Yasuhiro Nakasone
Itxura
Yasuhiro Nakasone (japonieraz: 中曽根 康弘 Nakasone Yasuhiro; Takasaki, 1918ko maiatzaren 27a - Tokio, 2019ko azaroaren 29a) japoniar abokatua eta politikaria izan zen. 1946an hasi zen politikan lanean, Alderdi Demokrataren barruan, baina, handik denbora gutxira, Alderdi Liberal Demokratan sartu zen. 1959tik aurrera, behin baino gehiagotan izan zen ministro. Zenko Suzukiren gobernua bukatu ondoren (1982), Nakasone izendatu zuten haren lekua hartzeko, bai Alderdi Liberalaren agintaritzan eta bai Lehen Ministro karguan. 1987an utzi zuen kargua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yasuhiro Nakasone |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.