2017ko Erresuma Batuko hauteskundeak
2017ko Erresuma Batuko hauteskundeak 2017ko ekainaren 8an izan ziren, ostegunean. Hauteskunde horietan Erresuma Batuko Komunen Ganberaren 57. legealdiko 650 parlamentariak (MP deituak) hautatu ziren, "first-past-the-post" bozkatze-sistema erabiliz, Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetan. Hauteskundeak Alderdi Kontserbadorea Gobernuko alderdiak irabazi zituen berriz ere, baina zeukan gehiengo osoa galdu zuen, eta ondorioz gutxiengo Gobernua osatu zuen Ipar Irlandako Alderdi Demokratiko Unionistarekin akordio bat sinatu ondoren.
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hautes-barrutien emaitzen mapa. | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Komunen Ganberaren osaera hauteskundeen ondoren. | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Alderdi Kontserbadoreak koalizio gobernu bateko kide nagusi gisa gobernatu zuen 2010eko hauteskundeetatik, eta gehiengo osoan bere kabuz 2015etik. Hauteskundeak baino lehen 17 eserlekuko gehiengoa zeukan Komunen Ganberan, eta haren aurkari nagusia Jeremy Corbinek zuzendutako Alderdi Laborista zen. Legearen arabera, hauteskundeak ez ziren zertan 2020ko maiatzara arte ospatu, baina Theresa May Lehen Ministroak hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen, eta aurrerapena gauzatzeko Komunen Ganberako bi herenen langa gainditu zuen 2017ko apirilaren 19an. Mayren helburua parlamentuko gehiengoa handitzea zen, Brexit negoziaketetara indartsuago joatearren.[2]
Hauteskunde kanpaina hasi baino lehen, inkestek alde zabala ematen zieten Kontserbadoreei Laboristen gainetik, baina kanpainak aurrera egin ahala aldea murriztu egin zen. Kanpaina hasieran Kontserbadoreek Laboristek baino %21 gehiago bazuten ere, Alderdi Laboristak oso azkar egin zuen gora hauteskundeen aurreko asteetan, eta azkenean toriek 13 eserleku galdu zituzten, 1983tik lortutako sostengurik handiena eskuratu zuten arren. Kontserbadoreek eserlekuak galdu eta Laboristek irabazi zituzten lehenengo hauteskundeak izan ziren 1997ko Tony Blairren garaipenetik, eta 1974ko otsaileko hauteskundeetatik bi alderdi nagusiek elkarrengandik hurbilen egon ziren bozak ere izan ziren. Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) eta Liberal Demokratek botoak galdu zituzten, eta komunikabideen arabera emaitzak bipartidismorako itzulera erakusten zuten.[3] SNPk 2015ean irabazi zituen 56 eserlekuetatik 21 galdu zituen, baina Komunen Ganberako hirugarren alderdi handiena izaten jarraitu zuen. Liberal Demokratek berriz, botoak galdu zituzten arren 4 eserleku egin zuten gora; eta Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdiak (UKIP) beherakada handia jasan zuen, %12,6tik %1,8ra, eta zeukan eserleku bakarra galdu zuen.
Galesen, Plaid Cymru alderdi nazionalistak eserleku berri bat eskuratu zuen, guztira 4 lortuz. Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdeak bere eserleku bakarra mantendu zuen, baina sostengua galdu zuen 2015eko bozekiko. Ipar Irlandan, Alderdi Demokratiko Unionistak herrialdeko 18 eserlekuetatik 10 irabazi zituen, Sinn Féinek 7, eta Sylvia Eileen independente unionistak bat. Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristak eta Ulstergo Alderdi Unionistak ordezkaritza guztia galdu zuten Komunen Ganberan.
Hasiera batean Brexita hauteskunde kanpainako gai garrantzitsuena izango zela zirudien arren, ez zuen arreta handirik jaso, eta ekonomia edota gizarte auziak izan ziren eztabaidagai nagusiak. Kanpaina betean bi atentatu terrorista izan ziren: Manchesterrekoa eta Londresko zubikoa. Ondorioz, segurtasun nazionala asko eztabaidatu zen kanpainako azken asteetan.
Bozkatze sistema
aldatuErresuma Batua 650 hautes-barrutitan dago banatuta, 70.000 biztanle ingurukoa bakoitza, eta barruti bakoitzak parlamentari bakarra hautatzen du Komunen Ganberarako, "first-past-the-post" (FPTP) edo "winner takes all" (ingeleraz "irabazleak dena hartzen du") deitutako bozkatze sistema erabiliz. Munduan zehar FPTP sistema oso gutxi erabiltzen den arren, mundu anglosaxoian eta Commonwealtheko herrialdeetan zehar oso hedatutako sistema da (Erresuma Batua, AEB, Kanada, India, ...).
FPTP sisteman, barruti bakoitzean hautesleek aurkezten diren hautagai guztien artean bakarrari eman diezaioke botoa. Hauteskundeen ondoren barruti bakoitzean hautagai bakoitzak jasotako boz guztiak zenbatzen dira, eta boto gehien lortu duena izendatzen da parlamentari, botoen gehiengoa lortu ez arren.
Sistema hori dela eta, hautagai batek barruti baten ordezkaritza lor dezake botoen erdia baino gutxiagorekin, hau da, hautesleen gehiengoak nahi ez duen hautagai batek irabaz ditzake hauteskundeak. Botoen gutxiengoarekin irabaztearen adibide on bat Hego Belfast barrutiko 2015eko hauteskunde emaitzak dira: SDLPren hautagaia botoen %24,5ekin izan zen hautatua, hautesleen gainerako %75,5 ordezkapen gabe utziz.[4]
Egutegia
aldatuData | Ekintza |
---|---|
Apirilak 18 | Theresa May Lehen Ministroak hauteskundeak aurreratzeko nahiaren berri eman zuen. |
Apirilak 19 | Parlamentuak hauteskundeak aurreratzeko legea onartu zuen. |
Apirilak 25 | Hauteskundeak aurreratzeko legeak Erreginaren berrespena jaso zuen, legea indarrean jarriz. |
Maiatzak 3 | Parlamentua desegin zen, hauteskunde kanpainari hasiera emanez. |
Maiatzak 4 | Udal hauteskundeak izan ziren (data hauteskunde aurrerapena baino lehen zegoen zehaztuta). |
Maiatzak 11 | Hautagaiak aurkezteko epearen amaiera. |
Maiatzak 11 | Barruti bakoitzeko hautagai guztien zerrendak argitaratu ziren. |
Maiatzak 22 | Bozkatzeko erregistratzeko epearen amaiera. |
Maiatzak 23 | Posta bidezko botoa eskatzeko epearen amaiera. |
Ekainak 8 | Bozketa eguna. |
Ekainak 13 | Parlamentuaren lehen bilkura, Ganberako Presidentearen hautagaitza eta parlamentarien sin egitea. |
Ekainak 21 | Erreginaren hitzaldia eta legealdiaren hasiera. |
Hautagaitzak
aldatuErresuma Batua osatzen duten 650 barrutietan zehar 3.304 hautagai aurkeztu ziren, 73 alderdi politiko ordezkatzen guztira. Horien artean 187 hautagai independente aurkeztu ziren (alderdi politikorik ordezkatzen ez dutenak). Erresuma Batua osatzen duten Britainia Handian eta Ipar Irlandan hautagaitza ezberdinak aurkeztu ziren. Hemen Komunen Ganberan edota Europako Parlamentuan eserlekuak dauzkaten edo izan dituzten alderdiak ageri dira.
Britainia Handia
aldatuAlderdia | Buruzagia | Buruzagiaren barrutia |
Azken hauteskundeak | Parlamentua desegitean eserlekuak |
Lehiatutako barrutiak | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Bozen % | Eserlekuak | ||||||
Alderdi Kontserbadorea | Theresa May | Maidenhead | 36.8% | 330 | 330 | 638 | |
Alderdi Laborista | Jeremy Corbin | Islington North | 30.4% | 232 | 229 | 631 | |
Eskoziako Alderdi Nazionala | Nicola Sturgeon | Inon[oh 1] | 4.7% | 56 | 54 | 59 (Eskozian) | |
Liberal Demokratak | Tim Farron | Westmorland and Lonsdale | 7.9% | 8 | 9 | 629 | |
Plaid Cymru | Leanne Wood | Inon[oh 2] | 0.6% | 3 | 3 | 40 (Galesen) | |
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea | Caroline Lucas eta Jonathan Bartley |
Brighton Pavilion (Caroline Lucas)[oh 3] | 3.8% | 1 | 1 | 457 (Ingalaterran eta Galesen) | |
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia | Paul Nuttall | Inon[oh 4] | 12.6% | 1 | 0 | 378 |
Ipar Irlanda
aldatuAlderdia | Buruzagia | Buruzagiaren barrutia |
Azken hauteskundeak | Parlamentua desegitean eserlekuak |
Lehiatutako barrutiak (18tik) | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Bozen % (I.Irlandan) |
Eserlekuak | ||||||
Alderdi Demokratiko Unionista | Arlene Foster | Inon[oh 5] | %25.7 | 8 | 8 | 17 | |
Sinn Féin | Gerry Adams | Inon[oh 6] | %24.5 | 4 | 4 | 18 | |
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista | Alasdair McDonnell | Belfast South | %13.9 | 3 | 3 | 18 | |
Ulstergo Alderdi Unionista | Mike Nesbitt | Inon[oh 7] | %16.0 | 2 | 2 | 14 | |
Alliance Party (Aliantza Alderdia) | Naomi Long | Inon[oh 8] | %8.6 | 0 | 0 | 18 |
Hauteskunde kanpaina
aldatuSloganak
aldatuAlderdia | Slogana (originala) | Itzulpena | |
---|---|---|---|
Alderdi Kontserbadorea |
|
| |
Alderdi Laborista | For the Many, not the Few | Gehingoarentzat, ez Gutxi batzuentzat | |
Eskoziako Alderdi Nazionala | Stronger for Scotland | Eskoziarentzat Indartsuagoak | |
Liberal Demokratak | Change Britain's Future | Britainiaren Etorkisuna Aldatu | |
Plaid Cymru | Defending Wales / Amddiffyn Cymru | Gales defendatzen | |
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea |
|
| |
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia | Britain Together | Britainia Elkarrekin | |
Alderdi Demokratiko Unionista | Standing Strong For Northern Ireland | Indartsu Eusten Ipar Irlandarentzat | |
Sinn Féin | Standing up for Equality, Rights, Irish Unity | Berdintasunaren, Eskubideen, Batasun Irlandarraren alde Altxatu | |
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista | Taking Our Seats, Taking a Stand | Gure Eserlekuak Hartzen, Zutik Mantentzen | |
Ulstergo Alderdi Unionista | For A Stronger, Better Union | Batasun Indartsuago, Hobe Batengatik | |
Aliantza Alderdia | Change Direction | Norabidea Aldatu |
Inkestak
aldatuBeheko grafikoak 2015eko hauteskundeetatik aurrera egindako inkesten emaitzak irudikatzen ditu, Britainia Handiko hautesleei eginak batez ere. Marraztutako marrak azken 10 inkesten batez-bestekoa irudikatzen du, eta marra bakoitzaren azken puntuak hauteskundeen emaitza adierazten du.
Emaitzak
aldatuLaburpena
aldatuAlderdia | Buruzagia | Eserlekuak | Bozak[1] | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Guztira | % | Guztira | % | |||||
Alderdi Kontserbadorea | Theresa May | 317 | %48,8 | 317 / 650 |
13.636.684 | %42,4 | ||
Alderdi Laborista | Jeremy Corbin | 262 | %40,3 | 262 / 650 |
12.877.918 | %40,0 | ||
Eskoziako Alderdi Nazionala | Nicola Sturgeon | 35 | %5,4 | 35 / 650 |
977.568 | %3,0 | ||
Liberal Demokratak | Tim Farron | 12 | %1,8 | 12 / 650 |
2.371.861 | %7,4 | ||
Alderdi Demokratiko Unionista | Arlene Foster | 10 | %1,5 | 10 / 650 |
292.316 | %0,9 | ||
Sinn Féin | Gerry Adams | 7 | %1,1 | 7 / 650 |
238.915 | %0,7 | ||
Plaid Cymru | Leanne Wood | 4 | %0,6 | 4 / 650 |
164.466 | %0,5 | ||
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea | Jonathan Bartley Caroline Lucas |
1 | %0,2 | 1 / 650 |
525.665 | %1,6 | ||
Hizlaria (Speaker) | John Bercow | 1 | %0,2 | 1 / 650 |
34.299 | %0,1 | ||
Independentea | Sylvia Hermon | 1 | %0,2 | 1 / 650 |
16.148 | %0,05 |
Emaitza osoak
aldatu2017ko ekainaren 8ko Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak[1] | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alderdia | Buruzagia | Hautagai kop. | Eserlekuak | Bozak | |||||||
Guztira | Irabaziak | Galduak | Aldaketa | % | Guztira | % | Aldaketa | ||||
Alderdi Kontserbadorea | Theresa May | 638 | 317 | 20 | 33 | ▼13 | %48,8 | 13.636.684 | %42,3 | ▲5,5 | |
Alderdi Laborista | Jeremy Corbin | 631 | 262 | 36 | 6 | ▲30 | %40,3 | 12.877.918 | %40,0 | ▲9,6 | |
Liberal Demokratak | Tim Farron | 629 | 12 | 8 | 4 | ▲4 | %1.8 | 2.371.861 | %7,4 | ▼0,5 | |
Eskoziako Alderdi Nazionala | Nicola Sturgeon | 59 | 35 | 0 | 21 | ▼21 | %5,4 | 977.568 | %3,0 | ▼1,7 | |
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia | Paul Nuttall | 378 | 0 | 0 | 1 | ▼1 | %0 | 594.068 | %1,8 | ▼10,8 | |
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea | Caroline Lucas Jonathan Bartley |
457 | 1 | 0 | 0 | 0 | %0,2 | 525.665 | %1,6 | ▼2,0 | |
Alderdi Demokratiko Unionista | Arlene Foster | 17 | 10 | 2 | 0 | ▲2 | %1,5 | 292.316 | %0,9 | ▲0,3 | |
Sinn Féin | Gerry Adams | 18 | 7 | 3 | 0 | ▲3 | %1,1 | 238.915 | %0,7 | ▲0,1 | |
Plaid Cymru | Leanne Wood | 40 | 4 | 1 | 0 | ▲1 | %0,6 | 164.466 | %0,5 | ▼0,1 | |
Independenteak | 187 | 1 | 0 | 0 | 0 | %0,2 | 151.471 | %0,5 | ▲0,2 | ||
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista | Colum Eastwood | 18 | 0 | 0 | 3 | ▼3 | %0 | 95.419 | %0,3 | ±0 | |
Ulstergo Alderdi Unionista | Robin Swann | 14 | 0 | 0 | 2 | ▼2 | %0 | 83.280 | %0,3 | ▼0,1 | |
Aliantza Alderdia | Naomi Long | 18 | 64.553 | %0,2 | ±0 | ||||||
Speaker | John Bercow | 1 | 1 | %0,2 | 34.299 | %0,1 | ±0 | ||||
Yorkshire Alderdia | Stewart Arnold | 21 | 20.958 | %0,1 | ▲0,1 | ||||||
Osasun Ekintza Nazionala | Dr Alex Ashman | 5 | 16.119 | %0,1 | ▼0,1 | ||||||
Herri Kristauen Aliantza | Sidney Cordle | 31 | 5,869 | %0,0 | ±0 | ||||||
Pertsonak Irabazien Aurretik | Eamonn McCann | 2 | 5.509 | %0,0 | ±0 | ||||||
Ashfield-eko Independenteak | 1 | 4.612 | %0,0 | ±0 | |||||||
Britainiar Alderdi Nazionala | Adam Walker | 10 | 4.580 | %0,0 | ±0 | ||||||
Monster Raving Loony | Alan Hope | 12 | 3.890 | %0,0 | ±0 | ||||||
Alderdi Liberala | Steve Radford | 4 | 3.672 | %0,0 | ±0 | ||||||
Emakumeen Berdintasuna | Sophie Walker | 7 | 3.580 | %0,0 | ±0 | ||||||
Ahots Unionista Tradizionala | Jim Allister | 1 | 3.282 | %0,1 | ▼0,1 | ||||||
Ipar Ekialdeko Alderdia | Mary Cartwright | 1 | 2.355 | %0,0 | ±0 | ||||||
Alderdi Pirata | David A Elston | 10 | 2.321 | %0,0 | ±0 | ||||||
Demokrata Ingelesak | Robin Tilbrook | 7 | 1.913 | %0,0 | ±0 | ||||||
Alderdi Kristaua | Jeff Green | 2 | 1.720 | %0,0 | ±0 | ||||||
Withybush Salbatu Bizitzak Salbatu Independenteak | 1 | 1.209 | %0,0 | ±0 | |||||||
Alderdi Laborista Sozialista | Arthur Scargill | 3 | 1.154 | %0,0 | ±0 | ||||||
Animali Ongizatea | Vanessa Hudson | 4 | 955 | %0,0 | ±0 | ||||||
Justizia eta Anti-Ustelkeria | 2 | 842 | %0,0 | ±0 | |||||||
Southamptoneko Independenteak | 1 | 816 | %0,0 | ±0 | |||||||
Langileen Alderdi Iraultzailea | Sheila Torrance | 5 | 771 | %0,0 | ±0 | ||||||
Irlandako Langileen Alderdia | 2 | 708 | %0,0 | ±0 | |||||||
Zerbait Berria | 2 | 552 | %0,0 | ±0 | |||||||
Demos Zuzena Ekimena | 1 | 551 | %0,0 | ±0 | |||||||
Alderdi Libertarioa | Adam Brown | 4 | 524 | %0,0 | ±0 | ||||||
Alderdi Sozialdemokrata | Peter Johnson | 6 | 469 | %0,0 | ±0 | ||||||
Bakea | John Morris | 2 | 468 | %0,0 | ±0 | ||||||
Lagunen Alderdia | 3 | 435 | %0,0 | ±0 | |||||||
Bradfordentzat Hobeto | 1 | 420 | %0,0 | ±0 | |||||||
Gainerako alderdi guztiak | 38 | 5.447 | %0,0 | ±0 | |||||||
Guztira | 3.304 | 650 | 100 | 32.204.184 | 100 | ||||||
Errolda eta parte-hartzea | 46.835.433 | %68,8 | ▲2,4 |
Botoak | ||||
---|---|---|---|---|
Alderdiak | Ehunekoak | |||
Kontserbadoreak | 42.4% | |||
Laboristak | 40.0% | |||
LibDem | 7.4% | |||
SNP | 3.0% | |||
Brexit Alderdia | 1.8% | |||
Berdeak | 1.6% | |||
DUP | 0.9% | |||
Sinn Féin | 0.7% | |||
Plaid Cymru | 0.5% | |||
Besteak | 1.8% | |||
Komunen Ganberako eserlekuak | ||||
---|---|---|---|---|
Alderdiak | Eserlekuen ehunekoak | |||
Kontserbadoreak | 48.8% | |||
Laboristak | 40.3% | |||
SNP | 5.4% | |||
LibDem | 1.8% | |||
DUP | 1.5% | |||
Sinn Féin | 1.1% | |||
Plaid Cymru | 0.6% | |||
Berdeak | 0.2% | |||
Independenteak | 0.2% | |||
Oharrak
aldatu- ↑ Nicola Sturgeon Eskoziako Parlamentuko kidea da. Ian Blackford da SNPren buruzagia Westminsterren.
- ↑ Leanne Wood Galesko Biltzar Nazionaleko kidea da.
- ↑ Bartley Lambethen Kontseiluko kidea da.
- ↑ Nuttall Europako Parlamentuko kidea da.
- ↑ Foster Ipar Irlandako Biltzarreko kidea da. Alderdiaren buruzagia Westminsterren Jeffrey Donaldson da.
- ↑ Adams Dáil Éireann Irlandako Errepublikako parlamentuko kidea da. Sinn Féinen politika abstentzionista dela eta, alderdiak eskuratutako parlamentariak ez dira inoiz Komunen Ganberara joaten.
- ↑ Nesbitt Ipar Irlandako Biltzarreko kidea da.
- ↑ Long Ipar Irlandako Biltzarreko kidea da. Alderdiaren parlamentari bakarra Stephen Farry da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Ingelesez) «2017ko hauteskundeen emaitzak» BBC (Noiz kontsultatua: 2020/11/14).
- ↑ (Ingelesez) «After shocking Brexit vote result, Europe ponders fate of Brexit negotiations» The Washington Post 2017/06/09.
- ↑ (Ingelesez) «After three decades of splintering, two-party politics is back - sort of» The Independent 2017/06/09.
- ↑ (Ingelesez) «Hego Belfasteko barrutia - 2015eko hauteskundeak» BBC (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 9).
- ↑ (Ingelesez) «Timetable for the UK Parliamentary general election: 8 June 2017» (doc) The Electoral Commission (Noiz kontsultatua: 2017/04/23).