Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Sestao

Bizkaiko Bilbo Handia eskualdeko udalerria da

Sestao Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bilboaldekoa. Ibaizabalen ezkerraldean dago.

Sestao
 Bizkaia, Euskal Herria
Sestaoko Kasko plaza
Sestaoko bandera

Sestaoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Sestaoko Kontzejua
AlkateaAinhoa Basabe (EAJ)
Posta kodea48910
INE kodea48084
Herritarrasestaoar
Kokapena
Koordenatuak43°18′39″N 3°00′20″W / 43.310833333333°N 3.0055555555556°W / 43.310833333333; -3.0055555555556
Map
Azalera3,5 km²
Garaiera67 metro
Distantzia7 km Bilbora
Demografia
Biztanleria27.834 (2023)
301 (2022)
alt_left 14.101 (%50,7) (%47,4) 13.195 alt_right
Dentsitatea8.671 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 9,12
Zahartze tasa[1]% 22,58
Ugalkortasun tasa[1]‰ 39,43
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,19 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,14 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 18,45 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 17,7 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 5.72 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1805. urtea
Webguneahttps://www.sestao.eus

2023an 27.834 biztanle zituenez (EEI, 2023), Bizkaiko herri jendetsuenetan zazpigarrena da.

Toponimia

aldatu

Kontzejuaren izenaren erregistrorik zaharrena 1322koa da, Portugaleteko Fundazio-Pribilegio gutunean: la desmeria de Santa Maria de Sesto[4]. Erdi aroko artxiboetan ez dator Sestao, Sesto baizik, forma osoagoaren herri-aldaera dena. Aldaera hori beste herri batzuetan ere aurkitu daiteke, Bilbao eta Bilbo edo Ugao edo Ubo. XVI. mendetik aurrera Sestao aldaera gero eta gehiago erabiltzen da dokumentuetan, forma bakarra bihurtu arte. Hala ere, XVII. mendearen erdira arte paper ofizialetan iraun zuen Sesto izenak[5].

Ikurrak

aldatu

Armarria

aldatu

Armarriak Sestaoko jarduera industriala islatzen du. Juan Francisco Yandiola alkatea zela aukeratu zen sinboloa. Elementu gisa honako hauek nabarmendu daitezke: Labe Garaiak bere tximiniekin, eraikinak fabrikekin, gurutzaontzia, aingura, arrauna eta pikotxa. 1890ko apirilaren 10eko udaletxeko osoko bilkuraren aktan deskribatua eta onartua izan zen[6].

Bandera

aldatu

XX. eta XXI. mendeen bitartean berde eta beltz koloreek Sestao herria identifikatu dute, herriaren zenbait kirol talderen koloreak izan direlako, hala nola, Sestao Sport Club, Kaiku Arraun Kirol Elkartea edo Sestao River Club. Horregatik 2014ko martxoaren 17tik 22ra Udalak herri parte-hartzea martxan jarri zuen herritarrek proposatu ziren lau diseinuen artean aukeratzeko[7]. Diseinu horiek Juan José González bexilologoaren (Bizkaiko zenbait udalerrien banderen sortzailea) diseinuak ziren, aipatutako koloreak zituztenak. Irabazle atera zen bi marra horizontal, berdea eta beltza, zituen eta 2:3ko proportzioa zuen bandera[8].

Ekimena Bizkaiko Batzordeek onartu zuten eta 2016ko urriaren 1an[9][10], larunbatean, altxatu zen bandera lehendabizi. Banderak 1890ko herriaren armarria erakusten du erdian. Ordura arte, granate koloredun bandera bat erabiltzen zen (Bizkaiko beste udalerri asko bezala) erdian Sestaoren armarriarekin.

Geografia

aldatu

Sestao udalerria Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago. Sestaoko erdigunea puntu gorenean 83,95 metro dauzkan muino batean ezartzen da, leunki Ibaizabal ibairantz altuera galtzen doana. Hegoalderantz ordoki hori bat-batean amaitzen da 50-60 metroko labar batean, bertan aspaldiko harrobi batzuk baitaude. Herriko gunerik lauenetan industria ezarri zen orain dela ehun urte baino gehiago, Galindo eta Ibaizabal ibaien ondoan hain zuzen.

Lurzorua

aldatu

Duela 300 milioi urte Sestaoko udalerria sortzen duen lurra uretan zegoen, itsasoaren azpian. Itsas hondoan sedimentuak pilatzen joan ziren urteetan zehar. Sedimentu horien artean zenbait izaki bizidunen gorputzak zeuden, urteak pasata fosil bihurtu ziren. Belemnoidea, ammonoidea edo bibalbio bezalako fosilak aurkitu dira herrian[11]. Kretazeo Goiztiarrean sortu ziren Meatzaldeko eta Sestaoko lurrak, baina oraindik itsas hondoan[12].

Zenozoikoan lurra urgaineratu zen, pilatutako sedimentuak altxatuz. Sestaoko lurzoruaren egitura Neozoikoan sortzen bukatzen da, glaziazio aroan, lurzoru alubial eta kareharriko formak eratuz.

Inguru naturala eta klima

aldatu

Orain hiru mende, zelaiak, mahastiak eta padurak ziren nagusi gaur Sestao dagoen lekuan, eta 19 baserrik baino ez zuten herria osatzen. Udalerritik, Ibaizabalez gain, Ballonti eta Galindo ibaiak igarotzen dira. Ballontik Galindon isurtzen du, eta hau itsasadarrean hiltzen da, Barakaldorekiko muga eginez.

Sestaoko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eragina duena, tenperatura epelekin, urte osoan. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, neguak leunak eta udak ez oso beroak. Dena dela, udan zein neguan, egun oso hotzak eta termometroa 40 °C-tik gora igotzen den egunak badaude.

Mugakideak

aldatu

Mendebaldean Trapagaran udalerriarekin egiten du muga, iparraldean eta ekialdean Ibaizabal ibaiarekin, hegoaldean Barakaldorekin, eta ipar-mendebaldean Portugaleterekin.

Auzoak

aldatu

Historia

aldatu

Antzinaroa

aldatu

Ez dago informaziorik Sestaoko udalerriaren populaketa eta jatorriari buruz, baina inguruko beste toki batzuetan bezala, ondorioztatu daiteke erromanizazioa baino lehene Sestao osatzen duen lurraldea Autrigoien influentziapean zegoela, jatorri ezezaguneko herria. Garai horretatik aurrera bere bilakaera historikoa Euskal Herrikoaren berdina dela esan daiteke[13].

Erdi Aroa

aldatu

Garaiko liburuek dioten bezala, 880 urtean gutxi gorabehera, Iberiar penintsulako iparraldean zenbait godo tribu lehorreratu ziren. Tribu horiek Bizkaiko eta Santanderreko kostaldeetan zehar hedatu ziren. Sarritan tokiko biztanleen aurka borrokatzen ziren, hauek haien lurraldea determinazioz babestuz[13].

XIV. mendea

aldatu

1322koa da kontzejuaren lehendabiziko aipamen idatzia: Sesto.

XVI. mendea

aldatu

Erdi aroko artxiboetan Sestao izena ez da agertzen, Sesto baizik. Aldaera bera agertzen zen beste herri batzuetan, esaterako: Bilbao eta Bilbo edo Ugao edo Ubo. XVI. mendeaz gero, dokumentuetan maizago erabiltzen da Sestao aldaera, jatorrizkoa desagertu zen arte[5].

XVII. mendea

aldatu

XVII. mendearen erdira arteko zenbait paper ofizialetan oraindik erabiltzen da Sesto izenk[5].

XIX. mendea

aldatu

Sestao udalerria 1805. urtean sortu zen, Somorrostroko Hiru Kontzejuetatik bereizi zenean, beraz, nahiko udalerri gaztea dela esan daiteke. Bilboko garapen industrialak bete-betean eragin zion herrixka baino ez zenari. Hazkundea XIX. mendearen bukaeratik aurrera nabarmendu zen, batez ere meatzaritzaren garapenarekin batera. Meatzaritzak altzairugintzaren garapena ekarri zuen eta Bilboko itsasadarretik hurbil arlo horretako hainbat industria ezarri ziren, Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Aceros de Bilbao, La Vizcaya eta La Iberia, esaterako.

XX. mendea

aldatu

Hiru enpresa horiek izan ziren 1902an Bizkaiko Labe Garaiak enpresa sortu zutenak, 1990eko hamarkada erdialdera arte lanean ibilitako enpresa. Lan handieneko urteetan 10.000 langile inguru ere izan zituen, Sestao herriko familia ia guztiek kideren bat bertan lan egiten zutela esan liteke. Industriarekin batera nabigazioa ere garatu zen eta hainbat ontziola sortu ziren, horien artean Sestaoko La Naval.

1970eko hamarkadako krisialdiak gogorren eragin zien herrietako bat da Sestao. Sektore industrialaren erabateko garrantziak hondamendia ekarri zion herriari, industriak porrot egin baitzuen. Horrela, azken hogeita bost urteetan, herria aurrera ateratzeko ahaleginak egon diren arren, oraindik ere, krisialdian murgildurik dago Sestao. Ezegonkortasun politikoa, eta azkenaldian La Navalen izandako krisialdiak egoera zailago egin dute.

XXI. mendea

aldatu

Sestaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak proiektu bat martxan jarri dute, etxebizitza zahar eta hondatuak bota eta berriak eraikitzeko, Urbinagatik Galindo ibaiaren iparraldean zehar dagoen gune batean. El Carmen auzo langile zaharra, besteak beste guztiz desagertu da.

Ekonomia

aldatu

Nahiz eta azken urteetan industria birmoldaketa eta ekonomiaren, gizartearen eta hirigintzaren suspertzea hasi diren, 1980ko hamarkadan izandako krisiaren ondorioz, Sestaoko jarduera ekonomiko nagusia industria da oraindik ere, udalerriko biztanleria aktiboaren bi herenak hartzen baititu.

Sestaon aktibo dauden industriak, batez ere, siderurgiakoak dira, besteak beste, Acería Compacta Bizkaia eda La Naval Astilleros Research -SECN enpresekin. La Naval itxita eta hartzekodunen konkurtsoan dago, 2006ko abenduaren 1ean amaitu zen pribatizazio-prozesua, eta CNN (Construcciones Navales del Norte) enpresaren esku geratu zen. Gainera Sestaon badira enpresa talde ugari eta heterogeneo bat burdingintzan, kimikan eta sektore elektrikoan aritzen dena. Aipagarria da, halaber, Galindoko Ur Araztegia, Bilbo Handiko eskualde osoko hondakin urak tratatzen dituena.

Sestaok Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa altuenetako bat du: 2.413 langabe; horietatik 1.181 gizonezkoak dira eta 1.232 emakumezkoak (2020ko abendua), enpresa handiak itxi edo birmoldatu egin direlako (AHV, Aurrera, La Naval edo Babcock & Wilcox).[14] XIX. mendetik aurrera eta XX. mendean zehar migrazio-fluxuaren inbertsioa gertatu zen. Mendeetan zehar zonalde honetako biztanleak kanpora joan behar izaten ziren lan bila, Baina fluxu hori guztiz aldatu zen eskualdean eta Sestaoko udalerrian bertan zenbait lantegi jartzeari esker kanpoko jende asko etorri zen Sestaora lan egitera.[15] Hala, XX. mendeko 1950eko, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, Sestao Espainiako beste leku batzuetatik etorritako milaka pertsonen emigrazioaren helmuga izan zen, batez ere galiziarrak, andaluziarrak, extremadurarrak eta gaztela-leondarrak. Azken urteotan beste herrialde eta kontinente batzuetatik ere etorri da jendea, hala nola Txina, Errumania, Maroko, Amerika, Afrika eta abarretatik.

Demografia

aldatu

1587. urtean Burgoseko elizbarrutiak egindako zentsu batek garaiko Enkarterrietako biztanleriaren datuak biltzen ditu. Sestaok urte horretan 25 biztanle zituen. Hurrengo mendean, 1644. urtean, Somorrostroko Hiru Kontzejuak 188 biztanle zituen, 1587an 225. Ondorioztatu daiteke Sestaoren biztanleriak ere jaitsiera ere izan zuela[6].

Sestaok 27286 biztanle zituen 2016. urtean. Udalerri moduan historia laburra izan arren, aldaketa handiak izan ditu hamarkada gutxian. Hasieran herrixka baino ez zena hiri industriala bilakatu zen urte gutxiren buruan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, Bizkaiko Ibaizabal itsasadarraren inguruan garatzen ari zen industria eta meatzaritza zirela eta, ehunka etorkinek jo zuten Sestaora, Bizkaiko beste toki batzuetatik eta Espainiatik.

Meatzaritza eta altzairugintzaren garapenarekin batera, lantegi handiak ezarri ziren herrian, Bizkaiko Labe Garaiak enpresa esaterako. Hogeigarren mende hasierarako, Sestao Bizkaiko hirugarren herririk jendetsuena zen, Barakaldo eta Bilboren atzetik.

Biztanleriak hazten jarraitu zuen gerra zibilaren ondoren ere, baina Ezkerraldeko beste herrietan gertatu bezala, 1970. urtetik aurrerako krisialdi ekonomikoarekin batera, hazkunde hori eten egin zen. Eta biztanleriak beherako bidea hartu zuen.

Gaur egun, Sestao, Euskal Autonomia Erkidegoko herri handienen artean proportzioan biztanle gehien galtzen dituen udalerria da.

Biztanleriaren bilakaera

aldatu
Sestaoko biztanleria

Politika

aldatu
 
Sestaoko udalaren logoa

Alberto Lozano (Euzko Alderdi Jeltzalea) izan zen Sestaoko alkatea 2003ko hauteskundeez geroztik. Baina ez zuen gehiengorik udalean, Vecinos por Sestaorekin eta Ezker Batuarekin izandako koalizioa 2005ean hautsi ostean. 2003ko hauteskundeetan EAJk 6 zinegotzi lortu zituen, PSOEk 6, Vecinos por Sestaok 4, PPk 3 eta EBk 2. Boto kopuruari dagokionez, EAJk 4.801 boto lortu zituen, PSOEk 4.621, PPk 2.253 eta EBk 1.867. Baliogabeko botoak 1.029 izan ziren, Aralarrek 175 boto lortu zituen eta zuri bozkatu zutenak 159 izan ziren. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrenda (Sestaorekin Bat) Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.

2011ko udal hauteskundeen ondoren, Josu Bergara López hautatu zuten alkate, eta 2015eko eta 2019ko hauteskundeen ondoren berretsi egin zuen kargua.

Udal hauteskundeak

aldatu

Sestaoko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
11 / 21
6.378 (% 46,27)
13 / 21
6.997 (% 51,02)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
5 / 21
2.772 (% 20,11)
3 / 21
1.922 (% 14,02)
Euskal Herria Bildu
3 / 21
2.012 (% 14,60)
2 / 21
1.563 (% 11,40)
Podemos-Ahal Dugu-Equo*
2 / 21
1.464 (% 10,62)
2 / 21
1.579 (% 11,65)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 21
597 (% 4,33)
1 / 21
686 (% 5,00)
*2015eko hauteskundeetan Bai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao) gisa aurkeztu zen koalizioa
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Demokrazia garaiko alkateen zerrenda

aldatu
Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Santiago Llanos del Río 1979 1987 Euskadiko Alderdi Sozialista
Juan José Azpitarte Larrucea 1987 1989 Euskadiko Alderdi Sozialista
José Pedro Milla Ortiz de Zárate 1989 1995 Euskadiko Alderdi Sozialista
Segundo Calleja Macho 1995 2003 Euskadiko Alderdi Sozialista
Alberto Lozano Ibarra 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
José Luis Marcos Merino 2007 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista
Josu Bergara López 2011 2021 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ainhoa Basabe Meléndez 2021 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

1805-1979 bitarteko alkateak

aldatu
  • 1805-1807: Francisco de Velasco
  • 1807-1811: Pedro de Velasco
  • 1811-1812: Ramón de la Llosa
  • 1812-1813: Juan de Ariño
  • 1813-1814: Ángel Mariano de Echevarría
  • 1814-1842: José de Gandarias
  • 1842-1843: José Arana
  • 1843-1845: José de Gandarias
  • 1845-1849: Vicente Bellido
  • 1849-1851: Ramón Uraga (aita)
  • 1851-1853: Pedro de Uriarte
  • 1853-1854: Antolín Echevarría
  • 1854-1855: Ramón Uraga (semea)
  • 1855-1860: Gregorio de Vildosola
  • 1860-1864: Pedro de Uriarte
  • 1864-1866: Ramón Uraga (semea)
  • 1866-1876: Pedro Nolasco
  • 1876-1878: Santiago Arteagabeitia
  • 1878-1883: Juan Francisco Yandiola
  • 1883-1889: Avelino Barturen
  • 1889-1893: Juan Francisco Yandiola
  • 1893: Joaquín Insausti
  • 1893-1895: Hilario de Ariño
  • 1895-1897: Manuel Beltrán de Heredia
  • 1897: Valentín Biguri
  • 1897-1899: Fernando Olarán
  • 1899-1905: Joaquín Insausti
  • 1905-1909: Fernando Olarán
  • 1909-1911: Victoriano Idígoras
  • 1911-1920: José Trespaderne
  • 1920-1922: Julián Garay
  • 1922-1923: Ángel Berturen
  • 1923-1929: Luis Ibarra Gandarias (Unión Patriótica)
  • 1929-1930: David Juarreros Salinas (Unión Patriótica)
  • 1930: Alejandro Cortadi
  • 1930-1931: Urbano Olarán
  • 1931-1934: Vicente Díez (PSOE)
  • 1934-1936: Santiago Garmendia (PRR)
  • 1936-1937: Vicente Díez (PSOE)
  • 1937: Anastasio Cortadi
  • 1937-1944: Mario Clérigo
  • 1944-1949: José Azpichueta
  • 1949-1959: Serafín Fernández Aguirre
  • 1956-1970: Jesús Sainz Planillo
  • 1970-1979: Guillermo Dorronsoro

Hirigintza

aldatu

Parkeak

aldatu
  • Ondejeda / Las Camporrasː Sestaoko birika berdea, parkerik handiena da. Ibilbide botaniko bat du 33 zuhaitz mota ezberdinekin.
  • Markonzagaː Izen bereko auzoan kokatutako parkea. Nabarmentze da erdian daukan anfiteatroa.
  • Portopinː
  • La Benediktaː
  • Elizako parkeaː Udaletxe atzean dagoen parkea da, zenbait zuhaitzekin.

Azpiegiturak

aldatu

Errepideak

aldatu

Metroa

aldatu

Bilboko metroaren 2. lineak Sestao zeharkatzen du, Ezkerraldea, Bilbo eta Basauri lotuz. 2005ean heldu zen metroa herriko erdigunera. Udalerrian bi geltoki daude:

Herriaren ekialde eta hegoaldetik Renfeko Aldirien zerbitzua dabil. Ekialdetik Bilbo eta Santurtzi arteko C-1 trenbidea ibiltzen da. Trenbideak metroa baino arrakasta txikiagoa dauka, izan ere, herriaren ekialdean eta behealdean biztanle gutxi bizi da, eta geltokiak erdigunetik kanpo daude. Gainera, trenbideak eta metroak antzeko ibilbideak egiten dituzte. Bestalde, C-2 trenbidea Bilbo eta Muskiz lotzen ditu. Linea honetan geltoki bakarra dago Sestaon. Renfeko aldirien hurrengo geltokiak udalerri barruan daude:

Autobusa

aldatu

Bizkaibus hiriarteko autobus zerbitzuak Sestao lotzen du Ezkerraldeko gainontzeko udalerriekin, baita Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan daukan kanpusarekin. Hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira

  • A3131 Barakaldo - Sestao - Errepelega
  • A3142 Santurtzi - Barakaldo - Retuerto - Kareaga
  • A3331 Sestao - Trapagaran
  • A3335 Muskiz - Sestao

Zubiak

aldatu

2007. urtean Javier Manterola ingeniariak diseinaturiko zubia inauguratu zen Galindo ibaiaren gainean. Zubiak Barakaldoko Lasesarre auzoa eta Sestaoko La Punta auzoa elkartzen ditu Ballontiko korridorearen hegoaldeko muturrean[16]. 110 metroko luzera eta 27 metroko zabalera ditu pasabideak.

Euskara, kultura eta kirola

aldatu

Ikastetxeak

aldatu

Sestaok haur, lehen eta bigarren hezkuntzak ikasteko zentroak ditu[17].

Haur hezkuntza

aldatu
  • Vista Alegre Haurreskola
  • Haurreskola Markonzaga
  • Amor Misericordioso Ikastetxea

Lehen hezkuntza

aldatu
  • Albiz Ikastetxe Publikoa
  • Vista Alegre Ikastetxea
  • Amor Misericordioso Ikastetxea
  • Markonzaga Ikastetxe Publikoa
  • Begoñako Andra Mari Ikastetxea
  • Kueto Ikastetxe Publikoa

Bigarren hezkuntza

aldatu
  • Saturnino de la Peña institutua
  • Ángela Figuera institutua
  • Amor Misericordioso Ikastetxea

Dantza taldeak

aldatu
  • Arriskugarri Dantza taldea. 1977. urtean sortua.
  • Eusko Lorak Dantza eta Txistu taldea. 1957. urtean sortua.
  • Salleko Dantza eta Txistu taldea. 1962. urtean sortua.
  • Triana taldea.

Herriak hiru egunetan ospatzen ditu jaiak:

Kirol taldeak

aldatu

Kirol-guneak

aldatu
  • La Benedicta polikiroldegia[18]
  • Las Llanas polikiroldegia[19]

Ondasun nabarmenak

aldatu

Eraikin erlijiosoak

aldatu

Eraikin industrialak

aldatu

Sestaoko Etxe Handia

aldatu
 
Simondrogasko ikuspegia, Etxe Handia erdian, 2008ko otsailean.

Sestaoko Etxe Handia 1892. urtean Sestaoko Simondrogasen eraikitako etxebizitza sail bat zen. Garai hartan industria gune askotan eraikitako etxebizitza askotan bezala, industrian lan egiten zutenen familiak bizi ziren han. XX. mendearen bigarren erditik aurrera, eraikinaren egoera okertuz joan zen mantenu faltak eraginda. Pixkanaka, ijito familiek jatorrizko langileen familiak ordezkatu zituzten eta 2000. urterako, eraikineko biztanle gehienak etnia horretako pertsonak ziren.

Sestaoko udalak eraikinaren kanpoaldeko itxurari eta barrualdeko egiturari eusteko neurriak hartu zituen. Eta 2005. urtean, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailak "Sestao Bai" elkartea aurkeztu zuen, udalarekin batera Sestaoko gune jakinak berriztatzeko, horien artean Simondrogas auzunea. Proiektu horren arabera, etxebizitza blokerik zaharrenak eta egoerarik txarrenean zeudenak eraitsi eta 1.500 etxebizitza berri eraikiko ziren auzunean, eraitsi beharreko blokeen artean zegoen Sestaoko Etxe Handia.

2008ko ekainean, eta hilabetetako atzerapenaz, Etxe Handia 2008ko irailean eraitsiko zela esan zuen Eusko Jaurlaritzak, pixkanaka, eraikineko ijito familiak, Bilboaldeko babes ofizialeko etxebizitzetara joan ziren, eta eraikina hustuz joan zen. Urte hartako irailerako, eraikina hutsik zegoen. 2008ko urriaren 2an, sutea piztu zen eraikinaren hirugarren solairuan arratsaldeko zortziak aldera, ustez nahita[20]. Eraikinaren egurrezko egitura zela eta, erraz zabaldu zen sua eraikin osoan. Suhiltzaileek ezin izan zuten sua amatatu, eta ordu gutxiren buruan, eraikinaren gehienak behera egin zuen. Zutik geratu zena eraitsi egin zuten, hurrengo egunean, makinez.

Sestaoar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. (Gaztelaniaz) Colección documental del Archivo Municipal de Portugalete. Eusko-Ikaskuntza 1987 ISBN 84-86240-52-2. PMC 18259311. (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  5. a b c Tejedor, Jorge Luis.. (2016). Sestaoko toponimia = Toponimia de Sestao. Euskaltzaindia = Real Academia de la Lengua Vasca ISBN 978-84-944512-7-0. PMC 1030407876. (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  6. a b Mújica, José Angel.. (D.L. 1984). Apuntes para una historia de Sestao. Caja de Ahorros Vizcaína ISBN 84-505-0440-6. PMC 434640473. (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
  7. (Gaztelaniaz) «Ayuntamiento de Sestao - El Ayuntamiento realiza una encuesta para elegir la bandera de Sestao» www.sestao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
  8. Batzar, Euzkadi Buru. «Sestaoko Udalak udalerriko bandera berria goratuko du bihar» SESTAO (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
  9. «Las Juntas dan luz verde a la nueva bandera de Sestao . El Correo» El Correo 2016-06-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-06-17) (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
  10. Press, Europa. (2016-06-15). «Las Juntas de Bizkaia ratifican la bandera de Sestao» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
  11. «Fósiles de Bizkaia - Registro Paleontológico» sestaoregistrofosil.com 2020-02-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-02-22) (Noiz kontsultatua: 2020-09-01).
  12. Hazera, Jean.. (1977). Historia de la Ría de Bilbao en la Era Cuaternaria. Caja de Ahorros Vizcaína, 26 or. ISBN 84-500-1701-7. PMC 434075734. (Noiz kontsultatua: 2020-09-01).
  13. a b «Sestaoko Udala - Sestaoko historioa» www.sestao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  14. «Lanbide: desempleo registrado, afiliación a la Seguridad Social y contratos (diciembre de 2020)» Lanbide (Servicio Vasco de Empleo) marzo de 2017.
  15. Causas de la emigración vasca contemporánea. .
  16. Guía de Arquitectura Urbana de Sestao. .[Betiko hautsitako esteka]
  17. «Sestaoko Udala - Hezkuntza eta Irakaskuntza» www.sestao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  18. «Sestaoko Udala - La Benedicta polikiroldegia» www.sestao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  19. «Sestaoko Udala - Las Llanas polikiroldegia» www.sestao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  20. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2008-10-03). «Un incendio arrasa la Casa Grande de Sestao» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
  21. (Gaztelaniaz) «D. German Aldama. El Cura de La Campa. Foto cedida por José Luis Lobato. .» Sestao en el Recuerdo. (Sestao en el Recuerdo. Su historia en imágenes.) (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  22. (Gaztelaniaz) «Título: German Aldama. Un nuevo Cura de Ars de Antonio Villarejo: Buen ...» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia