Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Bidania-Goiatz

Gipuzkoako udalerria

Bidania-Goiatz[4] Gipuzkoako Tolosaldeko udalerria da. Udalerria 1964an sortu zen, ordu arte bata bestearengandik independenteak ziren Bidania eta Goiatz herriak elkartzean. Ordutik eta 2014a arte, udalerriak Bidegoian izena zuen ofizialki; 2014ean hartu zuen egungo izen ofiziala, Bidania-Goiatz. 525 biztanle zituen 2020. urtean.

Bidania-Goiatz
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Bidania-Goiatz udalerriaren ikuspegia. Lehen bistara, Bidania, eta urrutira, Goiatz.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaBidania-Goiatz
AlkateaJoan Inazio Zinkunegi Urdapilleta (IBIRI)
Posta kodea20496
INE kodea20024
Herritarrabidaniar eta goiaztar
Kokapena
Koordenatuak43°08′27″N 2°09′30″W / 43.140833333333°N 2.1583333333333°W / 43.140833333333; -2.1583333333333
Map
Azalera13,37 km²
Garaiera485 m
Distantzia36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria538 (2023)
11 (2022)
alt_left 236 (%43,9) (%52,8) 284 alt_right
Dentsitatea0,4 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 21,53
Zahartze tasa[1]% 17,65
Ugalkortasun tasa[1]‰ 46,88
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 88,06 (2011)
Genero desoreka[1]% 3,68 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,6 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 86,65 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 90,6 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 76.36 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1964 udalerria
Webguneahttp://www.bidania-goiatz.eus

Bidania-ren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, honela erabiltzekoa da: Bidania, Bidaniarekin, Bidanian...; baina Bidaniko, Bidanitik, Bidanira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Bidani maitea, Bidani osoan, Gure Bidani hau... Bestalde, udalaren izen osoa erabiltzean, honakoa da bidea: Bidania-Goiatz, Bidania-Goiatzekin, Bidania-Goiatzen, Bidania-Goiazko, Bidania-Goiaztik, Bidania-Goiatzera...[4]

Historia

aldatu

Frogatutakoaren arabera, Goiatzen lehen idatzizko aipamena 1027. urtekoa da, eta Bidaniarena 1399koa. Bi herriek Saiazko alkatetza sortu zuten, Errezilekin, Beizamarekin eta Aiarekin batera. 1563. urtean banatu zen alkatetza hori, eta Bidaniak eta Goiatzek udal bana eratu zuten.[5]

1964an bi herriek bat egin zuten, eta Bidegoian izena hartu. Gero, 2014. urtean, Bidania-Goiatz izena hartu zuen udalerriak.[5]

 
Bidania, argazki historiko batean

Geografia

aldatu

Bidania eta Goiatz herriguneen artean kilometro eskasa dago. Gipuzkoako herrigunerik garaiena duen udalerria da Bidania-Goiatz (ia 500 metro). Udalerri honetan, halaber, herrialdean garaierarik handienean dagoen etxea dago, Hernio mendiaren magaleko Berazeaga baserria.

Gipuzkoako herrigunerik garaiena izateaz gain, Gipuzkoako erdi-erdian kokatua dago herria, horrela identifikatzen du Goiazko elizako sarreran dagoen plakak.

Udalerri mugakideak

aldatu

Geologia

aldatu

Inguru honetako geologia berezia da, aparta ez esateagatik. Hedadura hektometrikoa duen dolina bat osatzen duen polje bat da. Dolina hau kono alderantzikatu bat da eta azaleko urak inbutu baten moduan iragazi egiten ditu zenbait hobiren bitartez (edo osinen bitartez, gogoan izan dezagun lehen adierazi dugun Osiondo baserriaren toponimoa), urak lurperatuz. Lurralde karstikoen emaitza edo fenomeno tipikoa da, azaleko-urak, hots, Hernioerrekako eta Goiatzerrekako urak iragazten direnean, kare-harriaren deskonposizioaren ondoriozko buztinen biltegi aberatsa sortzen da eta biltegi hauek oso lur onak izaten dira laborantzarako.

Bidania-Goiazko lurpea osatzen duen beste elementu geologiko bat kare-harriek -aire zabaleko lenar zein lenar estali itxuran-, lutitek eta margek osatzen dute. Kare-harrien azaleratze ugariak (lenarrak) direla-eta erabili da kare-harria bertako galtzadetan eta zubi, eliza, ermita eta baserrietako egituretan eta hori dela-eta dago hainbeste kare-labe bertan.

Orografia

aldatu

Bidania batez beste 500 metroko altueran dagoen lautada batean kokatzen da eta harresi natural bat osatzen duten mendiez inguratuta dago. Iparralderantz duen babesa aparta da: Hernio eta Aketegi-Gazume, hurrenez hurren 1.075 eta 997 metroko altuera dutenak, eta bien artean esparru harresiturako sarrera nagusi gisa Zelatungo lepo ezaguna 841 metroko altueran. Iparrekialdean harresiaren atea den Iturburuko gainaren bi aldeetan Akutu (663 m.) eta Armoi (645 m.) mendiak daude eta ekialderago Zelaieta (668 m.) eta Txinkorta (753 m.) mendiek osatzen dute ekialdean duen sarrera.

Ekialdean, Txinkorta eta Urkobieta (681 m.) mendiek Arrateko mendaterako esparrua osatzen dute. Hegoekialdetik, Erromara joateko, Albizturko Galtzara Zaharra Pintoi-Mendibil (639 m.) eta Intxur (740 m.) gailurren artean igarotzen da. Hegoaldean bi ate daude iparraldean bezalaxe: lehena, iparraldeen dagoena, Aizkomieta, Pintoi edo Mendibil eta Ostangala (677 m.) artean eta bigarrena, hegoaldeen dagoena, Beondegi, Intxur eta Urruztako-Gaina (679 m.) artean. Azken ate hau Usarragara Argisain eta Berostegitik, bi Santa Marinetatik alegia, sartzeko atea da.

Mendebalderantz, Urruztako-Gainak eta Ilaunek (823 m.) desagertutako Santa Ageda ermita babesten zuten. Eta azkenik, iparmendebaldean Urraki (825 m.) eta Armoi mendiek Urrakiko gaina edo mendatea biltzen dute.

Mendiak

aldatu

Bidania-Goiatzen Inguruko mendien artean Hernio da aldare nagusia. Bertatik begiratzean, ezkerretara daude Txinkorta, Urkubita, Pintoia eta Aizkarro mendiak. Eskubitara, berriz, Armoia, Ilaun eta Ostingela. Gaur egun, Hernioren magala eta beste baso zati batzuk izan ezik, Bidania-Goiatz, mila esparrutan banatutako belardi handi dat dela esan dezakegu.

Mendiz inguratutako ibar honetatik kanpora ere lursail nahiko handiak dituzte bidania-goiatztarrek. Aizkonbietatik hego-sartaldera daude Txertakai, Alzola, Beondegi, Lakao, Urruztaran eta Urkiola mendiak, besteak beste.

Ibaiak

aldatu

Bidania-Goiatz zeharkatzen duten ibaiek urtaroko emaria dute eta Hernio mendiko mazeletan dauden zenbait iturburutatik datoz, hala nola, Iturritxikita Erreka eta Ibiri Errekatik. Iturburu hauetako urak Hernioerrekan isurtzen dira, aurrerago Ilaun mendiko iturburuetatik datorren Goiatzerrekako urak jaso eta, Bidaniako herrigunea gurutzatu ondoren, ibai honek Bidaniko Erreka izena hartzen du, Osiondo baserriaren ondoko hobi edo dolina batean desagertzeko.

Demografia

aldatu

1970eko hamarkadatik aurrera populazio galera handia izan zuen Bidania-Goiatzek. XX. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena izan zuen.

2019an 557 biztanle zituen. Horietatik % 16,52k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak % 7,54 ziren.[6]

Goiatzi buruz ditudan lehen datuak 1857. urtekoak dira. Urte hartan 300 pertsona inguru bizi ziren herrian; horretaz gain 37 jaiotza eta 16 heriotza izan zituzten.

Hurrengo urteetan herriak ez zuen aldaketa handiegirik izan. Biztanleria (bai eskubidezkoa eta bai berezkoa) 200 eta 300 pertsona tartean mantentzen zen, eta Jaiotza zein Heriotza tasak ere egonkorrak ziren. Gutxira egiten zuen bakarra etxebizitza kopurua zen (hamarkada batean 19 etxe galdu ziren)

Aipatu bezala egonkor jarraitu zuen Goiatzek, gorakada zein beherakada nabarmenik gabe, 1970. urtean udalerria 740 biztanle izatera iritsi arte.

Kontuan izan dezagun, esan bezala, 1964an Bidania eta Goiatz elkartuz Bidegoian udalerria sortu zela, eta beraz, kopuru hori ez zela “naturalki” sortu Goiatzen, bi herrien elkarketaren ondorioz baizik.

Ordutik aurrera biztanleria jaitsi den arren (gogoratu gaur egun Bidania-Goiatzek 530 biztanle dituela)

ez du aldaketa nabarmenik izan.

Aipatzekoa da, hala ere, biztanleen %17’7 dela 65 urtetik gorakoa eta hori, beste udalerri batzuekin alderatuta (adibidez Donostia eta Hernanirekin) oso kopuru baxua dela, nahiz eta gehienetan kopuru hori handiagoa izatea espero den hain herri txikietan.

Bidania-Goiazko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia

aldatu

2017an honela banatuta zegoen ekonomia jarduera, sektoreka: lehen sektorea, BEGaren % 6,2. Bigarren sektorea, % 40. Hirugarren sektorea, % 49,9. Eraikuntza, % 3,8.

Azpiegiturak

aldatu

Herri txikia izanagatik ere, hainbat azpiegitura eta zerbitzu daude bertan. Esaterako:

  • Liburutegia[7]
  • Txinkorta eskola[8]
  • Eguneko zentroa[9]
  • Osasun zerbitzua[10]
  • KZ gunea[11]

Saiaz Mankomunitatea

aldatu

Bidania-Goiatz Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitateko kide da. Mankomunitateak, herritarren ongizatea eta bizi kalitateak hobetzea du helburu. Horrela, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo 1600 herritarrei Gizarte Zerbitzuen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen die.

Politika

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bidania-Goiazko alkatea Bilduko Joxe Erramun Goikoetxea Amiama izan zen.

Bidania-Goiazko udalbatza

Alderdia

Bidania-Goiazko udalbatza 2011n

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
4 / 7
185 (% 59,87)
GOIZ-BIÑI
3 / 7
117 (% 37,86)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
4 (% 1,29)
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza[12]

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 175 boto. Independenteek (Garai Berriak) 106 boto. PSE-EEk 2 boto.[13][14] Joxe Erramun Goikoetxea Amiama izendatu zuten alkate bigarrenez.[15]

Bidania-Goiazko udalbatza

Alderdia

Bidania-Goiazko udalbatza 2015

Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
4 / 7
175 (% 61,84)
GARAI BERRIAK
3 / 7
106 (% 37,45)
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
2 (% 0,71)
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza[12]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 169 boto. Independenteek (Garai Berriak) 110 boto. PSE-EEk 5 boto.[16][17] Agurtzane Zelaia Arandia (EH Bildu) izendatu zuten alkate[18] eta kargu hori hartzen zuen lehen emakumea bilakatu zen.

Bidania-Goiazko udalbatza

Alderdia

Bidania-Goiazko udalbatza 2019

Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
4 / 7
169 (% 59,51)
GARAI BERRIAK
3 / 7
110 (% 38,73)
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
5 (% 1,76)
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza[12]


2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: IBIRI taldeak 154 boto, GARAI BERRIAK taldeak 91 eta PSE-EEk 5. Joan Inazio Zinkunegi Urdapilleta (IBIRI) izendatu zuten alkate[19].

Bidania-Goiazko udalbatza

Alderdia

Bidania-Goiazko udalbatza 2023

Zinegotziak Boto kopurua
IBIRI
5 / 7
154 (% 57,25)
GARAI BERRIAK
2 / 7
91 (% 33,83)
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
5 (% 1,86)
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritza[12]

Alkateak

aldatu
Agintaldia Alkatea Alderdia Oharrak
1995-1999 Juan Ugarte Toledo Eusko Alkartasuna
1999-2003 Juan Ugarte Toledo Eusko Alkartasuna
2007-2008 Juan Ugarte Toledo Eusko Alkartasuna Zentsura-mozio bidez kargutik kendu zuten.[20]
2008-2011 Pello Arzallus Egiguren Eusko Alkartasuna
2011-2019 Joxe Erramun Goikoetxea Amiama EH Bildu 2011-2015 Bildu; 2015-2019 EH Bildu
2019-2023 Agurtzane Zelaia Arandia EH Bildu
2023 Joan Inazio Zinkunegi Urdapilleta IBIRI

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Bidaniko San Bartolome eliza
  • Bidaniko San Bartolome eliza. 1890ean inauguratu zen.[21]
  • Goiatzeko Andra Mari Deunaren eliza. Erdi aroko eraikuntzaren elementu batzuk gorde ditu. Frontoia dauka erantsita.[21]
  • San Pedro ermita. XVII. mende hasierakoa.[21]
  • Santa Ageda ermita[21]
  • Aizkomitako zubia Tolosa aldetik (1923) eta Trintxerako zubia (1890) Errezil aldetik.
  • Iriarte Jauregia. Gaur egun 4 izarreko hotela eta jatetxea dago bertan.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Bidania-Goiatzeko Manuel Iraolaren[22] testigantza, eskola garaiaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[23][24] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Bidania-Goiatzeko euskara[25] gipuzkeraren[26] aldaera bat da, erdiguneko euskararen[27] parte den Tolosaldeko euskara[28] da, hain zuzen. Beterriko hizkerek[29] eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua % 86,65 zen, eta euskararen erabilera % 68,9. 2016an euskaldunak % 85,34 ziren.[6]

2021eko abenduaz gero, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide da.

Herriko taldeak

aldatu
  • Ernio guraso elkartea[30]
  • Kukuri kultur taldea[31]

Turismoa

aldatu

Ostalaritza:

aldatu

Momentu honetan Bidania-Goiatzen hiru ostalaritza gune daude:

  • Kontseju taberna jatetxea: Bidaniako hirigunean kokatzen den taberna-jatetxea.
  • Goiazko ostatua: Goiazko plazan kokatzen den taberna-jatetxea.
  • Bailara Restaurant: Bidaniako Iriarte Jauregia Hotelean kokatuta dago. Jatetxe honetan autore sukaldaritzan oinarritutako karta aurkituko duzu, bertako elementu nagusiak sormena, profuktua eta bertako tradizioa direlarik. Enrique Fleischmann da bertako sukaldari-autorea.

Hotela:

aldatu

Momentu honetan Bidania-Goiatzen hotel bat dago:

  • Iriarte Jauregia Hotela: Bidaniako herrigunetik gertu dagoen Iriarte Jauregia lau izarreko hotela da, XVII. mendeko eraikina da, 2009an osorik zaharberritutakoa.

Ibilbideak:

aldatu

Bidania-Goiatz herriaren inguruan hainbat ibilbide egin daitezke:

Liburuak

aldatu

Bidania-Goiatz herriaren inguruan hiru liburu argitaratu dira:

  • Bidania (1993):
    • Axentxio Elustondo eta Fr. Lucas Ariceta herritarrek eginda da.
    • Liburuan Bidaniaren historia, aldaketak eta eraketa azberdinen ingurukoa da.
    • Reg. Edit.: 661/68; I.S.B.N.: 84-7173-209-2; L.G.: SS-124-93
  • Usarraga (2000):
    • Jose Luis Orella Unzue, Javier del Valle Goiri eta Agustin Beloki Iraolak egina da.
    • Usarraga baserriaren inguruko liburua da, bertan Gipuzkoako Batzar Bereziak egiten ziren.
    • I.S.B.N.: 84-7907-312-8; L.G.: SS-871/2000
  • Bidaniako Ontzi Fabrika (2021):
    • 2021ean argitaratuko den liburua.

Ikus-entzunekoak

aldatu

Bidania-Goiatzen inguruko hainbat bideo egin dira azken urteetan herritarren arteko elkarlanari esker. Guztiak herriko Youtube kanalean[32] ikusteko aukera dago baina horietako aipagarrienak ondorengoak dira:

  • Bidania-Goiatz zerutik, 2021eko lehen elurtea[33]
  • Bidania-Goiatz, iraganari hautsa kenduz[34]
  • Proba 2015, Bidaniko festak[35]
  • 6650 argazki, herri 1 - Time Lapse Bidania-Goiatz[36]
  • 'Biraka' ilusioaren ibilbidea - Eskola Txikiak 2014 Bidania-Goiatz[37]
  • Bidaniko harri-proba 2013[38]
  • Bidania-Goiatz - "Destination EH" Lehiaketa 2013 - Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)[39]
  • Bidania-Goiatz Santa Ageda 2012[40]
  • Bidani VS Errezil giza-proba 2012[41]
  • Bidania-Goiatz Olentzero 2011[42]

Bidaniar eta goiaztar ospetsuak

aldatu

Eskola Txikien Festa 2014

aldatu

2014ko ekainaren 8an Bidania-Goiatzen egin zen XXVII. Eskola Txikien Festa. Herriarentzat eta herritarrentzat oso urte berezia izan zen, Gipuzkoako Eskola Txikien Festa sorterrira itzuli baitzen, 1988. urtean herrian egin zen lehen Eskola Txikien Festa.

Urte bateko iraupena izan zuen ibilbidea izan zen, ekintza asko, irri asko, dantza asko... eta batez ere lan asko egin baitzen. Azpimarratzekoa gainera, belaunaldi ezberdinenetako bidelagunak izan zirela bertan, izan herritar edo ez.

2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikien Festaren inguruko informazioa webgune batean bildu zen: Txinkorta2014[47]

Eta webguneaz gain, ibilbide guztiaren laburpen bideo bat ere egin zen. 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako urte guztiko ibilbidearen historia kontatzen da bertan: 'Biraka' ilusioaren ibilbidea[37]

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
  5. a b «Historia» Bidania-Goiatz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  6. a b «Web Eustat. Bidania-Goiatzko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  7. «Udal liburutegia» Bidania-Goiatz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  8. «Txinkorta eskola» Bidania-Goiatz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  9. «Eguneko zentroa» Bidania-Goiatz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  10. «Osasun Zerbitzuak» Bidania-Goiatz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  11. «KZgunea» Bidania-Goiatz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  12. a b c d 2011ko hauteskundeen emaitzak, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.net webgunean.
  13. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  14. https://ataria.eus/hauteskundeak/udal-hauteskundeak-2015/bidania-goiatz
  15. «Joxe Erramun Goikoetxea izendatu dute alkate (Bidania-Goiatz)» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  16. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  17. «Udal hauteskundeak 2019 - Bidania-Goiatz - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  18. «EH Bilduko Agurtzane Zelaia, alkate (Bidania-Goiatz)» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  19. «Bidania-Goiatzen Joan Inazio Zinkunegik lortu du alkatetza - Bidania-goiatz» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  20. Pello Arzallus (EA), Bidegoiango alkate berria izango da, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza (2008-04-10).
  21. a b c d «Elizak eta ermitak» Bidania-Goiatz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  22. «Iraola Goenaga, Manuel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  23. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  24. «Eskolan gaztelaniaz; errespetua nagusiei - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  25. «Bidania-Goiatz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  26. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  27. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  28. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  29. «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  30. «Ernio guraso elkartea» Bidania-goiatz (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  31. «Kukuri kultur taldea» Bidania-goiatz (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  32. «Bidania - Goiatz - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  33. Bidania-Goiatz zerutik, 2021eko lehen elurtea. (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  34. Bidania-Goiatz, iraganari hautsa kenduz. (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  35. Proba 2015,Bidaniko festak.. (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  36. 6650 ARGAZKI, HERRI 1 - TIME LAPSE BIDANIA-GOIATZ. (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  37. a b BIRAKA ILUSIOAREN IBILBIDEA - ESKOLA TXIKIAK 2014 BIDANIA-GOIATZ. (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  38. BIDANIKO HARRI-PROBA 2013. (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  39. BIDANIA-GOIATZ - "DESTINATION EH" LEHIAKETA 2013 - ZAINDU MAITE DUZUN HORI (RUPER ORDORIKA). (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  40. BIDANIA-GOIATZ SANTA AGEDA 2012.mpeg. (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  41. BIDANI VS ERREZIL GIZA-PROBA 2012. (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  42. BIDANIA-GOIATZ OLENTZERO 2011. (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  43. ««Dena da hizkuntza, dena da politika, dena da bertsoa, dena da konpromisoa...» - Bidania-goiatz» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  44. «"Teknika ikasten da gorputza ezinean dagoenean" - Bidania-goiatz» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  45. «Harri handien lau handiak - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  46. ««Ohitu beharra daukazu, eta zenbat eta lehenago hobe» - Bidania-goiatz» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  47. «BIDANIA-GOIATZ 2014» txinkorta2014.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa