Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Li Na (李娜; Wuhan, Txina, 1982ko otsailaren 26a - ) txinatar tenis-jokalari ohia da. Bere ibilbideko unerik gorena WTA rankingean munduko 2.a izan zenean eskuratu zuen, 2014ko otsailaren 17an. Bere ibilbidean zehar, Lik WTA Tourreko bederatzi banakako txapelketa irabazi zituen, bi Grand Slam barne. Bi garaipen horien ostean hasi zen famatu egiten, Asiako lehen Grand Slam irabazlea izan baitzen. Hau baino lehen, Asiako lehen tenis-jokalaria izan zen Grand Slameko final batean jokatzen, 2011ko Australiako Openean parte hartu zuenean. 2013an Australiako Opena eta WTA Tour Txapelketan bigarren geratu zen. Lehen txinatar jokalaria izan zen WTA tour titulu bat eskuratzen Guangzhou International Women's Openean, 2004an.

Li Na

(2016)
Bizitza
JaiotzaWuhan1982ko otsailaren 26a (42 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
BizilekuaWuhan
Familia
AitaLi Shengpeng
AmaLi Yanping
Ezkontidea(k)Shan Jiang (en) Itzuli  (2006ko urtarrilaren 27a -
Hezkuntza
HeziketaHuazhong University of Science and Technology (en) Itzuli
Cheung Kong Graduate School of Business (en) Itzuli
Hizkuntzaktxinera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria eta autobiografialaria
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g503–188
Binaka i/g121–50
Rankinga2 tennis singles (en) Itzuli (2014ko otsailaren 17a)
54 tennis doubles (en) Itzuli (2006ko abuztuaren 28a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua65 kilogramo
Altuera172 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: lina Instagram: lina_tennis Edit the value on Wikidata

2014ko irailaren 19an erretiratu zen, 32 urterekin. 2019an Teniseko Nazioarteko Famaren Hallean sartu zen, Asian jaiotako lehenengoa ohore hau eskuratzen.

Kanpo estekak

aldatu