Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Coriolis efektua 1836an Gaspard-Gustave Coriolis frantziar zientzialariak deskribatutako efektu fisiko bat da. Errotatzen ari den erreferentzia sistema bateko begirale batek berekiko higitzen ari den gorputz baten mugimenduan ikus dezakeen efektua da (ibilbidearen deformazio modukoa). Gorputzak errotazioan dagoen sistemarekiko azelerazio erlatibo bat duelako gertatzen da. Azelerazio hau beti da sistemaren errotazio-ardatzarekiko eta gorputzaren abiadurarekiko elkarzuta.

Coriolis efektua deskribatzen duen irudi animatua. Goiko erreferentziarentzat (erreferentzia-sistema inertziala) lerro zuzenari jarraitzen dio. Hala ere, errotatzen ari den puntu gorriaren erreferentzian kokatzen bagara kurba bat egingo du.

Efektuak garrantzia du nabigazioan, balistikan, meteorologian eta, oro har, mugimendu zirkularrean dagoen edozein sistemaren barnean.

Adierazpen matematikoa

aldatu

Gorputz batek v abiadurarekin errotatzen ari den erreferentzia sistema batean, abiadura angularrarekin (ω), Coriolis azelerazioa honela adieraz daiteke:

 

Non:

a: Coriolis azelerazioa.

ω: abiadura angularra.

v: Gorputzaren abiadura.

Coriolis indarraren adierazpen matematikoa honako hau da:

 

non:

m: gorputzaren masa

ω: abiadura angularra

v: gorputaren abiadura

x: produkto bektoriala

Naturako efektuak

aldatu

Efektua haizean eta ozeanoen mugimentuetan du: horiek Lurraren inguruan mugitzen diren heinenan, abiadura eta ibilbidea aldatzen zaizkie, Coriolis indarrak direla eta. Horrela, zirkulazio atmosferikoan, ipar hemisferioan, haizeak mugimendu ziklonikoak egiten ditu, eta hego hemisferioan, antiziklonikoak

Efektua askoz nabariagoa da Ekuatorean, Lurraren zentroaren urrunen dagoen puntua delako, eta abiadura askoz handiagoa da bertan.

Gainera, arro egokietan, Ozeano Atlantikoan adibidez, efektuak itsaslasterrak desbideratzen ditu, eskuinera ipar hemisferioan eta ezkerrera hego hemisferioan.

Kanpo estekak

aldatu