Veronica Lake
Veronica Lake, (New York,1922ko azaroaren 14a - Vermont, 1973ko uztailaren 7a) estatu batuar aktorea izan zen. Arrakasta handia izan zuen 1940ko hamarkadan. Zinema beltzaren generoan egindako lanetan narbarmendu zen batez ere.
Veronica Lake | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Constance Frances Marie Ockelman |
Jaiotza | Brooklyn, 1922ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Burlington, 1973ko uztailaren 7a (50 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hepatitisa giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | John S. Detlie (en) (1940ko irailaren 25a - 1943ko abenduaren 2a) André de Toth (en) (1944ko abenduaren 13a - 1952ko ekainaren 2a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Miami High School (en) McGill Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, hegazkinlaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, modeloa eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
|
Biografía
aldatuJaiotzez, Constance Frances Marie Ockelman izena zuen. Haurra zela, aita galdu zuen eta familia han-hemenka ibili zen. Haurtzaro korapilotsua izan zuen. Ama eta aitaordearekin Beberly Hillsen bizi zela, Hollywoodeko Hayden School of Actingen ikasketak egin zituen eta handik gutxira paper txikiak egiten hasi zen. Ospe handiko zenbait lan Alan Ladd aktorearekin egin zituen. Lankidekin harreman zailak izan zituen. Alkoholarekin izan zituen arazoek zaildu zuten bizitzako azken urteak eta 50 zituela hil egin zen.
Bere kopetaren alde batera erortzen uzten zuen xerlo horiak, eskuineko begia tapatuz, bere irudiaren ikurra bilakatu zen eta hil ondoren, 1988ko urteko Who Framed Roger Rabbit filmean, Jessica Rabbit pertsonairen orrazkerak Veronicarenean oinarria hartu zuen.
Lanak
aldatu- 1941 Sullivan's Travels
- 1941 I Wanted Wings
- 1942 The Glass Key
- 1942 This Gun for Hire
- 1942 I Married a Witch
- 1946 The Blue Dahlia
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Veronica Lake |