Yeongpyeongeko gatazka
Yeongpyeongeko gatazka | |
---|---|
Mota | gatazka |
Honen parte da | Korean conflict (en) |
Data | 2002ko ekainaren 29a |
← First Battle of Yeonpyeong (en)
| |
Herrialdea | Hego Korea |
Yeongpyeongeko gatazka edo gudua (Hego Koreako termino ofizialetan, bertako 2. gudua) Yeonpyeong uhartearen inguruan 2002an Ipar Korea eta Hego Korearen arteko itsasoko talka armatua izan zen, zeinean Ipar Koreako patruilariak eta Hegoaldekoak elkarren kontra aritu ziren. Ipar Koreako bi patruilarik zalantzan dagoen itsas muga[1] zeharkatu eta Hego Koreako bi patruilariri aurre egin zieten. Borroka labur baten ondoren, Hegoaldeko errefortzuak iritsi aurretik erretiratu ziren Iparraldekoak.
Gatazka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002ko ekainaren 29an, Hego Korean ospatzen zen 2002ko FIFAren Munduko Kopako jai-giroan, Ipar Koreako patruilari batek itsasoko muga zeharkatu zuen eta itzultzeko ohartarazi zitzaion Hegoaldetik. Handik gutxira, Ipar Koreako bigarren patruila batek lerroa gurutzatu zuen, eta berdin erretiratzeko ohartarazi zitzaion. Ipar Koreako itsasontziak Hego Koreako ontziak mehatxatu eta jazarri zituzten Hegoaldeko iturrien arabera.[2]
Hiru milia (4,8 km) mugako lerrotik haratago hegoalderantz sartu ondoren, Ipar Koreako ontziek Hego Koreako PKM erako patruila-ontzi biri eraso egin zieten. 10:25etan, lerroa gurutzatu zuen ontzi batek su egin zuen 85 mm-ko kanoiaz, eta zuzeneko kolpe bat jaso zuten PKM 357 kabinan, hainbat biktima eraginez.[2]
Bi patruila taldeak gatazkan hasi ziren osoki. Hego Korearrek 40 eta 20 mm-ko armak erabiltzen zituzten Ipar Koreako 85 mm eta 35 mm-ko kanoien kontra. Tiroka hasi eta hamar minutura, Hego Koreako ontzi gehiago iritsi ziren eta Ipar Koreako ontzietako bati kalte larriak eragin zizkiooten. Une horretan, 10:59etan, biktimak gehiagorekin eta ontzi kopuruan gaindituak, Ipar Koreako ontziak erretiratu ziren.[2]
Ipar Koreako zein Hego Koreako ontzidiek izan zituzten biktimak. Hamahiru ipar-korear hil ziren eta hogeita bost zauritu ziren. Hego Koreako ontzietan sei heriotza izan ziren: lau batailan, bat 83 egun geroago hil zen jasandako zaurien ondoren, eta beste bat itsasoan hilik aurkitu zuten batailaren ondoren.
PKM 357 hegokorear ontzia hondoratu egin zen batailaren ondoren porturantz zeramatela, baina gero uretatik atera eta Pyeongtaek-eko Ontzi Basera atoian eraman zuten. Orain, museoko erakusketa-ontzia da.[3]
-
PKM 357 Koreako Gerraren Memorialean, 2011ko martxoan.
-
PKM 357' ontziaren kroskoan marka gorriek kalteak adierazten dituzte .
-
PKM 357 erdialdea eta zubiaren sekzioa.
-
PKM 357, popa sekzioa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Battle of Yeongpyeong (2002)» artikulutik itzulia izan da, 2022-12-26 data duen 1129581482 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-12-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) BONG RYOO, MOO. (2009). «THE KOREAN ARMISTICE AND THE ISLANDS» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- ↑ a b c Ministry of National Defense, Republic of Korea. (2002-07-01). The Naval Clash on the Yellow Sea on 29 June 2002 between South and North Korea. Global Security. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "Ministry of National Defense, Republic of Korea" defined multiple times with different content - ↑ «Patrol Killer Medium (PKM) 357, 2nd Yeonpyeong Sea Battle» imgur.com.