Akre (Israel)
Akre edo, antzina, Donibane Akrekoa[1] (hebreeraz: עַכּוֹ, ʻAkkō; arabieraz: عكّا, ʻAkkā), Israelgo hiri bat da, Iparraldeko barrutian dagoena. Mediterraneo Itsasoaren kostaldean, Haifako badian, dago. Hirugarren Gurutzadan Donibane Akrekoa izena hartu zuen. Bahaismoaren hiririk sakratuena da.
Akre עַכּוֹ عكّا | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Israel | |
Israelen banaketa administratiboa | Iparraldeko barrutia | |
Subdistrict of Israel | Acre Subdistrict | |
Izen ofiziala | עַכּוֹ عكّا | |
Jatorrizko izena | עַכּוֹ عكّا | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 32°55′34″N 35°05′02″E / 32.9261°N 35.0839°E | |
Azalera | 13,533 km² | |
Altuera | 10 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 48.900 (2018ko abenduaren 31) 48.900 (2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2015)/(2014, 2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1988)/(1987)/(1986)/(1985)/(1984)/(1983)/(1982)/(1981)/(1980)/(1979)/(1978)/(1977)/(1976)/(1975)/(1974)/(1973)/(1972)/(1971)/(1970)/(1969)/(1968)/(1967)/(1966)/(1965)/(1964)/(1963)/(1962)/(1961)/(1961)/(1960)/(1959)/(1958)/(1957)/(1956)/(1955)/(1954)/(1953)/(1952)/(1951)/(1950)/(1949)/(1948) | |
Dentsitatea | 3.613 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | K.a. 1500 | |
Telefono aurrizkia | 972 4 | |
Hiri senidetuak | Pisa, Bielsko-Biala, Bregenz, Deerfield Beach, Arroxela, Recklinghausen, Nagykanizsa, Saint-Mandé eta Trakai (en) | |
akko.muni.il |
Erdi Aroan Gurutzatuen garrantzi handikoa gotorlekua izan zen San Joan Akrekoa. Gurutzatuek azkeneko aldiz galdu zutenean, 1291. urtean, bukatu zen gurutzatuen Palestinako egonaldia[2]. Berengaria Nafarroakoa infanta bertan bizi zen Rikardo I.a Ingalaterrakoa bere senarra Palestinan izan zen bitartean.
Historia
aldatuBurdin Aroan
aldatuBurdin Aroan, Akre politikoki eta kulturalki Feniziarren hirietako bat zen[3]. Itun Zaharraren Epaileen liburun, Akko israeldarrek kanaandarrengandik konkistatu ezin izan zuten lekuen zerrenda batean agertzen da[4]. Geroago Asherren leinuaren lurraldearen barruan aipatzen da[5], eta, geroago, erromatar garaian, Flavio Joseforen kroniken arabera, Salomon erregearen gobernadore probintzialetako batek agintzen zuen. K.a. 725 inguruan, Akre Sidon eta Tirorekin elkartu zen Shalmanasar V. enperadore neoasirioaren aurkako matxinada batean[3].
Herri eta hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b (Ingelesez) Becking, Bob. (1992). The Fall of Samaria: An Historical and Archaeological Study. Brill, 31–35 or. ISBN 90-04-09633-7..
- ↑ Epaileak 1:31.
- ↑ Gatgounis, George J. II. (1997). «The role of the philistines in the hebrewBbible» Teresianum 48 (1997/1): 373-385..
- ↑ Comune di Pisa. Pisa – Official Sister Cities. .
- ↑ www.ville-larochelle.fr. La Rochelle: Twin towns. .
- ↑ © 2008 Urzędu Miejskiego w Bielsku-Białej. Bielsko-Biała – Partner Cities. .
Kanpo estekak
aldatu