Drang nach Osten
Drang nach Osten (euskaraz literalki Ekialderunzko Griña) XIX. eta XX. mendean Alemaniar nazionalismoak Ekialdeko Europara zabaltzeko zuen joera, irrikia edo gogoa izendatzeko erabili zuen izendapena izan zen (Lebensraum politika). Izendapen honek berarekin bat Alemaniak Erdi Arotik hasi eta 1945. urterarte bere jabetzapean izan zituen eslaviar eta baltiar herrialdeetan alemaniar kultura eta alemanaren hedapena zekarren.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ezkeroztik Polonia, Txekoslovakia eta Sobietar Batasunan alemaniarrren aurkako sentimendua pizteko erabili izan zen izendapen propagandistikoa izan zen.
1945-1948 bitartean eta Postdameko Konferentziaren ondorioz alemaniar biztanleria ekialdeko lurralde hauetatik kanporatua edo lekualdatua eta Oder-Neisse lerroko mugara atzeratuak izan ziren.