Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zenica

Koordenatuak: 44°12′06″N 17°54′14″E / 44.2017°N 17.9039°E / 44.2017; 17.9039
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zenica
Zenica
Zenica / Зеница
Зеница
Zenica
local administrative entity (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Bosnia-Herzegovina
KantoiaZenica-Doboj
AlkateaFuad Kasumović (en) Itzuli
Izen ofizialaZenica / Зеница
Zenica
Зеница / Zenica
Jatorrizko izenaZenica
Zenica / Зеница
Зеница
Zenica
Posta kodea72000
Geografia
Koordenatuak44°12′06″N 17°54′14″E / 44.2017°N 17.9039°E / 44.2017; 17.9039
Map
Azalera499,7 km²
Altuera316
Demografia
Biztanleria70.553
Dentsitatea1.640 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakHunedoara (en) Itzuli, Temirtau, Zalaegerszeg, Gelsenkirchen eta Luleå udalerria
http:///www.zenica.ba

Zenica Bosnia-Herzegovinako industria-hiri bat da, Sarajevo hiriburutik 70 km inguru iparraldera dagoena. 2004. urteko datuen arabera, biztanleriaren jatorriari dagokionez, %83 bosniar musulmanak ziren, %10 kroatak eta %6 serbiarrak.

Zenicako Stara Čaršija alde zaharrean hainbat ikusgai daude, hala nola 1906. urtean eraikitako sinagoga, gaur egun Hiriko Museo eta Arte Galeria bihurtuta. Čaršijska Džamija meskita, austriarrek eraikitako iturria eta Hadžimazića Kuća landetxea ere aipagarriak dira.

Zenica hiriaren jatorria Neolitoan dago. Harrezkero, iliriarren hiria izan zen, hiri zaharraren aztarnek adierazten dutenez; eta erromatarren sasoian Municipium Bistua Nova izena izan zuen. Aipatzekoa da II-IV. mende inguruko basilika bikoitz kristau berezia, Europan halako bi aurkitu direnez bakarrik. Beste asentamendu zahar batzuen aztarnak ere badaude hirian, hala nola hiriaren hegoaldean dagoen Bilimišće auzoaren ingurukoak, Putovići eta Tišina herrien ondoan, Villa Rustica deritzona, bainuetxeak, tenpluak eta bestelako eraikinak.

Hainbat herrialde eta agintariren esku egon ostean, Bosniako gerraren inguruan Zenicak zeregin estrategikoak bete zituen. Besteak beste, 1991. urtean Ekialdeko Europako lehenengo irrati-etxe libre eta pribatuaren egoitza bertan kokatu zuten, CD-CEMP Irratia. Hain zuzen ere, 1993an Belgikako Kazetaritza Independentearen saria eman zioten bertako kazetari bati, Zoran Misetic-i, "Bakearen Luma" saria.

Gerra ostean biztanleriak gorabehera handiak jasan zituen: bosniar musulmanen etorrera eta serbiarren irteera izan zen gertaera aipagarriena. Gaur egun, gerratea baino lehen zeukan ekonomia-indarra berreskuratzekotan dihardute; Erdialdeko Europako hegoaldeko altzairu-fabrikarik handienetarikoa, Mittal Steel Corp. hirian dago, eta pribatizatuta dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]