Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Museorako berreraiki den zista.

Zista ( grekerazko κίστη edo alemanezko Kiste hitzetik), batzuetan trikuharri-kutxa edota harkutxa ere deitua, hilobi megalitiko txiki bat da, hildakoen gorpuak edo horien errautsak biltzen dituena, batzuekin zenbait hornidurekin batera, harlauza txikiek inguratuta.

Horrelakoak Europan eta Ekialde hurbilean (Asia mendebaldean) aurki daitezke [1][2][3][4]. Beste egitura batzuen barruan ager daitezke, ala nola: Cairn bat, tumulu bat eta harrespil baten barruan. Neolitikotik Erromatartze garaira arte erabili ziren mota horretako egiturak. Azken kasuan, ezin da megalitoen artean klasifikatu, kutxa itxurako hilobia, adreiluz egina izaten baita[5].

Hilobi megalitikoen artean, batzuetan zaila da erabakitzea egitura bat trikuharri sinplea edo zista den. Kasu horietan, irizpidea da, zista trikuharriak baino txikiagoa dela. Teresa Andrés arkeologoak, 1972ean, metro karratu bateko azalera abiapuntutzat hartu zuen bata ala bestea bereizteko[6]. Tipologikoki (formaren aldetik) trikuharria eta zista nahiko berdinak dira, baina ohiko ezberdintasun bat hau da: zista batean, gorpuzki berriak sartzeko, estalkia ken daiteke, eta trikuharri batean, aldiz, zutik dauden harlauzetako bat kendu behar da.[7]

Zista bat Dartmooren, Devon hegoaldean, Erresuma Batuan.

Brontze Aro hasierako garaian, Iberiar penintsulako hego-ekialdean, Argar kulturaren baitan, hildakoak ziztatan ehorzten zituzten ere, harrizko sei lauzez ostatutako kutxatan. Kasu horretan, zista, etxearen azpian jartzen zen[8].

Dartmoorreko zista gertuagotik.

Adibide batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba

Gipuzkoa

  • ABILLETA. Partzuergo Orokorra
  • ANDATZA III. Usurbil
  • ATXURBI. Ataun
  • ERROIZPE.Gaztelu
  • IRUMUGARRIETA II. Zerain
  • LANGAGORRI. Astigarraga-Errenteria
  • MARIOLA. Astigarraga-Errenteria
  • ONDARRE. Enirio-Aralar Mankomunitatea
  • ONDDI. Urnieta
  • URTEAGAKO ZABALA. Hernani

Nafarroa

  • ARGINTZU. Alba-Kinto
  • EIHARTZEKO LEPOA. Elizondo
  • LABIAGA. Etxalar
  • ARTOLA. Bertitz arana
  • ARTXUBIETA. Baztan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. A Cist Burial in Jordan
  2. Burials in Ancient Palestine: From the Stone Age to Abraham
  3. The Early Minoan Period: The Tombs
  4. Excavation of Cist in Bologna, Italy
  5. (Gaztelaniaz) López Rodriguez; Gestoso Morote, José Igancio; David. (2009). La necrópolis altoimperial de Carteia. Almoraima, 39. , 221, 225, 228 eta 229 or..
  6. (Gaztelaniaz) Andrés Rupérez, Teresa. (1977). Las Estructuras funerarias del Neolítico y Eneolítico en la cuenca media del Ebro: consideraciones críticas. Príncipe de Viana, 87 or..
  7. (Gaztelaniaz) Cista. Gran eciclopedia aragonesa. .
  8. (Gaztelaniaz) Cista funeraria. Morar y morir en casa. Museo Arqueológico Nacional.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]