Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Eskoziera

germaniar hizkuntza

Eskoziera[1][2] (hizkuntza hartan, Scots edo Lallans) Eskoziako lurralde behereetan hitz egiten den germaniar hizkuntza bat da. Ipar Irlandako eta Irlandako Errepublikako lurralde batzuetan ere mintzatzen da. Eskoziako gaelerarekin batera, Eskoziako berezko hizkuntza da, nahiz eta egun ingelesa nagusitu eta harekin hizkuntz continuum bat eratzen duen.

Eskoziera
Scots leid — Scots
Eskozieraren hedapen historikoa, urdinez.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Eskozia
 Ipar Irlanda
 Irlandako Errepublika
 Ingalaterra
Hiztunak1,5 milioitik gora:
— Eskozia: 1,5 millioi (Eskoziako Erregistro Orokorraren Bulegoa, 1996).
— Ipar Irlanda: 30.000 (Northern Ireland Life and Times Survey, 1999).
— Irlandako Errepublika: ofizialki zehaztu gabe dago, baina ehunka batzuk Donegalgo konderrian.
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaEz du.
— Eskoziako Gobernuak "hizkuntza tradizional" gisa sailkatua.
"Gutxiengo baten edo erregio baten hizkuntza" Europako hizkuntza gutxitu edo erregionalen Kartaren arabera, Erresuma Batuak 2001ean onartua.
"Hizkuntza tradizionala" 1999ko Ipar eta Hego Irlandaren arteko Kooperazio Hitzarmenaren arabera.
EskualdeaEskoziako Lowlands eta Caithness, Orkada eta Shetland uharteak, Ulster
UNESCO sailkapena2: kaltebera
Araugilea— Eskozia: Ez du, Eskozieraren Hiztegiak autoritate handia du.
— Irlanda: Ez du, nahiz eta Ulster-Scots Agency sortu den, Ostiral Santuko Akordioan bere promozioa eta zaintzea zehazten da.
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
anglo-frisiar hizkuntzak
angliar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2sco
ISO 639-3sco
Ethnologuesco
Glottologscot1243
Wikipediasco
Linguist Listsco
UNESCO410
IETFsco
Endangered
Languages Project

10894

Ipar Irlandan mintzatzen den aldaerari Ulsterko eskoziera (hizkuntza hartan, Ulster Scots, Ullans, Hiberno-Scots edo Scotch-Irish) deritzo. Ikerlari gehienen iritziz eskozieraren dialektoa da, nahiz eta batzuek hizkuntza bereizia dela aldezten duten. Ostiral Santuko Akordioan hizkuntza hura babestea onartu zuten, eta Ulster-Scots Agency edo Tha Boord o Ulstèr-Scotch erakundeak babestu eta arautzen du.

Eskoziera eta ingelesa

aldatu

Autore askoren ustez, eskoziera ingelesaren dialektoa da. Kontuan izan behar da eskoziera eta ingelesa oso antzekoak direla. Eskozieraren hizkuntza beregainaren izaera defendatzen dutenek, aldiz, eskozieraren eta ingelesaren jatorri desberdinak azpimarratzen dituzte, bi hizkuntzen arteko desberdintasuna markatzeko: eskozieraren jatorria, horrela, ez dago antzinako ingelesean soilik, ingelesarekin gertatu bezala, baizik eta baita Eskandinaviako hizkuntza germaniarrean ere [3].

Eskoziera eta haren dialektoen mapa.
2011ko Eskoziako erroldaren datuak jasoz eskozieraz mintzatzeko gai diren biztanle kopuruaren araberako mapa.
2011ko Ipar Irlandako erroldaren datuak jasoz Ulsterko eskoziera mintzatzeko gai diren biztanle kopuruaren araberako mapa.

Erreferentziak

aldatu
  1. «eskoziera [...] gaur egun [Eskozian] egiten den ingeles dialektala da». (Euskaltzaindia: 47. araua: Hizkuntza hilak eta klasikoak).
  2. UNESCO etxea- Munduko hizkuntzen amaraunean, scotsera deritzo.
  3. Ibidem.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.