Vladimir Kovalionok
Itxura
Vladimir Vasilievitx Kovalionok (bielorrusieraz: Уладзімір Васільевіч Кавалёнак, errusieraz: Владимир Васильевич Ковалёнок; Krupkiko raiona, Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista, Sobietar Batasuna, 1942ko martxoaren 3a) sobietar kosmonauta ohia da.
1967ko uztailaren 5ean sartu zen Sobietar Batasuneko espazio-programan eta hiru misioetan komandantea izan da. 1984ko ekainaren 23an erretiroa hartu zuen kosmonauta bezala.
1990etik 1992ra Errusiako Federakundearen Defentsa Ministerioaren 30. Zientzia Ikerkuntza Institutu Zentralaren zuzendaria izan zen.
Misioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Kovalionok |