Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Videl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Videl
ビーデル edo Bīderu
Sexua Emakumea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 36. liburukia (manga)
Dragoi Bola Zko 200. atala (animea)
Garrantzia Pertsonaia nagusia
Senideak
Ahotsa Japonia Yuko Minaguchi
Euskal Herria Tere Jaio

Videl (jatorrizko japonieraz ビーデル edo Bīderu ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da.

Satan Jaunaren alaba da. Arte martzialak ikasiz hazi zen egunen batean aita baino indartsuagoa izateko asmotan, nahiz eta berak ez jakin hala zen jada. Neska gogor eta argia da, ospea eta dirudunen giroan hazia. Bere izena ingelesezko devil (jatorrizko japonieraz デビル edo Debiru ?) hitzarekin hitz-joko bat eginez lortzen da, hitz horrek deabru esan nahi du.


Idi Deabru
 
 
Son Gohan
 
 
Bardock
 
 
 
 
 
 
adopziozko
aitona =>
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Chichi
 
 
 
 
 
Son Goku
 
Raditz
 
Satan Jauna
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goten
 
Son Gohan
 
 
 
 
 
 
 
Videl
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pan
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goku Jr.
 
 
 
 
 


Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

767. urtean Arte Martzialen 24. Mundu Txapelketako txapeldun izan zen infantiletan 11 urte zituela. Gainontzeko gizadia bezala Cellen Jokoan garaile irten zena eta Cell hil zuena bere aita zela uste zuen. Orange Star institutuan ikasi zuen. Hemen ezagutu zuen Son Gohan eta Saiya Handia bera zela jakitean hegan egiten irakastera behartu zuen. Arte Martzialemn 25. Mundu Txapelketan parte hartu zuen eta Spopovitchek larriki zaurituta utzi zuen, baina Indaba Miragarriei esker sendatu egin zen. Hasiera batean Son Goku eta gainerakoekin Babidiren ezkutalekura joateko asmoa zuen, baina horrek zekarren arriskua ulertzean, bere onerako, atzera egin zuen. Pixkanaka Gohanetaz maitemindu zen eta Boo Ahaltsuaren eskutan hil zela jakin zuen Ahalguztidunaren Jauregian zela, eta ondorioz negarrez hasi zen sinetsi ezinik. Gero, Book besteekin batera txokolate bihurtu eta jan egin zuen, baina Dragoi Bolekin berpiztu zuten eta Genki bola osatzeko energia eman zuen.

Gero, Son Gohan itzultzean, ezkondu eta Pan izeneko alaba izan zuten. Dragoi Bola GTn arte martzialak ia utzi egin zituen baina Super 17 iristean indar femeninoa osatuz borrokatzeko prest agertu zen Bulma, Chichi eta Brarekin. Nahiz eta bere borroka indarra eta teknikak ez ziren Krilin, Yamcha eta abarren mailara iristen, munduko emakumezko gizaki indartsuena bera zen. Aurrez aurreko arte martzialetan aditua zen.