lan bakarrak. Hirugarren zenbakian (48 orrialde hark ere), Lertxundi eta
Knörren beste iruzkin bana eta gutun bat baino ez ditugu topatu euskaraz.
Hurrengo zenbakietan ere (1976an argitaraturiko lehen 13 zenbakiak aztertu
ditugu) joera horri eutsi zion Garaiak: 48 orrialde orotara, eta euretan pare bat iruzkin
237
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
eta horrez gain gehienera jota beste bizpahiru idatzi labur euskaraz. Gainerako guztia,
gaztelaniaz. Jokabide horrek euskaltzale asko mindu zuen. Oroit, adibidez, Luis Mari
Mujikaren “Garaiaren geroko geroaren erredentismoa” artikuluaz (ikus III.3 atala).
Argigarriak dira, halaber, 8. eta 13. zenbakietan argitaraturiko gutunak. 8. zenbakian
(1976-X-21) zera zioen Gotzone Txurrukak “Guk euskaraz zuk zergatik ez?” gutunean:
“(...) Azkenengo Garaian 26 orri [52 orrialde] argitara duzue, azkenengo
orrialdea eta “Correo del lector” delakoan bost lerroko karta kenduta, danak erdara
hutsean egin dituzue. Zergatik abertzale jaunak?
Badakizue ehunekotan zenbat argitara duzuen euskaraz? %2 baino guttiago, eta
irailaren 23tik 30 arteko alean zenbat argitara zenuten oroitzen al zarete? Nik esango
dizuet: %3,6 euskaraz!!! Eta 9tik 16 arteko alean? Ba... gauza bera gutti gora behera,
%3,7. Zertarako aurrera jarraitu?”
13. zenbakian (76-XI-25), berriz, honela mintzo zen Andolin Eguzkitza
“Euskara dela eta” izenburudun gutunean:
“Geure buruoi begirune begirune, mesedez!
Garaia zuen aldizkari honen azken alea irakurri dudalarik, Gotzone Txurrukak
igorri dizuen eskutitzarekin bat natorrela oso esan behar dizuet. (...) EZ DUZUE
ESKUBIDERIK %95 erdaraz emateko. (...) Baina benetan sutan jarri nauena zera izan
da. Antxon Lizasoren artikuluaren FORMA (...). Geure buruak errespeta ditzagun, otoi!
Hona horko batekorriak:
Izenburua euskaraz, artikulua, ostera, erdara-merdaraz (seriotasunez, hori
ezin daiteke gaztelania dei).
Abertzale euskal berba erdaraz erabiltzea ere, tira, dauzkan konnotazio
bereziengatik.
Somos irakasles, somos antolatzailes.
Los gaztes hemos sufrido... Los gaztes abertzales...
Ez nintzateke bat ere harrituko bateon batek los gansters abertzales... ulertu ukan
balu (...) Arren, berriz ere, arren, errespetu apur bat. Ez gaitzazue euskaldunok
munduaren aurrean lotsa gorritan jar. (...)”.
Guztiz esanguratsua da, halaber, Garaiaren 6. zenbakian (1976-X-7) Xabier
Mendiguren Bereziarturi eginiko elkarrizketa. Elkarrizketa horretan honako hau zen
azkenaurreko itauna: “¿Y qué nos dices de Punto y Hora, Berriak, Garaia...?” Hona
Mendigurenen erantzuna:
“Bien, por lo que respecta a las nuevas revistas... las considero compatibles con
las revistas de expresión euskaldun (...) Pero quiero subrayar con fuerza el grave riesgo
que corre la prensa euskaldun ante la fuerza competitiva de las nuevas revistas, si los
respectivos equipos de dirección no son plenamente conscientes de la función subsidiaria
que deben desempeñar con respecto a la cultura vasca y a su prensa euskaldun. Lo mismo
hay que decir de la publicidad que financia dichas revistas, que a mi juicio siempre
238
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
debería ser bilingüe. Creo que este riesgo es demasiado real y grave y que no va a ser
nada fácil dar con la solución adecuada.”
Behin puntu horretara helduta, azken itauna bota zion kazetariak: “¿Estás de
acuerdo con su tratamiento del euskara?”. Hara zer ihardetsi zuen Mendigurenek:
“Francamente no. Creo que la presencia del euskara tiene que ser mucho más
importante tanto cuantitativa como cualitativamente. Más espacio y más variedad
temática. Viendo estas revistas, uno tiene la impresión de que el euskara no tiene más
función que la meramente simbólica y que ha entrado por la puerta trasera. Estos
recuadros de marginación (me vienen a la memoria instintivamente palabras como
ghetto, apartheid, reserva) ponen de relieve, por así decirlo, su tratamiento diglósico.
Euskara = idioma para despachar brevemente temas sin mucha importancia. No se me
ocultan las dificultades de una justa dosificación, pero creo sinceramente que se puede
hacer bastante más o mejor.”
Horra gure kezketariko asko paragrafo bakarrean laburbilduta. Euskara ghettora
kondenatzearen politika, euskara azaleko gaiak modu laburrean jorratzera zigortzea,
hizkuntza osagarri bihurtzeko arriskua... Arriskuon aurrean bestemoduzko bidea
segitzea proposatu zuen Mendiguren Bereziartuk elkarrizketaren beste memento batean:
“(...) Es evidente que en los últimos años las revistas vascas han dado un gran
paso al frente, ganando mucho en contenido y presentación. Basta con dar un vistazo a
Anaitasuna y Zeruko Argia. Pero sufren el grave handicap de la escasez de lectores,
dificultando por consiguiente su profesionalización. No obstante, el avance es
indiscutible. (...) Pero el ritmo no es todo lo acelerado que sería de desear. A medio plazo
y aunando todos los recursos, creo que tenemos que empezar a plantearnos la batalla por
un diario en euskara. El camino está erizado de dificultades, y antes debemos consolidar
bien nuestra prensa semanal y quincenal, puesto que se trata de algo demasiado
importante para intentarlo a la ligera.”
Ez zen bide hori jorratu ordea: euskal hamaboskari eta astekariak indartzera jo
beharrean, astekari elebidun diglosiko sorberriak indartzen xahutu zen makina bat
energia, gerora bide hori kale itsua zela frogatuko zen arren. Astekari horietako bat,
Punto y Hora eta Garaiarekin batean, hurrengo azpiatalean aztertuko dugun Berriak da.
IV.2.3.- Berriak: %30 euskaraz eman nahirik
Berriak astekaria Donostian sortu zen, Euskadiko Partidu Komunistaren (EPK)
inguruko jendeak osaturik. Estreinako zenbakia 1976-IX-16an plazaratu zuten (aurretiaz
239
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
0 zenbakia –kasik lehenengoaren eduki berberak zituena- ere kaleratua zuten, aurkezpen
modura). Astekari honen izen-zerrendan ere euskal kulturan ezagun askoa zen
jendearekin egin dugu topo: hor zeuden, besteak beste, L. Haranburu Altuna, P. Urkizu,
J. Juaristi eta A. Zelaieta. Autozentramenduari gagozkiola, batez ere Hego Euskal
Herriko albisteak jorratzen zituzten, hori zuten erreferentzia-esparru nagusi.
Euskarari buruz zeukaten planteamenduari erreparatuta, berriz, hara zer zioten
aldizkariaren estreinako zenbakiaren editorial elebidunaren gaztelaniazko atalean:
“(...) La idea de Berriak nació como bilingüe porque la realidad vasca es bilingüe.
Con base en el batua, el equipo euskaldun de Berriak se propone crear un estilo
informativo moderno abordando una tarea nueva. El tratamiento del castellano y del
euskara, evitará siempre todo enfoque paternalista y folklóriko. El objetivo es alcanzar el
equilibrio entre ambos idiomas, contribuyendo al definitivo afianzamiento de nuestra
lengua nacional: el euskara.”
Bazen, beraz, euskara normaltasunez erabiltzeko gogo eta asmorik, berau
ghettora baztertu edota folklorekeriara kondenatu barik; hala ere, astekariak bazeukan
Euskara izeneko sail finko bat, baina erdara unibertso / euskara azpikategoria
parametroak indartu nahian baino (ikus horri buruz II.4.1 atala), beste gurari bati
jaramon eginez osatu zuten sail hori; ezen lehenengo zenbakian (1976-IX-16) irakurri
ahal izan genuenez, “eskola txiki” bihurtu gura baitzuten Euskara izeneko atala: “(...)
eskola txiki bat, hainbeste urtetan eskolan aritu eta aritu ondoren irakatsi ez zizkiguten
gauzak ahal dugun erarik errazenean explikatzen saiatuko den eskola txiki bat.”
Berriak izan zen ziurrenik aztergai ditugun hiru aldizkari elebidunetatik euskara
gehien sartu zuena (dena dela, ez zuten hasiera batean agindutako %25-30 euskaraz
ematea lortu). Lehen zenbakiak, adibidez, 68 orrialde zeuzkan, eta berauetan
euskarazko 9 artikulu topatu ditugu. Bigarren zenbakian (1976-IX-23) ere berdina izan
zen orrialdeen eta euskarazko artikuluen kopurua. Hirugarrenean, berriz, 68 orrialdetan
euskarazko 8 artikulu topatu ditugu. Hurrengo zenbakietan ere proportzio horri eutsi
zion Berriak-ek.
240
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Besteek baino euskarazko artikulu gehiago kaleratuagatik, Berriak-ek ere jaso
zuen kexarik euskarari leku gutxiegi eskaintzen ziolako. Hirugarren zenbakian (1976IX-30), adibidez, zera zioten I.B.P. eta J.R.I.O.-k Debatik “Euskara eta erdera” gutun
elebidunean:
“Jaso dugu Berriak astekariaren propagandako orria. Penaturik ikusten dugu
gaztelania (erdera) jartzen duzutela euskararen aurretik. (...)
En el caso de la revista Berriak entendemos que las noticias deben darse en
euzkera prioritariamente y después en castellano y no los artículos, noticias, etc. en
castellano y en euzkera en segundo lugar. No hay que olvidar que estamos en Euzkadi y
aún dentro de un bilingüismo con igualdad de derechos no se puede postergar a un
segundo lugar nuestro idioma dentro de nuestra propia nación.”
Egia esan, astekariak iraun zuen artean (azken zenbakia, 30.a, 1977-IV-20an
kaleratu zuten) eutsi zion Berriak-eko lantaldeak arestian aipatu dugun euskaraproportzioari, baina, azken zenbakiak meheagoak izaki (52 orrialde, batez beste)
euskarazko artikuluak ere proportzio beretsuan gutxitu ziren: horrela, zenbaki batean
bost artikulu agertuko ziren euskaraz, beste batean bi baino ez, hurrengoan hiru...
IV.2.4.- Euzkadi: euskarari buruzko irizpide jakinik ez
Lehentxoago ikusi dugun moduan, Zeruko Argiaren 729. zenbakian (1977-III13) Andolin Eguzkitza kexu zen legezko zein legez kanpoko agerkarietan euskarak bizi
zuen egoera kaskarra zela-eta. Legez kanpoko agerkarien artean Euzkadi aipatu zuen
Eguzkitzak bere gutunean, deseredu modura aipatu ere. Euzkadi aldizkaria, bere
azpitituluak argi eta garbi uzten zuen moduan, “Euzko Alderdi Jeltzalearen izpar
aldizkaria” zen. 1968an Ipar Euskal Herrian abiaturiko estreinako aro baten ostean,
1976an (Zeruko Argiak izendaturiko Euskal Kazetaritzaren Urtean, beraz) bigarren aro
bati ekin zion Hego Euskal Herrian.
Bizkaiko Foru Aldundiko liburutegian dauden bigarren aro horretako zenbakiak
arakatu ditugu guk, 23.etik hasi (1977-V-11) eta 46.era (1977-X-20), 1977an aldizkari
241
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
hori zertan zen jakin guran. Honako hauek dira, zehatz-mehatz, aztertu ditugun
zenbakiak: 23, 24, 25, 26, 27, 28, 30, 40, 42, 43, 45, 46, 47, 48, 49, 50, 52, 54 eta 56.
Euzkadi astekaria zen garai hartan, eta orduan modan zegoen newsmagazine
formatuan eta zuri-beltzean (eta argazki gutxirekin) ateratzen zuten. 23tik 40ra bitarteko
zenbakiek dozena bat orrialde izan zituzten (21. zenbakira arte zortzi orrialde izan ohi
zituen Euzkadik, eta hamabi harrezkero); euskararen proportzioari gagozkiola,
euskarazko artikulu gehien kaleratu zuten zenbakiek ere gehienera jota lau argitaratu
zituzten, eta gutxien atera zituztenek bi baino ez.
42. zenbakian (1977-IX-22) aurrerantzean Euzkadik 16 orrialde izanen zituela
idatzi zuten aldizkariaren arduradunek, artikulu berean “una ampliación del porcentaje
del euskera” iragarrita. Azken promes hori ez zuten bete ordea, 42tik 45era bitarteko
zenbakietan gehienera jota zenbaki bakarrean lau artikulu kaleratu baitzituzten
euskaraz; euskararik gutxien zekarren zenbakiak (43.ak), berriz, artikulu bakarra baino
ez zekarren hizkuntza horretan.
46. zenbakitik 54. zenbakira 20 orrialde izatera pasatu zen Euzkadi, baina
euskara-proportzioa ez zen kasik igo: euskara gehien zekarten zenbakietan (47, 49 eta
50) sei artikulu topatu ditugu hizkuntza horretan, 52.ak euskarazko artikulu bi baino
ekarri ez zituen bitartean. 56. zenbakian 16 orrialdera bueltatu zen Euzkadi, euskarazko
bost artikulu zekartzala orrialdeotan. Beraz, laburbilduz, Euzkadiren 1977ko zenbaki
bakoitzak gehienera jota sei artikulu zekartzan euskaraz, eta, gutxienera jota, bakarra
baino ez. Alde kuantitatiboari erreparatuta, beraz, garai hartako prentsa elebidun
diglosikoaren parametroen barruan zebilen Euzkadi.
Maila kualitatiboan, ordea, baliaturiko euskarak bazuen berezitasunik.
Erabilitako euskara-ereduari dagokionez, irizpide-falta nagusi zela ikus dezakegu: miatu
ditugun zenbakietan, euskarazko artikulu gehienak (23) h-rik gabeko gipuzkeran
242
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
idatzita zeuden; asko ziren, era berean, h bako bizkaieraz idatzirikoak (18), eta baita hrik gabeko batua-moduko batean idatzirikoak ere (11); azkenik, 5 artikulutako euskaraeredua ezin izan dugu sailkatu, berauetan eredu-eza nagusi zelako, hain zuzen
(lehenengo bizkaierazko formak, gipuzkerazkok segidan, batukoak hurrena, existitzen
ez diren aditzak ondoren...).
Artikulu bakarra topatu dugu euskara batuan, h eta guzti (49. zenbakian). Eta
hala ere, estatistikak estatistika, irakurle batzuk kexu ziren. Hara bestela Euzkadiren
bigarren aro horretako 25. zenbakian (1977-V-25) Artzelus’tar Amalek sinatutako
“Euskeranto” izenburudun eskutitza:
“Nere ustez, Alderdiak bere agintezko (oficial) idazkietan edo idaz-lanetan orain
darabilkiten euskera batua edo dalako ori ez erabiltzea izan zan. Ezin ulertu beraz,
Euzkadin, Euzko Alderdi Jeltzalearen izpar aldizkaria bere burua izendatzen dun
aldizkarian, izkuntza (?) oretan idatzitako idazlanak argitaratzea.”
Beste gutun batzuek, berriz, Euzkadin euskara gutxi ageri zela salatzen zuten;
ikus adibidez Irrintzirena 27. zenbakian (1977-VI-9) edota Bilbao’tar Jon E.rena 50.ean
(1977-XI-17).
Kontuak kontu, Euskal Kazetaritzaren Urtean sorturiko aldizkari abertzale
elebidun diglosikoek ez zuten arrakastarik izan: esanikoaren erakusgarri, Garaia eta
Berriak denbora gutxiren buruan desagertu izana;198 Punto y Horak, berriz, nahiz eta
jarraitu, arrastaka-antzean segi zuen, harik eta 1990ean behin betiko iraungi zen arte.199
198
Hara zer zioen Zeruko Argiaren 768. zenbakiak (1978-I-1-8): “[1977ko] Udaberriak aurreko
udazkenean sortutako Garaia eta Berriak astekari elebidun deitutakoen suntsitzea ekarri zuen. Aldiz,
egunkari berrien sortzea anuntziatzen zen dagoeneko; honela, ekainean Deia eta irailean Egin jaio ziren.
Hauek ere elebidun deituak.”
199
Datuak taxuz emate aldera, esan dezagun Punto y Hora 1978ko abenduan itxi egin zutela; hala ere,
1979an Orain SA enpresak (hots, Egin kaleratzen zuen enpresak) erosi zuen Iruñeko aldizkaria (Punto y
Hora utzita Eginen zuzendari izatera pasa baitzen Mirentxu Purroy), eta, 1979ko apirilean Xabier
Sanchez Erauskinek zuzendaritza bere gain hartuta, aldizkaria berriro hasi zen kaleratzen. Sanchez
Erauskinek azaldu digunez (komunikazio pertsonala, 2001), 1982an utzi zuen berak Punto y Hora
(kartzelatu egin baitzuten) eta aldizkariak zuzendari-andana ezagutu zuen gero, bata bestearen atzetik,
errenkadan: Luis Nuñez, Javier Salutregi, Xabier Oleaga eta Mariasun Monzon, hurrenez hurren. Azken
garaian jada, Juan Manuel Idoiagak gidatu zuen Bilbotik, harik eta, Idoiagak berak esan digunez
243
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Eta hala ere, Garaia eta Berriaken esperientziak oso gertu izan arren, 1979an
beste aldizkari abertzale diglosiko bat sortu zuten: Ereri buruz ari gara.200
IV.2.5.- Ere: Hego Euskal Herrian 70eko hamarraldian sorturiko azken astekari
elebidun diglosikoa
Ere astekaria Donostian sortu zen, Genoveva Gastaminza zuzendari zela; 1979IX-13an kaleratu zuen lehen zenbakia. Euskal kazetagintzan eta letretan oso ezagunak
ziren sinadurak aurki zitezkeen astekari honen staffean ere: Andu Lertxundi, Gorka
Reizabal, Arantxa Urretabizkaia, Edorta Kortadi, Antton Olariaga, Lurdes Oñederra...
Erek ere hiru urte lehenago kaleraturiko astekari abertzale diglosikoen patu
berbera izan zuen, jaio eta denbora gutxira iraungi baitzen (1981-VI-10ean atera zuten
azken zenbakia, 89.a; uda osterako bigarren aro bat iragarri zuten, hilabetekari modura,
baina kontua asmo hutsean geratu zen). Euskarari gagozkiola, hizkuntza horrek ez
zeukan kasik lekurik aldizkari horretan: komikiren bat, iruzkinen bat, elkarrizketa edo
artikuluren bat aldiro... Hutsaren hurrengoa. Gainerako agerkari abertzale eta elebidun
autoizendatutakoetan bezala, presentzia anekdotikoa zeukala, azken beltzean (ezen
gainerakoen artean Berriak izan baitzen euskarari tarterik gehien eskaini ziona, baina
bertan ere inoiz ez zuen euskarak gutxieneko zentralitaterik erdietsi).
(komunikazio pertsonala, 2001), 1990ean, kasik 600 zenbaki atera eta gero, kazeta hura behin betiko
desagertu zen arte.
200
1979an beste aldizkari abertzale bat ere sortu zen Hego Euskal Herrian: Muga. 1979-VI-1ean kaleratu
zuten estreinako zenbakia, EAJren inguruko jendeak kaleratu ere. Federico Zabala zen zuzendari eta
Eugenio Ibarzabal zuzendariorde eta koordinatzaile. Lehenengo zenbakiak Xabier Arzalluz, Koldo
Mitxelena, Xabier Lete, Jose Ramon Scheifler eta Idoia Estornesen kolaborazioak zekartzan. Dena dela,
ezin esan Muga elebidun zenik, ezta hurrik eman ere; ez behintzat 1979an, urte horretan ateratako
zenbakietan ez baita euskararik inondik ageri. Txema Larreak idatzi zuenez (“Iazko kazeta zenbait”,
Anaitasuna, 417. zenbakia, 1982ko otsaila), gerora euskarazko literatur-saila sortu zuen Mugak, Andu
Lertxundi eta Ibon Sarasolaren ardurapean; saio horrek, dena dela, ez zuen luze iraun. 1981ean (18.
zenbakitik aurrera) ekin zioten Mugaren zenbaki bakoitzean Andu Lertxundiren Saihetsetik iritzi-sail
finkoa, euskarazko komikia eta euskal literaturako egile desberdinen pasarte hautatuak argitara emateari.
Horrez gain, euskarazko kolaborazio bakanen bat ere agertu ohi zen tarteka. Muga 1996 hasieran
desagertu zen, 94/95 zenbaki bikoitza atera eta gero.
244
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
IV.3.- Deia eta Eginen sorrera eta hasierako asmoak
Aurreko atalean ikusi dugun moduan, euskarak inoiz ez zuen zentralitaterik
erdietsi 1970eko hamarraldian Hego Euskal Herrian sorturiko aldizkari abertzale
elebidun diglosikoetan. Horregatik hain justu, kazetari-talde amateur (Zeruko Argiako
kasu bakanen batzuk salbu) batek, profesionalismoari, errealismoari, eraginkortasunari
eta garai hartan bolo-bolo zebiltzan gisako totem-berben lilurari entzungor eginda,
eredu horri muzin egin eta euskara hutsezko prentsaren apustuari eutsi zion, prentsa
elebiduna euskararentzat kale itsua zela aurrez ikusten zutelako.201
Prentsa elebidunaren ailegaeraren ondorioz, gorriak ikusi zituen Hegoaldeko euskal prentsak (iturria:
Zeruko Argia, 741. zenbakia, 1977-VI-5)
201
Ikus, adibidez Paulo Agirrebaltzategiren “Anaitasunan idatzi euskal kazetaritzari buruz” artikulua in
Anaitasuna, 351-352 zenbaki bikoitza (1977-XII-1).
245
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Eta eutsi ere, oso-oso baldintza kaskarretan. Horren lekuko, Anaitasunak, GoizArgik zein Zeruko Argiak behea jotzear amaitu zutela 1977. urtea, krisi ekonomiko
latzean murgilduta eta irakurleei laguntza-deiak eginez. 1977 erdi-partean Zeruko
Argian agerturiko orri beteko iragarkiaren goiburuak, adibidez, zera zioen: “Euskal
Herria euskaldun behar dugu. Euskara eta euskal prentsarik gabeko Euskal Herria ez da
izanen gehiago Euskal Herri!”. Azpiko testutxoan, aldizkariak premia ekonomiko
larriak zituela zioen, eta, bidenabar irakurlearen dirulaguntza galdegin zuen. Testu
horren lagungarri, bestalde, aurreko orrian paratu dugun Olariagaren irudi esanguratsua
ikus zitekeen.
Iragarkiak izan zuen eraginik nonbait, aldizkariaren hurrengo zenbakietan
hainbat eta hainbat gutun agertu ziren-eta Zeruko Argiarentzat laguntza-eske. Baina
eskutitz horiez gain, beste batzuk ere azaldu ziren, azaldu. Harpide zaharren gutunak
ziren, aldizkariaren azken urteetako norabidearekin pozik ez zeudela edo harpidetzari
uko egin gura ziotela adierazten zuten gutunak, Zeruko Argiaren 763. zenbakian (1977XII-4) agertutako honen tankerakoak:
“(...) Ni ere urte askoan naiz Zeruko Argia ontako arpidedun. Zenbat izan
leizkean ez nago zigur, baño mordozka bat izango dira orraitio. (...) Dela bi urte inguru
nabari zitzaion aldaketa gure aldizkariari. Nolako aldaketa eman ere! Sinisteak ere
kontuak ditu ordutik gaurkora daukean aldea. (...) Zenbait idazlek ardura aundi gabe
Alderdi Politiku, eta alderdikide norbaitzun bizkar isekaz eta iraiñez bete dituzte beren
idazlanak. Onek ere ez dio oker gutxi ekarri gure aldizkariari. Irakurle asko mindu egin
dira, aste batean, bestean, eta abar eta abar, eten gabe beti gauza bat irakurtzen. Berau
dala bide arpidedun askok utzi egin dio Zeruko Argia erosteari. (...)”202
Gisa horretako gutunei ere erantzun zieten beste batzuek. Aldizkariaren 765.
zenbakian (1977-XII-18) agertutako honek, adibidez (aurrekoa harpidedun batek sinatu
zuen, bere NAN zenbakia ere emanda; honako hau, aldiz, Mikel Iriondok):
“Azken bolada honetan Zeruko Argiaren aurkako eskutitzak ugaritzen ari direla
ikusten dut. (...) Baja bidaltzen duten harpidedun horiek, noski, arrazoi larriak izango
202
Hiru urte geroago, gisa honetan mintzo zen jada Zeruko izateari utzi eta Argia huts zen kazetako
behargin Jose Mari Ostolaza Ere astekariaren 61. zenbakian (1980-XI-12): “La bajada más grande fue
hacia el 77. Desde entonces, las bajas de suscriptores han ido goteando, a una velocidad mayor que las
altas. (...)”
246
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
dituzte erabaki gogor hori hartzeko, bainan La Voz de España, El Diario Vasco, Unidad
eta abarrekin berdin egin ote zuten joandako urteotan? Zenbait aldizkari
antieuskaldunekin berdin jokatu ote dute? Ez ote dute beren diruarekin Zeruko Argia
baino aldizkari etsaiagorik finantziatu? Ala amorru guztia etxekoentzat gordetzen dugu?”
Kontuak kontu, euskara hutsezko prentsa oraingoz bazter utzi eta gatozen
elebidun autoizendatutako prentsaren jokabidea ikertzera. Ikusi dugu dagoeneko zein
zen astekari abertzale elebidun diglosikoek euskararekiko zeukaten jarrera, baina...
desberdina ote zen 1977an Hego Euskal Herrian sortu ziren eguneroko abertzaleen
jokabidea?
Berriak astekarian agerturiko erreportaia batez baliatuko gara puntu hori
aztertzen hasteko. Izan ere, Berriaken 26. zenbakian (1977-III-16), “Nueva prensa
vasca” izeneko erreportaian, artean jaiotzear zen Eginen estreinako zuzendari Mariano
Ferrerren berbok irakurri ahal izan ditugu:
“En cuanto al euskara, sabemos (...) las dificultades de un periodismo diario y
accesible en euskara, pero no tendremos más remedio que solventarlas. La lengua vasca
va a estar presente en nuestras páginas de manera constante, en todas las secciones, en
todas las páginas. No se trata de establecer porcentajes sino de hacer del euskara un
elemento vivo y esencial en nuestras páginas. Utilizaremos evidentemente el batua pero
tratando de que sea accesible a todo el que sepa leer un poco de euskara, de forma que el
periódico pueda servir de instrumento de trabajo hasta en las ikastolas...”.
Deia ere jaiotzeke zegoen erreportaia hori kaleratu zenean, eta hori dela-eta
Berriakekoak galdezka joan zitzaizkion Mitxel Unzuetari (egunkari bizkaitarraren
sortzaile-taldean zebilen Unzueta). Hara zer zeukaten Deiakoek gogoan euskarari buruz,
Unzuetaren arabera:
“No pretendemos hacer una página, o una sección –cultural, por ejemplo- en
euskara y el resto en castellano [urte batzuk geroago politika hori ezarriko zuten baina,
II.4.1 atalean ikusia dugun moduan], sino un periódico bilingüe en el que haya noticias en
ambos idiomas. Sólo excepcionalmente, por otra parte, aparecerían artículos traducidos.
En resumen, tratamos de evitar confinar el euskara a un ghetto dentro del periódico. La
experiencia nos irá diciendo cual es la proporción adecuada entre ambos idiomas.”
Bai Deiak bai Eginek elebidun izango zirela zioten, beraz. Azter ditzagun baina
apur bat sakonago biek ala biek euskarari buruz zituzten planteamenduak. Ezer baino
lehen, esan dezagun 1977an Hego Euskal Herrian plazaratu zien bi egunkari
247
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
abertzaleetatik Deia izan zela kaleratzen lehena. 1977-VI-8an agertu zen lehenengo
biderrez Deia kioskoetan, Punto y Horan ibilitako Ignacio Iriarte zuzendari zela.
Deiaren bigarren zenbakian (1977-VI-9), berriz, sinadura barik agertutako idatzi hau
topatu dugu:
“Edozenbatek uste zuen, eta guk ere tarteko, euskal egunkariren baten lehen
agerpenak hainbat urtetako landutasunaren frutu izan behar zuela. Gero gertatu da, ostera,
harrapataka batean egin behar izan dela guztia. Orain dela hilabete ez genekien egunkari
honetan aritu behar genuenik ere. Lau edo bost aste hauetan ia hutsetik hasi behar izan
dugu, eta prexako hutsak, erruak, ezinak eta kezkak begi bistan dira.
Sekula landu gabeko hildoak urratzen dihardugu, eta bide berriak zabaltzen. (...)”
Sorrera-prozesu horri buruz zehaztasun gehiago jakin guran, hasierako Deia
hartako erredaktore euskaldunetako batengana jo dugu; Zeruko Argian urtetan musutruk idazten ibili ostean, Bizkaiko egunkarian sorreratik bertatik lanean hasi zen Luis
Alberto Aranberri Amatiñorengana, hain justu. Hara zer esan digun Amatiñok:203
“Nire ustez kazetari guztiok edo gehienok sartu ginen azken orduan. Errotatiba
bera hilabete eskasean lortu zen eta dana hainbat astebetetan prestatu zen. Nik dakidanez
kazetaririk gehienok beste nonbait geunden lanean eta ez dut gogotan erredakzio berrian
denbora asko egin genuenik zero zenbakiak egiten. Behar bada, zenbait egun gutxiren
kontua izan zen.”
Estreinako zenbakian euskaraz paratu zuten editorial-puskan (editorialaren lehen
zatia gaztelaniaz baitzegoen), bestalde, Deiak euskal astekarien lana goraipatu zuen ezer
baino lehen, eta gero, puntuan, bere burua euskal egunkari modura aurkeztu zuen. Sortu
berritan, bestalde, Euskal Herria erreferentzia-esparrutzat hartzen zuen egunkaria zela
antzeman daiteke, EAEko berriez gain Nafarroa zein Ipar Euskal Herrikoak ere ageri
baitziren bere orrietan (hala ere, eguraldiaren mapa Euskal Herri osokoa zen arren,
telebista-programazioari gagozkiola Espainiako kateen berri baino ez zuen ematen).
Gainerakoan, gerora hasierako Egin aztertzean ikusiko dugun moduan, Deiak
hark ez bezalako politika zerabilen euskararekiko; euskaraz idatzitako albisteak hori
baino ez ziren: hau da, goitik behera euskaraz idatzitako albisteak, eta ez berri
203
Atal honetan paraturiko Amatiñoren adierazpen guztiak 2001eko komunikazio pertsonalak dira.
248
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
elebidunak. Oro har, euskara dezente ageri zen Deian hasiera-sasoi haietan, nola iritzian
(lehen zenbakian, berbarako, euskarazko hiru idatzi) hala atal desberdinetan: Euzkadi
atalekoez gain (bertan albiste dezente zetorren euskaraz), adibidez, Cultura, Mundo eta
Economía ataletan ere euskarazko berriak topatu ditugu (azken hiru sail horietan berri
bana); horrez gain, denbora-pasetan erdarazko zein euskarazko hitz gurutzatuak zeuden.
Irakurleak gogoan izango ditu nonbait arestian aipatu ditugun Mitxel Unzuetaren
berbak Berriak astekarian:
“No pretendemos hacer una página, o una sección –cultural, por ejemplo- en
euskara y el resto en castellano, sino un periódico bilingüe en el que haya noticias en
ambos idiomas. (...) En resumen, tratamos de evitar confinar el euskara a un ghetto dentro
del periódico.”
Lehen zenbakia aztertuta, badirudi hori zela benetan egunkari bizkaitarraren
hastapenetako filosofia.
Hurrengo zenbakietan ere irizpide eta proportzio horiek mantendu zituen Deiak,
azalean ere oro har albiste bat euskara hutsean paratuta. Politika horretan bazuen
zerikusik, jakina, kontrataturiko euskal kazetarien talde sendoak, euskal
prentsan
ezagun askoa zen jendea bildu baitzen Deiaren erredakziora, Martin Ugalde buru zutela:
Amatiño, Miren Jone Azurza, Mikel Atxaga, Gorka Knörr, Janbattitt Dirassar Ipar
Euskal Herriko berriemaile modura... Horrez gain, tarteka euskalgintzan sona handia
zeukan jendearen iritzi-artikuluak agertu ohi ziren (Juan San Martin, Koldo Mitxelena
edota Martin Ugalde berarenak, konparazio batean).
Behin puntu honetara helduta, hasierako Deia hartan euskarak mugaren bat,
gehieneko ehunekoren bat ezarria ote zuen galdetu diogu Amatiñori. Hona erantzuna:
“Ez zen portzentaje jakinik, nahiz eta inoiz %20 edo aipatu. Egunero aukeraren
bat egiten zen sailka edo sekzioka, kultura alorrerako tentaldia nabarmena bazen ere.
Nolabaiteko oreka lortu nahi zen, baina politika eta ekonomia sailetan zail gertatzen zen.
Erdal kazetariek ez zuten batere errazten. Ez euskararen kontra zeudelako, egunkariaren
kaltetan omen zelako baizik.”
249
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Deiaren ondoren, Egin izan zen Hego Euskal Herrian 1970eko hamarkadan
sorturiko beste egunkari abertzalea. 1977-IX-29an plazaratu zen Egin lehenengo
biderrez, Mariano Ferrer zuzendari zela. Bestemoduzkoa zen Eginen euskararekiko
politika. Gogora ditzagun Ferrerek berak Berriaken 26. zenbakian (1977-III-16, artean
Egin jaiotzeke zela, beraz) esanikoak: “(...) La lengua vasca va a estar presente en
nuestras páginas de manera constante, en todas las secciones, en todas las páginas. No
se trata de establecer porcentajes sino de hacer del euskara un elemento vivo y esencial
en nuestras páginas. (...)”
Xalbador Garmendia garai hartan (eta gerora ere bai, urte mordo batean) Eginen
euskara-arduradun nagusi zenak honela argitu dizkigu berbok:204
“Hor esaten dena hauxe da, hots, sail guztietan agertuko zela euskara. Ez da
esaten zenbat, nahiz eta adierazten den esencial izango zela. Dena dela, esan behar da,
asko edo gutxi, sail guztietan edo gehienetan ageri zela euskara. Horretarako bazen aski
baliabiderik: hasteko, itzulpenak-eta egiteko sei ginen, beste egitekorik gabe, gure
mahaian; kazetarien artean (ez ziren denak ofizioz kazetari, baina kazetariarena egiten
zuten) dexente ziren (ez dut gogoan zenbat) euskaraz zekitenak, euskaraz ongi idazteko
gai zirenak gutxi baziren ere. Mahaiko seion artean zuzentzen genituen hauen idazlanak;
sarri baita itzuli ere. Seien artean aise egiten zen lan hori: hamaika aldiz egon behar izan
genuen besoak tolestatuta kolperik jo gabe. Beraz, alderdi horretatik aski baliabide
bazen.”
1977-IX-29an plazaratu zuten, hortaz, Egin. Eta plazaratu ere, nazio osorako
egunkari izateko bokazioz (azalean agur modura gaztelania hutsez paratu testuan ere
Euskal Herriko zazpi herrialdeetako egunkari izanen zela agindu zuen); horren erakusle,
estreinako zenbaki haren azalean Hego zein Ipar Euskal Herriko albisteak paratu
zituztela (lehenbiziko azal hartan zazpi testuetatik bat -orri barrenekoa- zegoen
euskaraz). Horrez gain, Egin-en eguraldi-mapak Euskal Herria bere osotasunean hartzen
zuen, eta telebista-programazioari zegokionez ere Frantziako zein Espainiako telesaioen
berri ematen zuen.
204
Atal honetan paraturiko Garmendiaren adierazpen guztiak 2001eko komunikazio pertsonalak dira.
250
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Gainerakoan, egunkari sortu berri hartan atalen izenburuetako batzuk euskaraz
zeuden (Bizkaia, Eritziak, Non zer...), baina gero ataletan euretan gaztelania zen nagusi.
Hori bai, Ferrerrek agindutako moduan, euskara ia non-nahi ageri zen. Hori bermatzeko,
ordea, eskema diglosiko garbia baliatu zuen Eginek zenbait albistetan (Ardatza
aldizkariak darabilen berbera, II.4.2 puntuan ikusi dugun moduan): hau da, sarreran,
laburpen modura, euskarazko leada jarri, baina albistea bera oso-osorik gaztelaniaz
erredaktatu.
Eskema horren zenbait aldaeraz baliatu zen Egin hasierako garai haietan; esate
baterako, titulua euskaraz paratu eta aurretitulua, sarrera eta testua erdara hutsez (lehen
zenbaki hartan Athleticen partiduaren kronikarekin egin zuten moduan), edo idazpurua
eta albistea bera gaztelaniaz paratu baina euskarazko azpititulu eta sarrera-laburpentxo
bana erantsi, edo dena erdaraz idatzi eta argazki-oina euskaraz jarri... Xalbador
Garmendiak politika horri buruzko argibideak eman dizkigu, luze eta zabal:
“Ezer baino lehen: 1977an, nik dakidanez, euskaraz zekiten periodistak ez ziren
hamar-hamabost baino gehiago izango, agian gutxiago. Horiek ere karrera gaztelaniaz
egindakoak, eta ahoan, oro har, etxean ikasitako euskara baino ez zerabiltenak. Gezurra
badirudi ere, halaxe dira gauzak. Euskaraz ongi eta taxuz idazten ez bazekiten, nola arraio
idatziko zuten? Hala eta guztiz ere, gehiegi ez bazen ere, sail guztietan sartu nahi zen
euskara eta, jakina, kazetariek gaztelaniaz emandako testu gehienen itzulpena egin,
laburpena egin beste erremediorik ez zen. Bigarren puntua: egunkaria saldu egin behar
da, bestenaz errekaz beheiti zoaz-eta. Perogrulloren egia da hori. Eta orduan euskarak
gutxi saltzen zuen. Ikastoletatik zetozenak artean gaztetxo ziren, eta helduen artean
abertzale asko izan arren, nekez irakurtzen zuten euskaraz. Egoera, gauzak laburki
esanda, hori zen, eta horiek guztiak kontuan izanda, ez dut uste euskaraz oso gutxi
idazten zenik. Gehiago behar zela? Konforme, baina egia ere da hipokrisia asko dela
euskaltzale ustekoon artean, ze, euskara gehiago behar dela-eta marmarka ari den askori
eman iezaiozu Athletic-Real Madriden arteko futbol partida gaztelaniaz eta euskaraz
idatzita, eta ehuneko... kastellanoari lotuko zaio. Nire ustez irizpidea hau izan zen:
tentagarri gisa testuaren laburpena eman dezagun gaztelaniazko testuaren aurrean eta
horrela, agian, jendeak gehixeago irakurriko du eta euskaraz jakia gai guztietan izango
du. Intentzioa, beharbada, ona izan zen, baina horrekin ezer onik lortu zen, erremedio ona
izan ote zen... joan eta bila! Orain irrigarri iruditzen zaiguna badirudi orduan zenbaiti ez
zitzaiola hain irrigarri iruditu.”
Zehaztapenak zehaztapen, eta orduko muga eta traba guztiak oso aintzat hartuta
ere (ez baita zilegi garai hura gaur egungo parametroen arabera neurtzea)... zein zen,
azken batean, politika horrekin lorturiko efektua? Mariano Ferrerrek aipaturikoa:
251
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
euskara era konstantean agertzen zen han-hemenka orrialde eta atal orotan, baina kontua
da oso-oso gutxitan agertzen zela hizkuntza hegemoniko modura (gutxi baitziren
euskara hutsez idatzitako albisteak); hots, euskara periferiara baztertu zuten bitartean,
gaztelaniak aise ezarri zuela bere zentralitatea.
Horren ondorioz, irakurle batzuk ez zeuden gustura. 1977-X-6ko Eginen, esate
baterako, Fidel Lamarkaren gutuna agertu zen, egunkariak euskara gutxi erabiltzen
zuela-eta kexuka. Honako hau izan zen Egineko erredakzioko kideek gutun horren
aldamenean paratu zuten oharra:
“Dado el tratamiento del bilingüismo que se ha planteado Egin, es fácil que una
lectura ligera pueda dar la impresión de que el porcentaje de euskara es bajo. En concreto,
el autor de esta carta afirma que en nuestros primeros números el euskara alcanza sólo un
5 por ciento. Dado que el euskara es, para nosotros, una dimensión fundamental del
periódico, nos preocupamos de tabular con exactitud cada día la extensión que dedicamos
al euskara. Sin contar titulares, ilustraciones ni la página entera Solasjaipausa [hasieragarai haietan batez ere euskaraz argitaratzen zuten denbora-pasa orrialdea, besteak beste
Olariaga eta Zabaletaren marrazkiak baina baita Eguillorren gaztelaniazko komikia eta
erdarazko hitz gurutzatuak ere tarteko zirela], el porcentaje de textos informativos en
euskara ha sido éste: nº 1, 17,39%; nº 2, 12,07%; nº 3, 13,02%; nº 4, 16,53%; nº 5,
16,11%.
Querríamos, sin embargo, aclarar a nuestro comunicante que en las
presentaciones de Egin, como podrán confirmar innumerables testigos, siempre
defendimos que la labor que nos proponíamos hacer en la promoción del euskara no se
medía, aún siendo importante, en cantidades o porcentajes.”
Hori gogoan, Amatiñori moduan, ea eurenean ere euskarari buruz gehieneko
ehunekoren bat ezarria ote zuten galdetu diogu Garmendiari. Hara zer ihardetsi duen:
“Geroztik euri egin du bazterretan eta ez dut gogoan tope hori zenbatekoa zen,
baldin eta inoiz toperik jarri bazen. Lehenbiziko beroaldian %17koa izatea, ez da
harritzekoa, lehen momentu horiek beti izaten baitira atzetik heldu direnak baino
beroagoak. Nire ustez, egun batetik bestera gorabehera handi samarrak izango ziren
portzentajeari dagokionez.”
Euskarari buruz planteamendu desberdinak zituzten, beraz, Deia eta Eginek,
baina kontu batean bat zetozen: biek ala biek euskara batuaren aldeko hautu garbia egin
zuten. Deian ez zutela zalantzarik izan azaldu digu Amatiñok: “Aipatutako taldekideak
ikusi besterik ez dago. Han ez zegoen inor Euskaltzaindiak proposatutako euskara
batuaren kontrakorik. Ez genuen batzar bat bera ere egin horrelakorik eztabaidatzeko.”
252
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Gisa berean mintzatu zaigu Xalbador Garmendia ere: “Horretan ez genuen izan
inoiz duda izpirik. Euskaltzaindiak euskara batuari buruz esandakoak eta erabakitakoak,
arauak alegia, ongi ezagutzen genituen eta zorrotz betetzen saiatzen ginen. Zoritxarrez,
orain zehazturik dauden puntu asko artean erabaki gabe zegoen.”
Behin puntu honetara helduta, Estepan Aldamiz-Etxeberriaren berba batzuk
ekarriko ditugu orriotara. Egin eta Deia sortu eta bost urtera (haiek euskararekiko zuten
jarrera taxuz baloratzeko moduko perspektiba eskaintzen duen denbora-tartea, beraz),
gisa honetan mintzo zen Deiaren erredakzioan lanean ibilitako kazetaria (1982: 49-50):
“(...) Euskarari dagokionez, Egin eta Deia izan dira bide berriak nolabait urratu
dituztenak. (...) Aipatu bi egunkariak kaleratu ala, euskarak tratamendu berriak ezagutu
ditu prentsaren barruan: hala ere –eta apurra ezereza baino hobea dela onartuz-, azken
batean, ez ote den testimonialismo hutsa egiten galda genezake. (...) Goitik behera
erdaraz expresatzen diren kazetotan euskara presente egotea aurrera-pausua da
zalantzarik gabe. Hala ere, euskarak badauzka bere komeriak erdal medio baten barruan.
(...) Ez da ahaztu behar kazetari gehienak, egunkarietako zuzendaritzak barne, elebidun
ere ez direla, ia erabat erdaldunak direla. Euskara, beraz, gauza arrotza da, irtenferentzia
bat; onenean berriz, gure herriaren erreibindikapenetako bat. Kasu egingo zaio, asko
maite den baina konprenitzen ez den haurrari bezala. Hori bai, inor gutxik daki euskara
nola erabil, zein neurritan, zein gaitan, eta beste hartan zergatik ez. Inprobisazioaren
ondorioa izango da gehienez: borondaterik onenarekin egin daitekeen zerbait.”
Hori horrela, Amatiñori itaun hau egin diogu: posible ikusten ote zuten garai
hartan Deian elebitasun orekatu, ez-diglosiko bat?
“Ni ez naiz sekula erreserba edo appartheid sentitu. Euskal kazetari naizen
aldetik beti pentsatu izan nuen erdal kazetaria bezain ona edo hobea izan behar nuela.
Beti pentsatu izan dut euskal kazetariak (emakumeek gizonezkoen artean bezalaxe) erdal
kazetariak frogatu behar ez duen profesionaltasuna frogatu beharra duela. Dena den,
berriro hariaz jabetuz, gauzek bere garapen-denbora behar dute eta guk, gure ezjakintasun
handi eta borondate onean, hogei urte aurreratu nahi izan genuen. Hasieran elebitasun
orekatu samarren bat egin nahi izan zen baina erabat ezina gertatu zen. Batetik, albiste
guztiak gaztelaniaz sortzen ziren eta itzulpenak bere muga handiak ditu, bai
itzultzailearen aldetik eta baita irakurlearen aldetik ere. Bestetik, orduan ere, orain
bezalaxe, merkatuak agintzen zuen eta hirugarren edo laugarren mailako berriak baino ez
ziren euskaraz eskaintzen. Orduan, orain bezalaxe, kontraesanik handiena zera gertatu
zen: euskal irakurlea kontentatzeko bezainbateko euskara-kopuruak erdal irakurlea
higuintzen eta uxatzen zuela; eta, alderantziz, erdal irakurleak irentsi lezakeen
bezainbateko euskara-kopurua erabat urritzat jotzen zuela euskal irakurleak. Ondorioz,
lege nagusia: orduan eta orain, komunikabide elebidunek ez dute etorkizunik merkatuan.
Ez prentsan eta ezta irratian ere. Eskarmentu horregatik, hain zuzen ere, gero sortarazi
genituen ETBk eta Euskadi Irratiak kate bana dituzte euskaraz eta erdaraz.”205
205
Lehen ere esan izan du Amatiñok horrelakorik. Honela mintzo zen, adibidez, 1980ko hamarraldi
hasieran (1982: 77-78): “(...) Elebitasunaren esperientzia, eguneroko prentsa idatzian behintzat
253
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Itaun berbera egin diogu Garmendiari ere: posibletzat jotzen ote zuten Eginen
elebitasun orekatu, ez-diglosikorik? “Lehen esan ditudanak gogoan izanda [Eginen
gutxiengo nabarmen zirela euskaraz alfabetatuak, irakurle gutxi zituela euskarak...], ez
dut uste garai hartan, gauzak zeuden zeudenean, Eginen, (Eginen diot ez beste inon)
elebitasun orekatuari eustea posible zenik.”
Nola Deia hala Egin, beraz, sorrera-garai haietan, euskararekiko politika
desberdinak gauzatzen saiatu ziren, baina denborak bere burua erakutsi zuen gero,
elebitasunak kazetagintzan konponbide gaitza duela agerian utzita. Ikus dezagun zer
dioten Deia eta Eginen hastapenetako saio haiek bertatik bertara ezagutu zituztenek.
Amatiño, adibidez, honela mintzo zen 1987an Baionan (Argia, 1988: 256):
“(...) euskal kazetaritza idatziaren lanbide arloan sekula historian egin den
aposturik handiena Deia egunkariak egin zuen orain dela 10 urte, 1977ko ekainean
hamaika kazetaritako erredakzioa bere baitan kontratatu zuenean, Martin Ugalderen
zuzendaritzapean hain zuzen ere. Hamaika haietatik bost informazio zientzietan
lizentziatuak ziren (oso proportzio handia garai haietarako). Esperientzia hark gainbehera
egin zuen bi urteren buruan, eta porrot haren arrazoiak beste batetarako gelditzen den gai
interesgarria bada ere, ezin uka inoiz egin den egitasmorik aberatsena izan zenik.”
Urte dezente geroago, Amatiñok berretsi egin digu hori:
“Bai, hala izan zen behintzat han bildu ginen kazetarion mailaren arabera. Bataz
beste orduan ziren kazetaririk ontxoenak edo. Talde mailan, behintzat, zalantzarik gabe
onena. Bertan ziren, aipatuez gainera [Martin Ugalde, Mikel Atxaga, Miren Jone Azurza,
Amatiño bera, Gorka Knörr, J. B. Dirassar], Nikolas Alday eta Antton Aranburu (orain
Euskadi Irratian) eta Estepan Aldamiz-Etxebarria (ETB).”206
izugarrizko frakaso itzala izan da. Frakaso honen azterketa sakonik ez dago hemen egiterik (...) Dena den,
hona zenbait puntu (...) A) Projekturik eza. Ez Deiak eta ez Eginek ez zuten euskal prentsa edota
erredakzio baterako planketa bat. Esango nuke hasieran Deiak Eginek baino argiago zeuzkala ideiak
(Martin Ugalderi esker) eta azken bolada honetan, ordea, alderantziz. Dena dela, ez lehen eta ez orain, eta
ez batak eta ez besteak (enpresaz ari naiz eta ez euskal erredaktoreez) ez dute planketa orokorrik. B)
Euskal eta erdal erredaktoreen arteko ezinikusiak. (...) C) Euskal kazetaritzaren prestakuntzarik eza.
Euskal kazetaririk onenek ere ez zuten esperientziarik egunkarietan. D) Elebitasuna kazetaritzaren
beraren lege nagusiaren aurka doa. Hau da, ahalik eta irakurlerik gehiena lortzearen aurka. (...) E)
Prentsa idatzian espazio fisiko itxia. Irratian bai bezala, prentsa idatzian ez dago dena birritan
errepikatzerik. Elebitasuna ez da praktikan posible. F) Azpiegiturarik eza. Albiste-iturri guztiak (teletipoa,
telexa, agentziak, etab.) erdaraz ari dira. (...) G) Euskal irakurlearen eskakizunik eza. (...)”.
206
1982an zera zioen Amatiñok Deiaren saio hari buruz (Askoren artean, 1982: 112): “Deia bati egin
dakiokeen aitorrik eta denbora berean salakuntzarik handiena hauxe da: euskal redakzio bat izan duela,
historian lehenengoa eta bakarra, eta orain berari dagokiola hori hankaz gora botatzea eta pertsona horiek
erdaraz idazten jartzea.”
254
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Arestian aipatu dugun 1987ko Baionako hitzaldian, bestalde, hau ere esan zuen
Amatiñok hasierako Egini buruz (Argia, 1988: 256):
“Aipagarri ere urte berean Egin egunkariak burutu zuen projektua, baina kazetari
lanbideari zegokiokeen aldetik, Eginen xedea gehiago zen emana euskararen idatzizko
agerpenaren kopuruetara, egiazko informazioa bildu eta lantzera baino. Gehiago itzulpen
lanetara, egiazko kazetaritza jator eta peto-petora baino.”
Deiak sorrera-garaietan ateratako iragarkia.
Egineko euskara-kontuak Xalbador Garmendiak ondo baino hobeto ezagutzen
ditu; 1980ko hamarraldian, artean Egineko euskara-arduradun zela, Garmendiaren berba
hauek jaso zituen 1987ko Euskal Kulturaren Urtekariak (Argia, 1988: 249):
“Egineko euskararen jatorrizko planteamenduak nik ez dakit zuzen zergatik egin
zuen porrot. Proiektua ateratzeko gogoa behar zen, eta hori bazen eta bada, noski. Gero
255
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
dirua eta jendea ongi prestatu behar da horretarako. Eta itxura denez ez da dirurik. Nere
ustez, dirua tartean izango balitz nahiko ongi prestatutako jenderik izango litzateke
egunkaria osorik euskaraz publikatzeko. Gutxi salduko litzatekeela? Hori beste kontu bat
da. Dirurik aski balitz, horrexek berak eutsiko lioke egunkariari.”
Urte batzuk geroago berbok zehaztu egin dizkigu Garmendiak:
“Nik [Egin sortu eta] hamar urte geroago horrelakorik esan nuenik ez dut gogoan.
Gogoan dudana hauxe da, Egini buruzko zerbaitez galdegin eta guztiz aldrebestuta
publikatu zela Argian edo ez dakit non. Nik, orain mintzo naiz ordukoaz, ez dut uste
planteamendu haiek erabat, guztiz huts egin zutenik. Beharbada ez ziren guztiz bete,
baina porrot egin zutela esateari gehiegikeria deritzat.”
Kontuak kontu, argigarri begitandu zaizkigu Deian euskara-kontuez arduratzen
zen Mikel Atxagari Argiaren 1987ko urtekariak jasotako berba hauek, prentsa
elebidunarena euskararentzat kale itxia dela erakusten baitute (Argia, 1988: 248):
“Zergatik egin zuen porrot Deiako jatorrizko euskal kazetarien talde hark? Ez
gure ametsa prentsa elebiduna zelako, baina aurrerapausu bat zela iruditzen zitzaigun
orduan. (...) Uste genuen gu askoz gehiago trebatuko ginela, euskarak ere presentzia
handiagoa izango zuela tirada haundiekiko periodikuetan eta abar. Amets handi bat egin
genuen. Zergatik egin duen pott? Garaia, Berriak eta Eren frogatu zen: euskara eta erdara
toki berean doazenean, beti-beti, euskararen kaltetan suertatzen da hori.”
Amatiño ere porrot horren arrazoiez galdekatu dugu. Zergatik desegin zen
Deiako euskal kazetarien lantaldea? “Ba, zenbat eta euskarak leku gutxiago izan eta
maila beheragoko gaiak... jendeak aldegin behar izan zuela, han ez zegoelako etorkizun
profesionalik, hasierako denontzat behintzat.”
Mikel Atxagarengana itzulita, honek etorkizunean prentsa elebidunean euskara
gehiago ikusiko genuela uste zuen 1987an (Argia, 1988: 248):
“Gertatzen da erredakzioetako buruek erdaraz egiten dutela egunkarietan, eta
haiek euskarari tarterik ematen ez dioten artean ez dagoela zer eginik. Biharko egunean
bai, suposatzen dugu euskarazko berriei emango dietela berez zor zaien lekua dezisioak
hartzen dituzten buruek, baina gaur arte ez da horrelakorik gertatu, gehienetan betelana
eman zaigu eta ez da batere ona.”207
207
Atxagak gerora ere esan izan du antzekorik. Hona adibide bat (Sarasua, 1996a: 112): “Denboraz,
lankide bezala onartuak izan bagara ere, ordea, euskal kazetariak, aginpiderik gabe, egunkariaren orri
bazterretan eta garrantzirik gabeko eta erdal kazetarietara heltzen ez diren albiste apurrez baliaturik egin
behar izan du lan Deia eta Eginen, profesional bezala aurrerabide handiegirik egiteko aukera gehiegi
gabe.” Jon Sarasuaren iritziz, bestalde (1996a: 112), “(...) oro har Eginen euskarak izan duen tratamendu
kuantitatiboa Deiakoa baino hobea izan bada ere, eskema beretsuan sar daitezke biak. Euskarak bigarren
mailako presentzia eta funtzioa du egunkariotan, eta garatzeko ahalbide eskasa. Frankismoaren
bukaeraren ondorengo urteetan irrati eta aldizkarietan euskaraz egindako lanak ere ez zuen izan aldaketa
kualitatiboaz hitzegiteko moduko pisurik. Gauza bera esan genezake geroztik Euskal Herriko egunkari
erdaldunetan sortu diren euskarazko gehigarriez. (...)”
256
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Hamar urteko ibilbidearen buruan argi ikusi zuen hori Atxagak, baina hamar urte
lehenago ez zeuden hain argi gauzak, ezen jada ikusia dugunez, Hego Euskal Herrian
1976an Zeruko Argiak Euskal Kazetaritzaren Urtea aldarrikatuta euskara hutsezko
prentsaren estrategikotasuna berretsi zuen bitartean, hilabete batzuk geroago Garaia,
Berriak eta Punto y Hora sortu ziren, eta Deia eta Egin 1977an, eta Ere 1979an. Horrek
guztiak kinka larrian utzi zuen euskara hutsezko prentsa (publizitatea, kazetariak eta
irakurleak ebatsi zizkiolako, besteak beste); esanikoaren erakusgarri, Goiz-Argi eta
Anaitasuna handik urte gutxira desagertu izana, eta baita Zeruko Argiak berak bizi
izandako trantze larria ere, harik eta, jabez aldatuta eta kooperatiba-egituraren aldeko
hautua eginda, Argia bihurtu eta burua altxatzen hasi arte.
Zelan bizi izan zuten aro hura euskal prentsa barru-barrutik ezagutzen zuten
Amatiño eta Garmendiak? Amatiñok dioskunez, orduko kontuek gauza bat utzi zuten
argi: “Prozesu hark ezer frogatu bazuen zera izan zen: komunikabide elebidunak ez
duela etorkizun arrakastatsurik. Iraun dezake, bai, baina, horixe, iraun... Baina nekez
izan daiteke masiboa.” Xalbador Garmendiak beste leku batetik heldu dio gaiari:
“Gauzak zein alderditatik ikusten diren da hori. Egoera hari buruzko ezein sentsaziorik
ez dut barrenean, baina ez dut uste euskaraz ere publikatzen zuten horiek euskarazko
prentsa kinka larrian utz zezaketenik.”
Edozelan ere, III.5 azpiatalean jada ikusi dugun moduan, kontzeptu-nahastea
sortu zen garai hartan: Eginek Euskal Herriko egunkaritzat zeukan bere burua, Deiak
bere lehen editorialaren euskarazko atalean “euskal egunkaria” zela zioen, batean zein
bestean euskal prentsan ibilitako sinadura dezente ikus zitekeen... Hain nahastu zen
kontua ezen azkenerako ez baitzegoen argi zer zen euskal prentsa: euskara hutsez egiten
zena, ala Euskal Herrian egiten zena, ala Euskal Herrian egiteaz gain abertzalea ere
bazena... Horregatik hain zuzen, Anaitasuna eta Zeruko Argia erreakzionatu beharrean
257
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
izan ziren, “Euskal Herriari informazioa euskaraz”, “Euskal prentsa euskaldunon
hitza” edota “Geu gara euskal prentsa” bezalako leloak plazaratuta. Zelan gogoratzen
du Amatiñok garai hori?
“Nik aukera profesional bat egin nuen. Zeruko Argian muxu-truk lanegiten nuen
eta Deiak lehen soldata eskaini zidan. Nik ofizioa Zeruko Argian ikasi nuen baina Deiak
profesional egin ninduen. Aipatutako terminologia haiek, ordea, ez ninduten batere
arduratzen; norberaren erreafirmazio horiek heldutasunik ezaren fruitu izan ohi dira sarri
asko. Bestalde, esan dezadan, neri Eginek Deiak baino lehenago eskaini zidala lana baina
Deia lana eskaini eta hilabetera kaleratu zen eta Egin, aldiz, agindu eta sei hilabetera
irten.”
Xalbador Garmendiaren irudiko, bestalde, logikoa zen Anaitasuna eta Zeruko
Argiak ziotena, baina garai hartan pentsaezin bezain gauzaezin ei zen euskara hutsezko
egunkari bat:
“Lehen-lehenik kontzeptuak argitu behar dira: zer da euskaldun izatea?; zer
vasco-basque izatea? Garai hartan horretaz mintzatu ziren, beste batzuen artean, Rikardo
Arregi, Gabriel Aresti eta baita Koldo Mitxelena bera ere. Are, nor da euskaldun, nor ez?
bezalakoak harrotu ziren orduko egunkari, astekari eta gainerakoetan. Jakina denez,
euskaraz ari zirenean euskaldun erabiltzen zen, gaztelaniaz ari zirenean, aldiz, vasco.
Euskaraz dakiena da euskalduna, baina agi danean, Txinan jaio eta bertan bizi eta
bere burua txinatartzat duenari, nahiz eta euskaraz jakin, txinatarra esango genioke, hots,
euskaraz ere badakien txinatarra, txinatar nazionalitatea duen txinatar euskalduna.
Euskaraz ari garela, nola esango diogu euskaraz ez dakien donostiar bati, Donostian jaio
eta bizi den vascoari? Ezta oraintxe-oraintxengoa euskotar hitza, ezta Euskadi bera ere,
nahiz, orain, azken honi, orduan eman ez zitzaion erabilera ere ematen zaion.
Hor goian adierazi direnak kontuan hartzen badira, euskaraz egiten dena da
euskal prentsa. Abertzale kontzeptuak ezin dezake mokorik sar kontzeptu horretan:
Azkue, nik dakidanez, ez zen abertzalea, baina hark euskaraz idatzitakoa euskal dela
ezingo du inork uka. Hari beretik, nire ustez, Anaitasunak eta Zeruko Argiak esan zutena
guztiz zuzen esanda dago. Jakina, Egin eta Deia ere ari ziren euskaraz, eta ari ziren
heinean euskal prentsa ere baziren, erdaldun izateaz gainera. Esan behar da, halere,
geroztik sortu berri den asko entera dadin, Eginen behinik behin, berri garrantzizkoenak,
oro har, gaztelaniaz ematen zirela, eta euskaraz, oro har, bigarren mailakoak.
Dena dela, orduan euskal prentsari buruz esan zirenaz geure buruarekin gogoetan
jartzen bagara, harri eta lur eta zur gera gaitezke. Horrenbeste lan eta buruhausteren
ondoan, dugun euskal egunkari bakarrari zutik eusteko jende asko leherrenak egiten ari
den honetan, nola arraio atera zitekeen garai hartan euskara hutsean Euskal Herri osoa
hartuko zuena? Esate baterako Egin bat osorik egin behar zen ezker abertzale
euskaldunentzat eta beste Egin bat gaztelaniaz, euskaraz ez zekiten gainerako ezker
abertzaleentzat. Amets urdinetan igeri egin nahi izatea da hori.”
Garai hartakoa dugu, era berean, Goiz-Argi astekariaren inguruko talde batek
bultzatu gura izan zuen egunkari-proiektua. Sortu ere sortu zen egunkari hori
gorpuzteko taldea (Aritz izeneko elkartea, Manu Oñatibia buru eta Joxe Murua
258
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
buruordeko zirela); ez hori bakarrik: eginkizun zuten egunkariari izena paratzeaz gain
(Erria), zuzendaria (Santiago Aizarna) izendatu eta eskatu beharreko baimenak ere
eskatu zituzten, baina azkenean, arrazoi desberdinak zirela tarteko (behar besteko
dirurik eta –proposaturiko hizkuntza-eredua zela medio, besteak beste- sostengurik ere
lortu ez izana horien artean nagusi zirela) bertan behera geratu zen egitasmoa (ikus horri
buruz gehiago III.4 atalean).
Hala ere, kontuari orain denborak eman ohi duen perspektiba osatuagotik
erreparatuz gero, ez ote zegoen euskarazko eguneroko indartsu bat sortzerik? Edo,
indarrean zeudenak batuta sinergiak eraginez, astekari sendo bat egiterik? Ezen nola
Siadecok hala urte batzuk geroago Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Azterketarako
Lantaldeak eginiko ikerketek jendeak euskararekiko oso jarrera positiboa zeukala
baitiote, eta garai hartan euskaraz irakurtzearen aldeko (oso aldeko gainera) iritzi-giroa
ere bazela... Horrez gain, hor ziren alfabetatze-taldeak eta nabarmen indartzen ari ziren
ikastolak, hor ziren halaber lehendik zetorren prentsa-tradizioa eta sortu (edo bersortu)
berri ziren Jakin, Elhuyar, Zehatz, Kili-Kili edota Ipurbeltz, euskara batua bera ere
finkatzen eta errotzen hasia zen Euskaltzaindiaren Arantzazuko (1968) eta Bergarako
(1978) bilera ospetsuen ondoren, UEU bera ere gero eta sustraituago ageri zen, euskal
unibertsitate-barrutiari buruzko eztabaida ere puri-purian genuen, garai hartakoak ditugu
baita Xabier Kintana eta Joseba Tobarren Euskal Hiztegi Modernoa eta Luis Mari
Mujikaren Hiztegi orokor teknikoa, ikastolen aldeko jaiak ere abiatu berri ziren (1977an
egin zen estreinakoz Kilometroak) ...
Kontua planteatze hutsari, ordea, zientzia-fikzio deritzo memento hura
euskalgintza barrutik bertatik bizi izan zuen Amatiñok:
“Atera ziren produktuek porrot egin zutenez gero, ateratzeko ere gauza izan ez
zirenei buruz hitzegitea elukubrazio hutsa dateke. Azterketa soziologikoek euskarak
elkartzen gaituela esan arren, eguneroko praktikak esaten digu hori ez dela egia. Hemen,
betidanik, denetarik gutxienik bi egon dira: bi akademia, bi sindikatu, bi egunkari, bi
astekari etab.”
259
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Xalbador Garmendiak ere eszeptiko-antzean erantzun du itauna:
“Euskaraz idatzitako kazeta bat sor zitekeen, sortu ere sortu zen, baina kazeta
indartsua sortzea beste kontu bat da. Gauza bat da egitea eta oso bestea saltzea,
ekonomiaren aldetik bere buruari eutsiko diona egitea. Ez ote dakigu ba Euskaldunon
Egunkariarekin zer gertatzen den? Leherrenak eginda egunero atera da azkeneko ez dakit
zenbat urte hauetan, lanean ordu asko sartuz, soldata maiz aski kaxkarrak irabaziz,
erakunde euskaldun eta euskaltzale omen direnen laguntza ekonomiko urriarekin...
Demagun hamabi mila saltzen direla. Non dira euskararen aldeko omen diren ehunka
mila euskaltzale bero horiek? Euskadunon Egunkaria, Herria, Egin, Deia... uste denez
egunkari abertzaleak dira, ehunka mila abertzalez inguratutako itsaso handian bizi dira,
baina betiere larri. Abertzale horiek, gehienek, Correo Español eta Diario Vasco erosten
dituzte. Hots, katolikoek Eliza Katolikoaren Biblia irakurri beharrean, protestanteena
irakurtzen dute, are Buda edo Korana irakurtzen dute. Hori da hemen gertatzen dena.
Beste guztiak kontu txoroak edo txoro kontuak dira.”
1976-77 urteko bidegurutzera bueltatuta, garai hartan prentsa elebidun
diglosikoaren eredua hobetsi zuten oro har kazeta abertzale gehienek. Eta erabaki horri
buruz hausnarrean hasita, galdera dator gogora: prentsa-eredu hori mesedegarri izan da
euskararentzat, hizkuntza honen gutxieneko presentzia ziurtatu duelako? Ala kaltegarri,
euskara ghettora kondenatzeaz gain haren potentzial osoa garatzea oztopatu duelako,
bidenabar euskaldunei behintzat zerbait badutela eta hain txarto ez daudela
pentsarazita? Amatiñok kontua erlatibizatu beharra dagoela azpimarratu digu:
“Euskarak, besteak beste, giza-presentzia behar zuen. Bi metro aurreratu nahi izan
genuen prexaka eta harrapataka, baina metro bat besterik ez genuen urratu. Dena
erlatiboa da.”
Garmendiaren aburuz, bestalde, ezin da gutxietsi urteotan prentsa elebidun
diglosikoak (Eginek batik bat) euskarari eginiko ekarria:
“Momentu hartako prentsa elebiduna izan zen. Alde batetik Egin eta bestetik
Deia. Bi ideario, bi politika, bi egunkari ideologikoki arras desberdin. Biek eskaini zioten
euskarari lekutxo bat; Eginek, jakina, Deiak baino ondotxoz gehiago, aise erraz egiazta
daitekeenez. Bestalde, nire ustez mesedegarri izan zen. Zenbat da gutxieneko presentzia
hori? Hori da esan behar dena. Demagun Eginen kasuan, oro har, ehuneko hamar zela. Ez
da, agian, asko, baina gutiz ez utz. Besterik ezean geroan etorriko ziren kazetari
euskaldunei bidea urratzen saiatu ziren.”
260
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Eta prentsa-mota horren sorreratik mende laurden pasatxo igarota, zer datorkie
gogora? Zer espero zuten 1977an eguneroko elebidunengandik eta zer dakusate orain?
Amatiñoren irudiko, ordudanik eginiko bideak baikor izateko arrazoiak ematen ditu:
“ETB, Euskadi Irratia, Euskaldunon Egunkaria, Zabalik... horrelako batere ez
zegoen 1977an eta izan zitekeenik ere ez genuen ametsik egin. Bestalde, Deia eta Gara
oraintxe dira, bataz beste, guk egin nahi eta lortu ez genuenaren pareko. Horrez gainera,
sekula sinestuko ez genuen komunikabideetan ere euskara agertzen da, gutxi zein asko.
Orduan... uste baino hobeto gaude. Batere zalantzarik gabe.”
Behin hori esanda, hiru anekdotaren berri eman digu Amatiñok, 1970eko
hamarraldi erdian bizi zen giroaren adierazgarri:
“1.- Deiaren bi erredaktore-buruetako batek, guztiz kazetari ona eta
Unibertsitateko irakasle, benetan uste zuen (eta jendaurrean esaten zuen) euskara ez zela
komunikazio-hizkuntza (el euskara no es lengua de comunicación), eta, ondorioz, alferrik
ari ginela, euskara ez baitzen sekula komunikabideetan zabalduko eta normalduko. Hau
1977an esaten zuen, ETB sortu baino bost urte lehenago.
2.- ETB 1983an hasi zenean, ez genuen uste egunero albistegi bat euskaraz
egiteko gauza izango ginenik eta, hortaz, ETBren lehen programazioa telebista elebidun
bezala prestatu zen. Gero, azkenengo momentuan, Eusko Jaurlaritzak hartu zuen euskaraz
bakarrik egitearen erabakia, irrati zein prentsa elebidunaren porrota aztertu ondoren.
3.- Euskaltzaindiak [Espainiako] Real Academiaren titulua jaso zuenean (1975
inguruan), Euskaltzaindiak berak prentsaurrekoa eskaini zuen Durangon eta den-dena
gaztelaniaz izan zen. Prentsaurrea amaitzear zela, galdera gehiago ez zegoela-eta, nik
euskaraz galdetu nuen ea euskaraz galderarik egiterik ote zegoen. Inguruan nituen
kazetariek irain edo probokaziotzat hartu zuten nire ausardia hura.”
Bestelakoa zen egoera, bistan denez. Eta egoera gaitz hartan... zer espero zuen
Xalbador Garmendiak eguneroko elebidunengandik eta zer dakusa orain?
“Prentsa elebidunak halako batez prentsa elebakarra ekarriko zuela uste nuen,
hots, euskaraz soilik argitaratuko zen egunkari bat edo gehiago. Eta halaxe gertatu da,
Euskaldunon Egunkariak aspaldi inarrosi baitzituen hegoak. Nik orduan espero nuena
baino gehiago lortu da, garatu da, egin da, burutu da hogei urte hauetan: Anaitasuna,
zoritxarrez, isildu egin bazen ere, garai hartako Zeruko Argia guztiz euskaldunak segitzen
du, baita orduko beste zenbaitek ere; are, berriak sortu dira, arras espezializatuak batzuk,
horrelako pretentsiorik gabe beste batzuk herri kozkorretan-eta, baina euskal prentsa
osatzen dutenak. Prentsa idatzizkoaz aparte oso gogoan izan behar genuke, gure kasuan,
prentsa ahozkoa, kazetaritzarekin zerikusi handi-handia baitu: Telebistaz (Telebistez,
hobeto esateko), ari naiz, irratsaioez. Gizasemeok ahanzkorrak gara: nork esan behar
zigun guri, adinean sartu samarturik gaudenoi, Zeruko Argian eta antzeko batzuetan
sartuta ari ginenoi, kazetari euskaraz zekitenak (ez karrera euskaraz egindakoak) sei-zazpi
bakarrik zirenean, handik hogeita hamabost urtera ehunka kazetari euskaldun emango
zizkigula Unibertsitateak. Are: milaka pertsona bada gaur egun euskaraz aise irakurtzeko
gai dena: ikastoletatik atera zaizkigun gazteez ari naiz eta han eta hemen, AEKn eta,
eskolatu direnez. Agian baikorregi agertu naiz, baina, ez du balio beti negarra dariola
aritzeak. Konpondu beharreko gauza asko bada, baina bidea egin da eta gauzak orain
261
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
errazago dirateke.”
Bidea egin dela dio Garmendiak eta dudarik ez gaur egun duela urte batzuk
baino jende gehiagok irakurtzen dituela euskarazko kazetak; horrez gain, euskarazko
kazetak eurak ere duela urte batzuk baino dezente gehiago dira (eguneroko bat ere
badugu, esanikoaren erakusgarri).208 Nolanahi dela, euskal prentsaren funtsezko
estatusari erreparatuta, bada edonoren errezeloa pizteko moduko konturik: XIX.
mendean sorturiko Eskualdunak bere garairik onenetan 8.000 ale saldu zituela ikusi
dugu, eta Espainiako gerraurreko Argiak ere bezero-kopuru beretsua ei zeukan (ikus
III.1 atala). Gaur egungo euskarazko kazeta nagusien zabalkundea ezin esan horiena
baino askozaz handiagoa denik (milaka bakarren batzuk kasurik onenean; Euskaldunon
Egunkariak, konparazio baterako, 14.000 ale saltzen ditu batez beste209). Euskal prentsa
sortu zenetik mende bat igarota (eta euskara bera jada batuta eta hezkuntza-sistema oso
bat eta zenbait kasutan legeak eurak ere aldeko dituela gauden honetan) ez da, hortaz,
jauzi kualitatibo nabarmenik izan beronen zabalkundean. Zer dela-eta? Hara zer uste
duen Garmendiak honi buruz:
“Hegoaldeko lau probintzietan zabaltzen den egunkari mordoa ikusita, nire ustez
zaila da euskara hutsez egiten den bakarra saltzen den baino askoz gehiago saltzea.
Zabaltzen diren horietatik batzuek, gainera, zerbait baino gehiago publikatzen dute
euskaraz, esate baterako, Garak. Beste kontu bat ere badago tartean: hemen alderdi
politiko desberdin dezente da, euskarazko egunkari bakarra alabaina. Eta joera eta
obligazioa badakizu zein den, EAJkoek Deia erosi behar lukete, EHkoek Gara... eta
gainerako guztientzat ere bada aski jaki Correo, DV, El País, Mundo, ABC, La Razón eta
gainerakoetan. Alderdi politiko bakoitzak ba ote du, bestetan ohi den bezala, euskarazko
egunkari ideologikoki propioa argitaratzeko aski kemen eta sos? Nik oraingoz dagoen
bakarrari eusteko ahalbidea badagoela uste dut, bakarra izanik ere denontzat baliagarri
izango dena, halaz eta guztiz denen gogo-bihotzak asebeteko ez dituena. Eta honela oso
zaila da egunkari bat guk nahiko genukeen adina saltzea.”
Eta zeintzuk lirateke orduan jauzi kualitatiboa ahalbidetuko lukeen euskara
hutsezko komunikazio-esparrua sendotze aldera jorratu beharreko ildoak? Zeintzuk
208
Hala ere, ez genuke ahaztu behar Espainiako gerraurrean ere, euskal letren pizkunde garai betean,
(batez ere Hego) Euskal Herrian ere euskarazko agerkarien loratze itzela izan zela (ikus III.1 atala).
209
Ikus Euskaldunon Egunkaria, 2001-VI-17.
262
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
digitalizazio/globalizazio garaiotan euskarazko prentsak gainditzeke dituen ikasgai
nagusiak? Amatiño zorrotz mintzo da horretaz:
“Sistema analogikoan bezero-kopurua zehazki neurtzea zaila da eta euren izenabizenak ezagutzea erabat ezina. Sistema digitalean, aldiz, audientzia zehatz-mehatza da
eta bezeroa identifikagarria. Euskaldunok eskale hobeak gara, benetako kontsumitzaileak
baino. Hemendik aurrera ez du borondate hutsak balio ahal izango, egiazko
konpromisoak baino. Galeriara begira egindako aldarrikapenen garaia amaitzear dago.”
Euskara hutsezko komunikazio-esparrua trinkotze aldera jorratu beharreko
ildoak zeintzuk diren itaundu diogu Amatiñori, baina... funtzio guztiak euskaraz beteko
lituzkeen gisa horretako zirkuitua osatzera jo beharko genuke ala, planteamendu hori
irrealtzat jota eta Fishmanen esanei jarraiki (ikus II.3 atala), funtzio garrantzitsuenak
euskararentzako gorde eta gainerakoan erdarei ere toki egin beharko genieke?
Amatiño zuhur ageri da galdera horren aurrean: “Niri aditz pluralaz errezetak
egiteak sekulako beldurra ematen dit. Nik ezagutzen ditut Euskaldunon Egunkaria,
Argia eta Euskadi Irratiarekin bizi diren euskaldunak. Nik ezin izango nuke ordea.
Aukerak eskaini behar dira eta aukerez baliatzen jakin.”210
Egunkari elebidun diglosikoen hizkuntza-politika ondo ezagutzen duen beste
gizon baten aipua ekarriko dugu segidan orriotara; Felix Ibargutxi Diario Vasco-ko
kazetariaz ari gara, honela mintzo baitzen Argiaren 1987ko urtekarian (Argia, 1988:
254): “Egunkari erdaldunetan euskarazko informazioentzat panorama kaxkarra dago.
Orain artean egin diren esperimentuak ez dira nire gustokoak. Justu-justu euskal
mundilloaz eta beste zenbait huskeriaz informatu izan da”.
210
Hizkuntza gutxituetako hiztunen artean aski hedatua dago norbere hizkuntzan oinarrituriko
komunikazio-esparrua kamutsa, murritza, ezgauza delako sentipena, dela berori sortzeko bidean oztopo
askorekin topo egin dutelako edota dela minorizazio-konplexuak hagitz barneratuak izan ohi direlako.
Haatik, komunikazio-esparru horrek ez du zertan itxia izan behar: norbere komunitatearen ikusmolde eta
beharren gainean eraikia dago, bai, baina (ganoraz funtzionatzen badu behintzat) aldi berean kanpoko
mezuez ere elikatzen da, haiek ere jaso eta interpretatzen ditu, bereak ere kanporantz proiektatzen dituen
ber. Bestalde, hizkuntza minorizatuek ere euren komunikazio-esparru propioak behar izateak (ez dezagun
ahantz -Mendebaldean bederen- osasuntsu bizi den hizkuntza orok daukala bere komunikazio-esparru
propioa) ez du esan gura, komunikazio-esparru horiek hizkuntza hegemonikoen patroi berberen arabera
eraiki behar dituztenik. Hizkuntza bakoitzak bere errealitatearen arabera pentsatu eta diseinaturiko
jantziak behar ditu; hori garbi izan ez eta beste egoera bat oinarri hartuta diseinaturiko hizkuntza-politikak
norbere egiten hasiz gero distortsio nabarmenak sortu ohi dira, II.3 atalean jada esana dugunez.
263
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Ez zegoen argiago esaterik: erredakzio-buruek ez dakite euskararik, euskara
superfluetzat daukate, erdara da ezinbesteko hizkuntza, euskarari betelana baino ez zaio
ematen, ghettora, euskal mundilloaz edo zenbait huskeriaz berba egitera kondenatzen
dute. Eta urteekin ere ez da joera hori aldatu. Eta horrela, bistan denez, euskarak ezin du
zentralitate propiorik eskuratu, prentsa elebidunaren izaerak eta hark ezarritako
jokalekuak diglosiara kondenatzen dutelako.
Beste kontu esanguratsu bat: prentsa diglosiko abertzalea abiarazi zutenean,
helburu nagusietako bat Hego Euskal Herriko erdaldunak informatzea zela zioten
prentsa-mota horren sustatzaileek; haatik, lortu dute helburu hori ala batez ere euskal
prentsaren bazka potentziala ziren (eta diren) irakurle euskaldunak izan dira prentsa
diglosikoaren kontsumitzaile nagusi?
Hara zer zioen horri buruz Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Azterketarako
Lantaldeak (1983: 54): “Euskaldunen egunkaririk gogozkoenak Deia eta Egin dira, bien
artean eta hein berean %60 hartzen dutelarik. Ondoren El Diario Vasco eta El Correo
Español datoz lehentasunezko ordenan, bien artean %30 daramatelarik (...)”. Conclusio:
erdaldunak abertzaletzeko sortu ziren egunkari biek hori hein batean baino lortu ez
zuten bitartean, euskal prentsari irakurle potentzial ugari ostu zizkioten. Mikel Atxagak
1976ko udagoienean Zeruko Argian planteatu zuen kezka (ikus III.3 atala) erabat
logikoa zela, alegia.
IV.4.- Hegoaldeko euskal prentsaren itolarria 1970eko hamarkada amaieran
Sortu, sortu ziren, beraz, elebidun autoizendaturiko egunkari abertzaleak, baina
jada ikusia dugun moduan, haiek jaio baino lehen ere bazegoen errezeloa euskarazko
264
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
prentsan, ea haien jaiotza –zeharka bazen ere- euskara hutsezko kazetagintzaren kontra
joango ez ote zen; III.3 atalean aipatu ditugun Joan Altzibar/Joan Mari Torrealdai, Luis
Mari Mujika, Xabier Kintana eta Mikel Atxagaren artikuluak dira esanikoaren froga.
Ez zen sustrairik gabeko errezeloa, euskarazko prentsak gorriak ikusi baitzituen
egunkari elebidun diglosikoak agertu ostean. Horregatik, kontraerasoa abiatu behar izan
zuten; horren lekuko, Zeruko Argiak 1978 hasieran kaleraturiko 769. zenbakiaren
(1978-I-15) azalean “Astero informazioa eskutan; irakur euskaraz” leloa jarri izana;
horren lekuko, halaber, zenbaki berean Zeruko Argiak berak sinaturiko “Irakurle bila”
izenburudun artikulua: “Euskal prentsa krisisean dago. Bazirudien demokraziaren haize
berri hauek euskarari hedatzen lagunduko ziotela. Bai zera! Franco bizi zeneko
denboran bezain irakurle gutxi ditugu. (...)” Hori horrela izanik, testu berean zera
aldarrikatu beharrean izan ziren: euskaraz eginikoa baino ez dela euskal prentsa, eta,
“gustatu ala ez”, beste kazeta guztiak “Euskadin eginikoak –euskal ikuspegitik, nahi
baduzue” zirela gehien jota, baina ezin zitzaiela euskal prentsa etiketa jarri.
Zeruko Argiaren zenbaki horretan bertan, ordea, orri beteko bi iragarki agertu
ziren, bakoitzak bide desberdin baterako norabidea seinalatzen zuela. Biak ala biak
ezagun ditugu honezkero: bata aho-zabalik dagoen gizonaren aurpegiak betetzen du,
ahoan “Geu gara euskal prentsa” eta begi banatan “Anaitasuna. Euskal Herriari,
informazioa euskaraz” eta “Euskal prentsa, euskaldunon hitza. Zeruko Argia” lemak
paraturik dituela; beste iragarkian, berriz, ikaslez beteriko ikasgela bat ikus daiteke,
gainean esaldi hau jarrita duela: “Euskaraz zer? Hona gure hitza: egunoro erabiltzea.”
Argazkiaren azpian beste testutxo bat zetorren:
“Egin dezagun egunkari elebidun bat, gure kale, eskola eta lantegietan euskara
egunoro erabil-araz dezan. Geure hizkuntza baitugu gure herri bizitzaren erakusle
bakarra. Iritsi baita euskara geure etxe-zulotik ateratzeko garaia. Guztiok hartu behar
dugu esku, Egin geurea, elebiduna, geuk nahi dugun hori izan dadin. (...)”
265
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
1978ko
urtarrilean
baita
(1978-I-1-15
datarekin,
hain
justu),
esaten
dihardugunarekin lotura zuzena daukaten artikulu bi plazaratu zituen Anaitasunak. Bata,
“Labur, baina mingots” izenburua zeukana, Jose Ramon Etxebarriak sinatua; bestea,
“Euskal/erdal prentsa” izenburuduna, E.H.k sinatua. Etxebarriaren artikuluarekin hasita,
zera zioen hark idazkiaren pasarte batean:
“(...) Modan jarri dira aldizkari eta egunkari elebidunak (?). Euskarari laguntzeko
direla diote, baina berrietan eta gauza interesgarrienetan dakarten euskararen portzentaia
ikusiz, efektibitatearen izenean edo, eta beharbada konturatu gabe, erdararen alde jotzeko
ohitura dute. Adibide bat: lehengo egun batetan, ohar bat bidali genuen holako egunkari
batetara (ez dut esanen zeinetara), euskaraz eta erdaraz idatzirik, eta argitaratzeko
erregutuz. Ez dakit zeren izenean, baina agian efektibitatearen faboretan, erdara hutsean
ageri zen. Biba efektibitatea! Biba elebitasuna! Biba erdara! (...)”
“Euskal prentsa/erdal prentsa” artikulua sinatu zuen E.H.k, berriz, 1977ko
abenduko eta 1978ko urtarrileko hainbat egunetako Deia eta Egin egunkariak eta
berauek zerabilten euskararekiko politika aztertu zituen. Gisa honetan mintzo zen
artikulugilea:
“(...) Euskaraz argitaratzen duten egunkariak ez dira asko. Deiak eta Eginek
osotzen duten zerrendari, Diario de Navarra eta Diario Vasco egunkariak gehi
geniezazkioke, euskaraz zertxobait ere noizean behin argitaratzen baitute. Ezin gonbara
daitekeela batak eta besteak argitaratzen duena esango omen da, arrazoia ere ez da
faltako. Azterketa hotz batetan lehengoko biek, eta ez besteak, aipamena mereziko
zituzketen. Hala ere, euskarazko portzentaiak bai Deian bai Eginen beherantz doaz. (...)”
Azterketaren ostean zenbait ondorio atera zuen egileak. Lehenengoa, Deia eta
Egin ez zirela egunkari elebidunak, eta euskarari aintzat hartzeko moduko ehuneko
diglosikorik ere ez ziotela eskaintzen:
“(...) Eginen edo Deiaren irakurlegoaren artean, segur gaudeke, euskara ulertu eta
irakurri egiten dutenak %15 baino gehiago direla. Kopuru hori apala izan arren zertxobait
da. Egunkari bilingualak %50 edo %40 eduki behar du hizkuntza batean zein bestean.
Hortik beherantz inongo azterlari seriosa ez da ausartuko berauk elebiduntzat hartzen.
Egin eta Deia beraz, ez dira egunkari bilingualak. Ez dira sekula izan. (...)
Askotan [egunkariotako euskara-proportzioa] ez da minimum dexente batetara
ere ailegatzen. Ba dakigu egunkariok, diglosikoak direla, hobe ez! Baina... ba dira
diglosia errespetagarriak, zoritxarrez. Nik uste minimum dexente bat egon behar dela. (...)
Hori ere ez da betetzen. %15 izan zitekeen euskararentzat menpekotasun duina eta
jasangarria oso guttitan ikusten da. Aztertutako hilabete osoan behin bakarrik topatu dugu
portzentaia hori, Egineko urtarrilaren 17an. (...) Kurba hau, gero eta beherantz doa,
Deiakoarekin elkartuz. Azken honek askoz guttiago du. Behin bakarrik, Euskal Herriko
informazioari dagokionez, harritu gaitu. %23 euskaraz. (...)”
266
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Bigarren ondorioa: oro har bazter-albisteak, garrantzi gutxi zuten berriak izan
ohi ziren euskaraz idatzirikoak:
“(...) Euskaraz emandako albisteen garrantzi eza nabaritzen da berehala. Egunkari
bietan, Deia galtzaile, albisteotatiko %99 erdaraz soilik ematen da. Egiazko informazioa
beraz erdaraz datorkigu. Euskaraz argitaratzen diren ehun albisteren artean batek soilik du
nolabaiteko garrantzia. (...) Ba dirudi askotan euskarak zera duela: hutsuneak betetzeko
funtzioa. (...)”
Horiek gogoan, honako hau dugu azterketaren egileak ateratako azken ondorioa:
“(...) Euskal Herrian dauden egunkari guztietatik Egin eta Deia dudarik gabe hobeak
dira. Bata zein bestea desagertuz gure herri osoaren kalterako izango zen. Ezin dute
beraz frakasatu. (...) Baina ez da dena arrosa eta eztia. (...) zerbait gehiago merezi
dugula euskaldunok segur nago. (...)”
Pare bat hilabete geroago,211 urte hasieran Zeruko Argiak aldarrikaturiko gauza
bera aldarrikatu zuen Anaitasunak ere: “Gu biok (Zeruko Argia eta Anaitasuna), Jakin
eta Herriarekin batera euskal prentsaren ordezkari bakarrak gara.” Garai hartan baita,
1978an, Euskaltzaindiak Bai Euskarari kanpaina antolatu zuen. Garai hartakoa dugu,
halaber, Prentsa Euskaraz kanpaina. Zalakainek zera utzi digu idatzirik azken hori
gogoan (1993: 45):
“Egoera kaxkar honek eraginik, Prentsa Euskaraz kanpaina antolatu zen 1980ko
azaroaren 14-16rako “euskal prentsa berriro ostrazismoa gainditu nahirik”. Anaitasuna,
Argia, Herria, Jakin eta Saski Naski aldizkariek bultzatutako kanpaina haren
publizitateak “harpidedun berririk gabe euskal prentsak ez du etorkizunik” zioen, eta
sloganak Euskal Prentsarik gabe ez dago Euskal Herririk. Argi baitzegoen euskal
prentsak herri euskaldunaren nortasuna gauzatzeko zuen garrantzia.”
211
Anaitasuna, 1978-III-1/15.
267
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hona Prentsa Euskaraz kanpainaren kariaz atera eta garai hartako euskal prentsan argitaratutako
harpidetza-orria
Ideia horiek zabaltze aldera, orotara 10.000 afixa eta 800.000 eranskailu atera
zituzten antolatzaileek. Horrez gain, Hego Euskal Herrian zehar diru-bilketa ere egin
zen azaroaren 14, 15 eta 16an. Ipar Euskal Herriari dagokionez, hara zer irakurri dugun
Ere aldizkarian, kanpainaren atarian ateratako 61. zenbakian (1980-XI-12): “En todo
caso, en Euskadi Norte la campaña tendrá un carácter distinto: será sólo de
concienciación, pero no de recaudación.”
Estrategiak estrategia, Zalakainen arabera kanpaina hark ez zuen antolatzaileek
gogoan zerabilten helburua erdiesterik lortu (1993: 46):
“Kanpainak ez zituen lortu aldizkari bakoitzarentzat helburu ziren 4.000 (sic)
harpidedun haiek. Neurtzekoa da kanpainaren izaerak berak izan ote zuen eraginik. Bai
Euskarari kanpaina antolatu zuten berberaiek bultzatu zuten. Ramon Labaien eta Pedro
Miguel Etxenikeren oneritzia izan zuen. (...)
Kanpaina frakaso bat izan zen.212 Argia 1981-IXtik 1982-Iera bitartean atera
ezinik egon zen. (...) Anaitasuna okerrago ibili zen, berriz, beherakada geldiezinean sartu
baitzen.”
Argi dago, beraz, 1980ko hamarraldi hasiera hartan Hego Euskal Herriko
euskara hutsezko prentsak gorriak eta bi ikusi zituela. Amatiño ere iritzi horretakoa
genuen garai hartan (Aranberri, 1982: 71): “Objektibitate hutsa utopia liluragarria baino
212
Hurrengo orrialdean paratu dugu kanpainan zehar bilduriko diruaren zenbatekoa zehazten duen taula
(1981 hasieran argitaratu zuten Zeruko Argia eta Anaitasunak).
268
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
ez denez gero, ez gara hemen abstrakzio dohatsutan hasiko eta bai ordea, konplexurik
gabe esango (...) 1981eko [Hegoaldeko euskal] prentsa idatziak ematen duen irudia ezin
etsigarriago dela.” Iritzi hori berresteko, gainera, datuok eskaini zituen (1982: 79):
ALDIZKARIA
Argia
Goiz-Argi
Anaitasuna
Saski Naski
Zer
Oh Euzkadi
Jakin
Elhuyar
Urteko ale-kopuru teorikoa
50
50
25
12
12
4
4
Argitara emaniko aleak
1980
1981
39
46
14
11
11
6
4
4
23
32
10
12
12
6
5
4
Horregatik hain justu, gisa honetan mintzo zen Joan Mari Torrealdai sasoi hartan
Ere aldizkari elebidunaren aipatu 61. zenbaki horretan:
“(...) El bilingüismo no ha funcionado. Creo que cuando se plantearon los diarios
bilingües todos pensamos que el planteamiento podía dar resultado, pero no ha sido así.
269
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Yo estaba entonces en Anaitasuna y recuerdo que pensé que el sistema nos haría mucha
competencia, aunque de forma distinta a lo que ha sucedido. Queda, desde luego, la
posibilidad de intentar un bilingüismo de proporción inversa, por ejemplo, un 80 a 20 a
favor del euskera. Pero, en general, yo creo que aunque se plantease en condiciones de
cincuenta y cincuenta por ciento, no funcionaría, el euskera estaría siempre subordinado.
Yo tengo cada vez más clara la necesidad de una Prensa en euskera y sólo en euskera.”
Gero eta argiago zekusan hori Torrealdaik, esperientziak berak beste bideak
euskarari deus gutxi ekar ziezaiokeela erakutsi baitzion; 1970eko hamarkada erdian
artean intuizio baino ez zena, beraz, uste sendo bihurtu zen elebidun autoizendaturiko
prentsa abertzalearen estreinako urteen balantzea egin ondoren.213
Harrezkero euskal prentsak jorraturiko bidea ezagun dugulakoan, berriz ere
denboran atzera egin eta 1975ean pausa genezakeen soa, urte horretan abiatu baitzuen
Ipar Euskal Herriko astekari elebidun diglosiko abertzale batek bere bigarren aroa:
Enbatak, hain zuzen. Alabaina, bigarren aro hori taxuz ulertzeko lehenengoa konprenitu
behar da estreina. Aitzakia hori baliatuta, 1960ko hamarraldian Ipar Euskal Herrian
kazetagintza abertzale elebidun diglosikoa zelan sortu zen, bere hasierako
planteamenduak (euskararekiko, bistan denez) zeintzuk izan ziren eta prentsa-mota
horrek zer nolako hazia erein zuen aztertuko dugu hurrengo atalean.
213
Txema Larreak ere balantze-modukoa egin zuen Anaitasunaren 417. zenbakian (1982ko otsaila); hara
zer irakur zitekeen, besteak beste, bere artikuluan: “(...) Egin eta Deiaren euskara proportzioak gutxituz
doaz biziki. Beste eguneroko prentsan ez dugu aldaketa handirik ikusi: Hoja del Lunesetan Donostiakoak
soilik dakar euskarazko artikuluxka bat. Besteak? Diario de Navarrak, astean birritan-edo, ortografia ezbatuan egindako gauzatxoak. Astekarietan garbiago ikusi ahal dugu, garbiago bada, bat gutxiago
existitzen delakotz (Ere, hain zuzen). Euskararen proportzioaren aldetik kidekoa zuen Punto y Horak,
debekuen artean bizi denak, bestetik, ez du goititu bere euskarazko alderik. (...)”
270
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
V.- ENBATA-REN BILAKAERA BERE SORRERATIK 1975ERA ARTE
Hego Euskal Herrian El Correo Bizkai-Arabetan, Diario Vasco Gipuzkoan eta
Diario de Navarra Nafarroan nagusi diren moduan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta
Zuberoari buruz ari garela Sud Ouest egunkariari buruz berba egin behar da,
derrigorrez. Ezen Armentia, Caminos eta Palaziok dioten moduan (2000: 58-60)
“Ipar Euskal Herrian gehien saltzen den egunkaria Bordeleko Sud Ouest da.
Egunkari hau 1944. urtean jaio zen Frantziako hegoaldea alemaniarren menperalditik
aske gelditzean. 1998. urtean Sud Ouest Frantziako 7garren egunkari salduena zen
337.227 alerekin. Kopuru honetatik Iparraldean 17.000 kopia inguru saltzen dira.214
Bordeleko egunkariaren nagusitasuna Gironda, Charente-Maritime, Charente,
Dordoina, Landak eta Pirinio-Atlantikoak Departamentuetara zabaltzen da, bere
presentzia Lot-et-Garonan oso inportantea izanik. Egunkari honek bi edizio ditu Ipar
Euskal Herrirako: Pays Basque deiturikoa Nafarroa Beherea eta Lapurdi hartzen dituena
eta beste bat Biarno eta Zuberoarako.”
Ipar Euskal Herriko kazeta abertzale elebidun diglosikoak aztertzen hasita,
ordea, guk Enbata hartuko dugu gidari, berau izan baitzen Iparraldean abertzale modura
agertu zen estreinako aldizkaria. Enbataren bilakaera aztertuko dugu, beraz, sortu
zenetik 1975era arte, aurrerago ikusiko dugun moduan urte horretan urtebeteko isilaldia
eten eta aro berri bati ekin ziolako.
V.1.- Enbataren sorrera-aurreko urteak
Enbatari buruzkoak aztertzen hasi baino lehen, hura sortu baino lehen Ipar
Euskal Herrian bizi zen giroari eta garai hartako euskal kazetei ere gainbegiratua ematea
214
VI.4 atalean ikusiko dugunez, Pascal Ricaudek dioenaren arabera Sud Ouestek 40.000 ale inprimatzen
ditu egunero Ipar Euskal Herrirako, eta Piarres Xarritonen arabera ere 36.000koa da kopuru hori. Hur
Gorostiaga Le Journal du Pays Basqueko idazleburuak adierazi digunez (komunikazio pertsonala: 2002),
bestalde, Sud Ouestekoek eurek aipatu ohi duten zifra 35.000 alekoa da; kontua da ez dela erraza zifra
hori zehatz kalkulatzea, egunkari honek bi edizio baititu Ipar Euskal Herrian: batetik, Lapurdi eta
Nafarroa Beherera zuzendutako Pays Basque edizioa, eta, bestetik, Zuberoako berriak bere baitan hartu
ohi dituen Bearn-Soule edizioa.
271
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
komeni da, orduko kontuak hobeto ulertze aldera. Jada ikusia dugunez, euskal prentsak
inon tradiziorik badu Ipar Euskal Herrian da hori, bertan kokatu behar baita euskal
prentsaren protohistoria eta lehen kazeten agerpena (ikus III.1 puntua). Giro
euskaltzaleari gagozkiola, berriz, eta iragan berri dugun mendeari erreparatuta, XX.
mende horrekin batera erakunde garrantzitsu bat jaio zen: Euskaltzaleen Biltzarra. Xipri
Arbelbidek dioskunez (1996: 45- 46)
“1902an sortua zen Euskaltzaleen Biltzarra. 1901eko uztailaren 16an, Zaldubi,
Martin Guilbeau Donibane Lohizuneko auzapeza, Arturo Campion Iruñarra, eta Sabino
Aranak erabaki zuten zazpi probintzietako jende ezagunenak gomitatzea, euskal
ortografiaren batasuna egiteko. (...) Euskaltzaleen Biltzarra euskararen salbatzeari eman
zitzaion gehiagokorik gabe. Urteekin Iparraldeari mugatuko da guti gora behera eta
azkenean bere ekintza nagusia izanen du eskoletako haurren artean euskarazko lehiaketa
bat egitea (...) Bi gerlen artean gure nortasun kontzientziaren pindarra hauspean pizturik
atxiki duen elkartea izan da Euskaltzaleen Biltzarra bere estakuru guziekin. (...)”215
Arbelbideren arabera, erakunde horri esker Ipar eta Hegoaldeko hainbat lagunek
elkarren ezagutzak egin zituzten, eta Piarres Lafittek ere hortik hartu ei zuen
abertzaletasunaren hazia, EAJko zenbait kideren eskutik. Eta behin hazia bereganatuta,
hara zer dioen Arbelbidek Lafitteri buruz (1996: 47):
“Uztaritzeko seminarioan irakasle zelarik sortuko zuen 1932an Euskalherrizaleen
mugimendua, Aintzina bere kazetarekin. Euskalherriaren alde programak euskararen
ofizialtasuna eskatzen zuen elebitasunarekin, eta autonomia apur bat Ipar Euskal
Herriarentzat, Frantzia federal batetan. (...) Jeltzaleekin harremanetan eta, hauen
programa zuen apur bat Iparraldearentzat egokitu bainan Euskal Herriaren batasunik eta
burujabetasunik aipatu gabe. Ez zuen berexi nahi Frantzia ganik edo menturaz ez zuen
berexte hau aipatu nahi, ezin iretsia zela hemen baitzekien.”
215
Duela mende bat sorturiko erakunde horrek gorabehera ugari izan ditu bere historian zehar. Hona
beroni buruzko pasarte interesgarri bat, Euskararen Berripaperaren 110. zenbakitik (2001eko uztaila)
harturikoa: “(...) Batasun giroak ez zuen luzaz iraun erakundearen baitan. 1914-18ko gerraz gero, frantses
errepublikak nagusitasuna finkatu nahi izan zuen eta Ipar Euskal Herriko jendea frantses sentiarazteko
baliatu zuen. Landarretxez gero, Georges Lacombe eta Jean Etxepare ageri dira elkartearen lehendakari
izan zirenen artean. 1926an beste izen batek hartu zuen elkartea zuzentzeko ardura: Louis Dassancek.
1959 arte lehendakari izan zelarik, Hego Euskal Herriko euskaltzaleak baztertu zituen –Telesforo
Monzon, adibidez-, Frantziako legeak haien partehartzea baimentzen ez zuelakoan. Aita Pierre Lafitte
bera ez zuen zuzendaritzan nahi izan Dassancek eta, aldiz, euskaltzale ez ziren zenbait hautagairi sarrera
egin zien. Dassance, bestalde, eskualde hizkuntza eta kulturen defentsarako kontseilu nazionaleko
lehendakariorde izan zen Parisen. Dassanceren ondotik Mixel Labegeriek hartu zuen lehendakaritza eta
Piarres Xarritonen eta beste zenbaiten laguntzaz aldaketak ekarri nahi izan zizkion biltzarrari. Labegeriek
Dassance kritikatu ere egin zuen elkarteko lehendakari izan zen garaian haurrei euskaraz ez
irakasteagatik. Labegerieren zuzendaritzak ardura berriak eman zizkion elkarteari, haurren geroaz
bereziki kezkaturik. Haurrentzako lehiaketa antolatuz ekin zion eta Ikas zentro pedagogikoa sortuz segitu
zuen. (...)” Labeguerieri zein Ikas-i buruz aurrerago egingo dugu berba.
272
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Hona Aintzinaren lehen aroaren filosofia laburbiltzen duen afixa (iturria: Arbelbide, 1996: 12).
III. 1 azpiatalean ikusi dugunez, Aintzina politika- eta kultur-alorrak lantzen
zituen hilabetekari elebiduna zen. Bi aro izan zituen. Lehenengoa (non JEL
azpitituluarekin kaleratu ohi zen) 1934ko urrian abiatu eta 1937ko irailean amatatu zen,
tartean 33 zenbaki aterata; Piarres Lafitte izan zen sortzailea/zuzendaria, eta, Ruiz de
Gaunak (1991) dioskunez, zutabegile modura Dubosq-ek, Aranart-ek, Lasalle-k,
Haztoi-k eta Jauregiberritarrek jardun ohi zuten, besteak beste. Arbelbideren iritziz
(1996: 48), kide gutxi bildu zen oro har egitasmo haren inguruan: “Nahiz Lafittek
noizbait idatzi duen ehun kide bazituela ez ziren hogoi bat baino gehiago. Aintzina,
kasik buruan buru frantsesez idatzi hilabetekariak, 230 harpidedun izan zituen (...).” Eta
230 lagun horien artean joera askotako jendea bildu zen. Hara bestela zer idatzi zuen
garai hartako Aintzinari buruz Piarres Larzabalek (1969: 42):
“Bi gerlen arte deitzen dugu, 1918-1939 arteko garaia. Garai hortan,
eskualdungoak ezagutu du erreberritze bat. Erreberritze hori, bi hitzetan da: Eskual
Herriaren alde. (...) Orduan sortzen da Aintzina agerkaria.
Aintzinatarrek ateratzen dute eskual-politika berri bat. Eskatzen dute Eskual
Herriarentzat legedi berezi bat. Eskual Herriari nahi dute Frantziari josia, bainan bere
nortasuna errespetatuko duten lege berezi batzuen jabe. Aintzinatarretan ba da gizon
orotarik, eskuintiar, erdiko ala ezkertiar.”
273
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Jean Louis Davantek ere Aintzinari buruz idatzi zuen Enbataren 29. zenbakian
(1963ko urria):
“Españako gerla aintzinian, hego Eskual-Herriko abertzaletasunari oharturik, eta
beren euskaldungoak jasaiten zituen zaurriak senditurik, Aintzina deitu batzar batean
bildu ziren ipar aldeko euskaltzale batzu, ber izeneko hilabetekari bat hedatzen zutela.
Bainan hamalaueko gerlaren ondoriozko frantses nazionalismo gogor baten pean zagon
ipar aldea: bere abertzaletasuna errejionalisma epel batean ito behar zuen Aintzinak. 216
Laster etorri zen hogoi-ta-hamaseieko guda eta hemengo abertzaleak Franco-ren kontra
oldartzea oso gaizki hartu zuten hango Eskualdunek, ezen hori komunista agertzea
zakoten. Fin gaixto egin zuen Aintzinak.217
Bigarren gerla haundi denboran, berriz piztu zen Moimendu hori, bainan gudak
ekarritako miserien gatik, sekulan baino frantsesago bihurtu ziren Euskaldunak eta
askatasunarekin, ixildu zen Aintzina”.
Bigarren Mundu Gerra betean berpiztu zen, beraz, Aintzina. Zelan ordea? Xipri
Arbelbidek argituko digu puntu hori (1996: 55-60):
“Aintzina piztu zen 1942an. Marc Légasse eta Xabier Diharce-k Haltsun finkatu
zioten bere egongia. (...) Légasse-k Lafitte-i proposatu zion Gure Herria hilabetekaria
berriz agertzea. Lafitte-k zuzendaritza bildu zuen eta hau ez zen akort izan, Alemanak hor
zireno hobe zela deus ez egitea.
Bainan artikuluak jadanik prest ziren eta Lafitte-k erran zion Légasse-i, Aintzina
tituluaren jabea zela eta horrela agertu zen berriz Aintzina, Gure Herria-ren itxurarekin.
[Gure Herriari buruz gehiago V.3 puntuan].
216
Xarlex Bidegainek ere, Zeruko Argiaren 716. zenbakian (1976-XII-12), “mugimendu regionalista
basque français” modura definitu zuen Aintzina. Xipri Arbelbideren lanean (1996: 12) islatzen denez,
berriz, honako hauek ziren Aintzinakoen lemetarik bi: batetik, Euskal Herriko zazpi herrialdeen armarriak
eta esaldi hau euren lagun: “Jainkoa eta Lege Zaharrak bethi Aintzina”; bestetik, dantzari batzuk Ikurrina
eskutan zutela, eta behean esaldi hau: “Eskual-Herri libre baten alde elkarganako frantses errepublika
berri batean.” Aintzina baino lehenagoko Ipar Euskal Herriko protoabertzaletasunaz, berriz, zera utzi digu
idatzirik Piarres Xarritonek (1979: 24): “(...) Gaur egun Urko batek berriz modan ezarri duen abestia
(Zazpi Euskal Herriek, bat egin dezagun...) joan den mendekoa da, Zaldubirena eta nihaurk etxeko
supazterrean haurrean ikasia. (...) Bestalde, mende hastapenetako Hondarrabiako biltzarra aipatu behar
badugu, erranen dugu Iparraldeko euskaltzaleak bazirela, nornahi bezainbat euskararen batasunaz
axolatuak. Gehiago dena, Piarres Broussainen paperetan nabari da bera zela bere hegoaldeko bi adiskide
handi, R. Azkue eta S. Arana Goiri, bien ararteko jartzen. Eta Larrinagako presondegian Sabino sartu
zutelarik, Iparraldetik beren atxikimendua erakutsi zioten Arbelbidek, Daranatzek eta Broussainek. Azken
honek bereziki bai gaztetan, bai Hazparneko auzapez zelarik, bai beti eta bururaino, abertzale zeukan
bere burua. (...)” Hala ere, Jean Louis Davantek dioen moduan, (1979: 39): “(...) Aitzinetik abertzale
batzuk izan baziren ere, hala nola Marc Legasse, Enbatarekin hasi zen, Iparraldean, abertzale
mugimendua (1960-1963).” Davantek berak aitortu digunez (komunikazio pertsonala, 2001), “ordura arte
pertsona banako batzuk baziren abertzaleak, ez zen ordea talde antolaturik; lehen mugimendu antolatua
Aintzina izan zen.” Aintzinakoen abertzaletasuna, ordea, berezia zen, ezen Davantek esan digunez,
“Iparraldean oso neke baitzen zinez abertzale agertzea. Gure antzinakoetan beti ikusten den gauza da
hori: oso abertzale Hegoaldeari begira, baina hemen ahal zutena eginez. Aita Landhe bat dugu, adibidez,
horren eredu.” Abertzaletasun garaikideak Ipar Euskal Herrian izaniko agerpen eta bilakaeraz gehiago in
Arbelbide, 1996. Aintzinaz gehiago, berriz, in Sudupe, 2001.
217
Arbelbidek horri buruzko informazio gehiago damaigu (1996: 52): “Hegoaldeko iheslariak honara
etortzearekin haiekin kurutzatu ziren Aintzinakoak eta erregionalismotik abertzalegorateko urratsa egin
zuten. (...) Aintzinaren lehen garaia gelditu zen Espainiako gerla zibilarekin eta lehen kideak Alemaniaren
kontrako gerlara joan ziren 1939an. (...)”. Davantek esan digunez (komunikazio pertsonala, 2001), berriz,
“Espainiako gerla denboran Aintzina ezabatu zen ezin baitzuten pentsatzen zutena agertu.”
274
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Lehen zenbakiak atera ziren. Marc Légasse eta André Ospitalen izenak
ziren arduradun bezala. Ohorezko talde batek eman zien bere babesa. St.
apezpikua, Jauregiberri anderea, Aita Donostia, Georges Lacombe, Leon Leon
Jauregiberri medikua, Jean Elizalde, Moulier eta Piarres Lafitte apezak.
(...) Aldizkaria 500 aletan tiratzen zuten. Hiruetan hogoi bat gazte bildu
bigarren Aintzinak.”
agertu
Pierre
apeza,
zituen
Lehen aroan JEL azpitituluarekin kaleratu ohi zen Aintzina kazeta (iturria: Arbelbide, 1996: 12).
Arestian aipatu izenez gain, Ruiz de Gaunak (1991) Piarres Xarriton, Eugene
Goihenetxe, Mixel Labeguerie eta Piarres Larzabal ere aipatzen ditu kazetaren bigarren
aroko kide modura (Labeguerie eta Larzabal Enbatan ere ibili ziren gero, Aintzina
betiko itzali arren, katea guztiz eten ez zen seinale). Jean Louis Davantek aitortu
digunez (komunikazio pertsonala, 2001), lagun horietako baten (Piarres Larzabalen) eta
Marc Legasseren arteko ika-mikek bultzatu zuten Aintzinaren behin betiko desagertzea:
“Bigarren Aintzina hori berek ezabatu zuten. Izan ere, ez baitzeuden ados; batetik zen
Legasse (separatista), eta bestetik Larzabal (ordu haietan erregionalista).” Konponezin
horren ondorioz, 1943an Aintzinak plazaratzeari utzi zion.218
218
Aintzinaren bigarren aroaz gehiago in Sudupe, 2001: 89-107. Autore honek dioenez, 1942an atera
zituen zenbaki gehienak bigarren aldiko Aintzinak, Marc Legassek jarri dirua baliatuta, “aldizkaria ez
baitzen gauza bere burua ordaintzeko.” Haren ideologiaz ari dela, berriz, zera dio Sudupek (2001: 90):
“(...) Bigarren aldiko Aintzinak (1942-43) frantsesez adierazten zituen bere oinarriak alde guztietan.
Adierazgarriro hiru ikuspegi bereizten eta aldi berean bata bestearen laguntzan ezartzen zituen: ikuspegi
frantsesa, ikuspegi katolikoa eta ikuspegi euskalduna.” Eta aurrerago (2001: 106): “(...) Aintzinak ez dio,
1942an, Iparraldean nagusi zen petainzaletasunari aurrez aurreko borrokarik egin; aitzitik, nagusi zen
petainzaletasuna nahi izan zuen baliatu euskalduna ikuspegi abertzaleago, beregainago batera
lerrarazteko.” Aintzinaren lehen zein bigarren aroaz gehiago in Goihenetxe, 1979: 85-88.
275
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Gerora, deus gutti aurki dezakegu Ipar Euskal Herriko kazetagintza
filoabertzalearen mundutxoan; Arbelbidek dioenez (1996: 65), Marc Légassek Hordago
aldizkaria plazaratzen zuen noizbehinka, “tripako min zerbait bazuelarik, barnea
purgatzeko bezela”.219 Alabaina, 1946an plazaratzen hasi zen kazeta hori goitik behera
frantsesez idatzia zen; ezin, beraz, euskal letren unibertsoaren baitan sailkatu. Egia esan,
hits samarra zen garai hartan Iparraldean unibertso txiki hori; Arbelbidek Herria eta
Gure Herria kazetak aipatzen ditu batez ere (1996: 70-71):
“1945ko bozketarik landa,220 abertzalegoari doakionaz, basa mortuko ibilaldi
luzea izanen da hamabost bat urtez, Enbata sortu arte, noizean behinka usain abertzale
zerbait duen artikulu bat edo beste agertzen dela Herria edo Gure Herrian.
Basa mortua aipatu dugu, bainan politika mailean zen basa mortua izan. Kultura
beti martxan zen. Herria eta Gure Herria aldizkariek hazten zuten euskal nortasunaren
kontzientzia. Dantzari taldeak sortuak ziren Euskal Herri barnean ere, eta haiekin zuten
ikurriñaren ezagutza egin ainitzek. (...) 1947an hasi zen Hernandorena iparraldeko
bertsolarien biltzen eta txapelketak egiten, lehen aldikotz entzuten zirela Mattin, Xalbador
eta Etxahun.
Gau eskolak geroago baizik ez badira gorpuztu ere, baziren ordukotzat euskararen
ikasteko beharra senditua zutenak. Donapaleuko Herriko Etxean, Pupu Oihanburu zuten
irakasle. Parisen, Cavallerie karrikako trinketaren ondoan ziren biltzen.”
Giro hartan, hala ere, ezin aipatu barik utzi Euskaldun Gazteria (Elizaren gazte
mugimendua) eta beronen Gazte kazeta. Hilabetekari elebidun hori Baionan sortu zen
1947an, eta 1963 amaierara arte iraun zuen bizirik. Piarres Xarriton/Piarres Ehulateiren
arabera (1979: 21) epe horretan 70 bat zenbaki eman zituen. Arbelbidek dioenez, berriz
(1996: 79-82)
“Piarres Xarriton, Euskaldun Gazteriaren apeza buru, Gazte hilabetekaria
gorenean izan zen. Hor hasi ziren euskaraz idazten gazte ainitz. Hor agertu ziren lehen
kritikak Algeriako gerlaz. Hor ere agertu lehen artikulu abertzaleak. Euskaldun Gazteriari
esker ere izan ziren lehen har emanak hemengo eta hegoaldeko gazteen artean. (...)
Gazteen aipamen hau bururatzean oroit arazi nahi genuke Narbaitz Kalonjeak sortu
219
Aldizkariaren azpititulua bera ere aski esanguratsua zen: “Bulletin des Muslari consacré aux touristes,
kaskoinak, Beharri-motzak et Zazous”.
220
Hauteskunde horiei buruz Arbelbidek berak damaigu datu gehiago (1996: 63): “Gerla bururatu eta
bozkak izan ziren. Lehen aldikotz bozketara joan ziren abertzaleak. Ez Euskal Herri barnean, bainan
kostaldean. 1945ko irailean izan ziren kantonamenduetako bozkak. Nationaliste Basque izenarekin agertu
ziren Marc Légasse Donibane Lohizunen eta Joseph Darmendrail Baiona Iparraldean. Pierre Landaburu
eta André Ospital Indépendants bezela Biarritz eta Baiona mendebalean. Euskal departamendu bat
eskatzen zuten jadanik, estatuto berezi batekin, Baiona hiri nagusi izanez. 95, 549, 59, eta 57 boz bildu
zuten, (...) jadanik frogatua zen gisa hartako hautagaiarekin, abertzale bozka zezakeela jende batek.”
276
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zituela 1946an, lehen uda leku euskaldunak, Eskualdun xoriak.221 Eta 1960an Elizaren
haur mugimenduaren ondoan, Joseph Kamino apezak sortu zuen Pan pin, haurren lehen
aldizkaria, euskara hutsez eta kolorez; Hegoaldean ere izan zituen 2 edizio.222”
Hala ere, salbuespenak salbuespen, euskal kultur-munduari gagozkiola, giroa
hitsa zen oro har. Orduko giroaz hara zer idatzi zuen urteak beranduago Xarlex
Bidegainek Zeruko Argiaren 717-718 zenbaki bikoitzean (1976-XII-19-26):
“Orain artio, dakizuen bezala, guraso edo aitama askok ez zituzten haurrak
bultzatzen euskarazko ikasgaietarat etortzerat. Zergatik? Nazional kontzientziarik ez
zutelako bai eta beste arrazoiengatik ere. Gazte zirelarik aldi bat baino gehiagotan sufritu
dute frantsesa gaizki jakiteaz eta ez dute nahi bere haurrari gauza bera jin dakion. Eta
diote: Aski du frantsesa ongi jakitea, euskarak ez du deusetarako balio.
Horren ondoriotzat har genezake ere ikasleek daukaten konplejo bi. Batetik,
ikasle batzuek diote egiazko euskara ez dakitela, berek erabiltzen duten euskara biziki
ona ez dela, frantsesa hobekiago egina dela. Bestetik, erraten dute hegoaldeko
euskaldunek, edota beste probintzietako euskaldunek euskara español bat erabiltzen
dutela eta berek daukatela egiazko euskara. (...) Kontradikzionea garbi da. Batzuetan
(beste euskaldunen kontra) ontzat daukaten beren euskara, besteetan (frantsesarekin pare)
txartzat hartzen dute.”
Euskaldunak konplexuz josita zeudela, alegia; gainera, garai hartako kazetek ez
zieten konplexu horiek bazter uzten laguntzen, nola egunerokoetan (Sud Ouest eta
Basque Éclair ziren zabalduenak) hala aldizkarietan frantsesa zelako hizkuntza nagusi,
eta euskara, baldin eta agertzen bazen, beti zokoratu-antzean agertu ohi zelako. Eta
jakina, gauza garrantzitsuak frantsesez eta osagarriak euskaraz esaten badira, irakurleak
bizkor asko ateratzen ditu ondorioak: frantsesa = ezinbesteko hizkuntza, euskara =
hizkuntza osagarri/anekdotikoa.
221
Ruiz de Gaunaren arabera (1991), Narbaitz kalonjeak Etchea kazeta elebiduna (bere burua Eskualdun
familien ilhabethekaria modura aurkeztu ohi zuen) ere sortu zuen Baionan 1947an. 1972 ingurura arte
iraun ei zuen. Ruiz de Gaunak berak dioskunez, bestalde, Gazte eta Etchea sortu baino pare bat urte
lehenago, 1945ean, Oiarzuna izeneko kazeta jaio zen Baionan bertan. Euskaraz idatzia zen nagusiki, eta
Eskualdun emazten kazeta zuen azpititulua. Haatik, denbora gutxi iraun zuen. Azkenik, Pottolo kazeta
(Eskualdun haurren agerkaria zen beronen azpititulua) ere aipatzen du Ruiz de Gaunak. 1950eko
maiatzean sortu zen Baionan, gazteei zuzenduta; euskara hutsez kaleratzen zuten, hamabostero hasieran
eta hilero gero. Herria astekariaren gehigarri modura banatzen zuten, eta Marc Legasse zen zuzendaria.
1940ko hamarraldi amaieran eta 1950ekoaren hasieran, beraz, euskara oso aintzat hartu zuen prentsa
espezializatuaren eredua urratzeko saiakera txiki bat egin zuten Ipar Euskal Herrian.
222
Piarres Xarriton Ehulateik Pan-Pin aldizkariari buruzko datu gehiago damaigu (1979: 21): “1960-62
urteetan Joseph Camino Arnegitar apezak (1927) atera zuen, 15-20 bat aldiz, Pan-Pin, haurren
hilabetekari aberatsa, Petan Maitia, Marijan Minaberri, Jean Etchepare eta Donostiako Valverderen
laguntzarekin.”
277
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hona Gazte hilabetekariaren azaletako bat (iturria: Arbelbide, 1996: 72).
Bazen hala ere eskema hori hausten zuen astekari bat garai hartan: 1944an
Eskualdunaren lekukoa hartu zuen Herriaz ari gara. Zertan zen, baina, Lafittek Baionan
sorturiko astekaria, 1960ko hamarraldian? Hara zer dioskun horri buruz Piarres
Xarritonek (1969: 59):
“1940-eko gerlaz geroz Herria dugu iparraldeko astekaria eta hemen ere Piarres
Lafitte, Etienne Sallaberry-So Egilea, Jean Errecart zenaturra, Ximon Xori, Jean Hiriart
Urruty [Eskualdunaren zuzendari izanikoaren loba], Emile Larre, Bernat Goity, Beñat
Dagorret eta gure adinetako berriketarien ondotik heldu zaizkigu batere dudarik gabe, gu
baino gazteagoak: J. Baptiste Dirassar, Jean Louis Davant, Ramuntxo Camblong,
Grégoire Eppherre, Xalbat Arbelbide, Lucien Echezaharreta, Jean Pierre Gurutchet, Jean
Baptiste Etcharren, Christian Laxague, Jean Marie St. Jean, Battitta Larzabal, Daniel
Landart eta ez baitukegu txarrena, Gexan Lantziri-Alfaro.
Horiek berak eta beste batzu oraino: Narbaits jaun kalonjea eta Narbaits jaun
errienta, Jean Haritschelhar euskalzaina eta Jacques Etcheverry irakaslea, behar ginituzke
aipatu Frantziako gobernuak egun oroz gure euskarari bere irratian uzten dion xoko
xuhurraren betetzen ari direnak gogoratzean.”
1959-1960an lau orrialdeko astekaria zen Herria. Izara formatua zeukan eta
zuri-beltzean argitaratzen zuten, azalean (batez ere) zein barruko orrialdeetan argazki
dezente agertzen zela. Berehala ikusiko dugunez, euskara zen nagusi (nabarmen
278
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
gainera) Herrian, baina frantsesak ere izan ohi zuen lekurik, kazetaren mantxetan bertan
ikus zitekeenez (Herria izenaren azpian zera irakur baitzitekeen: Journal basquefrançais hebdomadaire).
Gaur egun bezala, orduan ere Baionan zeukan Herriak egoitza nagusia, eta
Piarres Lafitte zen artean zuzendari. Esan dugun moduan, lau orrialde zituen astekariak.
Azalean, normalean euskara hutsean beti, Frantziako zein nazioarteko berri ugari azaldu
ohi zen (frantses kolonietatik zetozen albisteak asko), eta baita So-egileak [Etienne
Salaberri] sinaturiko editorial-tankerako artikulua (aski moralista oro har) ere.
Barneko orrialde biak Herriz herri sailak hartu ohi zituen, eta bertan Lapurdi,
Nafarroa Beherea eta Zuberoako kontuak jorratzen zituzten berriemaileek. Gehiengehienetan euskara zen hizkuntza bakar sail horretan ere, inoiz Lapurdi azpiatalean (eta
baita Donapaleuko kronikan ere) frantsesezko testuak agertu ziren arren. Azken
orrialdeari dagokionez, sail finkoak ziren bertan nagusi; horietarik bi erlijioari
eskainitakoak ziren: Zelaiberri-k sinatu ohi zuen Liburu sainduen ezagutza eta Ettiene
Salaberriren Tribune libre du prisonnier. Bi horiez gain, ezin ahantzi Zinema izeneko
sail finkoa ere.
Baziren halaber aldiro agertzen ziren sailak: Irri-solas, erran-zahar eta erranairak edota 1960 hondarrean argitaratzen hasi ziren Laborarien saila, kasurako. Azken
orrialde horretan ere, beraz, euskara zen nagusi, Salaberryren asteroko artikulua salbu
(egia esan, aldian behin Lafittek berak ere euskal liburuei edo euskal letrei buruzko
artikuluren bat argitara eman ohi zuen frantsesez).
Herriaren kazetaritza-moldeari gagozkiola, estilo desberdin bi aipatu behar dira;
batetik, lehen orrialdean agertu ohi zen kazetaritza interpretatzailea, zeinak datuak
emateaz gain une oro tartekatzen baitzituen balorazio eta iritziak. Bestetik, Herriz herri
sailean nagusi zen kazetaritza berriemailea. Sail horretan gizarte-kronika izan ohi zen
279
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
nagusi: ezkontzak, jaiotzak, istripuak, kermesak, ohointzak, kanpoan zirenen berri
(Aljerian zirenena batik bat)...
Joera demokristaua zen nagusi garai hartako Herrian, erlijioak pisu handia
zeukala. Arestian esan dugun moduan, Frantzia eta beronen koloniak ziren astekariaren
erreferentzia nagusienetako bat; Hego Euskal Herritik, ordea, bakan-antzean ailegatzen
ziren berriak (aldiro Arabako berriketariak igorritakoren bat, aldiro Nafarroa Garaitik
Motxo Ganek bidalitako besteren bat, aldiro euskal kulturarekin loturiko beste kontu
potoloren bat...).
Era berean, esana dugu jada euskara zela nagusi astekarian, baina ba ote zen
abertzaletasun-aztarnarik
bere
orrialdeetan?
Hasieran
behintzat,
ez
politikoki
formulaturiko abertzaletasunik, baina bai hizkuntza eta kultura propioari eusteko irrika
bizia. Geroago, ordea (Enbataren sorreraz geroztik batik bat), abertzaletasunaren aldeko
idatziak ere maiz-antzean agertzen hasi ziren.
Bilakaera horren lekuko, garai hartako Herrian argitara emaniko zenbait testu
aztertuko ditugu segidan. Hona hemen, adibidez, astekariaren 453. zenbakian (1959-IV9) B. D.-k Paristik bidalitako kronika:
“(...) Besterik ere da oraino, Pazko eguna, mugaz haindiko eskualdunentzat.
Aberri-Eguna. Edo, Sor-Herriaren eguna. Mundu zabalean, Eskualdunak diren toki
guzietan, ohoratua da Aberri-Eguna.
Lehen beren herrietan egiten zutena, Parisen bizi diren eskualdunek, Rue de la
Pompe, eta Eskual Etchean dute egin. Goizean, meza (...) Bazkaria, Eskual Etcheko sala
handian. Ehun bat bazkaltiar. (...) Aratsaldean, bazen jende Eskual Etchean. (...) On da,
artetan bederen, hango eta hemengo Eskualdunak elgarrekin gerta diten; elgarrekin
mintzatzeko, elgar ezagutzeko.
... Eta eskuaraz mintzatzeko! Holachet, hemengo batzuek ez dute erranen,
hangoentzat, Espagnolak direla. Espagnolez mintzo direlakoan artetan. Artetik erraiteko,
hek ere erraiten ahal lukete franchimant hutsak direla Eskual Etcherat biltzen; baitugu
gure artean ere gaztegno batzu bazter uzten dutenak ahal bezain usu!
Dena den, biziki ongi kausitzen dugu, Eskual Etchea balia dadin Eskualdun
guzier. Funtsera-ta, izenak manatzen duen bezela.”
Pare bat aste geroago, Herriaren 455. zenbakian (1959-IV-23) gisa honetan
mintzo zen So-egilea:
280
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Zerbaitetaz behar badugu intziratu, ez da eskolan haurrek ereman behar duten
denboraz, bainan hango ikasmoldeaz.
Eskual-herriko haurrak ibiliko dira behin ere hitz bat eskuara adituko ez duten
ikas-etchetan. Eskual-herriko seme, ez dute hitz bat entzunen Eskual-herri beren amaz.
Eskualdunek berek, iduri beren izaiteaz edo beren itzalaz ahalge, ez diotea,
eskuara ikasiko dutela heien haurrek etchean, erdara aldiz ikasi behar dutela, eskuara den
mendren erhautsik gabe eskolan? (...)
Diote eskuararen mugak hertsiak direla. Bainan, mugak mugatei, mugaren
zabalari so egitea balitz zuhurtziaren zuhurtzia, ez ginuke ez frantsesa ez española ikasi
behar eskolan, bainan anglesa, hura denaz geroz oraiko denboretan hedatuena.
Mintzairea egina da jende-alde bakotcha egon dadin den hura, gora eta lerden,
bertzeen artean. Eta gu, izenez eta izanez, eskualdunak izanki!”
Gisa berean, M.L.-k zera zioen astekariaren 467. zenbakian, “Algeriako
integrazioneak salbatuko othe ditu eskual ohidurak?” artikuluan:
“Orok dakitena, Frantzian diren populu ttipiek ez dituzte beren mintzaire eta
ohidura bereziak aise atchikitzen ahal. Latin-basatik jalgi hizkuntza eta Erroma paganotik
bildu dretchoa hain gora dituzte emaiten Frantziako buruzagiek, nun iduri baitzaiote
denen onetan suntsi litazkela Bretaniako, Biarnoko, Probentzako, Kataloniako, Flandreko
edo Eskual Herriko mintzaire ala ohidurak. (...)
Orai, gure eskualdun ohidurez mintzatzeko, ez badira bederen arras ezeztatzen
anartean, banago Frantziako [Frantziaren menpeko Aljeriaz dihardu] arabe nausi berriek
ez othe duten errespetu gehiago erakutsiko populu ttipien eretzerat. (...)
Ez bagituzte segurik arabetu nahi, behar bada, heiek gituzte, integrazioneari esker,
arras suntsitzetik begiratuko. Inch Allah! Eta ala biz.”
472. zenbakian (1959-VIII-20), bestalde, L.D. kexu zen euskaldunek ez zutelako
euskara behar beste zaintzen/lantzen, eta hori zela-eta gurasoei oro har dei egin zien,
euren seme-alabei euskara irakats ziezaieten. Kinka horretan, euskararen aldeko
ekimenak ezarian-ezarian loratzen ari ziren. Horren lekuko, pare bat adibide: 1959ko
irailaren 5ean urteroko Eskualzaleen Biltzarra egin zen Itsasun. Apur bat lehenago, urte
bereko abuztuaren 27, 28 eta 29an Baionako Musée Basquen euskal kulturari buruzko
jardunaldiak izan zituzten. Berauetan, besteak beste, Ikas elkartea sortu zen, xede argi
batekin sortu ere: “(...) haurreri eskuararen erakasteari buruz” (ikus Herria 474, 1959IX-3). Jardunaldi horietan baita, Euskaltzaindiak Epherre jaun kalonjearen sarreraekitaldia burutu zuen. Musée Basquen hiru egunez egin ekitaldiotara izen ezagun ugari
bildu zen: P. Lafitte, P. Larzabal, M. Labeguerie, A. Irigaray, T. Monzon... Gernikako
Arbola abestuz jarri zieten errematea jardunaldiei.
281
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Gernikako arbolaren argazki bat paratu zuten, hain justu, Herriak 1960ko
martxoan ateratako zenbaki bereziaren azalean ere (Eskuararen Egunaren X. Edizioaren
kariaz ateratako zenbaki berezia berau, eta, hori horrela izanagatik, ohiko zenbakiek
baino frantsesez idatziriko askoz artikulu gehiago zekartzana –denak ere euskarari
buruzko laudorioz josiak). Argazkiaren oin modura, berriz, esaldi hau: “Eskuara bizi
bedi Gernikako arbolaren pean.”
Garaiko pentsamoldearen (eta orduko beldur eta konplexuen) adierazgarri dugu,
halaber, 502. zenbakian (1960-III-17) Herriak berak sinatu eta azalean paraturiko
“Eskuararen eguna” testua:
“(...) ez dauku nehori debekatuko erdararen ikastea, hurbiltzekorik ere!
Eta eskualzale guziek nahi dute haurrek hainitz mintzaire jakitea.
Zuetarik nehork ikusi baditu Ikas bi lehen liburuak, aitortuko du eskuararen
medioz haur baten buruan sar-araz ditakela frantses jakitate bat gaitza [geurea da letra
etzana].
Goazen bada denak ikas, ahal badugu, bainan gure eskuara atchikiz azkar eta
lorios.”
Giroa hori izanik, eskaintzen al zien arretarik Herriak Francoren diktadurapean
zen Hego Euskal Herriko kontuei? Lehen esan dugu aldiro Arabako berriketariak
igorritako berriren bat agertu ohi zela, aldiro Nafarroa Garaitik Motxo Ganek bidalitako
besteren bat, aldiro euskal kulturarekin loturiko beste kontu potoloren bat... Egia esan,
mugaz bestaldeko berriak gero eta maizago agertzen ziren, kultur-mundukoak gehiengehienetan: Donostiako bertsolari-finala zela, ebanjelioak bizkaitarrez paratu zituztela,
Hegoaldean euskarazko edo euskal-gaiei buruzko libururen bat argitara eman zutela...
Hegoaldeko kontuei eskainitako arretaren adierazgarri, hona Herriaren 498.
zenbakiaren (1960-II-18) azalean topaturiko albistea, Herriak berak sinatua eta
“Gipuzkoako bi ilabetekari” izenburua zuena:
“Gure mendiz bertzaldeko anaiek bi ilabetekari eder athera dituzte.
Batek izena Goiz-Argi. Frantsiskotarrek laborarientzat egina.
Bertzea Zeruko Argia, duela hogi-ta-bortz urte sortua, bainan zonbait denboraz
ichildurik, berriz piztua. Huntaz Aita Kaputchinek dute arta hartzen. (...)
Gure goresminik bizienak eskuarazko bi ilabetekari horien egile suharreri.
282
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Hein bat nekez hasirik ere, aise eta luzaz dirautela bi agerkariek, argiz argi,
bazterrak argituz.
Ea zoin bilakatuko den ondoko egunetan astekari?
Zeruko Argiaren ume bezala agertzen da ere haurren ilabetekaria, Pan-Pin, bai
españolez, bai hango eskuaraz, bai eta hemengo eskuaraz ere...
Alo! Ez da langile eskasik Eskual-herrian!
Deneri esker mila Eskualdunen onetan egiten duten indar handiarentzat.”
Euskara eta euskal kulturaren aldeko aldarriak ziren nagusi, beraz, Baionako
astekarian. Nolanahi dela, 1960an euskaltzale ez ezik abertzale ere baziren testuak
agertzen hasi ziren. 504. zenbakian (1960-III-31) plazaraturiko hau, esate baterako.
Kostatar batek azalean “Eskual-Herria bat izatearen alde” tituludun idatzia paratu zuen.
Bertan, Ipar Euskal Herriak departamendu propioa behar zuela aldeztu ostean, honela
amaitu zuen artikulua:
“Nahi badugu zintzoki Europaz erresuma bat egin, ez gaiten jar Frantzian dena
gu, dena espantu eta larderia... Bainan jar gaiten lerro berean auzo erresumekin, eskuzesku eta adichkideki...
Ez dakit bizi girenek ikusiko ditugun Eskual-Herriko zazpi probintziak
batetaratuak eta Europa handi batetako erresuma ttipi bilakatuak.
Gure ametsa hori laitake.(...)”
Jose Antonio Agirrez geroztik EAJk ere bere egingo zuen Herrien Europaren
ideia hori behin eta berriro agertu zen garai hartan bai Herrian eta baita Enbatan bertan
ere. Esan dezagun, bidenabar, aipatu Herriaren 504. zenbaki horren azalean EAEko
estreinako lehendakariaren ehorzketaren berri eman zutela, testuaren lagungarri gisa
hildakoaren argazkia paratuta. Kronikan ziotenez, mundua bildu zen Donibane
Lohizuneko ehorzketara. Tartean Mixel Labeguerie, Ximun Haran eta Jakes Abeberri
(Enbataren sortzaileetako batzuk), besteak beste.
515. zenbakian (1960-VI-16), berriz, mugaz bi aldeetako “aundi-maundiak”
elkartu zirela-eta, honako esaldiak idatzi zituen Belzunzek:
“(...) Ongi zait, guztientzat obeago da muga-ko ateak zabalik idukitzea eta idekia
atxiki dezaten betioroz. Bi aldetako euskaldunak maizago elgarretaratzea, gauza
atsegingarria zaigu. Herriak ziona azken aldi batian Europa-ren batasunaz mintzo zelarik:
Europako erresuma guztiak bakar bat egin, orai-artino-ko mugak kenduz, amets eder bat
da, bainan nork daki amets ori noizbait egia bilhakatuko den? Geroak erranen.”
283
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Zenbaki berean, jada ezagun dugun Kostatarrak “Eskuara gure eskoletan”
artikuluan, erlijio-irakaskuntza aldeztu ostean zera erantsi zuen puntuan:
“(...) Guk eman diruaz, [Frantziako] gobernuak lagundu ditu erdarazko liburu eta
radio mota hanitz, bainan sekulan ez eskuarazkorik.
Bizitzeko libertatea utzi diote gure eskuarari, bainan bizitzeko sustengua kendu.
(...)
Azken urhe hautan, zorionez, gure kasuan diren jendetze multzo bat ohartu dira
kanpoko belharrez –eta ez beti hoberenez- beren baratzea bethea zutela...
Dela Azian, dela Afrikan, jendetze batzu atzarri dira... (...)
Frantzian ere –Alzaziano, Betroin, Eskualdun, Probanziatar eta bertze- ernatzen
hasi gira. (...)
Beharren hura da: Eskualdunak beren buruaren jabe izaitea, hein batean bederen.
Gure erlijionea ez da salbatuko, ez badira uzten erlijionedunen eskuetan, haren
erabiltzeko giderrak!
Gure eskuara ez da salbatuko, ez badira uzten Eskualdunen eskuetan, haren
erabiltzeko giderrak!”
Horra bada: euskara eta erlijioa eskuz esku. Ezen erlijioa eta garai bateko
tradizioak eta mundu-ordena gordetzeko tresna egokia baitzen euskara, azken beltzean.
Horri lotuta, gisa honetan mintzo zen Xarlex Bidegain Zeruko Argiaren 716. zenbakian
(1976-XII-12): “(...) Bretaiñan erraten zen: Bretañan, Bretoin hizkuntza eta fedea anaiarrebak dira. (...) Eta Euskal Herrian, Euskaldun fededun esaldi famatua. Hiriart Urruty
apezarekin batera, apez eta notable askok euskarari atxikimendua bazioten, ideia berrien
kontra euskera gerizagailu bat izanen zelakoan.” Baina ideia berriek (munduaren
egituratze berriak, azken buruan), bide egingo zuten apurka-apurka, urteen poderioz
azkenerako harria zulatzen duen euri-tantaren gisan. Horri gagozkiola, Xabier
Mendiguren Elizegi eta Koldo Izagirreren aipu hau ere argigarri dugu (1998: 246):
“Erlijioa, Frantzia eta Euskara izan ziren Hiriart-Urrutirekin hasten den apaizidazle belaunaldi oparo honen goiburu nagusiak, hirurak elkarri estuki loturik, batasun
hertsian. Horregatik gorde zen euskara osasuntsu Frantziako beste hizkuntza gutxitu
batzuk errekara zihoazen bitartean, eta horregatik ez zen sartu abertzaletasuna
Iparraldean, Hego Euskal Herrian indartu zen sasoi berean. Hala ere, ohituren gain
eraikitako harresi itxuraz sendo hori behera etorri zen II. Mundu-Gerraz gero: eskolak,
telebistak, teknologia berriek eta era guztietako berrikuntzek aldaketa bortitzak ekarri
zituzten idiliko bezain aldagaitza zirudien Ipar Euskal Herriko gizartera: erlijioa ahuldu
egin zen, eta are gehiago euskaltasuna; Frantzia nagusitu zen oroz gain.”
Frantziaren nagusitasun horrekin batera, haize berriekin aspalditik egonean
zeuden abertzaletasunaren kimu batzuk ere ernetzen hasi ziren Ipar Euskal Herrian.
284
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Arestian aipatu dugun Kostatarraren idatzira bueltatzea baino ez dago hori
egiaztatzeko. Hara (Herria, 515. zenbakia, 1960-VI-16): “(...) Ez da alabainan bizirik,
ez libertaterik, ez norbaitasunik, ez bada eskupeko dretchorik. Arras bertzeen pean
egonez, gure arima ez dugu eskualdungoz orhatzen, bainan eskualdungotik urhatzen.”
Eta, ororen buru, garai hartan Herrian ageri ohi zen ideia europazalea aurkitu dugu
artikulu horren amaieran ere: “Gure ametsa da munta dezaten Europa bat... Haren buru,
gobernu bat... Gobernu haren hegal-pean jendetze guziak, bakotcha berearen jabe. Eta
jendetze heien artean, gure Eskual-Herri maitea bere zazpi aldaskekin!”
Hurrengo zenbakietan ere antzeko idatziak agertu ziren (Zazpiak Bat lemaren
alde egin zuten, besteak beste). 522.ean (1960-VIII-4), konparazione, Chimun-ek
(Ximun Haran Enbata kazetaren lehen arduraduna ote?) Kostatarrari erantzun zion:
“Eskuara galduko dela griñatua da gure adichkide Kostatarra.
- Ez ez! Lau mila urtez goiti duen gure hizkuntza ez doa galtzerat! (...)
Bethi, galduko dela ez sobera gora erran, denak ikaran kaskoinaren ikasten has
bailezke. Haatik Kostatarrak bezala, Europaz bat egitean, guk [Enbatakoek?] ere ez dugu
nahi deus mugarik Eskual-Herrian trabes.”
Hala ere, oraingoz beste pentsamolde bat zen nagusi Lapurdi, Nafarroa Beherea
eta Zuberoako euskaldunen artean; Herriaren 509 zenbakian (1960-V-5) agerturiko
artikulu honek ondo laburbiltzen duen pentsamoldea, hain justu. Parisko Euskal Etxean
izaniko jaialdi baten kronika sinatu zuen Han zen batek. Hau da kronikaren amaiera:
“Beraz bakotcha bere estatuan, zoin bere chokoan, gauden euskaldun, gauden gu,
zintzo, gogor eta fermu [geurea da letra etzana]. Eskuarak ez du hiltzerik, ez du hil behar,
bainan bizi, ospatu eta azkartu. Hea denek indar ttipi bat eta egonen da, neri hasteko
iduritzen zaut. Biba pertsulariak eta Gora Eskual-Herria.”
Hego Euskal Herrian jaioa izanagatik, garai hartan Ipar Euskal Herrian
bertakotzen jakin zuen hegoaldetar bakanetako bat jarriko dugu berbetan puntuan:
Telesforo Monzon, Olaso izengoitiz sinaturiko artikulu batean (Monzon: 1969: 36-37):
“Eta iparraldeko Eskual Herri huntan, zertan dugu kontzientziaren eboluzinoa?
(...)
Orotan duzute, itxuraz beintzat, Eskual Herri puska hau, beste Eskual Herri zati
hori baino legun eta pausatuagoa. (...) denok herri bateko seme-alabak izanagatik, iduri
285
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
luke, azaletik begiratuz bederen, oinazea ekar lezakean asmo sendo bati azkarki lotzeko,
hemengo jendea ez dala gaur horkoa bezin prest jarria. (...)
Gaur Euskal Herriak duen zatirik eskualdunena mendialdeko iparralde hau baita
zalantzik gabe. (...) Baina horra egi latza, lainurik gabe agertua: horko Euskal Herri
fabrikadun hori arrotzez betetzen ari zaigun bitartean, hemengo Eskual Herri bukoliku
hau bere bertako haurrez ustutzen ari zaigu. (...) Nola izango da beraz arras berdina gaur
ere horko eta hemengo kontzientziaren eboluzinoa?
Eta segidan, Monzonen oharrarekin egiten dugu topo (1969: 38): “Baina kasu!
Kontu otoi! Hemen atzartzen hasiak baitira bazterrak. Ez dedila inor okerrean sar.
Bidasoaren bi aldeok askok uste eta nahi baino urbilago baitagoz gaur elkarrengandik...
denbora batez baino! Ez beharba, oraindik zearo herri zeheiean. Baina eskolatuen artean
bai segur.”
Haatik, behin hori esanda, kontraesan baten berri eman zuen Bergarako semeak:
30 urte lehenago mugaz bi aldeetako Euskal Herriak askozaz urrunago ei zeuden
elkarrengandik, ez ei zegoen kasik abertzale-kontzientziarik Iparraldean (“denbora
hartan, gu hemen... arrotzak ginan” idatzi zigun Olasok). Baina, hala ere, garai hartan
askozaz euskaldunagoak ei ziren Frantziaren menpeko hiru probintziak (Ibarnegarai
ministro jaunak berak ere euskaraz ederto batean egiten ei zuen); horra, beraz, paradoxa
(edo, beharbada, ondorio logikoa): Ipar Euskal Herrian bazterrak abiada bizian
deseuskalduntzen ari ziren bitartean hasi zen ernetzen eta gotortzen abertzaletasuna.
Piarres Larzabalek (1969: 45) ere paradoxa horren berri damaigu:
“(...) Eskualdungoa agortuz zoan gehienen gogo-bihotzetan. Halere, eskualtzale
multxo ttipi bat, sekulan baino suarkiago ari zen lanean eskualdungoaren alde, bai
liturgian, bai ekonomian, bai-eta edozoin idatzi eta folklore sailetan.
(...) Orduan muntatu da Enbata taldea. Enbatatiarrek eskatzen dute Europa bat,
aberrien federalismoa daukana oinarritzat. Eskual probintzi elgartuak hor sartzen
direlarik.
Enbatatiarrek giro berri bat sortu dute Ipar-Eskual-Herrian... Gogor jokatuz, ba
bozkatzetan, ba bertze asko legunkerien kontra, kolpe bortitzak dituzte eman, bai eta ere...
hartu.”
Giro berri horretaz eta hura bultzatu zuen Enbata izeneko Ipar Euskal Herriko
lehen kazeta elebidun abertzaleaz hurrengo puntuan egingo dugu berba.
286
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
V.2.- Enbata: Ipar Euskal Herriko estreinako kazeta elebidun abertzalea
Ipar Euskal Herriko estreinako kazeta elebidun abertzalea: horrela defini daiteke
berba gutxitan Enbata aldizkaria; izan ere, nola Aintzina, hala Herria eta Gure Herria,
ezin baitaitezke abertzaletzat jo; Hordago, berriz, izan abertzalea bazen ere, ez zen
elebiduna. Horrez gain, Hordagok ez bezalako zabalkundea eta sona erdietsi zituen
Enbatak.
Aurreko atalean ikusi dugu zelakoa zen giroa Ipar Euskal Herrian Enbata sortu
zen sasoian. Enbataren sorrerari berari tentu handiagoz erreparatuko diogu orain, eta,
horretarako, politika-kontuak ere hizpide izan beharko ditugu, ezinbestean, aldizkari
izateaz gain mugimendu politiko ere izan zelako Enbata, eta ezin uler daitekeelako
Enbataren alderdi horietako bat bestea aintzat hartu ezean.
V.2.1.- Embatatik Enbatara eta Itsasuko Aberri Egunera artekoak
Aldizkari izateaz gain mugimendu politiko ere izan zen Enbata. Ez hasieran
ordea. Izan ere, Embata (hala deitzen baitzen hasieran) helburu politiko jakinik gabeko
euskal ikasleen elkarte bat baitzen sorreran. Nola kazeta hala mugimendu politikoa bera
sakon aztertu dituen Xipri Arbelbidek dioskunez (1996: 90-91):
“1950an sortu zuten Embata M batekin, Mathieu, Inchauspé, Arribillaga,
Etcheverry eta beste zenbaiten artean. (...)
Eskutan baitugu 1957ko ekainean atera zuten Embataren alea, garbiki errana da
ez dela politikoa: ``C’est une amicale qui s’adresse à tous les étudiants et étudiantes du
Pays Basque, quelles que soient leurs opinions politiques ou religieuses.´´ Embata izena
bai, bainan abertzalegorik ez oraino.”
Elkartea haziz joan zen apurka-apurka, eta 1960an atera zuten Embatakideen
zerrendan 171 izen ageri ziren jada. Esandako moduan, elkartean ez zen ageri oraindik
abertzaletasunari buruzko aipurik. Dena dela, Arbelbidek dioenez (1996: 9), “(...)
287
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Enbata titulua eman diogu gure lanari, Enbatarekin baita zinez abiatu abertzaletasuna
Iparralde honetan molde jarraiki batetan.” Embatatik Enbatara bide bat dago ordea.
Bide hori Ximun Haranek, Telesforo Monzonek gomendaturik, Mixel Labeguerie eta
Piarres Larzabal ezagutu zituenean abiatu zen. Arbelbideren arabera (1996: 96), hiru
hauek
“Paper bat atera zuten multikopiaturik 1960ko ekainean: Problèmes Basques.
Bulletin nº 17. Ez zen besterik izan aintzinean, bainan 17. hori eskuratuko zutenek usteko
zuten bulta hartan martxan zen aldizkari bat zela. (...)
Orduan osatu zuten Enbata sortu behar zuen lehen taldea. Lehen hiruei juntatu
ziren Michel Burukoa, Michel Eppherre, Jakes Abeberri eta Jean Louis Davant.223”
Hurrengo urratsa, ordea, zazpiko talde horretatik at zen emakume baten
ekimenez etorri zen. Izan ere, Argitxu Nobliak ikasleen elkartea biziberritzea proposatu
baitzion Ximun Harani. Hartara, orduko eta lehenagoko ikasleen biltzarra egitea erabaki
zuten. 1960-VII-23an egin zuten biltzarrori, eta bertan, aldizkaria gehiago plazaratzen
ez zutela argudiatuta, zaharrek (Haran eta konpainiak) Embata agerkariaren ardura
euren gain hartzeko prest zeudela esan zieten gazteei. Haiek ondo iritzi asmoari.
Horrenbestez, iraileko Arbotiko Euskaltzaleen Biltzarraren karietara, aldizkari
biziberrituaren lehen zenbakia kaleratu zuten. Hurrengo orrian paratu dugu haren azala.
223
Jean Louis Davantek esan digunez (komunikazio pertsonala, 2001), bera izan zen taldean sartzen
azkena: “Michel Eppherre aldez aurretik ezagutzen nuen. Ni soldadu joan nintzen Aljeriara eta itzultzean
ikusi nuen Enbataren lehen zenbakiak agertu zirela. Orduan, Michel Eppherrek esaten zidan: ``Hik ere
sartu behar duk´´. Mementoan ez nintzen sartzen. Txillardegi ezagutzen nuen, ihesi etorria baitzen
Hazparneko kolejiora eta ni han lan egiten hasia bainintzen, eta hark ere sartu behar nuela esaten zidan.
Behin Abeberrirekin etorri zitzaidan (hura ez nuen ezagutzen), eta Abeberrik ere gauza bera esan zidan.
Eta hartan, Michel Eppherrek esan zidan: ``Horrelako gauan batzarra diagu Mixel Labeguerieren etxean
Kanbon.´´ Joan egin nintzen; 1961eko apirila izango zen. Orduan sartu nintzen ni Enbatan.”
288
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Embataren zenbaki honek aro berri baten hasiera markatu zuen (iturria: Arbelbide, 1996: 94).
Kinka horretan plazaratu zen, beraz, ichtudianten batasunaren kazeta
biziberritua. Aldizkariaren estreinako zenbakia (kazeta politiko modura), esan bezala,
1960ko irailean atera zuten, baina pixka bat lehenago arrastoan sartuak gintuen Herria
astekariaren 525. zenbakian (1960-VIII-25) agerturiko “Euskadiren deia” artikulu
sinaduragabeak. Hara zer zioen, besteak beste:
“Nork ez du senditzen batasun berri baten beharretan girela Eskual-Herrian?
Baditugu batasunak eskuararen alde, pilota, dantza eta beste gure ohiduren alde...
Bainan ez dugu batasunik Eskual-politikaren alde.
289
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Eskual politika hori nolakoa nahi ginuken, jada askotan aiphatu izan dugu hemen
berean.
Nahi ginukela Euskadi, bere zazpi aldaskekin bere gain jar dadien, Europa handi
baten menean, eta bertze herrialdekin haurride.
Noiz othe sortuko zauku Euskotarren batasuna bere gizon, biltzarra eta
muntadurekin!
(...) oraiko gure buruzagietan, balinbadira zonbait, eskualdungoaren alde
zerbaitlari, guti dira eskualtzale, eta bihirik euskotar.
(...) Hortakotz, gure Eskual-Herriaren salbatzea, gazte lan izanen da gehienik.
(...) Michel Labéguerie jaun mihikuak, berrikitan, Embata batasuneko
ichtudianteri, galdatu diote Eskual-Herriaren salbatzerat berma diten. (...)
Edozoin gisaz, eskual politikaren alde, batasun bat chutik ezartzeko tenorea
ethorria da. (...)”
Embatak Baionako Euskal Museoan zeukan egoitza (Enbata bihurtzearekin
batera, ordea, Cordeliers karrikara lekualdatu ziren). 1960ko irailean kaleratu zuten izen
bereko agerkaria, ordea, ordura artekoak ez bezalakoa zen: hura aldizkari politikoa zen.
Zelako itxura zeukan ordea? DIN A4 formatuko orria zen, argazki gabea, zuri-beltzez
eta alde bietatik frantses hutsez idatzia. Agerkari hura hilabetekaria izango zela iragarri
zuten bertan, eta baita euren ikusmoldeak argi utzi ere: euskaldunen aberria Euzkadi
zela zioten, eta Euzkadi, berriz, honela definitu zuten: “Pays divisé en 7 provinces:
Labourd, Soule, Navarre, Basse-Navarre, Biscaye, Guipuzcoa, Alava”.
Gauzak are gehiago argitze aldera, “Petit catéchisme de notre mouvement”
izeneko idatzia ere argitara eman zuten. Bertan, patrie eta nationalité kontzeptuen
arteko bereizketa egin eta zera utzi zuten argi: legez frantses herritar izan arren, eurak
euskaldun zirela. Horrez gain, euren egitasmoen berri eman zuten, jada Herriatik ondo
ezagun dugun pentsamolde europazalearen arrastoan sartuta: “(...) Il est temps que la
patrie Basque se donne une nationalité de son choix et à son service. (...) Il est temps
que tous les petits peuples d’Europe, la main dans la main, réalisent une nationalité
commune au service de multiples patries. (...)”
Jean Louis Davanti galdetu diogu ea garai hartan Ipar Euskal Herrian hura guztia
idaztea jauzi kualitatiboa ote zen. Hona erantzuna (komunikazio pertsonala, 2001):
“Bai, hor abertzaletasuna agertu baitzen argi eta garbi, eta ez ezkutuan.” Urrian agertu
290
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zen bigarren zenbakia. Lau orrialde zeuzkan eta ia-ia osorik frantsesez zetorren,
euskaraz idatzitako “Gure Eskuara” zutabetxoa salbu. Hara zer irakur zitekeen bertan:
“(...) Erdaldunek beren peko hartuz geroz, gure eskualdungoa hiltzen ari daukute,
abilki edo borthizki.
Gure eskuara eta eskualdungoa ez ditugu salbatuko, erdaldunen menetik jaliz
baizik.
Bizi gaiten erdaldunekin adichkidantzan, bainan dagozila hek beren etchean, eta
gu gurean. (...)”
Zenbaki berean, zera zioen beste artikulu batek: “(...) Nous jeunes Basques
désirons être de la lignée des Sabino Arana Goiri et plus près de nous de notre premier
président Aguirre, qui surent donner à Dieu ce qui est à Dieu et à César ce qui est à
César.” Gauzak argi zituztela, alegia. Adibidez, zera zioten “Nous n’en voulons pas”
artikuluan:
“L’Europe-Unie... Tout le monde en parle... (...)
Cette Europe-là, il faudra la diviser en unités administratives...
Que va-t-il advenir alors de nous, Basques? (...)
La seule solution raisonnable du point de vue administratif, économique, et
surtout humain, c’est qu’on fasse une entité unique avec nous sept Provinces Basques...
Zazpiak bat, réclamons-nous, dans-une Europe unie.”
Hirugarren zenbakia (lau orrialdekoa hau ere) 1960ko azaroan kaleratu zuten.
Estreinakoz, Embata izenaren alboan zuri-beltzezko Ikurrina paratu zuten mantxetan.
Hirugarren zenbaki horretan aldizkariaren kudeatzailearen izena ere agertu zen: Ximun
Haran. Bera izan zen aldizkariaren arduradun 1967ra arte.
Hirugarren zenbaki horretan A. T. kexu genuen: “Fichez-nous la paix avec votre
Euzkadi!... Nous sommes enfants de l’Eskual-Herria!”. Embatakoen erantzuna zetorren
aldamenean: “Euskadi, Euzkadi ou Eskual-Herria, que nous importe? C’est toujours le
PAYS BASQUE!”. Aski esanguratsua da polemikatxo hau: terminologia kontuetan ere,
euskaraz bat ez zetozen bitartean, frantsesez bai, frantsesez ulertzen zuten elkar... Eta
jada lur zingiratsuotan sartuak garenez, galde dezagun: zein zen Enbatakoek euskarari
buruz zuten planteamendua? Kuota jakinen bat gordetzen ote zuten mintzaira
291
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
horrentzat? Ezetz esan digu Jean Louis Davantek (komunikazio pertsonala, 2001): “Ez,
orduan ez zen eredurik. Suertatzen zen bezala kaleratzen genuen aldizkaria.”
Eta suertatu, euskara gutxiko suertatu ohi zen oro har Embata. Hirugarren
zenbakian, berbarako, Bordeletik igorritako zutabetxo bat (“Mintza giten eskuaraz”
izenburuduna) baino ez dugu kausitu. Eta zutabegile hori ez zen batere pozik askoren
(tartean Embatakoen?) euskararekiko jokabidearekin: “(...) Ikaslek nahi dugu EskualHerria eskualdun beiratu. Hortakotz behar genuke guhaurrez etsenplua eman. Trufak
mereziko ditugu arrazoinekin, eskuaraz mintzo diten besteri galdatzen badugu, eta
guhaur bethi erdaraz mintzo bagira. (...)”
Zelako euskara zerabilten baina? Zein ereduz baliatzen ziren? Ezen
Euskaltzaindiaren Arantzazuko Biltzarrerako zortzi urte falta ziren arren, euskararen
batasunaren auzia puri-purian baitzegoen, eta, haren aldekoekin batera, asko ziren
euskara batuaren kontrakoak ere. Kontuak kontu, Enbatan argi zeukaten euskara
batuaren premia.224 Hara bestela zer zioten 1960ko azaroko Embataren hirugarren
zenbaki horretako artikulu batean:
“Beaucop de choses ont été dites et écrites sur l’unification des dialectes basques.
La solution de ce problème sera des plus simples, le jour où nos sept provinces
formeront une entité autonome au sein d’un ensemble fédéral.
Un alphabet commun sera imposé d’autorité, ainsi qu’une orthographe unique
pour chaque mot... Et tout simplement leur enseignament à l’école basque établira l’unité
sur ces deux points.”
Iritziak iritzi, kazeta zein taldea bera apurka-apurka sendotuz zihoazen, eta
eurekin batera, abertzaletasuna ere Ipar Euskal Herrian barrena hedatzen ari zen.
224
Hona aipu interesgarri bat, horri loturik (Arbelbide, 1996: 164): “(...) Euskara Batua [Baionako]
Cordeliers karrikako egongia horretan sortua dela erran daiteke, Txillardegi izan zelarik bultzatzaile
handia. Sei hilabetez 50 bat lagun lanean ari izan ondoan taldeka, bi egunez bildu ziren elgarren berri
jakiteko Piarres Lafitte-n babespean 1964ko agorrilaren 29-30etan. (...)” Jean Louis Davantek gehiago
zehaztu digu hori guztia (komunikazio pertsonala, 2001): “Batasunari buruzko lehenbiziko bilerak
Cordeliers karrikan egin ziren. Areto bat bazegoen Euskal Idazkaritzaren izenean eta han astero biltzen
ginen Txillardegi, Madariaga, Eneko Irigarai, Monzon, Solaun (Eusko Jaurlaritzakoa), Hiriart Urruti,
Idiart, Lafitte... Urtebete eman genuen lanean, 1963 erditik 1964 erdiraino eta urte hartako abuztuko
azken egunetan bilera handi bat izan zen, bi egunekoa, Euskal Idazkaritzan eta Piarres Lafitte babesle
genuela. Hor finkatuak izan ziren euskara batuaren oinarriak, grafiari buruz bereziki. Gero
Euskaltzaindiari proposatu genizkion horiek; euskara batuaren lehen urratsak, beraz, Baionako Cordeliers
karrikan eman ziren.”
292
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Herriaren 532. zenbakian (1960, X-13) Kostatarrak idatzitako “Eskualdunek eskualdun
politika” artikulua dugu horren lekuko:
“Enbata hori duzu, eskualdun ikasle eta ikasle izanen batasuna.
Batasun horrek agertzen du, hilabetetik bere agerkaria.
Zonbait denbora hautan agerkari horrek itchura berri bat hartzen ari du.
Horrek diona da: Eskual-Herrian badirela batasunak pilotaren, mintzairaren,
kantaren alde... Bainan, ez dela batasunik eskual politikaren alde.
Enbata agerkariak, bere ahal guziaz, Eskual-Herriaren aldeko politika nahi du
argitaratu eta sustengatu.
Ni segurik, arras politika horren alde naiteke... (...)”
Esanguratsua da, halaber, Herriak bere 532. zenbaki horretako azal nagusia
Gernikako Arbolari eskaini izana, argazki eta guzti. Artikulua, gainera, Irakurle
abertzaleak sinatu zuen... Abertzaletasunaren inguruko eztabaidak bizitzen ari ziren,
zinez. Horren seinale dugu baita Herriaren hurrengo zenbakian (533.a, 1960-X-20)
agerturiko “Eskual herria eta politika” artikulua, Amerikano batek sinatua. Amerikar
horrek Embatakoen eta Kostatarraren artikuluei zenbait iruzkin egin zizkien,225 eta
baita “gazte suhar batek” Herriaren 525. zenbakian idatzitako “Euskadiren Deia”
idatziari ere. Behin haien idatzien iruzkinak eginda, bere iritzia agertu zuen, aipatu
lagunei zuhurtziaz joka zezatela eskatuta. Hona bere arrazoiak:
“(...) Guk uste oraino goiz dela Europa bateratuaz mintzatzeko; bainan hala ere
egun hortarako prestatu behar girela bai. Ezta berandu orai danik hasten bagira, bideak
aphailatzen. Lanak dituzkegu Espainiarekin eta Frantziarekin samurtu gabe Eskual-herri
biek; bakotcha bere aldetik, konsegitzen badute zerbeit aizutasun Europa bateratu hortan.
Eta bien arteko har-emanak errezten badira, eta mugak desegiten edo aphaltzen
bederik.
Gure auzoak eta herritarrak ekhar-arazi behar baditugu ideia eta asmu horietarat,
ez ditzagun izitu denbora baino lehen, amets iduri batzu predikatuz. (...).”
Amaitzeko, euskara eta politika ez nahastea aholkatu zuen:
“(...) Nahiz hurbil ez nagoen orai laguntzeko ausartzen naiz ichtudianter erraitea,
fermuki lotzeko asitako lan nekheari, aberriaren amodio maitea erakhusten gachte
direner, kanta eta eskual jauzien medioz; eta hizkuntza erakhatsiz gutti dakitener; ahantzi
225
Embatakoei, zuzenean haiek aipatu barik baina, zeharka mezua igorri ziela dirudi. Hara zein den
mezua: “(...) Herriko eskuara erabil; eta kontuan iduki Eskualherri eta Euzkadi izenak ez direla berdin (...)
lehen bizikoa da eskualdun guziendako maiteena eta eskuara bizi den eremua adierazten du. Bigarreneko
izena abantchu erdaraz bakarrik usatzen da; eta bere adiarazpena ezta finkatzen eskuara mintzo den
Herrian, edatzen baita, orai erdaldunak nagusi diren eremuetaraino.”
293
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
gabe politika eztela eskuara egiteko moldean sarthu behar; aspaldian badugu eskualdunak
gure gandik berechi nahi eta eskualzale direnak elgarren artean etsaitu.”
Eta hartan, urte amaiera iritsi zen; hori zela-eta, Herriak bere 543. zenbakian
(1960-XII-27) “1961 urthe on!” izeneko testua paratu zuen azalean, Herriak berak
sinaturik; bertan berriketari, hedatzaile, langile eta irakurleak agurtu eta gero (“Herriak
17-garren aldikotz erraiten dautzue Urte on”), Euskal Herriko gainerako kazetei eta
euskaltzaleei oro har urte berri zoriontsua opa zien astekariak:
“ (...) Urte on gurekin batean Eskual-herriaren alde ari diren agerkari guzieri.
Bereziki aipatuko ditugu: Gure Herria, Etchea, Gazte, Basque-Eclair, Pan-Pin, Elgar,
Luzaide, Agur, Activités Basques, El Diario Vasco, Euzko Gogoa, Euskera, soldadoen
Eskual-herri, Bidasoa, Alderdi, Euzko-Deya, Embata, Karmel, Aranzazu, Goiz-Argi,
Miroir de la Soule, Journal de Saint-Palais, Courrier Français, eta bertze eskualzale
guziak.226
Gisa berean eskual-biltzar guzieri urte ona: Eskualzaleen Biltzar, Eskuararen
Eguna, Ikas, E.K.A., Oldarra, Bi Harri, Orok bat, F.F. B.B., Pilotarien Biltzarra,
Euskalzaindi, eta bertze.”
Hurrengo orriko irudian ikus dezakegun moduan, bestalde, 1961arekin batera
Embata Enbata bihurtu zen. Ezen aldizkari hark haize berriak baitzekartzan; aldizkari
politikoa zen eta hautu garbia egina zuen. Hori ez zen ikasle-elkartekoen gustuko izan.
Jean Louis Davantek aitortu digunez (komunikazio pertsonala, 2001), “estudianteen
mugimenduaren izenaz baliatu ginen, baina estudianteek ez zuten onartu haien izenaz
baliatzea agerkari politiko bat egiteko. Haustura gertatu zen 1961eko urtats irian:
Abeberrik bilera izan zuen ikasleen batasuneko buruekin eta haiek debekatu egin zioten
Embata izenaz baliatzea.” Hara zer dioen Arbelbidek haustura horretaz (1996: 97):
“(...) [Ikasleek] Eskutan zuten Embata hori ez baitzen ixtudianten aldizkaria,
bainan aldizkari politiko bat! Orduan ziren, orduan, bazterrak berotu! Haietaz baliatu
zirela!227
Bilkura bat egin zuten eta kazeta horren izena alda zezaten eskatu zaharrei.
Zerbait aldatu behar eta b-ren aintzinean ez baita m ematen euskaraz, baina n, n ematea
erabaki zuten beraz eta Embata, Enbata bilakatu zen. 1961ko otsailean agertu zen
226
Irakurleak antzemango zion nonbait: Hego Euskal Herriko zenbait kazeta ere aipatzen du Herriak.
Hori horrela, Jean Louis Davanti itauna bota diogu, ea eurek Enbatan ba ote zuten harremanik
Iparraldeko bertako zein Hegoaldeko euskal kazetekin. Hona erantzuna (komunikazio pertsonala, 2001):
“Izan bagenituen, baina guztiz harreman pertsonalak ziren, ez kazeten euren artekoak.”
227
Davantek esan digunaren arabera (komunikazio pertsonala, 2001), “garai hartan Iparraldean apolitikoa
izan behar zen, ez zen politikan sartu behar; politika gauza sakratua zen, edo zikina, nola ikusten den.”
294
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
aldaketa. Arte horretan hiru zenbaki agertuak ziren eta kazeta lehenik lau eta gero zortzi
orrialdera pasatua zen.”
Embatak, Enbata bihurturik, ikasleen aldizkari izateari utzi zion (iturria: Arbelbide, 1996: 149).
Bestelakoan, nola kazeta horren inguruan eratzen ari zen mugimendu abertzalea,
hala mugimendu euskaltzalea bera, sendotuz joan ziren hurrengo urteetan. Eta hartan,
1963 hasieran Enbatak 4.500 ale botatzen zituen jada zenbakiko (hori zioen behintzat
bere barneko orrialdeetan). Horrez gain, 1963-I-13an (igandearekin) mugimendu
horretako lagunak, talde bitan banaturik (Hazparnen batzuk eta Donibane Lohizunen
besteak), estreinakoz hasi ziren meza-osteetan aldizkaria eliza-atarietan saltzen.
295
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Estreinako igande hartan, adibidez, Hazparnen 204 ale eta Donibane Lohizunen 141
saldu ei zituzten.228
1963an Baionan jarraitzen zuen hilabetekariak. Ximun Haran zen oraindik
kudeatzaile, baina 1960an abiaturiko kazetak 2e année markatzen zuen bere azalean,
lehen urte hartan kaleratu zuten agerkaria Embata zelako, ez Enbata. Horrez gainera,
Zazpiak bat lema eta Euskal Herriko zazpi herrialdeen armarriak paratzen zituzten
kazetaren mantxetan. 1963ko urtarrilean 21. zenbakia kaleratu zuen. Urte hartan hilero
kaleratu ohi zen Enbata, udan salbu, uztail-abuztuan zenbaki bakarra atera baitzuten.
Ordurako egunkari formatuan (ez izara formatuan ordea, tabloide formatuan baizik)
ateratzen zuten inprimategitik: orotara zortzi orrialde zeuzkan, zuri-beltzean, eta azalean
argazkia ere bai lagungarri modura (urteak aurrera egin ahala, ordea, azaleko argazki
hori desagertu egin zen). Garai hartako Enbata iritzi/interpretazio-kazeta zen
berriemailea baino gehiago.
Edozelan ere, talde sendoa zegoen kazetaren atzean (Arbelbide, 1996: 111):
“Hilabete guziez militante guziak biltzen ziren kazeta plegatzeko, harpidedunen
helbideak paperean idazteko eta kazeta igortzeko. Emeki emeki elgarren arteko loturak
handitu ziren.”
Euskarari dagokionez, nekez aurki zitekeen hizkuntza hori agerkariaren zortzi
orrialdeetan. 21. zenbakian (1963ko urtarrila), adibidez, honako ale hauek topatu
ditugu: azalean editorial gisa paratu ohi zuten artikulua, beste iritzi-artikulu bat
(Ibarzabalek sinaturikoa) eta kazetak irakurleei urte zoriontsua desiratuz idatzitako agur
228
Ikus Enbataren 22. zenbakia (1963ko otsaila). Era berean, Arbelbidek xehetasun gehiago emanak ditu
horri buruz (1996: 113-114): “1963ko urtarrilaren 13an hasi ziren kazeta saltzen eliza ateetan: 204 saldu
ziren Hazparnen, 141 Donibane Lohizunen. Gero 195 Donibane Garazin, 90 Baigorrin. 1965an 600 saldu
zituzten Xiberuan lau egunez, 300 Paben, 600 Bordalen, besteak beste Euskaltzaleen Biltzarra hango
Euskaldunen elkartearen jaian, elkartearen buruak debekatua zielarik saltze hori egitea. Geroago 104
Kanbon, 240 Donibane Lohizunen, 40 Saran, 30 Arbonan. (...) Gero berriz 120 Donibane Lohizunen
67an, goiz erdi batez, lauen artean. 70 Hazparnen. Xifre hauek Ekin, beren barne agerkaritik hartuak, eta
ez da arrazoinik ez direla egiazkoak sinesteko. Enbatak bazuen arrakasta. 700 harpidedunez goiti bazuen,
kazeta salgietan ere saltzen zen eta bestalde ehunka eliza ateetan.”
296
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
laburra; gainerako guztia, frantsesez. 22. zenbakian (otsailekoa), berriz, azalean
paraturiko editoriala baino ez zetorren euskaraz. 23. zenbakiak ere testu horixe zekarren
bakarrik lingua navarrorumean.
24. zenbakia (apirilekoa) zenbaki berezia izan zen. Izan ere, apirilaren 15ean, eta
mugimendua hartzen ari zen indarraren erakusgarri, Enbatak Aberri Eguna antolatu
baitzuen estreinakoz (egia esan, 1962an beste bat ere antolatua zuen, baina taldeko
kideentzat; 1963koa izan zen Ipar Euskal Herrian jendaurrean ospaturiko lehen Aberri
Eguna); Itsasu hautatu zuten kokagune modura, eta jende ugari bildu zen bertara.229
229
Honako hau da Itsasuko agiri ospetsua, herri horretan 1963ko Aberri Egunean irakurri ostean Enbatak
gero bere 25. zenbakiaren azalean paratu zuena: “Egun, 1963-ko Aphirilaren 15-an, ABERRI egunean,
Lapurdiko Itsasun landatu dugun arbolaren pean bildurik, huna zer jakin arazten dugun. Guk
Eskualdunek: DIOGU Lurraren, Arrazaren, Mintzaiaren, Ohiduren aldetik HERRI bat eta bakhar bat
girela. DIOGU iragan demborako eta egungo Nahiaz NAZIONE bat girela. DIOGU Naturaz eta Istorioaz
DEMOKRAZIA bat girela. HERRI bat, NAZIONE bat, DEMOKRAZIA bat girelakotz, batasunaren
obratzeko eskubidea eta gure buruaren jabetasun osoa nahi ditugu. Herri bakhotchari zor baitzako, mende
huntan, bere buruaren gobernatzeko dretchoa, Jakin arazten dugu: Gure NAZIONEA guhaurrek
gobernatu nahi dugula. Bertze Herrieri gure Eskual Herria NAZIONETZAT onhar ARAZTERA
OLDARTUKO GIRELA. Horrela BAT eginen da Eskual Herria eta gure ABERRIARI bizia eta segida
emanen diogu.” Herria astekarian (1959-60ko egituraketa eta sail berekin segitzen zuen oro har 1963an,
euskara nagusi zela; are: kasik hizkuntza bakar zela, Etienne Salaberriren Tribune libre du prisonnier sail
finkoa salbu) honela eman zuen Jokinek Itsasun gertaturikoaren berri 664. zenbakian (1963-IV-18):
“Aberri Egunaren karietarat biltzar bat egin da aurthen ere Itsasun, Bazko biharamunean, Enbata batasun
gazteak muntatua. Gomitatu zituzten beren lagunkideak, bainan ere bertze edozoin eskualdun, eta askok
harateko itzulia egin dute ikusteko zer izanen zen. Bilkura-tokian mahain buru zen Jean EtcheverryAinchart Baigorriko jaun notari kontseilari jenerala. Haren inguruan Michel Eppherre, Simon Haran, J.
Abeberry, J.-L. Davant, Arbelbide anderea. Baziren ere arrotz famatu batzu beren herriaren libertateaz
hartuak direnak: de Conninck Bruxelles-ko deputatu flamana; Waffaye wallona; Roca katalana; Fontan
Occitaniakoa; Le Prohon bretoina; Cloutier Canada frantsesekoa. Michel Eppherrek egin du lehen agurra.
Simon Haran mintzatu da pausuki, elhe alferrik gabe. (...) Eskualdunek ere badituztela beren dretchoak
eta partikularzki beren sort-herriaren biziaren eta batasunaren begiratzeko eginbidea. Gero Katalan batek
eman du bere abisua federalismoaz, Suisa, Alemania eta Italia aipatuz. Bi Belgikanoek Europaz zuten
solasa eta haren batasunak eman lezazken esperantzez. Le Prohon frango gordinki mintzatu da eskualde
ttipien nahigabez eta ezin-biziaz, auzoek lehertzen dituzteno. Cloutier Quebec-tarren griñez ari izana da,
desiratuz Eskual-Herriaren zoriona. Arbelbide andereak eskuaraz eman du eskuararen berri, eta nola
haren ustez salba ditaken, eskola eskualdunen eskuetan ezarriz, eta hortako Biarnotik berechiz. (...) J.-L.
Davant mintzatu da eskualdunen bizi-bidez. Erakutsi ditu nun diren eskasak, eta ere nola hutsak bethe.
(...) Uste du Europa eginez eta mugak zabalduz, Eskualdunek elgar lagunt lezaketela eta baluketela bizimodu hobe bat. Jakes Abeberry (...) mintzatu da politikaz, esplikatuz zer den abertzale izaitea, eta zer
egin ditaken Eskual-herriaren alde. (...) Etcheverry-Ainchart jaunak irakurri du orduan eskuaraz eta
frantsesez Eskualdunen ageria. (...) Orduan J. Abeberry-k irakurri du agerpen bat, erraiteko zer chede
duen Enbatak bai departamendu eskualdun bati buruz, bai eta gerokotz Europan parte hartzeko maneraz.
Enbatak bere bulego politikoa muntatu du. (...) Biltzarretik lekora Julen de Madariagak eta Simon
Haranek landatu dute Gernikako arbolaren aldachka bat Itsasuko lurrean. Monzon jaunak erran ditu
parada horrek nahi zituen hitzak. Meza eder bat izan da gero. (...) Bazkarian zonbait ehun lagun baziren
bilduak. (...) Labeguerie jaun deputatua mintzatu da bere betiko kar berarekin. (...) ez ziren mila
lagunetarik urrun, aratsaldean segurik, gazteria aise nausi. Bururatzean kantatu dituzte bai Gernikako
arbola eta bai Gora ta gora Euskadi.” Jean-Louis Davantek, gerora (Enbataren 29. zenbakian, urte
horretako urrian), Itsasuko ekitaldiaren ondotik Enbata kazeta mugimendu politiko bihurtu izana
297
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hori zela kausa, apirileko zenbakia zati bitan banaturik zetorren: batetik, ohiko eskema
jarraitzen zuten lau orrialde (berauetan euskarazko testu bi zeudela: editoriala, ohi
bezala, eta Jean Louis Davantek sinaturiko beste idatzi bat); bestetik, paper berdearen
gainean inprimaturik, Aberri Egunari buruzko beste lau orrialde, berauetan Hegoaldean
eginiko estreinako lau Aberri Egunen argazki bana ikus zitekeela. Lau orrialde horietan
testu bakarra zetorren euskaraz (olerkitxo bat).
25. zenbakia (maiatzekoa) ere berezia izan zen, iragan berri zen Aberri Eguna
zela-eta. Zenbaki hark lau orrialde baino ez dauzka, denek ere Itsasun gertaturikokoaren
oihartzunak jasotzen dituztela (Aberri Egunaren beraren kronika, Frantziako prentsan
horri buruz argitaratu zutena...). Lau orrialde haietan editoriala baino ez zegoen
euskaraz. Enbataren zenbaki harekin batera, gainera, newsmagazine formatuko 24
orrialdeko gehigarri bat banatu zuten, zuri-beltzean, Itsasun apirilaren 15ean esan eta
irakurri zirenei buruz; den-dena (24 orrialdeak) frantsesez idatzirik.
26. zenbakian (ekainekoan) editoriala baino ez zetorren euskaraz. Uztail eta
abuztuan, berriz, zenbaki bakarra atera zuten, udako oporrak kari: 27.a. Bertan, azalean
baino erdiko orrialdeetan zetorren editorialaz gain, M. J. Minaberriren liburu baten
erreseinatxoa baino ez zegoen euskaraz idatzirik. Iraileko 28. zenbakia ez dugu
ikuskatzerik izan.
29. zenbakia da, bestalde, 1963an Enbatak kaleraturikoen artean euskaraproportzio altuena dakarrena: zortzi orrialdeetan, editorialaz gain (berriro ere azalean
paratu zuten), Jean Louis Davanten artikulu bi (ekonomiari buruzkoa bata, “Europa eta
Iphar Euskal Herria” izenburuduna bestea), Ochkaiztarrak Mauletik sinaturiko gutun
azpimarratu zuen: “(...) duela hiru urte agertu zen Enbata kasetaren lehen orrialdea. Geroztik, politikak
hedatzen diozkan trabak baztertuz, bere saila jarraiki du hilabetekari horrek, eta bere itzulian, ber izeneko
Moimendu edo Olde bat sortu da Itsasun, iragan Bazko astelehenian.” Davantek berak esan digunez
(komunikazio pertsonala, 2001), dena den, “euskarak ez zuen tokirik irabazi egun hartan Itsasun.
Euskararen ofizialtasuna eta elebitasuna aipatu ziren, baina kazetak nagusiki frantsesez kaleratzen jarraitu
zuen.” Itsasuko 1963ko Aberri Egunaz gehiago in Arbelbide, 1996: 133-148.
298
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
bat eta iragarki bat ere bai.230 Editorialaren izenburua “Gure radioaz” da, eta
komunikabide propioak izatearen premia azpimarratzen du:
“Oraiko egunean, radio eta telebixta dira, gogoen moldatzeko, tresna baliosenak.
Dezagun bakarrik aipa radioa, ohartuz hunentzat erranak, errepika ditazkela
telebixtarentzat. Bi gauza ditugu galdatzen radioarentzat: lehenik, izan dezagun, egun
guziz, radioa eskuaraz. Bigarrenekorik, izan dezagun –ein batean- gure gaintasuna,
radioan aipatzeko gogoan ditugunak eta ez bakarrik Pariseko jaun buruzagiek nahi
dituztenak. Beraz, galdatzen duguna da: eskuara solasetan eta eskualdungoa ideietan.”
Editorialean hori eskatzeaz gain, azalean paraturiko beste testu batean beste
gauza bat eskatu zuten: apezpiku euskalduna. Hara: “Parce que nous sommes
catholiques (...) Parce que notre langue maternelle est la langue basque (...) Parce que le
français, langue imposée, est étrangère a notre mentalité profonde (...) Nous demandons
(...) que notre futur êveque soit un pasteur de langue basque.” Enbatan bertan ere
frantsesa zen nagusi ordea, nabarmen gainera.
Kontuak kontu, 30. zenbakian (azarokoa) editoriala eta Jean Louis Davanten
artikulu bat atera ziren soilik euskaraz. Azpimarratzeko modukoa da, halaber, beste
kontu hau: azken orrialdean Fernando Sarrailh de Ihartzak (Federico Krutwigek, beraz)
idatzi eta Buenos Airesen editaturiko Vasconia lanari buruzko hainbat iruzkin argitaratu
zituztela (tartean Marc Legasserena).
Urte hartako Enbataren azken zenbakia (abendukoa) 31.a da; bertan, editorialaz
gain, A. Etchamendyren laborantzari buruzko artikulu luze bat eta testu labur bi irakur
zitezkeen euskaraz: bata, Telesforo Monzonen iruzkin bat Vasconiari buruz; bestea,
Baionako apaizgaitegiari buruzko berri txiki bat. Bistan denez, urte hartan Enbatak
euskarari eskainitako espazioa aintzat hartuta, nekez lor zezakeen euskarak
zentralitaterik koordenatu horien menpe egonik.
230
Hara zer zioen iragarkiak: “Mubleak erosi gabe, mintza egile bat: S. Sangla. 54 Pannecau karrikan,
Baionan. Bere magasinan erakusten eta saltzen du. Pagatzeko errechtasun handia.”
299
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
V.2.2.- Itsasutik hauteskunde-garaira
1963ko Itsasuko Aberri Eguna mugarria izan zen Enbataren historian.
Mugimenduaren geroztiko bilakaerari buruz berbetan hasita, badira aipatu beharreko
beste mugarri batzuk; adibidez, aldizkariaren sortzaileetatik bat, Mixel Labeguerie,
apurka-apurka taldetik aldendu izana (batez ere 1962an diputatu hautatu zutenez
geroztik). Aldentze horrek dezenteko garrantzia dauka, ezen Arbelbidek dioenez (1996:
131), “Labéguerie-rekin, urrundu ziren militante eta harpidedun andana bat, horietan,
zazpi sortzaileetarik bat zen Mixel Eppherre.”231
Eta hala ere, mugimendua sendo zegoen garai hartan, gazteak erruz hurbiltzen
baitziren. 1965ean, berbarako, 250 militante ei zeuzkan.232 Garai hartan, halaber,
Hegoaldetik Iparraldera ihes egindako ETAko kideek babesa aurkitu zuten Enbatan, eta
horrek, askoren ustez, batasunaren erradikaltzea eragin zuen. Eta erradikaltzearekin
batera, kriminalizazioa (Davant, 1997: 5):
“1965 est un une année très dure, avec l’expulsion de quatre réfugiés travaillant à
Hasparren (Benito del Valle, Txillardegi, Madariaga, Iñaki Irigarai) et le procès des deux
derniers à Bayonne en janvier, puis l’incarcération à Pampelune de Christiane Etchalus,
militante d’Enbata, le 2 fevrier. Nous y répondons par la distribution répetée du journal
au pont international d’Hendaye, souvent interrompue par des interdictions préfectorales
et des séjours au commissariat. Mais en même temps, nous constatons la chute libre des
abonnements qui, en quelques mois, passent de plus de 700 à moins de 200: le risque de
violence fait peur aux sympathisants. Christiane étant accusée par la guardia civil de
collaboration active aves les premières explosions symboliques d’ETA...”233
Mugimenduaren erradikaltzeak eta ondorioz etorri zen kriminalizazio-kanpainak
ez zion, beraz, mesede handirik egin kazetari, harpideen 3/4 inguruk aldizkaria etxean
hartzeari utzi baitzion; horrek astekari txiki bati (edozein astekariri, egia esan)
dakarkion kaltea zenbaterainokoa den ez dago esan beharrik ere. Hala ere, ez ziren
kikildu mugimenduko kideak; aitzitik, Arbelbideren arabera (1996: 200), “Etxaluzen
231
Horri buruz gehiago in Arbelbide, 1996: 123-132.
Ikus Arbelbide, 1996: 167.
233
Horri guztiorri buruzko informazio gehiago in Arbelbide, 1996: 195-212.
232
300
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
afera horrekin, gazteak interesatu ziren Enbatari, gatz eta biper poxi bat aurkitu
baitzioten. 120 bat gazte sartu ziren Enbatan (...)”.
Militante berrien ailegaerak hauspotuta, mugimenduak hauteskundeetara
aurkeztea erabaki zuen. Zeintzuetara ordea? Arbelbidek argituko digu hori (1996: 215):
“1967ko martxoan bozkak ziren berriz Frantzian deputatuak hautatzeko. Euskal Herriak
biga izendatu behar zituen, bat kostaldean, bestea barne aldean. Hazaroaren 9ko
zuzendaritzak erabaki zuen Enbatak parte hartuko zuela bozka horietan.” Hautagaiak
aski ezagunak ziren: barnealdean, Hegoaldean espetxean izaniko Christiane Etxaluz;
kostaldean, Ximun Haran, kazetaren arduraduna. Haatik, espero baino emaitza
kaskarragoak jaso zituzten (1996: 223-227):
“Martxoaren 12 arratsean, 5.035 boz kondatu zituztelarik begitarteak ilundu ziren.
35 boz falta zitzaizkien %5rat heltzeko, kanpañako fresak ordainduak izateko. Horrelako
arrakasta izan [egin zuten kanpaina jendetsuaz mintzo da] eta gero horrelako ondorioak!
(...) boz kanpaña horretan izan zen gorenean Enbata. (...) Boz kanpaña horren
ondotik eta parte horren ondorioz sendituko da lehenagotik hasia zen beherakada.”
Jean Louis Davantek emaitza horiek militante gazteengan eragin zuten atsekabea
azpimarratu izan du (1979: 39): “100 bozetarik 5eko hori bildu zuen, guti eskas,
Enbatak (5.000 boz)? Nik behintzat, ez nuen hainbeste igurikatzen. Baina militante
gazteak horretaz lotsatu ziren, eta batzuek Enbata utzi zuten.” Ez guztiek ordea; izan
ere, 1967ko apirilaren 30ean, bozketa igaro eta gutxira, Baionan Enbataren biltzarra
egin zenean, gazteak nagusitu baitziren; horrek, gainera, ondorio zuzenak izan zituen
hilabetekarian (Arbelbide, 1996: 245):
“Gazteak ziren nagusi eta Burukoa hautatu zuen idazkari nagusi bezela, hautsi
mautsiak egiteko gai zela iduriturik.
Denbora berean, lehen zenbakitik berak sortu hilabetekariaren arduradun baitzen
Ximun Haran, kargu hori ere utzi zuen, Burukoak hartzen zuela.”
Horrez gain, diputatuak hautatzeko hauteskundeetan espero baino emaitza
kaskarragoak jaso izanagatik, 1967ko urrian 7 kantonamendutan hauteskundeak zirelaeta, Enbatak hautagai bana aurkeztu zuen kantonamendu bakoitzean (nahiz eta
301
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
mugimendu-barnean batzuk hauteskundeetara berriz aurkeztearen aurkako izan234).
Berriro ere, ez zuten esperotako emaitzarik jaso, ezta hurrik eman ere: zazpi hilabetetan,
bozen ia %5 jasotzetik bozen %2,56 jasotzera igaro ziren. Eta hala ere, 1968ko ekainean
berriz aurkeztu ziren diputatuen bozketara (Jakes Abeberri eta Argitxu Noblia
kostaldean eta Mixel Burukoa eta Manex Pagola barnealdean hautagai zirela).
Emaitzak, aurreko bi hauteskundeetan lorturikoak baino are okerragoak izan ziren:
1.711 boz; bozkatzaileen %1,58aren sostengua baino ez zuten jaso.
Horrek eragin zuzena izan zuen aldizkariarengan ere, denboraldi bat isilik eman
eta gero astekari bihurtuta kaleratu baitzen berriro 1968ko urrian (Arbelbide, 1996:
247): “1968ko bozka horien ondorioak ez zituen emanen Enbatak, mututua, maiatzetik
eta urrira ez baitzen agertu. Urrian berriz plazaratuko zelarik astekari xoil baizik ez zen,
mugimendu edo alderdirik gabe gibeletik.”
Jean Louis Davantek ere Xipri Arbelbidek idatzirikoa berretsi digu (komunikazio
pertsonala, 2001): “Ordura arte nagusiki mugimendu politikoaren ahotsa zen kazeta, eta
gero beste gauza bat bilakatu zen, gauza informatiboago bat. Horrez gain, astekari
bilakatu zen 1968ko urrian.” Zein zen, bestalde, zifrei erreparatuta, kazetaren garai
hartako egoera? Arbelbideren arabera (1996: 247-248),
“1968ko urtarrilean 1.003 harpidedun bazituen Enbatak, horietarik 350... Euskal
Herrian, besteak Euskal Herritik kanpo. Erran behar da halere, eliza ateetan saltzera
joaten zirelarik zazpi-zortzi ehun saltzen zituztela. Milako bat ale joaten ziren beraz
hemen berean. Bestalde, kitorik eskuratzen zuten auzapez eta apezek, 1.300 aletara
heltzen baigara horrela.”
Harpide-kopuruari gagozkiola, beraz, astekariak oinari sendo samarra zeukan.
Aurrera begira, ordea, kanpoko zenbait faktorek arras baldintzatu zuen kazetaren
ibilbidea. Arbelbidek sartuko gaitu arrastoan (1996: 263-265):
“(...) Gero eta gehiago iheslari heldu zen honara. Gero eta gehiago etorriko
1968ko ekainaren 7an Txabi Etxebarrieta polizia Españolak tiroz hil zuenetik. Norengana
joanen ziren ez bazen Enbatako kideengana? (...) [Enbatako kideek] lehentasun atsolutoa
234
Garai hartan Enbata baitan ziren joera nagusiez, ikus Arbelbide, 1996: 255-263.
302
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
eman zioten Hegoaldeko borrokari Ipar eta Hegoarentzat, Hegoaldeak burujabetasuna
lortu ondoan, Eguberriko Gau Saindu batez Euskadi Berria sortuko zelarik, Iparraldeak
ere bere tokia izanen zuelako...(...) 1968ko maiatzaren ondotik zenbait hilabetez ixilik
egon eta berriz agertu zelarik astekaria, ETArekilako elkarrizketa bat agertu zuen oso
argigarria (...).”
Hortik aurrerakoek, ordea, aparteko atala merezi dute. Dena dela, gure
ikerketaren interesgune nagusia euskarak hedabideetan duen presentzia dela kontuan
izanik, perspektiba zabaldu eta urte horietako Enbataren gorabeherez gain beste zenbait
kazetaren gorabeherak ere ikertu behar ditugu, 1970eko hamarraldian kazeta elebidun
diglosikoen ugaltze nabarmenarekin batera euskara hutsezko kazeta batzuen saialdiak
ere gauzatu zirelako Ipar Euskal Herrian.
V.3.- 1970eko hamarraldi hasiera Ipar Euskal Herrian: kazeta elebidunen aldeko
apustua nagusi euskara hutsezkoen kaltetan
V.3.1.- 1970eko hamarraldi hasierako kazeta-ugaritasuna Ipar Euskal Herrian
1970eko hamarraldi hasieran Ipar Euskal Herrian kazeta elebakarren zein
elebidun diglosikoen ugaltze nabarmena izan zela esan dugu aurreko atalaren
hondarrean, eta horrela da. Haatik, hamarraldi hori baino lehenagoko urteetan ere izan
ziren beste kazeta elebakar zein elebidun batzuk Ipar Euskal Herrian; jada aipatuak
ditugun Aintzina, Hordago, Enbata, Herria, Gure Herria, Oiarzuna, Gazte eta Etcheaz
gain, Ruiz de Gaunak (1991) honako hauek aipatzen ditu:
Hego Euskal Herriko jendeak idatzitakoen artean:
- Tierra Vasca: ANV-EAE alderdiaren kazeta; 1933an Donostian egunkari
modura sortua, frankistek hiri hori hartu zutenean Bilbora pasatu zen. 1937an
muga igaro eta Baionan finkatu zen, 1940an desagertu arte. 1946-1947 bitartean
303
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
ANV-EAEren informazio-buletin modura agertu zen berriz Baionan; epe horretan
16 zenbaki elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz) atera zituzten.235
- Euzko Enda: 1939-1940 bitartean kazeta abertzale elebidun (gaztelaniaz
eta euskaraz) honen 15 zenbaki atera zituzten hilero Baiona eta Angelun.
- Jagi-jagi: Izen bereko mugimenduko kideek Miarritzen aldizkari honen
lau zenbaki elebidun (gaztelaniaz eta euskaraz) atera zituzten 1946-1947 bitartean.
- Azkatasuna: EGIkoek II. Mundu Gerraren ondotik 1950eko hamarraldi
hasierara arte Donibane Lohizune eta Baionan gaztelania eta euskara baliatuta
ateratako hamaboskaria.
- Alderdi: Honen azpitituluak aldizkariari buruzko informazio dezente
damaigu: Euzko Alderdi Jeltzalia’ren Deya. Boletín del Partido Nacionalista
Vasco. EAJk Baionan atera zuen gaztelania eta euskara baliatuta 1947ko apiriletik
1974ko urrira bitartean (aldi batean bi hilero, beste batean hilabetero).
- Euzkadi: Hau ere EAJk Baionan 1968-1976 bitartean maiztasun
aldakorrarekin atera zuena (1976an Hego Euskal Herrian jarraitu zuten
argitaratzen). Azpititulu elebiduna zeukan arren (Euzko Alderdi Jeltzalearen izpar
aldizkaria. Boletín informativo del partido Nacionalista Vasco), Ruiz de
Gaunaren arabera (1991) barruan gaztelania zen kasik hizkuntza bakarra
(Euzkadiri buruz gehiago IV.2.4 puntuan).
- Politika-kontuak baino kultur gaiak hobesten zituztenen artean, berriz,
ezin Euzko Gogoa aipatu barik utzi. Jokin Zaitegik 1950ean Guatemalan sortu eta
euskara hutsez plazaratu ohi zen aldizkari garrantzitsu hori Miarritzen finkatu zen
1956az geroztik; euskal kultur-gaien inguruko artikuluak kaleratu ohi zituen, eta
bertan idatzi zuten, besteak beste, Txomin Peillen eta Jon Mirande Ipar Euskal
Herriko idazleek. 1959an desagertu zen.
- Ikuska: Hau ere euskaraz, eta hau ere erreferentziala kultur-munduan.
Saran kokatua, 1946-1951 bitartean bi hilero kaleratu zen Jose Migel
Barandiaranen zuzendaritzapean.
- Eusko-Jakintza: Gernika Bazkunak argitaraturiko kultur-aldizkaria. Aro
bi izan zituen: 1947tik 1952ra artekoa eta, etenaldi baten ondoren, 1953tik 1958ra
artekoa. Baionan prestatu ohi zuten; bi hilero plazaratzen zen, Jose Migel
235
Kazeta horrek bigarren aro bat ere izan zuen gero, Buenos Airesen, 1956 eta 1975 urteen artean eta
hilabetekari modura (denbora-tarte horretan 231 zenbaki atera zituen). Orduan ere gaztelaniaz eta
euskaraz kaleratu zen.
304
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Barandiaran zuzendari zela. Artikuluak gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez
kaleratu ohi zituen, euskal ikergaiei buruzkoak denak ere.
- Gernika: 1945ean sortu zen Donibane Lohizunen, baina zenbaki bakarra
atera zuen. 1948-1949 urteetan berragertu zen, Cahiers colletifs de culture
humaniste azpitituluarekin kaleratu ere. 1949tik 1953ra, berriz, beste azpititulu
honekin plazaratzen zen: Eman da zabalzazu. Al servicio del humanismo popular
vasco. 25 zenbaki atera zituzten orotara, gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez.
- Irazkintza: Honako hau zuen azpititulua: Euskaldunok bat. Revista de
pedagogía vasca. Euskal irazkintzari buruzko aldizkaria. Baionan kaleratzen
zuten, gaztelaniaz eta euskaraz, bi hilero eta Karmel Urtubiaren zuzendaritzapean.
1966ko azaro/abendutik 1967ko irail/urrira sei zenbaki plazaratu zituzten.
Haatik, aldizkari horiek oro har zabalkunde txikia izan zuten Ipar Euskal
Herrian. Beste kazeta batzuk ziren nagusi bertan. Egunkariei gagozkiola, orduan ere hor
zen (1944an sortu baitzen Bordelen) egun ere hiru herrialdeetan nagusi den Sud Ouest.
Gogoratu, halaber, garai hartan Janbattitt Dirassarrek Zer eta zer sailtxoa idatzi ohi
zuela astean behin euskaraz Sud Ouesten. Gainerako egunkarietan, euskararen arrastorik
ere ez zen ageri, Gexan Lantzirik 1970-74 bitartean Paueko Éclair-Pyrénées
egunkariaren Ipar Euskal Herrirako edizioan (Basque-Éclair-en, alegia) eta 1974ko
azaroaz geroztik 1975eko uda amaierara bitarte L’Écho du Sud Ouest egunkarian
euskaraz idatzirikoa salbu (ikus 139. oin-oharra).236
Ez Ipar Euskal Herri guztian, baina bai euren eragin-eremuetan garai hartan (eta
gaur egun) nagusi ziren kazeta batzuk ere aipatu beharrekoak dira. Le Miroir de la Soule
Zuberoako hamaboskaria, adibidez. Ruiz de Gaunaren arabera (1991) 1956ko abuztuan
236
Ruiz de Gaunaren arabera (1991) Éclair-Pyrénées-ekoek 1953an sortu zuten Basque Éclair edizioa;
horrez gain, L’Écho du Sud Ouest-en aintzindari modura Cote Basque Soir egunkari baionesa (zeina
Résistance Républicaneren ordez hasi baitzen kaleratzen) aipatzen du; Cote Basque Soir, beraz, L’Écho
du Sud Ouest bihurtu zen 1972an, baina saioak 1975era arte baino ez zuen iraun. Urte horren ondotik,
beraz, areagotu egin zen egun ere Iparraldean nagusi den Sud Ouesten monopolioa. Gexan Lantziriren
aipu honek horren berri ematen digu (1976: 27): “Ipar Euskal Herriko kasuan, duela bi urte oraino hiru
egunkari erdaldun ba genituen. Egun, bat bakarra dugu: Sud Ouest. Eta honek, hasi La Rochelle-tik ta
Hendaiaraino bere eskutan dauka egun kasetagintza. Monopolio osoa dauka.”
305
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
sortu zuten Maulen eta hantxe dirau, mantxetako Zuberoko bizia etiketatxoa gorabehera
frantses hizkuntza dela bertan jaun eta jabe.237 René Elissabide da zuzendaria, eta
Allande Sokarros kazetari zuberotarrak berretsi digunez (komunikazio pertsonala,
2001), oso-oso euskara gutxi plazaratzen du bere lau orrialdeetan (izara formatuko
orrialdeak dira), eta, plazaratzen duena, aski molde eta ortografia bitxian. Guk ikuskatu
ditugun aleetan Ximun Peyran-ek idatzi zutabetxoa da Miroir-en ageri den euskaraaztarna bakarra, baina aldiro Junes Casenavek ere euskaraz idatzi ohi du.
Informazio lokala da nagusi Miroir-en, zuri-beltzean, iragarki, marrazki eta
argazkiz hornitua. Ez alferrik, kazeta hori Zuberoan zabaltzen da batez ere, baina horrez
gain Biarnon, Parisen eta beste zenbait lekutan ere harpide ugari ditu (Sokarroasen
arabera –komunikazio pertsonala, 2001- Zuberoan bertan baino gehiago).238
Aurrekoa aipatuta, ezin Mauleko Jeiki aipatu barik utzi. Kazeta horrek garrantzi
berezia izan zuela adierazi digu Allande Sokarros kazetariak, Zuberoan Le Miroir de la
Souleren hegemoniari kontrapisua egiteko lehen saioa izan zelako. Arño Hegiaphal
Jeikiren sortzaileetako batek Sokarrosen berbak berretsi dizkigu (komunikazio
pertsonala, 2001), Jeiki RPR alderdi politikoari eta Le Miroir de la Soule kazetari aurre
egiteko sortu zutela aitortu digu-eta.239 Horretarako, gainera, esparru zabal bateko
jendea elkartu zen, abertzaleek akuilu-lana egin eta gero: PSFkoak, PCFkoak eta
abertzaleak eurak (Roger Idiart, Manex Pagola edota Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri
moduko euskaltzale ezagunek idatzi zuten, besteak beste, Jeikin).
237
Arbelbidek (1996: 284) “RPR alderdiaren kazeta” deitzen dio; Le Miroir de la Souleri buruzko iritzi
bera du Arño Hegiaphalek ere, aurrerago ikusiko dugunez. Era berean, 1982an gisa honetan mintzo
zitzaizkien Egia izeneko kazeta zuberotarreko kideak Argia astekariko kazetariei (Argia, 922. zenbakia,
1982-I-31): “(...) Miroir lehen industrial batena zen, baina duela zenbait urte Sud Ouest egunkariko
kazetari batena. Eskuineko RPR bat duk. Ez dik sekula propaganda garbi bat egiten baina bere lanetan
nabari zaiok nondik nahi duen. RPR bat duk, bai, zihur, baina jendeak ez dik sentitzen sobera (...)”
238
Argiaren 922. zenbakian (1982-I-31) Egia kazetako kideek ziotenaren arabera, garai hartan 6.000
bezero zituen Le Miroir de la Soulek, horietako 500 baino gehiago Parisen.
239
Hegiaphal Enbata mugimenduko kide historiko ere badugu. 1967ko martxoan, Frantziako diputatuhauteskundeetan, adibidez, diputatugai aurkeztu zen Ipar Euskal Herriko barnealdean, Christiane
Etxaluzekin batera (ikus horri buruz Arbelbide, 1996: 211)
306
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Kazeta banatu, Zuberoan baino ez zuten banatzen; idatzi, berriz, euskaraz eta
frantsesez idazten zuten, baina frantsesa nagusi zela. 1972ko martxoan atera zuten lehen
zenbakia, eta 1977an azkena (“diru-eskasak galarazia”, Hegiaphalek esan digunez),
tartean beste hogei zenbaki inguru izan zirela. Ruiz de Gaunaren arabera (1991),
Groupe d’etude pour la défense de la Soule zen kazetaren titulu-azpian agertu ohi zen
sinadura, eta Atharratzen ematen zuten argitara.
Zuberoatik gertu, Nafarroa Behereko ekialdean, Donapaleun, Le journal de St.Palaisekin egiten dugu topo. Aspaldikoa dugu kazeta hori; jaio ere, Ruiz de Gaunaren
arabera (1991) 1884ko abenduan jaio baitzen. Allande Sokarrosek adierazi digunez,
berriz (komunikazio pertsonala, 2001), Donapaleuko parrokiaren inguruko talde batek
sortu zuen, eta egun ere parrokia-inguruko jendea da kazetaren gidari. Jean-Louis
Fourcade da zuzendaria. Donapaleu inguruan zabaltzeaz gain, Amikuzen eta Hego
Ameriketan ere irakurle dezente dauka (3.000 ale zabaltzen dituzte zenbakiko).
Maiztasunari gagozkiola, garai batean hilabetekaria izan zela diosku Ruiz de Gaunak
(1991). Haatik, egun astekaria da eta ostiralero plazaratzen dute.
Tabloidearena baino apur bat handiagoa baina izararena baino estuagoa da bere
formatua. Hamar orrialde izan ohi ditu normalean, argazki, marrazki eta iragarkiz
horniturik, berauetan informazio lokala nagusi dela (kirolari garrantzi handia emanik
beti ere). Frantsesa da nagusi orriotan, euskaraz oso-oso artikulu gutxi argitaratzen
dituztela. Guk ikuskatu ditugun aleak hasi-buka ia osorik frantsesez daude, bertso
bakanen batzuk eta aldiro agertu ohi den kronikatxoren bat salbu.
Ipar Euskal Herriko kazeta lokalekin jarraituz, are mendebalderago joan behar
dugu segidan, kostaldean, Hendaian, Haize Garbia izeneko kazeta kaleratu ohi zuelako
izen bereko kultur taldeak. Anaitasuna aldizkariaren 290. zenbakian (1975-I-31) Leon
Haizager-ek sinatu kronikan irakur zitekeenez
307
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Hamar bat urte honetan Hendaian lan eta lan egiten ari zaigun batasuna dugu
Haize Garbia. Bizpahiru hilabetetarik behin argitaratzen duen agerkariak ere izen bera
dakar. Orain jalgi berria da bederatzigarren zenbakia.
Eta argitaratu ere, haunditurik, ederturik, apainduraz aberasturik eta moldiztegian
eginik. Berrogei bat hostoalde daduzka oraingoan. (...)”
Ruiz de Gaunaren arabera (1991) Haize Garbia kultur-elkartekoek 1972ko
apirilean plazaratu zuten estreinakoz aldizkaria. Euskaraz eta frantsesez idatzi ohi
zituzten artikuluak eta Eskuara zaindu eta azkartu: défense et promotion de la langue
basque zen bere azpititulua. 1975ean artean bizi zen agerkari hori.
Euskaltzale-mundutik zetozen aldizkariez berbetan jarraituz, esparru lokala
gainditzen duen eta jada behin baino gehiagotan aipatu dugun Gure Herria kazeta
aipatuko dugu hurrengo. Piarres Larzabalek ikergai dugun garaian zioenaren arabera
(1969: 42), “(...) goi-kulturazalek (...) sortu zuten Gure Herria agerkaria. Hau, beti
agertzen da. Hunen inguruan, Eskualdun buru-lanzalek, lan ederra egin dute.” Hara
bestalde zer dioen Klaudio Harluxet fundazioaren Euskal Hiztegi Entziklopedikoak
Gure Herria aldizkariari buruz (Askoren artean, 1995: 1.497):
“Ikerkuntza eta kulturako aldizkaria, 1921ean Baionan sortua. Frantsesez eta
euskaraz. Izen bereko kultur elkarteak argitaratu zuen. E. Blazy izan zen lehen
zuzendaria. Euskal literatura eta ikerketa-lanak argitaratu zituen. Hasieran hilabetekaria
zen (1921-26), baina bi hilabetez behin atera zen gero (1927-39). Bigarren Mundu-Gerra
zela eta, desagertu egin zen (1939). 1950ean berriro argitaratzen hasi zen eta 1976an
desagertu zen. P. Lhande, J. Vinson, G. Lacombe, P. Lafitte, J. Barbier, J. Moulier Oxobi,
P.-N. Dassance, P. Larzabal, T. Monzon, E. Salaberri, etab. bertako kolaboratzaile izan
ziren.”
Gure Herria bi hilero kaleratzen zen desagertu zen garaian (1976), eta, Gexan
Lantzirik dioenez (1976: 26), 700 ale karrikaratu ohi zuen zenbakiko, zenbaki
bakoitzean frantsesa zela hizkuntza nagusi.
Euskaltzale mundutik zetorren, halaber, Berriak agerkaria, Lantziriren arabera
(1976: 26), “(...) Biga deitu Pariseko euskaldunen batasunak Baionan argitaratzen
duena, noiztenka euskara baliatzen baitu bere lerroaldietan.” Ruiz de Gaunak (1991),
berriz, zera dio: Biga elkartearen agerkaria ere Biga deitzen zela, eta Journal de
308
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
l’Association laîque des jeunes basques de Paris zuela azpititulua. Ruiz de Gaunak
emaniko datuen arabera, 1968-1979 bitartean aldizkari horren 54 zenbaki plazaratu
ziren. Hilabetero kaleratzen omen zen hasieran, bi hilero gero, eta, 1974az geroztik (36.
zenbakiaz geroztik, hain zuzen), hiru hilero, frantsesez eta euskaraz.
Gisa berekoa dugu Elgar kazeta ere, Lantzirik (1976) “Parisko euskaldunen
hilabetekari” modura izendatzen duena. Ruiz de Gaunak (1991) dioenez, hilabetekari
horrek hiru aro izan zituen: lehenengoa, 1934-1936 bitartean; bigarrena, 1948an abiatu
zena; eta hirugarren eta azkena, 1968tik aldizkaria 1975ean desagertu zenera artekoa.
Euskal herritarrek egin eta Parisen agertu kazetez ari garela, ezin Igela aldizkari
satirikoa aipatu barik utzi, are gehiago euskara hutsezkoa zela aintzat hartzen badugu.240
Euskaldun heterodoxoen errebista zen aldizkariaren mantxetan ageri zen leloa, eta,
horrez gain, berorren arduradunek kazeta hura “propaganda politiko eta erlijiozkorik
gabea” zela iragarri zuten. Nortzuk ziren, baina, Igelaren arduradunak? Txomin Peillen
eta Jon Mirande, hurrenez hurren. Hasiera batean hiruhilabetekari izateko asmoz sortu
zuten. 1962an atera zuten lehen zenbakia; beste hiru ere atera zituzten urte horretan
bertan, eta beste bi hurrengoan, harik eta aldizkaria, hauts dezente harrotu eta gero,
1963ko udazkenean desagertu zen arte.241
1976 hartan baita, ezin ahaztu erakunde armatu, alderdi politiko eta sindikatuen
prentsa elebidun diglosikoa (kasu batzuetan hiru hizkuntzatan ere idatzi ohi zutena).
Garai hartan, Hego Euskal Herriko egoera politikoa zela bide, Iparraldean argitaratzen
ziren, adibidez, Hautsi eta Zutik. Ruiz de Gaunak dioskunez (1991), Hautsi
hiruhilabetekaria zen eta ETAren kultur-fronteak argitaratu zuen Donibane Lohizunen
240
Egia esan, lehen zenbakian (1962ko otsaila) aurkezpen-testu bana atera zuten frantsesez eta
gaztelaniaz, baina hori bai, hizkuntza horietan argitaratuko zituzten azken testuak zirela iragarri eta gero.
241
Besteak beste, Enbatakoekin ere izan zuten gorabeherarik. Igelari buruzko informazioa eta
aldizkariaren zenbaki guztiak kontsultatzeko aukera dago www.armiarma.com helbidean.
309
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
1972-79 bitartean. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako artikuluak zituen, eta 1975etik
aurrera ETA V (pm)-ren eskuetan geratu zen.
Zutiki dagokionez, Euskal Hiztegi Entziklopedikoaren arabera (Askoren artean,
1995: 3.329), ETAren agerkari ofiziala zen 1961ean sorturiko politika-aldizkari hori.
Hasieran Caracasen inprimatu zuten, eta gero Donibane Lohizunen. ETA erdibitu
zenean, aldizkaria ere banatu egin zen, baina zatiketatik sorturiko aldizkari biek izen
berarekin jarraitu zuten, bata (ETA V-ena) hiruhilabetekari modura eta gaztelaniaz,
euskaraz eta frantsesez, harik eta 1978an desagertu arte, eta bestea (ETA VI-rena),
berriz, maiztasun finko barik eta gaztelaniaz eta euskaraz.
ETAz gain, IK (Iparretarrak) erakunde armatua ere garaitsu hartan sortu zen.
Davanten arabera (1979: 43), “(...) Iparretarrak taldeak agerkari bat, Ildo, bi
hizkuntzetan idatzia, postaz helarazten dio jende anitzi.” Ruiz de Gaunak dioenez
(1991), 1974ko urrian jaio zen IKren agerkaria; Sokarrosen arabera (komunikazio
pertsonala, 2001), berriz, oraindik bizi da Ildo: maiztasun jakin barik ateratzen omen
dute, artikuluak frantsesez eta euskaraz argitaratzen dituztela.
Erakunde armatuen agerkariez gain, Hegoaldeko alderdi eta sindikatuen aldizkari
elebidun diglosiko batzuk ere garai hartan Iparraldean argitaratzen ziren; jada aipatu
ditugun Euzkadi, Alderdi eta Tierra Vascaz gain, Sugarra (LAIArena) eta Lan Deya
(ELArena) ere izendatu behar. Lan Deya (Alderdi eta Euzkadi bezala) Hegoaldera
pasatu zen bertan egoera politiko berria abiatu eta gero; Sugarra, aldiz, handik lasterrera
desagertu zen.242
Esandako moduan, ordea, produktu horiek batez ere Hego Euskal Herriko
irakurleei zuzenduta zeuden. Bestelakoa zen Euskaldunak aldizkariaren planteamendua.
242
Lan Deya 1933an sortu zen Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herriko aroari gagozkiola, 1963tik
aurrera Miarritzen atera zen hilero kazeta elebidun (gaztelaniaz eta euskaraz) modura. Sugarra, berriz,
1974ko urrian hasi zen plazaratzen, gaztelaniaz eta euskaraz hau ere eta LAIAren barne-buletin modura.
Sortzaileen asmoa agerkaria bi hilero kaleratzea zen. 1975ean iraungi zen ordea Sugarra.
310
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
EHAS alderdiaren kazeta zen Euskaldunak. EHAS 1975ean Iparraldeko HAS (Herriko
Alderdi Sozialista) eta Hegoaldeko EASen (Euskal Alderdi Sozialista) baturatik sortu
zen. Batura horren logikari jarraiki, nazio osoko kazeta izan gura zuen, baina badirudi
ez zuela lortu, ezen gisa honetan mintzo baitzen Gexan Lantziri (1976: 26) garai hartan
Euskaldunaki buruz: “Euskaldunak deitu EHASen hilabetekaria, molde berriturik
argitaratzen hasi zaiguna, frantsesari eta españolari bezanbat leku ematen hasi zaigu
euskarari, aldizkariaren lehen hostoak honi eskainiz gainera. Urrats bat aipagarria beraz.
Hau hiru mila aletan ateratzen dute. Gehienik hego aldera zabaldua.”
Haatik, Jean Louis Davanten irudiko (1979: 40) Euskaldunaken frantsesa zen
hizkuntza nagusi. Horrez gain, Davant berak gerora adierazi digunez (komunikazio
pertsonala, 2001), “euskarazko idatziak oso txarto aurkezten zituzten, zoko batean.”
Ruiz de Gaunak (1991) emaniko datuen arabera, Euskaldunak (Le peuple basque zen
aldizkariaren azpititulua) 1974ko apirilean jaio zen Baionan, hilabetekaria zen eta
1981era bitartean 81 zenbaki plazaratu zituen.
Alderdi politiko jakin batena ez baina politikaz jardun ohi zuen kazeta zen
Gernika ere (ez nahas II. Mundu Gerra ostean Donibane Lohizunen kaleratu zuten izen
bereko agerkariarekin), zeina gisa honetan definitu baitzuen Lantzirik (1976: 26): “(...)
ipar aldeko ikasleen arteko hilabetekaria. Aldi oro bizpahiru artikulu euskaraz ematen
dizkiguna. Tirada: mila bostehuneko hori. Mende Berrikoek argitaratuta.”
Mende Berri kultur-mugimendua zen, eta izen bereko bere kazeta propioa
zeukan. Gutxi iraun zuen ordea, ezen Ruiz de Gaunaren arabera (1991) 1973an Baionan
estreinakoz kaleratu eta gero, 1974ko urrian atera baitzuten azken zenbakia; ez zeukan
maiztasun jakinik, G. Oyharzabal zen zuzendaria eta artikuluak euskaraz eta frantsesez
ematen zituzten argitara. Kazeta horrek, gainera, Etorki izeneko gehigarria plazaratzen
zuen berarekin (frantsesez eta euskaraz hori ere).
311
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Mende Berri kultur-mugimendua izan arren, alderdi politiko baten ernamuina ere
bazebilen bere inguruan jiraka: Ezker Berri. Jean Louis Davanten arabera (1979: 42),
“Ezker Berri, Mende Berri kultur mugimenduko zenbaiten politika taldea da. (...)
1978an ere alderdi baten eraikitzeko xedearekin ibili dira; horren ardatzak ekologia,
autogestioa eta filosofo berrien pentsakera. Beren xedeak Gernika aldizkarian azaltzen
dituzte.” Horra bada: heldu gara azkenean Gernika kazetaren iturburura.
Ruiz de Gaunaren katalogoan ageri denez, berriz, Euskal gudua. Euskal
gaztediaren aldizkaria zen kazeta horren azpititulua. Baionan jaio zen Gernika
hilabetekaria, 1975ean, eta desagertu bitartean (1980an) 43 zenbaki plazaratu zituen.
Ellande Duny-Petre (egun Enbatako idazleburu dena) zen zuzendaria, eta artikuluak
euskaraz (ikusi dugun moduan, “bizpahiru aldi oro”, Lantziriren arabera) eta frantsesez
argitaratzen zituzten.
Nola ikasleak hala gazteria bera oro har, beraz, aski politizatuta zeuden garai
hartan. Horren erakusle ditugu halaber segidan aipatuko ditugun kazetak: Ikasle eta
Batasuna. Ruiz de Gaunaren arabera (1991), Ikasle kazeta (Euskal ikasleen aldizkaria
zen bere azpititulua) Baionan sortu zuten 1967an, eta 1969a bitartean hamabi zenbaki
elebidun (gaztelaniaz eta euskaraz) atera zituzten, ikasle-kontuez gain politika-gaiak
jorratuta. Batasuna aldizkaria (Euskadi’ko Ikasleen Agerkaria zuen azpititulu), berriz,
1974an jaio zen eta hurrengo urtean hil, baina denbora-tarte horretan lau zenbaki
elebidun (frantsesez eta euskaraz) atera zituzten, Mattin Larzabal zuzendari zela.
Politika-gaiak jorratzen zituzten hauek ere, abertzale-ikuspegitik.243
Politika-munduarekin lotuta baita, Euskal Elkargoaren agerkaria aipatu beharra
dago. Bere azpitituluak agerkariaren jitearen berri damaigu: Asociación de Ayuda a los
243
Ikasleei zuzendutako aldizkarien artean bazen, ordea, politika-konturik jorratzen ez zuenik; Ikastolak
agerkaria dugu gogoan hori diogunean. Agerkari hori Baionan sortu zen, 1975eko maiatzean, Argitxu
Noblia eta J. P. Seilier zuzendari zituela. Kultur-gaiak aletzen zituen aldizkari hark; haatik, Seaskako
iturriek berretsi digutenez (komunikazio pertsonala, 2002), zenbaki bakan batzuk atera eta gero 1980ko
hamarraldi hasieran desagertu zen.
312
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Refugiados Vascos. Boletín de noticias. Ruiz de Gaunak (1991) dioenez, agerkari hori
1970ean plazaratu zuten estreinakoz Donibane Lohizunen; desagertu, berriz, 1976an
desagertu zen. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez argitaratzen zituen testuak.
Parentesi txikia zabalduta, esan dezagun politika-giroa hain nahasia izanik batera
edo bestera gogo biziz lerratzea kasik lege zen sasoi hartan, beste bide bat aukeratu
zutela Herria astekarikoek. Hara zelan mintzo ziren Zeruko Argiaren 653. zenbakian,
astekari giristino eta oroz gainetik euskaldun zirela gogorarazi eta gero (1975-IX-14):
“Gure politika. (...) Herriak badu berea: mugak zabalduko lituzkeen anaien
Europa hartaz ezin etsituz, baztertzen ditu zapaltzaileen neurrigabekeriak. Euskaldungoa
anaitasun horri berari josiz, ez diogu sinets gure herria alde batekoek edo bestekoek
salbatuko dutela, besteak ukatuz, bainan diogu beti denen beharra baduela Euskal
Herriak, ideia eta gizon. (...) Hortako diogu gizonak behar duela jakin biderdi egiten bere
anaiekin: biderdi mintzairaren gainean, euskara batu batentzat lanean ariz, aldian urrats
bat; (...) biderdi politikan, bederen besteak ez kondenatuz (...).”
Parentesia itxita, Herria bezala ildo kristaua jarraitzen zuten kazetekin segiko
dugu. Egia esan, segidan aipatuko ditugunak (Mezulari eta Denak Argian) ezin jakin
argi aldizkari etiketapean sailkatzeko modukoak ote diren. Izan ere, garai hartan Gexan
Lantzirik idatzi zuenez (1976: 26), “(...) Mezulari eta Denak Argian, ipar aldeko apez
batzuek erdaraz euskarazko zenbait artikulurekin, beren parropietako fededunentzat
argitaratzen dutena. Lehena hilabetero artaratzen da eta Lapurdin barne aldean 5.000
aletan zabaltzen. Bigarrena bi hilabetekaria dugu, itsas-mendi zabaltzen dena.”
Aldizkariak baino, parrokia-orriak ziren, beraz. Ruiz de Gaunak dioenez (1991),
Mezulari hasieran Gure artean mezulari izenarekin jaio zen 1971n, baina 1975ean
(hamargarren
zenbakia
kaleratzearekin
batera)
izena
aldatu
zuen.
Piarres
Xarriton/Ehulateiren arabera (1979: 22), Hazparnen atera ohi zuten, Journal
Interparoissial du Labourd modura aurkeztuta. Frantsesez idatzita zegoela dio Ruiz de
Gaunak; ikertzaile horren esanetan, hizkuntza horretan idatzia zen halaber Denak
Argian kazeta ere (hasieran Gure Etchea deitu zen). Donibane Lohizunen egiten zuten,
eta Bulletin paroissial de Saint-Jean de Luz zuen azpititulua.
313
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Erlijiosoen artean baita, baina euskara hutsez, Belokeko beneditarren Otoizlari
aipatu beharra dago. Lantziriren arabera (1976) zenbakiko 1.000 ale zabaltzen zituen
garai hartan; Euskal Hiztegi Entziklopedikoak (Askoren artean, 1995: 2.531), berriz,
kazeta horri buruzko honako argibideok damaizkigu: “1966 arte Othoizlari izena zuen.
Erlijiozko
aldizkari
euskarazkoa,
hiruhilabetekaria,
1954an
sortua.
Belokeko
beneditarrek argitaratu zuten, kanpoko otoizlari eta adiskideei zuzendua. Iratzeder izan
zen urtetan zuzendaria. 1988an desagertu zen.” Arbelbidek dioskunez (1996: 293),
berriz, “Belokek eman zuen liturgia berriaren zerbitzuko Othoizlari bere aldizkaria.
Enbatakide batzuen izenak aurkitzen ditugu artikulu-egileetan, ikusi dugun bezela ordu
arteko demokristauak baitziren Enbatan sartu.”
Otoizlari, beraz, aldizkari-aldizkaria zen, eta ez parroki-orria. Ruiz de Gaunak
dioenez (1991), Ahurtin sortu zen, hiru hilero kaleratzen zuten eta 1988ko urtarrilera
bitartean 125 zenbaki atera zituzten orotara. Xarriton/Ehulateiren arabera (1979: 23),
bestalde, 1975 inguruan Fedegintza izeneko euskara hutsezko beste aldizkari erlijioso
baten “zenbaki bat edo beste” ere plazaratu zuten.
Euskara hutsezko beste aldizkari bi ere garai horretan sortu eta desagertu ziren:
Zabal eta Hitz, hain justu. Hara zer dioen Zabal-i buruz Euskal Hiztegi
Entziklopedikoak (Askoren artean, 1995: 3.234):
“Euskarazko iritzi-aldizkaria –bihilabetekaria-, 1973an Baionan sortua; Paulo
Iztueta, Jokin Apalategi, Beñat Oihartzabal eta Gexan Alfaro izan ziren sortzaileetakoak.
Zabal elkarteak argitaratu zuen. Aldizkari abertzale-sozialista zen. Hego Euskal Herritik
arazo politikoengatik Iparraldera ihes egindakoek eta bertako abertzaleek parte hartu
zuten. Euskal Herriaren egoera sozio-politikoaren eta kulturalaren berri eman eta horri
buruzko iritzi kritikoa zabaltzea zuen helburu. 1976an desagertu zen.”
1973an sortu zen, beraz, Zabal. 1975ean, berriz, Jacqueline Idiart zen kazetaren
zuzendari. Hara zelan mintzo zitzaion Idiart Enbata aldizkariko kazetariari astekariaren
340. zenbakian (1975-II-27):
“Zabal c’est d’abord une Association dont l’object est le développement de la
culture basque. Zabal est né au début de 1973 à la suite d’une prise de conscience de la
314
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
pauvreté de la production en langue basque au Pays Basque Nord par rapport au Pays
Basque Sud. La première action a été le lancement de la revue portant le même nom et
qui paraît tous les deux mois. Il s’agissait de permettre aux Basques du Nord de
s’exprimer en euskara, de susciter aussi de nouvelles vocations de rédacteurs dans cette
langue et enfin, de tenter une expérience de travail suivi entre rédacteurs du Nord et du
Sud. Zabal s’adresse donc au Pays Basque dans son ensemble.”
Horrez gain, eurena intelektualen, ikasketazaleen aldizkaria zela zioen Idiartek
elkarrizketa berean: “(...) C’est une revue d’études, la seule dans son genre. Les autres
jornaux en euskara sont surtout des organes d’information. Elle touche des intellectuels,
des étudiants, des militants politiques, culturels, et syndicaux. (...) ”
Zabal bihilabetekari modura sortu zen, bai, euskara hutsez sortu ere (euskara
batuaren aldeko apustua egin zuten hasieratik). Baionan zeukan egoitza nagusia, eta
hasiera batean Beñat Oihartzabal euskaltzaina izan zen kazetaren arduradun. Baionaz
gain, Hendaia, Donibane Lohizune, Hazparne, Donibane Garazi, Donapaleu eta Maulen
ere zabaldu izan zuten lehen aro batean, eta gerora Ezpeleta, Sara, Senpere eta Azkainen
ere bai. Itxurari gagozkiola, aski primarioa zen: orriak grapaz josirik zeuden, artikuluak
idazmakinaz moldatuta (moldiztegitik pasatu barik), testuek ez zekarten ez irudi ez
argazkirik lagungarri modura eta kasik maketatze-lanik ere ez zen antzematen. Hau da,
fantzine itxura zeukala aldizkariarena baino gehiago. Enbatako kazetariak ere, Zabalez
mintzo, “sa présentation austère” aipatu zuen astekariaren 340. zenbakian (1975-II-27).
Aldizkariaren lehenbiziko zenbakia 1973ko maiatz/ekainekoa dugu. Guk 2.
zenbakia (1973ko uztaila/abuztua), 3.a, 4.a, 9.a, 10.a eta 15.a miatu ditugu. Zenbaki
guztiotan sail finkoak ageri dira: Irakurleen xokoa, Euskal Herriko problemak, Gai
zabalak eta Kultura. Artikuluen atzetik hiztegitxo bat (euskaratik euskarara) paratzen
zuten beti, Iparraldekoei Hegoaldeko berbak eta Hegoaldekoei Iparraldekoak ulertarazte
aldera. Gaiei dagokienez, garai hartan punta-puntan zeuden kontuekin egiten dugu topo:
hizkuntzari edo kulturari buruzko gogoetak, abertzaletasuna, sozialismoa, langile-
315
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
arazoa... Ez alferrik, abertzale eta sozialistatzat zeuzkaten euren buruak Zabalekoek.
Enbata baino ezkerrerago lerratuak ziren, beraz.244
Gexan Lantziri Zabaleko kidearen arabera (1976: 26), kazeta hura intelektualei
(eta batez ere Hegoaldekoei) zuzendua zen, eta zenbakiko mila aleko zabalkundea
zeukan. Kazetari-produktu hutsa baino egitasmo zabalago baten atal izaki, kazetako
kideek liburu- eta disko-denda ere ireki zuten Baionan 1974an. 1974an bertan, berriz,
arduradunez aldatu zuen Zabalek, Jacqueline Idiartek hartu baitzuen Beñat
Oihartzabalen lekukoa. Horrez gain, estreinako zenbakietan aldizkariak fantzine itxura
handia bazeukan ere, azken zenbakiak itxurosoago plazaratu zituzten: artikuluak bi
zutabetan maketaturik, iragarkiak txukunago paratuta, tipografiarekin ere jokatu zuten...
Dena dela, azken zenbakiok kaleratu zirenerako, Hego Euskal Herrian abian zen
jada egoera politiko berria, Francoren heriotzaren ondotik. Gexan Alfaro Lantziri
Zabaleko kideak adierazi digunez (komunikazio pertsonala, 2001), egoera politiko berri
horrek eraginda taldeko zenbait lagun Hegoaldera itzuli zen eta gainerakoek, 19
zenbakiren buruan (Xarriton/Ehulatei, 1979: 23), aldizkaria ateratzeari utzi zioten
1976an. Hala ere, Donostian sorturiko Zehatz kazetak ordezkatu zuen Zabal 1977an.
Hara zer zioten aldizkari bion bultzatzaileek Anaitasunan 1977-V-1ean: “Zabal,
zabaltzen, bidea irekitzen, bide bat irekitzen saiatu gara Baionatik hiruzpalau urte
hauetan. Zehatz, zehazten, bidea zabaldu ahala zehazten saiatuko gara aurrerantzean
Donostiatik.”
Zabal 1973an Baionan sortu bazuten, 1974ko abenduan euskara hutsezko beste
bihilabetekari bat jaio zen Baionan bertan: Hitz. Lucien Etxezaharreta eta Peio
244
Hara, adibidez, zer zioten bigarren zenbakian (1973ko uztaila/abuztua) Enbatari buruz: “(...) Enbatak
ez zuen aldebat utzi eta baztertu nahi lehenago segitu zuen jokabidea. Hitzez sozialistatzat jotzen edo
agertzen zuen bere burua, bainan beti zen herabe nazio-arazoaren klase-ikuspegi batez aztertzeko. Eta
oraino ere halaxe da 1972an argitaratu den `Enbataren jokabideak eta xedeak´ liburuxkan ikus daitekeen
bezala.” Hirugarren zenbakian (1973ko iraila/urria), berriz, gisa honetan mintzo ziren: “(...) Beste nehun
irakurriko ez dituzun artikuluak aurkituko dituzu Zabaletan. Mugaz bestaldeko astekari ta agerkarietan
ezin delakotz, gobernu-zentzuraren gatik... Eta mugaz hunaindikoetan (Herria, Gure Herria, Otoizlari...)
apezen eskuetan direnaz gain, hauen zentzuraren gatik!”.
316
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Bellecave ziren berorren kudeatzaileak, baina Etxezaharretak berak adierazi digunez
(komunikazio pertsonala, 2001) euskaltzale-talde handi samarra zeukaten atzean
(Zabalen ere ikusi dugun Beñat Oihartzabal, adibidez, tartean zen). Hitzek ere abertzale
eta sozialistatzat zeukan bere burua, baina hori bai, ez zela ezein alderdi edo
ideologiaren morroi zioen.245 Hori bai, Hendaiako Mugalde moldiztegiaren laguntza ere
bazutela esan digu Lucienek, moldiztegiak ez baitzizkien inprimatze-lanak kobratzen.
Moldiztegikoen lan eskarmentuduna tartean zelako beharbada, baina kontua da
Hitzek sorrera-garaietako Zabalek baino itxura profesionalagoa zeukala: argazkiz
horniturik zetorren, ondo maketatuta, tipografiarekin jokatu ohi zuten... Horrez gain,
Lantziriren arabera (1976: 26) Zabalek halako bi ale bota ohi zuen zenbakiko (2.000).
Zabalekin alderatuta sumatu ahal izan dugun beste desberdintasun bat: hura Iparraldeko
aferetan zentratuago zegoen bitartean, Hitzek Hego Euskal Herriari zegokion gai anitz
jorratu ohi zuen: LAB sorberria zela, ESB zela, ETAren gorabeherak zirela...
Gainerakoan, honako hauek ziren bere sail nagusiak: Euskal Herri 1975, Herri
burrukak, Azterketak, Ikusgai, Askatasunaren guduak, Theoria, Euskara, Liburuak eta
Herriaren lekuko (pertsonaia esanguratsuei eginiko elkarrizketak). Bistan denez, sailen
euren izenek edukien berri damaigute.
1976ko abuztuan, zortzi zenbaki kaleratu eta gero, Hitz ere desagertu egin zen.
Etxezaharreta koordinatzaileak esan digunez (komunikazio pertsonala, 2001), Hego
Euskal Herrian egoera politiko berria abiatzearekin batera Mugalde moldiztegikoek ere
haraxe bideratu zituzten ahaleginak, Hitzi ordura arte eskainitako laguntza bertan behera
245
Lehen zenbaki horretako editorialean zera irakur zitekeen, besteak beste: “(...) Hitz izanen da Herriak
eginen duena. Gure itotzaile diren Espainia ta Frantziako gobernuen helburuen aurka jo eginen du
hizketan ari izanez borroka, neke ta itxaropen guziekin. Ba dakigu gure aldizkariak emango duen hitz
bakoitzari etsaiak mila hitz zapaltzaile botako dizkiola. Bainan, gure indarra izanen da gure
herrikoitasuna. Zuri irakurle laguna zaigu eskuetan daukazun paper hau herriarena egitea erranaz nolako
zatiketa garbia den gaur: Egitura politiko zanpatzaile batzuen lagun burges klase bat eta langile klase
zapaldu bat beste aldean. Euskaldungoa eta langileen gatazkak josiak daude. (...)”
317
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
utzita; horrez gain, Hitzen kolaboratzaile batzuek ere muga igaro zuten. Faktoreon
baturaren eraginez, euskara hutsezko bihilabetekari hura ez zen gehiago plazaratu.
Nola Hitz hala Zabal, beraz, Ipar Euskal Herrian euskara hutsezko komunikazioesparru bat sortzeko (indartzeko, hobe esan, Herria eta Otoizlari ere, edukiz aski
desberdinak izanagatik, hor zeuden-eta) ahaleginaren ondorio dira. Ahalegin horren
fruituak, ordea, ez zuen espero zen emaitzarik eman.
Izan zen, ordea, beste eredu baten atzetik abiatu zen bestelako ahaleginik, beste
kazeta asko eta askok, jada ikusi dugunez, komunikazio-esparru elebidun diglosikoaren
aldeko apustua egin zuelako. Horien artean kokatu beharrekoa da Enbatak 1970eko
hamarraldi erdian eginiko apustua ere. Ezen hurrengo atalean ikusiko dugunez,
Enbatak, Frantziako Gobernuaren debekua zela bide, isilik eman baitzuen 1974 ia osoa;
haatik, 1975ean berriz plazaratzean, Zabal eta Hitzen euskara hutsezko eredua
errefusatuta, bide elebidun diglosikoa hobetsi zuen berriro. Gexan Lantziriren
testigantza da horren lekuko (1976: 26): “(...) Enbatak, berriz hasiz geroztik, lehen
bezala euskarazko artikulu bat edo beste ba dakar beti eta horrez gainera espainolezko
beste bat. Honen tirada bi milako hori da.”
Euskarazko artikulu bat edo beste zenbaki bakoitzeko: horra aurrerantzean ere
Enbatak euskal irakurleari eskainiko ziona. Bazuen ordea euskara hutsezko eredurik,
ezen 1976an desagertuko ziren Zabal eta Hitzez gain, hor baitzeukan ondo bizirik
zegoen Herria astekariaren adibidea ere (egia esan, Herria ez zuten euskara huts-hutsez
argitaratzen, baina bai ordea euskararen nagusitasun nabarmenean oinarriturik;
frantsesezko artikulu bakarra Hexagonoko legeek behartuta sartzen baitzuten, 133. oinoharrean azaldu dugunez). Eta Herriaren eredua ez zen eredu hutsala, kazeta horrek
Enbatak halako biko zabalkundea baitzeukan garai hartan; Gexan Lantzirik eskainitako
datuak dira horren lekuko (1976: 26): “(...) Herria, astekari bakarra, dena euskaraz,
318
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
azken horrialdeko frantsesezko artikulu luze bat salbu. Ipar aldeko laborariei itzulia.
Tirada: lau milako hori.”
Baziren, beraz, euskara hutsezko kazeta batzuen erreferentziak (Otoizlari bera
ere hor zen). Horrez gain, bada aintzat hartzeko moduko beste datu bat ere: 1981ean
(Enbatak, berak eskaini datuen arabera, zenbakiko 1.800 ale zabaltzen zituen garai
hartan) astekariari buruzko inkesta egin zuten. 187 lagunek erantzun zuten inkesta.
Bertan islatzen zenaren arabera, irakurleen %70 euskara ulertzeko gai zen, eta %30
ikasteko asmotan ei zebilen. Horrez gain, zera ere irakur zitekeen emaitzen azalpenean:
“34,6% des lecteurs demandent plus de basque”.246
Enbatak, ordea, kazeta elebidun diglosikoen eredua hobetsi zuen, jende
gehiagorengana heldu guran. Apustu horren ondorioz, besteak beste, 1970eko
hamarraldian Ipar Euskal Herrian euskara hutsezko komunikazio-esparru txiki bat
eratzeko egon ziren aukera apurrak bertan behera geratu ziren. Ezin uka hala ere, Hego
Euskal Herrian euskarazko prentsaren bidea urratzea zaila bazen, are zailago zela Ipar
Euskal Herrian, bertako egoera soziolinguistiko berezia zela-eta. Hara bestela zein zen
garai hartan Gexan Lantziriren ustea (1976: 27):
“Dudarik ez da, euskara gehienik laguntzen eta aberasten duen kaseta edo
aldizkaria, orain arte segurik, euskara hutsean idatzia dena dela. Ez du inork gogoan
pasako Anaitasuna, Zeruko Argia, Herria, Hitz, Otoizlari, Principe de Viana edo Zabal,
bi mintzairetan egin behar litezkeela.
Dudarik ez da ordea, politik eta langile erakundeek argitaratzen dituzten
aldizkarietan, egungo egoeran, nahi ta nahi-ezkoa dela gutienez bimintzairatasuna,
hirukoa ere zendako ez?”
Lantzirik, hortaz, euskara hutsez zeudenak indartzea proposatzen zuen,
elebitasuna
politik
eta
langile
erakundeen
aldizkarietarako
gordeta,
egoera
soziolinguistikoak hartara behartzen zuelako. Hala ere, ordura arte indarrean ezarritakoa
ez bezalako elebitasuna aldarrikatzen zuen aldizkari horietarako ere (1976: 27):
246
Hala ere, Enbatakoek zera erantsi zuten puntuan: “(...) mais nous avons vu qu’un fort porcentage de
basquisants avait répondu à ce questionnaire, il est certainement surestimé si on le ramène au lectorat
total” (ikus Enbata, 676. zenbakia, 1981-VIII-6; ikus, halaber, Enbata, 674. zenbakia, 1981-VII-23).
319
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“(...) Bimintzairatasun honek aldatu behar lukeela moldez eta mamiz ez da ere
zalantzarik. Zeren orain arte erabilia denak kalte baizik ez du ekartzen euskarari.
Euskararen aintzinamenduari. Promozioari. Nolaz? Zeren, orain arte erabilia den
moldeak, euskarari artikulu xume batzu uzten baitizkio bakarrik, gaineratekoak erdaraz
pentsatuak direlarik. Eta hauek berak euskaraz ere aurkitzen baldin badira, beti presaka
beraz gaizki, itzuliak izaten baitira.”
Horra, jada sarritan salatu duguna: aldizkari elebidunetan euskara ia beti dela
osagarri, anekdotiko, superflue, bazter-hizkuntza; kasik inoiz ez ordea, ezinbesteko,
zentral, mintzaira nagusi. Haatik, Lantziriren irudiko, Ipar Euskal Herriko euskara
hutsezko kazeta batzuek (edo, euskara hutsezko ez izan arren, abertzale zirenek) beste
arazo bat ere bazeukaten: bertako gizarteari eta haren behar eta premiei begira egindako
aldizkariak baino, Hegoaldera begira eginiko kazetak ziren (1976: 27):
“(...) zer ikusten dugu, ipar aldean argitaratzen diren aldizkari zenbaitetan? Dela
Euskaldunak, dela Hitz, dela Zabal hau bera, gehienik hego aldeko irakurlego batentzat
eginak direla. Aldizkari horiek ipar aldean hunkitzen duten irakurlegoa arras hein ttipikoa
baita oraino.
Egoera hori kontutan hartuta, ez ote liteke ordu, ipar aldeko idazle engaiatuek
gure indarrik haundiena ipar aldeko irakurleentzat egin dezagun? (...)”
Hara: euskara hutsezko eredu horrek autozentratua, barneko premiei, Ipar Euskal
Herriko bertako gizartearen beharrei begirakoa izan behar zuela eta premia eta behar
horiei erantzun behar ziela, hori zioen, beste berba batzuekin, Gexan Lantzirik. Eta
euskara hutsezko eredu autozentratu hori urratzen hasteko, zailtasunak zailtasun, aldeko
faktore batzuk ere baziren: gau-eskolak, ikastolak (1969an sortua zen Seaska247),
aspaldidaniko kazeta-tradizioa (Eskualduna, Herria... ), euskara batu sortu berria,
euskara hutsezko kazetak...248 Xarriton/Ehulateik (1979: 24) aldeko faktore modura
aipatu zituen, halaber, Iparraldeko belaunaldi berriko 24 idazleak, eta hor ziren baita
Xarriton/Ehulateik berak aipaturiko hiru probintzietako 78.450 euskal hiztunak ere...
247
Jean Haritxelharrek (1969) taxuz deskribatua du garai hartan euskarak Ipar Euskal Herriko
irakaskuntzan zeukan presentzia urria. Ikus, halaber, Txomin Hegi eta Marta Ithurbideren lana (1979).
248
Ezin ahaztu, horiei gagozkiela, Hegoaldeko euskal aldizkariek ere Ipar Euskal Herriari buruzko
informazio dezente eskaini ohi zutela, Iparraldeko kazetariek eurek emana; Piarres Xarriton/Ehulateiren
arabera (1979: 23) “Anaitasuna eta Zeruko Argian aurki ditzakegu oraino Xarle Videgain, Mikel
Hiribarren, Ermiñe Madariaga edo beste zenbaiten izenak eta izenordeak (...).”
320
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Haatik, urte batzuk lehenago Igela euskara hutsezko hiruhilabetekariarekin
gertatu bezala (horren kasua desberdin samarra da hala ere, beste zenbait faktorek ere
eragin zuelako haren desagertzea), Hitz eta Zabalek erreka jo zuten, eta Herria eta
Otoizlari geratu ziren euskal prentsaren ordezkari bakar modura Ipar Euskal Herrian
(hortaz, hiru herrialdeetako prentsa-munduan, berriz ere, euskarak erlijioarekin eta
mundu-ikuskera kontserbadorearekin kidetuta jarraitu zuen). Gainerako kazetek eredu
diglosikoa hobetsi zuten, euskarari zentralitaterik ematen ez dion eredua. Hautu
garrantzitsua izan zen hura, 1980ko hamarraldian Iparraldean sortuko ziren aldizkari
berriek ere ildo hori jarraituko zutelako gero (ikus VI. puntua). Ikus dezagun, baina,
zein kinkatan egin zuen hautu hori Enbatak, gauzak are gehiago argitze aldera.
V.3.2.- Enbata: debekutik berriz ere eredu elebidun diglosikoa hobestera
Gatozen beste barik Enbata garai hartan zertan zen ikustera. 1968ko urrian,
hauteskunde-aroko porroten osteko isilaldiaren ondoren, astekari bihurtu zela ikusi dugu
V.2.2 atalean. Hurrengo urteak (1970eko hamarraldiaren lehen erdi osoa, egia esan)
gogorrak izan ziren aldizkariarentzat. Hara zer dioen adibidez Euskal Hiztegi
Entziklopedikoak (Askoren artean, 1995: 963): “(...) Euskal kulturaren eta langileen
aldeko jarrera nagusitzearekin batera, Hegoaldetik Iparraldera ihes egindako ETAko
kideek babesa aurkitu zuten Enbatan; honek mugimenduaren erradikalizazioa ekarri
zuen. 1967tik taldea banatzen hasi zen pixkanaka. (...)”
Taldea sakabanatzen hasi izana bera seinale txarra bazen, ez ziren asko hobeak
izan epaitegietatik ailegaturiko seinaleak. Hona, horren lekuko, Zeruko Argiaren 722.
zenbakian (1977-I-23) irakurritako albiste sinaduragabea:
321
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“(...) [1977ko] Hilaren 13an epaitu zuten Baionako hauzitegian Enbata politik
aldizkaria, martxoaren 25ean ETA(pm)kin elkarrizketa eta erakunde horrek eginiko agiria
argitaratzeagatik. (...)
1973an izan zuen aurreko juizioa Iparraldeko aldizkariak, Marcellin ministro zela;
Frantziako poliziaren jokabidea salatzen zuten artikulu sail batengatik eraman zuten
hauzitara eta 32.000 frankoko multa ezarri, prentsa gaietan multa normalenak 2.0003.000 frankokoak izaten direlarik. Errekursoaren ondoren zigor hori jetxi eta gero,
Pompidou hil eta Giscard-ek eman zuen amnistiaz barkatu egin zioten. Enbatak ez du
inoiz partikularrek eragindako juiziorik izan; Administrazioak eraman izan du beti
hauzitara. (...)”
1974 hasieran lau orrialdeko astekaria zen Enbata. Baionan zeukan egoitza, zuribeltzean eta tabloide formatuan ateratzen zuten, eta Jean Claude Koko Abeberri zen
astekariaren arduradun. 1974. urtean kaleratu zituzten zenbakietan euskara gutxi ageri
zen: artikulu bakarra zenbakiko, edo ezta bakarra ere.
Dena dela, 1974 hartan ez zen Enbataren zenbaki askorik plazaratu. 1974ko
estreinako zenbakian bertan, “Berriz haste...” izenburua zuen artikulu sinaduragabean,
hara zer zioten: “(...) Mementoan, ipar aldeko abertzaleen artean, guk [Enbatakoek]
ditugu auziak, eta guk bakarrik: 8 urtez, 12 hauzi; eta azken 2 urtetan, 6 hauzi.”
Handik gutxira, 1974-I-30ean, urte hartako azken zenbakia (halabeharrez) atera
zuten. Zer jazo zen bada? Euskal Hiztegi Entziklopedikora joko dugu berriz hori argitu
guran (Askoren artean, 1995: 963): “(...) ETAk Carrero Blanco, Espainiako
gobernuburua, hil zuenean [1973ko abenduaren 20an hil zuten Madrilen], Frantziako
gobernuak Enbata aldizkaria eta mugimendua legez kanpo utzi zituen (1974).(...)”
Jean Louis Davantek Paristik etorri zen debeku horri buruzko argibide gehiago
eman digu (komunikazio pertsonala, 2001):
“Raison d’Etat: hori izan zen, besterik ez; lehenik bortizkeria aitzakiatzat hartu
zuten, baina gero Conseil d’Etat delakoak erantzun zuen bortizkeriarik ez zegoela eta
orduan ideiengatik (separatismoagatik) debekatu zuten. Mugimendua zuten debekatu,
baina kazeta ezin zuten debekatu. Dena dela, mugimendua debekatu zutelarik ere, hiltzear
zegoen, eta debekuarekin erabat hil zen. Hortaz, kazeta ere urtebetez isilpean egon zen.”
Zertan eman zuten kazeta kaleratu gabe izan zeneko urtea? Hara zer dioen
Euskal Hiztegi Entziklopedikoak (1995: 963): “(...) 1975ean aldizkaria berriro
kaleratzen hasi zen eta mugimenduko lagun gehienak berriz, bestelako talde
322
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
politikoetara banatu ziren gerora (HAS, EB, Ager).” Davantek EHAS alderdiaren
sorreraren garrantzia azpimarratu digu (komunikazio pertsonala, 2001): “Hor EHAS
sortu zen. Lehenik HAS Iparraldean, eta gero EAS Hegoaldean. Bien baturatik sortu zen
EHAS. Horri loturik hilabetekari bat agertu zen: Euskaldunak.”
Nolanahi dela, 1975-I-30ean Enbata berriro plazaratu zen (337. zenbakiarekin
kaleratu zuten), debekua baino lehenagoko orri-kopuru, sail eta zuzendari berberekin.
Papera aurreko urtean baliaturikoa baino merkeagoa zen, hori bai. Euskarazko testu
batekin egin dugu topo zenbaki haren azalean. “Euskadiren alde” zuen testuak izena, eta
bertan astekariko lagunek lehengo helburuen alde lanean jarraitzeko prest zeudela
berretsi zuten:
“Zer pasa da? Urte bat ixilik; zergatik bada?
(...) Ixilik egon gira bai, Frantses gobernuak ixil-arazi gaituelako: debekatu!
Debekatu; pentsatuz horrela Euskaldun guziak ixilduko eta geldiko zirela! (...)
Dotzena bat urtez, mila ta mila aldiz errepikatu gauzak ez dira egun batetik
bestera debalde uzten ahal. Erein dugun hazia, emeki emeki baina segurki eta ederki
jaritzen ari da.
(...) ez gira orain hastian bezala bakarrak eta horrek berak zer kuraia ez dauku
emaiten! Hortakotz bada, ez da, ez ixiltzeko, ez gelditzeko mementoa. Segi dezagun hasi
lana, hasi gudua, Euskadiren alde!”
Debekatu egin zuten Enbata, bai. Debekuari buruzko argibide gehiago 337.
zenbaki horren azalean topatu dugu, “Il y a un an” izeneko testuan. Testu horretan
Enbatak harpide zaharren, lagunen eta euskaltzaleen laguntza ere galdegin zuen:
“Le 30 janvier 1974, il y a un an, sur proposition du ministre de l’Intérieur
Marcellin, le gouvernement français interdisait Enbata.
Malgré le recours aussitôt introduit auprès du Conseil d’Etat, cette interdiction
demeure.
(...) Malgré les interdits et les risques, Enbata est à nouveau sur le devant de la
scène du combat basque.
Il dépend à présent du soutien de la réaction massive et immédiate de nos anciens
abonnés, de nos amis, des Basques, pour que ce combat se poursuive.
Vous avez la parole.”
Azalean bertan baita, zera zioen Le responsable de la publicationek sinatu
testuak: “Mesurant les risques, mais aussi le chemin qui reste à faire, nous nous
décidons à reparaitre.” Berragertu egin zen beraz Enbata, eta horrez gain berragerpenari
323
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
buruzko informazio-batzarrak ere iragarri zituen otsailerako Donapaleu, Donibane
Lohizune, Maule eta Baionan.
Beste agerkari batzuek ere eman zuten Enbataren berragerpenaren berri. 1975-II20ko Herrian, adibidez, gisa honetan mintzo zen Etienne Salaberri:
“Tel le Phénix, Enbata renaît de ses cendres. A quoi l’avait réduit une injuste
condamnation de Raymond Marcellin.
Gure goresmenak. Nos félicitations.
Tout Basque, en tant que Basque, et quelles que soient ses opinions personnelles
se réjouira de cette résurrection.”
Lehenago ere, 1975-II-6ko Herrian, Gehexan Ponttok (hau da, Jean
Haritxelharrek), emanak zizkion zorionak aldizkari bersortuari. Data bereko Herrian,
sinadurarik gabeko beste testu hau ere agertu zen: “Uste ginuen Eskualdunak deitu
aldizkaria haren orde sortu zela; bainan ez omen da batere hala, nahiz ideietan
ahaidetasun zerbait baduketen... (...)”. Baina ez, ez ziren gauza bera Enbata eta
Euskaldunak. Hara bestela zer zioen azken horrek Enbatari buruz 1975eko otsailean:
“(...) Quant à nous, n’étant pas masochistes, nous ne recherchons pas
spécialement la concurrence d’un autre mouvement basque –le journal, cést autre chose,
on n’est jamais assez informé- dont nous voyons d’ailleurs mal où il se situera.
Mais, après tout, il y a du travail pour tout le monde sur les fronts de la lutte
basque. Et, par-dessus tout, nous sommes solidaires d’Enbata dans cettte affaire
d’interdiction, par principe, en tant que démocrates et en tant que Basques, au nom de la
liberté d’expression et d’association, et naturellement au nom des droits nationaux du
peuple basque.”
Davantek, bestalde, kazeta debekatu zutenerako mugimendua erdi-deseginda
zegoela esan digu arestian.249 Berriz agertzen hasi zenean, Enbatak ez zuen jada
mugimendu bat gibelean. Mikel Asurmendik Argia astekariaren 1.597. zenbakian
(1996-X-27) idatzitako berbek hori berresten dute: “1975eko hastapenetik, berriz,
Enbata aldizkaria argitaratzen hasi zen erregularki, engoitik orain mugimenduaren
agerkaria izan gabe.” Davantek kazetaren eta mugimenduaren bereizketaren berri eman
249
Horri buruz, ohartxo hau igorri digu gerora Jean Louis Davantek berak: “Aldizkaria mugimenduaren
agerkaria zen, ber izenarekin, eta lehenbiziko mementoan uste izan genuen biak jotzen zituela ber
debekuak. Laster ohartu ginen ez zegoela horrelako loturarik Frantziako legean: agerkari bakoitzak
beregaintasun osoa dauka. Orduan bigarren arrazoi bat izan zen abian ez agertzeko: jendeak ez zuen
ulertuko, eskandalu guztia galduko zuen mugimendua jo zuen debekuak.”
324
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
digu (komunikazio pertsonala, 2001): “Mugimendua erdi deseginda jada, gehiengoak
uste zuen Enbatak soil-soilik agerkari huts izan behar zuela eta mugimenduak ez zuela
jada lekurik. Geroztik horrela da, Enbata kazeta hutsa da.”
Berkaleratu ondorengo zenbakiaren hurrengo biak ere (338.a, 1975-II-13koa, eta
339.a, 1975-II-20koa) lau orrialderekin kaleratu ziren, baina formatu apur bat
txikiagoan. 340. zenbakiaz geroztik (1975-II-27), ordea, newsmagazine formatua hartu
zuen Enbatak eta zortzi orrialde izatera igaro zen; horrez gain, orrialdeotan argazkiak
sartzeari ekin zion. Astekariaren azalari gagozkiola, bersortuz geroztik ordura arte
indefinizioan murgilduta egon eta gero, lau zenbaki geroago (344.ean, 1975-III-27an)
hartu zuen aurrerantzean izango zuen tankera: aurrerantzean, orrialde guztiaren luzezabala hartu ohi zuen argazki batek beteko zuen azala (344. zenbaki horretan pertsona
bi ageri ziren autostop egiten, eskuetan Gernika zioen afixa zeukatela; izan ere, urte
hartako Aberri Eguna Gernikan burutzekoa baitzen).
Bestelakoan, zelakoa zen Enbataren egoera zifretara errenditurik? Zeruko
Argiako 722. zenbakian (1977-I-23) aurkituriko albisteak datu batzuk damaizkigu:
“(...) Oztopoen gainetik, Enbata berritzeko asmoz ari da: erredakzioko komitea
zabaldu, elkarte argitaratzailea sortu eta aldizkariaren orrialdeak gehitu egingo dira. (...)
Politik gaiak erabiltzen ditu batipat, mugaz bi aldeko berriak emanez, euskaraz eta,
gehienbat, frantsesez. Astekari da eta 2.000 inguru harpide ditu, arazorik larriena
ekonomikoa duelarik.”
Aldaketa horiek gorabehera, Enbataren hizkuntza-politikan ez zen mudantza
handirik izan, oso euskara gutxi kausi baitzitekeen astekarian (garai hartan kazetaren
arduradun zen Jean Claude Koko Abeberrik –Jakesen anaia- jakin bazekien, euskaldun
berria baitzen ordurako). Arbelbideren irudiko, 1968an euskara gehiago plazaratzen hasi
ziren, baina baita lehenagoko dinamikara laster bueltatu ere (1996: 276):
325
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“1968ko iraultzatik landa aldizkaria berriz agertzen delarik, toki gehiago hartzen
du euskarak: lau orrialdeetarik bat euskaraz. Enbataren kaierrak erdara hutsez idatziak
baitziren ordu arte, laugarrena, bi hizkuntzetan idatzia da.250
Gazte beroen eraginez, Euskarari lehentasuna ematen ziotenei ez zieten
konfiantxa aski egiten zeren eta Enbatatik jalgirik, gehiago kulturari emanen zen Amaia
muimendua sortuko zuten. Enbata bere ixurgia naturalera itzuliko zen: gaur egun, 35
urteren buruan lehenagoko hartan daude euskara aldetik, ez dira kantitu!”
Ez dio gezurrik Arbelbidek: 1970eko hamarraldi erdian ere, artikulu bat baino ez
zuten ateratzen euskaraz zenbaki bakoitzean (eta, gehien jota, beste albiste laburlaburren bat ere bai). Euskarazko artikulu hori hirugarren orrialdean joan ohi zen, eta
editorial-tankera izaten zuen, bigarren orrialdeko frantsesezko testuak bezala.
Hona hemen Enbataren laugarren kaierraren azala (iturria: Arbelbide, 1996: 213).
250
Arbelbidek berak beste pasarte batean dioenez (1996: 163), “(...) beren ideologia idatzi zuten Les
Cahiers Enbata deitu liburuxketan. (...) Lehena 1964ko maiatzean agertu zen beren programarekin; zer
zen Enbata, nazio Euskalduna, Europako Estadu Batuak, Estado Euskaldun aipatzen zuen lehenak... Gero
atera ziren beste batzu Euskal Herriko Ekonomiaz, Euskal Herriko eta Europako federalismoaz, Euskal
Herriko Historioaz.”
326
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Era berean, 1975ak aurrera egin ahala gaztelaniaz idatzitako gero eta artikulu
gehiago hasi zen agertzen, oro har ia beti Hegoaldeko aferei (hango egoera politikoa,
ETAren jarduna eta abar) erreferentzia eginez. Haatik, Jean Louis Davantek
gaztelaniaren agerpen hori memento jakin hartako fenomenoa baino ez zela izan
adierazi digu (komunikazio pertsonala, 2001).
Euskara-kopuru eskasari buruz, zera adierazi zion urteak geroago kazetaren
arduradun zen Jakes Abeberrik Mikel Asurmendi kazetariari, honek aldizkariaren
herena eskas baino ez zela euskaraz eta zergatik ote zen hori galdetu zionean:
“Maleruski horrela da. Eta gure ideologia zein den kontuan izanik, kontradizio batean
kausitzen dugu gure burua. Alta bada, Enbata aldizkariak betetzen duen rolak euskal
informazioaren esparrua gainditzen du. Hortaz, frantsesez argitaratzea nahitaezkoa izan
zaigu betidanik.”251
Gogora dezagun, bestalde, 1976an Hegoaldean Euskal Kazetaritzaren Urtea eta
prentsa diglosikoa/prentsa euskalduna eztabaida zituztela hizpide; apur bat geroago,
1980ko hamarkada hasieran, Prentsa Euskaraz kanpaina bultzatu zuten euskarazko
aldizkari batzuek (Herria tartean zela; ikus IV.4 atala). Hala ere, horrek guztiak Ipar
Euskal Herrian kasik ez zuela oihartzunik izan adierazi digu Jean Louis Davantek
(komunikazio pertsonala, 2001). Dena dela, orduan Hego Euskal Herrian mahai gainean
izan zen dilemaz galdetu diogu puntuan: mesedegarri deritzo prentsa elebidun
diglosikoari, euskararen gutxieneko presentzia ziurtatzen duelako? Ala kaltegarri,
euskara ghettora kondenatzeaz gain beronen potentzial osoa garatzea oztopatzen
duelako? Hara zer erantzun digun:
“Ez dakit, baina badakit hainbeste denboraren buruan euskara gehiago izan behar
litzatekeela Enbatan, eta ez soilik editorial eta sermoietan, baina baita berrietan eta
artikulu ironiko, zorrotzetan ere. Ezen zerbait berria bada, jendeak irakurriko baitu, baina
sermoia... Gauza interesgarriak frantsesez datoz, eta sermoia euskaraz. Jendeak lehenengo
frantsesezkoa irakurri ohi du, eta gero, denbora badu, euskarazkoa. Euskarari dagokionez,
251
Ikus Argia, 1.597. zenbakia (1996-X-27).
327
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
kantitatea ez dago eta kalitatea ez da zaintzen; egia esan, sermoi horiek ongi idatziak dira,
baina beti ideia beretsuak errepikatzen dituzte. Berrietan, albisteetan eta gauza bizietan
ere sartu behar luke euskarak, jendearen jakinmina pizteko.”
Horrekin lotuta, Xipri Arbelbidek ere badu aipu argigarririk (1996: 274):
“(...) erran dezagun euskarak toki guti, biziki guti zuela Enbatan: ohartu zarete
Enbata edo Ekin-en [Enbatako militanteen barne-buletina] pasarte bat ematen dutalarik
hamarretarik bederatzitan, frantsesez idatzia dela, nahiz idazlea euskaradun hauta izan,
nahiz idazlea euskararen aldeko langile porrokatua izan. Herria astekarian dute horiek
berek euskaraz idazten. Abertzalea ez den Herrian.252 Euskara eta elebitasuna kanporako
predikuak ziren (eta dira), sinesgarritasunik gabeko predikuak, baldintza horietan!
Enbatak berak eman die lokia bere kontra ziren euskaradunei: kostaldeko frantximentak
deitzen zituzten Enbata kideak.”
Enbatak, beraz, “euskaradun idazle hautak” ere erdaraz idazten jarri ohi zituen.
Ez beti ordea, ezen Piarres Xarriton/Ehulateik dioskun moduan (1979: 23), “Enbata,
Euskaldunak edo Gernika elebidun aldizkariek euskarari uzten dioten eremu xuhurrean
aurki ditzakegu Mixel Mendiboure, Manex Goyhenetche, André Saint Esteban edo Peio
Baratxegarayren idazkiak.” Lagunok euskaraz idatzi ohi zuten aldizkariotan, baiki,
baina aldizkariek, hala ere, “eremu xuhurra” uzten zioten euskarari; ghettora baztertzen
zutela, alegia.
Nola Enbatak hala Euskaldunak, Gernika eta beste zenbaitek, beraz, beste bide
bat hautatu zuten, Herria, Hitz, Zabal eta Otoizlarirena ez bezalako bidea, eta, jakinaren
gainean ala oharkabean, hedabide diglosikoen eredua indartu zuten. Eta oso kontuan
izan behar da, horri dagokionez, hedabide diglosiko horien, eta, batez ere, frantses
hutsez zihardutenen hedatze itzelak Iparraldeko euskaldun-kopuruaren gainbeheran izan
duen eragin nabarmena. Piarres Larzabalen aipu hau adierazgarria dugu (1969: 45):
“Garai hortan, radioarekin telebixt erdarazkoa sartu zen gure ainitz etxetan. Arrotzak
gehiagotu gure lurretan. Eskualdunak oraino gutiagotu. Haurren eskolarat igortzeko
252
Arbelbidek berak, lan bereko beste orrialde batean, zera dio abertzaletasunari eta Herriari buruz
(1996: 130): “Piarres Lafitte abertzale izan zenik nehork ez du dudan ematen. So egiten badiogu urteak
eta urteak zuzendu duen Herria kazetari, abertzale kolore guti, biziki guti aurkitzen diogu. Bazekien
abertzale agertuz geroz irakurlegoa galduko zuela eta nahiago zuen abertzale agertzen ez zen euskarazko
astekari bat bizirik atxiki, ezinez eta abertzale agertzen zelakotz, hiltzen ikusi. Jakina da euskarari baino
gehiago frantsesari ekarriak direla abertzaleak.”
328
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
eginbidea legez goratu zuten, amalau urtetarik amaseietarat. Eskualdungoa agurtuz zoan
gehienen gogo-bihotzetan.”
Are adierazgarriago dugu Alexandre de la Cerdaren beste aipu hau (1982):
“(...) l’arme la plus décisive employée par les républiques modernes, ce que l’un
de nos écrivains, le chanoine Sallaberry appelait la bombe à neutron contre notre pays et
sa culture, c’est-à-dire les moyens de diffusion modernes qui entrent si on peut dire par
effraction dans tous les foyers, imposant une culture et des modes de vie et de pensée
complètement étrangers à notre pays. Il est inutile de revenir sur les effets nivellateurs,
par le bas, de cette a-culture, mais aussi et surtout sur le fait que ce monopole accordé au
jacobinisme dans le domaine de la télé-radio diffusion achève le génocide culturel
entrepris voici des siècles.
Or, une culture n’est vivante que si elle s’appuie sur la langue qui l’a portée, qui
l’a engendrée, et la langue elle-même n’est vivante que si elle est parlée et practiquée non
pas seulement dans les milieux familiaux traditionnels, mais également (...) dans la rue,
sur la place. Cela signifie à notre époque l’accès à la radio, à la télévision, et pourquoi pas
à de nouvelles formes de diffusion comme la télématique. (...)”
Hori horrela, Jean Luis Davant galdekatu dugu berriro: euskararentzat funtzio
guztiak bere baitan hartuko lituzkeen zirkuitua (euskara hutsezko komunikazioesparrua) prestatzera jo beharko genuke, ala, planteamendu hori irrealtzat jota, eskema
diglosikoa hobetsi behar genuke, euskararentzat funtzio batzuk gordeta eta beste batzuk
erdaren esku utzita? Hona bere erantzuna: “Ez dizut erantzun teorikorik emango.
Euskara hutsezko organoak badaude: Herria, adibidez; hor da Argia ere, hor da
Euskaldunon Egunkaria, hor dira hemengo hiru euskal irratiak. Ditugun horiek behar
ditugu atxiki, gehiago haz daitezen. Ez da dudarik.” Hara bada: diglosia bermatzen
duten hedabideak indartzen baino, euskara hutsezko komunikazio-esparrua gotortzen
laguntzen duten kazetak sendotzen ere badela nahiko lan.
Kinka hori (eredu bat ala bestea hobetsi beharra, alegia) 1980 hasieran ere
azaleratu zen Ipar Euskal Herrian; horren lekuko, hurrengo atalean eredu bakoitzaren
adibide bana aztertuko dugu: batetik, 1980ko hamarraldi hasieran euskararentzat
komunikazio-esparru autozentratu bat irabazi guran sortu ziren Lapurdi, Nafarroa
Beherea eta Zuberoako euskal irratiak; bestetik, garai berean sortuta euskararen estatus
diglosikoa bermatzen duten kazeta elebidunak.
329
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
VI.- IPAR EUSKAL HERRIKO EUSKARAZKO IRRATIEN ETA KAZETA
ELEBIDUN DIGLOSIKOEN SORRERA 1980KO HAMARRALDIAN
VI.1.- Perspektiba orokorra
1970eko hamarraldian, giro politikoa pil-pilean zela, Ipar Euskal Herrian
euskara hutsezko kazeta batzuk abiarazteko saioak erreka jo zuela ikusi dugu aurreko
atalean. Hamarraldi amaieran, hortaz, kazeta frantses elebakarrak edo elebidun
diglosikoak ziren nagusi, salbuespen ohoragarriak salbu, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta
Zuberoan. Eta, horrez gain, giro politikak gori-gori jarraitzen zuen. Zeruko Argiaren
735. zenbakian (1977-IV-24) “Labur” sailean agertu albiste hau da horren lekuko:
“Apirilaren 8an Zokoako herriak Le Hameau de Socoa lehertzen ikusi zuen,
koktel molotof baten bitartez. Iparretarrak deritzan taldeak bere gain hartu du ekintza
honen errespontsabilitatea. Euskal Herriko jendeari adierazi nahi dionez, zer motibazioak
eraman duen honelako ekintza egitera, hona bidali digun komunikatua (...)”.
IK-k, jende xumeen bizkar eta aberatsen onurarako “turismakeria” eta “jauntto
erroien” jokabidea salatu ondoren, aldarriokin amaitu zuen agiria: “Lehenbizikorik lana!
Eta irabazpide bat denendako! Hemendik joatea ez dugu nahi! Aberri eguna: borroka
eguna! Herrian bizi nahi dugu!”.
Zeruko Argiak zioenez, berriz, “Iparretarrak taldeak beste ekintza asko antolatu
du bere helburua lortzeko asmoz, Enbata aldizkariak gogoratzen digunez: azkenekoa
Maulen izan zen, Begueri jaunaren kotxearen kontra. Jaun honek Hasparreneko Tikia
zapata lantokia itxi egin zuen Biarritzera pasatzeko”. Ezin ahaztu gainera IK erakundeaz
aparte beste zenbait talde armatu ere bazirela garai hartan Iparraldean, eta baita alderdi
txiki eta taldexka ugari ere.
330
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskarari gagozkiola, arlo horretan ere bero zegoen giroa. M. L. Uhaitzek,
adibidez, zera zioen Anaitasunaren 350. zenbakian (1977-XI-1) “Ikastolen arazoa edo
kulturaren libertatea” artikuluan: “Manifestaldia , urriaren 1ean genuen. San Andreseko
plaza aurrean elkarretaratu zaizkigu 3.000 presuna. Inoiz ez zaigu horrenbeste bildu
Ikastolaren arazoa eta motiboagatik. (...)”. Izan ere, Donapaleun ikastola zabaldu guran
zebiltzan (lehen mailakoa; beste horrelako bi ere baziren, aurreko bi urteetan jaioak,
Donibane Lohizunen eta Angelun), baina Paristik oztopo ugari jartzen ari ziren. Ezin
ahaztu, era berean, Seaskako kideek borroka ugari egin behar izan zutela 1980ko
hamarraldi hasieran, onarpen publikoa lortze aldera: kale-agerraldiak, itxialdiak, gosegrebak...
Seaska bera 1969an sortu zen. Txomin Hegik eta Marta Ithurbidek hamar urte
geroago ziotenez (1979: 30), berriz, hamar urtetan bide dezentea egina zuen jada:
“Baionan, 1969an, Ipar Euskal Herriko lehen ikastola abertzale-multzo batek ireki
zuen. Geroztik egin du bide: orain hogeitabi ikastoletan larehun bat haur dabiltza, bi
urtetarik hamaika urtetakoak: Baionan, Donibane Lohitzunen, Senperen, Hendaian,
Donapaleun, Azkainen, Uztaritzen, Maulen, Hazparnen, Garazin, Miarritzen,
Arrangoitzen, Kanbon, Mugerren, Atarratzen.
Lehen mailako ikastolak ireki ziren duela lau urte, bat Angelun, bertzea Donibane
Lohitzunen; hirugarrena Donapaleun 1977an, sortu orduko zenbaitek hilarazi nahi
bazuten ere [arestian komentatu dugun debekuaz ari da].(...)
Gaurko egunean, epe berri bat atera da ikastolentzat. Lehen mailan diren haur
zaharren horiek bigarren mailan sartu behar lukete heldu den urtean. Non? Frantses
eskola batetan... arte horretan ez baldin badu Seaskak bigarren mailako ikastolarik
irekitzen.”
Kontuak bazuen garrantzirik: Hegi eta Ithurbidek idatzi zutenaren arabera (1979:
31), “(...) ama-ikastoletan hizkuntza bakarra euskara da, esan nahi baita ez dela euskara
ikasten kanpoko mintzaira bat bezala, baina euskaraz dela ikasten. Lehen mailatik goiti,
frantsesezko irakaskuntza mailaka sarrerazten da, euskara egonez mintzaira nagusia.”
Hori zen, beraz, Seaskaren eskaintza. Eta zelan zegoen kontua eskola
publikoetan eta Elizarenetan? Hegi eta Ithurbidek (1979: 28) prestatu taulaz baliatuko
gara hori ilustratzeko, argigarria delakoan:
331
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hamaika urtez geroztikoentzat, beraz, kasik deus ere ez zegoen euskaraz,
hutsaren hurrengoa zen eskaintza. Ama-eskolei eta lehen mailakoei dagokienez, ikusi
ditugu jada ikastolei buruzkoak. Besteetan, askoz kaskarragoa zen egoera. Hara zer
kausi zitekeen, adibidez, lehen mailako eskoletan (1979: 29):
“Gobernuaren eskoletan, hirurehun eta berrogeitamar bat errient badira;
larogeitalauk (84) euskara badakie. Horietan hamarrek bakarrik egiten dituzte hiru oren
euskaraz, hogeitamaikak (31) zenbait ordu (bat edo bi) eta beste berrogeitairuek (43) ez
dute ahal edo nahi egin.(...)
Elizaren eskoletan, berrehun eta hirurogeitamar (270) bat errient eta errientsa
dira, ehun eta hogei (120) bat euskara dakitenak. Horietan, hogeik nonbait han, egiten
dituzte hiru ordu euskaraz. Kontuan ukan behar da, gainera, Donibanen, Urruñan, Kanbon
eta Hendaian ez dutela errientek bakarrik egiten, bainan batasun berezi batzuek
ordaindutako irakasle batzuez lagunduak direla (hala Haize Garbiak Hendaian edo
Hauxoak Donibanen eta bertze).”
Ama-eskoletan, berriz (1979: 29), egoera ez zen askoz hobea:
“Gobernuaren eskoletan, hamar irakasle ibiltariek, aste guztiez, ikusten dituzte
mila bostehun eta berrogeitamar (1.550) haur, bi urtetarik sei urtetarainokoak, heldu baita
ehunetarik larogeitasei; gehienak Zuberoan eta Baxenanabarren, aldiz aise gutiago itsas
hegian.
Elizaren eskoletan, lau ibiltari dira, aurten hasiak, hogeitamalau (34) eskoletan,
segitzen dituzte zazpirehun eta hogeitamairu (733) haur.”
Elizaren zein Frantziako Gobernuaren eskoletan, beraz, politika makala zuten
euskararekiko, astean bakarrik hiru ordutan (eta ez eskola guztietan) euskara irakatsita
eta gainerako ordu den-denetan frantsesa jaun eta jabe izanda; modu horretan jada
hainbestetan aipatu dugun erdara unibertso / euskara azpikategoria (matematikak
bezala, historia bezala) eskema are gehiago sendotu besterik ez zuten egiten.
332
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Esan dezagun, azkenik, unibersitatean gauzak are okerrago zeudela (1979: 27):
“Bordeleko unibertsitatean, bada irakasle bat, Haritschelhar Jauna, laguntzaile
batekin, Salinas Anderea Lekeitiarra. Horiekin ari dira lanean: 25 euskararen ikasteko, 15
lizentziaren egiteko eta 8 ikasle doktorgoa prestatzen.
Tolosako unibertsitatean ere zenbait ari dira ikasten, Alliere Jauna buru delarik.
Pauen berdin, Eugène Goyhenetcherekin.
Baionan Institut d’Etudes Juridiques horretan, hiru mailatan ari direnak, badira
orotara hogeitamar bat Charritton jauna irakasle.”
Horiez gain, bi ikertzaileok ziotenez (1979: 28), Baionan bertan baita eta
asteazkenero, euskararekin loturiko ikasgai-sail bat eskaintzen hasia zen Ikas elkartea:
gramatika (Xarlex Bidegain maisu zela), testu-azterketa (Jean Haritxelhar irakasle),
hiztegia (Piarres Lafitte), historia eta geografia (Manex Goihenetxe) eta literatura
(Piarres Xarriton). Ikasgai horiek Euskaltzaindiaren titulua erdietsi gura zutenentzat
edota euskal kulturan sakondu nahi zuen edonorentzat zuzenduta zeuden.
Bost urte geroago ere unibertsitatean lehengo lepotik zeukan burua euskarak.
Hara bestela zer zioen Piarres Xarritonek (1984: 105-106):
“Ez da hemen aldaketa handirik izan, nahiz irakasleen aldetik bi euskaltzale
ezagun sartu diren berriki eskaini diren bi aulkietan: Txomin Peillen Paben, Eugène
Goyenecheren orde eta Jean Baptiste Orpustan Bordalen Jean Haritschelhar-en lagun.
Baionan halere, Bordaleko Unibertsitatearen babesean, Unibertsitate mailako
euskal irakaskuntza hasi ziren, duela hiru urte, antolatzen. 80-100 bat ikasle -berak
edozein eskolatako irakasleak, gehienak- jarraiki zaizkio irakaspen horri eta astean 6-7
ordu eginez, 40 bat ikaslek eskuratu dute oraingoz bigarren urteko Unibertsitate-diploma
eta 20 batek hirugarren urteko Pariseko ministeritzak onartu ageria: Certificat de culture
et langue régionale basque.”
Xarritonen irudiko (1984: 106), Baionako urrats hori bazen zerbait, baina bere
ustez urrun zeuden oraindik euren helburuetatik, “hots, euskal irakasleen moldatzeko
eta birmoldatzeko, eusko-ikerkuntzaren bultzatzeko behar dugun Ikastegi Nagusi berezi
hartatik eta harekin doazen lizentzia, maisutza eta beste diploma legezkoetatik.”
Unibertsitateaz landa, ikastola-mundutik zetozen batez ere euskararentzat haize
berriak, ezen Xarritonen aburuz “duela bost urte oraino amets-kontu geneukan bigarren
maila ireki izan da 1980an eta urrian aurten, Kanboko ikastolen bigarren mailak 80 bat
ikasle biltzen ditu, Iparralde osotik, lau gelatan.” Lorpen horrez gain, Xarritonek eman
333
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
datuen arabera (1984: 107), 400 ume inguruk jarraitzen zuen 1984an Seaskaren amaeskoletan ikasten; bost urte lehenagoko kopuru beretsua, beraz, baina kontua da
ordurako ama-eskolez gain lehen mailako 9 eskola (260 umerekin) eta bigarren mailako
arestian aipatu Kanboko zentroa ere bazituela Seaskak.
Seaskaren zentroetatik landa, Xarritonen ustez ez zen aurrerakada handirik
antzematen euskara-kontuetan (1984: 106-107):
“Lehen bezain gibelatuak gaude gobernuaren nahiz elizaren eskoletan. (...)
Gobernuaren eskoletan, duela bost urte 10 irakasle ibiltarik 1.550 haur ikusten zituzten
ama-eskoletan. Handik hara doi-doia 20 bat irakasle ziren 270 eskoletarik euskara pixka
bat beren gostuz eskaintzen zutenak. Besterik ez. Gaur, aldiz, 27 ibiltari baditugu 27
sektoretan lan egiten dutenak, 270 eskoletarik 142tan, 4.200 haur ikusiz. 19.000 ume bait
dira denetara, erran dezakegu orain %22etan garela hemen. (...)
Elizaren eskoletan 4 ibiltari bait ziren 1979an 733 haurrentzat eta 34 eskola
ukituak bait ziren 64etatik, gaur eskola beretan 8 ibiltari badabiltza, 1.500 haurrentzat:
hau da, denetara diren 6.400 haurretatik %23.”
Frantziako Gobernuaren eskoletan zebiltzan ikasleen %22 eta Elizaren eskoletan
zebiltzanen %23k, beraz, euskara apurra ikasten zuten astero (apurra baino ez ordea;
hortaz, egun D ereduan dabiltzan umeen euskara-maila kaskarra dela-eta kexu bada
asko eta asko, aise ondoriozta daiteke unibertso frantses baten barruan astean euskara
apur hori ikasten zutenen maila ez zela apartekoa izango). Horregatik ausaz, hara zelan
mintzo zen Piarres Lafitte urte batzuk lehenago Anaitasunaren 350. zenbakian (1977XI-1) euskarak garai hartan Ipar Euskal Herrian bizi zuen egoeraz:
“Galtzen ari zaigu, galtzen. Jadanik, Xuberoan bertan ez dute oso guttik baizik
hitzegiten. Duela zenbait hilabete gertatu nintzen Mendikotan (baserri herri ttipi bat) eta
han 20 bat neska gazte topatu nituen. Haietarik hiruk baizik Euskara mintzatzen zuten eta
beste guziek ez zidaten ulertu ere. Bistan da, mendi leku zenbaitetan, goiko herrietan,
hala nola Larrainen eta Santa Grazin hitz egiten dute oraino. Baina, hortarik aparte inun
gutti. Lapurdin ere oso galduta dago, hain zuzen 100etarik 25ek baizik digute mintzatzen.
Beraz, gelditzen zaigun bakarra dugu Behenafarroa, horretan dugu gaur geure zimendua
eta oinharria. Baina hemen ere atzera goaz, batipat, Donapaleu inguruan baita hiri
ttipietan, Donibane Garazin eta abar... Hala ere nire estimuen arabera, Behenafarroan
100etarik 77k euskaraz hitz egiten dute.
(...) Bestalde, 6.000 haur baditugu Iparraldeko eskoletan eta hauentzat 5 irakasle
baizik. Nola 5ek bakarrik egin horrenbeste lan? (...) Nik euskararen egoera honetan
ikusten dudan erantzuna, bilinguismo ofizial batetan deritzot eta gainera diru arazoa eta
gaineratekoak gobernuaren gain.”
334
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Hala ere, Xarritonek pare bat urte geroago itxaropenari leihoak zabaldu zizkion,
gau-eskoletatik zetorren haize berria aipatuta (1979: 25):
“(...) historiaren lagun, psiko-soziologiaren aldetik ere bagenuke azterketa bat
egiteko gaur gaurko egoerari buruz, Baiona alde honetan berean, ikusteko zer
heinetaraino dagoen euskalduna apaldua eta zapaldua, bere gogo-bihotzez desjabetua,
bere buruaz ahalgetua eta etsitua. (...) Baditugu beharrik, gero ta gehiago, gazteak,
gaitzari ohartzen hasiak. Hauek dabiltza ikastaldietan eta gaueskoletan, hauek ere, polizak
begietan dituen euskal talde gorde edo agerietan, hauek berak dira gurutzatzen
hegoaldeko haurridekin, azkenean hauek bide diote itzuliko herri kolonizatu honi berezko
historia.”
Gau-eskolak ekarri dizkigu Xarritonek hizpidera, urte haietan loratzen ari ziren
errealitate itxaropentsua baitziren. Hegi eta Ithurbidek damaiguten informazioa da
horren lekuko (1979: 31):
“Baionan bertan, sei lekutan larogei bat pertsona ari dira lanean (Orai-bat,
Balichon, Mende-Berri, Musée Basque, St.-Amand, ZUP biltokitan).
Angelun, hirurogeitamar (70) bat, El Hogar-en, lau taldetan.
Bertzalde, ikas-lekuak badira Lapurdin: Miarritzen (2), Baionan (7), Donibanen
(2), Hendaian (2), Bidarten, Angelun, Kanbon, Uztaritzen, Hazparnen, Urketan,
Hiriburun. Baxenabarren: Donapaleun, Garazin, Baigorrin, eta Irissarin. Zuberoan:
Maulen eta Atarratzen.
Herriz kanpo: Parisen, Bordelen (3), Pauen (2).
Orotara, Gau-eskoletan bortzehun bat (500) pertsona ari dira ikasten, Parisen
bertan ehun bat, berrogei irakaslek lagunduz.”
Bost urte geroago, fenomenoa haziz zihoan, aldats-beheran abiatua den
elurroldearen gisan (Xarriton, 1984: 108):
“Zinez urrats handia egin da Iparraldean gau-eskolen sailean azken bost urte
honetan. Orduz gero dira alabaina elkarretaratu eta egituratu euskara ikasten ari ziren
talde gehienak, AEKren batasunean.253 Bazter gelditu diren talde bat edo besterengatik,
Iparraldeko AEK taldeak oldar ederrean eraman du bere saila: 900 ikasle biltzen ditu bere
90 irakasle eta 5 liberatuen inguruan. Nehork uste baino abiadura aberatsagoa eman zion
azken aldiko Korrika-ri eta udabeteko ikastaldietan 75 ikasle eskolatu ditu, hiru
ikastalditan.”
Ezin ahaztu, era berean, garai hartakoa dela baita Herri Taldeek bultzaturiko
Euskadin euskaraz kanpaina.254 Hori guztia hezkuntzari dagokionez. Hedabideei
gagozkiela, arlo horretan ere ez zeukan leku asko gehiagorik euskarak. Prentsa idatzia
253
Horri buruz gehiago Herriaren 1.668. zenbakian (1982-IX-16), “Gau eskolak elkartearen sortzeaz”
izeneko artikuluan. Gau-eskolen arduradunek bertan ziotenaren arabera, “AEK-rekin harremanetan
sartzea baino gehiago ardietsi dugu: Koordinakundearen partaide bilakatu gara, Euskal-Herriko bostgarren herrialde gisan. Koordinatze hau, sail frangotan agertu da: Korrika, didaktika mailan, Gau Eskola
batzuen arteko parekatzea (jumelaia)...”
254
Ikus Enbataren 708. eta 709. zenbakiak (1982-III-11 eta 18, hurrenez hurren).
335
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
lehen aztertu dugu, baina, zertan zen euskara orduko irrati-telebistetan? Piarres
Xarritonen arabera (1979: 61), frantses irratia 1963an hasi zen Baionatik lehen
emankizunak eskaintzen. Frantsesez ari zen, udatiarrei eskainitako programazioa
taxutuz batez ere, lantzean behin euskal mezaren bat sartzen zutela. Behin uda amaitu
eta udatiarrak euren ohiko bizilekuetara bueltatzean, isildu egiten zen Baionako irratia.
Irrati hori bera baliatuta, uda bat edo bestez Piarres Larzabal, Roger Idiart,
Pantxoa Etxezaharreta eta beste lagun batzuek lehen euskal emankizunak igorri
zituzten; gutxi iraun zuten ordea saiook, euren abertzale-kutsuarengatik baztertu
zituzten-eta. 1967an, ordea, Ipar Euskal Herriari dagokionez jauzi garrantzitsua eman
zuen irrati horrek (Xarriton, 1979: 61-62):
“1967an, irratilari-multzo bat ekarri zuen frantses irrati ofizialak Baionara eta hor
jarri eguneroko emankizun labur batzu presta zitzaten erdaraz eta euskaraz. Ezen
euskarazko emankizunentzat irratilari euskaldun bat bazen, Maite Barnetche. Honek bildu
zituen laguntzaile berriak eta orai [1979an] egunero euskara izpi bat entzun dezakegu
Baionako irrati ofizialetik: goizean, 7,15etan, agurra (minutu bat) eta 12,15etan, hitzaldi
labur bat (bost minutu), Maite Barnetche bera, Ramuntxo Kanblong, Gexan Lantziri,
Jakes Etcheverry, Janbattitt Dirassar eta P. Narbaits kalonjea aldizkatzen zaizkigula
astelehenetik larunbatera.
Bestalde igande oroz Maite Barnetche eta Janbattitt Dirassarek ordu erdi bateko
elkarrizketa bat emanarazten diote euskal kantari, bertsolari, idazle edo ezezagun norbaiti.
(...) Bospasei aldiz urtean entzuten dugu ere euskal meza bat Piarres Andiazabal-ekin.
Besterik ez.”
Oso leku gutxi zeukan euskarak, beraz, Ipar Euskal Herriko garai hartako
irratietan. Hori bera aski oztopo ez nonbait, eta bazeukan bestelako trabarik ere, ezen
Mattin Larzabalek dioenez (1993: 221), “zuzendaritzak ez zituen uzten aktualitate
sozio-politikorik komentatzen mikrotik. Gaur egun euskaltzale ezagunak ditugun Henri
Duhau eta Gexan Alfarok badakite horren berri: bizkor edo bigunki mikrotik apartatuak
izan bait ziren bata eta bestea.”
Eta telebistan? Xarritonen arabera (1979: 62), ordu laurden bateko euskarazko
emankizun bat bota ohi zuten hamabostero, eta udan hori ere ez. Horrez gain,
336
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
emankizun horrek kontrol zorrotzak pasatu behar ei zituen, irratian bertan ere gertatu
ohi zen bezala:
“(...) ez gai politikorik, ez ekonomi solas funtsezkorik, ez da aipatu ere behar.
Debekatuak izan diren emankizunen saila nolakoa den ez zenezake sinets. Daniel
Landarten antzerkiak eta berdin Labéguerie senatorearen abestiak gai beroegiak dira.
Euskal departamentuaren elkartea eta Mauleko espartinaren edo alpargataren krisialdia ez
dira hunkitu behar. Are gutiago Espainiaren Merkatu Komunean sartzea edo Iholdiko
aintzira famatuaren historia.”
Horregatik hain justu, Xarritonek zera ondorioztatu zuen azkenik (1979: 63):
“Gu, Iparraldeko euskaltzaleak, zain gaude oraindik euskaldun zahar eta berriok noiz
izanen ote dugun aski indar eta kemen guhaurentzat guhaurk eraikitzeko gaur eta egun
osoki euskaraz Euskal Herri osoarentzat ariko zaigun irratietxea.”
Kinka horretan, hara zelan mintzo zen Janbattitt Dirassar Deian (1977-VI-15ean,
egunkari bizkaitarra artean jaio berri zela):
“Enbata alderdi politikoa Frantziako gobernuak desegin zuen orain dela urte
batzu. Baina, haren jarraipen bezala, Enbata astekaria argitaratzen da.
Artikuluxka bat ez beste, guztia frantsez idatzia da. Hego Euskal Herriko
gorabeherak oso kontutan izan ohi ditu. Oraingoan ere, hauteskundeak direla eta, hego
aldeko gertakizunei, adi-adi, begira dago.”
Hegoaldera begira jarria zen, beraz... Eta, zertan ziren garai hartan Hegoaldean?
Kultur-kontuetara etorrita, gogora dezagun Euskal Kazetaritzaren Urtea igaro ostean
prentsa elebidun diglosikoaren lehorreratze-garaiak bizi zituztela. Geroago, 1980ko
azaro-abenduan, Prentsa Euskaraz kanpaina antolatu zuten euskara hutsean ari ziren
kazetek, egoera irauli guran. Haatik, kanpaina horrek ez zuen espero besteko
oihartzunik izan Hegoaldean, eta hango euskal prentsak behea jo zuen.255
Iparraldean ez zen askoz hobea euskal prentsak eskaintzen zuen panorama.
Prentsa Euskaraz kanpainak Hegoaldean oihartzun eskasa izan bazuen, are eskasagoa
izan zuen Iparraldean, Jean Louis Davantek aitortu digunez (komunikazio pertsonala,
255
1981 hasieran, adibidez, eta egoera ekonomiko larriak hartara behartuta, Anaitasuna hamaboskari
izatetik hilabetekari izatera igaro zen; hala ere, urtebeteren buruan, 1982an, desagertu egin zen. GoizArgi, berriz, 1986an desagertu zen, aurreko urteetan alderrai ibili eta gero; Zeruko Argia, azkenik, diruarazoek hartaratuta, aldi batean kaleratu barik egon zen 1980ko hamarraldi-hasieran, harik eta, Argia soil
bihurtuta jada, arnasberritu zen arte (horri buruz gehiago IV.4 atalean).
337
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
2001). Gainerakoan, Ipar Euskal Herrian 1980ko hamarraldi erdian ziren kazetei beha
jarrita, lehendik zirenez gain (Sud Ouest, Herria, Enbata, Le journal de St. Palais, Le
Miroir de la Soule) berri batzuk sortu zirela azpimarratu beharra dago: Herriz Herri,
Egia, Ager, Abil, Laborari... Haatik, garai hartan Piarres Xarritonek ondo zioen moduan
(1984: 108), haietan guztietan ere erdara zen nagusi (horri buruz gehiago VI.3 atalean).
Xarritonen irudiko, prentsan euskarak elebitasun diglosikoan jarraitzen bazuen
ere, ikus-entzunezkoen arloan aurrerapauso handiak egiten ari zen. Bi urrats
nabarmendu zituen berak (1984: 109):
“Alde batetik (...) Lapurdiko itsasertz honetaraino bederen heltzen zaizkigu,
Jaizkibel gainetik, bai Euskadi Irratia bai Euskal Telebista eta agian biak indartuz joanen
bait dira, bata nahiz bestea, ondoko urteetan Iparralde guztia estaltzen ahalko dute.
Iparraldean berean, bestalde, gobernu sozialistak bere eskuko dauzkan irratitelebistetan ez badio ere eman gure mintzairari aitzineko gobernuek baino leku hoberik,
bere solas eder guztiengatik, legeztatu bederen ditu gobernuaren menean ez diren irrati
libreak. Lege berri hori dela eta sortu zaizkigu bada Iparraldean irrati berri asko.
Hauetatik batzuk beti bezala baztertzen dute euskara, hala nola Baionako udalaren Radio
Bayonne-k; beste batzuk aldiz euskara baliatzen dute baina bigarren mailako mintzairen
lerroan ezarriz, gaskoina edo portugesa bezala, hala nola Radio Adour Navarre-k, goizean
ordu batez, eguerdian ordu-erdi batez, eta igandetako mezan euskaraz aritzeko, Herriirratiaren izen ederraz jabetzen denak (...).”
Garai hartan sorturiko beste irrati batzuk, aldiz, euskarari zentralitatea ematen
saiatzen hasi ziren: Xarritonek, adibidez, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta Gure
Irratia zeuzkan gogoan hau idaztean (1984: 109):
“Xiberoko Botzak eta Irulegiko Irratiak, (...) frantsesa baliatuz ere, lehentasuna
nahi diote eman ahalaz euskarari. Lan ona egiten dute, nahiz eremu mugatua hartzen
duten, beren izenak dioen bezala. (...)
Baina oroz gainetik badugu orain Iparraldean (...) Milafrangatik ari zaiguna, eta
beti euskaraz, Gure Irratia. Ahal bezala bizi izan da orain arte. Teknika aldetik eskas
handiak ukan ditu. Oraino ere Baigura-mendi gainean bere haga ezin finkatuz eta bere
mintzalekua Baionan jarri nahiz dabil. (...) Hartze zituen laguntza guztiak ez ditu
menturaz erdietsi, euskaraz baizik ez zuelako ari nahi; baina orain arte iraun du eta
hastapeneko xedeari ez dio uko egin. Emeki-emeki Iparraldeko bazter orotan sartuko da
(...). Orduan egiaztatuko da gaur hemen dioguna: azken bost urte honetako gertakari
nagusia Iparraldeko kultur alorrean euskarazko gure irratiaren sortzea izan dela.”
Xarritonen berbek mugarri baten atarian jarri gaituzte: euskarazko eredu
autozentratu baten hasiera-garaira garamatzatela, alegia, hiru irrati horiek eredu hori
338
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
urratu zutelakoan baikaude. Horregatik hain zuzen, beste atal bat eskainiko diogu euren
sorrerari.
VI.2.- Eredu autozentratu baten sorrera: euskal irratiak
V.3 atalean ikusia dugun moduan, 1970eko hamarraldian prentsa elebidun
diglosikoa gailendu zen Ipar Euskal Herriko abertzale-giroan. Lucien Etxezaharretak,
ordea, beste bide bat proposatu zuen hamarkada horren amaieran, aterabide bakarra
“gure kultur espazioaren gureganatzea” zela azpimarratu eta gero (1979: 13-14):
“Ikastolek bidea erakusten dute. (...) Hori da azken hamar urteetako egitate
handienetarik bat. Euskara euskaraz zaintzea eta zabaltzea; xinple da iduriz, baina hor
da ekintza iraultzaile handia.”
Uste horri jarraiki, 1981-82 bitartean Ipar Euskal Herriko euskaltzale batzuk lan
horri lotu zitzaizkion: hots, euskara euskaraz zaindu eta zabaltzen saiatu zirela. Zein
ingurumaritan ekin zioten baina lan horri? Mattin Larzabalek lagunduko digu hurbilketa
ttikia burutzen (1993: 219):
“Iparralde osoak 250.000 lagun ditu. Hiru probintzia historikoetan banatuak dira:
Lapurdi, Benafarroa eta Zuberoa. Errealitateari hobeki hurbiltzeko errazago da erraitea
hiru gune bereiziak direla:
B-A-B: Baiona-Angelu-Miarritze bere 110.000 lagunekin.
Kosta-Lapurdi barnea: Hendaiatik Kanboraino 70.000 lagunekin.
Iparralde Barnea: Hazparnetik Larrainerainokoa: 70.000 lagunekin.”
Eta horrez gain, Larzabalek berak azpimarratzen duen moduan, joera hau ere oso
kontuan hartu beharrekoa da: Barnealdea tantaka-tantaka odolusten ari zen bitartean,
339
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Kostaldea
populatzen
ari
zen
etengabe,256
populatze-prozesuarekin
batera
deseuskalduntzea ere bizkortuz zihoala.
Horiek ziren demografia-joera nagusiak. Eta hartan, Iparraldeko irratigintzaren
mapa eraldatuko zuen gertaera jazo zen: PSF gailendu zen 1981eko Frantziako
hauteskundeetan eta irrati-lege berria prestatzeari lotu zitzaion (Larzabal, 1993: 220):
“Irrati libroen bolada hasia zen Frantzian 1977-tik lekora. 1981-eko
hauteskundeetan Sozialistek irabazirik perretxikoak bezala sortzen ziren garai haietan.
Mogimendu horren oihartzuna etorria zen iparralderaino eta euskaltzale dinamiko guztiei
keinka ona iduritu zitzaien irrati elebakarraren sailaren idekitzeko.
Hasieran irrati libroen sareak baso librea zirudien: alde guztietan sortzen ziren
irratiak eta entzuleak tokiko espresabideari asko barkatzen zion. Oinarrizko irrati legea
1982-an atera zen eta indarrean emateko lehen kontrolak batzuetan bederen zorrotzak
izan ziren bereziki Parise inguruan, bertan baitzen uhain borroka zorrotzena.
Gure Irratiak lortu zuen Baiguramendiko Erregelu kaskoan antenaren emateko
baimena. Legezko indarra kilo eta erdi batiotan mugatua genuen; antolaketa teknikoak
luze joan ziren: uhain interferentziarik ez egiten ez genekien, Italian fabrikatu materiala
ez bait genuen ezagutzen.
Gure Irratia abiatu eta laister sortzen dira beste bi irrati: Irulegiko Herri Irratia
Benafarroko Irulegin eta Xiberoko Botza Zuberoan. (...)”.
Kinka horretan sortu ziren, beraz, hiru euskal irratiak. Bazen ordea, garai hartan,
euskaraz baliatzen zen beste irratirik: Radio Adour Navarre dugu gogoan hori
diogunean. Haatik, Gure Irratiak batetik eta Radio Adour Navarrek bestetik, eredu bi,
bide desberdin bi erakusten dizkigute. Bide bakoitzaren xehetasunak, banan-banan,
hurrengo puntuan jorratuko ditugu.
VI.2.1.- Radio Adour Navarre eta Gure Irratia: eredu bi, bide bi
Herria astekaria zortzi orrialdeko zuri-beltzeko astekaria zen 1981ean. Piarres
Lafitte buruzagi eta Emile Larre zuzendari zirela, tabloide formatuan kaleratzen zuten,
256
Hara Artasok (Pello Zubiria), 1982ko errolda oinarri hartuta, Argiaren 948. zenbakian (1982-X-17)
emaniko datuak: “1975etik honuntza Ipar Euskal Herriko biztanlegoa 235.000tik 237.000ra igaro da, %1
doi doi. (...) Lapurdik zazpi urte hauetan 184.000tik 191.000rako gorakada egin du, ehuneko ia 4 beraz.
Nafarroa Beherea 29.000tik 28.000 eskasetara jaitsi da ordea: %4. Zuberoa 19.000tik 18.000 eskasetara:
%6ko beherakada. (...) Kosta aldeak boom bat jasan du mende honetan. Angelu %500 hazi da, Miarritze
%400, Hendaia %165, eta Donibane Lohitzune eta Baiona-iparra ere 100etik gora. Ipar Euskal Herriko
barne aldeak, aldiz, ehun urte horietan bertan eta herri bakoitzean, %20 eta 40 artean xifra daitekeen
kopuruetan ikusi du beheratzen bere populazioa. (...)”
340
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
dena euskara hutsez, azken orrialdeko Tribune libre sailean Etienne Salaberrik257 idatzi
ohi zuen artikulua salbu (133. oin-oharrean adierazi dugun moduan, Frantziako legeek
hartara behartzen zituztela uste zutelako argitaratu ohi zuten frantsesez artikulu hori).
Era berean, Ipar Euskal Herriko bazter orotako kontuak aletzeaz gain, Euskal Herrian
gaindi atalean Hego Euskal Herriko berri ere eman ohi zuten. Apustu zaila zen euskara
hutsezko eredu horri eustea, baina Emile Larrek, urte amaieran bilana egiten hasita,
Herriaren 1.632. zenbakian (1981-XII-31), apustu horri eutsiko ziotela berretsi zuen:
“(...) Horiek hola, zer izan da euskal berriketarien urtea? Urte aberatsa, horien
nonbreari behatuz. Izan dea sekulan hainbeste irakurgai gure herrian, hainbeste radioirrati, onjoak bezala sortzen handik eta hemendik?
(...) Batzuek diote euskara hutsean ez ditakeala idatz egungo egunean. Guk aldiz
baietz: preseski baditugu irakurleak, eta gazteak, Herria nahi dutenak euskararen gatik.”
Irakurgaien ugaritasunaz mintzo zen Larre, ezen lehenagotik zetozen kazetez
gain, hor baitziren aurrerago (VI.3 atalean) ikusiko ditugun Egia, Ager eta Herriz Herri
sortu berriak, eta baita kaleratu aurretiko prestatze-lanetan zebilen Maiatz literaturkazeta ere.
Horrez gain, irratiak ere onddoak bezala azaleratzen hasiak zirela zioen Larrek,
eta ez zebilen oker. Euskaraz ziharduten irratiei gagozkiela, Argiaren 924. zenbakian
(1982-II-21), Idiondok sinaturiko albistea baliatuko dugu irrati horien errealitatera
gerturatzeko. “Iparraldeko bi euskal irratiak” izeneko artikuluan bi irrati aipatu zituen
berak: batetik, bietan zaharrena, Radio Adour (“edo euskarazko izena, Ipar Aldeko
Herri Irratia”); bestetik, irrati sortu berria, Gure Irratia:
“Dudarik gabe [1981eko] maiatzeko goberno aldaketak sortarazi ditu asmo berri
asko abertzaleen gogoetan eta horietan irrati euskaldun baten egitekoa.
Jada, 3 urte hauetan irrati libre batek, Loiolako emisora baliatuz, oren bat egunean
zabaltzen zuen Iparraldeko eta Biarneko berri emanez. Honek maiatzaren 10aren ondotik
laster bere emisorea eraikitzen zuen Mugerreko kasko batetan eta hilabete bat barru, ordu
artio zuten laguntzaile berekin, 18 orduz goizeko 6etatik gau erdi artio 90,7eko megahertz
tokia betetzen zuen.
Bere emankizunetan elebitasuna erabiltzen du eta frantsesak dauka gaintasuna
nahiz irrati horretakoen xedea litzatekeen, gehienbat euskaraz hitzegitea.(...) ohituki
257
Salaberri Soegilea 1981-VII-26an hil ondoren, Jean Toulat eta Roger Idiartek bete zuten haren lekua.
341
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
eginak diren euskal saioak hauek dira: 3 berri-emankizun egunero, berriketarien itzulia,
pertsulari saio bat, igandetako meza, kultur saioa...
Gure Irratia, Entzun Ikus taldeak egina, bestelakorik da. Irrati hau talde batek
muntatu du, bestea aldiz oroz gainetik gizon baten inguruan osatu da. Gure Irratia sortu
zen Eguberri gauean eta bere tokia Milafrangan hautaturik han eraiki zuen bere emisorea.
Orainokoan lau lokutorek lan egiten dute eta teknikalari bat ere badaukate haien
zerbitzurako. Dirudienez beren lehen asmoa litzateke Baigura gainean emisorearen
landatzea eta honela oroz gainetik EHko barnekaldea litzateke hunkitua. (...) 4 orduz
mintzatzen dira euskara hutsean, egunero.”
Bi euskal irrati zeuden, beraz, garaiko kroniken arabera. Bietan gazteena (Gure
Irratia) Entzun Ikus elkarteak sortu zuen. Horri buruz aurrerago hitz egingo dugu. Radio
Adour Navarreri buruz berbetan hasteko, Alexandre De la Cerda irrati horretako garai
hartako buruaren aipu bat baliatuko dugu; Enbataren Aburu gehigarriaren laugarren
zenbakian (1982ko urtarrila) agerturiko aipua, hain justu:258 “Le 10 mai 1981, la
victoire de la gauche aux élections françaises permettait bien des espoirs aux Radios
libres, et moins d’un mois plus tard, le Pays Basque disposait d’une voix enfin libre”.
Radio Adour Navarreri buruz mintzo zen De la Cerda. Noiz sortu zen, baina, zehazki,
irrati hori irrati autonomo modura? Eta zelakoa zen?
Haren sorrerari buruzkoak Ignacio Arregik (Loiolako Herri Irratiaren garai
hartako zuzendariak) argitu zituen 1979-VII-28ko Deia egunkarian:
“(...) En las provincias del Norte de Euzkadi, se experimenta cada vez, con mayor
fuerza, la necesidad de contar con unos medios de difusión propios. (...) La Radio
Nacional, única existente en el Estado francés, ofrece solamente dos espacios diarios de
quince minutos de duración a través del reemisor de Bayona.
En esta situación, surge hace un año, por iniciativa privada, un grupo que se
propone estar preparado para el momento en que el Gobierno francés autorice la creación
de emisoras locales, no oficiales, en frecuencia modulada. La decisión que, en un primer
momento, parece inminente, se retrasa. En esta espera, el equipo de trabajo de Radio
Adour, a falta de emisora propia, se dirige a Radio Popular de Loyola solicitando la
inclusión de algunos programas dirigidos a la población del Norte de Euzkadi y Las
Landas. Y así, hace ahora un año, empezó a hacerse familiar, para los oyentes habituales
de Radio Loyola, el nombre de `Radio Adour, la única estación de radio local e
independiente de los países del Adour´ (...)”.
Arregiren arabera, hasieran ez zen erraza izan irrati bien arteko elkarlana (“una
extraña experiencia, de difícil asimilación para la audiencia habitual de la emisora
258
Enbatak 1981eko urrian ekin zion Aburu gehigarria hilero kaleratzeari. Garai hartan atera zituztenak
zortzi orrialdeko monografikoak izan ziren, frantses hutsez idatziak, hamabigarrena salbu. Hori (1982ko
urrikoa) Piarres Larzabalen omenez atera zuten, euskara hutsez.
342
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
guipuzcoana”, dio berak). Tokian tokiko komunitateei zuzendutako irratia izaki,
frantsesaz gain gaskoiera eta euskara ere bazerabiltzan Radio Adour Navarrek.
Irratiaren nondik norakoari gagozkiola, Radio Adour-eko kideak eurak, gisa honetan
mintzo ziren Enbataren 717. zenbakian (1982-V-13): “(...) Ainitz eztabada baditugu, ala
bainan frango jendek eta batasunek parte hartzen dute gure emanaldien kudeatzeko eta
ez da aise denen plantan ezartzea. Diru mailean ere aski kenka txarrean gira ezen ez gira
alderdi politiko baten irratia ez eta ere hiri batena. 259(...)”.
Haatik, Arregik 1979-VII-28 horretako Deian ondo zioenez, irrati horrek ez
zeukan beregaintasunik; horrek, bistan denez, oztopo ugari zekartzan:
“Radio Adour no emite con voz propia, por carecer todavía de la necesaria
autorización del Gobierno francés para instalar su propio centro emisor. En esta espera,
Radio Adour se limita a colocar dos emisiones diarias, dentro del horario de emisión de
Radio Popular de Loyola.
Esta fórmula (...) ofrece sin embargo los inconvenientes de toda solución de
compromiso. Si para los oyentes habituales de Radio Popular de Loyola, unas emisiones
que se desarrollan en gran parte en francés resultan poco inteligibles, a su vez para los
oyentes de Ipar Euzkadi son insuficientes por hallarse incluidas en una emisora que no es
de su escucha habitual.
La verdadera solución tiene que venir de la creación, con las necesarias
autorizaciones y los medios adecuados, de una emisora de radio con su propio centro
emisor, al servicio de las provincias de Euzkadi Norte y de Las Landas.”
Radio Adour Navarrek beregaintasunera bidean eginiko urratsa pare bat urte
geroago iritsi zen, De la Cerdak (1982) azalduko digunez:
“(...) le 3 juillet 1981, était créé un moyen de diffusion local et indépendant qui a
pris pour nom Radio Adour Navarre. Profitant de l’existence d’une frontière proche et du
statut relativement plus libéral de l’organisation de la radio sur le territoire de l’Etat
espagnol, il nous a été possible de disposer d’un émetteur en modulation de fréquence,
Radio Popular de Loiola, sur certaines tranches horaires, bien audible dans une grande
partie de notre Pays Basque nord, bien que nous ne pouvions, pour des raisons
techniques, bien couvrir certaines zones de l’intérieur, en particulier la province de Soule.
Autour des deux promoteurs originels, François Xavier de Gorostarzu et
Alexandre de la Cerda, s’est vite constituée une équipe à la fois de journalistes,
d’animateurs et de représentants de la vie culturelle et sociale basque, ainsi que tout un
259
Ezin uka, hala ere, abertzale-kutsuko irratia zela; Enbatan (675. zenbakia, 1981-VII-30) azalduriko
aipu hau da horren lekuko: “Radio Adour Navarre émettait depuis juillet 1978, en utilisant l’émetteur de
Radio Loyola, la station des Jésuites Basques. Son statut était donc plutôt celui d’une radio périphérique
que d’une radio-pirate. Deux fois par jour Loyola décrochait, laissant l’antenne aux émissions en français
et en euskara de Radio Adour Navarre. Pendant trois ans elle n’a cessé de se développer, en permettant
notamment aux abertzale de s’exprimer. (...)”
343
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
réseau de correspondants bénévoles dans de nombreux villages, même ceux que ne
couvrait pas à l’époque notre aire de difussion. (...)
Mais à côté de l’information générale sur le Pays Basque, et des émissions en
langue basque, nous avons cherché la possibilité de diffuser sur nos antennes, tous les
aspects de notre tradition culturelle, depuis les bertsulari jusqu’à la chanson et aux
groupes populaires modernes sans oublier le sport et le rest de l’actualité.”
Hala ere, Enbataren 675. zenbakian (1981-VII-30) ageri denez, orduko egoera
aski berezia zen: PSF hauteskundeetan gailendu berri, irratiei buruzko legedi berria
iristear zegoen eta inork ez zekien ziur zer jazoko zen orduan. Hori dela-eta, batek
baino gehiagok gertaera burutuen politika hobetsi zuen:
“Après la victoire socialiste aux élections les promoteurs de radios libres
espéraient sinon la suppression, du moins l’aménagement du monopole. En Euskadi nord,
c’était le cas des fondateurs de Radio Adour Navarre: Alexandre de la Cerda, François
Goroztazu et leur équipe. (...)
De nombreuses radio-pirates ont profité de l’état de grâce qui a suivi les élections
pour implanter des émetteurs et créer ainsi une situation de fait. Après quelques
hésitations, Radio Adour Navarre a décidé de jouer cette carte. Un émetteur a été installé
à Mouguerre il y a trois semaines. Pendant deux semaines la station a pu émettre
librement 17 heures par jour. Quand les mesures de George Fillioud, ministre de la
communication, ont été rendues publiques, Radio Adour Navarre a dècidé de s’y
conformer. (...)
Paradoxe, c’est alors que Radio Adour Navarre se conformait aux nouvelles
normes de radios libres, que le brouillage de TDF commençait le 21 juillet. Ce brouillage
pénalise surtout les auditeurs du centre de Bayonne. Il semble même que les horaires de
brouillage practiqués par TDF soient plus larges que ceux préconisés par la loi. Cette
mesure a provoqué une réaction importante des auditeurs, de diverses associations et
personnalités. (...)”
Jendearengan brouillageek sortu ondoezaren lekuko, haien aurka mila sinadura
bildu izana aipatzen zuten segidan. Haatik, seinale-lausotzeak nahikoa arazo ez nonbait
eta beste oztopo batekin ere egin zuten topo Radio Adourekoek, arestian aipatu
Enbatako artikuluan ageri denez: “(...) Par contre, l’interdiction de toute publicité a
provoqué une réorientation de la politique financière de la station, puisqu’elle
commençait justement à équilibrer son budget gràce aux recettes publicitaires. (...)”.
Eta hirugarren traba bat ere bazen: konpetentzia sortu zitzaion Baionan bertan, Radio
Bayonneren sorrerarekin (Enbata, 689. zenbakia, 1981-XI-7):
“La loi sur l’audio-visuel sera votée en janvier ou février 1982. D’ores et déjà,
nous savons que Bayonne aura une radio privée qui émettra dès le 1er janvier: Radio
Bayonne.
344
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
M. Grenet, maire de Bayonne a réuni la presse lors d’un déjeuner débat le 3
novembre pour présenter cette radio.260 (...) Cette radio émettra toute la journée grâce à un
émetteur qui couvrira une trentaine de kms. (...) M. Grenet affirme que sa radio est
ouverte à toutes les associations et que le programme sera ce qu’elles voudront qu’il soit.
Si des associations basques soumitent participer elles pourront par exemple, proposer des
émissions en basque. Radio Adour Navarre se déclare ravie d’avoir de la concurrence; on
ignore la réaction de FR3 Pays Basque. Quant à l’éventualite d’une radio associative
Bernard Marie, M. Grenet pense qu’il y a suffisamment de fréquence pour plusieurs
stations.
(...) Quelle que soit l’évolution de l’audiovisuel en Pays Basque, il faut souhaiter
que Radio Adour Navarre puisse vivre, et que tant d’efforts pour faire de l’information
locale ne soient pas récupérés par d’autres.”
Artean ez zegoen argi, beraz, zelan geratuko zen egituraturik Ipar Euskal Herria
ikus-entzunezkoen arloari zegokionean. Janbattitt Dirassar ere horretaz mintzo
zitzaigun, hain zuzen, Herriaren 1.626. zenbakian (1981-XI-19):
“Hemendik zonbait denbora barne, errekontruz kanpo segurik, irrati edo radio
berri batzu sortuko zaizkigu. Non, zonbat, norekin eta nolakoak? Holako galderi ez da
orainokoan hain erretx argi eta garbi ihardestea, nehork ez baitaki xuxen erraiteko zeri
buruz goatzin. Badela apailu frango bazterretan, hori segurra.
Xede zonbait agertu dituzte jadanik hor gaindi. Bixtan da konparazione Aturri
ibaiaren izena daukan irratiak nahiko duela aintzina segitu, nihondik ahalaz... Ja polliki
sartua ere da gure eskualde guzian, bere saila nahi luke oraino azkartu eta emendatu. (...)
badira ere euskarazko irrati bat muntatu beharrez plantatuak, Entzun-Ikus batasun
berriaren itzalean. Iparralde huntako Euskal-Herri guzia nahi lukete hunki.”
Burua atera nahian zebiltzala irrati berriak, alegia. Haatik, esana dugun moduan,
artean ez zen legerik esparru horretan. Zertan ari ziren beraz legeari aurrea hartzen?
Dirassarrek, arestian aipatu artikuluan, bazuen erantzunik itaun horrentzat:
“Egia erran holako xedekin dabiltzan guziak itsu-mandoka bezala ibiltzerat
ekarriak dira. (...) behar da jakin lege berri bat beharra dela finkatu helduden urte hortan,
irrati berri horieri buruz ainitz pondu argituko omen dituen lege bat... Beraz, arte huntan,
deus handirik ezin erran segurtamenekin. Hori hola izanki eta, zendako bada hoinbeste
apailu orain beretik? Ez litakea hobe zonbait hilabete igurikaturik? Batzuk hala diote,
260
Azkenean, ordea, Enbataren 712. zenbakiak (1982-IV-8) zioenez, agindutakoa baino lau hilabete
beranduago ekin zion seinalea igortzeari: “Radio Bayonne sur 102,5 MHZ de 6h à 22h tous les jours dès
le 8 avril. Le 3 novembre au cours d’un dîner-débat M. Grenet avait annoncé la création d’une radio qui
devait commencer à émettre dès le 1er janvier. (...) Le retard du démarrage est dû à divers impondérables,
travaux plus importants que prévus, recrutement du personnel, autorisations diverses etc...” Irrati
berriaren ezaugarri batzuk zeintzuk ziren irakur zitekeen artikulu hartan: “(...) D’où vient l’argent? 25%
de la municipalité, 25% des associations, et le reste? Un emprunt contracté par le général Ansoborlo
remboursable en 4 ans. (...) Radio Bayonne: studio hyper-sophistiqué; équipe de 9 permanents rémunérés
dont deux journalistes titulaires de la carte professionnelle venus tout droit de la capitale pour encadrer de
jeunes pousses locales (...) Le but de Radio Bayonne: ‘être une radio de services par et pour des
Bayonnais’. (...) Devant cette inquiétude des indigènes, M. Ansoborlo a répondu que si des gens avaient
des choses à dire en basque ou en gascon, ils pourraient venir le dire, sans faire de propagande”. Lucien
Etxezaharretak argitu digunez (komunikazio pertsonala, 2001), Frantziako irrati-kate batek irentsia du
gaur egun Radio Bayonne.
345
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
bainan beste frangok nahiago dute aintzina joan, itsu-mandoka ibili behar balinbadute
ere... Karkulatzen dute ez dela lege berria agertzearekin hasi behar, bainan ba lehen bai
lehen, lege berri hori jin orduko leku bat egina ukaiteko gisan. Lege berriak ez dituela
aise ixil-arazten ahalko ordukotz beren saila abiatua ukanen duten irratiak... (...)”
Créer une situation de fait zen, beraz, xedea. Baina, zer ekar zezakeen lege berri
hark? Hara zein zen Dirassarren ustea:
“(...) lege berria ez bada segurik arrunt xuhurra izaiten, lau edo bost irrati berri
ukaiten ahal ginuzke Euskal-Herri iparraldean. Agian ere euskal-kultura ez dute
ahantziko, nor nahi ukan dezaten buru eta kudeatzaile. Gisa guziz, ez dukegu holako
irriskurik orain arte mintzo den iparraldeko herri-irratiarekin, euskararen alde lan baliosa
egiten baitu, ez eta Entzun-Ikusen gerizan has litaken sailarekin, horren helburu nausia
izanki eta preseski Euskal-Herrian euskaldunki bermatzea. Bestalde, irrati berrien hola
sortzea on izaiten ahal da ere, ez idurika, gobernuaren konduko irratiarentzat.
Hunek emaiten ahalko du menturaz, bestek zer egiten duten ikusiz, denbora
gehiago, aise gehiago, euskararentzat. Oren erdi bat igandetan, bost minuta beste
egunetan, nonbait han zitaken hastapen batentzat, (...) bainan beti eta beti hein bera, hori
ez da manera!”261
Kontuak kontu, 1982 hasieran bide dezentea egina zuen jada Radio Adour
Navarrek; hara zelan mintzo ziren bertako kideak (Enbata, 705. zenbakia, 1982-II-17):
“Irrati libreen ildoan, Radio Adur-ek edo hobekiago erraiteko Iparraldeko Herri
Irratiak egin du bide joan den ekainaz geroztik. Alabainan, 3 urtez Loiolako Herri
Irratiaren sabelean ibilirik bere emisorea eraikitzen zuen Mugerreko aldean eta emeki 18
oren emankizun apaintzen. (...) Irrati hunen hedadura zabala da: entzuten ahal da eta
entzuna da Lapurdin, Baxe Nafarroan gaindi eta Xiberuko zenbait tokitan. (...) 18 oren
emankizun beraz 40 lagunen eskuetan gutiz gehienak etortzen direnak beren laneko
orenak bete eta. 5 dira bakarrik geldi geldia teknikan edo irratilaritzan dagotzinak.
(...) Radio Adur-en (...) beti euskal errealitateak bere tokia ukan du edozein
gauzek baino gehiago. Hala ere, elebitasuna erabilia da eta idekia da ere munduko
errealitater kundian hartuz hemengo egoera.
(...) Euskarazko emankizunetan egunero aurkitzen dira 8-tako informatiboak oren
batetakoak eta aratseko 6,30takoak. Goizetan ere berriketarien itzulia egina da 9tan
Xuberoa, Makea, Hazparne, Ziburu, Baztaneko berriketariekin. Gero emankizun batzu
ere egiten dituzte gau eskolek, bertsulariek, eta bat ere osoki euskaraz arraintzaz, ahantzi
gabe musika klasiko saio bat eta igandetako mezak. Kirola mailan ere lan ospagarria
egina da alde hortarik.”
261
Frantzian ikus-entzunezkoen lege berriak ekarri zuen panorama berriari eta Ipar Euskal Herriko euskal
irratien eta Radio Adour Navarreren sorrera eta garapenari buruz gehiago Pascal Ricauden “Ipar Euskal
Herriko hedabideen egoera” artikuluan, in Nor taldea, 2000: 46-55; horrez gain, ikus-entzunezkoetan Ipar
zein Hego Euskal Herrian indarrean diren legedi desberdinen berri izateko, ikus Patxi Azpillaga eta Juan
Carlos Miguel de Bustosen “Euskal Herriko balizko komunikazio-esparrua: ikus-entzunezkoaren arauketa
eta komunikazio enpresen egitura”, in Nor taldea, 2000: 57-101.
346
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Horra, bada, Radio Adour Navarrekoen apustu elebidunaren ondorio zen
euskarazko eskaintza.262 Murritz samarra, egia esan, baina haiek zenbait arazo aipatzen
zituzten artikulu horretan bertan:
“Arazo asko badaude euskal emankizunen emendatzeko eta ontzeko. Lehenik,
mikrofonoa ez da euskal tresna bat eta irratiaren inguruan badabil miztika azkar bat
emeki emeki, jender buruz lan eginez hautsi behar dena.263 Bestalde, euskararen eremua
nahiz aberatsa den ez da aski zabala mundu moderno hunen gaietaz solastatzeko.”
Hara garai hartan euskaltzaleen artean ere erroturik zegoen aurreiritzia, Radio
Adourekoek eurek formulatua, gutxiagotu-konplexu nabarmenaren adierazgarri:
euskararen eremua, nahiz aberatsa den, ez da aski zabala mundu moderno hunen
gaietaz solastatzeko. Bazen ordea horrela pentsatzen ez zuenik, eta, euskaraz solastatzea
eta mundu moderno hunen gaiez solastatzea uztartzeko moduko kontuak zirela iritzita,
irrati berria sortzea deliberatu zuten: Gure Irratia, euskarari erdararen magalean toki
duina emateko baino, euskarazko unibertsoa (berr)eraikitzeko pentsaturiko irratia. Hara
zelan azaltzen duen hori guztia Lucien Etxezaharreta Gure Irratiako berriemaileak
(komunikazio pertsonala, 2001):
“Oinarrizko gogoeta izan zen euskaraz soilik egin behar zela, euskarari espazio
osoaren eskaintzeko, bestela betiko topikoetara eroriko zela -eta erortzen zen Radio
Adour Navarre, irrati frantses publikoa bezala-. Hona topikoa: euskaraz aipatzen ziren
bertsulariak, kantaldiak, mezak, nekazaritza, artzaintza... baina inoiz gauza modernoak.
262
Herriz Herri astekariaren 63. zenbakian (1982-II-28) gisa honetan mintzo ziren Radio Adour
Navarrekoak: “(...) Elebitasuna erabilia da eta emeki emeki gaintasuna Euskarak hartzekotan. (...)
euskaraz mintzatzen diren guziek deliberatu dute euskarari leku gehiago emaitea, oraikoa hobetuz.”
Herriaren 1.643. zenbakian (1982-III-18), berriz, gisa honetan arrazoitu zuten euren apustu elebidunaren
zergatia: “Zertako elebitasuna? (...) Radio Adour-ek bere maneran nahi ukan du kantton batean bederen
huts hori bete. Lau mintzaira entzuten badira ere artetan (frantsesa, euskara, kaskoina eta portugesa) biga
dira nagusi, frantsesa lehenik eta euskara ondotik. (...) [Radio Adour Navarrek] Mintzaira aldetik egin
ahala egiten du euskarari leku dexente baten emaiteko gai guzietan sartuz eta ere bizi den tokiko
lekukotasun oso bat emanez. Hori ere, Radio Adour-ek ez zuen euskara konprenitzen ez zutener gorde
nahi edo ez zituen baztertu nahi bere entzule taldetarik hobendun balire bezala euskararen ez jakiteaz.
Bere helburutan finkatu duen lehen lana da lekuko berriak eta bizia aipatzea, lekuko mintzairan eta
lekuko jende guzier.” Aurreratxoago ikusiko dugunez, ordea, Radio Adour Navarrekoei euren ahalegina
aitortuagatik, batzuentzat ez zen aski euskarari kantton bat egokitzea, ezta leku dexente bat ematea ere.
Euskaraz pentsaturiko irratia nahi zuten, euskal irratia; kezka horren ondorioz, Gure Irratia sortu zuten
hilabete batzuen buruan.
263
Hona Alexandre De la Cerdak (1982) aipaturiko anekdota, garai hartako aurreiritzien berri ematen
duena: “(...) Une anecdote peut facilement montrer l’état de sous-développement voulu et contrôlé de
l’information dans lequel se trouvait le Pays Basque: désirant interviewer un vieux pilotari sur ses
souvenirs, ce dernier hésitait, et finissait par nous répondre que le micro n’était pas un instrument
basque.”
347
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Asko aipatzen zen garai horretan (1980) diglosia, eta baita elebitasunak, demokrazia eta
parekotasun idurizkoaren atzean, menpekotasuna zekarrela euskararentzat, biak bata
bestearen alboan jarrita batak erraz bestea lehertzen zuela, frogatuz gainera ez zela gai
komunikazio modernoarentzat, alabaina dena lantzekoa baitzen alor horretan!
Horrengatik harreman istilutsua gertatu zen Radio Adour Navarrekin, honek egia erran
euskaltzaleen gehiengo handia biltzen zuela! Hala ere tinko eta fermu atxeki genuen eta
agertu zen gure apustua premiazkoa zela: bide berdinetik gero hasi zen Euskadi Irratia
1982an.”
Planteamendu arras desberdinak ziren, beraz, Radio Adour eta Gure
Irratiarenak, eta horrek bien arteko gorabeherak eragin zituen. Etxezaharretak aipatu
harreman istilutsuaren isla dugu, berbarako, Manex Pagolak Herriaren 1665. zenbakian
(1982-VIII-26) argitaratu artikulua:
“Gure Irratia, osoki euskaraz ari dena, joanden Eguberriz geroz, Milafrangan
plantatua da eta bere emankizunak egunero zabaltzen ditu 94,5 MHZ-etan. Nihungo
trabarik gabe ari zen uda hau arte, garbi garbia entzuten zela itsas bazter aldean segurik.
Bainan abuztu hunen lehen aste hondarretik hunarat Baiona aldean Gure Irratiaren
emankizunak nahasiak gertatzen dira bertze irrati bat edo bertzek kasik toki berdinean
zabaltzen baititu bere emankizunak. Ez da segur goxo holako gauza ez irratiko
langilentzat, are gutiago beraz Baiona aldeko entzuleentzat, guziz San Andres-eko
kartierean, Herriko etxe aldean, Hiriburu eta Mousserolles deitu zoletan.
Bainan gehienik harritu gaituena, Radio Adour Navarre delakoak duela gehienik
nahasten Gure Irratia gorago aipatu toki horietan.264 Ta gainerat jakinean, zeren enegu
hortaz abisatua izana baita aldi bat baino gehiago horgo nagusia den La Cerda jauna.
Bainan gauzek aintzinean bezala segitzen dute. Hori da deitoragarri: Alexandre La Cerda
jaunak noiz ba konprenituko du:
1)
Badela irrati sailean bertze xokorik bere emankizunen zabaltzeko Gure
Irratiarenak trabatu gabe.
2)
Gure Irratiarentzat ez balinbadu gehiagoko errespeturik nundik
mintzatzen ahal den hoin kartsuki Euskal-Herriaz?”.
Lehenago ere, Enbataren 714. zenbakian (1982-IV-22),265 testu hau agertua zen:
“Pour des questions techniques et financières qui restent à améliorer, Gure Irratia
264
Adour Navarre irratikoek eurek ere arazoak izan zituzten euren seinalearekin hilabete batzuk
lehenago; Enbataren 717. zenbakian (1982-V-13) agertutako testu hau da horren lekuko: “Euskaldun.
Aspaldian jendeak arrangura ziren, Euskal Herri barne hortan bai eta ere itsas hegiko gune batzuetan, Ipar
Aldeko Herri Irratiaren emankizunak ez zirela untsa aditzen. (...) Problema guzi horien gatik indar haundi
bat egin dugu antena eta hedalgailu edo emetur berrien erosteko, horien bidez orai Euskal Herriko xoko
gehienetarat heltzen gira. (...)”.
265
Esan dezagun, behin honezkero, Enbata 8 orrialdeko newsmagazine formatuko astekaria zela 1982an.
Zuri-beltzean kaleratu ohi zuten, orri beteko argazkiak eta berba gutxiz osoturiko idazpuruak azala
betetzen zutela. Jean Koko Abeberri zen kazetaren zuzendari. Garai hartan Enbatak asko erreparatzen
zion Hego Euskal Herriko egoera politikoari (ETAri buruzko berri asko, haren baitako eztabaidak, du sud
izeneko sail finkoa...); hala ere, kasik osorik frantsesez kaleratu ohi zuten, bigarren orrialdeko
editorialaren euskarazko testutxoa eta aldiro agertu ohi zen albiste bakanen bat edo beste salbu (egia esan,
1981ean euskarazko beste sail finko bat ere izan zuen: D. Muger-ek sinaturiko Zizta zorrotz zutabetxoa,
1982an desagertu zena). Baina hori bai, garai hartan oso ohikoa zen Enbatan honako praktika hau: titulua
348
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
n’émettra plus que les samedis et dimanches, ceci provisoirement.” Eta segidan, artikulu
berean baina euskaraz, entzuleei zuzendutako deia irakur zitekeen, zeharka izanagatik
Gure Irratiaren aldamenean ari ziren irrati elebidunak ere kritikatzen zituen deia:
“Euskal mintzaira, kultura nortasun, Euskal kantu, antzerki, dantza,
jostagailu, Euskal irakaskintza eta jakintza, Euskal lur eta bizia sustatzen ari zarezten
guzieri dei samin bat derautzuetegu: nundik liluratuko zaituztete gure artean ari diren
frantses irratiek euskara poxi bat sartzen balinbadute ere, zonbait hitz eta euskarazko
kantu edo soinu!
Nundik ez duzue lagundu nahiko gure kultura eta kultura bideak guhaurek
eskutan hartzen ahal ditugula doi bat frogatzen duen euskarazko irrati bat, Gure Irratia?
(...)”
Gure Irratiaren aldeko eranskailua (iturria: Ekaitza, 5. zenbakia, 1986-VI-5).
Kritikak gorabehera, Radio Adour Navarrek aurrera egiteko asmoa zeukan;
Herriaren 1666. zenbakian (1982-IX-2) Irratilarik sinatu berria dugu horren froga: “(...)
Geroari buruz (...) bertze irratiekin eta bereziki Irulegiko herri irratiarekin hasi lana
hobetu behar ginuke. (...)”266
euskaraz paratu (“Euskara plazara”, “Zakurkeria”, “Ikastolentzat”...) eta gero albistea goitik behera
frantsesez idaztea.
266
Hara zer dioen horri buruz Lucien Etxezaharretak (komunikazio pertsonala, 2001): “Erran behar da
Irulegiko Irratiako lehen langileak Radio Adour Navarre (RAN) irratian aritu zirela, 1982ko otsailean
hasi aurretik modu autonomoan, laguntza ardietsiz RANetik; bere burua elebidun aurkeztu zuen Irulegiko
Irratiak orduan, %80 euskaraz zuela hargatik.”
349
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Entzun Ikus elkartearen logotipoa (iturria: Anaitasuna, 416. zenbakia, 1981eko abendua).
Ordurako, bistan denez, sortua zen jada Gure Irratia. Noiz eta nola sortu zen
ordea irrati hori? Hona Entzun Ikus elkarteko kideek Anaitasunaren 415. zenbakian
(1981eko azaroa) emaniko argibideak: “Irrati legea aldatu zelarik irrati berri bat, librea,
ez estatuaren menpekoa, martxan jartzea erabaki genuen, guztiz euskaldun izango den
irratia, hau da, euskara hutsean ihardungo duena.” Horren ostean, zera zioen
Anaitasunako kazetariak:
“Mitterrandek, gobernura heldu zenean, irrati legea aldatzeko asmoa adierazi
zuen, eta oraindik guztiz aldatu ez badu ere, lege probisional bat zabaldu du. Entzun Ikus
elkartea lege horretaz baliatzen da bere irratia jartzerakoan.
Elkartearen inguruan hainbat jende bildu da, era guztietako gizonak: Manex
Pagola, Eñaut Larralde kantaria, Txomin Heguy, Otxandabarats, sindikalista dena,
Arbelbide, apeza, orain arte misiolari izana, Iturbide, Piarres Xarriton, Daniel Landart
antzerki egilea... Elkarte zabala beraz, alderdikeriarik gabekoa: Gure politika bakarra
euskararena da, ez dugu nahi ere politikariek beren eskuak sar ditzaten. Dena dela, deia
zabaldu dute elkarte guztien laguntza jaso nahian eta elkarte batzuek (Euskaltzaleen
Biltzarrak, esaterako) eta zenbait herri taldek baietza eman dute.”
Irratiaren sorreraren lehen zantzua, Mattin Larzabalek dioenez (1993: 220),
1981-eko udan Baionako Erakustetxean 30 euskaltzalek eginiko bilera izan zen. Zer
asmorekin bildu ziren baina?
“Lehenbiziko ideia hauxe da: Iparraldean euskararen berriz abiarazteko behar dira
bai irrati bai telebista gateak euskara hutsez ariko direnak (...) botere publikoek
ordaindurik. Segurtatu behar baita euskal dinamikak parte hartuko duela, eratzen dute
elkarte bat: Entzun-Ikus, bi helbururekin: proposamen hori negoziatzeko botere
350
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
publikoekin eta euskal dinamikaren ordezkari izateko sortuko diren komunikabide berri
horietan. Botere publikoek ez diote proposamen horri deusik erantzuten.
Benafarroko idazle ezaguna den Xipri Arbelbidek abiatzen du orduan ikerketa
irrati medioez. Ateratzen da irratiaren muntatzeko medio merkeak behar direla. EntzunIkus elkarteak lehen diru kapitala biltzen du eta Lapurdiko Milafrangan muntatzen dira
lehen estudioa eta antena ipintzen Km. erdi urrunago 150 m-ko mendiska baten
kaskoan.267”
Tresneria teknikoa lortu eta lantaldea (teknikariak eta Lucien Etxezaharretak
koordinaturiko kazetari-taldea) abian jartzea izan ziren hurrengo urratsak. Eta hartan,
atzerapen ttikia tarteko, Herriaren 1.630. zenbakian (1981-XII-7) M.P.-k (Manex
Pagola?) zioenez, Gabonetarako hasteko moduan izan ziren:
“Entzun Ikus batasunak bultzaturik aintzina doatzi irrati berriaren lanak. Uste zen
goizago hastea, bainan ez dira gauzak nola nahizka egiten ahal, guziz lan hortako lau
langile trebe eta porrokatu behar direlarik. (...) Hunarat eta harat egin diren diru laguntzek
ederki erakusterat emaiten dute osoki euskarazko radio edo irrati baten beharra senditzen
dutela Euskaldunek. Ez baita aski teoriaz Euskaldungoaz eta Euskal Herriaz mintzatzea
gauzak aintzinatzeko. (...) Zenbatez ederrago ez litake orai beretik gure mintzairan ariko
den tresna eder horren bidean ezartze hor mintzatzen dela gure Herria bere mintzairan,
egon gabe beti aiduru besteek, gobernuak edo nik dakita nork gure lana egin dezaten.
Gibeltzapen puska bat harturik ere, ezin bertzez, gorago erran arrazoinen gatik,
Eguberri edo Urtats inguruan entzuten ahalko da euskarazko irrati hori gure etxetan,
Lapurdi aldean bereziki, eta egin ahala laster ipar Euskal Herri gehienean.”
M.P.-k agindu moduan, lehen emankizunak 1981eko Gabonetan izan ziren.
Haatik, datu hori gorabehera, M. P.-ren berbak apustu irmo baten isla diren heinean
zaizkigu interesgarri: geroago Ipar Euskal Herriko aldizkari askok egingo zuenaz (eta
egun ere egiten duenaz) eta Enbatak lehenago egina zuenaz bestera,268 hauek, euskara
ghettora kondenatzen duen eredu diglosikoa baztertuta, eredu autozentratua hobetsi
267
1984an, berriz, Bidarrai eta Heleta arteko Baigura mendira (897 metro) aldatu zuten. Anaitasunaren
415. zenbakian (1981eko azaroa) zera irakur zitekeen horri buruz: “(...) Ikerketak egin dituzte taldekoek,
nondik hartuko lukeen antenak entzulegorik zabalena, eta Baigura mendian ezartzea erabaki dute, hau
litzatekeela lekurik onena ikusiz. Ba dute Ipar Euskal Herri osoa hartuko lukeen antena jartzeko asmoa
eta hain indartsua izanik Hego aldetik entzuteko era ere izango genuke. (...)”
268
Sintomatiko deritzogu, adibidez, Enbatak, bere 695. zenbakiko (1981-XII-10) editorialean, Gure
Irratiak zuzeneko emankizunei ekin baino aste bi lehenago soilik, Radio Adouren aldeko jarrera agertu
izanari: “Orai arte, Radio-Telebixta nazional guzi-ahalduna zen jende gehienen argitzaile bakarra. (...)
azken denbora hautan onddoak bezala sortu dira irrati libroak eta horra nun orai sortzen ari diren telebixta
libroak. (...) Parada huntaz balia gaiten, gu, Euskaldunak. Frantses guziak ez dira gure etsaiak: berek
sofritzen dutelarik beren xixtimaz edo eraikidurez, elgarri uztartuz hainitz egin dezakegu. Hor dugu
frogatzat Atur Irratia. Horrek abiatu sailak baditu bere itzal-ahuleziak, bereziki diru-eskasa dela kausa.
Baina ezin uka, horri esker Euskaldungoak aurrera urrats ederrik egin duela (...)”.
351
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
zuten. Xipri Arbelbidek Argiaren 931. zenbakian (1982-IV-25) esanikoak dira horren
lekuko. Ezer baino lehen, Radio Adouri bere meritua aitortu zion Arbelbidek:
“Oso pozik gaude ikusiz Adour Navarre irratiak euskara ere darabilela. Euskara
non sartzen ikusten dugularik, atseginez betetzen gara: hartuak hartua, den puxka ttipiena
ere ez dezakegu bazterrera utzi, gauden kenka gaixto honetan. Gure atsegina haundiago
baizik ez da, ttotto ttipi baten orde, alki eder bat emana zaiolarik euskarari, Adour
Navarre irratian bezala.
Adour Navarre irratiari zor dio euskarak, lehen aldikotz izan duen leku ederra
irrati batean. Bertzalde, irrati horri esker, erdaldunek ere badakite euskara bizi dela;
euskara entzuteari jartzen dira. Gehiegi ez entzutekotan hargatik! Bertzenaz asperturik,
beste irrati bat har lezakete. Eta hori da irrati elebidun baten muga.”
Muga hori gogoan, zenbait itaun pausatu zituen puntuan Arbelbidek. Hasteko eta
bat, ea Radio Adour-ek euskal irrati izendapena merezi ote zuen: “%10 edo 20 euskaraz
egiteak euskal izena zor badio Adour Navarre irratiari, %80 edo 90 erdaraz egiteak, ez
ote dio 4 edo 5 aldiz gehiago merexiarazten erdal irrati izena? Euskaraz baizik ari ez
den irratia, eta euskara ere derabilan irratia, biak maila berean ote daude?”
Ados
gaude
Arbelbideren
planteamenduarekin,
III.5
puntuan
aldeztu
dugunarekin guztiz bat baitator: irrati elebidun diglosikoak (abertzale izan zein ez izan)
gauza bat dira, eta beste bat euskal irratiak (ausaz horietako batzuk –ez derrigorrez
denak- euskal irrati autozentratuak izango direla). Utz diezaiogun hala ere Arbelbideri
beste puntu garrantzitsu bat mahai-gainera ekartzen:
“Gure Irratia sortu duen Entzun Ikus batasunari iduritu zaio, euskarak ez duela
ttotto bat, edo alki bat, edo gela bat eskatu behar beste irrati etxe batean. Euskarari bere
etxea zor zaio beste mintzaira guzieri bezala. Euskara ez ditake hondakinekin hazi: eta
zinezko zoin euskaltzalek erran dezake, elebidun irrati bat aski dela euskararentzat, %10
edo 20 aski duela euskarak irratian? Euskara hutsez ari den irrati bat beharrezkoa da gure
mintzairarentzat. Eta egin daiteke.
Bi hilabete du Gure Irratia sortu dela: eta jadanik frogatu dugu bide zuzenean
gabiltzala. Egunean hiru orenekin hasi gira. Gero seietara pasatu. Orain zortzi ordutara
pasatzekotan gaude: Hego Euskalerrian ere ez da horrenbeste euskara egiten duen
irratirik!”269
269
Horrekin lotuta, zera zegoen irakurgai Herriaren 1.654. zenbakian (1982-VI-3): “Jadanik erran ginuen
bezala, eta orai entseguak eginak baitira, aste hontan hasi zerauku goiz guzian euskarazko irrati edo
radioa. Lapurdi guzian entzuten ahal da, bai eta Baxenabarreko gain horietan. (...) Goizeko 7-etarik
eguerdi iragan arte hor osoki euskaraz ari den Gure Irratia (...). Orai indar haundi bat egina izanen da
irrati hori ezagutarazteko eskuin eta ezker eta denbora berean euskaltzale abertzale guzieri dei egiteko
indar bat egin dezagun elgarrekin irrati horren laguntzeko diruz. (...)”. Esan dezagun, bitxikeria modura
baino ez bada ere, Xipri Arbelbidek 1981ean Irri solas lanarekin Xalbador saria irabaztean lortutako diru
guztia Entzun Ikus elkarteari eman ziola.
352
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Handik gutxira egunero bederatzi ordutan zuzenean ari zen Gure Irratia.
Garapen bizkor eta handia izan zuten, hortaz. Manex Pagolak Herriaren 1.673.
zenbakian (1982-X-21) zioenez, ordu-kopuruan ez ezik beste kontu batzuetan ere nabari
zen garapena: “Bederatzi hilabete Gure Irratia deitu radioa ari zaukula egunero bere
emankizunak euskaraz emaiten. Hastean zenbait oren, orai zenbait hilabete hautan 9
orenez mintzo zauku (...). Mintzalari eta laguntzaileak ere emeki emeki emendatzen ari
dira (...) eta badakigu entzule andana bat baduela guziz Lapurdi aldean (...).”
Bien bitartean, Entzun-Ikus-ekoek gauza bat utzi gura zuten argi, garai hartako
prentsan ateratako iragarkian270 nabarmen suma zitekeen moduan:
“Jakina dukezun bezala, euskaldun zenbait bildu dira beren xede berria Ipar
Euskadiko kultura talde gehieneri jakinarazi eta. Horrela hamabost jaun eta andereen
artean ikertu dugu eta lantu euskarazko irratiaren xede eder hori eta berehala multxoka
lanean hasi. (...) Badakigu, zorionez, badela bertze irratirik ere gure hizkuntza erabiltzen
duenik.
Bainan uste dugu ez duela berdin balioko arrunt euskarazko irrati batek, hau
entseatuko baita nehundik ahal bada ipar aldeko xoko guztietarat heltzeko behar den
indarrarekin, baimenak hortarako ardiesten balinbaditugu.
Euskaldunek arrunt euskarazko irrati bat egun guziez, hori da gure xedea. (...)”
Argi dago, beraz, irratiaren oinarrian, haren izateko arrazoi nagusi modura,
planteamendu-aldaketa bat zegoela: ez aulki soil bat, etxe osoa behar zuen euskarak
berarentzat. Planteamendu-aldaketa hori, ordea, ez zen denen gustuko izan. Horren
adibide modura, Enbataren 691. zenbakian (1981-XI-19) Entzun Ikusekoei eginiko
elkarrizketa sinaduragabea aipatu behar da. Bertan, kazetariak behin eta berriro
mesfidantza agertu zuen sortzear zen irrati berriaren egitasmoarekiko (“L’idée est
sympathique mais la réalisation est risquée”), eta, horrez gain, zeharka bazen ere,
egitasmoaren beraren egokitasuna ere zalantzan jarri zuen. Horren lekuko, elkarrizketa
horretako lau galdera eta berauen erantzunak ekarriko ditugu orriotara. Hona itaun
horietako bat eta Entzun-Ikusekoen erantzuna:
270
Ikus, adibidez, Anaitasuna, 416. zenbakia, 1981eko abendua.
353
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“- Une telle initiative doit répondre à des besoins, quels sont ceux que vous avez
retenus?
- Il y a d’abord un besoin de valorisation de la langue basque aux yeux des
bascophones eux-mêmes. Tant qu’il n’y aura que des radios bilingues le français sera
gagnant. Même les abertzale utilisent le basque pour des sujets futiles, et reviennent au
français pour des problèmes techniques par exemple. Le basque reste une langue pour les
enfants, la maison, la ferme, pour tout le rest on parle français. Toutes les langues ont leur
radio pourquoi pas le basque? Il faut créer un environnement linguistique pour que le
basque ne devienne pas une langue de folklore. C’est pourquoi tous les problèmes
actuels, même internationaux doivent être traités en basque.”
Azalpena gorabehera, kazetariak ez zuen argi ikusten euskarazko irratiaren
premia, lehendik ere euskaraz ziharduen irrati bat bazela baitzioen:
“- Il existait déjà une radio qui diffusait des émissions en basque: Radio Adour
Navarre. Vous auriez pu négocier avec eux un décrochage de quelques heures dans la
journée. Cela vous aurait permis de faire des économies et de vous familiariser avec la
technique. Pourquoi avoir refusé?271
- Nous nous réjouissons de l’existence de Radio Adour Navarre et nous ne nous
présentons pas en concurrent. Mais en fait Radio Adour Navarre s’adresse à des Basques
non bascophones, nous ne nous adresserons qu’à des bascophones. Mais nous ne voulons
pas tuer Radio Adour Navarre. Nous voulons créer une radio pensée en basque. (...)”
Euskaraz pentsaturiko irrati izan gura zuten; unibertso izan nahi zutela, alegia,
eta ez unibertso erdaldun bateko azpikategoria. Dena dela, kazetariaren irudiko Gure
Irratiak beste egitasmo bat oztopa zezakeen:
“- Vous avez participé aux travaux des assises pour un statut de la culture et de la
langue basque. La commission mass-média a élaboré un texte qui propose la création
d’une fréquence en basque officielle, est-ce vous n’êtes pas en train de court-circuiter ce
travail?272
- Dans le cadre des Assises nous menons une action pour obtenir un office public
de radio et de télévision en basque. Le but de Entzun Ikus est le même, mais nous pensons
qu’il faudra attendre longtemps avant de voir se concrétiser les propositions des Assises.
C’est le même problème que pour les ikastolak, nous voulons créer un précédent, une
271
Lucien Etxezaharretak zera adierazi digu horri buruz (komunikazio pertsonala): “Radio Adour
Navarre irratiak ez zuen inoiz Entzun Ikus elkartekideei, Gure Irratia sortu zutenei, elkarrekin irrati
euskaldun baten egitea proposatu. Heien aukera ele aniztasuna izan zen, nahiz % 90 frantsesez zen.
Euskara piska bat ematen zen, kaskoina ere baina oro har oso guti.”
272
Bazebilen, bai, zurrumurru hori bazterretan. Pare bat aste lehenagoko Enbatan (ikus 689. zenbakia,
1981-XI-7), berbarako, zera irakur daiteke: “Le Pays Basque pourrait bénéficier comme le souhaite la
commission de deux radios: une radio locale publique qui diffuserait de l’information locale en français et
une radio en basque justifiée par l’existence d’une langue et d’une culture spécifiques. La radio en basque
serait une micro radio.” Aurrerago ikusiko dugunez, Frantziako Gobernuak azkenean irrati bakarra sortu
zuen: Radio France Pays Basque, euskarak bertan oso presentzia txikia daukala (hamar minutuko
agenda-tartea eta 45 minutuko magazina astegunetan; asteburuetan, deus ez, Lucien Etxezaharretak
adierazi digunez). Itauna, beraz, begi-bistakoa da: zer gertatuko zatekeen Entzun Ikusekoek, Enbatako
kazetariak iradoki bezala, aurrera egin ez balute eta Frantziako Gobernuak zer egingo zain geratu izan
balira?
354
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
situation de fait. Au cas où nous obtiendrons une fréquence en basque, Entzun Ikus
pourrait disparaître.273”
Eta hartan, azken galdera egiteko garaia iritsita, Enbatako kazetariak beste
mamu batzuk haizatu zituen:
“-Malgré votre bonne volonté, vous pouriez échouer. Cet échec ne serait-il pas
lourd de conséquences, dans la mesure où il apporterait des arguments à ceux qui
affirment que les Basques sont incapables de faire une radio basque ou qu’elle ne serait
pas écoutée?
- Je ne vois pas porquoi notre radio échouerait. Les gens pourront entendre du
beau basque. Le contenu sera de qualité. Pour l’instant nous cherchons à nous faire
connaître à travers la presse basque, les associations et par le bouche a oreille.”
Azken erantzun horren atzean, Gure Irratiarekiko beste susmo bat agertu zuen
elkarrizketatzaile anonimoak, orrialde-amaieran iruzkin hau paratuta: “Nous attendrons
les premières émissions avant de porter un jugement, en espérant que la qualité sera à la
hauteur des promesses. Il est cependant assez gênant que des appels financiers soient
lancés alors que les sollicités ignorent tout de l’utilisation de leurs aides.”
Elkarrizketaren jiteak hautsak harrotu zituen, eta baita zenbait erantzun eragin
ere. Manex Pagolarena, adibidez (Herria, 1.627. zenbakia, 1981-XI-26):
“Bazterrak harritu direla bai joanden aste hortan Enbata kasetak xede eder hori
nola aipatu duen ikustearekin! Zertaratu dira kaseta hori kudeatzen dutenak? Zer pasa
zaiote burutik?
Nola uka biziki trufa eta maltzurkeria ere zirela artikulu hortan? Zer gertatu da?
Ala kexu dira hor jauntto batzu irrati hori hetsiegi izanen dela, euskaraz bakarrik
aritzeko xedea agertu duelakoan? Bertze batzuen ganik ere entzun ohi izan den leloa
baizik ez da beraz!
(...) Negu betean sartzen ari balinbagare ere, etzait iduri, indarrak xuhur ikusirik
ere, enbata-haizearen zirimolek arras biluzten ahal dutela Entzun Ikus batasunaren
xedea.”
Txomin Hegik Enbatakoei igorri erantzuna, berriz, astekari horren 692.
zenbakian (1981-XI-26) argitaratu zuten; Hegik, elkarrizketatzailearen gaiztakeria eta
273
Geroago ere berretsiko zuten hori. Ikus Txomin Hegiren idatzia Enbataren 692. zenbakian (1981-XII26): “(...) le premier but de notre association est d’oeuvrer à la création d’un service public de radio en
basque diffusant toute la journée, comme cela a été aussi demandé aux Assises de la Langue Basque. Et
pour hâter cette échéance, et comme le mouvement se prouve en marchant, nous mettons sur pied une
radio entièrement en basque, comme l’ont fait les Ikastolak dans le domaine de l’enseignament de
l’Euskara.” Herriaren 1.635 zenbakian (1982-I-21) ere, bestalde, zera irakur daiteke: “(...) gure
helburuetarik da: zerbitxu publikoak antola ditzala euskarazko emankizunak bai irrati bai telebixtan.
Orduan bainan orduan bakarrik gure batasunak bere egitekoa betea izanen du. Agian laster hortaratuko
gare.” Aurrerago ikusiko dugunez, orduan hori ez zen sekula santan iritsi.
355
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
tonu ironikoa gaitzetsi eta gero, erantzunen pasarte batzuk sartu ez izana aurpegiratu
zion. Horrez gain, funtsezko puntu bat gogorarazi ostean, era garratzean agurtu zen:
“L’existence d’une radio émettant entièrement en basque permettra non
seulement la diffusion publique de notre langue, mais aussi sera d’un poids déterminant
pour la création en basque, création dont la limitation et l’inutilité sociale ont été jusqu’ici
les éléments qui ont mis l’existence de notre langue en péril.
(...) la forme que vous avez donnée à l’interview de notre association me fait
penser à ces bertsu de Xalbador parlant d’abertzale franchimants, dont nous trouvons
dans votre article une illustration carricaturale, et que je déplore.”
Sormenak, euskaraz sortzeak duen garrantzia azpimarratu zuen Hegik, eta halaxe
egin dugu guk geuk ere ikerlan honen II.1 eta II.2 ataletan, ezein hizkuntza-komunitate
une oro biziberri dadin hizkuntza horrek bere sormena taxuz garatzea funtsezkoa dela
adierazi dugunean. Nolanahi dela, Enbatak berak, bere aldetik, mise au point bat paratu
zuen Hegiren gutunaren aldamenean: euskara hutsezko prentsa, irrati eta telebistaren
aldarrikapena eurentzat ere funtsezkoa zela zehaztu eta gero, hori lortzeko bideak tentuz
aztertu beharrekoak zirela zioten puntuan.
Hori horrela, Entzun Ikus-ekoek Radio Adour Navarrerekin indarrak batu eta
elkarlana urratzea zen Enbatak proposatu bidea (ikus hala ere zer dioen Lucien
Etxezaharretak 271. oin-oharrean), Ipar Euskal Herri osorako irrati euskalduna apurkaapurka ezartze bidean. Hori bai, amaieran gauza bat utzi gura izan zuten argi: “Enbata
tient cependant ici à réaffirmer qu’aucune animosité –au contraire– n’existe pour sa part
envers des créateurs courageux et qu’il défendra et soutiendra l’instauration rapide de la
radio basque indépendante.”
Euren berbei sinesgarritasuna eranste aldera-edo, Enbatak azala eta orrialde
beteko erreportaia eskaini zizkion bere urte-amaierako zenbakian (698.a, 1981-XII-31)
Gure Irratiaren estreinaldiari (1981-XII-24an emititu zuten estreinakoz).274 Irratiko
kideek zera zioten, besteak beste, erreportaian: beste emandegiak (FR3 eta Radio Adour
274
Apur bat geroago Herriak ere, bere 1.634. zenbakian (1982-I-14), azala eskaini zion gaiari, “Kaseten
ondotik irratiak gure herrian” idazpurua azal betean paratuta.
356
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Navarre aipatu zituzten) ez zirela euren etsaiak eta ez zutela haiekin haserrerik gura;
horrez gain, ez zutela publizitaterik egingo eta entzuleen sostenguaz baino ez zirela
baliatuko ere bazioten.
Enbataren 698. zenbakia (1981-XII-31), azala Gure Irratiari eskaini zion huraxe.
1981eko abendu-hondarrean hasi zen beraz Gure Irratia bere seinalea Lapurdin
barrena zabaltzen. Mattin Larzabalek dioenez (1993: 220), artean ez zen Euskal Herrian
euskara hutsez ziharduen beste irratirik: “Lehen hiru irratilari euskaldunen izenak gure
357
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
historia herrikoiak gogoan hartuko ditu: Lucien Etchezarreta, Jaki Lautre eta Ermi
Madariaga.275 Azpimarra dezagun Euskal Herri guztiko lehen irrati euskalduna dugula
Gure Irratia, Donostian Euskadi Irratia beranduago hasiko baita.” Irratiko kideek
beraiek ere bazekiten hori. Hara bestela zer zioten Anaitasunaren 415. zenbakian
(1981eko azaroa): “Entzun-Ikus elkartearen projektua martxan jartzen bada guztiz
euskalduna izango zen lehen irratia genduke hau, hau da, euskara hutsean arituko
litzatekeen lehen irratia. (...)”
Eta hartan, denak Parisen egiteke zuten ikus-entzunezkoen legeria berriaren
pentsuan zirela, 1982a abiatu zen. 272. oin-oharrean ikusi dugun moduan, askok uste
zuen orduan euskarazko irrati publiko bat sor zitekeela. Jean Haritxelharrek, adibidez,
“L’audio-visuel est en effervescence” zioen Enbataren Aburu gehigarriaren laugarren
zenbakian (1982ko urtarrila), aurrerago zera gaineratzen zuela:
“(...) Le principe de liberté qui devrait régir la loi de l’audio-visuel suppose
l’existence d’une radio d’expression basque mise en place et financée par les deniers
publics. (...) La station sera exclusivement d’expression basque et sera autonome. (...)
L’existence d’une station bascophone donnera une réelle dignité à l’euskara. Tout devra
être effectivement dit en basque et la langue aura à se plier aussi bien aux exigences de
l’actualité qu’à la nécessité d’exprimer d’une manière compréhensible des domaines aussi
différents que ceux par exemple de la science et du sport. (...)”.
Baldin eta frantsesezkoarekin lehiatuko bazen euskarazko irrati publikoak
kalitatearen auzia geroagorako ezingo zuela utzi eta erabateko profesionalizazioari lotu
beharko zitzaiola adierazi ondoren, irrati elebidunen gaiari heldu zion Haritxelharrek,
eredu hori arbuiatuta: “Il est des gens qui prônent le bilinguisme: une seule station qui
émettrait en français et en basque. C’est là une solution bâtarde qui ne satisferait
personne. (...) Deux stations différentes, l’une en langue française, l’autre en langue
basque sauvegarderaient la liberté de chacun et tous y trouveraient leur compte.”
275
Horiez gain, beste batzuk ere ibili ziren laguntzaile modura hasiera-garai haietan. Honako hauek,
besteak beste: Txomin Hegi, Erramun Baxok, Piarres Xarriton, Mixel Bidegain, Manex Pagola, Gexan
Lantziri, Beñat Errotabehere, Maite Idirin, Jokin Apalategi, Aita Santos, Xan Goenaga, Maurice
Borthayrou edota Mattin Larzabal bera (ikus Herria, 1.648. zenbakia, 1982-IV-22).
358
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskarazko irrati-telebista publikoak sor zitezkeela uste zuten, halaber, Entzun
Ikus elkartekoek; are, Lucien Etxezaharretak dioskunez (komunikazio pertsonala, 2001),
euren helburua horiek lortzea zela idatzi zuten elkartearen araudian:
“Entzun Ikus elkartearen araudietan, lehen atalean, jarria zen elkartearen helburua
zela euskarazko irrati telebista zerbitzu publiko baten erdiestea. Ez bazen idatzia ere
egileen izpirituan zen elkartearen integratzea zerbitzu publiko batean hori erdietsiz gero.
1981-1982 urteetan egoera oso nahasia izan zen orduko étât de grâce delakoaren
inguruan. Mitterrandek asko gauza hitzemanak zituen bere "Frantziarako 110
proposamenetan", euskal departamendua (54.a...) eta beste. Entzun-ikusezko legea luzaz
eztabaidatu zen, publizitatearen tokia irratietan bereziki. Hauen debekatzea publizitatea
egiten bazuten bereziki... Horren ondorioz irrati libreak, Radio Locale Privée
estatutuarekin atera ziren 1983an eta lehen legeak legeztatu zituen irrati horiek A klasean
jarriz; Gure Irratia horrela 1984an legeztatu zen. Ondotik etorri zen diru laguntza bat ere
orduan sortu FSER edo Fonds de Soutien à l'Expression Radiophonique erakunde
publikoaren bitartez. Radio France erakunde publikoak tokiko irratien sortzea bultzatu
zuen, konturatu baitzen ere hurbiltasunezko irratiek bere tokia partez hartzen zutela.
Horrela abiatu zen departamendu mailako Radio France Pays Basque-Pau Béarn
berantago, uste dut 1985ean.”
Hara zertan geratu zen azkenean euskara hutsez jardungo zuen irrati publikoaren
egitasmoa: euskara kasik erabili ere erabiltzen ez duen departamendu osorako irrati bat
(bertan, Lucien Etxezaharretaren arabera –komunikazio pertsonala, 2001- astegunetan
ez da egunero ordubetera iristen euskara-proportzioa, asteburuetan programazio guztia
frantsesez dela). Gobernuaren egitasmoa gauzatzen ez zela ikusita, beraz, Gure Irratiak
bere bidean jarraitu zuen. Eta zein da uneotan bere egoera lege-aldetik? Hona
Etxezaharretak horri buruz eman dizkigun azalpenak:
“Elkarte irratiek bezala, Gure Irratia elkarte baten meneko da, honek Entzun Ikus
izena du. Bere statuts edo araudiak aldatu ziren 2000. urtean eta bereziki kendu zen
lehendabiziko helburua zerbitzu publiko baten lortzea euskaraz, horren ordez euskal
irratigintza sustatzea jarrita. Frantzian entzun-ikus lege berria ez du oraindik [2001ean]
bozkatu Jospinen gobernuak, eta aurreko egoeran gara beti: Radio Locale Privée, A
kategoriakoa.276 A kategoriak dio irratiaren diru iturrietan %20 baino guxiago datorrela
publizitateetarik.”
276
Tankera horretako beste irrati batzuk ere badira Lapurdin, Etxezaharretaren arabera (komunikazio
pertsonala, 2001): “Lapurdin kokatzen diren A klaseko irratiak dira Radio Bonne Humeur Hazparnen,
adinekoentzat animazio egiten ari dena, kanta eta musika xaharrekin, erdaraz [Pascal Ricaudek, “Ipar
Euskal Herriko hedabideen egoera” artikuluan (Nor taldea, 2000: 51), Radio Bonne Humeur-ek % 1,7ko
entzuleria duela dio]; bada ere Radio Bonne Nouvelle irrati protestantea Arrangoitzen, dena erdaraz eta
bada Radio Lapurdi, elebiduna, Uztaritzen kokatzen dena, elizaren irrati bat dena, Frantziako irrati
kristauen sarean dena.” 1992an sortu Lapurdi Irratiari buruzko informazio gehiago VII.2.2 atalean
emango dugu; kontuak kontu, Etxezaharretak azaldu digunez, behiala horrenbeste zeresan eman zuen
Radio Adour Navarre 1980ko hamarraldi erdian desagertu zen (Pascal Ricaudek dioenez –Nor taldea,
2000: 52-, RTL irratiak irentsi zuen 1986an); hamarraldi haren hasieran sorturiko Radio Bayonne, berriz,
359
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hala ere, legeak ezarri gehienezko %20 horretatik oso urruti dabiltzala aitortu
digu Etxezaharretak:
“Publizitate komertziala oso murritza da oraindik Gure Irratian (dirugintzaren %4
inguru). Diru iturrien aldetik orain, aipatu FSER, Estatuaren legezko laguntza dago (hau
ematen da urteko buxetaren arabera eta parte bat irratiaren lanaren arabera: iaz [2000.
urtean] 300.000 liberakoa zen); beste laguntza bat dator departamenduaren aldetik,
Kontseilu Nagusiak emanik 80.000 ingurukoa; beste bat da Euskal Kultur Erakundearen
ganik, emankizun produkzioa lagunduz (literatura, ingurumena etab.), 200.000 ingurukoa
da. Udaletxeek ere ematen dute, ia Lapurdiko gehiengo handiak, baina bakoitzak aski
gutxi, nola Baionak, lehendabiziko aldiz lagundu du iaz 10.000 liberekin; Biarritzek
berdintsu ematen du. Gehiena da Donibane Lohizunetik, 20.000 inguru. Beste laguntzak
dira entzuleen gandik, hilabetero banku kontu batean emandakoak (50, 100 franko
hilabetero, virements automatiques moduan). 100 lagunek pasa laguntzen dute horrela.
Gero dira elkarteen partaidetzak, elkarrekin antolatu festak nola Baionako Sagardo
Eguna. Bada ere Baionako festen standa, irratian berean. Kanpaina batzu egiten dira ere
urtero, diru bilketak ere etxez etxe herri txiki batzuetan (Ahetzen) egin dira. Aspaldiko
urteetan bada ere partaidetza bat Euskadi Irratiarekin, korrespontsal lan bat eginez
(eguraldia, kronikak, kirolak).”
Ezin uka beraz irrati honek duela hogei urte ibiltzeari ekin zionetik bide luzea
egin duela. Bide horretan honako hauek dira mugarri nagusienetako batzuk
Etxezaharretaren iritziz (komunikazio pertsonala, 2001):
“Mugarri garrantzitsu asko izan dira Gure Irratiaren historian. Hasiera, 1981eko
abenduaren 24a Milafrangako Ernest Hirigoyenen disko-grabaketetarako erabili
estudioetan. 1985eko urrian Baionara joan zen irratia (23 Passemillon karrika). Beste une
garrantzitsua izan zen 1997ko abenduan bertako portura joatea (18 Poissonnerie karrika).
Teknika mailan hasieran emisiorako antena Milafrangako mendixka batean kokatzen zen.
Lehen saioak Baigura menditik egin ziren 1983ko abenduaren 2an. 1984 bukaeran,
auzitan jarri ondoren EDF erakunde publikoa (ez zuen elektrikarik fornitu nahi!) antena
nagusiaren Baiguran jartzea lortu zen, lur puska erosi batean, Erregelu izeneko tokian.
Hobekuntza etengabeak teknika mailan izatu genituen, estereofonian ematera arte (1986).
Kanpaina asko egin ziren, bat urtero, material berritzeko, antenak, emisiorako aparatu
277
garestien erosteko etab.”
1986an bertan ahaztu ezinezko beste mugarri batekin egiten dugu topo, urte
horretan jada 12 orenetan emititzen baitzuten egunero, euskara hutsean... baina ez
euskara batuan. Lucien Etxezaharretak hautu horren zergatia argitu digu (komunikazio
pertsonala, 2001):
Europe 2 taldearen Europe 1 musika-kateak irentsia du egun, eta hutsaren hurrengoa da euskararen
presentzia bere uhinetan. Pascal Ricaudek damaigu horri buruzko informazio gehiago, in Nor taldea,
2000: 50-51.
277
1986an abiatu kanpaina ekonomikoari buruzko informazioa, berbarako, hara non aurki dezakezuen:
Ekaitza 3 (1986-V-22), 4 (1986-V-29), 5 (1986-VI-5) eta 7 (1986-VI-19).
360
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Ez dugu Batua eredutzat hartu. Hasieratik iparraldeko euskara batua deitzen
dena, benafartar-lapurtarrak osatua, Herria astekariaren eredua derabilagu. Baina
korrespontsalen mailan edo elkarrizketatu edo hizlari askoren mailan tokiko euskara
erabiltzen dugu (Hazparne aldekoa, Uztaritzekoa, benafartar mendebaldekoa, lapurtera).
Lapurtarra gero eta gutiago mintzatua da, bainan Senpere, Ainhoa, Sara, Lohizune
guneetan oraindik bizi da eta entzun daiteke irratian.”
Dena dela, euskara batuan ala Herriaren ereduan izan, kontua da hasieratik
euskara hutsez ari direla. Esan dezagun euskara hutsez aritze hori ez dela beti erraza
izan irratiko kideentzat, Mattin Larzabalen berba hauek lekuko (1993: 220-221):
“Aitor dezagun zailsko izan zitzaiola Gure Irratiari bere berezitasun
linguistikoaren onetsaraztea, euskararen integristatzat hartua zen. (...) askotan kanpoko
jendea zetorren bisitatzera eta euskara ez zekitenez eta gauza asko kontatzeko
interesgarririk, sortu zen arazotxo bat: kasu horietan onartuz geroz frantsesa, irratiak ez
ote ditu bere helburu linguistikoak kolpatzen? Hurrengo Biltzar Nagusiak finkatu zuen
Gure Irratia espresabideko irratia izanen zela batez ere beste komunikabidetan
hitzegiterik ez zuten erdal hiztunentzat. Kriterio horren aplikapena permanenten esku
utzia da. Arazoak gaur egun [1993an] minberatasuna erabat galdua du.”
Lucien Etxezaharretak, hala ere, beste hipotesi bat aztertzen ari direla dio
(komunikazio pertsonala, 2001):
“Euskara hutsez emititzearen kontua eztabaidatu da geroztik Gure Irratian. Baina
orain arte euskara hutsez egiteari eusten zaio. Alabaina Lapurdin, eta bereziki BaionaAngelu-Biarritze esparruan, euskaldunak %5 inguru dira, eta zailtasun asko dira irrati
baten funtzionarazteko euskara hutsez! Itzulpen sistemaren erabiltzea aukeratu genuen
aspaldian. Salbuespen bezala kanpoko gomita batzurekin, emankizun bereziak egiten eta
egin dira (Quebec, kurdo edo beste; ingelesa eta espainola ere erabili da noizbehinka).
Hala ere generalista eta libre (hots, independiente eta laiko) garen elkarte-irrati bakarrak
gara Lapurdin. Hori ez zen horrela 1982an, Angelu, Baiona eta Biarritzen eta DonibaneLohizunen ere elkarte irrati batzu ari baitziren. Orduan, informazio libre baten pasaraztea
jendeari edota euskal kultura eta Euskal Herriaren beste irudi baten ezagutarazteko jende
erdaldunari (20 urtez 15.000 atzerritar kokatu dira Lapurdin!) erdarazko emanaldien
egitea pentsatu da azken denboretan. Oraindik ez da egiten baina uste da legezko
baimenekin (CSAren eskutik) beste frekuentzia batean ordu batzu egunean egitea erdaraz.
2002 urtetik at egin daitezke, bainan ez da ezer ziur oraindik.”
Nolanahi dela, Lapurdin euskaldunak gutxiengo izanagatik, eta ideiak eta joera
politikoak gorabehera, euskara gizarteratze-tresna izan ahal dela ere erakutsi dute
urteotan Gure Irratiakoek; ez hori bakarrik: euren proiektua sendotu dute eta
egitasmoak geroz eta sektore zabalagoen onarpena jaso du. 1986an bertan jada ikus
zitekeen hori. Hara bestela zer zioten Gure Irratiakoek beraiek Ekaitza astekariaren
bosgarren zenbakian (1986-VI-5): “Beaucoup d’auditeurs écoutent Gure Irratia sans
361
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
être bascophones à 100%. Ils apprécient l’environnement dynamique et populaire rendu
par les infos détaillées et une animation centrée sur le Pays Basque. Ce sont les
auditeurs qui font vivre Gure Irratia (...)”.278
Mattin Larzabalek beste meritu batzuk ere ikusten dizkio irrati honi. Jende
ezagun asko estreinakoz euskaraz berbetan jarri izana (bide batez aurreiritziak astinduta
–oroit bestela le micro n’était pas un instrument basque esaldiaz) eta zenbait arlotan
informazio-ematen punta-puntan aritu izana, besteak beste (1993: 221-222):
“Harrotasun piska batekin entzun ditugu Gure Irratiari esker lehen aldikotz
euskaraz publikoki mintzatzen: Dufourq, Martiaren eta Bideondo berezko pelotariak. (...)
1988an RPRko alderdikide historiko batek (...) onartzen du Frantxoa Maitia
sozialistarekin eztabaidatzea Gure Irratian. Harrotasun zerbaitekin erran dezakegu hain
segur ere lehen irratia izan garela alderdikide sukursalistak euskaraz mintza erazten.
(...) 1989an Jose Antonio Ardantzak Baionako udaletxean egingo duen hitzaldi
historiko elebidunetik lekora, iparraldeko kargudunek deskubritzen dute Hegoaldea eta
Nafarroa. (...) suertea da Baionako mintzaldi horretatik lekora hasten direla Paueko
Batzar Nagusietan irrati euskaldunetaz konturatzen. 1991aren zain egonen gara diru
laguntza erranahitsuaren eskuratzen hasteko”.
Gure Irratia, euskarazko hedabide integratzaile bat (iturria: Ekaitza, 3. zenbakia, 1986-V-22).
Eta hori guztia izateaz gain, irrati integratzailea ere bada Gure Irratia, ezen VI.4
atalean ikusiko dugunez, gutxiengo gaskoi eta portugesei ere leku egiten baitie bere
278
Hara zer zioten horri buruz Siadecokoek hamar urte geroago (1996b: 91): “Hiru irratien [Xiberoko
Botza eta Irulegiko Irratia dira beste biak] entzulegoen proportzio oso nabarmen batek ongi ulertzen du
euskara. Ongi ulertzen ez duten entzuleen proportzio nagusia Gure Irratian aurkitzen da: %6.”
362
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
uhinetan. Horiek, hala ere, aurreragoko kontuak dira; oraingoz behintzat, hementxe
geratuko gara.
VI.2.2.- Irulegiko Irratia
Gure Irratia baino aste batzuk geroago (1982ko urtarrilean) hasi zen zuzenean
emititzen Nafarroa Beherea eragin-eremu nagusitzat daukan Irulegiko Irratia. Haatik,
irrati hori sortzeko premia dezente lehenagotik sumatzen ei zen bazter haietako
abertzale-munduan. Hori pentsarazten dute bederen Menane Oxandabaratzek 2001-VI17ko Euskaldunon Egunkarian idatzitako eleek:
“Gogorat heldu zait duela hogei bat urte sortu genuela Baxenabarren irrati bat:
Irulegiko Irratia. Irrati hori sortu genuen, orduan ziren egunkari eta irratiek ez zutelakotz
kontuan hartzen euskal herritarren bizia, abertzaleen borrokak ez zirelakotz aipatuak
edota beren moduan. Horrez gain, euskarak ez zuelakotz lekurik orduan Iparraldean zen
prentsan. Irulegiko Irratiak ez zuen denenganik adostasunik hastapenean. Jasan genituen
ere arazo batzuk, hala nola, gure antena gau batez ebatsia izan zen. Hortarik, kanpaina bat
egin genuen lehen aldikotz, Garazi eta Baigorriko eskualdean; herritarrek zuten pagatu
antena berria. Geroztik urte guziz, Baxenabarre osoan egiten dugu kanpaina bat, herriz
herri eta etxez etxe ibiliz. Herritarrentzat, jakinez irratia sortu zela, abertzaleen
nahikariarekin, herrikoia da. Froga hor dugu, urte guziz biltzen dugun diru laguntzari
esker baitugu irratia aitzina eramaten.”
Menane Oxandabaratzen arabera (komunikazio pertsonala, 2001) Irulegiko
Irratia hizpide dugula, VI.3 atalean zabalago aztertuko dugun Herriz Herri astekaria ere
aipatu beharra dago, irratiaren protohistoria modura baino ez bada ere. Anaitasunaren
407. zenbakian (1981eko urtarrila) agerturiko berri bat baliatuko dugu astekari horri
buruzko informazio gehiago emateko:
“Aldizkari berri bat Iparraldean. [1980ko] Azaroak 20an beste aldizkari berri bat
sortu zen Iparraldean. Izena Herriz Herri badu ere, zabalkundea ez da Euskal Herriko
herri guztietara izanen. Iparraldean ere ez. Dirudienez, Nafarroa Beherean eta Laburdiko
zenbait herritan zabalduko da soilik. Aldizkatasuna asterokoa izanen da eta bertan idazten
dena frantsesez eta euskaraz argitaratzeko asmoa dute. Lehen alean %50 euskaraz egon
da. Etorkizunak esanen digu porzentaia hori gordetzen den ala ez. Hala ere, porzentaia
berdinetan segituz gero, oso eredu ona litzateke bestaldeko hainbeste eskualtzale eta
abertzale porrokatuentzat, berauek argitaratzen duten ia guztia frantsesez egiten baitute.”
363
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Urtebete geroago, Argiaren 921. zenbakian (1982-I-24) gisa honetan mintzo
ziren Herriz Herriri buruz: “(...) Herriz Herri dugu agian zabalkunde zabalena duena.
Duela urte eta piko ekin zioten astero kaleratzearen lan kementsu eta zailari.
Donapaleun dute beren egoitza eta abertzale talde progresista batek (...) bultzatua
kaleratzen da. Bere izenak adierazten duen bezala, herriz herriko berriak eta errealitatea
dira nagusi orrialdeotan.” Jojo Bidart Irulegiko Irratiak izan zuen lehen kazetariak
berretsi digunez, berriz (komunikazio pertsonala, 2001), bazen kidetasunik Herriz Herri
eta irratiaren artean, baina lantaldeak desberdinak ziren:
“Herriz Herri astekaria eta Irulegiko Irratia kudeatzeko lantalde ezberdinak ziren
bainan egitasmo berdintsukoak. Herriz Herrik helburu nagusi bat zuen: informazioa eta
debatea garatzea batez ere [Ipar] Euskal Herri barnealdean. Gure aldetik helburu horri
lotu genuen euskararen erabilpena sustatzea komunikazio tresna berri baten bidez.
Bestalde, Irulegiko Irratiko emankizun egile batzuek parte hartzen zuten Herriz
Herriko erredakzioan edo kolaboratzaile taldean.”
Irratiaren sorrerari gagozkiola, hara zer zioten irratiko kideek beraiek Herriaren
1.639. zenbakian (1982-II-18):
“Duela bospasei hilabete Adour Irratiakoek proposatu zaukuten heien irratiaren
beste hedatzaile bat barnekaldean ezartzea eta ber denboran zenbait emankizun gure gain
hartzea. Geroztik, sozialisten gobernuak irrati libro bakotxari jakin-arazi zuen hedatzaile
bat baizik ez zutela ukan behar. Horregatik asoziazione bat muntatzea pentsatu ginuen
gure hedatzailea erosiz.”279
Behin puntu horretara helduta, Herriako kazetariaren galderari erreparatu behar
diogu: “Bi irrati euskaldun baziren jadanik: bata Aturri Irratia, orai duela 3 urte sortu
zena, bestea Gure Irratia, emankizun guziak euskaraz egiten dituena. Zergatik beste
irrati bat egin?”. Hona Irulegiko Irratiako kideek emaniko arrapostua:
“Lehenik erran behar da bi irrati horiek baterez edo arrunt gaizki entzuten direla
gure eskualdean. Gero, inportantena behar bada guretako, orai artio guhauren berriak
kanpotik ukaitea usatiak ginen eta partikularzki irrati mailan, aldiz irrati libroen
mogimenduaren gauza interesgarriena da lekuko jendeek parte hartzen ahal ukaitea eta
mintzatzea bizi dituzten gauza guzietaz. Aipatu ditugun bi irratiak kosta aldean dira;
aldiz, barnekaldeko jendeek parte hartu nahi badute, biziki errexago izanen da hemen
berean studio bat balin bada.”
279
Irulegiko Irratiaren sorreraz gehiago in Herriz Herri astekaria, 66. zenbakia (1982-II-18).
364
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Irulegiko Irratiaren hasierak. Eskuinean, Jojo Bidart (iturria: Enbata, 732. zenbakia, 1982-VIII-26).
Jojo Bidarten aburuz (komunikazio pertsonala, 2001), Gure Irratiak bezala, eurak ere
PSF Frantziako Gobernura iritsi izanaz baliatu ziren irratia sortzeko:
“1981ean frantses Gobernuko giderrak hartzen dituzten sozialistek irratiaren
monopolioa hausten dute. Ordu arte Estatuko irrati eta telebixtak baizik ez ziren izaiten
ahal; sozialist-gobernuak irrati frekuentziak libratzen dituzte lege baten bidez eta irrati
libreak legez onartuak dira.
Ipar Euskal Herrian irrati eta telebixtan euskara erabilia izan dadin aspaldidanik
galde egiten genuen. Eskakizun hori guhaurek obratzeko parada ederra ikusten dugu
1981ean, eta euskaraz ariko diren irratiak sortzea erabakitzen dugu.”
Enbataren 732. zenbakian ageri denez (1982-VIII-26), 1982ko urtarrilean ekin
zioten seinalea igortzeari, Irulegiko etxalde batetik ekin ere.280 Urtebete lehenago hasiak
ziren, ordea, bilerak egiten. Behin emititzen hasita, hastapen-garai haietan seinalea
Baigorri eta Garaziko kantonamenduetan zabaltzen zuten batez ere. Lantaldeari
gagozkiola, hamabost boluntariok eta soldatapeko batek (Jojo Bidart) osatzen zuten.281
Hasieran emanaldi laburrak burutzen zituzten, Herriaren 1.639. zenbakian (1982-II-18)
280
Egin, 1984-IV-2: “Lehen ikuilu izandakoa, ezpairik gabe, ongi prestatua dago: estudio profesional bat
baina miniaturan. Baigorriko eskualderako egiten dute irratia, eta paraje oso menditsua delarik, Urepel
gaineko mendi batean ipini behar izan zuten antena; norbaitek ohostu eta berriro jarri behar izan dute.
Programazioa ere eskualdeari lotua neurri handi batean, bertako taldeei eta. Hala ere bi informatibo egiten
dituzte egunero, eta bi lagun ari dira hor fijo, euskaraz gain frantsesa ere erabiltzen dutelarik.”
281
Enbataren zenbaki horretan bertan zehazten zutenez, “(...) il y a un permanent qui bénéficie d’un
emploi d’initiative locale pour un an, et qui s’occupe notamment de la coordination de ces groupes et
d’aller voir chaque jour ce qui se passe dans le cantons et réaliser des interviews.”
365
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
irratikideek beraiek aitortu zutenez: “(...) egun guziz oren batez ari gira eguerdi eta
erditarik oren bat eta erdi artio. Guhaurek usaia hartu eta emankizun denbora luzatzea
pentsatzen dugu, hori jakin-araziko dugu kaseten eta irratien bidez.”
Irulegiko Irratia, hastapenak (iturria: Egin, 1984-IV-2).
Herriaren hurrengo zenbakian (1.640, 1982-II-25), berriz, euren hizkuntzahautuaz ere mintzo ziren:
“Gure helburuetan bi pundu nagusi agertzen dira: lehena euskaraz, bestea
hemengo jendeek balia dezaketen tresna bat. Baigorrin eta Garazin euskara mintzatzen da
bainan segur da gure mintzairaren atxikitzeko mail guzietan erabili behar dela eta
horietan irratian. Hortako beraz emankizun gehienak euskaraz izanen direla erabaki dugu.
Hala ere euskara ez dakiten zonbaitzuk mintzatu nahi badute gure irratia idekia
izanen zaie.”
Jojo Bidart lehenago ere mintzatua zen Enbatan (732. zenbakian, 1982-VIII-26)
irratiaren hizkuntza-hautuaz, gisa honetan mintzatu ere:
“L’utilisation du basque ou du français dépend des émissions, des participants et
des auditeurs auxquels elles s’adressent. Les émissions des paysans et les émissions
culturelles sont entièrement en basque, par contre celles destinées aux femmes et aux
enfants sont à motié en français. (En passant dans les écoles des cantons, on s’est rendu
compte que de nombreaux enfants ne parlaient pas basque, donc pour les faire participer
il fallait employer le français).
Horrez gain, apur bat aurrerago zera ere bazioen Bidartek: “Nous donnons des
informations de 12h 30 à 13h, pour l’instant exclusivement en basque, mais si il y a des
personnes qui veulent venir donner des informations en français la porte est ouverte.
Lorsqu’il y a des interviews à faire auprès de personnes qui ne parlent pas le basque on
366
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
les fait en français.” Hori horrela izanagatik, hau da, Mattin Larzabalek zioenez (1993:
220), Irulegiko Irratiak hizkuntzaren erabilpena “emankizun egileen esku” utzi izan
arren, Larzabalek berak datu esanguratsu bat erantsi zuen puntuan: “1993an %5 inguru
emititzen zuten frantsesez”. Egia esan, apur bat altuagoa ere bada irratiak darabilen
frantses-ehunekoa, ezen oraindik bertako kazetari-lanetan diharduen Jojo Bidartek zera
aitortu baitigu (komunikazio pertsonala, 2001):
“Baxe Nafarroko biztanleriaren bi herenak euskara ulertzen duela kontutan
harturik Irulegiko Irratian nagusiki euskaraz aritzea oso normala iduritu zauku eta
entzuleek baikorki hartu dute hautu hori hasieratik.
Gaur egun, hasieran bezalaxe, gure emankizunetan euskararen proportzioa
282
%80koa da guti gorabehera. ”
Zein euskara-mota darabilte ordea? Jojo Bidartek dioskunez (komunikazio
pertsonala, 2001), beraiek ere, Gure Irratiakoek bezala, ez dute euskara batuaren aldeko
hauturik egin: “Gehienik erabiltzen dugun euskara da baxe-nafartarra edo nafarlapurtarra.
Batzuetan,
emanaldi
lokalizatuak
direlarik,
adibidez
Oztibarreko
emankizuna, tokiko euskalkia erabiltzen dugu. Bestalde xiberotarra ere entzuten da
Irulegiko Irratian Xiberoko Botzari lotuak gaudenean.”
Herriaren 1.640. zenbakian (1982-II-25), bestalde, finantzamenduaz ere mintzo
ziren, Garazi eta Baigorriko kantonamenduetako jende eta taldeen laguntza zutela
sostengu nagusi zehaztuta. Ezen Mattin Larzabalek idatzi bezala (1993: 220), “Irulegiko
Irratiak beste sustengupide bat aukeratua du: bere hedapeneko gune osoan, taldeak
eratzen ditu herrika, etxez etxe pasatzen dira dirulaguntza biltzen otsaileko egun
hotzetan. Diru iturri berdin kopurutsuena dute gaur egun modu hori.”
282
Argiaren 1.832. zenbakian (2001-XII-2) galdera hau egin zioten Irulegiko Irratiako Pantzo Hirigarairi:
“Datuen arabera, zuen programazioan % 10 egiten duzue frantsesez. Zein irizpide duzue frantsesa
erabiltzeko?” Hona Irigarairen erantzuna: “Ez dugu aldez aurretik finkatua % 10 egin behar denik
frantsesez. Beti entsaiatzen gara lehentasuna euskarari ematen. Baina hemengo politikari batzuek edo
herritarrek izan ditzakete gauza interesgarriak esateko, eta guk ez ditugu isilaraziko euskara egiten ez
dutelako. Ez dugu itzulpenik egiten, bera zuzenean entzunez mezua fidelago izango baita, beste batek
itzulita baino. Hori da Baionako irratiarekiko dugun ezberdintasuna, haiek frantsesik ez dute nahi.
Horregatik, Euskal Irratiek saioa elkarrekin egiten dugunean, guk ere itzulpena egiten dugu, frantsesez
mintzo denaren gainetik euskarazko testua sartuta. (...)”
367
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Zein da baina, irrati honen lege-egoera? Jojo Bidartek azaldu digunaren arabera
(komunikazio pertsonala, 2001), Gure Irratiaren egoera berberean daude: “Frantziako
legedian egina den sailkapenean Irulegiko Irratia elkarte-irrati bat da A kategoriakoa,
erran nahi du elkarte batek kudeatzen duela, tokiko irrati bat dela edo lokala, sare bati
lotua ez dena, eta komertziala ez dena (bere diru iturrietan %20 baino gutiago da
publizitatetik etortzen).”
Publizitate-muga %20 izanagatik, ez dira kopuru horretara ere iristen, eta, hortaz,
beste bide batzuk hobetsi beharrean dira. Larzabalek aipatu etxez etxeko kanpaina da
denen artean nagusi, Jojo Bidarten esanetan (komunikazio pertsonala, 2001):
“Gu bezalako irrati lokalentzat legediak finkatzen duen publizitate muga ez dugu
hurbiltzen ez eta hurbildu nahi ere. Gaur egun Irulegiko Irratiaren diru kontuetan
publizitatearen partea %10 da guti gorabehera.
Gure diru iturrietan garrantzi handiko lekua du entzuleen sustengu zuzenak,
bereziki urte guziz otsailean egiten dugun Baxe Nafarroako etxez etxeko diru bilketak.
Duela 13 urte sortu eta geroztik hedatu den etxe kurrida horrek gure konduen oreka
segurtatzen dauku.”
Entzun ere, Nafarroa Beherea osoan entzuten dela dio, eta baita Lapurdiko
zenbait bazterretan ere: “Baxe Nafarroan kokatu ditugun hedagailu nagusiari eta hiru
errepikagailuei esker Baxe Nafarroa, Lapurdi barnealdeko parte bat (iparraldea) eta
Baiona-Angelu-Miarritze hunkitzen ditugu.”
1982 hasieran emititzeari ekin ziotenetik bide luzea egin dutela, berba batean.
Eta bide luze eta emankor horretan, honako hauek izan dira Bidarten iritziz
(komunikazio pertsonala, 2001) mugarri nagusiak:
“Gure hedagailu nagusia Irulegiko Menta izeneko artzain-etxetik Jara mendi
kaskorat finkatzea, ondorioz gure entzun-eremua ainitzez hedatu baita.
- Gure estudioak Irulegitik Donibane Garazirat lekualdatzea, jendeetarik
hurbilago izaiteko.
- Etxez etxeko kanpainaren abiatzea (1987an), horren bidez neurtu ahal izan
baitugu entzuleen sustengu zuzena, beti segitzen dena.
- Duela bost urte [1996] Piztu elkartearekin abiatu dugun Arrosako festibala.”
368
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Lorpenak aipatzen hasita, berriz, euskal hiztunen konplexuak astintzen lagundu
izana azpimarratu zuen Pantzo Hirigarai irrati horretako esatariak Argiaren 1.832.
zenbakian (2001-XII-2):
“- Zer da Irulegiko Irratiak euskarari ekarri diona Nafarroa Beherean?
- Bere ofizialtasuna. Gurasoen belaunaldiei-eta, beti buruan sarrarazi diete
euskara mintzaira minorizatua dela, baliorik gabea; baina irratitik egun guztiz euskara
entzuteak, ofizialtasun bat eman dio. Erakutsi nahi izan dugu bizi eta komunikatzen ahal
dela euskaraz (...)”.
Irulegiko Irratiaren estreinako egoitza: Irulegi bertako etxalde bat (iturria: Enbata, 732. zenbakia, 1982VIII-26).
Hogei urte inguruko ibilbidean izan da, hala ere, oso aintzat hartzeko beste
faktore bat: Xiberoko Botza eta Gure Irratiarekin izaniko elkarlana. Hara zeintzuk diren
elkarlan horren fruituak Bidarten begietan (komunikazio pertsonala, 2001):
“Sortu girenetik harremanak ukan ditugu Iparraldeko beste bi euskal irratiekin:
Xiberoko Botza eta Gure Irratiarekin.
Elkarlana berehala zabaldu da Xiberoko Botzarekin eta gero eta erregulartasun
gehiagorekin Gure Irratiarekin.
Duela bost urte [1996] euskal irratigintza projektu bat osatu dugu Iparraldeko
Garapen Eskeman integratua izan dena. Horren obratzeko, berriz, Euskal Irratiak izeneko
egitura berria sortu dugu hiru elkarteen artean eta egunero lau oreneko programazio
amankomuna zabaltzen dugu, informazio-sare bat osatzen dugularik hiru irratietako
kazetarien artean.”
Euskal Irratiak egitura Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botzak
osatzen dute, beraz. Lehen bien gorabeherak aztertu ditugu dagoeneko; hortaz, Zuberoa
aldera gerturatzeko tenorea dugu jada.
369
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
VI.2.3.- Xiberoko Botza
Xiberoko Botzaren sorrera-kontuak aletzen hasi baino lehen, irrati hori zein
ingurumaritan sortu zen aztertzea komeni da, horrela irratiaren beraren gorabeherak ere
askozaz hobeto konprenituko baititugu. Ingurumari horretara hurreratzen lagunduko
digu Artasok (Pello Zubiria) Argiaren 922. zenbakian (1982-I-31) idatzi dosierrak. Hara
zer irakur zitekeen bertan, besteak beste: “(...) Zuberoak berak gero eta lanpostu
gutxiago eskaintzen dizkie herritarrei. (...) Atharratzeko zerrategi hori Oloronera joanez
geroztik herria 1.500 biztanletatik ia 700etara jaitsi da. Askotxo da holako biztanle
murrizte bat 17.000 biztanle besterik ez duen Zuberoa batentzat!”.
Hara, beraz, zertan ziren kontuak demografiari gagozkiola. Eta euskara, zertan
zen euskara? Trantze larrian, Artasok berak zioenez: “Ez duzu euskara askorik entzunen
Zuberoako herrietan, batez ere gazteen artean. Gehienek dakiten arren (...) euskararen
katea ordea eteten ari dela gero eta garbiago azaltzen da. (...) Maulen haur bat euskaraz
entzutea mirakulu bat dela aparte utzirik ere, beste herrietan ere gero eta ugariagoak dira
hitzik ere ez dakitenak.”
Haatik, ba ote zen berreskuratze-mugimendurik bazterretan? Artasoren aburuz,
arlo horretan ere ez zegoen baikortasunerako arrazoi larregi:
“Bi ama ikastola ditu Zuberoak: Atharratzekoa dozenaren bat umerekin, eta
Maulekoa 50en batekin, honek lehen maila ere baduelarik. Eta zuberotarrez. Zuberotarra
eta batua biak direla beharrezkoak aitortu digute aho batez abertzale gehienek. Baina
badago euskara batuaren inguruan arazo frango. Euskara batua erdi espainola dela eta
abar. (...)
(...) Euskaltzaleak berak ere defentsibara jarriak aurkituko dituzu: Behar dügü
güre mintzajia kuntserbatü. Kontserbatu. Berreuskalduntzea, euskara eguneroko bizitza
osora hedatzea ez dizu ia inork aipatuko. Hondamendia geraraztea posible denentz oso
argi ez dagoenean, kultur ekintzarik xumeenak ere ezinean ari direnean, beste
planteamendu horiek bururatu ere egiten ez direlako noski. (...)
(...) Euskara arras gutti erabiltzen, Etxahun hilez geroztik xiberutar bertsolari
gehiago ez, euskara komunikabideetan sartzeko lan eskas, ikastoletan orotara 60ren bat
haur, eskola publikoetan euskaraz ia hitz bat ere ez...”
370
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Hori zen, beraz, panorama orokorra. Orokortasunetik kontu zehatzago batera
etorrita, kazetaritzara alegia, jada ezagun dugun Le Miroir de la Soule-ekin egin dugu
topo, berau baitzen 1980ko hamarraldi hasieran Zuberoako kazeta nagusia; nagusia,
baina ez bakarra, 1970eko hamarkadan Jeikirekin egin bezala (ikus V.3.1 atala),
1970eko hamarraldi amaieran eta 1980koaren hasieran beste kazeta elebidun bi sortu
zituzten-eta abertzale-mundutik Le Miroir-en nagusitasuna hauste aldera: Egia
lehenbizi, eta, hura iraungitakoan, Abil (VI.3 atalean eskainiko dugu horiei buruzko
informazio gehiago). Bien artean harreman zuzena zegoen gainera; Argiaren 948.
zenbakiak (1982-X-17) argitara emaniko iruzkinak argiro erakusten du harreman hori:
“Abil. Bulletin mensuel d’expression locale et d’information de la Soule. 1982ko
urria. Hau da atera duten lehen zenbakia. Itxuraz bere aurretik joan zen Egia
hilabetekariaren antzekoa da. Hura uda honetan deseginik, oraingo talde honek hartu dio
erreleboa. Diotenez, koherentzia handiagoz lan egingo dute.
Frantsesez dago gehiena, baina euskararen erabilpena gero eta zabalduagotuz
joateko asmoa dute. Zuberera beti. Gai zentrala, ehiztarien elkarteak eta ekologistek
usatoki batzuk direla-eta daramaten istilua, Organbidezkakoa, Xiberoko Botza irratia,
Larraineko herriaren borroka, herrietako berriak...”
Hara: atera zaigu jada bidera Xiberoko Botza, zeharka bada ere. Argiaren 942.
zenbakian (1982-VII-25) irakurri dugun albisteak dioenez, irrati horrek 1982ko udan
ekin zion bere seinalea aireratzeari: “Zuberoan, irrati berri bat. Eta denbora gutxi barru,
gainera. Horko elkarte guztiekin hitz egiten ari omen dira, denek parte hartu ahal izan
dezaten.283 Dirudienez, euskaraz emanaldiak egin ahal izateko ba omen da zenbait
arazo, horretarako gai izango den jende eskasiagatik batik bat.”
Zer esan gura zuten ordea denbora gutxi barru horrekin? Hurrengo atalean
(VI.3) ikertuko dugun Zuberoako garai hartako hilabetekari batean (Egia, 36. zenbakia,
1982-VIII-15) topaturiko berriak argituko digu hori:
“Une station radio locale est créée en Soule sous l’egide de l’association Uhaitza:
Xiberoko Botza – Radio Soule.
283
Enbataren 732. zenbakian (1982-VIII-26) ageri denez, ideia urte horretako otsailean sortu eta ekainean
hasi zen gauzatzen.
371
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Un émetteur, une antenne, un studio sont déjà installés au Château de Libarrenx.
Un essai a déjà été tenté le jeudi 29 juillet. L’écoute est correcte dans une bonne partie de
la Soule sur 94 Mhz, modulation de fréquence.
En août des émissions sont prévues chaque jeudi, à partir de 19 h. Pour vivre,
pour durer Xiberoko Botza aura besoin d’auditeurs, de participants aux frais, et surtout de
bénévoles prêts à s’exprimer sur les ondes.”
Xiberoko Botza, hastapenak (iturria: Enbata, 732. zenbakia, 1982-VIII-26).
Berri hori agertu baino hamar egun lehenago, berriz, ohar hau kaleratu zuten
Enbataren 729. zenbakian (1982-VIII-5):
“C’est sous l’égide d’Uhaitza, issue de la Commission Culture du PAR-Contrat
de Pays de Soule, qu’une radio locale inter-associative va bientôt voir le jour dans notre
vallée: Xiberoko Botza–Radio Soule.
Uhaitza a invité toutes les associations socio-culturelles, sportives, syndicats
d’Initiatives, travailleurs émigrés, ainsi que toutes les personnes intéressées. C’est ainsi
que depuis deux mois, un groupe travaille à la mise en place de ce projet. Certains thèmes
d’émission sont déjà pris en charge et nous renouvelons notre invitation à toute
association ou personne désirant se joindre à nous.”
Goiko ohar horretan ziotenez, irratiaren lokalak Gotaine-Irabarneko gazteluaren
lehen solairuan zeuden, Mauleko udalak pare bat gela utzi baitzizkien bertan. Horrez
gain, 1982ko abuztuan ostegunero emititu zuten, FMaren 94 Mhz-an eta 19.00etan
hasita, behin irailean sartuta eguneroko emanaldiei ekiteko.284 Gure Irratia eta Irulegiko
284
Hara zer esan zuen Allande Etxartek Enbataren 732. zenbakian (1982-VIII-26): “Début septembre,
tous les soirs nous émettrons à partir de 19h pendant 1h 30 à 2 heures.” Etxartek zioenez, 25-30 lagun ari
372
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Irratia sortu ondoren jaio zen, beraz, Xiberoko Botza. Beste bi irratien sorrerak izan ote
zuen zerikusirik Botzaren jaiotzarekin? Hara zer erantzun dion itaun horri Maite
Lephaille Botzako esatariak (komunikazio pertsonala, 2001): “Bai; Iparralde guzian
eraman zen gogoeta komunikabideez, eta, Gure Irratiaren eta Irulegiko Irratiaren
sortzearekin, beharrezkoa zen Xiberoan ere irrati baten sortzea.”
Abiatu zen, bada, Zuberoako irrati hori ere, eta, irrati lokalen legediari jarriki, ez
zuen publizitaterik egiten285 eta nahi zuen ororentzat zabalik zen, euskal kultura aldeztu
eta sustatzea zela bere helburu nagusienetarik bat. Hala ere, oztopo batzuk izan zituzten
euskarazko emanaldiak burutzeko (ez ahantz euskara gainbehera bizian zela Zuberoan
sasoi hartan). Hara bestela zer zioen Allande Etxartek Enbataren 732. zenbakian (1982VIII-26): “(...) On voulait aussi faire une radio bilingue, autant de temps en français
qu’en basque. Il se trouve que pour l’instant nous n’avons pas de problèmes pour
trouver des bénévoles en français, mais en basque on n’est pas nombreux, on manque de
bascophones.” Pare bat urte geroago ere euskara-kontuei zegokienez gauzak antzera
batean zebiltzan Botzan, Egin egunkarian (1984-IV-2) irakurritako berri hau lekuko:
“Maule, eta hemendik Atharratze aldera lehendabiziko herria Irabarne
(Libarrenx). Hemengo gazteluan duzu Xiberoko Botza.
Arratsetan bakarrik barreiatzen ditu bere emankizunak Xiberoko Botzak, eta
Zuberoako kultur talde gehienen parte hartzez eraikia da. Beste erabateko giroa eta jendea
aurkitzen da irrati honetan. Euskara ere gutxiago entzunen duzu, horretan Bedaxagar
gaztea (xirulariaren anaia) saiatzen bada ere.”
ziren bileretara agertzen, eta animatzaile baten bila zebiltzan: “On ne va pas tenir le coup sans permanent.
On a cherché un bilingue. On ne l’a pas trouvé.” Hasiera-garaiei buruz eta oro har Botzari buruz gehiago
in Etxart: 1999.
285
Abil hilabetekariaren lehen zenbakian (1982ko urria) kazetariak zera galdetu zien irratiko arduradunei:
ea publizitaterik ez ezartzearena hausnarketa baten ondoriozko hautu ideologikoa zen ala legea
betetzeagatik baino ez ote zuten egiten. Hona irratikoen erantzuna: “La choix n’a pas été fait par rapport
au problème de la pub qui n’a pratiquement pas été abordé, mais par rapport à la légalité. La radio doit
être abordable par tout le monde. A partir du moment où dans sa dynamique elle rassemble des personnes
d’horizons très divers, nous ne voulions pas que ce soit une source de conflit, dans le cas où par exemple
nous n’obtiendrons pas la dérogation. Peut-être qu’au point de vue financier, ce n’est pas un bon choix,
encore qu’il n’est pas dit qu’on ne puisse s’autofinancer.”
373
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Abil kazetak Botzari eskainitako erreportaiaren irudiak (iturria: Abil, 1. zenbakia, 1982ko urria).
Horri buruz galdetuta, zera argitu digu Maite Lephaillek (komunikazio
pertsonala, 2001): “Hatsarrean, emankizun zonbait frantsesez egiten ziren; gero,
bigarren urrats batean, elebitasuna sartu zen.” Mattin Larzabalen arabera (1993: 220),
berriz, Xiberoko Botzak, Irulegiko Irratiak bezala, hizkuntzaren erabilpena “emankizun
egileen esku” utzi zuen. Larzabalen esanetan “praktikan emankizun denboraren erditsua
dauka frantsesak Xiberoko Botzean.” Maite Lephaille ere gisa berean mintzo zaigu,
baina frantsesaren presentzia egun %30 ingurura mugatzen dela deritzo (komunikazio
pertsonala, 2001): “Hasieran %40 frantsesez zen, baina fite euskara sartu zen, xiberotar
374
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
haboroxenek onartu zuten egoera horrelakoa zelakotz; orain gauzak aldatu dira eta %70
bederen euskaraz da.” Horrez gain, zera ere zehaztu digu Lephaillek, darabilten euskara
dela-eta: eurenean “xiberotarra da erabilten nausienik”.
Euskara-kontuak bazter utzita, esan dezagun hasieran seinalearekin arazo batzuk
izan zituztela (arazoak gainera Gure Irratiaren interferentziak tarteko izan ziren). Hona,
berbarako, Enbataren 732. zenbakiak (1982-VIII-26) plazaratu albistea:
“On a un petit problème de fréquence avec Gure Irratia, nous sommes sur 94
MgHz et eux sur 94,5 MgHz. On va voir si on peut changer cela. (...)
Dans deux ou trois mois avec l’aide du SIVOM intercantonal nous aimerions
installer l’émetteur sur une colline au´dessus de menditte pour pouvoir arroser toute la
Soule. Pour l’instant Barcus, Esquiule ne nous captent pas. Nous couvririons
officiellement un rayon de 20 kms. Mais en fait nous porterons plus loin.”
Harrezkero urak bere bidea egin du, eta egun herrialde osoko zoko guztietara
taxuz ailegatzen da irrati honen seinalea. Dena dela, gaur egungo egoerara iriste-bidean
oso aintzat hartu beharreko mugarri batzuk izan dira; Maulera lekualdatu zirenekoa da,
adibidez, horietako bat. 1986an jazo zen hori; handik urtebetera, berriz, irratiaren
errotze-mailaren berri eman zuen Abilen 53. zenbakian (1987ko apirila) agerturiko
berriak: albiste hark zioenez, irratikoek inkesta egina zuten Zuberoako 35 udalerritan,
eta baita Donapaleu inguruko beste zazpitan ere. Zenbateko lagina baliatu zuten ordea?
Eta, batez ere, zelakoak izan ziren emaitzak? Hona galdera horien erantzunak:
“Sur 17.500 habitants, 1,40% de la population a été sondée, en respectant tranches
d’âges et catégories socio-professionnelles. Sur 238 personnes interrogées (dont 62%
parlent basque), 106 ont dit ne pas écouter Xiberoko Botza, et 63, qu’elle était leur rádio
préférée.
54,55% l’écoutent tous les jours;
22,73% plusieurs fois par semaine;
22,72% de temps en temps seulement.
6 personnes seulement ont dit qu’elles écoutaient Xiberoko Botza pour entendre
du basque, nombre guère significatif, vu que beaucoup d’auditeurs sont ici bascophones
et écoutent donc naturellement le basque. (...) 10% des auditeurs ne parlent pas le basque,
dont une majorité de jeunes (...)”
Zelan baloratu zituzten irratikoek beraiek emaitzok? Positiboki, baina, hala ere,
itzal bat zekusaten: Mauleko datuek osaturiko itzala, hain justu. Zuberoako herrixketaneta Botza oso entzuna zen bitartean, Maulen oso entzuleria txikia zeukan:
375
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Le premier, bien sûr, et sans faire d’autosatisfaction, est que la radio est écoutée
par 57% de la population souletine, et que parmi ces 57%, plus de la moitié nous écoute
tous les jours...
Le deuxième point: Xiberoko Botza est écoutée par une population en majorité
bascophone, et davantage dans les villages que sur Mauléon. Il est vrai que la ville de
Mauléon est fortement débasquisée par rapport au reste de la Soule... Elle se désintéresse
d’ailleurs non seulement de la culture basque mais aussi de ce qui se passe de manière
générale ici... les habitants de Mauléon, en majorité non bascophones, peuvent ne pas
écouter Xiberoko Botza car son étiquette est celle de la radio de la culture basque, mais il
n’en écoutent pas apparemment pour autant Radio Mendililia...”286
Behin horiek esanda, eta inkestaren emaitzak gorabehera, frantsesezko
emankizunak ugaltzera zihoazela gogorarazi zien Abileko kazetariak irratilariei. Hona
beraren itauna eta haien erantzuna:
“- Alors que la sondage fait ressortir une image positive culturelle basque de la
radio, la future programmation va augmenter sa partie française...
- Il ne s’agit pas d’une augmentation du français, mais d’un réaménagement de la
programmation, dans un souci d’amélioration, et afin de fidéliser les francophones de
Xiberoko Botza. Ce que l’on recherche, ce n’est pas d’augmenter le taux d’écoute, ni
vouloir plaire à tout le monde, cela ne donnerait rien de bon...”
Funanbulistarenak egitera erdi-behartuta zeudela, alegia (ez dezagun ahantz,
dena den, ber garaian eta kostalde hagitz frantsestuan, euskara hutsez emititzeko
hautuari eusten ziotela Gure Irratiakoek). Nolanahi dela, gorabeherok albo batera
utzita, ez dezagun ahantz ezta, Maite Lephaillek arestian aipatu digunez,
euskara/frantsesa proportzioa euskararen mesedetan aldatzen joan izan dela Botzan
beronen sorreraz geroztik.
286
Allende Etxart Botzako kidearen arabera (1999), “(...) 1986an Mendililia Irratia hasi zen Xiberoko
Botzean parte hartzen ez zutenen eskutik. Geroztik arazorik gabeko Xiberoko berri eta euskal musikak
hedatzen ditu Mendililiak. Aldiz, ikastola berri, AEK-k, CGT sindikatuak eta beste hainbat borroka
eramaten duten taldeek Xiberoko Botza dute hedabide garrantzitsuena.” Allande Sokarrosek esan digunez
(komunikazio pertsonala, 2001), Maule, Sohuta eta inguruetan (“erdaldunduak diren herrietan”, adierazi
digu) entzuten da batik bat Mendililia Irratia. Xiberoko Botzak baina ordu gutxiago emititu ohi du (hamar
bat ordu egunero, 20.00etatik aurrera emankizunik ez dela) eta euskarak ez omen du kasik lekurik bere
uhinetan. “Oso-oso gutxi emititzen dute euskaraz, kasik maila testimonialean ere ez”, Sokarrosen arabera.
Dena dela, Pascal Ricaudek damaigun informazioak dioenez (Nor taldea, 2000: 51), “gero eta entzuleria
handiagoa” dauka irrati horrek: % 1,3, hain justu [1997/98 sasoiko Médiamétrie galdeketaren datuak; hala
ere, argi utzi behar da %1,3 hori erlatibizatu beharra dagoela, galdeketa Zuberoara mugatu beharrean Ipar
Euskal Herri osoan burutu zelako; Radio Mendililia, ordea, Zuberoan baino ez da entzuten. Inkesta horrek
berak, bestalde, %0,2ko entzuleria-tasa baino ez zion eman Xiberoko Botzari; datu horiei buruz gehiago
VII.2.2. atalean].
376
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Urteen poderioz lurra jan dio euskarak frantsesari Xiberoko Botzan (iturria: Abil kazeta).
Lehentxoago aipatu dugun Enbataren 732. zenbakian (1982-VIII-26), bestalde,
Gure Irratia eta Radio Oloronekin kolaboratzea laket zutela zioen Allande Etxartek.
Abilen 53. zenbakian (1987ko apirila), aldiz, Botza-ko arduradunek, aipatu berri dugun
inkestaren emaitzak balioetsi ostean, etorkizunera begira Gure Irratia eta Irulegiko
Irratiarekin harremanak estutzeko beharra zekusatela esan zuten, bai albistegiak
hobetzeko bai beste egitasmo batzuk gauzatzeko. Noiz hasi zen ordea Xiberoko Botza
Ipar Euskal Herriko beste irrati biekin elkarlanean? Eta zertan da egun hiruren arteko
elkarlana? Maite Lephaillek argituko digu hori guztiori (komunikazio pertsonala, 2001):
“Hatsarretik Irulegiko Irratiarekin lan egin dugu: berri sailak elkarrekin eta
emankizun zonbaiten trukaketa; urte zonbaiten buruan gira hasi Gure Irratiarekin.
1997an da sortu hiru irratien arteko federazioa eta geroztik elkarlana emendatuz joan da.
Orai lau oren egunean elkarrekin egiten dugu; beharrezkoa da guretako elkarrekin
lan egitea, ez dugu gibel egiten ahal.”
Eta zertan da egun Botza lege aldetik? Lephaillen esanetan, “egun Xiberoko
Botza elkarte bat da eta administrazio kontseilu batek du kudeatzen, bederatzi jendek
parte hartzen dutela; gero, hiru irratien arteko Euskal Irratiak federazioaren partaide
da.” Eta diru aldetik? Zelan moldatzen dira? Ezen, legeak ezarri mugak tarteko,
publizitatea ere ezin dute nahi adina bildu... Hori horrela, beste bide batzuk urratu
beharrean direla diosku Lephaillek (komunikazio pertsonala, 2001):
377
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Publizitatea mugaturik da laguntza publikoak ditugulakotz, gure sustengu nausia
baitator estatu frantsesetik (fonds de soutien à l'expression radiophonnique delakoa
jasotzen dugu); gero, departamentuak ere laguntza ekartzen digu, eta baita Xiberoko
herriko etxe zonbaitek (gure ustez ez dute aski laguntzen); horrez gain, behazaleek ere
parte hartzen dute, urte guziz etxez etxe kanpaina egiten dugu, Xiberoko etxe guzietan
ibiltzen gara sos biltzen. Bestalde, laguntzak badira ere Euskal Gobernamendutik eta ere
Udalbiltzatik.”
2002an, hogei urteren buruan, Xiberoko Botza errealitate sendo da. Batetik,
seinalea probintzia osoan barrena barreiatzen dutelako, itzalgunerik gabe (antena
nagusia Maulen daukate, eta Pagolan, Barkoxen, Muskildin eta Otsogorrigañan -Santa
Graziko bortua- errepikagailuak).
Horrez gain, Maulen egoitza berrira lekualdatu dira. Lephailleren irudiko
(komunikazio pertsonala, 2001), “memento inportanta izan da igan urteko [2000]
kanpaina egoitza berriari buruz; sekulako sostengua ukan dugu, bereziki Hegoaldetik jin
dena, eta sostengua ere behazaletan; haatik, damugarri da hemengo hautetsiengandik
sostengu gutti ukan izana.”
Botzaren sendotasunaren berri ematen dute, halaber, langile-kopuruak eta
irratiaren programazioak berak, VI.4 atalean ikusiko dugunez.
Honenbestez, sorrera-garaian baldintzak aldeko ez izateaz gain, bitarteko
urriekin abiatu ziren hiru irratiren kasuak aztertu ditugu. Hasieratik batak, eta
denboraren poderioz beste biek, zentralitatea eman diote euskarari, horrez gain bakoitza
bere eragin-eremuan errealitate sendo eta erreferentzial bihurtu dela. 1980ko hamarraldi
hasieran Iparraldean abiatu euskal irratigintza autozentratuaren eredu horrek ez zuen,
ordea, parekorik izan prentsan, garai hartan, hurrengo atalean ikusiko dugunez, guztiz
bestelako fenomeno bat berloratu zelako Iparraldeko kazetagintzan.
378
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
VI.3.- Eredu diglosikoaren berloratzea 1980ko hamarraldian Ipar Euskal Herriko
prentsa abertzalean: Egia, Herriz Herri, Ager, Abil, Laborari, Ateka, Ekaitza, Patxaran
eta Har Hitza!
Izenburu aski luzea hautatu dugu atal honetarako, eta, hala ere, gauza batzuk
zehazteke utzi ditugu oraindik. Izan ere, idazpuruak dioen moduan, 1980ko
hamarraldiaren luze-zabalean hainbat kazeta abertzale diglosiko (frantsesaren
mesedetan diglosiko, bistan denez) jaio baitziren Ipar Euskal Herrian, baina horietako
bat (Egia) pixka bat lehenago sortua dugu, aurki egiaztatuko dugunez; beste bat
(Patxaran), bestalde, fantzinea da aldizkaria bainoago; beste bat (Har Hitza!), berriz,
1990eko hamarkada abiatzearekin batera sorturikoa da; laugarren bat (Laborari),
azkenik, ezin dugu stricto sensu ‘abertzale’ modura izendatu. Haatik, xehetasun horiek
gorabehera, izenburuan aipaturiko kazeta guztiak garai eta giro beretsuan sortuak dira;
horregatik, irizpide hertsiagoak baztertu eta zabalago jokatuta, olatu beraren emaitzatzat
hartu ditugu guk. Hortik dator, beraz, denak zaku berean sartu izana.
1980ko hamarraldi hasieran Ipar Euskal Herrian euskara hutsez aritzea (Gure
Irratia) edo euskararen nagusitasuna bermatzea (Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza)
hobetsi zuten hiru irrati zelan sortu ziren ikusi dugu aurreko atalean. Haatik, sasoi
beretsuan bide hagitz desberdina jarraitu zuten atal honetan metatu ditugun kazetek.
Aurreko atalean ikusi dugu, halaber, zein zen euskararen egoera Ipar Euskal Herrian
1980ko hamarraldi hasieran, bere itzalgune kezkagarri eta argiune itxaropen-emaileak
ere aipatu ditugula. Hamarraldi erdialdean egoera zertan zen zehazteko, Egin
egunkarian (1984-IV-30) Zohardiak sinaturik agertu zen “Euskara hiltzen” artikuluaren
pasarte batzuk baliatuko ditugu hurrena. Hasteko eta bat, hiru herrialdeen arteko
desberdintasunak aletu zituen Zohardiak:
379
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“(...) Ojear los porcentajes de euskaldunes sobre el total de la población en las
provincias de Iparralde, puede despertar estados de euforia no acordes con la realidad.
Más allá de la frialdad de los números la situación del euskara es si no agónica, si
preagónica. El euskara soporta una situación fuertemente diglósica sobre todo en
Zuberoa. Son los ancianos fundamentalmente quienes aún lo hablan pero entre los
jóvenes... (...) La situación no es tan dramática aparentemente entre Nafarroa y Lapurdi,
pero los síntomas son también preocupantes. La diferencia en la utilización y
conocimiento del euskara en función de la edad, sigue siendo drástica. Por otro lado el eje
BAB, Biarritz-Anglet-Baiona en el que se asienta el 50 por ciento de la población de
Euskadi Norte, incluye, afrancesándolo, a una gran parte de los euskaldunes emigrados a
ellas desde las pequeñas localidades agrícolas del interior.”
Hainbat kazeta abertzale zeuden 1980ko hamarraldian Ipar Euskal Herrian, gehien-gehienak elebidun
diglosikoak, frantsesaren mesedetan (iturria: Ekaitza, 32. zenbakia, 1986-XII-11).
Behin ezaugarri orokorrak aipatuta, itzalguneak zerrendatzeari ekin zion
segidan. Eta nagusienetako bat irakaskuntza publikoan zegoen bere ustez:
“La ley sobre obligatoriedad de que la enseñanza sea totalmente realizada en
francés se remonta a principios del siglo pasado, por lo que cuenta con una larga
tradición. (...) el euskara está totalmente infravalorado, cuando no menospreciado,
incluso por los ancianos que se expresan mejor en euskara que en francés. Por encima de
cualquier ley, este menosprecio con el autocontrol subsiguiente son las mejores armas
para la extinción de la lengua nacional vasca. (...)
A él [Jean Pierre Destrade, PSFko diputatua Côte Basque-tik] se debe la
redacción del proyecto ley titulado Salvaguarda y promoción de las lenguas y culturas de
las regiones de Francia. (...) este proyecto ley ha levantado las iras del mundillo cultural
abertzale por su jacobinismo a ultranza. Como ejemplo basta citar que las lenguas
regionales serán introducidas en la fase de maternal (hasta 5 o 6 años) mediante cantos y
cuentos, en el primer nivel (hasta 10-11 años) hasta un máximo de tres horas semanales y
380
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
solamente si los padres lo desean y en el segundo nivel (...) también como asignatura
opcional. Finalmente se estipula que las escuelas experimentales que utilizan la lengua
regional como primera lengua podrán ser integradas o asociadas al Servicio Público de
Educación. (...)”
Hori lege-esparruari zegokionez. Zertan gauzatzen zen ordea hori guztia
praktikan? Hara:
“(...) la realidad no puede ser menos angustiosa. Este curso [1983-84] se han
fijado 27 profesores itinerantes de euskara (...) que imparten clases de euskara contando
con el alumnado siguiente: en el primer nivel 4.200 alumnos sobre un total de 19.000 (2l22 por cien) recibe tres horas semanales de euskara. En el segundo nivel, 650 sobre
9.000. En los institutos (...) solamente 162 alumnos sobre un total de 4.000 y en la
Formación Profesional no se admite el euskara como asignatura.”
Ikastetxeak oro har hartuta, beraz, euskarak aski egoera dramatikoa bizi zuen,
diglosiarik gorrienean murgildua zela. Hala ere, horrenbeste itzalguneren artean
argiunerik ere suma zitekeen:
“En este universo francés-parlante Seaska es una estrella cuya luz trata de ser
apagada por la administración gala, utilizando todo tipo de estratagemas. Seaska cuenta
con 700 alumnos repartidos entre maternal, primer nivel y tres cursos del segundo nivel.
Lento crecimiento para una existencia de 14 largos años. (...)
De mejor suerte han disfrutado las gau-eskolak de AEK que desde su
confederación en 1980, se han extendido a todo Ipar Euskadi contando con no menos de
800 alumnos. (...)
Por otro lado, en 1978 se creaba la Asociación para la creación de un Instituto de
Estudios Vascos cuyo trabajo se materializó en el curso 81-82 con la implantación el
primer año de un Diploma de Lengua Vasca bajo la tutela de la Universidad de Bordeaux.
Tres años después los primeros alumnos están a punto de finalizar sus estudios (...).”
Horiez guztiez gain, hiru euskal irratien sorrerak ere euskara-mundua egurasten
lagundu zuen, lagundu zuenez, euskarari nagusitasuna damaion eredua urratu baitzuten
irratiok. Alabaina, mundu abertzaletik zetozen beste batzuek eredu diglosikoa hobetsi
zuten kazetagintzan.
Azken eredu horrek 1980ko hamarkadan Ipar Euskal Herriko prentsa abertzalean
izan zuen berloratzea aztertzen hasita, ezer baino lehen hamarraldi hasieran aldizkari
elebidun abertzale esanguratsu bi iraungi zirela gogoratu beharra dago: V.3 puntuan
aztertu ditugun Gernika (1975-1980) eta Euskaldunak (1974-1981) hilabetekariak,
381
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
hurrenez hurren. Haatik, izan zen haien lekua beteko zuen aldizkari abertzale jaio
berririk. Lehen saiakera 1970eko hamarraldi amaieran bertan abiatu zen. Hara bestela:
- 1979:
* Egia: Bulletin mensuel du groupe d’etude et d’information de La Soule zioen
hitz-sorta ageri zen kazeta honen izenaren azpian. Hilabetekaria zen Egia, eta 1979ko
irailaren 15etik urriaren 15erako datarekin kaleratu zuten lehen zenbakia, Michel
Etxebarne zuzendari zela (19. zenbakiaz geroztik –1981eko martxoaren 15etik
apirilaren 15era bitartekoa- Allande Sokarros agertuko zen zuzendari modura). Lehen
zenbaki hark lau orrialde zituen (hurrengoek sei edo zortzi izan zituzten) eta zuribeltzean eman zuten argitara, argazki eta marrazkiz horniturik eta tabloide formatuan
(hurrengo zenbakiak ere horrelaxe kaleratu zituzten oro har); ez zen iragarkirik ageri
estreinako horretan, baina bai ordea hurrengoetan.
Hona Egiaren estreinako zenbakiaren mantxeta.
Egiak informazio lokala landu zuen batik bat iraun zuen artean (batez ere Agur
Xiberua izeneko atalean). Bestelako gai zehatzei buruzko informazio laburrak eta
analisiak ere tartekatu ohi zituzten, beti ere ikuspegi abertzale-euskaltzale batetik
(errefuxiatuen afera, ikastolak, euskara...). Hala ere, lehen zenbaki horretan artikulu
bakarra irakur zitekeen euskaraz. Bigarren zenbakian (sei orrialdekoa, 1979-X-15etik
XI-15erako datarekin kaleratua), berriz, zertxobait gehiago: kultur-asteari buruzko
artikulutxo bat, kultur-astearen agendatxoa, Jean Louis Davanten bertso batzuk Etxahun
Iruriren gorazarrez eta hari buruzko beste euskarazko otoitz bat eta fini.
382
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Artikulu bakan horiek aintzat hartuagatik, bigarren zenbaki horretan ere euskara
gutxi agertu zela Egian, berba batean; hala ere, sei orrietan zehar maiz baliatu ziren jada
ondo ezagun dugun praktika honetaz: euskarazko idazpurua paratu albisteari (“Ez
adiorik Etxahun”, “Errefuxiatuek Euskadin bizi nahi dugu”, “Barkoxeko maskarada”,
“Egiazko egia”, “Huna nula iganen den kultur astia”...), baina gero testu osoa frantsesez
idatzi. Gerora ere dezentetan topa daiteke Egian praktika horren zantzurik. Eta gerora
ere, euskara-proportzioa ez zen igo: normalean bizpahiru artikulu baino ez zuten
euskaraz ematen zenbakiko, Zuberoako euskalkian idatziak guztiak. Zuberoako
euskalkian idazteak, alabaina, arazoak sortzen zituen; hara bestela zer zioen A.J.
modura sinatu zuen batek Egiaren hirugarren zenbakian (1979-XI-15etik XII-15era):
“Gük, lan handiak dütügü, nahi dügülarik eüskaraz izkiribatü. Ttipitik erabilten
dügün Xiberütarra nihun ere ez dugu ikasi izkiribatzen. (...) Hortakoz hasten girelarik,
nula nahi egiten dügü, eta so egiten dügü bestek nula egiten dien. Hor ere ikusten dügü
harrigarri güti Xiberütarrez izkiribatzen dela: egunkarietan prefosta ez, astekarietan
zunbait aldiz. Ordian, trebatzeko, hasten gira eüskarazko libürü txerkatzen eta hor ere
Xiberütar güti, haboroxiak lapurtarrez, gipuzkoarrez edo batuaz. (...) Hortakoz ixiatzen
dügü ahal bezain beste izkiribatzia eüskaraz (...). Bena (...) berehala zilulat erorten gira,
izkiribatzen dügülakoz elhestatzen giren bezala. Eta hor hüts handia egiten dügü, zeren
nihunko hizkuntza edo mintzajia ez beita mintzatzen den bezala izkiribatzen. (...)
Denboraz edo laborantxaz mintzo gireno badügü hitzen haitia beha gogua agortzen zaikü
berehala hasten girelarik lanaz, ekonomiaz eta kanpoko herriez mintzo. Azken mente
huntan etxetarat agertü diren hitz berriak (...) ez die Xiberütarrez ordainik. Hola
mintzatzen gira, hitz frantses hanitx erabiltez, eta franko itxusi egin dü. (...)”
Testu
hori
agertu
baino
lehen,
berriz,
Egiaren
bigarren
zenbakian
hilabetekariaren zabalkundearen berri damaigun beste testu esanguratsu hau plazaratu
zen: “Imaginez qu’un commerçant mauléonais a annoncé à ses confrères que nous
n’avions vendu que 114 numéros. Mais, cher Monsieur, s’il en était ainsi, ce serait
désespérer de la Soule et des Souletins. Et si on vous disait qu’on en a vendu près de 10
fois plus...” Zenbat ale saltzen zuten baina zenbakiko? Hara zelan mintzo ziren Egiako
kideak eurak Argiaren 922. zenbakian (1982-I-31):
“Orain bi urte arte, zuberotarrek Le Miroir de la Soule hamaboskaria zuten beren
herrialdeko berriak ezagutzeko. Inguruko egunkarietan ez bait dira agertzen. Geroztik,
badute bigarren bat, Egia, Group d’étude et d’information de la Soule delakoak
383
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
argitaratzen duena, ezkerraren ikuspegi batean.287 Ozaze herriko eskoletan duten
bulegoan aurkitu ditugu Jon, Jean Pierre, Panpili eta Aillande.
Zuberoako arazoez arduratzen zen prentsarik ez zegoelako hasi ginen gu. Hor
dago, bai, Le Miroir de la Soule, baina hori ez duk informaziorik. Ez ditu hor gauza
zenbait besterik aipatzen, molestatzen duten apurrenak ere ez ditu aipatzen. Herrietako
hiltzeak eta jaiotzeak eta horiek bai, baina ez beste zenbait afera.(...)288
Hasieran gure buruari galdetzen geniona zera zen: ea bagenuen lekurik hain
herrialde ttipi batean, aurrean Miroir bezalako kazeta bat ukanik, bere 6.000
irakurlerekin. 500etik gora dizkik Parisen, hainbeste urtetako tradizionea, azpiegitura
egina... Dena dela, bi urte t’erdi ondoren bizirik jarraitzen badugu, zerbait egitea posible
delako duk. 1.100 ale saltzen ditugularik, bestalde, profesionaldu gabe doi-doi bizirik
jarraitzeko baizik ez digu ematen: inprimategia eta abar.”
Garai hartan Ipar Euskal Herrian baziren, ordea, beste kazeta abertzale batzuk.
Ez ote zegoen haiekin elkarlanean aritzeko modurik? Egiako lantaldeak berak argituko
digu hori, honela mintzo baitzen Argiaren 922. zenbaki horretan: “(...) Ipar Euskal Herri
osoan, bestalde, Enbata, Herria eta Herriz Herri kazetak zabaltzen dira. Izan dugu
zenbait bilkura Herriz Herrikoekin, baina haiekin ongi arranjatzen bagara ere tartean
estrategia arazoak daude, nahiz eta biok abertzale mugimenduaren korrontean egon”.
Beraiek aipaturiko baldintza zail horietan eta profesionalizatu barik 36 zenbaki
atera zituzten Egiakoek. 36. zenbakian (1982-VIII-15), berriz, hilabetekaria
287
Hara zer zioten Egiaren sortzaileek aldizkariaren lehen zenbakian: “(...) Egia ne dépend d’aucun parti
politique; le journal est realisé par une Association sans but lucratif: elle réunit tous les Souletins qui
veulent que la Soule vive mieux. Car pour quelques uns qui vivent bien, très bien même, combien de
jeunes, de chômeurs, de petits paysans, d’ouvriers, combien d’employés, de petits commerçants et
d’artisans, tous très inquiets pour l’avenir. (...)”
288
Lehenago ere iradokia zuten hori Egiakoek. Euren estreinako zenbakiaren azalean paratu zuten testu
batean, berbarako, honela mintzo ziren: “(...) Ez da guri beste berriketarien jüdidatzea, ez haien jorratzea.
Erraiten ahal dügüna hau da: gü ja ez güntiala bozten ez argitzen orai artinoko kazeten leinhüriak. Eta,
gure ustez, beste jenterik ere bada, kasü hortan denik. Hortakoz antolatzen dügü kazeta berri hau. (...)
Arren, egiaren alde bat agertzen balin badie beste kazetek, hegatzaren gibeleko maxela erakuts dezagün
gure aldetik. Holaz hobeki argitürik dirate Xiberotarrak.” Gogora dezagun, V.3.1 puntuan ikusi dugun
moduan, 1970eko hamarraldian Jeiki kazeta ere saiatu zela Le Miroir de la Souleren nagusitasunari
azpiak jaten; Egia iraungi eta gero, berriz, Abil kazeta tematu zen horretan, Egia baino modu
agerikoagoan gainera (ikus adibidez aurrerago paratu dugun irudia, non Abilekoek eginiko Le Miroir-en
parodia ageri baita). Eta horretan saiatu zen Xiberoko Botza bera ere sorrera-garaietan. Hara bestela zelan
mintzo ziren irrati horretako arduradunak Abilen 1. zenbakian (1982ko urria): “La presse locale est
insuffisante comme moyen d’information et plus généralement d’expression. La Soule est rattachée au
Béarn dans Sud Ouest et La République, il faut souvent l’y chercher. Et, comme au Miroir de la Soule on
connaît son orientation. L’objectivité n’étant pas le point fort de certains jornaux, la radio apparaissait
comme une nécessité, toute le monde povant y venir prendre la parole, tandis qu’un article de presse, ça
passe ou ça ne passe pas.” Maite Lephaille Botzako kazetariak, berriz, zera erantzun digu irratiaren
sorrera-garaietan Abil eta Miroir de la Soulerekin harremanik izan ote zuten galdetuta (komunikazio
pertsonala, 2001): “Harremanak baziren Abilekin, zeren ber ikusmoldekoak ginen: oro har ezkerreko
izpiritua zen; Miroir de la Soule, aldiz, eskuinekoa zen eta euskal munduaren kuntre.”
384
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
plazaratzeari utzi behar ziotela baina, premia egon bazegoenez, hutsune hori beste
egitasmo batek beteko zuela iragarri zuten:
“Egia est mort! Vive Egia! Ainsi a-t-on cru être débarrassé des choses génantes.
C’est peut être aller un peu vite en besogne.
Pendant 3 ans, Egia a permis à beaucoup de souletins de s’exprimer et a apporté
la preuve qu’un journal différent, qui n’hésite pas à appeler les choses par leur nom, peut
exister en Soule. On peut donc en tirer la conclusion logique, qu’une information sans
concession répond à un besoin réél.”
Alors quoi? Alors on continue!
Ainsi, un groupe de souletins a créé l’association A.D.E.L.I.S. (Association pour
le Développement de l’Expression Locale et de l’Information en Soule).
Entre autres buts, l’A.D.E.L.I.S., éditera un mensuel qui a pour nom Abil et dont
le premier numéro paraîtra le samedi 2 octobre prochain.”
Premia egon baldin bazegoen, zergatik ez ordura arte bezala jarraitu? Zergatik
ADELIS elkartea eta Abil kazeta berria sortu? Zein zen, azken batean, Egia
desagerraraztearen arrazoia? Hilabete geroago Allande Sokarrosek itaun horiei buruzko
argibideak eman zituen Argiaren 945. zenbakian (1982-IX-19) plazaratu zuen
artikuluan: “Hiru urteren luzean Egia hilabetekaria saiatu zen Zuberoako bizitza eta
arazoen ispilu izateko. Ezkerreko ikuspegi batez argibide lanean ihardun zuen eta
nolabaiteko tokia lortu ere. Horren desagertzea ez zuten diru arazoek eragin baizik eta
talde barruko iskanbila batzuek.” Taldearen baitako iskanbila horiek, beraz, Egiaren
heriotza eta kazeta berri baten jaiotza ekarri zuten ondorio modura. Abili buruzko
xehetasunak, ordea, apur bat aurrerago emango ditugu. Mementoz, Egia jaio eta
urtebetera sortu zen kazeta bati erreparatu behar diogu.
- 1980:
* Herriz Herri: Zuberoatik apur bat mendebaldera eginda, Herriz Herri
astekariarekin
egiten
dugu
topo.
Klaudio
Harluxet
Fundazioaren
Hiztegi
Entziklopedikoak dioenez (Askoren artean, 1995: 1.568), honako hauek izan ziren,
besteak beste, haren ezaugarriak: “Informazio-astekaria, 1980an Donibane-Garazin
385
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
sortua. Euskaraz eta frantsesez. Ipar Euskal Herriko herrietako berriak zabaltzeko
asmoz sortu zen. Hamar urtez iraun zuen eta 1990aren azkenean desagertu zen.”
Oso saiakera serioa izan zen, hortaz, bai maiztasunak berak eskatzen zuen
apustuagatik (astekaria), bai iraun zuen denboragatik (hamarkada oso bat). 1980-XI20an kaleratu zuten lehen zenbakia, Jean Erdozaintzi zuzendari zela. Jean Michel
Galant izan zen hamar urtetan aldizkariko soldatapeko behargin bakarra. Hara zer dioen
Galantek berak garai horri buruz (komunikazio pertsonala, 2001): “Harpidetzak egiten,
telefonoa hartzen eta gisako lanetan hasi nintzen, ez bainuen kazetari-formaziorik.
Denborak aurrera egin ahala, ordea, gero eta erantzukizun handiagoak hartu behar izan
nituen neronen bizkar (azkenerako, maiz aldizkariaren lehen orrialdea ere neuk egin
behar izaten nuen).”
Galantek azaldu digunaren arabera, Donapaleun jaio zen Herriz Herri eta herri
horretan bertan zeukan erredakzioa. Zabaldu, berriz, Nafarroa Beherean zabaldu ohi
zuten batik bat. Ez alferrik, Nafarroako armarria ageri zen astekariaren azal guztietan.
Nolanahi dela, Nafarroa Beherean ez ezik, beste bazter batzuetan ere hartu ohi
zuten, ezen bigarren zenbakian (1980-XI-27) ziotenez, Donapaleu, Donibane Garazi,
Baigorri, Iholdi, Irisarri eta Larzabaletik landa, Hazparnen, Baionan eta Parisen ere
eskura baitzitekeen. Hamalaugarren zenbakirako (1981-II-19), berriz, luzeagoa zen
salmenta-puntuen zerrenda, honako herriok ere ageri baitziren: Heleta, Orzaize, Maule,
Lekunberri, Armendaritze, Bunuze, Mehaine, Donamartiri, Urepele, Aldude, Lekorne,
Aiherra eta Banka. Gerora, Arrosa, Oragarre, Makea, Azkarate eta beste zenbait herrira
ere zabaldu zuten, kazetak hilabete batzuetan bereganatu zuen dimentsioaren
erakusgarri. Hona beste datu bat dimentsio hori grafikoki ilustratzeko: Galanten arabera
386
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
(komunikazio pertsonala, 2001), gorenean izan zirenean 2.500 ale bota ohi zituzten
zenbaki bakoitzeko.289
Zein tankerako astekaria atera ohi zuten baina? Zortzi orrialdeko kazeta zen
Herriz Herri; zuri-beltzean kaleratu ohi zuten (mantxetan ageri ohi zen letren azpiko
berdea zen salbuespena), tabloide formatuan. Argazki bakanak eta marrazkiak agertu
ohi ziren testuen lagungarri. Astekariaren izenak berak zioen moduan, herri eta
eskualdeetako kronikak eta tokian tokiko albisteak (ikuspegi abertzale batez jorratuak)
ematen zituzten argitara batez ere. Lehen zenbakiaren editorialean ziotenez, urruneko
kontuei buruzko informazioa jasotzen zuen Nafarroa Behereko jendeak, baina ez ordea
herrialdeko bertako berririk. Hori ei zen hain justu bete gura zuten hutsunea:
“(...) Dans ce flot d’images et de nouvelles, les consommateurs de médias que
nous sommes, ne savent plus ce qui se passe dans le quartier, le canton. Pourtant il s’en
passe des choses! (...) Herriz-Herri se propose d’être à l’écoute de ces événements-là et
de refléter chaque semaine toute la vie économique, sociale et culturelle de Garazi,
Baigorri, Amikuze, Ostibarre, Iholdi, Hazparne.”
Astekarian ageri zen euskara-kopuruari dagokionez, lehenengo zenbakian zortzi
orrialdetik seitan zegoen present euskara, euretako bitan albiste nagusia ere euskaraz
idatzirik zetorrela. Ondorengo zenbakien politika, aldiz, hau izan zen: euskara ia
orrialde guztietan bistaratzea, baina, aldi berean, albiste nagusiak oso-oso gutxitan
izkiriatzea hizkuntza horretan. Oro har, ia beti herriren bateko kronika labur gisa agertu
ohi zen euskara, albiste luze eta mamitsuenak frantsesez jorratzen zituzten bitartean.
Horrez gain, maiz baliatu ziren titulua euskaraz + testua erdaraz praktikaz ere.
Jean Michel Galantek argitu digunez (komunikazio pertsonala, 2001), “nahikaria
aldizkari erdia euskaraz egitea zen, baina oso neketsu zitzaigun nahikari hori betetzea;
oro har %30 inguru idatzi ohi genuen euskaraz.” Aldizkariak hamarraldi osoa iraun
zuen bizirik. Aurrerago (VI.4 atalean) hitz egingo dugu haren amaieraz.
289
Klaudio Harluxet Fundazioaren Munduko Atlasaren arabera (1997: 34), 1982an 30.048 lagun bizi
ziren Nafarroa Beherean.
387
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
- 1981:
* Ager: Hilabetekari hau Baionan plazaratu zuten estreinakoz, 1981eko
uztailean. Hona ezaugarri nagusiak: hamasei orrialde, DIN A4 formatua, zuri-beltzean
(azala kolore batean, hori bai), argazkiz hornitua eta Jean Etxeberri Aintxart ageri zela
zuzendari modura. Berarekin batera, Eugène Goihenetxe eta Ramuntxo Camblongek ere
sinatu zuten lehen editorial elebiduna. Zera zioten bertan, besteak beste:
“Mugatik bertzaldean –Hego Euskal Herrian- gauzak ari dira aintzina.
Batzuen arabera, frango polliki.
Zonbaiten arabera, doi bat emeki.
Eta Ipar aldeko jenden arabera? Gehienen baitan axola guti Españako gorabeherez.
(...) Ipar aldeak bere begiak Pariserat so, handik direlakotz jiten abantail eta itzal:
ordu litake bertzela finkatzera eta orhoitzera Iparrekoak eta Hegokoak anai direla.
Har gaitik iduritu zauku gure lehen urhatsak izan behar direla elgar hobeki
ezagutzea, hango berriak hemen jakin araztera eta hemengoak han. Hortarako
Agerarazten dugu illabethekari berri bat eta zietarik bakotxari galdegiten egin dezazuen
gure kasetari ongi ethorri bero bat.”
Goihenetxe, Etxeberri-Aintxart eta Camblong (iturria: Ager, 1. zenbakia, 1981eko uztaila).
Editoriala elebiduna zen, beraz. Haatik, aldizkariaren gainerako orrialdeetan
euskararen arrastorik ere ez zegoen. Bigarren zenbakiak ere (hogei orrialde) antzeko
euskara-proportzioa zekarren: editorial elebiduna eta Mattin bertsolariari buruzko
orrialde beteko artikulu bat; gainerako guztia, frantsesez. Hori izango zen hasieran
ohikoa Ager-en: editorial elebiduna eta gainerako orrietan euskararik ez. Geroago,
editoriala frantses hutsez paratu zuten, eta baita aldizkaria bera ere, euskaraz ateratako
artikulutxo bakarra salbu. Hori zela-eta, bosgarren zenbakian (1981-XI) Pettan Irolak
388
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
eta Mikel Dupacek igorritako gutun bana irakur zitekeen, besteak beste Ager-en euskara
gutxi ageri zela-eta argibide-eske. Biei erantzun bera eman zien aldizkariak:
“Egia handia diozu. Euskara baita gure nortasunaren zimendu-harria. Euskaldun
bakotxak indar handi bat egin behar du euskara erabiltzeko. Ager-ek ere bai. Gure lerroak
irekitzen dauzkitzugu bai eta beste euskal idazleri ere. Artetik erraiteko Euzko Gobernuak
izigarriko plangintza bat ari du martxan ezartzen Euzkadi birreuskalduntzeko. Aurtengo
butxetan plangintza horri eman zaio diru alde gaitza. Iparraldeko Herriko Etxe, Kontseilu
Jeneral eta beste Inztituzionek zenbait ematen dute? Horra bi gogoetan gaia adiskide.”
Hor ez ezik, Ager-en beste artikulu askotan ere maiz agertu ohi ziren Euzko
Gobernuaren goraipamenak; izan ere, kazeta hori EAJren ildo ideologikoekin erabat
ados zegoen; Ximun Haran Ager-en egungo arduradunak jakinarazi digunez
(komunikazio pertsonala, 2001), alderdiaren eta kazetaren artean ez zegoen harreman
organikorik, baina EAJk diruz laguntzen zuen, gastuen erdia-inguru ordainduta (1.000
ale bota ohi zituzten orduan zenbakiko). Ager-ek egun ere bizirik dirau, baina, 1990eko
hamarraldian Ipar Buru Batzar artean sortu berrian izaniko gorabehera batzuk tarteko,
ez da jada EAJren aldizkari. Lema izeneko hilabetekaria da gaur egun Iparraldeko
EAJren kazeta ofiziala (horri buruzko informazio gehiago eskainiko dugu VI.4 atalean).
- 1982:
* Abil: Lehentxoago ikusi dugun moduan, Egiaren azken zenbakian (36.a, 1982VIII-15), aldizkari hura itzaltzen utzita urte horretako urriaren 2an Abil sortuko zutela
iragarri zuten Egiako kideek. Horrez gain, Abilen ezaugarriak ere aurreratu zituzten:
“Abil sera, comme son nom ne l’indique peut être pas, un journal pour ceux –et ils
sont nombreux- qui ont des tas de choses à dire, un journal qui se voudra aussi le reflet de
réalités souvent masquées au nom de ce que l’on appelle l’objectivité.
Avec l’intention avouée de mettre les pieds dans le plat, Abil, fera de
l’information qui dérangera sans doute certains.
Cependant, il faut espérer qu’il est beaucoup de souletins qui ne se voilent pas la
face et contribueront à ce qu’Abil soit l’outil de communication dont le maintien est
absolument nécessaire en Soule.”
Hilabete geroago, nola Egia hala Abileko kide izan zen Allande Sokarros gisa
honetan mintzo zen Argiaren 945. zenbakian (1982-IX-19):
389
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Egia hil zen eta Abil jaio. (...)
[Egiak utzitako] Huts nabarmen horren betetzeko asmotan, bildu gara zuberotar
gazte andana bat eta sortu dugu Adelis elkartea:290 (...) Adelisek (...) argitaratuko du
hilabetekari berri bat eta honek horrela du izena: Abil.
Argi eta garbi esan dezagun Egiaren pausoei jarraituko garela, inolako
zalantzarik gabe.
Euskararen erabilpenari buruz, hartua dugu erabaki %20 apurrenik gure
hizkuntzan idaztea.”
Agindu bezala, Abil urriaren 2an plazaratu zuten estreinakoz, Allande Sokarros
bera zuzendari zela (35. zenbakiaz geroztik –1985eko iraila- Herve Thepaultek
ordezkatu zuen zuzendari postuan). Zortzi orrialdeko kazeta zen agerkari jaio berri hura;
zuri-beltzean argitaratu zuten, tabloide formatuan, argazki eta marrazkiz horniturik eta
iragarki barik. Bestelakoan, Egiaren informazio-ildo beretsua jarraitzen zuen, apika
abertzaletasunera hura baino lerratuago. Euskarari gagozkiola, %20 inguru hizkuntza
horretan idazten saiatuko zirela agindu zuen Sokarrosek, baina ez zen azkenik
proportzio horretara iritsi euskara-maila: lehen zenbakietan (zortzi orrialdekoak gehiengehienak), konparazio baterako, lauzpabost artikulu izan ohi ziren euskaraz (Zuberoako
euskalkian); beti ere artikulu oso laburrak, sekula ez albiste nagusiak. Egian bezala,
bestalde, Abilen ere maiz baliatzen ziren titulua euskaraz-testua frantsesez praktikaz.
Hurrengo zenbakietan euskara-proportzioa are gehiago jaitsi zen, eta azken zenbakietan
zenbaki bakoitzeko artikulu bat baino ez zen agertu hizkuntza horretan.
Herve Thepault Abilek izan zuen azken zuzendariak aipatu digunez
(komunikazio pertsonala, 2001), 1.000 ale bota ohi zituzten zenbaki bakoitzeko, eta 300
harpide inguru zeukaten. 58. zenbakian (1987ko urria-azaroa), bestalde, zera jakinarazi
zuten: Abil kazeta auzipetu egingo zutela, Iparretarrak (IK) erakundearen agiri bat
argitaratzeagatik. Maulen bertan kale-agerraldi jendetsua (1.500 lagunetik goiti,
antolatzaileen arabera) egin zuten urriaren 17an Abili sostengua adierazte aldera.
Abilekoak eurak, berriz, gisa honetan mintzo ziren kazetaren 58. zenbakian:
290
Gogora dezagun zein zen akronimo horren esangura: Association pour le Développement de
l’Expression Locale et de l’Information en Soule.
390
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Dans son numéro 57 de septembre, Abil annonçait une pause dans la parution du
journal. Une pause pour réfléchir et redémarrer un mensuel un peu différent. Les pouvoirs
n’aiment guère que l’on pense, c’est trop danguereux! Ils ont réduit par cette inculpation
notre temps de réflexion au minimum habituel... un mois. Une réflexion qui n’est que
partie remise... à moins qu’ils en décident autrement en nous forçant à reparaître vite.”
Abilekoek Le Miroir de la Soulen parodia egiteko ateratako azalaren zati bat (iturria: Abil, 47. zenbakia,
1986ko urria).
57. zenbakian agindutako etenaldia ez zen berehalakoan gauzatu, beraz, baina
bai handik pare bat urtera, ezen Thepaultek argitu digunez (komunikazio pertsonala,
2001), beste hamar zenbaki aterata, 67.arekin batera iraungi zen Abil, 1989ko urrian.
Thepault beraren arabera, erredakzio-taldea neka-neka eginda zegoen eta, horretaz
jabetuta, aldizkaria bertan behera uztea erabaki zuten.291
291
Gaur egun lau orrialdeko agerkari bat kaleratzen dute Baionan Thepault berak eta beste zenbait
lagunek: Kutzu da agerkari horren izena; maiztasunari dagokionez, hara zer dioen mantxetak: trimestriel
abertzale d’informations bayonnaises à parution aléatoire. Hizkuntza-hautuari gagozkiola, frantses
hutsez kaleratzen dute (guk ikuskatu ditugun zenbakiak bai behintzat).
391
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Laborari:292 1982 Laborari aldizkariaren jaiotza-urtea ere bada. Kazeta
horretako gaur egungo erredakzio-taldeak argitu digunaren arabera, 1982ko azaroan
sortu zuten Laborari. Euskal Laborarien Biltzarra (ELB) sindikatuaren kazeta da, eta,
izenak berak dioen moduan, nekazarien artean zabaltzen dute batik bat. Ipar Euskal
Herri osoan banatzen dute (Garazi eta Baigorri eskualdeetan batez ere). 1.500 ale bota
ohi dituzte zenbakiko. Maiztasunari gagozkiola, aro desberdinak izan ditu: hilabetekari
modura sortu zen; 1984an, berriz, hamaboskari bihurtu zuten; 1985ean, berriro
hilabetekari; azkenik, 1993az geroztik, astero kaleratzen dute.
Sorrera-garaietara bueltatuta, zera gogoratu beharra dago: hasierako garaietan
Laborari, Lo Païsan izenburu bikoitza agertu ohi zen mantxetan, eta segidan
bikoiztasun horren zergatia azaltzen zuen esaldia: Mensuel d’information des paysans
basques et béarnais.293 Ipar Euskal Herrian banatzen zutena Edition Pays Basque
delakoa zen. Egun bezala, orduan ere Donibane Garazin zeukan egoitza; newsmagazine
formatuan kaleratzen zuten (egun ere bai), zuri-beltzean. Garai haietan zortzi orrialdeko
kazeta zen Laborari, eta zortzi orriotan artikulu bat edo bi agertu ohi ziren euskaraz.
Hona Laborari kazetaren gaur egungo mantxeta.
292
1980ko hamarraldian jaiotako kazeta abertzale andanaren barruan sartu dugu Laborari ere, kazeta
abertzaleen giro eta labealdi berberetan sortu zelako; haatik, jada bosgarren oin-oharrean esana dugun
moduan, aldizkari hori sentiera abertzaledun jendeak argitaratzen duen arren, bere kudeatzaileek argitu
digutenez (komunikazio pertsonala, 2001), ez dute prentsa abertzale gisa izendatzen.
293
Egun ere bikoiztasun hori ageri da Laborariren mantxetan, baina Euskal Herriko edizioan Lo Païsan
izena hizki askoz txikiagotan argitaratzen dute. Bi izenen aldamenean, hori bai, Hebdomadaire
d’Information des Paysans Basques et Béarnais irakur daiteke.
392
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
- 1983:
* Ateka: Kazeta honen lehen zenbakia 1983ko urrian eman zuten argitara, Ipar
Euskal Herriko ezker abertzaleko hainbat sektorek euren eztabaida eta ekinmoldeak
jorratuko lituzkeen agerkari bat behar zutela erabaki zutenean. D.D. gisa sinatzen zuen
batek honela azaldu zituen sorreraren arrazoiak Atekaren 31. zenbakian (1986ko
apirila):
“Partant de la nécessité d’un outil d’expression politique pour la gauche
abertzale, un certain nombre de militants commencèrent à se reunir début 1983 pour
élaborer un projet de revue. Conscients de la diversité du mouvement basque en général
et de la gauche abertzale en particulier, nous étions convaincus de la nécessité de créer un
moyen d’expression qui soit le reflet de cette diversité. Nous pensions également qu’un
projet commun réunissant les différentes tendances de la gauche abertzale pourrait être le
point de départ vers la construction de cette gauche abertzale et en même temps un lieu de
débat permanent, public et ouvert permettant d’avancer dans ce sens (il serait hasardeux
de voir une filiation directe entre Ateka et EMA, toutefois on ne peut nier que les deux
sont nés de la même nécessité et avec le même état d’esprit: renforcer la gauche abertzale
dans le respect des différences).”294
Lehen zenbakiaren editorialean bertan ere zera zioten Atekakoek: “(...) Euskal
populuaren borroken lekuko hor izanen duzue Ateka. (...) Berriak zabaltzeko,
eztabaidatzeko, analizatzeko eta konprenitzeko tresna bat izanez, pentsatzen dugu ere,
ezker abertzalearentzat jendea bere ideietara biltzeko tresna bat izanen dela (...)”.
Baionan zeukan egoitza Atekak, eta Vianney Cier izan zen lehen zuzendaria. Lantaldea,
berriz, 25 lagunetik gorakoa zen. Hilero kaleratzeari ekin zioten, nahiz eta D.D.k
arestian aipatu artikuluan beste maiztasun posible batzuk ere aztertuak zituztela aipatu:
“Ateka est donc né en octobre 1983. Dans les réunions de fondation, le pròbleme
de la périodicité s’était posé et bien que d’accord sur le besoin d’un hebdo, et même
pourquoi pas d’un quotidien, nous avions opté pour la formule mensuelle: faute de
moyens, financiers et humains, également parce que n’ayant pas l’habitude de travailler
ensemble, nous n’étions pas sûrs de pouvoir instaurer ce fameux débat dans le respect
indispensable à la réussite du projet.”
294
31. zenbaki horretan bertan Vianney Cier Atekaren zuzendari-ohiak zera zioen, besteak beste,
hilabetekari horretaz mintzo zela “Ekaitza, la tempête ou le défi? Pour une stratégie de la communication
en Pays Basque Nord” izenburudun artikuluan: “(...) Ateka aura eu, néanmoins, le mérite d’avoir amené
des sensibilités qui s’affrontaient alors au sein de la gauche nationaliste, à travailler ensemble, contribuant
ainsi, modestement certes, à créer un climat qui 2 ans plus tard permettra l’émergence d’une convergence
politique avec la création d’Ezkerreko Mugimendu Abertzalea.” Ateka sortu eta urte bira jaio zen, beraz,
EMA alderdia, 1985ean.
393
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Astekari (are: egunkari) baten premia argi zekusaten arren, azkenean
hilabetekariaren aukera hobetsi zutela, alegia. Dena den, egitasmo serioa izan zen
Atekarena; harpide-kopuruari erreparatzea baino ez dago horretaz jabetzeko: Xan
Koskarat Atekako kide ohiak adierazi digunez (komunikazio pertsonala, 2001), “hasi
aintzin bagenituen 600 harpide, eta gerora 800 ingurura ere iritsi ginen, nahiz eta azken
garaietan harpidetzak asko jaitsiak ziren. Bota, berriz, 1.200 ale inguru bota ohi genuen
zenbakiko.” Argi dago, beraz, plazaratu baino lehen harpidetza-kanpaina bizia burutu
zutela. Aldizkariaren lehen zenbakiaren editorialean bertan argi utzi zuten hori:
“Zortzi hilabetez lan eta bilkura asko egin ondoren eta hilabetekari honen
finantziaketaren zati bat bederen segurtatzea helburu zuen harpidetza kanpaina bat egin
ondoan, Ateka honen abiaraztea guregain hartzen dugu.
Ezker abertzaleak politik hilabetekari baten beharra senditua zuen. Eta gaurkotz
eskuratua dugun harpidedun zerrendak behar hori baieztatzen du. Egia da harpidedunen
kopurua ez zaigula finkatu genuen markaraino heldu. Baina aski gora heldu da halere,
aldizkari hau berehala argitaratzen hasteko. (...)”
DIN A4 formatuko kazeta zen Ateka, eta azalean kolore bakarra eta barruan zuribeltza nagusi zela kaleratu ohi zuten, argazkiz eta marrazkiz ondo horniturik. 24-28
orrialde izan ohi zituen batez beste. Orrialdeotan euskara dezente agertu ohi zen
gainera: titulua euskaraz-testua erdaraz praktikaz gain (kontrako praktikaz ere baliatzen
ziren batzuetan, titulu-sarrerak frantsesez eta testu nagusia euskaraz paratuta), editoriala
(ateratzen zutenean) bi hizkuntzatan zetorren beti, eta barruan, jada aztertu ditugun
beste aldizkarietan ohiko ziren euskarazko albistetxo laburrez gain, euskaraz idatzitako
artikulu, erreportaia eta elkarrizketa luzeak (bizpahiru orrialdekoak) ere sarri-sarri
plazaratzen zituzten. Hori ez zen batere praktika ohikoa garai hartako Ipar Euskal
Herriko prentsa elebidun abertzalean.
Are gehiago ere esango dugu: euskara eta frantsesa antzeko proportzioetan
agertu ohi ziren Atekan (oreka frantsesaren mesedetan hausten zela beti ere). Sailen
izenburuak ere euskaraz paratu ohi zituzten: Hilabeteroko solasa, Ipar Euskadi, Hego
394
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskadi, Egunez egun, Hilabeteko gaia, Aburu, Gizartea, Herriartekoa, Kultura,
Irakurleek diote...
Atekakoek 1986ko udan aro berriari ekitean ateratako iragarkia (iturria: Ateka, 33. zenbakia, 1986ko uda).
1986ko udan (33. zenbakiarekin batera) aro berriari ekin zion hilabetekari
honek, lantalde berriaren ardurapean. Sail berriak agertu ziren (Kronika, Gaia, Solas...),
baina orri-kopurua eta euskara-proportzioa lehengoan geratu ziren (kalitate txarragoko
papera baliatzen zuten, hori bai). Edozelan ere, aztergai ditugun Ipar zein Hego Euskal
Herriko gainerako aldizkari elebidun abertzaleekin alderatuta, kasu arraroa da
Atekarena, elebitasun orekatu samarra praktikatzen zuelako. Hala ere, egile-taldeko
batek (X.G. gisa sinatzen zuen batek, hain zuzen), Atekaren defizitak izendatzean,
lehentasuna beti frantsesak izan ohi zuela aipatu zuen hilabetekariaren 31. zenbakian
(1986ko apirila).
Kontuak kontu, 1986an aro berriari ekin zion kazeta horrek, arrazoi desberdinak
tarteko. Atekaren 31. zenbaki horren editoriala dugu esanikoaren lekuko:
395
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Abiatu zenetik bi urte t’erdi daramazki Atekak Ipar Euskadiko gertakari
nagusiak eta aktualitate politikoaren gora beherak aipatzen. Ezker abertzaleko iritzi
desberdinetako jendez osaturik, idazleen taldeak bere lana ereman du elgar-aditze batean
oinarriturik, mugimenduak erakutsi batasun gogoari jarraikiz. Bere analisak agertuz,
ilabetez ilabete, berexten zituena baino elkartzen zituena baliatu dutenen gogoeten
ondorioa baizik ez da izan Ateka. (...)
Gaurregun, Ateka agertzeko baldintzak aldatu dira. Beharrezkoa zaigu pundua
egitea.
Zonbait denboraz geroztik harpidetzak eta salmentak guttitzen ari, halaber
idazleen kopurua ttipitzen, jarraitzen dutenek lanaren emendatzeari buru egin behar,
agerkari honen kalitatearen kaltetan. Diru egoera kezkagarri bihurtzen...”295
Zalantzarik ez horrek guztiak berplanteamendua bultzatu zuela. Baina
berplanteamenduaren akuilu nagusia, ordea, Ipar Euskal Herriko ezker abertzalearen
(EMAren inguruko ezker abertzalearen, zehatzago izateko) sektore batek bultzatu zuen
Ekaitza astekariaren sorrera izan zen. Arestian aipatu editorialak, adibidez, honela
jarraitzen zuen:
“Bertzalde, mugimendu beretik heldu bainan aktualitatetik hurbilago izanen den
Ekaitza astekari berriaren agertzeak, Ateka behartzen du bere proiektua berplanteatzera.
Ondorioz, Atekaren ibilmolde eta dirubideak berrikustekoak dira, baita ere norabide
berriak finkatzekoak. (...)
Bi hilabeteko epe bat (maiatzean agertzerik ez) hartuz proiektu berri baten
ikertzeko, ekaina arte uzten zaituztegu.”
Esan eta egin: maiatza hausnarrean eman ostean, ekainean berragertu eta berriro
hilero kaleratzeari ekin zion Atekak, harik eta hilabete batzuren buruan desagertu zen
arte. Kausa-efektu harremanak, beraz, nabarmen samarra ematen du; hau da, Ekaitzaren
sorrerak krisia eragin zuela Atekaren erredakzio-batzordean, are gehiago batzorde
horretako zenbait (lau lagun, hain justu) Ekaitzaren sortzaile zirela eta kazeta berria
isilpean, erredakzioko beste kideei ezer esan gabe argitara eman zutela aintzat hartzen
badugu (0 zenbakia 1986ko Uztaritzeko Aberri Egunean agertu zen).
Afera nahasi hori apur bat argitu guran, Atekak kontu horri editorialaz gain beste
sei orrialde ere eskaini zizkion 31. zenbakian (1986ko apirila). Bertan zazpi lagunek
295
31. zenbaki horretan bertan Vianney Cier Atekaren zuzendari-ohiak zera idatzi zuen “Ekaitza, la
tempête ou le défi? Pour une stratégie de la communication en Pays Basque Nord” izenburudun
artikuluan: “(...) La baisse constante du nombre des abonnés et des acheteurs en kiosque depuis le premier
numéro en octobre 1983 témoigne d l’insatisfaction de l’ensemble de nos lecteurs.”
396
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
afera horri buruz idatzi zuten. R.I.-k, adibidez, mementoaren berezitasuna zuen hizpide,
eta, horrez gain, Atekak jarraitzearen alde egin zuen apustu, baina hori bai, Ekaitza
sortua zela aintzat hartuta:
“Le numéro 31 de notre mensuel est donc différent de ses prédécesseurs. Pour la
première fois le sujet principal traité dans ses colonnes sera le mensuel lui-même: Ateka.
(...) trop de symptômes demotraient chaque jour, chaque semaine, que nous devions
changer Ateka pour qu’il survive. Nous devions l’adapter à la realité d’aujourd’hui et
corriger les ambitions du départ. (...)
Dire qu’il faut adapter Ateka à la réalité d’aujourd’hui cela veut dire bien
évidemment qu’il faut tenir compte de la naissance de l’hebdomadaire Ekaitza. Un
mensuel comme le nôtre ne peut pas continuer comme avant et faire comme si cette
dernière initiative ne changeait rien. (...) Ateka ne pourra donc plus reprendre les
évènements au jour le jour sans donner au lecteur une impression de déjà vu. (...)
Ateka doit donc redevenir le mensuel qui permet de débattre, d’analyser, de
comprendre et renoncer à traiter de l’actualité (...)
Reste à savoir aujourd’hui si (..) la volonté de continuer est vraiment unanime ou
si, au contraire, l’arrivée d’Ekaitza a interrompu l’expérience du mensuel et pourquoi. (...)
Si les acquis de travail en commun sont tous posés sur la balance, Ateka a encore un bel
avenir.”
I.E.-k, ordea, ikuspegi politikoago batetik aztertu zuen kontua. EMA baitan
gutxiengoan zen korronte baten efektu-kolpea zekusan berak Ekaitzaren sorreraren
atzean; horrek guztiak Atekan zein EMAn eragin zezakeen kaltea deitoratu zuen I.E.-k:
“(...) Ekaitzak elementu berri bat pausatzen du. Erran nahi dut ezker abertzalearen
tendentzi minoritario batek arma berri bat hartu duela bere eritziak defenditzeko baina
aitzinetik EMAn aipatu gabe. Bistan da, astekari horrek zuzenki Ateka ezker
abertzalearen batasunaren lan argiena lanjeran ezartzen du, zenbaki honetan aipatua den
bezala. Bainan azpimarratu behar da EMA ere hunkitzen duela lortutako oreka zalantzan
ematen bait du, nahiz eta Ekaitzaren sortzaileak orai arte ezagutu ditugun talde politikoen
ordezkariak ez izan. (...) Zein dira Ekaitzaren helburuak eta proiektuak? (...)”
Iritzi berekoa zen X. G. ere. Honek, era berean, ez zuen zalantzan jarri Ateka
berritze-premian zenik; are: horren alde egin zuen apustu, hilabetekariaren iraupena
“mugimenduko militanteen eskuetan” zela esan eta puntuan hau gogorarazita:
“Eskainiko diegun tresna ez ba dute erabiltzen, tresna bera desagertuko da, bere
betekizuna galdurik, mugimendu politikoaren askatasuna sare ilun batez estalirik.”
Gauza bat utzi gura zuen berak argi: Ateka eta Ekaitza guztiz desberdinak ziren:
“(...) Tanpez hona hemen Ekaitza 0, Aberri Eguna kari, sekretu handian ateratua.
Zergatik sekretu handian? (...) Itxura guzien arabera, bai gaiaz bai mamiz, Atekako ekipak
egin zezakeen antzekoa da. Ematen du arras ezker abertzaleak behar zuen tresna berria
dela. (...). Ez, Atekako kide gisa ez naiz ados. (...) aldizkatasuna aipatu gabe, argi da
397
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Ateka eta Ekaitza ez dela batere gauza bera. Lehena, ezker abertzale guziena izateko sortu
zen, Ekaitza aldiz tendentzi bakar batena da eta izan nahi du. (...)”
P.N., berriz, Ipar Euskal Herriko ezker abertzalearen agerkarietan Ekaitzaren
sorrerak izan zezakeen eragina aztertzen saiatu zen. Horrez gain, artikulu amaieran
elkarlanerako deia egin zuen, hainbeste kazetarentzat aski lekurik ez zela iritzita:
“(...) Abil Xuberoko hilabetekaria, eskualde hortan gehienik zabaltzen da.
Xuberoaren biziaz mintzo da bereziki eta hortarako nere ustez Ekaitzaren argitaratzeak ez
lioke min handirik egin behar.
Herriz Herri, Behenafarroan egina, eskualde horri lotua zaio, halaere Ipar
Euskadi osoaren informazioa emaiten du eta neurri batetan aldizkari politikotzat hartua
da. Berriki diru arazo zorrotzak izan zituen eta bere irakurlegoa hedatzerakoan bere
presentaketa aldatu zuen. Seguraski Ekaitzak eragin zerbait ukanen duela bere salmentan.
Enbatak, nahiz eta ezker abertzaleari ez zuzendua izan, eremu hortarik irakurle
frango ba ditu; erran gabe doa Ekaitzak zuzenki horren kontra jotzen duela296 eta hori ez
dut dolutuko. Haatik denok gogoan dugu Enbataren deia diru behar gorrian zelarik eta
badakigu ez dituela oraindik konpondu diru arazo horiek. Hortarako neure buruari
galdetzen diot lekurik ba denez Ipar Euskadin bi astekari politikoentzat jakinez Ekaitza
ezker abertzalearen tendantzi baten exprezioa dela baizik, eta beste ainitz ba daudela.
Azkenik Ateka (...) Erran behar da ere hastapenean astekari bat egitea proposatua
zela eta ideia hori ez dela sekulan baztertua izan. Bainan nabari da Atekak, gaur den
bezala ez duela segitzen ahal eta aldatzera bortxatua dela. (...) Zenbat harpidedun
geldituko litzaioke? Zein militantek hartuko du harpidetza Ekaitzari 200 l. bederen,
Atekari 130 l., euskal elkarteei emaiten duen sosa kontatu gabe?
(...) iduritzen zait orain beharrezkoa dela euskal prentsa abertzalea biltzea
ikusteko zein diren beharrak eta nola bete. (...) media mailan elgar aditu beharko genuke
gure tresnak azkartzeko eta egokitzeko. (...)”
D.D.k, ostera, ea Ateka eta Ekaitzarentzako lain leku ba ote zegoen itaundu eta
gero, kezka nagusi bat plazaratu zuen bere artikuluan: Ekaitzaren sorrerak Atekaren
erredakzio-taldean bertan eragindako konfiantza-krisia:
“(...) à l’origine du projet Ekaitza, élaboré dans le plus grand secret jusqu’à la
semaine précédant l’Aberri Eguna, quatre membres de l’équipe d’Ateka, entre autres (...)
le choix délibéré des membres d’Ateka fondateurs d’Ekaitza, d’une part de ne pas en
discuter avec l’autre partie de l’equipe (...) et, d’autre part, de créer un nouveau moyen
d’expression plutôt que d’essayer de faire vivre et améliorer celui sur lequel nous
travaillons ensemble depuis trois ans, a provoqué au sein de la rédaction une grave crise
de confiance et rend encore plus difficile l’unité de l’équipe (...).”
Erredakzio-talde zaharrean lan-giroa gaiztoturik zen, beraz. Dena dela, Atekako
kide izanik isilpean Ekaitza prestatzen jardun zutenei batzuek hilabetekariaren
296
Ikerlan honetan bertan, aurrerago ikusiko dugunez, zera aitortu digu Allande Sokarros Ekaitzaren
lehen zuzendariak (komunikazio pertsonala, 2001): “(...) Gure egitasmoa zen Enbata astekariaren
informazio eta azterketa makurrei aurre egitea eta Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaz argibide ahal
bezain bat anitza ematea. (...)” Horrez gain, kazetaren izena bera hautatzerako orduan ere Ekaitzakoek
Enbataren erreferentzia oso gogoan izan zutela ematen du.
398
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
erredakzioan konfiantza-krisia eragitea leporatu zieten bitartean, Ekaitzaren sortzaile ere
baziren Atekakideek salaketa horiek errefusatu egin zituzten, Atekaren 31. zenbaki
horretan bertan agerturiko X.C.ren artikulua lekuko:
“Haur baten sortzeko sofritze beharrezko... Astekari baten abiatzeko zer ez dugu
entzun beharko... Ixiltasunean eraman dugulako nehori deus erran gabe eta bat batean
presentatu dugulako... Maluroski Euskal Herri huntan zerbait abiatu orduko, debru
zaharrak hor ditugu makilak bidean trebeska ezartzeko eta ahal bada ostikoak gibeletik
emaiteko... Maluroski Euskal Herri huntan zonbaitzuen minberatasunek izigarriko
ximurrak hartzen baitituzte... (...)
Dena dela Ekaitza sortu dugu, handitzeko eta irauteko xedearekin. Ekaitzak
eremu berezi bat hartuko du. Aste guziz, bizi dugun errealitatea analisatu, ikertu eta egia
erran ezker abertzale ikuspegi batekin gertakariak presentatuko ditu. Ekaitzak ez du nehor
ordezkatu nahi. Ez du nehori lekurik hartzen: ez Herriz-Herriri, ez Abili eta ez Atekari.
Borrokaren zerbitzurako jadanik dauden tresnetan bat gehiago izan nahi du. Haatik kasu,
ez gira gaur euskal prentsak jasaiten dituen nekeen hobendun. Nahiz hori ere zonbaitzuek
gure bizkar ezarri nahi duten...”
Euskal prentsaz mintzo denean, jada ezagun dugun kontzeptu-nahasketa
burututa, prentsa abertzale elebidun diglosikoaz dihardu X.C.k, bistan denez. Batzuek
garai hartan presse basque modura izendatzen zuten horretaz, hain justu. Prentsa-mota
horretaz ziharduen halaber Atekaren zuzendari izaniko Vianney Cier-ek hilabetekariaren
zenbaki berean agerturiko artikuluan.
Cier-ek, politikan gauzak biziki azkar aldatzen zirela eta hilabetekari bat erritmo
horri erantzuteko gauza ez zela adierazi eta astekari baten beharra aldeztu eta gero,
Atekak eztabaida- eta analisi-kazeta bilakatu behar zuela defenditu zuen. Horrez gain,
Ipar Euskal Herriko ezker abertzalearen aldizkariek (Atekaz gain Abil, Herriz Herri eta
Ekaitza aipatu zituen berak) elkar osatu behar zutela iritzi zion. Behin hori esanda, argi
utzi gura izan zuen Ekaitza agertu izanak ez zeukala zerikusirik beste kazetek pairatzen
zituzten gorabeherekin. Horien errudun nagusia beste bat zen: Iparraldeko prentsa
abertzale elebidunaren (“la presse basque” deitu zion berak) krisi orokorra:
“Car l’apparition d’Ekaitza n’est en rien responsable des difficultés financières
qui ont amené Enbata a cesser sa parution pendant plusieurs semaines en janvier 84,
conduit Herriz Herri à changer sa formule ou Ager à réduire sa pagination en 1985. La
presse basque toutes sensibilités confondues, est victime d’une baisse chronique de ses
lecteurs (...).
399
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Ingurumari horretan, Cier-en irudiko Ekaitzaren sorrera ez zen mehatxu modura
hartu behar, Iparraldeko prentsa abertzalearen estrategia berri baten abiaburu gisa
baizik; estrategia horren helburu nagusia, berriz, kazeta abertzaleen elkarlana sendotzea
litzateke, sinergiak bultzatze aldera:
“(...) la naissance d’Ekaitza peut être une chance pour nos jornaux. C’est un défi
lancé a l’ensemble des médias de contre-information pour réfléchir à une mise en oeuvre
d’une stratégie de la communication en Ipar Euskadi. Un défi qui passe, entre autres
choses, par: la professionalisation de ces médias (...), modernisation de l’outil de travail
(...), une meilleure utilisation des compétences (...), une solidarité de ces médias: création
par exemple d’une association ou d’une coopérative de la presse basque, rassemblant
l’ensemble des journaux (Abil, Ager, Ateka, Bil,297 Ekaitza, Emancipation,298 Enbata,
Herria, Herriz Herri...) et autres revues (littéraires...) apte à negocier des prix avec les
photocompositeurs et les imprimeurs, pour réduire leurs coûts, à mettre en place un
véritable système de diffusion de la presse sur l’ensemble d’Euskadi, et notamment au
Nord, et contrebalancer le monopole des NMPP (...) qui controlent la difussion (...)
reprise de l’idée d’une mini agence de presse à l’échele d’Euskadi (...) et pourquoi pas
d’une télévision locale libre.”
Asmo handinahiak ausaz, baina Cier-en aburuz hori zen bide bakarra “si nous
voulouns survivre au buldozzer médiatique français et bientôt international, avec le
développement du cable et du satellite, pour lutter contre la fossilisation de l’Euskara et
la folklorisation de la culture basque.”
Horiek izan ziren, beraz, Atekak, bere barne-krisiaren erakusgarri, 31. zenbakian
(1986ko apirila) plazaratu zituen iritzi nagusiak (Ateka egiten zuen lantaldeko kideen
iritziak denak ere, ez dezagun ahantz). Eta gero, agindu bezala maiatza aldizkaririk
kaleratu gabe igaro ondoren, ekainaz geroztik kinka horretan hartu zuen bere gain talde
berri batek Ateka hilero plazaratzeko lana.
Aurrerantzean, hilero kaleratu zen berriro Ateka. Ez luzaz ordea, arazoak ez
baitziren baretu. Horren lekuko, Abilen 53. zenbakian (1987ko apirila) agerturiko berria:
“Ateka: rideau! C’est le titre de l’édito du dernier Ateka . Son équipe a décidé
d’en arrêter, après le nº 40 du mois de mars, la parution mensuelle... (...) L’une des
principales raisons de la disparition du mensuel, ses dettes, s’élevant à près de 60 000 F...
297
Bil Hendaiako hilabetekari elebiduna da; Hendaiako abertzaleek ateratzen dute eta Hendaia bertako
informazioa jorratu ohi du batik bat.
298
Xan Koskaratek adierazi digunez (komunikazio pertsonala, 2001), Baiona inguruko libertarioek atera
ohi zuten eskupapera zen Emancipation.
400
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Un appel est donc lancé pour donner un coup de pouce en envoyant un chèque à
l’ordre de Mintza (...)”.
Xan Koskarat Atekako kide ohiak berretsi digunez (komunikazio pertsonala,
2001), 40. hura (1987ko martxokoa) izan zen Atekaren azken zenbakia. Hortxe amaitu
zen, beraz, 1980ko hamarraldian euskarari lekurik gehien eskaini zion Ipar Euskal
Herriko kazeta elebidun abertzalearen ibilbidea.
Ekaitzaren sorrerak krisi larria eragin zuen Atekaren erredakzio-taldean (iturria: Ateka, 31. zenbakia,
1986ko apirila).
401
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
- 1986:
* Ekaitza: Hara zer dioen Klaudio Harluxet Fundazioaren Euskal Hiztegi
Entziklopedikoak (Askoren artean, 1995: 925) Ekaitzari buruz,: “Politikako astekaria, 8
orrialdekoa. Baionan argitaratzen da. Lehen zenbakia 1986ko Aberri Egunean kaleratu
zuen, urte berean desagertutako Ateka hilabetekariko erredakzioko talde batek sortua
[Ateka ez zen 1986an desagertu, 1987an baizik]. Ezkerreko Mugimendu Abertzalearen
(EMA) aldizkaria da eta frantsesez eta euskaraz idatzita dago.” Mikel Asurmendi
kazetaria, berriz, honela mintzo zen Ekaitzaz Argia astekariaren 1.589. zenbakian
(1996-VIII-4):
“Ekaitza aldizkaria EMA alderdi politikoaren agerkaria da. Duela hamar urte
bizitza laburra izan zuen Ateka aldizkariaren segida da Ekaitza, haren baitan izaniko krisi
baten ondorio. Garai hartan, Enbata aldizkariaren ikusmoldearekin bat ez zetozen
militanteek sortu zuten Ekaitza, ezker abertzalearen baitan izaniko garai biziki
mugikorrekin batera sortu ere. (...) Ekaitza zazpi aldiz eraman izan dute epaitegietara.
87an lehen aldikotz (...).”
Ikus dezagun dena den zer dioten Ekaitzako kideek eurek euren aldizkariari
buruz. Honako hau X.C. modura sinatzen zuen baten [Xan Koskarat?] iritzia dugu,
Atekaren 31. zenbakian (1986ko apirila) agertua:
“Ekaitza, pourquoi? (...) Parce que le renforcement des luttes en Pays Basque
Nord nécessite un outil, un support écrit.
Parce que nous ne nous reconnaissons pas dans l’analyse faite du mouvement
abertzale par Enbata. En effet, celui-ci dénature souvent le sens des luttes menées et
même fait l’impasse sur des évènements marquants l’histoire du mouvement.”
Jada ikusi dugun moduan, ordea, erdi-isilpean atera zuten Ekaitzaren 0 zenbakia.
Zergatik hori? Hara X.C.ren tesia: “(...) notre équipe, par volonté d’aboutir, a préféré
asseoir ce projet plûtot que d’en faire la publicité autour d’une idée.” Era berean, ikusi
dugu zelan Euskal Hiztegi Entziklopedikoak zein Mikel Asurmendik Ekaitza EMAren
aldizkaritzat jo izan duten; X.C.ren berbek, ordea, baieztapen hori apur bat zehaztu
egiten dute: “Ekaitza n’est pas l’hebdomadaire du mouvement EMA. Ekaitza est un
outil au service des contre-pouvoirs. Par conséquent, il espère aussi servir EMA. (...)
402
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Nous avons la volonté en tant que militant d’EMA d’être partie prenante de ces débats
et de travailler à la construction du mouvement.”
0 zenbakia, hortaz, 1986ko Aberri Eguna kari atera zuten, 1986-III-30 datarekin,
mantxetaren azpian Numéro special leloa jarrita. 10 orrialdeko zenbakia zen, zuribeltzean zetorren (argazki eta marrazki dezentek ilustratzen zituzten testuak) eta
tabloidea baino formatu apur bat txikiagoa zeukan. Allande Sokarros ageri zen
zuzendari modura. 0 zenbaki horren azala frantses hutsez zegoen. Aldizkari politikoa
izaki, idazle-taldeak iragan berri ziren Frantziako hauteskundeei (legegileak batetik eta
eskualde-bozak bestetik) eskaini zien azal guztia (baita bigarren orrialdea ere), EMAren
emaitzatan arreta berezia jarrita (“Les grandes tendances du vote EMA” zioen, adibidez,
zatiduraren idazpuruak).
0 zenbaki horretako Argitzan (aldiro Ekaitzaren jarrera azalduz agertu ohi zen
editorial-tankerako artikulu sinaduragabeak bete ohi zuen Argitza atala), berriz, zera
irakur zitekeen:
“(...) pertsona talde bat ainitz hilabetez, politik astekari baten xedea ontzen ari
izan da. Ekaitzak ez du nehor ordezkatu nahi. Borrokaren zerbitzurako jadanik dauden
tresnetan bat gehiago izan nahi du.
Nazional eta sozial askatasunerako borrokaren estrategiaren zerbitzuan bide bat
izan nahi du astekari honek. Tresna bat ere kontra-botereen zerbitzurako. Gure ustez,
ezkerreko mugimendu abertzalea aitzina arazteko balioko du.
Zerbitzatzera entseiatuko garen borrokaren helburua: Euskadi batua eta sozialista
da. Helburu horri buruz aitzinatzea nahita ez ipar Euskal-Herriko borroken indartzetik
pasatzen da. (...) Gure aldetik, Ekaitzako idazle bezala, eta gure ahalen arabera (...)”.
Azken orrialdean paraturiko ohar elebidunak, berriz, aldizkariaren lehen
zenbakia 1986-V-7an plazaratuko zutela zioen. Horrez gain, zera ere bazioen:
“Hala... 0 zenbakia agertu dugu. Helduden zenbakietan Ekaitza nolatsu izanen
den, agertzera emaiten du. Astekari baten moldean eta epetan egin dugu.
0 zenbaki hau entsegu bat da. Heldu diren egunetan eginak izanen zauzkigun
oharrak kontutan hartuko ditugu, Ekaitzaren hobetzeko, baita hautatu ditugun helburuen
hobeki betetzeko.
0 zenbakian, hauteskundeei leku haundia emaiten diegu. Normal da. Azken egun
eta hilabetetako berri nagusia zen. Alderantziz, mementoko, gai nagusi batzu ez ditugu
tratatu, hala nola Hego Alde, Ekonomi, Kultur Sailak etabar...
Ez dira baztertuak. Helduden zenbakietan, behar duten tokia, ukanen dute.
Euskarak ere leku gehiago ukanen du. (...)”
403
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hurrengo zenbakietarako euskara gehiago agindu zuten, beraz. Zertan zen, bada,
euskara-proportzioa zero zenbaki horretan? Hamar orrialdetan, Argitzako testu
elebidunaz gain, azken orrialdeko ohar elebiduna (aipatu berri dugun hori) eta beste hiru
artikulu irakur zitezkeen euskaraz. Ezin ahantz, horrez gain, bost orrialde frantses
hutsez zeudela. Bistan denez, euskara egoera diglosikoan zegoen zero zenbaki hartan.
Zeroaren ostean, 1986-V-7an plazaratu zuten lehen zenbakia, agindutako
moduan. Ipar Euskal Herriko informazio politikoa zen nagusi bertan; bazen, hala ere,
Hego Euskadi izeneko sail bat, euskara hutsez argitaratu ohi zutena. Beste sail batzuk
(batzuk astero-asterokoak, besteak aldian behin agertu ohi zirenak) honako hauek ziren:
Infrentzuz, Ez ahantz, Herriak borrokan eta jada lehenago aipatu dugun Argitza.
Lehenengo zenbaki horretan, bestalde, jada sobera ezagun dugun praktika bat
abiarazi zuten: hots, albistearen idazpurua euskaraz paratu (“Susta Euskal Langileen
zaintzaile, Poliza Euskal Langileen zanpatzaile”, “EMA aurrera doa”...) baina gero testu
nagusia frantses hutsez idaztearena. Hurrengo zenbakietan ere maiz baliatu ziren
praktika horretaz. Zein zen, bestalde, Ekaitzak zerabilen euskara eredua? Hara zer dioen
Allande Sokarrosek horri buruz (komunikazio pertsonala, 2001):
“Ekaitza euskara hutsez egiteko aukera egin bagenu ere, euskara batua deitzea
ohituta dagoen euskara estandarraren hautua ez genukeela egingo argiki diot. Ezen,
benetan, zer da batua? Ortografia eta aditz arauketa bat eta ez beste ezer gehiago.
Hiztegigintza kontuarekin ez du deus ikustekorik batuak. Ortografia eta aditz arau batuak
errespetatuak direnez gero, euskara batua dago. Beraz, Ekaitzan izan ohi den euskara
bakana nafar-lapurtera da. Zergatik? Ipar Euskal Herrian euskaraz irakurtzen dakitenek
ulertzeko gisan daukaten euskara hori baita. Gure abertzale lan-esparrua Ipar Euskal
Herria denez, Iparraldeko euskalkiak darabiltzaten hedabideak behar ditugu.”
Ipar Euskal Herriko euskal irratietan ere suma daitekeen gogoeta da hori.
Nolanahi dela, euskararen ereduari baino hizkuntzaren beraren presentziari gagozkiola,
lehen zenbakiaren zortzi orrialdeetan (1986an kaleraturiko Ekaitzaren gainerako
zenbakiek ere zortzi orrialde izan zituzten) artikulu elebidun bat eta euskaraz idatzitako
bi berri laburrez gain, beste zazpi artikulu ere bazeuden euskara hutsez (zeroan baino
404
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
dezente gehiago, beraz). Era berean, orrialde bakarra zetorren frantses hutsez, eta beste
bat euskara hutsez. Laburbilduz: frantsesa ageri zen hizkuntza nagusi, baina euskararen
presentzia ere handia zela, nola kuantitatiboki hala kualitatiboki (albiste eta gai
garrantzitsu zenbait euskaraz jorratu zituzten).
Hurrengo zenbakietan, ordea, frantsesaren nagusitasuna nabarmenago bihurtu
zen, anartean, logikoa denez, euskarak lekua galtzen zuela (gero eta orrialde gehiago
ageri ziren frantses hutsez, eta gero eta artikulu eta erreportaia luze gutxiago euskaraz).
Horri dagokionez, Ekaitzako lagunak gisa honetan mintzo ziren urte hondarrean,
astekariaren 33. zenbakian (1986-XII-18):
“(...) zer leku egiten diote euskarari [Iparraldeko aldizkari abertzaleek]? Enbata,
Abil eta Patxak gutti. Ateka eta Ekaitzak gehixago. Ekaitzak taula batean argitaratua zuen
zonbatetaraino euskara baliatzen zuen gutti gora behera; azken 32 zenbakietan, %24
artikulu euskaraz idatziak dira. Desastrekoek gehienbat euskara erabiltzen dute.299”
Euskara gutxi ageri zen, beraz, Iparraldeko aldizkari abertzaleetan.300 Hori
justifikatzeko, hona Ekaitzakoen arrazoiketa: “Nolaz euskarak hoin leku gutti dauka?
Iparraldeko egoera ainitz erdalduna delako. Alabainan bai idazle eta bai irakurle mailan,
elebidun gutti dira. Orduan berriak, ikerketak zabaldu nahi baditugu frantsesa da
erabilia.”
Arrazoiketa hori berbera astebete lehenago (32. zenbakian, 1986-XII-11n) ere
planteatua zuten, beste ele batzuekin ordea: “(...) Bien évidemment les problèmes
existent. Il semble parfois difficile de concilier une information massive et l’utilisation
299
Desastreko kide ohi Hartzea Lopez Aranaren arabera (komunikazio pertsonala, 2001), fantzine hori
1986an sortu zen, eta euskara hutsez atera ohi zuten; fantzinea izaki, aski itxura primarioa zeukan,
fotokopia bidez plazaratu ohi baitzuten. Pare bat urte iraun zuen Desastrek, harik eta zortzi zenbaki
aterata (ez zeukan maiztasun jakinik), behin betiko iraungi zen arte. Desastrekoak eurak, berriz, honela
mintzo ziren Patxaran fantzinearen zortzigarren zenbakian: “(...) - Pourkoi [sic] un fanzine rien ken bask
[sic]? – Parce qu’on est pas français, on n’aime pas le basque non plus maison prefère, entre les 2, écrire
en basque. – Dékrivez [sic] votre fanzine. – Il y a des pages, 100 exemplaires à peu prés, des fois plus,
articles pas du tout travaillés, que desinsanités, vendus surtout sur Bayonne, un peu en Euskadi Sud, le
tout pour 5 f, ou une txin au choix.”
300
Bazen, era berean, euskararen presentzia urriaz ez ezik erabilitako euskararen kalitateaz kexu zenik.
Hona, adibidez, P.B.k Ekaitzaren 10. zenbakira (1986-VII-9) bidalitako gutunaren pasarte bat: “(...)
Iparraldeko agerkariak, denak zerbait aldetarik maingu dira. Zuek, ukaiten ahal zinuten –norbait
baduzuelakoz hortako- euskara ona erabilten den astekari abertzalea izaiteko okasionea. Ederregi
ilusionea. (...)” Ekaitzak euskara herrikoia erabil zezan gura zuen P.B.k.
405
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
de la langue basque. De nombreux locuteurs, acteurs importants de la vie sociale ne
pratiquent pas l’euskara, comment faire passer leur message? (...)”
Allande Sokarrosengana jo dugu Ekaitzako lantaldeak hasieran euskararekiko
zer planteamendu zeukan jakin guran; horrez gain, ea inoiz euskara hutsezko kazeta bat
egitea otu zitzaien ere galdetu diogu. Hona zer erantzun digun (komunikazio pertsonala,
2001):
“Egia esatearren, Ekaitza sortu genuenok ez genuen inoiz pentsatu astekaria
euskara hutsez egitea. Jarrera hori tamalezkotzat jo daitekeela ezin dut ukatu baina Ipar
Euskal Herriak aspalditik bizi duen diglosia egoerari lotuta dago. Gure egitasmoa zen
Enbata astekariaren informazio eta azterketa makurrei aurre egitea eta Ipar Euskal
Herriko abertzaletasunaz argibide ahal bezain bat anitza ematea. Inkesta beharrik ez
zegoen jakiteko abertzale militanteen munduan euskaraz irakurleak gutxiengoan zeudela.
Abertzale gehiengo ahal bezain zabalari heltzeko asmoa genuen eta hara zergatik erdara
askoz ere gehiago zeukan kazeta bat bultzatzeko aukera egin genuen. Gainerat,
Ekaitzakideetan ere euskaraz idazten bagenekienak nabarmen gutxiengoan ginen.
Ekaitza sortzean argi eta garbi aukeratu genuen eredua zen erdarazko
komunikazioarena. Funtsean, abertzale prentsan ez ezik beste alor gehienetan izan den
jokabidearen urratsetik, errealismoaren, pragmatismoaren ildoari ekin genion. Izan ere,
euskara hutsez idatzitako astekari bat egitea aukeratu izan bagenu, ez genukeen lortuko
gure helburu politikoak ahal bezain bat zabalki plazaratzea.”
Ezin uka Ekaitzakoen planteamenduak logikarik ez zeukanik; haatik, sobera
ongi dakigu jada logika horrek nora garamatzan: euskaraz ez dakitenek, euskaraz
diharduen zentro indartsu eta erakargarririk ezean (hedabiderik ezean, kasu honetan),
planteatu ere ez dute egingo sekula euskaraz ikasten/irakurtzen hastea. Horrez gain,
zentro hori ezean (bazkarik ezean, azken beltzean) euskal hiztunak eurak ere apurkaapurka euren komunitatea desegin eta frantses hiztunen komunitateko kide izatera
pasako dira.
Argi dago auzia, beraz: hedabide horientzat jendearengana iristea da lehen
mailako kontua, euskararena bigarren mailako afera dela; euskal hiztunen
komunitatearentzat, ordea, euskarak behar du izan lehen mailako kontu, baldin eta
euskarak zein komunitate horrek berak iraungo badute. Hortaz, ez hedabide diglosikoei
(haiek euren interesak dituztelako) baina bai euskal hiztunen komunitateari gogorarazi
406
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
behar zaio nola euskarak hala komunitateak berak osasuntsu bizi gura badute
baitezpadako dutela euskara hutsezko komunikazio-esparrua, eta horretarako funtsezko
direla bai euskarazko hedabideak bai hedabide horiek kontsumituko dituen masa
kritikoa. Eta, bistan denez, hori ez da bermatzen hedabideetan erdaren aldeko diglosia
indartuta.
Ekaitzaren azterketak argi erakusten du erdaren aldeko diglosiak nora
garamatzan, urteak igaro ahala Ekaitzan nabarmen jaitsi baita euskara-proportzioa. Hara
zelan azaldu digun Allande Sokarrosek jaitsiera hori (komunikazio pertsonala, 2001):
“Egia da euskararen proportzioa gutxitu egin dela Ekaitzan. Ez da azalpen politiko
korapilatsurik bilatu behar: hori da aldikatu egin diren erredakzio-talde ezberdinetan
euskaradunen eta euskaraz idazteko gai zirenen kopurua murriztu egin dela, ez
besterik.” Hori, jakina, aldizkariotan euskara elementu periferikoa delako jazo ohi da.
Hona Ekaitza astekariaren gaur egungo mantxeta.
* Patxaran: Klaudio Harluxet Fundazioaren Hiztegi Entziklopedikoaren arabera
(Askoren artean, 1995: 2.582), “Ipar Euskal Herriko gazte-kolektibo abertzale eta
ezkertiarra” zen Patxa, eta 1986ko otsailean sortu zen. Kolektibo horrexek berberak
Patxaran izeneko agerkaria plazaratu zuen urte horretan bertan.301 Agerkaria idatzi
dugu; ez alferrik, ezen Jean Noel Etxeberri Txetxek (nola kazetako hala kolektiboko
kide ohia) adierazi digunez (komunikazio pertsonala, 2001), eurena fantzinea baitzen
301
Azpititulu-lana betetzen zuen esaldia aldatu egin ohi zuten: Grand Quotidien Républicain Regional
d’Information, Hebdomadaire d’Informations Générales d’Annonces Légales et Judiciaires...
407
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
aldizkaria baino gehiago. Guk ikuskatu ditugun zenbakiek ere fantzine-itxura
erabatekoa daukate, besteak beste grapaz josirik eta fotokopiaturik ateratzen baitzuten
Patxaran.
Txetxen arabera, 200 ale inguru atera ohi zituzten zenbakiko, Iparraldeko
ostatuetan paratu edota rock kontzertuetan zuzenean saltzen zituztela (“banaketa
militantea zen erabat”, gaineratu digu). Horrez gain, ez zeukan maiztasun jakinik:
batzuetan bi hilabetero ateratzen zuten, besteetan hilero, lau hilabete fantzinea argitaratu
gabe emango zituzten hurrena... Euskararen presentzia bera ere “biziki irregularra” zen;
ez zeukaten irizpide edo ehuneko jakinik euskararentzat, baina aldizkariaren %20
inguru kaleratu ohi zuten hizkuntza horretan. Guk ikuskaturiko zortzi zenbakietan (1, 7,
8, 9, 10, 25, 26 eta 29. zenbakietan, hain justu) gutxi gorabehera zenbakiko pare bat
artikulu ageri da euskaraz (zenbaki bakoitzak batez beste zortzi orrialde izan ohi zituen).
Bost urteko ibilbidea burututa, 1991n atera zuten Patxaranen azken zenbakia
(Txetxek esan digunez, 30 zenbaki inguru atera zituzten orotara).
- 1991:
* Har Hitza!: 1991n jaio zen aldizkari hau; atal honetan aztertzen ari garen
hamarralditik kanpo, beraz. Dena den, 1980ko gertaera eta zatiketen kume dugu Har
Hitza! ere, eta horregatik ekarri dugu orriotara.302 Argia astekariak, bere 1.591.
zenbakian (1996-IX-15) Mikel Asurmendik apailatu erreportaia eskaini zion Har
Hitza!-ri, azken hori 100. zenbakia betetzear zela (gero ez zen 100.era iritsiko ordea,
aurrerago ikusiko dugun moduan). Hara zer irakur zitekeen, besteak beste, Argiak
plazaratu lanean:
302
Har Hitza!-ko zuzendari-ohi Bixente Vrignon-ek komentatu digunez (komunikazio pertsonala, 2001),
berbarako, “Patxako kide ainitz sartu ziren Herriaren Alde taldean eta Har Hitza! aldizkarian.”
408
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Har Hitza! aldizkari politikoa (...) hamabostekari bezala hasi zen kaleratzen,
baina iazko [1995] abendutik, baliabide urriak medio, hilabetekaria izatera pasa zen.
Aldizkariaren tiradari erreparatuz gero, Har Hitza! hirugarrena da [Ipar Euskal
Herriko] ezker abertzalearen eremuan. (...) 600 ale zabaltzen dute zenbaki bakoitzeko.
200 ale harpideek jasotzen dituzte eta gainontzekoak kioskoetan izaten dira eskuragai.
(...) Bere ttikian, Iparraldean zein estatu frantziarrean zabaltzen da (...).”
Ezker abertzalearen eremua aipatu digu arestian Argia astekariko kazetari Mikel
Asurmendik. Zein leku betetzen zuen ordea Har Hitza!-k eremu horretan? Honako hau:
“Har Hitza! Herriaren Alde (HA) mugimendu politikoaren aldizkaria bezala
ekarria da. Aldizkaria egiten dutenek ez dute horrela jotzen alta; ez erabat horrela
behintzat. Egia da, berau egiten duten gehienak HA-ko militanteak direla; badira ordea,
mugimendu honetako militante izan gabe aldizkariaren partaide diren kideak. (...)
Pantxika Halsouet bertako erredakzioko partaideak aipatu bezala (...) Duela lau urte,
ekarri genituen ideia berrientzako agerkari berri bat behar zela pentsatu genuen, eta
halaxe Har Hitza! sortu zen.”
Bixente Vrignon Har Hitza!-ko zuzendari ohiak Halsouet-en berbak berretsi
dizkigu, eta, hark bezala, Asurmendiren baieztapen bat zehaztu gura izan digu: eurak ez
ziren zuzenki Herriaren Alde-ren kazeta (komunikazio pertsonala, 2001):303
“Egia da Herriaren Alde-ko (HA) kide desberdin batzuk bazirela proiektu
horretan, bainan ez zen sekula izan haren argitalpen ofiziala. Nire partetik, ontsa oroitzen
banaiz, denbora horietan lehia handia zen Euskal Batasuna, EMA eta HA alderdien
artean. Beraz ez nuen nire burua eta batez ere nire iritziak islatuak ikusten ez Enbatan eta
ezta Ekaitzan ere. Ez nintzen hala ere HA-ko partaide. Nire belaunaldiko ainitz aspertu
ginen ETA-IK, EB-EA-EMA eta beste horien guztien arteko tirabirekin; potentzial
handia ikusten genuen, baina aitzinamendurik ez, gure ustez zatiketa idor bat zela medio.
Gure jarrera izan zen betidanik (bai antimilitar mailan, bai antierrepresio mailan AJIR
sortu genuelarik eta baita ere politikan, herri mailan, talde abertzaleak sortu zirelarik)
batasuna lortzea ezkerreko abertzaleen artean.
Nire burua ezker abertzalean kokatuz geroz, Har Hitza! horrelako ideiak
pasarazteko proiektu idekia iduri zitzaidan, baina baita ere mundu abertzaletik pixka bat
kanpo, ideia ezkertiarretan sakontzeko.”
Jakes Bortairu Har Hitza!-ko kide ohiak, berriz, kazetaren sorrera-garaiko
testuinguruari buruzko argibideak eman dizkigu (komunikazio pertsonala, 2001):
“Har Hitza! hamaboskaria 1991ko azaroan atera zen, Patxa eta Oldartzen
militante kolektiboetako jende batzuek bultzaturik. Egia da Enbata eta Ekaitza astekariak
303
Hona datu bat argigarri bat: Herriaren Alde taldea 1994an sortu zen, Patxa eta Oldartzen kolektiboak
elkartuta; Har Hitza!, ordea, 1991n jaioa zen. Hara zer esan digun horri buruz Jakes Bortairu Har Hitza!ko kide ohiak (komunikazio pertsonala, 2001): “Herriaren Alde (HA) ofizialki 1994ko urtarrilean sortu
zen, urte bateko eztabaida prozesuaren ondorioz eta Patxa-Oldartzen ordezkatuz. Bitartean tendentzia bat
antolatu zen Patxa barnean eta 1992ko udan joan zen, Piztu elkartea sortuz eta proiektu osoa ahulduz.
Horietako batzuk Har Hitza!-ko kideak ziren eta zonbait hilabete berantago, 1993an, astekaria ere utzi
egin zuten. Har Hitza!-k 1996ko maiatzera arte segitu zuen, HAko organoa izan gabe bainan praktikan
kolaboratzaile gehienak HAkoak ziren.”
409
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
hor zirela. Biak informazio edo kontra-informazio komunikabide izaera izanik ere,
tendentzia politiko zehatz batzuen adierazpenak ziren (nahiz eta ez izan alderdietako
organo ofizialak). Enbata aldizkari historikoak Euskal Batasuna mugimenduaren ideiak
zabaltzen zituen eta Ekaitzak EMArenak. Har Hitza!-ren sorrera agertzen eta antolatzen
ari zen tendentzia politiko berri baten adierazpen gisa ulertu behar da. Bainan kasu
honetan ere Har Hitza! ez zen izan, zehatz-mehatz, mugimendu baten aldizkaria.
Kolaboratzaile batzuk ez ziren Patxa edo Oldartzeneko kideak. Patxa gazte mugimendu
gisa antolatu zen 1986an, rock kontzertuak eta hainbat borroka lotuz (FNren kontrakoa,
antimilitarismoa, gaztetxeak, errepresioaren kontrakoa eta abar). Oldartzen, berriz,
EMAtik atera eta kritiko ziren hainbat jendek osatu zuten 1989ko udazkenean. Bi
kolektiboak hurbildu eta lanean hasi ziren, puntualki hasieran eta 1991ko uztailetik goiti
modu ofizial eta antolatuago batez. Ezkerrekoa, iraultzailea, doi bat libertario eta nazio
mailako estrategiaren aldeko izatea ziren beren proiektuaren ezaugarri nagusiak. Beren
harremanak beste alderdiekin frango kalapitatsuak gertatu ziren Aberri Egunak zirela eta,
besteak beste. 1990ean Hendaian toki berean bainan bakoitzak bere aldetik antolatu zuten
denek Aberri Eguna bainan istilu eta irainen artean iragan zen. 1991n berriz elkarlanerako
entseguek porrot egin ondoren bi deialdi izan ziren: EMAk (Iparraldeko PNVk
sostengaturik) Donapaleun eta Patxa-Oldartzen-ek bultzaturiko kolektibo batek Arbonan.
Bietan jende kopuru berdina bildu zen. Kontestu honetan kokatu behar da Har Hitza!-ren
sorrera. Enbata eta Ekaitzak ez zuten batere azaltzen Patxa-Oldartzen-en ikusmoldea eta
beharrezkoa ikusten zen mugida berri horren bozgorailua sortzea.”
Har Hitza! militantziaren paradigmatzat jo zuen Asurmendik Argiako
erreportaian. Hori egiaztatzen duten zenbait kontu esanguratsu aipatu zituen segidan:
“Agerkariaren arduraduna Bixente Vrignon kazetaria da, eta gainontzeko
aldizkarien modura, legearen aurrean enpresa-talde bat dago. (...) Aldizkari honen
aurrekontua eta kontabilitate zereginak modu oso arrunt batez burutzen dira; azkeneko
aleak eman duen diruarekin hurrengo alea osatzea, nolabait esanda. Diru urri denean,
Patxokin duten ostatuan eginiko sosekin berdintzen dute aldizkarien kostua. (...)
Aldizkariaren papera oso da goxoa; kalitate dezentekoa. Erabateko militante lana
izateko txukuna benetan. Berean agertzen diren argazkiak, militante beraiek eginak izaten
dira. Marko Armspach marrazkilariaren esku dago, aldiz, aldizkariaren irudiztatze lana.”
Zenbatekoa zen, dena dela, euskararen presentzia kazeta horretan? Zein zen
euskararekiko planteamendua? Bixente Vrignonen arabera, irizpide jakin bat jarraitzen
saiatzen ziren (komunikazio pertsonala, 2001): “Oroit naiz bagenuela arau bat, bainan
ez dakit zehazki zein (%30? %40?). Entseatzen ginen besteek egiten zutenetik ateratzen,
erran nahi baita, ez jorratzea euskaraz aldi oro euskarari buruzko gaiak, baizik eta,
horiek frantsesez emanda, euskaraz beste gai batzuk jorratu.” Jakes Bortairuk
zehaztasun gehiago eman dizkigu horri buruz (komunikazio pertsonala, 2001):
“Euskararen presentzia nahiko handia zen, Enbata eta Ekaitzarekin konparatuz bereziki
410
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
(%20tik 40ra bitartekoa, zenbakien arabera). Euskararekiko jarrera militantea zen, hots,
presentzia handia izan behar zuen, ez sinbolikoa edo bigarren mailakoa.”
Har Hitza! bilduma osoa aztertzeko moduan izan gara, eta, zifra zehatza
zenbakitan ematea zail den arren, ezin uka euskarak dezenteko presentzia zeukala
bertan, orrialde gehienetan ageri baitzen: Gure ustez izeneko orrialdea (editorial gisako
testuak zekartzana) bi hizkuntzatan idatzi ohi zuten, eta euskaraz, berri laburrak ez ezik,
elkarrizketa eta analisi luzeak zein erreportaiak ere eman ohi zituzten argitara. Bada
horrez gain azpimarratzea merezi duen kontu bat: Har Hitza!-koek argi zeukaten zer
zen euskal prentsa eta zer ez. Kazetaren 28. zenbakiaren (1992-XII-9) azalean,
berbarako, Euskal prentsa bizirik leloa paratu zuten, eta, barruko testuak zioenez, Argia,
Euskaldunon Egunkaria eta Herria ziren garai hartan euskal prentsaren bandera-ontzi
nagusiak. Hau da, eurentzat ere, euskal prentsa euskara hutsez eginikoa zela.
Jakes Bortairuren arabera, bestalde (komunikazio pertsonala, 2001), “1995eko
uztailean Har Hitza! gelditu zen proiektua berriz eztabaidatzeko. Abendutik hilabetekari
gisa ateratzen hasi zen berriz, 1996ko maiatza arte (98. zenbakia).” Baiki: lau hileko
etenaldiaren ondotik, 1995ko abenduan kaleratu zuten kazeta berriro, hamabi orrialdeko
hilabetekari bihurtuta eta lehen baino itxura hobeagoarekin: kalitatezko papera,
maketazio zaindua, tramak, argazkiak, marrazkiak, kolorea azal-kontrazaletan... Haatik,
gutxi iraun zuen aro berri horrek, handik gutxira iraungi zelako behin betiko Har Hitza!
VI.4.- Gaur egungo talaiatik begira
1980ko hamarraldian Ipar Euskal Herrian loratu ziren euskal irratiak batetik eta
aldizkari elebidunak bestetik gaur egun zertan diren aztertzen saiatuko gara atal
411
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
honetan. Horretarako, Euskal Hiztegi Entziklopedikoak damaigun datu bati erreparatuko
diogu ezer baino lehen (ob.:aip. 1.193): “Ipar Euskal Herriari dagokionez, Eusko
Jaurlaritzako Hizkuntza-Politikarako Idazkaritza Nagusiaren estimazioaren arabera, 16
urtetik gorako biztanleen artean, 85.302 euskaldun zeuden, gutxi gorabehera, 1991n.”
Hara beraz zertan zen hamasei urtetik gorakoen euskaldun-kopurua duela hamar
urte. Eta euskal irratiak, zertan dira egun? Egin diezaiegun diagnostiko bizkorra, sortu
zirenean kasik hutsetik eta baliabide urriekin abiatu zirela gogoan izanda. Xiberoko
Botzako Maite Lephaille mintzatuko zaigu lehenik (komunikazio pertsonala, 2001):
“Gaur egun egoitza berrian gara [Maulen] eta lanleku ederra dugu. Larrazken
honetan [2001ekoan], gainera, euskal irratiek laguntza berezi bat ukan dugu eta
lanpostuak sortu dira: Xiberoko Botzan sei langile gara denbora osoz. Programak hasten
dira xuxenean 06.30etan 22.00ak arte, eta gau osoan musika hedatzen dugu; hots, gau eta
egun entzuten ahal dela irratia.305
Geroari buruz horrela segitzea galdegiten dugu, agian euskararen indartzez, zeren
Xiberoan gazteek ez baitakite euskararik.”
Hara: jendeak euskararik ez zekiela eta hortaz, egoerak hartara behartuta,
frantsesez idatzi beharra zegoela zioten Ekaitzakoek VI.3 atalean. Botzakoek, aldiz,
gazteek euskararik ez dakitela eta hain justu horrexegatik euren programazioan euskara
are gehiago indartu beharra dagoela diote. Planteamendua, bistan denez, errotik da
desberdina. Kontuak kontu, Mauletik apur bat mendebaldera etorrita, egitasmoz beterik
topatu ditugu Irulegiko Irratiako lagunak. Irrati horretako Jojo Bidart da berbetan ari
zaiguna (komunikazio pertsonala, 2001):
“Gaur egun Irulegiko Irratian bederatzi langile daude (ez denak denbora osoz) eta
80 bat laguntzaile. Bi elkarte daude, bat zuzenki irratia kudeatzen duena, bestea sostenguanimazioa bultzatzen duena.
Programazioaren aldetik, 24 orenez emititzen dugu: 06.30etatik 22.00ak arte
programazio zuzena, eta gauaz ordenagailuz kudeatua den musika-programazioa.
Gero hurbilean bi proiektu ditugu: lehena, grabaketa-estudio gehiago ukanen
dituen egoitza berri baten antolatzea Garazin berean;306 bigarrena, bulego-estudio ttipi
305
Botzaren 2001-2002 ekitaldiko programazioaz, ikus, besteak beste, Le Journal du Pays Basque, 2001X-30.
306
Horri buruz gehiago in Le Journal du Pays Basque, 2002-I-2: “C’est décidé: les travaux à la future
adresse d’Irulegiko Irratia ont commencé samedi par un grand déblaiement effectué par les bénévoles qui
laisseront ensuite la place aux artisans. (...) La radio va donc aller s’installer à la sortie de Saint-Jean, sur
la route de Saint Palais, dans une maison particulière qui est dotée d’un étage et qui va être
412
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
baten idekitzea Donapaleun. Bestalde, parte hartzen dugu Euskal Herri guztiko beste
hainbat irrati libreren artean aztertzen ari garen irratigintza ekoizpen-zentro proiektu
batean.”
Are mendebalderago etorrita, gaur egun Gure Irratia den irrati sendoarekin egin
dugu topo. Hara nola mintzo zaigun Lucien Etxezaharreta bertako behargina
(komunikazio pertsonala, 2001):
“Egoera inoiz baino indartsuago eta hobea du Gure Irratiak gaur. Gaur egun
Lapurdi osoan entzungarri gara, iaz [2000] lortu baikenituen CSArengandik (Conseil
Supérieur de l'Audiovisuel, Pariskoa) frekuentzia eroso batzu 90,5 MHzetan. Hori
Hendaian, Sara gainean Suhalmendin, Ibardinen, eta Hazparnen. Horrela ia itzalgune
guztiak ezabatuak dira. Zuzendari baten izendatzea 1997an urrats garrantzitsua izan zen.
Gaur egun hamar langile gara, ordutegi ezberdinekin. 80 laguntzaile orotara dira,
berriketari, emankizun-egile eta beste. Programazio zuzena egiten da 06.30etatik 22.00ak
arte. Informatizatzea urrats berria izan zen 1998an, eta piskanaka toki handia hartzen ari
du, gaueko programazioentzat bereziki eta soinu-deien antolakuntzarako, baita ere
zuzenezko emanaldietan. Hasierako xedea aldatu da hiru euskal irratiak sare batean
kokatzen baikara Euskal Irratiak osatuz. Kazetariek hiru irratien sarean lan egiten dute,
ordenagailuak erabilita eta egitura orokorrarentzat lanean. Kultur produkzioa ere batua
dute hiru irratiek. Igandeetan kirolak ere elkarrekin egiten dira. Horrez gain, gero eta
gehiago bizi publikoan inplikatua da irratia, festibalak eta jai nagusiak talde berezi batek
gero eta gehiago jarraitzen baititu. Hego Euskal Herriko irratiekin partaidetza indartzen
ari da Hitz Egin sarean eta laster sortu beharra den Arrosa produkzio-zentru
berriarekin.307 Egiazko euskarazko zerbitzu publikoa osatzen dugu gero eta gehiago eta
egoera larrian den euskararentzat zutabe nagusi bilakatuak gara ikastola, AEK eta beste
erakundeekin Euskal Konfederazioan parte hartuz modu gero eta estuagoan.”
Hiru irratien arteko elkarlanak, beraz, beste dimentsio bat eman dio euretariko
bakoitzaren hasierako banakako egitasmoari. Noiz abiatu zen, ordea, hiru irratien arteko
elkarlana? Etxezaharreta dugu berriro hizlari (komunikazio pertsonala, 2001):
“Izurako Haize Berri kultur etxean egindako bilera batean hiru euskal irratiek
erabaki genuen 1984an elkarlanean aritzea. Hasieran 07.30etako albiste saila (hamabost
minutu) elkarrekin egin genuen. Arratsekoari hedatu zen 1986an. Elkarrekin egiten
genituen ere igande goizak eta festa nagusi batzu (Herri Urrats eta Nafarroaren Eguna,
adibidez). Igandeko meza elkarrekin euskaraz hedatzea ordukoa da ere. 1996an bilera
asko egin ziren hiru irratien artean, Donibane Garazin, eta 1997an Euskal Irratiak
erakundea sortu zen. Botere publikoek bultzatu gintuzten (Kontseilu Nagusia, Euskal
Kultur Erakundea) elkarlanera ez euskararen alderako diru laguntza gehiegi banatzeko...
progressivement aménagée. Au rez-de-chaussée se trouvera l’accueil ainsi qu’une salle de réunions et un
studio d’enregistrement qui servira, en cas de besoin, à des débats en présence de public. À l’étage est
prévue l’installation du studio d’enregistrement direct ainsi que deux autres studios. S’y trouveront
également les bureaux et la salle d’archivage. Certes, à Laster Egina (c’est le nom de la maison qui vient
d’être acheté), le travail sera plus facile et les services ne pourront qu’en être améliorés. (...)” Ikus halaber
Euskaldunon Egunkaria, 2002-I-22. 2002-XI-7ko Euskaldunon Egunkariak, azkenik, egoitza berria bi
egun geroago (2002-XI-9an) estreinatuko zutela iragarri zigun, haren xehetasunak aletu eta ospakizunekitaldien berri emateaz gain.
307
Zentro horri buruz informazio gehiago IX.1 atalean.
413
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Elkarlan horren emaitza nagusia izan zen formakuntza planu batean: lehendabizikoa
hamabost urtez! Gaur egun hiru-lau pertsona (emendatzekotan da) egitura berri horretan
lanean ari dira. Irrati bakoitzak bere nortasuna begiratzen badu ere, Euskal Irratiak
erakundea gero eta indartsuagoa da, euskara eta euskal kulturaren laguntzan tresna nagusi
bilakatua dela.”
Xipri Arbelbide ere iritzi berekoa dugu: “(...) Badu 20 urte Euskal Irratiak ari
direla euskararen alde. Gaur egun [Ipar Euskal Herrian] euskarak daukan tresnarik
indartsuena, jende gehienik hunkitzen duena dira. (...)”308 Izan ere, irrati horiek
erreferentzia bilakatu baitira euren eremuan, eta Ipar Euskal Herria osotasunean hartuta
kontuan hartzeko moduko entzule-tasa lortu dute. Hara adibidez zer zioten Siadecokoek
duela urte batzuk (1996b: 92):
“Gure Irratiaren kasuan entzuleak 24.000 inguru direla estima daiteke; hauen
artean, entzule fidelak %34 inguru dira: 8.000 pertsona inguru (...) Irulegiko Irratiaren
kasuan entzuleak 21.000 pertsona inguru direla estima daiteke; hauetako gehienak entzule
fidelak dira (%61): 12.000 pertsona inguru. (...) Xiberoko Botzaren kasuan irrati horren
entzuleak 9.000 pertsona inguru direla estima daiteke; entzule hauen %40 fidela da: 3.500
pertsona inguru.”309
Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza biltzen dituen Euskal Irratiak erakundearen logotipoa.
Kostalde erdaldunduan euskara hutsez diharduen Gure Irratiak, gainera,
katalizatzaile funtzioa bete zuela azpimarratu beharra dago. Jauzi kualitatiboa izan zen
308
Ikus 2001-X-31ko Le Journal du Pays Basque eta Euskaldunon Egunkaria.
Ezin uka, hala ere, badela kezkatzeko arrazoirik. Izan ere, txosten berean irakur daitekeenez (1996b:
90), “Iparraldeko euskaldunen artean gazteek (16-25 urte bitarte dituztenek alegia) proportzio eskasa
osatzen dute (% 7,5), Iparraldeko euskararen galtze-prozesuaren isla nabarmena izanik. Aurreko egoerak
eragin zuzena du hiru irratien entzulegoetan: 16-25 urte bitarteko entzuleek, irrati bakoitzaren entzulego
osoaren % 10 baino gutxiago osatzen dute: Gure Irratian % 9,8; Irulegi Irratian % 5,8; Xiberoko Bozan
% 6,6.” Ezin ahantz, azkenik, badela hiru irratiei buruzko beste ikerketa bat ere, aurrerago aztertuko
duguna (ikus VII.2 atala).
309
414
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
haren jaiotza, paradigma-aldaketa ekarri zuelako, Radio Adour Navarrek euskarari
eskainitako aulkiari, gelatxoari (Xipri Arbelbideren irudia baliatze aldera) muzin egin
eta euskarak etxe osoa behar zuela aldarrikatu zuelako. Azpikategoria izatetik unibertso
izatera bidean eginiko urratsa izan zen berarena, eta haren sorreraren ondoren jaio ziren
Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza ere. Eta euren urteetako jardunarekin aurreiritzi
zaharrak (“euskara ez da mikrofonorako hizkuntza”, “euskara ez da mundu
modernoaren gauzez solastatzeko baliagarri”) astindu dituzte gainera. Behin puntu
honetara helduta, komeni da gogoratzea zelakoa zen Iparraldeko hedabideetan euskarak
zeukan presentzia hiru euskal irratiak jaio baino lehen. D. Muger-ek freskatuko digu
memoria; hara nola mintzo zen Enbataren 691. zenbakian (1981-XI-19):
“Henri Duhau FR3 Côte Basque-tik fueratu zutelarik, dei bat bota nuen: “Noiz
eraikiko ditugu bada egiazko eta gure-gureak izanen diren euskal irrati-telebixta
etxeak?”.
Geroztik maiatzaren 10a gertatu da.
Tokiko irrati pribatuek beren emankizunak doi bat zabaltzen ahal dituzte.
Hori ikusirik, nor harri, Euskaldunak iratzar eta erna ditezen?
Eta denek aisa konprenituko dute, nik ere beraz Entzun-Ikus alde horretara jo
dezadan, loriatua...
Zeren halako lazdura batekin, kasik bat batean -eta hori Radio Adour Navarreri
esker- ohartzen naiz zer orenak, zer egunak, zer urteak ez ditugun galdu irrati mailan!
Pentsatzen dudalarik hainbeste urtez 5 minuta baizik ez genituela eta oraino kontent,
isilik egon behar! Hori zela bai zinez euskal populuari egin trufa, laidoa, munstrokeriaren
munstrokeria!310
Frantses irrati nazional edo pribatuek euskara guti edo aski sar dezaten, arras
ongi, segi bezate eta emenda; baina sortzera doan irrati euskalduna [Gure Irratiaz ari da]
printzipio bat da [geurea da letra etzana]: haren gogoa eta mintzoa errotik eta bakarrik
euskaldunak izanen dira.”
Horra zertan datzan Gure Irratiaren mugarri-izaera: euskarari bere zentralitatea
ezartzen laguntzen dion irrati-eredua posible dela frogatu du, zabal jokatuta gainera,
euskararik ez dakiten beste kultura gutxituetako lagunei ere leku egin baitie. Hara zer
dioen horri buruz Lucien Etxezaharretak (komunikazio pertsonala, 2001):
310
Gisa berean mintzo zen Jean Haritxelhar ere Enbataren Aburu gehigarriaren laugarren zenbakian
(1982ko urtarrila), “Pour une radio d’expression basque” artikuluan: “(...) Il faut en finir avec le temps du
mépris. Y a-t-il en effet d’autre qualificatif possible quand on sait que les Basques disposent de cinq
minutes de radio par jour, une demi-heure le dimanche soit un total d’une heure par semaine, et pour la
télévision une demi-heure par mois? (...)”
415
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Gaskoierari tokia eman zaio larunbateko Escotatz izeneko emanaldi batean: ordu
erdi bat Aci Gasconha elkarteak eginik, talde batzu dira txandaka, edo zuzenean edo
grabaketa bat uzten dute: beste ordu erdian gaskoierazko klaseak ematen dira,
hizkuntzaren ikasteko. Beste hizkuntza batzuei buruz pentsatu da, nola portugesa, jende
asko hizkuntz hori duena bizi baita kostaldean, BAB aldean bereziki.”311
Ezin ahantz, era berean, Iparraldeko jende ezagun asko Gure Irratian mintzatu
dela estreinakoz euskaraz publikoki, eta euskaraz taxuz ulertzen ez duen gutxiengo
batek ere (%6, Siadecok 1996an egin ikerketaren arabera) Gure Irratia entzun ohi duela
(irratiaren izaera zabalaren erakusgarri).
Eta zertan dira Gure Irratian hogei urteren buruan? Dani Duhalde Entzun Ikus
elkarteko presidentearen berbak baliatuko ditugu hori azaltzeko, gisa honetan mintzo
baitzen Gure Irratiak hogeigarren urteurrenaren kariaz ateratako argitalpentxoan:
“[Gure Irratia] Mugimendu garapen batean dago. Gaur egun bai langileeri begira
bai eta barne aktibitateeri begira aldaketa prozesu batean dago. Azken hilabete hauetan,
jadanik gauzatuak diren proiektu anitz bideratu egin dira. Ekimen hauetan sartzen dira
urte bukaeran [2001] Hazparnen ireki dugun estudioa, Hazparneko eskualdean irratia
bertako oihartzun izateko,312 eta baita Txingudi eskualdean martxan jarri dugun irrati
berria, bertako jendeen biziak eta berezitasunak atentzio berezi bat merezi zutela uste izan
baitugu.313 Azken finean proiektu hauen guztien xede nagusia herritarrekiko hurbiltasuna
lantzea da. Gure Irratiak hurbiltasunezko zerbitzu publiko bat izan nahi du. (...) Horretaz
gain, teknologi berriekin, Gure Irratiak duen zerbitzu publikoaren xede hori hedatu nahi
dugu, bereziki interneten bidez. Web gune bat egin dugu. Gure Irratia izan da aitzindaria,
euskarazko kurtsoak interneten bidez hedatzeko momentuan.314 (...)”
311
Xiberoko Botzak programazioan leku egin izan die beti nola portugesari hala espainolari.
Ikus horri buruz Herria, 2.628. zenbakia (2001-XI-1) eta Le Journal du Pays Basque, 2001-X-25.
313
Irrati horretaz gehiago argitalpen bereko beste artikulu batean: “(...) Outre les nombreuses initiatives
lancées dans le cadre des 20 ans de Gure Irratia, la création d’une nouvelle radio par l’association
Entzun-Ikus mérite une attention toute particulière. L’expérience acquise au cours de ces dernières années
par Gure Irratia, et l’attribution il y a quelques mois d’une nouvelle fréquence (90,5 MHz) par le CSA
ont donné lieu à la naissance d’un projet d’envergure dans la zone d’Hendaye. Grâce à celui-ci, les
habitants d’Hendaye, Hondarribi, Irun, Behobie et Biriatou pourront écouter une nouvelle radio qui
portera le nom d’Antxeta Irratia. Elle aura pour objectif de répondre au besoin croissant de l’ensemble
des habitants de Txingudi: cette radio bascophone diffusera chaque jour des émissions durant cinq heures.
“L’objectif est de permettre la normalisation de l’utilisation de l’euskara, tout en offrant un service
d’information de proximité pour cette région qui connaît une forte croissance. De plus, la construction
Europénne lui a permis de devenir une référence pour le développement des relations transfontalières”,
soulignent les meneurs du projet. (...) “ (...) De plus, sachant que Txingudi rassemble 85.000 habitants,
dont 35.000 bascophones notre souhait serait de nous intégrer au sein de l’ensemble de la population qui
permettrait le brassage des habitants”, rappellent-ils. (...)”. 2001-XII-2ko Euskaldunon Egunkarian
irakur zitekeenez, bestalde, 350.000 liberako aurrekontua zeukan Antxeta irratiak sorrera-garaian. Irunen
Pausu elkartea sortu zuten proiektua kudeatzeko; Hendaian, aldiz, Entzun-Ikus elkarteak zuzentzen du
irratia. 2001-XII-21eko Egunkariak, azkenik, zera zioen: irratiaren Hendaiako egoitza abenduaren 20an
inauguratu zutela eta irratiak berak urtarrilaren 30ean ekingo ziela zuzeneko emankizunei (otsailaren 3an
abiatu zituen azkenean). Kazeta horren arabera, “Txingudin kokatzen diren 35.000 euskaldunei euskal
irrati bat eskaini nahi diete, jakinez Gure Irratia ez dela beti biziki untsa entzuten.”
314
Horri guztiorri buruz informazio gehiago in Egunkaria, 2001-XII-8, 2001-XII-9 eta 2002-I-2.
312
416
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Gure Irratia 2001: errealitate sendo baten isla grafikoa (iturria: Gure Irratiaren hogeigarren urteurrena
kari ateratako argitalpentxoa).
Nola Gure Irratia hala Botza eta Irulegiko Irratia 1980ko hamarraldi hasieran
abiatu ziren eta errealitate sendo dira, beraz, gaur egun. Hamarraldi horretan, ordea, Ipar
Euskal Herrian kazeta abertzale diglosikoen berloratze bat ere izan zela ikusi dugu.
Ordutik urte batzuk igarota, zertan dira kazeta haiek? Eta zer eskaini diote euskarari?
Euretariko batzuk zelan itzali ziren ikusi dugu aurreko atalean; hori da,
berbarako, Egia, Abil, Herriz Herri, Ateka, Patxaran eta Har Hitza!-ren kasua.
Aipaturikoen artean Herriz Herrirena izan zen saiakerarik serioena, astekari horrek
hamarraldi osoa iraun zuelako bizirik, harik eta 1990ean iraungi zen arte. Hona Herriz
Herriren amaierari buruz Jean Michel Galantek (astekari hark eduki zuen soldatapeko
behargin bakarrak) azaldu diguna (komunikazio pertsonala, 2001):
“Hastapenetan aldizkaria sortu genuelarik, hogei idazle eta kolaboratzaile
inguruko taldea genuen. Hamar urteren buruan, jendea akituz joan zen, eta taldea bera ere
ahulduz; gero eta nekezago zitzaigun erantzukizun hura gure gain hartzea. Era berean,
sortu ginenean artean ez ziren hiru euskal irratiak existitzen; hamar urteren buruan, ordea,
bizi-bizirik zeuden eta gure funtzio bera betetzen zuten, guk baino azkarrago gainera.
417
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Azkenik, diruz ere oso eskas genbiltzala aipatu behar. Hiru arrazoi horien baturagatik,
azkenean aldizkaria ixtea deliberatu genuen.”
Gainerakoan, 1980ko hamarraldian loratu eta oraindik bizirik daudenetarik
Ekaitza, Laborari (hau ofizialki abertzale prentsaren zakuan sartzen ez den arren) eta
Ager (azken hau gaur egun elebiduntzat jo ezin badaiteke ere) aipatu behar ditugu.
Horrez gain, Ager-en egungo egoera aipatzen hasita Lema kazeta izendatzea ere
ezinbesteko denez, hori ere izango dugu gogoan, eta baita Enbata ere, beste guztiak
baino dezentez lehenago sortua izanagatik oraindik erreferentzia garrantzitsua delako
Ipar Euskal Herriko prentsa elebidun abertzalean. Tira bada, ikus dezagun beste barik
zertan den euskara gaur egun kazeta horietan.
* Laborari: Xabi Lekuona da gaur egun Laborariren zuzendari. Erredakzioko
kideen arabera (komunikazio pertsonala, 2001), kazeta erdia inguru euskaraz atera ohi
dute. Hala ere, esan digutenez, ez daukate irizpide edo proportzio finkorik: “nola gerta”,
halakoxea izan ohi da euskararen presentzia zenbaki bakoitzean. Kontuak kontu,
azalean ia beti euskara da nagusi, bai albiste nagusian bai aldameneko zutabean. Ez
ordea barruko orrialdeetan: horietako lau (zortzi ditu guztira) frantses hutsez idatziak
izan ohi dira gehienetan, gainerakoetan euskara frantsesarekin batera agertzen dela.
* Ekaitza: Hara zer zioen Mikel Asurmendik Argiaren 1.589. zenbakian (1996VIII-4) Ekaitzari buruz: “1.000 aleko argitaraldia egiten dute astero. Horietatik 400-500
bat harpideek hartzen dituzte. Gainerakoak saltokietan banatzen dituzte. (...) Ekaitza lan
militantearen emaria da, inola ere. Ez dago kontratupean ari den langilerik (...)”. Gaur
egun ere, Baionan du egoitza Ekaitzak, eta Nat Cazarre da zuzendari. Ekaitzaren
euskara-proportzioari buruz, berriz, hara zer irakur zitekeen Asurmendiren erreportaian:
“Euskaraz aldizkariaren herena egiten dute. Mugimendu politiko abertzale baten
agerkari izanik, gutxitxo ez ote den galdetu diegu. Hona arrapostua: Gu euskaraz bizi
gara. Iparraldeko jendea, ordea, ez dago euskaraz irakurtzera ohitua oraindik. Are
gutxiago gai politikoaz idazten delarik. Gure aldizkariak mezu zehatz bat helarazi nahi
du, eta politikagintza neurri handi batean frantsesez egiten denez, hala egitera behartuak
gara.”
418
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Gaur egungo Ekaitza batzuk eskuratzen badituzu, zera ikusiko duzu, besteak
beste: azal beteko argazkiaren lagungarri joan ohi den esaldia euskaraz paratzen dute
batzuetan (aldarri-kutsuz gehienetan; adibidez: Errefuxiatuek Euskadin bizi behar dute).
Sail batzuren izenak ere euskaraz daude, hala nola Sar hitza, Hemeroteka, Aktualitatea,
Mundua, Hegoalde edota Kultura.
Testuetan, ordea, frantsesa da nagusi: kazetak izan ohi dituen hamabi
orrialdeetan barna abiatuta, bospasei frantses hutsez aurkituko dituzu, gainerakoetan bi
hizkuntzak nahasian ageri direla. Orri elebidunetan albiste eta erreportaiak frantsesez
eta berri txikiak eta iritzi-idatziak euskaraz emateko joera sumatzen da. Frantsesezko
testu luzeei batzuetan euskarazko titulua edo bizpahiru lerroko sarreratxoa paratzeko
joera ere antzeman daiteke, joera horrek diglosia are nabarmenago bihurtzen duela.
* Enbata: Zortzi orrialdeko astekaria da egun; DIN A4 formatuan kaleratzen
dute, testuak argazkiz eta marrazkiz lagundurik (azala bere osotasunean argazki batek
hartzen du beti). Jakes Abeberri da argitalpenaren arduradun nagusi eta Baionako
Cordeliers karrikan daukate egoitza. Euskarari dagokionez, Sar-hitza ataleko editorialtankerako ohiko testu elebiduna eta agendako euskarazko ohar eta deialdi txikiak
kenduta, gainerako den-dena frantsesez plazaratzen dute, lantzean behin agertu ohi den
berri labur bakanen bat salbu.
Ezin ahaztu halaber Enbatak bere webgunea aurkeztu zuela 2001eko larrazken
hasieran.315 Paperezko edizioaren hizkuntza-politika berbera dauka sarean paraturiko
edizioak ere: interneten agerturiko lehen zenbakian (1.694, 2001-IX-20), berbarako,
Sar-hitzaren euskarazko testu-zatia salbu, gainerako guztia frantsesez zegoen.
Ager: Ximun Haran da gaur egun kazeta honen zuzendari. Erredakzio
batzordean, berriz, Haran beraz gain, M. Anso, G. Agota, J. M. Boucou eta B. Larroulet
315
www.enbata.net helbidean kontsulta dezakezue.
419
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
daude. Baionan egiten dute Ager eta hilabetekaria da. Mantxetak Ager. Iparralde dio,
horren azpian zera irakur daitekeela: Réflexions sur le passé, le présent, l’avenir.
Gogoetak: atzo, egun, bihar. Zortzi orrialdeko kazeta da eta DIN A4 formatuan eta zuribeltzean (lehen-azken orrialdeetako berde-printzak salbu) kaleratzen dute. Ager-ek ez
du argazkirik bere orrialdeetan, bai ordea iragarkiak. Testu den-denak frantsesez daude,
aldian behin titulu batzuk euskaraz agertu arren. 1980ko hamarraldian baino zabalkunde
txikiagoa du egun: 700 ale, Haran beraren arabera (komunikazio pertsonala, 2001).
Egungo Ager-ek eta 1980ko hamarraldikoak, ordea, alde handiagorik ere badute
elkarren artean. Izan ere, Ximun Haranek adierazi digunez (komunikazio pertsonala,
2001), “1990ean hitzarmena sinatu genuen Arzalluz, Galdos eta Retolazarekin,
Donibane Lohizunen (El Cabraren etxean) eginiko bilera batean; hitzarmen hori tarteko
eratu genituen Iparraldeko EAJ-PNB eta Ipar Buru Batzarra.” Haatik, 1996an EAJ
barruan izan liskar batzuen ondorioz, Ximun Haran alderditik aldendu zen; harrezkero
Ager-ek ez du EAJren dirurik jaso.
Aitor Arandia Ipar Buru Batzarreko (IBB) kideak berretsi digunez (komunikazio
pertsonala, 2001), Ager EAJren aldizkaria izan zen; haatik, 1990eko hamarraldi erdian
IBBn izaniko tirabira batzuen ostean Ximun Haranek IBB utzi zuen eta, hala ere, Ager
kaleratzeari eutsi zion, EAJrekiko loturarik gabe ordea. Hori horrela, 1996an Lema
kazeta sortu zuen IBBk. Lema (“Euskadi Europan” goiburua ageri da mantxetan Lema
berbarekin batera) hilabetekaria da, eta, Arandiaren arabera, 1.500 ale botatzen dituzte
zenbakiko. Postaz banatzen dute alderdikideen artean, eta, horiez gain, beste 100
harpide ere ba ei dituzte; Ipar Euskal Herrian lauzpabost puntutan ere jartzen omen dute
salgai. Philippe Duluc da aldizkariaren arduraduna eta Fernando Almandoz, Aitor
Arandia, Jean Arramendi, Ramuntxo Camblong, Eric Etxamendi, Beñat Oteiza eta
Manuel Vaquerok osatzen dute erredakzio-kontseilua.
420
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Lemak Baionan dauka lokala, EAJren egoitzan. Guk ikuskatu ahal izan ditugun
zenbakiek zortzi orrialde dituzte batez beste; DIN A4 formatua baino handiagoa da
Lemarena, baina tabloide formatua baino txikiagoa. Papera oso kalitate onekoa da, eta
kolorea ere non-nahi ageri da. Euskarari dagokionez, zortzi orrialdeetatik batean agertu
ohi da artikuluren bat hizkuntza horretan.
Hona Lema aldizkariaren gaur egungo mantxeta.
Ezin ahantz, azkenik, Ipar Euskal Herriko EA alderdiak ere aldizkaritxo bat atera
ohi duela: Alkarrekin lan. Lau edo zortzi orriko buletina da, eta praktika ezohikoa da
berea, euskarazko artikuluak baitira nagusi, euretariko bakoitzak frantsesezko laburpen
txiki bat daukala. Manex Pagola kazeta horretako arduradunaren arabera (komunikazio
pertsonala, 2001), duela urte batzuk Alkartasuna kazeta jaso ohi zuten Ipar Euskal
Herriko EAko kideek; haatik, kazeta hartan gaztelania nagusi zela ikusita, Iparralderako
agerkari berezia karrikaratzea otu zitzaien 1998 inguruan. Orduan ekin zioten
Alkarrekin barne-buletina kaleratzeari, euskarari nagusitasuna emanda; gerora, buletin
hori hiru hilero kaleratzen duten Alkarrekin lan bihurtu zen.
Euskararen mesedetan den diglosia darabil, hortaz, kazeta horrek. Beste kazeta
batzuetan, berriz, elebitasun orekatu samarra darabilte; Leihotik izeneko Euskal Kultur
Erakundearen buletinean, adibidez, testuen %50 euskaraz daude eta %50 frantsesez. Ber
gauza esan dezakegu Hizkuntza Kontseiluak 2002az geroztik ateratzen duen Mintza
izeneko agerkari elebidunari buruz (4 orriz osatua, 1.200 ale banatu ohi dituzte zenbaki
bakoitzeko).
421
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hiru kazeta horiena salbuespena da ordea, ikuskatu ditugun gainerakoetan
euskararen kalterako den elebitasun diglosikoa baliatzen baitute beti. Ipar Euskal
Herriko prentsaren bandera-ontzi nagusi biek, zenbakiko 35.000 ale baino gehiago
zabaltzen dituen Sud Ouest egunkariak316 eta haren talde bereko den La Semaine du
Pays Basque astekariak,317 hain justu, ez dute kasik euskararik argitaratzen; hara zer
dioen Pascal Ricaudek horri buruz (Nor taldea, 2000: 46):
“(...) frantsesera itzuli gabe dauden jakinarazpenak eta euskarari buruzko artikulu
gutxi batzuk izan ezik, astekari honetan [La Semaine] euskara ez da inondik inora
azaltzen. Aldiz, Sud Ouestek, edo zehatzago esanda, Jean-Batiste Dirassar kazetariak,
duela zenbait urtetatik hona, Bidez Bide izeneko euskarazko umore-tartea dakarkigu
astero. Nolanahi ere, utzitako toki hori anekdotikoa da, pentsamoldeen garapenaren
lekuko. (...)”
Haatik, euskara La Semaine eta Sud Ouesten ez ezik, segidan izendatuko ditugun
beste batzuetan ere anekdotikoa da: Ipar Euskal Herriko Berdeek ateratzen duten Iguzki
Lore hilabetekarian, konparazione, non batez beste zortzi orrialdetan artikulu bakarra
ateratzen duten euskaraz; artikulua baino, orrialdea da bakarra euskaraz Elgar, journal
des basques de Parisen (zortzi orri ditu orotara). Bordelen botatzen duten Agur
bihilerokoan ere (Zazpiak bat du azpititulu) euskara hil-hurren dago, tituluren bateko
berba fosilduren batean edo ez bada, ez baita inondik ageri. Gauza bera esan dezakegu
Lauburu hiruhilabetekariaz, baina hori bai, Bai Euskarari akordioa dela bide, hiru
urteren buruan %20 euskaraz aterako dutela agindu dute.
316
Ikus Gara, 2001-X-6. Nolanahi dela, Pascal Ricaudek zera dio egunkari horren zabalkundeari buruz
(Nor taldea, 2000: 42): “(...) Ipar Euskal Herrian egiten den egunkari honen inprimaketa 40.000 alekoa
da; hots, 100 etxetatik 36 baino gehiagotan irakurtzen da, beraz, argitalpen hau, Ipar Euskal Herriko
zabalduena bilakatuz (...).” Autore horrek lan berean damaigun informazioaren arabera, bestalde (2000:
44), “(...) Correo taldeari ere hurbildu zaio Sud Ouest. (...) 1989an Sud Ouestek Bilbao Editorial
elkarteko akzioak erosi zituen, orduan El Diario Vasco eta El Correo Español / El Pueblo Vascoren
argitaratzailea zena. Sud Ouest Correoko akzioduna izanik, egunkarien Espainiako lehen prentsa-taldeari
elkartu zaio (...)”.
317
La Semaine du Pays Basque 1993ko irailean jaio zen. Pascal Ricaudek damaigu berari buruzko
informazio gehiago (Nor taldea, 2000: 45-46): “(...) Astekari honek hamabost pertsona darabiltza eta
tokian tokiko korrespondentzia-sare nahiko sendo batez, jada etekinak ateratzen ari da. (...) Bere sorreran,
1993an, (...) batez beste 3.500 eta 4.000 ale saltzen zituen Ipar Euskal Herri osoan. 1997an, salmentak
7.967 aletara emendatu ziren. Gaur egun, saltzen den ale-kopurua 10.000 aletara hurbiltzen da. (...) Ipar
Euskal Herrian errotatibarik ez duenez, hitzarmen tekniko bat egin du El Diario Vascorekin, astean behin
azken honen Donostiako errotatibak erabiltzeko. (...) 1996ko apirilean, El Diario Vascoren jabeak,
Correo taldeak, publizitateko elkarlanerako hitzarmena egin du eta Editions de la Semaineren kapitalean
sartu da, akzioen %34rekin. (...)”
422
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Jakintza kazeta ere ez dabil askoz hobeto, bere batez besteko 28 orrietarik
bakarra izan ohi baita euskaraz idatzirik. Altuagoa da kopurua Hemen hilabetekarian,
hots, Euskal Herriko Ekonomia Berrien Aldizkarian. Aztertu ditugun zenbakiek zortzi
orrialde dituzte batez beste, euretarik lau frantses hutsez eta gainerakoak euskaraz eta
frantsesez.
Esan dezagun, era berean, ez dela askoz hobea tokian tokiko abertzaleek atera
ohi dituzten kazetetan euskarak pairatzen duen egoera: jada aipatuak ditugun Hendaiako
Bil eta Baionako Kutzun, Hiriburuko Begi Xixtan, Donibane Lohizuneko Zirikan,
Urruñako Gure Herrian, Itsasuko Itsasen, Arrangoitzeko Herriarentzaten, Amikuze
eskualdeko Amikutzun, Azkaineko Hitz ta kloken, Ziburuko Pitzen... bakoitzaren
ezaugarri bereziak gorabehera (Urruñakoak, adibidez, besteek baino euskara gehiago
dakar), den-denetan dago euskara egoera diglosikoan.
Zer esan, azkenik, tokian tokiko udal kazetez. Bi hilero zenbakiko 26.500 ale
botatzen dituen Bayonne, adibidez, %100 frantsesez dator, eta gauza bera esan
dezakegu Miarritze, Angelu, Donibane Lohizune eta beste zenbait herri txikiagotako
udal kazetei buruz. Honek guztiak jada ezagun dugun dilemaren atarian jartzen gaitu
berriro: euskarak nahikoa du oraingoz han-hemenkako aldizkarietan lortzen duen
esparru txikiekin ala zirkuitu oso bat behar du bizirauteko?
VI.4.1.- Komunikazio-esparru elebidun diglosikoa ala euskara hutsezkoa?
Azpiatal honen izenburuan ageri den galderari erantzuteko, batetik kazeta
abertzale elebidun diglosiko baten zuzendari ohia (Allande Sokarros, Ekaitzaren lehen
arduraduna) eta bestetik euskarari nagusitasuna eman dioten hiru euskal irratietako kide
423
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
bana paratu ditugu berbetan.318 Eta, hasteko eta bat, zera galdetu diegu: prentsa-eredu
elebiduna mesedegarri izan da euskararentzat, hizkuntza horren gutxieneko presentzia
ziurtatu duelako? Ala kaltegarri, euskara ghettora kondenatzeaz gain haren potentzial
osoa garatzea oztopatu duelako, euskaldunei behintzat zerbait badutela eta hain txarto
ez daudela pentsarazita? Hara zer adierazi digun Allande Sokarrosek horri buruz:
“Abertzale prentsa elebidunari ez zaio merezi ez duen auzirik egin behar. Tira,
euskara bazter uzteko aukera egin du. Baina, hedabide mota hau –prentsa politikoaz ari
naiz- ez da euskararen salbatzeko tresna gisa inoiz asmatu. Abertzale borrokaren
oihartzun izatea zeukan eta dauka betekizun. Ez dut uste, beraz, euskararen esparrua
zabaltzeko gauza ez bada izan ere, gure hizkuntzaren bizi-eremua estutzeko gaitza egotzi
behar zaionik. Berriz ere diot ez zaiola abertzale prentsa politikoari tokatzen euskararen
salbatzeko eta garatzeko eginkizun premiatsua. Abertzale prentsa politikoa abertzale
munduaren zein euskal gizartearen ispilu da.”
Prentsa abertzaleari, beraz, ez zaio euskararen salbatzeko eta garatzeko
eginkizun premiatsua bere gain har dezala eskatu behar, beste helburu batzuk lehenesten
baititu (hala ere, ez dezagun hau ahantz: euskara hutsezko prentsa-esparru autozentratua
eraikitzera bideratu beharrean eredu diglosikoak indartzera bideratzen den energia,
euskarazko komunikazio-esparru autozentratuaren sorrera oztopatzen ari da); haatik,
logika berari jarraiki, euskaldunen hizkuntz komunitateari ere zera gogorarazi behar
zaio: ezin duela euskararen etengabeko birsortze osasuntsurik bermatzen ez duen
kazetagintza-eredua elikatzearen ardura bere bizkar hartu, berari euskararen birsortzea
bermatuko duen kazetagintza elikatzea dagokiolako. Parentesi txiki hau itxita, ikus
dezagun zer erantzun eman dion Jojo Bidart Irulegiko Irratiako kazetariak Sokarrosi
egin diogun itaun berari:
“Hedabideen eredu elebiduna Iparraldean mesedegarri ditaike ez balitz hain
azkarki frantsesaren aldekoa izan. Iparraldeko prentsa idatzian, adibidez, euskararen tokia
oso mugatua edo arrunt baztertua da, eta telebixtan ere presentzia sinbolikoa da. Irrati
publikoan zertxobait gehiago eginen dutela diote, euskal irratiek dugun oihartzun
baikorra edo entzule-kopurua kontuan harturik, beharbada haiek ere kopuru-parte bat
berreskuratu nahian.”
318
2001eko komunikazio pertsonalak dira guztiak.
424
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Botzako Maite Lephaillen irudiko, berriz, “euskara den ber, zonbat nahi guti
izanik ere, on da.” Gure Irratiako Lucien Etxezaharretarentzat, ordea, presentzia
minimo hori ezin daiteke ontzat jo, euskararentzat eutanasia gozoa bihur daitekeelako:
“Euskararen egoera diglosikoari dagokionez, dudarik gabe kaltegarria da
euskararentzat. Euskararen presentzia minimoa sistema hori botere publikoek begi onez
ikusten dute. Uste dut hori eutanasia gozo zerbait dela. Kasu askotan Europan eta
munduan probatu da sistema paraleloak direla egokienak (hizkuntza bakoitzak modu
autonomoan bere katea izatea, alegia). Gure Irratiaren perspektibeei buruz, badirudi
beste frekuentzi frantsesezko baten obratzea dela egoki, zubiak eginez. Dena den, euskal
kultura eta erdal kulturaren arteko kohabitazioa beti gaizki egin da, batak bestea janez,
konfliktuak piztuz. Egoera larria da une honetan, euskaldun zaharrak desagertzen ari
direla eta urratsak oraindik euskaldunek baizik ez dituzte egiten besteei buruz, agertuz ez
direla ghetto batean.”
Eta etorkizunera beha, funtzio guztiak bere baitan hartuko lituzkeen euskara
hutsezko komunikazio-esparrua sortzera jo behar litzateke, ala, asmo horri utopiko
iritzita, euskararentzako funtzio batzuk gorde eta erdarari ere leku egingo liokeen
sistema diglosikoa hobetsi behar genuke? Hara zer uste duen horri buruz Sokarrosek:
“Nire iritziz elebitasuna ez da, inondik inora ere, etorkizunerako eredu izaten
ahal. Elebitasuna deitzen zaion hori diglosia da, zinez. Euskararen ofizialtasuna eta
ofizialtasun hori benetan gauzatzeko baliabideak eskuetan izatea lortu behar da, nahitaez.
Marko honen barruan berreuskalduntze plan bat garatu beharko da, euskararen esparrua
gizarte bizitzaren alor guztietara zabaltzeko. Jokabide hori ez da baztertzaile bezala ikusia
izan behar erdaldunengandik. Euskarari bere tokia ematearekin batera, eleaniztasunaren
politika bat bultzatu beharko da Euskal Herriko haur, gazte eta helduek, euskaraz gain,
nahi adina hizkuntza –bizpahiru behintzat bai- ikasteko aukera izan dezaten. Ororen buru,
beraz, nire ikuspegirako biharko Euskal Herria da herri-hizkuntza izango duen euskara
haziko eta garatuko duena eta eleaniztasuna bultzatuko duena.”
Bidarten irudiko, bestalde, eredu diglosikoa ez da gutxietsi behar:
“Nere ustez euskararen erabilpena behar dugu ahal bezainbat azkartu
komunikazio arlo guzietan, jokamolde ireki eta baita ere boluntarista erabilita.
Horretarako, bi ereduetan lan egin behar dugu: militanteek xutik ezartzen dituzten
euskarazko tresnak atxiki, azkartu eta ofizialki ezagutarazi behar ditugu, eta, denbora
berean, eredu diglosikoa ere hobetsi behar dugu, hori baita, nahi ala ez, jende gehienek
erabiltzen dutena; euskararen presentzia behar dugu azkartu bizi publiko osoan funtzio
gero eta gehiagotan.”
Euskararik ez dakitenengana zelan hurbildu: hori da Lephaillen kezka:
“Batetik, beharrezkoa da Gure Irratia bezalakoek jarrai dezaten euskara hutsean,
ingurumen oso frantsesean izanagatik; aurten [2001] botere publikoek sos laguntzak
eman dituzte euskaran lan egiten dugulakotz; hots, nonbait gure lanaren ezagutzaren
marka da hori.
425
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Haatik, gogoetak eramaiten ditugu zer egin euskara ikasi nahi duener buruz,
gutarik hurbil diren erdalduner: behar ote duguia emankizun bereziak frantsesez egin
horientako?”
Etxezaharretak, ordea, argi dakusa kontua: euskara hutsezko komunikazioesparrua eraiki beharra dago, baina, horretarako, estrategia egokiak pentsatzeari ekin
behar zaio lehenbailehen:
“Ondorio bezala argi zait euskara hutsezko komunikazio-esparrua eraiki behar
dela. Beldur piska bat ematen du sail horretan Journal du Pays Basque berriak. Horiek
horrela, analisi zehatzak behar lirateke, euskal kultura eta hizkuntza irekia izan behar
baita kanpoari begira, adibidez irratietan erdal kantak emanez normaltasun batean.
Euskaldunak gero eta gehiago hiru hizkuntza edo gehiagoren jabe gara.
Komunikabideetan gaur egun bakoitzak aukeratzen ditu telebista emanaldi batzu, prentsaartikulu batzu eta irrati-emanaldi zehatz batzuen entzutea, delako zapping hori eginez.
Etengabe frekuentziak, paperak, telebista-kateak garatzea ez da beharbada hoberena...
Kalitatea nahi du ere jendeak. Konturatu behar da ere elkarte sistema gaur egun gero eta
minberago edo hauskorrago dela, arriskutsua, iraupen ziurrik gabekoa. Denen artean
gogoetatu behar den gauza da: nolako Euskal Herria nahi dugun biharko. Argi da
luzarako eta batez ere 3000 urtea arte francà-espainol-euskaldunak izango garela
ingelesarekin gainera eta berdin txinatarraren beharrarekin 2100 urtetik hara... Euskara
mundializazio garai honetan minoritarioa da mundu osoari begira, Euskal Herrian ere.
Indartu eta hobetu behar da komunikazio sail bakoitzean; sistema elebidunak badira -eta
iraunen dute-. Beren saihetsean, euskara hutsezkoek estimulazio-ahala badute oraindik,
baina gero? Biharko konfliktu larri edo krisiekin ahulenak dira, dudarik gabe. Geroko
estrategien ez pentsatzea, orain arte, euskaldunen ezaugarria izan da, eta biharko aldatu
behar genuke zerbait horretaz.”
Geroko estrategiak pentsatzean, ordea, oso gogoan izan behar genuke zer ekarri
dioten orain artean hedabide elebidun diglosikoek euskarari. Izan ere, orain arte
ikusitakoaren arabera, kazeta elebidun diglosikoak aski xuhurrak izan baitira euskarari
lekua eskaintzerakoan. Horregatik hain justu, Xarrittonek 1980ko hamarraldi erdian
idatzirikoa datorkigu gogora (1984: 108):
“Hor dugu beti jaun eta jabe Iparraldean Sud Ouest frantses egunkaria bere
36.000 alerekin egunero. (...) Euskara hutsean ari zaigu, berrogei urte honetan, Herria
astekaria, nahiz azken lau urte honetan Herriz-Herri-ri eta lehenagotik Enbata-ri uzten
dien maiz gai beroenen erabiltzea, frantses erdara oparoenean, zorigaitzez! Berdin
euskara hutsean ari zaigu, hiru urte honetan, Maiatz aldizkaria, baina aldizkari
literaturzale hori berriketarien sailean sartu behar dugun ez genekike.319 Aipatu ditugun
319
Argiaren 927. zenbakian (1982-III-21), Mari Manddolin-ek sinaturiko albiste batekin egin dugu topo;
honela dio: “Aspaldidanik bagenekien Maiatz aterako zela; funtsean, iragan maiatzean apailatu ziren
lehen bilkurak. (...) Berrogei bat idazle, iparraldeko idazle-beritableak, bildu dira Luzien Etxezaharretaren
inguruan. (...) Maiatz batasun bat moldatu zuten 1901eko legearen arauen arabera. Batasun honen
helburuak asko dira: lehenik, idazleak euskaraz, gai guzietaz idatzaraztea; era batean euskararen eta
idazketaren normaltzea. (...) Monolinguismo idorra hautatu dute. (...) [1982ko] otsailean, lehen zenbakia
atera da.” Harrezkero urte mordoa igarota, Maiatzek bizi-bizi dirau oraindik.
426
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
astekari abertzaleek aldiz, Herriz-Herri eta Enbatak, baita Ager edo Abil-ek ere, lekua
xuhur ematen diote euskarari. Baluke oraino zer erran gure Xalbador zenak horrelako
abertzale erdalzale horietaz!”
Hori present izanik, beraz, geroko estrategiak diseinatzerakoan, Lucien
Etxezaharretak Atekaren bigarren zenbakian (1983ko azaroa) idatzitako aipu hau aintzat
hartzeari ezinbesteko deritzogu:
“(...) euskal kulturaren adar eta begi berriekin ditaken gure tresna bat zutik
jartzea, hori da Gure Irratiaren sortzaile, kudeatzaile eta laguntzaileen xede nagusia. (...)
Ahantzi gabe irrati bat euskaraz egitea eta euskara irrati batean emaitearen artean,
oinarrizko liferentzia ba dela. Mintzaira edo kultura bat ez dira osotasunean baizik
bizitzen ahal. (...) Euskara iraultzarako tresna daukate ainitzek... biharko. Biharko baizik
ez bada euskara, hilen da. Gaur eta orain da euskararen hautu hori egin behar.”
Gaur eta orain, beraz; haatik, hautu hori lehenesten ez duten pare bat
egunkariren gorabeherak ikertu behar ditugu hurrena, auzi hau pixka bat argitzeko
lagungarri izango zaizkigulakoan.
427
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
VII.- GARA ETA LE JOURNAL DU PAYS BASQUEREN SORRERA ETA
EUREN ASMOAK
VII.1.- Gararen sorrera eta jatorrizko planteamendua
1999 hasieran jaio zen Gara egunkaria, kinka berezian jaio ere. Horregatik hain
zuzen, Gara-ren sorrerari buruzkoak argitu guran, Armentia, Caminos eta Palazioren
lan batean kontsulta egitea deliberatu dugu (2000: 55:)
“(...) 1998ko uztailaren 15ean [Espainiako] Entzutegi Nazionaleko epaile batek,
Baltasar Garzón-ek hain zuzen ere, Egin itxi zuen eta bere zuzendaria zen Jabier Salutregi
eta Administrazio kontseiluko hainbat kide espetxeratu zituen.
Uztailaren 16an, Egin-eko langileek Euskadi Información egunkaria argitaratu
zuten itxitako kazetaren lerro informatiboaren jarraitasuna bermatzeko asmoz. Aldi
berean Egingo dugu ekimena abiarazi zen eta Baietz Fundazioaren bitartez dirua bilatu
egunkari berria argitaratu ahal izateko. 1999ko urtarrilaren 30ean Gara jaio zen, Egin eta
Euskadi Información-en lekua betetzeko. Egunkari berriko ia kazetari guztiak Egin-etik
zetozen, eta bere lerro politikoa desagertutako egunkariarena zen. Hori bai, Eginek bere
azken garaietan sentsazionalismoaren zenbait baliabide erabili bazuen, Gara egunkariak
estilo informatibo-interpretatiboagoa aukeratu zuen. Egunkari berriko zuzendari Mertxe
Aizpurua hautatu zuten, Egin-en erredaktoreburua izan zena preseski.”
Armentia, Caminos eta Palaziok ondo laburbildu digute kontua; haatik, aferaren
dimentsioa aintzat hartuta, aise antzeman daiteke honek guztiak pixka bat zabalago
aztertzea merezi duela. Ez dezagun ahantz, adibidez, 1998ko uztailaren 15eko
goizaldean (04.40 inguruan hasi zen operazioa) Egin egunkaria ez ezik Egin Irratia ere
zarratu zutela. Bistan denez, bazterrak inarrosi zituen albistea izan zen hura.
Kontuak kontu, Egineko behargin batzuk argi ibili ziren eta, aspaldi
desagerturiko Euskadi Información kazeta ohiaren izena eta haren lege-baimenak
baliatuta, izen bereko egunkaritxo bat (zortzi orrialde baino ez zituena) plazaratu zuten
biharamunean. Ez kosta barik ordea. Hara zelan kontatu zuten eurek zortzi orriko
428
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
kazetatxoaren sorrera-prozesua 1999-I-29ko Euskadi Informaciónen (kazeta horren
azken zenbakian, hain zuzen; segidan datozen aipu guztiak bertatik ateratakoak dira):
“(...) Los pocos periodistas que entonces utilizaban teléfono móvil en Egin hacían
sacar humo a sus aparatos, y mientras uno buscaba un sitio donde los miembros de la
Dirección pudieran reunirse para tratar de evaluar la situación, otro gestionaba un local
donde poder trabajar inmediatamente, y un tercero reunía los elementos informáticos
imprescindibles para empezar a trabajar.
Superado el impacto inicial, la rápida confirmación de que contábamos con un
sitio donde poder instalarnos para trabajar produjo un gran alivio, y un primer equipo se
dirigió a montar una instalación de urgencia.”
Egin itxi eta berehala plazaratu zuten Euskadi Información; horrez gain, itxitako egunkari eta irratiaren
aldeko kale-agerraldi ugari egin zen Euskal Herrian (iturria: Argia, 1.825. zenbakia, 1998-VII-26).
Haatik, arazoak ez ziren hor amaitu: izan ere, zelan lortu behar zuten hurrengo
egunean ere kalean izateko lege-baimena? Noren izenean argitaratu behar zuten
hurrengo egunerako prestatu gura zuten kazeta? Hara zelan konpondu zuten arazo hori:
“No era fácil encontrar una cabecera libre de riesgos que nos permitiera editar un
nuevo periódico con cierta cobertura legal, y se desecharon varias antes de que alguien
acertara a acordarse de una vieja publicación, de nombre Euskadi Información, que tras
tener una efímera existencia había dejado de editarse algunos años antes. Sin embargo,
los malentendidos vinieron a sumarse a las desgracias del día. Deia, que había ofrecido su
ayuda en lo que fuera posible, no estaba dispuesta a imprimir el periódico en su rotativa
sin asegurarse de que su cabecera estaba perfectamente legalizada. Y aquellos papeles no
aparecían por ninguna parte (...)”.
Las horas pasaban y, con los ocho fotolitos en la mano, el grupo encargado de
escribir este primer número esperaba a la resolución de las gestiones para salir hacia
cualquier punto de Euskal Herria donde se pudiera imprimir el periódico. Pero, pasadas
las 11 de la noche, la opción más sólida se desmoronó. El Consejo de Administración de
Deia mantuvo sus exigencias, y ofreció una página de su periódico para exponer lo que
los trabajadores de Egin consideraran oportuno, pero éstos declinaron esta posibilidad.”
Zer egin zuten orduan? Zelan gainditu zuten oztopo hori? Hona azalpena:
“Con muy poco margen por delante, las gestiones se multiplicaron, y rara será la
imprenta de Euskal Herria que aquella noche no recibió una llamada. (...) una pequeña
imprenta donostiarra se puso a nuestra disposición, aunque su máquina era antigua y sólo
429
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
podía garantizar una tirada muy corta. (...) pero a las 2.30 de la mañana sólo quedaba una
opción, y lo único importante era sacar el periódico.La sensación de que podía tratarse de
una baza sicológica decisiva primaba sobre cualquier otra consideración, y (...) a las 3 de
la mañana se presentaron allí [inprimategian].
La primera sensación al ver la máquina fue desoladora (...) la vieja imprenta plana
estaba concebida para otro tipo de trabajos. (...) A las seis de la mañana sólo había
completado mil ejemplares buenos, eso sí, en un papel de gran calidad.
(...) uno de los presentes sugirió que una docena de ejemplares fueran repartidos
en varios medios de comunicación, y un coche partió a toda velocidad para entregar su
preciada carga en varias emisoras de radio donostiarras. (...) a las siete en punto el
informativo de Radio Euskadi abrió con la noticia de que había un nuevo periódico en la
calle tras el cierre de Egin (...) Mientras la gente corría a los quioscos y se articulaban ya
los primeros sistemas de fotocopiado para multiplicar la distribución de los periódicos
(...)”
Bistan denez, efektu-kolpea izan zen hura; egunkari bat itxi izan arren, ezin
isilaraziko zituztela erakusteko modua, alegia. Hara, berbarako, zer zioen 1998-VII-16
horretako Euskadi Informaciónen editorialak:
“Ante el incalificable ataque sufrido por el diario Egin y las gravísimas y
preocupantes consecuencias del mismo sobre el ejercicio de la libertad de expresión y
opinión, Euskadi Información cede hoy sus páginas a los trabajadores del diario Egin para
que puedan ejercer su derecho y compromiso con la sociedad vasca para seguir
informando de cuanto acontece, en el convencimiento de que ahora, más que nunca, es
imprescindible una apuesta firme por la libertad de expresión y un compromiso solidario
con quienes han sido víctimas de esta injustificable operación judicial, policial y
política.”
Zehaztasunei erreparatzen hasita, esan dezagun Ekin izeneko elkarteak
argitaratzen zuela Euskadi Información, Martin Garitano zuzendari eta Alfonso Sastre
lehendakari zirela. Egunkariak, berriz, Donostian zeukan egoitza, tabloide formatuduna
zen eta zerabiltzan letra-tipoak, maketazio-estiloa eta enparauak Eginen berberak ziren.
Lehen zenbakiak ia monotematikoak izan ziren (gerra-egunkariaren traza zeukaten ia-ia:
itxierari buruzko kontuak, erreakzioak, proiektu berriaren inguruko xehetasunak...);
gero, apurka-apurka, beste albiste eta gai batzuei leku egiten eta ezarian-ezarian
gizentzen ere hasi zen Euskadi Información: zortzi orrialdeko lehen zenbakien ondoren,
hamabira igaro zen gero, hamaseira ondoren, azkenean 32n egonkortzeko. Hala ere,
hura ez zen egunkari arrunt bat, argitaratze-baldintzak eurak ere normalak ez ziren hein
430
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
berean: hasieran ez zuten astelehenetan kaleratu, egunkarian bertan diru eta ordenagailu
eske iragarkiak paratu ohi zituzten...
Euskara-proportzioari gagozkiola, gaztelania zen nagusi Euskadi Informaciónen.
Uztailaren 16an kaleraturiko lehen zenbaki hartan, berbarako, azalean paraturiko testu
labur bat eta seigarren orrialdean zetorren beste bat ziren euskaraz irakur zitezkeen
idatzi bakarrak. Hurrengo zenbakietan ere ez zen hazi euskara-proportzioa. Lehen
zenbaki hartan, bestalde, Egineko beharginek (egunkarikoek zein irratikoek)
kaleratutako agiri hau irakur zitekeen:
“Los 210 trabajadores y trabajadoras del diario Egin y de Egin Irratia queremos
denunciar ante la opinión pública el cierre cautelar de nuestras instalaciones decretado
por el Gobierno del Partido Popular, que pone de facto en la calle a la plantilla de ambos
medios de comunicación y afecta a decenas de colaboradores que participan de nuestro
proyecto informativo.
(...) Por nuestra parte, reiteramos nuestro compromiso con la cita diaria que desde
muchos años mantenemos con nuestros lectores y oyentes. A ellos les manifestamos
nuestra clara voluntad de seguir adelante con esta labor, pese a las difíciles circunstancias
actuales.”
Egineko beharginez gain, euskal prentsak ere aparteko arreta eskaini zion afera
horri. 1998-VII-16ko Euskaldunon Egunkariak, adibidez, azalaren 4/5 eskaini zizkion
kontuari (Egunkariak berak sinaturiko “Egin behar da” izenburudun elkartasun-oharra
barne zela); horrez gain, barruan, hamabost orrialdetan zehar, luze eta zabal jorratu zuen
gaia. Hurrengo egunetan ere jarraipen zabala eskaini zion.
Herriaren 2.465. zenbakiak (1998-VII-23) ere jaso zuen albistearen oihartzuna:
“Ihurzuria bezala atera da berria! Ehunka poliza espainolek setiatu dituzte
Hernanin, Egin irrati eta egunkariaren lantokiak, bai eta memento berean Iruñea, Gasteiz,
Donostia eta Bilboko Egin bulegoak.
(...) dotzena kiloka dokumentu eraman dute, besteak beste ordenagailuak,
inprimeriako pieza batzu eta irratiko antena nagusia. Toki guzietan salbu Baionako
Eginen bulegoan, espainol polizak zigiloak ezarriak ditu. (...)
Baltasar Garzon Madrilgo jujeak hetsarazi ditu bi hedabideak, eta arrestatu ditu
Egineko hameka zuzendari kide. Astelehen honetan preso ezarri ditu horietarik zortzi.
Leporatzen diote ETAren kide izaitea eta erakunde armatu horrentzat diruaren xuritzea.
Herria astekariak harriduraz hartu du beste euskal hedabide horiei ezarria zaien
debekua. Zerbait konprenitu nahiz galdezkatu dugu Bixente Vrignon, Egin egunkariko
kazetaria Baionako bulegoan.”
431
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Segidan, Vrignoni eginiko elkarrizketa irakur zitekeen. Argiak ere eskaini zion
arretarik Eginen itxiera bikoitzari (irratia eta egunkaria). Afera horri eginiko
erreferentzia zuzena zen nagusi, adibidez, 1.681. zenbakiaren (1998-VII-26) azalean:
Espainiako Poliziako kideak ageri ziren argazkian, Eziago poligonoko instalazioak
zigilatzen. Argazkiaren gainean, eskaera sendo zen berba bakarra: “Zabaldu!”. Barruan,
berriz, lau orrialdeko erreportaia prestatu zuen Xabier Letonak (“Madrilgo belatzak
gatazka sustraitu guran” zen bere izenburua), Jabier Salutregi Eginen zuzendariaren
iritzi-artikulua lagun zuela. Ez hori bakarrik, ezohikoa duen gauza bat ere egin baitzuen
Argiak: afera horri buruzko editoriala atera. “Egin zabaldu!” zen editorialaren
izenburua, eta bertan, besteak beste, zera irakur zitekeen:
“(...) Egin egunkariaren itxierak duen izaera politikoaz at, Euskal Herriko
informazio erreferentzia nagusi baten kinka larriak kezkatzen gaitu. Argiak ezagutu du
gertutik duela hogei urte Deia eta Eginen sorrera, eta geroztik biek (Eginek askoz gehiago
eta nabarmenago) bizi izan dituzten estuasunak, eta Espainia mailako komunikazio
taldeen artean bizirauteko zailtasunak.
Alde horretatik, euskarazko prentsako partaideok nazio bokazioa duten
komunikabideen estrategikotasuna begien aurrean daukagu. Komunikazio esparru
nazionala, aldarrikatzeko baino egunero lantzeko behar funtsezkoa baita. Eta alde
horretatik ere, sentsibilitate berezi bat erakutsi du betidanik Eginek, bere hautu
elebidunetik, euskal prentsarekiko eta euskal kulturarekiko oro har.
(...) Euskal Herria komunikazio mailan ere nazio duin izan dadin lanean ari garen
guztiok, Egin bizirik behar dugu gure artean. (...)”
Dena dela, Egin ez, baina haren oinordekoa biziarazteko kanpaina laster jarri zen
abian. Izan ere, 1999-VII-31ko Euskadi Informaciónek idazpuru hau paratu baitzuen
azal betean: “Una carrera de 1.000 millones”. Nola azpitituluak hala aurretituluak
kontua dezente gehiago zehaztu zuten; hara zer zioten, hurrenez hurren: “Esperan
reunirlos y poner en marcha un nuevo diario abertzale este mismo año”; “Una amplia
plataforma impulsará el nuevo periódico”. Albiste deigarri horren azpian, “Por un nuevo
proyecto vasco de comunicación” izeneko agiria zetorren. Agiriaren azken paragrafoa
duzue honako hau:
“Por todo ello, creemos que la voz hurtada tiene que ser repuesta por el bien de
todos, para lo que resulta necesario un compromiso activo de la sociedad vasca.
Compromiso activo que debe traducirse en la captación de recursos humanos y
432
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
económicos para poder levantar, a la mayor brevedad posible, un nuevo proyecto vasco
de comunicación. Ese es el reto de los demócratas, abertzales y progresistas, reunir los
mil millones que puedan garantizar la libertad. Nunca hablar de dinero ha sido más puro.”
Argiak Eginen itxierari eskainitako azala (iturria: Argia, 1.681. zenbakia, 1998-VII-26).
Proiektu hori gauzatzeko EKHE (Euskal Komunikabideen Hedapenerako
Elkartea)320 elkarte anonimoa sortu zuen zenbait lagunek (Kepa Anabitartek, Jon
Idigorasek, Josu Txapartegik, Joselu Cerecedak eta Maribe Prietok, hain justu, hamar
milioi pezetako kapitalarekin sortu ere). Elkarte horrek 1999rako kaleratu gura zuen
egunkari berria, mila milioi pezetako kapital-zabalkundea egin eta gero. Kapital320
Hemen, beste behin, kontzeptuen nahastearekin egiten dugu topo; III.5 atalean ikusi dugunez, gure
ustez euskaraz diharduten komunikabideak (edo euskararen nagusitasunean oinarritzen direnak) baino ez
dira euskal komunikabide. EKHE sigletan ageri diren euskal komunikabide horiek, ordea, ez dira
euskararen nagusitasunean oinarritzen; hortaz, ez deritzogu egoki Euskal Komunikabideen Hedapenerako
Elkartea izenari; zehaztasunaren mesedetan, askozaz egokiago litzateke beste izen hau: Komunikabide
Abertzale Elebidunen (edo, oraindik zehatzago, Elebidun Diglosikoen) Hedapenerako Elkartea.
433
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
zabalkundearekin, egunkaria ez ezik multimedia egitasmoa bultzatu gura zuen EKHEk.
Elkarteko kideek eurek 1998ko udazkenean azaldu zuten moduan, “(...) gure helburua
litzateke prentsa idatziaren alorraz gain telebistarena, irratiarena edota edizio
elektronikoarena jorratzea. Egunkaria lehen proiektua da, eta hori sendotu ostean
etorriko dira gainontzekoak.”321
EKHE sozietateak, Baietz Fundazioaren bidez, 355 milioi pezeta bilduak zituen
ordurako, egunkariaren egitasmoa aurrera eramateko asmoz. Azaroan hastekoa zen
kapital-zabalkundearekin, hilabeteko epean gutxi gorabehera mila milioira iristea espero
zuten. Baietz Fundazioak Euskal Herri osoko 400 elkarteren laguntza zeukan helburu
hori lortzeko.
Abendurako,
berriz,
egunkari-egitasmoak
bazeukan
zuzendaria:
Mertxe
Aizpurua, 38 urteko usurbildarra. Ikerlan honetan sortzear zen egunkariaren hizkuntzahautua eta ondorengo praxia interesatzen zaizkigu batik bat, eta, horiei gagozkiela,
gauza interesgarriak aurreratu zituen Aizpuruak Egunkarian 1998-XII-6an. Adibidez,:
egunkari berriak, egunkari nazionala izaki, gaztelaniaz eta euskaraz ez ezik frantsesez
ere egingo zuela berba “bigarren fase batean”: “(...) Frantsesaren erabilerak, azkenean
testimonial samarra bada ere, beste hizkuntza bat ere badagoela gogoratzeko balio
dezake. Hala ere, nagusiki gaztelaniaz mintzoko da egunkaria, merkatua hor dagoelako
eta gizartea ere horrelakoa delako.”
Errealitate soziolinguistikoaren eta merkatuaren argudioei (biak ere ezagun
ditugu honezkero, beste batzuek ere baliatzen dituztelako) hirugarren bat erantsi zien
puntuan: “Gainera, euskararen defentsa gaztelaniaz ere egin behar da.” Gerora ere behin
baino gehiagotan errepikatuko zuen hori. Argudio horrekin aurrerago (VII.2 atalean) ere
egingo dugu topo, Le Journal du Pays Basquekoek ere baliatu zutelako egunkari horren
321
Ikus Euskaldunon Egunkaria, 1998-X-25.
434
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
sorreran. Beraz, VII.2 atalerako utziko dugu horri buruzko gogoeta. Aizpuruarengana
bueltatuta, esan dezagun hark zera ere iragarri zuela: euskararen defentsan ari ziren
sektore batzuekin elkarrizketa batzuk izanak zituztela eta egunkari berrikoen asmoa
plangintza bat zehaztea zela, erredakzio euskalduna osatze aldera.
Kontu horretaz zabalago jardun zuen Aizpuruak Aizu! eta Euskaldunon
Egunkariari eskainitako elkarrizketa banatan. Aizu!-n (228. zenbakia -artean
hamaboskari zela-, 1999-I-16), adibidez, zera irakurri genion: “(...) pausoak ematen
diren neurrian Gara ere euskaldundu egin behar dugu. Portzentaia kuantitatiboak eta
kualitatiboak markatuko ditugu plangintzan, kualitatiboak gehiago. Gure azken-azken
helburua Gara egunkari euskalduna izatea da.” Beste hauek, berriz, Euskaldunon
Egunkariari (1999-I-29) esanikoak dira:
“Plantilla osatzeko orduan euskara faktore inportantea izan zen, ez bakarra, baina
lehentasuna eman genion. Asmoa da jendea trebatzea, alfabetatu ez denarentzako
plangintza bat egin, eta urte batzuk barru plantilla osoa gai izatea egunkaria euskaraz
atera nahi badugu atera ahal izateko. Kopuru zehatza ez dakigu. Sail bakoitzean
lehentasuna eman nahi diogu euskarari, alegia, garrantzia duten gaiak euskaraz eman. Sail
guztietan dago ondo idatz dezakeen jendea, eta pixkanaka bide horretatik pausoak eman
nahi ditugu.”
Eta hartan, Garakoek egunkari berriaren zero zenbakia atera zuten 1999-I-2an.
Bertan iragarri zutenez, hilaren 30etik aurrera ekingo zion Garak egunero-egunero
agertzeari (egin kontu Egin zarratu zutenetik Gararen lehen zenbakia kaleratu zenera
198 egun baino ez zirela igaro). EKHE elkarteak 1.200 milioi pezeta inguruko kapitala
eta kasik 10.000 akziodun zeuzkan egitasmoa abiarazteko. Ez hori bakarrik: premiazko
azpiegiturak, puntako sistema informatikoa, egunkaria inprimatzeko tresneria egokia...
Dena zeukaten prest, lantaldea bera barne, ezen zero zenbakian irakur zitekeenez, “(...)
el periódico cuenta con una plantilla de profesionales de acreditada solvencia (...). En
total, la redacción está compuesta por 65 personas, el 98% de ellas procedentes de
Egin” (ezin dugu ahantzi, hala ere, Egineko behargin dezente –Xabier Salutregi
435
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
zuzendaria eta Pepe Rei ikerketa saileko arduraduna tartean- egitasmo berritik at geratu
zirela).
Era berean, zero zenbaki horretan azpimarratu zutenez, Gara nazio-egunkari
izateko asmoz jaioko zen. Asmo hori gauzatze aldera, Donostiako egoitza nagusiaz
landa Baiona, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean ere ordezkaritzak edukiko zituen. Horrez gain,
sailen egituraketa bera ere nazio-egunkari bati zegokiona izango ei zen:
“Siguiendo la estructura básica de cualquier periódico de ámbito estatal, Gara
distingue entre la información de su nación y la internacional. De esta forma, en el nuevo
diario se pasa de la información de Euskal Herria a la de Mundua sin ninguna estación
intermedia de Estatua o Estatuak como ocurrió en Egin o como sucede en otras
publicaciones de nuestro entorno.
Esta visión nacional vasca impregnará también al resto de secciones (...)”.
Zero zenbakia 32 orrialdeko egunkaria zen, eta, euskarari dagokionez, horietatik
zortzitan zen nagusi hizkuntza hori, beste bostetan ere presentzia txikitxoa bazeukala.
Hortaz, gutxi gorabehera egunkariaren laurden bat zegoen euskaraz. Gerora, ordea,
laster ikusiko dugunez, euskara-proportzioa baxuagoa izango zen Garan.
Gararen lehen zenbakia kaleratu baino egun bat lehenago, 1999-I-29an, Euskadi
Informaciónen azkena (oraingoz behintzat) plazaratu zuten, titulu-azpititulu deigarriekin
plazaratu ere. Honako hau zen azpititulua: “Euskadi Información da paso a Gara tras
cubrir el vacío dejado por Egin”. Titulua, berriz, are deigarriagoa: “¿Creían que no nos
íbamos a atrever?”. Mayor Oreja artean Espainiako Barne ministro zenaren aipu batzuei
erreferentzia eginez paratu zuten idazpuru bitxi hori.322 Barruan, berriz, “198 días
vividos al filo de lo imposible” testua irakur zitekeen agur gisara. Pasarte hauek hautatu
ditugu bertatik:
“Euskadi Información ha cumplido el objetivo que se marcó el 15 de julio, servir
de puente hasta la creación de un nuevo periódico que dé voz a un amplio sector abertzale
y progresista de Euskal Herria, y por eso nuestra despedida nos llena de una inmensa
alegría porque mañana Gara constituirá la confirmación en los quioscos de que este país
es capaz de ponerse metas y conseguirlas (...).
322
Honako adierazpen hauei, hain justu: “Podrán hacer unas octavillas o un medio clandestino de
comunicación, pero no podrán reproducir un medio con esas características tan determinantes. Es sólo
una bravata (...)”. Ikus horri buruz gehiago in Euskadi Información, 1999-I-29.
436
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskadi Información sólo ha faltado a la cita con sus lectores en trece ocasiones,
los once lunes siguientes al cierre de Egin –cuando las dificultades para asegurar la
edición diaria del periódico eran más acusadas- y las tradicionales fiestas de Navidad y
Año Nuevo.
Seis meses y medio en los que este periódico de resistencia ha editado 185
números, desde aquellas primeras jornadas de ocho escasas páginas que desaparecían de
los quioscos para multiplicarse en fotocopiadoras amigas y se devoraban con avidez en
todos los rincones de Euskal Herria, hasta las 32 en que logró estabilizarse desde el 4 de
octubre. Un total de 4.080 páginas (...)”
Euskadi Información egunkariaren azken zenbakiaren azala, 1999-I-29an.
Euskadi Informaciónen azken zenbaki hori kaleratu zuten egun berean, 1999-I29an, Gararen jendaurreko aurkezpena izan zen, Bilboko Kafe Antzokian.
Biharamunean Euskal Herriko kioskoetan salgai paratu zuten egunkaria, bestalde,
egunkari potoloa zen: 96 orrialde zeuzkan orotara (egunkariaren 80ak + Mugalari kultur
gehigarriaren hamasei orrialde gehiago). Baigorri Argitaletxea SA-k atera zuen Gara,
Mertxe Aizpurua zuzendari eta Gorka Altuna kontseilari ordezkari zirela.
Azal-kontrazalak kolorez zipriztinduta zekartzan egunkari berriak (mantxetan
Jorge Oteizak egindako ikurra ageri zela), barruan zuri-beltza zela nagusi. Eginek
bezala, tabloide formatua hautatu zuen, baina hori bai, bere aitzindariak baino titulu
luzeagoak, informatzaileagoak zerabiltzan. Zortzi albiste ageri ziren azalean, euretarik
hiru euskaraz.
437
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Barruan, berriz, laugarren orrialdean, frantsesez idatzitako zutabetxoa ere kausi
zitekeen. Euskarari dagokionean, kontu nahikotxo ageri zen hizkuntza horretan (beti ere
prentsa elebidun diglosikoaren parametroak erreferentziatzat hartzen baditugu),
egunkariaren ia sail guztietan zein Mugalari gehigarrian. Testu laburrak ez ezik, luzeak
ere irakur zitezkeen euskaraz. Biharamuneko Garak joera hori berretsi zuen.
Biharamuneko Gara horrek, bestalde, idazpuru hau zekarren seigarren orrialdean:
“Gara se agotó en todo Euskal Herria”. Hurrengo egunekoa (1999-II-1) ere gisa berean
mintzo zen, hamargarren orrialdean titulu hau irakur zitekeela: “Las ventas de Gara
desbordaron las previsiones”.
Euskara kontuetara bueltatuta, lehen bi zenbakiak atera ostean, hurrengo aste
osokoak aztertu ditugu. Azterketatik ondorioztatu ahal izan dugunez, lehen aste horretan
azalean albiste nagusiak ia beti erdaraz zetozen. Azalean hamabi albiste agertu ohi ziren
asko jota; horietarik gehienez hiru izan ohi ziren euskarazkoak. Barruan, berriz,
nabarmen samar ageri zen Garak Euskal Herri osoko egunkari izateko zeukan nahia:
eguraldi-mapan Euskal Herria osorik ageri zen, agenda-aipuetan zazpi probintzietako
hitzorduak jaso zituzten, zaintza-botiken aipuetan ere Ipar zein Hegoaldekoak hartu
zituzten aintzat, albisteei zegokienean ere nazio guztikoak sartu zituzten, Estatu
espainol zein frantseseko berriak “Mundua” sailean integratzeaz batera...
Nazio-izaera horrek albiste batzuk frantsesez idaztera ere behartuko zituela
esana zuten Gararen arduradunek; haatik, oso gutxi izan ziren. Lehen aste horretan,
adibidez, bi testu baino ez ziren agertu frantsesez: bata, ostiralean, berri nagusiaren
zatidura txiki modura, Ekonomia sailean; bestea, igandean, Iritzia saileko hemerotekan
argitaratu
zuten
Sud
Ouest
egunkariaren
editoriala.
Iñaki
Altuna
Gararen
zuzendariordeak zera aitortu digu horri buruz (komunikazio pertsonala, 2002): “Onartu
438
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
beharra daukagu frantsesaren presentzia testimoniala izan dela, Euskal Herrian hiru
hizkuntza bizi direla erakusteko.”
Euskara-proportzioari gagozkiola, hara zeintzuk diren gure neurketa xumearen
emaitzak: astelehenean (1999-II-1), 64 orrialdetik hamabitan zen nagusi euskara, beste
bederatzitan presentzia txikia zeukala; asteartean, 64tik hamalautan zen nagusi euskara
(euretarik hiru publizitate-orrialdeak ziren ordea) eta beste hamahirutan bazterpresentzia zuen; asteazkenean, 64tik hamarretan nagusitu zen, hemezortzitan bazterpresentzia zeukala; ostegunean, 64tik hamabitan nagusi eta hamalautan bazterpresentzia; ostiralean, 64tik hamahirutan nagusi eta hamalautan bazter-presentzia;
larunbatean, 64tik hamahirutan nagusi eta hemeretzitan bazter-albisteak euskaraz;
azkenik, igandean, 80 orrialdetik hamalautan euskara zen nagusi, hamarretan bazterpresentzia zuen bitartean (igandean, beraz, nabarmen-antzean jaitsi zen euskaraproportzioa).
Garako beharginak, egunkari berriaren lehen zenbakiaren estreinako aleak gainbegiratzen (iturria: Gara,
1999-I-31).
439
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Laburbilduz, batez beste Gararen orrialdeen %20 inguruan zen nagusi euskara
(horrek ez du esan gura orrialde horiek guztiak euskara hutsez idatzita zeudenik), beste
orrialde bakan batzuetan ere presentziarik bazeukala (Iritzia eta Kultura sailetan ageri
zen gehien, baina Euskal Herria eta Nazioartea sailetan ere askotxotan). Hurrengo
asteetan ere joera eta proportzio beretsuak izan ziren Garan.
Horrela sortu zen Gara eta hori da hasieran euskarari eskaini zion lekua. Dena
dela, bada oraindik aztertu ez dugun aldagai bat: zertan zen garai hartan euskaldunkopurua Euskal Herrian? Zenbat ziren euskaraz alfabetatuak? Ba ote zen egunkari
euskaldunago bat egiteko baldintza objektiborik? Horra hurrengo atalerako gaia.
VII.1.1.- Euskal Herria XXI. mendearen atarian: argazki soziolinguistikoa
Euskaldunon Egunkariaren 1998ko urtekariaren aipu batekin abiatuko dugu atal
hau. Izan ere, urtekariak zioenaren arabera, euskararen inguruko berrietan arakatzen
hasita, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia izan zen (bai behintzat EAEn) urteko
albiste nagusienetako bat:
“Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen Eusko Jaurlaritzak uztailaren
28an. Euskararen Aholku Batzordeak (EAB) aurkeztutako egitasmoa osorik onetsi zuen.
Orain, [EAEn] Legebiltzar berria osatzen denean, hortan zehaztu beharko da plana
garatzeko prozedura. Euskaraz bizi nahi duten herritarrei aukera hori bermatzeko behar
diren hizkuntz politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da planaren helburu nagusia.
Hainbat helburu estrategiko planteatzen ditu planak: euskararen ondorengotzea
bermatzea; euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza bultzatzea, eta euskararen
elikadura bermatzea liburu, irrati eta aldizkarien bidez [geurea da letra etzana].”
Urte horretan baita, 1998an, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak
diagnostiko kezkagarria egin zuen euskarak bizi zuen egoeraz.323 Azken urteetako
323
Euskarazko komunikabideez ere mintzo zen Kontseilua bere diagnostikoan, gisa honetan mintzo ere:
“Inguruko hizkuntzetan argitaratutakoekin alderatuz gero, euskarazkoek lortu duten merkatu kuota ez da
nahikoa, eta, gainera, etorkizunean baliabide ekonomiko urriak dituzten komunikabideentzat iragartzen
diren espektatibak kezkagarriak dira oso.” Ikus horretaz guztiaz gehiago in Euskaldunon Egunkaria,
1998-X-20. 1998-XII-28an, berriz, zera zioen egunkari horrek berak: “Komunikabideen arloa bereziki
440
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
urratsak handiak izan arren, euskararen normalizazioa oraindik oso urrun zegoela
azpimarratu nahi izan zuen Kontseiluak. Haren arabera, orduko erritmoan segiz gero
euskarak mende asko beharko lituzke inguruko hizkuntzen parera iristeko. Hori zelaeta, beharrezkotzat jo zuen euskararen etorkizuna bermatuko zuen akordio zabala
bultzatzea.
Uste horri jarraiki, Bai Euskarari kanpaina antolatu zuen Kontseiluak Euskal
Herri osoan. 1998ko urriaren 3an hasita abenduaren 26a bitartean, milaka lagunek
adierazi zioten atxikimendua kanpainari (250 sostengu-batzorde inguru eratu ziren
herrietan, eta, kanpaina-amaiera modura, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta
Miarritzeko futbol-zelaietan eginiko ekitaldietara 120.000 lagunetik gora bildu zen).
Haatik, ez zen hor amaitu kontua, eta Kontseiluak euskararen inguruko Akordio
Soziala ere mahai-gainean jarri zuen. Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko
idazkari nagusiak Akordio Sozialari buruzko argibide gehiago eman zuen 1998-XII20ko Euskaldunon Egunkarian: “Akordio Sozialak esan nahi du sinatzen duenak
euskararen normalkuntzaren bidean aurrerapausoak emateko konpromisoa hartu duela.
Lehenengo sinaketa horretan elkarte garrantzitsu batzuk izango dira. Ondoren etorriko
dira gainontzekoak. Hirurehun inguruk sinatuko dute (...)”.
Alabaina, nola euskararen normalkuntza-bideak hala hori bermatu behar zuen
planak dirua eskatzen zuten. Zelan lortu diru hori? Premiazko sosak erdieste aldera,
“Lanordu bat akordioaren alde” kanpaina antolatu zuen Kontseiluak 1999 hasieran.
Xabier Mendiguren Bereziartuk 1998-XII-20ko Euskaldunon Egunkarian zioenez
“(...) akordioaren bitartez egin nahi den normalizazio urrats hori, plan estrategiko
baten bitartez bideratuko den hori finantzatzeko dirulaguntzak behar dira. Sindikatuen
laguntza dugu, eta baita enpresa elkartearena ere. Bai Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako
enpresari elkarteena. Hor gehitzen joango dira, gainera, laguntzak. Bai langile eta bai
enpresarien partaidetzaren bitartez, borondatez emango dute dirua aipatu helburu hori
lortzeko. Hori oso garrantzitsua izango da.”
landuko duela esan zuen atzo Kontseiluak. Izan ere, euskarak leku gutxi izan du orain artean hainbat
komunikabidetan, eta hori betetzen ahaleginduko da.”
441
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Lanorduaren kanpaina (zeinak Kontseiluak espero emaitzak eman baitzituen)
baino lehenago, ordea, Euskal Herri osoko 22 erakundek Bai Euskarari akordioa sinatu
zuten 1998-XII-23an Iruñean. Sinaturiko testuak hiru puntu nagusi zituen. Honako
hauek, hain justu:
“1. Euskarak garapen osoa lor dezan bere normalizazioa behin betiko bideratuko
duen prozesu batean eskuhartzeko konpromisoa adierazten dugu.
2. Prozesu hori hizkuntz normalizaziorako Plan Estrategiko bat prestatuz eta
ezarriz burutuko dugu. Horren bitartez hizkuntzaren egoera sektorez sektore eta lurraldez
lurralde aztertuko dugu, maila bakoitzean beharrezko neurri normalizatzaileak finkatuko
ditugu, eta horien arabera, plana diseinatzen eskuhartuko dugun gizarte-eragileok
konpromiso zehatz eta borondatezkoak hartu eta praktikan ezarriko ditugu.
3. Euskal Herriko gizarte-eragile guztiei akordio honetara biltzeko proposamena
egiten diegu. (...)”324
Estreinako ekitaldi horren ondoren, hainbat eta hainbat talde eta gizarte-eragile
gehiago atxiki zitzaion Bai Euskarari akordioari; Kontseiluak, berriz, Plan Estrategikoa
Euskal Herri osoan gauzatzeari ekin zion.
Eskualdez eskualde gorabeherak izan arren, ezin uka, beraz, sasoi hartan
euskararen aldeko giroa eta dinamika izan bazirela. Datu hotzetara etorrita, berriz, esan
dezagun Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoari buruzko datu asko plazaratu
zirela Gara jaio eta hilabete gutxira. 1999-IV-15ean, adibidez, Euskal Herriko II.
Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu zuten, lurraldeka banaturik. Ikerlan hori lagin baten
bidez Euskal Herri osoan egindako inkesta batean oinarritu zen.
Handik aste batzuetara, berriz, EAEko II. Mapa Soziolinguistikoa aurkeztu
zuten. Bada alderik Inkesta eta Maparen artean: batetik, batak Euskal Herri osoa zeukan
ikergai, eta besteak EAE baino ez; bestetik, Inkestak Euskal Herri osoa ikertzeko lagin
bat baliatu zuen bitartean, EAEko II. Mapa Soziolinguistikoak unibertso osoa hartu
zuen aintzat (hots, EAEko biztanle guzti-guztiei egindako erroldan hizkuntzari buruz
eskatutako datuak).
324
Ikus akordioaren testua osorik eta sinatzaileen zerrenda in Euskaldunon Egunkaria, 1998-XII-24.
442
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Has gaitezen EAEko II. Mapa Soziolinguistiko hori aztertzen. Mapa horrek zera
zioen, besteak beste (Eusko Jaurlaritza, 1997: 43-47):
“EAEn, bost urtetik gorako biztanleen artean %26,4 euskaldunak325 dira (531.966
lagun), %16,2 elebidun hartzaileak326 (327.135 lagun) eta %57,4 erdaldun elebakarrak327
(1.155.755 lagun). Hau da, EAEko lau biztanletik bat euskalduna da. (...)
Hizkuntza-gaitasunari dagokionez, diferentzia nabarmenak atzematen dira adintaldeen artean. Oro har, adin talderik gazteenak dira euskaldunen portzentaiarik handiena
dutenak, %35-45 bitartekoa, eta erdaldun elebakarren portzentaiarik txikiena dutenak,
%25-35 bitartekoa. Adin-talde helduek, berriz, euskaldunen portzentaiarik txikiena dute,
%20 ingurukoa, eta erdaldun elebakarren portzentaiarik handiena, %65-75 bitartekoa.
Esandakoaren harira, azpimarragarria da adin-talderik gazteenetan euskaldunen
portzentaiak izandako gorakada. (...)”
Gazteen euskalduntze horrek gauza bat adierazi gura du: azken urteetan gero eta
gazte gehiagok ikasia zuela euskara. Lan berean, adibidez, azken urteetan izaniko
bilakaera horretaz mintzo ziren (1997: 49):
“EAEn, euskaldunak %21,9 ziren 1981 urtean (431.136 lagun), 1986 urtean
%24,7 (497.286 lagun) eta 1991 urtean %26,4 (531.966 lagun). Elebidun hartzaileei
dagokienez, 1981 urtean %12,2 ziren (240.426 lagun), 1986. urtean %14,8 (297.443
lagun) eta 1991 urtean %16,2 (327.135 lagun). Azkenik, erdaldun elebakarrak %65,9
ziren 1981 urtean (1.297.476 lagun), 1986 urtean %60,6 (1.221.534. lagun) eta 1991
urtean %57,4 (1.155.755 lagun).
Beraz, hamar urte horietan euskaldunen kopurua %23,4 hazi da eta elebidun
hartzaileena %36,1. Aitzitik, erdaldun elebakarren portzentaia %10,9 jaitsi da.”
Euskaldunen eta elebidun hartzaileen kopuruen hazkundeak eragile nagusi bat
zeukan ikerlanaren egileen ustez: hezkuntza-sistema (1997: 53):
“Orokorrean, EAEko euskalduntzearen eragile nagusia hezkuntza-sistema izan da.
Horrela, hamar urte horietan, euskaldunen portzentaiaren hazkunderik nabarmenena 20
urtetik beherako adin-taldeetan izan da. Hain zuzen ere, 5-9 urte bitarteko adin-taldea da
euskaldunen portzentaiaren hazkunderik handiena izan duena, 20,6 puntukoa. 35 urtetik
gorako adin-taldeetan, berriz, 1981-1991 bitartean aldaketa txikiak izan dira eta aldaketok
euskaldunen portzentaiaren beherakada adierazten dutela esan behar da.
20 urtetik beherakoen artean, euskaldunen portzentaiaren hazkundea atzeman
daiteke, are nabarmenago adin-talde horietan erdaldun elebakarren portzentaiak izandako
beherakada. (...)”
Aldagai horiek guztiak gogoan, hona Jaurlaritzako ikertzaileek ondorioztaturikoa
(1997: 74):
325
Lan berean (1997: 247) honela definitzen dute euskaldun kategoria: “Gutxienez, euskaraz ondo ulertu
eta hitz egiten dutenak.”
326
Hona kategoria horren definizioa Mapa Soziolinguistikoaren egileen arabera (1997: 247): “Euskaraz
nekez hitz egin edo, hitz egin ez arren, ondo ulertu edo irakurtzen dutenak.”
327
Kategoria hori gisa honetan definitzen dute (1997: 247): “Euskaraz batere ez ulertu eta hitz egiten ez
duten pertsonak.”
443
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Hizkuntza-bilakaerari dagokionez, biztanleriaren erdia baino gehiago oraindik
ere erdaldunzaharra bada ere, adin-talderik gazteenetan euskalduntzearen eragin handia
atzeman daiteke. 20 urtetik beherako adin-taldeetan, partzialki euskaldunberrien,
euskaldunberrien eta jatorrizko elebidunen portzentaiak gora egin du eta
erdaldunzaharren portzentaiak behera, euskalduntzearen adierazle garbia izanik.”
Horiek ziren, beraz, EAEri buruzko datuak. Datuok, hala ere, iruzkin labur
batzuk merezi dituztelakoan gaude. Hasteko eta bat: euskaldun kategorian sartzen diren
bost urtetik gorako 531.966 biztanle horietarik, askoz gutxiago dira Bernardo Atxagak
realeuskaldun modura izendatzen dituenak; hau da, euskaraz berba egiteko eta ulertzeko
gauza izateaz gain, euskaraz gutun bat idazteko edota hizkuntza berean liburu bat
irakurtzeko gai ere badirenak. Horrek azal dezake, neurri batean behintzat, euskararen
ezagutza- eta erabilera-erakusleen arteko amildegia (argigarria da, adibidez, SEI
elkarteak 2001ean Euskal Herri osoan eginiko euskararen kale-erabileraren neurketa;
neurketa horren emaitzak IX.2 atalean aipatuko ditugu).
Bigarrenik, ezin ahantz II.5.1 atalean Iñaki Larrañaga soziolinguistak esana
diguna; alegia (1998b: 25), “(...) elebidun hartzaileek erdaldun izatetik hurbilago
jarraitzen dutela euskaldun izatetik baino.” Era berean, hezkuntza-sistema laudatzeaz
batera, ez genuke pare bat gauza oharkabean utzi behar. Batetik, gogora dezagun 104.
oin-oharrean aipatu duguna; izan ere, Joxerra Garziak bere doktorego-tesian (1999)
ateratako ondorioetan dioenez, gazteen euskara oro har trakets eta mordoiloa izateaz
gain, euren komunikazio-gaitasuna nabarmen murrizten ari baita. Gauza bat baita astean
eskola-ordu batzuk euskaraz ematea eta beste bat hori ume/gazteak euskarara
lerrarazteko edota gizartea euskalduntzeko nahikoa izatea. Azkenik, ezin ahantz helduen
euskalduntze-alfabetatze sistemak urteotan lagun dezente euskaldundu duen arren, asko
eta asko (milaka) direla prozesua bere osotasunean burutzeke, bidean geratu direnak.
Kontuak kontu, horiek ziren, xehetasun erlatibizatzaile eta guzti, EAEko II.
Mapa Soziolinguistikoak azaleraturiko datuak. Haatik, esana dugu zelan aste batzuk
lehenago Euskal Herriko II. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu zuten. Egia esan, inkesta
444
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
horren datuak aurreko urtean aurkeztuak zituzten, Euskararen Jarraipena II. Euskal
Herria izeneko liburuxkan. 1999-IV-15ean, berriz, beste hiru liburuxkatan, Ipar Euskal
Herriko, Nafarroako eta EAEko datu bereiziak eman zituzten argitara.
Fernando Perez de Viñaspre, Josune Aristondo (garai hartako Nafarroa eta
EAEko Hizkuntza-Politikarako arduradunak, hurrenez hurren) eta Erramun Baxok
(Iparraldeko Euskal Kulturaren Erakundeko lehendakaria) aritu ziren inkestari buruzko
azalpenak ematen. Haiek esanikoaren arabera, euskara ikasi zuten erdaldunak euskara
galdu zuten euskaldunak baino gehiago ziren une hartan EAEn, eta gutxiago Nafarroa
eta Iparraldean. Iparraldeari zegokionez, Baxokek Ipar Euskal Herrian euskara “arrisku
handian” zegoela nabarmendu zuen, belaunaldi gazteenak zirelako erdaldunenak.
Horrela, 16 eta 24 urte bitarteko gazteen artean euskaraz zekitenen ehunekoa %11koa
besterik ez zela gogoratu zuen. Kezkatzeko moduko beste datu bat: azken urteetan Ipar
Euskal Herrian ama-hizkuntza euskara –edo euskara eta frantsesa- izan zuten 13.000
lagun inguru ez ziren gai euskaraz ondo berbetako. Galera horien aldamenean, 2.200
herritarrek besterik ez zuten euskara ikasi.
Hala ere, itxaropen-mezua eman nahi izan zuen Baxokek. Haren hitzetan,
hamasei urtez behetiko gazteen artean %17 irakaskuntza-eredu euskaldun eta
elebidunetan ari ziren ikasten. Horrez gain, Hizkuntza Plangintzaren Eskemak
zehazturiko hizkuntza-politika ere azpimarratu zuen, Hizkuntza Kontseilua sortzear zela
gogorarazteaz batera (ikus horretaz VII.2.1 atala)
445
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hona inkestak Iparraldean bistarazitako emaitzak (iturria: Euskaldunon Egunkaria, 1999-IV-16).
Baikor agertu zen Perez de Viñaspre ere. Bere ustez, urte eta mendeetako
euskararen galera historikoa etetea lortu zuten, eta, apalki izan arren, gorantz zihoan
hizkuntza hori Nafarroan. Dena dela, datuak zinez kezkagarriak ziren bertan ere,
besteak beste galerak handiagoak zirelako oraindik irabaziak baino: azken urteetan
11.500 lagunek galdu zuten euskara, eta 9.200ek ikasi.
446
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Hona Nafarroako datuak modu grafikoan islatuta (iturria: Euskaldunon Egunkaria, 1999-IV-16).
Azkenik, EAEn bestemoduzko paisaia irudika zitekeen, azken urteetan 62.800
lagunek euskaraz ondo komunikatzeko gaitasuna galdu izanagatik, 81.400 herritarrek
gaitasun hori eurenganatua zutelako.
Puntu horretara iritsita, hezkuntza-sistemaren garrantzia azpimarratu zuen
Aristondok, sistema horrek lan handia egin zuelako EAEko belaunaldi gazteak
euskalduntzen. Alabaina, erabilera indartzeko neurriak hartzeko premia ere azaldu zuen,
euskararen kalitatearen inguruko kezka agertzeaz batera.
447
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hona inkestak EAEn bistarazitako datuak (iturria: Euskaldunon Egunkaria, 1999-IV-16).
Ehunekoetara etorrita, inkestan azaltzen ziren Euskal Herriari buruzko datu
orokorrak honako hauek ziren: euskaldunak, %22,5; elebidun hartzaileak, %14,5;
erdaldun elebakarrak, %63,0. Datu horiek gogoan, azken urteetako bilakaeran ez zela
hobekuntzarik sumatzen ondorioztatu zuen Iñaki Larrañagak (ikus II.5.1 atala), baina
baita puntuan zera gaineratu ere (1998b: 27):
“(...) Esan behar da, gainera, euskararen arazoa ez dela kopuru arazoa. Izan ere,
[euskal hizkuntz komunitatea] Euskal Herriko lurraldeetan (kanpoan daudenak kontatu
barik) 15 urtetik gorako 546.500 hiztun dituen Hizkuntz Komunitatea izanik (...) badu
bere biziraupena ziurtatzeko behar hainbat hiztun eta gehiago. Kontua da Hizkuntz
Komunitate hori hizkuntzaren funtzioen arabera artikulatzea eta konpaktatzea. (...)”
Bazegoen, beraz, horretan hasteko modurik. Hona, adibidez, Jon Sarasuari ebatsi
dizkiogun datu esanguratsu batzuk (1996a: 71): “Hego Euskal Herriari dagokionez
[horixe da Gararen eragin-eremu nagusia], beraz, hau da zentsuak 1991n eskaintzen
448
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
digun euskarazko alfabetatzearen panorama: 595.650 euskaldun; 399.077 euskaldun
alfabetatu; 141.151 euskaldun partzialki alfabetatu; 55.412 euskaldun ez alfabetatu.”
Hezkuntza-munduko datuak ere aldeko ziren Euskal Herri guztian. Argiaren
1822. zenbakian (2001-IX-23) argitaraturiko albiste hau dugu horren lekuko:
“Haur gehiagok ikasiko dute euskaraz. Ikasturte berria hasi da eta haurrak
eskolara itzuli dira. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, EAEn ikasleen %70ak B eta D
ereduetan eman du izena. Nafarroako Gobernuaren datuek diotenez, lau ikasletik batek
euskaraz ikasiko du aurten. Iparraldean, Ikas-Bi sare elebiduneko ordezkariek eta Euskal
Haziak irakaskuntza katolikoaren sail elebidunak eredu elebiduneko matrikulazioek gora
egin dutela adierazi dute.”328
Datu horiek gorabehera, eredu elebidun diglosikoaren alde egin zuen apustu
Garak. Iñaki Altuna bertako zuzendariordeak honela arrazoitu digu apustu hori
(komunikazio pertsonala, 2002):
“Prentsaren merkatura egokitu genuen geure burua. Datu soziolinguistiko horiek
ez ezik, prentsaren merkatuaren datuak ere hartu genituen kontuan. Gure azterketa garbia
zen: euskara nagusi izango zuen egunkari bat merkatuaren zati batean lehiatuko zen
soilik, bereziki Euskaldunon Egunkariarekin, eta Egin ixteak eragindako hutsunea ez
genuen beteko. Hala ere, aldi berean, euskararen hedapena indartzeko apustua egin behar
zela erabaki genuen, hein batean, eskaria eskaintzarekin pitz daitekeela uste baitugu,
eskariak eskaintza piztu behar duen bezalaxe. Konpromiso horren isla sortutako Euskara
Saila izan zen eta sail horri jarritako eginbeharrak:
1.- Produktuan euskararen presentzia planifikatu eta jarraitzea.
2.- Kazetarien euskara maila aztertu eta etengabeko hobekuntza bermatzea.
Egitura erabat euskalduna bihurtzea.
3.- Testuen zuzenketa.”
Egin desagertuta, dena den, bazegoen euskarazko komunikazio-esparrua
gotortzen lagun zezakeen beste aukera bat ere: Euskaldunon Egunkariarekin bat egin
eta haren egitasmoa sendotu eta zabaltzea. Planteatu ote zuten inoiz horrelakorik
Egineko arduradunek? Ezetz erantzun digu Altunak (komunikazio pertsonala, 2002):
“Ofizialki bi enpresen artean ez da horrelakorik inoiz mahairatu. Hala ere, gure etxe
barruan horrelako apustu bat egitea begi onez ikusiko litzatekeela uste dut (hau maila
pertsonalean erantzuten dut).”
328
Ipar Euskal Herrian 2001/2002 ikasturtearen atarian euskarazko irakaskuntzak zeukan egoerari buruz
informazio gehiago VII.2.1 atalean.
449
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Kinka horretan sortu zen, bada, Gara. Haren sorrerak, gainera, itxaropen dezente
piztu zuen euskal kultur munduko sektore batzuetan; Argiaren 1.699. zenbakian (1999I-17) plazaraturiko iruzkin hau aipa dezakegu adibide modura: “Gara egunkariaren
lehen zenbakia kalean izateko bi aste besterik falta ez direnean, dagoeneko bere
aurpegia ezagutarazi dute 0 zenbakiaren bitartez. (...) Euskal kultur munduak ekimenari
eman dion bultzada garrantzitsua izaki, Garako arduradunek hemendik aurrera kulturari
toki berezia egin nahi diote euren orrietan.” Haatik, euskal kultura sustatzeko modurik
eraginkorrena euskarazko sormena bultzatzea da; kasu honetan, aldiz, eredu diglosikoa
finkatzen duen egitasmo bat eraikitzera bideratu zen jende askoren energia.
VII.2.- Le Journal du Pays Basqueren jaiotza eta hasierako planteamenduak
VII.2.1.- Ipar Euskal Herria XXI. mendearen atarian: hurbilketa demografikoa
Ipar Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoa ahotan hartuz gero, ezinbesteko
lana da estreina bertako egoera demografiko bereziari erreferentzia egitea. Hortaz, lan
horri lotuko gatzaizkio ezer baino lehen; Hemen kazetaren 80. zenbakian (2001eko
azaroa) agerturiko “Ipar Euskal Herriko biztanlegoa” izeneko artikulua (Xole Mariluzek
onduriko lana) baliatuko dugu horretarako. Pasarte hauek lekualdatu ditugu bertatik:
“(...) [Euskal Herriko] Lurraldearen %14,4 osatzen duen Ipar Euskal Herriak
aldiz biztanleriaren %9,1 biltzen du.
Ipar Euskal Herriari doakionez biztanleriaren emendioa kanpotik datorren
jendetzari zor diogu eta ez bertan izan diren sortzeei. Alabaina azken 3 erroldetan hiltze
gehiago suertatu dira sortze baino eta artekoa handituz joan da. (...)
(...) Ipar Euskal Herria hiru dinamika desberdineko eskualdez osatua da.
Lehenik, Baionatik Hendaiaraino biztanle gehien kontatzen eta azkarki betetzen
ari den Lapurdiko kostaldea.
Kostaldeak populazioaren %66,5 biltzen du (174.520 biztanle), parte handiena
(112.403 biztanle) Baiona-Angelu-Miarritze (BAM) eskualde ttikian kokatua delarik.”
450
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Bestemoduzkoa da, ordea, barnealdearen kasua; bi kasu desberdinekin egiten
dugu topo bertan: batetik, Lapurdi barnealdea; bestetik, Nafarroa Beherea eta Zuberoa:
“(...) Ondotik, hazkunde demografiko gehien ezagutzen ari den Lapurdiko
barnealdea dugu.
Lapurdi barnealdeak, ararteko eskualdea deitzen zaionak, populazioaren
hazkunde azkarra izan du 25 urte hauetan (+ %35,7). Uztaritzeko kantonamendua da
gehien hazi dena (+ %75,9). (...)
Eskualde honetan populazioa bertzeetan baino gazteagoa da. 20 urte baino
gutiagokoek biztanleriaren %23,9 osatzen dute batazbertzean (%21,3koa IEH-an). (...)
Azkenik, jendetza galtzen ari den Behe Nafarroa eta Xiberuaren (barnealdea)
egoera azpimarratzekoa da.
Behe Nafarroa eta Xiberuak jendetzaren %14,5 osatzen dute, lur hedaduraren
%64,4an. 25 urte hauetan biztanleriaren kopurua etengabe murriztuz joan da: - %10,4
Behe Nafarroan eta - %17,1 Xiberuan. Bi probintziek 19/20 biztanle biltzen dute
kilometro bakotx; Lapurdiko kostaldeak, 657,2 biztanle.
Jendetza galera hau berezko saldo negatiboari zein migrazioaren saldo
negatiboeri lotzen zaie. (...) galdu den biztanlegoa hein handi batez gaztea izan da. (...)”
Ipar Euskal Herriko populazio-gorabeheren berri ematen duen grafikoa (iturria: Hemen, 80. zenbakia,
2001eko azaroa).
Hori da, beraz, errealitate demografikoaren argazkia: gainpopulaturiko kostalde
frantsestua batetik, odolusten ari den barnealde euskalduna bestetik, eta bi horien artean
den Lapurdiko barrualdea azkenik. Haatik, baliagarri ote da eskema hori Iparraldeko
errealitate soziolinguistikoa ganoraz irudikatzeko? Zertan zen euskara Ipar Euskal
Herrian XXI. mendearen atarian? Itaunok, argi dago, aparteko atala merezi dute.
451
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
VII.2.2.- Euskara Ipar Euskal Herrian XXI. mendearen atarian
VI. 4 atalean ikusi dugunez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza-Politikarako
Idazkaritza Nagusiaren arabera, hamasei urtetik gorako biztanleen artean, 1991n 85.302
euskaldun zeuden Ipar Euskal Herrian. Bost urte geroago, beste datu hauek plazaratu
zituen Siadecok (1996b: 91): “Iparraldean, euskara ongi ulertzen duten pertsonak
72.000 inguru dira: Lapurdin 45.000 inguru; Behe-Nafarroan 19.000 inguru; Zuberoan
8.000 inguru.” Garai horretan bertan, bestalde, Xipri Arbelbide ere Ipar Euskal Herriko
errealitate soziolinguistikoaz mintzo zen (1996: 294-295):
“Gaur egun Gau Eskolak badira nonnahi eta 1.200 heldu ari dira euskara ikasten
Iparralde honetan, gero eta gehiago Euskaldun Berri sortzen dutela. (...) Gaur egun 1.500
bat haur dabiltza [ikastoletan ikasten] ama eskolatik eta baxora, eta (...) klase elebidunak
sortu dira, bai sare publiko, bai sare pribatuan 2.500 bat haurrekin.”
Klase elebidunak aipatu zituen Arbelbidek. Izan ere, 1990eko hamarraldi
amaieran etengabe ari baitzen igotzen Seaskaz aparte sare publikoan zein pribatuan ere
euskara ikasten ari ziren umeen kopurua. Sare publikoari gagozkiola, hara zer zioen
Herriaren 2.490. zenbakiak (1999-I-28):
“IKAS BI burrasoen elkarteak atseginekin dauka elebitasuna goiti ari dela
etengabe Lapurdi Kostaldean. Horrek araberako ahalak eskatzen ditu erakaskuntzan
bereziki. (...)
Xifreak horrela mintzo dira. Hendaiako bi eskola publikotan haurren erdia baino
gehiago ibilki da gela elebidunetan. Ziburun aldiz jaz ideki gela elebidunak bikoiztu
dituzte burraso ainitzek hor ezarri nahi izan baitituzte haurrak. (...)”
Sare pribatuan, berriz, ikastetxe erlijiosoak ziren nagusi, eta euretan ere
euskararen irakaskuntza hazten ari zen, ezarian-ezarian. Herriaren 2.490. zenbaki
horretan bertan ziotenez, Euskal Haziak elkartea zebilen alor horretan lanean, “eskola
girixtinoetan” elebitasuna sustatzen; 1998/99 ikasturtean 1.145 ikasle zituzten eskola
horietako adar elebidunek (aurreko urtean baino 140 gehiago), modu honetan banaturik:
510 ama-eskolan, 450 lehen mailan eta 185 lizeo eta kolegioetan.
329
Iturria: Siadecok 1996an eginiko ikerketa.
452
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Jada
XXI.
mendean
sarturik,
2001eko
udagoienean
hasita,
Marikita
Tambourinek “Euskara lehen eta orain” izenburupean artikulu-sorta plazaratu zuen
Herrian. Idatzi horiek baliagarri zaizkigu Le Journal jaio zen garaian Ipar Euskal
Herriak zelako errealitate soziolinguistikoa bizi zuen jakiteko. Herriaren 2.631.
zenbakian (2001-XI-22) plazaratu artikuluan, adibidez, zera zioen Tambourinek:
“(...) Lehen kronikan aipatu genituen hiru inkestetaz hitz eginen dugu orain.
Inkesta sozio-linguistiko horiek Euskal Herri osoan egin ziren 1991n eta 1996an, 16
urtetik gorako herritarrekin.330 Hirugarrena, 1999n egin zen 7 probintzietan ere, bainan 14
urteko gazteen artean bakarrik ikastetxeetan.(...)
Hiru inkesta horien emaitzak aztertzen direlarik, hara zer ageri den:
- 1991koak erakusten zuen euskara mintzatzen zutenetan, kasik denak elebidunak
zirela: euskara-frantsesa edo euskara-espainola. Baita, elebidun gehienak Zuberoan (%62)
eta Baxe-Nafarroan (%59) zirela. Beraz, ondorio bezala agertu zen, euskara hobekienik
gorde zuen gunea Iparraldeko barnealdea zela, gutxienik hiritartua zena. Hala ere,
agertzen zen elebidun gehienek 50 urte baino gehiago zutela, baita 16-24 artekoak
elebidun pasiboak zirela, erran nahi baitu euskara ulertzen zutela, bainan ez zutela
erabiltzen. Horrek erakusten zuen deia, Iparraldean euskarak ez zuela gerorik hola
segituz, gehienik mintzatzen zutenak adin batekoak zirelako. (...)”
1991ko inkestak, beraz, errealitate kezkagarria bistaratu zuen. Hala ere,
1996koak eta 1999koak ere zer pentsatua eman zioten Tambourini:
“- 1996koaren ondorioek diote: Iparraldean, 13.000k euskara galdu dute, 2.200ek
ikasi dute, beraz, sei aldiz gehiago dira galdu dutenak. Baita, Iparraldeko biztanle lautik
bat (%25,7) elebiduna da, hamarretik bat (%9,3) elebidun hartzailea, eta hirutik bi
(%64,2) erdaldun bakarra. Horrek garbiki erakusten du Iparraldean gehiengo batek ez
dakiela euskara. Beraz, norekin erabiltzen ahal du euskara, dakien gutxiengoak? Segur
ere hortaz oharturik, hiritarren erdia ados dago euskararen ikaskuntza eta erabilera aldeko
neurriak hartzearekin.”331
330
Euskal Herriko I. eta II. Inkesta Soziolinguistikoak, hurrenez hurren, lan honetan jada behin baino
gehiagotan aipatu ditugunak. Berauei buruzko datu gehiago bibliografian topatuko ditu irakurleak.
331
1999-IV-16ko Euskaldunon Egunkariak zera zioen, besteak beste, Euskal Herriko II. Inkesta
Soziolinguistiko horrek Iparraldean azaleraturiko datuei buruz: “(...) Hiru eremu berezi dituzte inkesta
egiteko: Baiona-Angelu-Miarritze (BAM), Lapurdiko gainerako lurraldea eta Zuberoa-Nafarroa-Beherea.
Euskararen gaitasuna nabarmen murrizten ari da gazteen artean aztertutako hiru eremuetan, eta galera
nabarmenagoa da euskaldunenak diren eremuetan. Inkestak ez du 16 urtetik beherakoen egoera aztertu,
baina adin multzo horretan berreskuratze txiki bat izan daiteke, haur eta gazteen % 17 eredu euskaldun
eta elebidunetan ari baitira ikasten. Euskararen transmisioan ere hutsune nabariak daude, familia
euskaldunetan frantsesak gero eta indar handiagoa duen seinale. Erabilera ere gero eta apalagoa da, eta
euskaraz aritzeko erraztasuna gero eta murritzagoa. Joera hori, gainera, ageriagoa da gazteen artean. (...)”
Horri lotuta, hara zer zioen Larrunen 56. zenbakian (2002ko ekaina) Eguzki Urteaga Hizkuntza
Kontseiluko idazkari nagusiak, SEI elkarteak 2001ean eginiko euskararen kale-erabilerari buruzko
ikerketan agertutako datuez: “(...) 50 urte edo gehiagoko euskaldun gehienek (%61) nagusiki euskaraz
hitz egiten dute lagunen artean eta antzekoa gertatzen da etxean (%48). Beraz, adinekoak hiltzen diren
neurrian eta belaunaldi berriek euskara gutxiago erabiltzen duten neurrian hizkuntzaren baliaketa
murrizten doa. Haurrei eta gazteei dagokienez, erabilera mantentzen doala dirudi. Datu hauek ez datoz bat
1996ko inkesta soziolinguistikoarekin, zeinek erakusten duen euskararen erabileran oso beherakada
handia dagoela 50 urte baino gutxiagokoen artean.” Beherakada hori gogoan, Marikita Tambourin,
453
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
- 1999koa Euskal Herriko Gaztetxoak eta Euskara deitzen da. Emaitzak biziki
adierazgarriak dira. Hegoaldeko hiru probintzietan: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 10
urtez euskara dakitenen kopurua doblatu dute. (...) Gazte horiek diote euskara erraza dela,
hiriko eta etorkizuneko hizkuntza. Iparraldekoentzat aldiz: euskara zaila da, baserriko eta
iraganeko hizkuntza. Horietarik, %16ak baizik ez du euskara ikasten eskola elebidunetan
edo ikastoletan. Gainera, Iparraldean, familiako hizkuntza transmisioa ez da egiten, bi
gurasoak euskaldunak direlarik ere: 3etarik 1ek ez du euskara erakusten haurrei.”
Horiek guztiak gogoan, zera ondorioztatu zuen Tambourinek: “Inkesta horien
ondorioz, agerian gelditzen da gure eskualdean euskara egoera txarrean dela, dakitenek
ez dutelako hitz egiten euskaraz, euskara ez delako aski irakatsia ez etxean, ez eta
eskolan.” Haatik, Herriaren 2.631. zenbaki horretan bertan (2001-XI-22), beste inkesta
esanguratsu batez mintzo zen Gehexan Pontto (Jean Haritxelhar):
“Ofizialki inkesta bat egina izan da BAB (Baiona, Angelu, Miarritze)
hirikidegoan jakiteko zenbat aitamek nahi zuten beren haurrek ikas zezaten euskara
eskolan.
Inkesta ofiziala, frantses Hezkuntza ministeritzak eginarazia, beraz sinesgarria.
Nork asmatuko zuen holako emaitza? Datorren urtean eskolan sartuko diren haurren
aitametan %56-ek nahi dute haurrek ikas dezaten euskara. (...)”
Herriaren hurrengo zenbakiak (2.632.a, 2001-XI-29), bestalde, inkesta horri
buruzko informazio gehiago eman zuen:
“Ez dugu xuxena aise jakinen baina harridura handiz hartu dituzte [Frantziako]
hezkunde ministerioko kargudunek Baiona/Angelu/Miarritzen CSA etxeari egin-arazi
aburu ikerketaren emaitzak. (...)
Nork pariatuko zuen bada, holako eremu hiritar eta erdaldunduan burraso gazteen
%56 agertuko zela deplauki euskara eskoletan erakastearen alde? Gogoan izan behar
baita hiritar eremu horrek osatzen duela Lapurdi/Baxe Nabarre/Xiberoko jendetzaren
erdia kasik. (...) Gehiago dena, burraso gazte horiek denek nahi dute euskararen
erakaskuntza ona. Jadanik haur bat gela elebidunean duten guziek elebitasuna nahi dute,
eta %15 prest dira ikastola bezalako eskola batean beren haurraren ezartzeko. (...)”332
BAMeko errealitate soziolinguistikoa aldatzeak eragin dezakeen dominoefektuaren erakusle, hona albiste hau, arestian aipatu inkestaren emaitzak argitara eman
eta gutxira agertua (2001-XII-28ko Le Journal du Pays Basquen, hain zuzen ere):
arestian aipatu dugun artikulu-sortako idatzi batean (in Herria, 2.632. zenbakia, 2001-XI-29), euskararen
galera azaltzeko ezinbestean aintzat hartu behar diren faktore psiko-sozialez mintzo zen: “(...) Gure
hizkuntzaz ezagutzarik ez zuten erdi-jakintsu batzuek euskararen ahalkea eta mesprezua sartu digute
hezurretaraino. Guk ere, gehienek ez baigenekien fitsik, salbu gure ama hizkuntza zela, sinetsi ditugu,
erraten zigutenean gure mintzairak etxeko baizik ez zuela balio. Helburu bakarra zutelarik euskara ahantz
dezagun, frantsesa hobeki ikasteko, beren ustez. (...)”. Hara: hamarkada askotan zehar sustraituriko
konplexu eta beldurrekin egin dugu topo; aise ondoriozta daiteke horiek gainditzeko beste horrenbeste
denbora (hamarkada asko, alegia) izango dela beharrezko.
332
Inkesta horri buruz informazio gehiago in Enbata, 1.696. zenbakia, 2001-X-4.
454
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Bidart suit les traces du BAB. La municipalité a interrogé les parents de jeunes
enfants de sa commune sur leurs volontés en terme d’apprentissagé de la langue basque.
Comme lors du sondage réalisé il y a quelques semaines à Anglet, Bayonne et Biarritz,
les chiffres mettent en avant le souhait des parents de voir leurs enfants évoluer dans un
milieu bilingue.
(...) 40% des parents ayant répondu souhaitent la création d’une maternelle
bilingue basque-français et plus de la moitié des jeunes parents un accueil bilingue en
créche.
(...) Même si les façons de répondre à la demande sociale en faveur du basque
divergent, force est de constater que celle-ci est croissante. Les motivations sont diverses,
mais les résultats de l’enquête menée à Bidart ou sur le BAB montrent que les régions les
moins bascophones du Pays Basque ne sont pas en reste dans la volonté de promouvoir
l’utilisation de la langue basque.”
Ustez behintzat jendearen gogoa irakaskuntza elebidunaren alde zela abiatu zen
beraz ikasturtea Ipar Euskal Herrian. Eta, egia esan, aldeko jarrera horrek matrikulatzedatuetan ere izan zuen islarik. Hara bestela, esanikoaren erakusgarri, Herriaren 2.621.
zenbakian (2001-IX-13) agerturiko albistea. Berri luze bezain esanguratsua denez, kasik
osorik ekarri dugu orriotara:
“Urte berri bat hasi eskoletan. 6.549 ikasle euskara barne den sailetan. Titulu
honetan ematen dugun zifra horrek euskarak duen interesa beti goiti doala erakusten du
dudarik gabe. Zenbakiak goiti doaz nahiz eta denbora berean demografia aldetik haur
kopurua beheiti ari zaigun.
Eskola publikoa datorkigu aurten 3.000 ikasleren marra pasatuz. Ideki dira
sekzio elebidunak Miarritzeko FAL kolesioan eta Donibane Garaziko lizeoan, hedatu da
erakaskuntza elebiduna Itsasuko, Angelu Herriot-eko, Donibane Urdazuriko, Ziburuko
eta Irisarriko eskoletan. Soka tira bringoa abiatu dute burrasoek Heleta eta Ainhoako
eskola publikoetan sekzio elebidunak idekarazteko (...).
Eskola katolikoetan ere euskarak haizea alde du. 1.600 ikasleren marrara heltzen
zaizkigu kopuruak. Bi sekzio elebidun ideki dira Azkainen eta Ziburun. Murgilpen edo
imerzio sistemara (D modelora) pasatuak dira gela elebidunak herri hauetan: Azkaine,
Donapaule, Donibane Lohizune, Hazparne, Itsasu, Kanbo, Urruña eta Uztaritze.
Ikastoletan sartze ona ezagutu dute aurten. 19 ama edo lehen mailako ikastoletan
sartu dira 1.358 ikasle. Hazparne eta Uztaritze 100 ikasleren marran ditugu, Garazi
96etan, Xiberoa 87rekin. Donaixti, Kanbo eta Ziburuko kolesioetan 389 ikasle badira.
Etxepare lizeoa 104 ikasletan dugu aurten.333
(...) Lang ministroak joan den primaderan iragarri puntuak bete ditu araudi
horiekin. D irakaspen modeloari ateak zabaltzen dizkio erakaskuntza publikoak (...).
Kolesio eta lizeoetan gela elebidunak idekitzen ahal dira oren kopuru berarekin mintzaira
bakoitzean (orain arte 7 oren baizik ez baitzen). Baxoko probak euskaraz bete daitezke
eta 10 erakasle postu idekiak dira aurten berean erakaskuntza elebidunerako. Horiek oro
puntu berri eta kozkorrak dira (...).”
333
Ikastolen sorreraz geroztik izaniko bilakaeraren erakusgarri, hona Herriaren zenbaki horretan bertan
aurkituriko beste testu bat: “Hazparneko ikastolaren 30garren ikasurtea, joan den astelehenean zortzi,
ederki hasi zauku, 107 haurrekin! 1972an sortu ikastola, ari da orain ttarrotzen, azken urte hauetan
bereziki, kopuruan emendatze azkar bat sendi baita: 66 haur 1995eko sartzean, 82 1997an, 99 1999an, eta
107 aurtengo sartzean.” Ikastolen mugimenduaren hazkundearen isla dira, halaber, Hazparne eta Garaziko
ikastolen eraikin berriak (ikus Egunkaria, 2002-VI-6).
455
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Datu esanguratsuak, dudarik ez; dena dela, unibertsitate-aurreko irakaskuntzari
dagozkionak dira denak ere. Izan ere, Ipar Euskal Herriak ez baitauka unibertsitate
propiorik. Nolanahi dela, eskaera horren aldeko ahotsak ere gero eta ozenago entzuten
hasiak ziren, Herriaren 2.621. zenbaki horretan bertan topaturiko beste artikulu hau
horren lekuko dela:
“1992-an ADEPAB eta Hemen elkarteek bultzatu zuten gaia eta ixtan bat honetan
lo zegoena berriz agertu zaigu uda honetan: Baxe Nabarrek, Xiberoak eta Lapurdik
egiazko unibertsitate bat hartze luketela, Baiona/Angelu/Miarritzen kokatua. Duela
zenbait urte gaitzeko sukarrak hartu zuen Iparraldea gai horren inguruan, eta publikatu
ziren zortzi mila sinadura berezko unibertsitatea hemen egokia ikusten zutenak. Geroztik
gaia hormaturik zegoen (...) Jean Léon Irigarai (...) Clermont-Ferrand-go unibertsitateko
irakasleak (...) Tolosako unibertsitatean irakasle den Hazparneko Jan Battittt HiriartUrrutyrekin, biek funtsezko txosten bat atera dute ideia hori labur bilduz.”
Eskaera nagusi bat ageri zen txosten horretan: Baiona-Angeluko campusa Ipar
Euskal Herriko unibertsitate bihurtzea, “ez Paueren peko baina bere gain”. Irigarairen
irudiko, “euskal gazteentzat orai da momentua unibertsitate baten egiteko hemen Euskal
Herrian.”334
Irakaskuntza-kontuak bazter utzita ere, Iparraldean beste arlo askotan suma
zitekeen garai hartan euskararen aldeko mugimendua. Euskararen berripaperaren 114.
zenbakian (2001eko azaroa), adibidez, berri honekin egin genuen topo:
“Euskal Kultur Erakundeak eta Euskal Konfederazioak antolaturik, hainbat
ekimen burutuko dira Iparraldean Euskara ikas eta erabili lemapean, azaroaren 5etik
24ra. Helburua da 2001 Hizkuntzen Europako Urtea ospatzea. Horretarako, hitzaldiak,
kantaldiak eta bertso saioak izango dira. Gainera, Euskal Irratiek hizkuntza gutxituen
gaineko irratsaio berezia egingo dute Europako beste 60 irratirekin batera.”
Kanpaina horren kariaz, beraz, hainbat ekimen burutu ziren euskaraz Ipar Euskal
Herri osoko luze-zabalean, kasik egunero burutu ere. Hilabete batzuk geroago, Euskal
Konfederazioak, Euskal Kultur Erakundea (EKE) eta Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatearen (UEMA) partaidetzarekin, Euskararen presentzia sustatu Herriko
Etxeetan izeneko txostena aurkeztu zien zenbait udali. Txosten juridikoa kanpaina
zabalago baten lehen urratsa baino ez zen; ezen Marie-Jeanne Merkapide Euskal
334
Iparralderako unibertsitateari buruzko eztabaidaz gehiago in Herria, 2.624. zenbakia, 2001-X-4.
456
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Konfederazioko buruak zioenez, “Euskal Herriko Hitzarmen Berezian oinarriturik,
hizkuntza-politika baten lehen urratsak abiatzen ari dira. (...) Kanpainak bizi publikoan
leku duina eman nahi dio euskarari (...) Orain hautetsiei dei egiten diegu, beren
laguntzarekin euskararen tokia bermatuko baitugu gizartean, lagunarteko eta familia
baitako esparrua gaindituz. (...)”335
Erramun Baxok, berriz, Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren urteko balantzea
egiten hasita, honela mintzo zen 2001 amaieran (2001: 11-12):
“Aspaldidanik hiru kultur etxe irekiak dira hiru herrialdeetan, Eihartzea
Hazparnen, Haize Berri Izuran eta Ühaitza Zuberoan, hiru euskal irratiekin kulturgintza
aintzinarazten dutenak. Geroztik beste kultur gune batzuk sortu dira, Garazikus,
Aldudarrak, besteak beste. Eta ororen laguntzaile Uztaritzen dagoen Euskal Kultur
Erakundea. (...)
2000ko abenduan sinatu zen Hitzarmen Berezian badago atal bat kulturaz hiru
ildo nagusi definitzen dituena: 1) euskal kultura zabaldu kulturgintzaren alor guztietan,
adibidez komunikabide berrietan [geurea da letra etzana]; 2) dauzkagun erakundeak sartu
Ipar Euskal Herri osoa estaliko duen sare batean, Baionaldearen buruzagitzarekin baina
kostaldea barnealdeari lotuz; 3) Euskal Herriko kultura hedatu herrian bertan, bai eta
kanpora ere kulturak elkarren artean gurutzatuz.”
Premia bat zekusan Baxokek nabarmen (2001: 12): “(...) ordu da hirietan ere
euskalguneak antolatzeko, gure nortasuna hobeki ezagutarazteko ahalik eta publiko
zabalenari. (...) Jadanik badira ekintza ederrak (...). Bat-bateko ekintzetarik euskal
animazio jarraikietara pasatu behar da talde eragile batzuen bitartez.” Horrez gain, garai
hartan sorturiko Hizkuntza Kontseilua ere hizpide zuen, (2001: 13), haren lana
“euskararen aldeko hizkuntza-politika asmatzen eta bideratzen laguntzea” zela
gaineratuta.
Zer da, baina, Hizkuntza Kontseilua? Kontua da Lurralde Eskemaren aholkuari
jarraikiz, Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak, EKEren bitartez, Hizkuntza
Kontseilua sortzea proposatu zuela 1998ko abenduan. 2001eko larrazkenean jada lanean
ari zen erakunde hori, eta gisa honetan mintzo zen Eguzki Urteaga Hizkuntza
Kontseiluko idazkari nagusia 2001-X-17ko Le Journal du Pays Basquen:
335
Ikus albistea osorik 2002-I-24ko Euskaldunon Egunkarian.
457
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Hizkuntza Kontseiluaren misioak lau izanen dira. Lehenik eta behin behatoki
gisa lan eginen du, euskararen egoera zertan den ikusi eta azterketa soziolinguistiko bat
eginez. Bigarrenik, adostuak diren ekintza politikoen ebaluaketa eginen du egitura
berriak. Hirugarrenik, proposamen konkretuak egitea izanen du xede, euskara sustatu eta
aitzinarazteko. Jada badira 2001-2006 atalean adostuak izan diren hamar proiektu, eta
hemendik aitzin proiektu gehiago pentsatu eta bultzatu beharko dira. Laugarren misio
gisa, Hizkuntza Kontseiluak koordinazio lanak eginen ditu botere publiko eta elkarteen
artean proposatuak diren proiektuen inguruan. Laburbiltzearren, orokorreko misioa
obragintza publikoari laguntza ematea litzateke hizkuntza-politika martxan jartzeko.”
Beraz, Iparraldean XXI. mende hasieran euskara zela-eta kezkatzeko arrazoiak
sobera ziren arren (hizkuntza-transmisioa eten izana edota erabilera oso baxua izatea,
konparazione), argiune batzuk ere antzeman zitezkeen: hezkuntzan euskarazko ereduek
gorako joerari eusten zioten, kanpaina dezente ari ziren burutzen gizartean, eta ezin
ditugu ahaztu halaber hiru euskal irratien hazkunde etengabea ezta gutxieneko egitura
batzuen sorrera ere. Horiek horrela, hara nola mintzo zen Eguzki Urteaga Hizkuntza
Kontseiluko idazkari nagusia 2001-X-17ko Le Journal du Pays Basquen:
“Azken inkesta soziolinguistikoak336 nahiko egoera kezkagarria aurkeztu zigun;
premiazkoa da proposamen konkretuak mahaigaineratzea hiru adarretan: hezkuntzan,
komunikabideetan [geurea da azpimarra] eta espazio publikoan. (...) ez da nahikoa
haurrak ikastoletan edo sare elebidunetan sartzearekin. Lehen aipatu espazio publiko hori
euskaratu behar dugu, gazteek uler dezaten euskara ez dela zerbait zaharra, baserriarekin
eta tradizioarekin lotutako gauza, inkesta soziolinguistikoan azaleratzen zen moduan.
Euskara hizkuntza bizia dela eta aukerak eskaintzen dituela jakin behar dute. (...)
Konkretuki erakutsi behar da euskara jakiteak zerbitzatzen duela, baliagarria dela gure
bizitzan. (...)”
Horra erronka; haatik, Urteagaren iritziz, euskara Iparraldean ataka gaiztoan
egonagatik, bazegoen ataka gaizto hori gainditzeko modurik: “Ez da dramatizazioan
sartu behar. Egoera larria bada ere, irtenbideak badaude eta gure eskuetan dago euskara
aitzinaratzea. Gakoa espazio publikoa da, funtsezkoa da eremu hori euskaratzea.”
Hortaz, itaun hau erantzutea dagokigu guri orain: Le Journalen jaiotzarekin, esparru
publiko hori euskaratu eta lehendik zeuden euskal hedabideekin batera euskarazko
komunikazio-esparru bat sortzeko hautua egin zen, euskara komunikazio-hizkuntza,
336
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Kultur Erakundeak 1999an buruturiko Euskal
Herriko Gaztetxoak eta Euskara ikerlanari buruz ari da.
458
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
mintzaira bizia dela frogatze aldera, ala, oharkabean bada ere, egoera diglosikoa
zurkaiztera bideratu ziren indarrak?
VII.2.3.- Euskara Ipar Euskal Herriko hedabideetan XXI. mende hasieran
Sentiera abertzalea duen jendeak eginiko kazeta da Le Journal du Pays Basque.
Atal honetan bertan luzeago jardungo dugu gai horretaz, baina oraingoz esan dezagun
egunkaria izateko desira aspaldikoa zela Ipar Euskal Herriko abertzaleen artean. Ez
desira bakarrik: asmoak ere aspaldi samarrekoak ziren. Horren lekuko dugu Ekaitza
astekariaren 33. zenbakian (1986-XII-18) topaturiko berri hau:
“Herriz Herri eta Iparraldeko hiru irrati euskaldunek muntaturik, forum bat
iragan da joan den larunbat arratsalde hondarrean, Makean. Antolatzaileetarik aparte,
Enbata, Herria, Ateka, Argia, Abil eta Ekaitzak parte hartu dute. Hor ziren ere Patxa eta
Desastreko ordezkariak (...)
Gaurregun lau astekari, bat hamabostekoa, 2 hilabetekari, beste bi hiruhilabetekari badaudela ikusiz [horiei buruz gehiago VI.3 atalean], ez ote laike posible
astekari guzien biltzea eta bi astekarien egitea: bat militanteentzat (tendentzi bakotxak
paia bat ukan lezake) eta bestea herriarentzat? Hori da proposatua izan den gauza bat
Makean. Biziki zaila agertzen da bide hortan sartzea gaurregun. (...) proiekto handiago
bati lotuz, gauza berri bat sortuz, egunkari bati buruz ez ote ginezake elgarrekin jo?
Hori daukute Herriz Herrikoek proposatu. (...) Amets bat mementoan, behar
bada. Bainan geroari begira behar-beharrezkoa dena. Ea, Herriz Herrik proiekto hori
abiatuko duen? Gu prest gira lan taldean sartzeko.”
Horra bada: asmoa, beraz, aspaldikoa zen, baina XXI. mendearen hasieran hori
baino ez zen oraindik: asmo huts, alegia. Urte batzuk lehenago, Mattin Larzabalek gisa
honetan deskribatu zuen Iparraldeko euskarazko medioen panorama (1994: 125):
“Siadecok egin inkestaren arabera, irrati euskaldunak dira euskaldun gehien
hunkitzen duten komunikabideak: Iparraldeko 250.000 biztanleetarik 65.000 dira
euskaraz komunikatzeko gai. Hala ere, Xiberoko Boza, Irulegiko Irratia eta Gure Irratiak
ez dituzte denak hunkitzen arras. Baina ikusiz media horien ahal teknikoak, 60.000
entzule metatzea guzien artean ez da guti.
Bigarren medio hedatuena Herria astekaria. 3.800 aletan banatua da astero.
Irakurle kopuru handiena Baxe Nabarren du: 1.300; gero Lapurdin: 1.200-1.000 irakurle
berreskuratuak ditu 1990az geroztik.
Hirugarrena Xirrixta, 4/8 urteko umeen aldizkaria dugu. Sei hilabete abiatu dela.
1.000 ale banatuak dira Ifarraldeko familietan. Nola 7 urte arte umeek ez dakiten
irakurtzen familian komentatua izaten da.
459
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Siadecoren inkestan ez da agertzen ETBk zenbat behari edo ikusle bil dezakeen.
Porzentaia doi bat emenda daiteke Iparraldeko orena emanaldia abiatuz geroztik 1992ko
larrazkenean. Triunfalismorik ezin da egin ezen gaur duen hedapen sistema berarekin
Iparraldeko 200.000 lagunek har baitezakete.
Argia eta Egunkariak beren bidea egiten ari dute poliki-poliki. Euskara
egunerokoaren ohitura harrarazten digute.”
Herria astekaria: 2001eko udazkeneko zenbaki baten mantxeta.
Bost urte geroago, 1990eko hamarraldi amaieran, Lucien Etxezaharretak
“Iparraldeko komunikabideak eta euskara” artikulua eman zuen argitara Euskonews &
Media aldizkari elektronikoaren 26. zenbakian (1999). Hara zer azpimarratu zuen
bertan: “90.eko hamarkadan aldaketa bat nabaritzen da: Hego Euskal Herriko prentsaren
garapena eta irakurlegoaren hazkundea Iparraldean, Euskal Telebistaren ofizializatzea
eta denetan ikuskari izatea, euskal irratien gero eta indartze handiagoa. (...)”
Azter ditzagun puntuok arloz arlo; prentsa idatziari dagokionez, jada ezagun
ditugun zenbait kazeta aipatu zituen estreina Etxezaharretak: batetik, Ipar Euskal
Herrian zenbakitan erabat nagusi diren Sud Ouest egunkaria eta La Semaine du Pays
Basque astekaria, zeintzuetan euskara kasik agertu ere ez den egiten (ikus bi horiei
buruz gehiago VI.4 atalean); bestetik, kazeta euskaldun, euskaltzale edota abertzale
zenbait, hala nola Herria, Enbata, Ekaitza edo Laborari (ikus horiei buruz V. eta VI.
atalak); horiez gain, tokian tokiko udal-oposizio abertzalearen prentsa (horri buruz
gehiago VI.4 atalean) eta kazeta lokal batzuk (Le Miroir de la Soule eta Le Journal de
Saint Palais; horiei buruz gehiago V.3.1 atalean) ere izendatu zituen, batak zein besteek
euskara berdin-berdin zokoratzen dutela.
460
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Haatik, oraindik ezagutzen ez ditugun kazeta bi ere aipatu zituen Etxezaharretak:
Amikutzu da horietako bat, gazte batzuek Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean
ateratzen duten kazeta. Antton Etxeberri kazeta horretako kideak azaldu digunez
(komunikazio pertsonala, 2002), izen bereko gazte-elkarteak ateratzen du Amikutzu.
Sentiera abertzalea daukaten gazteak dira, baina, Etxeberriren arabera, abertzale ez
direnei ere irekiak dira. Informazio lokala lantzen dute batetik, baina baita politikagorabeherak ere (demoen ekintzak, AB eta Batasunaren arteko eztabaidak...).
1999ko otsailean plazaratu zuten lehen zenbakia; harrezkero, hiru hilero eusten
diote apustuari. 27 herri ttipitan zabaltzen dute, 7.000 biztanle dauzkan eskualdean.
Hasiera batean 15-25 urte bitarteko eskualdeko gazte guztiei helarazten zieten kazeta
(4.000 ale inguru botatzen zuten zenbakiko), baina gerora, diru-arazoak tarteko,
zabalkundea murriztu zuten; gaur egun zenbakiko 1.000 ale inguru bota ohi dute.
Ekaitzaren formatu berbera dauka aldizkariak, eta 12 edo 16 orrialde izan ohi
ditu; kalitate oneko paperez egina da, testuak argazki eta marrazkiz lagunduak direla.
Euskara-proportzioari dagokionean, euskara gutxi ageri da Amikutzun. Etxeberrik
azaldu digunez, “aldizkaria gazteei zuzendutakoa da, eta gazteak erabat erdaldunduta
daude eskualde honetan; %10 inguru baino ez dira euskaldunak”. Hori horrela, kazetan
euskara-proportzio beretsua sartzen saiatzen dira. Frantsesezko artikulu bakan batzuei
euskarazko laburpentxoa paratzen diete hasieran (diglosia finkatzeko modu bat, ez
dezagun ahantz), eta ber gauza egiten dute oso-oso bakan ageri ohi diren euskarazko
testuekin (frantsesezko laburpena paratu ohi dietela, alegia).337
Amikutzu aipatuta, ezin Mantxut aipatzeke utzi. Bertako kide eta Le Journal du
Pays Basque-eko kazetari Maritxu Lopepek adierazi digunez (komunikazio pertsonala,
2002), 1999ko udaberrian plazaratu zuten Mantxuten lehen zenbakia, Amikutzurena
337
Amikutzuri buruz informazio gehiago Ekaitzaren 666. zenbakian (1999-III-4). Bertan, besteak beste,
Antton Etxeberriri eginiko elkarrizketa irakur daiteke.
461
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
berarena bezala. Hala ere, biak garai berean jaio izana kasualitatea dela adierazi digu
Lopepek. Izurako (Nafarroa Beherea) Bota gaztetxean sortutako egitasmoa da Mantxut;
Amikutzuk bezala, ez dauka soldatapeko langilerik, eta, Amikutzun bezala, abertzalejendea da kazetaren bultzatzaile nagusi. Hori dela kausa, informazio lokalaz gain
politika-kontuak, presoei buruzkoak eta gisakoak ere jorratu ohi dituzte.338
Bi hilero kaleratzen dute aldizkaria (profesional ez izateak berarekin dakartzan
gorabeherekin, hori bai); kaleratu, 500 ale kaleratzen dituzte zenbakiko, eta baita
Oztibarre eskualdeko etxe guztietan zabaldu ere. Euskara-proportzioari gagozkiola,
gutxienez erdia beti euskaraz kaleratu ohi dute.
Etxezaharretak bere artikuluan aipatu zuen bigarren kazeta, dena dela, ez zen
Mantxut, Ttipi-Ttapa baizik. Izan ere, Ttipi-Ttapako kide Aitor Arozenak adierazi
digunez (komunikazio pertsonala, 2002), Nafarroako Bortzirietako herri-aldizkaria,
1990eko hamarraldi hasieran Saran sartu ondoren, 1998.ean Senpere aldera hedatu zen,
bertako elkarte batek hala eskatuta. 2001ean, berriz, Azkainetik heldu zitzaien eskaera,
eta kazeta hara ere zabaltzeari ekin zioten.339 Sara, Senpere eta Azkainen zenbakiko 300
aletik gora (338, hain zuzen) zabaltzeaz gain (batzuk postaz, beste batzuk tokian tokiko
okinen bidez eta herriko ostatuetan utzita beste batzuk), bertako berriemaile finkoak ere
badituzte. Gogoratu, bestalde, Ttipi-Ttapa soldatapeko beharginekin diharduen euskara
hutsezko hamaboskaria dela, eta zenbaki bakoitzeko 7.100 aleko zabalkundea daukala
orotara.340
Ez da Ttipi-Ttapa, ordea, Ipar Euskal Herrian hedatu den Hegoaldeko hedabide
bakarra; Lucien Etxezaharretaren berbak horren lekuko (1999):
338
Eneko Bidegain kazetariak 1999-III-4ko Euskaldunon Egunkarian zioenez, “(...) berri emaite horretan
urrunago joateko, eta Iparraldean gehienik irakurria den egunkari handiaren monopolioaren hausteko
erabaki dute aldizkariaren urratsa egitea.”
339
Horri buruz informazio gehiago Enbataren 1.517. zenbakiko (1998-III-5) “Ttipi-Ttapa étend sa
diffusion” izenburuko artikuluan.
340
Ttipi-Ttapari buruzko argibide gehiago in http://www.topagunea.com/ttipi-ttapa.
462
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“Urte honetan [1999] uste da 4.000 Hego Euskal Herriko biztanle Lapurdin bizi
direla, jatorriz gipuzkoarrak. Honek irakurlego berri bat ematen dio Hego Euskal Herriko
prentsari Hendaiatik Baionaraino. Diario Vasco, Egunkaria, Deia eta Gara irakurtzen
dira gero eta gehiago. Bestalde, 1990.az geroztik Egunkariak erredakzio bat Baionan
jarria du. Garak otsail honetan gauza bera egiten du. Iparraldeko albisteen tratamendu
handiagoa emanez, bi hauek irakurlego berezia finkatzen ari dute. Argia astekaria
aspaldian ezagutua da, bereziki 80.eko hamarkada geroztik indar berezia egiten baitu
Iparraldeari buruz. Irakurle finkoa dauka, sendotzen ari dena.”
Irratiaren arlora jauzi eginda, berriz, hiru euskal irratiak aipatu zituen
Etxezaharretak erreferentzia modura, gainerako irratietan euskara gutxi entzun zitekeela
argudiatuta. Radio France Pays Basque frantses irrati publikoa jarri zuen adibide gisa,
irrati horrek euskarari eskaintzen ziona zera baino ez zela gogora ekarrita: astean bost
egunez 45 minutuko magazina eta goizetan agendaren zati bat eta albistegien tituluak.
Pascal Ricaudek informazio gehiago damaigu irrati horretaz; berak dioenez (Nor
taldea, 2000: 47-48), “Pirinio Atlantikoetan, 1984an bi buruko (euskalduna-biarnesa)
estazio bat sortu zen Radio France Pays Basque-Pau Béarnekin, bi kokaleku izan
dituena (Baiona eta Paue), eta lehen urteaz geroztik, bertan Ipar Euskal Herriak eta
Biarnok zeinek bere egitarau bereiziak izanez.”
Ricauden irudiko, “(...) dudarik gabe, Radio France Pays Basque da Sud Ouest
Pays Basquerekin batera, [Iparraldeko] hedabide-egiturarik garrantzitsuena, 25 langile
eta parte-hartzaile (...) erabiltzen dituena.” Egiturari dagokionez ez ezik, entzule-tasari
erreparatuta ere punta-puntan dabil. Hara zer dioen Ricaudek horretaz:
“(...) Gaur egun [Ipar Euskal Herrian] gehien entzuten diren irratien arteko
laugarrena da Radio France Pays Basque (Baiona) (%12,4), France Inter (%19)
Estatuaren mailako estazio publiko garrantzitsuenaren, France Inforen (%16,4) eta NRJ
(%16,3) Frantziako musika irrati-sare garrantzitsuenaren atzetik. Arrakasta honek Radio
France Pays Basque eskualde-irratirik entzunena bilakatu du –entzunagoa Euskal
Herriko barnealdean, askoz ere urbanizatuagoa den itsasaldean baino- eta arrakasta are
interesgarriagoa da, estazio honek frantsesezko programazio orokorrean euskara egun
guztian zehar txertatzeko apustua egin duela jakinda. (...)”
Apustu hori, ordea, geldirik dago oraingoz, Har Hitza!-ko zuzendari ohi eta
Radio France Pays Basqueko kide Bixente Vrignonek berretsi digunez (komunikazio
463
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
pertsonala, 2002). Euskarak irrati horretan daukan presentzia Lucien Etxezaharretak
aipatutakora mugatzen dela ere aitortu digu Vrignonek.
France 3 da euskara apurren bat darabilen beste irrati garrantzitsu bat, besteak
beste Ipar Euskal Herrirako emankizun berezia daukalako. Honen berri ere Pascal
Ricaudek emango digu (Nor taldea, 2000: 49-50):
“1992ko azaroan, France 3k Ipar Euskal Herrian tokiko emanaldi edo edizio bat
sortu zuen: France 3 Euskal Herri izenekoa. (...) 1995eko abenduan entzuleria-tasaren
errekor historikoa lortu zuen, %70eko entzuleria-tasarekin. Gaur egun oraindik
errekorrak gainditzen ditu, merkatu-zatien %68,1 lortuz (...)
France 3 Euskal Herrik, asteko egun guztietan, sei minutuko bertako albistegi bat
eskaintzen du 19.54etan. Albistegi honek euskaraz azaldutako gai batzuk izaten ditu.
Euskaraz egindako erreportaiak, taldeko kazetari elebidun bakarrak, Allende Boutin-ek
azaltzen ditu. Aipa dezagun France 3 Euskal Herrik bederatzi langile dituela, hauen
artean idazkari elebidun bat egonik.
Hala ere, euskararen proportzioa txikiegia iruditzen zaie euskaldunei341 (...)”
Frantziako kate handi horiek ez ezik, beste batzuek ere eskaintzen diote tarterik
euskarari. Lapurdi Irratia da horien artean tarterik zabalena eskaintzen diona. Hara zer
dioskun Ricaudek irrati horri buruz:
“(...) 1992an beste irrati konfesional (katoliko) berri bat sortu zen: Lapurdi
Irratia. Elizaren irrati hau Euskal Herrian Elkarteak sortu zuen. (...) Irrati honek, nahiz
eta Ipar Euskal Herri guztiarentzat egina izan, euskal zein erdal hiztunentzat, justujustuan lortzen du Lapurdi herrialde osoa estaltzea. Lapurdi Irratiaren berezitasun nagusi
bat osoki elebiduna izatea da.342 (...) Berezitasun hau da agian –oraindik ere benetan zaila
da Frantzian emankizun elebidunen bitartez entzuleria fidel bihurtzea-, igorpenzailtasunekin batera, Lapurdi Irratiaren entzuleriaren higadura azaltzen duena, 1994ko
%0,8ko entzuleriatik 1998ko %0,2ra joanez.”
Ezin, halaber, Hegoaldeko irrati euskaldunez ahantz. Lucien Etxezaharretaren
arabera (1999), “(...) Hego Euskal Herriko irratiek entzulego gero eta handiagoa dute.
Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea emisorek entzule jarraikia daukate (...)”. Lan
341
Ricaudek orri berean dioenez, “1995eko maiatzaren 19ko Le Monde Radio-télévisionek ere adierazi
zuen ikus-entzuleek azaldutako etsipena, France 3 Euskal Herriren emankizunetan euskarari ematen
zitzaion lekua txikiegia zela baitzeritzoten.” Argigarriak dira, halaber, Frantziako Kultura Ministerioaren
menpeko Hizkuntza Frantsesaren Ordezkaritza Orokorraren ekimenez eginiko inkestaren emaitzak:
inkesta horren arabera, Iparraldeko biztanleek euskara gehiago gura dute Frantziako hedabide publikoetan
(France Bleu irratian eta France 3 telebistan). Era berean, euskaraz jorraturiko gaietan euskal kulturaren
irudi folklorikorik ez emateko eskatzen dute, Iparraldeko hiru probintziak informazio-esparru bakartzat
har ditzatela galdegiteaz batera. Inkesta horretaz gehiago in Le Journal du Pays Basque, 2002-VII-24.
342
Jean-Jacques Cheval-en berbak aipatuta, zera dio Ricaudek Lapurdi Irratiaren elebitasunari buruz in
Nor taldea, 2000: 51: “(...) Bertan elebitasuna erabat euskaraz eta frantsesez diren emankizunak, ia
iraupen berekoak, txandakatu eta elkarbizitzea da.”
464
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
berean, ordea, Etxezaharretak argiro zioen euskararen ikuspegitik Ipar Euskal Herriko
bertako hiru euskal irratiak zirela irratigintzan erreferentzia nagusi. Pascal Ricaudek
haien datuen berri damaigu (Nor taldea, 2000: 54):
“1997/98 sasoiko Médiamétrieren galdeketaren arabera, Irulegiko Irratiak (...)
Ipar Euskal Herriko irrati entzunenen arteko bederatzigarren postua lortu zuen,
entzuleria-tasaren %5,7rekin. Gure Irratia %2,5eko entzuleria-kopurura igo da, 1994an
erorketa indargetu ondoren. Xiberoko Botza da hiru irrati hauen artean gutxien entzuten
dena, %0,2ko entzuleria-tasarekin soilik. (...) Médiamétrieren galdeketaren desabantaila
gisa aipatu behar da, hiru euskal irratien hedapen-eremua baino askoz ere zabalagoa dena
kontuan hartzen duela (...) Irrati hauen ehunekoak askoz ere hobeak izango lirateke
galdeketa honen emaitzak, herrialdeka egingo balira. Hiru euskal irratiek Siadecori
eskaturiko inkesta baten arabera [ikus Siadeco, 1996b], Irulegiko Irratiak bereganatzetasa handia du Ipar Euskal Herrian (21.000 entzule) eta batez ere Behe Nafarroan (...)
Gure Irratiak (...) 24.000 entzule ditu Ipar Euskal Herrian, hauetarik 22.000 Lapurdin;
hau [euskal hiztunen] %44,4 da. Xiberoko Botzak, aldiz, 9.000 entzule ditu bakarrik; hau
da, euskal hiztunen %12.”
Hiruren artean, beraz, 54.000 entzule inguru daukate.343 Eta garrantzitsuago
dena, euren dinamika bizi-bizia da, hutsetik hasita egitura finkoa erdietsi dute-eta:
zuzeneko programazioa goizeko 6.30etan hasi eta 22.00ak bitartekoa da (gau osoan
musika entzun ohi da), 80 laguntzaile inguru dituzte eta hor da halaber Euskal Herriko
beste irrati batzuekin batera abian jarri duten Arrosa ekoizpen-zentroa.344
Xiberoko Botzari dagokionez, sei behargin eta egoitza berria ditu; Irulegiko
Irratiak, berriz, bederatzi behargin, grabaketa-estudio gehiago dauzkan egoitza berria
Garazin bertan eta, horrez gain, Donapaleun bulego-estudio ttipi bat zabaldu guran
dabiltza; Gure Irratiak, azkenik, hamaika behargin ditu Baionan eta beste bi Hendaian
sortu duen Antxeta Irratian. Era berean, Gure Irratiak Hazparnen ere badauka egoitza,
eta 2002arekin batera webgunea ere abiarazi zuten.
Telebistaren arlora etorrita, gisa honetan mintzo zen Lucien Etxezaharreta XX.
mende amaieran (1999): “Euskarak telebistako entzumenean garapen handia egiten ari
du 1998az geroztik, Euskal Telebistak errepikagailuak Iparraldeko toki guztietan jarri
343
Bada kopuru altuagorik ematen duenik, ezen lehentxoago ikusi dugun moduan, Mattin Larzabal (1994:
125), Siadecoren ikerketan oinarrituta, 60.000 entzulez mintzo baita.
344
Zentro horri buruz informazio gehiago IX.1 atalean.
465
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
baititu”. Pascal Ricaud ere (Nor taldea, 2000: 50) iritzi berekoa da, eta berak ere 1998an
ezarritako 26 errepikagailuei esker ETB Ipar Euskal Herri guztian ikus daitekeela
azpimarratzen du. Horri dagokionez, datu interesgarria ageri da Siadecok 1996an
egindako ikerketan; Pascal Ricaudek jasoa duenez, “1996an, [Siadecok] 42.000tan
kalkulatzen zuen Ipar Euskal Herrian ETB1 gutxi gorabeherako erregulartasunez
ikusten zuten euskaldunen kopurua.”
Gainerakoan, Etxezaharretaren arabera (1999), “Baionan France 3 telebista
kateak tokiko talde bat jarria du Baiona-Angelu-Biarritzeko distrikaren laguntzarekin.
Hiru minutuko euskarazko emankizun soila baizik eginez, euskal kultur munduaren ase
eza nabaritzen da, etsipena eta haserrea piztuz.” Haatik, euskarari askozaz garrantzi
handiagoa eskaini gura zion telebista-egitasmo bat ere izendatu zuen puntuan
Etxezaharretak: “Aldudarrak elkarteak, Alduden (Nafarroa Beherean) garatu ideiak bide
egiten ari du. Tokiko telebista proiektua garatzen ari dute, albistegi-magazin hilabetekari
grabatu bat momentukoz aurkeztuz. Iparralde guzira hedatzeko gogoa du. Beren
ekoizpenek euskarari toki nagusia ematen diote.”
Eneko Bidegain Euskaldunon Egunkariako kazetariak berretsi digunez
(komunikazio pertsonala, 2002), egun ere France 3n erabateko gutxiengoan dago
euskara; horrez gain, Aldudarraken egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta telebista lokal
bihurtu guran dabiltza. Horren adierazgarri, 2002-I-24ko Le Journal du Pays Basquen
agerturiko berria: “Créer une télé de proximité dans l’esprit de Kanaldude ce n’est pas si
simple. Pourtant l’association Aldudarrak Bideo est bien motivée et voudrait même voir
son projet concrétisé pour fin 2002.” Alabaina, albisteak zioenez egitasmoak traba
batzuk zeuzkan:
“(...) L’équipe de salariés et bénévoles (une quinzaine) avait prévu une
expérience grandeur nature dès ce début d’année. Mais pas question pour le CSA
d’attribuer une fréquence provisoire en cette période pré-électorale.
(...) La topographie de la région ne facilite pas l’implantation d’une télévision:
pas moins de 16 réémetteurs sont nécessaires pour couvrir les deux cantons. (...)”
466
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Trabak gorabehera, ordea, aurrera egitera tematurik zeuden Aldudarrak-ekoak:
“(...) tous les mois, divers reportages seront réalisés avec et sur les acteurs locaux.
(...)
En attendant de disposer d’une fréquence hertzienne, les reportagés réalisés
seront difussés chaque mois, grâce à une cassette vidéo vendue 80F. Une méthode déjà
utilisée par l’association qui connaît un franc succès. Une feuille d’information, Klap,
sera aussi distribuée dans toutes les maisons des deux cantons.
(...) C’est sur cette idée de service public qu’Aldudarrak Bideo tient aussi à
impliquer les élus.
(...) Il espère fortement un geste de soutien de la part de celles-ci pour mettre en
route le projet dès la fin de l’année.”
Aldudarrak elkartearen egitasmoari interesgarri iritzita, bertako kide Ximun
Carrererengana jo dugu. Berak adierazi digunez (komunikazio pertsonala, 2002),
elkarteak 1997an ekin zion gai lokalak jorratzen zituzten bideoak kaleratzeari. Bideoak
hilean behin kaleratzea zen euren asmoa, baina, diru- eta antolaketa-arazoak zirela
kausa, urte horretan bat eta hurrengo urtean beste bat baino ezin izan zituzten kaleratu.
2002ko otsailean, ordea, elkartea handituta, berriro ekin zioten proiektuari. Dena
den, hilero bideoak kaleratzearena estreinako urrats bat baino ez dela esan digu
Carrerek; epe luzean Garazi eta Baigorriko telebista lokal bihurtu gura lukete. Arazoak
dituzte ordea hori erdiesteko: diru-kontuez gain, inguruko geografia bihurria eta
eskualde horietan bizi den jende-kopuru txikia, besteak beste. Hala ere, aurrera egitera
tematurik daude.
Hori horrela, hirugarren urratsa telebista lokal hori Iparraldeko Barnealdeko
beste eremu batzuetara (Donapaleu aldera zein Zuberoara) zabaltzea litzateke; izan ere,
euren irudiko Kostaldeak badu komunikabide nahikorik, ez ordea Barnealdeak. 2002a
(gu lerrook idazten ari ginen garaia), beraz, froga-urtea izan zen eurentzako, bideoak
kaleratzeaz gain harremanak lantzen ari baitziren erakunde, denda eta lantegiekin.
Azkenik, guri gehien interesatzen zaiguna: 2002an abiatu aro berria euskaraz abiatu
467
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
zuten; euskara hutsezkoak ziren lehen bideoak, eta aurrerantzean ere euskararen
nagusitasunean oinarritzeko asmotan zebiltzan.345
Hori zen, laburbilduta, XXI. mende hasieran Iparraldeko hedabide-panoraman
ziren telebista, irrati zein kazetetan euskarak zeukan presentzia. Argi dago, hortaz,
hedabide erdaldun elebakarrak edo elebidun diglosikoak zirela nagusi. Euskara hutsez,
izan baziren produktu/errealitate batzuk (nazio osorako prentsa, Herria, Maiatz, hiru
euskal irratiak, Aldudarrak Bideo, orain arte aipatu ez ditugun Pika eta Nanai umealdizkariak...346), baina, oro har, oso atomizaturik denak ere (hiru euskal irratien artean
sustatu sinergiak eta Herria eta Euskaldunon Egunkariaren arteko elkarlana ziren
horretan salbuespen). Horren guztiaren ondorio dugu, adibidez, XX. mende amaieran
Herria kazetak bizi zuen egoera kaskarra. Emile Larre Herriako zuzendaria, berbarako,
gisa honetan mintzo zen 1999 hasieran, astekariaren 2.490. zenbakian (1999-I-28):
“(...) Nola ditugu aurtengo konduak? Zorrik ez dugu, hori ere zerbait da. Aurten
ere uretik kanpoan du Herria kasetak burua.
Halere, hotx eta murritx du begitartea gure diruzainak, kondu-egile xorrotx
guziek bezala. Urrun ikusten baitute diruzain bipil horiek guziek, eta gureak nondik ez?
Eta huna gure begi-xorrotx gaizoaren kezka zenbait: etxe batean xaharrari bixta
ttipitu zaiola, eta gazteek euskara utzia, beste batean aitzakia bitxiago bat, eta gure
euskara huntaz, mila aitzakia. (...)
Nola dugun irauten?... Laguntzaile on batzueri esker. 300 franko edo gehiagoko
emaitzak egiten baitituzte zenbaitek, eta eskerrak heieri! (...)
Ez dea egiazki gure hau zerbitzurik ederrena, funtsean zuek estimatzen duzuena,
irakurleak, froga ainitz emanez: gure arbasoen mintzaira eta kulturaren maitatzea,
zaintzea, laguntza ofizialik kasik gabe, gostaia gosta!
Horra gure ohorea, irakurleak, zuekin!”
Ingurumari horretan jaio zen, bada, Le Journal du Pays Basque-Euskal Herriko
Kazeta. Hori, ordea, hurrengo atalean aztertuko dugu zehatzago.
345
Aldudarrak Bideo elkartearen egitasmoaz gehiago 2002-II-6ko Euskaldunon Egunkaria eta Garan,
2002-XI-3ko Garan eta Aizu!-ren 271. zenbakian (2002ko azaroa). Aizu!-n ziotenaren arabera, 2002ko
azaroan astean hiruzpalau orenez erreportaia, mahai-inguru eta bestelako saioak igortzen hastekoak ziren
Aldudarrakekoak.
346
Pikari buruz gehiago (ezaugarri nagusiak, zabalkundea, 2002an abiarazitako harpidetza-kanpaina...) in
Le Journal, 2002-II-1 eta Nabarra, 14. zenbakia, 2002.eko maiatza.
468
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
VII.2.4.- Le Journal du Pays Basque egunkariaren eredua
Hur Gorostiaga Le Journalen idazleburuak egunkari berriari buruzko argibideok
eman zituen Gararen Aitzina gehigarrian, 2001-X-30ean:
“Ipar Euskal Herrian eta Euskal Herrian, oro har, frantsesez idazten duen
egunkari bakarra egon da orain artean, Sud Ouest, Bordeleko talde baten edizioa dena.
Horren harira, pentsatzen genuen Euskal Herriak, bertako biztanleriaren kopuru dezente
batek egiten duen hizkuntzan, hots, frantsesez, egunkari bat bertan egina eta bertakoentzat
egina izango zena behar zuela. Ideia horren atzetik Le Journal du Pays Basque – Euskal
Herriko Kazeta sortzeko asmoa etorri zen.”
Le Journalen arduradunak, egunkari berriaren aurkezpen-ekitaldian (iturria: Euskaldunon Egunkaria,
2001-X-6).
2001-X-5ean aurkeztu zuten egunkari-egitasmo berria jendaurrean, Baionan.
Biharamuneko Garak, berriz, informazio hau eskaini zigun:
“(...) El diario, redactado esencialmente en francés y que cuenta con una
participación económica del 20% por parte de la sociedad de prensa EKHE,347 verá la luz
el día 16 de este mismo mes de octubre, cuando salga de la rotativa de la empresa KIE de
Usurbil.
Dirigido por el periodista Hur Gorostiaga, Le Journal cuenta con una plantilla de
unas veinte personas, dieciséis de ellas periodistas, además de una treintena de
347
Egun horretako Garak eskainitako beste datu bat: Le Journalen enpresa argitaratzaile Baigura
Communicationek 13.720 euroko kapitala zeukan hasteko.
469
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
colaboradores deportivos y locales. El nuevo periódico saldrá a la venta todos los días
salvo los domingos siguiendo la tradición editorial del Estado francés, mientras que la
edición del lunes se circunscribirá a la actualidad deportiva. A pesar de que tiene por
objetivo dar prioridad a las noticias de Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa, Le Journal
recogerá también la actualidad tanto de Hego Euskal Herria como la internacional, tal y
como explicó ayer Gorostiaga. El director indicó que Le Journal viene a ocupar un
espacio mediático en el que hasta ahora se situaba el periódico Sud Ouest, que tira
550.000 ejemplares en Aquitania y unos 35.000 en estas tres provincias. (...)”
Albiste berean irakur zitekeenez, bestalde, dezentez apalagoa zen Le Journalen
helburua, zenbaki bakoitzeko 3.000 ale botatzeko asmotan baitzebiltzan. Nolanahi dela,
finantza-kontuetara etorrita, arestian irakurri albistetik datu bat azpimarratuko dugu:
Gara ateratzen duen EKHE enpresak Le Journalen kapitalaren %20 zeukan. Horri
buruz gehiago jakin ahal izan genuen Mikel Asurmendik Argiaren 1.825. zenbakian
(2001-X-14) onduriko erreportaiari esker:
“Kazetaren eragileek bere finantziazioa aztertu zutenean, tamaina honetako
proiektu bat gauzatzeko bertako kazetari-enpresak ez zirela aski sendoak ohartu ziren;
egitura sendoago bat behar zuten. Frantziako Estatuko Hachette bezalako enpresa
editorial inportante bat, kasu. Honengana jo zuten baina honek kapitalaren sarrera handia
eskatzen zuen eta ekoizpenaren kontrola ere. Orduan, EKHErengana (...) jo zuten. Elkarte
hau interesatu zen eta kapitalaren %20 bere gain hartu zuen. Gaineratikoa, %80, ekimen
pribatuen ekarpenekin osatu dute.”
Asurmendiren arabera, EKHE Le Journalen egitasmoan sartu izana zurrumurruiturri izan zen:
“Gara EKHEren eskutik sortu zenez, hainbat esames kaleratu da kazeta berri
honen inguruan: ``EKHE sortu zen komunikabide berriak sortzeko; era pluralean. Gara
izan zen lehena. Xiberoko Botza ere, kasu, EKHEk lagundu zuen larri-larri zebilenean.
Egunkari berri hau sortzea nahi ez dutenak Gararekin lotzen saiatzen ari dira EKHEk
kapitalaren %20 jarri duelako. Ahal bezain irudi itsusia zabaldu nahi dute guri zangoak
mozteko”, zehaztu digu Hur Gorostiagak.
Ez omen dute ezer ezkutatzerik. Kazeta KIEn inprimatuko dute, Gara
inprimatzen den leku berean: Usurbilen. Bordelen inprimatzeko bi ordu gehiago beharko
lukete. Gainera, %30 merkeago ateratzen da Hegoaldean inprimatzea.”
Le Journalen hizkuntza-hautua ere hizpide zuten erreportaia horretan: “Frantsesa
izanen da nagusi hasieran, baina poliki-poliki euskarak leku gehiago hartzea nahi dute,
berau ez dadin sinbolikoa izan: ``Oinarria finkatzen badugu [Hur Gorostiagaren berbak
dira], beste proiektu asko dugu pentsatuta. Igandean ateratzea eta euskararen tokia
470
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zabaltzea, kasu.´´(...)”. Hala ere, euskara ez zen haientzat lehentasun, Gorostiagak berak
Gararen Aitzina gehigarrian 2001-X-30ean aitortu zuen moduan:
“(...) egunkari hau frantsesez bizi den publiko horri dago zuzendua batik bat.
Horrek ez du esan nahi euskara bazterrean utziko dugunik, azken finean, hemengo
hizkuntza euskara delako. Ildo horretatik, mementoz esku artean duguna sendotuz joatea
da gure asmoa, eta pixkanaka, egunkariaren orrialde kopurua gehituz doan heinean,
euskararen presentzia bera handitzeko asmoa dugu. Hau guztia, noski, pixkanaka egin
behar da (...).”
Asmo horiek gogoan, 2001-X-16an atera zuten egunkari berriaren lehen
zenbakia, lantaldekoak hamabost egunez zero zenbakiak egiten jardun eta gero. Esan
dezagun, bestalde, 24 orrialde zeuzkala lehen zenbaki hark; izan ere, sorrera-garaian Le
Journal 24 orrialdeko kazeta baitzen astelehenetik ostiralera bitartean, larunbatetan 32
orrialdez horniturik plazaratu ohi zela. Tabloide formatuz plazaratu zuten, azalkontrazalak koloretan zituela eta azalean le journal berbak nabarmenduta, horien
azpian, bordele-kolore gainean, du Pays Basque irakur zitekeela; horren azpian (grisez
eta dezentez irakurgaitzago) ageri zen Euskal Herriko Kazeta leloak osatzen zuen
mantxeta.
Estreinako zenbakiaren bigarren orrialdean irakur zitekeenez, Baionan zeukan
egoitza Le Journalek, haren talde argitaratzailea honako hau zela: Baigura
Communication, SARL au capital de 90.000 francs. Bigarren orrialde hori l’opinion
sailari zegokiona zen; kontuan hartu behar da, horri dagokionez, Iparraldeko frantses
prentsan ia ez dagoela iritzi-artikulurik; Le Journalekoek, aldiz, sail horri toki berezia
eman gura izan zioten, hilero joera desberdinetako 22 pertsonen iritzi-artikuluak argitara
emanda. Haatik, editorialik ez plazaratzea hobetsi zuten.
Ez zen, beraz, editorialik ageri iritzi-orrialdean; bai ordea, iritzi-artikuluaz gain,
hemeroteka (frantses egunkarien artikuluak batez ere), irakurleen gutunak, eta,
zenbaitetan, umore grafikoa. Honako hauek ziren gainerako sailak: sujet-à la une, pays
basque, herriz herri (Nafarroa Beherea eta Zuberoako kontuei orrialde bana eta
471
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Lapurdiri bat edo bi eskainita), france–international, sport, culture, agenda, (“cinema”
eta “télévision” azpisailak barne) eta albiste txikiz eta euskarazko zutabetxo batez
osaturiko azken orrialdea.348
Azpimarragarri deritzogu Pays Basque sailean Euskal Herri osoko berriak
agertzeari. Egia esan, Hegoaldeko berriak sail horretan ez ezik egunkari guztian zehar
agertu ohi dira: politika-kontuak direla, futbol- edo pilota-kontuak direla, Euskadi
literatura-sariak direla... “Télévision” azpisailean bertan, berbarako, Hegoaldean ikus
daitezkeen telebista-kate nagusiak ere agertu ohi dira (ETBren biak, gainera, trama
batek nabarmenduta). Zer esan gura du horrek guztiak? Le Journal egunkari abertzalea
dela? Kontuari buruz berbetan hasita, ekar dezagun orriotara Argiaren 1.825. zenbakian
(2001-X-14) irakurritakoa:
“(...) Mugaz gaindiko errealitate bat eraikitzen ari da, baina informazioa mugan
gelditzen da. Konparazione baterako, Sud Ouest egunkariaren informazioa Akitania
Erregioaren ikuspegitik lantzen den antzera landu nahi dute Euskal Herriko Kazeta bere
egileek: Euskal Herriaren ikuspegitik Ipar Euskal Herrirako. ``Eremu natural batean bizi
gara, azken urteotan ukatu omen den muga hor dago oraindik ere. Berlineko pareta erori
zen, baina Bidasoakoa hor dago. Alta, gero eta jende gehiago ari da mugaz gaindi
elkarrekin bizitzen eta errealitate hori ezagutarazi nahi du egunkari honek´´, diosku Hur
Gorostiaga kazetako zuzendariak. (...)”
Haatik, erreportaia berean Gorostiagak argi utzi gura izan zuen eurena ez zela
Iparraldeko lehen egunkari abertzalea:
“(...) Etiketa politiko oro argi eta garbi ukatzen dugu, eta jendeari esaten diogu
etiketa politiko bat ezarri nahi badio itxaron dezan egunkaria atera dadin. Alderdi politiko
guztiekin lotura politiko oro ukatu eta Euskal Herri osorako berriak emanen ditugula
baieztatzen dugu. Hedabide batzuek haien ikuspegia Bidasoaraino mugatzen badute, guk,
berriz, mugaz gaindi errealitate sozial bat badagoela erakutsi nahi dugu.”
Dena dela, pare bat itaun lehenago zera esana zion kazetariari:
“(...) Apustu hau irabaziz gero, hemengo errealitate soziala alda daiteke; jende
gehiena ez da euskal iturri batetik informatzen, hemengo mentalitatea aldatzen lagun
dezakegula iruditzen zaigu. (...) Gure asmoa hemengo gizartearen informazioa ezagutu
348
Lehen esandako moduan, zapatuetan egunkariak zortzi orrialde gehiago (32) izan ohi ditu, ez ordea
aparteko sailik (aldiro lau orriko gehigarriak kaleratzen ditu, hori bai). Astelehenetan, berriz, azken
orrialdea, Agenda sailari dagozkionak eta hasierako beste pare bat kenduta, kirolari eskaintzen zizkion Le
Journalek gainerako orrialde guztiak, harik eta, laster ikusiko dugunez, egun horretan kaleratzeari utzi
zion arte.
472
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
eta eman ahala berau osatzen joatea da, Euskal Herriko zazpi eskualdeei buruzko
errealitate soziala osatzeko.”
Adierazpen horiek aintzat hartuta, Hur Gorostiagarengana galdezka joan gara;
izan ere, ikerlan honen xedea euskarak prentsa abertzale elebidunean daukan presentzia
aztertzea izanik, Le Journali abertzale etiketa ezartzea egoki ote den jakin gura genuen.
Hara zer esan digun Gorostiagak horri buruz (komunikazio pertsonala, 2002):
“To be or not to be, zer ote abertzale izatea eta zer ez. Sud Ouest egunkari
abertzale edo nazionalista al da? Begi bakoitzak bere gisara ikusten du. Argi dagoen
gauza da Bokaletik Larrainera, historikoki eta kulturalki izaite bat dagoela. Eta haratago,
Donibane Garazitik Iruñera edo Angelutik Gasteizera. Abertzale ekimena ote da Alain
Lamassoure Roman Suduperekin, edo Jean Jacques Lasserre Miguel Sanzekin biltzea?
Orain arteko egunkari bakarrak izaite hori ez zuen islatzen. Kazetak gure egunerokoan
eragina duen herri baten berri eman nahi du, bilakaerak eta zergatiak azaltzen saiaturik.”
Nolanahi dela, bai bere orrialdeetan egunero Euskal Herriaren osotasunaren isla
grafikoa
eskaintzen
saiatzen
delako,
bai
sentiera
abertzaledun
jendeak
pentsatu/sustatu/egina delako, Le Journal gure ikerketan sartzea deliberatu dugu.
Hur Gorostiaga Le Journalen idazleburua (iturria: Argia, 1.825. zenbakia, 2001-X-14).
Arestian esan bezala, bestalde, Hegoaldean ere hainbat salmenta-puntutan
eskuragai dago Le Journal, Gorostiagak berak Gararen Aitzina gehigarrian 2001-X30ean aitortu moduan: “(...) Hegoaldean ehunka batzuk saltzen ari dira. Horrek nolabait
harritu egin gaitu, hasiera batean Hegoaldean salmentan jartzeko asmorik ez genuelako
473
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
(...). Helburua hasiera honetan egunean 3.000 ale saltzea genuen eta hori jada lortu
dugu. Beraz, oso pozik gaude. (...)”
Horri
buruz
zehaztasun
gehiago
jakin
nahita,
datu-eske
joan
gara
Gorostiagarengana, eta honako informazio hau eskaini digu (komunikazio pertsonala,
2002): “2.500 eta 3.000 bitartekoa dugu eguneko salmenta. Horietarik 200 bat
Hegoaldean saltzen dugu. Heldu diren asteetan [2002ko estreinako hilabeteak]
kanpainatxo bat eginen dugu Hegoaldean, eta harpidetza batzuk egiteko xedea dugu.”349
Edozelan ere, oro har pozik daude izan duten harrerarekin, nahiz eta zenbait oztopo ere
badituztela aitortu (komunikazio pertsonala, 2002):
“Hastapenetik biziki harrera ona izan dugu. Lehen asteetan produktuak
hasiberrien huts batzuk baldin bazituen ere, berehala gainditu eta produktu on bat egitea
lortu dugu. Hala ere hiru oztopo nagusi atzeman ditugu:
a) Ohitura: Orokorrean Ipar Euskal Herrian jendea Sud Ouest irakurtzera ohiturik
dago. 50 urtez ez dute besterik erosi. Sud Ouest zangotik burura ezagutzen dute. FR3
Euskal Herri FR3 katearen emankizunak pixka bat aldatu du hori. La Semainek ere lortu
zuen hastapen batean, baina gaur egun jada ez da erreferentzia, gaiztakeri anitz izan dute
eta salmenta izigarri jautsi dute. Sud Ouestek segitzen du jaun eta jabe izaten. Hala ere
Euskal Herriko Kazetak zulo bat egin dio Titanic handiari. Batez ere Sud Ouestek ukitzen
ez zituen sektoreetan: sindikatu, elkarte, ingurugiro, Zuberoako berri eta behe mailako
kirol talde, euskalgintza eta abarretan.
b) Lehiakortasun mugagabea: Sud Ouest taldeak (La Semaine + Sud Ouest)
indartsu erantzun dio bere monopolioa arriskuan ezarri duen gure ekimenari (arriskuan?).
Kriminalizazio saiakeratik (La Semainek Kazetaren lehen alea atera aitzin egin editoriala
irakurri besterik ez dago), lehiakortasun edo lehiakorkeri mugagagabera arte. Ondorioz
sekulako diru galera eragingo genien, baina horiek trukean publizitate ate guztiak itxi
nahi dizkigute. Zenbait kasutan ere, xantaiarekin jokatu dutela ere errana izan zaigu.
c) Une politikoa: Batasuna eta Abertzaleen Batasunaren arteko zatiketak eragin
txarra izan duelakoan gaude. Abertzaleen arteko batasun ezak ez du denen laguntza behar
duen halako proiektu baten aitzinaratzea laguntzen. Horrez gain, gure kapitalaren %20
Hegoaldetik datorrenez, Sud Ouestek eta Sud Ouestekin oso pozik dauden zenbait
sektorek kriminalizatzeko erabili izan dute hori. Mamutak ez du sagurik onartzen bere
etxean.”
Oztopoon ondorioz-edo, Le Journalek astelehenetan kaleratzeari utzi zion
2002ko udaberrian. Gorostiagak esan digunaren arabera (komunikazio pertsonala,
2002), “apirilaren 1ean utzi genion astelehenetan agertzeari. Askok apirileko arraina
zela ere pentsatu zuen, adar jotze bat zela, baina erabakia biziki zeriosa eta pentsatua
349
2002-II-12ko Le Journalen, egunkariaren 101. zenbakia kaleratu izanaren kariaz idatzitako artikuluan,
zera irakurri genion Gorostiagari: “(...) Au numéro 1, nous comptions 50 abonnés. Aujourd’hui nous
dépassons les 600 abonnés, en plus des 2500-3000 ventes journalières. (...)”
474
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zen noski.” Zerk behartu zituen erabaki hori hartzera? Le Journaleko idazleburuaren
ustez,
“asteleheneko egunkaria %100 kirolari zuzendurikoa zen, hots, beste edizioekin
ez zeukan zerikusirik. Nolabaiteko apustua zen, jende berri bat eta bereziki iragarkien
arloan merkatu berri bat zabaltzeko. Lehen helburua aski ongi bete bagenuen ere,
iragarkien merkatura ez ginen heldu. Ipar Euskal Herrian 35 orduko astea dagoenez,
astelehenekoa ateratzeak asteburu osoan talde berezi eta oso bat atxikitzea eskatzen
zigun... garestiegia. Azkenean bertan behera uztea erabaki genuen, mementoko
bederen.”350
Hizkuntza-kontuetara etorrita, berriz, Le Journalen arduradunek esana zuten
frantses irakurleentzat izango zela batez ere euren kazeta, eta agindutakoa bete egin
zuten. Izan ere, lehen zenbakian hagitz euskara gutxi ageri baitzen, eta hurrengo
zenbakiak ez ziren desberdinak izan arlo horretan. 2001eko urriko zenbaki denak
aztertu ditugu, eta baita zera ondorioztatu ere: euskara, oro har, batez beste egunero hiru
orrialdetan (3,44 orrialdetan, zehatzagoak izateko) baino ez da agertzen Le Journalen.
Eta gehien-gehienetan, modu honetan banaturik: agendako ohar ñimiñoren batean,
azken orrialdeko zutabe finkoan eta beste albiste nagusiren baten zatiduraren batean.
Nekez, oso nekez agertu ohi da albiste nagusi modura; 2001eko urrian, 2001-X19ko 17. orrialdea izan zen salbuespena (Euskal Herriko bertsolari-txapelketa nagusiari
eskainitako artikulua). Azalean ere nekez topatuko duzu (aztertu ditugun hamalau
zenbakietatik bostetan baino ez da ageri), eta, agertzekotan, leiho txikitxoren batean;
salbuespena, kasu honetan, Anje Duhalderen disko berriari eskainitako albistea izan
zen, 2001-X-18ko zenbakiaren azalean. Haatik, salbuespen batean zein bestean joera
arriskutsua sumatu dugu: euskara ghettoan hesitzeko joera, hain justu; hau da, euskara =
bertsolariak, euskara = euskal abeslariak... Jendearen aurreiritziak (euskara = iraganeko
hizkuntza, euskal kulturari buruz berba egiteko baino balio ez duena) hauste aldera,
350
Hala ere, beste zenbait egitasmori ekin zieten, ezen Gorostiagak edizio elektronikoaren
(www.lejpb.com) eta sail berri batzuen jaiotza iragarri baitzituen egunkari horren lehen urteurrena kari
idatzitako artikuluan (Le Journal, 2002-X-16).
475
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
eraginkorrago deritzogu gai horiek ez ezik politika-kontu garrantzitsuak edota
nazioarteko berriak ere euskaraz jorratzeari.351
Kontuak kontu, egunkari berriak harrera beroa izan zuen jende askoren artean.
2001-X-17ko Le Journalen, adibidez, Marie-Jeanne Mercapidek, “Itxaropena”
izenburudun zutabean, zera zioen egunkari berria zoriondu eta gero: “(...) Irakurlego
zabalena hunkitzeko, frantsesa erabilia izanen da gure hizkuntzaren ondoan. Bai zer
egin besterik? Denok euskara ikasteko eta gizartean mintzatzeko aukera izan bagenu
erdarak izan duen bezala, kaseta hau euskalduna izanen zen. (...)”. Biharamunean,
berriz, pozik ageri zen Iñaki Etxeleku ere azken orrialdeko zutabe horretan bertan:
“Azkenean!... erran dugu ainitzek. Monopolio handiari arraildura baten ekartzeko
parada hor baitugu. (...) poztekoa da bai Euskal Herriko Kazeta berri honen sortzea (...)
harritzekoa baita zonbatetaraino eremua hartua duen Ipar Euskal Herri honetan
frantsesez den beste egunkariak (...)”.
Era berean, 2001-X-20ko Le Journalen Uliondok Donostiatik bidalitako “Biba
ziek!” gutuna agertu zen. Bertan, zera zioen Uliondok lehenengo eta behin: “(...) Euskal
Herriko Kazetaren lehen bi aleak irakurri ditugu. Baita entzun, halaber, Baionako
irratian, zuzendariaren kezkak euskarazko testu kopurua dela eta. Ulergarriak dira
horiek guztiak.” Behin hori esanda, Le Journalek egun horietan euskaraz argitaraturikoa
laburbildu zuen Uliondok, eskutitzari puntuan erremate hau jarrita: “Ez dakigu gutisko
den, ala haborosko, azaltzen den euskara. Badakigu, ongi jakin ere, orain arte inguru
horietan eskuragarri zegoenarekin konparatuta, zuenak zeruko ateetan uzten gaituela.
Mila esker anitz.”
351
Esan dezagun, bide batez, euskarari ez ezik okzitanierari ere egiten diola lekurik Le Journalek. Hara
zer azaldu digun Hur Gorostiagak horri buruz (komunikazio pertsonala, 2002): “Astean behin
okzitanieraz (idazkera batuan erran genezake, nahiz eta ofizialki ez den sortua okzitanierako hizkera
ezberdinak bildu dituen egiturarik) zutabe bat kaleratzen dugu. Sud Ouestek jadanik egiten zuen heinean,
beraz. Diferentzia da, Sud Ouestek gaskoieraz egiten zuela, baina inolako arau ortografiko eta
gramatikalik errespetatu gabe.”
476
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Dena ez zen ordea esku-zarta, txalo-zaparrada atergabea izan, ezen 2001-X-13ko
Euskaldunon Egunkarian (kazeta berria estreinakoz kaleratu baino hiru egun lehenago),
Mattin Hirigoienek kezka agertu baitzuen Le Journalen hizkuntza-hautua zela-eta:
“Aspaldiko mamua dugu; euskarak, bera ulertzen ez dutenak urruntzen ditu. Gisa
horretako debateak Gure Irratian sendi ziren lehen. Berriki, La Semaine du Pays Basque
astekari belizistan ikusi da euskara entzutea bera soberakin zaiela batzuei, esklusio mota
berri bat aski nardagarria, eta hizkuntza hori arlo pribatura itzultzea publikoki
oihukatzeko desira bat gaitza hazten dute.
Esplikatuz, bestearen hizkuntza baliatuz, agian elkar ulertuko dugu... (...) Orain
arteko Frantses estatu mailako zein eskualdeko egunkari handien haritik. (...)
Bada beraz euskaraz irakurtzen ez duen irakurleria potentzial bat, Euskal Herria –
zein ote orduan?- zentro gisa onar lezakeena. (...) Egunkari berri honen irakurleria
euskaraz irakurri nahi/ahal ez duten abertzale horiek guziak dirateke. (...) Nonbait gorago
aipatu La Semaine-ko orain arteko irakurleak!
Ez zitekeen beraz neke euskal izenburu baten ezartzea frantses egunkari berri
honi. Euskal izena duen oro, frantsesez kontzebiturik hobe, biziki ongi saltzen da. Araiz,
egitate hau ez da zangoz gora joaten produktua frantses izenduna eta euskaraz
kontzebitua denean...
Bide luzea eta kausitze eder bat opa diet hemendik J.P.B.koei. Gazteak dira eta
ixpixo berria beldurrik gabe botatzen dute. Denen lanaren ondorio, agian, hizkuntzari
finkatu helburua ez da lehen, bigarren edo hirugarren mailako gaia izatea izanen, baina
komunikazio ahalbide arrunt.”
Hara zer opa zion egunkari berriari Hirigoienek: euskara bertan lehen, bigarren
edo hirugarren mailako xede izan beharrean, komunikazio-hizkuntza izatea. Hots,
egunero erabilia izatea, unibertso oso baten sortzaile izatea. Kezka hori gogoan, ea
euskara Le Journalen “komunikazio ahalbide arrunt” bilakatze aldera neurririk hartzea
aurrez ikusten ote duten galdetu diogu Hur Gorostiagari. Hona haren erantzuna
(komunikazio pertsonala, 2002):
“Momentuko dugun egunkaria biziarazi behar dugu. Sortu, sortu genuen, baina
egun iraunarazi behar dugu eta ez da erraza. Euskarari buruz heldu den urratsa gehigarri
batean kokatuko dugula gogoetatzen ari gara. Euskaraz ikasteko gehigarria edo gazteei
zuzendua, oraindik ez dugu erabaki. Hala ere gehiagarri horrek euskararen presentzia
handiagoa izanen du. Egunerokoan ere gehiago sartzeari buruz gogoetatzen ari gara.”
Ikusi dugu, beraz, zelan hartu zuten Iparraldeko lagun batzuek egunkari
berriaren ailegaera. Haatik, gizabanakoen erreakzioez haratago, zelan hartu zuen euskal
prentsak (batez ere haren bandera-ontzi nagusi diren Euskaldunon Egunkaria, Argia eta
477
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Herriak) Le Journal du Pays Basque-ren jaiotza? Herriak 2.626. zenbakiko (2001-X18) hirugarren orrialdean aipatu zuen estreinakoz kontua, modu honetan aipatu ere:
“Egunkari berri bat agertu zauku Ipar-Euskal-Herrian: Le Journal du Pays
Basque – Euskal Herriko Kazeta. Nahiz mundu zabaleko berri larrienak ere aipatzen
dituen, hemengo bereko gertakarieri emaiten diote lehentasuna. Asteartean jalgi den
lehenbiziko zenbaki hortan, lehen orrialdean toki gehiena hartzen dute bezperako bi
gertakarik. Horiek dira Euskal-erakustokiaren estreina Baionan eta kamiunzainen
manifestaldia Biriatuko mugan. Lehen zenbaki hortarik atera dituzte zortzi mila ale.
Egunkari berri hortan, artikulu batzu izanen dira euskaraz eta kaskoinez, gehienak haatik
frantsesez.
Bere bidea egin dezala bulta huntan aipu zen egunkari berriak.”
Le Journal du Pays Basque-Euskal Herriko Gazeta: lehen zenbakiaren azala.
2001-X-14ko Euskaldunon Egunkariak, berriz, Hur Gorostiagari eginiko
elkarrizketa eman zuen argitara (igandean, egunkari berria kaleratu baino bi lehenago).
Besteak beste, bere egunkarian euskarak izango zuen tokiaz mintzo zen bertan
Gorostiaga: “(...) nahiz eta frantsesezko egunkaria izan, euskarak izanen du bere tokia.
Ipar Euskal Herrian, maleruski, gehiengo handi batek hizkuntza idatzi bezala frantsesa
478
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
du, eta horrek behartu gaitu horretara. Baina euskararekiko atxikimendua berdin-berdin
mantentzen dugu. Frantsesez idatziz ere lagun daiteke euskara.”
Edozelan ere, jada esana dugun moduan, Le Journalek argitara eman ohi duen
euskara-kopurua txiki-txikia da. Izan dira ordea Ipar Euskal Herrian, dezenteko
zabalkundea izanagatik, euskarari askoz toki gehiago eskaintzen zioten kazetak. Herriz
Herri astekariak (ikus VI.3 atala), adibidez, 1980ko hamarraldi osoa iraun zuen eta
2.500 ale zabaltzen zituen zenbakiko (gutxi gorabehera egun Le Journalek saltzen
duena). Eredu hori jarraitzerik ez ote zegoen itaundu diogu Gorostiagari; hark, aldiz,
eurena egunkari bat dela gogorarazi digu (komunikazio pertsonala, 2002): “Gu egunkari
batetaz ari gara mintzatzen. Egun guziz saldu behar dugu. Sud Ouestekin lehiatu nahi
duen kazeta egiten ari gara. Hori ez da militante jakin batzuen artean soilik sostenga
daitekeena, zabalagoa baizik. Gauzak emeki baina segurki egin nahi ditugu.”
Behin puntu honetara etorrita, gogora dezagun, labur bada ere, Ipar Euskal
Herriko garai hartako kinka soziolinguistikoa. Batetik, honezkero sobera ezagun
ditugun datu kezkagarriak (hizkuntza-transmisioa erdi etenda zegoela eta erabilera ere
baxu-baxua zela zioten horiek) hortxe zeuden. Baina bestetik, baziren argi-izpiak ere:
Iparraldeko biztanleen %25,7 elebiduna zen oraindik, eta %9,3 elebidun hartzailea
(1996ko inkestako datuak; ikus VII.2.1 atala); horrez gain, sare pribatuan (Seaskan zein
eskola giristinoetan) zein publikoan (Ikas Bi) euskarazko ereduek gorako joera
nabarmena erakusten zuten, BAMen gurasoen %56 umeak euskal ereduetan
eskolatzearen alde agertua zen, Hizkuntza Kontseilua ere sortu berri zen, EKE eta
Euskal Konfederazioaren euskararen aldeko kanpainak ere hor ziren...
Ezin ahantz, azkenik, hiru euskal irratien egitura eta haien dinamikotasuna. Ez
ote zegoen, Egunkaria sendotuta eta euskarazko gainerako hedabideekin (euskal
irratiak, Herria, Argia, Aldudarrak Bideo, Maiatz, Pika, Nanai...) elkarlana bultzatuta,
479
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
euskara hutsezko komunikazio-esparrua apurka-apurka gotortzen joaterik? Hur
Gorostiagaren irudiko, hipotesi hori ez zen gauzagarria (komunikazio pertsonala, 2002):
“Egunkariak egunero saldu behar du, produkzio-kostuak izugarriak dira eta
publizitate eta salmentekiko dependentzia izugarria. Euskaldunon Egunkariarekin zerbait
egin zitekeela? Zortzi urtean Egunkariaren Iparraldeko kazetari eta eskualde arduradun
izan ondoren, hainbat saiakera egin ondoren, aukerarik hoberena EHK-LJPB egitea zela
iduritu zait. Beharbada tronpatuko ginen; araiz ez. Dena dela Euskaldunon Egunkariak
Euskal Herri osoko egunkari euskaldunaren rola bete dezakeela eta beteko duela segur
naiz, berant baino goizago.”
Horri gagozkiola, Pantzo Hirigarai Irulegiko Irratiako esatariak ere, Argiaren
1.832. zenbakian (2001-XII-2), logikotzat jo zuen Le Journalekoen hautua:
“Pentsatzen dut euren xedea dela kazeta ofizialetik kanpo, denek irakurtzen duten
Sud Ouest kazetaz kanpo beste informazio bat, beste ikusmolde batzuk ematea,
euskaldunagoak direnak.
Baina horren egiteko konprenitzen dut frantsesez egin dezaten, zeren euskaraz
eginez gero ez baitu inork irakurtzen. Nik estrategia hori arrunt ulertzen dut. Aski da
ikustea, Euskaldunon Egunkariak arrunt harpidedun guti eta irakurle guti dituela
Iparraldean.
Alde batetik bada euskalkien problema: adin batetik goiti ez dute euskara batua
ulertzen, nahiz orain Euskal Telebistaren eraginez pixkanaka ari den hedatzen. Ohitura
kontua ere bada: hain dira ohituak Sud Ouest irakurtzera, eta euskaraz irakurtzen den
bakarra Herria astekaria da. Gainera Euskaldunon Egunkariak gehienik Hegoaldeko
kontuak aipatzen ditu, eta hemengo jendea urrun da gauza horietatik. (...)”
Haatik, lehendik euskaraz irakurtzeko ohitura gutxi baldin badago, logikak berak
diosku, goraki esan ere, euskarazko kazetak indartu eta txukuntzen saiatu beharrean
frantsesez izkiriatzeari lotuz gero, sekula santan ez dela euskaraz irakurtzeko ohiturarik
sortuko eta jendea kazeta frantses-hiztunetan bazkatuko dela aurrerantzean ere. Gakoa,
beraz, euskarazko komunikazio-esparru erakargarri eta kalitatezkoa eraikitzean datza.
Behin hona iritsita, argigarri ditugu Erramun Baxoken eleak. Le Journal jaio zeneko
garai berean Iparraldeko euskalgintzaz ziharduela, zera zioen berak (2001: 14):
“Ezin dugu onartu hamarkadak irauten duen militantziak ez duela euskararen
gainbehera gelditu (...) gure desafio historikoa da euskara behetik gora abiatzea
elkarrekin, familiak eta eskolak lauzkatuz, kulturgintza eta garapen ekonomikoa uztartuz.
Horretarako hiru bide nagusiak dira:
- euskal ikaskuntza zabaltzea, lehen mailako ikasle guztiei
- euskalguneak indartzea familietan, auzuneetan, hedabideetan [geurea da letra
etzana]
- euskararen publikotasuna segurtatzea hizkuntza zerbitzuen bitartez.”
480
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Gatozen berriro logika-kontuetara: hedabideetan frantsesaren aldeko diglosia
bultzatuta ez da euskal gunerik indartzen. Begi-bistako konklusio hori aipatuta, ordea,
ondorio orokorragoak ateratzen hasteko tenorea iritsi zaigu jada.
VII. 3.- Euskarazko kazetak indartzea, baldintza objektiboak hobetzeko bide
bakar
Gara eta Le Journal du Pays Basque-Euskal Herriko Kazetaren jaiotzak eta
haien hizkuntza-hautuak ikertu ditugu batik bat VII. atal honetan. Bi egunkari horiek
aski gazteak izanik, oraindik euren ibilera aztertzeko behar besteko perspektibarik ez
daukagula aitortu beharra dago. Hala ere, argi dago Garak zein Le Journalek azken
mende laurdenean Hego zein Ipar Euskal Herrian beste hainbat kazeta abertzalek
eginiko hautua hobetsi dutela: euskara hutsezko kazetak indartu eta berauetan
oinarrituta euskaldunen eta euskaldun ez direnen arreta eta jakin-mina piztuko lituzkeen
komunikazio-esparru autozentratu sendo eta erakargarria eraikitzera jo beharrean,
prentsa elebidun diglosikoaren hautua egin izan dute, jende gehiagorengana iritsi guran.
Haatik, egunkari batak zein besteak apurka-apurka euskaldunago bihurtuko
zirela agindu zuten euren sorrera-garaietan. Garak, adibidez, plangintza batean ehuneko
kualitatibo eta kuantitatiboak markatu omen zituen horretarako. Zer ehuneko ziren
horiek? Zein zen/da euskarari jarritako gehienezko muga? Iñaki Altuna Gara
egunkariko zuzendariordeak erantzun dizkigu itaunok (komunikazio pertsonala, 2002):
“Bai Euskarari Plan Estrategikoan geure buruari portzentaje jakin bat jartzea
eskatu zitzaigun, baina Garak, Xabier Isasi adituaren gomendioari jarraituz, zenbaki bat
ematea baino, euskararen presentzia modu iraunkorrez aztertu eta egokitzea erabaki zuen.
Horrela erantzun genion Kontseiluari gure konpromisoak sinatzerakoan: ``Orain arte
izandako harremanetan esan bezala, Garak ez dio bere buruari portzentaje jakin bat
jarriko. Plangintza zehatzen bitartez euskara kopurua dinamikoki zabaltzea dugu
helburu. Horretarako sortu genuen Euskara Saila eta horretarako eratu dugu lan talde
481
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
bat, gure euskara arduraduna ez ezik, euskalgintzan ari diren beste lagun batzuk ere
biltzen dituena. Gure jarrerak ez du konpromisorik eza erakusten, egun –Euskaldunon
Egunkariaz aparte, noski– Gara baita euskarari tratamendu txukunena ematen dion
egunkaria, nabarmen, gainera.´´
Orain dela hilabete gutxi [2001ean], egunkariek euskarari eskaintzen dioten
tratamenduaren gaineko azterketa aurkezteko, Kontseiluak Gararekin bilera egin zuen.
Kuantitatiboki, gure egunkarian 1999tik 2001era euskararen erabilerak gora egin duela
esan ziguten (%17tik %19,63ra iritsiz). Kualitatiboki ere balorazio positiboa egin ziguten,
euskara atal guztietan erabiltzen baitu Garak, ez soilik euskararentzat gordetako gaietan.”
Eta Le Journalen? Ba ote dute euskararentzat ehuneko jakinen bat? Ezetz diosku
Hur Gorostiagak, bide batez beste hainbat kontu ere jorratu dizkigula (komunikazio
pertsonala, 2002):
“Ez dugu hein edo portzentaiarik finkatu. Gure lehen helburua egungo hesi
mediatikotik ihes egiten duen produktua sortzea izan da. Hedabide ofizialetatik aparteko
informazioa, Euskal Herriko berri emanen duena Bordele edo Parisko bahetik pasa gabe.
Euskal Herrian eta euskal herritarrentzat egina. Ipar Euskal Herriko egoera
soziolinguistikoa dela eta, idatziz komunikatzeko frantsesez aritzea ezinbestekoa da
maleruski. Hala iduritu zaigu bederen. Beharbada oker gaude.
Hastapenetik euskararen tratamendu normal bat ematea izan da gure helburua.
Euskara egunero dago gurean eta edozoin sailetan ager daiteke. Jadanik urrats
garrantzitsua da, zegoenarekin konparatuz gero. Euskaraz artikulu gehiago agertu eta
ondoan frantsesezko itzulpena egitea gomendatu digute batzuk. Baina gure ustez euskara
hizkuntza osoa izanik, ez du zertan frantseserazko itzulpen bat ondoan eraman. Hizkuntza
azpibaloratzea litzatekeela uste dugu. Euskaraz idazten dena hala idatzi eta kitto. Ipar
Euskal Herriko gizarteari euskararen presentzia medio idatzian agertzea emeki egin behar
den gauza da. Erdia frantsesez erdia euskaraz egin bagenu, euskaldun publikora bakarrik
helduko ginen; hots, betiko eremuan gelditu ginen. Gure asmoa urrunago joatea da. Ez
dugu ahantzi behar jadanik badela egunkari bat euskaldun guzier begira egindakoa:
Euskaldunon Egunkaria. Tarteko zerbait egin genezakeela? Eginen dugula espero dugu,
emeki-emeki.
Bestalde, azken hilabeteetan euskara sekulako erasoa jasaten ari zen
hedabideetarik zuzenean ere. Azken urteetan egindako aitzinapausoak arrisku bizian
ezarri ziren, bereziki medio jakin batzuen jarreragatik. Chevenement efektua ere gure
ateetan dago (jakobinismo berdintzailea). Frantsesez idatzirik ere euskara defenditzea eta
euskaldunen eskubideak defenditzea garrantzitsua da.”
Gararen kasuan, bestalde, plangintzaren helburua Gara egunkari euskaldun
bihurtzea zela ere aipatu zuten sorrera-garaietan. Markatu al dute eperik? Zein da aurrez
ikusitako bilakaera? Bertako zuzendariordea mintzo zaigu berriro (komunikazio
pertsonala, 2002): “Estrategikoki Garak egunkari euskalduna izatea duela helburu
berresten dugu, baina ez dago soilik gure esku, gizarteak eta gizarte-eragileek asko dute
esateko. Urrats hori egiteko prest izango garela da momentu honetan agin dezakeguna.”
482
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Le Journaleko langileak egunkariaren erredakzioan (iturria: Argia, 1.825. zenbakia, 2001-X-14).
Bestalde, bai Gara bai Le Journalen sorrera-garaietan maiz aipaturiko
argudioetariko bat (Gorostiagak orriotara ere ekarri diguna) honako hau izan zen:
euskararen defentsa erdaraz ere egin beharra zegoela. Haatik, argudio hori baliatu izan
duten kazeta abertzale garaikide gehienetan (Egin, Deia, Enbata, Ekaitza) urteen
joanarekin euskara-proportzioa ez da hazi: bere horretan geratu da (kasurik onenean)
edo (kasurik txarrenetan) urteak igaro ahala asko gutxitu da. Zer dakarkie horrek gogora
Altuna eta Gorostiagari? Altuna mintzo zaigu lehenik (komunikazio pertsonala, 2002):
“Bistan da arriskua. Gaur egungo gure politikak (pixkanaka-pixkanaka
euskararen presentzia areagotzea) ez gaitu asetzen, eta, galderan aipatu bezala,
gainbehera etor daitekeela dakusagu. Galdera, gure iritziz, jakina da: noiz gailenduko da,
bide progresibo horretan, euskara? Merkatuaren faktoreak izugarrizko pisua du erabaki
hori hartzerakoan.
Gure iritziz, beste bide batzuk jorratu behar dira. Oso begi onez ikusten dugu,
esate baterako, Katalunian landu duten bi edizioen aukera. Horrek, ordea, ahalegin handia
eskatzen du, bai teknologikoa eta baita ekonomikoa ere. Momentu honetan, guk egindako
ikerketen arabera, euskararekin ezin daiteke egitasmo hori gauzatu, baina etorkizunari
begira aukera eskaintzen digu.”
483
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hur Gorostiaga ere luze eta zabal mintzatu zaigu horri buruz. Hasteko eta bat,
Deia, Egin, Enbata eta Ekaitzan euskarak izan duen geldialdia ukaezina dela aitortu
digu (komunikazio pertsonala, 2002):
“Argudio bat baino gehiago errealitate bat da. Hala ere, euskararen aldeko joera
inoiz baino argiagoa zen unean, zenbait medio euskarak frantsesen eskubideak zapaltzen
dituen leloa zabaltzen hasiak ziren hemen. Hego Euskal Herrian tendentzia politiko
bakoitzak badu bere egunkaria. Hemen ez da hala. Tendentzia batean kokatu gabe, Ipar
Euskal Herriak bere tresna propioak behar dituela uste dutenekin bat eginez sortu dugu
Kazeta. Besteak beste, euskararen defentsa dugu helburu.
Euskararen garapena ez da zerutik etorriko gure eskualdean. Hego Euskal Herrian
aitzina egin baldin badu (EAEn bereziki), horretarako tresnak izan direlako izan da.
Hemen ez dugu halakorik. Tresnak sortu behar ditugu, eta besteren artean euskararen alde
eta euskararen erasoen kontra ariko den egunkari bat behar genuen, jendea kontzientziatu,
euskararen aldeko jarrera sortu, eta, zergatik ez, euskara ikastera bultzatuko duena. Ipar
Euskal Herrian bada jende asko Bordelen edo Parisen bizi balitz bezala bizi dena.
Ohartaraz ditzagun Euskal Herrian bizi direla, eta bertan badela hizkuntza bat. Hemen
sekulako lana egiteko dago hastapenetik hasita.
Oro har euskarak aitzina egin du Hego Euskal Herrian. Ez da hala Ipar Euskal
Herrian, nahiz eta orain aldaketa batzuk ikus daitezkeen. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan
gazte mailan aldaketa nabaria da. Deia eta Egin aldatu ez baziren ere, Euskaldunon
Egunkaria sortu zen 1990 urtean. Egun, berriz, Zabalik sortu da. Aldaketa sozialak
bultzatzen ditu medioen aldaketak. Bi aldeetako egoera ez da inondik inora konparagarri.
Hemen ere aldaketa gertatuko da, baina gu ez gara gizartearen zain egonen
aitzinapausuen emaiteko. 260.000 biztanlez ari gara mintzatzen, gutiengo-gutiengo bat
euskaraz alfabetaturik dagoela jakinda. Ez dezagun ahantz.
Dena oreka batean dago. Eta gure galdera bakarra da, nola lagundu euskara eta
Euskal Herriaren garapena?”
Amaitzeko, aztergai ditugun gainerako kazetetako kideei egin dizkiegun galdera
teoriko biak egin dizkiegu Altuna eta Gorostiagari ere. Hona lehena: mesedegarri
deritzote hedabideen eredu elebidun diglosikoari (euskararen gutxieneko presentzia
ziurtatzen duen heinean)? Ala kaltegarri (eredu diglosiko hori betikotu eta euskara
ghettora kondenatzeaz gain, haren potentzial osoa garatzea oztopatzen duelako,
euskaldunei gutxienez zerbait badaukatela eta hori ezer ere ez edukitzea baino hobe dela
pentsarazita)? Labur erantzun digu Iñaki Altunak (komunikazio pertsonala, 2002):
“Portzentajeen politikak ez gaitu asetzen eta bestelako bideak ireki beharko lirateke,
euskarak mugarik izan ez dezan.” Hur Gorostiagak ere berba gutxirekin ihardetsi du
galdera, modu aski zuzenean (komunikazio pertsonala, 2002): “Goierrin edo Markina
484
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
aldean galdera eginez gero kaltegarri erranen nizuke. Ipar Euskal Herrian, aldiz, egungo
egoera ikusita mesedegarri erantzunen dizut.”
Eta hona bigarren itaun teorikoa: euskararentzat funtzio guztiak bere baitan
hartuko lituzkeen zirkuitua (euskara hutsezko komunikazio-esparrua) eraiki beharra
dago, ala, planteamendu hori irrealtzat jota, eredu diglosikoa hobetsi behar genuke,
euskararentzat funtzio/esparru batzuk gordeta eta gainerakoak erdaren esku utzita? Hur
Gorostiagak zalantza-izpi barik erantzun digu (komunikazio pertsonala, 2002): “Inolako
dudarik gabe euskara hutsezko komunikazio esparrua sortu behar da. Eremu
euskaldunetik hasita, eta hedatu. Baina kokagune bakoitzak bere metodoa eta
jokamoldea behar du. Berriz ere diot, Markina, Goierri edo Sakanakoa ez dela Lapurdi
kostaldean bereziki bizi den egoera bera.”
Iñaki Altuna, berriz, zalantzakorrago agertu zaigu (komunikazio pertsonala,
2002): “Ez dugu erantzun biribilik. Ez aukera bat, ez bestea, ez dugu gogoko.
Lehenengoak ghettoaren arriskua ekar dezake, eta, bide batez, erdal hedabideentzat,
lasaitasuna. Bestalde, egoera diglosikoak dakartzan kalteak ere begi-bistakoak dira.”
Edozelan ere, ghettoaren arriskuarena modu arbitrarioan astindu ohi den zapia
dela esan beharra dago, gutxien-gutxienean: izan ere, inguruko erdaretan komunikazioesparru elebakarrak izatea munduko gauzarik normalena den bitartean (horra
gaztelaniazko edo frantsesezko prentsa adibide modura), euskararentzat gauza bera
galdegiten hasiz gero bizkor asko entzuten baitira ghetto-hotsak.352 Eta hala ere,
352
Ez da egunkarietara mugatzen den fenomenoa, dena den. Inazio Oliveri Mondragon Unibertsitateko
errektorea, berbarako, gisa honetan mintzo zen balizko euskarazko unibertsitatearen sorreraz 2002-I-24ko
Euskaldunon Egunkarian: “(...) ni ez nago unibertsitate linguistiko bat sortu eta zatiketa linguistikoa
egitearen alde. (...)” Haatik, Sorbonne unibertsitatea, edota Complutense unibertsitatea, edota Oxford,
Yale, Cambridge eta beste hainbat, ez ditu inork unibertsitate linguistikotzat jo, inork ez die zatiketa
linguistikoa sustatzea egotzi, nahiz eta denak ere sozialki (ezen ez indibidualki) elebakarrak izan (dendenetan komunikazio-mintzaira orokor modura hizkuntza bat baino ez dela nagusi, alegia). Esanguratsuak
dira, horren harira, Txillardegiren berba hauek (ikus Gara, 2002-II-17): “(...) Eraso gogorrak jasaten ari
gara. Modan dago esatea guk nahi dugun unibertsitatea etnikoa litzatekeela. (...) Lovainan zatitu egin
zuten unibertsitatea, batetik flandestarra eta bestetik frantsesa; Bruselan berdin egin zuten, eta baita
Friburgon eta Quebecen ere. Unibertsitate modernoaren eredua elebakarra da; ez dut ulertzen hemengo
485
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
soziolinguistikan aski frogatua dago hizkuntza batek, osasuntsu biziko bada, bere-berea
duen erabilera-esparru bat behar duela, funtzio guztiak bere baitan hartzen dituena.
Egia da, dena den, bai Garak bai Le Journalek euren hizkuntza-hautua egin
zutenean baldintza objektibotzat jo ohi diren horiek (egoera soziolinguistikoa eta
merkatuaren tamaina txikia batik bat) ez zirela egokienak. Auziari hizkuntzaren
ikuspegitik begiratuta, ordea, ez dago zalantza handirik: baldintza objektiboak ez dira
hobetzen eredu diglosikoaren aldeko hautua eginda, horrela ez da lehendik dagoena
indartzen; are: euskal prentsari kazetariak eta irakurleak ebasteko bidea da hori. Aski
paradigmatikoa da, adibidez, Deia, Egin, Garaia, Punto y Hora eta enparauen
ailegaerarekin jazo zena, handik gutxira desagertu baitziren euskara hutsezko
Anaitasuna eta Goiz-Argi, Zeruko Argia bera ere hilzorian utzita (ikus IV.4 atala).
Era berean, ikerlan honen II. atalean jada azaldu dugunez, hedabide elebidun
diglosikoak hobetsiz gero ondorioak hauek dira: batetik, oraindik gainditzeke dugun
hizkuntza baztergarria / ezinbesteko hizkuntza eskema finkatzen dugu; eta, bestetik, bi
norabideko motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua trabatzen dugu, erabilera-esparruen
defizitak zein motibazio-defizitak eraginda.
Horregatik guztiagatik, burura datozkigu berriro VI.2 atalean jaso ditugun
Lucien Etxezaharretaren berbak (1979: 13-14): “Ikastolek bidea erakusten dute. (...)
Hori da azken hamar urteetako egitate handienetarik bat. Euskara euskaraz zaintzea eta
zabaltzea; xinple da iduriz, baina hor da ekintza iraultzaile handia.” Kasik mende
laurden geroago, Xipri Arbelbidek zera zioen Le Journalek (2002-I-2) argitara emaniko
gutun batean:
todos juntos y en unión eredua nondik atera duten. (...)” Nazioarteko adibide horiek zabalago jorratu ditu
egile horrek in Alvarez Enparantza, 2002: 95-116. Euskara ardatz lukeen unibertsitatea ghetto bihurtuko
litzatekeela esana du halaber Pello Salaburuk ere (in Askoren artean, 2002: 208), eta arrisku hori iradoki
dute, halaber (nahiz eta perspektiba oso desberdinetik) Antton Mendizabal eta Arantza Urkaregik
(Askoren artean, 2002: 191 eta 214). Ikus, azkenik, ghettoaren mamu horri zelan aurre egin dioten AEK,
Mila Amurrio, Jose Inazio Basterretxea, Ane Larrinaga, Txema Ramirez de la Piscina, Marije Fullaondo,
Xabier Isasi eta Martin Orbek, besteak beste, in Askoren artean, 2002.
486
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“(...) Tout le monde reconnaît la nécessité absolue d’espaces monolingues si nous
voulons que notre langue vive. En particulier dans les médias.(...)
(...) Ceux qui n’étaient pas contents du quotidien Sud Ouest n’ont pas investi
Egunkaria! Il a été créé un autre journal pour les non bascophones. Ici pas besoin de
créer. Il suffit d’utiliser ce qui existe. (...)
La culture basque en français, on a failli en crever. La remontée date du jour où
ikastolas, radios et AEK se sont mis au basque en basque. (...)”353
Berriro ere, logika bi, estrategia bi ditugu begi-bistan. Amikutzu aldizkariak
gorpuzten du logika horietako bat: Amikuze aldean euskara ahul dagoenez, batez beste
artikuluen %90 (edo gehiago) frantsesez argitaratzen dituzte. Bigarren logika Irulegiko
Irratiaren planteamenduan islatzen da. Hara zer zioten bertako kideek 2002-I-22ko
Euskaldunon Egunkarian: “(...) irratiak asmoa luke estudio berria irekitzea Donapaleun.
``Amikuze nolazpait baztertua da, eta indarrak egin beharko ditugu bertako biztanleak
hurbiltzeko. Euskararen kinka larria ikusiz, eskualde horretan indar hori beharrezkoa
izanen da.´´”
Amikutzu aldizkariaren mantxeta (iturria: Amikutzu, 10. zenbakia, 2001eko udazkena).
Hau da, Irulegiko Irratiak, Iparraldeko beste euskal irrati biek bezala, Amikuzen
ahul den euskara indartzeko euskarazko guneak gotortzea proposatzen duen bitartean,354
Amikutzuk (Le Journal eta Garak bezala, gorabeherak gorabehera), erdarara jotzea
353
Gauza bera gogorarazi zuen Arbelbidek hogei egunen buruan (2002-I-22) egunkari berean: “(...) Les
choses ont commencé à changer il y a une trentaine d’années: chant basques dans les bals, disques
basques, ikastola, cours de basque pour adultes et radios basques ont adopté une nouvelle stratégie: non
pas débattre sur la langue basque, mais l’utiliser. (...)”
354
Logika horri eutsi diote Euskal Herriko beste zenbait bazter erdaldundutan ere; adibidez, II.5.1 atalean
ikusi dugun moduan, Basaurin, El Social aldizkaria euskaraz kaleratzeari ekinda. Aipagarria da Ermuko
kasua ere, euskaraz diharduen irratia sortu baitute bertan (horri buruz, ikus Euskaldunon Egunkaria,
Bizkaia gehigarria, 2002-X-29).
487
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
hobesten duela, modu horretan (oharkabean bada ere) erdara etengabe elikatuz eta
euskararen kaltetan den egoera diglosikoari hatsa emanez.
Ikusi dugu dagoeneko zein kinkatan eta zein planteamendurekin abiatu ziren
Hego zein Ipar Euskal Herriko kazeta abertzale elebidun garaikide esanguratsuenak.
Alabaina, haien hasierako planteamenduak eta euren eguneroko jarduna erkatzeko
garaia heldu zaigu orain (euskarari eta euskaldunen hizkuntza-komunitateari alternatiba
duinik eskaintzen ote dieten egiaztatzeko, besteak beste). Hau da, itaun zehatzak
planteatzeko unea dugula. Baga: zer eskaini dio urteotan euskarari kazeta elebidun
abertzaleen ereduak? Urteak igaro ahala, hazi ote da euren euskara-kopurua? Eta biga:
izan ote da aldaketa kualitatiborik? Hori denori zientifikoki, neurketa zehatz baten bidez
ikertzeko unea dugu jada.
488
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
VIII.- HIPOTESIAREN EGIAZTAPENA: GURE IKERKETA
Aurreko atalean agindutako moduan, prentsa elebidun abertzaleak euskarari
azken urteotan zer eskaini dion ikertzeko ordua dugu jada, eta azterketa zehatz bat
baliatuko dugu horretarako. Hiru zatitan banatuko dugu azterketa: batetik, 1978tik
1997ra bitarteko Deia eta Egin egunkarien azterketa; bestetik, 1986tik 2001era arteko
Enbata eta Ekaitza astekarien azterketa; azkenik, 2001eko urritik 2002ko apirilera
arteko Gara eta Le Journal du Pays Basque egunkarien azterketa.
VIII.1.- Deia eta Eginen 1978-1998 bitarteko laginaren azterketa
Lehen atal honetan Deia eta Eginek 21 urtetan (1978tik 1998ra bitartean)
ateratako zenbait zenbaki aztertu ditugu lagin modura. Zergatik Deia eta Egin ordea?
Eta zergatik 21 urte horiek zehazki? Erantzun ditzagun itaunok banan-banan.
Hasteko eta bat, gogora dezagun Hego Euskal Herrian Euskal Kazetaritzaren
Urtea izendatu zutela 1976a, Zeruko Argiaren ekimenez. Artean euskarazko hiru
astekari ziren Hegoaldean (Goiz-Argi, Zeruko Argia eta Anaitasuna), baina orduan sortu
ziren halaber lehen kazeta elebidun abertzaleak: Punto y Hora de Euskal Herria,
Garaia, Berriak... eta Deia eta Egin, fenomeno berriaren bandera-ontzi nagusi modura,
1977an sortuak biak ala biak.
Bi egunkari horien ailegaerarekin aro berria abiatu zen Hegoaldeko prentsa
elebidun abertzalean. Hortaz, aro hori ikertu dugu lehenengo eta behin, 1978an hasi
(jada egunkari biak errealitate sendo zirenean, beraz) eta 1998ra arte, urte horretako
489
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
uztailean Egin ixtearekin batera (eta, batez ere, hilabete batzuk geroago Gara eta Le
Journal jaio ostean) Euskal Herriko prentsa elebidun abertzalean beste aro bat abiatu
zela deritzogulako (beste aro hori da, hain justu, VIII.3 atalean aztertuko duguna).
21 urteko epe horretan argitaratutako Egin eta Deia guztiek osatzen zuten, beraz,
atal honetako ikergaiaren unibertsoa. Haatik, 1978-1998 bitarteko Deia eta Egin guztiak
aztertzea kasik ezinezkoa izaki, 166 egunkariko lagina (83 Deia eta 83 Egin) baliatu
dugu. Zelan aukeratu dugu, ordea, lagin hori? Probabilitatezko ordezkapenaz baliatuta,
eta, gauzak gehiago zehazte aldera, lagin aleatorio sistematikoaren metodoa baliatu eta
hiru hilabeteko tarte-zenbakia hautatuta (ikus horri buruz Zabaleta, 1997: 49 eta 163164). Hau da, 21 urte horietako zenbaki guztiak hartu eta hiru hilabetero Egin eta Deia
bana aztertu ditugula, egunak txandakatuta (1978ko urtarrileko lehen asteartea, apirileko
lehen asteazkena, uztaileko lehen osteguna...355).
Baina, zer da kazeta horietan ikertu duguna? Euskarak egunkariotan zeukan
presentzia kuantitatibo zein kualitatiboa. Esan dezagun, zehaztasunaren mesedetan,
puntu hauek ikertu ditugula batik bat: aztertutako egunkari bakoitzak zenbat orri
zeuzkan eta euretariko zenbatetan zen euskara nagusi; horrez gain, zenbat orritan
zeukan presentzia euskarak; euskarazko artikuluak356 zein sailetan agertu ziren; euskal
gatazka modura izendatu ohi den horrekin edo euskal kultura edota euskararekin
zerikusirik ba ote zeukaten; euskaraz idatzirikoak informazio- ala iritzi-generoan
355
Kontuan hartu behar da hasiera batean nola Deia hala Egin ez zituztela astelehenetan kaleratzen.
Albisteak, iritzi-artikuluak eta erreportaiak dira aintzat hartu ditugunak; haatik, Agenda saileko
oharrak eta gisakoak partzialki baino ez ditugu kontuan hartu: hau da, fitxa betetzerakoan Euskararen
presentzia duten orriak atalerako aintzat hartu ditugula, baina ikerketatik kanpo utzi ditugula gainerako
puntuei dagokienean. Irizpide bera jarraitu dugu Gara eta Le Journal aztertzean; bestemoduzkoa da,
ordea, Enbata eta Ekaitzaren ikerlanerako baliatu dugun irizpidea, VIII.2 puntuan ikusiko dugunez.
Azkenik, azterturiko sei kazetetan, iragarkiak ez ditugu ezertarako ere aintzat hartu.
356
490
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
sailkatzekoak ote ziren;357 azkenik, Richard Budd-en nabarmendura-indizea baliatuta,
euskarazko berriek egunkariaren barruan zeukaten pisu espezifikoa ere ikertu dugu.358
Esan dezagun, bidenabar, laginaren hautaketa modu desberdinean egin izan
arren, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal aztertzean ere puntu berberak ikertu
ditugula. Behin ikerketaren prozedura zein izan den argituta, eskuraturiko emaitzak
zeintzuk diren azaltzeko unea dugu. Has gaitezen Deia eta Eginen (euskaraz idatziriko
artikuluetan) zein genero gailentzen den ikusiz: informazioa ala iritzia.
Azterturiko artikuluen nolakotasuna
(Egin)
Informazio
generoa 1180
(81,44%)
Iritzi generoa 269
(18,56%)
Azterturiko artikuluen nolakotasuna
(Deia)
Informazio
generoa 237
(74,29%)
Iritzi generoa 82
(25,71%)
357
Gaurkotasun jakinik gabeko erreportaiak eta elkarrizketak nonbait sailkatu behar eta albiste kategorian
kokatu ditugu, iritzi kategorian beharrean.
358
Beste ikertzaile batzuek proposatu neurketa-ereduak ere aztertu ditugu: J. Kayser , C.R. Haas edota T.
Ramirez de la Piscinak proposaturikoak, esate baterako (horiei guztiei buruz gehiago in Ramirez de la
Piscina, 1990). Haatik, Richard Buddena zen egokiena gure lanerako (arestian aipaturikoak ez bezala,
edozein kazeta-formatu ikertzeko egokia delako, besteak beste). Hortaz, Buddek proposatu neurketamodua baliatuta, euskarazko albisteen pisu espezifikoa ikertzeko faktore hauek izan ditugu kontuan:
euskarazko albisteen idazpuruaren tamaina, haien kokapena orrialdean, albistea agertzen zeneko
orrialdea, argazkien erabilera eta albistearen luzera edo espazioa. Ikus horretaz gehiago in Iñaki Zabaleta,
1997: 101-102.
491
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Ondorioa begi-bistakoa da. Euskara batez ere albisteak idazteko erabili izan da
bietan; haatik, batean zein bestean proportzioan euskarazko iritzi-artikulu dezente eman
dituzte argitara (gehiago Deian, bistan denez). Bidenabar esanda: 21 urte horietan
Eginek Deiak baino euskarazko askoz informazio gehiago kaleratu zuen (orotara
euskarazko 1.449 item bildu ditugu azterturiko Eginen 83 laginetan; Deiaren 83
laginetan, aldiz, 319 item baino ez). Ikus dezagun segidan ea kaleraturiko euskarazko
berri eta iritzi-artikuluetatik zenbatek zeukaten zerikusirik euskal gatazkarekin edo
euskararekin berarekin:
Euskara edo euskal auziarekin zerikusia
(Egin)
Bai 562 (38,79%)
Ez 887 (61,21%)
Euskara edo euskal auziarekin zerikusia
(Deia)
Bai 211 (66,14%)
Ez 108 (33,86%)
Bakoitzaren joera zein izan zen argi samar ikus daiteke: Eginek euskal gatazka
eta euskal kultura eta euskarararekikoak hizkuntza horretan jorratu ohi zituen maiz,
baina hala ere gehiago ziren beste hainbat gairi buruz (dela nazioartea, dela kirola, dela
ekonomia edo dela beste makina bat kontu) euskaraz jorraturiko artikuluak; Deian,
492
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
ordea, hizkuntza hori euskal kulturari, euskal gatazkari edo euskara berari buruz
jarduteko baliatu izan da gehientsuenetan.
Hori horrela izanik, azter dezagun segidan egunkari bakoitzaren zein sailetan
agertu izan diren batez ere euskarazko berriak:
EUSKARAZKO ARTIKULUAK ZEIN SAILETAN AGERI DIREN
(EGIN)
az
al
bi a
zk
a
eu i a
sk
a
es di
ta
tu
a
ki
ro
l
m ak
un
du
ku a
ltu
gi ra
za
rte
a
iri
tz
ia
irr egu
at
i-t non
el
eb
is
ta
200
150
100
50
0
EH edo euskararekin zerikusia
Zerikusirik ez
EUSKARAZKO ARTIKULUAK ZEIN SAILETAN AGERI DIREN
(DEIA)
in
ia
ki
ro
la
eu k
zk
ad
ku i
ltu
ra
iri
tz
ia
az
al
a
bi
z
ka
eu
ia
sk
al
de
ia
gi
za
r te
a
es
pa
m
un
du
a
50
40
30
20
10
0
EH edo euskararekin zerikusia
Zerikusirik ez
Eginen kasuan, argi dago zein izan zen 21 urteotan euskararik gehien sartu zuen
saila: 1982-1986 bitartean egunkari horrek kaleratu zuen Egunon izeneko euskarazko
lau orrialdeko gehigarria (aipa dezagun, bide batez, bertan agerturiko berrien erdiak
baino gehiagok ez zeukala zerikusirik ez euskal auziarekin ez euskara edota euskal
493
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
kulturarekin). Horren atzetik datozen sailak (bakoitzak 100 item-etik gora daukala)
honako hauek dira: Iritzia, Mundua, Bizkaia359 eta, azkenik, azala.360 Iritzia saileko
itemen kasuan nagusi dira, nabarmen gainera, euskara, euskal kultura edota euskal
gatazkari buruzko artikuluak; azaleko berrietan, %50ean dago kontua; Mundua eta
Bizkaia sailetan agertu albisteetan, azkenik, gai horiekin zerikusirik ez duten berriak
gailentzen dira, Eginek beste esparru batzuk ere euskaraz normaltasunez jorratzeko
egindako ahaleginaren adierazgarri.
Deiaren kasuan, azterturiko aleen artean ez dago sail bakar bat ere euskarazko
50 item baino gehiago argitara eman duenik. Hiru dira 40ko muga pasatzen dutenak:
Iritzia, Kultura eta Euzkadi, hurrenez hurren, hiruretan ere euskara, euskal kultura edo
euskal gatazkari buruzkoak nagusi direla. Esan dezagun, horri gagozkiola, euskarazko
berriak arlo horietara mugatzeak euskara bera ghettoan hesitzeko arriskua ekar
dezakeela.361 Sail horien atzetik datoz, azkenik (30 item-en muga gaindituta), azalean
argitara emaniko berriak. Hor ere euskal kutsukoak ageri dira gailen, baina ez
aurrekoetan bezain nabarmen.
Hara, beraz, zein sailetan agertu ohi ziren euskarazko artikulu eta berriak, batean
zein bestean. Baina... zenbaterainoko garrantzia zeukaten berriok? Segidan datozen
grafikoek erantzungo digute itaun hori.
359
Kasu ia guztietan Egin eta Deiaren Bizkaiko edizioak miatu ditugu (horiek eskura ez geneuzkanean
beste herrialdeetako edizioez baliatu gara).
360
Bai Eginen bai Deian sailen izenak erdaraz zeudenean (Temas edo Opinión, adibidez), euskaratu egin
ditugu. Horrez gain, aintzat hartzekoa da hau ere: egunkari bietan sail batzuk aldatuz joan dira urteak
igaro ahala. Eginen Euskadi atala, esate baterako, gero Euskal Herria bihurtu zen, Gizartea atala bere
baitan sartuta.
361
Tentaldi hori askotan sumatu diogu Deiari: 1979an, adibidez, Euskal deia saila kaleratzeari ekin
zioten, bertan euskal gaiak euskaraz jorratzen zituztela (hortxe metatzen zuten egunkarian ikus zitekeen
euskara gehiena); geroago (ikus II.4.1 azpiatala), berriz, Euskara izeneko saila sortu zuten egunkari
horretan.
494
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskarazko albisteen garrantzia
Budd eskalan (Egin)
500
400
300
200
100
0
415
398
283
175
150
28
Zero
Bat
Bi
Hiru
Lau
Bost
Euskarazko albisteen garrantzia
Budd eskalan (Deia)
100
80
60
40
20
0
95
91
75
36
20
2
Zero
Bat
Bi
Hiru
Lau
Bost
Grafikoek agertzen dutenaz landa, azpimarratzeko kontua da honako hau ere:
Eginen batez beste (eta beti ere Budd eskalaren arabera) euskarazko item-en balioa
2,00koa da; Deiakoena, aldiz, apur bat altuagoa da (2,17). Kontuan hartu behar da, dena
den, azterturiko Eginen 83 aleetan Deiaren 83 aleetan baino ia bost bider euskarazko
artikulu gehiago topatu dugula.362 Batean zein bestean joera komuna da, bestalde, afera
oso-oso garrantzitsuak (5 puntukoak) edo garrantzi handidunak (4 puntukoak) gutxitan
baino ez jorratzea euskaraz.
Ikus dezagun, azkenik, zein izan den euskararen presentziaren bilakaera
egunkari bi hauetan 1978-1998 epean:
362
Eginen ahalegin hori ez da, ordea, bidesaririk ordaindu gabekoa izan, ezen egunkari horren lehen
hamarkadako (batez ere) euskarazko testuetan, oro har, gramatika eta ortografiari (garai hartako euskal
ortografiari, ez egungoari) erreparatuta, akats ugari topatu baitugu.
495
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
EUSKARAREN BILAKAERA EGINEN: 1978-98
-9
8
7
98
-9
96
19
19
-9
5
-9
3
94
19
1
92
-9
19
19
90
-8
9
7
88
19
5
-8
86
-8
19
84
19
82
-8
3
1
-8
19
80
19
19
78
-7
9
60
50
40
30
20
10
0
Euskararen presentzia duten orriak
Euskara nagusi den orriak
EUSKARAREN BILAKAERA EGINEN: 1978-98
Koadro honen lehen zutabean euskara nagusi den orrien ehunekoa adierazten
dugu; bigarren zutabean, berriz, euskarak presentzia duen orrien ehunekoa.
1978-79
1980-81
1982-83
1984-85
1986-87
1988-89
1990-91
1992-93
1994-95
1996-97
1998-98
%1,25
%2,19
%10,45
%12,15
%10,26
%7,32
%2,93
%3,67
%6,63
%6,43
%5,73
%44,17
%48,25
%39,93
%31,94
%26,92
%25,00
%18,69
%20,63
%23,48
%26,25
%24,48
Egini dagokionez, gauza bat esan behar da ezer baino lehen: egunkari horren
estreinako
urteetan
ohiko
praktika
zen
albistea
erdaraz
baina
beronen
sarrera/laburpentxoa (eta idazpurua ere bai batzuetan) euskaraz idaztea;363 hizkuntzapolitika horrekin orrien kasik %50 inguruan presentzia izan ohi zuen euskarak (orrien
%44,17 1978-79an eta %48,25 1980-81ean); haatik, aldi berean, hizkuntza hori kasik
orri bakar batean ere ez zen nagusi. 1982an (euskara hutsezko lau orrialdeko Egunon
363
Eskema horri jarraiki idatzitako artikuluak ez ditugu euskarazko artikulutzat jo, baina Euskararen
presentzia duten orriak atalerako aintzat hartu ditugu; ber gauza egin dugu titulua eta sarrera erdaraz eta
testua euskaraz (askoz ere bakanago sumatu dugun praktika) zuten artikuluekin. Dena dela, joera horiek
bazeukaten aldaerarik: beste batzuetan idazpurua eta testua euskaraz joan ohi ziren eta sarrera erdaraz;
horrela idatzitako artikuluak bai, horiek euskaraz idatziriko artikulutzat jo ditugu.
496
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
saila agertzen hastearekin batera) joera hori aldatzen hasi zen: orrien %1-2 inguruan
nagusi izatetik %10-12an nagusi izatera pasatu zen; alabaina, euskara orri jakin
batzuetan kontzentratzearen politikak egunkariaren gainerako sailetan presentzia galtzea
ekarri zuen (presentzia hori kasik orrien %50ekoa izatetik orrien %25 ingurukoa izatera
igaro zen).
1986an desagertu zen Egunon saila; nolanahi dela, Eginek aurrerantzean ere
gutxienez egunero lau orrialdetan euskararen nagusitasuna bermatzen jarraitu zuen.
Urteek aurrera egin ahala, ordea, egunkaria askoz potoloago kaleratzen hasi zen, eta,
nahiz eta euskarazko orriei eta hizkuntza horren presentziari eutsi, nola bataren hala
bestearen garrantzia (ehunekotan) dezente jaitsi zen.
Azpimarratzeko modukoa da, dena dela, 1993an Egin eraberritua kaleratzearekin
batera euskararen presentzia zuten orriak ugaritu egin zirela berriro. Hala eta guztiz ere,
argi dago euskarak ez zuela ehunekotan hazkunderik izan Eginen egunkari horren kasik
21 urteko historian.
EUSKARAREN BILAKAERA DEIAN: 1978-98
-8
3
84
1 9 - 85
86
19 87
88
1 9 89
90
19 -91
92
19 9 3
94
1 9 95
96
19 9 7
98
-9
8
1
-8
19
82
19
80
19
19
78
-7
9
20,00%
15,00%
10,00%
5,00%
0,00%
Euskararen presentzia duten orriak
Euskara nagusi den orriak
EUSKARAREN BILAKAERA DEIAN: 1978-98
Eginen kasuan bezala, hurrengo orriko koadroaren lehen zutabean euskara
nagusi den orrien ehunekoa adierazi dugu; bigarren zutabean, euskarak presentzia duen
orrien ehunekoa.
497
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
1978-79
1980-81
1982-83
1984-85
1986-87
1988-89
1990-91
1992-93
1994-95
1996-97
1998-98
%1,35
%2,27
%1,65
%1,36
%2,23
%1,64
%0,74
%0,35
%0,41
%1,05
%0,86
%17,23
%9,74
%7,14
%5,98
%3,79
%2,25
%2,59
%2,43
%3,46
%4,67
%5,17
Euskarari gagozkiola, askoz gorabehera gutxiago izan da Deian Eginen baino.
Euskara nagusi den orriak sekula ez dira %2 baino gehiago izan; euskararen presentzia
duten orrien ehunekoan sumatu dugu, ordea, bilakaerarik: hasieran aintzat hartzeko
moduko ehunekoa zen arren (%17,23), proportzio hori etengabe jaitsiz joan zen 1993ra
arte. Hasierako urteetako euskal kazetarien taldea desegin izanak (ikus horri buruz IV.3
atala) eduki du zerikusirik, noski, jaitsiera horrekin, baina ez da faktore bakarra izan.
1993tik 1998ra bitartean, berriz, igoera suma daiteke euskararen presentzia duten orrien
ehunekoan; igoera txikia hala ere, bi puntu pasatxokoa baino ez da-eta.
VIII.2.- Enbata eta Ekaitzaren 1986-2001 bitarteko laginaren azterketa
Ikerlan honen III. eta IV. puntuetan ikusi dugun moduan, Hego Euskal Herriko
prentsa-munduan 1976-77 bitartean, beste batzuen artean, bide bi finkatu ziren: euskara
hutsezko kazetagintzari eutsi ziona bata, eta kazeta abertzale elebidun diglosikoena
bestea. Era berean, V. eta VI. puntuetan hau ere ikusi dugu: Ipar Euskal Herrian,
1980ko hamarraldian, PSF Parisen agintera iristean hedabideen panoraman izaniko
irekialdia baliatuta, euskararen nagusitasunean oinarrituriko komunikazio-esparrua
osatzeari ekin zioten Gure Irratia, Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratiak; garai berean,
498
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
apustu berari eutsi zion dezentez lehenago sorturiko Herria astekariak; alabaina, beste
bide bat urratu zuten lehenagotik zetorren Enbatak eta, Iparraldeko ezker abertzalearen
inguruko kazetagintzan jauzi kualitatiboa eman eta bazterrak inarrosita, 1986an astekari
gisa plazaratu zuten Ekaitzak (ez dezagun ahantz, gainera, hein handi batean Enbatak
egin ohi zituen analisiekin bat ez zetozelako sortu zutela Ekaitza Iparraldeko militante
abertzale ezkertiar batzuek).
Horregatik
hain
zuzen,
memento
berezi
horretan
(justu
euskarazko
komunikazio-esparru bat trinkotzen hasia zenean) Iparraldean lehendik ere errotua zen
kazetagintza abertzale elebidun diglosikoa are gehiago gotortzen lagundu zutelako,
Enbata eta Ekaitza aztertzea deliberatu dugu, euren ereduak euskarari zer eskaini dion
jakite aldera.
Horretarako, 1986an hasi (Ekaitzaren sorrera-urtea) eta 2001era bitarteko epea
ikertu dugu. Astekari biek hamabost urte horietan ateratako zenbaki denek osatzen
zuten ikerketaren unibertsoa, baina, unibertsoari zabalegi iritzita, lagin txikiagoa
baliatzea hobetsi dugu.
Laginaren hautaketa-prozesuari gagozkiola, aurreko atalean baliaturiko metodo
berbera hobetsi dugu kasu honetan ere: hau da, probabilitatezko ordezkapenean (lagin
aleatorio sistematikoan, hain zuzen) oinarritu garela, baina kasu honetan pare bat
hilabeteko tarte-zenbakia utzita. Alegia, hamabost urte horietako zenbaki guztiak hartu
eta bi hilabetero Enbata eta Ekaitza bana aztertu ditugula (1986ko maiatzeko lehen
asteko zenbakiak, urte bereko uztaileko lehen astekoak, iraileko lehen astekoak...).
Orotara, 182 zenbaki ikertu ditugu (91 Enbata eta beste horrenbeste Ekaitza).
Aurreko atalean bezala, oraingo honetan ere puntu hauek ikertu ditugu batik bat:
batetik, aztertutako egunkari bakoitzak zenbat orri zeuzkan eta euretariko zenbatetan
zen euskara nagusi; horrez gain, zenbat orritan ageri zen euskarazko testuren bat,
499
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
euskarazko albisteak zein sailetan agertu ziren, euskal gatazkarekin, euskararekin edo
euskal kulturarekin zerikusirik ba ote zeukaten, iritzi-generoan ala informazio-generoan
sailkatzekoak ote ziren, eta, azkenik, Richard Budd-en nabarmendura-indizea baliatuta,
euskarazko berrien garrantzia zenbatekoa zen ere zehaztu dugu.
Emaitzak bistaratu baino lehen, ordea, hiru kontu argitu beharrean gara. Baga:
Deia, Egin, Gara eta Le Journalen kasuan ez bezala, bi astekarion kasuan Agenda saila
albiste gisa zenbatu dugu bertako oharrak euskaraz zetozenean (egunkarien kasuan
Euskararen presentzia duten orriak atalean baino ez ditugu aintzat hartu sail horretako
oharrak); izan ere, astekariok daukaten orri-kopurua (oro har 8 Enbatak eta 12 Ekaitzak)
eta formatua (egunkariena baino dezentez txikiagoa) gogoan, ez baitago kazeta horietan
Agenda sailak daukan garrantzia gutxiesterik, are gehiago oharrak maiz luze samarrak
izaten direla gogoan izanez gero.
Biga: Ekaitzan, Eginen hasierako garaietan bezala, maiz egin dugu topo praktika
honekin: idazpurua eta testua frantsesez eta sarrera/laburpentxoa euskaraz. Horrela
idatzitako artikuluak ez ditugu euskarazko albistetzat jo, baina aintzat hartu ditugu
Euskararen presentzia duten orriak atalerako (titulua euskaraz -lelo politiko
aldarrikatzaileren bat normalean- eta gainerako guztia erdaraz duten artikuluak, berriz,
ez ditugu ezertarako ere aintzat hartu). Alderantzizko kasuak (titulua eta testua euskaraz
eta sarrera/laburpena frantsesez), aldiz, euskal albistetzat jo ditugu. Eginen kasuko
irizpide bera baliatu dugula, azken batean.
Higa: Budd eskala ezartzerakoan, pare bat moldaketa egin behar izan ditugu.
Batetik, kazeta hauek ez daukatelako bere baitan orri bat edo gehiago hartzen duen sail
finkorik (ez behintzat egunkariek izan ohi dituztenak bezalakoak). Zelan eman orduan
puntu bat, eskala honek agindu bezala, saileko lehen orrian datorren berriari? Kontua
500
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
konpontze aldera, irizpide honetaz baliatu gara: azal-kontrazaletako artikuluei eta orri
bakoitietan ageri zirenei puntu hori eman egin diegu; ez, ordea, orri bikoitietakoei.
Bestetik, astekari bi hauen formatua tabloidea ez izaki,364 berauen maketazioa
ere desberdina da, maiz hiru zutabetan antolatuta baitatoz orriak. Hortaz, zelan aplikatu
Budden irizpide oinarrizkoetarik bat (Puntu bateko balioa luzeraz bi zutabe edo
gehiagoko titularra duen albisteari. Bi puntukoa luzeraz orrialde erdia edo gehiagoko
titularra zuen albisteari)? Egoerak berak behartuta, beraz, aldaketa txiki bat ezarri dugu
puntuazio-sisteman: luzeraz bi zutabeko titularra duen albistea = puntu bat, hiru
zutabekoa (edo bi zutabe pasakoa) daukana = puntu bi. Lau zutabeka egituraturiko
orrietan, berriz, hau izan da baliatu dugun puntuazio-modua: bi zutabeko titularra =
puntu bat; hiru/lau zutabekoa = puntu bi. Bost zutabera maketaturikoetan, bistan denez,
Buddek aipatu irizpidea izan dugu gidari.
Behin argitu beharrekoak argituta, hona emaitzak, atalez atal:
Azterturiko artikuluen nolakotasuna
(Enbata)
Informazio
generoa 136
(50,56%)
Iritzi generoa 133
(49,44%)
364
Ekaitzak 1996an aldatu zuen formatua, newsmagazine tankera hartuta. Ordura arteko bere formatua
tabloidea baino apur bat txikiagoa zen.
501
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Azterturiko artikuluen nolakotasuna
(Ekaitza)
Informazio
generoa 591
(80,63%)
Iritzi generoa 142
(19,37%)
Argigarri deritzegu bi grafiko hauei, zera erakusten baitute: Ekaitzak euskara,
iritzi-artikuluak idazteko baliatzeaz gain, batez ere informazio-generoa lantzeko darabil;
Enbatan, aldiz, iritziak (genero gisa) orri bakarra hartu ohi duen arren, bertan
kontzentratzen da hein handi batean (%50 kasik) astekarian ageri den euskara.365 Horrez
gain, ohar bedi irakurlea astekari bakoitzean topatu dugun euskarazko item kopuruaren
arteko desberdintasunaz: 733 item Ekaitzan eta 269 Enbatan.
Euskara edo euskal auziarekin
zerikusia (Enbata)
Bai 238 (88,48%)
Ez 31 (11,52%)
365
Dena den, nabarmentzeko modukoa da kontu hau: bada bi kazetotan (Ekaitzan batez ere) oso ohikoa
den genero bat, iritziaren eta informazio hutsaren artean dagoena eta kronika informatibo gisa-edo izenda
dezakeguna. Tankera horretako artikuluetan kazetariak, informazioa emateaz gain, iritzia ere eman ohi
du. Horrelako artikuluak nonbait sailkatu behar eta, albistea kategoriaren barruan sartu ditugu.
502
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskara edo euskal auziarekin
zerikusia (Ekaitza)
Bai 593 (80,90%)
Ez 140 (19,10%)
Kasu honetan ez dago desberdintasun handirik astekari bien artean: biek euskalusaineko idatziak hobesten dituzte. Hala ere, logikoa da, hein handi batean: bata zein
bestea mugimendu politikoekin loturiko kazetak dira, eta euren lehentasuna ez da
informazio hutsa eskaintzea, euskal gizartean eragitea baizik. Hortaz, bizi duten
gizarteko auziak jorratu ohi dituzte batik bat, abertzaletasunaren perspektiba berezitik
jorratu ere. Horrek, noski, batez ere euskal gaiak lantzera daramatza, beste gai asko
bazter utzita (bistan da, dena den, hautu hori bera normaltasunik ezaren adierazle dela).
Ikus dezagun, segidan, euskarazko artikuluak zein sailetan agertu ohi diren
batean zein bestean:
EUSKARAZKO ARTIKULUAK ZEIN SAILETAN AGERI DIREN (ENBATA)
EH edo euskararekin zerikusia
503
sk
ar
a
eu
ra
ku
ltu
lit
ik
a
po
a
a
az
ke
n
nd
ag
e
ed
ito
ria
la
be
rri
la
bu
rra
k
100
80
60
40
20
0
Zerikusirik ez
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
EUSKARAZKO ARTIKULUAK ZEIN SAILETAN AGERI DIREN (EKAITZA)
EH edo euskararekin zerikusia
la
ki
ro
eu
sk
ar
a
po
lit
ik
a
ek
on
om
ia
gi
za
he
rte
go
a
eu
sk
ad
ag i
en
da
na
zi
oa
rt e
a
ku
ltu
ra
300
250
200
150
100
50
0
Zerikusirik ez
Arestian esan dugun moduan, Enbataren kasuan iritzi-orrialdean kontzentratzen
dira euskarazko artikulu gehienak, astekari horrek normalean editorial modura testu bi
izan ohi baititu, frantsesez bata eta euskaraz bestea. Euskarazko testua, gainera, euskal
gaiei buruzkoa izan ohi da ia beti. Testu horrez gain, garrantzi txikiko berriak (testu oso
laburrak), Agenda saileko oharrak edota euskarari buruzko albisteak (ikastolak direla,
Korrika dela, Euskaltzaindia dela...) topatu ditugu batez ere euskaraz.
Ekaitzan, berriz, mantxetan ageri den moduan Euskal astekari politikoa izaki,
Ipar Euskal Herriko politika-gaiak jorratzen dituzten testuak dira euskaraz maizenik
agertzen direnak (kasik 250 item, guk politika kategorian sailkatu ditugunak366);
sailkapen horretan, bestalde, politika-gaiei buruzko berriez landa, euskarari buruzko
testuak eta gizarte-gaiak jorratzen dituztenak dira 100 item-en muga gainditzen duten
bakarrak (gizarte-gaiei buruzko testuen %50 inguruk ez dauka euskal usainik).
Horra, beraz, zeintzuk diren euskaraz jorraturiko gaiak. Baina, zenbateko
garrantzia daukate euskarazko artikuluok?
366
Hego Euskal Herriko politika-gaiak aparte jorratu izan ohi dituzte Ekaitzan, Hego Euskadi edota
Egunez egun sailetan. Iparraldean bizi diren/ziren Hegoaldeko errefuxiatuei buruzko berriak, dena den,
Iparraldeko politikagintzaren zakuan sartu ditugu, Ekaitza beraren ohiko irizpidea ere horixe izan delako.
504
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskarazko albisteen garrantzia
Budd eskalan (Enbata)
100
80
60
40
20
0
78
80
72
23
Zero
15
Bat
Bi
Hiru
Lau
1
Bost
Euskarazko albisteen garrantzia
Budd eskalan (Ekaitza)
250
200
150
100
50
0
211
199
161
80
53
Zero
29
Bat
Bi
Hiru
Lau
Bost
Enbataren kasuan artikuluen batez besteko garrantzia 1,93koa da. Argi ikus
daiteke zelan ezelako garrantzi gabeko (0 puntu) artikulu gutxi topatu dugun, baina are
gutxiago dira Budd eskalan garrantzi handia (4 puntu) edo erabatekoa (5 puntu) izanik
euskaraz idatzita topatu ditugun artikuluak. Ekaitzaren beraren kasua ere esanguratsua
da. Euskarazko artikuluek batez beste 2,12ko garrantzia dute astekari honetan, baina
grafikoan ikus daitekeenez, idatziaren puntuazioa zenbat eta altuagoa izan, orduan eta
item gutxiago topatu dugu (ikus zelan doan gutxitzen item kopurua 1etik 5era bitartean).
Amaitzeko, azter dezagun zein izan den euskarak 1986-2001 bitartean
astekariotan izan duen bilakaera.
505
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
EUSKARAREN BILAKAERA ENBATAN: 1986-2001
50,00%
40,00%
30,00%
20,00%
10,00%
0,00%
1986- 1988- 1990- 1992- 1994- 1996- 1998- 200087
89
91
93
95
97
99
01
Euskara nagusi den orriak
Euskararen presentzia duten orriak
EUSKARAREN BILAKAERA ENBATAN: 1986-2001
Koadro honen lehen zutabean euskara nagusi den orrien ehunekoa adierazten
dugu; bigarren zutabean, euskarak presentzia duen orrien ehunekoa.
1986-87
1988-89
1990-91
1992-93
1994-95
1996-97
1998-99
2000-01
%1,25
%10,87
%3,13
%1,00
%1,92
%5,56
%2,08
%1,11
%42,50
%32,61
%46,88
%41,00
%36,54
%37,96
%40,63
%31,11
Irakurleak egiazta dezakeenez, urteak joan urteak etorri, ez da gorabehera
handirik izan Enbatan agertu ohi den euskara-kopuruan: euskararen nola-halako
presentzia367 duten orrien ehunekoari dagokionez, ehuneko hori beti egon da %30 eta
%50 bitartean. Azpimarratzekoa da, hori bai, azken urteetako joera beheranzkoa dela.
Euskara nagusi den orrien ehunekora bagatoz, berriz, zera esan behar: %10 da orain
artean erdietsi duen gailurra,368 baina egun oso azpitik dabiltza. Kasik hutsaren
hurrengoa da egun Enbatan euskara nagusi den orrien ehunekoa.
367
Nola-halakoa, bai, maiz albiste labur-labur batera edo ohar soil batera mugatu ohi baita. Aldeak alde,
beste bost kazetekin ere sarritan gertatu ohi da hori.
368
Gailur hori bere 1.025. zenbakia (1988-V-5), Bateginik kanpainaren kariaz, euskara hutsez kaleratu
izanari zor dio. Ekaitzak ere, bestalde, euskara hutsez kaleratu zuen 1988-V-5eko bere zenbakia.
506
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
EUSKARAREN BILAKAERA EKAITZAN: 1986-2001
00
20
98
19
96
19
19
94
92
19
90
19
88
19
86
19
-
100,00%
80,00%
60,00%
40,00%
20,00%
0,00%
Euskara nagusi den orriak
Euskararen presentzia duten orriak
EUSKARAREN BILAKAERA EKAITZAN: 1986-2001
Aurrekoetan bezala, lehen zutabean, euskara nagusi den orrien ehunekoa;
bigarren zutabean, euskarak presentzia duen orrien ehunekoa.
1986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001-
%18,75
%6,25
%20,45
%9,09
%9,09
%13,64
%10,42
%2,17
%6,82
%19,57
%15,38
%32,35
%30,88
%12,50
%10,29
%10,00
%65,63
%47,92
%40,91
%45,45
%45,45
%54,55
%56,25
%54,35
%56,82
%86,96
%69,23
%72,06
%76,47
%51,56
%36,76
%35,00
Enbataren kasuan euskararen bilakaeraren ezaugarri nagusia gorabehera
handirik eza baldin bazen, justu kontrakoa da Ekaitzaren kasua, joera irregularra baita
jaun eta jabe bertan. Gorabehera handiak izan dira, bai,369 eta, berauek hobeto islatzeko,
taulan datuak urtez urte ematea deliberatu dugu. Ikus daitekeenez, Ekaitzaren orrietan
beti izan du presentzia handia euskarak (1995ean kasik %90era iritsi zen euskarazko
369
Allande Sokarros Ekaitzako zuzendari ohiak gorabehera horien arrazoia zein den argitu digu VI.3
atalean. Haren esanetan, Ekaitzan maiz aldatu dituzte erredakzio-taldeak, eta, erredakzio-talde bakoitzean
zegoen euskaldun-kopuruaren arabera, euskararen presentzia jaitsi edo igo egin izan da astekarian.
507
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
testuak zituzten orrien ehunekoa); alabaina, 1998az geroztik jaitsiera handia suma
daiteke ehuneko horretan. Jaitsiera hori, gainera, euskara nagusi den orrien ehunekoetan
ere egiazta daiteke (1997ko %32,35etik 2001eko %10,00era).
VIII.3.- Gara eta Le Journal du Pays Basqueren 2001-2002 bitarteko laginaren
azterketa
Honen aurreko atal bietan aipatu ditugun prentsa elebidun abertzalearen bi aroak
mugaren alde banatan gauzatu ziren, bata Hegoaldean eta bestea Iparraldean. Haatik,
aztergai dugun hirugarren aro hau mugaz bi aldeetan kasik batera sorturiko fenomenoa
da, garai beretsuan jaiotako egunkari bi direla bere adierazle nagusi: 1999an sortutako
Gara eta urte bi geroago plazaraturiko Le Journal du Pays Basque. Biak ala biak,
gainera, Euskal Herrian euskarazko komunikazio-esparrua inoiz baino sendoago
(egunkari bat, Ipar Euskal Herriko astekari bat eta nazio osorako beste bat, kazeta
espezializatu zenbait, herri zein eskualdeetako aldizkari, irrati eta telebistak, irrati eta
telebista nazionalak...) baina hala ere oraindik ahul, guztiz gotortu barik zegoela sortuak
ditugu. Olatu beraren emaitza izateaz gain,370 mugarri dira Euskal Herriko prentsa
abertzale elebidunaren historian, eta horregatik ikertu ditugu.
Bata zein bestea ikertzeak, ordea, arazo bat dakar, egunkari gazte-gazteak baitira
biak; horrek, bistan denez, auziari gura baino perspektiba motzagotik begiratzera
behartu gaitu. Hala ere, bien zazpi hilabeteko zenbakiak (2001eko urritik 2002ko
apirilera bitartekoak, hilabete bi horiek barne) aztertu ahal izan ditugu. Mugak
370
Ez dezagun ahantz datu hau: Gara argitaratzen duen EKHE enpresak Le Journalen enpresa
argitaratzaile Baigura Communicationen %20ko esku-hartze ekonomikoa izateak ahalbidetu zuen,
besteak beste, Iparraldeko egunkariaren egitasmoa gauzatzea (ikus horretaz gehiago VII.2.4 atalean).
508
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
gorabehera, beraz, azterketa horren ondorioz bi egunkariok epe horretan gauzaturiko
euskararekiko politika zein den zehazteko moduan gaude.
Aurreko kasu bietan bezala, unibertsoa baino lagina da aztertu duguna.
Probabilitatezko ordezkapenean (lagin aleatorio sistematikoan) oinarritu gara berriro,
baina kasu honetan zortzi eguneko tarte-zenbakia utzita; hots, zazpi hilabete horietako
zenbaki guztiak hartu eta zortzi egun bakoitzeko Gara eta Le Journal bana aztertu
ditugula;371 horri esker, gainera, asteko egun guztietako egunkariak aztertu ahal izan
ditugu.
50 dira guztira aztertu ditugun egunkariak (25 Gara eta beste horrenbeste Le
Journal). Deia-Egin eta Enbata-Ekaitzaren kasuan erabili duguna baino lagin txikiagoa
da hau, beraz; hala ere, berdin-berdin da fidagarri, besteak beste baliaturiko tartezenbakia askoz txikiagoa izateaz gainera (zortzi egun baino ez) azterturiko denboraepea bera ere (zazpi hilabete) neurtzen errazagoa delako. Gainerakoan, ikerturiko
puntuak eta horretarako erabili dugun prozedura aurreko atal bietan baliaturiko berberak
dira. Hona, beste barik, zeintzuk diren lorturiko emaitzak:
Azterturiko artikuluen nolakotasuna
(Gara)
Informazio
generoa 880
(86,02%)
Iritzi generoa 143
(13,98%)
371
Le Journalen kasuan batzuetan bederatzi egunekoa izan da tarte-zenbakia, igandetan ez dutelako
plazaratzen (orain astelehenetan ere ez, baina bai ordea ikerturiko epean).
509
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Azterturiko artikuluen nolakotasuna
(Le Journal)
Informazio
generoa 18
(47,37%)
Iritzi generoa 20
(52,63%)
Bistan denez, bada desberdintasun nabarmen bat bi grafiko horietan: Garan,
iritzi-artikuluetan ez ezik, beste hainbat alorretan ere jorratzen dute euskara
(normalizazio-seinale den kontua, duda barik); Le Journalen, aldiz, gainerako sailetan
oso euskara gutxi ageri denez, proportzioan garrantzi handia daukate azken orrialdeko
euskarazko iritzi-artikuluek.
Ikus dezagun segidan euskarazko izkribuak euskara, euskal kultura edo euskal
gatazkari buruzkoetara mugatzen diren edo beste kontu batzuk ere aztergai ote dituzten:
Euskara edo euskal auziarekin
zerikusia (Gara)
Bai 336 (32,84%)
Ez 687 (67,16%)
510
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskara edo euskal auziarekin
zerikusia (Le Journal)
Bai 23 (60,53%)
Ez 15 (39,47%)
Aurreko grafikoak deskribatzean aipatu duguna errepikatu beharrean gaude
berriro: Garan normaltasun-zantzuak suma daitezke, euskarazko artikuluek euskal gaiak
ez ezik beste hamaika kontu ere jorratzen dituztelako (hori hain da horrela ezen
euskaraz jorraturiko beste gaiek bikoiztu egiten baitituzte euskaraz jorraturiko euskal
gaiak). Bestemoduzkoa da, ordea, Le Journalek erakusten duen errealitatea: egunkari
horretan euskara batez ere euskal gatazkari, euskal kulturari edo euskarari berari buruz
elekatzeko erabiltzen da. Deiaren kasuan bezala, beraz, hemen ere euskara ghetto
horretan hesitzeak duen arriskuaz hitz egin behar, ezinbestean. Hitzak hizpidea ekarrita,
azter dezagun hurrena zein sailetan ageri diren maizen Gara eta Le Journaleko
euskarazko artikuluak:
EUSKARAZKO ARTIKULUAK ZEIN SAILETAN AGERI DIREN (GARA)
150
100
50
ki
ro
la
k
e u her
sk ria
k
al
he
rri
ku a
ltu
ra
ga irit
zi
zt
a
e
al
ga
r
m
ug a
al
g ar
irr iza i
at
i-t rtea
el
eb
is
ta
az
e k ala
on
om
ia
0
EH edo euskararekin zerikusia
511
Zerikusirik ez
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
EUSKARAZKO ARTIKULUAK ZEIN SAILETAN AGERI DIREN (LE
JOURNAL)
eu
s
a
nd
ag
e
zi
a
iri
tz
ia
EH edo euskararekin zerikusia
zi
en
t
ka
l
he
rri
a
az
ke
na
ku
ltu
ra
La
Ba
pu
xe
rd
i
N
af
ar
ro
a
20
15
10
5
0
Zerikusirik ez
Gararen kasuan, euskarazko artikuluak sail hauetan topatu ditugu batik bat:
Kirolak (136 item), Herriak (115) eta Euskal Herria (114); 100 itemen mugaz apur bat
azpitik, berriz, Kultura (96) eta Iritzia (93) sailekin egin dugu topo. Euskal Herria eta
Iritzia sailetan euskal gatazka edo euskarari buruzkoak nagusi diren bitartean, bestalde,
ez da hori Kirolak, Herriak eta Kultura sailen kasua (azken sail horrena nabarmentzeko
modukoa iruditu zaigu: euskal kultur gaiak jorratzera mugatu beharrean, ghetto-politika
hori saihestu eta beste hainbat gai ere normaltasun osoz euskaraz jorratu ditu Garak).
Le Journalen, bestalde, euskararen presentziari dagokionean bederen, jaun eta
jabe ageri da azken orrialdea, bertan agertu ohi den euskarazko iritzi-artikulua dela
kausa (zeina, bide batez esanda, euskara, euskal kultura edota euskal gatazkari buruzkoa
izan ohi den gehientsuenetan). Haren ondoren, Kultura saila da 5 itemen muga
gainditzen duen bakarra (item horietatik ia denek euskal gaiak jorratzen dituztela372).
Behin horiek aipatuta, euskarazko artikuluen garrantzia zenbaterainokoa den
ikusteko garaia dugu.
372
Behin puntu honetara iritsita, gogora ditzagun Frantziako Kultura Ministerioaren menpeko Hizkuntza
Frantsesaren Ordezkaritza Orokorraren ekimenez eginiko inkestaren emaitzak: inkesta horren arabera,
Iparraldeko biztanle gehienek euskara gehiago gura dute Frantziako hedabide publikoetan (France Bleu
irratian eta France 3 telebistan). Ez hori bakarrik: euskaraz jorraturiko gaietan euskal kulturaren irudi
folklorikorik ez emateko ere eskatzen dute. Le Journalen, aldiz (hurrengo orriko grafikoan ikusiko dugun
moduan), euskararen presentzia hutsaren hurrengo da, eta askotan euskal gaiak lantzera mugatzen da.
Aipatu inkestaz gehiago 2002-VII-24ko Le Journalen.
512
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskarazko albisteen garrantzia
Budd eskalan (Gara)
400
292
300
200
232
213
149
106
100
31
0
Zero
Bat
Bi
Hiru
Lau
Bost
Euskarazko albisteen garrantzia
Budd eskalan (Le Journal)
25
20
15
10
5
0
21
7
6
1
Zero
Bat
Bi
Hiru
1
2
Lau
Bost
Taula biok adierazten dutenaz gain zera ere esan beharra dago: Garan argitara
emaniko euskarazko artikuluen batez besteko garrantzia Budd eskalan 2,16koa da
(2,00koa zen zifra hori Eginen kasuan); Le Journaleko euskarazko artikuluena, aldiz,
apur bat altuagoa: 2,37. Haatik, azterturiko epean euskarazko 38 item baino ez ditugu
topatu Le Journalen, eta 1.023 Garan. Azkenik, nabarmentzeko moduko beste kontu
bat: batean zein bestean garrantzi oso-oso handia (5 puntu) edota garrantzi handia (4
puntu) duten euskarazko artikulu gutxi (oso gutxi, Le Journalen kasuan) daude
proportzioan.
Ikus dezagun, azkenik, zein izan den euskararen bilakaera bi egunkariotan
aztertu dugun epean:
513
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
EUSKARAREN BILAKAERA GARAN: 2001-Xetik 2002-IVra
2002apirila
2002martxoa
2002otsaila
2002urtarrila
2001abendua
2001azaroa
2001urria
50,00%
40,00%
30,00%
20,00%
10,00%
0,00%
Euskara nagusi den orriak
Euskararen presentzia duten orriak
EUSKARAREN BILAKAERA LE JOURNALEN: 2001-Xetik 2002-IVra
15,00%
10,00%
5,00%
2002apirila
2002martxoa
2002otsaila
2002urtarrila
2001abendua
2001azaroa
2001urria
0,00%
Euskara nagusi den orriak
Euskararen presentzia duten orriak
Beste kazetekin egindako moduan, hurrengo orrialdean paratu dugun taula
bakoitzaren lehen zutabean euskara nagusi den orrien ehunekoa adierazi dugu; bigarren
zutabean, berriz, euskarak presentzia duen orrien ehunekoa.
EUSKARAREN BILAKAERA GARAN: 2001-Xetik 2002-IVra
2001-urria
2001-azaroa
2001-abendua
2002-urtarrila
2002-otsaila
2002-martxoa
2002-apirila
%15,44
%16,16
%11,67
%13,82
%13,02
%14,94
%15,15
514
%46,32
%44,21
%42,50
%45,39
%42,71
%40,91
%42,05
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
EUSKARAREN BILAKAERA LE JOURNALEN: 2001-Xetik 2002-IVra
2001-urria
2001-azaroa
2001-abendua
2002-urtarrila
2002-otsaila
2002-martxoa
2002-apirila
%0,00
%0,00
%0,00
%0,00
%0,00
%0,00
%0,96
%12,50
%7,69
%7,29
%3,85
%10,00
%9,38
%4,81
Gararen bilakaerari erreparatuz gero, jokabide erregular samarra erakusten duela
esan behar: euskara nagusi den orrien ehunekoari dagokionez, %11 eta %16 bitartean
dabil; euskararen presentzia duten orrien ehunekoari gagozkiola, berriz, %40 eta %46
artean (Eginen taulan ageri direnak baino ehuneko altuagoak dira oro har bai zutabe
batean bai bestean ageri direnak, baina ez dezagun ahantz Garan bertan ere oraindik
askozaz gehiago direla erdara nagusi den orriak). Le Journalen kasuan, ez dago kasik
euskara nagusi den orririk; euskararen nola-halako presentzia duten orrien ehunekoan,
bestalde, gorabeherak izan dira azterturiko epean, baina oro har %4 eta %12 artean dabil
egunkari hori. Hortaz, Gararen ehunekoei erreparatuta, presentzia esanguratsua izan
arren, euskara gutxieneko zentralitaterik ezarri ezinda (%16,16 kasurik hoberenean) eta
periferiara kondenatuta dagoela ondoriozta badaiteke, Le Journalen kasuan frantsesaren
mesedetan den diglosia gorria nagusi dela adieraztea baino ez dago.
IX.- EMAITZEN IRAKURKETA ETA ONDORIOAK
Sarreran aipatu bezala, prozedura deduktiboa baliatu dugu ikerlanaren
hastapenetan;
hau
da,
orokorretik
(egoera
515
elebidunetan
zer
gertatzen
den)
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
partikularrerako (prentsa abertzale elebidunean zer gertatzen den) bidea egin dugula.
Behin puntu honetara iritsita eta ikerketa burututa, ordea, bide induktiboa hobetsiko
dugu; alegia, fenomeno partikular baten azterketatik (sei kazeta elebidun abertzale
hauen eta euren ingurumariaren azterketa) ondorio orokorrak atera behar ditugula, bide
batez modu horretan ikerlan orok bete beharreko norabide biko bidea osatze aldera (ikus
Zabaleta, 1997: 14). Gogora dezagun orain zeintzuk ziren guk egungo prentsa abertzale
elebidunaren soro partikularrean landatu gura genituen hasierako hipotesi orokorrak:
a) Elebitasun soziala ez da egoera egonkor bat, bi hizkuntzetako bat
gailentzera eramango duen prozesuaren une jakina baizik.
b) Haren aldeko jarduera kontzientziadunik abiarazi ezean, egoera
elebidunean hizkuntza gutxituak behea joko du beti, hizkuntza inbaditzailearen
mesedetan.
c) Hizkuntza gutxitu baten aldeko jarduera kontzientziaduna abiatzekotan,
hizkuntza horren esparru sinbolikoa sendotu eta trinkotzea izan behar da
abiapuntua, modu horretan hizkuntzaren geruza barrenekoenetatik (pentsamendu- eta
esangura-sortzaile diren geruzetatik) kanpoko geruzetara zabaltzen joateko, harik eta
hizkuntzari funtzio guztiez osaturiko zirkuitua bermatu arte.
d) Zirkuitu horrek, bestalde, ardatz originalen eta norbere kultur-ondasun
propioaren arabera eraikia egon behar du baldin eta hiztun-komunitatearentzat
baliagarri (esangura- eta interpretazio-emaile) izango bada.
e) Hala bada (hizkuntzaren esparru sinbolikoaren erdiguneko nukleoak
komunitatearen sormena bermatzen badu eta sormen horrek norbere ikuskeran
oinarrituriko produktu originalak eskaintzen baditu), euskararen kasuan
euskaldun berriek behar adina motibazio izango dute hizkuntza ikasten
jarraitzeko, nukleo erakargarria topatuko dutelako; era berean, nukleoa bizirik
516
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
badago, euskaldun zaharrek behar adinako erabilera-eremuak izango dituzte, eta,
aldi berean, hizkuntza euren inguruko errealitatea interpretatzeko eta errealitate horri
erantzuteko lanabes baliagarria izango zaie.
f) Behar adinako motibazioa eta behar adinako erabilera-eremuak izanez
gero, hizkuntzaren behar adinako ezagutza lortzen da; modu horretan, gainera,
hizkuntzen ikaskuntza- eta transmisio-prozesuen oinarri den motibazioa-ezagutzaerabilera/erabilera-ezagutza-motibazioa bi norabideko zirkuituan behar bezalako
zirkulazioa bermatzen dugu, bide batez hizkuntzaren beraren osasuna ziurtatuta.
g) Funtzio guztiez hornituriko zirkuitua osatze bidean, eta baita zirkuitu
horren motor nagusi den esparru sinbolikoaren etenbako berrelikatzea
bermatzeko ere, funtsezko elementua da euskarazko komunikazio-esparru
autozentratuaren sorrera, esparru hori esangura-sortzaile izango delako hizkuntzakomunitatearentzat eta haren une oroko bersortzea bermatuko duelako. Autozentratu
berbarekin, berriz, zera adierazi gura dugu: komunikazio-esparru hori euskal
hizkuntza-komunitatearen beharrak zeintzuk diren gogoan izanik taxutuko dela,
eta hizkuntza-komunitate horri (eta ez auzokoei) dagozkion erreferentziak
baliatuko dituela.
h) Prentsa abertzale elebidun garaikidearen eredutik abiatuta ezin da
euskarak ezinbesteko duen komunikazio-esparru autozentraturik sortu, eredu
horretan euskara ez baita garatu ez kualitatiboki ez kuantitatiboki joan deneko
mende laurden luzean. Are: eredu hori traba da euskarazko komunikazio-esparru
autozentratua eratze bidean, motibazio- eta erabilera-defizitak eragiten dituelako
eta euskararen egoera diglosikoa betikotzen duelako.
517
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Horiek ziren, beraz, gure hipotesi orokorrak, esparru partikularrean (prentsa
abertzale elebiduna) landatu beharrekoak. Eta behin kasu partikularraren ikerketa
buruturik, ondorio orokor hauetara ailegatu gara:
1.- Hasteko, begi-bistako kontu bat argitu beharra dago: euskal hedabideak
euskaraz (edo nagusiki euskaraz) dihardutenak dira. Hori 1970eko hamarraldi
amaieran aldarrikatu zuten Hego Euskal Herrian (batez ere) Zeruko Argia eta
Anaitasunak; ber gauza egin zuen 1980ko hamarraldi hasieran Iparraldean Gure
Irratiak, Radio Adour Navarreren egitasmo elebidun diglosikoaren aurrean euskarak
aulki
bat
ez,
unibertso
oso
bat
behar
zuela
aldarrikatzean.
Euskaraz
diharduten/ziharduten hedabideak izan dira azken mende laurdenean euskal
komunikazio-esparruari eutsi diotenak; eutsi ez ezik, zabaldu ere dezente zabaldu
dute, hainbat egitasmo direla bide.
Kontuak kontu, begi-bistakoa izanagatik, bereizketa hori oraindik egin egin
behar da, kontzeptuei buruzko eztabaida gainditzeke dugun seinale. Esan dezagun beste
behin, beraz: euskal komunikazio-esparrua euskaraz diharduten hedabideek osatzen
dute; gainerakoak, gehien jota, hedabide elebidun abertzaleak edo Euskal Herriko
hedabide elebidunak dira.373 Ezinbesteko bereizketa da, berriro diogu, eta hori
373
III.5 azpiatalean aski hitz egin dugu jada honetaz. Dena dela, argigarriak dira, horri gagozkiola,
Antxon Ezeiza zinema-zuzendariak Garan (2001-IX-25) eginiko adierazpenak: “Hasta el 77 no hice cine
vasco, contribuí a crear el nuevo cine español. (...) Hasta Ke arteko egunak no había hecho cine vasco,
más bien habíamos contribuido a crear el nuevo cine español. (...) Quisimos poner las bases de la nueva
cinematografía vasca. (...) Queríamos que los Ikuskas sirvieran de plataforma para hacer cine en euskara.
Yo llevé la coordinación de todos ellos. Trabajamos en un equipo en el que había gente de aquí que tenía
una formación euskaldun. No se concibe que alguien quiera realizar cinematografía francesa si no conoce
a Corneille o a Racine y encima desconoce el francés.” Era berean, honako hau izan zen EIREk
(Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea) 2001eko irailaren 27 eta 28an Bilbon eginiko bere lehen
kongresuan onarturiko ondorio orokorretan lehena: “1.- Euskal unibertsitatea euskarazko unibertsitate
modura definitzen dugu eta euskaraz egiten den unibertsitate irakaskuntza, ikerkuntza, kudeaketa eta
egitura oro hartzen ditu bere baitan. (...)” III.5 atalean jada esana dugun moduan (ikus bertan Koldo
Mitxelena eta Koldo Izagirrek honetaz diotena), tautologia-traza dute esaldi horiek, baina, hala ere,
badirudi oraindik kontzeptuok barneratzeke ditugula. Beste kontu bat, amaitzeko: gaztelaniaz idatzitako
artikuluetan “sistema comunicativo vasco” terminoa darabilte Euskal Herriko hedabideez jarduteko;
termino hori “Euskal Herriko komunikazio-sistema” modura itzultzea proposatzen dugu, nahasmendurik
sor ez dadin. Izan ere, inoiz (ikus, adibidez, Azpillaga, De Miguel eta Zallo, 2002: 9 eta 62) “euskal
518
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
barneratu ezean, nabarmena da kolpe-huts egiteko arriskua. Kolpe-huts egin du,
adibidez, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkarteak (EHKE), kontzeptuak
bestelakotu eta hedabide abertzale elebidunek osaturiko esparruari Euskal Esparru
Komunikatibo deitzean.374 Erdal eta euskal prentsaren arteko erlazioa eta definizionahastea 1976a amaitu orduko argitu beharra zegoela zioen Torrealdaik (ikus III.3
atala). 25 urte baino gehiago igaro dira ordudanik eta, bistan denez, oraindik definizio
eta kontzeptu okerren gatibu jarraitzen du euskal hizkuntza-komunitateak.
EKHEk bere jardunaldietarako ateratako eskupapera.
2.- Behin zehaztapen hori eginda, esan dezagun ugaritzen ari direla euskararen
aldizkako agerpenak prentsan.375 Horiek, ordea, adabakiak dira, azken batean: euskara
hutsezko eredu autozentratuak behar ditu euskal hizkuntza-komunitateak, baldin
eta bere informazio-beharra taxuz aseko badu behintzat. Izan ere, eredu
elebidunek ez baitiote irtenbide integralik eskaintzen euskarari. Hori argi geratu da
komunikazio-sistema” modura itzuli izan dute; haatik, “euskal komunikazio-sistema” euskaraz (edo
nagusiki euskaraz) diharduten hedabideek osaturiko sistema da, III.5 atalean esandako moduan.
374
EKHEk “Euskal Esparru Komunikatiboa” izeneko jardunaldiak antolatu zituen 2002ko maiatzean.
Jardunaldioi buruzko informazio gehiago in Gara, 2002-V-6 eta 2002-V-22; ikus, halaber, Egunkaria,
2002-V-8. Kontzeptu eta definizioetan eragindako nahasmenduaz ikus, era berean, Gara egunkariaren
Aitzina gehigarrian 2001-IX-25ean agerturiko “Euskal komunikazio-esparrua, urruna bezain premiazkoa”
izeneko artikulua, non hedabide abertzaleek osaturiko esparruari deitzen dioten “euskal komunikazioesparru”, hizkuntza-faktorea aintzat hartu barik (hau da, euskaraz diharduten hedabideak eta hedabide
elebidun diglosiko abertzaleak batu eta denak euskal komunikazio-esparruaren zaku zabalean sartuta).
375
Eta ez prentsa abertzalean bakarrik: Correo taldeak Bilbon doan banatzen duen El Nerviónen ere,
berbarako, egunero pare bat albiste euskaraz kaleratzeari ekin diote.
519
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
ikerketa honetan bertan. Azterturiko sei kazetak (izan) dira Euskal Herriko prentsa
abertzale elebidun garaikidearen bandera-ontzi nagusi, baina euren mende laurden
pasako historian (1960an atera zen Enbata estreinakoz kazeta politiko modura eta
1977koak dira Egin eta Deia) euskarak ezin izan du gutxieneko zentralitaterik ezarri
berauen orrialdeetan. Datu hauek esanikoa berretsi baino ez dute egiten:
2.1.- Egin, Deia, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du Pays Basquen
euskarazko artikuluetan, iritzi-generoak (zeina kazeta horietan euskal gaiei buruzko
idazki aldarrikatzailez osaturik izan ohi baita sarritan) ohikoa baino garrantzi
handiagoa dauka, informazio-generoaren kaltetan (Le Journalen, berbarako,
azterturiko itemen %52,65 iritzi-generokoak dira, eta Enbatan, %50,56).
2.2.- Horrez gain, euskarazko idatziak euskal gaiei (gatazka politikoa, euskara
edota euskal kultura) buruzkoak dira askotan. Joera hori muturrera eramatea
euskara ghettoan hesitzeko modua izan daiteke. Joera hori suma daiteke, gainera,
azterturiko lau kazetatan (Enbata, artikuluen %88,48 euskal gaiei buruzkoak; Ekaitza,
%80,48; Deia, %66,14; Le Journal, %60,53).376 Egin eta Garan joera hori ez da hain
nabarmena (eta hala ere indartsua da: artikuluen %38,79 Eginen eta %32,84 Garan),
beste arlo batzuk ere euskaraz jorratzen saiatzen diren seinale.
2.3.- Euskara ghettoan edota gai ia-ia anekdotikoen esparruan hesitzeko
arriskua beste kontu batean ere suma daiteke: euskal artikuluak sail jakin
batzuetan sailkatzeko joeran, alegia. Hori nabarmen-antzean suma daiteke Deian (non
Iritzia, Kultura eta Euzkadi sailetan ageri diren batez ere euskarazko berriak; berriok,
gainera euskal gaiak jorratzen dituzte batik bat), baina baita Enbatan ere (astekari
horretan, editorialaren euskarazko testuan –euskal gaiei buruzkoa oro har- agertu ohi dira
batez ere euskarazko artikuluak; horrez gain, berri laburretan eta agendako oharretan –
garrantzi txikiko esparruetan, beraz- erabiltzen dute batez ere euskara). Joera beretsua
suma daiteke Le Journalen ere, non euskarazko idatziak batez ere horrela kokaturik ageri
diren: azken orrialdeko iritzi-artikuluan (hortxe sarrien, eta euskal gaiak landuz maizenik)
edota Kultura sailean (batik bat euskal gaiak jorratuz hor ere). Ekaitzan ere euskal
politikagintzari edota euskarari buruzko artikuluetan topatu ditugu batez ere euskarazko
idatziak. Bestemoduzkoa da, ordea, Egin eta Gararen joera, egunkari horiek sail
ezohikoetan euskara dezente eman baitute argitara (gure ikerketaren arabera, adibidez,
Eginen euskara gehien ateratako sailen sailkapenean Mundua hirugarrena da; Garan,
376
VIII. atalean esana dugun moduan, Enbata eta Ekaitzaren kasuan hein batean normala ere bada joera
hori, biek ala biek astekari politikotzat dituztelako euren buruak, eta, mugimendu politiko jakinen ahots
ageriko (izan) diren heinean, informatzea baino euskal politikagintzan eragitea baita euren lehentasuna.
520
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
berriz, Kirolak eta Herriak ageri dira lehen eta bigarren postuetan. Hiru sail horietan
argitara emaniko artikulu gutxi dira euskal gaiei buruzkoak).
2.4.- Era berean, euskarazko artikuluek batez beste ez dute garrantzi
handirik Budd eskalan (0tik 5era bitartekoa da eskala hori): Enbatan argitara
emanikoek, batez beste 1,93; Eginekoek, 2,00; Ekaitzakoek, 2,12; Garakoek, 2,16;
Deiakoek, 2,17, eta Le Journalekoek, 2,37.377 Eskalan zenbat eta gorago joan, orduan
eta euskarazko artikulu gutxiago ageri dira. Oro har, garrantzi handia (4 puntu)
edo erabatekoa (5 puntu) duten artikulu gutxi topatu ditugu euskaraz.
2.5.- Azkenik, daturik esanguratsuena: azterturiko kazetetan euskara beti izan
da egoera diglosikoan. Egin kontu ikerturiko seien artean, euskarak Ekaitzaren garai
jakin batean lortu zuela nagusitasun-mailarik altuena: 1997an, urte horretan Ekaitzaren
orrialdeen %32,35ean euskara nagusi izan zen-eta (nagusi, bai, baina horrek ez du esan
gura orri horietan guztietan hizkuntza bakarra zenik). Orrialdeen beste bi herenetan, aldiz,
frantsesa zen jaun eta jabe. Eta gainerako kazetetan, egoera dezentez okerragoa zen/da.
Bada honekin lotuta aipatu beharreko beste kontu bat ere: ikerturiko epean, kazeta
hauetako bakar batean ere ez du gora egin euskararen presentziak. Aitzitik, jaitsi
egin da, ia-ia salbuespen barik. Datuak dira horren erakusle:
•
1978-79 epean, euskara Eginen orrien %1,25ean zen nagusi, eta %44,17an
nola-halako presentzia zeukan; hogei urte geroago, 1998an, lau puntu
altuagoa zen Eginen euskara nagusi zeneko orrien ehunekoa (%5,73), baina
euskararen nola-halako presentzia zuten orrien kopurua nabarmen jaitsia zen
(%24,48). Deian ere beherakada nabarmena suma daiteke: 1978-79an, orrien
%1,35ean euskara zen nagusi, orrien %17,23an presentzia zeukala; 1998an,
orrien %0,86an baino ez zen nagusi, eta %5,17an baino ez zeukan nola-
•
halako presentziarik.
Enbatari beha jarrita, 1986-87 epean astekari horren orrien %1,25ean zen
euskara nagusi, eta %42,50ean nola-halako presentzia zeukan. Hamabost urte
geroago, 2000/01 epean, orrien %1,11 zen nagusi eta %31,11n zeukan
presentzia. Ekaitzari gagozkiola, beherakada are nabarmenagoa da: 1986an
orrien %18,75ean zen nagusi euskara; 2001ean, aldiz, %10,00an baino ez.
Euskararen presentziari dagokionez, 1986an orrien %65,63an suma zitekeen;
2001erako, ordea, 30 puntu jaitsia zen zifra hori (%35,00).
377
Haatik, honako datu hauek ere aintzat hartu behar dira: epe berean, Eginek Deiak baino ia bost bider
artikulu gehiago eman zituen argitara euskaraz; Ekaitzak, Enbatak baino ia hiru bider gehiago; azkenik,
guk azterturiko Le Journalen aleetan euskarazko 38 artikulu topatu ditugu, eta epe bereko Gararen
aleetan, aldiz, 1.023.
521
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
•
Azkenik, Gara eta Le Journal. Biak ala biak egunkari gazteak dira eta
litekeena da euren hizkuntza-politiketan aldaketak izatea. Kontua da, haien
egungo joerak aztertuta behintzat, eskema diglosikoak betikotzeko bidean
direla eurak ere. Hara bestela: 2001eko urrian, Gararen orrien %15,44an zen
nagusi euskara, eta orrien %46,32an zeukan presentzia; 2002ko apirilean,
orrien %15,15ean zen nagusi, eta %42an zeukan presentzia. Le Journalen
kasuan, 2001eko urrian euskara haren orrien %0,00an zen nagusi eta
%12,50ean zeukan presentzia; 2002ko apirilean, %0,96an nagusi eta
%4,81ean presentzia.
Argi dago, beraz: urteak igarota, kazeta bakar batean ere ez du hazteko
joerarik erakusten euskararen presentziak, eta hizkuntza hori maiz gai jakin batzuk
jorratzera mugatzen dute. Hori gogoan, ez da gehiegikeria segidan esango duguna
esatea: prentsa abertzale elebiduna urrezko kaiola bihurtu da euskararentzat, eta
haren egoera diglosikoa betikotzen du.378
3.- 1990eko hamarraldiak aparteko garrantzia izan du euskal hedabideen
esparruan, hiru gertaera hauek direla tarteko: Euskaldunon Egunkariaren sorrera, Gure
Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza biltzen dituen Euskal Irratiak egituraren
sorrera eta haren hedapen-politikaren hasiera eta, azkenik, herri-komunikabideen
eztanda. Haatik, aurrerago ikusiko dugun moduan, 2000ko hamarraldian ere euskal
kazetagintzan urrats oso garrantzitsuak egin diren arren, euskarak diglosia
pairatzen du oraindik hedabideetan, erdaren parean bazter-hizkuntza izaten
jarraitzen baitu. Euskaldun asko eta asko dira oraindik ere erdal prentsa
erreferentzia nagusitzat dutenak; J. M. Velez de Mendizabalen berba hauek ondo
laburbiltzen dute afera:379
“(...) Hirurogeigarrenetako euskal kulturaren kontsumoa hutsaren hurrena zen.
Eta gaur egun ere, populazioaren zati konkretu batekoa ezik, oso txikia izaten jarraitzen
du. Hamarkada hartan, euskal irakurleen kopurua anekdota bat zen (...) eta (...) idazleak –
378
Lan honetan bertan berbetan jarri ditugu Euskal Herriko prentsa abertzale elebiduneko
arduradunetariko batzuk, eta denek aitortzen dute prentsa elebidunak ez diola aterabiderik eskaintzen
euskarari eta elebitasunak konponbide nekeza duela kazetagintzan. Ez hori bakarrik: bai eurek, bai
Anaitasuna, Zeruko Argia zein Goiz-Argin ibilitako lagunek eta Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta
Xiberoko Botzako kazetariek, ñabardurak ñabardura, euskara hutsezko komunikazio-esparrua sendotzeko
premia dagoela esan digute.
379
Ikus hilean behin Argiarekin batera banatzen den Larrun aldizkaria, 48. zenbakia (2001eko urria).
522
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
gutxi izanda ere!- gehiago ziren euskal prentsa eta liburuetara hurbiltzen ziren irakurle
soilak baino.
Euskal analfabetismoa oso altua zen gizarteko maila guztietan. (...)
Berrogei urte geroago, frankismoaren erorketaren aurrean itxaroten genuen
susperraldi askatzailearen izpiek ahultasun kronikoan segitzen dutelakoan nago. Ia-ia bi
belaunaldi oso euskal eskolan hazi eta hezi den arren, nire zalantza sendoak ditut bide
onetik ote goazen. Hezkuntza sistemak euskarazko kontsumoa suspertzeko azpiegitura
egokia ez duela ezarri iruditzen zait, eta gure gizarteari mekanismo politikoak falta
zaizkio garapen integralerako. (...)”
Baiki: euskal kulturaren kontsumoa txiki-txikia da oraindik; euskal kazetek
kioskoetan daukaten presentzia zenbatekoa den ikustea baino ez dago. Javier Diaz
Nocik ere, euskarazko komunikabideen artean sendoen daudenak EITBkoak direla
gaineratu eta gero, ahulezi-puntuak seinalatu dizkigu (1998: 459):
“El euskera está ausente de los grandes medios privados de comunicación. Ni las
radios privadas comerciales más poderosas, ni los periódicos de más ventas lo utilizan. El
mercado impone sus reglas estrictamente, y todos los esfuerzos oficiales no valen para
doblegar esa realidad inapelable. Los medios en euskera dependen en buena medida del
sostén oficial. Es cierto que compiten en desventaja con los medios en castellano: sólo
una escasa cuarta parte de los vascos conoce suficientemente el euskera, pero ni siquiera
eso garantiza su uso. No nos engañemos: todos los esfuerzos institucionales del mundo no
pueden sustituir a la voluntad del hablante, aunque puedan ayudarle. De ello alertó en su
día Mitxelena.”
Hori egia den arren, bistan da euskal hedabideek behar-beharrezko dituztela
diru-laguntza publikoak. Are: euren izaera estrategikoa aitortu behar zaie euskal
hedabideei, Fernando Muniozgurenek 1997an proposatutako moduan (in Aranguren,
1999: 185):
“Euskal prentsaren premia nagusia izaera estrategikoa onartzea da. Bada garaia
instituzioek, bere egunean ikus-entzunezkoekin egin zuten moduan, euskal prentsari bere
estrategikotasuna aitortzeko. Hortik eratorri beharko lirateke, alde batetik euskal
prentsaren finkatzea arlo guztietan, euskaldungoak informazioa euskaraz jasotzeko duen
eskubidea bermatzeko. Bestetik, sustapen politika sendo baten prestaketa, alde ezberdinen
adostasunarekin.
Laguntza politika ere prestatu eta hitzartu behar da agente guztiekin, betiere
merkatu parametro hutsetatik aparte, euskal prentsak 600.000 irakurle potentzial bakarrik
baititu.”
4.- Irakurle potentzialak dira horiek; haatik, euskaraz diharduten
hedabideen hartzaileria erreala askoz murritzagoa da, Azpillaga, De Miguel eta
Zallok dioten moduan (2002: 23-24):
523
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
“Gutxiengoaren hizkuntza da euskara gizartean eta are txikiagoa da haren
esparrua komunikazioaren eremuan, euskararen presentzia eta erabilera mailak
euskaldunen batez besteko soziolinguistikoa baino askoz apalagoak baitira hartan.
Egia da alfabetatzearen beharrak eta euskara batuaren bidezko normalizazioak
zaildu egiten duela hedabideen erabilera alfabetatu gabeko jende helduaren artean, zein
bere euskalkian ohitua delako; baina hain da handia gaztelaniak380 hedabideetan duen
nagusitasuna non gazte euskaldunen artean euskarazko jarduna bultzatu ez baina uxatu
egiten baita. Urrun daude oso erabilera eta ezagutza.”
Behin hori adierazita, euren esanak berresten dituzten datuak damaizkigute
ikertzaile horiek (2002: 24-26):
“(...) egun euskaraz argitaratzen den egunkari bakarrak, Euskaldunon
Egunkariak, prentsa idatziaren guztizkoaren %3ko indizea baino ez du, dauzkan
37.000 irakurleren bitartez euskaldun heldu alfabetatuen %6,7rengana eta, gutxi
gorabehera, prentsa irakurtzen duten euskaldunen %12rengana iristen bada ere.381
Euskarazko irrati-entzuleak 150.000 inguru dira. Kontuan hartzen badira
emisio elebidunak (...) eta irrati libreak (...) 200.000 entzule inguruko kopurua
egokitu beharko litzaioke euskarazko irratiari [Hego Euskal Herrian].
Telebistaren alorrean, ETB-1 (...) eta tokian tokiko euskarazko telebisten382
ikusleak batera kontuan hartuz gero 300.000 ikusle izango genituzke [Hego Euskal
Herrian], hau da, guztizko ikusleriaren %15,7. Halaz ere, ikusleria erregularraren %6
baino ez zen izango.
Erabilera datu baxuetan eragin handia izan du halaber, egoera zirkulu biziotsu
baten antzera etengabe berrituz, hedabideen eskaintza guztiz mugatuak. (...) [geureak dira
azpimarrak]”383
Puntu horretara iritsita, Eusko Jaurlaritza kritikatzen dute: “Eusko Jaurlaritzaren
hedabide-politika EITB garatzera eta sendotzera mugatu da urteetan zehar, erakunde
horren gestioan, hori bai, hizkuntza normalizazioak funtsezko papera jokatu duen arren.
Hala eta guztiz ere, oso murritza izan da euskara beste hedabide moldetan
sustatzerakoan jokatu duen papera.” Haatik, ikertzaileon ustez (2002: 27)
“(...) euskarazko hedabideentzako laguntza publikoen hazkunde
progresiboak argi erakutsi du euskarazko hedabideen merkatua, prentsa idatzian
batez ere, merkatu anitza bezain bideragarria izan daitekeela. (...) Sostengu publikoa
sendoa eta egonkorra denean, euskarazko hedabideak bideragarriak izan daitezkeela
380
Hego Euskal Herriaz ari dira egileak; haatik, eta ikerlan honetan jada ikusi dugun moduan, gauza
berbera esan zezaketen frantsesak, salbuespenak salbuespen, Ipar Euskal Herriko hedabideetan daukan
nagusitasunari buruz.
381
OJDren 2001eko datuak. Azpillaga, De Miguel eta Zallok (2002: 25) Nor taldearen lanean (2000)
oinarrituta diotenez, bestalde, “anekdota baino ez da euskarak funtsean gaztelaniaz [eta frantsesez ere
esan zezaketen, berdin-berdin, ikerlan honetan jada egiaztatu dugun moduan] diharduen prentsan duen
presentzia.”
382
Zera diote egileok euskarazko telebista lokalei buruz (2002: 30): “Tokian tokiko prentsa ez bezala,
telebista lokala berandu garatu da eta eredu sozialak baino eredu komertzialak dira nagusi eremu
horretako proiektuetan. Horren eraginez, [Hego Euskal Herrian] jardunean dauden hogeitaka
telebistetatik, laurdena ere ez dira euskaraz emititzen ari.”
383
Interneten dauden euskarazko hedabideei buruz, ikus Meso, 2002.
524
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
frogatzen digu Correo taldea bera eremu honetan sartu izanak, 1999n ekin baitzion
Correo taldeak Zabalik izeneko astekariari (...). Modu orokorragoan, bideragarritasun
horren adibide dugu tokian tokiko hedabideen garapena. (...) [geurea da azpimarra]”
5.- Aginte publikoen laguntza ezinbesteko da, hortaz, euskarazko
komunikazio-esparrua gotortzeko bidean.384 Haatik, hizkuntza-komunitate txikia
izaki, bada beste ezinbesteko faktore bat ere: elkarlana. Hara zer dioen horri buruz
Asier Arangurenek (1999: 339):
“Azken helburua beti eduki behar da garbi: euskarazko komunikazioa.385
(...) Euskarazko komunikabideen sarea behar bezala landuz gero, Euskaldunon
Egunkaria, ETB eta Euskadi Irratiak informazio iturri zuzenenak komunikabide lokaletan
dituzte, bai gai eta gertutasun aldetik, eta baita bideo eta audio dokumentuak jasotzeko
orduan ere (...). Elkarlana da giltza. Irrati eta telebistan, gainera, barne produkzioarekin
beteko ez diren orduetan ETB eta Euskadi Irratia-ri eskain diezaiekete frekuentzia
komunikabide lokalek, eta baita profesional gazteen trebezia ere.
Euskarazko komunikabide nazionalek, berriz, daukaten artxiboa, baliabide
teknologikoak, indar estrategikoa eta know-how-a diete eskaintzeko komunikabide
lokalei. Baina, beti ere, proiektu berean daudela gogoratuz: euskarazko komunikabideak,
eta bakoitzak bere eremuari tinko eutsi behar diola azpimarkatuz.”
Elkarlanarenak, ordea, azpiatala merezi du.
IX.1.- Autozentramendua eta elkarlana lagun, aro berri baten atarian?
6.- Bizi dugun garaiak ezaugarri bereizgarririk baldin badauka,
globalizazio fenomenoa da horietarik bat; fenomeno horrek hizkuntzen estatusean
ere eragiten du, Miquel Siguanek segidan argitu bezala (2001: 270):
“(...) el dato más importante a tener en cuenta, a partir de la globalización de los
intercambios lingüísticos, es que en la actualidad la situación de una lengua y sus
perspectivas de supervivencia ya no pueden explicarse sólo como el resultado de sus
relaciones con las otras lenguas con las que comparte un territorio, sino que hay que tener
en cuenta factores globales que actúan sobre los comportamientos lingüísticos en el
384
Laguntza hori, gainera, dirutan ez ezik, euskal hedabideen aldeko prestigiatze- eta sustatzekanpainatan ere gauza behar litzateke.
385
Euskarazko komunikazio hori sendotze bidean, aitzindaritza-lana prentsari dagokiola uste du
Arangurenek (1999: 337): “Hiru medioak alderatuz gero –aldizkariak, telebista eta irratia- dudarik gabe
aldizkarigintza da indartsuena. 46 euskarazko aldizkari lokal zeuden 1996 urtean, eredu arrakastatsua zer
den badakite eta mantxeta berrien urrezko aroa iragan dute. Hiru euskaldunetik bik irakurri edo
gainbegiratzen du euskarazko aldizkari lokalen bat”.
525
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
conjunto mundial. Así el que una lengua tenga o no acceso a sistemas informáticos de
procesamiento y de transmisión de información puede resultar decisivo para su
supervivencia.”
Txema Ramirez de la Piscinak, berriz, bizi dugun une berezi honek euskal
komunikazio-esparruan izan dezakeen eraginaz hausnartu du (1998: 212), bidenabar
itaun hauek eginda:
“Batek baino gehiagok aipatu du euskaldunon komunikazio-eremua osatzearen
garrantzia estrategikoa (...). Hori izan daiteke abiapuntua. Dena den, hauxe dugu itaungakoa: zer egin dezake 600.000 lagun dituen hiztun-komunitateak kanpotik datorkion
informazio-olde ikaragarri horren aurrean, kontuan hartuta gainera, fenomeno berri
horren dinamizatzailea merkatuaren logika dela eta ez gizarte-interesa? Noraino da
posible bizirautea, komunikazioaren handikiek eta merkatuaren beharrizanek arautu eta
zedarrituko duten oihan zaildu horretan?”
Horra kezka: hedabideen unibertso globalizatuan, zer eskain dezake euskal
komunikazio-esparruak besteek eskaintzen ez dutenik? Luis Fernandezek (1997:
45) zera proposatzen du: “Euskarazko edukiak lortu, identitate bat finkatzeko.” Hau
da, mundu gero eta globalago eta aldi berean errogabeago honetan, nortasun bat
eskaini gero eta sustrai-goseago den jendeari. Apur bat aurrerago ere hitz egingo
dugu horretaz, baina, Luis Fernandez aipatu dugunez, esan dezagun haren ustez
euskarari unibertso birtualean lekua egiteak berebiziko garrantzia daukala, honako hau
irakurri baitiogu (1997: 34): “(...) hizkuntza batek XXI. mendean izango duen funtzio
(termino soziolinguistiko gisa ulerturik) garrantzitsuenetik kanpo bagaude jai dugu.”
7.- Siguanek, berriz, nazioarteko kinka berri honetan hizkuntza txikientzat
arrisku-faktore izan daitekeen beste elementu baten berri eman digu. Haren iritziz,
gaur egun hizkuntza inbaditzailearen hiztunak present izan gabe ere, hizkuntzaordezkapena modu eraginkorrean gauza daiteke (2001: 348-349):
“A lo largo de la historia lo que ha desencadenado los procesos de sustitución
lingüística ha sido la presencia física en un territorio determinado de los hablantes de otra
lengua que acaba imponiéndose. En cambio, en la actualidad los medios de
comunicación, de los que Internet es el representante más significativo, permiten que una
lengua esté presente en un territorio, e incluso ejercer una gran influencia, sin que estén
físicamente presentes sus hablantes... En estas condiciones la presión por adquirir la
segunda lengua puede ser muy fuerte, y débil, en cambio, la presión en favor de la
sustitución.
526
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
(...) Que el progreso técnico en los medios de comunicación (...) favorece en
primer lugar a las grandes lenguas es evidente, aunque sólo sea por razones económicas,
porque su mercado es más amplio.386 Pero no es menos cierto que estos avances también
ofrecen nuevas posibilidades a las lenguas menores.”
Aukeren artean honako hau azpimarratzen du Siguanek: teknologia berriei
esker, hizkuntza-komunitate gutxituetako diasporetako kideek ere jatorrizko hizkuntzakomunitatearekin harremanetan jarrai dezaketela (sarean diren hizkuntza horretako
produktuak kontsumituta, bistan dena). Txikiei konpaktaziorako aukera berria
eskaintzen diela Internetek, alegia (aurreratxoago aipatuko dugun Arrosa irratiekoizpenerako zentroa bera, berbarako, Euskal Herriko irrati libreen arteko Interneteko
eztabaidagune batetik sorturiko errealitatea da).
Aukerak hor dira, beraz. Haatik, arriskuak ere ez dira edozelakoak.
Garzia, Idoiaga eta Zallo (1999: 460), berbarako, honela mintzo ziren etorkizuneko
telebista-esparrua gogoan zutela:
“Si la señal en euskera es ya hoy relativamente insignificante en medio de la –
también relativamente- pequeña oferta de cadenas, conectar con el euskera puede llegar
a ser un acto heroico cuando la oferta sea de 50 cadenas y más. Frente a este problema
de supervivencia, no parece lícito apelar, sin más, a la neutralidad del mercado [geureak
dira azpimarrak].”
386
Hau ere Siguani berari irakurritakoa da (2001: 261): “(...) la presión por adquirir las lenguas más
fuertes es mayor en la actualidad que en cualquier período de la historia. (...)” Eta baita beste hau ere
(2001: 292): “(...) la existencia de un mercado internacional de las lenguas favorece claramente a un
pequeño número de lenguas (...)”. Eta pequeño número de lenguas horretan Siguanek ingelesa jotzen du
onuradun nagusitzat, de facto nazioarteko hizkuntza bihurtu dela argudiatuta. Bidenabar esanda, geroz eta
gehiago dira ingelesaren nagusitasuna euskararentzat mesedegarri izan daitekeela uste duten
euskaltzaleak. Mikel Morrisek, adibidez, zera uste du (Fernandez, 1997: 32-33): “(...) Euskaldunek
garrantzi handiago eman beharko liokete ingelesari, gaztelaniari edo frantsesari baino. Euskaldun petoek,
guztien gain, euskaraz egin behar dute, euskaldunak izateko. Europarekin eta mundu osoarekin
komunikatzeko, ingeles gehiago jakin behar dute eta gaztelania baino hobeto gainera. Elebiduntasunaren
alde nauzue, baina euskara eta ingelesa. Euskara / Gaztelania (edo Euskara / Frantses) bikotea ez da ia
inoiz elebiduntasuna izaten, diglosia baizik. Biharko euskaldun europarrek, euskarari eusteko, ingeles
gehiago egin behar lukete eta gaztelania (edo frantsesa) gutxiago. (...) Ingelesa, bai, glotofagoa da, baina
ez da euskararen etsaia (...).Gaztelania eta frantsesa dira euskara jaten ari direnak, ez ingelesa. Ingelesa
euskararen aliatua izan daiteke gaztelania eta frantsesaren erasoen aurrean. (...)” Artikulu berean, Luis
Fernandezek antzeko tesiak aldezten ditu, nazioarterako ingelesa eta gurerako (nortasun-emaile izateak
damaion plusa lagun) euskara aldarrikatuta. Iritzi beretsua plazaratua du, halaber, Andolin Eguzkitza
euskaltzain osoak, ingelesa gurean hizkuntza neutro modura baliatu ahal izango genukeela iradokita (ikus
Euskaldunon Egunkaria, 2002-VI-4).
527
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Etorkizuna hori izanik, beraz, igar-igarrian dago euskarak bere zentralitate
propioa ezartzeko daukan premia gorria, are gehiago aldameneko erdara boteretsuak
eurak ere ingelesaren nagusitasun nabarmena dela-eta guztiz kezkatuta daudenean.387
8.- Ezin ahaztu, horrez gain, komunikazio-talde erraldoien fusio-prozesuen
aroan bizi garela: gero eta kontzentratuago daude hedabideak, eta elkar jan-behar
horretan bizirik dirautenak gero eta indartsuagoak dira.388 Panorama hori izanik,
logikoa
dirudi
euskal
hedabideen
artean
elkarlan-politika
abiatzea,
euskararentzako babes-hesia eraikitzeko baino ez bada ere. Egia esan, badirudi
abiatzen hasia dela politika hori. Idoia Camachok, esate baterako, zera diosku (2002:
324): “(...) bi urte hauetan [2000 eta 2001] aldaketa nabarmenak gertatu dira
euskarazko herri agerkarien arloan. Hain garrantzitsuak dira aldaketa hauek zeren
aldizkariak, eta orokorrean euskarazko prentsa lokala, aro berriaren atarian daudela
esan baitaiteke.”
Zeintzuk dira, baina aldaketok? Horietako batzuk izendatu eta gero (kazeta
berrien sorrera, beste batzuen maiztasun-aldaketa), funtsezko kontua aipatzen du
Camachok: herri-prentsa eskualdeka egituratzen hasi da, herrietako esparruak
gaindituta. Horren adibide modura izendatzen ditu, batetik, jada ikerlan honetan
aipatua dugun Goiena Komunikazio Kooperatiba (zeinak euskal prentsan aurretiaz inork
lortu gabeko zabalkundea erdietsi duen: 20.000 ale zenbakiko, Camachoren arabera),
eta, bestetik, Durangaldeko Eraz astekarian oinarriturik sorturiko Anboto. Anbotok
tabloide formatua dauka, Goienkariak bezala, eta beste ezaugarri batek ere bereizten du
Erazengandik: Erazek 3.000 ale botatzen bazituen zenbakiko, Anbotoren zabalkundea
16.000 alekoa da.
387
Ikus, horri buruz, Siguan, 2001, edota Gotzon Garatek ikerlan honen II.5.1 atalaren amaieran dioena;
ikus, halaber, Jon Sarasua, 1996a: 62-63 eta 169.
388
Horri buruz, ikus adibidez Argia astekariaren 1.825. zenbakian (2001-X-14) agertutako erreportaia.
Gogoan izan, era berean, Mikel Irizarrek (2002) aipaturiko adibide paradigmatikoa (telebista-kontuetan
Prisa eta Correo taldeen artean Hego Euskal Herriko hiriburuetan den borroka, hain zuzen).
528
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Anboto kazetaren mantxeta.
Globalizazio garaiotako ezaugarri diren fusio- eta kontzentrazio-prozesuak,
beraz, euskarazko herri-prentsara ere iritsi dira. Tokian tokiko hedabideen
etorkizunaz berbetan, adibidez, berau ziurtatzeko herrika baino eskualdeka antolatzen
hastea hobesten du Jose Mari Muxika Topaguneko lehendakariak (2002), Sakanako
Oixe eta aipatu berri ditugun Durangaldeko Anboto eta Debagoieneko Goienkaria eredu
gisa jarrita;389 eskualdekako antolamendua aldeztu dute, halaber, Mikel Irizarrek (2002)
eta Azpeitiko Uztarria herri aldizkariko kideek (2002).
Hori da, hain zuzen ere, euskal komunikazio-esparrua sortze aldera beste
batzuekin elkartu gura izatekotan jarraitu beharreko bidea; Herria eta
Euskaldunon Egunkariaren arteko elkarlanaren adibidea ere, bestalde, adibide egokia
da.390 Hor dira, era berean, Galtzaundi elkartearen eta Egunkariaren arteko elkarlanaren
emaitza den Tolosaldean Egunero,391 hor da UK aldizkariaren aro berria,392 Anboto
389
Hara zer planteatu zuen Topaguneak berak ere 2002-VI-14an “Herri komunikabideen egoera eta
etorkizunerako erronkak” lelopean Abadiñon eginiko jardunaldietan: “Herrietako hedabideen etorkizuna
eskualdeka antolatuz gero ziurragoa aurreikusten denez, horretarako ahaleginak bideratzea.”
(Topaguneak zenbait komunikabideri bidalitako agiritik atera dugu aipu hori).
390
Herriak eta Euskaldunon Egunkariak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2001-VII-24an. Horri buruz
informazio gehiago in Euskaldunon Egunkaria, 2001-VII-25.
391
Mikel Irizarrek (2002), hala ere, zera idatzi du adibide zehatz horri buruz: “Mugimendurik berriena
Tolosan abiatu da oraintsu. Egunkaria eta Galtzaundi, Egunero toki egunkaria kaleratzen hasi ziren
[2001eko] abenduan. Zentzuzko antolaketaren ikuspegitik, ezinbestekoa da lankidetza bideak aurkitzea
hedabide tokikoen eta nazionalen artean. Nire ustez, lankidetza hori elkar indartzera bideratu behar da, ur
handitan ibiltzeak txikia susper dezan eta erroen luzatzeak handia garatzen lagundu. Baina Tolosakoaren
itzalak ikusita, beldur naiz hangoa ez ote den lankidetza baino gehiago zurrupaketa izan, eta ez ote dituen
Egunkariak enpresa interesak beste guztien gainetik jarri. Nahiago nuke oker banengo.” Bestelakoan,
Eguneroren diru-arazoei buruz ikus Egunkaria, 2002-VI-22; era berean, Tolosako EAJk kazeta horrekiko
eta Egunkariarekiko dituen mesfidantzez, ikus Gara, 2002-VII-27. Azkenik, Egunerori buruz informazio
gehiago in Egunkaria, 2001-XII-2 eta 2001-XII-18.
392
UKren 25. zenbakian (2001eko abendua) testutxo hau irakurri ahal izan genuen: “Oharra irakurleei:
Hauxe duzue UK aldizkariaren aro honetako azken zenbakia. Guztira 26 zenbaki izan dira. Baina zer esan
nahi du honek? Bada, [2002ko] otsailetik aurrera, aldizkarian aldaketa batzuk igarriko dituzuela.
529
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
aldizkariaren esperientzia jada aipatua, Goiena Komunikazio Zerbitzuak enpresa,393
hainbat euskal irratiren elkarlana bideratu duen Arrosa irrati-ekoizpenerako zentroa394...
Topagunea (Euskara Elkarteen Federazioa) bera ere “euskarazko esparru komunikatiboa
osatzeko
ahaleginaz”
mintzo
da,
horretarako
euskaraz
diharduten
“herri
komunikabideen kohesioan sakondu eta norabide berean lan egiteko aurrerapausoak
eman” behar direla azpimarratuta, “herri komunikabideen egoera aztertuz eta
etorkizunerako erronkak definituz.”395
9.- Hala ere, sinergiak bultzatuta euskarazko hedabideen enpresa-egitura
sendotuko dela begi-bistakoa den arren, egitura sendotzeaz landa ere badute arazorik
hedabideok. Arazo inmaterialagoak ausaz, baina arazoak, azken beltzean. Zeri buruz
ari gara? Har dezagun Manu Erzillaren aipu bat (1994, 145) makulu modura auzia
azaltzeko:
Adibidez, orain arte Erandion, Leioan eta Berangon aldizkariarekin batera baina bereizturik banatzen
ziren gehigarriak UK barruan txertaturik joango dira. (...) Aldizkari mardulagoa, zugandik hurbilagoa,
interesgarriagoa egiten saiatuko gara. (...)”
393
Enpresa honi buruz gehiago II.5 atalean. Azpillaga, De Miguel eta Zalloren aipu honek ere, bestalde,
informazio asko damaigu (2002: 59-60): “Euskarazko hedabide lokalek garatu duten dinamismo
handiaren barnean, bereziki azpimarratu beharra dago, inolako dudarik gabe, Goiena Komunikazio
Zerbitzuen enpresa eredua. Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Oñati, Elgeta eta
Aramaio aldean bideraturiko esperientzietatik abiatuta, kooperatiba bat, Goiena Komunikazio Zerbitzuak,
eratu zuten 2000ko ekainean udal horietan euskara sustatzearen alde diharduten elkarteek (3.000
bazkidetik gora guztira). Kooperatiba honek sortu du, eskualdeko informazio beharrei begira, Goienkaria
astekaria, 24 orrialdekoa eta dohainik banatzen dena. Eranskin gisa, eskualdeko udalerri bakoitzak
aurkezten du bere orri-sorta berezia. Egunkari bihurtzea da agerkari honen helburu hurbila. Horrez
gainera, GoiTb eskualdeko telebista kudeatzen du kooperatibak: 30 orduko emisioa eskaintzen du astean
eta 60.000 pertsonakoa da haren balizko ikusle multzoaren kopuru gorena. Telebista-proiektu hau
Euskadiko toki-telebista bizkorrenaren eskutik sortu zen (Arrasate Telebista), produkzio eta programazio
egitura sendoak baititu. Irratia da, berriz, ahulen dagoen aldea, eskualdeko herri guztietan emisora bana
zabaldu eta programa batzuk batera garatuko dituztela adierazi badute ere. Multimedia-logika horri
jarraiki, komunikazio-zerbitzuen eskaintza Internetera ere zabaltzea erabaki dute. Horretarako, 40 langile
dituzte gaur egun, eta 235 milioi pezetako aurrekontua. (...) Garapen komertzial hutsek euskararen
egokitzapenaren aurrean sorrarazten dituzten arazoen aurrean, esparru lokalek kalitatezko prentsa idatzian
eta ikus-entzunezko hedabideetan komunikazio proiektuak garatzerakoan dauzkaten zailtasunen aurrean,
bideragarritasun bizkorra erakutsi du eskualde-ereduak, gizartearen eta instituzioen ekimenen arteko
elkarlanean oinarrituta.”
394
Europako Batasunaren legedia baliatu dute berau osatzeko, Ostarte 7 GEIE izeneko egitura sortuta.
Ikus horri buruz Egunkaria, 2001-XII-9, eta Gara, 2002-V-25 eta 2002-VI-23. Lerrook idazten ari garela
[2002ko abuztu amaiera] hilabete eskas falta da Arrosa egitasmoa praktikan gauzatzen hasteko. Euskara
da egitasmo horretan komunikazio-hizkuntza nagusi; horrez gain, irrati handi askok ezin eskaini dituzten
plusak eskain ditzake zentro horrek: Euskal Herri osorako izatea, mugaz alde bietako hiri zein herrietako
lehen eskuko informazioa, euskalkien erabilera, informazio-sare propioa... Hori guztia dela kausa, oso
aintzat hartu beharreko erreferentzia bihur daiteke.
395
2002-VI-14an Abadiñon egindako bilera baino lehen Topaguneak zenbait komunikabideri bidalitako
agiritik ateratako aipua.
530
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
“(...) ezin utz aipurik egin gabe euskal kazetaritzari, agentzietatik hornitu
beharrak, premia horrek, ekar liezazkiokeen arriskuak. Arrisku bat izan daiteke
ideologikoa, baina hau zuzent daiteke nolabait. Baina bada hortaz gain bertzerik, alegia,
bertze kazetaritza baten sistema erreferentziala norberenera ekartzea ustekabean,
oharkabean. Honen ondorioak, gure ustez, larriak dira (...) kazetaritza berri batek, alegia
ikuspuntu propio batetatik aritu nahi duenak, ezarri eta finkatu behar du ongi bere
erreferentzi sistema, eta hau da mundua (bere historia, geografia, literatura...) ikusteko
molde propioa. Zerk bereizten ditu egunkari frantses guztiak espainol guztietarik? Horren
erantzuna da batzuk eta bitzuk ez dutela sistema erreferentzial bera.”
Hedaduraz, hizkuntzok euren errealitatera egokitutako komunikazio-ereduak
garatu behar dituzte (horregatik diogu, hain zuzen, euskarak ez duela edozelako
komunikazio-esparrua behar, esparru autozentratua baizik). Ez da aski
informazioa euskaraz ematea: informazioa euskaraz emateaz gain, norbere
hizkuntza-komunitatearen erreferentzia-sistema propioan oinarriturik eman
behar da; eta kalitatea bazter utzi barik, bistan dena. Azpeitiko Uztarria herrialdizkarikoak argi mintzo dira horri buruz (2002):
“(...) lehen batik bat helburua herri informazioa euskaraz ematea baldin bazen,
iritsi da garaia herri informazioa, euskaraz ez ezik, kalitatez emateko ere. (...) herritarrei
euskarazko produktu bat ezin zaie eskaini euskarazkoa delako soilik; kalitatekoa ere
eskaini behar zaie, eta gaur egun herri aldizkariek, oro har, pauso hori emateke dute. Eta
bada garaia emateko.”
Ezen euskal hedabideek euskararen erreferentzia propioetan oinarrituriko
kalitatezko produktuak eskaini beharrean aldameneko hizkuntza-komunitateena
modu kaskarrean kopiatzen badihardute, kontsumitzaileek zuzenean albohizkuntzen hedabideetara joko baitute, kopiak beti baitira originalak baino
kalitate txarragokoak. Euskarazko hedabideek, beraz, balio erantsiak eskaini
behar dituzte. Jaime Otamendik argi dauka hori (2002: 21):
“(...) PLUSak behar ditugula! Horrekin tema hartuta nago. Euskaraz egiten
ditugun gauzek zerbaitegatik bereziak behar dute izan, eta zergatik horretan nabil asmatu
ezinda. (...) Beste hamaika produkturen artean euskarazkoa aukeratua izateko sekretuaren
bila segi beharko.
Ziurtasunik gabe esango dut, JATORRIZKO BERTSIOA oso garrantzitsua
iruditzen zaidala. Labeldun gauzak egin behar ote ditugun, eta bertan ez daukagunean,
kanpotik hartzen duguna guretartu eta gure izaerara egokitu. (...) Kopia hutsak eginez ez
dugu asmatuko, kopia baino, benetakoa nahiago izango duelako hamaika kate eskura
dituen ikus-entzuleak. Mundu globalizatuan geroz eta gauza gehiago iristen zaizkigu
kanpotik, beraz, erronka, guretartzean egon liteke. (...)”
531
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
10.- Plus posible batzuk honako hauek izan daitezke: tokian tokiko hedabideen
(euskara baita nagusi haietan) eta nazio osorakoen arteko elkarlanaren eraginez, albohizkuntzetan diharduten hedabideek ezin eskain ditzaketen berri eta informazioak
eskaintzea, nazioarteari dagokionean herri eta kultura gutxituei aparteko arreta
eskaintzea, euskal kultura besteek baino sakonago eta hobeto lantzea...
Erreferentzialtasuna bilatu eta landu beharra dagoela, berba batean.396 Uste berekoa
da Andoni Ibarra ere (Askoren artean, 2002: 168-169):
“Gaurdaino euskal ikasketak erdal ikasketen morroi dira gure unibertsitate
publikoetan. Erdaraz sortzen dena euskarara itzultzen da. (...) titulazio mapa berrietan
titulazio batzuk euskaraz sor daitezke, kalitatez eskain daitezkeenak, eta gure errealitatera
lotuta daudenak. Hori litzateke UPV/EHUko Euskararen Normalizaziorako III. Planaren
erronka, erdal kalkoaren ideia antzutik aldendu nahi badugu.”
Ibarraren ustez, hori du euskarak desafio nagusi unibertsitatean: euskarazko
edukiak lantzeaz gain, eredu propio, original eta kalitatezkoak jorratzea.
Unibertsitatean ez ezik, baita komunikazio-esparruan ere, ezen euskarazko kalitatezko
produktuen zirkuitua osatzeak hiztunengan motibazio, erabilera eta ezagutza jakinak
bultzatuko baititu, eta, hartara, nahikotasun-maila ere bermatuko du euskarak
horrela.397.
396
Uztarriakoek (2002), adibidez, oso argi dute hori, eta ondo markatuak dituzte, halaber, euren balizko
indarguneak: “(...) Edozein eratako informazioa nahikoa eskura dagoen honetan, herritarrek gero eta
estimu handiagoa diete gertuko albisteei. Baliteke hauxe izatea horren arrazoietako bat: informazioaren
uholdearen garaian, herritarrak ez dira gehiegi fio kanpotik jasotzen dituzten zenbait albistez, informazioenpresa erraldoien bidez manipulatuak direlakoan, eta, horrela, urrutitik iristen diren albisteekin,
informazio-hartzailea defentsarik gabe geratzen da, nolabait esanda, ezin kontrastatuz bezala. Aldiz, herri
komunikabideei sinesgarritasun handiagoa ematen diete herritarrek beraiek, albisteak gertuko zaizkielako,
eta horrek, azken batean, informazio hori haientzat interesgarriagoa izatea ere ahalbidetzen du. (...) Herri
aldizkariak izan behar du herriko produktu erreferentziala, eta, bide horretan, garrantzitsua da iritziaren
atala (aniztasunean oinarrituz eztabaidak planteatuz, inkestak, hausnarketak...) eta zerbitzuarena
(etxegintza agentzien eskaintzak, bestelako eskaintzak, telefono zenbaki ugari...) ondo eta zabal lantzea
(...)”. Hori da, hain justu, euskal hedabideek egin behar dutena: inguru hurbilaren eta norbere indarguneen
azterketa, eta, horiek gogoan, erreferentzialtasuna bilatzera jo.
397
Besteak beste, kalitatezko produktuen zirkuitu horrek hiztunen komunikazio-gaitasuna bera ere
areagotzen lagunduko duelako. Izan ere, azken bolada honetan euskal hiztunen komunikaziorako gaitasun
eskasa eta erabilitako baliabideen urritasuna eta egokitasun eza hainbat adituren kezka nagusi bihurtu
baitira. Horretaz jardun izan dute, adibidez (kontuari nork bere optika propiotik erreparatuta, hori bai)
Kike Amonarriz, Andoni Egaña, Pello Esnal, Joserra Garzia, Asisko Urmeneta edota Koldo Zuazok. Ikus,
lagin modura, Garzia, 1999, eta Esnal, 1998.
532
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Euskal hedabideen arteko elkarlana estreinako urratsak egiten hasia da, hortaz;
erreferentzia-sistema propioan oinarriturik, elkarlan hori kalitatezko produktuetan eta
berauek eskainitako balio erantsietan gauzatzen saiatu beharra dago orain. Zeregin
horretan asmatzea funtsezko da, euskara globalizazioaren uretan itoko ez bada. Lehen
ere aipatu ditugun globalizazio-kontu horiek, ordea, azken atal bat merezi dute.
IX.2.- Globalizazio garaiotarako desafio nagusia: pertsona eleanitzak euskara
giltzarri den gizartean
11.- Esan dezagun berriro: mundu globalizatu honetan osasuntsu iraungo
badu, hil ala biziko du euskal hizkuntza-komunitateak euskarazko komunikazioesparrua osatzea; eta esparru horrek euskara hutsezkoa behar du izan, eta
hizkuntza-funtzio guztiak bere baitan hartuko dituen zirkuitu osoa eduki behar du
oinarrian.
Bada, ordea, besterik dioenik. Oroit gaitezen, adibidez, Fishman eta Sanchez
Carrionen planteamendu ezberdinez (ikus II.3 puntua): Sanchez Carrionek esandako
moduan, funtzio guztiak euskaraz beteko lituzkeen zirkuitua osatzera jo behar dugu, ala,
Fishmanek bezala, hautu hori irrealtzat jota (alferrikako energia-galera lekarkeelako),
oinarrizko funtzioak euskararentzako gorde eta gainerakoetan frantses-gaztelaniei ere
leku egin behar ote diegu? Hara zer idatzi zuten horretaz Jakin taldekoek 1982an:398
“(...) iraupena bera ere ezin liteke, bere iraupen huts eta gorrian, beste gabe
aurrera atera: gutxien gutxienik, gizarte oso bat –txikia nahi bada, baina osoa- bere izaneta bizikizun guztiekin irabazi behar zaio mintzairari, geroan iraun dezan.
Hizkuntzarekiko gizarte-osotasun hori berreskuratzeari normalizazioa esan ohi diogu
orain. (...) Euskara normalizatzeak eguneratzea eskatzen du, hau da, gure garai hauetan
mintzakizun direnak oro erosoki eta egokiro emateko tresna baliagarri bilakatzea [geurea
da letra etzana]”.
398
Ikus Jakin aldizkaria, 22. zenbakia, 1982, 5-12.
533
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Hogei urte geroago, Iñaki Martinez de Luna soziolinguistak adibide argigarri
batekin ilustratu du kontua:399
“(...) akaso izan den gabeziarik handiena orokortasun falta izan da. Adibide bat,
Gasteizen bidegorriekin gertatu izan dena: bidegorriak egin dira espaloi batzuetan, baina
kale bukaeran bidegorria amaitzen da eta horrekin ezin da bizikletaz ibili. Hizkuntza
batekin beste horrenbeste, hizkuntza bat ezin da irakaskuntzan bultzatu eta gero ezer ez.
Edo ibilbide osoa osatzen da edo bestela jai dugu.”
Egon ere, hortxe dago auzi honen gakoa: Sanchez Carrionek iradoki bezala,
ibilbide oso hori osatzera jo ezean, hizkuntza gutxituaren kanpo-funtzioetatik
sartzen hasiko litzateke hizkuntza inbaditzailea, harik eta barne-funtzioak
ordezkatu arte, elebitasuna, jada esana dugun moduan, ez baita egoera finkoa,
hizkuntza biren arteko ordezkatze-prozesuaren fase jakina baizik (eta, onenean
ere, ordezkatze-prozesua eskema diglosiko batekin apur bat galgatzea lortuz gero,
eskema horretan hizkuntza bat beti izango da ezinbesteko hizkuntza, bestea
hizkuntza baztergarria izatera kondenaturik egongo den bitartean).
12.- Arrazoi horretaz gain, bada euskararentzat zirkuitu osoa eta beronen ikur
nagusi litzatekeen euskara hutsezko komunikazio-esparrua eskatzearen aldeko beste
argudiorik: izan ere, nola euskararen beraren egungo egoerak, hala haren
etorkizun-joerek, ezinbesteko egiten baitute euskara hutsezko komunikazioesparrua sendotzea. Egin kontu Unescok oraindik orain (2002. urtean) euskara
desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen artean sailkatu duela. Ez hori bakarrik:
azken ikerketek ere ez dute lar itxaropentsu izateko arrazoirik ematen.400
399
Argiak hilero kaleratzen duen Larrun gehigarriaren 56. zenbakian (2002ko ekaina).
Lerrook idazterakoan ez ditugu ezagutzen oraindik Euskal Herriko III. Inkesta Soziolinguistikoaren
emaitzak. Ikerketa horretan guztira 6.824 inkesta egin dituzte: 1.720 Iparraldean, 1.504 Nafarroan eta
3.600 EAEn. Dudarik ez bertan agertuko den informazioa baliagarria izango dela euskararen egungo
estatusaren diagnostiko zehatza osatzen laguntzeko. Ikus horri buruz Euskararen Berripapera, 122.
zenbakia, 2002ko uztaila.
400
534
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
Motelaldia nabari da euskararen erabileraren hazkundean, SEI elkartearen grafikoan ageri denez (iturria:
Euskaldunon Egunkaria, 2002-VI-7).
Hor da, batetik, SEI elkartearen ikerketa. Elkarte horrek 2001ean egindako
euskararen kale-erabileraren azterketaren arabera, euskal herritarren artean
kalean egiten diren elkarrizketen %14 euskaraz egiten dira; hau da, 1997an baino
puntu bat gehiago. Haatik, datuak xeheago aztertuz gero, erabileraren hazkundea
motelduz doala ageri da. Horregatik hain zuzen, hau da SEIkoek ateratzen duten
ondorioa: “Hazkundea txikia da, eta aurreko neurketekin alderaturik are txikiagoa:
erritmoa moteldu egin da.” Ez hori bakarrik; emaitzen irakurketa egiterakoan,
SEIk azpimarratu du euskara “arrisku egoeran” dagoela: “Normalizazio
prozesuaren ikuspegitik erabileran ia ez dugu aurreratu. Unescoren txostenak ere
arrisku hori azpimarratu du [geurea da azpimarra].”401
401
2002-VI-7ko Egunkariatik jaso ditugu adierazpen horiek; nolanahi dela, Kike Amonarriz
soziolinguistak egun batzuk geroago (2001-VI-22an) Egunkarian bertan zioenez, “(...) Unescok
argitaratutako Arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlasa, Asiako eta Itsaso Bareko komunitateetan
espezializaturiko Stephen A. Wurm ikerlari hil berriari eginiko enkarguaren emaitza da. Bertan azaltzen
diren iritziak egilearenak dira, eta ez dira Unescoren iritzi ofizialak. Bigarren argitalpenean, gainera,
zuzenketa batzuk sartu nahi omen zituzten (tartean euskararen egoerari buruzkoak), baina egilea hil
zenez, bere horretan berrargitaratu zuten.” 2001ean eginiko euskararen kale-erabileraren ikerketan ageri
diren datuak, luze eta zabal, Egunkariak 2002-VI-29an eman zituen argitara, horri buruz propio
kaleratutako gehigarrian; ikus, halaber, Egunkaria, 2002-VI-23; ikus, azkenik, Argiaren hileroko Larrun
gehigarriaren 56. zenbakia (2002ko ekaina), gai berari buruzko mahai-ingurua eta zenbait adituren iritziak
biltzen baititu. Mahai-inguruan, besteak beste, SEIk emandako %14ko erabilera-tasa hori eurek esku
535
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Bada, SEIrenaz gain, oso aintzat hartu beharreko beste ikerketa bat ere: 1998.
urtean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza-Politikarako Sailordetzak euskal hiztunen
epe luzerako (60 urte) bilakaerari buruzko simulazio-eredu bat garatu zuen:
Reclus eredua. Eredu prospektibo horren emaitzak ez dituzte zabaldu Euskal Herrian,
bai ordea AEBetan. Eredua 1991 eta 1996ko Zentsu eta Inkesta Soziolinguistikoetako
datuak erabiliz egokitu zen nagusiki, eta emaitzak 1998ko uztailean Renon izandako
kongresu batean aurkeztu zituen Iñigo Garaialdek. Emaitza kezkagarriak, inondik ere:
aurreikuspenik baikorrenak EAEn euskaldun-dentsitatea %47 inguruan jartzen
du 2050ean. Emaitzarik ezkorrenak Iparraldeari dagozkion datuak dira:
ikerketan ageri denez, 2050. urtean Ipar Euskal Herrian %5 ingurukoa izango da
bertan euskaldunen dentsitatea.402
13.- Horrez gain, kontuan hartzeko moduko argudio gehiago ere baditugu. Hara:
logikak berak argi eta garbi erakusten du euskarazko komunikazio-esparrua
euskarazko hedabideak indartuta sendotzen dela, eta ez hedabide elebidun
diglosikoak sortuta/sustatuta. Hitzak hizpidea ekarrita, hara zertzuk esan zizkien
Emile Larrek, artean Herria astekariko kudeatzaile nagusi zela, Argiako kazetariei,
haiek euskal prentsaren mendeurrenaren kariaz dosierra prestatu behar zutela-eta
galdezka joan zitzaizkionean (Argia, 1988: 245):
“Hau ere esan nahi dut hala ere: ehun urte egin eta euskararen geroa ez dela
erderazko politika egitea, erderazko kazetak egitea. Euskararen politika erratea erdaraz?
Zer egiten da ikastoletan? Ikastoletan irakasten da euskara euskaraz. Euskara egiten ikasi
artean darabiltzaten datuetan islatzen dena baino altuagoa dela dio Xabier Aizpurua Eusko Jaurlaritzako
Hizkuntza-Politikarako Sailburuordetzako Ikerketa eta Plangintza arduradunak.
402
Hara zer dioen, besteak beste, Garaialderen txostenak (1998: 11): “(...) The sharply declining evolution
of the Basque French Country (even the optimist scenario shows a loss of two thirds of the 1991 Basque
density) is clearly different to the relatively positive evolution for the Autonomous Region of Euskadi
(where even the pessimist scenario shows a 30% improvement over the simulation period). Navarre is in
an intermediate position showing density increases for the basic and optimist scenarios, but some loss for
the pessimist one. (...) The extremely fast loss of Basque speakers observed for the French Basque
Country, even in the optimistic scenario, reflects to a large extent the inertia imposed by the initial
language age pyramid (present Basque speaker density in Basse Navarre and Soule goes from around
75% for people born between both World Wars to as low as 10% for the 1970s generation).”
536
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
den garaian, nahi dugu guk euskal politika egin erdaraz? Ez, euskarak behar du segitu,
kazetetan ere, bertzetan bezala.”
Ez genuke, era berean, Nemesio Etxanizen gogoeta hau ere bazter utzi behar
(2000: 34): “Eguneroko euskaltzaleenak ere euskara hain gutxi ekartzeak herria erderara
gehiago erakarri du: nere ustez (barkatu) gure artean izan ditugun erdal irakasle guztiak
baiño erdera gehiago sartu digute herrian El Día-k eta Euzkadi-k.”
14.- Behin gai hori plazaratuta, VI.3 atalean esanikoa errepikatzea baino ez
zaigu geratzen. Hau da, hedabide elebidun diglosikoen hautuak baduela logikarik;
izan ere, haientzat ahalik eta gehien saltzea baita lehen mailako kontua, euskararena
bigarren mailako afera dela. Euskal hiztunen komunitateari, ordea, logika horrek ez
dio balio: komunitate horrentzat euskarak behar du izan lehen mailako kontu,
baldin eta euskarak zein komunitateak berak iraungo badute. Hortaz, ez ausaz
hedabide diglosikoei (haiek euren interesak dituztelako) baina bai euskal hiztunen
komunitateari gogorarazi behar zaio nola euskarak hala komunitateak berak
osasuntsu bizi gura badute baitezpadako dutela euskara hutsezko komunikazioesparrua, eta horretarako funtsezko direla bai euskarazko hedabideak bai
hedabide horiek kontsumituko dituen masa kritikoa. Eta, bistan denez, hori ez da
bermatzen hedabideetan (ohartuki zein oharkabean) erdaren aldeko diglosia
potentziatuta.
15.- Premia, beraz, larria da. Egin kontu: euskara batu estandarra badaukagu
jada, hezkuntza sistema oso bat lagun duela, eta baita (Euskal Herriaren zati batean, ez
Euskal Herri osoan) nola-halako ofizialtasuna ere; ba, horiek guztiak gorabehera,
euskal prentsaren produkturik sendoenak duela kasik mende bateko kazeten
salmenta-kopuru beretsuetan dabiltza (III.1 atalean ikusi dugunez, 1930eko
hamarraldian zenbakiko 8.000 aletik gora saltzen zuen Eskualdunak, eta 7.000tik gora
537
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Argiak403). Beste 100 urte barruko euskaldunek kinka berarekin topo egin ez
dezaten, beraz, euskal komunikazio-esparruaren premia gizarteratu beharra dago.
16.- Premia, gainera, are nabarmenagoa da arestian aipatu ditugun gizarte
globalizatuaren ezaugarriei jaramon eginez gero: mundu globalizatuan bizi gara,
gizarte desberdinek euren baitan gero eta kultura eta hizkuntza gehiago hartzen
dituzten mundu konplexu batean. Ez hori bakarrik: neoliberalismoaren nazioarteko
hedapenak eta teknologia berriek sustatu duten globalizazio-prozesuaren ondorioz, eta
aberastasunaren banaketa bidegabeak eragindako migrazioak direla bide ere bai, gero
eta ugariago dira komunitate desberdinen arteko harremanak (beste kontu bat da,
bistan denez, harreman horiek berdinen artekoak ala hierarkikoak diren). Eta harreman
horiek bideratzeko, ezinbesteko izango da laster pertsona bakoitzak hizkuntza bat
baino gehiago jakitea.
Aniztasun hori onuragarri ez ezik aberasgarri ere bada; on da, beraz, gizateriak
ondare
askotariko
hori
zain eta
begira
dezan.
Haatik,
aniztasun
horrek
komunikazioaren aro honetan iraungo badu eta hizkuntza inbaditzaileen
mesedetan izanen litzatekeen uniformizazio-prozesurantz lerratuko ez bada,
tokian tokiko kultura eta hizkuntzak oinarri eta abiaburu izango dituzten
komunikazio-esparruak eratu behar dira lehenbailehen. Euskaldunoi dagokigunez,
pertsona eleaniztunez osaturiko gizarte batean,404 euskarazko komunikazio-esparru
403
Egungo perspektibatik erreparatuta, datuok puztuta daudela ematen du. Haatik, eurak dira agerian
diren bakarrak eta euskal prentsa ikertzen jardun dutenek datu horiek baliatu dituzte; hortaz, gauza bera
egin dugu geuk ere.
404
Proposamen hori modu egokian azaldu du Xabier Garagorrik, in Askoren artean, 2002: 156: “(...)
elebitasunaren planteamendu ofizialaren mugak epe ertainera argi dira, ezinezkoa baita gaztelania edo
frantsesa bezalako estatus internazionaleko hizkuntzak egoera minorizatuan dagoen euskararekin batera,
bata bestearen ondoan egoera orekatuan bizitzea. Euskarak iraungo badu, bere hizkuntza eremuan
hizkuntza nagusi izatera iritsi behar du, baina argi dago era berean euskaldunok euskaraz aparte beste
hizkuntzak erabiltzeko gauza izan behar dugula, bestela euskara bera ere arriskuan bailegoke. Lortu nahi
duguna, beraz, bi elementu hauek uztartzea da, hots: alde batetik, euskarak bere hizkuntza eremuan behar
duen garapen osoa lortzea, eta, bestetik, beste hizkuntzen ezagutza eta erabilera beharrezkoak erdiestea.
Hori lortzeko era bakarra eleaniztasunaren eskutik dator. (...) Etorkizuneko Euskal Unibertsitatea euskara
ardatz duen ele askotariko gune modura ulertzen dugu.” Euskara ardatz duen ele askotariko gunea,
horra gakoa: pertsona eleanitzak, euskara giltzarri den gizartean. Uste berekoa da, halaber, Inaki
538
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
zabal eta erakargarria ontzea da gaur egun gure hizkuntzaren betebeharrik
behinena, globalizazioaren atakatik onik aterako bada.405
17.eraikitzera
Ezaugarri
bideratu
horiek
lituzkeen
beharrean,
prentsa
euskarazko
elebidun
komunikazio-esparrua
diglosikoa
zurkaiztera
bideratzen den ahalegin oro, euskal komunikazio-esparruaren eraikuntza
oztopatzen ari da, zeharka bada ere.406 Eta kontua ez da inoren aurka jotzea,
trinkotu beharreko kalitatezko komunikazio-esparru baten alde egitea baizik; ezen
bat baikatoz Allande Sokarrosekin abertzale prentsa elebidunari merezi ez duen
Irazabalbeitia, euskal unibertsitateaz mintzo zera idatzi baitu (Askoren artean, 2002: 171): “(...) pertsona
eleanitzez osatutako euskarazko egitura baterantz joan beharko ginateke. (...)”
405
Zabala eta erakargarria; bi berba horiek azpimarratu gura ditugu, daukaten garrantziagatik. Ezen
norabide horretan abiatuko ez bagina, Koldo Mitxelenaren gaztigua beteko litzateke ausaz (2001: 394):
“(...) Orduan, absit, euskara, diglosiaren purgatorioan egon beharrean, ghettoaren infernuan sartuko
genuke. (...)” Nolanahi dela, bada ghettoaren arriskuarena erlatibizatzen duenik, euskarak egun
(gazteleraren eta frantsesaren itsasoetan erdi-itota) bizi dituen arriskuak gutxien-gutxienean balizko
ghettoarena bezainbatekoak direla argudiatuta. Hara zer dioen, esate baterako, Xabier Isasik horri buruz
(2002: 80): “(...) Mitxelena jaunak ez zigun esan, ordea, ghettoaren infernu horretan zer gerta zitekeen,
nahiago zuen, begien bistakoa da, gaztelania eta frantsesaren ghettoetan –handiagoak, baina ghettoak
azken buru-, euskara txertatzea. (...) azken hogeita bost urte hauetan agerian geratu dira zer-nolako
zailtasunak dauzkan euskarak auzo hizkuntzen eremuetan irauteko eta hazteko.” Mitxelenaren
erreferentzia ez da debaldekoa: Isasiren aburuz, “Mitxelenaren pentsamoldeak (...) gizaldi osoaren
ikuspegia markatu du (...) Ideia horiek (...) bideratu dute euskararekiko hizkuntz politikaren joana.
Euskara kategoria bat da, zerbaiten osagarri, ikergai bat, irakasgai bat, dugun beste ezaugarri bat...
Horrela ulertu izan dira K. Mitxelenaren ideiak eta horrela ere bere horretan aplikatu.” Haatik, Isasiren
iritziz XX. mende-amaierak paradigma-aldaketa ekarri zuen euskalgintzara: “Ghettoaren paradigma
antzua eta estua pitzatu egin zen 1997ko Euskararen Unibertsoa jardunaldietan. Zorionez, euskaldunok
euskararen biziraupenerako berezko espazioa behar dugulako ideia hedatzen ari da apurka-apurka. (...)”
Martin Orbek ere Mitxelenari erreferentzia egiten dio, zeharka, in Askoren artean, 2002: 195-196: “(...)
ba al du irauterik partzialki eta eremuka soilik baliatzen den hizkuntzak? Noraino da praktikan
bideragarria elebitasun orekatuaren kontua? Infernuak zein purgatorioak ekar ditzakeen kalteak aipatu
zituen aspaldi gure maisu filologoak; baina nago diglosia amaigabeko purgatorioa dela, eta hori eta
infernua gauza bera dira.” Erakargarritasunaren gaira bueltatuta, bestalde, faktore horrek immigraziofluxu eta globalizazio-garaiotan duen garrantziaz, hara zer dioen Richard Y. Bourhis-ek (2002a: 18):
“Inmigrazioa nola erakarri, horixe izango da euskararen erronka handienetako bat.” Eta berriro (2002b):
“Etorkinak euskal eskolan eta euskal komunitatean integratzekotan, aukera bakarra duzue: zuen giroa
espainiarrena baino erakargarriago egitea”. Nahiz eta gune erdaldundu batean izan, ordea, euskara hutsez
funtzionatuta ere ghettoa saihestu eta zabal eta erakargarri izaterik badagoela frogatzen digu, besteak
beste, II.5.1 puntuan aipatu dugun Basauriko El Social aldizkariaren kasuak. 2002an, bestalde,
Alemaniako Office for Newspaper Design erakundeak Goienkariaren erakargarritasuna saritu zuen,
astekari hori Europan diseinurik onena daukaten kazeten artean izendatzean (22 herrialdetako 206
egunkarik esku hartu zuten lehiaketan).
406
Guk ikerketa honen bidez sendotu eta baieztatu dugun uste hori, gurea ez ezik, sektore geroz eta
zabalagoena ere bada. Hara zelan mintzo diren, berbarako, AEK-ko lagunak in Askoren artean, 2002:
120-121: “Esperientziak erakusten digu elebitasunaren ereduak (euskara erdararen baten
aldamenean/menpean jartzea) porrot egin duela, eta prentsa dugu horren adibiderik argiena: elebidunak
izateko bokazioz jaio ziren komunikabideetan, erdarak bere nagusitasuna indartu du eta euskara
apaingarri edo kontzientzia-lasaigarri soila izatera mugatu da. Soilik euskarazko prentsaren esparrutik
abiatuta lortu dugu arlo horretan ere gure hizkuntzaren normalizazioan aurrera egitea.”
539
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
epaiketarik ez zaiola egin behar dioenean (ikus lan honetako 424. orrialdea), baina,
euskarazko komunikazio-esparrua trinkotzeko proposamena egiten hasita, puntu hori
argi utzi beharra zegoen. Beraz, eta honenbestez lan honen ondorio nagusira
ailegatu gara, gure hizkuntza osasuntsu biziko bada, datozen urteotan euskara
hutsezko kalitatezko komunikazio-esparru autozentratu erakargarria eraikitzera
bideratu beharko dugu gure energia guztia, hori baita uneotan euskarak begibistan daukan desafio nagusia.
540
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
X.- HURRENGO LANETARAKO IRADOKIZUNAK
Hego zein Ipar Euskal Herriko kazeta abertzale garaikide nagusietan
elebitasunaren hizkuntza-hautua zein kinkatan egin zuten eta hautu horrek zein ondorio
izan dituen aztertu nahi izan dugu lan honetan, etorkizunerako kalitatezko euskara
hutsezko komunikazio-esparru autozentratua proposatzeaz batera. Euskara hutsezko
komunikazio-esparru hori gotortze bidean, ordea, badago zer ikerturik. Ezen ondorioen
atalean aipatu dugunez, 2000ko hamarraldiarekin batera aro berria abiatu baitzen
euskara hutsez diharduten hedabideetan: aro horrek ezaugarri nagusitzat hedabideen
arteko fusioa dakarrela dirudi (horra Arrosa egitasmoan elkartu diren irratiak, horra
Galtzaundi eta Egunkariaren ekimenez sorturiko Egunero, horra Herria eta
Egunkariaren beraren arteko lankidetza, horra Goienkaria, UK eta Anboto aldizkarietan
jorratu dituzten bideak...). Hurrengo ikerketa batek, beraz, aro horren ezaugarriak
aztertu eta euskal kazetagintzari zer ekarri dion azaltzen saiatu behar luke.
Arrosa irrati-ekoizpenerako zentroaren hastapen-garaietako bilera (Iturria: Egunkaria, 2001-XII-9).
541
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
Haatik, aro berri horretan kazetari-lanetan dihardutenek euskarriren bat beharko
dute geroan ere; hau da, dela estiloan, dela kazetari-hizkeran, dela beste makina bat
kontutan erreferentziak beharko dituztela, eta, dudarik gabe, erreferentzia-iturri
hurbilena euskal kazetaritza-tradizioan bertan daukate. Tradizio hori ez dugu, ordea,
behar bezala ezagutzen. Diaz Nociren ikerketa baliagarria (1995) hor dago, baina haren
lana lan panoramikoa da, mende oso bat hartzen duena, eta, ezinbestean, ez du sakonegi
lantzen aipaturiko kazeta bakoitza; Jon Sarasuaren hustuketa ere hor dago (1996a) eta
estreinako hurbilketa modura baliagarri zaigu (Eguna, Argia, Eskualduna eta Herria
kazetetan buruturiko hustuketa da), baina euskal prentsaren historian bandera-ontzi izan
diren horiek sakonago ikertzea merezi dute, etorkizuneko kazetari-belaunaldientzat
iraganeko albiste, iritzi-artikulu, erreportaia eta kronikak inspirazio-iturri ez ezik,
makulu sendo eta erreferentzia argi-emaile izan daitezen.
Bi arlook, hortaz, ikertzeke daude oraindik, eta arlootara bideratu beharko
lirateke hurrengo ahaleginak.
Bilbo, 2002ko udazkena.
542
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
XI.- BIBLIOGRAFIA
AGIRREAZKUENAGA, Joseba: “Prentsa euskaraz: 1936.eko Gudaldian eta Lehen Euskal
Gobernuaren garaian”, in Jakin aldizkaria, 50. zenbakia, 1989, 95-119 or.
AGIRREBALTZATEGI, Paulo: “Erdararen atzerritik euskararen aberrira”, in Jakin
aldizkaria, 42-43. zenbakiak, 1987, 97-117 or.
ALBERDI, Xabier; SARASOLA, Ibon: Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta
hiztegia, EHUren Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2001.
ALDAMIZ-ETXEBERRIA, Estepan: “Gaztelaniazko prentsa Euskal Herrian”, in Jakin
aldizkaria, 22. zenbakia, 1982, 44-53 or.
ALTUBE, Sebero: La vida del euskera. Divulgación de los principios de la lingüística general
aplicables a su defensa, Editorial Vasca, Bilbo, 1934.
ALVAREZ ENPARANTZA, Jose Luis: “Hizkuntza minoritari batzuren azterketa kritikoa”, in
SIADECO-EUSKALTZAINDIA: Euskararen liburu zuria, Euskaltzaindia, Bilbo, 1978(a),
539-608 or.
ALVAREZ ENPARANTZA, Jose Luis (Txillardegi modura sinaturiko lana): Euskal
Herritik Erdal Herrietara, Zornotza, 1978(b).
ALVAREZ ENPARANTZA, Jose Luis: “Nazioa eta hizkuntza”, in RUIZ OLABUENAGA,
Jose Ignacio eta OZAMIZ, Jose Agustin (editore): Hizkuntza minorizatuen soziologia, Ttarttalo,
Donostia, 1986, 419-427 or.
ALVAREZ ENPARANTZA, Jose Luis (Txillardegi modura sinaturiko lana): Lingua
Navarrorum, Orain, Donostia, 1996.
ALVAREZ ENPARANTZA, Jose Luis (Txillardegi modura sinaturiko lana):
“Irakaskuntzaren hizkuntza hautaketa Unibertsitatean”, in Jakin aldizkaria, 130-131 zenbakiak,
2002, 95-116 or.
AMONARRIZ, Kike: “Se habla más catalán que danés” (Rafael Castellanoren elkarrizketa), in
Ardi Beltza aldizkaria, 11. zenbakia, 2000ko azaroa, 120 or.
AMUNDARAIN, Dionisio: “Euskararen berreskurapen-prozesua helduen munduan”, in Jakin
aldizkaria, 42-43 zenbakiak, 1987, 85-96 or.
ARACIL, Lluis V.: “Conflicte lingüístic i normalització lingüística a l’Europa nova”, 1965ean
frantsesez idatzitako lanaren katalanerazko itzulpena, in ARACIL, Lluis: Papers de
sociolingüística,Edicions de la Magrana (Els Orígens bilduma, 9. zenbakia), Bartzelona, 1982
(2. argitaraldia 1986an), 21-38 or.
ARACIL, Lluis V.: “El bilingüisme com a mite”, 1966an ingelesez idatzitako lanaren
katalanerazko itzulpena, in ARACIL, Lluis V.: Papers de sociolingüística, Edicions de la
Magrana (Els Orígens bilduma, 9. zenbakia), Bartzelona, 1982 (2. argitaraldia 1986an), 39-57
or.
ARACIL, Lluis V.: “Substitució lingüística”, 1979an idatzitako lana, in ARACIL, Lluis V.:
Papers de sociolingüística, Edicions de la Magrana (Els Orígens bilduma, 9. zenbakia),
Bartzelona, 1982 (2. argitaraldia 1986an), 115-120 or.
ARACIL, Lluis V.: “Lengua nacional: ¿una crisis sin crítica?”, 1984an Madrilen burututako
“Innovación en la enseñanza de la lengua y literatura españolas” sinposiumerako idatzitako
lana, in RUIZ OLABUENAGA, Jose Ignacio eta OZAMIZ, Jose Agustin (editore): Hizkuntza
minorizatuen soziologia, Ttarttalo, Donostia, 1986, 443-458 or.
ARACIL, Lluis V.: “Euskal Herria eta soziolinguistika: bi zalantza eta apostu bat”, in Jakin
aldizkaria, 42-43 zenbakiak, 1987 (euskaratzailea: Gotzon Nazabal), 143-157 or.
ARANBERRI, Luis Alberto (Amatiño modura sinaturiko lana): “Prentsa idatziaren
arazoak”, in Jakin aldizkaria, 22. zenbakia, 1982, 70-82 or.
ARANBURU, Xabier: “Euskara erdal egunkarietan”, in Euskara, 22. zenbakiarekin (2. aldia)
batera kaleraturiko separata, Euskaltzaindia, Bilbo, 1977.
543
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
ARANGUREN, Asier: Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian, EHUren Argitalpen
Zerbitzua, Bilbo, 1999.
ARBELBIDE, Xipri: Enbata. Abertzalegoaren historioa Iparraldean, Kutxa Fundazioa
(1995eko Irun Hiria Literatur Sariak), Donostia, 1996.
ARGIA: “Euskal prentsak 100 urte bete ditu”, in 1987, Euskal kulturaren urtekaria, Argia,
Donostia, 1988.
ARMENTIA, Jose Ignacio; CAMINOS, Jose Maria; PALAZIO, Gorka J.: Kazetaritzaren
hasi-masiak, EHUren Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2000.
ARRASATE, Manu: “Euskarazko albistegietarako esku-liburua”, EITB, Bilbo, 1992.
ARREGI, Joseba: “Euskarazko komunikabideak. Normalak?”, in Euskonews & Media
aldizkaria, 26. zenbakia, 1999.
ASKOREN ARTEAN: “Euskara eta prentsa” (Luis Alberto Aranberri Amatiño, Jose Felix
Azurmendi, Jose Mari Otermin, Jesus Mari Zalakain, Joxe Azurmendi eta Joan Mari
Torrealdairen arteko mahai-ingurua), in Jakin aldizkaria, 22. zenbakia, 1982, 105-123 or.
ASKOREN ARTEAN: Euskal Kazetarien Jardunaldiak, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen
Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1991.
ASKOREN ARTEAN: Euskal Hiztegi Entziklopedikoa, Klaudio Harluxet Fundazioa,
Donostia, 1995.
ASKOREN ARTEAN: Munduko Atlasa, Klaudio Harluxet Fundazioa, Donostia, 1997.
ASKOREN ARTEAN: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen
Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1999.
ASKOREN ARTEAN: “Euskarazko herri aldizkariak abiatzeke”, dosier berezia, in Herria
Eginez aldizkaria, 82. zenbakia, 2000, 21-28 or.
ASKOREN ARTEAN: “Zer-nolako unibertsitatea?”, in Jakin aldizkaria, 130-131 zenbakiak,
2002, 117-216 or.
ATXAGA, Mikel: “Komunikabideen beharra”, Euskara, 22. zenbakiarekin (2.aldia) batera
kaleratutako separata, Euskaltzaindia, Bilbo, 1977.
AZKARATE, Eneko: “Goienkaria: astekari bat Debagoienerako”, in Euskonews & Media
aldizkaria, 157. zenbakia, 2002-III-1-8.
AZKARGORTA, Antton: “Irratiak eta euskara”, in RUIZ OLABUENAGA, Jose Ignacio eta
OZAMIZ, Jose Agustin (editore): Hizkuntza minorizatuen soziologia, Ttarttalo, Donostia, 1986,
249-253 or.
AZPILLAGA, Patxi; DE MIGUEL, Juan Carlos; ZALLO, Ramon: Komunikabideak
hemen. Egitura mediatikoa Hego Euskal Herrian, Alberdania, Zerberri bilduma, Irun, 2002
(euskaratzailea: Joxan Elosegi).
AZURMENDI, Mari Jose: “Elebitasuna”, in SIADECO-EUSKALTZAINDIA: Euskararen
liburu zuria, Euskaltzaindia, Bilbo, 1978, 611-650 or.
AZURMENDI, Joxe: “Diskurtso berria mintzaira zaharraren baitatik”, in Jakin aldizkaria, 4243. zenbakiak, 1987, 119-141 or.
AZURMENDI, Joxe: Espainolak eta euskaldunak, Elkar, Donostia, 1992.
BAXOK, Erramun: “Euskal Kultura 2001”, in Jakin aldizkaria, 127. zenbakia, 2001, 11-16.
or.
BIDEGAIN, Xarlex: “Euskara Ipar Euskalerrian”, Zeruko Argia aldizkarian hiru ataletan
argitara emaniko artikulua, 713 (1976-XI-21), 716 (1976-XII-12) eta 717-718 (1976-XII-19-26)
zenbakietan.
BILBAO, Begoña; EZKURDIA, Gurutze; PEREZ URRAZA, Karmele: “Mendebaldea
testuliburuetan”, in ASKOREN ARTEAN: Euskalkia eta hezkuntza, Mendebalde Kultur
Alkartea, Bilbo, 2001.
BOURHIS, Richard Y.: “Espainiako Konstituzioarekin euskara mugatua dago” (Kike
Amonarriz eta Xabier Letonaren elkarrizketa), in Argia aldizkaria, 1.861. zenbakia, 2002-VII-7
(2002a), 16-19 or.
BOURHIS, Richard Y.: “Estatuak nekez esango dio inori zein hizkuntzatan hitz egin etxean”
(Miel A. Elustondoren elkarrizketa), in Euskaldunon Egunkaria, 2002-VII-7 (2002b).
BUSTINTZA, Ebaristo: Edo geuk edo iñok ez. Euskerearen alde, Labayru Ikastegia,
Sutondoan bilduma (Xabier Perea eta Adolfo Arejitaren edizioa), Bilbo, 1984.
544
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
CALVET, Louis-Jean: Linguistique et colonialisme: petit traité de glottophagie, Payot, Paris,
1974. Gaztelaniazko edizioa: Lingüística y colonialismo. Breve tratado de glotofagia, Ediciones
Júcar (Sinderesis bilduma, 4), Madril-Gijon, 1981.
CAMACHO, Idoia: Herri aldizkarien funtzioa euskara normaltzeko prozesuan (1989-1999),
Gorka Palaziok zuzendutako doktorego-tesi argitaragabea, EHU, Leioa, 2002.
DAVANT, Jean Louis: “Ipar Euskal Herriko indar politikoak”, in Jakin aldizkaria, 9. zenbakia,
1979, 27-48 or.
DAVANT, Jean Louis: “36 ans de journalisme abertzale”, in Enbata aldizkaria, 1.500.
zenbakia, 1997, 3-6 or.
DE LA CERDA, Alexandre: “Radio Adour Navarre, une voix libre”, in Aburu (Enbata
astekariaren gehigarria), 4. zenbakia, 1982ko urtarrila.
DIAZ NOCI, Javier: Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939), Eusko Ikaskuntza,
Donostia, 1995.
DIAZ NOCI, Javier: “Los medios de comunicación y la normalización del euskera: balance de
dieciseis años”, in ASKOREN ARTEAN: 15 años de la ley del Euskera en la Educación,
Administración y Medios de Comunicación, RIEVen zenbaki berezia (43,2), Eusko Ikaskuntza,
Donostia, 1998, 441-459 or.
DIAZ NOCI, Javier: “Medios de comunicación en euskera: un modelo dependiente del dinero
público”, in Euskonews & Media aldizkaria, 26, zenbakia, 1999.
EIRE (Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea): Euskal Unibertsitatea-2021
kongresuaren ondorio eta proposamenak biltzen dituen txostena. Bilbo, 2001.
ERIZE, Xabier: “Guk ez dugu konpetitibo izan nahi”, in Zenbat Gara aldizkaria, 5. zenbakia,
2000, 40-43 or.
ERZILLA, Manu: “Euskal kazetaritzaz”, in PALAZIO, Gorka J. (editore): Hedabideetako
euskara, EHUren Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 1994, 142-148 or.
ESNAL, Pello; ZUBIMENDI, Joxe Ramon: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritza, Kultura
Saila, Gasteiz, 1993 iraila (2. argitaraldia, 1993 azaroa).
ESNAL, Pello: “Koherentziaz”, in Jakin aldizkaria, 107. zenbakia, 1998, 31-47 or.
ETXART, Allende: “Xiberoko Botza orai”, in Euskonews & Media aldizkaria, 40. zenbakia,
1999.
ETXANIZ, Nemesio: Lan hautatuak (Mikel Atxaga, Guillermo Etxeberria eta Pako Suduperen
edizioa), Hiria, Alegia (Gipuzkoa), 2000.
ETXEGOIEN, Juan Carlos (Xamar modura sinaturiko lana): Orekan. Herri eta Hizkuntzen
ekologiaz, Pamiela, Iruñea, 2001.
ETXEZAHARRETA, Lucien: “Kultur espazioak eskuratu”, in Jakin aldizkaria, 10. zenbakia,
1979, 10-15 or.
ETXEZAHARRETA, Lucien: “Iparraldeko komunikabideak eta euskara”, in Euskonews &
Media aldizkaria, 26. zenbakia, 1999.
EUSKALDUNON EGUNKARIA: Estilo liburua, Euskaldunon Egunkaria, Andoain, 2001.
EUSKALTZAINDIA: “Hiztegi Batua”, in Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala), 45.
liburukia, 2000-2.
EUSKO JAURLARITZA, GIZARTE AZTERKETARAKO LANTALDEA: Euskararen
Borroka. Oinarrizko inkesta bat: ezagutza, erabilera, jarrerak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen
Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1983.
EUSKO JAURLARITZA: Soziolinguistikazko mapa. 1986. urteko erroldaren araberako
Euskal Autonomi Elkarteko azterketa demolinguistikoa. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen
Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1989.
EUSKO JAURLARITZA, NAFARROAKO GOBERNUA: Euskararen jarraipena I, Eusko
Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1991.
EUSKO JAURLARITZA, NAFARROAKO GOBERNUA, EUSKAL KULTUR
ERAKUNDEA: Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta 1996. Euskararen jarraipena II,
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1997.
EUSKO JAURLARITZA: II. Soziolinguistikazko mapa, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen
Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1997.
545
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
FANON, Frantz: Les damnès de la terre, François Maspero, Paris, 1961. Gaztelaniazko
edizioa: Los condenados de la tierra, Txalaparta, Tafalla, 1999.
FERNANDEZ, Luis: “Euskararen espazioa informazioaren autobidean”, in Jakin aldizkaria,
102. zenbakia, 1997, 29-46 or.
FISHMAN, Joshua: “Language Maintenance and Language Shift as Fields of Inquiry”, in
Linguistics aldizkaria, 9. zenbakia, 1964, 32-70 or. Gaztelaniaz: “Mantenimiento de la lengua y
desplazamiento de la lengua”, in Sociología del lenguaje, Cátedra, 1982 (3. argitaraldia 1988),
Madril, 135-180 or.
FISHMAN, Joshua: “Bilingualism with and without Diglossia; Diglossia with and without
Bilingualism”, in The Journal of Social Issues aldizkaria, XXIII, 2. zenbakia, 1967. Gaztelaniaz
in Sociología del lenguaje, Cátedra, 1982 (3. argitaraldia 1988a), Madril, 120-133 or.
FISHMAN, Joshua: “Hizkuntz hedapena eta arriskuan dauden hizkuntzetarako hizkuntz
politika”, in Jakin aldizkaria, 48. zenbakia, 1988b (euskaratzaileak: Xixa Gardner eta Mikel
Zalbide), 5-21 or.
FISHMAN, Joshua: (Xabier Erizeren elkarrizketa) “Soziolinguistika ez da nik espero nuen
moduan garatu”, in Bat aldizkaria, 32. zenbakia, 1999 (euskaratzailea: Imanol Esnaola), 113123 or.
GARAIALDE, Iñigo: “Modeling the long term future of the basque language”, University of
Nevada, Reno-ko Center for Basque Studies-ek antolaturiko Basques in the Contemporary
World: Migration, Identity and Globalization izenburupeko kongresuan irakurritako txosten
argitaragabea, 1998.
GARATE, Gotzon: “Euskal Herria elebidun”, in Jakin aldizkaria, 121. zenbakia, 2000, 81-101
or.
GARMENDIA, Mari Karmen: “Por el desarrollo del euskera”, in El Mundo del País Vasco
egunkaria (Documentos gehigarria), 1994-X-20.
GARZIA, Joxerra: Gaur egungo bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretorikoak (marko
teorikoa eta aplikazio didaktikoa), Iñaki Zabaletak zuzendutako doktorego-tesi argitaragabea,
EHU, Leioa, 1999.
GARZIA, Joxerra; IDOIAGA, Petxo; ZALLO, Ramon: “Espacio comunicativo y cultural en
el País Vasco: identidades culturales, euskera y opinión pública”, 387-534 or., in GÓMEZ
URANGA, Mikel; LASAGABASTER, Iñaki; LETAMENDIA, Francisco; ZALLO, Ramón
(koordinatzaileak): Propuestas para un nuevo escenario: democracia, cultura y cohesión social
en Euskal Herria, Manu Robles-Arangiz Institutua, Bilbo, 1999.
GOIHENETXE, Manex: L’opression culturelle française au Pays Basque, Elkar, Baiona,
1974 (2. argitaraldia: Elkar, Baiona, 1979).
GUARRO, Beatriu; INGLES, Josep: “Uso lingüístico en los medios de comunicación”, in
RUIZ OLABUENAGA, Jose Ignacio eta OZAMIZ, Jose Agustin (editore): Hizkuntza
minorizatuen soziologia, Ttarttalo, Donostia, 1986, 275-285 or.
HARITXELHAR, Jean: “Eskuara eskoletan”, in Ipar Euskal Herria, Jakin sorta, Ed.
Franciscana Aranzazu, Oñati, 1969, 64-66 or.
HARITXELHAR, Jean: “Pour une radio d’expression basque”, in Aburu (Enbata astekariaren
gehigarria), 4. zenbakia, 1982ko urtarrila.
HEGI, Txomin; ITHURBIDE, Marta: “Euskararen irakaskuntza”, in Jakin aldizkaria, 10.
zenbakia, 1979, 27-33 or.
INTXAUSTI, Joseba: “Ikuspegi politikoa”, in SIADECO-EUSKALTZAINDIA: Euskararen
liburu zuria, Euskaltzaindia, Bilbo, 1978, 79-124 or.
IRIZAR, Mikel: “Euskarazko toki hedabideak eta informazio gizartea”, in Euskonews & Media
aldizkaria, 157. zenbakia, 2002-III-1-8.
ISASI, Xabier: “Koldo Mitxelenaren ghettotik euskararen unibertsora”, in Jakin aldizkaria,
130-131 zenbakiak, 2002, 79-93 or.
IZAGIRRE, Koldo: Incursiones en territorio enemigo, Pamiela, Iruñea, 1997.
IZTUETA, Paulo: “Euskal nortasunaren bila: topaketa kritikoa”, in AZURMENDI, Joxe
(editore): Hizkuntza eta talde-nortasuna, EHUren argitalpen zerbitzua, Donostia, 1998, 17-95
or.
546
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
LAFITTE, Piarres: “Euskal astekariaren ixtorioa (1887-1969)”, in Gure Herria Almanaka,
Baiona, 1971, 17-49 or.
LANDA, Josu: Gerraondoko poesiaren historia, Elkar-AEK, Donostia, 1983.
LANDA, Karmelo: “Prentsa idatzia eta euskara”, in RUIZ OLABUENAGA, Jose Ignacio eta
OZAMIZ, Jose Agustin (editore): Hizkuntza minorizatuen soziologia, Ttarttalo, Donostia, 1986,
257-263 or.
LANTZIRI, Gexan: “Ipar aldeko aldizkariez bi gogoeta”, in Zeruko Argia aldizkaria, 692.
zenbakia, 1976, 26-27 or.
LARRAÑAGA, Iñaki: “Euskal Soziolinguistikaren egoera eta bide berriak”, in Jakin
aldizkaria, 42-43 zenbakiak, 1987, 7-29 or.
LARRAÑAGA, Iñaki: “Hizkuntz komunitatea eta nortasun nazionalaren pertzepzioa”, in
AZURMENDI, Joxe (editore): Hizkuntza eta talde-nortasuna, EHUren argitalpen zerbitzua,
Donostia, 1998(a), 123-143 or.
LARRAÑAGA, Iñaki: “Euskararen egoerari buruzko ikerketak: euforia-giroa eta konfusiozeremonia”, in Zenbat Gara aldizkaria, 3. zenbakia, 1998(b), 18-31 or.
LARREA, Jose Mari: “Momentu honetan pentsatzen duen jendea batez ere Nafarroan dago”
(J.J. Petrikorenaren elkarrizketa), in Argia aldizkaria, 1.538. zenbakia, 1995-VII-9, 37-39 or.
LARZABAL, Piarres: “Eskualdungoaren aldaketak Ipar Euskal Herrian (1900-1970)”, in Ipar
Euskal Herria, Jakin sorta, Ed. Franciscana Aranzazu, Oñati, 1969, 41-46 or.
LARZABAL, Mattin: “Herri komunikabideak Iparraldean. Gure Irratia”, in ASKOREN
ARTEAN: Herri komunikabideei buruzko II. Jardunaldiak, ARKO (Arrasate Komunikabideak),
Arrasate, 1993, 217-222 or.
LARZABAL, Mattin: “Ipar Euskal Herriko kazetarien euskaraz”, in PALAZIO, Gorka. J.
(editore): Hedabideetako euskara, EHUren Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 1994, 125-129 or.
LIZARDI, Xabier: Itz lauz, Euskaltzaleak, Donostia, 1934, 77-81 or.
MARTINEZ DE LUNA, Iñaki: “Euskararen kale erabileraren azken emaitzak”, in Jakin
aldizkaria, 130-131 zenbakiak, 2002, 228-230 or.
MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier; IZAGIRRE, Koldo: Euskal literaturaren antologia,
Elkarlanean-Ikastolen Elkartea, Donostia, 1998.
MESO, Koldo: “Euskal Herriko tokian tokiko komunikabideak interneten, berezkoak eta
egokituak”, in Euskonews & Media aldizkaria, 157. zenbakia, 2002-III-1-8.
MITXELENA, Koldo: “Las lenguas y la política”, in Doce ensayos sobre el lenguaje,
Rioduero, Madril, 1974, 117-137 or.
MITXELENA, Koldo: “Euskararen bide luze bezain malkarrak”, in SIADECOEUSKALTZAINDIA: Euskararen liburu zuria, Euskaltzaindia, Bilbo, 1978, 15-28 or.
MITXELENA, Koldo: Koldo Mitxelena gure artean, Alberdania, (Anjel Lertxundi eta Inazio
Mujikaren edizioa), Irun, 2001.
MONZON, Telesforo: “Kontzientziaren eboluzinoa”, in Ipar Euskal Herria, Jakin sorta, Ed.
Franciscana Aranzazu, Oñati, 1969, 29-40 or.
MULLER, Iñaki: “Elebitasuna Euskal Herrian: teoria eta egoera”, in Jakin aldizkaria, 32.
zenbakia, 1984 (euskaratzailea: Fernando Mendizabal), 25-36 or.
MUXIKA, Jose Mari: “Topagunean biltzen diren jarduerak euskal gizarteak eskatzen dituen
jarduerak dira” (Teresa Salaren elkarrizketa), in Euskonews & Media aldizkaria, 157. zenbakia,
2002-III-1-8.
NELDE, Peter Hans: “Ukipena edo istilua. Europako hizkuntzen dinamika eta bizitasunari
buruzko oharrak”, in AZURMENDI, Joxe (editore): Hizkuntza eta talde-nortasuna, EHUren
argitalpen zerbitzua, Donostia, 1998, 145-159 or.
NINYOLES, Rafael L.: Conflicte lingüistic valenciá, Edicions 62, Valentzia, 1969 (l´ham
bilduman 3. argitaraldia: l´ham, Valentzia, 1989).
NINYOLES, Rafael L.: “Sociología del lenguaje”, in Doce ensayos sobre el lenguaje,
Rioduero, Madril, 1974, 79-95 or.
NOR IKERKETA-TALDEA: Hedabideak eta Euskal Herria, Udako Euskal Unibertsitatea,
Bilbo, 2000.
547
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
O MURCHU, Helen: “Gutxiengoen hizkuntzen etorkizuna Europako Komunitatean”, in
AZURMENDI, Joxe (editore): Hizkuntza eta talde-nortasuna, EHUren argitalpen zerbitzua,
Donostia, 1998, 201-233 or.
ODRIOZOLA, Joxe Manuel: Hizkuntza, kultura eta gizartea, Euskaltzaindia-BBK, Bilbo,
1998.
OIHARTZABAL, Lontxo: “Euskara eta eskola: Euskararen bir-hedapenean hainbat arazo”, in
Jakin aldizkaria, 42-43 zenbakiak, 1987, 73-83 or.
OTAMENDI, Jaime: “Komunikazioaren apustua hizkuntz zuzentasunaren aurretik”, in Argia
aldizkariaren Larrun gehigarria, 55. zenbakia, 2002, 18-21 or.
RAMIREZ DE LA PISCINA, Txema: Albisteak baloratzeko sistima, Antton Azkargortak
EHUn zuzenduriko doktorego-lan argitaragabea, Leioa, 1990.
RAMIREZ DE LA PISCINA, Txema: Kazetari-lana Euskal Herrian. Interpretaziorako eta
espezializaziorako abiaburuak, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, 1998.
RUIZ DE GAUNA, Adolfo: Catálogo de publicaciones periódicas vascas (siglos XIX y XX),
Eusko Ikaskuntza-Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Saila, Donostia, 1991.
SAIZARBITORIA, Ramon: Aberriaren alde (eta kontra), Alberdania, Zerberri bilduma, Irun,
1999.
SANCHEZ CARRION, Jose Maria: El espacio bilingüe (aspectos etnolingüísticos del
bilingüismo y teoría lingüística de los espacios), Eusko Ikaskuntza, Burlata, 1981.
SANCHEZ CARRION, Jose Maria: Un futuro para nuestro pasado, Elkar, Donostia, 1987a
(2. argitaraldia: Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo eta Adorez eta Atseginez
Mintegia, Donostia, 1991).
SANCHEZ CARRION, Jose Maria: “Euskararen berreskurapenaren teoria soziolinguistikoa
eta hizkuntzen teoria soziala”, in Jakin aldizkaria, 42-43 zenbakiak, 1987b (euskaratzailea:
Gotzon Nazabal), 31-71 or.
SANCHEZ CARRION, Jose Maria: Aplicación sociolingüística de la territorialidad:
márgenes de encuentro, Bilbao y el euskara: sistemas modélicos de interpretación, modelos
sistémicos de actuación, Bilboko Udala, Bilbo, 1999.
SANCHEZ CARRION, Jose Maria: “Abiapuntuak ez du kuantitatiboa izan behar,
kualitatiboa baizik” (Aitor Zuberogoitiaren elkarrizketa), in Zenbat Gara aldizkaria, 4.
zenbakia, 2000, 28-41 or.
SARASOLA, Ibon: Euskara batuaren ajeak, Alberdania, Irun, 1997 (3. argitaraldia 1998).
SARASUA, Jon: Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari, EHUren Leioako Informazio
Zientzien Fakultatean irakurritako doktorego-tesi argitaragabea, Leioa, 1996a.
SARASUA, Jon: “Euskarazko prentsaren diagnostikoa”, in Jakin aldizkaria, 96. zenbakia,
1996b, 11-28 or.
SIADECO-EUSKALTZAINDIA: Hizkuntz borroka Euskal Herrian, Ediciones Vascas, Bilbo,
1979.
SIADECO: “Euskaldunak eta euskarazko kultur kontsumoa”, in Jakin aldizkaria, 96. zenbakia,
1996a, 29-42 or.
SIADECO: “Iparraldeko euskal irratiei buruzko azterketa. Lehen irakurketa”, Ipar Euskal
Herriko hiru euskal irratientzako propio prestaturiko txostena, Donostia, 1996b.
SIGUAN, Miquel: “Hizkuntza gutxituei eutsiko diegu baldin eta prest bagaude gure hizkuntza
txikiak bizirauteak dakartzan dedikazioa eta dirutzak ordaintzeko”, in Administrazioa Euskaraz
aldizkaria, 28. zenbakia, 2000, 10-11 or.
SIGUAN, Miquel: Bilingüismo y lenguas en contacto, Alianza, Madril, 2001.
SOLE CAMARDONS, Jordi: Soziolinguistika gazteentzat, UEU-EKB (Adorez eta atseginez
mintegiak prestaturiko argitalpena), Bilbo, 1991.
SUDUPE, Pako: “Aintzina petainzalea?”, in Jakin aldizkaria, 127. zenbakia, 2001, 89-107. or.
TORREALDAI, Joan Mari: “Euskal kazetaritza gaur eta bihar”, in Euskara, 22.
zenbakiarekin ((2. aldia) batera kaleraturiko separata, Euskaltzaindia, Bilbo, 1977.
URIA, Iñaki: “Hedapena, sustapena eta bestelako... penak”, in Jakin aldizkaria, 96. zenbakia,
1996, 43-49 or.
UZTARRIA (AZPEITIKO HERRI ALDIZKARIA): “Kalitateko produktu erreferentziala
helburu”, in Euskonews & Media aldizkaria, 157. zenbakia, 2002-III-1-8.
548
Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena
VEGA, Cristina: México en la prensa española, Txema Ramirez de la Piscinak EHUn
zuzenduriko doktorego-lan argitaragabea, Leioa, 2001.
VILHAR TRILHO, Xavier: “Notas sobre caracterizaçom sociolinguistica do Galego e
principios configuradores do vigente modelo legislativo regulador do seu uso publico”, in RUIZ
OLABUENAGA, Jose Ignacio eta OZAMIZ, Jose Agustin (editore): Hizkuntza minorizatuen
soziologia, Ttarttalo, Donostia, 1986, 51-63 or.
VILLASANTE, Luis: Euskararen auziaz, Editorial Franciscana Aranzazu, Oñati, 1988.
XARRITON, Piarres: “Euskara eta euskal literatura Iparraldean”, in Ipar Euskal Herria, Jakin
sorta, Ed. Franciscana Aranzazu, Oñati, 1969, 57-60 or.
XARRITON, Piarres: “Historiarik gabeko Ipar Euskal Herria?”, in Jakin aldizkaria, 9.
zenbakia, 1979, 22-26 or.
XARRITON, Piarres (Piarres Ehulatei modura sinaturiko lana): “Iparraldeko euskal
idazleak gaur”, in Jakin aldizkaria, 10. zenbakia, 1979, 16-26 or.
XARRITON, Piarres (Xabier Gasteiz modura sinaturiko lana): “Baionako euskal irratitelebistak”, in Jakin aldizkaria, 10. zenbakia, 1979, 61-63 or.
XARRITON, Piarres: “Kulturaren bilakaera Iparraldean”, in Jakin aldizkaria, 32. zenbakia,
1984, 105-109 or.
ZABALETA, Iñaki: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia, Udako Euskal
Unibertsitatea, Bilbo, 1997.
ZALAKAIN, Jesus Mari: “Komunikabidez komunikabide”, in Jakin aldizkaria, 22. zenbakia,
1982, 56-69 or.
ZALAKAIN, Jesus Mari: Joxemiren uzta. Euskal prentsa herri proiektua da, Txalaparta,
Tafalla, 1993.
ZALAKAIN, Jesus Mari: “Printzipio alorreko desafioak”, in Jakin aldizkaria, 96. zenbakia,
1996, 71-75 or.
ZUBIRIA, Pello (Artaso modura sinaturiko lana): “Noiz jaikiko egiazko zuberutarrak?”, in
Argia aldizkaria, 922. zenbakia, 1982-I-31, 19-23 or.
ZUBIRIA, Pello: “Euskal prentsaren desafio berriak”, in Jakin aldizkaria, 96. zenbakia, 1996,
63-70 or.
549
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean
MIATURIKO ALDIZKARI ETA EGUNKARIAK
- EUSKARAREN BERRIPAPERA
- EUSKONEWS & MEDIA
- EUZKADI
- GARA
- GARAIA
- GOIZ-ARGI
- HAR HITZA!
- HERRIZ HERRI
- IBAIZABAL
- JAKIN
- LABORARI
- LE JOURNAL DU PAYS BASQUE
- MUGA
- PATXARAN
- PUNTO Y HORA
- ZENBAT GARA
- ZERUKO ARGIA
- ABIL
- ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ
- AGER
- ANAITASUNA
- ARDATZA
- ARGIA
- ATEKA
- BAT
- BERRIAK
- CONSUMER
- DEIA
- EGIA
- EGIN
- ENBATA
- EKAITZA
- ERE
- ESKUALDUNA
- EUSKALDUNON EGUNKARIA
- EUSKALTZALE
KOMUNIKAZIO PERTSONALAK
LOPEPE, Maritxu (2002).
LOPEZ ARANA, Hartzea (2001).
MIMENTZA, Jon (2001).
OXANDABARATZ, Menane (2001).
PAGOLA, Manex (2001).
SANCHEZ ERAUSKIN, Xabier (2001).
SEASKAKO LANGILEAK (2002).
SOKARROS, Allande (2001).
THEPAULT, Herve (2001).
VRIGNON, Bixente (2001).
ALTUNA, Iñaki (2002).
ARANBERRI, Luis Alberto (Amatiño)
(2001).
ARANDIA, Aitor (2001).
AROZENA, Aitor (2002).
ATXAGA, Mikel (2001).
BAÑUELOS, Oscar (2002).
BIDART, Jojo (2001).
BIDEGAIN, Eneko (2002).
BORTAIRU, Jakes (2001).
CARRERE, Ximun (2002).
DAVANT, Jean Louis (2001).
DIRASSAR, Janbattitt (2001).
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2001).
ETXEBERRI, Antton (2002).
ETXEBERRI, Jean Noel (Txetx) (2001).
ETXEZAHARRETA, Lucien (2001).
GALANT, Jean Michel (2001).
GARMENDIA, Elixabete (2001).
GARMENDIA, Xalbador (2001).
GOROSTIAGA, Hur (2002).
HARAN, Ximun (2001)
HEGIAPHAL, Arño (2001).
IDOIAGA, Juan Manuel (2001).
KOSKARAT, Xan (2001)
LABORARI KAZETAKO
ERREDAKZIOA (2001).
LANTZIRI (ALFARO), Gexan (2001).
LARRAÑAGA, Iñaki (2001).
LEPHAILLE, Maite (2001).
550