Edward Bouverie Pusey
Edward Bouverie Pusey (Pusey, Berkshire, 1800ko abuztuaren 22a - Oxford, 1882ko irailaren 16a) ingeles apaiz anglikano eta teologoa izan zen. Higanot familia bateko semea zen, eta Oxfordeko Eskola Katolikoan egin zituen lehen ikasketak. Alemanian jarraitu zituen ikasketak 1825-1827 urteetan, eta hebreera irakatsi zuen ondoren Oxforden (1828). Ingalaterrako eliza protestantean erreforma aurretiko doktrina katolikoak sartzeko ahaleginetan zebilen Oxfordeko Mugimenduko edo puseysmoko kidea izan zen. Hala eta guztiz ere, eliza anglikanoko kide iraun zuen Puseyk. Obra nagusiak: The Doctrine of the Real Presence (1855), The Real Presence (1857), The Minor Prophets, with a Commentary (1860) eta Daniel the Prophet (1864).
Edward Bouverie Pusey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pusey, 1800ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) |
Heriotza | Oxford, 1882ko irailaren 16a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Christ Church Cathedral (en) |
Familia | |
Aita | Philip Bouverie-Pusey |
Ama | Lady Lucy Sherard |
Ezkontidea(k) | Maria Catherine Barker (en) (1828ko ekainaren 12a - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ Church (en) Eton College Göttingengo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa hebreera latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, teologoa, idazlea, apaiza eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
Mugimendua | Oxford Movement (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.