Annie Hall
Annie Hall 1977ko estatubatuar komedia erromantiko filma da, Woody Allenek zuzendutakoa, film onenaren Oscar saria irabazi zuena. Allenen film entzutetsuenetakoa da, bere lana seriotasun maila berrira eraman zuelako. Halaber, bere zinema estiloren ezaugarriak bideratzen hasi ziren: errealistikoki idatzitako hizketaldiak, gehienetan moztu gabe filmatuta, edo barregurari eta atsekabeari adinako garrantzia ematea.
Esamesen arabera, istorioa benetazko bizitzan bikote izan ziren Allen eta Keatonen bikote harremanaren hausturan oinarritua omen dago.
Argumentua
aldatuAlvy Singer (Woody Allen) newyorkar komediante neurotikoa eta bera bezain neurotikoa den Annie Hall (Diane Keaton) neskalagunaren bikote bizitza azaltzen da. Euren lehenbiziko topaketatik hasiz, urteen poderioz bikotearen harreman afektiboaren bilakaera agertzen da, 1970eko hamarkadako bikoteen maitasun harremanen ispilu gisa.
Aktoreak
aldatu- Woody Allen: Alvy "Max" Singer
- Diane Keaton: Annie Hall
- Tony Roberts: Rob
- Carol Kane: Allison Portchnik
- Paul Simon: Tony Lacey
- Janet Margolin: Robin
- Shelley Duvall: Pam
- Christopher Walken: Duane Hall
- Colleen Dewhurst: Hall andrea
- Donald Symington: Hall jauna
- Joan Newman: Singer andrea
- Marshall McLuhan: Bere burua antzeztuz
- Mordecai Lawner: Alvyren aita
Kanpo estekak
aldatu- Annie Hall filmaren iragarkis ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Annie Hall filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)