Kiwi (animalia)
Kiwiak (Apteryx) hegan egiten ez dakien hegazti txikia da, oilo baten tamainakoa gutxi gorabehera, Zeelanda Berrian bizi dena. Izena maorieratik dator, europarrak Zeelanda Berrira iritsi aurretik bertan hitz egiten den hizkuntzatik, alegia.
Kiwi (animalia) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Apterygiformes |
Familia | Apterygidae (en) |
Generoa | Apteryx |
Azpibanaketa | |
Datu orokorrak | |
Mugimendua | bipedismo |
Eguneko zikloa | gaueko |
Biologia
aldatuAnimalia lotsati eta gautarra da. Usaimena oso garatua du, lur azpian dauden zizareak jaten dituelako batik bat. Hala ere, orojalea da.
Arrautzak arrak zaintzen ditu lurraren azpian, baina arrautza jaio ondoren, kiwia oraindik garatuta egon gabe ere, bere kaxa moldatu behar du janaria bilatzeko.
Espezieak
aldatuKiwi generoak bost espezie ditu eta horietako batek, lau azpiespezie:
- Kiwi orbandun handia edo roroa (Apteryx haastii).
- Kiwi orbandun txikia (Apteryx owenii)
- Rowia (Apteryx rowi)
- Tokoeka (Apteryx australis), lau azpiespezie dituena:
- Stewart Uharteko tokoeka (Apteryx australis lawryi).
- Iparraldeko Fiordlandeko tokoeka (Apteryx australis?)
- Hegoaldeko Fiordlandeko tokoeka (Apteryx australis?)
- Haasteko tokoeka (Apteryx australis?).
- Iparraldeko Uharteetako kiwi marroia (Apteryx mantelli)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
SN
izeneko erreferentziarako