Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Zuzentaraua, Europar Batasunari dagokionez, Europar Batasuneko Kontseiluak edo Europako Batzordeak emandako agiria, arau balioa duena.

Erromako Itunean adierazitakoaren arabera, zuzentarau bat, erabaki kolektibo bat da, estatuak eurak, elkar derrigortzen direna, Batasunaren barnean dauden nazioek onartutakoa. Partaide diren nazio guztiak edo batzuk derrigortzen ditu lortu beharreko xedeari dagokionez, baina hori lortzeko forma eta baliabideak aukeratzea baimentzen die.

Europar Batasuneko araudiek, forma ezberdinak izan ditzakete: araudiak, zuzentarauak, erabakiak, gomendioak eta iritziak, Batasuneko instituzioek onartutakoak itunekin bat etorriak.

Europar zuzentarauak, ikuspegi bikoitzeko zuzentarauak deitzen zaienak izaten dira. Honek zera esan nahi du: Europar Batasunak, zuzentaraua betearazteko modu bat ezarri behar duela (erabat garatuz), eta, orokorrean, Arau Armonizatu baten bidez egiten dena (hau betetzeak, Direktiba betetzea esan nahi duelarik), baina posible da, baita ere, zuzentaraua betetzea beste kanpoko baliabide batzuen bidez, eta, horretarako, beharrezkoa da (orokorrean) arrisku analisi bat egitea eta Organismo Ohartu batean Tipoko CE azterketa baten bidez ziurtatzea.

Zuzentarauen trasposizioa barne araudietara

aldatu

Zuzentarauak, batasuneko araudiak ez bezala, ez dira batasuneko partaide diren araudian zuzenean ezarriak.

Zuzentarauak, estatu partaideak, neurri batzuk ezartzera derrigortzen ditu, eta neurri horiek, Estatu bakoitzeko Zuzenbidera, trasposizio baten bidez eramaten dira. Trasposizioa egin eta gero bakarrik aldarrikatuko dituzte hiritarrek, bertan onartzen zaizkien eskubideak.

Beste alde batetik, batzuetan, zuzentarauaren akastun trasposizio bategatik, pertsona soil batek jasandako kalteak partaide den estatu bati aldarrikatzeko eskubidea onartu da.

Europar batasuneko justizia auzitegiaren jurisprudentziaren arabera, pertsona soilei, administrazio nazionalen aurrean, modu zehatz, garbi eta baldintza gabean, eskubideak ematen dizkieten zuzentarauaren aginduen zuzenezko eragina argudiatzea baimentzen die. Auzitegiak, kasu hauetan, zuzentarauen eragin zuzen bertikala bakarrik onartu du (pertsona soil eta administrazioen arteko harremanak), baina ez eragin zuzen horizontala (pertsona soilen arteko harremanak). Pertsona soilak, zuzentarauak ematen dizkion eskubideak argudiatu ditzake, baina Estatuak ezin dizkio ardurak eskatu, baina, eragin zuzena izan dezaten, oso argiak izan behar dute, eta ez dute tokirik utzi behar beste modu batetara ulertzeko.

Zuzentaraua, partaide den estatu bati edo gehiagori zuzendua egon daiteke.

Kanpo estekak

aldatu