Udhra ibn Abd Allah al-Fihri
Itxura
Udhra ibn Abd Allah al-Fihri | |||
---|---|---|---|
725eko abendua - 726ko otsaila ← Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi - Yahya ibn Salama al-Kalbi → | |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Omeiatar Kaliferria | ||
Jarduerak |
Udhra ibn Abd Allah al-Fihri (arabieraz: عذرة بن عبد الله الفهري) al-Andaluseko zortzigarren valia izan zen (726).[1]
Andalustar musulmanek bitarteko vali izendatu zuten, ziur asko 726ko urtarrilean Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi bere aurrekoa borrokan hil ondoren. Karguan hilabete bat edo bi eman ondoren, Ifrikijako valiak izendatutako gobernadore batek ordezkatu zuen. Ez dakigu ezer bere agintaldiaz.
Dirudienez, bere familiak paper garrantzitsu bat jokatzen jarraitu zuen, Hixam ibn Udhra al-Fihri izeneko balizko ondorengo bat ezagutzen baita, Toledon 761ean matxinatu zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Collins, Roger. (1983). Early Medieval Spain. New York: St. Martin's Press, 168 or. ISBN 0-312-22464-8..