Ventura Rodríguez
Ventura Rodríguez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Buenaventura Rodríguez Tizón |
Jaiotza | Ciempozuelos, 1717ko uztailaren 14a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1785eko abuztuaren 26a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Buenaventura Rodríguez Tizón, ezagunagoa Ventura Rodríguez gisa (Ciempozuelos, Madril, Espainia, 1717ko uztailaren 14a - Madril, Espainia, 1785eko abuztuaren 26a), espainiar arkitektoa izan zen.
Espainiako arkitektorik garrantzitsuenetakoa izan zen XVIII. mendean. Inork baino hobeto islatu zuen bere eraikuntzetan barrokotik neoklasizismorako aldakuntza.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilgo San Markos, garai hartako molde italiarreko eliza, izan zen bere lehen obra garrantzitsua (1753). Hiri bereko Sorkunde eliza (1755) eta Cuencako katedraleko Gardena (1755) egin zituen ondoren. Zaragozako Pilarreko basilikaren eraikuntzan (1750) eta Madrilgo Errege Jauregiarenean (1738-1764) jardun zuen.
Gorteko arkitekto izateari utzi zion 1758. urtean, eta arkitektura irakasten hasi zen. 1760. urtean egin zuen Valladolideko agustindarren eliza klasikoa eta 1778an berritu zuen Kordobako Santa Victoria eliza.
Ventura Rodríguezek berak eginak dira, halaber, Bartzelonako kirurgiako Errege-Eskola (1761), Madrilgo Liria jauregia (1773), Haroko udaletxea (1769), Torokoa (1776) eta Burgoskoa (1783). Madrilgo Prado ibilbidea ere Venturak proiektatua da.
Euskal Herrian ere izan zen Ventura Rodríguez; harenak dira Iruñeko katedraleko aurrealdea (1783) eta Noaingo akueduktuaren proiektua (1780).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.