Keir Starmer
Keir Rodney Starmer (Southwark, Londres, 1962ko irailaren 2a) politikari progresista britainiarra da, giza eskubideetan espezializatutako abokatua, Erresuma Batuko lehen ministroa eta Alderdi Laboristako burua 2020ko apirilaren 4tik, Jeremy Corbin ordezkatuz.
Starmer 1962ko irailaren 2an jaio zen Southwarken, Londresko borough batean, langile-klaseko familia batean.[1] Ama osasun publikoko erizaina zuen, eta aita fabrikako langilea. Reigate Grammar Schoolen ikasi zuen, eta ondoren zuzenbidea ikasi zuen Leedseko Unibertsitatean eta Oxfordeko Unibertsitateko Saint Edmund Hallen.
Barrister karrera hasi zuen 1983an eta giza eskubideen arloan espezializatu zen. 2002an errege-kontseilari izendatu zuten. 2008 eta 2013 artean Crown Prosecution Service-ko zuzendaria izan zen, eta 2015eko Erresuma Batuko hauteskunde orokorretan Komunen Ganberako kide hautatu zuten Holborn and St Pancras barrutian Alderdi Laboristako hautagai izateko. Starmerrek eserlekua berritu zuen 2017ko eta 2019ko hauteskundeetan, eta Jeremy Corbynek 2016an Europar Batasunetik ateratzeko "itzaleko" Estatu idazkari izendatu zuen. 2020ko urtarrilaren 4an iragarri zuen Alderdi Laboristaren buru izateko hautagaitza.[2]
2020ko apirilaren 4an 275 780 afiliaturekin aukeratu zuten (bozketan parte hartu zutenen % 56,2), 135 218rekin Rebecca Long-Bailey Enpresen bozeramailea ( % 27,6) eta 79 597 Lisa Nandy diputatua ( % 16,2). Alderdiko presidenteorde gisa Angela Rayner aukeratu zuten, ordura arte Hezkuntzako bozeramailea izan zena.
2024ko uztailean, Starmerrek garaipena lortu zuen laboristen artean 2024ko hauteskunde orokorretan, eta hamalau urteko gobernu kontserbadoreari amaiera eman zion.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Hebert, Tom. (2019). «Who is Sir Keir Starmer? Meet the potential new Labour leader» Evening Standard.
- ↑ (Ingelesez) «Keir Starmer enters Labour leadership contest» BBC 2020-1-4.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |