Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

V-2 (misila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
V-2
MotaA1, misil balistiko eta V-weapons (en) Itzuli
Zerbitzua
Hasiera1946
Amaiera1952
ErabiltzaileaErresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Kanada
Hirugarren Reicha
Produkzioa
DiseinatzaileaPeenemünde Army Research Center (en) Itzuli
FabrikatzaileaMittelwerk (en) Itzuli
Zehaztasunak
Masa12.500 kg
Luzera14 m
Hego-zabalera3,56 m
Diametroa1,65 m
Gida-sistemaPIGA accelerometer (en) Itzuli
Irismena320 km

V-2 misila (alemanez: Vergeltungswaffe 2, euskaraz: «errepresaliarako arma»), bere izen teknikoa A4 (Aggregat 4), Bigarren Mundu Gerraren hasieran Alemanian garatu zen misil balistikoa izan zen. Belgika eta Ingalaterrako hego-ekialdean erabili ziren batik bat suziri hauek. Irismen luzeko misila borrokarako lehenengo misil bilakatu zen eta hegaldi azpiorbitala estreinakoz burutu zuen lehenengo artefaktu gizatiarra izan zen. Kohete modernoen aitzindaria izan zen, Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren espazio programetan erabilitakoak barne. Zientzialari eta diseinatzaile alemaniarrek Paperclip Operazioa eta Osoaviakhim Operazioaren bidez kohete hauen inguruan informazioa bildu ahal izan zuten. Wehrmacht alemaniarrak 3.000 V2 kohete inguru jaurti zituen aliatuen aurka gudan, bereziki Londres eta Anberesen aurka, 7.250 biztanle erailiz (zibilak eta militarrak). 1942tik Bigarren Mundu Gerraren amaieraraino naziek arma hau propaganda gisa erabili zuten alemaniar hirien aurkako bonbardaketen erantzun bezala.

Wernher von Braunek diseinatu zituen misil hauek Frantziako kostaldetik Londresera jaurti ziren ahalik eta hondamendi handien eragiteko helburuarekin. V1 gurutzaldi-misilaren ondorengo hau guda amaieran erabiltzen hasi zen, beraz, ez zuen eduki garrantzia handirik guda beran. Gerra Hotzaren testuinguruan eduki zuen bere unerik oparoena amerikarren bandoan. Izan ere, V2 kohetea teknologia armamentistikoaren alorrean lorturiko aurrerapen handienetarikoa bilakatu zen. Hala ere, ezin izan zuen gudaren bilakaera aldatu 1944an aliatuek garaipenera oso hurbildu zirelako.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.