Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Swahili

bantu hizkuntza bat

Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Swahili (argipena)».

Swahilia[1] (Kiswahili) niger-kongo familiako hizkuntza da, Afrikako nagusietarikoa, ingelesa, frantsesa, portugesa eta arabierarekin batera. Bost milioi pertsonak lehen hizkuntzatzat daukate eta beste 30-50 milioik bigarren hizkuntzatzat. Bantu hizkuntza da, zulua, xhosa, lingala, kikongoa eta sothoa bezala.

Swahilia
Kiswahili — كِسْوَحِيلِ
Swahili hiztunen lurraldea.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaTanzania, Kenya, Uganda, Ruanda, Burundi, Kongo (KED), Somalia, Komoreak (Mayotte barne), Mozambike, Malawi, Oman
Hiztunak~5 milioi lehen hizkuntza
~30-50 milioi 2. hizkuntza
OfizialtasunaTanzania, Kenya, Uganda(2005tik)
EskualdeaAfrika ekialdea
AraugileaBaraza la Kiswahili la Taifa (Tanzania)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Atlantic–Congo (en) Itzuli
Volta–Congo (en) Itzuli
Benue–Congo (en) Itzuli
Bantoid (en) Itzuli
Southern Bantoid (en) Itzuli
Bantu hizkuntzak
East Bantu (en) Itzuli
Northeast Bantu (en) Itzuli
Northeast Coast Bantu (en) Itzuli
Sabaki (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza eranskaria
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Swahili Ajami (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1sw
ISO 639-2swa
ISO 639-3swa
Ethnologueswa
Glottologswah1254
Wikipediasw
Linguasphere99-AUS-m
ASCL9211
IETFsw

Afrikako ekialdean mintzatzen da (bertako zenbait herrialdetako lingua franca da) eta Tanzania, Kenya eta Ugandan ofiziala da.

Jatorria

aldatu

Jatorria ez da zehatza, baina Afrikako Indiako ozeanoko kostaldean dago, komunitate bantu, arabiar eta pertsiarrek osatzen duten Zanzibar uhartean bereziki, VIII. eta XII. mendeen artean swahili zibilizazioa sortu baitzen bertan. Kristau aroko XVIII. mendetik aurrera, alfabeto arabiarrez idatzitako literatura du eta ezagutzen den lehen lanetako bat Utenzi wa Tambuka (Tambukaren kantua) izeneko olerki epikoa da, 1728an datatua.

Egungo egoera

aldatu

Uganda, Tanzania eta Kenyako hizkuntza ofiziala da, baita Afrikako Batasunekoa ere (ingelesa, frantsesa, arabiera, gaztelania eta portugesarekin batera). Kongoko Errepublika Demokratikoan hizkuntza nazionaltzat hartzen da. 80 milioi pertsonak erabiltzen dute Ekialdeko Afrikan eta lingua francatzat dute, beste hizkuntza batzuk hitz egiten diren arren. Bitxia bada ere, inkesta soziolinguistikoek erakutsi dute bertako biztanleen % 2k soilik duela ama-hizkuntzatzat. Kalkuluen arabera, swahilia hitz egiten dutenak 120 eta 150 milioi pertsona inguru dira.

Swahili hiztun-komunitatea etengabe haztea aurreikusten da, batez ere, Kenya eta Tanzaniako hezkuntza-erakundeek emandako garrantziagatik. Izan ere, bertako hizkuntza ofiziala da, eta komunitate afroamerikarrak interes handia du panafrikar eraikuntzan bertako hizkuntza gisa zabaltzeko.

Hiztunen geografia[2]

aldatu

Hizkuntzaren deskribapena

aldatu

Hizkuntza eranskaria eta malgua da: hitz bakoitza argi eta garbi bana daiteke, esanahi gramatikal zehatz samarra duten hizkietan.

Etimologia

aldatu

Swahili hitza arabieran duen baliokide fonetikotik datorrela ontzat emanez gero, hitzak "kostaldeak" esan nahi bide du.

Alfabetoa

aldatu

Alfabeto arabiarraz idatzi zen XVIII. mendera arte baina, gaur egun, latindar alfabetoa erabiltzen da. Ortografia modernoa oso fonemikoa da eta, horregatik, haren irakurketa eta ahoskera nahiko errazak dira.

Hizkuntza emaileak

aldatu

Swahilia bantu-hizkuntza bada ere, beste hizkuntza batzuetatik edaten du; hala nola, arabiera, ingeles, portuges, hindi, persiera eta malgaxearen eragina nabari daiteke, ondorengo taulan zehazten denez:

Hizkuntza emaileak Ehunekoa (%)
Arabiera (batez ere Omangoa) 16,3 - 20
Ingelesa 4,6
Portugesa 0,9 - 1
Hindia 0,7 - 3,90
Persiera 0,4 - 3,4
Malgaxea 0,2 - 0,4

Fonologia

aldatu

Ondorengo azalpenetan IPA transkripzioak erabiliko dira; laguntza behar izanez gero, erabili IPA swahili edo IPA.

Bokalak

aldatu

Swahili estandarrak bost bokal fonema ditu: /ɑ/, /ɛ/, /i/, /ɔ/ eta /u/. Ellen Contini-Moravaren arabera, bokalak ez dira inoiz neutralizatzen, azentua edozein dela ere. Hala ere, Edgar Polomé-ren arabera, bokalak era ezberdinean ahoskatzen dira testuinguruaren arabera: hark dioenez, /ɛ/, /i/, /ɔ/ eta /u/ bokalak silaba azentudunetan bakarrik ahoskatzen dira. Silaba edo kontsonante aurresudurkarien aurrean, berriz, /e/, /ɪ/, /o/ eta /ʊ/ gisa ahoskatzen dira.

Era berean, hizkuntzalari beraren arabera, /ɑ/ w-ren ondoren bakarrik ahoskatzen omen da horrela; beste egoera batzuetan, [a] gisa ahoskatzen da (batez ere /j/ (y)-ren ondoren). Hitzaren amaieran, berriz, a [ə] gisa ahoska daiteke.

Gainera, swahilik inoiz bokalak luzeak ere ditu; kasu horretan, bi bokal idazten dira. Adibidez: kondoo hitza historikoki kondolo izan bide zenez, azken bi letren arteko l galduta, prozesu historiko baten ondorioz, dialekto gehienetan, errepikatzen diren bi bokalen arteko l erori baitzen. Edonola ere, bokal luze horiek ez dira fonemikotzat jotzen.

Kontsonanteak

aldatu
Swahilizko kontsonanteak
Ezpainkaria Horzkaria Hobikaria Post-hobikaria

/ Sabaikaria

Belarea Glotala
Sudurkaria m ⟨m⟩ n ⟨n⟩ ɲ ⟨ny⟩ ŋ ⟨ng'⟩
Herskaria aurresudurkaria mb̥ ⟨mb⟩ nd̥ ⟨nd⟩ nd̥ʒ̊ ⟨nj⟩ ŋɡ̊ ⟨ng⟩
inplosiboa

/ ahostuna

ɓ ~ b ⟨b⟩ ɗ ~ d ⟨d⟩ ʄ ~ dʒ ⟨j⟩ ɠ ~ ɡ ⟨g⟩
ahoskabea p ⟨p⟩ t ⟨t⟩ tʃ ⟨ch⟩ k ⟨k⟩
hasperenduna (pʰ ⟨p⟩) (tʰ ⟨t⟩) (tʃʰ ⟨ch⟩) (kʰ ⟨k⟩)
Frikaria aurresudurkaria mv̥ ⟨mv⟩ nz̥ ⟨nz⟩
ahostuna v ⟨v⟩ (ð ⟨dh⟩) z ⟨z⟩ (ɣ ⟨gh⟩)
ahoskabea f ⟨f⟩ (θ ⟨th⟩) s ⟨s⟩ ʃ ⟨sh⟩ (x ⟨kh⟩) h ⟨h⟩
Hurbilkaria l ⟨l⟩ j ⟨y⟩ w ⟨w⟩
Dardarkaria r ⟨r⟩

Dialektoak

aldatu

Gaur egungo eredu estandarra Zanzibarreko Harrizko Hirian erabiltzen den kiunguja dialektoan oinarrituta dago. Horretaz gain, hizkuntzak anitz dialekto ditu, eta horietako batzuk ulergaitzak dira beraien artean. Adibidez, Jouni Filip Maho (2009) ikerlariak honako hauek hizkuntza desberdintzat jotzen ditu:

  • Kimwani Kerimba uharteetan eta Mozanbikeko iparraldeko kostan hitz egiten da.
  • Chimwiini gutxiengo etnikoek Barawa herrian eta inguruetan hitz egiten dute, baita Somaliako hegoaldeko kostan ere.
  • Kibajuni, Kitikuu eta Kigunya izenez ere ezaguna, Bajuni gutxiengo talde etnikoak hitz egiten du, bai Somalia eta Kenya arteko mugako bi aldeetan, eta baita Bajuni Irletan ere (Lamu artxipielagoko iparraldeko partea).
  • Sokotrako swahilia (galdua).

Gainerako dialektoak bi taldetan banatzen ditu ikerlariak:

  • Mombasa–Lamuko swahilia
    • Lamu
      • Kiamu Lamu (Amu) irlan eta inguruan hitz egiten da.
      • Kipate Pate uharteko dialektoa da eta jatorrizko kingozi dialektoaren gertukoenetzat jotzen dute.
      • Kingozi Indiako Ozeanoko kostan, Lamu eta Somalia artean erabiltzen den antzinako dialekto bat da. Olerkigintzan erabiltzen da maiz, eta askok swahiliaren jatorritzat hartzen dute.
    • Mombasa
      • Chijomvu Mombasa inguruko azpidialekto bat da.
      • Kimvita Mombasako dialekto nagusia da (“Mvita” ere deitzen zaio. Hitz horrek guda esan nahi du, eta gertatutako guda ugariei egiten die erreferentzia).
      • Kingare Mombasa inguruko azpidialekto bat da.
    • Kimrima Pangani, Vanga, Dar es Salaam, Rufiji eta Mafia uhartearen inguruan hitz egiten da.
    • Kiunguja Zanzibarreko Harrizko Hirian hitz egiten da, baita Unguja uhartean (Zanzibar) ere bai.
    • Mambrui, Malindin hitz egiten den dialektoa.
    • Chichifundi, Kenyako hegoaldeko kostako dialektoa.
    • Chwaka
    • Kivumba, Kenyako hegoaldeko kostako dialektoa.  
    • Nosy Be (Madagaskar).
  • Pembako Swahilia
    • Kipemba Pemba uharteko dialekto bat da.
    • Kitumbatu and Kimakunduchi Zanzibarreko landa eremuan erabiltzen diren dialektoak dira.
    • Makunduchi
    • Mafia, Mbwera inguruan hitz egiten da.
    • Kilwa (galdua)
    • Kimgao Kilwa inguruan eta hegoaldean hitz egiten zen.

Mahok komoreerako hainbat dialeko hirugarren talde batean biltzen ditu. Nolanahi ere, autoritate gehienek diote komoreera sabaki (Ipar ekialdeko kostako hizkuntza bantuen familia) hizkuntza bat dela, swahiliaren desberdina.

Hiztegia

aldatu

Oinarrizko hitz batzuk

aldatu
  • chumba: gela
  • choo: komun
  • hoteli ya chakula: jatetxe
  • chakula: janari
  • meza: mahai (portugesezko mesatik)
  • baridi: hotz
  • chumvi: gatz
  • kahawa: kafe
  • chai: te
  • sukari: azukre (arabierazko sukkaretik)
  • nyama: haragi
  • sasa: orain
  • zaidi: gehiago
  • chache zaidi: gutxiago
  • pole pole: polikiago
  • hakuna matata / hakuna matatizo / hamna matatizo: arazorik gabe
  • jua kali: eguzki handia
  • rafiki: lagun
  • kulia: eskuin
  • kushoto: ezker
  • kilomita: kilometro
  • gari: kotxe
  • pikipiki: motor (ibilgailu)
  • mafuta: gasolina
  • dala dala: autobus
  • kusema: hitz egin

Zenbakiak

aldatu
  • sifuri: zero
  • moja: bat
  • mbili: bi
  • tatu: hiru
  • nne: lau
  • tano: bost
  • sita: sei
  • saba: zazpi
  • nane: zortzi
  • tisa: bederatzi
  • kumi: hamar
  • kumi na moja: hamaika
  • ishirini: hogei
  • a kwanza: lehenengo
  • a pili: bigarren

Hilabeteak

aldatu
  • januari: urtarril
  • februari: otsail
  • machi: martxo
  • aprili: apiril
  • mei: maiatz
  • juni: ekain
  • julai: uztail
  • agosti: abuztu
  • septemba: irail
  • oktoba: urri
  • novemba: azaro
  • desemba: abendu

Erakundeak

aldatu

Baraza la Kiswahili la Taifa (BAKITA) Tanzaniako gobernuak kudeatutako erakundea da, hizkuntza arautzen duena.

Hedabideak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 53. araua: Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14).
  2. Ethnologue.com-en araberako datuak

Kanpo estekak

aldatu