Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Harold Pinter (Hackney, Londres, 1930eko urriaren 10a - Londres, 2008ko abenduaren 24a) antzerkigile, poeta, gidoilari eta aktore ingeles bat izan zen.[1]

Harold Pinter

(1962)
Bizitza
JaiotzaLondres1930eko urriaren 10a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres2008ko abenduaren 24a (78 urte)
Hobiratze lekuaKensal Greengo hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
AitaJack Haim Pinter
AmaFrances Moskowitz
Ezkontidea(k)Vivien Merchant  (1956 -  1980)
Antonia Fraser  (1980ko azaroaren 27a -  2008ko abenduaren 24a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCentral School of Speech and Drama
Royal Academy of Dramatic Art 1949) baliorik ez : antzezpen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, antzerki zuzendaria, poeta, eleberrigilea eta errealizadorea
Lantokia(k)Erresuma Batua
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSerbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Berlingo Arteen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Errege Literatura Elkartea
Izengoitia(k)David Baron
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

haroldpinter.org
IMDB: nm0056217 Allocine: 6560 Rottentomatoes: celebrity/harold_pinter Allmovie: p106552 TCM: 152793 TV.com: people/harold-pinter-2 IBDB: 6084
Musicbrainz: 6d9fd654-71aa-4ce7-b344-bf77bb0c4f93 Discogs: 588697 Find a Grave: 32396153 Edit the value on Wikidata

1960ko hamarkadan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen Angry young men taldeko kide ezaguna izan zen.[2]

Politikoki, aktiboa izan zen, batez ere bere bizitzaren azken urteetan. International PEN elkartearen kidea izan zen, adierazpen askatasunaren aldekoa, orobat. 2009an, Erresuma Batuko taldeak PEN Pinter saria ezarri zuen, «adimenez eta erabaki sendoz… gure bizitza eta gizarteen egia erreala definitzeko» lane giten duten idazleak saritzeko.[3] Bestalde, ohore handiko izendapenak jaso zituen Erresuma Batuan, tartean «Order of the British Empire» delakoa.

Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2005ean. Saria jasotzeko ekitaldian Artea, egia eta politika izeneko hitzaldia eskaini zuen, AEBk Irak inbaditzea salatuz.[4]

Biografia

aldatu

Harold Pinter langile familia batean jaio zen, urte luzetan Ingalaterran finkatutakoa, baina judu jatorrikoa (badirudi askenazi jatorrikoa zela, ez sefardia jatorrikoa, nahiz xehetasun hori ez den guztiz argitua).[5][6] Hackney Downs Grammar School ikastetxean ikasi zuen. Bigarren Mundu Gerran naziek Londresen egindako erasoen aurretik eta bitartean, Kornualles eta Reading (Britainia Handia) jendez husteko 1940an eta 1941ean egindako ebakuazioak «eragin sakona» utzi ziola aitortu zuen, eta «eguneroko esperientziaren hil ala biziko intentsitateari aurre egin behar» izan baitzion. Nerabe zela, maiz idazten eta argitaratzen zuen poesia, eta hala jarraitu zuen bere bizitza osoan. Romeo eta Macbethen paperak interpretatu zituen 1947an eta 1948an, artean Hackney Downs Grammar Schooleko ikasle zela, bere lagun eta ingeleseko irakasle Joseph Brearleyk zuzendutako ekoizpenetan.[7]

1948aren hasieran, bi seihilekotan, eskolak eman zituen Royal Academy of Dramatic Art (RADA) ikastetxean. Urte hartan bertan, soldadutza egitera deitu zuten, baina kontzientzia eragozpena aurkaratu zuen. Bi aldiz eraman zuten horregatik auzitara eta, azkenik, isun bat ordaintzera zigortu zuten.[8] RADA gorrotatzera iritsi zenez, 1949an utzi egin zuen. Paper txiki bat egin zuen Dick Whittington and His Cat antzerki lanean, Chesterfieldeko Hippodrome Antzokian,[9] 1949 eta 1950 artean. 1951ko urtarriletik uztailera bitartean, bi hiruhileko egin zituen Central School of Speech and Drama eskolan, eta hurrengo bi urteetan bira bat egin zuen Irlandan barrena, Anew McMaster konpainiarekin, non dozena bat paper egin baitzituen. 1952an, bigarren mailako zenbait roletan jardun zuen Ingalaterra osoan. 1953an eta 1954an, Donald Wolfit Company (King's Theatre, Hammersmith) konpainiarekin lan egin zuen, non hamar bat paper egin baitzituen. 1954tik 1959ra, Pinterrek «David Baron» izengoitia erabili zuen. Billington biografoaren arabera, Pinterrek aktore gisa lan egin zuen «bederatzi bat urtez», batez ere eskualde mailako konpainietan, eta guztira hogeita bost bat paper egin zituen. Garai hartan, bere lanetan edo beste batzuetan ere egin zituen paper batzuk —irratian, telebistan eta filmetan—.

1956 eta 1980 artean, Vivien Merchant aktorearekin ezkonduta egon zen Pinter. Bira batean ezagutu zuen, eta Alfie filmean (1966) izan zuen paperagatik ezaguna egin zen. Elkarrekin Daniel semea (1958) izan zuten. 1970eko hamarkadaren hasieran, Pinterren zenbait lanetan agertu zen Merchant, batez ere The Homecoming, bai agertokian (1965), bai pantailan (1973). Harreman iskanbilatsua izan zuten senar-emazteek eta 1960ko hamarkadan aski. 1962tik 1969ra bitartean, Pinterrek isilpeko harreman bat izan zuen Joan Bakewellekin, Betrayal lanean parte hartu baitzuen. Pieza horretarako bere oharren arabera, 1975 eta 1980 artean Hugh Fraser ingeles politikariaren emazte Antonia Fraser historialariarekin bizi izan zen. 1975ean Merchantek dibortzioa eskatu zuen. Azkenik, Frasertarrak 1977an banandu ziren eta Pintertarrak 1980an. Urte hartan bertan ezkondu ziren Harold Pinter eta Antonia Fraser.[10]

Vivien Merchant alkoholismo larriz hil zen 1983an, senarra galtzearen mina gainditu ezinik. Billingtonen arabera, Pinterrek «laguntzeko ahal izan zuen guztia egin zuen», eta atsekabeturik hartu zuen Daniel semearengandik aldentzea, banandu ondoren eta autorearen bigarren ezkontza ondoren. Pinterrek publikoki adierazi zuen, hedabideetan egindako elkarrizketen bidez, «oso pozik» jarraitzen zuela bigarren ezkontzan, eta familia bizitzaz gozatzen zuela, sei seme-alaba heldu eta ia hamabi biloba tartean. «Oso gizon zoriontsutzat» zeukan bere burua.

Pinter 2008ko abenduaren 24an hil zen, Londresen, 78 urte zituela, minbizi baten ondorioz. Jasandako gaixotasunak eragotzi egin zion egun batzuk lehenago honoris causa doktore izendatzeko ekitaldira joatea, Londresko Central School of Speech and Drama ikastegian.[11]

Ibilbide literarioa

aldatu

Pinterrek hogeita bederatzi antzerki lan, hamabost sketch dramatiko, telebistarako eta zinemarako hogei bat gidoi, eleberri bat, eta fikziozko nahiz entseguzko prosak idatzi zituen. Baita ere, b antzerki eta irrati lanen egilekidea izan zen. The Homecoming (Etxera itzultzen dena) lanagatik 1967an jaso zuen Tony antzerki sariaz gain eta Estatu Batuetan jasotako beste sari eta izendapen batzuekin batera, zenbait sari jaso zituen Erresuma Batuan eta beste herrialde batzuetan. The French Lieutenant's Woman eta Betrayal gidoiak Oscar sarietarako izendatu zituzten, gidoi egokituaren sailean, 1981ean eta 1983an.[12]

Bere lehen antzezlana, The Room, 1957an idatzia, Bristolgo Unibertsitateko ikasleen ekoizpena izan zen. Henry Woolf aktoreak zuzendu zuen, Mr. Kidden pertsonaia interpretatzeaz gainera.[13] Pinterrek pieza baterako «ideia» bat zuela esan zion, eta Woolfek idazteko eskatu zion, zuzendu ahal izateko, graduatu ondoko bat lortzeko baldintzetako bat baitzen. Badirudi Pinterrek hiru egunetan idatzi zuela. Lanaren lehen antzezpenaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko, Henry Woolfek berriro antzeztu zuen Mr. Kidden papera, Leedseko Unibertsitatean, autoreari buruzko sinposio batean, 2007an.[14]

The Birthday Party (1957), Pinterren bigarren lan eta ezagunenetako bat, hondamendi bat izan zen hasieran, bai kritikaren aldetik bai ikusleen aldetik, nahiz eta kritika gogotsu bat argitaratu zuen The Sunday Times egunkarian Harold Hobson kritikari entzutetsuak.[15] Hobsonek Pinter aurkitu eta salbatu zuela esan ohi da. The Caretaker obrak 1960an izandako arrakastaren ondoren, Pinterren bere ospea finkatu zuen antzerki munduan, The Birthday Party berriro jokatu zen, bai telebistan, non Pinterrek berak Goldbergen papera egiten baitzuen, bai antzerkian, oraingoan oso harrera ona izan baitzuen. Peter Hallen The Homecoming (1964) lanaren ekoizpena New Yorkera iritsi zenerako, 1967an, Harold Pinter antzerki autore ospetsu bat zen jada, eta lau Tony sari jasoak zituen, besteak beste.[16]

1958an argitaratutako aipamen batean, Irving Wardle antzerki kritikariak Pinterren lehen lanak deitu zituen: «mehatxuaren komedia». Etiketa hori jendeak maiz aplikatu dio Pinterren antzerkiari, batzuetan hura sailkatu eta murrizteko ahaleginetan.[6] Lan horiek itxura xaloko egoera batekin hasten dira, baina, berehala, egoera hori mehatxuzko eta zentzugabe bihurtzen da, pertsonaiek portaera jakin bat baitute, ikusleak ulertezintzat jotzen duena, eta absurdoaren antzerkiarekin lotzen dena. Alde horretatik, Pinterrek Samuel Becketten eragina onartzen du, batez ere lehen lanetan; lagunak izan ziren, eta idazten zituzten zirriborroak trukatzen zituzten maiz.[17]

1960ko hamarkadaren bukaeratik 1980ko hamarkadaren hasiera arte, Pinterrek Landscape, Silence, Night, Old Times, No Man's Land, Betrayal, The Proust Screenplay, Family Voices eta A Kind of Alaska idatzi zituen. Horiek guztiek oroimenaren alderdiak dramatizatzen dituzte eta, horregatik, «oroimenaren obra» gisa sailkatzen dira. 1970eko hamarkadan, Pinter sarriago hasi zen zuzendari lanetan. Are gehiago, 1973an Royal National Theatreko zuzendari laguntzailea izan zen. Guztira, ia berrogeita hamar ekoizpen zuzendu zituen, norberarenak eta beste autore batzuenak, bai antzerkirako, bai zinemarako eta telebistarako.[18]

1980ko hamarkadatik aurrera, Pinterren lanak laburragoak izateaz gain, eduki politiko argikoak izaten hasi ziren, zapalkuntza, tortura eta giza eskubideen beste bortxaketa batzuk kritikatzeko. 1985eko elkarrizketa batean, Pinterrek zioenez, bere lehen lanek botereari eta botere gabeziari buruzko «metaforak» ziren arren, geroagoko obretan boterearen eta abusuaren «errealitateak» erakusten ziren. 1993tik 1999ra bitartean, kezka politiko eta pertsonalen isla gisa, Moonlight eta Ashes to Ashes idatzi zituen, heriotzarekin zerikusia zuten eszenatoki ezagunekin eta —azken lanean— izugarrikeriekin, hala nola Holocaust. Garai hartan, gurasoak hil ondoren, politika eta bizitza pertsonala berriro ere nahasiz, Pinterrek Death (1997), Nobel Sariaren onarpen hitzaldian irakurri zuena, eta The Disappeared (1998) poemak idatzi zituen.[19]

2001. urtearen amaieran, hestegorriko minbizia diagnostikatu zioten. Gaixotasun horren ondorioz, ebakuntza egin eta kimioterapia eman zioten 2002an. Tratamenduan zehar, No Man's Land piezaren bertsio bat zuzendu zuen; Press Conference izeneko sketch bat idatzi eta paper bat egiten jardun zuen; eta Estatu Batuetako telebistan agertu zen, Margaret Edsonek (Pulitzer Sariaren irabazlea) idatzitako Wit filmean (HBO) paper bat eginez. Harrezkero, politikoki gero eta konprometituago agertu zen «Pinter herritar» gisa, poesia, antzerki piezak, saiakera eta eduki politikoetako diskurtsoak idatziz eta aurkeztuz.[20]

2005. urtean, BBCn egindako elkarrizketa batean, iragarri zuen antzerkia idazteari utziko ziola aktibismo politikoan eta poesian aritzeko. Urte hartan bertan, Literaturako Nobel Saria eman zioten «amildegia agerian jartzen duten eta zapalkuntzaren kamara itxietan sarrarazten gaituzten obrengatik, eguneroko berriketaren azpian».[21]

Argitaratutako lanak

aldatu

Antzerkia

  • 1957: The Room
  • 1957: The Birthday Party
  • 1957: The Dumb Waiter
  • 1958: A Slight Ache
  • 1958: The Hothouse
  • 1959: The Caretaker
  • 1959: A Night Out
  • 1960: Night School
  • 1960: The Dwarfs
  • 1961: The Collection
  • 1962: The Lover
  • 1964: Tea Party
  • 1964: The Homecoming
  • 1966: The Basement
  • 1967: Landscape
  • 1968: Silence
  • 1970: Old Times
  • 1972: Monologue
  • 1974: No Man's Land
  • 1978: Betrayal
  • 1980: Family Voices
  • 1982: A Kind of Alaska
  • 1982: Victoria Station
  • 1984: One for the Road
  • 1988: Mountain Language
  • 1991: Party Time
  • 1993: Moonlight
  • 1996: Ashes to Ashes
  • 1999: Celebration
  • 2000: Remembrance of Things Past

Sketch dramatikoak

  • 1959: «The Black and White»
  • 1959: «Trouble in the Works»
  • 1959: «Last to Go»
  • 1959: «Request Stop»
  • 1959: «Special Offer»
  • 1959: «That's Your Trouble»
  • 1959: «That's All»
  • 1959: «Interview»
  • 1959: «Applicant»
  • 1959: «Dialogue for Three»
  • 1969: «Night»
  • 1983: «Precisely»
  • 1991: «The New World Order»
  • 2002: «Press Conference»
  • 2006: «Apart from That»

Irratirako gidoiak

  • 2005: Voices

Film gidoiak

  • 1963: The Caretaker
  • 1963: The Servant
  • 1963: The Pumpkin Eater
  • 1963: The Compartment
  • 1965: The Quiller Memorandum
  • 1966: Accident
  • 1967: The Birthday Party
  • 1969: The Go-Between
  • 1969: The Homecoming
  • 1972: The Proust Screenplay
  • 1974: The Last Tycoon
  • 1980: The French Lieutenant's Woman
  • 1981: Betrayal
  • 1982: Victory
  • 1984: Turtle Diary
  • 1987: The Handmaid's Tale
  • 1988: Reunion
  • 1988: Heat of the Day
  • 1989: The Comfort of Strangers
  • 1992: Party Time
  • 1993: The Trial
  • 1994: Lolita (argitaratu eta filmatu gabea)
  • 1997: The Dreaming Child
  • 2000: The Tragedy of King Lear (argitaratu eta filmatu gabea)

Fikzio prosa

  • 1949: Kullus
  • 1953: Latest Reports from the Stock Exchange
  • 1955: The Black and White
  • 1955: The Examination
  • 1963: Tea Party
  • 1975: The Coast
  • 1976: Problem
  • 1977: Lola
  • 1995: Short Story
  • 1995: Girls
  • 1997: God's District (argitaragabea)
  • 1999: Sorry About This
  • 2000: Tess
  • 2001: Voices in the Tunnel

Poesia

  • 1971: Poems
  • 1977: I Know the Place
  • 1978: Poems and Prose 1949-1977
  • 1990: Ten Early Poems
  • 1995: Collected Poems and Prose
  • 2002: «The Disappeared» and Other Poems
  • 2003: War

Pinter euskaraz

aldatu

2005ean Literaturako Nobel saria eman ziotelarik Pinterri, Iñigo Errastik liburu batean bildurik euskaratu eta argitaratu zituen, 2006an, Pinterren zenbait antzerki lan, Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk izenburuaz.[22] Zehazki, antzerki obra hauek bildu zituen: Maitalea (The Lover, 1962), Lehengo denborak (Old Times,1970), Alaska moduko bat (A Kind of Alaska, 1982), Mendiko hizkuntza (Mountain Language, 1988) eta Festa giroan (Party Time, 1991).[23]

Itzulpen lana Jokin Zaitegi sariketak emandako beka baten bitartez egin zuen Errastik. Kritikariek aho batez txalotu zuten Errastiren euskaratze lana, «itzulpen eder eta taularatzeko modukoa» zela aldarrikatuta.[24]

Zinema izendapen eta sariak

aldatu
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1984 Gidoi egokitua Betrayal Hautagaia
1982 Gidoi egokitua The French Lieutenant's Woman Hautagaia
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2007 Gidoia The French Lieutenant's Woman Hautagaia
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1987 Ohorezko BAFTA (ibilbide osoa) Irabazlea
1984 Gidoi egokitua Betrayal Hautagaia
1982 Gidoia The French Lieutenant's Woman Hautagaia
1972 Gidoia The Go-Between Irabazlea
1968 Gidoi britainiarra Accident Hautagaia
1967 Gidoi britainiarra The Quiller Memorandum Hautagaia
1965 Gidoi britainiarra The Pumpkin Eater Irabazlea
1964 Gidoi britainiarra The Servant Hautagaia

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Harold Pinter | Nobel Prize-Winning Playwright & Screenwriter» Encyclopaedia Britannica (www.britannica.com) 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  2. (Ingelesez) «Angry young men - Group» National Portrait Gallery (web.archive.org) 2016-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  3. (Ingelesez) «PEN Pinter Prize» English Pen (web.archive.org) 2024-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  4. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2005» NobelPrize.org (web.archive.org) 2024-04-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  5. (Ingelesez) Billington, Michael. (2007). The life and work of Harold Pinter. London: Faber ISBN 978-0571234769. OCLC .77540867.
  6. a b (Ingelesez) Merritt, Susan Hollis. (2002). «Talking about Pinter» The Pinter review: collected essays 2001 and 2002 (Francis Gillen, Steven Hershel Gale (ed.). Tampa: The University of Tampa Press) ISBN 978-1879852167. OCLC .469254426.
  7. (Ingelesez) Brearley, Joe. (2008). 'Fortune's Fool': the man who taught Harold Pinter: a life of Joe Brearley. Ayelsbury: TwigBooks ISBN 978-0954723682. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  8. (Ingelesez) Travis, Alan. (1999-12-29). «Teachers behind Pinter's first political lesson» The Guardian (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  9. «Hippodrome Theatre in Chesterfield, GB» Cinema Treasures (web.archive.org) 2012-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  10. (Frantsesez) Frain, Irène. (2010-06-29). «"J’ai quitté mon mari et mes six enfants pour Harold Pinter". Par Lady Antonia Fraser» Paris Match (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  11. Korta, Miren. (2008-12-26). «Antzerkiarekin konprometitua» Berria (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  12. (Ingelesez) «Harold Pinter - Awards» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  13. (Ingelesez) «The Room Study Guide» GradeSaver (web.archive.org) 2023-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  14. (Ingelesez) «Pinter honoured by University of Leeds» BBC (web.archive.org) 2012-11-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  15. (Ingelesez) «The Birthday Party - Premiere» www.haroldpinter.org (web.archive.org) 1958ko maiatza (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  16. (Ingelesez) «Tony Award Winners and Nominees» TonyAwards.com (web.archive.org) 2018-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  17. (Ingelesez) «Harold Pinter on Newsnight Review» BBC News (web.archive.org) 2006-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  18. (Ingelesez) «Pinter, Harold: Playwright, actor, director. Born 1930, Died 2008» Official London Theatre (web.archive.org) 2009-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  19. (Ingelesez) Scolnicov, Hanna. (2014). Aragay, Mireia ed. «Bearing Witness and Ethical Responsibility in Harold Pinter’s Ashes to Ashes» Ethical Speculations in Contemporary British Theatre (Palgrave Macmillan UK): 42-58.  doi:10.1057/9781137297570_3. ISBN 978-1137297570. (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  20. (Ingelesez) «Pinter, Harold (1930-) Credits» Screenonline (web.archive.org) 2003 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  21. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2005 - Press release» NobelPrize.org (web.archive.org) 2023-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  22. Pinter, Harold. (2006). Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk. Donostia: Elkar ISBN 978-8497834117. OCLC .433671528.
  23. «Pinter, Harold» Euskarari ekarriak (web.archive.org) 2021-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  24. Egaña, Ibon. (2006-12-17). «Isiltasunaren mintzoa» Berria (Kritiken hemeroteka. web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu