Gizarte bazterketa
Gizarte-bazterketa, marjinazio, segregazio, esklusio edo bazterkeria pertsonek gizarte-ongizate eta bizi-kalitatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa da, gizartearen sisteman modu egokian ez integratzeagatik. Oztopo hauek modu zuzenean diskriminazio edo bazterkeriaz gerta daiteke, baina baita ere pertsona horiek gizartean integratzeko beharreko mekanismoak behar bezala funtzionatzen ez dutelako. Bazterketa dakarten egoerak anitz dira, hala nola pobrezia, familiaren haustura, immigrazioa, drogazaletasuna eta delinkuentzia. Egoera horiek gizartearekiko loturak hautsi eta isolamendua dakar, bazterketa-egoeraren gainditzea eragotziz; aldi berean, gizartea zatitu egiten du, gizartearen eremutik kanpo geratzen diren kolektiboak sortuz. Egungo ekonomia-eredu nagusiek (kapitalismoak eta liberalismo ekonomikoak bultzatzen duten lan-prekarietateaz, esaterako) eta, elkartasun-loturak ezabaturik, gizartearen zatiketak eta kohesio-ezak gizarte-bazterketaren kausa estrukturaltzat ere jotzen dira. Administrazio publikoek bazterketa egoerak gainditzeko politikak eraman ohi dituzte aurrera, gizarte ongizate izeneko alorren baitan.
1980. hamarraldian zabaldu zen marjinazio hitza soziologiaren literaturan. Kontzeptu honek duen ideia nagusiaren arabera, gizabanako edo talde bati gizarte eskubideak ukatzen zaizkio eta komunitatetik kanpo uzten da.
Bazterketa soziala, diskriminazioa zein bazterketaren bidez gerta daiteke, baina, baliteke herritar horiek gizartean integratzeko behar diren mekanismoen falta izatea. Giza bazterketa ez da bat batean pairatzen den zerbait, hau da, prozesu baten bidez gertatzen da. Hainbat dira bazterketa eragiten duten faktoreak; pobrezia, familiaren haustura, immigrazioa, drogazaletasuna eta delinkuentzia. Zoritxarrez, bazterketa sozialak, gizartea bitan zatitzen du; alde batetik gizartean gizarteratuta daudenak eta bestetik gizartetik at daudenak, ghettoak sortuz.
Silver (1994) adituaren esanetan, bazterketa sozialaren kontzeptua ekintza batera erreferentzia egiten dio, hau da, kategoria espezifiko pertsona batzuen parte hartzea ezeztatzea. Hauek dira, Silverrek azaltzen dituen bazterketa mota:
- Herritartasuna gizartetik at dagoenean.
- Desgaitasun eta txirotasun egoera, zeinetan herritarrok jarduera komunetan parte hartzeko aukera eza dagoenean.
- Estigmagatik zein bazterketarik, herritarrok isilik dauden egoeretan.
Gizartean ez parte-hartzeak (ekonomiko, kultural, sozial) bazterketa kontsideratzen da. Burnel Report (1989) adituaren esanetan, bazterketa, herritar batek giza eskubideen eza duenean, pertsona lagundua ez izateko arriskuan dagoena da. Hau da, giza eskubideak ez dituenez, baztertua izango da estigmatizazioa pairatuz. Honek ez du txirotasunaz hitz egiten, baizik eta, pertsona baztertuaren gizarteratzearen urritasunaz, hala nola, lanpostua izateko aukera. Laburbilduz, bazterketa soziala, arazoen bilketa da.
Nabarmentzekoa da, giza bazterketa prozesu bat dela, ez kondizio bat, beraz, bazterketaren mugak aldakorrak dira. Honek zera esan nahi du, talde batean baztertuta dagoena denborarekin gizarteratuta egon ahal dela, betiere, hezkuntza, demografia, giza aurreiritziak kontuan izanda.
Motak
aldatuHiru bazterketa mota daude:
- Etxebizitza: bizi-etapak garatzen diren lekua da, bertan familiarekin lotura afektiboak sortzen dira. Etxebizitza duin bat familia gizarteratzean onurak ekartzen ditu, batez ere haurrentzat, zeren eta osasuna hobetzen du.
- Soldata: soldata bat jasotzea funtsezkoa da behar basikoak asetzeko, horrela bizi kalitatea hobe daiteke. Soldatari esker, hezkuntza, osasuna eta aisia izateko eskubidea dute.
- Hezkuntza: langabezia saihesteko balio du. Honi esker giza trebetasunak garatzen dira eta helburuak lortzeko balio du, batez ere bazterketa soziala saihesteko.
Gizarte hezkuntzan
aldatuGiza bazterketa eta marjinazioa amaiarazteko, beharrezkoa da esku hartze sozio-hezitzaile bat egitea. Hau da, gizarte hezitzaile profesionalek elkartzea eta esparru honetako pertsonen eredu ekologikoa aztertu behar da. Hau da, testuinguru ekologikoaren 4 oinarriak aztertzea: mikrosistema, makrosistema, mesosistema eta exosistema. (Uri Bronfenbrennen, “Ecologia del desarrollo humano” 1987)
Behin testuinguru ekologikoa aztertuta, plangintza egiteko baztertuta dauden pertsonen beharrak zeintzuk diren identifikatu behar ditugu, ondoren, esku-hartze egoki bat egin ahal izateko.